2. Gasteizko Santa Maria katedrala edo Katedral
Zaharra hiriburu arabarraren alde zaharrean
dago, Buruileria plazaren gainean. Gasteizko hirigune
historikoaren iparraldeko muga da. Santa Mariaren
eliza gotikoa Erdi Aroko erdigunearen iparraldean
dago, hiriko gunerik garaienean, Suso hiribilduan, eta
XIV. mendean eraiki zen, 1181. urteko gaztelu-
elizaren gainean.
3. Katedralaren barnean istorio asko ikasi genituen. Adibidez:
Ama birjinaren loaldia.
Jainkoaren aingeru batek mariari haurdun geratuko zela
esan zion, eta berak esan bezala, Ama birjinak Jesus izeneko
haur bat izan zuen. Ama birjina ez zen zerura joan
hiltzean, loaldi luze batean sartu zen eta zerura joan zen.
Katedralaren barnean aurkitutako gorpuetan txanponak
aurkitu zituzten. Pertsona bat hiltzen zenean Karonte izeneko
hildako baten txalupan zeharkatu behar zuen Hestigia ibaia.
Horretarako txalupa-zainari ordaindu behar zion.
4. Katedrala kanpoaldetik berriztua dago baina eremu batzuk
desitxuratuta daude baita apurtuta ere.
Estilo gotikoa bereizi daiteke argi eta garbi katedralaren
egituragatik eta bere barneko arkuengatik. Hortaz gainera
barrualde argitsua du beirateez josia.
5. Tinpanoan, bibliako hainbat
pasarte azaltzen dira.
Erliebean irudikatzen ziren
irakurtzen ez zekien jendeak
ikas zezan. Ikus
daitekeenez, ama birjinaren
irudia da nagusi, katedralaren
izenak dioen bezala Santa
Maria da.
6.
7.
8. • Andre Maria Zuriaren plaza.
• Aihotz plaza.
• Aiztogile kalea.
• Anorbin kantoia.
• Apaizgaitegiko kantoia.
• Bakardade kantoia.
• Errementari kalea.
• Harategi kantoia.
• Hedegile kalea.
• Pintore kalea.
• San Ildefontso kalea.
• San Markos kantoia.
• San Roke kantoia.
• Santa Ana kantoia.
• Santa Maria kantoia.
• Santo Domingo kalea eta plaza.
• Txikita kalea.
• Zapatari kalea.
9. Gasteiz hiri zaharra izandakoa inguratzen zuen harresia da, XI.
mendekoak, Antso VI.ak Gasteiz sortu baino mende bat lehenago.
Harresia ez dago XI. mendean zegoen bezala, urteetan osagai berriak
gehitu baitzaizkio.
10. Bibat Gasteiz hiriburuko Alde Zaharrean
kokaturik dagoen museo bat da. Hain
zuzen ere, Aiztogileen kalean dago.
2009ko martxoan ireki zen. Berez Karten
Heraclio Fournier museoa eta Arabako
Arkeologia museoaren arteko
bateratzetik sortutako museoa da.
11. Sokaren Etxea Alde Zaharrean
kokatzen den jauregi bat da. Hain
zuzen ere, Aiztogileen kalean dago.
Bere izena etxe honetako sarbide
bikietako arku baten gainean ikus
daitekeen frantziskotarren
ordenako soka bati zor dio.
12. Portaloia XV. mendean egindako etxe bat da, salerosleen ostatu
eta salgaien gordailu izateko eraikia. Gasteizko Alde Zaharraren
iparraldean dago, Hedegile kalean, Andatarren dorretxearen
eta Buruileria plazaren ondoan.
13. XV. mendean eraikia,
dorrearen kanpoaldea
hiriko harresiaren parte
zen.
1970ean zaharberritua,
gaur egun Arabako
Natura Zientzien
museoaren egoitza da.
14. XV eta XVI. mendeen artean eraiki zen San Vicente Mártir eliza.
15. Bukatzeko, gamarrara
joan ginen bazkaltzera.
Eguraldi nahiko ona
egin zigun, beraz, ondo
ibili ginen bertan
dauden hainbat aukerei
esker.