SlideShare una empresa de Scribd logo
1 de 126
EUSKARA ETA ELIZA
                          (Eskoriatza 2011-02-02)

(Oharra.- Lan hau ez da garatu idatziz emateko; halere, Julen Arexolaleiba
adiskidearen erreguari men egin behar izan diot.)


                            AURKIBIDEA

SARRERA
01.- Euskara
02.- Eliza.
1.- ANTZINATEA
2.- ERDI AROA (V-XV mendeak)
3.- Aro modernoa (XVI-XVIII mendeak)
3.1.-Erromaren eragina euskararen gain
3.2.-Gotzainen eragina
3.3.-Herria euskarari buruz
3.4.-Apaizak euskaraz
3.5.- OROREN ESKOLAK
3.6.- Zergatik egin euskaraz: euskal kontzientzia
        Iparraldean:
        Hegoaldean
3.7.-Euskal eliz idazleak
3.71.-Idazleen aipamentxoa
        Ipar Euskal Herrian
        Protestanteen arteko batzuk
        Sarako Eskola etab.
        Hegoaldean
        Manuel Larramendi etab.
Aro modernoa: konklusioa
        1.-Erroma euskarari dagokionez
        2.-Euskal Herriko gotzainei dagokienez
        3.-Herriari dagokionez
        4.-Apaizen jokabidea
        5.-Herri-kontzientzia
        6.-Idazleak.
        7.- Nolaz Ipar Euskal Herriko indarra euskal literaturan

4.-ARO GARAIKIDEA
     Frantses Iraultzaz bi hitz
           Ipar Euskal Herriari dagokionez
           Hegoaldeari dagokionez
                                                                             1
4.1.- Erromaren eragina
4.2.- Gotzainak eta elizbarrutiak
       Adibide batzuk elizbarrutiz elizbarruti gotzainez:
              Iruñea
              Baiona
              Donostia
              Bilbo
              Gasteiz
              Euskal elizbarrutietako gotzainak elkarrekin biltzeaz
4.3.-Apaizak, erlijioso eta erlijiosak eta euskara
4.4.-Eliz idazleak
4.5.-Euskararen aldeko mugimenduak
4.6.-Biblia
4.7.-Euskal erlijio-aldizkariak
4.8.-Pastoraltza euskaraz
4.9.-Euskara batua
4.4.-Zergatik euskaraz
Konklusioa

Eranskina:
1.-Dokumentua: Bibliaren tradizioa pil-pilean Ipar Euskal Herrian
2008-05-01 (ikus. Azpeitiko erabili.com)

2.-Dokumentua: Euskara batua eta liturgia Euskal Herrian 2009-10-22
(ikus: Azpeitiko erabili.com).

3.-Dokumentua: EUSKAL HERRIKO 358 APAIZEN DEKLARAPENA
(2002-05-31)

4.-Dokumentua: 31-05-2002: Dionisio Amundarain
                • ALGUNAS PUNTUALIZACIONES
       • SOBRE EL ESCRITO DE 358 SACERDOTES VASCO
            • PUBLICADO EL 31 DE MAYO DEL 2002.


5.-Dokumentua: Bizkaitik Nuntzioari 2010-06-01: Bizkaiko 677 lagunek
gotzain berria dela eta.

6. DOKUMENTUA: Iruñetik Fernando Sebastián 1993-04-20an:
Gotzainak euskaldun behar duela etab.

7. DOKUMENTUA: Gipuzkoako erretoreek Munilari 2009-12-14,
euskaraz eta gaztelaniaz; laburpena eta testu osoa.


                                                                       2
8. DOKUMENTUA: Gipuzkoako kristau-talde handi batek Munillari
2009-11-29. Gaztelaniaz.

9. DOKUMENTUA: 339 apaizek hierarkiari 1960ko maiatzean.
Gaztelaniaz.

10. DOKUMENTUA: Biblia Euskal Herriko Historian (Dionisio
Amundarain)




SARRERA

     Nire lerro hauetan, euskara eta eliza gaiaz printza batzuk biltzera
mugatu naiz.

      Lehenik eta behin, gaia mugatu edo zehaztu beharrean nauzue.

      «Euskara» esatean, zertaz ariko naiz? «Eliza» esatean, zertaz?

      01.- Euskara. Jakina, alde askotatik erlaziona daiteke euskara
Elizarekin. Honako alde hauetatik hartuko dut hemen:

      Euskarari dagokionez:

−Zein harreman izan du Elizak ahozkoarekin, idatziarekin?;

−Adibidez, euskara erabiltzean, zein eduki izan du mintzagai Elizak? Ez
dira gauza bera kristau-dotrinaz aritzea eta Bibliaz jardutea, mezakoan
homiliak eskaintzea eta unibertsitate-mailako gaiak lantzea;

−Zein atxikimendu agertu izan du Elizak euskarekiko? Ez dira gauza bera
gai ximple honetaz euskaraz eta gai nagusi batez erdaraz hitz egitea. Ez
dira gauza bera euskaraz hitz egin dadin norberak erdaraz eginez agintzea
eta euskaraz hitz egin dadin norberak ere euskaraz hitz eginez agintzea. Ez
dira gauza bera, euskaraz atxikimendu instrumentalaz jardutea eta herri-
atxikimenduaz jardutea; alegia, ez dira gauza bera alde batetik arrazoiketa
hau egitea: jende honi ebanjelioa edo dena delakoa adierazi nahi badiot,
euskaraz hitz egin beharra dut (atxikimendu instrumentala) eta, bestetik,
nork bere burua herritar eta euskaldun sentituz, Elizaren kasuan ebanjelioa
herri horren kulturan txertatu nahi izatea; alegia, eliztar hizkuntzan
«inkulturazioa» deitzen duguna egitea; (kontuan har «inkulturazioa ez dela
                                                                           3
herri-hizkeran erabiltzen den «akulturazioaren» parekoa; inkulturazioak
esan nahi du ebanjelioak kultura baten balioak baitaratu egin behar dituela,
delako kultura horren adierazpideez baliatu behar dela, nahiz eta gerta
daitekeen delako kultura horretako alde batzuk baztertu eta ebanjelioaren
araberakoak hartzera eragin beharko duen; adibidez, ebanjelizatu nahi den
herriaren hizkuntza «sakratutzat» hartu behar dela; «Euskara salbatu
beharra da», esango digu Iparraldeko Narbaitz kalonjeak).

─euskarari buruz, Hego eta Ipar Euskal Herria ere hein batean desberdinak
izan direla kontuan hartu behar da.

02.- Eliza. Honi dagokionez, oharpen bat egin beharrean naiz.

       Lehenik, Elizaz azterketa teologikoa eginez jardun behar banu, beste
modu batean hartuko nuke gaia; hain zuzen, hartzen dudanaren alderantziz;
alegia, ez goitik behera, baizik behetik gora; ez hierarkiatik hasita, baizik
herritik hasita, Vatikano II.a kontzilioak egin duenez.

      Baina kasu honetarako argiago edo lauago iruditu zait hemengo hau.
Hobeto ulertuko da zer esan nahi dudan, segidako nire eskematxo hau
agertzean.

       Eliza esatean, sektore asko bereiz daitezke:
−   batetik, Erroman, Vatikanoan biltzen den «mundutxoa» dago;
    Aitasantua eta Kuria osoa; noizbehinkako Kontzilioa eta guzti;
    (hemendik aurrera «Erroma» idaztean, hori guztia adierazi nahi dut,
    besterik esaten ez badut);
−   bestetik, Euskal Herrian jardun duten eta diharduten gotzainak eta
    ingurunea;
−   hirugarren, Euskal Herrian jardun duten eta diharduten apaiz
    diozesiarrak, erlijiosoak eta erlijiosak;
−   laugarren, kristau-herri osoa.

      Beraz, Eliza esatean, normalean hartu ohi diren lehen hiru sektore
horietaz jardungo dut nagusiki: Lehengo, Erromaz; bigarren, gotzain edo
goi-hierarkiaz; hirugarren, apaiz, erlijioso eta erlijiosez, hots, behe-
hierarkiaz.

      Argibide horiek emanik, atxiki nakion gaiari: euskara eta eliza.
Atrebentzia handia dela pentsatuz heldu diot gaiari, esan beharrik ez. Nire
honek balioko ahal du norbaitek gai hau tesi baterako gaitzat har dezan.

1.- ANTZINATEA
                                                                              4
Hau da, erromatar inperioa erori arte, ez dugu berririk gai honetaz:
euskara eta eliza delako gaiaz. Izan zen bai, han edo hemen, Euskal Herriaz
ari naiz jakina, talde txikiren bat. Baina halakoek, izan ziren neurrian, beren
hizkuntza erabili izango zuten: latina; hirietan bizi ziren batzuk.

2.- ERDI AROA (V-XV mendeak)

      Aro honetan, batez ere erditik aurrera, X. mendetik aurrera, aski
sakon sartua bide zen kristautasuna Euskal Herrian.

      Aro honetan, aitasantuak indar handia zuen Europan. Zeharka
bederen, eragin kaltegarria izan zuen euskarekiko Erromak. Hain zuzen,
XIII. mendearen hasiera arte Nafarroa zen Euskal Herri osoa; Iruñeko
lehenengo errege Eneko Aritza-tik (740-852) hasi eta denbora luzean,
kanpoko dinastiak Nafarroan sartzen hasi arte, erregeak eta ingurunea
euskaraz mintzo ziren. XII. mendean Aimery Picaud leku ona dugu herria
euskaraz mintzo zela agertzeko (in Xamar, Euskara Jendea 3. argit. Pamiela
2006, 78. or.). Halere, zoritxarrez, errege horiek berek latina zerabiltzen
administrazioko idazkietan; adibidez, Nafarroako Antso III.a erregeak
Leireko monasterioari Donostiakoak eman zizkion latineko agiriaz, 1014an
(Xamar, Euskara Jendea 3. argit. Pamiela 2006, 80. or.). Bestetik, XIII.
mendearen hasiera arte esan dut; izan ere, Nafarroako Antso Azkarra
(1194-1234) erresumatik kanpo zela, Alfontso VIII.ak mendebaleko lurrak
konkistatu zituen: Bureba, Errioxako alde bat, Bizkaia, Araba eta
Gipuzkoa. Iparraldean ere, XII. mendean, Akitania (Lapurdi, Zuberoa eta
Nafarroa Beherea barne) Ingalaterrako erregeen mende gelditu zen
(1152-1451); XV. mendean Frantziak Lapudi eta Zuberoa konkistatu
zituen, eta XVI.ean gauza bera egin zuen Gaztelak Nafarroarekin.
Ingelesek Baiona sortu zuten portu handi. Ingalaterra eta Nafarroa
erresuma aliatu izan ziren, ezkontzak zirela medio. Gauza zaila ingelesek
eguneroko bizitzan euskaldunen artean zein eragin izan zuten jakitea.

       Baina, aipatu nafar erregeek Erromari men egiteko, musulmanen
kontra joan beharra izan zuten, eta, beraz, beste errege, konde eta dukeekin
erlazionatu beharra zela medio, lurralde desberdinetan hasi berriak ziren
erromantzeak sustatu zituzten beren izkribuetan.

      Nafarroako erregeak euskaraz aritzeaz,hona zen dioen Mateo de
Anguiano-k (Compendio historial), 1704an: los reyes de Navarra de
aquellos tiempos [1060], usaron del Vascuence como lengua propia y
nativa (Xamar, Euskara Jendea 3. argit. Pamiela 2006, 91. or.).


                                                                             5
Gotzainei dagokienez, atzerritarrak izan ziren gehienbat. Adibidez:

−1083an Pierre de Andouque, frantsesa, izendatu zuten Iruñeko gotzain.
Leireko monjeekin auzia izan zuen sororen baten jabetza zela eta.

−Alonso Carrillo. Iruñeko gotzaina. Fernando el Catolico-k, 1476an
Bizkaiko Foruak zin egitera joatean, bere taldean eraman zuen Alonso
gotzain hori. Baina bizkaitarrek bota egin zuten Bizkaitik; soilik gotzaina
zelako (Juan de Iturralde, La guerra de Franco, los vascos y la Iglesia tomo
I, San Sebastián 1078, 228. or.). Hain sartua zuten apaiza herri-
erakundeetatik kanpo egon behar zuelako ideia (ib.). Geroago, ordea, nafar
gotzainak izan zituzten, harik eta 1512ko konkistarekin Iruñeko kalonjeei
gotzaina izendatzeko eskubidea kendu zieten arte.

       Halere, agertu zuten atzerritar gotzain haietako batzuek buru-pixka
bat. Adibidez, 1376an, Iruñeko gotzainak Ibargoiti-Getze herriko apaizak
euskalduna izan behar zuela agindu zuen (Xamar, 80. or.). Pasadizo honek
berak, halere, euskara txoko batzuetara mugatzen hasia zela adierazten du.
Hau da, Nafarroan euskalduntasun-zentzu handiegirik ez zela. Etxean
euskaraz hitz egin bai, baina ohitura zelako. Herri-kontzientzia handirik
gabe. Apaizei dagokienez, berriz, ez du ematen ez formazio handiegirik
zutenik, ez berotasun handiegirik jendea ebanjelizatzeko. Hori atera daiteke
Letran 4.a kontzilioak, 1215ean, hartu zituen erabakiengatik; izan ere,
Kontzilioak egiaztatu zuen herria ez zela hornitzen ebanjelioaz, ez
katekesian, ez igandeko homilietan. Eta XV. mendean berean eginahal
handiak egin behar izan ziren Nafarroan apaizak jantziago bihurtzeko.
Baina janzte hori latinez egiten zuten; pentsa daiteke zer hizkera-molde
egingo zuten latinez ikasitako hura euskaraz ematean, ez baitzuten euskara
idatziaren erreferentziarik «itzulpena» egiteko.

      Kalte handia izan zen guretzat ahozkoa, orokorra, esateko, zen garai
hartan, euskara idatzira ez pasatu izana. Horretan, zerikusi handia izan zuen
Nafarroako erregeak beste errege, konde eta dukeekin harremanetan jarri
izanak. Ez zuten interesik izan, erromantzeek egin zuten bezala, latinetik
euskarara jauzi egiteko Azkenean, Nafarroa lurraldez gero eta gehiago
zabaldu nahi izanak, ezkontza-bidezko harremanak ere sortu zituen. Eta,
luze gabe, atzerriko dinastiak sartzea ekarri zuen horrek.

      Hizkuntza erromantzeek, ahozkotasunetik idatzizkora pasatzean,
eragina izan zuten herritarrengan, administrazioaren mintzaira
bihurtzearekin. Halere, gehiengoak ez irakurtzen ez idazten ez zekielako,
ez zen izan hain handia eragina. Horregatik, euskaldunen artean


                                                                            6
ahozkotasuna bizirik zegoen euskaldunen artean, nahiz hizkuntzaren
balioaren kontzientzia handiegirik ez izan.

       Elizkizunetan latina erabili behar izana ere bereziki kaltegarria
gertatu zen. Hasi berriak ziren erromantzeek euskarak baino abantaila
handiagoa izan zuten horretan, bistakoa denez. Esan nahi da, «latinaren
ofizialtasunak mintzaira erromanikoen aldeko lana egiten zuen, nahi ala
ez» (Xamar, Euskara Jendea, Pamiela, Iruñea, 2010, 67. or.). Latin-kumeak
izaki erromantzeak. Euskara, berriz, urrunekoa.

      Bestetik, Erdi Aroan oso garaiz kokatu ziren monasterioak Euskal
Herrian: beneditarrak lehenik eta zistertarrak gero; gizonezkoenak eta
emakumeenak. Eta, geroago, XIII. mendetik aurrera, eskeko ordena
deituak: frantziskotarrak eta domingotarrak: gizonezko eta emakume. Ez du
ematen lehenengoek bederen, beneditarrek eta zistertarrek, euskara sustatu
zutenik. Pentsatzekoa da beste biek, ahozkoari gehiago emanak zirelarik,
euskaraz jardungo zutela.

      Donejakueko bideak ere ez zion mesede handirik egin euskarari.
Bide horretan auzo eta herriak eraiki ziren, zeini nafar erregeek lege
bereziak, foruak, eman baitzizkieten, kanpotarrak erakartzeko. Eta, jakina,
kanpotar jende asko kokatu zen horietan. Hein batean, geroago XIX.
mendean eta XX. mendean gertatu izan diren etorkin-uholdeen pareko
zerbait.

      Edozein kasutan, Erdi Aroko erlijio-idatzirik ez da ageri euskaraz,
salbu Donemiliagako glosa-apurrak (XI. m).

       Halere, badira beste aztarna batzuk kristautasunaren inguruan
euskara erabiltzen zela adierazten dutenak. Esana dudanez, XII. mendean
Aymery Picaud frantziarrak, euskaldunez hitz goxorik esan ez zuen hark,
badakartza lekuko izan daitezkeen lerro batzuk; hona euskaraturik:
«Hizketan adituko bazenitu, txakurraren zaunkaz oroituko zinateke. Beren
hizkuntza guztiz barbaroa delako. Jaungoikoari Urcia –Urtzi− deitzen
diote, Santa Mariari Andre Maria, ogiari ogui, ardoari ardum, haragiari
haragui,arrainari araign, etxeari echea,... Santiago Jaunari Iaona domne
Iacue…» (Xamar, 78. or.).

      Askoz gutxiago ageri da euskaraz ari zen unibertsitate, teologi
fakultate edo antzekorik.

      Erromatar inperioa erori eta XVI. mendea arte, euskararen lurraldea
zehazki noraino iristen zen adieraztea ez da gauza erraza. Nolanahi ere,
                                                                              7
gaur Euskal Herritzat ematen dugunaz gain, Errioxan eta gaur egun
Burgostzat ematen den lurraldearen zati batean ere euskaraz egiten zen.

      Herri xeheak, beraz, Elizako gorabehera eskasetan ere euskaraz
egingo zuen, Mezakoan latina zela-eta modu pasiboan egon behar izaten
zuenean salbu.

       Apaizek ere, oro har, euskaraz jardungo zuten. Kontuan izan behar
da, alabaina, esan dudan bezala, ez zirela oso gaituak izaten; Europako
beste lurraldeetan ere aski arlotetzat ematen zituzten apaizak. Esaterako,
aipatu dudan Letran IV.a kontzilioak, Inter caetera dekretuan, kleroari
gogorarazten zion predikua zaindu beharra. Alde horretatik, frantziskotarrei
eta domingotarrei herriak harrera ona egin izanaren arrazoia argi ikusten
da; hauek arduratsuagoa jokatzen zuten. Geroxeago aipatuko dudan Beatriz
Marcoteguik dio: «Concretarmente en Navarra, parece que en el siglo XIII
y parte del XIV estos religiosos superaron al clero secular y regular en
cuanto a formación intelectual y en la moralidad de sus costumbres» (69.
or.). Ez du esaten, ordea, berariaz behintzat, herriari hitz egiten ote zioten
eta zein hizkuntzatan; baina esaten du Iruñeko katedraleko eliz sermoiak
aztertzean, guztiak latinez daudela, eta Iruñeko gortean, errege-erregina eta
kidekoentzat egiten zituzten hitzaldiak, domingotarrek nahiz
frantziskotarrek, erdaraz egiten zirela (Beatriz Marcotegui, Instructio
morum et fidei. La predicación en el Reino de Navarra en el siglo XV.
Gobierno de Navarra, 2009, 1 kap. passim). Bestalde, esaten du XIV.
mendearen erdi arte beste apaizak baino jakintsuago izan zirela. Hain
zuzen, Nafarroako Karlos III.aren (1361-1424) ─Evreuxko dinastiakoa─
denboran lan handia egin zuten kleroa hobeto eskolatzeko.

      Geroago esango dudanez, Aro Modernoan Ipar Euskal Herriak eta
Hegoak euskararen kontuan izan zuten jarduera desberdina ulertzeko,
kontuan izan behar da gertaera hau: XII. mendean Akitania (Lapurdi,
Zuberoa eta Nafarroa Beherea barne) Ingalaterrako erregeen mende gelditu
zen (1152-1451); XV. mendean Frantziak Lapurdi eta Zuberoa konkistatu
zituen, eta XVI.ean gauza bera Gaztelak Nafarroarekin (Xama 84. or.).
Gauza zaila da ingelesek eguneroko bizitzan euskaldunen artean zein
eragin izan zuten jakitea. Edozein kasutan, alde ekonomikoan ingelesek
beste maila bat eman zioten Ipar Euskal Herriari

      Erdi Aroari dagokion atal hau bukatzeko, Joseba Intxaustiren
paragrafo hau aipatu nahi nuke: «Zoritxarrez, errazagoa da eliz erakundeak
noiz sortu edo eliz eraikinak noiz jaso ziren jakitea, nahiz monasterioek
beren ondasun-ondarea nola bildu eta eratu zuten jakitea, herritarrek eta
monjeek ere beren sinesmena edo eliz liturgia nola bizi izan zuten
                                                                            8
ezagutzea baino» (Hemen 24, 2009ko urria-abendua,17. or.). Jakina, gauza
bera esan beharko litzateke herrietako apaizez.

       Dena den, berriro itzuli nahi dut Beatriz Marcotegui Barber-en
liburura, Nafarroan erregeen gortean XV. mendean egiten zen predikuaz ari
den puntura. Esan dudan bezala, erregeak kanpoko dinastiak ziren garai
horretan, eta prediku guztia gaztelaniaz egiten zuten, bai frantziskotarrek,
bai domingotarrek gortean bederen. Esan dezadan, XIV. mendearen erdi
aldera arte, Nafarroako errege Frantziako kapetoak izan ziren bitartean,
Erregeak Parisen bizi zirela. Nafarroako errege Evreuxko dinatia egin
zenean hasi ziren Iruñean edo Erriberrin bizitzen. Dinastia horretako Karlos
III.aren garaian nabarmendu zen gehiena gorteko sermoien bolada, eta
Karlos III. horren Blanca alabaren garaian. Eta, bidenabar esan dezadan,
errege horren alaba Blanca Aragoiko Juan II.arekin ezkondu zela. Eta
Blanca hiltzean, senarrak, Blancaren testamentuaren kontra, Nafarroako
errege izaten jarraitu nahi izan zuela, eta Juan II.aren eta haren bigarren
emaztearen semea izan zela 1512an Nafarroa konkistatuko zuen Fernando
Katolikoa delakoa. Zer zoritxarrak ekarri dizkigun nafarrak monarkiko izan
nahiak!

      Eta barkatu digresio hori.

      Bestetik, euskara kultura idatzitik at gelditzearen ondorioak honela
adieraziko ditu Axularrek Aro Modernoan: «Orai badirudi euskarak [?]
ahalke dela, arrotz dela, eztela jendartean ausart, entregu [gai], bithore
[handi] eta ez trebe. Zeren are bere herrikoen artean ere, ezpaitakite
batzuek, nola eskiriba, eta ez nola irakur» (GERO, Villasantek prestatua,
Jakin 1976,100. zk, 17. or.)

      Etxeparek gaitz beraz idatzia zuen bere kexua agertuz Kontrapas eta
Sautrela poemetan.

3.- Aro modernoa (XVI-XVIII mendeak)

      Gaur egun Nafarroa deitzen dugun herrialdea Gaztelak konkistatu
zuenetik Frantziako Iraultzara, 1512tik 1789ra. Bi gertaera horiek sakonki
erasan zioten euskarari: Nafarroa 1512an konkistatu izanak eta 1789ko
Frantses Iraultzak.

      Esan behar da Nafarroa konkistatu izanak jipoi handia eman ziola
Hego Euskal Herrian euskarari: goi-karguak, guztiak esateko, bai eliz
karguak bai herri-karguak kanpotarren esku jarri zituzten; ordu arte
administrazioan leku gutxi batzuen, askoz gutxiago aurrerantzean.
                                                                             9
Beste faktore bat ere, herri-boterearen eta eliz boterearen arteko bat
egitea, kontuan hartu beharrekoa da. Trentoren ondoren gogortu egin zen
Eliza; aldi berean erregearen boterea ere indartu; hartan, Elizak
erregeagana jo zuen. Besteak beste, nabarmen ageri da hori protestantekiko
erlazioan: haien kontra joate hutsa Elizaren aldeko izatea esan nahi zuen
eliz boterearentzat. Eta bere ondorioak izan zituen horrek Euskal
Herriarekiko eta euskararekiko.

       Dena den, badirudi XVI. mende horretan katolikoak bezain gogor
izan zirela kalbindarrak. Hona zer dioen Urbain Rhegius-ek (anabaptisten
etsai amorratuak): « Jamais auparavat le “compelle intrare” n´avait étè
appliqué en Europe occidentale et centrale avec autant de viguer et surtout
de méthode qu´à l´epoque de deux Réformes religieuses. Surveillance,
quadrilage, encadrement : autant de termes qui expriment dans notre langue
moderne les moyens employés pour rendre les populations d´alors plus
chrétiennes, plus morales, plus dociles» (Belapeyre, Catechisme laburra,
Euskaltzaindia 1983, Davant-en hitzaurrean 27. or.)

       Bestetik, Europan nagusitzen hasiko zen arrazionalismoaren
ideologiak ere belarrondoko handia emango zion euskarari. «Argien
mugimenduak (XVIII. m) mundua eta hizkuntza bi zatitan ezarri zituen, bat
modernitatean eta bestea tradizionean. Erran gabe doa mugimendu horrek
─gauza interesgarri asko ekarri duela ukatu gabe─ tradizioa gutiesten
zuela, tradizioa berez arrazoinaren kontrako zerbait izan balitz bezala.
Ordutik, euskara, frantsesaz kanpoko beste hizkuntzak bezala, tradizioaren
alorrean atxikia izan da, mendraturik» (Xarles Videgain, Euskararen geroa:
utopia egingarria, in 1609ko auziak, Lapurdin, Lapurdi 1609/2009, 117.
or.). Esan nahi da ideologia horren arabera arrazoiak dakarrela aurrerapena,
eta tradizioak atzerapena. Horrez gero, frantsesa eta espainola dira
aurrerapenerako bidea. Erromantizismoak asko leundu zuen argien
mugimendu hori; euskarekiko atxikimendu zorrotzean izan zuen horren
eraginik.

       Iraultza Frantsesa. Frantziako lurraldearen zatiketa berria erabaki
zuten 1790ean. Ipar Euskal Herria herri gisa desagertu zen Pirinio
Atlantikoaren barnean galdurik; hiru herrialdeak distritu bihurtu ziren:
Lapurdi, Uztaritze distritu-buru zela; Nafarroa Beherea, Donapaleu buru
zela; Zuberoa, Maule buru buru.

      Urte horretan berean Baionako elizbarrutia desegin zuten. Beste
horrenbeste egin zuten Akitze-ko eta Leskar-eko elizbarrutiekin. Haien
ordez, Oloroeko elizbarruti bakarra ezarri zuten. Baionako apezpikuak,
                                                                             10
Pavée de Villevielle-k, protesta egin zuen, lapurreta eta bidegabekeriatzat
joz; ihes egin eta Urdazubin ezkutatu zen; berriro itzuli zen Larresorora,
baina mehatxuez jabeturik, Nafarroa Garaira ihes egin zuen eta Olivan hil
zen 1793an.

       Apaizak banatu egin ziren: batzuek zin egin zuten; gehienek ez.
Elizak itxi zituzten. Egoera honek 1792ko uztaila arte iraun zuen. 1792ko
abuztuan hamabost eguneko epea eman zitzaien apaizei erbestera joateko.
Askok bertan jarraitu zuen. Hainbat jende, apaiz eta laiko, zigortu zuten,
hilez nahiz kartzelara eramanez.

      Jazarpenaren aurrean kristau-herriak eman zuen erantzunagatik,
Baionako elizbarrutian XIX. mendeari «urre-mendea» deitu zitzaion.
Berrikuntza handia izan zen ordudanik. Berrikuntza handiko izan zen; izen
handia izan zuen horretan MIKEL GARIKOITZ santuak (1797-1863)
(Julen Urkiza, Elizaren Historia I, Edit El Carmen, 1995… 1045-1046 eta
1080-1084 or.)

       Aipatu 1801eko konkordatuaren erabakiz, Baionako elizbarrutiari
atxikirik gelditu ziren Leskar, Oloroe, Aire, Akitze eta Tarbes. Baina
1822-1823an, gaur egun duen hedadura eman zitzaion Baionako
elizbarrutiari: Pirinio Atlantikoko Departamenduarena (antzinako Baiona,
Oloroe eta Leskar apezpiku-hiriak barne hartzen dituena).

     Aipatu konkordatu horrek 1801-1905 bitartean iraun zuen (ik. Joseba
M. Goñi/Piarres Charriton in Manex Goiheneche, Hist. General del País
Vasco III, edit Ttarttalo Donostia 2005, 437 or.).

      Bestetik, oso kontuan izan behar da ezen euskaren erabileraren
maila, batez ere idatziarena, baina baita ahozkoarena ere oso desberdina
izan zela Iparraldean eta Hegoaldean, hariari jarraituz ikusiko dugunez.

3.1.-Erromaren eragina euskararen gain

      Lehenik eta behin esan behar da, Nafarroaren konkistan parte hartze
handia izan zuela aitasantuak, Julio II.ak. Alde horretatik, Nafarroa
Gaztelaren mendean erortzeak euskarari ekarri zion galeran zerikusi
negatibo handia izan zuen, zeharka bada ere, Elizak

      Nafarroa konkistatu izanak txarragotu egin zuen euskararen egoera,
bertako erakunde guztiak kanpotarren esku jarri zituelako. Konkista baino
lehenagoko administrazioak erdara erabiltzen zuen ofizialki, baina jakin
bazekien herritarren mintzo nagusia zein zen eta, neurri batean bederen,
                                                                           11
egokitua zegoen horretara (Xamar, Euskara Jendea 3. argit. Pamiela 2006,
123. or.). «Carlos III había dispuesto en 1770, como Carlos I en 1550, las
castellanización de todos los territorios dependientes de la Corona, con el
aditamento ahora de que la castellanización implicase que de una vez se
llegue a conseguir el que se extingan los diferentes idiomas de que se usa
en los mismos dominios y sólo se hable el castellano» (Torero, Alfredo,
1974, El quechua y la historia social andina; José Sánchez Carrión,
Txepetx-ek aipatua in Un futuro para nuestro pasado, Donostia 1987, 327.
or., 16. ohar.

       Gauza bera gertatu zen Elizarekin. Konkistaren ondoren, Gaztelako
erregeek desegituratu egin zuten bertako eliza, nafar erregeen aldekoa
zelako. Gotzainen izendapena Espainiako erregeen eskuetara pasatu zen, ez
ziren gehiago Iruñeko kalonjeek hautatuak izango, ordu arte izan ziren
bezala.

