SlideShare una empresa de Scribd logo
1 de 16
Descargar para leer sin conexión
EGAPE_
TXO! 1
3. ZIKLOA
(2016- 2017)
2
AURKIBIDEA
BERRIAK MOTZEAN……………... 2-3
OLINPIADEN BERRI………………. 4-5
KOSMOLOGIA, ZER DA?..................
ELKARRIZKETA BERTSOLARIEI:
ANE LABAKA………………….…… 6
JOKIN LABAIEN............................... 7
MUNDUAN, ZE BERRI?....................8-9
IKASTOLAK 50 URTE……………... 10
ARANTXA ETA MARIPI ANDEREÑOAK.… 11
EGAPE NOIZTIK?.................................12
EMAKUME ZIENTZIALARIAK…… 13
ZINEA ETA MUSIKA………….….14-15
DENBORAPASAK…………… -16
BERRIAK MOTZEAN...
BERTSO MOTIBAZIOA SAIOA
2016ko irailaren 23an Ane, Mikel eta Eneritz
izeneko hiru bertsolari gure ikastolara etorri zi-
ren, bakoitza bertso batez aurkeztu zen. Gero, 5
mailako bi ikasle aukeratu eta antzeztokira igo
zituzten. 5. mailako ikasleek gaia proposatu behar
zuten eta bi bertsolariek hauen laguntzaz komu-
nikatu egiten ziren era berezi batean, bateko ber-
tsoak kantatuz. Ondoren nor da nor jokuaren antzeko batean parte hartu genuen. Honetan
bertsolariek bertsoen bidez pistak azaltzen zituzten. Oso ondo pasa genuen, denbora oso az-
kar pasa zitzaigun.
ONDDIRA IRTEERA:
2016ko urriaren 5ean Onddira joan ginen
egun pasa egitera 5. mailakoak.
Autobusez Bexabira joan ginen eta handik
Onddirako bidea hartu genuen.Ibiltzen hasi
ginen eta berehala hamaiketakoaren ordua
iritsi zen. Mulisko izeneko leku baten le-
hengo etena egin genuen, leku aproposa atse-
den bat egiteko eta hamaketakoa jateko. An-
ttonek, musika irakasleak, esan zigun lehen
Muliskoari hilobi zaharra deitzen ziotela.
Ondoren jarraitu genuen eta azkenean gailu-
rrera iritsi ginen. Gailurretik, Urnieta, Her-
nani eta Andoain ikusten ziren. Bertan ber-
tsoa kantatu genuen. Gero, beherago jaitsi
ginen eta beste atseden batean bazkaldu egin
genuen. Behin indarrak berrituta Egape
ikastolara bueltatu ginen.
AINARA ETA AXIER
3
ANTZERKI FORUMA
2016ko urriak 13an antzerki forum-a egin
ziguten BAKETIK taldeko bi antzezlek. Le-
henengo, antzerki bat egin ziguten bullyng-
ari buruz.. Gero, guk parte hartuz Antzerkia-
ren zati bat hobetu genuen eta Alaia igo zen antzeztera. Ondoren antzerkiko andereñoa 5.A
koekin antzerki gelara joan zen eta 5.B koak maixuarekin joan ziren beraien gelara.
Andereñoa eta 5.A koak lehendabizi estatuen jokua egin genuen. Jokua bukatu eta gero hitz
egin genuen jolas orduan gatazkarik ez egoteko zantzaileak izateko.
Oso interesgarria!!!
ADARRARA IRTEERA
2016 eko urriaren 5ean 6. mailako ikasleak Adarrara joan ginen. Autobusez Besabiraino igo
ginen. Geldialdiak egiten genituen. Lehenengo geldialdia egin genuen tokian hamaiketakoa
hartu genuen, behin bukatuta jolasten aritu ginen. Atsedenaldia bukatu ondoren mendian
gora jarraitu genuen, aurretik, gailurrera
iristeko, azkeneko txanpa genuen. Az-
keneko partean harkaitzak zeuden eta
hauek igotzeko eskalatzaileak antzera
ibili ginen tontorrera iritsi arte. Bertatik
bista zoragarriaz disfrutatu genuen, baina
berehala jaitsi ginen behelainoa gure
atzetik zebilelako. Adarra poliki-poliki jaisten ari ginela bidean behi batzuk ikusi genituen
eta zakur bat gure atzetik ibili zena. Aldapan behera, azkeneko zatian, hasi ginen korrika
eta segadak egiten belarrean. Bai gustora ibili ginela! Hori egin eta gero behor batzuk ikusi
genituen eta zakurrak ehizatu nahi zituen. Ondoren bazkaldu egin
genuen eta guk toki sekretu batean. Geroxeago berriro bidea hartuta
Urnietaraino jeitsi ginen oinez. Azkenenean ikastolara itzuli ginen oso
nekatuta.
