SlideShare una empresa de Scribd logo
1 de 4
Descargar para leer sin conexión
Policy Briefings
LIMA COP 20: BESTE URRATS TXIKI BAT
PARISERANZKO BIDE LUZEAN
Ibon Galarraga eta Mavi Román (BC3)
LIMA COP 20
Klima Aldaketari buruzko Gobernu arteko Panelak (IPCC 2014) duela gutxi egindako txostenean adierazten denez, atmosferako
karbono-kontzentrazioak gizakiaren historian aurrekaririk gabeko mailetara iritsi dira, eta itsas maila 1900ean baino 19 cm altuagoa
da. Ohartarazten da klima-aldaketa oztopo handia izango dela garapen iraunkorrerako, eta ekintzarako deia egiten da etorkizunean
planetaren batez besteko tenperatura-gehikuntza 2 ºC-ra mugatzeko (muga horretatik haratago, klima-aldaketaren inpaktuak
hondamenditzat jotzen dira).
Era berean, helburu hori lortzeko neurriak kontzentratzen
dira: 2050ean emisio globalak % 40-70 artean murriztea
2010arekiko, eta 2100ean inolako emisiorik ez egitea.
Inguruabar horretan, era berean, “Better Growth Better
Climate” txostena ezagutarazi da. Horretan, Nicholas
Stern ekonomista britainiar ospetsuak hartu du parte.
Txostenean ondorioztatzen da edozein errenta-mailatako
edozein herrialdek ahalmena duela hazkunde
ekonomikoaren helburuak klima-aldaketaren aurkako
borrokarekin bateragarri egiteko (The New Climate
Economy 2014).
Berri horiekin ekin zitzaion Limako gailurrari eta, bi aste
biziren ondoren amaitu zen, abenduaren 13an, larunbata,
4 orrira iristen ez den dokumentu bat eta 40 orrialdeko
eranskin bat onartzearekin batera (“Lima Call for Climate
Action” deitu zitzaion). Era berean, hainbat arazotan
laguntzeko beste 32 dokumentu tekniko onartu zituzten.
Negoziazio-prozesuak bere zailtasunak izan ditu.
Adibidez, ADP (Ad Hoc working group on the Durban
Plataform for enhanced action) izenaz ezaguna denaren
negoziazioak amaitzear zeudela , negoziatzen ari zen
zirriborroa filtratu zuten; eta horrek G77 behartu zuen ordu
batzuez prozesua etetera.
Oztopo horiek kontuan izanda, gailurraren ekialde
onargarritzat har daiteke, baita oso garrantzitsutzat ere,
planetaren batez besteko tenperatura 2 ºC baino gehiago
ez igotzeko helburua lortu ahal izateko. “Lima Call”-ek
interes-talde ugariren itxaropenak bete ez baditu ere,
klima-aldaketaren aurkako borrokan asmo handiko
hitzarmen bat lortzeari dagokionez, ez zen hori gailurraren
helburua nagusia. Limako gailurra prozesu luze baten
baitan sortu zen, 2020tik aurrera klima-politika zehazteko
mundu-mailako hitzarmen lotesle bat lortzeko. Prozesu
horretan, Limako gailurraren xedea ez zen hitzarmen
handiak lortzea emisioak murrizteko helburuei edo epeei
dagokienez. Hori baino gehiago, asmo hauek zituen:
(1) Parisko COP 21erako dokumentu juridiko bat
prestatzeko jarraibideak zehaztea.
Txosten hau (Galarraga, Ibon)1 eta (Roman; Mavi)1-k idatzi dute. [BC3, Basque Centre For Climate Change]1
Honela aipatua: “Galarraga, I. eta Román,M. (2015) “Lima COP 20: beste urrats txiki bat Pariseranzko bide luzean”, BC3 Policy Briefing Series 2015/01_Edizio bere-
zia ”. Basque Centre for Climate Change (BC3).Bilbo, Espainia.
PB 2015/ 01/ Edizio Berezia / www.bc3research.org
Puntu Garrantzitsuak
 Limako gailurretik ez zen espero hitzarmen zehatzik lortzea
emisioak murrizteko. Helburua zen Parisko hurrengo bileran
(2015eko abenduan) adostu beharreko dokumentu
juridikoaren oinarriak eta Intended Nationally Determined
Contributions-enak (INDC) ezartzea. Eta, hain zuzen, hori
lortu egin zen .
 Datozen hilabeteetan, herrialde bakoitzak zehaztuko ditu bere
arintze-konpromisoak 2020. urtetik aurrerako. Jarraian, Nazio
Batuek zenbatetsiko dute zein tarte dagoen tenperaturen
igoera 2 ºC-ra mugatzeko borondatezko konpromisoen eta
beharrezko ahaleginaren artean. Hala, aldeek oinarri sendoa
eta komuna izango dute tarte horri nola aurre egin Parisen
negoziatzeko .
 Historian, lehen aldia da herrialde guztiak prest daudela
berotegi-efektuko gasen oso murrizketa handiak bere gain
hartzeko. Klimari buruzko negoziazioen bi hamarkadaren
ondoren, azkenean lortu egin da herrialdeak euren
industrializazio-mailaren arabera ez bereiztea, Kiotoko
Protokoloaren eranskinetan oinarrituta .
 Liman “Green Climate Fund” funtserako beste ekarpen
batzuk iragarri zituzten. Funts hori, jadanik, 10.200 milioi
dolarrekoa da. Horrela, herrialde garatuek aurretiaz hartutako
konpromisoan (testu berrian errepikatutakoan) aurrera egiten
da; alegia, garatze-bidean dauden herrialdeetan emisioak
arindu eta egokitzen laguntzeko konpromisoan, 100 mila
milioi dolarrekin 2020rako .
 Era berean, dagoeneko lehen urratsak eman dira politika
nazionalen integrazio handiagorantz beste erabaki-maila
batzuekin, baita klima-politiketan generoaren
dimentsioarekiko ardura handiagorantz ere .
(2) Intended Nationally Determined Contributions (INDC) izenaz ezagunak direnak zehazteko baldintzak adostea; horretarako,
metrika komunak, epeak eta gainerako xehetasunak finkatuta.
Eta, egia esan, COP 20k hitzarmenak lortu ditu arlo horietan. Gutxieneko hitzarmenak izanik ere, hitzarmenak dira azken batean.