       Honen aurrean, 1539an kalonjeek enperadoreari gotzain bertako bat
aukeratzearen egokitasuna agertu zioten, besteak beste hizkuntzagatik:
«porque además que saben la lengua y conocen la cualidad y condiciones
de cada uno de aquella tierra […] será amado, obedecido y temido de los
súbditos por ser natural, porque la gente vascongada, que es la mayor parte
y la que mayor necesidad padece de buen pastor de todo aquel reino, ama
sobre todas las naciones, a su naturaleza y lengua y se dexa fácilmente
domar y subjetarse a ella, siendo indómita para otras naciones» (Xamar,
124. or.). Enperadoreak ez zien erantzun ere.

      Parentesi moduan, hartu kontuan zer esanahi ematen dioten, testu
honetan, «vascongado» terminoari. Varcongado= euskaradun.
Erromanzado=erromantzea zekiena zen bezala. Gure artean, zaila dugu
nola deitu Euskal Herrian bizi, baina euskaldun ez denari. Inoiz
«vascongado» proposatu izan da. Baina jatorriaz, «vascongado»k beste
esanahi bat du.

       Batetik, Erromako Elizak eta gobernuak denbora luzean elkarrekin
korapilaturik jardun izana begi-bistakoa da historian barna. Hona adibide
bat: Espainiako Felipe II.ak eliz mugak eta herri-mugak berdinak izatea
nahi zuen; hala, Hondarribiko artzapezgoa, Baztan, Bortziriak Iruñekoari
lotu zizkion Baionakoari kenduz; Frantzian protestantismoa sartu izana
abagune ona izan zuen horretarako; Pio V.ak baietza eman zion 1566an,
bata, Felipe II.a, Elizaren alde eta bigarrena, Frantzia, kontra ari omen
zirela argudiatuz. Zer tristeak izan diren eliztar askoren ikuskerak eta
jokabideak!


                                                                            12
Bigarren, Eliza katolikoa beti uzkur agertu zen Biblia herri-
hizkuntzetan jartzeari dagokionez. Kontrako jarrera hori areagotu egin zen
Trentoko kontzilioak (1545-1563) agertu zuen anbiguotasuna zela medio.
Baina, okerrago dena, Kontzilioaren ondoko Kontrarreformak debekatu
egin zuen, berariaz, Biblia herri-hizkuntzan jartzea.

       Bistakoa denez, Protestanteen Erreformak, aurreko horren kontrako
jarrera bizi zuen, eta mesede handia egin zien beste lurraldeetan Biblia
herriaren eskuetan jarriz. Modu askotan gertatu zen hori aberasgarri.
Hizkuntzari dagokionez, alor askotara ireki zion bidea Bibliak hizkuntzari:
poesia eta prosa, historia eta geografia, ipuinak eta diskurtsoak eta mitoak,
kontsolatzea eta agiraka egitea, etab. lantzeko aukera eman zion. Hitz
batean arlo desberdin askotara zabaltzeko aukera. Bistan da horren
abantaila hizkuntza bat garatzen joateko; batez ere garai hartan. Ordu arte,
eta geroago ere, kultur hizkuntza latina izan baitzen: herri-hizkuntza, beraz,
aski murritza; bai hiztegiari dagokionez, bai joskerari, bai literatur arlo
desberdinei dagokienez. Pentsa dezagun, adibidez, zer aldea dagoen
euskaraz alfabetatua ez den euskaldun baten eta, ostera, euskaraz
alfabetatua den beste euskaldun baten artean; azken hizkuntza-hedadura,
besteak beste, mila bider handiagoa. Zer esanik ez bi horietan lehenengoa
erdaraz ere ez bada alfabetatua eta bigarrena, berriz, erdaraz ere alfabetatua
bada. Garai hartan, ahozko euskara hutsa zuenaren eta ahozko euskara gehi
latina zituenaren kasua zatekeen; nolabait esateko.

       Zorionez, XVIII. mendean aipatu debeku hori Erromak desegin zuen.
Eta, nekez bazen ere, katolikoen artean ere Biblia euskaratzen hasi zen,
harik eta XX. mendean egundoko loratzea hartuko zuen arte.

       Halere, esan behar da, katolikoen kontrarreformak areagotu egin
zuela herriari kristau-dotrina irakatsi beharra. Horrek, alde batetik, euskaraz
idatzi behar handia eragin zuen; bestetik, idatzitakoa erabili beharra. Baina,
dotrina ikasten zuenak gehienbat entzunez eta kantuz ikasten zuen orduan,
baita geroago ere, denbora luzean.

3.2.-Gotzainen eragina

      Esan dezagun beste ezer baino lehenago, Euskal Herriko elizak oker
edo bekatu estrukturala jasan izan duela eta jasaten duela, bai Erdi Aroan,
bai Aro Modernoan, bai Aro Garaikidean. Zein bekatu?

     Horren aurrean, ñabardura teologikoa alde batera utzirik, galde
genezake: Euskal Herrian izan al dugu Euskal Herriko Elizarik?


                                                                            13
Hona oker estrukturala. Ozen esan beharra da botere politikoak eta
eliz botereak modu arrotzean eta hondamendizkoan antolatu izan dituztela
Euskal Herrian elizaren barrutiak; barrutiak ez ezik gotzainen karguak ere
bai.

       Modu arrotzean, esan dut. Izan ere, ez dugu izan sekula santa Euskal
Herri osoko eliztarrak bilduko dituen zentro eta metropolirik. Esate
baterako, Iruñeko elizbarrutia, hasiera batean, Tarragonan zen txertatua;
1318az gero, Zaragozan; 1574az gero, Burgosen; 1851z gero, Zaragozan;
1956an metropoli bihurtu zuten Iruñea, baina atxikirik zituela Donostia,
Jaka, Kalahorra eta Tutera; Gasteiz eta Bilbo Burgosi atxikirik gelditu
zirelarik. Horrek esan nahi du, arrotzen mende egon izan garela eta garela.
Iparraldeaz antzeko zerbait esaten ahal genuke: «Baionako Elizbarrutia
nola osatua: Frantses Iraultza arte (1789), oraingo (2011) “Baionako
elizbarrutiaren” eremuan hiru elizbarruti baziren : Baiona, Oloron eta
Lescar; azken herri hau Paue ondoan da, Biarnon, beraz. Gaur egun (2011)
gure apezpikua “Evêque de Bayonne, Lescar et Oloron" deitzen da»
(Belokeko Martzel Etchehandy).

       Modu hondamendizkoan, esan dut. Izan ere, herrian bizi ez denak,
herri hori hondatzeko joera du, bera bizi den herriaren mendeko bihurtzeko
joera. Inkulturazioaren ordez, akulturazioa bilatzen du. Hau da, ebanjelioa
herriaren kulturan txertatu ordez, herriaren kultura hori beste kultura batek
nola asimilatuko jardun ohi du.

      Oso esanahitsua da datu hau: 18 elizbarruti desberdinek gobernatu
izan dute Euskal Herriko Eliza (?) (Eliza izan dela esan badaiteke). Gotzain
batzuek, gainera, gotzain-egoitza atzerrian izan dute.

      Horrekin batean, beste hau dago: Aro Moderno osoan gotzain
guztiak, esateko, atzerritarrak izan direla Nafarroan. Esan nahi baita
euskararik ez zekitela. Eta gaztetan irakatsi zigutena gogoratuko dut: Nemo
dat quod non habet (inork ezin eman ez duenik).

      Nafarroa konkistatu ondoren (1512), Iruñeko gotzain guztiak gaur
egun Espainia deitzen dugunekoak izan ziren XVIII. mende bukaera arte.
«Hauetako batek bakarrik, Antonio Venegas y Figueroak (1609), erakutsi
zuen begirunea bere eliztarren mintzoarekiko; literatur lehiaketa bat
Latinez, Erromantzez eta Euskaraz antolatu zuelarik: “no es razón que la
lengua matriz del Reino quede desfavorecido”» (Xamar 145. or.). Badira
beste aitorpen bakan batzuk ere apaizei euskaldun izatea eskatzen zitzaiela
adierazten dutenak.


                                                                           14
Hor dugu beste salbuespen bat; oraingoan Lapurdikoa; Axularrek
«Gomendiozko karta»n laudorioz betetzen du Bertran de Echauz
(1556-1641), Baigorriko semea, Baionako gotzain izana eta ondoren
Tourseko artzapezpiku.

      Bestalde, Erromaren jardueraz aritzean esan dugunez,
Kontrarreformako gotzain askok izan zuen ardura kristau-dotrina euskaraz
eman zedin; baita mezako hitzaldia ere euskaraz egin zedin. Baina, jakina,
gauza bat da norberak etsenplu emanez besteei zerbait eskatzea eta beste
bat norberak ezin duena edo nahi ez duena beste batzuei hotz-hotz
eskatzea. Eta azken hau gertatu zitzaion gotzain bati baino gehiagori. Bai
Nafarroan, bai Kalahorrako elizbarrutian.

       Dena den, hor dago euskaraz egitea eskatu izate hori. Esaterako,
Kalahorrako apezpikuarena. Logroñon 1601ean egindako bileran dotrinak
euskaraz argitaratu beharra erabaki zuten. Are gehiago, euskalkiak kontuan
hartuz: «… que cada provincia tenga la doctrina cristiana impresa en
lengua paterna. Y porque ay en la Tierra Vazcongada deste nuestro
obispado diferencias en el Vazquence del Señorío de Vizcaya, Provincia de
Guipuzcoa y Alaba hagan imprimir cada año cartillas de la doctrina
christiana en romance y vazquence, según el uso de las dichas
provincias…» (Xamar, 144. or.). Predikua erdaraz egiten zutelako ere
salaketa egin zuten bilera hartan.

     (Zehaztasun gehiagorako: José María Jimeno Jurío, Navarra y
Gipuzkoa Historia del euskera, Pamiela 2005, 48-55)

3.3.-Herria euskarari dagokionez

      Hego Euskal Herrian, esan den bezala, herri- eta eliz agintariak
espainola ezartzen saiatu arren, herriak neurri handian jarraitu zuen
euskarari atxikirik.

      Iruñean, esaterako, (1606) garbi agertu zuten sermolari euskalduna
izendatzeko arrazoia: euskara zela hiriko hizkuntza naturala eta biztanle
ugarik besterik ez zekiela.

      Juan Arregi bikarioak ere (1645) gauza bera defenditu zuen
Nafarroan: «La lengua bascongada es la natural y materna de esta ciudad y
toda su montaña, y la accidental y adbenediza es la castellana» (Xamar,
145. or.)



                                                                            15
Baina horrelako eskariak eta adierazpenak egin behar izanak, garbi
agertzen du gotzainen eta apaizen jokabidea ez zela oso gizatarra, euskaraz
aritzeari dagokionez. Joera zutela, alegia, apaizek herriaren hizkuntzari
kasurik egin gabe, gutxiengo baten hizkuntza erabiltzeko. Gaur egungo
apaiz askoren jarrera, euskararekikoa, ez da gaur goizekoa, alajaina!

      Gipuzkoan ere kexu asko agertu zen.

       Dena den, XVI. mendean desberdintasun nabarmena ageri da
Iparraldearen eta Hegoaldearen artean. Espainian latina ez zen jada kultur
mailako hizkuntza, eta espainola erabiltzen zen. Frantzian, aldiz, aski
berandu arte mantendu zen latina kultur hizkuntza bazala, eta frantsesa ez
zen sartu eskolan hain garaiz. Horrela, elizgizonek euskara hautatu zuten
beren izkribuetarako. Eta herrietako parrokietan sortutako eskoletan ere
euskara erabiltzen zen (Xamar, 141. or.).

       Iparraldeari dagokionez, oso esanahitsua da Lapurdin Pierre de
Lancre inkisidoreari, 1609an «sorgin» bila egin zuen sarraski-aldian,
gertatu zitzaiona: auzipetuek euskara baizik ez jakin eta apaizengana jo
beharra, interpretari ari zitezen.

3.4.-Apaizak euskaraz

       Jakina, apaizek beren ikasketak erdaraz egin beharra zuten. Horrek,
bistan denez, bere ajea uzten zien. Irakurria dut nonbait Manuel Lekuonak
esana: bera bezalako elizgizonak umetan atera zirela euskal girotik, eta hori
antzeman egiten zela gerora euskal girora itzultzean; alde horretatik, Orixe
batek abantaila handiagoa izan zuela, 16 urteak arte ez zelako irten bere
euskal girotik. Alde horretatik, baditugu gaur egun bi lekuko, bi
muturretakoak: Olabideren Biblia irakurri ala Beloko Martzelen Biblia
irakurri badago alderik; bata, gasteiztarra, euskaldun berria, ia bere bizitza
guztia atzerrian egina; bestea Nafarroa Behereko baserritik aski garaiz
irtena izan arren, garai hartan aski giro euskaldunekoa zen Beloken bizi
dena, lauren bat urte ikasten atzerrian emandakoak salbu.

      Alde batetik, zertarainokoa izango zuten euskal kontzientzia?
Bestetik, zertaraino landuko zuten euskara? Baditugu adibide esanahitsuak.

       Donostian 1559an gertatutako hau kontzientzia-faltaren lekuko.
Donostiako parrokietako apaizek salatu egin zuten hiriaren harresiz kanpo
bizi zen zenbait herritar elizara, apaiz horien elizara, etortzen ez zelako.
Auzian salatuek euskara baizik ez zutela ulertzen agertu zuten, eta hiriko
parrokietan erdaraz bakarrik aritzen zirela; horregatik, Santa Katalinara
                                                                           16
joaten zirela, han euskaraz egiten zutelako. Apaizek, beren burua defenditu
nahiz, berak ere euskaldunak zirela erantzun zuten. Auzia apaizek irabazi
zuten (Xamar, 1127. or.). Bai tristea Donostiako orduko jarrera! Eta
gaurkoa? Gaur egungo apaiz askoren jarrera islatzen ote duen nago orduko
horrek, euskararen erabilerari dagokionez. Adibide bat neuri gertatua
Donostian, ez XVI mendean, baizik XX.ean: ahaide baten hileta-
elizkizunean buru-edo izan beharra egokitu niri, eta apaiz bat galdezka:
«Zein hizkuntzatan eman behar duzu meza?» Eta nik: «Euskaraz». Eta
lehengoak: «Euskaraz bakarrik?» «Zergatik ez?» Bai, euskaraz bakarrik
emateko mila komeria apaiz hark eta beste askok. Gaztelaniaz bakarrik
emateko inongo arazorik ez!

       Eta XVIII. mendean apaizen euskara-maila eskasaren lekuko da
Manuel Larramendi. Berak ere euskaraz gutxi idatzi zuen arren, Sebastian
Mendibururi egindako gutunean, «Jesusen Biotzaren Debozioa» (1747)
izeneko liburua argitaratzean, salaketa bikoitza dakar (Enciclopedia
General Ilustrada del País Vasco, Literatura, Auñamendi 1968, 236-237).
Batetik dio, erdaraz bakarrik ari direla apaiz batzuk. Bestetik, beste batzuek
pupurri nahasian ematen dituztela euskara eta gaztelania (gaur egungo
apaiz askok ondo asko kopiaturiko trakeskeria). Kasu bietan euskaldunak
baraurik uzten dituztela jarraitzen du. Soilik Zarauzko frantziskotar
misiolariak laudatzen ditu; orduan eta urte asko geroago ere, beren
apostolutza euskaraz egin baitzuten. Baina ezin utzi Larramendiren testu
egiatia bera hona aldatu gabe, nahiz luzexka izan: «Eskriturak nonbait
diona da «aurtxoak ogi eske zeuden, ta etzan nork puska ziezaten»: ta oraiñ
ere auxe bera esan dezakegu Euskalerrientzat; bada Jainkoaren hitzaren
ogia txikitu bageaz, sekereak igartuak bezala, goseak hilzen daude asko ta
asko. Zer bada? eztabilza gure Eleizetan Predikarioz franko? eztarasate
surmurrez ta deadarrez Zeruko jakinbidea? Egia da, badabilza ta
badarasate. Ordea zer da ansi, enzunle geyenak erausi hura aditzen
ezpadute? Sinisterazo nai digute, aditzen dala Gaztelania, are ikasi ez
dutenen artean. Ezta hori egia: alperren erausiak eta aitzakiak dirade: hitz
banakaren batzuek adituagatik aizeak daramatzi besteak, eta Jainkoaren
hitzaren ogia gelditzen da Euskaldunentzat txeatu bagez probetxurik gabea.
Baña egia baliz ere, ezta lotsagarri hitzegin bear digutela Euskaldunak
Euskalerrietan, ez guziok dakigun hizkunzan, ez gure erriko, gure gurasoen
hizkunzan, ez bularrarekin batean edoski genduen ta lenbiziko ginekien
hizkunzan; baizikan Gaztelauen hizkunza arrotzean? Siñis nazazu, ereille
gaistoetan dago azaro txarra, eta gero uzta soilla ta utsa. Alabañan gutxik
daki bere jayeterriko Euskeraren erdia, eta alperrak diraden bezala, eztute
ikasi nai geiago, ta eztie nai beren buruai atsekaberik eman. Baña onetatik
zer gertatzen da? Dakiten piska arekin, hitz moltxo, eskumen baten diña
eztan arekin nola eziñ adierazo dituzten beren esakariak, badarasate
                                                                           17
pulpituan hitzera naasi bat, beiñ Euskera, beiñ Erdera, beiñ Latiñera, guzia
lendatua, zikindua, baraustua: zeñean dirudien, igo dirala gaiñ artara enzule
guzien burla egitera: ta arritu oi naz, nola asko ta asko, bulzaka ordu
gaistoan ayentzat, botatzen eztituzten andikan bera. Are gogaikarriena da,
txarlari oyek ikustea ta aditzea, nola dauden isekaz ta musinka Euskeraz
ederki dakienen jolasari, beiñ Nafarroako minzoa dela, gero Bizkaiko
berba dongea batean ausaz ere Goyerriko hizketa dezula, bestean noaskiro
Beterrikoa; atxurlarien ta nekazarien hitzera dala hura, baserritarra
dirudizula, ta milla onelako astakeria. Eztute izen obeagorik merezi.
Ayenatu bear ginituke gure hizkuntza ederra galtzen diguten hizjario motel
txarr oyek» (Manuel Larramendi “Euskal Testuak” ; Sebastian
Mendiburu,1747, Jesusen Biotzaren Debozioa); Aita Manuel de
Larramendiren karta liburu onen egilleari. Armiarma-ren web orritik
hartua).

3.5.- OROREN ESKOLAK

      Eskola hauetako asko elizak bultzatu zituen, eta bere babespean hartu

      Zuberoako Athanase Belapeyre apaiz katolikoak (aita protestantea
eta ama katolikoa zituena) bere Catechisme laburra (1696) delakoan
«Ororen Eskola» hauek aipatzen ditu; dio: «Hala gure Jaun Apezpikuaren
ordenanzen arau, Nork bere Parropietan, Ororen eskola bat ezar eraziren
die ahalik sarriena…». Batzuen ustez, eskola hauetako irakasleei zor zaie
Zuberoako Pastoralak sortu izana.

      Duela gutxi jakin dut , Martin Lasa salletarraren lumatik, salletarrek
ere kudeatu zutela ikastetxe bat baino Iparraldean; baina hauek Aro
Garaikidekoak dira: lehenengoa Baionan (1820), Hazparnen (1841),
Uztaritzen (1854), Baigorrin (1869) etab.

3.6.- Zergatik egin euskaraz: euskal kontzientzia

      Aro Modernoan badira euskarari atxikitzeko arrazoiez idazten
dutenak. Baita arrazoiez gehiegi arduratu gabe ere, bihotzari hitz egiten
uzten diotenak. Batzuetan, arrazoi pragmatikoak dira: jendeari kristau-
dotrina emango bazaio, dakien hizkuntzan eman beharko. Beste batzuetan,
euskara bera da kontuan hartzekoa.

      Iparraldean:

      Materren helburua: Dotrina emateaz gain, beste helburu hau: «Eta
ikus dadin halaber nola behar den euskara eskiribatu eta irakurtu». Euskara
                                                                          18
idatzia arautzea, normalizatzea zuen helburu. «zeren anitz baita Euskal-
herrian irakurtzen dakienik, baina ez Euskara baizen bertze hizkuntzarik
aditzen…» (Xamar, 134. or.). Gaur egungo zenbait jendek, kristau-
dotrinaren zale berok, laster botako zion aurpegira: ez da Elizaren egitekoa
hizkuntza bat sustatzea; baina halako horien iritzira, jokoan inperioen
hizkuntza dagoenean, dena zor zaio. Kontuan har bedi, aipatu Materre hori
immigrantea zela Euskal Herrian, frantziskotarra, eta gogotik ikasi zuela
euskara. Orduko eta gaurko gotzainek, eta apaiz askok ez dute horrelako
premiarik nabaritu. Ad majora natus sum, diote (gauza handiagoetarako
jaioa naiz eta ez horrelako zirtzilkerietarako).

      Hizkuntzarekiko giza eskubidea: Hizkuntzarekiko giza eskubideen
kontzientzia bazuten batzuek behintzat; Baionako apezpikuaren babesa
eskertu ondoren, Joanes Etxeberrik (+1637/1638) idatzia da: «Erregeak
behar ditu defendatu jendeak, / Hizkuntza batekoak hain ungi nola
berzeak» (Xamar, 135. or.)


─Mintzaira hiztunek dute garatzen: Axularrek esana: «Baldin egin baliz
euskaraz hanbat liburu, nola egin baita latinez, franzeses, edo bertze
erdaraz eta hizkuntzaz, hek bezain aberats eta konplitu izanen zen euskara
ere, eta baldin hala ezpada, euskaldunek berek dute falta eta ez euskarak».
(GERO, Villasante, JAKIN, Oñati 1976, 17. or., 10. zk.). Jakina,
euskaldunak izan dira eta dira errudun: «Hizkuntza bat ez da galtzen ez
dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik»
(J.A. Artze).


      Hegoaldean

        Juan de Beriainek (?-1638) dio: «porque no ha abido nación en el
mundo, que no se haya preciado de la lengua natural de su patria, y de
enseñarla en las escuelas a leer y escribir […]. Según esto, razón es que
nosotros estimemos nuestra lengua Bascongada […] y después acá hasta el
día de oy, se ha conservado en la muy noble ciudad de Pamplona, y en toda
la tierra Bascongada…». (Xamar, 143. or.).

      Badira, ordea, euskaraz egin behar horren kontra ari direnak ere.

       Azken hauen kontra ari izan zirenen artean, Manuel Larramendi,
jesuita, izan zen gehiena nabarmendu zena-



                                                                          19
Gipuzkoan lanean ari izan zen Joanes Etxeberri lapurtarrak ere idatzi
zuen (1716) Euskal Herrian berean euskararen kontra zirenez: «Egiazki
ezta hau Eskuararen zortea, ez eta ere Eskualdun haukien xedea, zeinek
aitzinarazi behar bidean, nahiago bailukete ikusi osoki iraungia, eta
ehortzia, erraiten dutelarikan ezen, Eskuara hitzetan agorra, eskasa, eta
moldegaitza dela, eta ez dela deusetako…» (Xamar, 152. or.). Gure
egunetako Jon Juaristi batek ere ondo baitaratua du Etxeberrik salatzen
duen ikusmolde hori: «El euskera no ha servido como vehículo cultural. (.)
El euskera, para mí, es un idioma del pasado. (.) Obviamente las lenguas no
matan, pero se mata en nombre del euskera. Jamás sobre esta tierra de
cristianos / volveré a hablar vuestro ingrato euskera. (.) La lengua vasca
nunca ha sido perseguida sino abandonada espontáneamente por sus
hablantes, conscientes de su escaso valor, por lo que la normalización
lingüística no tiene justificación histórica».

      Esan beharra da, orobat eta batez ere, XVIII. mendean Frantziako eta
Espainiako monarkiak ere beren hizkuntzaren aldeko politika zorrotzago
bihurtzen hasi zirela. Espainian XVIII. mendean errege borboiak
tronuratzeak areagotu egin zuen politika zentralista, baita hizkuntzari
zegokionean ere.

      Jarrera horren kontra idatzi zuen Agustin Kardaberaz-ek
Eusqueraren berri onak, eta ondo escribitceco, ondo iracurteco, ta ondo
hitzeguiteco erreglac (1761) izeneko liburuan.

       AGUSTIN KARDABERAZen kexua: : «Hemen guraso eta maisuak
falta handi bat erremediatu behar dute, ta gure euskerari oraindaino baino
mesede gehiago egin; jendeen artean beste lenguajerik euskera baino ditxa
gabeagorik ezta ikusi, ta, gure jatorrizko edo jaiotzako hizkera ez balitz
bezala, ta euskaraz hitzegitea pekaturik haundiena balitz bezala, giza
artetik kendu ta lurpean ondatu nahi dute, ta eskolatan sortija edo
sinaleakin, azote ta kastiguakin, eagotzi nahi dute. Zer erokeria itsuagorik
hau baño? Euskaldun prestuak , ez arren horrelako ofentsarik zuen
lehenengo ta beti behar dezuten euskerari egin. Zuen juizioa non da?
Euskalerrietan nola gauza onik izango da? […]
Araban nebilen batean, hango adiskide ta Erregeren guardietako kapitan
baliente batek behin esan zidan: −Aita, nola Euskalerrietan umeen haziera
ona eta behar dan dotrinarik izango da, baldin euskera ondatzeko ahalegin
guziak egiten badira, eta gure mutiltxo ta haurrai beldur ta azoteakin
euskeraz hitzegitea eragozten bazaie? Horiek berak gero edo eleizagizon
edo etxajaunak izan behar dute…».



                                                                          20
Nafarroan, une hartan, XVIII. mendean, administrazioaren jarrera
aldatu zen. Lehenago, XVI. mendean, zona euskaldunean euskaraz eta
erdaldunean erdaraz egiten zuten. XVIII. hartan dena erdaraz. (Xamar, 152.
or.).

       Iparraldean ere hizkuntza politika aldatu egin zen. Eta Frantziako
iraultzak (1789) okerragotu egin zuen euskararen egoera.

3.7.-Euskal eliz idazleak

       Aro Modernoko gaietan euskal eliz idazleen atal hau azkena jarri
badut ere, ez da garrantzi eskasa duelako. Askoz gutxiago ere. Dena den,
ahozkoari eman nahi izan diot lehentasuna. Ahozkoa da lehenengo,
idatzizkoa gero.

       Aro Modernoa eliz izkributan aski hornitua izan da. Kontua da idatzi
ziren garaian jendea ez zela oso trebea irakurtzeko. Esaterako, Trentoko
kontzilioaren ondoren kristau-dotrina asko idatzi bazen ere, hartzekodunek
entzunez jasotzen zuten, gehienbat, haien berri. Dena den, etorkizunean
euskarak bizirik iraungo bazuen, iturri sendo gertatu ziren.

       Hasteko, esan behar da, literatura idatzian Ipar Euskal Herriak bi
mendeko aldea atera ziola Hegokoari. Hain zuzen, XVI. eta XVII.
mendeetan idazle-multzo ederra izan zen Iparraldean: Bernat Etxepare,
Joannes Leizarraga, Pedro Axular (1556-1644) (hirurak nafarrak), Joannes
Etxeberri Ziburukoa (+1637/38), Esteban Materre, frantziskotarra (XVII.
m), Joannes Haranburu, frantziskotarra (XVII. m), Juan Tartaz zuberotarra
(XVII. m), Bernardo Gazteluzar lapurtarra (XVII. m) etab. Hegoaldean,
berriz, XVIII. mendean hasi zen indar hartzen idazleen mugimendua. Ez da
esan nahi Hegoaldean lehenago euskal idazlerik izan ez zenik; adibidez,
hor dira: Joan Beriain (+1638), Martin Otsoa Kapanaga, Mañarian jaioa
(+1661), Rafael Mikoleta, bilbotarra (1611-?).

       Baina azpimarra dezadan Iparraldeko mugimendua. Lapurdin XVII.
mendearen hastapenetan latina zen jakintza-hizkuntza, eta frantsesa
administraziora eta legedira mugaturik zen. Are gehiago, frantsesa
ikasteko, kanpora joan beharra zegoen. Giro honetan, hiztun eskolatu
batzuek liburu-kulturara jauzi egin zuten: Axular, Etxeberri, Haranburu,
Argaignarats, Harizmendi, Haraneder elizako gaietan; mugimendu honen
sortzaileetariko bi Lapurdin euskaldundu ziren Silvain Pouvreau eta
Etienne Materre apaiz etorkin izan ziren. (Xamar, 133. or.)



                                                                            21
Interesgarria izango litzateke Iparraldeko loratze honen sustraian
diren arrazoi sozio-ekonomiko-kultural-politikoak ezagutzea. Zergatik
Iparraldean bai eta Hegoaldean ez? Hitz bitan esateko, hona:
─kulturalki, errenazimentua sartua zen gaur Europa deitzen dugun
horretan, eta Euskal Herria mugimendu askoren pasaleku izan da, askotan
beste lurraldeekin zerikusirik ez zuen uharte bezala agertu nahi izan
dutenaren kontra; lekuko jakinak dira Karlomagnoren pasadizoa, Orreagan;
baita Santiagorako erromesena ere;
─ekonomikoki, Ternuako arrantzuak ondasun asko zekarren Baiona aldera;
gainera, Ingalaterraren mende egonik, Baionako itsas portuak bazituen
beste aberastasun-bide batzuk ere;
─sozialki, esan behar da, idazleen mugimendu hau guztia burges txikien
arazoa izan zela; jenderik gehiena analfabetoa zen;
─politikoki, azkenik, frantsesa erlatiboki berandu errotu zen gaur egun
Frantzia deitzen dugun horretan; Espainia deitzen dugun horretan espainola
baino beranduago. Hartara, latina utzi eta euskara hartzea errazago gertatu
zitzaien Iparraldean. Hegoaldean besterik gertatuko zen; izan ere,
gainerako baldintzak umotu-edo zirenean, espainola eta gobernu
espainolaren esku-hartzea errotuago zeuden Hegoaldean.

3.7.1.-Idazleen aipamentxoa

      Jakina, batzuk bakarrik aipatuko ditut; bidea urratu dutenak edo.

