SlideShare una empresa de Scribd logo
1 de 4
Descargar para leer sin conexión
2015.2016 ikasturtea Larraulgo Eskolako Guraso Bilera 1
GELA BILERA- 2015-2016 IKASTURTEA - LARRAUL
IKASTURTEKO TALDEKATZEA eta IRAKASLERIA
Ikasturte honetan eskolak ondorengo ikastaldeak ditu:
Haur Hezkuntza 7 ikasle: tutorea, Maialen Gorosabel Arrieta
Lehen Hezkuntza “txikiak” 10 ikasle: tutorea Josune Eizmendi Manterola
Lehen Hezkuntza “zaharrenak” 7 ikasle: tutorea Koldo Rabadan Izagirre
GAINERAKO IRAKASLEAK
• Heziketa fisikoa: Vanessa Lopez Varela
• Ingelera: Amaia Domingez Landa
• Musika: Aitor Atxega Zubikarai
ESKOLAKO HELBURUAK
• Eskolako eguneroko funtzionamenduan ikasleriaren eta gurasoen parte hartzea
areagotzea.
• Eskolako hizkuntza komunitatea aztertu eta ikasgeletan zein eskola inguruko
esparruetan izango ditugun hizkuntza-harremanei buruzko gogoeta burutu eta
irizpide batzuk jartzea.
• “Guztion artean guztion eskola” hezkuntza ildoari bultzada bat ematea.
SAIOEN, ORDUTEGIEN ETA ESPAZIOEN ANTOLAKETA NAGUSIA
Ikastalde bakoitzak erreferentziazko ikasgela bat edukiko badu ere, lanerako
erabiliko dugun dinamika dela eta ikasgelak une askotan konpartitu egingo dira.
Goizetan ikasleak erreferentziazko geletan arituko dira gehienetan, hala ere,
zenbaitetan taldekatze malgua erabiliko dugu helburuen arabera erabakiko dugularik
non eta nola aritu.
Aurrekoaren harira, ordutegi batzuk finkoak izango ditugu, baina, bereziki
arratsaldetan curriculum lanketa malgua burutuko dugu.
IKASTURTEKO HELBURU NAGUSIAK
TAILER TEMATIKOAK
Adin desberdinetako ikasleen arteko elkar lana sustatzea, ikasle bakoitzaren
interesei erantzutea, norbere proiektu bat ekimenez aurrera ateratzea eta gaitasun
desberdinak garatzea dira helburu nagusiak.
ARTE HEZKUNTZA
Adin desberdinetako ikasleak nahastuta eta bi taldetan banaturik, arte
adierazpen desberdinak lantzea izango da helburu nagusia. Horrez gain sormenez eta
erantzukizunez aritzea bultzatuko da.
BERTSO EGITASMOA
LHko handien taldean, ikastetxe ugaritan ematen den BERTSO EGITASMOA
abian jarri eta Euskarako Curriculumaren eduki garrantzitsua den ahozkotasuna
lantzea eta euskal kultur adierazpen batean murgiltzea dira helburu nagusiak.
2015.2016 ikasturtea Larraulgo Eskolako Guraso Bilera 2
IRTEERAK, EKINTZA OSAGARRIAK eta BESTE JARDUERAK
Antolatu ditugun ekintza osagarriak ikasleen arteko harremanak sustatzekoak,
herri ingurua ezagutzeko aukera ematen dutenak, lantzen ari garen gaiari loturikoak
eta jai giroko ekintzak dira.
Ikasturte honetan jai giroko ekintzak Larraulen bakarrik ospatzea planteatzen
dugu, eta, horrela jaso dugu UPean; antolaketa mailan eta ekintzen txertaketan
dauden zailtasunek eraman gaituzte erabaki hau hartzea. Esan beharrik ez dago une