Alde batetik, lortu du Parisen 2015eko abenduan onartu beharreko hitzarmena legez loteslea izatea, eta protokolo, lege-tresna nahiz
lege-maila duen beste edozein emaitzaren bitartez bideratzea, herrialde guztientzat aplikatzekoa izan dadin. Eta, bestetik, lortu du
ere INDCak modu argian, gardenean eta ulergarrian aurkeztu beharra, 2015eko urrian luzeen jota (UNFCCC 2014a).
Muga-egun horrek nolabaiteko kezka sorrarazi du kolektibo batzuen baitan, ez baitu gehiegizko tartea uzten Parisko benetako
negoziaziorako. Baina, ez dirudi negoziazio-prozesuarekiko eragin handirik izango denik epe hori hilabete batzuk aurreratzeagatik.
COP Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Hitzarmenaren esparruan oso negozio biziak egin beharko dira 2015ean zehar,
ezartzen den muga-eguna edozein dela ere.
Datozen hilabeteetan, herrialde bakoitzak lan egin beharko du 2020tik aurrera arintze-konpromisoak zenbatesteko. Hain zuzen,
Nazio Batuek konpromiso horietan oinarrituta zenbatetsiko dute zein neurritan egokitzen diren tenperaturen igoera 2 ºC-ra
mugatzeko helburura. Hala, aldeek oinarri sendoa eta komuna izango dute Parisen, borondatezko konpromisoen eta beharrezko
ahaleginaren arteko tarteari (balego) nola aurre egin negoziatzeko.
Hitzarmen legez loteslea, asmo handikoa eta planetako herrialde guztiek parte hartuko dutena oraindik posible da, eta hori emaitza
nabarmena da Limako gailurrean. Eta hori ez da gutxi. Klimaren politikaren historian lehen aldia da herrialde batzuk (esatera, AEB,
Txina edo Australia) prest daudenak, planetako gainerako herrialdeekin batera, berotegi-efektuko gasen oso murrizketa
garrantzitsuak bere gain hartzeko. Klimari buruzko negoziazioen bi hamarkadaren ondoren, azkenean lortu egin da herrialdeak
euren industrializazio-mailaren arabera ez bereiztea, Kiotoko Protokoloaren eranskinetan oinarrituta (Protokoloak herrialdeen garai
hartako –1992– egoera jasotzen zuen). Eta gai horretan, erabakigarria izan da Txinaren eta AEBren artean 2014ko azaroan argitara
emandako hitzarmena. Hitzarmen horretan, AEBk konpromisoa hartzen dute % 26-28 artean emisioak murrizteko, 2005arekiko,
2025. urterako, eta Txinak konpromisoa hartzen du bere gehieneko emisioak 2030en egiteko eta energia berriztagarrien % 20
lortzeko. EBk, era berean, emisioak murrizteko xedea areagotu du (emisioen % 40ko murrizketa 1990arekiko). Ikusteko dago nola
erantzungo duten beste emisio-sorrarazle batzuek (adibidez, India, Errusia, Indonesia, Brasil eta Japonia). Behatzaile batzuek diote
horiek konpromisoak Txinaren modura hartuko dituztela bere gain, emisioak areagotzeko muga-egun bat ezarrita, euren
LIMA COP 20: BESTE URRATS TXIKI BAT PARISERANZKO BIDE LUZEAN
garapenerako beharrezko azpiegitura eraikitzen amaitu eta bertako herritarren bizi-maila igo ahal izateko. Hala balitz, ekarpen
nazionalen behetik gorako ikuspegiarekin, emisio globalen % 90era arteko estaldura lortu ahal izango litzateke.
Azken hitzarmenaren arabera, herrialdeen ekarpenak bidezkotzat jotzen dira euren inguruabarrak islatzen dituzten neurrian (horrela,
erantzukizun historikoarekiko erreferentzia ezabatzen da). Horrek kontzesio eskuzabala dakar atmosferan GHG gehien metatu
duten herrialdeentzat. Izan ere, horiek ezin izango lukete gehiago emititu, herrialdeen artean berdin emititzeko eskubidea banatuko
balitzateke eta iraganeko emisioak kontuan hartuko balirateke. Orobat, herrialde garatuek kontzesioak egin dituzte (adibidez,
arintzeaz bestelako elementu batzuk garrantzi berarekin hitzarmenean sartzea); hots: egokitzapena, finantzaketa, teknologia-
transferentziaren garapena, gaitasunen eraikuntza, eta ekintzaren eta laguntzaren gardentasuna.
Liman, era berean, “Green Climate Fund” (GCF) funtserako beste ekarpen batzuk iragarri zituzten. Funts hori, jadanik, 10.200 milioi
dolarrekoa da. Dagoeneko, ia 70 herrialde sartu dira Funtsean eta, zenbatespenen arabera, funts horretatik 2016tik aurrera hasiko
dira ordainketak egiten. Horrela, herrialde garatuek aurretiaz hartutako konpromisoan (testu berrian errepikatutakoan) aurrera egiten
da; alegia, garatze-bidean dauden herrialdeetan emisioak arindu eta egokitzen laguntzeko konpromisoan, 100 mila milioi dolarrekin
2020rako. Testuan, deia egiten da egokitzapen-jardueren finantzaketa zuzentzeko. Izan ere, jarduera horiek orain arte bigarren
mailan egon dira finantzaketa jasotzeko garaian. Oraingoz, COPeko Finantzaketa Batzorde Iraunkorraren azken txostenaren
arabera, Iparraldeak Hegoaldeari egindako laguntzaren kopurua 40 eta 170 mila milioi dolarren artekoa da, iturri publikoen eta
pribatuen artean (UNFCCC 2014b).
Bileraren beste lorpen batzuk izan ziren, egokitzapenari dagokionez, egokitzapen-plan nazionalen (NAP) garrantzia aintzatestea,
horiek Funts Berdearekin lotzea, esperientziak zabaltzeko sare globala (NAP Global Network) sortzea eta proiektu pilotu bat berriro
abian jartzea. Zehazki, proiektu horrek erakutsi du posible dela komunitateen egokitzapen-beharrak ekartzea (Lima Adaptation
