SlideShare una empresa de Scribd logo
1 de 282
1.gaia:
ESPAINIA
GARAIKIDEAREN
SUSTRAI HISTORIKOAK
ESPAINIAKO SUSTRAI HISTORIKOAK
Espainia garaikideko prozesu eta gertakari historikoak ulertzeko, Iberiar
Penintsulan Historiaurretik aurrera zein herri bizi izan ziren eta zein
kultura garatu ziren jakin beharko dugu. Era berean, politikan,
ekonomian, gizartean eta kulturan izandako prozesuak aztertuko ditugu,
ezinbestekoak baitira Espainiako historia garaikidea ulertzeko.
4
Historiaurrea
 Denbora tartea: gizakia agertzen denetik idazkeraren agerpenera.
Penintsulan orain dela 800.000 urtetik (Atapuerca) K.a. lehen
milurtekora. Atapuerkako Homo Antecessor Europa mendebaldeko
giza-aztarnarik zaharrenak dira.
EZAUGARRIAK:
Hominizazioa
Hominizazio prozesua
ZER GERTATU ZEN PALEOLITOAN?
1. BIZIMODU NOMADA
- Lehenbiziko garaietan gizakiak NOMADAK izan ziren, hau da, leku batetik bestera
ibiltzen ziren janari bila.
- TALDEKA elkartzen ziren ehizatzeko, estrategia konplexuak erabiltzen zituzten:
mamutak, hartzak, bisonteak,...
- Erreka eta itsasoko arrainen arrantza eta basoko fruituen bilketa ere garatu zuten.
- Oso bizitza laburra zuten, arraroa zen 35 urtera heltzen zena.
2. LEHENBIZIKO TEKNIKAK
- Lehenbiziko gizataldeek tresna batzuk asmatu zituzten beraien lanak egiteko; bi
motatako tresnak ezberdintzen dira:
-harriz egindakoak: aiztoak, esku-aizkorak, karraskak eta gezi-muturrak adib.
-hezurrez egindakoak: orratzak, arpoiak, amuak, bitxiak,...
- Baina aurkikuntzarik onena SUA izan zen:
-kobazuloak berotzeko eta argitzeko
-janariak erretzeko edo egiteko
-basapiztiak uxatzeko
3. LEHENBIZIKO SINESMENAK:
- Lehenbiziko gizakientzat bizitzaren misterioak oso garrantzi handia zuen
eta magia, erlijioarekin batera zihoan.
- Hori zela eta, hiru sinesmen nagusi garatu zituzten:
-hildakoei kultua
-naturaren indarrei kultua
-amatasunaren misterioari kultua
Sinesmenak
Aldamioa
Antortxa
Margoak
prestatzen
ari da
KANTABRIAKO ESKOLA LEVANTEKO ESKOLA
Oreina
LABARRETAKO ARTEA: LEVANTE
LABARRETAKO ARTEA: LEVANTE
NEOLITOA, GIZAKIEN LEHEN IRAULTZA!
1. NEKAZARITZA ETA ABELTZANTZAREN SORRERA
- Orain dela 10.000 urte inguru klima hobetu zen, elurteak eta izotzak
poloetan eta goi-mendietan mugaturik geratu ziren.
- Gizakia landareak jartzen eta animaliak etxekotzen hasi zen eta
ondorioz NEKAZARITZA eta ABELTZANTZA sortu ziren.
2. LEHENBIZIKO HERRIXKAK
- Gizakiak kobazuloetatik atera eta herrixka txikiak eraiki zituen
elkarrekin bizitzeko: SEDENTARIO bihurtuz eta ibai ertzetan kokatu
ziren.
- Herrixketan lanen espezializazioa burutu zen:
-batzuek lurra lantzan zuten
-beste batzuek abereak zaintzen zituzten
-gainontzekoek tresnak asmatzen zituzten: ehungintza,
saskigintza, zeramika, armak,...
3. LEHENBIZIKO ARTISAUAK
- Neolitoko ezaugarri nagusia HARRI LANDUA erabiltzea izan da.
Erabiltzen zituzten tresna guztiak horrela iraunkorragoak ziren.
- Artisauek arlo ezberdinetako lanabesak sortu zituzten:
1. NEKAZARITZAN: aitzurrak, igitaiak, esku-errota,...
2. ZERAMIKAGINTZAN: ontziak eskuz moldatu eta sutan erretzen ziren
gogortzeko eta aleak eta likidoak gordetzeko.
3. EHUNGINTZAN: hezurrezko ardatzez iruten zuten haria, ehundegiak,
ehunak,...
4. LEHENBIZIKO ARKITEKTOAK:
- Neolitoko azken urteetan, monumentu MEGALITIKOAK eraiki zituzten
erlijioarekin edo magiarekin lotuta. Hiru mota:
- IRUINARRIAK: zutik sartutako harri luze eta handiak (menhir)
-TRIKUHARRIAK: harri handi bertikalez osatuta eta gainean beste harri
zabal batzuk jarriz estalki gisa (dolmen).
-HARRESPILAK: iruinarriz osatutako barruti zirkular handiak (cromlech)
Neolitoko iraultza, aldaketa
Haziak erein
ondoren, uzta bildu
behar da, Beraz, ...
Ez da beharrezkoa animaliak
ehizatzea, etxean dauzkate
Sedentarioak
badira, etxeak
gero eta hobeak
izanen dira
Aleak batu ondoren,
irina egin behar da
errotarekin
Aleak
gordetzeko
zeramika
asmatzen dute
Neolitoa MEGALITOAK
Harrespila - Cromlech Harrespila - Cromlech
Iruinarriak - Menhirrak Trikuharria - Dolmen
Iruinarria. Gorbea mendia, Bizkaia
Sorginetxeko trikuharria. Agurain. Araba
METAL AROA
1. METALEN AURKIKUNTZA:
-Orain dela 7.000 urte inguru gizakia metalezko objektuak egiten hasi zen.
-Aldi desberdinetan aztertu ditzakegu:
1. KOBREA: lehendabiziko metala izan zen eta harrizko lana
baztertu zuen. Ez zen behar bezain gogorra.
2. BRONTZEA: kobrea eta eztainua bildurik lortu zuten;
gogorragoa.
3. BURDINA: oso garrantzi handia izan zuen honen aurkikuntzak;
oso gogorra delako eta gerretan botere handiagoa lortu ahal zutelako.
-Mota guztietako objektuak eta tresnak egin zitezkeen: lanabesak, armak,
bitxiak, eskulturak,... Labeak garatu zituzten mineralak urtzeko eta moldeak
formak emateko.
2. ALDAKETAK BIZIMODUAN
-HIRIEN SORRERA:
-Gizakiak “harrizko hormaz babesturiko” hirietan elkartzen hasi
ziren.
-Errege bat hautatu zuten eta haien arteko ezberdintasuna
handitzen joan zen: aberatsak, pobreak, lurjabeak,...
-Beste hiri batzuekin borroka egiten zuten, lurralde berriak lortzeko
asmotan.
-TRESNA BERRIAK:
-GURPILA: nekazaritzan, garraioetan eta tresnetan garrantzi
handikoa izan zen: gurdian, tornuan,...
-HAIZE OIHALA: bela itsasontzietan erabili zen haizearen indarra
aprobetxatzeko.
-GOLDEA: nekazaritzan eta idien indarrarekin batera azkarrago eta
hobeto egiten zuten lana.
-Guztiaren ondorioz MERKATARITZA JARDUERAK sortu ziren.
Metalezko tresnak
Urrea Burdina
METAL AROA
Antzin Aroa. Hispania Erromatarra
ERROMATAR ZIBILIZAZIOA
- Jatorri mitologikoa: Romulo eta Remo. K.a. 753
- Etengabeko hedapena. Aldiak:
1. Monarkia erromatarra: Italiako erdialdea eta hegoaldean
2. Errepublika (K.a. 509): hedapena abiatu zen
3. K.a. III. mendean: Mediterraneo osoa kontrolpean. Horretarako
feniziar, greziar eta kartagotarrekin borrokan aritu ziren.
4. Inperioa (K.a. 27): inperioa Ingalaterraraino hedatu zuten.
ERROMATARRAK IBERIAR PENINTSULAN SARTZEA (K.A. 218)
- Aurreko egoera:
Garapen eta bizimodu desberdineko herriak bizi ziren
ERROMATARREN AURREKO HERRIAK: iberiarrak, zeltak eta
iparraldeko herriak (horien artean BASKOIAK).
- Konkistaren faseak (K.a. 218tik K.a. 19ra):
1. Kostalde mediterraniarra
2. Ebro ingurua
3. Barnealdea, zelten erresistentzia indartsuari aurre eginez.
4. Iparraldea
Antzin Aroa. Hispania Erromatarra
36
1. Erromatarren aurreko herriak
Erromatarrak etorri aurretik (K.a. 218) Iberiar Penintsulan bizi ziren herriak.
Hiru eremu kulturaletan banatzen ziren, nahiz eta mugak zehatzak ez izan.
Herri iberiarrak. Mediterraneoko kostaldean eta hegoaldean kokaturik. Feniziar
eta greziarren eragin sakona jaso zutenez, ekonomikoki aurreratuenak ziren
eta sistema politiko eta kultural garatua zuten.
Herri zeltak. Penintsularen erdian eta mendebaldean ezarriak. Indoeuroparrak
ziren eta beren garapen maila aurrekoekin konparatuz eskasagoa zen, gehien
bat nekazaritzan eta abeltzaintzan jardunez.
Iparraldeko herriak. Galaikoak, asturiarrak, kantabriarrak eta baskoiak.
Penintsulako herrien artean primitiboenak ziren. Mendialdekoak izanik,
abeltzaintza zen beren ekonomiaren oinarria, nahiz eta era xumean
nekazaritzan ere jardun. Esan daiteke ekonomikoki atzeratuenak zirela.
INBASIO ETA KOLONIZAZIOAK
(K.a. I. milurtekoa)
Iberiarrak
Zeltak
Iparreko
herriak
Iturria: VicensVives
42
2. Baskoiak
Nafarroa kokaleku nagusi bezala zeukan erromatar aurreko herria, zeinaren eragina
Gipuzkoako ekialdera eta Errioxa eta Aragoiko zati batera ere heltzen zen. Erromatarrek
horrela deitu zieten, baina izena indoeuroparra da (zeltiberiarra, hain zuzen, barskunak edo
goian bizi direnak). Iparraldeko beste herriek bezala, bizimodu primitiboa zuten, klanetan
antolatuak (batasun politikorik gabe) eta ekonomikoki nahiko atzeratuta zeuden.
Teoria asko daude nondik datozen azaltzeko, badirudi baskoiak hainbat milurteko garapenaren
emaitza direla. Ziurrenik Paleolito arotik daude, baina denetariko herrien eragina izan zuten.
Ezaugarririk bereziena hizkuntza zuten, euskara, erromanizazio ondoren kontserbatu zen
hizkuntza bakarra.
Kanpoko herriek baskoiengan izan zuten eragina ezberdina izan zenez, herri barruan
desberdintasunak agertu ziren:
• Saltus Vasconum zeritzon lurraldean (mendialdean, iparraldean) baskoiek beren ohiturei
eutsi zieten eta abeltzaintzan ziharduten.
• Ager Vasconum zeritzon lurraldean (Ebroko lautadetan) nekazaritzan ziharduten eta alboko
herriekin harreman handiagoa izan zutenez, akulturazio prozesua nabariagoa izan zen.
IX. mendean Iruñeko Erresuma sortu zuten, Eneko Aritza erregearekin.
Euskal tribuen kokapena erromatar
geografoen arabera :
Gorriz: indoeuroparren aurretikoak
Urdinez: zeltak
Baskoiak
BI ZONALDE EZBERDIN
AGER
VASCONUM
SALTUS
VASCONUM
Hegoaldeko lautadetan
Hiriguneak
Nekazaritza
Beste herrien eraginak
Antolaketa sozial aurreratuagoa
Erromarekiko lankidetza
Erromatar
iturrien
arabera
Ez zegoen benetako antolaketa politikorik
Harreman familiar eta klanen garrantzia
Iparraldeko gune menditsuetan
Biziraupeneko ekonomia,
funtsean abeltzaintza
(trashumantzia)
Beste herrien eragin eskasa
Antolaketa sozial tradizionala
Erromanizazio ahula
Ager eta Saltus
Antzin Aroa. Hispania Erromatarra
ERROMANIZAZIOA. Hispanian sartuta Erromak bere politika,
ekonomia, gizartea eta kultura inposatu zituen.
1. Bertakoen bizimodua eraldatu zuten (akulturazioa), intentsitatea
lekuaren araberakoa izanik (esaterako Baskoien inguruan
akulturazio ahulagoa).
2. Hirigintza: hiri egiturak, ur-hornitze sistemak, galtzadak…
Adibidea, ANDELOS
3. Lurralde antolaketa: ERROMATAR PROBINTZIAK
4. Nekazaritza: produktu eta tresna berriak.
5. Jabetza pribatua sendotu zuten.
6. Moneta batasuna: zilarrezko denarioa.
7. Gizartea: esklabutza ezarri zuten.
Hispaniako konkista
Hispaniako konkista
Erromatar inperioaren aldi gorena
54
3. Erromanizazioa
Hispanian, K.a. 218.urtean erromatarren konkistarekin batera abiatu zen prozesua:
Erromak bere ezaugarri politiko, ekonomiko, juridiko, sozial eta kulturalak zabaldu
zituen konkistaturiko lurralde guztietara, aurreko herrien bizimoduak
desagerraraziz edo eraldatuz (akulturazio prozesua).
Prozesu honetan, latina hedatu zen eta aurrez penintsulan hitz egiten ziren
hizkuntza asko galdu egin ziren (euskara izan ezik); lurraldea urbanizatu zuten
(hiriak, galtzadak...); Erromako legeak eta gobernu-era ezarri zituzten; Erromako
gizarte egitura eta esklaboen lanean oinarritutako sistema ekonomikoa ezarri
zituzten; eta Erromako artea, kultura eta erlijio-adierazpenak zabaldu zituzten.
Erromanizazioa ez zen prozesu orekatua izan: Mediterranear kostaldean eta
hegoaldean sakona izan zen; Mesetan geroago gertatu zen eta iparraldean oso
arina izan zen.
4. Erromatar probintziak
Inperioko gainontzeko lurretan bezala, erromatarrek penintsulan egindako
lurralde antolaketa administratiboa. Hispania galtzaden bidez
komunikaturik zeuden probintzietan antolatu zen, kontrol politiko eta
administratibo zorrotzagoa izateko, eta honek era berean onura
ekonomikoak emateko. Probintziak conventus-etan zatitzen ziren eta
hauek civitas-etan (hirietan). Probintzia bakoitzean enperadorea
ordezkatzen zuen gobernadorea zegoen.
Horrela, erromatarrek 6 probintziatan banatu zuten Hispania: Gallaecia
(ipar-mendebaldea), Tarraconensis (ipar-ekialdea), Lusitania (hego-
mendebaldea), Cartaginensis (hego-ekialdea eta erdialdea), Betica
(hegoaldea) eta Balearica (Balear uharteak).
Erromatar probintziak Augustoren garaian
GALTZADAK
Gaurko errepideen sarea
Eraikin nagusiak - Galtzadak
Galtzada erromatarra (Kadiz)
Eraikin nagusiak - Estoldak
• Nekazaritza zen
oinarrizko jarduera
• Nekazari txikiak
zeuden, azalera txikiko
soroak lantzen
zituztenak.
• Lur-jabe handiak ere
bazeuden: nekazariek
eta esklaboek lantzen
zituzten lurrak.
• Landetako etxeek,
“villae” izenekoek, sotoa,
biltegia, ikuiluak, ardoa
eta olioa egiteko
prentsak... zituzten
Ekonomia oparoa - Nekazaritza
• Hiriak denda eta lantegiz beteta
zeuden: zapatariak, bitxigileak,
zeramikagileak, okinak,
harakinak...
• Eraikuntzan, igeltseroak,
arotzak, iturginak, margolariak,
harginak, ...
Zapatariak
Harakinak
Zeramikagileak
Okinak
ArotzakIturginak
Margolariak
Igeltseroak
Harginak
Ekonomia oparoa - Eskulangintza
Bitxigileak
Ekonomia oparoa - Merkataritza
• Inperioaren
barnean nahiz
mugetatik kanpo.
• Garia, olioa,
ardoa... Iberiar
penintsulatik.
• Itsaso Baltiko
ingurutik urrea eta
anbarra.
• Txinatik, espezieak,
zeta eta kotoia.
• Afrikatik esklaboak
MEDITERRANEOKO MERKATARITZAREN HEDAPENA
Ekonomia oparoa - Merkataritza
SEGOBRIGA (SAELICES, CUENCA)
Meridako anfiteatroa
ITALICAKO ANFITEATROA
(SANTIPONCE, SEVILLA)
Meridako erromatar antzokia
Meridako teatroa
MERIDAKO TEATROA
(EMERITA AUGUSTA, BADAJOZ)
Segovia
Eraikin nagusiak Akueduktuak
Plasencia Nerja
Merida
Tarragona
SegoviaNimes
Eraikin nagusiak Akueduktuak
SEGOVIAKO AKUEDUKTUA
Segoviako akueduktua
Araba
Merida
Eraikin nagusiak Zubiak
Kordoba
Alkantara
Alkantarako
zubia
ALKANTARAKO ZUBIA (KAZERES)
DIANAREN TENPLUA MERIDAN (BADAJOZ)
LUGOKO HARRESIAK (GALIZIA)
MEDINACELIKO ARKU ERROMATARRA (SORIA)
Kristautasunaren hedapena
95
5. Andelos
Arga ibaiaren terraza batean, Mendigorriako udalerrian kokatutako hiri
erromatarra. Burdin Arotik zegoen herrixka baskoi baten gainean altxatu
zen (Civitas Vasconia) eta Erdi Arora arte iraun zuen. Garrantzia handia
izan zuen K. o. I eta II. mendeetan bereziki, nekazaritza eta metalurgia
indartsuagatik.
Indusketek azaleratu dutenez, bertan erromanizazio maila handia izan
zen. Horren erakusle hiriaren diseinua. Erromatar hirien ohiko forma
zuen, gurutze bat egiten zuten bi kale nagusi izanik (cardo eta
decumanus). Erdialdean zerbitzugunea zegoen, eta alboetan etxebizitzak
(domus eta insulae). Bertan aurkitutako mosaiko ederrak ere
erromanizazioaren adierazle dira.
Baina Andelosek eman digun gauzetan garrantzitsuena ur-hornidurako
eraikin saila dugu. Bertan aurkitutako urtegia, akueduktua eta kanalak
dira horren erakusle.