jakin batean- egoeraren arabera- gaia berraztertzeko aukera irekia geratzen dela.
Antzerki Foroa: Asteasuko 5.mailako ikasleekin batera Baketik taldearen eskutik
eskoletan lantzen den gatazken inguruko antzerki foroan parte hartuko du LHko
zaharren taldeak.
Ikasturte honetan LHko ikasle guztiekin ikasturte hasieran bi eguneko egonaldi bat
egitea erabaki dugu; ikasle-irakasle harremanetan sakondu eta aldi berean mendi
inguruak eta leizeko bisitak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatzeko.
Ikasturte bukaeran itsasaldeko herriren batean beste bi egunetako irteera
burutzeko aukera ere UPn onartua utzi dugu. Aurrerago erabakiko dugu burutu ala
ez.
Baikarako ikastaroak: Aurreko ikasturtean bezala ikasleek BAIKARAk jorratutako
formazio saio batzuk jasoko dituzte; saio hauen helburua ikasleen arteko
harremana sendotzea eta gatazkak elkarrizketa bitartez konpontzen trebatzea
izango da.
1. ziklokoek igeriketa ikastaroa izango dute urriaren 23tik abenduaren 18ra.
Eskola Txikietako kirol Topaketetan parte hartuko dugu udaberri aldera.
Herri inguruko txangoak egingo ditugu ondarea eta inguruko natur baliabideak
aztertzeko.
Eskalada ikastaroan parte hartuko dute 2.mailatik 6.mailara bitartekoak.
Bi egunetako egonaldia egingo dugu LHko ikasleekin Nafarroako Astitzen,
harremanak sendotzeko, ingurua ezagutu eta Mendukiloko kobak ikusteko.
Ordiziara joango gara Delikatuz zentroko tailerretan parte hartzera elikadura
orekatua eta jasangarria).
Erromatarren museora eta Arditurriko meategiak ikustera joango gara EHko
historiaren adierazpen garrantzitsuak ikustera.
Eureka Zientzia Museora joango gara museoko atal jakin bateko edukiak lantzera.
Donostiara joango gara bertako eraikinak eta zerbitzuak aztertzera.
Ikasturtean zehar ingurua behatzeko eta ezagutzeko ibilbideak egingo ditugi.
JAI GIROKO EKINTZAK:
Udazkeneko festa San Martin inguruan
Kultur Asteko ekitaldiak
Euskararen eguna, abenduak 3
Santa Ageda bezpera, otsailak 4
Inauteriak, otsailak 5
Museoen Eguna
2015.2016 ikasturtea Larraulgo Eskolako Guraso Bilera 3
GURASO ZEIN IKASLEENTZAT “ETXERAKO LANAK”
Eguneroko jardunaren jarraipena: Seme-alabei eskolako jardueraz galdetzea,
bere ezagutzak aintzat hartzea, elkar bizitzako gorabeheraz hitz egitea, bere
sentimenduak eta iritziak adierazten laguntzea, etab. Honekin batera, etxera
eramaten duten materialaren jarraipena egitea: eskolako oharrak, liburuak,
soinketaren motxilaren prestaketa, informazioa, lan jakin bat bukatzea, lan
koadernoko lanen bat osatzea, agendari erreparatzea, etab.
Irakurketa. Irakurtzeko ohitura bultzatu eta irakurtzen ikasteko prozesuan