      Iparraldean

       BERNAT DECHEPARE.- Ezaguna dugu lehen euskal liburuaren
egile hau: Linguae Vasconum primitiae, 1545ean. Eskura dudan
argitalpena 1968koa da: K. Mitxelenaren hitzaurrea du. Euskaraz eta
gaztelaniaz dator liburu osoa, elkarren parean emanik; segidan, frantsesez.
Lehenengo poemak gai erlijiosoa du gai. Irakurtzean, sentimendu gazi-
gozoa uzten du. Darabilen euskara ona da. Edukia, ordea, oso arrotz
gertatzen da gaur egun; bere garairako ere aski pobrea zela esango nuke.
Esan zitekean, «Doctrina Christiana» titulupean Kristori lotuagoko zerbait
aurkitu behar zela. Baina ez. Nire lantxo batean, «Biblia Euskal Herriko
Historian», esandakoa berrituko dut: «Poema horrek 19 orritan 500 lerro
inguru ditu; behin ere ez du aipatu Jesus edo Jesu Kristo izena. Gurutzea
aipatu du, Gorputz Santua ere bai, Jainkoaren Semea orobat, baina Jesu
Kristo aipatu ere gabe, eta askoz gutxiago piztuera. Jedinek Europako XV.
mendeko joeraz dioena nabari zaio XVI. mendeko poema honi: “irakaspen
moral praktikoa” da nagusi; eta hori baino okerragoa: ebanjelioko
pasarte apokaliptikoei hondamendizko esanahia ezarri die; zoritxarrez,


                                                                          22
katolikoen artean oraintsu arte bizirik egon den ikuspegia, hain zuzen
(oraindik ere dagoena?)»

     Dechepare herrikoi egin duena «Kontrapas» izeneko poema izan da:
«Heuskara, ialgi adi plazara!»

      Autore honekikoa bukatzeko, Euskal Herriak nahi dezala «Sautrela»
poemako azken hitzok egia bihur daitezen: «Debile principium melior
fortuna sequatur» (hasiera apalak izan dezala zori hobea).

      Protestanteen arteko batzuk

      Merezi luke gai hau sakon samar aztertzea. Lan asko egin da gure
artean honetaz. Eta ez naiz luzatuko. Baina gure arteko protestantismoaren
protagonista nagusia den Joannes Leizarragaren itzalpean beste hainbat
jende jardun da lanean. Hor dira, batzuk aipatzeko:

       ─Nafarroako eta Biarnoko errege-erreginak: Enrike II.a eta
Margarita; kalbinismoaren kide bezala ofizialki deklaratu ez baziren ere,
haren aldeko agertu ziren;
       ─aurreko bien alaba Juana Albret eta Antonio Borbon senarra
Nafarroako errege bihurtu ziren 1555an (berez, Nafarroa osoko; izatez,
ordea, Nafarroa Behereko soilik; dakigun bezala, Errege Katolikoek
konkistatua baitzuten Nafarroa Garaia 1512an); Juana kalbindar egin zen,
eta berak eragin zuen Testamentu Berria-ren euskaratzea; baina erlijio-
gerla zela-eta kalbindarrak galtzen atera ziren, eta Juanak eragindako
mugimendua ere etena.
       ─Joannes Leizarraga (1506-1601) izan zen protagonista handiena
mugimendu honetan, gure arloari dagokionez bederen. Beste batzuen
laguntzarekin euskaratu zuen Testamentu Berria. Bibliaren zati handi baten
lehen itzulpena
       ─Pierre d´Urte (1644-1717). Donibane Lohitzunen jaioa. Fraide
kaputxino zen, baina, nola ez dakigula, Ingalaterran agertu zen lanean;
segur aski, Ipar Euskal Herriko erlijio-gerlan (protestante/katoliko
artekoan) galtzen ateratzean, ihes egin beharra gertatu zitzaion. Testamentu
Zaharreko Hasiera liburua eta Irteera liburuaren zati bat euskaratu zituen.
K. Mitxelenak dioenez hizkera laua eta jatorra du, Donibane Lohitzuneko
euskara.

      Protestanteek, gerora, Leizarragaren itzulpenaren hainbat argitalpen
egin zituzten: osorik nahiz partez, bere hartan nahiz ukituren batekin.



                                                                          23
Eta gatozen Iparraldeko Sarako Eskolara. Hor, jakina den bezala,
Axular da izarra.

      Sarako Eskola

       Pedro Axular (1556-1644). Urdazubiko Axular etxekoa izan arren
eta ordurako Nafarroa Garaia konkistatu zelarik, Lapurdin ageri da apaiz-
lanean; Saran, hain xuxen.
       Ezaguna da haren lana: «GERO, bi partetan partitua eta berezia»,
Bordele, 1643.
       Liburuak aszetika du gaia: gerotik gero ibiltzearen arriskua.
       Salamancan ikasi zuen Axularrek. Zergatik han? Zergatik ez Oñatiko
Unibertsitatean? Honi, Ignazio Zuloagak «Gipuzkoako Toledo» izena eman
zion, eta On Rodrigo Mercado de Zuazola gotzainak, Oñatiko semeak,
fundatua zen 1540an, Paulo III.a aitasantuaren bulda tartean zela.
       Ez noa liburuko euskararen laudoriotan luzatzera. Edukiaz, zer esan?
Gau batean esna nintzela, gogora etorri zitzaidan: «Zer erantzungo hioke
norbaitek galdeko balik “zein duk gustukoago: Leizarragaren Testamentu
Berria ala Axularren Gero”». Garbi dut: edukiari dagokionez, Leizarraga;
euskarari dagokionez, Axular.
       Bada, ordea ─bidenabar aipatzeko─ , beste arazo bat aski zirikatu
izan nauena; batez ere, 1609an Lapurdin Pierre de Lancre inkisidoreak,
«sorgin» bila egin zuen sarraski-aldia Axularrek aipatu ere ez izana. Pentsa
dezagun Lancre 1609an aritu zela, eta Axular 1596an apaiztu zela, 1600dik
aurrera Sarako erretore zela eta 1643an plazaratu zuela bere lana. Are
larriagoa da arazo hori kontuan hatzen bada, Axular bertako erretore zela,
Sarako bereko neskatilak ere atxilotu zituenean; «1609ko auziak,
Lapurdin» liburuan (Lapurdi 16/2909, 46. or.) datorrenez, 9 lagun atxilotu
zituen Sara-n; haietarik lau 10-17 urtekoak; haietarik bat, 14 urtekoa, erre
egin zuten. Gainera, Kalahorrako inkisizioak ezarria zuen zentro bat
Axularren jaioterrian, Urdazubin. Badirudi, K. Mitxelenak bere egiten
duela Aingeru Irigarairen iritzi hau: «Apunta con razón A. Irigaray que
sólo puede tomarse como una manifestación de disconformidad, no menos
elocuente por callada, que Axular, que tanto por el lugar de su nacimiento
como por el de su residencia vivió tan cerca de los centros de brujería, no
haga mención de ésta en su extenso libro ascético» (L. Michelena, Historia
de la literatura vasca, Erein, 62. or., 1. oharra). Oso bihotz oneko ageri dira
Irigarai eta Mitxelena. Baina, egia hori ote den ez nago batere seguru.

      Ioannes de Haraneder. Iparraldeko beste hainbat idazleren artean,
beste bat aipatu nahi nuke. Joannes Leizarraga kalbindarraren ondoren,
baina mende eta erdi beranduago (1740), Testamentu Berria euskaratu
zuena. Beraz, Haraneder aurreratu egin zitzaion, Biblia herri-hizkuntzaz
                                                                            24
jarri ahal izateaz urte batzuk geroago aitasantuak atera zuen dekretuari;
sumatu zuen, nonbait, giro-aldaketa zetorrela eliza katolikoan Biblia herri-
hizkuntzan jartzeaz. Benedikto XIV.a aita santuak Brevis agiria atera zuen
1757an Biblia herri-hizkuntzan irakurtzeko baimena emanez.

       Dena den, nahasmendu handia da Haraneder honen inguruan. Ez naiz
sartuko horretan. Soilik esan dezadan, jatorrizko itzulpen hau ez zela
argitaratu, Patxi Altunak paraturik, Euskaltzaindiak 1990ean plazaratu zuen
arte. Nahasmendua, alegia, beste lagun batzuek, Haranederrena oinarritaz
hartuz, berena moldatu zutelako eta publikatu harena bailitzan; soilik,
ordea, lau ebanjelioak argitaratu zituzten, eta Haranederrek Itun Berri osoa
zuen euskaratua, eta hala argitaratu zuen Euskaltzaindiak.

      Hegoaldean

       Iparraldekoen loratzeaz hitz egin dudan arren, Hegoaldean ere izan
ziren lantxo apal batzuk. Gogoratu lehenago ere esandakoa; Trentoko
kontzilioaren ondoren, Erromak agindurik, gotzainak askoz gehiago
arduratu ziren eliztarrak kristau-dotrinaz janzteaz. Alabaina, K. Mitxelenak
iradokitzen duenez, baliteke Leizarragaren lanak bere eragina izana
horretan. Nolanahi dela, hainbat dotrina idatzi ziren. Adibidez:

       ─Juan de Beriain-en Dotrina Christiana, Iruñean1626; elebiduna.
─ Sancho de Elso, Doctrina Christiana, Iruñea 1561; badirudi hau izan
zela lehenengo dotrina; baina ez da gorde honen alerik.

Beste dotrina gehiago izan bide ziren, baina ez dugu ezagutzen Otxoa de
Arin-en 1713koa arte.

      Bizkaierazko dotrinaz, baditugu Kalahorrako on Pedro Manso
gotzainaren hitzak: «que Nos assí lo hemos començado a hazer en nuestro
tiempo» eta, izatez, ezaguna da Docrtina christiana en romance y
basquençe (Bilbao, 1656).

      Halere, gogora dezadan Ondarroako erretorea den Jose Mari
Rementeriak aldi horretaz ari dela dioen hau: «Azken gizaldiotan, Eliza
osoan erabili diren Kristau Ikasbide gehienak 1566an agertu zen
Catechismus Romanus-en oinarrituak izan dira; baina Trento-ko Dotrina
haren alderdi on asko −haren Bibli kutsua, Irakatsi guztiak Kristoren
inguruan eratzea, metodu aldetik ematen dituen argibideak... − guztiz alde
batera uzten dituztela. Dotrina hauen ardura guztia, herejeen aurka, fede
egiak argi irakastea izango da» (“Euskal «Kristau Ikasbideen» historia


                                                                          25
laburra”, in: Nimegako Katekesi Institutua. Kristau Ikasbidea. Oñati: Jakin.
XX).

      Juan Perez de Lazarraga (1550-1605). Hegoaldearen lehen loratzea
berandu etorri zela esan dudan arren, eta nahiz ez den, berez, «Euskara eta
Eliza» gai honetan sartzen, egoki iruditu zait autore hau ere aipatzea.

      Eta jo dezagun dezagun Hegoaldeko idazle handiagoetara. Esan
bezala, Iparraldeko loratzetik 200 urte inguru geroago harrotu zen idazle-
mugimendu handia Hegoaldean. Guztien buru Manuel Larramendi.

      Manuel Larramendi (1690-1766)

       Jesuita zen.Euskararen apologista handia. Hauts asko harrotu zuen.
Aldeko asko izan zuen, baina kontrakoak ez gutxiago.
       Euskaraz gutxi idatzi zuen. Oso entzunak dira haren gaztelaniazko
batzuk: De la antigüedad y unibertsalidad del Bascuence en España
(1728); El imposible vencido. Arte de la Lengua Bascongada (1729),
Discurso histórico sobre la antigua famosa Cantabria (1736), Diccionario
trilingüe del Castellano, Bascuence y Latín (1745) eta Coreografía o
descripción general de la Muy Noble y Muy Leal Provincia de Guipúzkoa
(1882)

       Orduan bezala gaur egun ere gaurkotasun handia duen haren deia
ezin izan dut bazterrera utzi. Kexatzen da jendearen etsai-jarreraz: «Hi ta
hire balleracoac besteric ezpaliz mendarte oietan, eusqueraren saietsetic
euscaldunoc galduac baita ondatuac ere guinduquec erdaldunen becaitzez,
ecin ecusiaz ta juzcu gaiztoz. Baldin elcar artzen baguendu gucioc, nor bere
sallari dichecala, Francian ycaratuco guintuque Franciar guciac, ta
Españian Españiar guciac. Non da ordea elcarte ori? Nagoan ysillic. Nere
min garratzena da, are eztacuscula onetatic darraizcun calteac eta gaitzac
eta, dirudienez, ezagutuco ere eztitugula, ditugun on piscac galdu ditzagun
artean elcarte ori?» (Coreografia 268. or.).

     Halere, Larramendik jarraitzaile onak izan zituen: Agustin
Kardaberaz (1703-1770) jesuita, Sebastian Mendiburu (1708-1782)…

       Aipatzeko baino ez bada ere, ezin utzi alde batera 1764an Bergaran
sortu zuten Sociedad Bascongada de los Amigos del País. Menéndez
Pelayo-ren hitzetan: «la primera escuela laica de la nación» (aipatua L.
Michelena, Historia de la literatura 108. or.). Zori txarrez espainola hartu
zuten tresnatzat, euskara erabat baztertuz.


                                                                             26
Aro modernoa: konklusioa

      Aro Modernoaren atala bukatzeko:

       1.-Erromak, euskarari dagokionez, kalte bikoitza egin zigun: batetik,
Nafarroaren 1512ko konkistatzaileei haizea eman zien, eta laguntza handia;
bestetik, Biblia herri-hizkuntzan jartzea debekatuz, atzerapen handia eragin
zuen euskararen garapenari dagokionez.

       2.-Euskal Herriko gotzainei dagokienez, gehienak kanpotarrak izan
ziren; edozein kasutan, euskararik ez zekiten. Nekez egin ziezaioketen on
handirik Euskal Herriari. Egia handia da Jose Migel Barandiarani
leporaturik ikusi ditudan hitz hauena: «Bizi ez duguna ezin dugu ongi
ulertu».

      3.-Herriari dagokionez, ongi eutsi zion euskarari. Baina esan behar
da euste aski pasiboa izan zela, inkontzientea-edo. Han eta hemen kontrako
haizea jotzen hasi zenean, galdu egin zuen aspaldiko tinkotasun hura.

       4.-Apaizen jokabidea. Idazleen kasuan ikusi dugunez, gutxiengo
batek fermuki eutsi zion. Gehienek, ordea, aski lasai jo zuten errazera. Eta
ez euskarari dagokionez bakarrik, baita ebanjelizatze-lanari dagokionez ere.
Koldo Mitxelena harriturik agertu da Iruñeko eta Kalahorrako gotzainak
beharturik sentitu izanaz apaizei esatera predikua eta dotrina eliztarrei
beren hizkuntzan eskaini behar zietela. Horrek ondo adierazten du
Ternuako arrantzaleen erantzuna, «Zer moduz» galdetzen zitzaienean:
«Apaizak hobeto» (l. Michelena, Hist Liter. 62. or.).
       Erlijiosoen artean frantziskotarrak eta jesuitak ageri dira
konprometituenak. Azken Erdi Aroan, frantziskotarrekin batean,
ebanjelizazio-lanean (ez dakit zertaraino euskaraz) indartsu ageri ziren
domingotarrak ez dira gehiegi nabarmendu Aro Modernoan
       Erlijiosez, mojez alegia, ez dut aurkitu testigantzarik.
       Emakume laikoen testigantza De Lancreren inkisizio-pertsekuzioan
benetan harrigarria izan zen. Euskarari eta beren iritziari eutsiz, bizia
emateraino. Hain zuzen, De Lancrek 1609an Lapurdin atxilotu zituenak
emakume izan ziren gehienak; asko, gazteak. Axularrek arazo horretaz hitz
bat ere ez esan izana aipatu dut. Harrigarriagoa egin zait garai hartan
Baionako gotzaina zen Etxauz-ek arazoan parte hartu izana, baina soilik De
Lancre hura apaizak atxilotzen hasi zenean.

      5.-Herri-kontzientzia. Gutxiengo baten kontua izan zen guztia.



                                                                         27
6.-Idazleak. Garai eta giro hartan izateko, aski txukuna izan zela
parte-hartzea esan behar. Espainiako Carlos III.a erregeak jesuitak
deserriratzearekin, euskararen munduan aski bizkor ari ziren batzuk ere
atzerrira joan beharra izan zuten.

       Laikoen parte-hartzeak huts egin zuen neurri handian, ia erabat. Oso
esanguratsua da Azkoitiko Zalduntxoen (Caballeritos de Azkoitia) Los
aldeanos críticos (1758) liburuan datorren esaldi hau: «… ya sabe vuestra
merced que esto de teólogo en España es lo mismo que hombre unibersal.
No ignora vuestra merced que están acostumbrados a que se les consulte,
no sólo en puntos de Religión y conciencia, sino en todo género de cosas»
(in L. Michelena, Hist. Lit. 109. or.).

      7.- Nolaz Ipar Euskal Herriko indarra euskal literaturan

       Zerbait esan dut lehenago. Hona Juan San Martinen iritzia eta
Davantena: Ipar Eusk. literatura indartsu: «Ifar Euskal Herrian ideologia-
borrokek bizkortu zuten euskarazko literatura. Politika eta erlijioa nahastu
ziren eta elkarren arteko norgehiagoka sortu zen lehenbizi; kalbindarrak
bere dotrina berriak hedatu nahirik eta katolikoak kontrakanpaina bat
ondorean. Dena izan zen euskal literaturaren bizkortzerako eta pizteko.
Horrela, XVI. mendearen azkenaldea eta XVII.aren lehenak sustraitu zuen
gure literaturaren hastapena» (Juan San Martin, in Euskera XX. 1975, 205
eta 206. or.; aipatua Davant-ek in Belapeyre, Catechisme laburra,
Euskaltzaindia 1983, 29. or.). «Literatura landua ideologian oinarritua da,
ekonomian baino gehiago» (Davant, ib.)


4.-ARO GARAIKIDEA

      Frantses Iraultzatik (1789) gaur arte. Esan dezadan segitutik,
Frantses Iraultzak geratzen zitzaizkion eskubideen azken hondarrak kendu
zizkiola Iparraldean eliza katolikoari; halere, gertaera hori eliza suspertzeko
aukera izan zen.

       Esana denez, Frantziako eta Espainiako gobernuen hizkuntza-
politika indartuz joan zen Aro Modernoaren azken aldean. Euskaren
kaltetan.

       Frantses Iraultza, bestalde, ideologia biren arteko borroka jatorri izan
zen: liberalen eta erregimen zahar edo erregezalearen artekoa. Liberalek,
Frantziako Iraultzaren eragile izan zen ideologiaren jarraitzaileek alegia,
alde batetik, eta karlistek eta bestek, bestetik, muturka jardun zuten.
                                                                            28
Frantse Iraultzaz bi hitz: Helburuak: hasiera batean, erregearen
boterea mugatu nahi izan zuten. Gero zorroztu egin zen haien jarrera eta
eredu politiko zahar guztia suntsitu nahi izan zuten. Frantses nobleziaren
pribilegioak desegin. Eskualdeetako estatutuak ere desegin. Ez zuten
kontuan hartu privilèges deitzen zituzten haiek privata lex, hots, lege
propioa zirela. Besteak beste, hizkuntza bakarra ezarri zuten. Azken batean,
Hego Euskal Herrian ere halatsu gertatuko zen: foruak pribilegiotzat
hartuko zituzten eta ez lege pribatutzat. Oraindik ere jende batek horrela
irizten dio euskal foruez hitz egitean.

       Esan behar da ere, Euskal Herrian Iraultza horren ideologia
liberalaren lehen ordezkari izan zen REAL SOCIEDAD BASCONGADA
DE AMIGOS DEL PAÍS (1765) delakoak, erakunde bezala, ez zuela
urratsik eman euskararen alde (Xamar, 156. or.). Garai hartan zer giro zen
adierazten du horrek, euskarari dagokionez. Teorian euskara lantzeko
helburua bazuen ere aipatu Soziedadeak, baina praktikan elkartearen
jarduera guztiak erdaraz izan ziren; garaiko eskolatuenen joera nolako zen
adierazten du. Gaur egun Deustuko Unibertsitatetik eta Iruñekoetatik
ateratzen diren goi-eskoladun askoren zoria gogorarazten du.

       Ipar Euskal Herriari dagokionez, Frantses Iraultzak kolpe gogorra
eman zion euskarari: estatu bat, lege bat, hizkuntza bat izan zen Iraultza
haren jarrera. Eta, jakina, eragin gogorra izan zuen horrek, bai eskoletan,
bai jendearen herri-kontzientzian. Eta herriarekiko eta euskarekiko sasi-
kontzientzia hori sakonduz joan zen, harik eta XX. mendeko bigarren
erditik aurrera, Hegoaldeko mugimenduak eta errefuxiatuak zirela medio,
hein handian, esnatze bortitz bat izan zen arte. Ahaztu gabe, esan nahi
nuke, aipatu XX. mendearen erditik aurrerako Iparraldeko mugimendu
horretan, bazterturik-edo gelditu ohi den emakumeen lana azpimarratu
beharra dela; horren lekuko bizi naiz; Iparraldeko ikastolen lehenengo
andereñoa ez bada (uste dut lehenengoa dela), lehenengoetakoa izan zen
Lazkaotik ihesi joan zen Libe Goñi (amaren aldetik, Intxaurrondo
kuartelean hil zuten Mikel Zabaltzaren lehengusua); lehenengoetako beste
batzuk ere ezagutu genituen Lazkaon.
       Iparraldeari gagozkiola, kontuak hartzekoak erlijioen ikastetxeen
kontra gobernuak hartu zituen bideak; batez ere, 1904an. Salletarrek oso
ondo dute horren berri.

      Hegoaldean, Frantses Iraultzaz gero, eta batez ere aipatu ideologien
arteko borrokaren ondorioz, gerla gerlaren gain bizi izan ziren Bigarren
Karlistada (1872-1876) arte: Konbentzio-gerla (1793-1795), Napoleonen
kontrakoa (Frantsestea) (1808-1814), Errege-gerla (1821-1823)
                                                                          29
(konstituziozaleen eta erregezaleen artekoa), Lehen Karlistada (1833-1839)
(neurri handian foruak galtzea ekarri zuena) eta Bigarren Karlistada
(1872-1876) (foruak erabat galtzea ekarri zuena, Canovasen eskutik);
noski, tartean izan ziren beste hainbat altxamendu aipatu gabe. XX.
mendean entzunagoak ditugu: bi mundu-gerlak eta hurbilagotik erasan
ziguten 36ko gerla eta haren segidako frankismoa, sekulako hondamena
ekarri zigutenak.

      Ezin ahaztuzkoa dugu, era berean, XIX. mendearen azken herenean
eta XX. mendearen bigarren erdian izan genituen immigrazio-saldo
salbaiak. Euskarari dagokionez, urrats ezkor handia.

4.1.- Erromaren eragina

      Gasteizko elizbarrutia (Araba-Bizkaia-Gipuzkoa) 1851ean sortu
zuten, eta Erromaren eta Espainiako Gobernuaren arteko konkordatua
aurreikusi, nahiz ez zen gauzatu 1862a arte. Konkordatu horren arabera ,
gotzainak euskalduna behar zuen izan. Hala esaten zuen 1861ean
Erromatik Madrilera iritsi zen ezarpen-buldak. Ez alferrik; segidako
gotzainak, urte askotan, espainolak eta espainiazaleak izan ziren (Karmel
266. zk., 2009-2, 5. or.). Eta, jakina, berriro ere Jose Migel Barandiaranena:
«Bizi ez duguna ezin dugu ongi ulertu».

       1936ko gerlan ere, hasieran koloka egon ondoren, Franco garaile
zela ikusirik, haren alde agertu zen Erroma. Gotzainek besterik ez zuten
behar izan berenari gogor baino gogorrago eusteko; baina horietaz,
geroxeago

       Jakina denez, Vatikano II.a Kontzilioa (1962-1965) arte, latinari
eutsi zion Erromak meza guztietan eta sakramentu-emate guztietan. Alde
horretatik, 1950ean Orixeren Urte guziko Meza-Bezperak argitaratu izana
gertaera handia izan zen askorentzat. Ordudanik meza jarraitzen ahal
genuen euskaraz. Jakina, are gertaera handiagoa Vatikano II.aren ondoren
liturgian sakramentuak euskaraz eman ahal izana.

       Hainbat dokumentutan aitortu izan du Erromak hizkuntzen eta
kulturen balioa. «Salbamen-mezuaren eta giza kulturaren artean lotura
ugari dira» (Gaudium et spes 58. zk.). Eta Joan XXIII.ak: «Gutxienen
bizimodua hobetzeari ekin behar diote agintariek, hizkuntzari, kulturari,
tradizioei baliabide eta ekimen ekonomikoei dagokienean, batez ere»
(Pacem in terris 96).



                                                                            30
«Sobre este fundamento antropológico se apoyan también los
derechos de las naciones, que no son sino los derechos humanos
considerados a este específico nivel de la vida comunitaria. Una reflexión
sobre estos derechos no es fácil, teniendo en cuenta la dificultad de definir
el concepto de nación que no se identifica a priori con el de Estado. Es, sin
embargo, una reflexión improrrogable, si se quieren evitar los errores del
pasado y tender a un orden mundial justo.

       Algo presupuesto de los demás derechos de una nación es su derecho
a la existencia: nadie ─un Estado, otra nación o una organización
internacional─ puede pensar legítimamente que una nación no sea digna de
existir. Este derecho fundamental a la existencia no exige una soberanía
estatal, siendo posibles dignas formas de agregación jurídica entre
diferentes naciones, como sucede en los Estados federales, en las
confederaciones o en Estados caracterizados por amplias autonomías
regionales. Puede haber circunstancias históricas en las que agregaciones
distintas de una soberanía estatal sean incluso aconsejables, pero con la
condición de que suceda en un clima de verdadera libertad, garantizada por
el ejercicio de la autodeterminación de los pueblos». (Joan Paulo II.ak
ONUren Batzar Nagusian, 1995-10-05).

       Baina, batetik, botere tenporalei, gobernuari etab.i, egiten dizkie
horrelako gomendioak eta ez, hainbeste, bere buruari; horixe dio Antonio
Añoveros Bilboko gotzainak bere hitzaldi sonatuan: «Sin embargo, la
Iglesia debe comenzar en su propia vida interna aquello que aconseja
instaurar en la vida civil. Esto presupone adaptar su acción pastoral y
educativa a las características propias de la población que debe evangelizar
y educar en la fe» (Antonio Añoveros, in Kurt Egger, Iglesia y minorías
étnicas. Desclée, 1998, 146. or.)

      Bestetik, modu abstraktuan egindako horrelako aitorpenak ezerezean
gelditu izan dira askotan eguneroko bizitzara etortzean. Oker kroniko
handia da hori Elizan: modu abstraktuan eskubideak aitortu, baina
praktikan, mila sasi-arrazoi dela medio, dena deskafeinaturik utzi; puntu
batean izan ezik: sexu-arazoetan izan ezik.

       Halere, badira bere buruari aplikatzen dizkionak ere. Dokumentu edo
agiri horietarik dira bere buruari aplikatzen dizkion beste hauek, batzuk
aipatzeko:

─ «Atzerriko herrialde batera joan behar duen orok, oso aintzat izan bitza
haien ondarea, hizkuntzak eta ohiturak» (Elizaren misio-ekintza, AG, 26.
zk.)
                                                                           31
─«Oso komenigarri da [jatorrizkoan “expedit”; komenigarri baino
sakonagoa], gainera, herrialde berri batera doazenak saia daitezen ez
bakarrik bertako hizkuntza behar den bezala [“apte cognoscere”]
ezagutzen, baita apalki zerbitzatu nahi duten herri haren berariazko izaera
psikologiko eta soziala ere, harekin ahalik hobekien [“quam perfectissime”]
komunikatuz». (Apaizen ministerioa eta bizitza PO 10).

       Tokitan gelditu dira Euskal Herrian izan diren eta diren gotzain eta
bestelako eliz agintarien jokabideak. Zenbat bider egokitu zaigun misio-
lurraldeetako klero indijena eskatu behar izatea, geurean atzerritarrak jaun
eta jabe ditugularik!

─Gaudium eta spes osoa ere hor dago, munduko balioez ari dena; besteak
beste Kulturaz eta hizkuntzaz.
─ Paulo VI.ak, 1974ko Eguberrietan Kardinalei mintzo zitzaielarik, esana:
«... Herri guztien eskubide guztiak, autodeterminaziorakoa eta
independentziarakoa barne, behar bezala aitortuak eta onartuak ez
direino, ezingo da bake egiazkorik eta iraunkorrik izan».
─ Joan Paulo II.k gogoraraztzen zuenez, kanpotiko ezein legek ez
instantziak ukatu edo galarazi ezin duena :

«... Diskriminazio modu bereziki larria. Dirkriminazio modu
dramatikoenetako bat da talde etnikoei eta gutxiengo nazionalei diren
bezala bizirauteko funtsezko eskubidea ukatzea edo galeraztea. Horixe
gertatzen da beraien ezabatzea edo erbesteratzea saiatzen denean, eta
beraien identitate etnikoa ezagutezina bihurtzeraino ahultzeko ahaleginak
egiten direnean. Bidezkoa al da gizateriaren kontrako krimen hain larrien
aurrean isilik gelditzea? Ez da gehiegitzat jo daiteken ahaleginik gizakiaren
lotsagarri diren aberrazio hauek bukatzeko eginahaletan». (1999ko
Bakearen aldeko Jardunaldi Mundiala.- «Benetako bakearen muina giza
eskubideen begirunean datza»).

─ Modu informalagoan Benedikto XVI.ak baietsi du euskal kulturaren
berezitasuna. El Papa reconoce la «pluralidad cultural en España, con
vascos y catalanes». Baina egiazko orduan, zer?
«El libro-entrevista con Benedicto XVI del periodista alemán Peter
Seewald, 'Luz del mundo': el Papa confirma que la comparación que hizo
en su viaje a España con los días de la Segunda República no fue una
improvisación, pues repite tal cual la misma polémica idea. Dice: “España
es un país de contrastes dramáticos. Pensemos en el contraste entre la
República de la década de 1930 y Franco, o en la dramática lucha actual
entre la secularidad radical y la fe decidida”. Pero además destaca de forma
inesperada que es un país “que hoy como ayer se encuentra en un gran
                                                                           32
proceso histórico, que cuenta además con una pluralidad de culturas que se
encuentran, por ejemplo los vascos y los catalanes”.
Es una mención curiosa, pues no era necesaria, pero el Papa ha querido
subrayar esa diferencia. No es un aspecto secundario en una situación como
la que vive la Iglesia vasca, donde los nombramientos de los obispos de
San Sebastián y Bilbao han causado tantas fricciones, y que está enmarcada
en la tensión tradicional con el grueso de la Conferencia Episcopal.
Ratzinger, que es bávaro y conoce la importancia de la identidad del
territorio, parece sensible a estos aspectos. Si bien en otro pasaje del libro,
hablando de las fuerzas centrífugas de la Iglesia, opina que “la tendencia
hacia las Iglesias nacionales es un anacronismo en la sociedad
globalizada”».