IRATI ETA ERIK
4
PARAOLINPIAR JOKOAK
Brasilgo Rio de Janeiro hirian jokatu ziren 2016ko irailaren 7tik 18ra bitartean XV. Joko
Paralinpikoak. Guztira, desgaitasun fisiko edo intelektualen bat duten 175 herrialdetako
4.350 kirolari lehiatu ziren, eta horien artean, lau euskal kirolari: Rakel Mateo (triatloia),
Asier García (gurpil-aulkiko saskibaloia), Amador Granados (errepideko eta pistako
txirrindularitza) eta Iñigo Llopis (igeriketa).
Gurpil-aulkiko saskibaloia: Asier Garcia
Berri pozgarria eman zigun Asier Garciak, Bat Basque Teameko bigarren domina ziurta-
tu zuela eta. Espainia 69-63 gailendu zitzaion, Britainia Handiari,
eta, ondorioz, finalerako txartela eskuratu zuen gurpildun aulkiko
saskibaloian. Getxoztarra izan zen norgehiagokako izarretako bat,
19 puntu, 13 errebote eta 13 asistentzia lortuta. Amerikako Estatu
Batuen aurka jokatuko finala galdu zutela bigarren postuan gelditu
ziren zilarrezko domina eskuratuz.
Basque Teameko kirolariak lortu duena ez da ahuntzaren gauerdi-
ko eztula izan; Espainiako selekzioa lehen aldiz sailkatu
da Paralinpiar Jokoetako finalera.
Garciaren dominarekin batera Basque
Teameko beste kirolari batek , Granados
txirrindulari paralinpiarrak brontzea
lortu zuen talde arteko pistako abiaduran.
Granadosek historia egin du, izan ere, txi-
rrindularitza paralimpiarrean, estatuan domina lortzen lehena
da.
Iñigo Llopis, igerilariak, berrriz, aurreko markak ondu
zituen.
ZORIONAK HIRUREI!!!!!
http://gazteaukera.blog.euskadi.eus/2016/09/domina-ziurtatu-du-asier-garciak/
https://gipuzkoasolidarioa.wordpress.com/2016/09/23/17126/
AIMAR ETA MARTIN
5
EUSKAL KIROLARIAK OLINPIADETAN
Euskal kirolak banakako diziplina batean lortu duen
lehenengo urrezko domina, José de Amezola pilota-
riak 1900ean irabazi-
takoaren ondoren. Euskal kirolariek lortutako
gainerako urrezko dominak taldekako kirolei
dagozkie: futbola (David Billabona eta Mikel
Lasa, Bartzelonako 1992ko Jokoetan), belar-
hockeya (Silvia Manrique, Teresa Motos, Mai-
der Telleria eta Nagore Gabellanes, joko berbe-
retan), taldekako gimnasia erritmikoa (Estibaliz
Martínez, Lorena Guréndez eta Tania Lamarca,
Atlantan 1996an) eta bela (Iker Martínez eta
Xabi Fernández, Atenasen 2004an).
Maialen Chourraut, Lasarteko palistak,
33 urte dituela, saririk handiena lortu du,
Rioko Olinpiar Jokoetan.
Beijingeko 2008ko Jokoetan hamaseiga-
rren postua lortu zuen eta brontzezko domina Londresko 2012ko Olinpiadan.
ZORIONAK KIROLARI BIKAINARI!!!!
AIMAR ETA MARTIN
6
Ane Labakari elkarrizketa, Bertso-eskolako irakasle berria:
Kaixo Ane, galdera batzuk egingo dizkizugu:
Non jaio zinen? Lasarten jaio nintzen eta Lasarten bizi naiz.
Non ikasi duzu? Oroitzapen onak dituzu? Ikasketak Añorgako ikastolan egin ni-
tuen. Batxilergoa bukatu ondoren Gasteizko unibertsitatean Euskal filologia egin
nuen. Gaur egun Antrolopologia masterra egiten ari naiz.