laguntza ematea (zer jartzen du? Idatzi ezazu halako… kaleko txartelak,
errepideetakoak, letra mota desberdinak…). Astean behin herriko liburutegitik
eramaten duten liburua aprobetxatu beraiekin irakurtzeko, eta arduratu liburua
bueltan eskolara ekar dezaten.
“Eguneroko matematikak” Matematikarekin loturiko edukiak
egunerokotasunarekin lotzeko ohitura bultzatzea: noizbehinka erosketak elkarrekin
egin eta gauzen balioaz jabearazi, neurketa sinpleak burutu (gutxi gora-beherakoa),
distantzia eta denbora ohizko ibilbide eta jardueretan, kartetan aritu, diruaren
erabilera, etab
Ordenagailua jarduerak errepasatzeko, informazioa lortzeko eta idazteko
erabiltzera bultzatzen ahalegintzea gomendatzen dugu; bereziki teklatuaren erabilera.
Horrekin betera gogorarazi nahi dizuegu adin honetan, internetaren erabilera
gainbegiratzea komenigarria dela.
Puntualitatea. Ikasleak eskolara ordurako iristea garrantzitsua da, horrela ez
bada gertatzen, lanari ekitea askoz neketsuagoa eta zailagoa gertatzeaz gain, talde
osoari eragiten dio.
Hutsegiteak. Idatziz ekarri huts egitearen data, ikaslearen izen abizenak, eta
zergatia. Osasun mailako berezitasunak daudenean tutorea jakinaren gainean jarri.
Agenda dutenek, agendan idaztea aukera egokia da.
Hamaiketakoak eta urtebetetzetan ekartzen dutenak neurrikoa eta osasuntsua
izan behar du. Ikasle bakoitzak bere ikastalderako ekartzea nahikoa da.
Soinketarako ekarri beharrekoa: kirol arropa, kirola egiteko zapatilak, aldatzeko
kamiseta eta lehortzeko toaila txiki bat. 3.mailatik 6.mailara bitarteko ikasleak astean
behin dutxatuko dira, beraz, horretarako beharrezkoa dena ekarri behar dute.
Gaixotasun edo lesioei buruzko oharrak: ikaslea gaixo edo lesionaturik egonez
gero irakasleari jakinarazi beharko zaio: gurasoak edo medikuak idatziriko ohar baten
bidez. Bertan zehaztu beharko da zer duen, eta saioa egiteko prest dagoen ala ez.
Saioa egitea erabakitzen baduzue, aurrez aipaturiko garbitasun baldintzak (kamiseta
aldatzea eta toailatxoa) ekarri beharko dituzte.
Ikaslea gaixo dagoenean, eta posible den heinean, ikaslea, saioak ikusten edo
laguntzen egongo da. Igeriketa:. Igeriketako ikastaroa 1.ziklokoek bakarrik egingo dute.
Ikastaroak dirauen bitartean ordutegiak aldaketa batzuk izango ditu.
2015.2016 ikasturtea Larraulgo Eskolako Guraso Bilera 4
EBALUAZIO eta IKASLEEN JARRAIPENERAKO BILERAK:
HHkoekin bi bilera egingo dira eta LHkoekin hiru.
Txosten idatzia HHn ikasturte bukaeran jasoko dute eta LHn hiruhileko
bakoitzaren bukaeran.
Horrez gain, gogoratu nahi izanez gero irakasleok prest egongo garela
beharrezkoa ikusten duzuenetan zuekin biltzeko, eta, guk ere deituko zaituztegula
komenigarria iritziz gero.
Larraulen, 2015eko irailaren 25a