Depositoa
Etxebizitzen oinplanoak
Kalea
Presa
Denbora lerroa:
Antzinatetik Erdi Arorako pausoa
Antzin Aroaren amaiera.
Hispania Erromatarraren amaiera
INPERIOAREN KRISIA ETA AMAIERA (K.O. III. MENDETIK AURRERA).
- Arrazoiak:
1. Krisi ekonomikoa, gehiegizko hedapenagatik
2. Gizarte krisia: altxamenduak
3. Krisi militarra: milizianoak maiz matxinatuz
4. Erlijioari lotutako krisia: kristautasuna ezartzeko zailtasunak
5. Krisi politikoa: herri germaniarren inbasioak
- Ondorioak:
1. Hirien gainbehera eta landatartze-prozesua
2. Feudalismoaren sorrera
3. Merkataritzaren ahultzea
4. Ezegonkortasuna
GERMANIARREN INBASIOAK
GERMANIARREN INBASIOAK
 Germaniar herriak erromatar inperioaren iparraldean bizi ziren, Rhin
eta Danubio ibaietatik haratago.
 III. mendetik aurrera erromatar inperioan sartzen hasi ziren.
Batzuetan lurralde batean era baketsuan jartzen ziren bizitzen
(migrazioak). Beste batzuetan lur erromatarrak lortzeko erromatarrak
garaitu behar izaten zituzten borroka militarren bitartez.
 476. urtean germaniarrek Mendebaldeko azken enperadorea garaitu
zuten eta Mendebaldeko erromatar inperioa desagertu zen.
Mendebaldeko erromatar inperioaren amaiera
E R D I A R O A
V. mendeko inbasio germaniarrak
Erdi Aroa.
Bisigodoen garaia.
Al-Andalus
 Erromatar Inperioaren amaiera V. mendeko inbasio germaniarrek ekarri
zuten.
 Iberiar penintsulan BISIGODOEN MONARKIA ezarri zen 711.urtera arte.
 VIII. eta XV. mendearen artean bi zibilizazio elkarbizi ziren:
 Hegoaldean Al-Andalus, zibilizazio islamikoaren parte izanik.
 Iparraldeko erreinu kristauak, gizarte feudalaren erakusle.
 AL-ANDALUS (711-1492)
- Jatorria.
•Mahomak VII. mendean Arabian sortutako erlijio musulmanaren
sorreratik konkisten bidez zabaldu zen.
•Hedapena: Afrika iparraldera lehenik, Ekialde Hurbileko zenbait gunetara
gero, eta azkenik Iberiar Penintsulara. Frantzian, Poitierseko guduak,
hedapenaren amaiera ekarri zuen.
 Mendebaldeko lurra zenbait erreinutan
banatu zen eta horietako bakoitzean
germaniar herri bat jarri zen bizitzen:
frankoak, bisigodoak, ostrogodoak,
angloak, sajoiak…
 Erreinu bakoitza errege batek zuzentzen
zuen, nobleen eta gerlarien
kontseiluaren laguntzarekin.
 Hiriak desagertu ziren eta ekonomiaren
oinarria nekazaritza eta abeltzaintza
izaten hasi zen batez ere. Merkataritza
desagertu zen.
 Kulturak beherakada izan zuen. Germaniar
artearen arrasto oso gutxi daude gaur
egun: eliza bisigodoak eta bitxigintza.
Germaniar erreinuak
Germaniar inbasioen mapa
Germaniar erreinuak 600. urtearen inguruan
6. Bisigodoen monarkia
507. urtean, erromatarren beherakadaren ostean, Hispaniara iritsitako herri
germaniar bisigodoak ezarritako gobernu-mota, Toledon hiriburua izanik eta
711.urtera arte iraun zuena.
Monarkia heredagarria ez zenez, nobleen arteko borroka etengabea izan zen eta
hortaz, oso ahula izan zen beti, erregeak noble menpe zeudelako.
Monarkia honen lorpen nagusiak lurralde, lege eta erlijio batasuna izan ziren. Aldiz,
beren ahuleziak sakonegiak izan ziren; horien artean esanguratsuena aipatutako
monarkia heredagarria ez izatea. Horren ondorioz ugariak izan ziren boterearekin
egiteko nobleen arteko barne-borrokak. Honek Estatua ahultzen zuen, eta
musulmanak horretaz baliatu ziren 711n Penintsula konkistatu eta Bisigodoen
Monarkiari amaiera emateko.
VI. mendeko erreinu bisigodoa
Bisigodoen erreinua
Bisigodoen garaiko Hispania
BISIGODOEN ERREINUA (568)
Hispania bisigodoa
BISIGODOEN ERREINUA (628)
ERREGE BISIGODOAK
Wamba erregearen
miniatura
Bisigodoen erreinua
Rekaredoren konbertsioa:
Muñoz Degrainen birsorkuntza (XIX. mendea)
Bisigodoen erreinua
Urregintza
Germaniar artea
San Juan de Baños eliza, Palentzia
Bisigodoen artea
San Pedro de la Nave elizako kanpoaldea, Zamora
Bisigodoen artea
Quintanilla de las Viñaseko Santa Maria, Burgos
Bisigodoen artea
Santa Comba de Bandeko eliza, Ourense
Bisigodoen artea
San Pedro de la Nave elizako kapitela, Zamora
Bisigodoen artea
Quintanilla de las Viñaseko Santa Mariako barnealdea,
Burgos
Bisigodoen artea
Guarrazarko altxorra
Recesvinto
erregearen
koroa
Gurutzea
Bisigodoen artea
Bitxi bisigodoak
Bisigodoen artea
Zaldi-balaztaren
ohatzea
Bisigodoen artea
Gerriko baten krisketa
Bisigodoen artea
Erdi Aroa. Al-Andalus
- Al-Andalus 711n sortu zen.
• Bisigodoen ahultasunez baliatuz, Oinordekotza gerra bat zegoen, eta
bando batek musulmanei laguntza eskatu zien. Egoera baliatuz,
musulmanak bertan geratu ziren. Penintsula inperio musulmanaren parte
izatera pasatuz.
• Hiriburua Cordoba.
• Kontrolpetik at: Asturias, Kataluniako iparraldea eta Nafarroako iparraldea.
- Garaiaren araberako lurralde administrazioa:
1. Menpeko emirerria (711-756), Damaskon zegoen musulmanen
kalifaren menpe (Omeiatarra) politikan eta erlijioan.
2. Emirerri independentea (756-929). Politikoki independentea bazen
ere, erlijioari dagokionez kalifaren menpe zegoen (orain Bagdaden,
Abbasien familiakoa).
3. KORDOBAKO KALIFERRIA. (929-1031)
4. TAIFA ERREINUAK. (1031-1212)
5. Granadako Nazari Erresuma (1212-1492). Musulmanak 1492an Errege-
erregina Katolikoek konkistatu arte mantendu ziren.
- Gizartea eta kultura.
•Kultura eta erlijio musulmana errotu ziren.
- Bertakoek nahi zutena egin zezaketen, baina asko konbertitu egin ziren
(Muladiak) zergak ez ordaintzeagatik edota botere politikoa mantentzeagatik.
- Kultura eta erlijio kristaua hein handian mantendu zen, baina trukean
zergak ordaindu behar zituzten (MOZARABIARRAK)
Erdi Aroa. Al-Andalus
 Islama erlijio berria izan zen, Mahomak Arabiako penintsulan
sortu zuen VII. mendean.
 Musulmanek Jainko bakarrarengan sinesten dute, Ala, eta
Mahoma haien profeta nagusia dela uste dute.
 Haien liburu sakratua Korana da eta Meka hiri sakratua.
 Musulmanek oinarrizko bost betebehar dituzte:
 Fedea profesatzea.
 Egunean bost aldiz otoitz egitea.
 Mekara peregrinazioa egitea.
 Ramadam hilabetean baraua egitea.
 Limosna ematea.
 Meskita fededunek otoitz egiteko lekua da.
Islama
Islamaren garapenaren mapa
Islama - Lekua eta garaia
ISLAMAREN INPERIOA
ISLAMAREN INPERIOA
Iberiar penintsula 711.
urtean hasi ziren
konkistatzen, Tariq eta
Musaren armadak
Guadaleteko borrokan
bisigodoak menperatu
zituenean.
Iberiar penintsula musulmandarrek konkistatu zuten
Denboraren marra
Iberiar penintsula musulmanek konkistatu zuten
MUSULMANEN KONKISTA
GUADALETEKO BATAILA 711
AL ANDALUS 711n
Hasieran, Al-Andalus Damaskoko kaliferriaren menpe zegoen emir batek
gidatu zuen. Kordoba izan zen lurraldeko hiriburua.
Al-Andaluseko historia
929. urtean Abderraman III.a
kalifa independente izendatu
zuten. Garai hari Kordobako
Kaliferria deitu zitzaion.
Gobernua zuzentzeaz gain,
kaliferriko erlijio-agintari gorena
ere bazen.
756. urtean Kordobako Abderraman
I.ak emir izendatu zuen bere burua.
Emir independentea zenez, ez
zegoen kalifaren agindupean, baina
haren erlijio-aginpidea onartzen
jarraitu zuen.
Al-Andaluseko historia
7. Kordobako Kaliferria
929an Al Andaluseko emirra zen Abderraman III.ak Bagdadekiko lotura hautsi
ondoren, bere burua kalifa izendatu zuen, Kordobako Kaliferria aldarrikatuz eta
hortaz, Al Andaluseko botere politiko eta erlijioso osoa hartu zuen.
Abderraman III.ak armada berrantolatu eta indartu zuen, kristauen aurka lurraldea
kontrolatzeko eta aginteari eusteko, kristauen gaineko nagusitasun militarra lortuz;
merkataritza bultzatu zuen eta kultura eta artea suspertu zituen. Horrela, Al
Andalusek oparoaldi politiko, ekonomiko eta kulturala ezagutu zuen, eta Kordoba
mendebaldeko hiri nagusia bilakatu zen.
Oparoaldia hurrengo kalifekin mantendu zen, baina azken kalifak, Hishan II.ak
boterea bere lehen ministroaren eskuetan (Al Mansur) utzi zuen; honek modu
diktatorialean gobernatu zuen eta zakuratze kanpaina batzuk egin zituen kristauen
aurka. Hil ondoren, barne arazoak zirela eta, Kaliferria krisian sartu zen eta 1031.
urtean desegin zen, Taifa erreinuak agertuz: zatiketak Al Andalus ahuldu eta
kristauen birkonkista indartu zuen.
KORDOBAKO KALIFERRIA 929-1031
KORDOBAKO KALIFERRIA
KORDOBAKO KALIFERRIA
Al-Andalus X. mendean
ALMANZORREN KANPAINAK
- 1031n, kaliferria
erresuma edo taifa
ezberdinetan banatu zen
eta boterea ahuldu egin
zen.
- Errege kristauek Al-
Andalus lurraldeari
errazago eraso egitea
izan zuen ondorio.
Al-Andaluseko historia
161
8. Taifa erreinuak
1031.urtean musulmanen arteko borroken eta barne zatiketaren ondorioz,
Kordobako Kaliferria desagertu zen eta Al-Andalus hainbat erreinu independente
edo taifatan banatu zen. Hogeita lau ziren eta garrantzitsuenak Granada, Sevilla,
Valentzia, Badajoz, Toledo eta Zaragozakoak ziren.
Taifa erreinuek elkarren aurka borrokatu zuten eta batzuetan erresuma kristauei
babesa eta laguntza eskatzen zizkieten beste taifak menperatzeko. Horren truke eta
kristauen erasorik ez izateko, taifa musulmanek paria izeneko zergak ordaintzen
zizkieten erreinu kristauei.
Garai hartan gainbehera politiko eta militarra gertatu bazen ere, agerikoa izan zen
taifek izandako susperraldi ekonomikoa eta kulturala.
Kristauei aurre egiteko Taifa hauek batzeko saiakerak egon ziren (almorabideak eta
almohadeak), baina ez zuten helburua erdietsi. Kristauek Taifen ahultasunez baliatuz
Birkonkistari ekin zioten, eta pixkanaka Penintsularen kontrolarekin egin ziren.
Granada izan zen kristauek bereganatutako azken taifa. 1492an gertatu zen.
TAIFA ERREINUAK
TAIFA ERREINUAK XI. MENDEAN
Taifa erresumak Granadako erresuma
 Islama Erdi Aroan zabaldu zen, konkista militarra zela eta. Hori
dela eta, islamiar inperioa sortu zen, kalifa agintari nagusi zuen
inperioa.
 Islamiar zibilizazioa hiritarra izan zen batez ere. Hiri
garrantzitsuenak Damasko, Bagdad, Kordoba eta Kairo izan ziren.
 Nekazaritzak garapen handia bizi izan zuen (ureztatzea, kultibo
berriak), artisautza islamiarra kalitate handikoa zen eta
merkataritza oso bizia izan zen.
 Islamiar zibilizazioa oso aurreratua zegoen, bai arte munduan bai
zientzia munduan.
Erdi Aroko Islamiar zibilizazioa
Erdi Aroa. Al-Andalus
•Musulmanen ondarea:
- Erlijioa: Islama
- Kultura eta bizimodua
- Hirigintza eta artea: meskitak, jauregiak, zokoak, dorreak…
- Ekonomia: nekazaritza (ureztatze sistemak eta labore berriak:
zitrikoak, arroza, kotoia…), merkataritza (sareak sendotzea, merkatuak…)
eta moneta batasuna (urrezko dinarra eta zilarrezko dirhema)
- Aurrerapen zientifikoak: matematika, astronomia, medikuntza
Xakea
Islama
Kultura
Astronomoak
behatokian (I)
Islama
Kultura
Astronomoak
behatokian (II)
Islama
Kultura
AstrolabioaIslama
Kultura
Testua: Lurra
Lurra borobila da
Behatzaileek Lurraren kurbadurari buruzko zalantzak badituzte oraindik ere,
baiezta dezan beste argumentu bat azalduko diogu: itzala. Objektu borobilak
itzal borobila izan behar du.
Lurrak ilargiaren gainean egiten duen itzalari begiratzen badiogu, aldeak
borobilak dituela ikusiko dugu, eklipse osoa dagoenean ikus dezakegu batez
ere; orduan, lurraren zirkunferentzia ia osoa ikus dezakegu bere itzala eta
esfera itxura islatzen. Ezin da zalantzarik izan Lurraren itxurari dagokionez:
borobila da.
AL BIRUNI, Masudiren kanona. XI. mendea
Islama
Kultura
Medikuntza klaseaIslama Kultura
Azterketa medikuaIslama Kultura
Apendizitis ebakuntzaIslama Kultura
- Herritar gehienak nekazaritzan aritzen ziren.
- Ureztapena asko garatu zen eta gauza berriak
ereiten hasi ziren ...
Kotoia
Indigoa
Ureztapena
Ekonomia – Teknika eta landare berriak
Arroza
Azukre-kanabera
Alberjinia
Orburua
Ekonomia – Landare berriak
Hirietan kalitate handiko artisautza-produktuak lantzen ziren ...
Ekonomia – Kalitate handiko eskulangintza
Keramika Larru ongintza
Bitxigintza
ArmakZeta
Al-Andalus merkataritza zentro aktiboa izan zen. Lantzen zituzten
artisautza-produktuak saltzen zituzten eta esklaboak eta urrea
erosten zituzten. Txanpona erabiltzen zuten: dinarea eta dirhema.
Kalifaldiko urrezko dinar-a
Kordobako zilarrezko dirhema
Ekonomia – Merkataritza aktiboa
Kalitate handiko eskulangintza - Eskulanak ala artelanak?
Metalezko pitxarra Liburu baten koadernaketa
Zeramikazko platera Egurrezko kutxa
Kalitate handiko eskulangintza - Eskulanak ala artelanak?
Hitz musulmanak
Andalustar ondarea sakona da gure eguneroko bizitzan: gaztelania
hizkuntzan arabiar jatorria duten 4.000 hitz inguru daude.
Espainiako hegoaldean eta ekialdean etxebizitzetan, gastronomian eta
beste zenbait ohituratan nabaria da ondarea.
Merkataritza
• almacén,
• almoneda,
• quilate,
• arroba,
• quintal,
• azumbre,
• fanega
Teknikak
eta
ofizioak
• Alfarero
• Albañil
• Alarife
Nekazaritza
• albaricoque,
• alfalfa,
• acelga,
• algarroba,
• naranja,
• limón,
• noria
• aljibe,
• alberca ,
• albañil,
• acequia
Musulmanen hizkuntzak, arabierak utzi
dizkigun hitzak
Beste
batzuk
• algarroba,
• aceite,
• achaque,
• adobe,
• adoquín,
• albarán,
• alcachofa
• alcalde
• albornoz
• aldaba
• almohada
HIRIAK
Herritar gehienak
landan bizi ziren, baina
hiriak oso garrantzitsuak
ziren, bizitza
ekonomikoaren,
sozialaren eta
kulturalaren zentro
zirelako
Kristauenak baino hiri
handiagoak ziren:
Kordobak 100.000
biztanle inguru zituen.
Hiriaren alderik garrantzitsuena medina zen, bertan zeuden
alkazarra (jauregia) eta meskita nagusia.
Testua: Granada
Granada bidaiari musulman batek ikusia
Granada herrialde zoragarria eta handia iruditu zitzaidan, Al-Andalusen daudenen
artean zabalenetakoa.
Bertan dago Al-Andaluseko errege musulmanen hiria eta bizitoki erreala: kokapen
zoragarria dauka, eraikin ederrak, atsegina da, zoragarri kokatua.
Mota guztietako artisauak daude eta Damaskokoaren antzekoa da; iturriko ura
dago, baratzeak, lorategiak eta mahastiak dauzka.
Ospe handiko pertsonak biltzen dira bertan, poetak, jakintsuak eta artistak; gure
garaiko gizon-emakume onenak daude bertan; monumentu handiak eta leku
atseginak daude.
ABD AL BASIT, 1465
Familia aberatsaren etxebizitza
Bainu arabiarraren berreraiketa
KORDOBAKO MESKITA
Meskita baten berreraiketa ideala
