SlideShare una empresa de Scribd logo
1 de 7
Zaldizainak Kristina Arana  1.D
[object Object],[object Object],[object Object],[object Object],[object Object],Zaldi-adituak animalia horiek zaindu eta gobernatzen zituzten langile espezializatuak ziren; horrenbesteraino, non zaldien portaeraren ezagutza oso berezia izatera iritsi baitziren, eta ezagutza hori errendimendu gehiago lortzeko erabiltzen zen. Zaldi-adituen lana nahiko arriskutsua zen, baina peoi edo suginena baino hobeto ordaintzen zen. Hala ere, askotan alfertzat hartzen zituzten, eta talde mordoxka bat izateak ez zien egoera erlatiboa hobetzeko askorik balio.
[object Object],Atanasio Trasahedo Coloma. (Rekaldeberri 1992-03-11), “Tarzan” izenez ezaguna zen, benetan bizkorra baitzen. Meategitan aritu zen lanean 44 urtetan zehar; hau da, langile-denbora osoan, lehenbizi Ortuellako Zarzal meategian (1938-1942) eta gero, 1982 arte, Ortuellako Bilbao meategian (Barinkua), bietan batez ere zaldi-aditu gisa.  Goizeko zazpi eta erdietan hasten zen lanean (gainerako langileak baina ordu erdi bat lehenago). Zaldiak garbitu eta tresnatu era gero (tresnak, lepokoa, aho-uhala, tiratzailea eta balantzina etabar) bagoi hutsen aparkalekura eramaten zituzten (bakoitzak 3 t edukiera zuen). Zaldi bakoitzari bi eta batzuetan hiru bagoi ere lotu ondoren, minerala erauzten zen tokietara joaten ziren burdinbideetan barrena. Batzuetan, Bilbao meategia bezala, 2 km inguru egin behar zituzten, horien erdia edo “luzitu gabeko arroka birjinean” zegoen 2x2 metroko meazuloa zeharkatuz, hasiera batean karburozko kriseiluekin argitu behar zena.    Behin bagoiak askatu ondoren, "jornalariek" mineralez kargatzen zituzten, saskiak, eskuareak eta mazoak erabiliz eta 20/30 kg baino gehiagoko blokeak puskatuz. Gero, etorritako bidetik itzultzen ziren, baina zaldirik gabe, aldapa behera aprobetxatuz. Zaldi-aditua abiadura kontrolatzen joaten zen galga balazta batekin. Topeak (bi burdinetara lotutako langara) ibilbidearen amaiera markatzen zuen, eta bertan bagoietako zama mineral gordailuan husten zen. Zaldiek bultzaka igo eta kargatuta, berrogei inguru bagoi jaisten ziren eguneko.     Laneguna bukatzean, animaliak garbitzera behartuta zeuden zaldi-adituak, eta horretarako ur-putzu bat erabiltzen zuten, bertan animaliak sartu eta garbitzeko. Ukuiluzaina arduratzen zen zaldiei jaten emateaz.
Zaldi-adituak eta peoiak lanegun bukaeran, Orconeran 1928an .
[object Object],Aldamaren arabera ( Revista minera  1851, 369. orrialdea), XIX. mende erdialdera, Bizkaiako meategietan mila lor-abere baino gehiago erabiltzen ziren, batez ere idiak eta mandoak. Urteak pasa hala, zaldi pertxeroiek ordeztu zituzten animalia horiek, zaldi-aditu beterano batek dioen bezala “1.000 kilo eta guzti pisatzen zuten animalia altu eta sendoak” zirenak. 1960ko hamarkadan, meategi ertain batek hogei zaldi inguru eta asto pare bat izaten zituen.  Zaldi-aditua izateko bizkortasuna eta abereen ezagutza sakona eduki behar ziren. Horrexegatik lanbide horretara beste lanbidetan edo etxeko lanetan zaldiekin elkarbizitzera ohituta zeudenak bakarrik iristen ziren.  Froga praktikoetan (izan ere, meatze enpresetan ez zegoen ikastaldirik) “pertxeroiak menperatzen zirela” bakarrik egiaztatu beharra zegoen. 45 edo 50 urte betetzean, eta ondorioz erreflexuak nahiz gaitasun fisikoa galtzen zituztenez, zaldi-adituak beste lanpostuetara pasatzen ziren.  Pertxeroiak lanerako hezi behar ziren, batzuetan neurri hertsatzaileak erabiliz. “Berehala ikasten zuten tiratzen, lehen aldiz egiten ez bazuten barrabiletara sutan zegoen paper bat gerturatuz gero”. Askotan, zaldiak jokaera ona izateak zaldi-adituaren segurtasuna bermatzen zuen, batez ere meazulo estuetatik pasa behar baziren.    Pertxeroiak lanerako hezi behar ziren, batzuetan neurri hertsatzaileak erabiliz. “Berehala ikasten zuten tiratzen, lehen aldiz egiten ez bazuten barrabiletara sutan zegoen paper bat gerturatuz gero”. Askotan, zaldiak jokaera ona izateak zaldi-adituaren segurtasuna bermatzen zuen, batez ere meazulo estuetatik pasa behar baziren.  Zaldi-adituen lana arriskutsua zen, bai lan-baldintzengatik baita batzuetan zaldiek zuten portaeragatik ere. Gainera, istripuren bat gertatzen zenean, zaurituei emandako laguntza ez zen nahikoa, ezta garai hartarako ere. Horren adibide garbi bat da zaurituak minerala garraiatzen zen bagoietan ateratzen zituztela.  1903ko uztailean, ordu mugarik gabe, zaldi-adituek batezbesteko 2,987 pezetako soldata zuten eguneko. 1910ean batez besteko hori 3,100 pezetara igo zen. Datuak konparatu ahal izateko, aipatzekoa da meatzeko arotz batek 4,543 pezeta eta harri-zulatzaile batek 3,616 pezeta irabazten zituztela 1910ean.
[object Object],[object Object],[object Object],[object Object],[object Object]
A M A I E R A

Más contenido relacionado

Más de Kriistiinaa

La casa misteriosa
La casa  misteriosaLa casa  misteriosa
La casa misteriosaKriistiinaa
 
Trabajo mozorroak arrate & kristina
Trabajo mozorroak  arrate & kristinaTrabajo mozorroak  arrate & kristina
Trabajo mozorroak arrate & kristinaKriistiinaa
 
Proportzionaltazuna
ProportzionaltazunaProportzionaltazuna
ProportzionaltazunaKriistiinaa
 
Proportzionaltazuna
ProportzionaltazunaProportzionaltazuna
ProportzionaltazunaKriistiinaa
 
Proportzionaltazuna
ProportzionaltazunaProportzionaltazuna
ProportzionaltazunaKriistiinaa
 

Más de Kriistiinaa (6)

La casa misteriosa
La casa  misteriosaLa casa  misteriosa
La casa misteriosa
 
Xenpelar
XenpelarXenpelar
Xenpelar
 
Trabajo mozorroak arrate & kristina
Trabajo mozorroak  arrate & kristinaTrabajo mozorroak  arrate & kristina
Trabajo mozorroak arrate & kristina
 
Proportzionaltazuna
ProportzionaltazunaProportzionaltazuna
Proportzionaltazuna
 
Proportzionaltazuna
ProportzionaltazunaProportzionaltazuna
Proportzionaltazuna
 
Proportzionaltazuna
ProportzionaltazunaProportzionaltazuna
Proportzionaltazuna
 

Zaldizainak copia