Knowledge Initiative) aurrerapen txikiagoa duten herrialdeetan eta
estatu txiki uhartetarretan (UNFCCC 2014c).
Gainera, aurrera egin zen baso-soiltzearekin lotutako alderdietan. Izan
ere, dagoeneko prest dago REDD+ mekanismoa abian jartzeko
fasean. Horrek sail bat izango du Hitzarmenaren web-orrian, basoen
eta sortutako ordainketen mende dauden komunitateen babesarekin
lotuta, gardentasuna ziurtatzera zuzendurik.
Bestalde, lehen aldiz Liman, “Ebaluazio aldeaniztunak” izenekoak
antolatu zituzten. Horien helburua da euren ekonomia osorako
kuantifikatutako arintze-helburuak dituzten herrialde garatuek azaldu
dezatela arintze-ekintzak nola abiarazten ari diren. Kontrol- eta
gardentasun-mekanismoak aldeen arteko konfiantza areagotzen
lagundu du, arrakastako eta jardunbide egokietako kasuak zabaltzeko
aukera emateaz gainera.
Azkenik, aipatzekoa da Liman dagoeneko lehen urratsak eman direla
politika nazionalen integrazio handiagorantz beste erabaki-maila
batzuekin, baita klima-politiketan generoaren dimentsioarekiko ardura
handiagorantz ere. Azken horren helburua da kontuan hartzea
emakumezkoek kalteberatasun handiagoa dutela klima-aldaketaren
eraginekiko, eta arintzearen eta egokitzearen bidez haien ahalduntze
ekonomikoa lortzea. Alde batetik, Lima-Paris ekintza-agenda
zabalduta, hainbat mailatako liderrak bildu nahi dira, eta
erreferentziazko kasuak eta lankidetza-adibideak erakutsi. Bestetik, Klima Ekintzari buruzko Atariak (Nazca Climate Action Portal)
aukera emango du hirien, eskualdeen, konpainien eta inbertitzaile pribatuen ekimenak zabalago ikusgai jartzeko. Azkenik, Limako
Generoari buruzko Lan Programaren helburua da genero-dimentsioa sartuko duten politikei buruzko informazioa sortzea (UNFCCC
2014d).
Beste gai batzuk (adibidez, erantzun-neurrienak) ondorengo bileretarako atzeratu behar izan ziren. Arintze-neurriek nazioarteko
merkataritza murriztu behar ez dutenaren inguruan adostasuna badago ere, oraindik zehaztu beharra dago nola aurre egin ekintza
nazionalek hirugarren herrialdeekiko izan ditzaketen ondorio kaltegarriei. Horrez gain, ez zen aurreratu merkatuko eta ez-merkatuko
mekanismoei, eta mekanismo teknologikoari buruzko eztabaidetan. Hitzarmenaren mekanismo teknologikoa abiarazteko adarra
(Climate Technology Center and Network), itxura batean, lekuan bertan emaitzak sortzen hasia dela badirudi ere (gero eta herrialde
gehiagoren laguntza-eskaerekin), eta 300 teknologia baino gehiago estaltzen dituen ezagutza-atarian abian jarri badu ere, oraindik
desadostasuna dago proiektu teknologikoen finantzaketari eta GCFarekiko lotespenari dagokionez. Varsovian iaz sortutako galeren
eta kalteen gaineko mekanismoaren inguruan ere ezin izan zen adostasunik lortu. Klima-aldaketak sorrarazitako kalte-galerei
(egokitzapenak ezin izan zituen horiek saihestu) aurre egiteko sortu zen mekanismo hori. Hala ere, oraingoz, ez da zehazki erabaki
LIMA COP 20: BESTE URRATS TXIKI BAT PARISERANZKO BIDE LUZEAN
zertan datzan edo nola funtzionatuko duen. Litezkeen onuradunek nahi dute bide bat izatea kalteak konpentsatzeko, finantza-
baliabideak transferituta; baina, herrialde emaileak hori txeke zuri bat bihurtuko denaren beldur dira. Oraingoz, bi urteko lan-
programa bat abian da, kalte-ordainen kontzeptua eta klimak migrazio-mugimenduen gainean izan dezakeen inpaktua hobeto
ulertzeko.
Azken batean, ez dirudi Limatik esku-hutsik atera garenik; gehiago da aurrerapauso bat nazioen onura helburu duen aldaketa ezarri
beharko lukeen mundu-mailako hitzarmenerantz.
ERREFERENTZIAK :
IPCC. 2014. Climate Change 2014. Synthesis Report. Summary for Policymakers.
The New Climate Economy (2014) Better growth, better climate. The New Climate Economy Report. Washington
UNFCCC (2014a) Lima call for climate action.
http://unfccc.int/files/meetings/lima_dec_2014/application/pdf/auv_cop20_lima_call_for_climate_action.pdf
UNFCCC (2014b) Summary and recommendations by the Standing Committee on Finance on the 2014 biennial assessment and
overviews of climate finance flows, Bonn.
UNFCCC (2014c) National adaptation plans.
http://unfccc.int/files/meetings/lima_dec_2014/decisions/application/pdf/auv_cop20_naps.pdf
UNFCCC (2014d) Lima work programme on gender.
http://unfccc.int/files/meetings/lima_dec_2014/decisions/application/pdf/auv_cop20_gender.pdf
Keywords: COP20, UNFCCC, Lima, climate agreements
LIMA COP 20: BESTE URRATS TXIKI BAT PARISERANZKO BIDE LUZEAN
BC3 Policy Briefing Series-en argitalpena Mikel González-Eguino eta Eleja Ojearen lana izan da.
Txosten honetan adierazitako iritziak txostenaren egileen erantzukizuna dira, eta ez dute zertan Basque
Centre for Climate Change -Klima Aldaketa Ikergai (BC3) zentroaren jarrera adierazi.Txosten hau BITEZ
-ek euskararatu du.
BC3 Policy Briefing txostenak Interneten eskuragarri daude:
http://www.bc3research.org/policybriefings
BC3 Policy Briefings txostenei buruzko kontsultetarako:
Email: mikel.gonzalez@bc3research.org eta elena.ojea@bc3research.org