Mihrab
Quiblako
harresia
Minbar
Otoitz-gela Ikuzketetarako patioa eta
iturria
AlminarraMezkita.
Otoitz-gelako
barnealdea.
Meskita
Otoitz egiteko gela
KORDOBAKO MESKITA
KORDOBAKO MESKITA
GIRALDA. SEVILLA
URREZKO DORREA. SEVILLA
Alhambra,
Granada Alhambrako Lehoien
patioa, Granada
Alhambra
GRANADAKO ALHAMBRA
Igeltsua
Azulejoa
Marmola
Egurra
Arkitektura elementuak - Materialak
Material txiroekin
eraikitzen zen
Arkitektura elementuak:
Arkuak
Erdi puntukoa
Polilobulatuak
Ferra-arkua
Ferra-arku
zorrotza
Elementuak:
ferra-arkuak
eta
polilobulatuak;
egurrezko
estalki lauak
eta kupulekin
itxitakoak.
Arkitektura elementuak - Estalkiak
Laua
Mozarabiar kupula
Nerbio-kupula
Apainketa
handiarekin eta
oso ederrarekin
estaltzen zen.
Arkitektura elementuak - Apainketa
Geometrikoa
Kaligrafikoa
Begetala
Apainketa
ederrarekin
apaintzen
zen.
Arkitektura elementuak - Apainketa
Giro atseginak eta freskoak, urarekiko gustua
Kultura ondarea
 Al-Andalus Erdi Aroko kulturaren guneetako bat izan zen.
 Jakintsuen artean Aberroes eta Maimonides aipatzekoak ziren.
Averroes,
(Kordoba 1126
– Marraketx
1198) filosofo
eta jakintsu
andaluziarra,
lege
islamikoaz,
matematikaz
eta
medikuntzaz
aditua.
Maimonides
kristauentzat
Rabí Moisés
Egiptoarra
(Cordoba 1135
– Egipto 1204)
medikua,
rabinoa eta Erdi
Aroko judutar
teologorik
garrantzitsuena
izan zen.
Emir baten pintura
Alhambran
Gizartea eta eguneroko bizitza
Entzunaldia
Alhambran
Eguneroko
bizitzaren eszena
Talde boteretsuena konkistatzaileek eta haren ondorengoek osatzen zuten:
 Arabiarrek lurrik onenak eta gobernuko kargurik onenak mantendu zituzten.
 Berbereak gehiago ziren, baina haien egoera okerragoa zen.
Gizarte heterogeneoa
Gainerako herritarrak erlijio irizpideen arabera antolatzen ziren.
Muladiak
Lehen kristauak
izanik islama
hartu zutenak
Mozarabiarrak
kristau
erlijioarekin
jarraitu zuten
kristauak
Juduak
Gizarte heterogeneoa
9. Mozarabiarrak
Al Andalusen, hau da, musulmanen menpeko lurraldean bizi ziren kristauak.
Muladiek ez bezala, beren erlijio kristaua eta ohiturak gorde zituzten, musulmanei
zerga bereziak ordaintzearen truke. Hala ere, agerikoa da hauengan musulmanek
izandako eragina. Bereizitako auzoetan bizi ziren.
IX. mendearen erdian erlijio gatazkak gehitu egin ziren, eta ondorioz emirrek
mozarabiarrei zergak gehitu egin zizkieten. Honi erantzunez mozarabiar ugari
altxatu egin ziren, baina altxamenduak zapalduak izan ziren.
Birkonkistak aurrera egin ahala Abderraman III.ak mozarabiarren aurka errepresioa
sendotzea erabaki zuen, eta ondorioz mozarabiar askok erreinu kristauetara jo
zuten. Beste batzuk islamera konbertitu ziren. Hortaz, mozarabiar populazioa
nabarmen gutxitu zen.
Erdi Aroa. Erreinu kristauak
 Sorrera eta hedapena
1. Asturiasko erresuma / Gaztela-Leongo erresuma
- Jatorria: Asturiasko noble kristauek, Pelaio noblearen buruzagitzapean,
musulmanei aurre egin zieten, Covadongako bataila (722) irabaziz.
Asturiasko erreinua sortu zen eta Birkonkistari* ekin dzioten.
- Bilakaera:
•Hedapenari ekin zioten: Leongo erresuma izatera pasa zen, hiriburua
Leon izanik.
•Hartutako lurraldea kristauekin birpopulatu zuten.
•Erregeak mugetan kondeak izendatu zituzten, mugak kontrolatzeko.
Ondorioz, Gaztelako eta Portugaleko konderriak sortu ziren, gerora
independizatuko direnak, erreinu izatera pasaz.
•Leon eta Gaztela maiz ezkontzen bidez batu egin ziren, eta azken
batasuna XIII. mendean eman zen, Gaztela-Leongo erreinua sortuz.
Erdi Aroa. Erreinu kristauak
2. IRUÑEKO ERRESUMA / NAFARROAKO ERRESUMA
3. Aragoi eta Kataluniako Konderriak
- Musulmanen garaian: Pirinioak frankoen kontrolpean zeuden (Marka
Hispanikoa). Bertan konderriak eratu zituzten (Urgell, Bartzelona…),
kontrola eta hedapena helburu.
- Konderriak gune kristau independente izatera pasa ziren, eta hauen
batasunaren ondorioz Bartzelonako konderria sortu zen.
- XII. mendea: 1137an Aragoiko erreginaren eta Bartzelonako kondearen
arteko ezkontzak Aragoiko erresumaren sorrera ekarri zuen. Honek mugak
zabaltzeari ekin zion, hasieran Frantziarantz (gero lurralde hauek galdu
egin zituen), eta gerora Mediterraneorantz eta hegoalderantz. Horrela,
egungo Aragoi, Katalunia eta Valentzia bateratuak izan ziren. Erreinu
indartsua zen, baina esparru bakoitzak bere foru eta GORTEAK mantendu
zituen, eta honek lurraldea ahultzea ekarri zuen.
 BIRKONKISTA
10. Birkonkista
Iberiar Penintsulako erresuma kristauek Al Andalusen menpeko lurrak konkistatzeko prozesu
historikoari deritzo, hau da, 711. urtean musulmanek hartutako lurraldeak berreskuratzeko
hedapen militarreko prozesua da.
Birkonkistaren prozesuan hiru epe handi bereiz ditzakegu:
VIII-X. m.: Erreinu kristauak sortu eta finkatu ziren (Asturias-Leon, Iruñea, Aragoi, Katalunia)
eta Duero ibaira arteko lurraldea okupatu eta kristauez jendeztatu zuten.
XI-XIII. m.: Taifa erreinuen ahuleziaz baliatuz, hedapenik handiena egin zuten, Tajo eta Ebroko
ibarrak konkistatu zituzten lehenik, eta XIII. mendean (1212an Navas de Tolosako bataila
irabazi eta gero) hegoalderantz indar handiz jo zuten. Soilik Granada geratu zen beren
kontrolpetik at.
XIV-XV.m.: Birkonkista bertan behera geratu zen, erreinu kristauek bizi izan zuten krisi politiko
eta ekonomikoaren ondorioz, eta musulmanek Granadako nazari erreinuari eutsi zioten.
Konkista 1492an gauzatu zen, horrela Birkonkistari bukaera emanez.
Historialari askoren iritziz, terminoa okerra da: ez zen birkonkista izan, baizik eta konkista:
erreinu kristauek konkista hori legitimatzeko saiakera izan zen, haien burua monarkia bisigodo
kristauaren oinordekotzat hartuz.
ASTURIASKO ERREINUA
COVADONGAko bataila
IBERIAR PENINTSULA XI.MENDEAREN HASIERAN
Erreinu kristauak 1150.urtearen bueltan
Erreinu kristauak 1300.urte inguruan
GRANADAKO KONKISTA. 1492
Aragoiko koroak Mediterraneoan zehar egindako hedapena
11. Navas de Tolosa
1212. urtean Sierra Morenan (Jaen) kristau eta musulmanek Birkonkista garaian
izandako bataila garrantzitsua.
Penintsulako orduko erreinu kristau guztiek hartu zuten parte: Gaztelako
Alfontso VIII.aren gidaritzapean, Aragoiko Pedro II.ak eta Nafarroako Antso VII.
Azkarrak, Erromaren babesarekin (gatazkari emandako gurutzada izaeragatik),
garaipen itzela lortu zuten almohadeen aurka.
Horrela kristauek Andaluziara pasatzeko bidea lortu zuten, birkonkistari bultzada
handia emanez. Honek musulmanek Penintsulan zuten agintearen amaieraren
hasiera ekarri zuen.
Elezaharrak dioenez, Nafarroako armarriko kateak bataila honetan lortutakoak
dira, dirudienez Antso Azkarrak Miramamolin kalifaren denda inguruan zeuden
kateak hautsi baitzituen.
NAVAS DE TOLOSA 1212
NAVAS DE TOLOSAKO BATAILA 1212
Antso VII.a Nafarroakoak, Al-Nasir zegoen lekurantz jo zuen.
Berarekin zeramatzan berrehun zaldun nafarrek, bere
hegaleko beste lagunekin batera, azken defentsa hartu zuten
mendean.
Nafarrek hauen kateak apurtzeko lehendabizikoak zirenez,
Antsok kateak eraman zituen Nafarroako armarriari jartzeko
asmotan.
240
12. Iruñeko erresuma
Iparraldeko franko eta hegoaldeko musulmanen erasoetatik defendatzeko, Iruñerriko
noble baskoiak militarki antolatu ziren eta 824. urtean Orreagako bigarren batailan
frankoak garaitu ondoren, Iruñerrian sortu zuten Iruñeko erreinu kristaua, Eneko Aritza
lehen erregea izendatuz. Aritza familiaren erregeak musulmanen erasoen aurrean
defentsa giroan murgildu ziren, Tuterako Banu Qasi familiarekin estu aliatuta.
905. urtean, Ximenotarrak ezarri ziren agintean. Antso I.a izan zen lehenengo erregea,
eta beren agintaldian erresuma zabalduz joan zen, gorengo puntuan Antso III.a
Nagusiaren erregealdian (1004-1035) lortuz, Leondik Katalunia arteko lurraldea
kontrolatuz. Iruñekoa Penintsulako erreinu kristaurik garrantzitsuena izatera pasa zen,
baina Antso III.a hil zenean erreinua hiru semeen artean banatu zen eta aurreko
nagusitasuna betirako galdu zen.
1162an Antso VI. Jakintsuak erreinuari izena aldatu zion, Nafarroako Erresuma bezala
ezagutzera pasaz (nabarherri, nekazarien herria), biztanleen harremana sendotzeko.
1234tik aurrera jatorri frantseseko dinastiek gobernatu zuten Nafarroa, 1512an
Gaztelak konkistatu zuen arte.
Eneko Aritzak Iruñerriko erresuma sortu zuen,
gero Nafarroako erresuma deitu zutena.
Erresumaren une gorena Antso III.aren
erregetzarena izan zen (1004-1035).
Iruñeko Erresumaren sorrera
Eneko Aritza
Antso III.aren garaiko hedadura
1004 - 1035
Eneko Aritza
Erreinu kristauak X. mendean
Erreinu kristauak X. mendean
ANTSO III. NAGUSIA
ANTSO III.ak egindako semeen arteko banaketa
Fernando I.a
(1035-1065)
Antso II.a
(1065-1072)
Alfonso VI.a
(1065-1072)
Gartzea III.a
Naiarakoa
Antso IV.a
Peñalengoa
(1054-1076)
Antso Ramirez
(1076-1094)
ARAGOI
Ramiro I.a
(1035-1063)
Antso Ramirez
(1063-1094)
Gonzalo
(1035-1044)
Ramiro I.a
Aragoikoa (1044-
1063)
IRUÑEAGAZTELA
ETA LEON
Antso III.a Handia
(1004-1035)
• Iruñeko erregea
• Aragoiko kondea
• Sobrarbe-Ribagorzako kondea (1018-1035)
•Gaztelako kondea (1029-1035)
Iruñeko Antso III.a Nagusiaren ondorengoak
Nafarroako erresuma
 Nafarroako erresumak itsasorako irteera galdu zuen. 1200ean Araba ia osoa
eta Gipuzkoa Gaztelan sartu ziren, Gaztelaren kontrako gerra galdu ostean.
 Bestalde, ezin izan zuen errekonkistaren bitartez lurraldea zabaldu, Gaztela
eta Aragoik inguraturik zutelako.
 Nafarroak begiak Frantzian jarri zituen eta erresuma horrekin harremanak
indartu zituen.
Iberiar penintsula 1200 urtean
Donejakue Bidea
13. Erdi Aroko Gorteak
Erreinu kristauek XII eta XIII. mendeetan sortutako erakunde politikoa.
Erdi Aroko Gorteak erregeak deitu eta zuzentzen zituen eta hiru estamentuetako
ordezkariak biltzen ziren (noblezia, kleroa eta hirietako ordezkariak edo burgesak),
estamentu bakoitzak boto bana zuelarik.
Hauen zeregin nagusiak erregeari aholkuak ematea, zerga berriak onartzea eta
estamentu bakoitzeko kexak aurkeztea ziren. Nafarroan eta Aragoin, Gaztelan ez
bezala, Gorteek botere legegilea ere bazuten (mugatua bazen ere).
Erregeen boterea handitzearekin batera (XVI. mendetik aurrera) indarra galdu zuten
eta XIX. mendean, liberalismoa ezartzearekin, desagertu ziren.
ERDI AROKO GORTEAK
Gaztelako instituzioak
ERDI AROKO GORTEAK
Gizarte estamentala
NOBLEAK
Gerlariak
Herri xehea Elizgizonak
Gizarte estamentala
Kleroa
Otoitza
Arimak
salbatzea
Noblezia
Borroka
Lurraldea eta
biztanleak babestea
Langileak
Lana
Beste guztien
beharrak asetzea
GIZARTE ESTAMENTALA
Erregea
Nobleak eta elizgizon gorenak
2. mailako nobleak, zaldunak
eta behe-elizgizonak
Soldaduak eta herri xehea
Gizarte estamentala
 Erdi Aroko gizartea taldeetan banatzen zen, estamentu
deitutako taldeetan.
 Hiru estamentu zeuden: nobleak, kleroa eta langileak.
 Nobleak eta klerokoak estamentu pribilegiatuak ziren,
ez baitzuten zergarik ordaintzen eta postu nagusiak
kontrolatzen baitzituzten.
 Langileen estamentua ez pribilegiatuena zen.
PRIBILEGIATUAK
EZ-PRIBILEGIATUAK
•DESBERDINTASUNEAN OINARRITURIKO GIZARTEA
•JAIOTZAREN ARABERAKO GIZARTEA
Feudalismoa
 Hiru ezaugarri dituen gizarte sistema da:
1. Noble bakoitzak bere lurren gaineko nagusitasun osoa
zeukan. Erregeak bere lurren gainean baino ez zeukan
botererik.
2. Nobleek erregearen nagusitasuna onartzen zuten
menpekotasun hitzarmen baten bitartez.
3. Era berean, nobleek menpekoak izan zitzaketen.
Kristau-erresumen
antolaketa
 Errege-erreginek aginpide gorena zuten
 Gortea ibiltaria zen; kontseilariak errege-
erreginak zeuden lekura joaten ziren.
 Gotorleku-sare bat eraiki zuten.
 Buruzagi militarrek ospe handia lortu
zuten.
Omenaldi ekitaldia. Basailutza
FEUDALISMOA: Gizarte-sistema berria
Omenaldia - Zeremonia
Omenaldia zeremonian
basailuak jaunari
leialtasun-zina
(juramentua) egiten zion.
Sari gisa Jaunak feudoa
ematen zion.
Jauntxoak eskuzabalak izaten ziren; hori zen euren ezaugarri bat. Bazekiten bere
menpekoen asetzea bere onerako izanen zela. Basailuen nahiak asez gero ez zuten
haiekin arazorik izanen.
Eta ezpata eta ezkutu hauek ematen dizkizut, zure
blasoekin, eta ikusten dutenek jakin dezaten jaurespen
zina egin didazula (basailutza juramentua)
Eta nik zin dagit jaungoikoaren
aurrean eta zalduneriaren legeen
izenean, gure jaunaren basailu leiala
izango naizela
Eta zure ausardiagatik, gudu zelaian erakutsitako baloreagatik eta arabiarrak
menperatzen lagundu didazulako, BUDARONgo feudoa ematen dizut, gaztelu
bat eraikitzeko eta zeuretzeko basailuak eta zerbitzuak antolatzeko baimena
Omenaldia - Zeremonia
Harreman feudalen eskema
JAUNA
Diru-laguntza
Aholkularitza
Laguntza
militarra
BASAILUA
Mantenua
Defentsa
judiziala
Babes
militarra
NOBLEZIA
Txapelketak: TORNEOAK
NOBLEZIA
Erdi Aroko damak: emakume nobleakNOBLEZIA
Aita Santua
KLERO SEKULARRA KLERO ERREGULARRA
Abade nagusiakGotzainak eta artzapezpikuak
Apaizak
Komentu eta monasterioetako
nagusiak
Fraideak, monjeak eta monjak
Eliza Katolikoa
 Aita Santua zen burua. Aita
Santuak erregeak eskumikatu
zitzakeen.
 Orden erlijiosoek, mojak eta
monjeek, klero erregularra
osatzen zuten. Orden
bakoitzak araua zeukan, eta
horrek, bere bizitzako alderdi
ezberdinak arautu eta habitoa
ematen zizkion. Monjeak
monasterioetan eta
komentuetan bizi ziren.
 Gotzainek eta apaizek klero
sekularra osatzen zuten.
Nekazariak
 Erdi Aroan, herritarren %90 soroetan bizi zen eta bertan lan egiten
zuen.
 Oso nekazari gutxi ziren haien lurren jabe.
 Gehienek nobleen eta monasterioen lurrak lantzen zituzten:
 Nekazari jopuak jaunaren aginduen menpe zeuden erabat. Zerbitzari
izaera gurasoek seme-alabei pasatzen zieten.
 Nekazari askeak bazeuden. Horiek jaurerrietako lur zatiak landu ohi
zituzten eta elizari hamarrena ordaintzen zioten.
 Nekazariak herrixka txikitan bizi ziren eta buruaskiak ziren.
 Nekazaritza ekoizpena baxua zen. Zerealak lantzen ziren batez ere.
NEKAZARIAK
Etxebizitza umilak
Baratzea.
Lastategia.
Dieta
arrainarekin
osatu zezaketen.
Pertsonek eta abereek
etxeko esparrua
partekatzen zuten.
NEKAZARIAK