       Lehentxeago esan dudanaren lekuko argia da paragrafo hori: batean,
taldeen ezberdintasunak aitortu, bai, baina, beste batean, eliza nazionalen
bila ibiltzea anakronismotzat jo, ñabardura handirik egin gabe.

       Bada beste arazo bat euskaldunek ezin ahantzi duguna. Gure herrian
arazo larriak bizi izan ditugunean, behin eta berriz jo nahi izan da arazoa
aitasantuari berari agertzera. Baina, beti, Berlingo behinolakoa baino
murru gogorragoa aurkitu izan da Erroman. Hor ditugu, buruz aipatzeko,
36ko gerlakoan Erromara joan ziren apaizak; Pio XI.arekin egon nahi
zuten; baina alferrik; doi-doi, Pacellik hartu zituen, Pio XII.a izango zenak,
eta jela baino hotzago hartu ere (luze azaldu du pasadizo hau Juan de
Iturraldek, La Guerra de Franco, Los Vascos y la Iglesia, II. liburukia,
Publicaciones Clero Vasco, Donostia, 1978, 254-257 or.). Beste kasu bat:
duela urte batzuk presoen gurasoek joan nahi izan zuten. Alferrik. Euskal
Herriko apaizek ere behin baino gehiagotan egin izan diote eskaririk
idatziz. Hego Euskal Herriko gotzainek berek, guztiek, eta Madrileko
gotzain batzordearen oniritziarekin, eskatu zuten gure bost elizbarrutiak
─Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Iruñea eta Tutera─ berregituratu zitzaten.
Dena alferrik.

       Aipatu eskari horren aurrekoa den beste arazo bat. 1950ean
Gasteizko elizbarrutia banatu egin zuten. Zergatik? Azaleko arrazoia:
elizbarruti batentzat jende gehiegi zela orduko Gasteizko elizbarrutian;
munduan elizbarruti handiagorik ez balego bezala. Setien bera ere ausartu
da, noizbait, esatera arrazoi politikoak ibili zirela hor tartean; nire baitarako
ez dakit horrelako jokabideri , alde batetik «arrazoi» deitzerik badagoen eta
bestetik «politiko» deitzerik. Eliza katolikoak, mendeak joan mendeak
etorri, bizi duen kontraesan makurra dago jokabide horren azpian: bere
burua munduko beste estatuen parekotzat hartzea; horrek eragiten eta


                                                                              33
behartzen du «diplomazia» deitu ohi duten faltsukeriara eta maltzurkeriara
jotzera.

      Nolanahi ere den, aitortu beharra dugu elizkizunetan euskara
sartzeko bidea urratu izana egundoko altxorra izan dela Euskal Herrian eta
mundu osoan. Ezin esan txalotzeko jokabidea izan denik. Aspaldian eskura
izan behar genuena da. Alde horretatik, Joanes Leizarragak eta Euskal
Herrian izan diren ebanjeliko batzuek (ez, haatik, guztiek) irakaspen ederra
eman izan diete katolikoei. Zer esanik ez ebanjelikoak hemen baino
ugariago izan diren eta diren beste lurralde askotan. Ebanjelikoek,
hasieratik, beren ospakizunetan herri-hizkuntzaz baliatu izan dira, izan ere.
Begi-bistako jokabidea, gizabidezkoa.

      Dena den, okerrik handiena, Erromak ezarri izan dizkigun gotzainen
kasua da. Guztia Espainiako eta Frantziako gobernuei loturik jokatu
izateagatik. Inoiz edo behin agertu du Erromak uztarri hori bota nahia
(nahikeria, hobeto esan). Donostiako gotzain izan zen Argaiak badu
horretaz esaldi bat Kontzilioari buruzko bere DIARIOn (Vat. II.ean izan
baitzen).

       Argaiaren arabera, Vatikano II.a bitartean, 1964an, Riberi nuntzioak,
arrazoi linguistikoengatik, Espainian gotzain batzuk tokiz aldarazi zituen.
Hau dio Donostiako Argaia gotzainak bere Diario-n (1964-11-07), 334:
«Larga conbersación con mons. Bascuñana (Solsona) . Me refiere su
traslado de la diócesis de Ciudad-Rodrigo a la actual. Ha partido de la
iniciativa personal de Mons Riberi. Como ha obedecido a la misma
iniciativa, el traslado a Gerona de mons. Jubany, contra la voluntad del
gobierno, me dice. Se ve que la Santa Sede quiere que cada región
lingüística en España, tenga obispos, natu et lingua, del país» (aipatua
Joseba Intxausti, in Karmel 266. zk., 2009-2… 59. or.).

      Halere, horrelakoak huskerian gelditu izan dira. Eta Euskal Herrira
tokian tokikoak bidali izan dituenean ere… burua, kasurik gehienetan,
beste nonbait zutenak izan dira eta dira. Beste maila bateko adibidera joz,
harako gogoeta zorrotz hura gogorarazten didate gotzain horiek guztiek:
behien ganbela Euskal Herrian, baina errapea Madrilen.

4.2.- Gotzainak eta elizbarrutiak

       Erromaz aparte ari izan naizen bezala, gotzainez ere aparte jardun
nahi izan dut. Halere, jarduteko orduan, nekoso gertatu zait gotzainena eta
apaiz-erlijiosoena bereiztea, batzuetan hain korapilaturik ageri baitira.
Halere, gauza batzuetan neureari eusten saiatu naiz.
                                                                           34
Gauza asko legoke hemen aipatzeko. Hainbat parametro aztertzen ahal
lirateke, inkestak eginez eta paperak miatuz. Esaterako:

      - meza elebidunen izaera;
      - euskarazko homilien edukia eta erdarazkoena;
      - seminarioetako eta komentuetako formazioa;
      - katekisten formazioa;
      - pastoraltzako arduradunen formazioa;
      - katekesia;
      - helduen bilerak;
      - gotzainen idazkiak: itzulpenak ala euskaraz sortuak?;
      - eliz atarietan aurkezten diren idazkiak;
      - argitalpenak;
      - zenbat argitalpen euskaraz?, eta nork?;
      - erdaraz dagoen materialarekin konparazio-hurbilpen txiki bat;
      - apaizen, katekisten, pastoraltzako arduradunen euskara-kalitatea;
      - etab.

      Ezinezkoa zait horretaz guztiaz hitz egitea.

      Aro Modernoko Eliza katolikoaren bekatu estrukturalak, oro har,
indarrean jarraitu eta jarraitzen du. Esan nahi da, kanpoko gotzainak izan
ditugula nagusiki, jaun eta jabe (ezin esan nik horietaz ebanjelizatzaile izan
direnik). Edota euskararik ez zutenak gehienak. Eta euskara zekitenen
artean, nik dakidala, bat bakarra ─ Karmelo Etxenagusia ─ lanbideari
dagokion mailako euskaradun.

       Lanbideari dagokion euskara-maila esatean, argi da zer esan nahi
den. Bestelako zertzeladetan sartu gabe, hauxe: gotzain bati zer erdara-
maila ─espainolez nahiz frantsesez─ eskatzen zaio? Gutxienez, pareko
maila eskatzen diot nik euskaraz: gotzain izan, apaiz izan, Gasteizko
lehendakari izan, katekista… Alde horretatik, 70ko hamarraldian Eguberri
inguruan, hainbat urtetan, bilerak eginak gara erlijioso- eta erlijiosa-sail
handia Loiolako Santutegian. Han agertu ziren arazoetako bat izan zen hau:
Euskal Herriko erlijioso eta erlijosa asko atzerrira bidaltzen zituztela
kongregazio-buruek. Hala, Txostenak bidali izan genizkien kongregazio-
buruei jokabide maltzur eta gaizto hori salatuz. Kasuren batean, jaramon
egin ziguten. Dena den, kontzientzia koloka jartzeko izan bide zen.
Erlijiosoen kasurik ez dut ezagutzen, bai erlijiosa batena, zeinak utzi egin
batzuen kongregazioa, kasurik egiten ez zietelako.



                                                                            35
Pertsona batek, Euskal Herrian, dagokion euskara-mailarik ez izatea,
herriaren zapaltzaile izatea da: euskaraz bizi nahi duen herritar bat erdaraz
bizitzera behartzen du halakoak; zer esanik ez delako pertsona erdalduna
kargu altukoa denean. Sinestezin bezain lotsagarri gertatzen zait Euskal
Herriko gotzain batek, ez bakarrik euskara-zipitzik ez jakitea,baita gotzain
bati dagokion mailako euskararen jabe ez izatea ere: ez goi-mailako
hitzaldi bat emateko (gaia gatazkatsua-edo delako; Gipuzkoako Goierriko
Euskal Eskolako koordinatzaileak izan du duela gutxi horrelako
esperientziarik), ez atzain-gutun bat idazteko…

      Baina, zoritxarrez, horixe da Euskal Herriko gure egoera. Dakidala,
esan bezala, izan diren gotzain guztien artean, Karmelo Etxenagusia
bakarrik izan da euskara-maila egoki baten jabe. Beste inor ez. Hartara,
horietako nornahi giza eskubideez jarduten entzuteak goraka eragiten dit.
Jakina, hizkuntzaren jabe izatea hizkuntzarekiko jarrerarekin batean doa.

       Gotzainei dagokien puntu hau borobiltzeko segidako hau. Orduko,
1997ko, EKBko (Euskararen Kulturaren Batzarra-ko) Jose Jabier Iñigok
eskaturik 1997-01-11n prestatu nuen Txostenetik aldatuko dut hona:
«[Anjel Unzueta Zamalloa txostengileak dio:] Elizbarruti bakoitzak bere
hizkuntza politika du, euskararen tokian tokiko egoerari aurpegi ematen
ahaleginduz». Lehenik eta behin, «egoerari aurpegi eman» hori ez da, nire
ustez, oso esapide jatorra, «kontra egin» esan nahi baitu; ez dut uste
autoreak hori esan nahi zuenik. Dena den, hona orduan jarri nuena, aipatu
Unzuetaren Txostenari erantzunez: «Gure mundu honetan, izen borobilak
erabiltzen ohiturik gaude: "Hizkuntz politika": termino eta izendapen
borobila! Ez nuke jakingo, ordea, esaten, adibidez, Donostiako Elizbarrutiak
zein hizkuntz politika duen (hizkuntz politika esplizituaz ari naiz; praktikoaz
besterik da; lan honetan aurreratu ahala, zerbait esanen dut horretaz). Uste
dut, inoizka egin izan den zenbait deklarazio gorabehera, diozesi batek ere ez
duela hizkuntz politika berariazkorik; praktikoa bai, baina, herriaren aurrean
gaizki geldituko diren beldurrez-edo, espresatzen ausartzen ez diren hizkuntz
politika: oro har, gaztelaniaren eta frantsesaren aldeko politika garbia,
euskara morroi izateko».

      Eta orain adibide batzuk elizbarrutiz elizbarruti gotzainez

      Gogoan har izenburuko «adibide» terminoa. Beraz, segidan kasu
batzuk aipatuko dira, kasu esanguratsuak.

      Iruñea



                                                                             36
Lehenik eta behin esan dezadan, mende askotan Iruñeko
gotzaindegia atzerriko metropoli bati atxikia egon izan dela, aldi batean
bati, bestean beste bati. Horrela 1956an metropoli edo artzapezpikutegi
egin zuten arte; orduan ere, hara: elizbarruti sufraganeo edo atxikitzeak hiru
hauek eman zizkioten: Donostia, Kalagurri eta Jaka. Gero ikusiko dugunez,
Araba eta Bilbo Burgosi atxiki zizkioten. Jakina, arrazoi pastoralak zirela
medio!

      Bestetik, 1984an Iruñea eta Tutera batu egin zituzten. Hori bai, eliz
legeen bitxikeria losagarriak gordez: pertsona bat bera izango da Iruñeko
artzapezpiku eta Tuterako gotzain. Zenbat umekeria!

      Hona Nafarroan izan diren gotzain gehienen zerrenda; Internetek
ahalbide handiak ematen ditu kasu askotan; honetan, adibidez:

•   San Fermin (272-303)
•   Liliolo (g.g.b. 589-592)
•   Joan I. (g.g.b. 610)
•   Atilano (g.g.b. 683)
•   Martziano (g.g.b. 693)
•   Opilano (g.g.b. 829)
•   Wilesindo (848-860)
•   Jimeno (876-914)
•   Basilio (918-922)
•   Galindo (922-928)
•   Balentín (928-947)
•   Blasko I. (g.g.b. 971-972)
•   Bibas (g.g.b. 979)
•   Julian (983-985)
•   Sisebuto (981-997)
•   Eximeno (1000-1005)
•   Antxo "Handia" (1015-1024)
•   Antxo "Txikiar" (1025-1051)
•   Joan II. (1052-1068)
•   Blasko II. (1070-1076)
•   Garzia Ramirez (1077-1083)
•   Pedro Roquez-koa edo Anduque-koa (1083-1115)
•   Gilermo (1122)
•   Antxo Larrosa-koa (1122-1142)
•   Lope Artaxona-koa (1143-1159)
•   Antxo (1160-1164)
•   Pedro Compostelano (1162-1164)
•   Raimundo (1163) (1)

                                                                           37
•   Bibiano (1165-1166)
•   Pedro Paris-koa (1167-1193)
•   Martin (1193-1194)
•   Garzia Fernandez (1194-1205)
•   Joan Tarazonakoa (1205-1211)
•   Espárago de la Barca (1212-1215)
•   Gilermo Santonge-koa (1215-1219)
•   Remigio Nafarroa-koa (1220-1229)
•   Pedro Ramirez Piedrola-lakoa (1230-1238)
•   Pedro Ximenez Gazolaz-koa (1241-1266)
•   Armingo (1268-1277)
•   Migel Sanchez Unkastilo-koa (1277-1286)
•   Migel Periz Legaria-koa (1288-1304)
•   Arnaldo Puyana-koa (1310-1316)
•   Gilermo Mechín (1316-1317)
•   Raul Rossellet (1317)
•   Migel Maucondiut-ekoa (1317)
•   Semen Garzia Asiaingoa (1317)
•   Arnaldo Barbazan-ekoa (1318-1355)
•   Pierre de Monteruc (1355-1356)
•   Migel Sanchiz Asiain-goa (1356-1364)
•   Bernardo Folcaut (1364-1377)
•   Martín Zalba-koa (1377-1390 gotzain; 1390-1403 administratzaile ;
    iruindarra ; (Karmel 268. zenb.; 2009-4, 147 or.)
•   Migel Zalba-koa (1404-1406) (administratzaile)
•   Martin Eusa-koa (1406-1407) (bikario nagusi)
•   Nicolas Lopez Orreagakoa (1407-1408) (bikario)
•   Garzia Aibarkoa (1408) (bikario nagusi)
•   Lantzelote Nafarroakoa (1408-1420) (bikario nagusi)
•   Antxo Sanchiz Oteizakoa (1420-1425)
•   Martin Peraltakoa I. (1426-1456)
•   Martin Peraltakoa II. (1457-1458)
•   Joan Bessarion (1458-1462) (administratzaile)
•   Nikolas Etxabarrikoa (1462-1469)
•   Alfontso Karrilo (1473-1491)
•   Zesar Borgia (1491-1492) (orobat Valentziako artzapezpiku, eta
    Alejandro VI. aitasantuaren semea)
•   Antonio Pallavicino Gentili (1492-1507) (administratzaile)
•   Fazio Giovanni Santori (1507-1510) (administratzaile)
•   Amandeo Labrit-ekoa (1510-1512) (administratzaile) (1. aldian)
•   Joan Rufo (1512-1517) (administratzaile)
•   Amandeo Labrit-ekoa (1517-1520) (administratzaile) (2. aldian)
•   Alessandro Cesarini (1520-1538) (administratzailea)
                                                                        38
•   Joan Reina (1538-1539)
•   Pedro Pacheco Ladrón Gebara-koa (1539-1545) (orobat Jaengo gotzain)
•   Antonio de Fonseca, O.S.A. (1545-1550)
•   Alvaro Moscoso (1550-1561) (orobat Zamorako gotzain)
•   Diego Ramirez Sedeño Fuenleal-koa (1561-1573)
•   Antonio Manrique Valencia (1575-1577)
•   Pedro de Lafuente (1578-1587)
•   Bernardo de Rojas y Sandoval (1588-1596) (orobat Jaengo gotzain)
•   Antonio Zapata y Cisneros (1596-1600) (orobat Burgosko artzapezpiku)
•   Mateo Burgos Moraleja, O.F.M. (1600-1606) (orobat Siguentzako
    gotzain)
•   Antonio Benegas Figueroa (1606-1610) (orobat Siguentzako gotzain)
•   Prudencio Sandobal, O.S.B. (1612-1620)
•   Francisco Hurtado de Mendoza y Ribera (1621-1622) (orobat Malagako
    gotzain)
•   Kristobal Lobera Torres (1623-1625) (orobat Kordobako gotzain)
•   Jose Gonzalez Diez, O.P. (1625-1627) (orobat Konpostolako Done
    Jakueko artzapezpiku)
•   Pedro Fernandez Zorrilla (1627-1637)
•   Joan Queipo de Llano Flores (1639-1647) (orobat Jaengo gotzain)
•   Francisco Díaz Alarcón y Covarrubias (1648-1657) (orobat Kordobako
    gotzain)
•   Diego de Tejada y la Guardia (1658-1663)
•   Andrés Girón (1664-1670)
•   Pedro Roche (1670-1683)
•   Joan Grande Santos de San Pedro (1683-1692)
•   Toribio Mier (1693-1698)
•   Joan Iñiguez Arnedo (1700-1710)
•   Pedro Aguado, C.R.M. (1713-1716)
•   Joan Camargo Angulo (1716-1725)
•   Andres Murillo Velarde (1725-1728)
•   Melchor Angel Gutierrez Vallejo (1729-1734)
•   Frantzisko Ignazio Añoa Busto (1735-1742) (orobat Zaragozako
    artzapezpiku)
•   Gaspar Miranda Argaiz (1742-1767)
•   Joan Lorenzo Irigoien Dutari (1768-1778)
•   Agustin Lezo Palomeque (1779-1783) (orobat Zaragozako
    artzapezpiku)
•   Esteban Antonio Aguado Rojas (1785-1795)
•   Lorentzo Igual Soria (1795-1803) (orobat Plasentziako gotzain)
•   Veremundo Anselmo Arias Teixeiro (1804-1814) (orobat Valentziako
    artzapezpiku)
•   Joakin Xabier Uriz Lasaga (1815-1829)
                                                                     39
•   Severo Leonardo Andriani Escofet (1829-1861)
•   Pedro Cirilo Uriz Labayru (1861-1870) ; jaiotzez nafarra, Erriberrikoa ;
    Nafarroako 95. gotzaina ; aurrez Lleidako gotzain
•   Jose Oliver y Hurtado (1875-1886) (Blanca Urmenetak, Navarra ante el
    vascuence. Actitudes y actuaciones 1876-1919 liburuan dionez, Oliver
    hau eta Lopez-Mendoza eta beste asko euskararen alde) (ikus Karmel
    262. zk., 2008-2, 113 or, 7 oh.)
•   Antonio Ruiz-Cabal y Rodríguez (1886-1899)
•   Jose Lopez Mendoza y García, O.S.A. (1899-1923)
•   Mateo Mujika eta Urrestarazu (1923-1928) (ondoren, Gasteizko
    gotzain)
•   Tomas Muñiz Pablos (1928-1935) (orobat Konpostelako Done Jakueko
    artzapezpiku)
•   Martzelino Olaetxea Loizaga, S.D.B. (1935-1946) (orobat Valentziako
    artzapezpiku)
•   Enrique Delgado y Gómez (1946-1968) (1956tik artzapezpiku)
    (euskararik ez)

•   Arturo Tabera Araoz, C.M.F. (1968-1971) (1969tik kardinal)
    (euskararik ez)
•   Jose Mendez Asensio (1971-1978) (euskararik ez) (Granadara toki-
    aldatua)
•   Jose Maria Cirarda Lachiondo (1978-1993), bizkaitarra, euskara kili-
    kolo
•   Fernando Sebastián Aguilar, C.M.F. (1993-2007), aragoarra (euskararik
    ez)
•   Francisco Pérez González (2007tik), busgostarra (euskararik ez)
    (Vicario General Castrense izana)

     Ez dut astirik izan gotzain horietako berri zehatzik jasotzeko.
Nolanahi ere, izen-deituretatik atera daiteke gehienak atzerritarrak zirela.

       Amadeo Labrit-ekoa, gotzain, (1510-1520); 1512an Nafarroa
Beherera ihes egin behar izan zuen errege legitimoaren anaia. Amadeo
hiltzean, katedraleko kalonjeek Remiro Goñikoa izendatu zuten gotzain,
baina aginte zibilak baliogabetu egin zuen izendapen hura; konkistatzaileek
ez zuten nahi nafarrek goi-kargurik izan zezaten.


      «El Boletín Oficial Eclesiástico de Pamplona» 1862an sortu zuten,
Uriz Labairu gotzain zela; nafarra izan arren, ez zen gauza izan euskaraz
ezer publikatzeko, eta aldizkariaren lehen 40 urtetan ez zen ezer eman
euskaraz (ik. Karmel 266. zk., 2009-2, 10. or. 7. ohar.).

                                                                               40
Besterik izan da, zorionez, Cirardaren jarrera (Nafarroako gotzain
izan zenean), nahiz berak euskara eskasa zuen. Hau dio: «Hiltzeko zori
larrian dagoen egiazko oroigailu bizia baldin bada euskera, buruz eta gogoz
ahalegindu behar dugu denok, Eliza barne, beraren salbatzeko». (Cirardak
1981-09-08an sinatua eta urte bereko urrian aldizkari ofizialean plazaratua
309-316 or; Xabier Lasak aipatua in Euskera XLVIII, 2003-2, 702 or.).

        Ebanjelizazioaren izenean erabili ohi diren sasiko beste irizpide
batzuen ondoan, bai garrantzitsua, garbia eta zuzena Cirardaren hau; izan
ere, arrazoi ekologikoak (hizkuntza bat galtzen ez uzteak), zientziaren
araberako arrazoiak (soziolinguistikoak) ez ote dute lekurik
ebanjelizazioaren baitan?

       Gainera, Jose Maria Cirardak, Iruñeko artzapezpiku eta Tuterako
gotzain zela, 1991-11-17an Dekretua argitaratu zuen esanez (Aldizkari
Oficialean 1991ko abendukoan): berretsi egiten zuela Mendez gotzainak
1974-08-15ean eta Cirardak berak 1981-09-08an agindua: euskara
elizbarrutian hizkuntza ofiziala dela, beharrezkoa dela euskara erabiltzea
liturgian, irakaskuntzan eta pastoraltzan, eta, agindua luze arrazoituz,
euskarari dagokion Pastoral Idazkaritza sortu zuen. Zoritxarrez denbora
gutxi iraun zuen Idazkaritza horrek

      Cirardaren ondoren, dena azkenera eramango zuena etorri zen.
1993an, oroitzapen gaiztoko Fernando Sebastian izendatu zuten Iruñeko
artzapezpiku, aragoitarra. Berehala, 100 apaizek sinaturiko gutuna bidali
zioten, Nafarroako kultura askotarikoa dela azpimarratuz; euskaraz hitz
egiten jakin gabe Nafarroara etorri zelako. Gotzainak euskaldun behar
duela. Ez alferrik!

      Nafarroan sartu eta hilabete baino lehen, apaiz euskaldunen bilera
batean, haren ibilbide osoa deskribatzen duen esaldi hau bota zien
Sebastian artzapezpikuak: «Zuek klabe politikoan interpretatzen duzue
euskara».

Honetan guztian, jakina, jokoan dagoena ez da euskara bakarrik, baizik
elizaren beraren izaera ere bai. Ederki bukatu du Pello Apezetxeak
Elizaren euskarakiko jarrera Nafarroan izeneko bere idazki kritikoa:
«Nola onartu hizkuntza ezberdina eta anitza, inperioa indartu nahi
duenak?» (in Euskera XLVIII 2003-2 787 ir.). Elizak −zuk eta nik eta
eliztar guztiok− badu zer hausnartua!


      Baiona
                                                                             41
Bere historian, Baionako elizbarrutiak hedadura desberdinak izan
ditu. Frantziako Iraultzaz gero, 1790az gero, lurralde hauek osatzen dute,
funtsean, Biarno, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa. Bordeleri atxikia
da.

       Gaur egungo izen osoa, Baiona-Leskar-Oloron du; azken bi horiek
garai batean elizbarruti izanak..

      Hona Baionako hainbat gotzainen, nagusiki aro garaikidekoren,
izenak:

•   Bertrand Etxauze (1556-1641); baigorriarra (ikus Axular, Gero,
    Villasantek prestatua JAKIN Arantzazu, 1976). Lehenik Baionako
    gotzain; gero Tours-eko artzapezpiku.
•   Jean d´Olce (azken gotzain euskalduna Jean d´Olce hau izan zen;1643an
    Baionako gotzain izendatua).
•   Mgr d´Astros (Baionako gotzain 1820-1830) (ondoren, Tours-eko
    artzapezpiku) (Lamennais-en kontra Erromara jo zuen).
•   Alfredo-François Fleury Hottot 1887-1889
•   François-Antoine Jaufrret 1889-1902
•   François-Xavier-Marie-Jules Gieure 1906-1933
•   Enrike-Jean Houbaut 1934-1939
•   Edmund Vansteenberghe 1939-1943
•   Léon-Albert Terrier 1944-1957 (saboiarra); esaten zuen: euskara
    «euskaldunentzat “sentimendu sakonen edo barnekoen” mintzaira dela»
    (La langue de sentiments profonds) (Jaunaren Deia 17. zk, 1966,
    dagonila, 32. or.; Narbaitz kalonjeak aipatua)
•   Paul Gouyon 1957-1963
•   Jean-Paul Vincet 1963-1986
•   Pierre-Jean-Marie-Marcel Molères 1986-2008
•   Marc Aillot 2008tik


       Nahiz ez izan Baionako gotzain, aipatzekoa da Clément Mathieu
Akizeko apezpiku izan zena. "Akize" deitzen dugu Landetako elizbarrutiko
hiri nagusia. Bestela erran "Dax-ekoa"; ATURRI (Adour) ibaiaren
eremuetan. «Frantziako apezpikuen artean bakarra izan zen Euskaldunen
alde lan egin zuena horko gerla denboran [1936-1939] eta ondoan. Horrek
ongi etorri egin zien horko apez batzuei; adibidez Mitxelena musikariari,
bere katedraleko organista ezarri zuena. Uste dut Akizen hil zela Mitxelena
hori»(Beloke Beneditar Monasterioko Marcel Etchandyk D. Amundaraini).


