SlideShare una empresa de Scribd logo
1 de 12
Descargar para leer sin conexión
Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea

                                   1 MAILA

                              Azterketa idatzia

                                      A EREDUA

Deiturak:
Izena:                                                 NA:

                *************************************************************

Azterketa idatziak bi zati izango ditu
     Entzumena
     Irakurmena eta idazmena

Azterketa idatzia etenik gabe egingo da. Entzumenarekin hasi eta beste bi ariketak,
irakurmena eta idazmena, ondoren.

Entzumena amaitu ondoren ordubete eta 35 minutu izango dituzu irakurmena eta
idazmena egiteko.

                                                     Puntuazioa     Puntuazioa   Proposaturiko
                                 ARIKETA              gutxienez      gehienez       denbora
                      Irakurmena                         ---         20 puntu    35 min. inguru
Azterketa idatzia     Idazmena                           15          30 puntu    60 min. inguru
                      Irakurmena eta idazmena            ---         50 puntu     1h 35min.
                      Entzumena                          ---         20 puntu

Azterketa deialdia: 2004ko ekaina
ENTZUMENA

1. TESTUA
ORSON WELLS zinemagile estatubatuarraren biografiaren zati bat entzungo duzu
irratsaio batean.

Entzun gaia behin entzungo duzu.
Entzuten duzun bitartean aukeratu erantzun zuzena.

1. Non eta noiz jaio zen Orson Wells?
   a. Estatu Batuetan 1915ean.
   b. New Yorken 1915ean.
   c. Estatu Batuetan 1925ean.

2. Bere ama lanbidez
   a. zinemagilea zen.
   b. piano-jolea zen.
   c. antzezlea zen.

3. Bernstein sendagileak Orson Wellsen amari esan zion:
   a. haurrak dohain bereziak zituela.
   b. haurrak gaixotasun berezi bat zuela.
   c. haurrak aholkuak eta laguntza behar zituela.

4. 18 urte zituela Orson Wells
   a. Estatu Batuetara joan zen antzezlanak egitera.
   b. Irlandara joan zen antzezlanak egitera.
   c. Ingalaterrara joan zen antzezlanak egitera.

5. 23 urte zituenean, irratirako egin zuen programa baten ondorioz
   a. jendea kalera irten zen, alienigenen programa asko gustatu zitzaiolako.
   b. jendea kalera irten zen, Orson Wells ezagutu nahi zuelako.
   c. jendea kalera irten zen, alienigenek munduari eraso egin ote zioten ziurtatzera.

Aukera itzazu erantzun egokiak eta jar itzazu dagozkien letrak ondoko laukietan:

               1          2             3         4           5

                                            -2-
ENTZUMENA

2. TESTUA
Ondoren albiste “bitxi” bat entzungo duzu. Hegazkin batean gertatutakoa da.

Entzun-gaia behin entzungo duzu.
Entzuten duzun bitartean aukeratu erantzun zuzena.

1. Familia batek hegazkin konpainia salatu du
   a. maleta guztiak galdu dizkiolako.
   b. familiako bi kide galdu dituelako.
   c. senide baten hilkutxa galdu duelako.

2. 1500 lagun zeuden elizkizunean zain eta
   a. hilkutxa berandu iritsi zen.
   b. hilkutxa hutsik iritsi zen.
   c. gorpua ez zen elizara iritsi.

3. Gertaera bitxi hori
   a. Iberia hegazkin konpainian gertatu zen.
   b. Iberia ez, beste konpainia batean gertatu zen.
   c. Estatu Batuetan gertatu zen.

4. Konpainiak dio
   a. errua ez zela beraiena izan.
   b. errua beraiena izan zela.
   c. familiarena izan zela errua.

5. Orain dela urtebete gertatu zen eta
   a. familiak kalte-ordainak jaso ditu.
   b. familiak hildakoa lurperatzea lortu du.
   c. familiak ez du hilkutxaren arrastorik izan.

Aukera itzazu erantzun egokiak eta jar itzazu dagozkien letrak ondoko laukietan:

               1            2           3           4        5

                                            -3-
IRAKURMENA ETA IDAZMENA

IRAKURMENA
1. TESTUA
Hozkailua ongi erabiltzeko aholkuak ematen dituen testu bat irakurriko duzu.