Más contenido relacionado

La actualidad más candente

Antzinaroa. erromatarrak aitor, ane o, ander, nora
Antzinaroa. erromatarrak aitor, ane o, ander, noraAntzinaroa. erromatarrak aitor, ane o, ander, nora
Antzinaroa. erromatarrak aitor, ane o, ander, noraorixe5maila
 
01 Gizakiaren Historia Gma
01 Gizakiaren  Historia Gma01 Gizakiaren  Historia Gma
01 Gizakiaren Historia GmaHegoa
 
2.gaia gizarte feudala
2.gaia gizarte feudala2.gaia gizarte feudala
2.gaia gizarte feudalaaingura
 
Historiaurretik erdi arora
Historiaurretik erdi aroraHistoriaurretik erdi arora
Historiaurretik erdi arorasaraydelafuente
 
Aro modernoa; endika m, aitor, antonio, mariana, aida.
Aro modernoa; endika m, aitor, antonio, mariana, aida.Aro modernoa; endika m, aitor, antonio, mariana, aida.
Aro modernoa; endika m, aitor, antonio, mariana, aida.3ziklozuza
 
Hispaniako kristau-erresumak. 7. gaia - rg
  Hispaniako kristau-erresumak. 7. gaia - rg  Hispaniako kristau-erresumak. 7. gaia - rg
Hispaniako kristau-erresumak. 7. gaia - rgaingura
 
Erdi Aroa 5 C
Erdi Aroa 5 CErdi Aroa 5 C
Erdi Aroa 5 Ctalaia
 
Erdi Aroa 5.A
Erdi Aroa 5.AErdi Aroa 5.A
Erdi Aroa 5.Atalaia
 
Herri prerromanikoa julen, miren, noa, ura, juan pablo eta anthony.1
Herri prerromanikoa  julen, miren, noa, ura, juan pablo eta anthony.1Herri prerromanikoa  julen, miren, noa, ura, juan pablo eta anthony.1
Herri prerromanikoa julen, miren, noa, ura, juan pablo eta anthony.1orixe5maila
 
Aro modernoa laburpena
Aro modernoa laburpenaAro modernoa laburpena
Aro modernoa laburpenaokiltxo
 
Erdi aroa power point lucia, jon t., chaima
Erdi aroa power point lucia, jon t., chaimaErdi aroa power point lucia, jon t., chaima
Erdi aroa power point lucia, jon t., chaimaorixe5maila
 
Antzinaroa iraia, uxue, lander, xabat
Antzinaroa iraia, uxue, lander, xabatAntzinaroa iraia, uxue, lander, xabat
Antzinaroa iraia, uxue, lander, xabatorixe5maila
 
C:\Fakepath\12 Xvii M Espainiako Inperioaren Krisialdia Zs Rg
C:\Fakepath\12   Xvii M   Espainiako Inperioaren Krisialdia   Zs   RgC:\Fakepath\12   Xvii M   Espainiako Inperioaren Krisialdia   Zs   Rg
C:\Fakepath\12 Xvii M Espainiako Inperioaren Krisialdia Zs RgIES F.J.Z. BHI
 
Erromatar inperioa
Erromatar inperioaErromatar inperioa
Erromatar inperioamatxutxa
 
C:\Fakepath\2 M 9 Gaia Aldaketa Politikoak Rg
C:\Fakepath\2   M    9  Gaia   Aldaketa Politikoak   RgC:\Fakepath\2   M    9  Gaia   Aldaketa Politikoak   Rg
C:\Fakepath\2 M 9 Gaia Aldaketa Politikoak RgIES F.J.Z. BHI
 

La actualidad más candente (20)

Erdi aroa
Erdi aroaErdi aroa
Erdi aroa
 
Antzinaroa. erromatarrak aitor, ane o, ander, nora
Antzinaroa. erromatarrak aitor, ane o, ander, noraAntzinaroa. erromatarrak aitor, ane o, ander, nora
Antzinaroa. erromatarrak aitor, ane o, ander, nora
 
01 Gizakiaren Historia Gma
01 Gizakiaren  Historia Gma01 Gizakiaren  Historia Gma
01 Gizakiaren Historia Gma
 
2.gaia gizarte feudala
2.gaia gizarte feudala2.gaia gizarte feudala
2.gaia gizarte feudala
 
Erdi aroa
Erdi aroaErdi aroa
Erdi aroa
 
Historiaurretik erdi arora
Historiaurretik erdi aroraHistoriaurretik erdi arora
Historiaurretik erdi arora
 
Aro modernoa; endika m, aitor, antonio, mariana, aida.
Aro modernoa; endika m, aitor, antonio, mariana, aida.Aro modernoa; endika m, aitor, antonio, mariana, aida.
Aro modernoa; endika m, aitor, antonio, mariana, aida.
 
Hispaniako kristau-erresumak. 7. gaia - rg
  Hispaniako kristau-erresumak. 7. gaia - rg  Hispaniako kristau-erresumak. 7. gaia - rg
Hispaniako kristau-erresumak. 7. gaia - rg
 
Erdi aroa
Erdi aroaErdi aroa
Erdi aroa
 
Erdi Aroa 5 C
Erdi Aroa 5 CErdi Aroa 5 C
Erdi Aroa 5 C
 
Erdi Aroa 5.A
Erdi Aroa 5.AErdi Aroa 5.A
Erdi Aroa 5.A
 
Herri prerromanikoa julen, miren, noa, ura, juan pablo eta anthony.1
Herri prerromanikoa  julen, miren, noa, ura, juan pablo eta anthony.1Herri prerromanikoa  julen, miren, noa, ura, juan pablo eta anthony.1
Herri prerromanikoa julen, miren, noa, ura, juan pablo eta anthony.1
 
Aro modernoa laburpena
Aro modernoa laburpenaAro modernoa laburpena
Aro modernoa laburpena
 
Aro modernoa
Aro modernoaAro modernoa
Aro modernoa
 
Erdi aroa power point lucia, jon t., chaima
Erdi aroa power point lucia, jon t., chaimaErdi aroa power point lucia, jon t., chaima
Erdi aroa power point lucia, jon t., chaima
 
Antzinaroa iraia, uxue, lander, xabat
Antzinaroa iraia, uxue, lander, xabatAntzinaroa iraia, uxue, lander, xabat
Antzinaroa iraia, uxue, lander, xabat
 
Antzinaroa
AntzinaroaAntzinaroa
Antzinaroa
 
C:\Fakepath\12 Xvii M Espainiako Inperioaren Krisialdia Zs Rg
C:\Fakepath\12   Xvii M   Espainiako Inperioaren Krisialdia   Zs   RgC:\Fakepath\12   Xvii M   Espainiako Inperioaren Krisialdia   Zs   Rg
C:\Fakepath\12 Xvii M Espainiako Inperioaren Krisialdia Zs Rg
 
Erromatar inperioa
Erromatar inperioaErromatar inperioa
Erromatar inperioa
 
C:\Fakepath\2 M 9 Gaia Aldaketa Politikoak Rg
C:\Fakepath\2   M    9  Gaia   Aldaketa Politikoak   RgC:\Fakepath\2   M    9  Gaia   Aldaketa Politikoak   Rg
C:\Fakepath\2 M 9 Gaia Aldaketa Politikoak Rg
 

Destacado

Vincent Van Gogh II
Vincent Van Gogh IIVincent Van Gogh II
Vincent Van Gogh IIasunasenjo
 
Vincent Van Gogh I
Vincent Van Gogh IVincent Van Gogh I
Vincent Van Gogh Iasunasenjo
 
Henri Toulouse-Lautrec
Henri Toulouse-LautrecHenri Toulouse-Lautrec
Henri Toulouse-Lautrecasunasenjo
 
Paleolitoa Batxilergoa
Paleolitoa BatxilergoaPaleolitoa Batxilergoa
Paleolitoa BatxilergoaNekart
 
Historiaurrea aurkezpena
Historiaurrea aurkezpenaHistoriaurrea aurkezpena
Historiaurrea aurkezpenaJon
 
C:\Fakepath\2 1 Inicio De La Edad Media Itzulpena 10 11
C:\Fakepath\2   1   Inicio De La Edad Media   Itzulpena   10 11C:\Fakepath\2   1   Inicio De La Edad Media   Itzulpena   10 11
C:\Fakepath\2 1 Inicio De La Edad Media Itzulpena 10 11IES F.J.Z. BHI
 
6.gaia. al-andalus
6.gaia. al-andalus6.gaia. al-andalus
6.gaia. al-andalusaingura
 
Gizakiaren eboluzioa
Gizakiaren eboluzioaGizakiaren eboluzioa
Gizakiaren eboluzioaiazpiro1
 
Aportaciones de los romanos en la península ibérica (1)
Aportaciones de los romanos en la península ibérica (1)Aportaciones de los romanos en la península ibérica (1)
Aportaciones de los romanos en la península ibérica (1)cursotichernandez
 
DBH2ko Gizarte Zientzietako apunteak_15-16
DBH2ko Gizarte Zientzietako apunteak_15-16DBH2ko Gizarte Zientzietako apunteak_15-16
DBH2ko Gizarte Zientzietako apunteak_15-16izaspunk
 