                                                                         42
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)

Más contenido relacionado

Similar a Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)

Antxon Narbaiza
Antxon NarbaizaAntxon Narbaiza
Antxon NarbaizaJoxe
 
Lazarraga, Etxeberri Ziburukoa eta Oihenart
Lazarraga, Etxeberri Ziburukoa eta OihenartLazarraga, Etxeberri Ziburukoa eta Oihenart
Lazarraga, Etxeberri Ziburukoa eta Oihenartmartasena
 
Euskalkiak ZUBERERA (maider eta imanol 2. f)[1]
Euskalkiak ZUBERERA (maider eta imanol 2. f)[1]Euskalkiak ZUBERERA (maider eta imanol 2. f)[1]
Euskalkiak ZUBERERA (maider eta imanol 2. f)[1]aingura
 
Txomin peillen en aurkezpena. euskal literatura eta modernismoa
Txomin peillen en aurkezpena. euskal literatura eta modernismoaTxomin peillen en aurkezpena. euskal literatura eta modernismoa
Txomin peillen en aurkezpena. euskal literatura eta modernismoaJoxe
 
Resurreccion Maria Azkue
Resurreccion Maria Azkue Resurreccion Maria Azkue
Resurreccion Maria Azkue Sagarra19
 
XVIII eta XIX. mendeak
XVIII eta XIX. mendeakXVIII eta XIX. mendeak
XVIII eta XIX. mendeakMaite Goñi
 
Euskaltzaindia Eta Euskara Batua
Euskaltzaindia Eta Euskara BatuaEuskaltzaindia Eta Euskara Batua
Euskaltzaindia Eta Euskara BatuaAinhoa Ezeiza
 
Euskara Euskal herritik kanpo
Euskara Euskal herritik kanpoEuskara Euskal herritik kanpo
Euskara Euskal herritik kanpoolaiabv
 
Bertso eta olerkien mundua: bertsolari moldeko olerkariak XIX. mendean
Bertso eta olerkien mundua: bertsolari moldeko olerkariak XIX. mendeanBertso eta olerkien mundua: bertsolari moldeko olerkariak XIX. mendean
Bertso eta olerkien mundua: bertsolari moldeko olerkariak XIX. mendeanMaite Goñi
 
Xix xx mende hasierako kazetaritza
Xix   xx mende hasierako kazetaritzaXix   xx mende hasierako kazetaritza
Xix xx mende hasierako kazetaritzaSagarra19
 
Erramun baxok-quebec-2010-10-27
Erramun baxok-quebec-2010-10-27Erramun baxok-quebec-2010-10-27
Erramun baxok-quebec-2010-10-27Joxe
 
Diakroniaren kokapena pizkundea
Diakroniaren kokapena pizkundeaDiakroniaren kokapena pizkundea
Diakroniaren kokapena pizkundeaJoxe
 
Julio urkixo
Julio urkixoJulio urkixo
Julio urkixoSagarra19
 
Kristau erresumetako bizimodua ane, noa, aimar eta anthony
Kristau erresumetako bizimodua ane, noa, aimar eta anthonyKristau erresumetako bizimodua ane, noa, aimar eta anthony
Kristau erresumetako bizimodua ane, noa, aimar eta anthonyorixe5maila
 
01 Euskararen Historia
01 Euskararen Historia 01 Euskararen Historia
01 Euskararen Historia Zezilio Salas
 
Bisigodoak eta Bizantziar Inperioa
Bisigodoak eta Bizantziar InperioaBisigodoak eta Bizantziar Inperioa
Bisigodoak eta Bizantziar Inperioajaionetxu
 

Similar a Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02) (20)

Antxon Narbaiza
Antxon NarbaizaAntxon Narbaiza
Antxon Narbaiza
 
Lazarraga, Etxeberri Ziburukoa eta Oihenart
Lazarraga, Etxeberri Ziburukoa eta OihenartLazarraga, Etxeberri Ziburukoa eta Oihenart
Lazarraga, Etxeberri Ziburukoa eta Oihenart
 
Euskalkiak ZUBERERA (maider eta imanol 2. f)[1]
Euskalkiak ZUBERERA (maider eta imanol 2. f)[1]Euskalkiak ZUBERERA (maider eta imanol 2. f)[1]
Euskalkiak ZUBERERA (maider eta imanol 2. f)[1]
 
Txomin peillen en aurkezpena. euskal literatura eta modernismoa
Txomin peillen en aurkezpena. euskal literatura eta modernismoaTxomin peillen en aurkezpena. euskal literatura eta modernismoa
Txomin peillen en aurkezpena. euskal literatura eta modernismoa
 
Resurreccion Maria Azkue
Resurreccion Maria Azkue Resurreccion Maria Azkue
Resurreccion Maria Azkue
 
248_euskalkiak.ppt
248_euskalkiak.ppt248_euskalkiak.ppt
248_euskalkiak.ppt
 
XVIII eta XIX. mendeak
XVIII eta XIX. mendeakXVIII eta XIX. mendeak
XVIII eta XIX. mendeak
 
Euskaltzaindia Eta Euskara Batua
Euskaltzaindia Eta Euskara BatuaEuskaltzaindia Eta Euskara Batua
Euskaltzaindia Eta Euskara Batua
 
Erromanikoaren garaia
Erromanikoaren garaiaErromanikoaren garaia
Erromanikoaren garaia
 
Arte erromanikoa
Arte erromanikoaArte erromanikoa
Arte erromanikoa
 
Euskara Euskal herritik kanpo
Euskara Euskal herritik kanpoEuskara Euskal herritik kanpo
Euskara Euskal herritik kanpo
 
Bertso eta olerkien mundua: bertsolari moldeko olerkariak XIX. mendean
Bertso eta olerkien mundua: bertsolari moldeko olerkariak XIX. mendeanBertso eta olerkien mundua: bertsolari moldeko olerkariak XIX. mendean
Bertso eta olerkien mundua: bertsolari moldeko olerkariak XIX. mendean
 
Prosagintza
ProsagintzaProsagintza
Prosagintza
 
Xix xx mende hasierako kazetaritza
Xix   xx mende hasierako kazetaritzaXix   xx mende hasierako kazetaritza
Xix xx mende hasierako kazetaritza
 
Erramun baxok-quebec-2010-10-27
Erramun baxok-quebec-2010-10-27Erramun baxok-quebec-2010-10-27
Erramun baxok-quebec-2010-10-27
 
Diakroniaren kokapena pizkundea
Diakroniaren kokapena pizkundeaDiakroniaren kokapena pizkundea
Diakroniaren kokapena pizkundea
 
Julio urkixo
Julio urkixoJulio urkixo
Julio urkixo
 
Kristau erresumetako bizimodua ane, noa, aimar eta anthony
Kristau erresumetako bizimodua ane, noa, aimar eta anthonyKristau erresumetako bizimodua ane, noa, aimar eta anthony
Kristau erresumetako bizimodua ane, noa, aimar eta anthony
 
01 Euskararen Historia
01 Euskararen Historia 01 Euskararen Historia
01 Euskararen Historia
 
Bisigodoak eta Bizantziar Inperioa
Bisigodoak eta Bizantziar InperioaBisigodoak eta Bizantziar Inperioa
Bisigodoak eta Bizantziar Inperioa
 

Más de Joxe

Aurkezpena Patxa
Aurkezpena PatxaAurkezpena Patxa
Aurkezpena PatxaJoxe
 
Oier Araolaza
Oier AraolazaOier Araolaza
Oier AraolazaJoxe
 
Iñaki Urruzolaren mintzaldia
Iñaki Urruzolaren mintzaldiaIñaki Urruzolaren mintzaldia
Iñaki Urruzolaren mintzaldiaJoxe
 
Xabier Aierdiren aurkezpena
Xabier Aierdiren aurkezpenaXabier Aierdiren aurkezpena
Xabier Aierdiren aurkezpenaJoxe
 
Mario zubiaga 2011
Mario zubiaga 2011Mario zubiaga 2011
Mario zubiaga 2011Joxe
 
Garbiñe Agirre
Garbiñe AgirreGarbiñe Agirre
Garbiñe AgirreJoxe
 
Andoni Eizagirre
Andoni EizagirreAndoni Eizagirre
Andoni EizagirreJoxe
 
Uztarriak HUHEZIn
Uztarriak HUHEZInUztarriak HUHEZIn
Uztarriak HUHEZInJoxe
 
Garaion huhezi aurkezpena
Garaion huhezi   aurkezpenaGaraion huhezi   aurkezpena
Garaion huhezi aurkezpenaJoxe
 
Ehz diapoa1
Ehz diapoa1Ehz diapoa1
Ehz diapoa1Joxe
 
Sorguneak ikertegia gipuzkoako ikerketak
Sorguneak ikertegia gipuzkoako ikerketakSorguneak ikertegia gipuzkoako ikerketak
Sorguneak ikertegia gipuzkoako ikerketakJoxe
 
Bilbo eta euskara
Bilbo eta euskaraBilbo eta euskara
Bilbo eta euskaraJoxe
 
Mikel irizar 09
Mikel irizar 09Mikel irizar 09
Mikel irizar 09Joxe
 
Goiena esperientzia
Goiena esperientziaGoiena esperientzia
Goiena esperientziaJoxe
 
Igor elortzaren aurkezpena
Igor elortzaren aurkezpenaIgor elortzaren aurkezpena
Igor elortzaren aurkezpenaJoxe
 
Aitor zuberogoitia ekt3
Aitor zuberogoitia ekt3Aitor zuberogoitia ekt3
Aitor zuberogoitia ekt3Joxe
 
Joan Mari Torrealdairen aurkezpena
Joan Mari Torrealdairen aurkezpenaJoan Mari Torrealdairen aurkezpena
Joan Mari Torrealdairen aurkezpenaJoxe
 
Kultur politika balantze kritikoa
Kultur politika balantze kritikoaKultur politika balantze kritikoa
Kultur politika balantze kritikoaJoxe
 
Hizkuntz ekologia
Hizkuntz ekologiaHizkuntz ekologia
Hizkuntz ekologiaJoxe
 
Mikel Laboa, kultur transmisioaren eredu
Mikel Laboa, kultur transmisioaren ereduMikel Laboa, kultur transmisioaren eredu
Mikel Laboa, kultur transmisioaren ereduJoxe
 

Más de Joxe (20)

Aurkezpena Patxa
Aurkezpena PatxaAurkezpena Patxa
Aurkezpena Patxa
 
Oier Araolaza
Oier AraolazaOier Araolaza
Oier Araolaza
 
Iñaki Urruzolaren mintzaldia
Iñaki Urruzolaren mintzaldiaIñaki Urruzolaren mintzaldia
Iñaki Urruzolaren mintzaldia
 
Xabier Aierdiren aurkezpena
Xabier Aierdiren aurkezpenaXabier Aierdiren aurkezpena
Xabier Aierdiren aurkezpena
 
Mario zubiaga 2011
Mario zubiaga 2011Mario zubiaga 2011
Mario zubiaga 2011
 
Garbiñe Agirre
Garbiñe AgirreGarbiñe Agirre
Garbiñe Agirre
 
Andoni Eizagirre
Andoni EizagirreAndoni Eizagirre
Andoni Eizagirre
 
Uztarriak HUHEZIn
Uztarriak HUHEZInUztarriak HUHEZIn
Uztarriak HUHEZIn
 
Garaion huhezi aurkezpena
Garaion huhezi   aurkezpenaGaraion huhezi   aurkezpena
Garaion huhezi aurkezpena
 
Ehz diapoa1
Ehz diapoa1Ehz diapoa1
Ehz diapoa1
 
Sorguneak ikertegia gipuzkoako ikerketak
Sorguneak ikertegia gipuzkoako ikerketakSorguneak ikertegia gipuzkoako ikerketak
Sorguneak ikertegia gipuzkoako ikerketak
 
Bilbo eta euskara
Bilbo eta euskaraBilbo eta euskara
Bilbo eta euskara
 
Mikel irizar 09
Mikel irizar 09Mikel irizar 09
Mikel irizar 09
 
Goiena esperientzia
Goiena esperientziaGoiena esperientzia
Goiena esperientzia
 
Igor elortzaren aurkezpena
Igor elortzaren aurkezpenaIgor elortzaren aurkezpena
Igor elortzaren aurkezpena
 
Aitor zuberogoitia ekt3
Aitor zuberogoitia ekt3Aitor zuberogoitia ekt3
Aitor zuberogoitia ekt3
 
Joan Mari Torrealdairen aurkezpena
Joan Mari Torrealdairen aurkezpenaJoan Mari Torrealdairen aurkezpena
Joan Mari Torrealdairen aurkezpena
 
Kultur politika balantze kritikoa
Kultur politika balantze kritikoaKultur politika balantze kritikoa
Kultur politika balantze kritikoa
 
Hizkuntz ekologia
Hizkuntz ekologiaHizkuntz ekologia
Hizkuntz ekologia
 
Mikel Laboa, kultur transmisioaren eredu
Mikel Laboa, kultur transmisioaren ereduMikel Laboa, kultur transmisioaren eredu
Mikel Laboa, kultur transmisioaren eredu
 

Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)