Más contenido relacionado

La actualidad más candente

4 urteko batzarra 2010
4 urteko batzarra 20104 urteko batzarra 2010
4 urteko batzarra 2010
joncreba
 
Aurkezpena gurasoak 13 14
Aurkezpena gurasoak 13 14Aurkezpena gurasoak 13 14
Aurkezpena gurasoak 13 14
eirure_
 
Zientzia hezkuntza 2010-11
Zientzia hezkuntza 2010-11Zientzia hezkuntza 2010-11
Zientzia hezkuntza 2010-11
pacoezquerro
 
Finlandiako hezkuntza sistema
Finlandiako hezkuntza sistemaFinlandiako hezkuntza sistema
Finlandiako hezkuntza sistema
92939394
 
Lemoiz Portfolioren erabilera HHn. Ikasten ikasi
Lemoiz Portfolioren erabilera HHn. Ikasten ikasiLemoiz Portfolioren erabilera HHn. Ikasten ikasi
Lemoiz Portfolioren erabilera HHn. Ikasten ikasi
Irene Gonzalez
 
Portfolioa: ikasten ikasteko tresna BH
Portfolioa: ikasten ikasteko tresna BHPortfolioa: ikasten ikasteko tresna BH
Portfolioa: ikasten ikasteko tresna BH
Irene Gonzalez
 

La actualidad más candente (20)

4 urteko batzarra 2010
4 urteko batzarra 20104 urteko batzarra 2010
4 urteko batzarra 2010
 
Plazak eskatzea zuzenduta
Plazak eskatzea zuzendutaPlazak eskatzea zuzenduta
Plazak eskatzea zuzenduta
 
Ate irekiak 2020
Ate irekiak 2020Ate irekiak 2020
Ate irekiak 2020
 
GURASO BATZARRA LMH1
GURASO BATZARRA   LMH1GURASO BATZARRA   LMH1
GURASO BATZARRA LMH1
 
Didaktika ppt
Didaktika pptDidaktika ppt
Didaktika ppt
 
Eskolara buelta 2016
Eskolara buelta 2016Eskolara buelta 2016
Eskolara buelta 2016
 
Eskolara buelta
Eskolara bueltaEskolara buelta
Eskolara buelta
 
Aurkezpena gurasoak 13 14
Aurkezpena gurasoak 13 14Aurkezpena gurasoak 13 14
Aurkezpena gurasoak 13 14
 
Zientzia hezkuntza 2010-11
Zientzia hezkuntza 2010-11Zientzia hezkuntza 2010-11
Zientzia hezkuntza 2010-11
 
E.abendua
E.abenduaE.abendua
E.abendua
 
19 20 matrikulazioa aurkezpena lh6 gurasoei urtarrilak 23
19 20 matrikulazioa aurkezpena  lh6 gurasoei urtarrilak 2319 20 matrikulazioa aurkezpena  lh6 gurasoei urtarrilak 23
19 20 matrikulazioa aurkezpena lh6 gurasoei urtarrilak 23
 
Plazak eskatzea jatorrizkoa
Plazak eskatzea jatorrizkoaPlazak eskatzea jatorrizkoa
Plazak eskatzea jatorrizkoa
 
Finlandiako hezkuntza sistema
Finlandiako hezkuntza sistemaFinlandiako hezkuntza sistema
Finlandiako hezkuntza sistema
 
Lemoiz Portfolioren erabilera HHn. Ikasten ikasi
Lemoiz Portfolioren erabilera HHn. Ikasten ikasiLemoiz Portfolioren erabilera HHn. Ikasten ikasi
Lemoiz Portfolioren erabilera HHn. Ikasten ikasi
 
Ibernalo (jatorrizkoa euskaraz)
Ibernalo (jatorrizkoa euskaraz)Ibernalo (jatorrizkoa euskaraz)
Ibernalo (jatorrizkoa euskaraz)
 
B06 jardunaldiak Arrigorriaga LHI
B06 jardunaldiak Arrigorriaga LHIB06 jardunaldiak Arrigorriaga LHI
B06 jardunaldiak Arrigorriaga LHI
 
Portfolioa: ikasten ikasteko tresna BH
Portfolioa: ikasten ikasteko tresna BHPortfolioa: ikasten ikasteko tresna BH
Portfolioa: ikasten ikasteko tresna BH
 
Nortzuk gara v1
Nortzuk gara v1Nortzuk gara v1
Nortzuk gara v1
 
Kasares akasduna
Kasares akasdunaKasares akasduna
Kasares akasduna
 
Tolosaldeko ikasleen arteko VI. topaketaren argazkiak
Tolosaldeko ikasleen arteko VI. topaketaren argazkiakTolosaldeko ikasleen arteko VI. topaketaren argazkiak
Tolosaldeko ikasleen arteko VI. topaketaren argazkiak
 