Arte de Al Andalus I. Características de la arquitectura
Arte de Al Andalus I. Características de la arquitecturaArte de Al Andalus I. Características de la arquitectura
Arte de Al Andalus I. Características de la arquitecturaAlfredo García
 
Planetario 2º ciclo 2013
Planetario 2º ciclo 2013Planetario 2º ciclo 2013
Planetario 2º ciclo 2013XXX XXX
 
Rupert.Reading.Jan 2015
Rupert.Reading.Jan 2015 Rupert.Reading.Jan 2015
Rupert.Reading.Jan 2015 Faye Brownlie
 
Innovation mentoring grant proposal 100113 rev 1
Innovation mentoring grant proposal 100113 rev 1Innovation mentoring grant proposal 100113 rev 1
Innovation mentoring grant proposal 100113 rev 1John Michitson
 

Destacado (20)

Paul Gauguin
Paul GauguinPaul Gauguin
Paul Gauguin
 
Paul Cezanne
Paul CezannePaul Cezanne
Paul Cezanne
 
Vincent Van Gogh II
Vincent Van Gogh IIVincent Van Gogh II
Vincent Van Gogh II
 
Vincent Van Gogh I
Vincent Van Gogh IVincent Van Gogh I
Vincent Van Gogh I
 
Henri Toulouse-Lautrec
Henri Toulouse-LautrecHenri Toulouse-Lautrec
Henri Toulouse-Lautrec
 
Historiaurrea
HistoriaurreaHistoriaurrea
Historiaurrea
 
Europa gida e
Europa gida eEuropa gida e
Europa gida e
 
Paleolitoa Batxilergoa
Paleolitoa BatxilergoaPaleolitoa Batxilergoa
Paleolitoa Batxilergoa
 
Historiaurrea aurkezpena
Historiaurrea aurkezpenaHistoriaurrea aurkezpena
Historiaurrea aurkezpena
 
Gotikoa
GotikoaGotikoa
Gotikoa
 
C:\Fakepath\2 1 Inicio De La Edad Media Itzulpena 10 11
C:\Fakepath\2   1   Inicio De La Edad Media   Itzulpena   10 11C:\Fakepath\2   1   Inicio De La Edad Media   Itzulpena   10 11
C:\Fakepath\2 1 Inicio De La Edad Media Itzulpena 10 11
 
6.gaia. al-andalus
6.gaia. al-andalus6.gaia. al-andalus
6.gaia. al-andalus
 
Gizakiaren eboluzioa
Gizakiaren eboluzioaGizakiaren eboluzioa
Gizakiaren eboluzioa
 
Aportaciones de los romanos en la península ibérica (1)
Aportaciones de los romanos en la península ibérica (1)Aportaciones de los romanos en la península ibérica (1)
Aportaciones de los romanos en la península ibérica (1)
 
DBH2ko Gizarte Zientzietako apunteak_15-16
DBH2ko Gizarte Zientzietako apunteak_15-16DBH2ko Gizarte Zientzietako apunteak_15-16
DBH2ko Gizarte Zientzietako apunteak_15-16
 
Arte de Al Andalus I. Características de la arquitectura
Arte de Al Andalus I. Características de la arquitecturaArte de Al Andalus I. Características de la arquitectura
Arte de Al Andalus I. Características de la arquitectura
 
Planetario 2º ciclo 2013
Planetario 2º ciclo 2013Planetario 2º ciclo 2013
Planetario 2º ciclo 2013
 
Rupert.Reading.Jan 2015
Rupert.Reading.Jan 2015 Rupert.Reading.Jan 2015
Rupert.Reading.Jan 2015
 
ikh323-03
ikh323-03ikh323-03
ikh323-03
 
Innovation mentoring grant proposal 100113 rev 1
Innovation mentoring grant proposal 100113 rev 1Innovation mentoring grant proposal 100113 rev 1
Innovation mentoring grant proposal 100113 rev 1
 

Similar a 1. gaia. Espainia Garaikidearen sustrai historikoak.1.zatia

13. historiaurretik erdi arora
13. historiaurretik erdi arora13. historiaurretik erdi arora
13. historiaurretik erdi aroraMargaGutierrez
 
13. historiaurretik erdi arora
13. historiaurretik erdi arora13. historiaurretik erdi arora
13. historiaurretik erdi aroraMargaGutierrez
 
Historiaurrea eta Historia
Historiaurrea eta HistoriaHistoriaurrea eta Historia
Historiaurrea eta Historiacharoelizondo
 
Historiaurrea eta Historia
Historiaurrea eta HistoriaHistoriaurrea eta Historia
Historiaurrea eta Historiacharoelizondo
 
Euskal herriko historia
Euskal herriko historiaEuskal herriko historia
Euskal herriko historiaAitzi Es
 
Historiaurrea orokorra
Historiaurrea orokorraHistoriaurrea orokorra
Historiaurrea orokorramatxutxa
 
Historia aurrea maider
Historia aurrea maiderHistoria aurrea maider
Historia aurrea maidertxominnekane
 
13. gaia historiaurrea
13. gaia historiaurrea13. gaia historiaurrea
13. gaia historiaurreaAndereno5a
 
Historia aroka 6.a
Historia aroka 6.aHistoria aroka 6.a
Historia aroka 6.aotxamagnolia
 
Gizartea absolutismoaren garaian
Gizartea absolutismoaren garaianGizartea absolutismoaren garaian
Gizartea absolutismoaren garaianGizarteZientziak4A
 
13 historiaurrea
13 historiaurrea13 historiaurrea
13 historiaurreaita
 
13historiaurrea
13historiaurrea13historiaurrea
13historiaurrea3ziklozuza
 
Historiaurrea. 5.MAILA B - C taldea
Historiaurrea. 5.MAILA B - C taldeaHistoriaurrea. 5.MAILA B - C taldea
Historiaurrea. 5.MAILA B - C taldeamendigoiti
 
13 historiaurrea5
13 historiaurrea513 historiaurrea5
13 historiaurrea5altzaeskola
 
Espainiako Antzinako Historia
Espainiako Antzinako HistoriaEspainiako Antzinako Historia
Espainiako Antzinako Historiaguest89a52f
 
Espainiako Antzinako Historia
Espainiako Antzinako HistoriaEspainiako Antzinako Historia
Espainiako Antzinako Historiajonarri
 
Gizartea XVI eta XVII. mendeetan
Gizartea XVI eta XVII. mendeetanGizartea XVI eta XVII. mendeetan
Gizartea XVI eta XVII. mendeetanGizarteZientziak4B
 

Similar a 1. gaia. Espainia Garaikidearen sustrai historikoak.1.zatia (20)

13. historiaurretik erdi arora
13. historiaurretik erdi arora13. historiaurretik erdi arora
13. historiaurretik erdi arora
 
13. historiaurretik erdi arora
13. historiaurretik erdi arora13. historiaurretik erdi arora
13. historiaurretik erdi arora
 
Historiaurrea eta Historia
Historiaurrea eta HistoriaHistoriaurrea eta Historia
Historiaurrea eta Historia
 
Historiaurrea eta Historia
Historiaurrea eta HistoriaHistoriaurrea eta Historia
Historiaurrea eta Historia
 
Euskal herriko historia
Euskal herriko historiaEuskal herriko historia
Euskal herriko historia
 
Historiaurrea orokorra
Historiaurrea orokorraHistoriaurrea orokorra
Historiaurrea orokorra
 
Historia aroka 6.b
Historia aroka 6.bHistoria aroka 6.b
Historia aroka 6.b
 
Historia aurrea maider
Historia aurrea maiderHistoria aurrea maider
Historia aurrea maider
 
13. gaia historiaurrea
13. gaia historiaurrea13. gaia historiaurrea
13. gaia historiaurrea
 
Historia aroka 6.a
Historia aroka 6.aHistoria aroka 6.a
Historia aroka 6.a
 
Gizartea absolutismoaren garaian
Gizartea absolutismoaren garaianGizartea absolutismoaren garaian
Gizartea absolutismoaren garaian
 
13 historiaurrea5
13 historiaurrea513 historiaurrea5
13 historiaurrea5
 
13 historiaurrea
13 historiaurrea13 historiaurrea
13 historiaurrea
 
13historiaurrea
13historiaurrea13historiaurrea
13historiaurrea
 
Historiaurrea. 5.MAILA B - C taldea
Historiaurrea. 5.MAILA B - C taldeaHistoriaurrea. 5.MAILA B - C taldea
Historiaurrea. 5.MAILA B - C taldea
 
13 historiaurrea5
13 historiaurrea513 historiaurrea5
13 historiaurrea5
 
Espainiako Antzinako Historia
Espainiako Antzinako HistoriaEspainiako Antzinako Historia
Espainiako Antzinako Historia
 
Espainiako Antzinako Historia
Espainiako Antzinako HistoriaEspainiako Antzinako Historia
Espainiako Antzinako Historia
 
Gizartea XVI eta XVII. mendeetan
Gizartea XVI eta XVII. mendeetanGizartea XVI eta XVII. mendeetan
Gizartea XVI eta XVII. mendeetan
 
Egipto
EgiptoEgipto
Egipto
 

Más de asunasenjo

Neoinpresionismoa
NeoinpresionismoaNeoinpresionismoa
Neoinpresionismoaasunasenjo
 
Sorolla. Inpresionismoa
Sorolla. InpresionismoaSorolla. Inpresionismoa
Sorolla. Inpresionismoaasunasenjo
 
Morisot. Inpresionismoa
Morisot. InpresionismoaMorisot. Inpresionismoa
Morisot. Inpresionismoaasunasenjo
 
Degas. Inpresionismoa
Degas. InpresionismoaDegas. Inpresionismoa
Degas. Inpresionismoaasunasenjo
 
Renoir. Inpresionismoa
Renoir. InpresionismoaRenoir. Inpresionismoa
Renoir. Inpresionismoaasunasenjo
 
Sisley. Inpresionismoa
Sisley. InpresionismoaSisley. Inpresionismoa
Sisley. Inpresionismoaasunasenjo
 
Pissarro. Inpresionismoa
Pissarro. InpresionismoaPissarro. Inpresionismoa
Pissarro. Inpresionismoaasunasenjo
 
Monet II. Inpresionismoa
Monet II. InpresionismoaMonet II. Inpresionismoa
Monet II. Inpresionismoaasunasenjo
 
Monet I. Inpresionismoa
Monet I. InpresionismoaMonet I. Inpresionismoa
Monet I. Inpresionismoaasunasenjo
 
Manet. Inpresionismoa
Manet. InpresionismoaManet. Inpresionismoa
Manet. Inpresionismoaasunasenjo
 
XIX. mendeko arkitektura
XIX. mendeko arkitekturaXIX. mendeko arkitektura
XIX. mendeko arkitekturaasunasenjo
 
Velazquez. Pintura barrokoa
Velazquez. Pintura barrokoaVelazquez. Pintura barrokoa
Velazquez. Pintura barrokoaasunasenjo
 
Rembrandt. Pintura barrokoa
Rembrandt. Pintura barrokoaRembrandt. Pintura barrokoa
Rembrandt. Pintura barrokoaasunasenjo
 
Rubens. Pintura barrokoa
Rubens. Pintura barrokoaRubens. Pintura barrokoa
Rubens. Pintura barrokoaasunasenjo
 
Caravaggio. Pintura barrokoa ppt
Caravaggio. Pintura barrokoa pptCaravaggio. Pintura barrokoa ppt
Caravaggio. Pintura barrokoa pptasunasenjo
 
Caravaggio. Pintura barrokoa
Caravaggio. Pintura barrokoaCaravaggio. Pintura barrokoa
Caravaggio. Pintura barrokoaasunasenjo
 
Pintura barrokoa ppt
Pintura barrokoa pptPintura barrokoa ppt
Pintura barrokoa pptasunasenjo
 
Pintura barrokoa
Pintura barrokoaPintura barrokoa
Pintura barrokoaasunasenjo
 

Más de asunasenjo (20)

Irudi guztiak
Irudi guztiakIrudi guztiak
Irudi guztiak
 
Neoinpresionismoa
NeoinpresionismoaNeoinpresionismoa
Neoinpresionismoa
 
Sorolla. Inpresionismoa
Sorolla. InpresionismoaSorolla. Inpresionismoa
Sorolla. Inpresionismoa
 
Morisot. Inpresionismoa
Morisot. InpresionismoaMorisot. Inpresionismoa
Morisot. Inpresionismoa
 
Degas. Inpresionismoa
Degas. InpresionismoaDegas. Inpresionismoa
Degas. Inpresionismoa
 
Renoir. Inpresionismoa
Renoir. InpresionismoaRenoir. Inpresionismoa
Renoir. Inpresionismoa
 
Sisley. Inpresionismoa
Sisley. InpresionismoaSisley. Inpresionismoa
Sisley. Inpresionismoa
 
Pissarro. Inpresionismoa
Pissarro. InpresionismoaPissarro. Inpresionismoa
Pissarro. Inpresionismoa
 
Monet II. Inpresionismoa
Monet II. InpresionismoaMonet II. Inpresionismoa
Monet II. Inpresionismoa
 
Monet I. Inpresionismoa
Monet I. InpresionismoaMonet I. Inpresionismoa
Monet I. Inpresionismoa
 
Manet. Inpresionismoa
Manet. InpresionismoaManet. Inpresionismoa
Manet. Inpresionismoa
 
XIX. mendeko arkitektura
XIX. mendeko arkitekturaXIX. mendeko arkitektura
XIX. mendeko arkitektura
 
Goya
GoyaGoya
Goya
 
Velazquez. Pintura barrokoa
Velazquez. Pintura barrokoaVelazquez. Pintura barrokoa
Velazquez. Pintura barrokoa
 
Rembrandt. Pintura barrokoa
Rembrandt. Pintura barrokoaRembrandt. Pintura barrokoa
Rembrandt. Pintura barrokoa
 
Rubens. Pintura barrokoa
Rubens. Pintura barrokoaRubens. Pintura barrokoa
Rubens. Pintura barrokoa
 
Caravaggio. Pintura barrokoa ppt
Caravaggio. Pintura barrokoa pptCaravaggio. Pintura barrokoa ppt
Caravaggio. Pintura barrokoa ppt
 
Caravaggio. Pintura barrokoa
Caravaggio. Pintura barrokoaCaravaggio. Pintura barrokoa
Caravaggio. Pintura barrokoa
 
Pintura barrokoa ppt
Pintura barrokoa pptPintura barrokoa ppt
Pintura barrokoa ppt
 