Testuaren informazioaz baliatuta, lotu adierazpenetako bi ideiak, testuak ematen
duen informazioa osatzeko.
Zenbakiak eta letrak lotu eta ondorengo laukietan idatzi, adibidean egiten den bezala.
(3 letra soberan geratuko zaizkizu).

Adibidea: 0 a
                    0       a          1                  2

                    3                  4                  5

 HOZKAILUA GARBI ETA
 USAINIK GABE

     Oso garrantzitsua da hozkailua garbi eta
 usainik gabe izatea, bai gure osasunerako, bai
 gure etxearen garbitasunerako ere. Izan ere,
 jakiak, behar bezala, eta leku garbian
 gordetzen ez badira, bakterioak edo
 mikroorganismo       kaltegarriak     agertzeko
 arriskua dago; eta, bestalde, hozkailuko usain
 txarra ez da batere atsegina.
     Bakterioak edo bestelako mikroorganismo            Berdura, barazkiak eta fruta beheko aldean
 kaltegarriak ez agertzeko, nahikoa da pauso        dagoen kaxan gorde. 10 gradu inguruan egoten
 batzuk jarraitzea. Jarraian aipatuko dizkizuegu    da, eta hori baino toki hotzagoetan alferrik gal
 oinarrizkoenak:                                    daitezke barazki eta frutak.
     1. Hozkailuaren tenperaturari sarri-sarri          Hozkailuaren atea berez hotz handia behar
 begiratu. 0 eta 5 gradu bitartean egon behar       ez duten produktuetarako utzi, besteak beste
 du hozkailuak beti. Udan bero gehiago egiten       edariak, saltsak, edo gurina.
 duenez, ohi baino hotzago jarri beharko da             Kontuan izan esneak eta gurinak oso erraz
 hozkailua. Horrez gain, atea ahalik eta            hartzen duela inguruko jakien usaina. Beraz,
 gutxiena ireki, eta, erabili ostean, ondo itxi     jaki usaintsuen ondoan ez gorde.
 duzula ziurtatu.                                       3. Jakiak ondo estalita gorde. Oso
     2. Jaki mota bakoitzarentzat toki jakin bat    garrantzitsua da hori, jakiak freskotasuna eta
 erabili. Hozkailuko tokirik hotzena beheko         zaporea gal ez dezan. Kontu izan, gainean
 apala da, berduren tokiaren gainean dagoena.       jartzen ditugun jakiek azpikoei tantarik bota ez
 Apal horretan gorde jaki galkorrenak (haragia      diezaien.
 eta arrain freskoa, besteak beste).                    4. Janaria hoztu arte ez sartu hozkailura, jaki
     Arrautzak, esnekiak, hestebeteak, pastelak     beroek tenperatura handitzen baitute, eta ez
 eta kondarrak erdiko eta goiko apaletan            baitiote behar bezala funtzionatzen uzten.
 gorde, 4-5 gradutan egoten baitira apal horiek.
                                                                   Tartea, 2003ko azaroaren 8an

                                              -4-
0.    Hozkailuan     bakterioak        ez a. garbitasuna garrantzitsua da.
     agertzeko

1. Komenigarria da udan batez ere,         i. jaki galkorrak.

2. Barazkiek nahikoa dute                  g. hozkailua leku aireztatuan egotea.

3. Hozkailuaren atean jarri                e. estalita gordetzea da onena.

4. Jakien zaporea ez galtzeko eta beste b. hozkailuaren tenperatura jaistea eta atea
    janariekin ez zikintzeko               ongi ixtea.

5. Ez sartu janari beroa hozkailuan,       c. hamar bat graduko tenperatura. Ez dute hotz
                                              handiagorik behar.

                                           d. hotz handia behar ez duten janariak
                                              (edariak, gurina…).

                                           h. 5 gradutik beherako tenperatura.

                                           f. kaltegarria da eta tresnarentzat.

                                           -5-
IRAKURMENA
  2. TESTUA
  Mikel Etxeberria donostiarrak egindako iragarki baten albistea irakurriko duzu.