  • 1. EUSKARA ETA ELIZA (Eskoriatza 2011-02-02) (Oharra.- Lan hau ez da garatu idatziz emateko; halere, Julen Arexolaleiba adiskidearen erreguari men egin behar izan diot.) AURKIBIDEA SARRERA 01.- Euskara 02.- Eliza. 1.- ANTZINATEA 2.- ERDI AROA (V-XV mendeak) 3.- Aro modernoa (XVI-XVIII mendeak) 3.1.-Erromaren eragina euskararen gain 3.2.-Gotzainen eragina 3.3.-Herria euskarari buruz 3.4.-Apaizak euskaraz 3.5.- OROREN ESKOLAK 3.6.- Zergatik egin euskaraz: euskal kontzientzia Iparraldean: Hegoaldean 3.7.-Euskal eliz idazleak 3.71.-Idazleen aipamentxoa Ipar Euskal Herrian Protestanteen arteko batzuk Sarako Eskola etab. Hegoaldean Manuel Larramendi etab. Aro modernoa: konklusioa 1.-Erroma euskarari dagokionez 2.-Euskal Herriko gotzainei dagokienez 3.-Herriari dagokionez 4.-Apaizen jokabidea 5.-Herri-kontzientzia 6.-Idazleak. 7.- Nolaz Ipar Euskal Herriko indarra euskal literaturan 4.-ARO GARAIKIDEA Frantses Iraultzaz bi hitz Ipar Euskal Herriari dagokionez Hegoaldeari dagokionez 1
  • 2. 4.1.- Erromaren eragina 4.2.- Gotzainak eta elizbarrutiak Adibide batzuk elizbarrutiz elizbarruti gotzainez: Iruñea Baiona Donostia Bilbo Gasteiz Euskal elizbarrutietako gotzainak elkarrekin biltzeaz 4.3.-Apaizak, erlijioso eta erlijiosak eta euskara 4.4.-Eliz idazleak 4.5.-Euskararen aldeko mugimenduak 4.6.-Biblia 4.7.-Euskal erlijio-aldizkariak 4.8.-Pastoraltza euskaraz 4.9.-Euskara batua 4.4.-Zergatik euskaraz Konklusioa Eranskina: 1.-Dokumentua: Bibliaren tradizioa pil-pilean Ipar Euskal Herrian 2008-05-01 (ikus. Azpeitiko erabili.com) 2.-Dokumentua: Euskara batua eta liturgia Euskal Herrian 2009-10-22 (ikus: Azpeitiko erabili.com). 3.-Dokumentua: EUSKAL HERRIKO 358 APAIZEN DEKLARAPENA (2002-05-31) 4.-Dokumentua: 31-05-2002: Dionisio Amundarain • ALGUNAS PUNTUALIZACIONES • SOBRE EL ESCRITO DE 358 SACERDOTES VASCO • PUBLICADO EL 31 DE MAYO DEL 2002. 5.-Dokumentua: Bizkaitik Nuntzioari 2010-06-01: Bizkaiko 677 lagunek gotzain berria dela eta. 6. DOKUMENTUA: Iruñetik Fernando Sebastián 1993-04-20an: Gotzainak euskaldun behar duela etab. 7. DOKUMENTUA: Gipuzkoako erretoreek Munilari 2009-12-14, euskaraz eta gaztelaniaz; laburpena eta testu osoa. 2
  • 3. 8. DOKUMENTUA: Gipuzkoako kristau-talde handi batek Munillari 2009-11-29. Gaztelaniaz. 9. DOKUMENTUA: 339 apaizek hierarkiari 1960ko maiatzean. Gaztelaniaz. 10. DOKUMENTUA: Biblia Euskal Herriko Historian (Dionisio Amundarain) SARRERA Nire lerro hauetan, euskara eta eliza gaiaz printza batzuk biltzera mugatu naiz. Lehenik eta behin, gaia mugatu edo zehaztu beharrean nauzue. «Euskara» esatean, zertaz ariko naiz? «Eliza» esatean, zertaz? 01.- Euskara. Jakina, alde askotatik erlaziona daiteke euskara Elizarekin. Honako alde hauetatik hartuko dut hemen: Euskarari dagokionez: −Zein harreman izan du Elizak ahozkoarekin, idatziarekin?; −Adibidez, euskara erabiltzean, zein eduki izan du mintzagai Elizak? Ez dira gauza bera kristau-dotrinaz aritzea eta Bibliaz jardutea, mezakoan homiliak eskaintzea eta unibertsitate-mailako gaiak lantzea; −Zein atxikimendu agertu izan du Elizak euskarekiko? Ez dira gauza bera gai ximple honetaz euskaraz eta gai nagusi batez erdaraz hitz egitea. Ez dira gauza bera euskaraz hitz egin dadin norberak erdaraz eginez agintzea eta euskaraz hitz egin dadin norberak ere euskaraz hitz eginez agintzea. Ez dira gauza bera, euskaraz atxikimendu instrumentalaz jardutea eta herri- atxikimenduaz jardutea; alegia, ez dira gauza bera alde batetik arrazoiketa hau egitea: jende honi ebanjelioa edo dena delakoa adierazi nahi badiot, euskaraz hitz egin beharra dut (atxikimendu instrumentala) eta, bestetik, nork bere burua herritar eta euskaldun sentituz, Elizaren kasuan ebanjelioa herri horren kulturan txertatu nahi izatea; alegia, eliztar hizkuntzan «inkulturazioa» deitzen duguna egitea; (kontuan har «inkulturazioa ez dela 3
  • 4. herri-hizkeran erabiltzen den «akulturazioaren» parekoa; inkulturazioak esan nahi du ebanjelioak kultura baten balioak baitaratu egin behar dituela, delako kultura horren adierazpideez baliatu behar dela, nahiz eta gerta daitekeen delako kultura horretako alde batzuk baztertu eta ebanjelioaren araberakoak hartzera eragin beharko duen; adibidez, ebanjelizatu nahi den herriaren hizkuntza «sakratutzat» hartu behar dela; «Euskara salbatu beharra da», esango digu Iparraldeko Narbaitz kalonjeak). ─euskarari buruz, Hego eta Ipar Euskal Herria ere hein batean desberdinak izan direla kontuan hartu behar da. 02.- Eliza. Honi dagokionez, oharpen bat egin beharrean naiz. Lehenik, Elizaz azterketa teologikoa eginez jardun behar banu, beste modu batean hartuko nuke gaia; hain zuzen, hartzen dudanaren alderantziz; alegia, ez goitik behera, baizik behetik gora; ez hierarkiatik hasita, baizik herritik hasita, Vatikano II.a kontzilioak egin duenez. Baina kasu honetarako argiago edo lauago iruditu zait hemengo hau. Hobeto ulertuko da zer esan nahi dudan, segidako nire eskematxo hau agertzean. Eliza esatean, sektore asko bereiz daitezke: − batetik, Erroman, Vatikanoan biltzen den «mundutxoa» dago; Aitasantua eta Kuria osoa; noizbehinkako Kontzilioa eta guzti; (hemendik aurrera «Erroma» idaztean, hori guztia adierazi nahi dut, besterik esaten ez badut); − bestetik, Euskal Herrian jardun duten eta diharduten gotzainak eta ingurunea; − hirugarren, Euskal Herrian jardun duten eta diharduten apaiz diozesiarrak, erlijiosoak eta erlijiosak; − laugarren, kristau-herri osoa. Beraz, Eliza esatean, normalean hartu ohi diren lehen hiru sektore horietaz jardungo dut nagusiki: Lehengo, Erromaz; bigarren, gotzain edo goi-hierarkiaz; hirugarren, apaiz, erlijioso eta erlijiosez, hots, behe- hierarkiaz. Argibide horiek emanik, atxiki nakion gaiari: euskara eta eliza. Atrebentzia handia dela pentsatuz heldu diot gaiari, esan beharrik ez. Nire honek balioko ahal du norbaitek gai hau tesi baterako gaitzat har dezan. 1.- ANTZINATEA 4
  • 5. Hau da, erromatar inperioa erori arte, ez dugu berririk gai honetaz: euskara eta eliza delako gaiaz. Izan zen bai, han edo hemen, Euskal Herriaz ari naiz jakina, talde txikiren bat. Baina halakoek, izan ziren neurrian, beren hizkuntza erabili izango zuten: latina; hirietan bizi ziren batzuk. 2.- ERDI AROA (V-XV mendeak) Aro honetan, batez ere erditik aurrera, X. mendetik aurrera, aski sakon sartua bide zen kristautasuna Euskal Herrian. Aro honetan, aitasantuak indar handia zuen Europan. Zeharka bederen, eragin kaltegarria izan zuen euskarekiko Erromak. Hain zuzen, XIII. mendearen hasiera arte Nafarroa zen Euskal Herri osoa; Iruñeko lehenengo errege Eneko Aritza-tik (740-852) hasi eta denbora luzean, kanpoko dinastiak Nafarroan sartzen hasi arte, erregeak eta ingurunea euskaraz mintzo ziren. XII. mendean Aimery Picaud leku ona dugu herria euskaraz mintzo zela agertzeko (in Xamar, Euskara Jendea 3. argit. Pamiela 2006, 78. or.). Halere, zoritxarrez, errege horiek berek latina zerabiltzen administrazioko idazkietan; adibidez, Nafarroako Antso III.a erregeak Leireko monasterioari Donostiakoak eman zizkion latineko agiriaz, 1014an (Xamar, Euskara Jendea 3. argit. Pamiela 2006, 80. or.). Bestetik, XIII. mendearen hasiera arte esan dut; izan ere, Nafarroako Antso Azkarra (1194-1234) erresumatik kanpo zela, Alfontso VIII.ak mendebaleko lurrak konkistatu zituen: Bureba, Errioxako alde bat, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoa. Iparraldean ere, XII. mendean, Akitania (Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Beherea barne) Ingalaterrako erregeen mende gelditu zen (1152-1451); XV. mendean Frantziak Lapudi eta Zuberoa konkistatu zituen, eta XVI.ean gauza bera egin zuen Gaztelak Nafarroarekin. Ingelesek Baiona sortu zuten portu handi. Ingalaterra eta Nafarroa erresuma aliatu izan ziren, ezkontzak zirela medio. Gauza zaila ingelesek eguneroko bizitzan euskaldunen artean zein eragin izan zuten jakitea. Baina, aipatu nafar erregeek Erromari men egiteko, musulmanen kontra joan beharra izan zuten, eta, beraz, beste errege, konde eta dukeekin erlazionatu beharra zela medio, lurralde desberdinetan hasi berriak ziren erromantzeak sustatu zituzten beren izkribuetan. Nafarroako erregeak euskaraz aritzeaz,hona zen dioen Mateo de Anguiano-k (Compendio historial), 1704an: los reyes de Navarra de aquellos tiempos [1060], usaron del Vascuence como lengua propia y nativa (Xamar, Euskara Jendea 3. argit. Pamiela 2006, 91. or.). 5
  • 6. Gotzainei dagokienez, atzerritarrak izan ziren gehienbat. Adibidez: −1083an Pierre de Andouque, frantsesa, izendatu zuten Iruñeko gotzain. Leireko monjeekin auzia izan zuen sororen baten jabetza zela eta. −Alonso Carrillo. Iruñeko gotzaina. Fernando el Catolico-k, 1476an Bizkaiko Foruak zin egitera joatean, bere taldean eraman zuen Alonso gotzain hori. Baina bizkaitarrek bota egin zuten Bizkaitik; soilik gotzaina zelako (Juan de Iturralde, La guerra de Franco, los vascos y la Iglesia tomo I, San Sebastián 1078, 228. or.). Hain sartua zuten apaiza herri- erakundeetatik kanpo egon behar zuelako ideia (ib.). Geroago, ordea, nafar gotzainak izan zituzten, harik eta 1512ko konkistarekin Iruñeko kalonjeei gotzaina izendatzeko eskubidea kendu zieten arte. Halere, agertu zuten atzerritar gotzain haietako batzuek buru-pixka bat. Adibidez, 1376an, Iruñeko gotzainak Ibargoiti-Getze herriko apaizak euskalduna izan behar zuela agindu zuen (Xamar, 80. or.). Pasadizo honek berak, halere, euskara txoko batzuetara mugatzen hasia zela adierazten du. Hau da, Nafarroan euskalduntasun-zentzu handiegirik ez zela. Etxean euskaraz hitz egin bai, baina ohitura zelako. Herri-kontzientzia handirik gabe. Apaizei dagokienez, berriz, ez du ematen ez formazio handiegirik zutenik, ez berotasun handiegirik jendea ebanjelizatzeko. Hori atera daiteke Letran 4.a kontzilioak, 1215ean, hartu zituen erabakiengatik; izan ere, Kontzilioak egiaztatu zuen herria ez zela hornitzen ebanjelioaz, ez katekesian, ez igandeko homilietan. Eta XV. mendean berean eginahal handiak egin behar izan ziren Nafarroan apaizak jantziago bihurtzeko. Baina janzte hori latinez egiten zuten; pentsa daiteke zer hizkera-molde egingo zuten latinez ikasitako hura euskaraz ematean, ez baitzuten euskara idatziaren erreferentziarik «itzulpena» egiteko. Kalte handia izan zen guretzat ahozkoa, orokorra, esateko, zen garai hartan, euskara idatzira ez pasatu izana. Horretan, zerikusi handia izan zuen Nafarroako erregeak beste errege, konde eta dukeekin harremanetan jarri izanak. Ez zuten interesik izan, erromantzeek egin zuten bezala, latinetik euskarara jauzi egiteko Azkenean, Nafarroa lurraldez gero eta gehiago zabaldu nahi izanak, ezkontza-bidezko harremanak ere sortu zituen. Eta, luze gabe, atzerriko dinastiak sartzea ekarri zuen horrek. Hizkuntza erromantzeek, ahozkotasunetik idatzizkora pasatzean, eragina izan zuten herritarrengan, administrazioaren mintzaira bihurtzearekin. Halere, gehiengoak ez irakurtzen ez idazten ez zekielako, ez zen izan hain handia eragina. Horregatik, euskaldunen artean 6
  • 7. ahozkotasuna bizirik zegoen euskaldunen artean, nahiz hizkuntzaren balioaren kontzientzia handiegirik ez izan. Elizkizunetan latina erabili behar izana ere bereziki kaltegarria gertatu zen. Hasi berriak ziren erromantzeek euskarak baino abantaila handiagoa izan zuten horretan, bistakoa denez. Esan nahi da, «latinaren ofizialtasunak mintzaira erromanikoen aldeko lana egiten zuen, nahi ala ez» (Xamar, Euskara Jendea, Pamiela, Iruñea, 2010, 67. or.). Latin-kumeak izaki erromantzeak. Euskara, berriz, urrunekoa. Bestetik, Erdi Aroan oso garaiz kokatu ziren monasterioak Euskal Herrian: beneditarrak lehenik eta zistertarrak gero; gizonezkoenak eta emakumeenak. Eta, geroago, XIII. mendetik aurrera, eskeko ordena deituak: frantziskotarrak eta domingotarrak: gizonezko eta emakume. Ez du ematen lehenengoek bederen, beneditarrek eta zistertarrek, euskara sustatu zutenik. Pentsatzekoa da beste biek, ahozkoari gehiago emanak zirelarik, euskaraz jardungo zutela. Donejakueko bideak ere ez zion mesede handirik egin euskarari. Bide horretan auzo eta herriak eraiki ziren, zeini nafar erregeek lege bereziak, foruak, eman baitzizkieten, kanpotarrak erakartzeko. Eta, jakina, kanpotar jende asko kokatu zen horietan. Hein batean, geroago XIX. mendean eta XX. mendean gertatu izan diren etorkin-uholdeen pareko zerbait. Edozein kasutan, Erdi Aroko erlijio-idatzirik ez da ageri euskaraz, salbu Donemiliagako glosa-apurrak (XI. m). Halere, badira beste aztarna batzuk kristautasunaren inguruan euskara erabiltzen zela adierazten dutenak. Esana dudanez, XII. mendean Aymery Picaud frantziarrak, euskaldunez hitz goxorik esan ez zuen hark, badakartza lekuko izan daitezkeen lerro batzuk; hona euskaraturik: «Hizketan adituko bazenitu, txakurraren zaunkaz oroituko zinateke. Beren hizkuntza guztiz barbaroa delako. Jaungoikoari Urcia –Urtzi− deitzen diote, Santa Mariari Andre Maria, ogiari ogui, ardoari ardum, haragiari haragui,arrainari araign, etxeari echea,... Santiago Jaunari Iaona domne Iacue…» (Xamar, 78. or.). Askoz gutxiago ageri da euskaraz ari zen unibertsitate, teologi fakultate edo antzekorik. Erromatar inperioa erori eta XVI. mendea arte, euskararen lurraldea zehazki noraino iristen zen adieraztea ez da gauza erraza. Nolanahi ere, 7
  • 8. gaur Euskal Herritzat ematen dugunaz gain, Errioxan eta gaur egun Burgostzat ematen den lurraldearen zati batean ere euskaraz egiten zen. Herri xeheak, beraz, Elizako gorabehera eskasetan ere euskaraz egingo zuen, Mezakoan latina zela-eta modu pasiboan egon behar izaten zuenean salbu. Apaizek ere, oro har, euskaraz jardungo zuten. Kontuan izan behar da, alabaina, esan dudan bezala, ez zirela oso gaituak izaten; Europako beste lurraldeetan ere aski arlotetzat ematen zituzten apaizak. Esaterako, aipatu dudan Letran IV.a kontzilioak, Inter caetera dekretuan, kleroari gogorarazten zion predikua zaindu beharra. Alde horretatik, frantziskotarrei eta domingotarrei herriak harrera ona egin izanaren arrazoia argi ikusten da; hauek arduratsuagoa jokatzen zuten. Geroxeago aipatuko dudan Beatriz Marcoteguik dio: «Concretarmente en Navarra, parece que en el siglo XIII y parte del XIV estos religiosos superaron al clero secular y regular en cuanto a formación intelectual y en la moralidad de sus costumbres» (69. or.). Ez du esaten, ordea, berariaz behintzat, herriari hitz egiten ote zioten eta zein hizkuntzatan; baina esaten du Iruñeko katedraleko eliz sermoiak aztertzean, guztiak latinez daudela, eta Iruñeko gortean, errege-erregina eta kidekoentzat egiten zituzten hitzaldiak, domingotarrek nahiz frantziskotarrek, erdaraz egiten zirela (Beatriz Marcotegui, Instructio morum et fidei. La predicación en el Reino de Navarra en el siglo XV. Gobierno de Navarra, 2009, 1 kap. passim). Bestalde, esaten du XIV. mendearen erdi arte beste apaizak baino jakintsuago izan zirela. Hain zuzen, Nafarroako Karlos III.aren (1361-1424) ─Evreuxko dinastiakoa─ denboran lan handia egin zuten kleroa hobeto eskolatzeko. Geroago esango dudanez, Aro Modernoan Ipar Euskal Herriak eta Hegoak euskararen kontuan izan zuten jarduera desberdina ulertzeko, kontuan izan behar da gertaera hau: XII. mendean Akitania (Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Beherea barne) Ingalaterrako erregeen mende gelditu zen (1152-1451); XV. mendean Frantziak Lapurdi eta Zuberoa konkistatu zituen, eta XVI.ean gauza bera Gaztelak Nafarroarekin (Xama 84. or.). Gauza zaila da ingelesek eguneroko bizitzan euskaldunen artean zein eragin izan zuten jakitea. Edozein kasutan, alde ekonomikoan ingelesek beste maila bat eman zioten Ipar Euskal Herriari Erdi Aroari dagokion atal hau bukatzeko, Joseba Intxaustiren paragrafo hau aipatu nahi nuke: «Zoritxarrez, errazagoa da eliz erakundeak noiz sortu edo eliz eraikinak noiz jaso ziren jakitea, nahiz monasterioek beren ondasun-ondarea nola bildu eta eratu zuten jakitea, herritarrek eta monjeek ere beren sinesmena edo eliz liturgia nola bizi izan zuten 8
  • 9. ezagutzea baino» (Hemen 24, 2009ko urria-abendua,17. or.). Jakina, gauza bera esan beharko litzateke herrietako apaizez. Dena den, berriro itzuli nahi dut Beatriz Marcotegui Barber-en liburura, Nafarroan erregeen gortean XV. mendean egiten zen predikuaz ari den puntura. Esan dudan bezala, erregeak kanpoko dinastiak ziren garai horretan, eta prediku guztia gaztelaniaz egiten zuten, bai frantziskotarrek, bai domingotarrek gortean bederen. Esan dezadan, XIV. mendearen erdi aldera arte, Nafarroako errege Frantziako kapetoak izan ziren bitartean, Erregeak Parisen bizi zirela. Nafarroako errege Evreuxko dinatia egin zenean hasi ziren Iruñean edo Erriberrin bizitzen. Dinastia horretako Karlos III.aren garaian nabarmendu zen gehiena gorteko sermoien bolada, eta Karlos III. horren Blanca alabaren garaian. Eta, bidenabar esan dezadan, errege horren alaba Blanca Aragoiko Juan II.arekin ezkondu zela. Eta Blanca hiltzean, senarrak, Blancaren testamentuaren kontra, Nafarroako errege izaten jarraitu nahi izan zuela, eta Juan II.aren eta haren bigarren emaztearen semea izan zela 1512an Nafarroa konkistatuko zuen Fernando Katolikoa delakoa. Zer zoritxarrak ekarri dizkigun nafarrak monarkiko izan nahiak! Eta barkatu digresio hori. Bestetik, euskara kultura idatzitik at gelditzearen ondorioak honela adieraziko ditu Axularrek Aro Modernoan: «Orai badirudi euskarak [?] ahalke dela, arrotz dela, eztela jendartean ausart, entregu [gai], bithore [handi] eta ez trebe. Zeren are bere herrikoen artean ere, ezpaitakite batzuek, nola eskiriba, eta ez nola irakur» (GERO, Villasantek prestatua, Jakin 1976,100. zk, 17. or.) Etxeparek gaitz beraz idatzia zuen bere kexua agertuz Kontrapas eta Sautrela poemetan. 3.- Aro modernoa (XVI-XVIII mendeak) Gaur egun Nafarroa deitzen dugun herrialdea Gaztelak konkistatu zuenetik Frantziako Iraultzara, 1512tik 1789ra. Bi gertaera horiek sakonki erasan zioten euskarari: Nafarroa 1512an konkistatu izanak eta 1789ko Frantses Iraultzak. Esan behar da Nafarroa konkistatu izanak jipoi handia eman ziola Hego Euskal Herrian euskarari: goi-karguak, guztiak esateko, bai eliz karguak bai herri-karguak kanpotarren esku jarri zituzten; ordu arte administrazioan leku gutxi batzuen, askoz gutxiago aurrerantzean. 9
  • 10. Beste faktore bat ere, herri-boterearen eta eliz boterearen arteko bat egitea, kontuan hartu beharrekoa da. Trentoren ondoren gogortu egin zen Eliza; aldi berean erregearen boterea ere indartu; hartan, Elizak erregeagana jo zuen. Besteak beste, nabarmen ageri da hori protestantekiko erlazioan: haien kontra joate hutsa Elizaren aldeko izatea esan nahi zuen eliz boterearentzat. Eta bere ondorioak izan zituen horrek Euskal Herriarekiko eta euskararekiko. Dena den, badirudi XVI. mende horretan katolikoak bezain gogor izan zirela kalbindarrak. Hona zer dioen Urbain Rhegius-ek (anabaptisten etsai amorratuak): « Jamais auparavat le “compelle intrare” n´avait étè appliqué en Europe occidentale et centrale avec autant de viguer et surtout de méthode qu´à l´epoque de deux Réformes religieuses. Surveillance, quadrilage, encadrement : autant de termes qui expriment dans notre langue moderne les moyens employés pour rendre les populations d´alors plus chrétiennes, plus morales, plus dociles» (Belapeyre, Catechisme laburra, Euskaltzaindia 1983, Davant-en hitzaurrean 27. or.) Bestetik, Europan nagusitzen hasiko zen arrazionalismoaren ideologiak ere belarrondoko handia emango zion euskarari. «Argien mugimenduak (XVIII. m) mundua eta hizkuntza bi zatitan ezarri zituen, bat modernitatean eta bestea tradizionean. Erran gabe doa mugimendu horrek ─gauza interesgarri asko ekarri duela ukatu gabe─ tradizioa gutiesten zuela, tradizioa berez arrazoinaren kontrako zerbait izan balitz bezala. Ordutik, euskara, frantsesaz kanpoko beste hizkuntzak bezala, tradizioaren alorrean atxikia izan da, mendraturik» (Xarles Videgain, Euskararen geroa: utopia egingarria, in 1609ko auziak, Lapurdin, Lapurdi 1609/2009, 117. or.). Esan nahi da ideologia horren arabera arrazoiak dakarrela aurrerapena, eta tradizioak atzerapena. Horrez gero, frantsesa eta espainola dira aurrerapenerako bidea. Erromantizismoak asko leundu zuen argien mugimendu hori; euskarekiko atxikimendu zorrotzean izan zuen horren eraginik. Iraultza Frantsesa. Frantziako lurraldearen zatiketa berria erabaki zuten 1790ean. Ipar Euskal Herria herri gisa desagertu zen Pirinio Atlantikoaren barnean galdurik; hiru herrialdeak distritu bihurtu ziren: Lapurdi, Uztaritze distritu-buru zela; Nafarroa Beherea, Donapaleu buru zela; Zuberoa, Maule buru buru. Urte horretan berean Baionako elizbarrutia desegin zuten. Beste horrenbeste egin zuten Akitze-ko eta Leskar-eko elizbarrutiekin. Haien ordez, Oloroeko elizbarruti bakarra ezarri zuten. Baionako apezpikuak, 10
  • 11. Pavée de Villevielle-k, protesta egin zuen, lapurreta eta bidegabekeriatzat joz; ihes egin eta Urdazubin ezkutatu zen; berriro itzuli zen Larresorora, baina mehatxuez jabeturik, Nafarroa Garaira ihes egin zuen eta Olivan hil zen 1793an. Apaizak banatu egin ziren: batzuek zin egin zuten; gehienek ez. Elizak itxi zituzten. Egoera honek 1792ko uztaila arte iraun zuen. 1792ko abuztuan hamabost eguneko epea eman zitzaien apaizei erbestera joateko. Askok bertan jarraitu zuen. Hainbat jende, apaiz eta laiko, zigortu zuten, hilez nahiz kartzelara eramanez. Jazarpenaren aurrean kristau-herriak eman zuen erantzunagatik, Baionako elizbarrutian XIX. mendeari «urre-mendea» deitu zitzaion. Berrikuntza handia izan zen ordudanik. Berrikuntza handiko izan zen; izen handia izan zuen horretan MIKEL GARIKOITZ santuak (1797-1863) (Julen Urkiza, Elizaren Historia I, Edit El Carmen, 1995… 1045-1046 eta 1080-1084 or.) Aipatu 1801eko konkordatuaren erabakiz, Baionako elizbarrutiari atxikirik gelditu ziren Leskar, Oloroe, Aire, Akitze eta Tarbes. Baina 1822-1823an, gaur egun duen hedadura eman zitzaion Baionako elizbarrutiari: Pirinio Atlantikoko Departamenduarena (antzinako Baiona, Oloroe eta Leskar apezpiku-hiriak barne hartzen dituena). Aipatu konkordatu horrek 1801-1905 bitartean iraun zuen (ik. Joseba M. Goñi/Piarres Charriton in Manex Goiheneche, Hist. General del País Vasco III, edit Ttarttalo Donostia 2005, 437 or.). Bestetik, oso kontuan izan behar da ezen euskaren erabileraren maila, batez ere idatziarena, baina baita ahozkoarena ere oso desberdina izan zela Iparraldean eta Hegoaldean, hariari jarraituz ikusiko dugunez. 3.1.-Erromaren eragina euskararen gain Lehenik eta behin esan behar da, Nafarroaren konkistan parte hartze handia izan zuela aitasantuak, Julio II.ak. Alde horretatik, Nafarroa Gaztelaren mendean erortzeak euskarari ekarri zion galeran zerikusi negatibo handia izan zuen, zeharka bada ere, Elizak Nafarroa konkistatu izanak txarragotu egin zuen euskararen egoera, bertako erakunde guztiak kanpotarren esku jarri zituelako. Konkista baino lehenagoko administrazioak erdara erabiltzen zuen ofizialki, baina jakin bazekien herritarren mintzo nagusia zein zen eta, neurri batean bederen, 11
  • 12. egokitua zegoen horretara (Xamar, Euskara Jendea 3. argit. Pamiela 2006, 123. or.). «Carlos III había dispuesto en 1770, como Carlos I en 1550, las castellanización de todos los territorios dependientes de la Corona, con el aditamento ahora de que la castellanización implicase que de una vez se llegue a conseguir el que se extingan los diferentes idiomas de que se usa en los mismos dominios y sólo se hable el castellano» (Torero, Alfredo, 1974, El quechua y la historia social andina; José Sánchez Carrión, Txepetx-ek aipatua in Un futuro para nuestro pasado, Donostia 1987, 327. or., 16. ohar. Gauza bera gertatu zen Elizarekin. Konkistaren ondoren, Gaztelako erregeek desegituratu egin zuten bertako eliza, nafar erregeen aldekoa zelako. Gotzainen izendapena Espainiako erregeen eskuetara pasatu zen, ez ziren gehiago Iruñeko kalonjeek hautatuak izango, ordu arte izan ziren bezala. Honen aurrean, 1539an kalonjeek enperadoreari gotzain bertako bat aukeratzearen egokitasuna agertu zioten, besteak beste hizkuntzagatik: «porque además que saben la lengua y conocen la cualidad y condiciones de cada uno de aquella tierra […] será amado, obedecido y temido de los súbditos por ser natural, porque la gente vascongada, que es la mayor parte y la que mayor necesidad padece de buen pastor de todo aquel reino, ama sobre todas las naciones, a su naturaleza y lengua y se dexa fácilmente domar y subjetarse a ella, siendo indómita para otras naciones» (Xamar, 124. or.). Enperadoreak ez zien erantzun ere. Parentesi moduan, hartu kontuan zer esanahi ematen dioten, testu honetan, «vascongado» terminoari. Varcongado= euskaradun. Erromanzado=erromantzea zekiena zen bezala. Gure artean, zaila dugu nola deitu Euskal Herrian bizi, baina euskaldun ez denari. Inoiz «vascongado» proposatu izan da. Baina jatorriaz, «vascongado»k beste esanahi bat du. Batetik, Erromako Elizak eta gobernuak denbora luzean elkarrekin korapilaturik jardun izana begi-bistakoa da historian barna. Hona adibide bat: Espainiako Felipe II.ak eliz mugak eta herri-mugak berdinak izatea nahi zuen; hala, Hondarribiko artzapezgoa, Baztan, Bortziriak Iruñekoari lotu zizkion Baionakoari kenduz; Frantzian protestantismoa sartu izana abagune ona izan zuen horretarako; Pio V.ak baietza eman zion 1566an, bata, Felipe II.a, Elizaren alde eta bigarrena, Frantzia, kontra ari omen zirela argudiatuz. Zer tristeak izan diren eliztar askoren ikuskerak eta jokabideak! 12
  • 13. Bigarren, Eliza katolikoa beti uzkur agertu zen Biblia herri- hizkuntzetan jartzeari dagokionez. Kontrako jarrera hori areagotu egin zen Trentoko kontzilioak (1545-1563) agertu zuen anbiguotasuna zela medio. Baina, okerrago dena, Kontzilioaren ondoko Kontrarreformak debekatu egin zuen, berariaz, Biblia herri-hizkuntzan jartzea. Bistakoa denez, Protestanteen Erreformak, aurreko horren kontrako jarrera bizi zuen, eta mesede handia egin zien beste lurraldeetan Biblia herriaren eskuetan jarriz. Modu askotan gertatu zen hori aberasgarri. Hizkuntzari dagokionez, alor askotara ireki zion bidea Bibliak hizkuntzari: poesia eta prosa, historia eta geografia, ipuinak eta diskurtsoak eta mitoak, kontsolatzea eta agiraka egitea, etab. lantzeko aukera eman zion. Hitz batean arlo desberdin askotara zabaltzeko aukera. Bistan da horren abantaila hizkuntza bat garatzen joateko; batez ere garai hartan. Ordu arte, eta geroago ere, kultur hizkuntza latina izan baitzen: herri-hizkuntza, beraz, aski murritza; bai hiztegiari dagokionez, bai joskerari, bai literatur arlo desberdinei dagokienez. Pentsa dezagun, adibidez, zer aldea dagoen euskaraz alfabetatua ez den euskaldun baten eta, ostera, euskaraz alfabetatua den beste euskaldun baten artean; azken hizkuntza-hedadura, besteak beste, mila bider handiagoa. Zer esanik ez bi horietan lehenengoa erdaraz ere ez bada alfabetatua eta bigarrena, berriz, erdaraz ere alfabetatua bada. Garai hartan, ahozko euskara hutsa zuenaren eta ahozko euskara gehi latina zituenaren kasua zatekeen; nolabait esateko. Zorionez, XVIII. mendean aipatu debeku hori Erromak desegin zuen. Eta, nekez bazen ere, katolikoen artean ere Biblia euskaratzen hasi zen, harik eta XX. mendean egundoko loratzea hartuko zuen arte. Halere, esan behar da, katolikoen kontrarreformak areagotu egin zuela herriari kristau-dotrina irakatsi beharra. Horrek, alde batetik, euskaraz idatzi behar handia eragin zuen; bestetik, idatzitakoa erabili beharra. Baina, dotrina ikasten zuenak gehienbat entzunez eta kantuz ikasten zuen orduan, baita geroago ere, denbora luzean. 3.2.-Gotzainen eragina Esan dezagun beste ezer baino lehenago, Euskal Herriko elizak oker edo bekatu estrukturala jasan izan duela eta jasaten duela, bai Erdi Aroan, bai Aro Modernoan, bai Aro Garaikidean. Zein bekatu? Horren aurrean, ñabardura teologikoa alde batera utzirik, galde genezake: Euskal Herrian izan al dugu Euskal Herriko Elizarik? 13
  • 14. Hona oker estrukturala. Ozen esan beharra da botere politikoak eta eliz botereak modu arrotzean eta hondamendizkoan antolatu izan dituztela Euskal Herrian elizaren barrutiak; barrutiak ez ezik gotzainen karguak ere bai. Modu arrotzean, esan dut. Izan ere, ez dugu izan sekula santa Euskal Herri osoko eliztarrak bilduko dituen zentro eta metropolirik. Esate baterako, Iruñeko elizbarrutia, hasiera batean, Tarragonan zen txertatua; 1318az gero, Zaragozan; 1574az gero, Burgosen; 1851z gero, Zaragozan; 1956an metropoli bihurtu zuten Iruñea, baina atxikirik zituela Donostia, Jaka, Kalahorra eta Tutera; Gasteiz eta Bilbo Burgosi atxikirik gelditu zirelarik. Horrek esan nahi du, arrotzen mende egon izan garela eta garela. Iparraldeaz antzeko zerbait esaten ahal genuke: «Baionako Elizbarrutia nola osatua: Frantses Iraultza arte (1789), oraingo (2011) “Baionako elizbarrutiaren” eremuan hiru elizbarruti baziren : Baiona, Oloron eta Lescar; azken herri hau Paue ondoan da, Biarnon, beraz. Gaur egun (2011) gure apezpikua “Evêque de Bayonne, Lescar et Oloron" deitzen da» (Belokeko Martzel Etchehandy). Modu hondamendizkoan, esan dut. Izan ere, herrian bizi ez denak, herri hori hondatzeko joera du, bera bizi den herriaren mendeko bihurtzeko joera. Inkulturazioaren ordez, akulturazioa bilatzen du. Hau da, ebanjelioa herriaren kulturan txertatu ordez, herriaren kultura hori beste kultura batek nola asimilatuko jardun ohi du. Oso esanahitsua da datu hau: 18 elizbarruti desberdinek gobernatu izan dute Euskal Herriko Eliza (?) (Eliza izan dela esan badaiteke). Gotzain batzuek, gainera, gotzain-egoitza atzerrian izan dute. Horrekin batean, beste hau dago: Aro Moderno osoan gotzain guztiak, esateko, atzerritarrak izan direla Nafarroan. Esan nahi baita euskararik ez zekitela. Eta gaztetan irakatsi zigutena gogoratuko dut: Nemo dat quod non habet (inork ezin eman ez duenik). Nafarroa konkistatu ondoren (1512), Iruñeko gotzain guztiak gaur egun Espainia deitzen dugunekoak izan ziren XVIII. mende bukaera arte. «Hauetako batek bakarrik, Antonio Venegas y Figueroak (1609), erakutsi zuen begirunea bere eliztarren mintzoarekiko; literatur lehiaketa bat Latinez, Erromantzez eta Euskaraz antolatu zuelarik: “no es razón que la lengua matriz del Reino quede desfavorecido”» (Xamar 145. or.). Badira beste aitorpen bakan batzuk ere apaizei euskaldun izatea eskatzen zitzaiela adierazten dutenak. 14