Pintura barrokoa
Pintura barrokoaPintura barrokoa
Pintura barrokoa
 

1. gaia. Espainia Garaikidearen sustrai historikoak.1.zatia

  • 2. ESPAINIAKO SUSTRAI HISTORIKOAK Espainia garaikideko prozesu eta gertakari historikoak ulertzeko, Iberiar Penintsulan Historiaurretik aurrera zein herri bizi izan ziren eta zein kultura garatu ziren jakin beharko dugu. Era berean, politikan, ekonomian, gizartean eta kulturan izandako prozesuak aztertuko ditugu, ezinbestekoak baitira Espainiako historia garaikidea ulertzeko.
  • 3.
  • 4. 4 Historiaurrea  Denbora tartea: gizakia agertzen denetik idazkeraren agerpenera. Penintsulan orain dela 800.000 urtetik (Atapuerca) K.a. lehen milurtekora. Atapuerkako Homo Antecessor Europa mendebaldeko giza-aztarnarik zaharrenak dira. EZAUGARRIAK: Hominizazioa
  • 6.
  • 7. ZER GERTATU ZEN PALEOLITOAN? 1. BIZIMODU NOMADA - Lehenbiziko garaietan gizakiak NOMADAK izan ziren, hau da, leku batetik bestera ibiltzen ziren janari bila. - TALDEKA elkartzen ziren ehizatzeko, estrategia konplexuak erabiltzen zituzten: mamutak, hartzak, bisonteak,... - Erreka eta itsasoko arrainen arrantza eta basoko fruituen bilketa ere garatu zuten. - Oso bizitza laburra zuten, arraroa zen 35 urtera heltzen zena. 2. LEHENBIZIKO TEKNIKAK - Lehenbiziko gizataldeek tresna batzuk asmatu zituzten beraien lanak egiteko; bi motatako tresnak ezberdintzen dira: -harriz egindakoak: aiztoak, esku-aizkorak, karraskak eta gezi-muturrak adib. -hezurrez egindakoak: orratzak, arpoiak, amuak, bitxiak,... - Baina aurkikuntzarik onena SUA izan zen: -kobazuloak berotzeko eta argitzeko -janariak erretzeko edo egiteko -basapiztiak uxatzeko
  • 8. 3. LEHENBIZIKO SINESMENAK: - Lehenbiziko gizakientzat bizitzaren misterioak oso garrantzi handia zuen eta magia, erlijioarekin batera zihoan. - Hori zela eta, hiru sinesmen nagusi garatu zituzten: -hildakoei kultua -naturaren indarrei kultua -amatasunaren misterioari kultua
  • 11.
  • 13.
  • 14.
  • 15.
  • 17.
  • 20.
  • 21. NEOLITOA, GIZAKIEN LEHEN IRAULTZA! 1. NEKAZARITZA ETA ABELTZANTZAREN SORRERA - Orain dela 10.000 urte inguru klima hobetu zen, elurteak eta izotzak poloetan eta goi-mendietan mugaturik geratu ziren. - Gizakia landareak jartzen eta animaliak etxekotzen hasi zen eta ondorioz NEKAZARITZA eta ABELTZANTZA sortu ziren. 2. LEHENBIZIKO HERRIXKAK - Gizakiak kobazuloetatik atera eta herrixka txikiak eraiki zituen elkarrekin bizitzeko: SEDENTARIO bihurtuz eta ibai ertzetan kokatu ziren. - Herrixketan lanen espezializazioa burutu zen: -batzuek lurra lantzan zuten -beste batzuek abereak zaintzen zituzten -gainontzekoek tresnak asmatzen zituzten: ehungintza, saskigintza, zeramika, armak,...
  • 22. 3. LEHENBIZIKO ARTISAUAK - Neolitoko ezaugarri nagusia HARRI LANDUA erabiltzea izan da. Erabiltzen zituzten tresna guztiak horrela iraunkorragoak ziren. - Artisauek arlo ezberdinetako lanabesak sortu zituzten: 1. NEKAZARITZAN: aitzurrak, igitaiak, esku-errota,... 2. ZERAMIKAGINTZAN: ontziak eskuz moldatu eta sutan erretzen ziren gogortzeko eta aleak eta likidoak gordetzeko. 3. EHUNGINTZAN: hezurrezko ardatzez iruten zuten haria, ehundegiak, ehunak,... 4. LEHENBIZIKO ARKITEKTOAK: - Neolitoko azken urteetan, monumentu MEGALITIKOAK eraiki zituzten erlijioarekin edo magiarekin lotuta. Hiru mota: - IRUINARRIAK: zutik sartutako harri luze eta handiak (menhir) -TRIKUHARRIAK: harri handi bertikalez osatuta eta gainean beste harri zabal batzuk jarriz estalki gisa (dolmen). -HARRESPILAK: iruinarriz osatutako barruti zirkular handiak (cromlech)
  • 23. Neolitoko iraultza, aldaketa Haziak erein ondoren, uzta bildu behar da, Beraz, ... Ez da beharrezkoa animaliak ehizatzea, etxean dauzkate Sedentarioak badira, etxeak gero eta hobeak izanen dira Aleak batu ondoren, irina egin behar da errotarekin Aleak gordetzeko zeramika asmatzen dute
  • 24. Neolitoa MEGALITOAK Harrespila - Cromlech Harrespila - Cromlech Iruinarriak - Menhirrak Trikuharria - Dolmen
  • 27. METAL AROA 1. METALEN AURKIKUNTZA: -Orain dela 7.000 urte inguru gizakia metalezko objektuak egiten hasi zen. -Aldi desberdinetan aztertu ditzakegu: 1. KOBREA: lehendabiziko metala izan zen eta harrizko lana baztertu zuen. Ez zen behar bezain gogorra. 2. BRONTZEA: kobrea eta eztainua bildurik lortu zuten; gogorragoa. 3. BURDINA: oso garrantzi handia izan zuen honen aurkikuntzak; oso gogorra delako eta gerretan botere handiagoa lortu ahal zutelako. -Mota guztietako objektuak eta tresnak egin zitezkeen: lanabesak, armak, bitxiak, eskulturak,... Labeak garatu zituzten mineralak urtzeko eta moldeak formak emateko.
  • 28. 2. ALDAKETAK BIZIMODUAN -HIRIEN SORRERA: -Gizakiak “harrizko hormaz babesturiko” hirietan elkartzen hasi ziren. -Errege bat hautatu zuten eta haien arteko ezberdintasuna handitzen joan zen: aberatsak, pobreak, lurjabeak,... -Beste hiri batzuekin borroka egiten zuten, lurralde berriak lortzeko asmotan. -TRESNA BERRIAK: -GURPILA: nekazaritzan, garraioetan eta tresnetan garrantzi handikoa izan zen: gurdian, tornuan,... -HAIZE OIHALA: bela itsasontzietan erabili zen haizearen indarra aprobetxatzeko. -GOLDEA: nekazaritzan eta idien indarrarekin batera azkarrago eta hobeto egiten zuten lana. -Guztiaren ondorioz MERKATARITZA JARDUERAK sortu ziren.
  • 29.
  • 30.
  • 33.
  • 34. Antzin Aroa. Hispania Erromatarra ERROMATAR ZIBILIZAZIOA - Jatorri mitologikoa: Romulo eta Remo. K.a. 753 - Etengabeko hedapena. Aldiak: 1. Monarkia erromatarra: Italiako erdialdea eta hegoaldean 2. Errepublika (K.a. 509): hedapena abiatu zen 3. K.a. III. mendean: Mediterraneo osoa kontrolpean. Horretarako feniziar, greziar eta kartagotarrekin borrokan aritu ziren. 4. Inperioa (K.a. 27): inperioa Ingalaterraraino hedatu zuten.
  • 35. ERROMATARRAK IBERIAR PENINTSULAN SARTZEA (K.A. 218) - Aurreko egoera: Garapen eta bizimodu desberdineko herriak bizi ziren ERROMATARREN AURREKO HERRIAK: iberiarrak, zeltak eta iparraldeko herriak (horien artean BASKOIAK). - Konkistaren faseak (K.a. 218tik K.a. 19ra): 1. Kostalde mediterraniarra 2. Ebro ingurua 3. Barnealdea, zelten erresistentzia indartsuari aurre eginez. 4. Iparraldea Antzin Aroa. Hispania Erromatarra
  • 36. 36 1. Erromatarren aurreko herriak Erromatarrak etorri aurretik (K.a. 218) Iberiar Penintsulan bizi ziren herriak. Hiru eremu kulturaletan banatzen ziren, nahiz eta mugak zehatzak ez izan. Herri iberiarrak. Mediterraneoko kostaldean eta hegoaldean kokaturik. Feniziar eta greziarren eragin sakona jaso zutenez, ekonomikoki aurreratuenak ziren eta sistema politiko eta kultural garatua zuten. Herri zeltak. Penintsularen erdian eta mendebaldean ezarriak. Indoeuroparrak ziren eta beren garapen maila aurrekoekin konparatuz eskasagoa zen, gehien bat nekazaritzan eta abeltzaintzan jardunez. Iparraldeko herriak. Galaikoak, asturiarrak, kantabriarrak eta baskoiak. Penintsulako herrien artean primitiboenak ziren. Mendialdekoak izanik, abeltzaintza zen beren ekonomiaren oinarria, nahiz eta era xumean nekazaritzan ere jardun. Esan daiteke ekonomikoki atzeratuenak zirela.
  • 38.
  • 40.
  • 42. 42 2. Baskoiak Nafarroa kokaleku nagusi bezala zeukan erromatar aurreko herria, zeinaren eragina Gipuzkoako ekialdera eta Errioxa eta Aragoiko zati batera ere heltzen zen. Erromatarrek horrela deitu zieten, baina izena indoeuroparra da (zeltiberiarra, hain zuzen, barskunak edo goian bizi direnak). Iparraldeko beste herriek bezala, bizimodu primitiboa zuten, klanetan antolatuak (batasun politikorik gabe) eta ekonomikoki nahiko atzeratuta zeuden. Teoria asko daude nondik datozen azaltzeko, badirudi baskoiak hainbat milurteko garapenaren emaitza direla. Ziurrenik Paleolito arotik daude, baina denetariko herrien eragina izan zuten. Ezaugarririk bereziena hizkuntza zuten, euskara, erromanizazio ondoren kontserbatu zen hizkuntza bakarra. Kanpoko herriek baskoiengan izan zuten eragina ezberdina izan zenez, herri barruan desberdintasunak agertu ziren: • Saltus Vasconum zeritzon lurraldean (mendialdean, iparraldean) baskoiek beren ohiturei eutsi zieten eta abeltzaintzan ziharduten. • Ager Vasconum zeritzon lurraldean (Ebroko lautadetan) nekazaritzan ziharduten eta alboko herriekin harreman handiagoa izan zutenez, akulturazio prozesua nabariagoa izan zen. IX. mendean Iruñeko Erresuma sortu zuten, Eneko Aritza erregearekin.
  • 43. Euskal tribuen kokapena erromatar geografoen arabera : Gorriz: indoeuroparren aurretikoak Urdinez: zeltak
  • 44.
  • 45.
  • 47. BI ZONALDE EZBERDIN AGER VASCONUM SALTUS VASCONUM Hegoaldeko lautadetan Hiriguneak Nekazaritza Beste herrien eraginak Antolaketa sozial aurreratuagoa Erromarekiko lankidetza Erromatar iturrien arabera Ez zegoen benetako antolaketa politikorik Harreman familiar eta klanen garrantzia Iparraldeko gune menditsuetan Biziraupeneko ekonomia, funtsean abeltzaintza (trashumantzia) Beste herrien eragin eskasa Antolaketa sozial tradizionala Erromanizazio ahula
  • 49. Antzin Aroa. Hispania Erromatarra ERROMANIZAZIOA. Hispanian sartuta Erromak bere politika, ekonomia, gizartea eta kultura inposatu zituen. 1. Bertakoen bizimodua eraldatu zuten (akulturazioa), intentsitatea lekuaren araberakoa izanik (esaterako Baskoien inguruan akulturazio ahulagoa). 2. Hirigintza: hiri egiturak, ur-hornitze sistemak, galtzadak… Adibidea, ANDELOS 3. Lurralde antolaketa: ERROMATAR PROBINTZIAK 4. Nekazaritza: produktu eta tresna berriak. 5. Jabetza pribatua sendotu zuten. 6. Moneta batasuna: zilarrezko denarioa. 7. Gizartea: esklabutza ezarri zuten.
  • 51.
  • 54. 54 3. Erromanizazioa Hispanian, K.a. 218.urtean erromatarren konkistarekin batera abiatu zen prozesua: Erromak bere ezaugarri politiko, ekonomiko, juridiko, sozial eta kulturalak zabaldu zituen konkistaturiko lurralde guztietara, aurreko herrien bizimoduak desagerraraziz edo eraldatuz (akulturazio prozesua). Prozesu honetan, latina hedatu zen eta aurrez penintsulan hitz egiten ziren hizkuntza asko galdu egin ziren (euskara izan ezik); lurraldea urbanizatu zuten (hiriak, galtzadak...); Erromako legeak eta gobernu-era ezarri zituzten; Erromako gizarte egitura eta esklaboen lanean oinarritutako sistema ekonomikoa ezarri zituzten; eta Erromako artea, kultura eta erlijio-adierazpenak zabaldu zituzten. Erromanizazioa ez zen prozesu orekatua izan: Mediterranear kostaldean eta hegoaldean sakona izan zen; Mesetan geroago gertatu zen eta iparraldean oso arina izan zen.
  • 55. 4. Erromatar probintziak Inperioko gainontzeko lurretan bezala, erromatarrek penintsulan egindako lurralde antolaketa administratiboa. Hispania galtzaden bidez komunikaturik zeuden probintzietan antolatu zen, kontrol politiko eta administratibo zorrotzagoa izateko, eta honek era berean onura ekonomikoak emateko. Probintziak conventus-etan zatitzen ziren eta hauek civitas-etan (hirietan). Probintzia bakoitzean enperadorea ordezkatzen zuen gobernadorea zegoen. Horrela, erromatarrek 6 probintziatan banatu zuten Hispania: Gallaecia (ipar-mendebaldea), Tarraconensis (ipar-ekialdea), Lusitania (hego- mendebaldea), Cartaginensis (hego-ekialdea eta erdialdea), Betica (hegoaldea) eta Balearica (Balear uharteak).
  • 56.
  • 57.
  • 59.
  • 60.
  • 61.
  • 62.
  • 63.
  • 64.
  • 65.
  • 67.
  • 69. Eraikin nagusiak - Galtzadak
  • 70.
  • 72. Eraikin nagusiak - Estoldak
  • 73. • Nekazaritza zen oinarrizko jarduera • Nekazari txikiak zeuden, azalera txikiko soroak lantzen zituztenak. • Lur-jabe handiak ere bazeuden: nekazariek eta esklaboek lantzen zituzten lurrak. • Landetako etxeek, “villae” izenekoek, sotoa, biltegia, ikuiluak, ardoa eta olioa egiteko prentsak... zituzten Ekonomia oparoa - Nekazaritza
  • 74. • Hiriak denda eta lantegiz beteta zeuden: zapatariak, bitxigileak, zeramikagileak, okinak, harakinak... • Eraikuntzan, igeltseroak, arotzak, iturginak, margolariak, harginak, ... Zapatariak Harakinak Zeramikagileak Okinak ArotzakIturginak Margolariak Igeltseroak Harginak Ekonomia oparoa - Eskulangintza Bitxigileak
  • 75. Ekonomia oparoa - Merkataritza • Inperioaren barnean nahiz mugetatik kanpo. • Garia, olioa, ardoa... Iberiar penintsulatik. • Itsaso Baltiko ingurutik urrea eta anbarra. • Txinatik, espezieak, zeta eta kotoia. • Afrikatik esklaboak
  • 77. Ekonomia oparoa - Merkataritza
  • 95. 95 5. Andelos Arga ibaiaren terraza batean, Mendigorriako udalerrian kokatutako hiri erromatarra. Burdin Arotik zegoen herrixka baskoi baten gainean altxatu zen (Civitas Vasconia) eta Erdi Arora arte iraun zuen. Garrantzia handia izan zuen K. o. I eta II. mendeetan bereziki, nekazaritza eta metalurgia indartsuagatik. Indusketek azaleratu dutenez, bertan erromanizazio maila handia izan zen. Horren erakusle hiriaren diseinua. Erromatar hirien ohiko forma zuen, gurutze bat egiten zuten bi kale nagusi izanik (cardo eta decumanus). Erdialdean zerbitzugunea zegoen, eta alboetan etxebizitzak (domus eta insulae). Bertan aurkitutako mosaiko ederrak ere erromanizazioaren adierazle dira. Baina Andelosek eman digun gauzetan garrantzitsuena ur-hornidurako eraikin saila dugu. Bertan aurkitutako urtegia, akueduktua eta kanalak dira horren erakusle.