Similar a Gela bilera Larraul 15-16

Elikagaiak
ElikagaiakElikagaiak
Elikagaiak
eiamkar
 
Blogera igotzeko
Blogera igotzekoBlogera igotzeko
Blogera igotzeko
uzuxunago
 
Blogera igotzeko
Blogera igotzekoBlogera igotzeko
Blogera igotzeko
uzuxunago
 
Unitate didaktikoa
Unitate didaktikoaUnitate didaktikoa
Unitate didaktikoa
Xingola
 
2013 2014 ikasturteko guraso batzarra
2013 2014 ikasturteko guraso batzarra2013 2014 ikasturteko guraso batzarra
2013 2014 ikasturteko guraso batzarra
Marisol Atxurra
 
Lehen hezkuntzako oroitzapenak
Lehen hezkuntzako oroitzapenakLehen hezkuntzako oroitzapenak
Lehen hezkuntzako oroitzapenak
txinparta1
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointak
uzuxunago
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointak
uzuxunago
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointak
uzuxunago
 

Similar a Gela bilera Larraul 15-16 (20)

Elikagaiak
ElikagaiakElikagaiak
Elikagaiak
 
Blogera igotzeko
Blogera igotzekoBlogera igotzeko
Blogera igotzeko
 
WALDORF PEDAGOGIA
WALDORF PEDAGOGIAWALDORF PEDAGOGIA
WALDORF PEDAGOGIA
 
Waldorf pedagogia
Waldorf pedagogiaWaldorf pedagogia
Waldorf pedagogia
 
WALDORF PEDAGOGIA
WALDORF PEDAGOGIAWALDORF PEDAGOGIA
WALDORF PEDAGOGIA
 
Blogera igotzeko
Blogera igotzekoBlogera igotzeko
Blogera igotzeko
 
Blogera igotzeko
Blogera igotzekoBlogera igotzeko
Blogera igotzeko
 
Eskolako lanak (jatorrizkoa euskaraz)
Eskolako lanak (jatorrizkoa euskaraz)Eskolako lanak (jatorrizkoa euskaraz)
Eskolako lanak (jatorrizkoa euskaraz)
 
Unitate didaktikoa
Unitate didaktikoaUnitate didaktikoa
Unitate didaktikoa
 
2013 2014 ikasturteko guraso batzarra
2013 2014 ikasturteko guraso batzarra2013 2014 ikasturteko guraso batzarra
2013 2014 ikasturteko guraso batzarra
 
Lehen hezkuntzako oroitzapenak
Lehen hezkuntzako oroitzapenakLehen hezkuntzako oroitzapenak
Lehen hezkuntzako oroitzapenak
 
Guraso batzar zihortza 2015 16
Guraso batzar zihortza 2015 16Guraso batzar zihortza 2015 16
Guraso batzar zihortza 2015 16
 
Ae12 13
Ae12 13Ae12 13
Ae12 13
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointak
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointak
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointak
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointak
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointak
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointak
 
2014-15 6. MAILAKO GURASO BATZARRA
2014-15  6. MAILAKO GURASO BATZARRA2014-15  6. MAILAKO GURASO BATZARRA
2014-15 6. MAILAKO GURASO BATZARRA
 

Más de LARRAUL (20)

Marrazoa aitor
Marrazoa aitorMarrazoa aitor
Marrazoa aitor
 
Manta arraina ander a.
Manta arraina ander a.Manta arraina ander a.
Manta arraina ander a.
 