Más contenido relacionado

Similar a BC3 Policy Briefings: [2015-01] Lima COP 20: Beste urrats txiki bat Pariseranzko bide luzean

Argi-itzalak: Rio+20ren amaierako balantzea
Argi-itzalak: Rio+20ren amaierako balantzeaArgi-itzalak: Rio+20ren amaierako balantzea
Argi-itzalak: Rio+20ren amaierako balantzea
EcoEuskadi 2020
 

Similar a BC3 Policy Briefings: [2015-01] Lima COP 20: Beste urrats txiki bat Pariseranzko bide luzean (7)

Argi-itzalak: Rio+20ren amaierako balantzea
Argi-itzalak: Rio+20ren amaierako balantzeaArgi-itzalak: Rio+20ren amaierako balantzea
Argi-itzalak: Rio+20ren amaierako balantzea
 
Euskal Autonomia Erkidegoko Berotegi Efektuko Gasen Isurketen Inbentarioa 2020
Euskal Autonomia Erkidegoko Berotegi Efektuko Gasen Isurketen Inbentarioa 2020Euskal Autonomia Erkidegoko Berotegi Efektuko Gasen Isurketen Inbentarioa 2020
Euskal Autonomia Erkidegoko Berotegi Efektuko Gasen Isurketen Inbentarioa 2020
 
Rio+20ko egitateak eta zifrak Alexander Boto-ren partetik
Rio+20ko egitateak eta zifrak Alexander Boto-ren partetikRio+20ko egitateak eta zifrak Alexander Boto-ren partetik
Rio+20ko egitateak eta zifrak Alexander Boto-ren partetik
 
Klimari buruzko 2015eko Pariseko konferentziaren inguruko Adierazpen Instituz...
Klimari buruzko 2015eko Pariseko konferentziaren inguruko Adierazpen Instituz...Klimari buruzko 2015eko Pariseko konferentziaren inguruko Adierazpen Instituz...
Klimari buruzko 2015eko Pariseko konferentziaren inguruko Adierazpen Instituz...
 
Euskal Autonomia Erkidegoko Berotegi Efektuko Gasen Isurketen Inbentarioa
Euskal Autonomia Erkidegoko Berotegi Efektuko Gasen Isurketen InbentarioaEuskal Autonomia Erkidegoko Berotegi Efektuko Gasen Isurketen Inbentarioa
Euskal Autonomia Erkidegoko Berotegi Efektuko Gasen Isurketen Inbentarioa
 
Bideak bidezkoa behar du
Bideak bidezkoa behar duBideak bidezkoa behar du
Bideak bidezkoa behar du
 
Eisko Jaurlaritaren Adierazpen Instituzionala larrialdi Klimatikoari buruz
Eisko Jaurlaritaren Adierazpen Instituzionala larrialdi Klimatikoari buruzEisko Jaurlaritaren Adierazpen Instituzionala larrialdi Klimatikoari buruz
Eisko Jaurlaritaren Adierazpen Instituzionala larrialdi Klimatikoari buruz
 

Más de BC3 - Basque Center for Climate Change

Más de BC3 - Basque Center for Climate Change (20)

BC3 Policy Briefings [2016-01-Edición Especial : "La cumbre de París: el comi...
BC3 Policy Briefings [2016-01-Edición Especial : "La cumbre de París: el comi...BC3 Policy Briefings [2016-01-Edición Especial : "La cumbre de París: el comi...
BC3 Policy Briefings [2016-01-Edición Especial : "La cumbre de París: el comi...
 
BC3 Policy Briefings [2016-01-Special Issue]: "The Paris Summit: The beginnin...
BC3 Policy Briefings [2016-01-Special Issue]: "The Paris Summit: The beginnin...BC3 Policy Briefings [2016-01-Special Issue]: "The Paris Summit: The beginnin...
BC3 Policy Briefings [2016-01-Special Issue]: "The Paris Summit: The beginnin...
 
Los retos del Cambio Climático: Un largo camino hasta Paris/¿Evidencias? / ¿C...
Los retos del Cambio Climático: Un largo camino hasta Paris/¿Evidencias? / ¿C...Los retos del Cambio Climático: Un largo camino hasta Paris/¿Evidencias? / ¿C...
Los retos del Cambio Climático: Un largo camino hasta Paris/¿Evidencias? / ¿C...
 
El Dr. Agustín del Prado imparte charla “Por una alimentación saludable y cli...
El Dr. Agustín del Prado imparte charla “Por una alimentación saludable y cli...El Dr. Agustín del Prado imparte charla “Por una alimentación saludable y cli...
El Dr. Agustín del Prado imparte charla “Por una alimentación saludable y cli...
 