  Testuaren informazioaz baliatuta, aukeratu erantzun zuzena eta laukian letra idatzi,
  adibidean egiten den bezala:

  Adibidea: 0 c

                      0       c          1                    2

                      3                  4                    5

                                                      MIKEL ETXEBERRIA DONOSTIARRA
                                                      IRAGARKI ARRAKASTATSUEN EGILE
                                                         Smart autoaren “spot”-ak
                                                         saria irabazi du

    Publizitatearen munduan badira euskaldun              Iragarkia iazko udan grabatu zuten Madrilen,
ugari Euskal Herritik kanpoko agentzietan lan         bi egunetan. Zati bat Malasañan egin zuten, eta
egiten.    Horietako   bat   Mikel   Etxeberria       azkeneakoa Madrildik gertu dagoen fabrika
donostiarra da, Contrapunto agentzian duela lau       zahar batean. Mikel Etxeberriak azaldu duenez,
urtetik lanean dabilena. Bere iragarki batek,         bi sortzaile taldek parte hartu zuten iragarkian:
Smart autoarenak, urrezko saria irabazi zuen          “Erredaktore, Fernando Perez eta biok aritu
azkeneko New Yorkeko Publizitate Jaialdian,           ginen. Arte zuzendariak, berriz, Ruben Navio eta
autoen kategorian. “Gu ez ginen New Yorkera           Lorena Martin izan ziren. Lauren artean pentsatu
joan, eta ezusteko ederra hartu genuen.               genuen ideia. Erredaktoreok gehiago testuei
Iragarkiak beste jaialdietan ez zuen saririk          begiratzen diegu, eta arte zuzendariak planoez
eraman, eta ez genuen halakorik espero.               arduratzen      dira.  Bestetik,    Sebas     Alfi
Donostiako jaialdian finalisten artean gelditu        errealizadorearekin guztia zehaztu genuen”.
zen”, azaldu dio BERRIAri Mikel Etxeberriak.

    Smart autoaren iragarki hori jazarpen bat da,        “Iragarki bat eraginkorra izateko zer behar
Etxeberriak kontatu duenez: “Bi polizia daude         duen asmatzea zaila dela uste du Mikel
euren autoan, eta Smart bat abiadura bizian           Etxeberriak. “Gutxien espero duzun iragarki
pasatzen ikusten dute. Smartean doan preso            batek izan dezake arrakasta, eta alderantziz. Ez
iheslari baten atzetik doaz poliziak. Azkenean,       dago formula magikorik. Umoreak normalean
fabrika zahar batean bukatzen dute. Poliziek          ondo funtzionatzen du. Mezu konplexuak
Smartaren atea irekitzen dutenean ikusten dute        normalean jendeari ez zaizkio heltzen”.
gidariak esku burdinak jarriak dauzkala.
Iragarkiak esaten du Smart berriak abiadura
aldatzekoa bolantean duela. Horregatik gidatu
zezakeen iragarkiko protagonistak esku burdinak                                       Agenda, 04-4-27
jarrita”.

                                                -6-
0. Mikel Etxeberriak
   a. Donostiako Contrapunto agentzian 6 urte daramatza.
   b. 6 urte daramatza lanean Euskal Herritik kanpo.
   c. 4 urte daramatza lanean Contrapunto agentzian.

                     ***************************************************

1. Smart autoaren iragarkia(k)
   a. Donostian irabazi zuen urrezko saria.
   b. New Yorken finalista geratu zen.
   c. New Yorken irabazi zuen urrezko saria.

2. Iragarkian ikusten da
   a. poliziarengandik ihesi doan presoak eskuak lotuta gidatu duela autoa.
   b. poliziek lapurrari iragarkiaren amaieran esku burdinak lotzen dizkiotela.
   c. presoak poliziarengandik ihes egitea lortzen duela eta aske geratzen dela.

3. Iaz grabatutako iragarkia egiteko,
   a. bi talde sortzaile aritu ziren batera lanean, batzuek hitzari begiratu zioten
     gehiago eta besteek irudiei.
   b. erredaktoreari bururatu zitzaion ideia erabili zuten.
   c. sortzaileak bi taldeetan aritu ziren lanean, baina ideia talde bati bururatu
     zitzaion.

4. Normalean jendeak gogoko izaten ditu iragarkiak,
   a. oso ilunak eta orijinalak direnean.
   b. barregarriak eta errazak direnean.
   c. konplexuak baina barregarriak direnean.