Ipar poloa
Ipar poloaIpar poloa
Ipar poloa
 
Hontza iraide-sara
Hontza iraide-saraHontza iraide-sara
Hontza iraide-sara
 
Hibernazioa
HibernazioaHibernazioa
Hibernazioa
 
Hartz zuria-alaitz-aitana
Hartz zuria-alaitz-aitanaHartz zuria-alaitz-aitana
Hartz zuria-alaitz-aitana
 
Doñana ander
Doñana anderDoñana ander
Doñana ander
 
Arranoa iraitz-adur
Arranoa iraitz-adurArranoa iraitz-adur
Arranoa iraitz-adur
 
Mel gibson ander tello
Mel gibson ander telloMel gibson ander tello
Mel gibson ander tello
 
Koadroak udane
Koadroak udaneKoadroak udane
Koadroak udane
 
Futbola manex
Futbola manexFutbola manex
Futbola manex
 
Egipto
EgiptoEgipto
Egipto
 
Daniel radcliffe
Daniel radcliffeDaniel radcliffe
Daniel radcliffe
 
Australia
AustraliaAustralia
Australia
 
Asia del sur
Asia del surAsia del sur
Asia del sur
 
Alaska
AlaskaAlaska
Alaska
 
Joko-Jolasak
Joko-JolasakJoko-Jolasak
Joko-Jolasak
 
Frontoiaz Gozatuz!
Frontoiaz Gozatuz!Frontoiaz Gozatuz!
Frontoiaz Gozatuz!
 