BC3 Policy Briefings: [2015-08] "La verdadera pérdida causada por las polític...
BC3 Policy Briefings: [2015-08] "La verdadera pérdida causada por las polític...BC3 Policy Briefings: [2015-08] "La verdadera pérdida causada por las polític...
BC3 Policy Briefings: [2015-08] "La verdadera pérdida causada por las polític...
 
BC3 Policy Briefings: [2015-07] European Biofuels Policy and Its contribution...
BC3 Policy Briefings: [2015-07] European Biofuels Policy and Its contribution...BC3 Policy Briefings: [2015-07] European Biofuels Policy and Its contribution...
BC3 Policy Briefings: [2015-07] European Biofuels Policy and Its contribution...
 
Klimagune Workshop 2015:¿Quién habla en nombre del cambio climático?, Max. Bo...
Klimagune Workshop 2015:¿Quién habla en nombre del cambio climático?, Max. Bo...Klimagune Workshop 2015:¿Quién habla en nombre del cambio climático?, Max. Bo...
Klimagune Workshop 2015:¿Quién habla en nombre del cambio climático?, Max. Bo...
 
Klimagune Workshop 2015: El periodismo antes el Cambio Climático: Diagnóstico...
Klimagune Workshop 2015: El periodismo antes el Cambio Climático: Diagnóstico...Klimagune Workshop 2015: El periodismo antes el Cambio Climático: Diagnóstico...
Klimagune Workshop 2015: El periodismo antes el Cambio Climático: Diagnóstico...
 
Distributional implications of carbon and environmental taxation a case study...
Distributional implications of carbon and environmental taxation a case study...Distributional implications of carbon and environmental taxation a case study...
Distributional implications of carbon and environmental taxation a case study...
 
Industrial and terrestrial carbon leakage under climate policy fragmentation
Industrial and terrestrial carbon leakage under climate policy fragmentationIndustrial and terrestrial carbon leakage under climate policy fragmentation
Industrial and terrestrial carbon leakage under climate policy fragmentation
 
Efficiency losses from overlapping regulation of eu carbon emissions
Efficiency losses from overlapping regulation of eu carbon emissionsEfficiency losses from overlapping regulation of eu carbon emissions
Efficiency losses from overlapping regulation of eu carbon emissions
 
Implicit and explicit carbon pricing of different instruments at the eu level
Implicit and explicit carbon pricing of different instruments at the eu levelImplicit and explicit carbon pricing of different instruments at the eu level
Implicit and explicit carbon pricing of different instruments at the eu level
 
BC3 Policy Briefings:[2015-03] Zer baldintzak behar dira guztiz euskadin ekoi...
BC3 Policy Briefings:[2015-03] Zer baldintzak behar dira guztiz euskadin ekoi...BC3 Policy Briefings:[2015-03] Zer baldintzak behar dira guztiz euskadin ekoi...
BC3 Policy Briefings:[2015-03] Zer baldintzak behar dira guztiz euskadin ekoi...
 
BC3 Policy Briefings: [2015-03] ¿Bajo qué condiciones es sostenible el bioeta...
BC3 Policy Briefings: [2015-03] ¿Bajo qué condiciones es sostenible el bioeta...BC3 Policy Briefings: [2015-03] ¿Bajo qué condiciones es sostenible el bioeta...
BC3 Policy Briefings: [2015-03] ¿Bajo qué condiciones es sostenible el bioeta...
 
BC3 Policy Briefings: [2015-03] Under what conditions is the bioethanol and b...
BC3 Policy Briefings: [2015-03] Under what conditions is the bioethanol and b...BC3 Policy Briefings: [2015-03] Under what conditions is the bioethanol and b...
BC3 Policy Briefings: [2015-03] Under what conditions is the bioethanol and b...
 
BC3 Policy Briefings: [2015-02] Nekazaritza sektoreko zerbitzu ekosistemikoen...
BC3 Policy Briefings: [2015-02] Nekazaritza sektoreko zerbitzu ekosistemikoen...BC3 Policy Briefings: [2015-02] Nekazaritza sektoreko zerbitzu ekosistemikoen...
BC3 Policy Briefings: [2015-02] Nekazaritza sektoreko zerbitzu ekosistemikoen...
 
The Paris meeting: the vision of an international power utility (BC3 Summer ...
The Paris meeting: the vision of an international power utility  (BC3 Summer ...The Paris meeting: the vision of an international power utility  (BC3 Summer ...
The Paris meeting: the vision of an international power utility (BC3 Summer ...
 
International decision making process (BC3 Summer School _July 2015)
International decision making process (BC3 Summer School _July 2015)International decision making process (BC3 Summer School _July 2015)
International decision making process (BC3 Summer School _July 2015)
 
The role of energy in mitigation of climate change (BC3 Summer School _July 2...
The role of energy in mitigation of climate change (BC3 Summer School _July 2...The role of energy in mitigation of climate change (BC3 Summer School _July 2...
The role of energy in mitigation of climate change (BC3 Summer School _July 2...
 
Adapting to Sea Level Rise (BC3 Summer School _July 2015)
Adapting to Sea Level Rise (BC3 Summer School _July 2015)Adapting to Sea Level Rise (BC3 Summer School _July 2015)
Adapting to Sea Level Rise (BC3 Summer School _July 2015)
 

BC3 Policy Briefings: [2015-01] Lima COP 20: Beste urrats txiki bat Pariseranzko bide luzean