5. Iragarki baten arrakasta
   a. ezin da aldez aurretik jakin. Arrakasta ezustekoa izaten da askotan.
   b. gauza segurua da, lana orijinala eta ona bada.
   c. iragarkia amaitu orduko jakin daiteke.

                                            -7-
IDAZMENA
Oharrak:
      - Garbi idatzi eta saiatu letra argia egiten.
       -Gogoratu gutxieneko hitz kopurua bete behar duzula.
      - Idazteko boligrafoa erabili.

Egitekoa:
Aspaldian espero zenuen lagun baten mezua jaso duzu. Laguna atzerritarra da
(argentinarra, estatubatuarra….). Zurekin euskara ikasten aritu zen iaz barnetegi batean
eta lau egun pasatzera dator zure etxera.

Mezu hau bidali dizu:

Idatzi bere mezuari erantzuna: nola joango zaren bere bila, zer egingo duzuen lau egun
horietan, nora eramango duzun, zure inguruko azken berriak, berari buruz jakin nahi
dituzunak…

Gutxienez 140 hitz idatzi behar dizkiozu.
Gutuna (edo mezu elektronikoa) idatzi.
Gomendatutako denbora: 60 minutu.

                                            -8-
Zirriborroetarako orria

          -9-
Egitekoa:

____________________________________________________________

                            -10-

                            -11-
LEHEN MAILAKO AZTERKETAREN ZATIAK ETA PUNTUAZIOA:

  Proba idatzia       Irakurmena             %20                                 20 puntu          35 min. inguru
      %50
                      Idazmena               %30          gutxienez 15           30 puntu              60 min.

  Ahozko proba        Entzumena              %20                                 20 puntu              25 min.
      %50
                      Mintzamena             %30          gutxienez 15           30 puntu              10 min.

                      GUZTIRA             %100           gutxienez 60         100 puntu

  Agiria eskuratzeko gutxienez 60 puntu beharko dira eta 30 proba bakoitzean. Proba idatzian,
  gutxienez 15 puntu lortu beharko dira idazmenean eta ahozko proban, 15 puntu mintzamenean.
  Agiria eskuratzeko bi probetan (idatzian eta ahozkoan) gai izan beharko da azterketaria.
  Emaitza bakarra emango zaio azterketariari: GAI/ EZ GAI.

AZTERTZAILEAREN ORRIA
  Idazmena
      Oharrak (irizpide hauek hartuko dira kontuan oharrak idaztean: ikuspegi orokorra, baliabide
      linguistikoak eta zuzentasuna)

  Puntuazio orokorra: (gehienezkoa 30-gutxienezkoa 15)
  (Puntuazioa emaitzen orrian idatzi)

  Aztertzailearen izen-abizenak:                                                                  kodea
                                                      Sinadura

  Idazmena zuzentzeko irizpideak:
  IKUSPEGI OROKORRA. Eginkizuna bete du, erraz ulertzen da lehenbiziko irakurketan. Koherentea da, hari logiko bati
  jarraitzen dio.
  BALIABIDE LINGUISTIKOAK (ABERASTASUNA). Lexikoaren aberastasuna. Erregistroa. Egitura aberatsak.
  Antolatzaileak, lokailuak, kohesio-formak. Testu-motari dagokion egitura.
  ZUZENTASUNA. Mailari dagozkion egitura morfosintaktikoen erabilera. Lexikoaren erabilera. Puntuazioa. Ortografia.
  Eskatu zaion egitekoa gainditzeko ezinbestean gutxieneko bat lortu behar du gaitasun komunikatiboa osatzen duten
  azpigaitasun bakoitzean (gaitasun soziopragmatikoa, estrategikoa, linguistikoa eta testuala) edo ebaluazio irizpide
  bakoitzean.