Gelako koadernoa
Gelako koadernoaGelako koadernoa
Gelako koadernoa
 
ANIMALIEN KUMEAK
ANIMALIEN KUMEAKANIMALIEN KUMEAK
ANIMALIEN KUMEAK
 

Gela bilera Larraul 15-16

  • 1. 2015.2016 ikasturtea Larraulgo Eskolako Guraso Bilera 1 GELA BILERA- 2015-2016 IKASTURTEA - LARRAUL IKASTURTEKO TALDEKATZEA eta IRAKASLERIA Ikasturte honetan eskolak ondorengo ikastaldeak ditu: Haur Hezkuntza 7 ikasle: tutorea, Maialen Gorosabel Arrieta Lehen Hezkuntza “txikiak” 10 ikasle: tutorea Josune Eizmendi Manterola Lehen Hezkuntza “zaharrenak” 7 ikasle: tutorea Koldo Rabadan Izagirre GAINERAKO IRAKASLEAK • Heziketa fisikoa: Vanessa Lopez Varela • Ingelera: Amaia Domingez Landa • Musika: Aitor Atxega Zubikarai ESKOLAKO HELBURUAK • Eskolako eguneroko funtzionamenduan ikasleriaren eta gurasoen parte hartzea areagotzea. • Eskolako hizkuntza komunitatea aztertu eta ikasgeletan zein eskola inguruko esparruetan izango ditugun hizkuntza-harremanei buruzko gogoeta burutu eta irizpide batzuk jartzea. • “Guztion artean guztion eskola” hezkuntza ildoari bultzada bat ematea. SAIOEN, ORDUTEGIEN ETA ESPAZIOEN ANTOLAKETA NAGUSIA Ikastalde bakoitzak erreferentziazko ikasgela bat edukiko badu ere, lanerako erabiliko dugun dinamika dela eta ikasgelak une askotan konpartitu egingo dira. Goizetan ikasleak erreferentziazko geletan arituko dira gehienetan, hala ere, zenbaitetan taldekatze malgua erabiliko dugu helburuen arabera erabakiko dugularik non eta nola aritu. Aurrekoaren harira, ordutegi batzuk finkoak izango ditugu, baina, bereziki arratsaldetan curriculum lanketa malgua burutuko dugu. IKASTURTEKO HELBURU NAGUSIAK TAILER TEMATIKOAK Adin desberdinetako ikasleen arteko elkar lana sustatzea, ikasle bakoitzaren interesei erantzutea, norbere proiektu bat ekimenez aurrera ateratzea eta gaitasun desberdinak garatzea dira helburu nagusiak. ARTE HEZKUNTZA Adin desberdinetako ikasleak nahastuta eta bi taldetan banaturik, arte adierazpen desberdinak lantzea izango da helburu nagusia. Horrez gain sormenez eta erantzukizunez aritzea bultzatuko da. BERTSO EGITASMOA LHko handien taldean, ikastetxe ugaritan ematen den BERTSO EGITASMOA abian jarri eta Euskarako Curriculumaren eduki garrantzitsua den ahozkotasuna lantzea eta euskal kultur adierazpen batean murgiltzea dira helburu nagusiak.
  • 2. 2015.2016 ikasturtea Larraulgo Eskolako Guraso Bilera 2 IRTEERAK, EKINTZA OSAGARRIAK eta BESTE JARDUERAK Antolatu ditugun ekintza osagarriak ikasleen arteko harremanak sustatzekoak, herri ingurua ezagutzeko aukera ematen dutenak, lantzen ari garen gaiari loturikoak eta jai giroko ekintzak dira. Ikasturte honetan jai giroko ekintzak Larraulen bakarrik ospatzea planteatzen dugu, eta, horrela jaso dugu UPean; antolaketa mailan eta ekintzen txertaketan dauden zailtasunek eraman gaituzte erabaki hau hartzea. Esan beharrik ez dago une jakin batean- egoeraren arabera- gaia berraztertzeko aukera irekia geratzen dela. Antzerki Foroa: Asteasuko 5.mailako ikasleekin batera Baketik taldearen eskutik eskoletan lantzen den gatazken inguruko antzerki foroan parte hartuko du LHko zaharren taldeak. Ikasturte honetan LHko ikasle guztiekin ikasturte hasieran bi eguneko egonaldi bat egitea erabaki dugu; ikasle-irakasle harremanetan sakondu eta aldi berean mendi inguruak eta leizeko bisitak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatzeko. Ikasturte bukaeran itsasaldeko herriren batean beste bi egunetako irteera burutzeko aukera ere UPn onartua utzi dugu. Aurrerago erabakiko dugu burutu ala ez. Baikarako ikastaroak: Aurreko ikasturtean bezala ikasleek BAIKARAk jorratutako formazio saio batzuk jasoko dituzte; saio hauen helburua ikasleen arteko harremana sendotzea eta gatazkak elkarrizketa bitartez konpontzen trebatzea izango da. 1. ziklokoek igeriketa ikastaroa izango dute urriaren 23tik abenduaren 18ra. Eskola Txikietako kirol Topaketetan parte hartuko dugu udaberri aldera. Herri inguruko txangoak egingo ditugu ondarea eta inguruko natur baliabideak aztertzeko. Eskalada ikastaroan parte hartuko dute 2.mailatik 6.mailara bitartekoak. Bi egunetako egonaldia egingo dugu LHko