  • 1. Policy Briefings LIMA COP 20: BESTE URRATS TXIKI BAT PARISERANZKO BIDE LUZEAN Ibon Galarraga eta Mavi Román (BC3) LIMA COP 20 Klima Aldaketari buruzko Gobernu arteko Panelak (IPCC 2014) duela gutxi egindako txostenean adierazten denez, atmosferako karbono-kontzentrazioak gizakiaren historian aurrekaririk gabeko mailetara iritsi dira, eta itsas maila 1900ean baino 19 cm altuagoa da. Ohartarazten da klima-aldaketa oztopo handia izango dela garapen iraunkorrerako, eta ekintzarako deia egiten da etorkizunean planetaren batez besteko tenperatura-gehikuntza 2 ºC-ra mugatzeko (muga horretatik haratago, klima-aldaketaren inpaktuak hondamenditzat jotzen dira). Era berean, helburu hori lortzeko neurriak kontzentratzen dira: 2050ean emisio globalak % 40-70 artean murriztea 2010arekiko, eta 2100ean inolako emisiorik ez egitea. Inguruabar horretan, era berean, “Better Growth Better Climate” txostena ezagutarazi da. Horretan, Nicholas Stern ekonomista britainiar ospetsuak hartu du parte. Txostenean ondorioztatzen da edozein errenta-mailatako edozein herrialdek ahalmena duela hazkunde ekonomikoaren helburuak klima-aldaketaren aurkako borrokarekin bateragarri egiteko (The New Climate Economy 2014). Berri horiekin ekin zitzaion Limako gailurrari eta, bi aste biziren ondoren amaitu zen, abenduaren 13an, larunbata, 4 orrira iristen ez den dokumentu bat eta 40 orrialdeko eranskin bat onartzearekin batera (“Lima Call for Climate Action” deitu zitzaion). Era berean, hainbat arazotan laguntzeko beste 32 dokumentu tekniko onartu zituzten. Negoziazio-prozesuak bere zailtasunak izan ditu. Adibidez, ADP (Ad Hoc working group on the Durban Plataform for enhanced action) izenaz ezaguna denaren negoziazioak amaitzear zeudela , negoziatzen ari zen zirriborroa filtratu zuten; eta horrek G77 behartu zuen ordu batzuez prozesua etetera. Oztopo horiek kontuan izanda, gailurraren ekialde onargarritzat har daiteke, baita oso garrantzitsutzat ere, planetaren batez besteko tenperatura 2 ºC baino gehiago ez igotzeko helburua lortu ahal izateko. “Lima Call”-ek interes-talde ugariren itxaropenak bete ez baditu ere, klima-aldaketaren aurkako borrokan asmo handiko hitzarmen bat lortzeari dagokionez, ez zen hori gailurraren helburua nagusia. Limako gailurra prozesu luze baten baitan sortu zen, 2020tik aurrera klima-politika zehazteko mundu-mailako hitzarmen lotesle bat lortzeko. Prozesu horretan, Limako gailurraren xedea ez zen hitzarmen handiak lortzea emisioak murrizteko helburuei edo epeei dagokienez. Hori baino gehiago, asmo hauek zituen: (1) Parisko COP 21erako dokumentu juridiko bat prestatzeko jarraibideak zehaztea. Txosten hau (Galarraga, Ibon)1 eta (Roman; Mavi)1-k idatzi dute. [BC3, Basque Centre For Climate Change]1 Honela aipatua: “Galarraga, I. eta Román,M. (2015) “Lima COP 20: beste urrats txiki bat Pariseranzko bide luzean”, BC3 Policy Briefing Series 2015/01_Edizio bere- zia ”. Basque Centre for Climate Change (BC3).Bilbo, Espainia. PB 2015/ 01/ Edizio Berezia / www.bc3research.org Puntu Garrantzitsuak  Limako gailurretik ez zen espero hitzarmen zehatzik lortzea emisioak murrizteko. Helburua zen Parisko hurrengo bileran (2015eko abenduan) adostu beharreko dokumentu juridikoaren oinarriak eta Intended Nationally Determined Contributions-enak (INDC) ezartzea. Eta, hain zuzen, hori lortu egin zen .  Datozen hilabeteetan, herrialde bakoitzak zehaztuko ditu bere arintze-konpromisoak 2020. urtetik aurrerako. Jarraian, Nazio Batuek zenbatetsiko dute zein tarte dagoen tenperaturen igoera 2 ºC-ra mugatzeko borondatezko konpromisoen eta beharrezko ahaleginaren artean. Hala, aldeek oinarri sendoa eta komuna izango dute tarte horri nola aurre egin Parisen negoziatzeko .  Historian, lehen aldia da herrialde guztiak prest daudela berotegi-efektuko gasen oso murrizketa handiak bere gain hartzeko. Klimari buruzko negoziazioen bi hamarkadaren ondoren, azkenean lortu egin da herrialdeak euren industrializazio-mailaren arabera ez bereiztea, Kiotoko Protokoloaren eranskinetan oinarrituta .  Liman “Green Climate Fund” funtserako beste ekarpen batzuk iragarri zituzten. Funts hori, jadanik, 10.200 milioi dolarrekoa da. Horrela, herrialde garatuek aurretiaz hartutako konpromisoan (testu berrian errepikatutakoan) aurrera egiten da; alegia, garatze-bidean dauden herrialdeetan emisioak arindu eta egokitzen laguntzeko konpromisoan, 100 mila milioi dolarrekin 2020rako .  Era berean, dagoeneko lehen urratsak eman dira politika nazionalen integrazio handiagorantz beste erabaki-maila batzuekin, baita klima-politiketan generoaren dimentsioarekiko ardura handiagorantz ere .