  • 15. Hor dugu beste salbuespen bat; oraingoan Lapurdikoa; Axularrek «Gomendiozko karta»n laudorioz betetzen du Bertran de Echauz (1556-1641), Baigorriko semea, Baionako gotzain izana eta ondoren Tourseko artzapezpiku. Bestalde, Erromaren jardueraz aritzean esan dugunez, Kontrarreformako gotzain askok izan zuen ardura kristau-dotrina euskaraz eman zedin; baita mezako hitzaldia ere euskaraz egin zedin. Baina, jakina, gauza bat da norberak etsenplu emanez besteei zerbait eskatzea eta beste bat norberak ezin duena edo nahi ez duena beste batzuei hotz-hotz eskatzea. Eta azken hau gertatu zitzaion gotzain bati baino gehiagori. Bai Nafarroan, bai Kalahorrako elizbarrutian. Dena den, hor dago euskaraz egitea eskatu izate hori. Esaterako, Kalahorrako apezpikuarena. Logroñon 1601ean egindako bileran dotrinak euskaraz argitaratu beharra erabaki zuten. Are gehiago, euskalkiak kontuan hartuz: «… que cada provincia tenga la doctrina cristiana impresa en lengua paterna. Y porque ay en la Tierra Vazcongada deste nuestro obispado diferencias en el Vazquence del Señorío de Vizcaya, Provincia de Guipuzcoa y Alaba hagan imprimir cada año cartillas de la doctrina christiana en romance y vazquence, según el uso de las dichas provincias…» (Xamar, 144. or.). Predikua erdaraz egiten zutelako ere salaketa egin zuten bilera hartan. (Zehaztasun gehiagorako: José María Jimeno Jurío, Navarra y Gipuzkoa Historia del euskera, Pamiela 2005, 48-55) 3.3.-Herria euskarari dagokionez Hego Euskal Herrian, esan den bezala, herri- eta eliz agintariak espainola ezartzen saiatu arren, herriak neurri handian jarraitu zuen euskarari atxikirik. Iruñean, esaterako, (1606) garbi agertu zuten sermolari euskalduna izendatzeko arrazoia: euskara zela hiriko hizkuntza naturala eta biztanle ugarik besterik ez zekiela. Juan Arregi bikarioak ere (1645) gauza bera defenditu zuen Nafarroan: «La lengua bascongada es la natural y materna de esta ciudad y toda su montaña, y la accidental y adbenediza es la castellana» (Xamar, 145. or.) 15
  • 16. Baina horrelako eskariak eta adierazpenak egin behar izanak, garbi agertzen du gotzainen eta apaizen jokabidea ez zela oso gizatarra, euskaraz aritzeari dagokionez. Joera zutela, alegia, apaizek herriaren hizkuntzari kasurik egin gabe, gutxiengo baten hizkuntza erabiltzeko. Gaur egungo apaiz askoren jarrera, euskararekikoa, ez da gaur goizekoa, alajaina! Gipuzkoan ere kexu asko agertu zen. Dena den, XVI. mendean desberdintasun nabarmena ageri da Iparraldearen eta Hegoaldearen artean. Espainian latina ez zen jada kultur mailako hizkuntza, eta espainola erabiltzen zen. Frantzian, aldiz, aski berandu arte mantendu zen latina kultur hizkuntza bazala, eta frantsesa ez zen sartu eskolan hain garaiz. Horrela, elizgizonek euskara hautatu zuten beren izkribuetarako. Eta herrietako parrokietan sortutako eskoletan ere euskara erabiltzen zen (Xamar, 141. or.). Iparraldeari dagokionez, oso esanahitsua da Lapurdin Pierre de Lancre inkisidoreari, 1609an «sorgin» bila egin zuen sarraski-aldian, gertatu zitzaiona: auzipetuek euskara baizik ez jakin eta apaizengana jo beharra, interpretari ari zitezen. 3.4.-Apaizak euskaraz Jakina, apaizek beren ikasketak erdaraz egin beharra zuten. Horrek, bistan denez, bere ajea uzten zien. Irakurria dut nonbait Manuel Lekuonak esana: bera bezalako elizgizonak umetan atera zirela euskal girotik, eta hori antzeman egiten zela gerora euskal girora itzultzean; alde horretatik, Orixe batek abantaila handiagoa izan zuela, 16 urteak arte ez zelako irten bere euskal girotik. Alde horretatik, baditugu gaur egun bi lekuko, bi muturretakoak: Olabideren Biblia irakurri ala Beloko Martzelen Biblia irakurri badago alderik; bata, gasteiztarra, euskaldun berria, ia bere bizitza guztia atzerrian egina; bestea Nafarroa Behereko baserritik aski garaiz irtena izan arren, garai hartan aski giro euskaldunekoa zen Beloken bizi dena, lauren bat urte ikasten atzerrian emandakoak salbu. Alde batetik, zertarainokoa izango zuten euskal kontzientzia? Bestetik, zertaraino landuko zuten euskara? Baditugu adibide esanahitsuak. Donostian 1559an gertatutako hau kontzientzia-faltaren lekuko. Donostiako parrokietako apaizek salatu egin zuten hiriaren harresiz kanpo bizi zen zenbait herritar elizara, apaiz horien elizara, etortzen ez zelako. Auzian salatuek euskara baizik ez zutela ulertzen agertu zuten, eta hiriko parrokietan erdaraz bakarrik aritzen zirela; horregatik, Santa Katalinara 16
  • 17. joaten zirela, han euskaraz egiten zutelako. Apaizek, beren burua defenditu nahiz, berak ere euskaldunak zirela erantzun zuten. Auzia apaizek irabazi zuten (Xamar, 1127. or.). Bai tristea Donostiako orduko jarrera! Eta gaurkoa? Gaur egungo apaiz askoren jarrera islatzen ote duen nago orduko horrek, euskararen erabilerari dagokionez. Adibide bat neuri gertatua Donostian, ez XVI mendean, baizik XX.ean: ahaide baten hileta- elizkizunean buru-edo izan beharra egokitu niri, eta apaiz bat galdezka: «Zein hizkuntzatan eman behar duzu meza?» Eta nik: «Euskaraz». Eta lehengoak: «Euskaraz bakarrik?» «Zergatik ez?» Bai, euskaraz bakarrik emateko mila komeria apaiz hark eta beste askok. Gaztelaniaz bakarrik emateko inongo arazorik ez! Eta XVIII. mendean apaizen euskara-maila eskasaren lekuko da Manuel Larramendi. Berak ere euskaraz gutxi idatzi zuen arren, Sebastian Mendibururi egindako gutunean, «Jesusen Biotzaren Debozioa» (1747) izeneko liburua argitaratzean, salaketa bikoitza dakar (Enciclopedia General Ilustrada del País Vasco, Literatura, Auñamendi 1968, 236-237). Batetik dio, erdaraz bakarrik ari direla apaiz batzuk. Bestetik, beste batzuek pupurri nahasian ematen dituztela euskara eta gaztelania (gaur egungo apaiz askok ondo asko kopiaturiko trakeskeria). Kasu bietan euskaldunak baraurik uzten dituztela jarraitzen du. Soilik Zarauzko frantziskotar misiolariak laudatzen ditu; orduan eta urte asko geroago ere, beren apostolutza euskaraz egin baitzuten. Baina ezin utzi Larramendiren testu egiatia bera hona aldatu gabe, nahiz luzexka izan: «Eskriturak nonbait diona da «aurtxoak ogi eske zeuden, ta etzan nork puska ziezaten»: ta oraiñ ere auxe bera esan dezakegu Euskalerrientzat; bada Jainkoaren hitzaren ogia txikitu bageaz, sekereak igartuak bezala, goseak hilzen daude asko ta asko. Zer bada? eztabilza gure Eleizetan Predikarioz franko? eztarasate surmurrez ta deadarrez Zeruko jakinbidea? Egia da, badabilza ta badarasate. Ordea zer da ansi, enzunle geyenak erausi hura aditzen ezpadute? Sinisterazo nai digute, aditzen dala Gaztelania, are ikasi ez dutenen artean. Ezta hori egia: alperren erausiak eta aitzakiak dirade: hitz banakaren batzuek adituagatik aizeak daramatzi besteak, eta Jainkoaren hitzaren ogia gelditzen da Euskaldunentzat txeatu bagez probetxurik gabea. Baña egia baliz ere, ezta lotsagarri hitzegin bear digutela Euskaldunak Euskalerrietan, ez guziok dakigun hizkunzan, ez gure erriko, gure gurasoen hizkunzan, ez bularrarekin batean edoski genduen ta lenbiziko ginekien hizkunzan; baizikan Gaztelauen hizkunza arrotzean? Siñis nazazu, ereille gaistoetan dago azaro txarra, eta gero uzta soilla ta utsa. Alabañan gutxik daki bere jayeterriko Euskeraren erdia, eta alperrak diraden bezala, eztute ikasi nai geiago, ta eztie nai beren buruai atsekaberik eman. Baña onetatik zer gertatzen da? Dakiten piska arekin, hitz moltxo, eskumen baten diña eztan arekin nola eziñ adierazo dituzten beren esakariak, badarasate 17
  • 18. pulpituan hitzera naasi bat, beiñ Euskera, beiñ Erdera, beiñ Latiñera, guzia lendatua, zikindua, baraustua: zeñean dirudien, igo dirala gaiñ artara enzule guzien burla egitera: ta arritu oi naz, nola asko ta asko, bulzaka ordu gaistoan ayentzat, botatzen eztituzten andikan bera. Are gogaikarriena da, txarlari oyek ikustea ta aditzea, nola dauden isekaz ta musinka Euskeraz ederki dakienen jolasari, beiñ Nafarroako minzoa dela, gero Bizkaiko berba dongea batean ausaz ere Goyerriko hizketa dezula, bestean noaskiro Beterrikoa; atxurlarien ta nekazarien hitzera dala hura, baserritarra dirudizula, ta milla onelako astakeria. Eztute izen obeagorik merezi. Ayenatu bear ginituke gure hizkuntza ederra galtzen diguten hizjario motel txarr oyek» (Manuel Larramendi “Euskal Testuak” ; Sebastian Mendiburu,1747, Jesusen Biotzaren Debozioa); Aita Manuel de Larramendiren karta liburu onen egilleari. Armiarma-ren web orritik hartua). 3.5.- OROREN ESKOLAK Eskola hauetako asko elizak bultzatu zituen, eta bere babespean hartu Zuberoako Athanase Belapeyre apaiz katolikoak (aita protestantea eta ama katolikoa zituena) bere Catechisme laburra (1696) delakoan «Ororen Eskola» hauek aipatzen ditu; dio: «Hala gure Jaun Apezpikuaren ordenanzen arau, Nork bere Parropietan, Ororen eskola bat ezar eraziren die ahalik sarriena…». Batzuen ustez, eskola hauetako irakasleei zor zaie Zuberoako Pastoralak sortu izana. Duela gutxi jakin dut , Martin Lasa salletarraren lumatik, salletarrek ere kudeatu zutela ikastetxe bat baino Iparraldean; baina hauek Aro Garaikidekoak dira: lehenengoa Baionan (1820), Hazparnen (1841), Uztaritzen (1854), Baigorrin (1869) etab. 3.6.- Zergatik egin euskaraz: euskal kontzientzia Aro Modernoan badira euskarari atxikitzeko arrazoiez idazten dutenak. Baita arrazoiez gehiegi arduratu gabe ere, bihotzari hitz egiten uzten diotenak. Batzuetan, arrazoi pragmatikoak dira: jendeari kristau- dotrina emango bazaio, dakien hizkuntzan eman beharko. Beste batzuetan, euskara bera da kontuan hartzekoa. Iparraldean: Materren helburua: Dotrina emateaz gain, beste helburu hau: «Eta ikus dadin halaber nola behar den euskara eskiribatu eta irakurtu». Euskara 18
  • 19. idatzia arautzea, normalizatzea zuen helburu. «zeren anitz baita Euskal- herrian irakurtzen dakienik, baina ez Euskara baizen bertze hizkuntzarik aditzen…» (Xamar, 134. or.). Gaur egungo zenbait jendek, kristau- dotrinaren zale berok, laster botako zion aurpegira: ez da Elizaren egitekoa hizkuntza bat sustatzea; baina halako horien iritzira, jokoan inperioen hizkuntza dagoenean, dena zor zaio. Kontuan har bedi, aipatu Materre hori immigrantea zela Euskal Herrian, frantziskotarra, eta gogotik ikasi zuela euskara. Orduko eta gaurko gotzainek, eta apaiz askok ez dute horrelako premiarik nabaritu. Ad majora natus sum, diote (gauza handiagoetarako jaioa naiz eta ez horrelako zirtzilkerietarako). Hizkuntzarekiko giza eskubidea: Hizkuntzarekiko giza eskubideen kontzientzia bazuten batzuek behintzat; Baionako apezpikuaren babesa eskertu ondoren, Joanes Etxeberrik (+1637/1638) idatzia da: «Erregeak behar ditu defendatu jendeak, / Hizkuntza batekoak hain ungi nola berzeak» (Xamar, 135. or.) ─Mintzaira hiztunek dute garatzen: Axularrek esana: «Baldin egin baliz euskaraz hanbat liburu, nola egin baita latinez, franzeses, edo bertze erdaraz eta hizkuntzaz, hek bezain aberats eta konplitu izanen zen euskara ere, eta baldin hala ezpada, euskaldunek berek dute falta eta ez euskarak». (GERO, Villasante, JAKIN, Oñati 1976, 17. or., 10. zk.). Jakina, euskaldunak izan dira eta dira errudun: «Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik» (J.A. Artze). Hegoaldean Juan de Beriainek (?-1638) dio: «porque no ha abido nación en el mundo, que no se haya preciado de la lengua natural de su patria, y de enseñarla en las escuelas a leer y escribir […]. Según esto, razón es que nosotros estimemos nuestra lengua Bascongada […] y después acá hasta el día de oy, se ha conservado en la muy noble ciudad de Pamplona, y en toda la tierra Bascongada…». (Xamar, 143. or.). Badira, ordea, euskaraz egin behar horren kontra ari direnak ere. Azken hauen kontra ari izan zirenen artean, Manuel Larramendi, jesuita, izan zen gehiena nabarmendu zena- 19
  • 20. Gipuzkoan lanean ari izan zen Joanes Etxeberri lapurtarrak ere idatzi zuen (1716) Euskal Herrian berean euskararen kontra zirenez: «Egiazki ezta hau Eskuararen zortea, ez eta ere Eskualdun haukien xedea, zeinek aitzinarazi behar bidean, nahiago bailukete ikusi osoki iraungia, eta ehortzia, erraiten dutelarikan ezen, Eskuara hitzetan agorra, eskasa, eta moldegaitza dela, eta ez dela deusetako…» (Xamar, 152. or.). Gure egunetako Jon Juaristi batek ere ondo baitaratua du Etxeberrik salatzen duen ikusmolde hori: «El euskera no ha servido como vehículo cultural. (.) El euskera, para mí, es un idioma del pasado. (.) Obviamente las lenguas no matan, pero se mata en nombre del euskera. Jamás sobre esta tierra de cristianos / volveré a hablar vuestro ingrato euskera. (.) La lengua vasca nunca ha sido perseguida sino abandonada espontáneamente por sus hablantes, conscientes de su escaso valor, por lo que la normalización lingüística no tiene justificación histórica». Esan beharra da, orobat eta batez ere, XVIII. mendean Frantziako eta Espainiako monarkiak ere beren hizkuntzaren aldeko politika zorrotzago bihurtzen hasi zirela. Espainian XVIII. mendean errege borboiak tronuratzeak areagotu egin zuen politika zentralista, baita hizkuntzari zegokionean ere. Jarrera horren kontra idatzi zuen Agustin Kardaberaz-ek Eusqueraren berri onak, eta ondo escribitceco, ondo iracurteco, ta ondo hitzeguiteco erreglac (1761) izeneko liburuan. AGUSTIN KARDABERAZen kexua: : «Hemen guraso eta maisuak falta handi bat erremediatu behar dute, ta gure euskerari oraindaino baino mesede gehiago egin; jendeen artean beste lenguajerik euskera baino ditxa gabeagorik ezta ikusi, ta, gure jatorrizko edo jaiotzako hizkera ez balitz bezala, ta euskaraz hitzegitea pekaturik haundiena balitz bezala, giza artetik kendu ta lurpean ondatu nahi dute, ta eskolatan sortija edo sinaleakin, azote ta kastiguakin, eagotzi nahi dute. Zer erokeria itsuagorik hau baño? Euskaldun prestuak , ez arren horrelako ofentsarik zuen lehenengo ta beti behar dezuten euskerari egin. Zuen juizioa non da? Euskalerrietan nola gauza onik izango da? […] Araban nebilen batean, hango adiskide ta Erregeren guardietako kapitan baliente batek behin esan zidan: −Aita, nola Euskalerrietan umeen haziera ona eta behar dan dotrinarik izango da, baldin euskera ondatzeko ahalegin guziak egiten badira, eta gure mutiltxo ta haurrai beldur ta azoteakin euskeraz hitzegitea eragozten bazaie? Horiek berak gero edo eleizagizon edo etxajaunak izan behar dute…». 20
  • 21. Nafarroan, une hartan, XVIII. mendean, administrazioaren jarrera aldatu zen. Lehenago, XVI. mendean, zona euskaldunean euskaraz eta erdaldunean erdaraz egiten zuten. XVIII. hartan dena erdaraz. (Xamar, 152. or.). Iparraldean ere hizkuntza politika aldatu egin zen. Eta Frantziako iraultzak (1789) okerragotu egin zuen euskararen egoera. 3.7.-Euskal eliz idazleak Aro Modernoko gaietan euskal eliz idazleen atal hau azkena jarri badut ere, ez da garrantzi eskasa duelako. Askoz gutxiago ere. Dena den, ahozkoari eman nahi izan diot lehentasuna. Ahozkoa da lehenengo, idatzizkoa gero. Aro Modernoa eliz izkributan aski hornitua izan da. Kontua da idatzi ziren garaian jendea ez zela oso trebea irakurtzeko. Esaterako, Trentoko kontzilioaren ondoren kristau-dotrina asko idatzi bazen ere, hartzekodunek entzunez jasotzen zuten, gehienbat, haien berri. Dena den, etorkizunean euskarak bizirik iraungo bazuen, iturri sendo gertatu ziren. Hasteko, esan behar da, literatura idatzian Ipar Euskal Herriak bi mendeko aldea atera ziola Hegokoari. Hain zuzen, XVI. eta XVII. mendeetan idazle-multzo ederra izan zen Iparraldean: Bernat Etxepare, Joannes Leizarraga, Pedro Axular (1556-1644) (hirurak nafarrak), Joannes Etxeberri Ziburukoa (+1637/38), Esteban Materre, frantziskotarra (XVII. m), Joannes Haranburu, frantziskotarra (XVII. m), Juan Tartaz zuberotarra (XVII. m), Bernardo Gazteluzar lapurtarra (XVII. m) etab. Hegoaldean, berriz, XVIII. mendean hasi zen indar hartzen idazleen mugimendua. Ez da esan nahi Hegoaldean lehenago euskal idazlerik izan ez zenik; adibidez, hor dira: Joan Beriain (+1638), Martin Otsoa Kapanaga, Mañarian jaioa (+1661), Rafael Mikoleta, bilbotarra (1611-?). Baina azpimarra dezadan Iparraldeko mugimendua. Lapurdin XVII. mendearen hastapenetan latina zen jakintza-hizkuntza, eta frantsesa administraziora eta legedira mugaturik zen. Are gehiago, frantsesa ikasteko, kanpora joan beharra zegoen. Giro honetan, hiztun eskolatu batzuek liburu-kulturara jauzi egin zuten: Axular, Etxeberri, Haranburu, Argaignarats, Harizmendi, Haraneder elizako gaietan; mugimendu honen sortzaileetariko bi Lapurdin euskaldundu ziren Silvain Pouvreau eta Etienne Materre apaiz etorkin izan ziren. (Xamar, 133. or.) 21
  • 22. Interesgarria izango litzateke Iparraldeko loratze honen sustraian diren arrazoi sozio-ekonomiko-kultural-politikoak ezagutzea. Zergatik Iparraldean bai eta Hegoaldean ez? Hitz bitan esateko, hona: ─kulturalki, errenazimentua sartua zen gaur Europa deitzen dugun horretan, eta Euskal Herria mugimendu askoren pasaleku izan da, askotan beste lurraldeekin zerikusirik ez zuen uharte bezala agertu nahi izan dutenaren kontra; lekuko jakinak dira Karlomagnoren pasadizoa, Orreagan; baita Santiagorako erromesena ere; ─ekonomikoki, Ternuako arrantzuak ondasun asko zekarren Baiona aldera; gainera, Ingalaterraren mende egonik, Baionako itsas portuak bazituen beste aberastasun-bide batzuk ere; ─sozialki, esan behar da, idazleen mugimendu hau guztia burges txikien arazoa izan zela; jenderik gehiena analfabetoa zen; ─politikoki, azkenik, frantsesa erlatiboki berandu errotu zen gaur egun Frantzia deitzen dugun horretan; Espainia deitzen dugun horretan espainola baino beranduago. Hartara, latina utzi eta euskara hartzea errazago gertatu zitzaien Iparraldean. Hegoaldean besterik gertatuko zen; izan ere, gainerako baldintzak umotu-edo zirenean, espainola eta gobernu espainolaren esku-hartzea errotuago zeuden Hegoaldean. 3.7.1.-Idazleen aipamentxoa Jakina, batzuk bakarrik aipatuko ditut; bidea urratu dutenak edo. Iparraldean BERNAT DECHEPARE.- Ezaguna dugu lehen euskal liburuaren egile hau: Linguae Vasconum primitiae, 1545ean. Eskura dudan argitalpena 1968koa da: K. Mitxelenaren hitzaurrea du. Euskaraz eta gaztelaniaz dator liburu osoa, elkarren parean emanik; segidan, frantsesez. Lehenengo poemak gai erlijiosoa du gai. Irakurtzean, sentimendu gazi- gozoa uzten du. Darabilen euskara ona da. Edukia, ordea, oso arrotz gertatzen da gaur egun; bere garairako ere aski pobrea zela esango nuke. Esan zitekean, «Doctrina Christiana» titulupean Kristori lotuagoko zerbait aurkitu behar zela. Baina ez. Nire lantxo batean, «Biblia Euskal Herriko Historian», esandakoa berrituko dut: «Poema horrek 19 orritan 500 lerro inguru ditu; behin ere ez du aipatu Jesus edo Jesu Kristo izena. Gurutzea aipatu du, Gorputz Santua ere bai, Jainkoaren Semea orobat, baina Jesu Kristo aipatu ere gabe, eta askoz gutxiago piztuera. Jedinek Europako XV. mendeko joeraz dioena nabari zaio XVI. mendeko poema honi: “irakaspen moral praktikoa” da nagusi; eta hori baino okerragoa: ebanjelioko pasarte apokaliptikoei hondamendizko esanahia ezarri die; zoritxarrez, 22
  • 23. katolikoen artean oraintsu arte bizirik egon den ikuspegia, hain zuzen (oraindik ere dagoena?)» Dechepare herrikoi egin duena «Kontrapas» izeneko poema izan da: «Heuskara, ialgi adi plazara!» Autore honekikoa bukatzeko, Euskal Herriak nahi dezala «Sautrela» poemako azken hitzok egia bihur daitezen: «Debile principium melior fortuna sequatur» (hasiera apalak izan dezala zori hobea). Protestanteen arteko batzuk Merezi luke gai hau sakon samar aztertzea. Lan asko egin da gure artean honetaz. Eta ez naiz luzatuko. Baina gure arteko protestantismoaren protagonista nagusia den Joannes Leizarragaren itzalpean beste hainbat jende jardun da lanean. Hor dira, batzuk aipatzeko: ─Nafarroako eta Biarnoko errege-erreginak: Enrike II.a eta Margarita; kalbinismoaren kide bezala ofizialki deklaratu ez baziren ere, haren aldeko agertu ziren; ─aurreko bien alaba Juana Albret eta Antonio Borbon senarra Nafarroako errege bihurtu ziren 1555an (berez, Nafarroa osoko; izatez, ordea, Nafarroa Behereko soilik; dakigun bezala, Errege Katolikoek konkistatua baitzuten Nafarroa Garaia 1512an); Juana kalbindar egin zen, eta berak eragin zuen Testamentu Berria-ren euskaratzea; baina erlijio- gerla zela-eta kalbindarrak galtzen atera ziren, eta Juanak eragindako mugimendua ere etena. ─Joannes Leizarraga (1506-1601) izan zen protagonista handiena mugimendu honetan, gure arloari dagokionez bederen. Beste batzuen laguntzarekin euskaratu zuen Testamentu Berria. Bibliaren zati handi baten lehen itzulpena ─Pierre d´Urte (1644-1717). Donibane Lohitzunen jaioa. Fraide kaputxino zen, baina, nola ez dakigula, Ingalaterran agertu zen lanean; segur aski, Ipar Euskal Herriko erlijio-gerlan (protestante/katoliko artekoan) galtzen ateratzean, ihes egin beharra gertatu zitzaion. Testamentu Zaharreko Hasiera liburua eta Irteera liburuaren zati bat euskaratu zituen. K. Mitxelenak dioenez hizkera laua eta jatorra du, Donibane Lohitzuneko euskara. Protestanteek, gerora, Leizarragaren itzulpenaren hainbat argitalpen egin zituzten: osorik nahiz partez, bere hartan nahiz ukituren batekin. 23
  • 24. Eta gatozen Iparraldeko Sarako Eskolara. Hor, jakina den bezala, Axular da izarra. Sarako Eskola Pedro Axular (1556-1644). Urdazubiko Axular etxekoa izan arren eta ordurako Nafarroa Garaia konkistatu zelarik, Lapurdin ageri da apaiz- lanean; Saran, hain xuxen. Ezaguna da haren lana: «GERO, bi partetan partitua eta berezia», Bordele, 1643. Liburuak aszetika du gaia: gerotik gero ibiltzearen arriskua. Salamancan ikasi zuen Axularrek. Zergatik han? Zergatik ez Oñatiko Unibertsitatean? Honi, Ignazio Zuloagak «Gipuzkoako Toledo» izena eman zion, eta On Rodrigo Mercado de Zuazola gotzainak, Oñatiko semeak, fundatua zen 1540an, Paulo III.a aitasantuaren bulda tartean zela. Ez noa liburuko euskararen laudoriotan luzatzera. Edukiaz, zer esan? Gau batean esna nintzela, gogora etorri zitzaidan: «Zer erantzungo hioke norbaitek galdeko balik “zein duk gustukoago: Leizarragaren Testamentu Berria ala Axularren Gero”». Garbi dut: edukiari dagokionez, Leizarraga; euskarari dagokionez, Axular. Bada, ordea ─bidenabar aipatzeko─ , beste arazo bat aski zirikatu izan nauena; batez ere, 1609an Lapurdin Pierre de Lancre inkisidoreak, «sorgin» bila egin zuen sarraski-aldia Axularrek aipatu ere ez izana. Pentsa dezagun Lancre 1609an aritu zela, eta Axular 1596an apaiztu zela, 1600dik aurrera Sarako erretore zela eta 1643an plazaratu zuela bere lana. Are larriagoa da arazo hori kontuan hatzen bada, Axular bertako erretore zela, Sarako bereko neskatilak ere atxilotu zituenean; «1609ko auziak, Lapurdin» liburuan (Lapurdi 16/2909, 46. or.) datorrenez, 9 lagun atxilotu zituen Sara-n; haietarik lau 10-17 urtekoak; haietarik bat, 14 urtekoa, erre egin zuten. Gainera, Kalahorrako inkisizioak ezarria zuen zentro bat Axularren jaioterrian, Urdazubin. Badirudi, K. Mitxelenak bere egiten duela Aingeru Irigarairen iritzi hau: «Apunta con razón A. Irigaray que sólo puede tomarse como una manifestación de disconformidad, no menos elocuente por callada, que Axular, que tanto por el lugar de su nacimiento como por el de su residencia vivió tan cerca de los centros de brujería, no haga mención de ésta en su extenso libro ascético» (L. Michelena, Historia de la literatura vasca, Erein, 62. or., 1. oharra). Oso bihotz oneko ageri dira Irigarai eta Mitxelena. Baina, egia hori ote den ez nago batere seguru. Ioannes de Haraneder. Iparraldeko beste hainbat idazleren artean, beste bat aipatu nahi nuke. Joannes Leizarraga kalbindarraren ondoren, baina mende eta erdi beranduago (1740), Testamentu Berria euskaratu zuena. Beraz, Haraneder aurreratu egin zitzaion, Biblia herri-hizkuntzaz 24
  • 25. jarri ahal izateaz urte batzuk geroago aitasantuak atera zuen dekretuari; sumatu zuen, nonbait, giro-aldaketa zetorrela eliza katolikoan Biblia herri- hizkuntzan jartzeaz. Benedikto XIV.a aita santuak Brevis agiria atera zuen 1757an Biblia herri-hizkuntzan irakurtzeko baimena emanez. Dena den, nahasmendu handia da Haraneder honen inguruan. Ez naiz sartuko horretan. Soilik esan dezadan, jatorrizko itzulpen hau ez zela argitaratu, Patxi Altunak paraturik, Euskaltzaindiak 1990ean plazaratu zuen arte. Nahasmendua, alegia, beste lagun batzuek, Haranederrena oinarritaz hartuz, berena moldatu zutelako eta publikatu harena bailitzan; soilik, ordea, lau ebanjelioak argitaratu zituzten, eta Haranederrek Itun Berri osoa zuen euskaratua, eta hala argitaratu zuen Euskaltzaindiak. Hegoaldean Iparraldekoen loratzeaz hitz egin dudan arren, Hegoaldean ere izan ziren lantxo apal batzuk. Gogoratu lehenago ere esandakoa; Trentoko kontzilioaren ondoren, Erromak agindurik, gotzainak askoz gehiago arduratu ziren eliztarrak kristau-dotrinaz janzteaz. Alabaina, K. Mitxelenak iradokitzen duenez, baliteke Leizarragaren lanak bere eragina izana horretan. Nolanahi dela, hainbat dotrina idatzi ziren. Adibidez: ─Juan de Beriain-en Dotrina Christiana, Iruñean1626; elebiduna. ─ Sancho de Elso, Doctrina Christiana, Iruñea 1561; badirudi hau izan zela lehenengo dotrina; baina ez da gorde honen alerik. Beste dotrina gehiago izan bide ziren, baina ez dugu ezagutzen Otxoa de Arin-en 1713koa arte. Bizkaierazko dotrinaz, baditugu Kalahorrako on Pedro Manso gotzainaren hitzak: «que Nos assí lo hemos començado a hazer en nuestro tiempo» eta, izatez, ezaguna da Docrtina christiana en romance y basquençe (Bilbao, 1656). Halere, gogora dezadan Ondarroako erretorea den Jose Mari Rementeriak aldi horretaz ari dela dioen hau: «Azken gizaldiotan, Eliza osoan erabili diren Kristau Ikasbide gehienak 1566an agertu zen Catechismus Romanus-en oinarrituak izan dira; baina Trento-ko Dotrina haren alderdi on asko −haren Bibli kutsua, Irakatsi guztiak Kristoren inguruan eratzea, metodu aldetik ematen dituen argibideak... − guztiz alde batera uzten dituztela. Dotrina hauen ardura guztia, herejeen aurka, fede egiak argi irakastea izango da» (“Euskal «Kristau Ikasbideen» historia 25
  • 26. laburra”, in: Nimegako Katekesi Institutua. Kristau Ikasbidea. Oñati: Jakin. XX). Juan Perez de Lazarraga (1550-1605). Hegoaldearen lehen loratzea berandu etorri zela esan dudan arren, eta nahiz ez den, berez, «Euskara eta Eliza» gai honetan sartzen, egoki iruditu zait autore hau ere aipatzea. Eta jo dezagun dezagun Hegoaldeko idazle handiagoetara. Esan bezala, Iparraldeko loratzetik 200 urte inguru geroago harrotu zen idazle- mugimendu handia Hegoaldean. Guztien buru Manuel Larramendi. Manuel Larramendi (1690-1766) Jesuita zen.Euskararen apologista handia. Hauts asko harrotu zuen. Aldeko asko izan zuen, baina kontrakoak ez gutxiago. Euskaraz gutxi idatzi zuen. Oso entzunak dira haren gaztelaniazko batzuk: De la antigüedad y unibertsalidad del Bascuence en España (1728); El imposible vencido. Arte de la Lengua Bascongada (1729), Discurso histórico sobre la antigua famosa Cantabria (1736), Diccionario trilingüe del Castellano, Bascuence y Latín (1745) eta Coreografía o descripción general de la Muy Noble y Muy Leal Provincia de Guipúzkoa (1882) Orduan bezala gaur egun ere gaurkotasun handia duen haren deia ezin izan dut bazterrera utzi. Kexatzen da jendearen etsai-jarreraz: «Hi ta hire balleracoac besteric ezpaliz mendarte oietan, eusqueraren saietsetic euscaldunoc galduac baita ondatuac ere guinduquec erdaldunen becaitzez, ecin ecusiaz ta juzcu gaiztoz. Baldin elcar artzen baguendu gucioc, nor bere sallari dichecala, Francian ycaratuco guintuque Franciar guciac, ta Españian Españiar guciac. Non da ordea elcarte ori? Nagoan ysillic. Nere min garratzena da, are eztacuscula onetatic darraizcun calteac eta gaitzac eta, dirudienez, ezagutuco ere eztitugula, ditugun on piscac galdu ditzagun artean elcarte ori?» (Coreografia 268. or.). Halere, Larramendik jarraitzaile onak izan zituen: Agustin Kardaberaz (1703-1770) jesuita, Sebastian Mendiburu (1708-1782)… Aipatzeko baino ez bada ere, ezin utzi alde batera 1764an Bergaran sortu zuten Sociedad Bascongada de los Amigos del País. Menéndez Pelayo-ren hitzetan: «la primera escuela laica de la nación» (aipatua L. Michelena, Historia de la literatura 108. or.). Zori txarrez espainola hartu zuten tresnatzat, euskara erabat baztertuz. 26
  • 27. Aro modernoa: konklusioa Aro Modernoaren atala bukatzeko: 1.-Erromak, euskarari dagokionez, kalte bikoitza egin zigun: batetik, Nafarroaren 1512ko konkistatzaileei haizea eman zien, eta laguntza handia; bestetik, Biblia herri-hizkuntzan jartzea debekatuz, atzerapen handia eragin zuen euskararen garapenari dagokionez. 2.-Euskal Herriko gotzainei dagokienez, gehienak kanpotarrak izan ziren; edozein kasutan, euskararik ez zekiten. Nekez egin ziezaioketen on handirik Euskal Herriari. Egia handia da Jose Migel Barandiarani leporaturik ikusi ditudan hitz hauena: «Bizi ez duguna ezin dugu ongi ulertu». 3.-Herriari dagokionez, ongi eutsi zion euskarari. Baina esan behar da euste aski pasiboa izan zela, inkontzientea-edo. Han eta hemen kontrako haizea jotzen hasi zenean, galdu egin zuen aspaldiko tinkotasun hura. 4.-Apaizen jokabidea. Idazleen kasuan ikusi dugunez, gutxiengo batek fermuki eutsi zion. Gehienek, ordea, aski lasai jo zuten errazera. Eta ez euskarari dagokionez bakarrik, baita ebanjelizatze-lanari dagokionez ere. Koldo Mitxelena harriturik agertu da Iruñeko eta Kalahorrako gotzainak beharturik sentitu izanaz apaizei esatera predikua eta dotrina eliztarrei beren hizkuntzan eskaini behar zietela. Horrek ondo adierazten du Ternuako arrantzaleen erantzuna, «Zer moduz» galdetzen zitzaienean: «Apaizak hobeto» (l. Michelena, Hist Liter. 62. or.). Erlijiosoen artean frantziskotarrak eta jesuitak ageri dira konprometituenak. Azken Erdi Aroan, frantziskotarrekin batean, ebanjelizazio-lanean (ez dakit zertaraino euskaraz) indartsu ageri ziren domingotarrak ez dira gehiegi nabarmendu Aro Modernoan Erlijiosez, mojez alegia, ez dut aurkitu testigantzarik. Emakume laikoen testigantza De Lancreren inkisizio-pertsekuzioan benetan harrigarria izan zen. Euskarari eta beren iritziari eutsiz, bizia emateraino. Hain zuzen, De Lancrek 1609an Lapurdin atxilotu zituenak emakume izan ziren gehienak; asko, gazteak. Axularrek arazo horretaz hitz bat ere ez esan izana aipatu dut. Harrigarriagoa egin zait garai hartan Baionako gotzaina zen Etxauz-ek arazoan parte hartu izana, baina soilik De Lancre hura apaizak atxilotzen hasi zenean. 5.-Herri-kontzientzia. Gutxiengo baten kontua izan zen guztia. 27
  • 28. 6.-Idazleak. Garai eta giro hartan izateko, aski txukuna izan zela parte-hartzea esan behar. Espainiako Carlos III.a erregeak jesuitak deserriratzearekin, euskararen munduan aski bizkor ari ziren batzuk ere atzerrira joan beharra izan zuten. Laikoen parte-hartzeak huts egin zuen neurri handian, ia erabat. Oso esanguratsua da Azkoitiko Zalduntxoen (Caballeritos de Azkoitia) Los aldeanos críticos (1758) liburuan datorren esaldi hau: «… ya sabe vuestra merced que esto de teólogo en España es lo mismo que hombre unibersal. No ignora vuestra merced que están acostumbrados a que se les consulte, no sólo en puntos de Religión y conciencia, sino en todo género de cosas» (in L. Michelena, Hist. Lit. 109. or.). 7.- Nolaz Ipar Euskal Herriko indarra euskal literaturan Zerbait esan dut lehenago. Hona Juan San Martinen iritzia eta Davantena: Ipar Eusk. literatura indartsu: «Ifar Euskal Herrian ideologia- borrokek bizkortu zuten euskarazko literatura. Politika eta erlijioa nahastu ziren eta elkarren arteko norgehiagoka sortu zen lehenbizi; kalbindarrak bere dotrina berriak hedatu nahirik eta katolikoak kontrakanpaina bat ondorean. Dena izan zen euskal literaturaren bizkortzerako eta pizteko. Horrela, XVI. mendearen azkenaldea eta XVII.aren lehenak sustraitu zuen gure literaturaren hastapena» (Juan San Martin, in Euskera XX. 1975, 205 eta 206. or.; aipatua Davant-ek in Belapeyre, Catechisme laburra, Euskaltzaindia 1983, 29. or.). «Literatura landua ideologian oinarritua da, ekonomian baino gehiago» (Davant, ib.) 4.-ARO GARAIKIDEA Frantses Iraultzatik (1789) gaur arte. Esan dezadan segitutik, Frantses Iraultzak geratzen zitzaizkion eskubideen azken hondarrak kendu zizkiola Iparraldean eliza katolikoari; halere, gertaera hori eliza suspertzeko aukera izan zen. Esana denez, Frantziako eta Espainiako gobernuen hizkuntza- politika indartuz joan zen Aro Modernoaren azken aldean. Euskaren kaltetan. Frantses Iraultza, bestalde, ideologia biren arteko borroka jatorri izan zen: liberalen eta erregimen zahar edo erregezalearen artekoa. Liberalek, Frantziako Iraultzaren eragile izan zen ideologiaren jarraitzaileek alegia, alde batetik, eta karlistek eta bestek, bestetik, muturka jardun zuten. 28