ikasleekin Nafarroako Astitzen, harremanak sendotzeko, ingurua ezagutu eta Mendukiloko kobak ikusteko. Ordiziara joango gara Delikatuz zentroko tailerretan parte hartzera elikadura orekatua eta jasangarria). Erromatarren museora eta Arditurriko meategiak ikustera joango gara EHko historiaren adierazpen garrantzitsuak ikustera. Eureka Zientzia Museora joango gara museoko atal jakin bateko edukiak lantzera. Donostiara joango gara bertako eraikinak eta zerbitzuak aztertzera. Ikasturtean zehar ingurua behatzeko eta ezagutzeko ibilbideak egingo ditugi. JAI GIROKO EKINTZAK: Udazkeneko festa San Martin inguruan Kultur Asteko ekitaldiak Euskararen eguna, abenduak 3 Santa Ageda bezpera, otsailak 4 Inauteriak, otsailak 5 Museoen Eguna
  • 3. 2015.2016 ikasturtea Larraulgo Eskolako Guraso Bilera 3 GURASO ZEIN IKASLEENTZAT “ETXERAKO LANAK” Eguneroko jardunaren jarraipena: Seme-alabei eskolako jardueraz galdetzea, bere ezagutzak aintzat hartzea, elkar bizitzako gorabeheraz hitz egitea, bere sentimenduak eta iritziak adierazten laguntzea, etab. Honekin batera, etxera eramaten duten materialaren jarraipena egitea: eskolako oharrak, liburuak, soinketaren motxilaren prestaketa, informazioa, lan jakin bat bukatzea, lan koadernoko lanen bat osatzea, agendari erreparatzea, etab. Irakurketa. Irakurtzeko ohitura bultzatu eta irakurtzen ikasteko prozesuan laguntza ematea (zer jartzen du? Idatzi ezazu halako… kaleko txartelak, errepideetakoak, letra mota desberdinak…). Astean behin herriko liburutegitik eramaten duten liburua aprobetxatu beraiekin irakurtzeko, eta arduratu liburua bueltan eskolara ekar dezaten. “Eguneroko matematikak” Matematikarekin loturiko edukiak egunerokotasunarekin lotzeko ohitura bultzatzea: noizbehinka erosketak elkarrekin egin eta gauzen balioaz jabearazi, neurketa sinpleak burutu (gutxi gora-beherakoa), distantzia eta denbora ohizko ibilbide eta jardueretan, kartetan aritu, diruaren erabilera, etab Ordenagailua jarduerak errepasatzeko, informazioa lortzeko eta idazteko erabiltzera bultzatzen ahalegintzea gomendatzen dugu; bereziki teklatuaren erabilera. Horrekin betera gogorarazi nahi dizuegu adin honetan, internetaren erabilera gainbegiratzea komenigarria dela. Puntualitatea. Ikasleak eskolara ordurako iristea garrantzitsua da, horrela ez bada gertatzen, lanari ekitea askoz neketsuagoa eta zailagoa gertatzeaz gain, talde osoari eragiten dio. Hutsegiteak. Idatziz ekarri huts egitearen data, ikaslearen izen abizenak, eta zergatia. Osasun mailako berezitasunak daudenean tutorea jakinaren gainean jarri. Agenda dutenek, agendan idaztea aukera egokia da. Hamaiketakoak eta urtebetetzetan ekartzen dutenak neurrikoa eta osasuntsua izan behar du. Ikasle bakoitzak bere ikastalderako ekartzea nahikoa da. Soinketarako ekarri beharrekoa: kirol arropa, kirola egiteko zapatilak, aldatzeko kamiseta eta lehortzeko toaila txiki bat. 3.mailatik 6.mailara bitarteko ikasleak astean behin dutxatuko dira, beraz, horretarako beharrezkoa dena ekarri behar dute. Gaixotasun edo lesioei buruzko oharrak: ikaslea gaixo edo lesionaturik egonez gero irakasleari jakinarazi beharko zaio: gurasoak edo medikuak idatziriko ohar baten bidez. Bertan zehaztu beharko da zer duen, eta saioa egiteko prest dagoen ala ez. Saioa egitea erabakitzen baduzue, aurrez aipaturiko garbitasun baldintzak (kamiseta aldatzea eta toailatxoa) ekarri beharko dituzte. Ikaslea gaixo dagoenean, eta posible den heinean, ikaslea, saioak ikusten edo laguntzen egongo da. Igeriketa:. Igeriketako ikastaroa 1.ziklokoek bakarrik egingo dute. Ikastaroak dirauen bitartean ordutegiak aldaketa batzuk izango ditu.
  • 4. 2015.2016 ikasturtea Larraulgo Eskolako Guraso Bilera 4 EBALUAZIO eta IKASLEEN JARRAIPENERAKO BILERAK: HHkoekin bi bilera egingo dira eta LHkoekin hiru. Txosten idatzia HHn ikasturte bukaeran jasoko dute eta LHn hiruhileko bakoitzaren bukaeran. Horrez gain, gogoratu nahi izanez gero irakasleok prest egongo garela beharrezkoa ikusten duzuenetan zuekin biltzeko, eta, guk ere deituko zaituztegula komenigarria iritziz gero. Larraulen, 2015eko irailaren 25a