  • 97.
  • 98.
  • 100. Antzin Aroaren amaiera. Hispania Erromatarraren amaiera INPERIOAREN KRISIA ETA AMAIERA (K.O. III. MENDETIK AURRERA). - Arrazoiak: 1. Krisi ekonomikoa, gehiegizko hedapenagatik 2. Gizarte krisia: altxamenduak 3. Krisi militarra: milizianoak maiz matxinatuz 4. Erlijioari lotutako krisia: kristautasuna ezartzeko zailtasunak 5. Krisi politikoa: herri germaniarren inbasioak - Ondorioak: 1. Hirien gainbehera eta landatartze-prozesua 2. Feudalismoaren sorrera 3. Merkataritzaren ahultzea 4. Ezegonkortasuna
  • 101.
  • 104.  Germaniar herriak erromatar inperioaren iparraldean bizi ziren, Rhin eta Danubio ibaietatik haratago.  III. mendetik aurrera erromatar inperioan sartzen hasi ziren. Batzuetan lurralde batean era baketsuan jartzen ziren bizitzen (migrazioak). Beste batzuetan lur erromatarrak lortzeko erromatarrak garaitu behar izaten zituzten borroka militarren bitartez.  476. urtean germaniarrek Mendebaldeko azken enperadorea garaitu zuten eta Mendebaldeko erromatar inperioa desagertu zen. Mendebaldeko erromatar inperioaren amaiera E R D I A R O A
  • 105. V. mendeko inbasio germaniarrak
  • 106. Erdi Aroa. Bisigodoen garaia. Al-Andalus  Erromatar Inperioaren amaiera V. mendeko inbasio germaniarrek ekarri zuten.  Iberiar penintsulan BISIGODOEN MONARKIA ezarri zen 711.urtera arte.  VIII. eta XV. mendearen artean bi zibilizazio elkarbizi ziren:  Hegoaldean Al-Andalus, zibilizazio islamikoaren parte izanik.  Iparraldeko erreinu kristauak, gizarte feudalaren erakusle.  AL-ANDALUS (711-1492) - Jatorria. •Mahomak VII. mendean Arabian sortutako erlijio musulmanaren sorreratik konkisten bidez zabaldu zen. •Hedapena: Afrika iparraldera lehenik, Ekialde Hurbileko zenbait gunetara gero, eta azkenik Iberiar Penintsulara. Frantzian, Poitierseko guduak, hedapenaren amaiera ekarri zuen.
  • 107.  Mendebaldeko lurra zenbait erreinutan banatu zen eta horietako bakoitzean germaniar herri bat jarri zen bizitzen: frankoak, bisigodoak, ostrogodoak, angloak, sajoiak…  Erreinu bakoitza errege batek zuzentzen zuen, nobleen eta gerlarien kontseiluaren laguntzarekin.  Hiriak desagertu ziren eta ekonomiaren oinarria nekazaritza eta abeltzaintza izaten hasi zen batez ere. Merkataritza desagertu zen.  Kulturak beherakada izan zuen. Germaniar artearen arrasto oso gutxi daude gaur egun: eliza bisigodoak eta bitxigintza. Germaniar erreinuak
  • 109. Germaniar erreinuak 600. urtearen inguruan
  • 110.
  • 111. 6. Bisigodoen monarkia 507. urtean, erromatarren beherakadaren ostean, Hispaniara iritsitako herri germaniar bisigodoak ezarritako gobernu-mota, Toledon hiriburua izanik eta 711.urtera arte iraun zuena. Monarkia heredagarria ez zenez, nobleen arteko borroka etengabea izan zen eta hortaz, oso ahula izan zen beti, erregeak noble menpe zeudelako. Monarkia honen lorpen nagusiak lurralde, lege eta erlijio batasuna izan ziren. Aldiz, beren ahuleziak sakonegiak izan ziren; horien artean esanguratsuena aipatutako monarkia heredagarria ez izatea. Horren ondorioz ugariak izan ziren boterearekin egiteko nobleen arteko barne-borrokak. Honek Estatua ahultzen zuen, eta musulmanak horretaz baliatu ziren 711n Penintsula konkistatu eta Bisigodoen Monarkiari amaiera emateko.
  • 112. VI. mendeko erreinu bisigodoa Bisigodoen erreinua
  • 119. Rekaredoren konbertsioa: Muñoz Degrainen birsorkuntza (XIX. mendea) Bisigodoen erreinua
  • 120.
  • 121.
  • 123. San Juan de Baños eliza, Palentzia Bisigodoen artea
  • 124. San Pedro de la Nave elizako kanpoaldea, Zamora Bisigodoen artea
  • 125. Quintanilla de las Viñaseko Santa Maria, Burgos Bisigodoen artea
  • 126. Santa Comba de Bandeko eliza, Ourense Bisigodoen artea
  • 127. San Pedro de la Nave elizako kapitela, Zamora Bisigodoen artea
  • 128. Quintanilla de las Viñaseko Santa Mariako barnealdea, Burgos Bisigodoen artea
  • 133. Erdi Aroa. Al-Andalus - Al-Andalus 711n sortu zen. • Bisigodoen ahultasunez baliatuz, Oinordekotza gerra bat zegoen, eta bando batek musulmanei laguntza eskatu zien. Egoera baliatuz, musulmanak bertan geratu ziren. Penintsula inperio musulmanaren parte izatera pasatuz. • Hiriburua Cordoba. • Kontrolpetik at: Asturias, Kataluniako iparraldea eta Nafarroako iparraldea. - Garaiaren araberako lurralde administrazioa: 1. Menpeko emirerria (711-756), Damaskon zegoen musulmanen kalifaren menpe (Omeiatarra) politikan eta erlijioan. 2. Emirerri independentea (756-929). Politikoki independentea bazen ere, erlijioari dagokionez kalifaren menpe zegoen (orain Bagdaden, Abbasien familiakoa).
  • 134. 3. KORDOBAKO KALIFERRIA. (929-1031) 4. TAIFA ERREINUAK. (1031-1212) 5. Granadako Nazari Erresuma (1212-1492). Musulmanak 1492an Errege- erregina Katolikoek konkistatu arte mantendu ziren. - Gizartea eta kultura. •Kultura eta erlijio musulmana errotu ziren. - Bertakoek nahi zutena egin zezaketen, baina asko konbertitu egin ziren (Muladiak) zergak ez ordaintzeagatik edota botere politikoa mantentzeagatik. - Kultura eta erlijio kristaua hein handian mantendu zen, baina trukean zergak ordaindu behar zituzten (MOZARABIARRAK) Erdi Aroa. Al-Andalus
  • 135.  Islama erlijio berria izan zen, Mahomak Arabiako penintsulan sortu zuen VII. mendean.  Musulmanek Jainko bakarrarengan sinesten dute, Ala, eta Mahoma haien profeta nagusia dela uste dute.  Haien liburu sakratua Korana da eta Meka hiri sakratua.  Musulmanek oinarrizko bost betebehar dituzte:  Fedea profesatzea.  Egunean bost aldiz otoitz egitea.  Mekara peregrinazioa egitea.  Ramadam hilabetean baraua egitea.  Limosna ematea.  Meskita fededunek otoitz egiteko lekua da. Islama
  • 136. Islamaren garapenaren mapa Islama - Lekua eta garaia
  • 139. Iberiar penintsula 711. urtean hasi ziren konkistatzen, Tariq eta Musaren armadak Guadaleteko borrokan bisigodoak menperatu zituenean. Iberiar penintsula musulmandarrek konkistatu zuten
  • 141. Iberiar penintsula musulmanek konkistatu zuten
  • 145.
  • 146.
  • 147.
  • 148. Hasieran, Al-Andalus Damaskoko kaliferriaren menpe zegoen emir batek gidatu zuen. Kordoba izan zen lurraldeko hiriburua. Al-Andaluseko historia
  • 149. 929. urtean Abderraman III.a kalifa independente izendatu zuten. Garai hari Kordobako Kaliferria deitu zitzaion. Gobernua zuzentzeaz gain, kaliferriko erlijio-agintari gorena ere bazen. 756. urtean Kordobako Abderraman I.ak emir izendatu zuen bere burua. Emir independentea zenez, ez zegoen kalifaren agindupean, baina haren erlijio-aginpidea onartzen jarraitu zuen. Al-Andaluseko historia
  • 150. 7. Kordobako Kaliferria 929an Al Andaluseko emirra zen Abderraman III.ak Bagdadekiko lotura hautsi ondoren, bere burua kalifa izendatu zuen, Kordobako Kaliferria aldarrikatuz eta hortaz, Al Andaluseko botere politiko eta erlijioso osoa hartu zuen. Abderraman III.ak armada berrantolatu eta indartu zuen, kristauen aurka lurraldea kontrolatzeko eta aginteari eusteko, kristauen gaineko nagusitasun militarra lortuz; merkataritza bultzatu zuen eta kultura eta artea suspertu zituen. Horrela, Al Andalusek oparoaldi politiko, ekonomiko eta kulturala ezagutu zuen, eta Kordoba mendebaldeko hiri nagusia bilakatu zen. Oparoaldia hurrengo kalifekin mantendu zen, baina azken kalifak, Hishan II.ak boterea bere lehen ministroaren eskuetan (Al Mansur) utzi zuen; honek modu diktatorialean gobernatu zuen eta zakuratze kanpaina batzuk egin zituen kristauen aurka. Hil ondoren, barne arazoak zirela eta, Kaliferria krisian sartu zen eta 1031. urtean desegin zen, Taifa erreinuak agertuz: zatiketak Al Andalus ahuldu eta kristauen birkonkista indartu zuen.
  • 152.
  • 155.
  • 157.
  • 159.
  • 160. - 1031n, kaliferria erresuma edo taifa ezberdinetan banatu zen eta boterea ahuldu egin zen. - Errege kristauek Al- Andalus lurraldeari errazago eraso egitea izan zuen ondorio. Al-Andaluseko historia
  • 161. 161 8. Taifa erreinuak 1031.urtean musulmanen arteko borroken eta barne zatiketaren ondorioz, Kordobako Kaliferria desagertu zen eta Al-Andalus hainbat erreinu independente edo taifatan banatu zen. Hogeita lau ziren eta garrantzitsuenak Granada, Sevilla, Valentzia, Badajoz, Toledo eta Zaragozakoak ziren. Taifa erreinuek elkarren aurka borrokatu zuten eta batzuetan erresuma kristauei babesa eta laguntza eskatzen zizkieten beste taifak menperatzeko. Horren truke eta kristauen erasorik ez izateko, taifa musulmanek paria izeneko zergak ordaintzen zizkieten erreinu kristauei. Garai hartan gainbehera politiko eta militarra gertatu bazen ere, agerikoa izan zen taifek izandako susperraldi ekonomikoa eta kulturala. Kristauei aurre egiteko Taifa hauek batzeko saiakerak egon ziren (almorabideak eta almohadeak), baina ez zuten helburua erdietsi. Kristauek Taifen ahultasunez baliatuz Birkonkistari ekin zioten, eta pixkanaka Penintsularen kontrolarekin egin ziren. Granada izan zen kristauek bereganatutako azken taifa. 1492an gertatu zen.
  • 164.
  • 166.
  • 167.  Islama Erdi Aroan zabaldu zen, konkista militarra zela eta. Hori dela eta, islamiar inperioa sortu zen, kalifa agintari nagusi zuen inperioa.  Islamiar zibilizazioa hiritarra izan zen batez ere. Hiri garrantzitsuenak Damasko, Bagdad, Kordoba eta Kairo izan ziren.  Nekazaritzak garapen handia bizi izan zuen (ureztatzea, kultibo berriak), artisautza islamiarra kalitate handikoa zen eta merkataritza oso bizia izan zen.  Islamiar zibilizazioa oso aurreratua zegoen, bai arte munduan bai zientzia munduan. Erdi Aroko Islamiar zibilizazioa
  • 168. Erdi Aroa. Al-Andalus •Musulmanen ondarea: - Erlijioa: Islama - Kultura eta bizimodua - Hirigintza eta artea: meskitak, jauregiak, zokoak, dorreak… - Ekonomia: nekazaritza (ureztatze sistemak eta labore berriak: zitrikoak, arroza, kotoia…), merkataritza (sareak sendotzea, merkatuak…) eta moneta batasuna (urrezko dinarra eta zilarrezko dirhema) - Aurrerapen zientifikoak: matematika, astronomia, medikuntza
  • 169.
  • 174. Testua: Lurra Lurra borobila da Behatzaileek Lurraren kurbadurari buruzko zalantzak badituzte oraindik ere, baiezta dezan beste argumentu bat azalduko diogu: itzala. Objektu borobilak itzal borobila izan behar du. Lurrak ilargiaren gainean egiten duen itzalari begiratzen badiogu, aldeak borobilak dituela ikusiko dugu, eklipse osoa dagoenean ikus dezakegu batez ere; orduan, lurraren zirkunferentzia ia osoa ikus dezakegu bere itzala eta esfera itxura islatzen. Ezin da zalantzarik izan Lurraren itxurari dagokionez: borobila da. AL BIRUNI, Masudiren kanona. XI. mendea Islama Kultura
  • 178. - Herritar gehienak nekazaritzan aritzen ziren. - Ureztapena asko garatu zen eta gauza berriak ereiten hasi ziren ... Kotoia Indigoa Ureztapena Ekonomia – Teknika eta landare berriak
  • 180. Hirietan kalitate handiko artisautza-produktuak lantzen ziren ... Ekonomia – Kalitate handiko eskulangintza Keramika Larru ongintza Bitxigintza ArmakZeta
  • 181. Al-Andalus merkataritza zentro aktiboa izan zen. Lantzen zituzten artisautza-produktuak saltzen zituzten eta esklaboak eta urrea erosten zituzten. Txanpona erabiltzen zuten: dinarea eta dirhema. Kalifaldiko urrezko dinar-a Kordobako zilarrezko dirhema Ekonomia – Merkataritza aktiboa
  • 182. Kalitate handiko eskulangintza - Eskulanak ala artelanak? Metalezko pitxarra Liburu baten koadernaketa
  • 183. Zeramikazko platera Egurrezko kutxa Kalitate handiko eskulangintza - Eskulanak ala artelanak?
  • 184. Hitz musulmanak Andalustar ondarea sakona da gure eguneroko bizitzan: gaztelania hizkuntzan arabiar jatorria duten 4.000 hitz inguru daude. Espainiako hegoaldean eta ekialdean etxebizitzetan, gastronomian eta beste zenbait ohituratan nabaria da ondarea.
  • 185. Merkataritza • almacén, • almoneda, • quilate, • arroba, • quintal, • azumbre, • fanega Teknikak eta ofizioak • Alfarero • Albañil • Alarife Nekazaritza • albaricoque, • alfalfa, • acelga, • algarroba, • naranja, • limón, • noria • aljibe, • alberca , • albañil, • acequia Musulmanen hizkuntzak, arabierak utzi dizkigun hitzak Beste batzuk • algarroba, • aceite, • achaque, • adobe, • adoquín, • albarán, • alcachofa • alcalde • albornoz • aldaba • almohada
  • 186. HIRIAK Herritar gehienak landan bizi ziren, baina hiriak oso garrantzitsuak ziren, bizitza ekonomikoaren, sozialaren eta kulturalaren zentro zirelako Kristauenak baino hiri handiagoak ziren: Kordobak 100.000 biztanle inguru zituen.
  • 187. Hiriaren alderik garrantzitsuena medina zen, bertan zeuden alkazarra (jauregia) eta meskita nagusia.
  • 188. Testua: Granada Granada bidaiari musulman batek ikusia Granada herrialde zoragarria eta handia iruditu zitzaidan, Al-Andalusen daudenen artean zabalenetakoa. Bertan dago Al-Andaluseko errege musulmanen hiria eta bizitoki erreala: kokapen zoragarria dauka, eraikin ederrak, atsegina da, zoragarri kokatua. Mota guztietako artisauak daude eta Damaskokoaren antzekoa da; iturriko ura dago, baratzeak, lorategiak eta mahastiak dauzka. Ospe handiko pertsonak biltzen dira bertan, poetak, jakintsuak eta artistak; gure garaiko gizon-emakume onenak daude bertan; monumentu handiak eta leku atseginak daude. ABD AL BASIT, 1465
