2. Familiarekin hazten gara. Senideok
elkarrekin fidatzen gara, eta etxeko
lanetan elkarri laguntzen diogu, elkar
maite dugulako eta elkarrekin egoteak
pozten gaituelako.
3. Lagunekin abenturak bizi izaten ditugu,
eta gauzak partekatzen ditugu, lagunok
ere elkar maite dugulako eta elkarrekin
gustura gaudelako.
4. Pertsonak zoriontsu bizitzea nahi du Jainkoak. Eta
zoriontsu bizitzeko, beharrezkoa da inguruko guztiak
benetan maitatzea. Eta benetan maitatzeko, jarrera
hauek izan behar ditugu.