                                                        -12-

Más contenido relacionado

Más de Andoni Tolosa

Egunsentiak alperrentzat (irudiak)
Egunsentiak alperrentzat (irudiak)Egunsentiak alperrentzat (irudiak)
Egunsentiak alperrentzat (irudiak)Andoni Tolosa
 
Gramatika -gehigarriak_-_testu_antolatzaileak
Gramatika  -gehigarriak_-_testu_antolatzaileakGramatika  -gehigarriak_-_testu_antolatzaileak
Gramatika -gehigarriak_-_testu_antolatzaileakAndoni Tolosa
 
Festa eguna da (hitzen bilakaera)
Festa eguna da (hitzen bilakaera)Festa eguna da (hitzen bilakaera)
Festa eguna da (hitzen bilakaera)Andoni Tolosa
 
Iva peko estilo liburua
Iva peko estilo liburuaIva peko estilo liburua
Iva peko estilo liburuaAndoni Tolosa
 
La sociedad del despilfarro
La sociedad del despilfarroLa sociedad del despilfarro
La sociedad del despilfarroAndoni Tolosa
 
La ciudad de la basura
La ciudad de la basuraLa ciudad de la basura
La ciudad de la basuraAndoni Tolosa
 
Gestion de residuos y sostenibilidad
Gestion de residuos y sostenibilidadGestion de residuos y sostenibilidad
Gestion de residuos y sostenibilidadAndoni Tolosa
 
2008 emaitzak urria
2008 emaitzak  urria 2008 emaitzak  urria
2008 emaitzak urria Andoni Tolosa
 
Tutoretza saioa prestatu
Tutoretza saioa prestatuTutoretza saioa prestatu
Tutoretza saioa prestatuAndoni Tolosa
 
Tabakoa ideien zerrenda
Tabakoa ideien zerrendaTabakoa ideien zerrenda
Tabakoa ideien zerrendaAndoni Tolosa
 
Dibortzioak duen eragina_seme-alabengan
Dibortzioak duen eragina_seme-alabenganDibortzioak duen eragina_seme-alabengan
Dibortzioak duen eragina_seme-alabenganAndoni Tolosa
 
Más de Andoni Tolosa (20)

Egunsentiak alperrentzat (irudiak)
Egunsentiak alperrentzat (irudiak)Egunsentiak alperrentzat (irudiak)
Egunsentiak alperrentzat (irudiak)
 
Azken arrain-festa
Azken arrain-festaAzken arrain-festa
Azken arrain-festa
 
Gramatika -gehigarriak_-_testu_antolatzaileak
Gramatika  -gehigarriak_-_testu_antolatzaileakGramatika  -gehigarriak_-_testu_antolatzaileak
Gramatika -gehigarriak_-_testu_antolatzaileak
 
Festa eguna da (hitzen bilakaera)
Festa eguna da (hitzen bilakaera)Festa eguna da (hitzen bilakaera)
Festa eguna da (hitzen bilakaera)
 
Iva peko estilo liburua
Iva peko estilo liburuaIva peko estilo liburua
Iva peko estilo liburua
 
La sociedad del despilfarro
La sociedad del despilfarroLa sociedad del despilfarro
La sociedad del despilfarro
 
La ciudad de la basura
La ciudad de la basuraLa ciudad de la basura
La ciudad de la basura
 
3.maila online udan
3.maila online udan3.maila online udan
3.maila online udan
 
Hizkuntza zuzena
Hizkuntza zuzenaHizkuntza zuzena
Hizkuntza zuzena
 
Zalantza dantzan
Zalantza dantzanZalantza dantzan
Zalantza dantzan
 
Gestion de residuos y sostenibilidad
Gestion de residuos y sostenibilidadGestion de residuos y sostenibilidad
Gestion de residuos y sostenibilidad
 
2008 emaitzak urria
2008 emaitzak  urria 2008 emaitzak  urria
2008 emaitzak urria
 
Alergiak
AlergiakAlergiak
Alergiak
 
Tutoretza saioa prestatu
Tutoretza saioa prestatuTutoretza saioa prestatu
Tutoretza saioa prestatu
 
Irakurmena 09
Irakurmena 09Irakurmena 09
Irakurmena 09
 
Que es que
Que es queQue es que
Que es que
 
Zer da zer
Zer da zerZer da zer
Zer da zer
 
Tabakoa ideien zerrenda
Tabakoa ideien zerrendaTabakoa ideien zerrenda
Tabakoa ideien zerrenda
 
Dibortzioak duen eragina_seme-alabengan
Dibortzioak duen eragina_seme-alabenganDibortzioak duen eragina_seme-alabengan
Dibortzioak duen eragina_seme-alabengan
 
Idazmena 09
Idazmena 09Idazmena 09
Idazmena 09
 
1.Maila (azterketa idatzia 2004)