  • 29. Frantse Iraultzaz bi hitz: Helburuak: hasiera batean, erregearen boterea mugatu nahi izan zuten. Gero zorroztu egin zen haien jarrera eta eredu politiko zahar guztia suntsitu nahi izan zuten. Frantses nobleziaren pribilegioak desegin. Eskualdeetako estatutuak ere desegin. Ez zuten kontuan hartu privilèges deitzen zituzten haiek privata lex, hots, lege propioa zirela. Besteak beste, hizkuntza bakarra ezarri zuten. Azken batean, Hego Euskal Herrian ere halatsu gertatuko zen: foruak pribilegiotzat hartuko zituzten eta ez lege pribatutzat. Oraindik ere jende batek horrela irizten dio euskal foruez hitz egitean. Esan behar da ere, Euskal Herrian Iraultza horren ideologia liberalaren lehen ordezkari izan zen REAL SOCIEDAD BASCONGADA DE AMIGOS DEL PAÍS (1765) delakoak, erakunde bezala, ez zuela urratsik eman euskararen alde (Xamar, 156. or.). Garai hartan zer giro zen adierazten du horrek, euskarari dagokionez. Teorian euskara lantzeko helburua bazuen ere aipatu Soziedadeak, baina praktikan elkartearen jarduera guztiak erdaraz izan ziren; garaiko eskolatuenen joera nolako zen adierazten du. Gaur egun Deustuko Unibertsitatetik eta Iruñekoetatik ateratzen diren goi-eskoladun askoren zoria gogorarazten du. Ipar Euskal Herriari dagokionez, Frantses Iraultzak kolpe gogorra eman zion euskarari: estatu bat, lege bat, hizkuntza bat izan zen Iraultza haren jarrera. Eta, jakina, eragin gogorra izan zuen horrek, bai eskoletan, bai jendearen herri-kontzientzian. Eta herriarekiko eta euskarekiko sasi- kontzientzia hori sakonduz joan zen, harik eta XX. mendeko bigarren erditik aurrera, Hegoaldeko mugimenduak eta errefuxiatuak zirela medio, hein handian, esnatze bortitz bat izan zen arte. Ahaztu gabe, esan nahi nuke, aipatu XX. mendearen erditik aurrerako Iparraldeko mugimendu horretan, bazterturik-edo gelditu ohi den emakumeen lana azpimarratu beharra dela; horren lekuko bizi naiz; Iparraldeko ikastolen lehenengo andereñoa ez bada (uste dut lehenengoa dela), lehenengoetakoa izan zen Lazkaotik ihesi joan zen Libe Goñi (amaren aldetik, Intxaurrondo kuartelean hil zuten Mikel Zabaltzaren lehengusua); lehenengoetako beste batzuk ere ezagutu genituen Lazkaon. Iparraldeari gagozkiola, kontuak hartzekoak erlijioen ikastetxeen kontra gobernuak hartu zituen bideak; batez ere, 1904an. Salletarrek oso ondo dute horren berri. Hegoaldean, Frantses Iraultzaz gero, eta batez ere aipatu ideologien arteko borrokaren ondorioz, gerla gerlaren gain bizi izan ziren Bigarren Karlistada (1872-1876) arte: Konbentzio-gerla (1793-1795), Napoleonen kontrakoa (Frantsestea) (1808-1814), Errege-gerla (1821-1823) 29
  • 30. (konstituziozaleen eta erregezaleen artekoa), Lehen Karlistada (1833-1839) (neurri handian foruak galtzea ekarri zuena) eta Bigarren Karlistada (1872-1876) (foruak erabat galtzea ekarri zuena, Canovasen eskutik); noski, tartean izan ziren beste hainbat altxamendu aipatu gabe. XX. mendean entzunagoak ditugu: bi mundu-gerlak eta hurbilagotik erasan ziguten 36ko gerla eta haren segidako frankismoa, sekulako hondamena ekarri zigutenak. Ezin ahaztuzkoa dugu, era berean, XIX. mendearen azken herenean eta XX. mendearen bigarren erdian izan genituen immigrazio-saldo salbaiak. Euskarari dagokionez, urrats ezkor handia. 4.1.- Erromaren eragina Gasteizko elizbarrutia (Araba-Bizkaia-Gipuzkoa) 1851ean sortu zuten, eta Erromaren eta Espainiako Gobernuaren arteko konkordatua aurreikusi, nahiz ez zen gauzatu 1862a arte. Konkordatu horren arabera , gotzainak euskalduna behar zuen izan. Hala esaten zuen 1861ean Erromatik Madrilera iritsi zen ezarpen-buldak. Ez alferrik; segidako gotzainak, urte askotan, espainolak eta espainiazaleak izan ziren (Karmel 266. zk., 2009-2, 5. or.). Eta, jakina, berriro ere Jose Migel Barandiaranena: «Bizi ez duguna ezin dugu ongi ulertu». 1936ko gerlan ere, hasieran koloka egon ondoren, Franco garaile zela ikusirik, haren alde agertu zen Erroma. Gotzainek besterik ez zuten behar izan berenari gogor baino gogorrago eusteko; baina horietaz, geroxeago Jakina denez, Vatikano II.a Kontzilioa (1962-1965) arte, latinari eutsi zion Erromak meza guztietan eta sakramentu-emate guztietan. Alde horretatik, 1950ean Orixeren Urte guziko Meza-Bezperak argitaratu izana gertaera handia izan zen askorentzat. Ordudanik meza jarraitzen ahal genuen euskaraz. Jakina, are gertaera handiagoa Vatikano II.aren ondoren liturgian sakramentuak euskaraz eman ahal izana. Hainbat dokumentutan aitortu izan du Erromak hizkuntzen eta kulturen balioa. «Salbamen-mezuaren eta giza kulturaren artean lotura ugari dira» (Gaudium et spes 58. zk.). Eta Joan XXIII.ak: «Gutxienen bizimodua hobetzeari ekin behar diote agintariek, hizkuntzari, kulturari, tradizioei baliabide eta ekimen ekonomikoei dagokienean, batez ere» (Pacem in terris 96). 30
  • 31. «Sobre este fundamento antropológico se apoyan también los derechos de las naciones, que no son sino los derechos humanos considerados a este específico nivel de la vida comunitaria. Una reflexión sobre estos derechos no es fácil, teniendo en cuenta la dificultad de definir el concepto de nación que no se identifica a priori con el de Estado. Es, sin embargo, una reflexión improrrogable, si se quieren evitar los errores del pasado y tender a un orden mundial justo. Algo presupuesto de los demás derechos de una nación es su derecho a la existencia: nadie ─un Estado, otra nación o una organización internacional─ puede pensar legítimamente que una nación no sea digna de existir. Este derecho fundamental a la existencia no exige una soberanía estatal, siendo posibles dignas formas de agregación jurídica entre diferentes naciones, como sucede en los Estados federales, en las confederaciones o en Estados caracterizados por amplias autonomías regionales. Puede haber circunstancias históricas en las que agregaciones distintas de una soberanía estatal sean incluso aconsejables, pero con la condición de que suceda en un clima de verdadera libertad, garantizada por el ejercicio de la autodeterminación de los pueblos». (Joan Paulo II.ak ONUren Batzar Nagusian, 1995-10-05). Baina, batetik, botere tenporalei, gobernuari etab.i, egiten dizkie horrelako gomendioak eta ez, hainbeste, bere buruari; horixe dio Antonio Añoveros Bilboko gotzainak bere hitzaldi sonatuan: «Sin embargo, la Iglesia debe comenzar en su propia vida interna aquello que aconseja instaurar en la vida civil. Esto presupone adaptar su acción pastoral y educativa a las características propias de la población que debe evangelizar y educar en la fe» (Antonio Añoveros, in Kurt Egger, Iglesia y minorías étnicas. Desclée, 1998, 146. or.) Bestetik, modu abstraktuan egindako horrelako aitorpenak ezerezean gelditu izan dira askotan eguneroko bizitzara etortzean. Oker kroniko handia da hori Elizan: modu abstraktuan eskubideak aitortu, baina praktikan, mila sasi-arrazoi dela medio, dena deskafeinaturik utzi; puntu batean izan ezik: sexu-arazoetan izan ezik. Halere, badira bere buruari aplikatzen dizkionak ere. Dokumentu edo agiri horietarik dira bere buruari aplikatzen dizkion beste hauek, batzuk aipatzeko: ─ «Atzerriko herrialde batera joan behar duen orok, oso aintzat izan bitza haien ondarea, hizkuntzak eta ohiturak» (Elizaren misio-ekintza, AG, 26. zk.) 31
  • 32. ─«Oso komenigarri da [jatorrizkoan “expedit”; komenigarri baino sakonagoa], gainera, herrialde berri batera doazenak saia daitezen ez bakarrik bertako hizkuntza behar den bezala [“apte cognoscere”] ezagutzen, baita apalki zerbitzatu nahi duten herri haren berariazko izaera psikologiko eta soziala ere, harekin ahalik hobekien [“quam perfectissime”] komunikatuz». (Apaizen ministerioa eta bizitza PO 10). Tokitan gelditu dira Euskal Herrian izan diren eta diren gotzain eta bestelako eliz agintarien jokabideak. Zenbat bider egokitu zaigun misio- lurraldeetako klero indijena eskatu behar izatea, geurean atzerritarrak jaun eta jabe ditugularik! ─Gaudium eta spes osoa ere hor dago, munduko balioez ari dena; besteak beste Kulturaz eta hizkuntzaz. ─ Paulo VI.ak, 1974ko Eguberrietan Kardinalei mintzo zitzaielarik, esana: «... Herri guztien eskubide guztiak, autodeterminaziorakoa eta independentziarakoa barne, behar bezala aitortuak eta onartuak ez direino, ezingo da bake egiazkorik eta iraunkorrik izan». ─ Joan Paulo II.k gogoraraztzen zuenez, kanpotiko ezein legek ez instantziak ukatu edo galarazi ezin duena : «... Diskriminazio modu bereziki larria. Dirkriminazio modu dramatikoenetako bat da talde etnikoei eta gutxiengo nazionalei diren bezala bizirauteko funtsezko eskubidea ukatzea edo galeraztea. Horixe gertatzen da beraien ezabatzea edo erbesteratzea saiatzen denean, eta beraien identitate etnikoa ezagutezina bihurtzeraino ahultzeko ahaleginak egiten direnean. Bidezkoa al da gizateriaren kontrako krimen hain larrien aurrean isilik gelditzea? Ez da gehiegitzat jo daiteken ahaleginik gizakiaren lotsagarri diren aberrazio hauek bukatzeko eginahaletan». (1999ko Bakearen aldeko Jardunaldi Mundiala.- «Benetako bakearen muina giza eskubideen begirunean datza»). ─ Modu informalagoan Benedikto XVI.ak baietsi du euskal kulturaren berezitasuna. El Papa reconoce la «pluralidad cultural en España, con vascos y catalanes». Baina egiazko orduan, zer? «El libro-entrevista con Benedicto XVI del periodista alemán Peter Seewald, 'Luz del mundo': el Papa confirma que la comparación que hizo en su viaje a España con los días de la Segunda República no fue una improvisación, pues repite tal cual la misma polémica idea. Dice: “España es un país de contrastes dramáticos. Pensemos en el contraste entre la República de la década de 1930 y Franco, o en la dramática lucha actual entre la secularidad radical y la fe decidida”. Pero además destaca de forma inesperada que es un país “que hoy como ayer se encuentra en un gran 32
  • 33. proceso histórico, que cuenta además con una pluralidad de culturas que se encuentran, por ejemplo los vascos y los catalanes”. Es una mención curiosa, pues no era necesaria, pero el Papa ha querido subrayar esa diferencia. No es un aspecto secundario en una situación como la que vive la Iglesia vasca, donde los nombramientos de los obispos de San Sebastián y Bilbao han causado tantas fricciones, y que está enmarcada en la tensión tradicional con el grueso de la Conferencia Episcopal. Ratzinger, que es bávaro y conoce la importancia de la identidad del territorio, parece sensible a estos aspectos. Si bien en otro pasaje del libro, hablando de las fuerzas centrífugas de la Iglesia, opina que “la tendencia hacia las Iglesias nacionales es un anacronismo en la sociedad globalizada”». Lehentxeago esan dudanaren lekuko argia da paragrafo hori: batean, taldeen ezberdintasunak aitortu, bai, baina, beste batean, eliza nazionalen bila ibiltzea anakronismotzat jo, ñabardura handirik egin gabe. Bada beste arazo bat euskaldunek ezin ahantzi duguna. Gure herrian arazo larriak bizi izan ditugunean, behin eta berriz jo nahi izan da arazoa aitasantuari berari agertzera. Baina, beti, Berlingo behinolakoa baino murru gogorragoa aurkitu izan da Erroman. Hor ditugu, buruz aipatzeko, 36ko gerlakoan Erromara joan ziren apaizak; Pio XI.arekin egon nahi zuten; baina alferrik; doi-doi, Pacellik hartu zituen, Pio XII.a izango zenak, eta jela baino hotzago hartu ere (luze azaldu du pasadizo hau Juan de Iturraldek, La Guerra de Franco, Los Vascos y la Iglesia, II. liburukia, Publicaciones Clero Vasco, Donostia, 1978, 254-257 or.). Beste kasu bat: duela urte batzuk presoen gurasoek joan nahi izan zuten. Alferrik. Euskal Herriko apaizek ere behin baino gehiagotan egin izan diote eskaririk idatziz. Hego Euskal Herriko gotzainek berek, guztiek, eta Madrileko gotzain batzordearen oniritziarekin, eskatu zuten gure bost elizbarrutiak ─Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Iruñea eta Tutera─ berregituratu zitzaten. Dena alferrik. Aipatu eskari horren aurrekoa den beste arazo bat. 1950ean Gasteizko elizbarrutia banatu egin zuten. Zergatik? Azaleko arrazoia: elizbarruti batentzat jende gehiegi zela orduko Gasteizko elizbarrutian; munduan elizbarruti handiagorik ez balego bezala. Setien bera ere ausartu da, noizbait, esatera arrazoi politikoak ibili zirela hor tartean; nire baitarako ez dakit horrelako jokabideri , alde batetik «arrazoi» deitzerik badagoen eta bestetik «politiko» deitzerik. Eliza katolikoak, mendeak joan mendeak etorri, bizi duen kontraesan makurra dago jokabide horren azpian: bere burua munduko beste estatuen parekotzat hartzea; horrek eragiten eta 33
  • 34. behartzen du «diplomazia» deitu ohi duten faltsukeriara eta maltzurkeriara jotzera. Nolanahi ere den, aitortu beharra dugu elizkizunetan euskara sartzeko bidea urratu izana egundoko altxorra izan dela Euskal Herrian eta mundu osoan. Ezin esan txalotzeko jokabidea izan denik. Aspaldian eskura izan behar genuena da. Alde horretatik, Joanes Leizarragak eta Euskal Herrian izan diren ebanjeliko batzuek (ez, haatik, guztiek) irakaspen ederra eman izan diete katolikoei. Zer esanik ez ebanjelikoak hemen baino ugariago izan diren eta diren beste lurralde askotan. Ebanjelikoek, hasieratik, beren ospakizunetan herri-hizkuntzaz baliatu izan dira, izan ere. Begi-bistako jokabidea, gizabidezkoa. Dena den, okerrik handiena, Erromak ezarri izan dizkigun gotzainen kasua da. Guztia Espainiako eta Frantziako gobernuei loturik jokatu izateagatik. Inoiz edo behin agertu du Erromak uztarri hori bota nahia (nahikeria, hobeto esan). Donostiako gotzain izan zen Argaiak badu horretaz esaldi bat Kontzilioari buruzko bere DIARIOn (Vat. II.ean izan baitzen). Argaiaren arabera, Vatikano II.a bitartean, 1964an, Riberi nuntzioak, arrazoi linguistikoengatik, Espainian gotzain batzuk tokiz aldarazi zituen. Hau dio Donostiako Argaia gotzainak bere Diario-n (1964-11-07), 334: «Larga conbersación con mons. Bascuñana (Solsona) . Me refiere su traslado de la diócesis de Ciudad-Rodrigo a la actual. Ha partido de la iniciativa personal de Mons Riberi. Como ha obedecido a la misma iniciativa, el traslado a Gerona de mons. Jubany, contra la voluntad del gobierno, me dice. Se ve que la Santa Sede quiere que cada región lingüística en España, tenga obispos, natu et lingua, del país» (aipatua Joseba Intxausti, in Karmel 266. zk., 2009-2… 59. or.). Halere, horrelakoak huskerian gelditu izan dira. Eta Euskal Herrira tokian tokikoak bidali izan dituenean ere… burua, kasurik gehienetan, beste nonbait zutenak izan dira eta dira. Beste maila bateko adibidera joz, harako gogoeta zorrotz hura gogorarazten didate gotzain horiek guztiek: behien ganbela Euskal Herrian, baina errapea Madrilen. 4.2.- Gotzainak eta elizbarrutiak Erromaz aparte ari izan naizen bezala, gotzainez ere aparte jardun nahi izan dut. Halere, jarduteko orduan, nekoso gertatu zait gotzainena eta apaiz-erlijiosoena bereiztea, batzuetan hain korapilaturik ageri baitira. Halere, gauza batzuetan neureari eusten saiatu naiz. 34
  • 35. Gauza asko legoke hemen aipatzeko. Hainbat parametro aztertzen ahal lirateke, inkestak eginez eta paperak miatuz. Esaterako: - meza elebidunen izaera; - euskarazko homilien edukia eta erdarazkoena; - seminarioetako eta komentuetako formazioa; - katekisten formazioa; - pastoraltzako arduradunen formazioa; - katekesia; - helduen bilerak; - gotzainen idazkiak: itzulpenak ala euskaraz sortuak?; - eliz atarietan aurkezten diren idazkiak; - argitalpenak; - zenbat argitalpen euskaraz?, eta nork?; - erdaraz dagoen materialarekin konparazio-hurbilpen txiki bat; - apaizen, katekisten, pastoraltzako arduradunen euskara-kalitatea; - etab. Ezinezkoa zait horretaz guztiaz hitz egitea. Aro Modernoko Eliza katolikoaren bekatu estrukturalak, oro har, indarrean jarraitu eta jarraitzen du. Esan nahi da, kanpoko gotzainak izan ditugula nagusiki, jaun eta jabe (ezin esan nik horietaz ebanjelizatzaile izan direnik). Edota euskararik ez zutenak gehienak. Eta euskara zekitenen artean, nik dakidala, bat bakarra ─ Karmelo Etxenagusia ─ lanbideari dagokion mailako euskaradun. Lanbideari dagokion euskara-maila esatean, argi da zer esan nahi den. Bestelako zertzeladetan sartu gabe, hauxe: gotzain bati zer erdara- maila ─espainolez nahiz frantsesez─ eskatzen zaio? Gutxienez, pareko maila eskatzen diot nik euskaraz: gotzain izan, apaiz izan, Gasteizko lehendakari izan, katekista… Alde horretatik, 70ko hamarraldian Eguberri inguruan, hainbat urtetan, bilerak eginak gara erlijioso- eta erlijiosa-sail handia Loiolako Santutegian. Han agertu ziren arazoetako bat izan zen hau: Euskal Herriko erlijioso eta erlijosa asko atzerrira bidaltzen zituztela kongregazio-buruek. Hala, Txostenak bidali izan genizkien kongregazio- buruei jokabide maltzur eta gaizto hori salatuz. Kasuren batean, jaramon egin ziguten. Dena den, kontzientzia koloka jartzeko izan bide zen. Erlijiosoen kasurik ez dut ezagutzen, bai erlijiosa batena, zeinak utzi egin batzuen kongregazioa, kasurik egiten ez zietelako. 35
  • 36. Pertsona batek, Euskal Herrian, dagokion euskara-mailarik ez izatea, herriaren zapaltzaile izatea da: euskaraz bizi nahi duen herritar bat erdaraz bizitzera behartzen du halakoak; zer esanik ez delako pertsona erdalduna kargu altukoa denean. Sinestezin bezain lotsagarri gertatzen zait Euskal Herriko gotzain batek, ez bakarrik euskara-zipitzik ez jakitea,baita gotzain bati dagokion mailako euskararen jabe ez izatea ere: ez goi-mailako hitzaldi bat emateko (gaia gatazkatsua-edo delako; Gipuzkoako Goierriko Euskal Eskolako koordinatzaileak izan du duela gutxi horrelako esperientziarik), ez atzain-gutun bat idazteko… Baina, zoritxarrez, horixe da Euskal Herriko gure egoera. Dakidala, esan bezala, izan diren gotzain guztien artean, Karmelo Etxenagusia bakarrik izan da euskara-maila egoki baten jabe. Beste inor ez. Hartara, horietako nornahi giza eskubideez jarduten entzuteak goraka eragiten dit. Jakina, hizkuntzaren jabe izatea hizkuntzarekiko jarrerarekin batean doa. Gotzainei dagokien puntu hau borobiltzeko segidako hau. Orduko, 1997ko, EKBko (Euskararen Kulturaren Batzarra-ko) Jose Jabier Iñigok eskaturik 1997-01-11n prestatu nuen Txostenetik aldatuko dut hona: «[Anjel Unzueta Zamalloa txostengileak dio:] Elizbarruti bakoitzak bere hizkuntza politika du, euskararen tokian tokiko egoerari aurpegi ematen ahaleginduz». Lehenik eta behin, «egoerari aurpegi eman» hori ez da, nire ustez, oso esapide jatorra, «kontra egin» esan nahi baitu; ez dut uste autoreak hori esan nahi zuenik. Dena den, hona orduan jarri nuena, aipatu Unzuetaren Txostenari erantzunez: «Gure mundu honetan, izen borobilak erabiltzen ohiturik gaude: "Hizkuntz politika": termino eta izendapen borobila! Ez nuke jakingo, ordea, esaten, adibidez, Donostiako Elizbarrutiak zein hizkuntz politika duen (hizkuntz politika esplizituaz ari naiz; praktikoaz besterik da; lan honetan aurreratu ahala, zerbait esanen dut horretaz). Uste dut, inoizka egin izan den zenbait deklarazio gorabehera, diozesi batek ere ez duela hizkuntz politika berariazkorik; praktikoa bai, baina, herriaren aurrean gaizki geldituko diren beldurrez-edo, espresatzen ausartzen ez diren hizkuntz politika: oro har, gaztelaniaren eta frantsesaren aldeko politika garbia, euskara morroi izateko». Eta orain adibide batzuk elizbarrutiz elizbarruti gotzainez Gogoan har izenburuko «adibide» terminoa. Beraz, segidan kasu batzuk aipatuko dira, kasu esanguratsuak. Iruñea 36
  • 37. Lehenik eta behin esan dezadan, mende askotan Iruñeko gotzaindegia atzerriko metropoli bati atxikia egon izan dela, aldi batean bati, bestean beste bati. Horrela 1956an metropoli edo artzapezpikutegi egin zuten arte; orduan ere, hara: elizbarruti sufraganeo edo atxikitzeak hiru hauek eman zizkioten: Donostia, Kalagurri eta Jaka. Gero ikusiko dugunez, Araba eta Bilbo Burgosi atxiki zizkioten. Jakina, arrazoi pastoralak zirela medio! Bestetik, 1984an Iruñea eta Tutera batu egin zituzten. Hori bai, eliz legeen bitxikeria losagarriak gordez: pertsona bat bera izango da Iruñeko artzapezpiku eta Tuterako gotzain. Zenbat umekeria! Hona Nafarroan izan diren gotzain gehienen zerrenda; Internetek ahalbide handiak ematen ditu kasu askotan; honetan, adibidez: • San Fermin (272-303) • Liliolo (g.g.b. 589-592) • Joan I. (g.g.b. 610) • Atilano (g.g.b. 683) • Martziano (g.g.b. 693) • Opilano (g.g.b. 829) • Wilesindo (848-860) • Jimeno (876-914) • Basilio (918-922) • Galindo (922-928) • Balentín (928-947) • Blasko I. (g.g.b. 971-972) • Bibas (g.g.b. 979) • Julian (983-985) • Sisebuto (981-997) • Eximeno (1000-1005) • Antxo "Handia" (1015-1024) • Antxo "Txikiar" (1025-1051) • Joan II. (1052-1068) • Blasko II. (1070-1076) • Garzia Ramirez (1077-1083) • Pedro Roquez-koa edo Anduque-koa (1083-1115) • Gilermo (1122) • Antxo Larrosa-koa (1122-1142) • Lope Artaxona-koa (1143-1159) • Antxo (1160-1164) • Pedro Compostelano (1162-1164) • Raimundo (1163) (1) 37
  • 38. Bibiano (1165-1166) • Pedro Paris-koa (1167-1193) • Martin (1193-1194) • Garzia Fernandez (1194-1205) • Joan Tarazonakoa (1205-1211) • Espárago de la Barca (1212-1215) • Gilermo Santonge-koa (1215-1219) • Remigio Nafarroa-koa (1220-1229) • Pedro Ramirez Piedrola-lakoa (1230-1238) • Pedro Ximenez Gazolaz-koa (1241-1266) • Armingo (1268-1277) • Migel Sanchez Unkastilo-koa (1277-1286) • Migel Periz Legaria-koa (1288-1304) • Arnaldo Puyana-koa (1310-1316) • Gilermo Mechín (1316-1317) • Raul Rossellet (1317) • Migel Maucondiut-ekoa (1317) • Semen Garzia Asiaingoa (1317) • Arnaldo Barbazan-ekoa (1318-1355) • Pierre de Monteruc (1355-1356) • Migel Sanchiz Asiain-goa (1356-1364) • Bernardo Folcaut (1364-1377) • Martín Zalba-koa (1377-1390 gotzain; 1390-1403 administratzaile ; iruindarra ; (Karmel 268. zenb.; 2009-4, 147 or.) • Migel Zalba-koa (1404-1406) (administratzaile) • Martin Eusa-koa (1406-1407) (bikario nagusi) • Nicolas Lopez Orreagakoa (1407-1408) (bikario) • Garzia Aibarkoa (1408) (bikario nagusi) • Lantzelote Nafarroakoa (1408-1420) (bikario nagusi) • Antxo Sanchiz Oteizakoa (1420-1425) • Martin Peraltakoa I. (1426-1456) • Martin Peraltakoa II. (1457-1458) • Joan Bessarion (1458-1462) (administratzaile) • Nikolas Etxabarrikoa (1462-1469) • Alfontso Karrilo (1473-1491) • Zesar Borgia (1491-1492) (orobat Valentziako artzapezpiku, eta Alejandro VI. aitasantuaren semea) • Antonio Pallavicino Gentili (1492-1507) (administratzaile) • Fazio Giovanni Santori (1507-1510) (administratzaile) • Amandeo Labrit-ekoa (1510-1512) (administratzaile) (1. aldian) • Joan Rufo (1512-1517) (administratzaile) • Amandeo Labrit-ekoa (1517-1520) (administratzaile) (2. aldian) • Alessandro Cesarini (1520-1538) (administratzailea) 38
  • 39. Joan Reina (1538-1539) • Pedro Pacheco Ladrón Gebara-koa (1539-1545) (orobat Jaengo gotzain) • Antonio de Fonseca, O.S.A. (1545-1550) • Alvaro Moscoso (1550-1561) (orobat Zamorako gotzain) • Diego Ramirez Sedeño Fuenleal-koa (1561-1573) • Antonio Manrique Valencia (1575-1577) • Pedro de Lafuente (1578-1587) • Bernardo de Rojas y Sandoval (1588-1596) (orobat Jaengo gotzain) • Antonio Zapata y Cisneros (1596-1600) (orobat Burgosko artzapezpiku) • Mateo Burgos Moraleja, O.F.M. (1600-1606) (orobat Siguentzako gotzain) • Antonio Benegas Figueroa (1606-1610) (orobat Siguentzako gotzain) • Prudencio Sandobal, O.S.B. (1612-1620) • Francisco Hurtado de Mendoza y Ribera (1621-1622) (orobat Malagako gotzain) • Kristobal Lobera Torres (1623-1625) (orobat Kordobako gotzain) • Jose Gonzalez Diez, O.P. (1625-1627) (orobat Konpostolako Done Jakueko artzapezpiku) • Pedro Fernandez Zorrilla (1627-1637) • Joan Queipo de Llano Flores (1639-1647) (orobat Jaengo gotzain) • Francisco Díaz Alarcón y Covarrubias (1648-1657) (orobat Kordobako gotzain) • Diego de Tejada y la Guardia (1658-1663) • Andrés Girón (1664-1670) • Pedro Roche (1670-1683) • Joan Grande Santos de San Pedro (1683-1692) • Toribio Mier (1693-1698) • Joan Iñiguez Arnedo (1700-1710) • Pedro Aguado, C.R.M. (1713-1716) • Joan Camargo Angulo (1716-1725) • Andres Murillo Velarde (1725-1728) • Melchor Angel Gutierrez Vallejo (1729-1734) • Frantzisko Ignazio Añoa Busto (1735-1742) (orobat Zaragozako artzapezpiku) • Gaspar Miranda Argaiz (1742-1767) • Joan Lorenzo Irigoien Dutari (1768-1778) • Agustin Lezo Palomeque (1779-1783) (orobat Zaragozako artzapezpiku) • Esteban Antonio Aguado Rojas (1785-1795) • Lorentzo Igual Soria (1795-1803) (orobat Plasentziako gotzain) • Veremundo Anselmo Arias Teixeiro (1804-1814) (orobat Valentziako artzapezpiku) • Joakin Xabier Uriz Lasaga (1815-1829) 39
  • 40. Severo Leonardo Andriani Escofet (1829-1861) • Pedro Cirilo Uriz Labayru (1861-1870) ; jaiotzez nafarra, Erriberrikoa ; Nafarroako 95. gotzaina ; aurrez Lleidako gotzain • Jose Oliver y Hurtado (1875-1886) (Blanca Urmenetak, Navarra ante el vascuence. Actitudes y actuaciones 1876-1919 liburuan dionez, Oliver hau eta Lopez-Mendoza eta beste asko euskararen alde) (ikus Karmel 262. zk., 2008-2, 113 or, 7 oh.) • Antonio Ruiz-Cabal y Rodríguez (1886-1899) • Jose Lopez Mendoza y García, O.S.A. (1899-1923) • Mateo Mujika eta Urrestarazu (1923-1928) (ondoren, Gasteizko gotzain) • Tomas Muñiz Pablos (1928-1935) (orobat Konpostelako Done Jakueko artzapezpiku) • Martzelino Olaetxea Loizaga, S.D.B. (1935-1946) (orobat Valentziako artzapezpiku) • Enrique Delgado y Gómez (1946-1968) (1956tik artzapezpiku) (euskararik ez) • Arturo Tabera Araoz, C.M.F. (1968-1971) (1969tik kardinal) (euskararik ez) • Jose Mendez Asensio (1971-1978) (euskararik ez) (Granadara toki- aldatua) • Jose Maria Cirarda Lachiondo (1978-1993), bizkaitarra, euskara kili- kolo • Fernando Sebastián Aguilar, C.M.F. (1993-2007), aragoarra (euskararik ez) • Francisco Pérez González (2007tik), busgostarra (euskararik ez) (Vicario General Castrense izana) Ez dut astirik izan gotzain horietako berri zehatzik jasotzeko. Nolanahi ere, izen-deituretatik atera daiteke gehienak atzerritarrak zirela. Amadeo Labrit-ekoa, gotzain, (1510-1520); 1512an Nafarroa Beherera ihes egin behar izan zuen errege legitimoaren anaia. Amadeo hiltzean, katedraleko kalonjeek Remiro Goñikoa izendatu zuten gotzain, baina aginte zibilak baliogabetu egin zuen izendapen hura; konkistatzaileek ez zuten nahi nafarrek goi-kargurik izan zezaten. «El Boletín Oficial Eclesiástico de Pamplona» 1862an sortu zuten, Uriz Labairu gotzain zela; nafarra izan arren, ez zen gauza izan euskaraz ezer publikatzeko, eta aldizkariaren lehen 40 urtetan ez zen ezer eman euskaraz (ik. Karmel 266. zk., 2009-2, 10. or. 7. ohar.). 40
  • 41. Besterik izan da, zorionez, Cirardaren jarrera (Nafarroako gotzain izan zenean), nahiz berak euskara eskasa zuen. Hau dio: «Hiltzeko zori larrian dagoen egiazko oroigailu bizia baldin bada euskera, buruz eta gogoz ahalegindu behar dugu denok, Eliza barne, beraren salbatzeko». (Cirardak 1981-09-08an sinatua eta urte bereko urrian aldizkari ofizialean plazaratua 309-316 or; Xabier Lasak aipatua in Euskera XLVIII, 2003-2, 702 or.). Ebanjelizazioaren izenean erabili ohi diren sasiko beste irizpide batzuen ondoan, bai garrantzitsua, garbia eta zuzena Cirardaren hau; izan ere, arrazoi ekologikoak (hizkuntza bat galtzen ez uzteak), zientziaren araberako arrazoiak (soziolinguistikoak) ez ote dute lekurik ebanjelizazioaren baitan? Gainera, Jose Maria Cirardak, Iruñeko artzapezpiku eta Tuterako gotzain zela, 1991-11-17an Dekretua argitaratu zuen esanez (Aldizkari Oficialean 1991ko abendukoan): berretsi egiten zuela Mendez gotzainak 1974-08-15ean eta Cirardak berak 1981-09-08an agindua: euskara elizbarrutian hizkuntza ofiziala dela, beharrezkoa dela euskara erabiltzea liturgian, irakaskuntzan eta pastoraltzan, eta, agindua luze arrazoituz, euskarari dagokion Pastoral Idazkaritza sortu zuen. Zoritxarrez denbora gutxi iraun zuen Idazkaritza horrek Cirardaren ondoren, dena azkenera eramango zuena etorri zen. 1993an, oroitzapen gaiztoko Fernando Sebastian izendatu zuten Iruñeko artzapezpiku, aragoitarra. Berehala, 100 apaizek sinaturiko gutuna bidali zioten, Nafarroako kultura askotarikoa dela azpimarratuz; euskaraz hitz egiten jakin gabe Nafarroara etorri zelako. Gotzainak euskaldun behar duela. Ez alferrik! Nafarroan sartu eta hilabete baino lehen, apaiz euskaldunen bilera batean, haren ibilbide osoa deskribatzen duen esaldi hau bota zien Sebastian artzapezpikuak: «Zuek klabe politikoan interpretatzen duzue euskara». Honetan guztian, jakina, jokoan dagoena ez da euskara bakarrik, baizik elizaren beraren izaera ere bai. Ederki bukatu du Pello Apezetxeak Elizaren euskarakiko jarrera Nafarroan izeneko bere idazki kritikoa: «Nola onartu hizkuntza ezberdina eta anitza, inperioa indartu nahi duenak?» (in Euskera XLVIII 2003-2 787 ir.). Elizak −zuk eta nik eta eliztar guztiok− badu zer hausnartua! Baiona 41
  • 42. Bere historian, Baionako elizbarrutiak hedadura desberdinak izan ditu. Frantziako Iraultzaz gero, 1790az gero, lurralde hauek osatzen dute, funtsean, Biarno, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa. Bordeleri atxikia da. Gaur egungo izen osoa, Baiona-Leskar-Oloron du; azken bi horiek garai batean elizbarruti izanak.. Hona Baionako hainbat gotzainen, nagusiki aro garaikidekoren, izenak: • Bertrand Etxauze (1556-1641); baigorriarra (ikus Axular, Gero, Villasantek prestatua JAKIN Arantzazu, 1976). Lehenik Baionako gotzain; gero Tours-eko artzapezpiku. • Jean d´Olce (azken gotzain euskalduna Jean d´Olce hau izan zen;1643an Baionako gotzain izendatua). • Mgr d´Astros (Baionako gotzain 1820-1830) (ondoren, Tours-eko artzapezpiku) (Lamennais-en kontra Erromara jo zuen). • Alfredo-François Fleury Hottot 1887-1889 • François-Antoine Jaufrret 1889-1902 • François-Xavier-Marie-Jules Gieure 1906-1933 • Enrike-Jean Houbaut 1934-1939 • Edmund Vansteenberghe 1939-1943 • Léon-Albert Terrier 1944-1957 (saboiarra); esaten zuen: euskara «euskaldunentzat “sentimendu sakonen edo barnekoen” mintzaira dela» (La langue de sentiments profonds) (Jaunaren Deia 17. zk, 1966, dagonila, 32. or.; Narbaitz kalonjeak aipatua) • Paul Gouyon 1957-1963 • Jean-Paul Vincet 1963-1986 • Pierre-Jean-Marie-Marcel Molères 1986-2008 • Marc Aillot 2008tik Nahiz ez izan Baionako gotzain, aipatzekoa da Clément Mathieu Akizeko apezpiku izan zena. "Akize" deitzen dugu Landetako elizbarrutiko hiri nagusia. Bestela erran "Dax-ekoa"; ATURRI (Adour) ibaiaren eremuetan. «Frantziako apezpikuen artean bakarra izan zen Euskaldunen alde lan egin zuena horko gerla denboran [1936-1939] eta ondoan. Horrek ongi etorri egin zien horko apez batzuei; adibidez Mitxelena musikariari, bere katedraleko organista ezarri zuena. Uste dut Akizen hil zela Mitxelena hori»(Beloke Beneditar Monasterioko Marcel Etchandyk D. Amundaraini). 42