  • 2. (2) Intended Nationally Determined Contributions (INDC) izenaz ezagunak direnak zehazteko baldintzak adostea; horretarako, metrika komunak, epeak eta gainerako xehetasunak finkatuta. Eta, egia esan, COP 20k hitzarmenak lortu ditu arlo horietan. Gutxieneko hitzarmenak izanik ere, hitzarmenak dira azken batean. Alde batetik, lortu du Parisen 2015eko abenduan onartu beharreko hitzarmena legez loteslea izatea, eta protokolo, lege-tresna nahiz lege-maila duen beste edozein emaitzaren bitartez bideratzea, herrialde guztientzat aplikatzekoa izan dadin. Eta, bestetik, lortu du ere INDCak modu argian, gardenean eta ulergarrian aurkeztu beharra, 2015eko urrian luzeen jota (UNFCCC 2014a). Muga-egun horrek nolabaiteko kezka sorrarazi du kolektibo batzuen baitan, ez baitu gehiegizko tartea uzten Parisko benetako negoziaziorako. Baina, ez dirudi negoziazio-prozesuarekiko eragin handirik izango denik epe hori hilabete batzuk aurreratzeagatik. COP Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Hitzarmenaren esparruan oso negozio biziak egin beharko dira 2015ean zehar, ezartzen den muga-eguna edozein dela ere. Datozen hilabeteetan, herrialde bakoitzak lan egin beharko du 2020tik aurrera arintze-konpromisoak zenbatesteko. Hain zuzen, Nazio Batuek konpromiso horietan oinarrituta zenbatetsiko dute zein neurritan egokitzen diren tenperaturen igoera 2 ºC-ra mugatzeko helburura. Hala, aldeek oinarri sendoa eta komuna izango dute Parisen, borondatezko konpromisoen eta beharrezko ahaleginaren arteko tarteari (balego) nola aurre egin negoziatzeko. Hitzarmen legez loteslea, asmo handikoa eta planetako herrialde guztiek parte hartuko dutena oraindik posible da, eta hori emaitza nabarmena da Limako gailurrean. Eta hori ez da gutxi. Klimaren politikaren historian lehen aldia da herrialde batzuk (esatera, AEB, Txina edo Australia) prest daudenak, planetako gainerako herrialdeekin batera, berotegi-efektuko gasen oso murrizketa garrantzitsuak bere gain hartzeko. Klimari buruzko negoziazioen bi hamarkadaren ondoren, azkenean lortu egin da herrialdeak euren industrializazio-mailaren arabera ez bereiztea, Kiotoko Protokoloaren eranskinetan oinarrituta (Protokoloak herrialdeen garai hartako –1992– egoera jasotzen zuen). Eta gai horretan, erabakigarria izan da Txinaren eta AEBren artean 2014ko azaroan argitara emandako hitzarmena. Hitzarmen horretan, AEBk konpromisoa hartzen dute % 26-28 artean emisioak murrizteko, 2005arekiko, 2025. urterako, eta Txinak konpromisoa hartzen du bere gehieneko emisioak 2030en egiteko eta energia berriztagarrien % 20 lortzeko. EBk, era berean, emisioak murrizteko xedea areagotu du (emisioen % 40ko murrizketa 1990arekiko). Ikusteko dago nola erantzungo duten beste emisio-sorrarazle batzuek (adibidez, India, Errusia, Indonesia, Brasil eta Japonia). Behatzaile batzuek diote horiek konpromisoak Txinaren modura hartuko dituztela bere gain, emisioak areagotzeko muga-egun bat ezarrita, euren LIMA COP 20: BESTE URRATS TXIKI BAT PARISERANZKO BIDE LUZEAN
  • 3. garapenerako beharrezko azpiegitura eraikitzen amaitu eta bertako herritarren bizi-maila igo ahal izateko. Hala balitz, ekarpen nazionalen behetik gorako ikuspegiarekin, emisio globalen % 90era arteko estaldura lortu ahal izango litzateke. Azken hitzarmenaren arabera, herrialdeen ekarpenak bidezkotzat jotzen dira euren inguruabarrak islatzen dituzten neurrian (horrela, erantzukizun historikoarekiko erreferentzia ezabatzen da). Horrek kontzesio eskuzabala dakar atmosferan GHG gehien metatu duten herrialdeentzat. Izan ere, horiek ezin izango lukete gehiago emititu, herrialdeen artean berdin emititzeko eskubidea banatuko balitzateke eta iraganeko emisioak kontuan hartuko balirateke. Orobat, herrialde garatuek kontzesioak egin dituzte (adibidez, arintzeaz bestelako elementu batzuk garrantzi berarekin hitzarmenean sartzea); hots: egokitzapena, finantzaketa, teknologia- transferentziaren garapena, gaitasunen eraikuntza, eta ekintzaren eta laguntzaren gardentasuna. Liman, era berean, “Green Climate Fund” (GCF) funtserako beste ekarpen batzuk iragarri zituzten. Funts hori, jadanik, 10.200 milioi dolarrekoa da. Dagoeneko, ia 70 herrialde sartu dira Funtsean eta, zenbatespenen arabera, funts horretatik 2016tik aurrera hasiko dira ordainketak egiten. Horrela, herrialde garatuek aurretiaz hartutako konpromisoan (testu berrian errepikatutakoan) aurrera egiten da; alegia, garatze-bidean dauden herrialdeetan emisioak arindu eta egokitzen laguntzeko konpromisoan, 100 mila milioi dolarrekin 2020rako. Testuan, deia egiten da egokitzapen-jardueren finantzaketa zuzentzeko. Izan ere, jarduera horiek orain arte bigarren mailan egon dira finantzaketa jasotzeko garaian. Oraingoz, COPeko Finantzaketa Batzorde Iraunkorraren azken txostenaren arabera, Iparraldeak Hegoaldeari egindako laguntzaren kopurua 40 eta 170 mila milioi dolarren artekoa da, iturri publikoen eta pribatuen artean (UNFCCC 2014b). Bileraren beste lorpen batzuk izan ziren, egokitzapenari dagokionez, egokitzapen-plan nazionalen (NAP) garrantzia aintzatestea, horiek Funts Berdearekin lotzea, esperientziak zabaltzeko sare globala (NAP Global Network) sortzea eta proiektu pilotu bat berriro abian jartzea. Zehazki, proiektu horrek erakutsi du posible dela komunitateen egokitzapen-beharrak ekartzea (Lima Adaptation