Azterketa deialdie buruzko informazioa ikasleentzat 2021 1
1. Euskaltegietako ikasleentzako deialdia
(2021)
• Deialdian parte hartzeko baldintza:
2021eko 1. deialdian parte hartzeko martxoaren 23a baino lehenagoko ebaluazioan
dagokion maila aitortuta eduki behar du ikasleak. 2021eko 2. deialdian parte
hartzeko, aldiz, irailaren 6a baino lehen.
• Egutegia:
• Ebaluazioa:
Deialdi itxiko (euskaltegietako ikasleentzako deialdia) azterketan parte hartu ahal
izateko euskaltegiko ebaluazioa egin behar du ikasleak nahitaez. 4 trebetasunetako
proba guztiak (entzumena, irakurmena, idazmena eta mintzamena) egin eta gainditu
beharko ditu.
Probak egiteko egunak aurretiaz jakinaraziko dizkizue irakasleak, eta beraz, ikaslearen
ardura da egun horietan euskaltegira joan eta probak egitea. Hala ere, zehaztutako
egun edo ordutegiarekin arazorik balu, irakaslearekin hitz egin dezake moldatzeko.
2. • Proben aplikazioa:
◦ Irakurmen- eta entzumen-probak: euskaltegian egingo dira.
◦ Idazmen- eta mintzamen-probak: bi egunetan egingo dira (batean
idazmen-proba, eta bestean mintzamen-proba), Donostian.
◦ Emaitzei buruzko oharra: irakurmen- eta entzumen-probak gainditzea
ezinbestekoa da idazmen-probara aurkezteko. Bestalde, idazmen-proban ere
gutxieneko puntuazioa lortu behar da mintzamen-probara aurkezteko.
◦ Azterketaldien artean emaitzak gordetzeaz: lehen azterketaldian
entzumen- eta irakurmen-probak gainditzen dituen azterketariari proba
horien emaitzak gordeko zaizkio bigarren azterketaldirako, eta idazmen- eta
mintzamen-probak bakarrik egin beharko ditu bigarren azterketaldian.
Halaber, entzumen- eta irakurmen-probak ez ezik, idazmen-proba ere
gainditzen badu, soilik mintzamen-proba egin beharko du bigarren
azterketaldian.
• Matrikulazioa:
◦ Mailak: ebaluazioan zehaztutako mailan parte hartu ahalko du ikasleak
◦ Matrikula-ordaina: 40 €
◦ Izen-ematea: HABEren webgunetik bideratuko da, egutegian zehaztutako
epean, hemen: www.habe.euskadi.eus > Hasi saioa [goialdean] >
Azterketak: matrikulak eta emaitzak > [hautatu deialdia eta maila]
> Matrikula egin/ikusi
• Bateraezintasuna
Euskaltegietako ikasleen deialdian matrikulatzen den azterketariak ezin du inolako
matrikularik egin sasoi bereko HABEren beste deialdi batean, nahiz eta beste maila
batean izan.