  • 192. Meskita baten berreraiketa ideala Mihrab Quiblako harresia Minbar Otoitz-gela Ikuzketetarako patioa eta iturria AlminarraMezkita. Otoitz-gelako barnealdea.
  • 196.
  • 201. Igeltsua Azulejoa Marmola Egurra Arkitektura elementuak - Materialak Material txiroekin eraikitzen zen
  • 203. Arkitektura elementuak - Estalkiak Laua Mozarabiar kupula Nerbio-kupula Apainketa handiarekin eta oso ederrarekin estaltzen zen.
  • 204. Arkitektura elementuak - Apainketa Geometrikoa Kaligrafikoa Begetala Apainketa ederrarekin apaintzen zen.
  • 205. Arkitektura elementuak - Apainketa Giro atseginak eta freskoak, urarekiko gustua
  • 206. Kultura ondarea  Al-Andalus Erdi Aroko kulturaren guneetako bat izan zen.  Jakintsuen artean Aberroes eta Maimonides aipatzekoak ziren. Averroes, (Kordoba 1126 – Marraketx 1198) filosofo eta jakintsu andaluziarra, lege islamikoaz, matematikaz eta medikuntzaz aditua. Maimonides kristauentzat Rabí Moisés Egiptoarra (Cordoba 1135 – Egipto 1204) medikua, rabinoa eta Erdi Aroko judutar teologorik garrantzitsuena izan zen.
  • 207. Emir baten pintura Alhambran Gizartea eta eguneroko bizitza Entzunaldia Alhambran Eguneroko bizitzaren eszena
  • 208. Talde boteretsuena konkistatzaileek eta haren ondorengoek osatzen zuten:  Arabiarrek lurrik onenak eta gobernuko kargurik onenak mantendu zituzten.  Berbereak gehiago ziren, baina haien egoera okerragoa zen. Gizarte heterogeneoa
  • 209. Gainerako herritarrak erlijio irizpideen arabera antolatzen ziren. Muladiak Lehen kristauak izanik islama hartu zutenak Mozarabiarrak kristau erlijioarekin jarraitu zuten kristauak Juduak Gizarte heterogeneoa
  • 210. 9. Mozarabiarrak Al Andalusen, hau da, musulmanen menpeko lurraldean bizi ziren kristauak. Muladiek ez bezala, beren erlijio kristaua eta ohiturak gorde zituzten, musulmanei zerga bereziak ordaintzearen truke. Hala ere, agerikoa da hauengan musulmanek izandako eragina. Bereizitako auzoetan bizi ziren. IX. mendearen erdian erlijio gatazkak gehitu egin ziren, eta ondorioz emirrek mozarabiarrei zergak gehitu egin zizkieten. Honi erantzunez mozarabiar ugari altxatu egin ziren, baina altxamenduak zapalduak izan ziren. Birkonkistak aurrera egin ahala Abderraman III.ak mozarabiarren aurka errepresioa sendotzea erabaki zuen, eta ondorioz mozarabiar askok erreinu kristauetara jo zuten. Beste batzuk islamera konbertitu ziren. Hortaz, mozarabiar populazioa nabarmen gutxitu zen.
  • 211.
  • 212. Erdi Aroa. Erreinu kristauak  Sorrera eta hedapena 1. Asturiasko erresuma / Gaztela-Leongo erresuma - Jatorria: Asturiasko noble kristauek, Pelaio noblearen buruzagitzapean, musulmanei aurre egin zieten, Covadongako bataila (722) irabaziz. Asturiasko erreinua sortu zen eta Birkonkistari* ekin dzioten. - Bilakaera: •Hedapenari ekin zioten: Leongo erresuma izatera pasa zen, hiriburua Leon izanik. •Hartutako lurraldea kristauekin birpopulatu zuten. •Erregeak mugetan kondeak izendatu zituzten, mugak kontrolatzeko. Ondorioz, Gaztelako eta Portugaleko konderriak sortu ziren, gerora independizatuko direnak, erreinu izatera pasaz. •Leon eta Gaztela maiz ezkontzen bidez batu egin ziren, eta azken batasuna XIII. mendean eman zen, Gaztela-Leongo erreinua sortuz.
  • 213. Erdi Aroa. Erreinu kristauak 2. IRUÑEKO ERRESUMA / NAFARROAKO ERRESUMA 3. Aragoi eta Kataluniako Konderriak - Musulmanen garaian: Pirinioak frankoen kontrolpean zeuden (Marka Hispanikoa). Bertan konderriak eratu zituzten (Urgell, Bartzelona…), kontrola eta hedapena helburu. - Konderriak gune kristau independente izatera pasa ziren, eta hauen batasunaren ondorioz Bartzelonako konderria sortu zen. - XII. mendea: 1137an Aragoiko erreginaren eta Bartzelonako kondearen arteko ezkontzak Aragoiko erresumaren sorrera ekarri zuen. Honek mugak zabaltzeari ekin zion, hasieran Frantziarantz (gero lurralde hauek galdu egin zituen), eta gerora Mediterraneorantz eta hegoalderantz. Horrela, egungo Aragoi, Katalunia eta Valentzia bateratuak izan ziren. Erreinu indartsua zen, baina esparru bakoitzak bere foru eta GORTEAK mantendu zituen, eta honek lurraldea ahultzea ekarri zuen.  BIRKONKISTA
  • 214. 10. Birkonkista Iberiar Penintsulako erresuma kristauek Al Andalusen menpeko lurrak konkistatzeko prozesu historikoari deritzo, hau da, 711. urtean musulmanek hartutako lurraldeak berreskuratzeko hedapen militarreko prozesua da. Birkonkistaren prozesuan hiru epe handi bereiz ditzakegu: VIII-X. m.: Erreinu kristauak sortu eta finkatu ziren (Asturias-Leon, Iruñea, Aragoi, Katalunia) eta Duero ibaira arteko lurraldea okupatu eta kristauez jendeztatu zuten. XI-XIII. m.: Taifa erreinuen ahuleziaz baliatuz, hedapenik handiena egin zuten, Tajo eta Ebroko ibarrak konkistatu zituzten lehenik, eta XIII. mendean (1212an Navas de Tolosako bataila irabazi eta gero) hegoalderantz indar handiz jo zuten. Soilik Granada geratu zen beren kontrolpetik at. XIV-XV.m.: Birkonkista bertan behera geratu zen, erreinu kristauek bizi izan zuten krisi politiko eta ekonomikoaren ondorioz, eta musulmanek Granadako nazari erreinuari eutsi zioten. Konkista 1492an gauzatu zen, horrela Birkonkistari bukaera emanez. Historialari askoren iritziz, terminoa okerra da: ez zen birkonkista izan, baizik eta konkista: erreinu kristauek konkista hori legitimatzeko saiakera izan zen, haien burua monarkia bisigodo kristauaren oinordekotzat hartuz.
  • 216.
  • 217.
  • 218.
  • 219.
  • 220.
  • 221.
  • 225.
  • 227. Aragoiko koroak Mediterraneoan zehar egindako hedapena
  • 228.
  • 229.
  • 230. 11. Navas de Tolosa 1212. urtean Sierra Morenan (Jaen) kristau eta musulmanek Birkonkista garaian izandako bataila garrantzitsua. Penintsulako orduko erreinu kristau guztiek hartu zuten parte: Gaztelako Alfontso VIII.aren gidaritzapean, Aragoiko Pedro II.ak eta Nafarroako Antso VII. Azkarrak, Erromaren babesarekin (gatazkari emandako gurutzada izaeragatik), garaipen itzela lortu zuten almohadeen aurka. Horrela kristauek Andaluziara pasatzeko bidea lortu zuten, birkonkistari bultzada handia emanez. Honek musulmanek Penintsulan zuten agintearen amaieraren hasiera ekarri zuen. Elezaharrak dioenez, Nafarroako armarriko kateak bataila honetan lortutakoak dira, dirudienez Antso Azkarrak Miramamolin kalifaren denda inguruan zeuden kateak hautsi baitzituen.
  • 232. NAVAS DE TOLOSAKO BATAILA 1212
  • 233.
  • 234. Antso VII.a Nafarroakoak, Al-Nasir zegoen lekurantz jo zuen. Berarekin zeramatzan berrehun zaldun nafarrek, bere hegaleko beste lagunekin batera, azken defentsa hartu zuten mendean. Nafarrek hauen kateak apurtzeko lehendabizikoak zirenez, Antsok kateak eraman zituen Nafarroako armarriari jartzeko asmotan.
  • 235.
  • 236.
  • 237.
  • 238.
  • 239.
  • 240. 240 12. Iruñeko erresuma Iparraldeko franko eta hegoaldeko musulmanen erasoetatik defendatzeko, Iruñerriko noble baskoiak militarki antolatu ziren eta 824. urtean Orreagako bigarren batailan frankoak garaitu ondoren, Iruñerrian sortu zuten Iruñeko erreinu kristaua, Eneko Aritza lehen erregea izendatuz. Aritza familiaren erregeak musulmanen erasoen aurrean defentsa giroan murgildu ziren, Tuterako Banu Qasi familiarekin estu aliatuta. 905. urtean, Ximenotarrak ezarri ziren agintean. Antso I.a izan zen lehenengo erregea, eta beren agintaldian erresuma zabalduz joan zen, gorengo puntuan Antso III.a Nagusiaren erregealdian (1004-1035) lortuz, Leondik Katalunia arteko lurraldea kontrolatuz. Iruñekoa Penintsulako erreinu kristaurik garrantzitsuena izatera pasa zen, baina Antso III.a hil zenean erreinua hiru semeen artean banatu zen eta aurreko nagusitasuna betirako galdu zen. 1162an Antso VI. Jakintsuak erreinuari izena aldatu zion, Nafarroako Erresuma bezala ezagutzera pasaz (nabarherri, nekazarien herria), biztanleen harremana sendotzeko. 1234tik aurrera jatorri frantseseko dinastiek gobernatu zuten Nafarroa, 1512an Gaztelak konkistatu zuen arte.
  • 241. Eneko Aritzak Iruñerriko erresuma sortu zuen, gero Nafarroako erresuma deitu zutena. Erresumaren une gorena Antso III.aren erregetzarena izan zen (1004-1035). Iruñeko Erresumaren sorrera Eneko Aritza Antso III.aren garaiko hedadura 1004 - 1035
  • 243.
  • 245.
  • 246.
  • 247.
  • 249.
  • 251. ANTSO III.ak egindako semeen arteko banaketa
  • 252.
  • 253.
  • 254. Fernando I.a (1035-1065) Antso II.a (1065-1072) Alfonso VI.a (1065-1072) Gartzea III.a Naiarakoa Antso IV.a Peñalengoa (1054-1076) Antso Ramirez (1076-1094) ARAGOI Ramiro I.a (1035-1063) Antso Ramirez (1063-1094) Gonzalo (1035-1044) Ramiro I.a Aragoikoa (1044- 1063) IRUÑEAGAZTELA ETA LEON Antso III.a Handia (1004-1035) • Iruñeko erregea • Aragoiko kondea • Sobrarbe-Ribagorzako kondea (1018-1035) •Gaztelako kondea (1029-1035) Iruñeko Antso III.a Nagusiaren ondorengoak
  • 255. Nafarroako erresuma  Nafarroako erresumak itsasorako irteera galdu zuen. 1200ean Araba ia osoa eta Gipuzkoa Gaztelan sartu ziren, Gaztelaren kontrako gerra galdu ostean.  Bestalde, ezin izan zuen errekonkistaren bitartez lurraldea zabaldu, Gaztela eta Aragoik inguraturik zutelako.  Nafarroak begiak Frantzian jarri zituen eta erresuma horrekin harremanak indartu zituen. Iberiar penintsula 1200 urtean
  • 257. 13. Erdi Aroko Gorteak Erreinu kristauek XII eta XIII. mendeetan sortutako erakunde politikoa. Erdi Aroko Gorteak erregeak deitu eta zuzentzen zituen eta hiru estamentuetako ordezkariak biltzen ziren (noblezia, kleroa eta hirietako ordezkariak edo burgesak), estamentu bakoitzak boto bana zuelarik. Hauen zeregin nagusiak erregeari aholkuak ematea, zerga berriak onartzea eta estamentu bakoitzeko kexak aurkeztea ziren. Nafarroan eta Aragoin, Gaztelan ez bezala, Gorteek botere legegilea ere bazuten (mugatua bazen ere). Erregeen boterea handitzearekin batera (XVI. mendetik aurrera) indarra galdu zuten eta XIX. mendean, liberalismoa ezartzearekin, desagertu ziren.
  • 259.
  • 264. GIZARTE ESTAMENTALA Erregea Nobleak eta elizgizon gorenak 2. mailako nobleak, zaldunak eta behe-elizgizonak Soldaduak eta herri xehea
  • 265.
  • 266.
  • 267. Gizarte estamentala  Erdi Aroko gizartea taldeetan banatzen zen, estamentu deitutako taldeetan.  Hiru estamentu zeuden: nobleak, kleroa eta langileak.  Nobleak eta klerokoak estamentu pribilegiatuak ziren, ez baitzuten zergarik ordaintzen eta postu nagusiak kontrolatzen baitzituzten.  Langileen estamentua ez pribilegiatuena zen.
  • 269. Feudalismoa  Hiru ezaugarri dituen gizarte sistema da: 1. Noble bakoitzak bere lurren gaineko nagusitasun osoa zeukan. Erregeak bere lurren gainean baino ez zeukan botererik. 2. Nobleek erregearen nagusitasuna onartzen zuten menpekotasun hitzarmen baten bitartez. 3. Era berean, nobleek menpekoak izan zitzaketen.
  • 270. Kristau-erresumen antolaketa  Errege-erreginek aginpide gorena zuten  Gortea ibiltaria zen; kontseilariak errege- erreginak zeuden lekura joaten ziren.  Gotorleku-sare bat eraiki zuten.  Buruzagi militarrek ospe handia lortu zuten.
  • 272. Omenaldia - Zeremonia Omenaldia zeremonian basailuak jaunari leialtasun-zina (juramentua) egiten zion. Sari gisa Jaunak feudoa ematen zion. Jauntxoak eskuzabalak izaten ziren; hori zen euren ezaugarri bat. Bazekiten bere menpekoen asetzea bere onerako izanen zela. Basailuen nahiak asez gero ez zuten haiekin arazorik izanen. Eta ezpata eta ezkutu hauek ematen dizkizut, zure blasoekin, eta ikusten dutenek jakin dezaten jaurespen zina egin didazula (basailutza juramentua) Eta nik zin dagit jaungoikoaren aurrean eta zalduneriaren legeen izenean, gure jaunaren basailu leiala izango naizela
  • 273. Eta zure ausardiagatik, gudu zelaian erakutsitako baloreagatik eta arabiarrak menperatzen lagundu didazulako, BUDARONgo feudoa ematen dizut, gaztelu bat eraikitzeko eta zeuretzeko basailuak eta zerbitzuak antolatzeko baimena Omenaldia - Zeremonia
  • 274.
  • 278. Erdi Aroko damak: emakume nobleakNOBLEZIA
  • 279. Aita Santua KLERO SEKULARRA KLERO ERREGULARRA Abade nagusiakGotzainak eta artzapezpikuak Apaizak Komentu eta monasterioetako nagusiak Fraideak, monjeak eta monjak Eliza Katolikoa  Aita Santua zen burua. Aita Santuak erregeak eskumikatu zitzakeen.  Orden erlijiosoek, mojak eta monjeek, klero erregularra osatzen zuten. Orden bakoitzak araua zeukan, eta horrek, bere bizitzako alderdi ezberdinak arautu eta habitoa ematen zizkion. Monjeak monasterioetan eta komentuetan bizi ziren.  Gotzainek eta apaizek klero sekularra osatzen zuten.
  • 280. Nekazariak  Erdi Aroan, herritarren %90 soroetan bizi zen eta bertan lan egiten zuen.  Oso nekazari gutxi ziren haien lurren jabe.  Gehienek nobleen eta monasterioen lurrak lantzen zituzten:  Nekazari jopuak jaunaren aginduen menpe zeuden erabat. Zerbitzari izaera gurasoek seme-alabei pasatzen zieten.  Nekazari askeak bazeuden. Horiek jaurerrietako lur zatiak landu ohi zituzten eta elizari hamarrena ordaintzen zioten.  Nekazariak herrixka txikitan bizi ziren eta buruaskiak ziren.  Nekazaritza ekoizpena baxua zen. Zerealak lantzen ziren batez ere.
  • 282. Etxebizitza umilak Baratzea. Lastategia. Dieta arrainarekin osatu zezaketen. Pertsonek eta abereek etxeko esparrua partekatzen zuten. NEKAZARIAK