Knowledge Initiative) aurrerapen txikiagoa duten herrialdeetan eta estatu txiki uhartetarretan (UNFCCC 2014c). Gainera, aurrera egin zen baso-soiltzearekin lotutako alderdietan. Izan ere, dagoeneko prest dago REDD+ mekanismoa abian jartzeko fasean. Horrek sail bat izango du Hitzarmenaren web-orrian, basoen eta sortutako ordainketen mende dauden komunitateen babesarekin lotuta, gardentasuna ziurtatzera zuzendurik. Bestalde, lehen aldiz Liman, “Ebaluazio aldeaniztunak” izenekoak antolatu zituzten. Horien helburua da euren ekonomia osorako kuantifikatutako arintze-helburuak dituzten herrialde garatuek azaldu dezatela arintze-ekintzak nola abiarazten ari diren. Kontrol- eta gardentasun-mekanismoak aldeen arteko konfiantza areagotzen lagundu du, arrakastako eta jardunbide egokietako kasuak zabaltzeko aukera emateaz gainera. Azkenik, aipatzekoa da Liman dagoeneko lehen urratsak eman direla politika nazionalen integrazio handiagorantz beste erabaki-maila batzuekin, baita klima-politiketan generoaren dimentsioarekiko ardura handiagorantz ere. Azken horren helburua da kontuan hartzea emakumezkoek kalteberatasun handiagoa dutela klima-aldaketaren eraginekiko, eta arintzearen eta egokitzearen bidez haien ahalduntze ekonomikoa lortzea. Alde batetik, Lima-Paris ekintza-agenda zabalduta, hainbat mailatako liderrak bildu nahi dira, eta erreferentziazko kasuak eta lankidetza-adibideak erakutsi. Bestetik, Klima Ekintzari buruzko Atariak (Nazca Climate Action Portal) aukera emango du hirien, eskualdeen, konpainien eta inbertitzaile pribatuen ekimenak zabalago ikusgai jartzeko. Azkenik, Limako Generoari buruzko Lan Programaren helburua da genero-dimentsioa sartuko duten politikei buruzko informazioa sortzea (UNFCCC 2014d). Beste gai batzuk (adibidez, erantzun-neurrienak) ondorengo bileretarako atzeratu behar izan ziren. Arintze-neurriek nazioarteko merkataritza murriztu behar ez dutenaren inguruan adostasuna badago ere, oraindik zehaztu beharra dago nola aurre egin ekintza nazionalek hirugarren herrialdeekiko izan ditzaketen ondorio kaltegarriei. Horrez gain, ez zen aurreratu merkatuko eta ez-merkatuko mekanismoei, eta mekanismo teknologikoari buruzko eztabaidetan. Hitzarmenaren mekanismo teknologikoa abiarazteko adarra (Climate Technology Center and Network), itxura batean, lekuan bertan emaitzak sortzen hasia dela badirudi ere (gero eta herrialde gehiagoren laguntza-eskaerekin), eta 300 teknologia baino gehiago estaltzen dituen ezagutza-atarian abian jarri badu ere, oraindik desadostasuna dago proiektu teknologikoen finantzaketari eta GCFarekiko lotespenari dagokionez. Varsovian iaz sortutako galeren eta kalteen gaineko mekanismoaren inguruan ere ezin izan zen adostasunik lortu. Klima-aldaketak sorrarazitako kalte-galerei (egokitzapenak ezin izan zituen horiek saihestu) aurre egiteko sortu zen mekanismo hori. Hala ere, oraingoz, ez da zehazki erabaki LIMA COP 20: BESTE URRATS TXIKI BAT PARISERANZKO BIDE LUZEAN
  • 4. zertan datzan edo nola funtzionatuko duen. Litezkeen onuradunek nahi dute bide bat izatea kalteak konpentsatzeko, finantza- baliabideak transferituta; baina, herrialde emaileak hori txeke zuri bat bihurtuko denaren beldur dira. Oraingoz, bi urteko lan- programa bat abian da, kalte-ordainen kontzeptua eta klimak migrazio-mugimenduen gainean izan dezakeen inpaktua hobeto ulertzeko. Azken batean, ez dirudi Limatik esku-hutsik atera garenik; gehiago da aurrerapauso bat nazioen onura helburu duen aldaketa ezarri beharko lukeen mundu-mailako hitzarmenerantz. ERREFERENTZIAK : IPCC. 2014. Climate Change 2014. Synthesis Report. Summary for Policymakers. The New Climate Economy (2014) Better growth, better climate. The New Climate Economy Report. Washington UNFCCC (2014a) Lima call for climate action. http://unfccc.int/files/meetings/lima_dec_2014/application/pdf/auv_cop20_lima_call_for_climate_action.pdf UNFCCC (2014b) Summary and recommendations by the Standing Committee on Finance on the 2014 biennial assessment and overviews of climate finance flows, Bonn. UNFCCC (2014c) National adaptation plans. http://unfccc.int/files/meetings/lima_dec_2014/decisions/application/pdf/auv_cop20_naps.pdf UNFCCC (2014d) Lima work programme on gender. http://unfccc.int/files/meetings/lima_dec_2014/decisions/application/pdf/auv_cop20_gender.pdf Keywords: COP20, UNFCCC, Lima, climate agreements LIMA COP 20: BESTE URRATS TXIKI BAT PARISERANZKO BIDE LUZEAN BC3 Policy Briefing Series-en argitalpena Mikel González-Eguino eta Eleja Ojearen lana izan da. Txosten honetan adierazitako iritziak txostenaren egileen erantzukizuna dira, eta ez dute zertan Basque Centre for Climate Change -Klima Aldaketa Ikergai (BC3) zentroaren jarrera adierazi.Txosten hau BITEZ -ek euskararatu du. BC3 Policy Briefing txostenak Interneten eskuragarri daude: http://www.bc3research.org/policybriefings BC3 Policy Briefings txostenei buruzko kontsultetarako: Email: mikel.gonzalez@bc3research.org eta elena.ojea@bc3research.org