Ikastolan izandako bizipen onak gogoratzen ditut. Ikasle formala eta langilea izan naiz. Nire gustuak
besteekin alderatuta arraroak ziren ikasle gehienek kiroletan edo dantzan aritzea nahiago zuten , ni
berriz, bertsolaritzan aritu nintzen. Nire gelan pertsona bakarra nintzen bertsolaritza egiten zuena.
Zenbat urte dituzu? 24 urte ditut.
Anai-arrebak dituzu? Ahizpa bat daukat, 22 urtekoa. Betidanik oso harreman ona izan dugu, hala
ere egia da txikitan istiluak izaten genituela, baina beti ondo konpontzen ziren.
Zenbat urterekin hasi zinen bertsolaritzan, non, nola? Nire ahizpa ni baino lehenago bertso esko-
lan hasi zen .Nire ahizpa ikusita, bertsolaritza interesgarria iruditu zitzaidan eta 12 urterekin era-
baki nuen hastea Asteasuko bertso eskolara joaten. Gogoratzen naiz irakaslea Amaia Agirre izan
zela. 14 urte nituela eskolako txapelketan parte hartu nuen , oso ondo atera ziren gauzak eta saria
lortu nuen. Ondoren , 18 urterekin "gazte sariketan" txapelketan
ere parte hartu izan dut. Gaur egun jarraitzen dut txapelketetan
parte hartzen.
Noiz pentsatu zenuen bertsolaria izatea? Txikitan ez nuen pen-
tsatu bertsolaria izan nahi nuenik. Denbora aurrera joan ahala
nire harremana bertsolaritza munduarekin gero eta gertuagoa izan
da eta gero eta gusturago sentitu izan naiz . Bide honetan bertso
eskola eragin handia izan du.
Zein da zure bestsolari gustokoena? Nire bertsolari gustukoena,
Maialen Lujanbio da. Nire ustez bertsolari hoberena da. Bertsola-
ritza munduan lehenengo neska ezaguna izan da. Niretzat Mailen bertsoak osatzen mundiala da bai
teknikoki , bai bertsoekin batera bidaltzen dituen mezuak.
Bertsolari txapelketetan aritu zara? Txapelketak egiten jarraitzen duzu? Gipuzkoako
txapelketan aritu naiz, 2 aldiz parte hartu dut eta txapelketak egiten jarraitzen dut.
Gustokoa dut inguruko txapelketak ikustea, aurten Iparraldekoa eta Gipuzkoakoa.
Honetan bustitzea eskatzen dizugu, hurrengo txapelketan nork jantziko du txapela?
Datorren urtean Euskal Herriko txapelketa izango da .Honetan ,nire iritziz ,Maialen Lujan-
biok txapela jasoko du.
ESKERRIKASKO GUREKIN HITZ EGITEAGATIK ETA EA NOIZBAIT EUSKAL HERRIKO TXA-
PELEKETAN TXAPELDUN ZAITUGUN!!! ZORTE ON!!!
LAIDA-LEIRE ETA LOREA
7
ELKARRIZKETA JOKIN LABAYENi 4. MAILAKO BERTSOLARITZAKO
IRAKASLE ETA BERTSOLARIARI
Kaixo Jokin, Egape_txo1, aldizkariko kazetariak gara, Denis
eta Kimetz, elkarrizketa bat prestatu dugu, zuk erantzuteko
asmoz. Hona galderak:
1. -Non bizi zara? Gaur egun Donostiako Antiguo auzoan
bizi naiz, baina berez Arrasatekoa naiz.
2. -Zenbat urte dituzu? 32 urte ditut.
3. -Zein da zure kolore gogokoena? Horia da kolore gogo-
koena.
4. -LH non egin duzu? Zer ikasi duzu unibertsitatean?
Ikasketak Almen ikastolan egin nituen, Eskoriatzan dago. 17
urterekin Bilbora jo nuen eta han bizi nintzen unibertsitatean
kazetaritza ikasketak egin ahal izateko. Ikastolari lotuta oso
oroitzapen onak ditut, esate baterako: gogoratzen dut bert-
soetan hasi nintzela , lehenengo txapelketan parte hartzen genuen aretoan nire ikaskide guztiak hor
zeudela niri begira, benetan hunkigarria; gure eskola menditik gertu zegoen , orduan eskolara joatea
etengabeko abentura zen, mendian zehar jolasteko eta ibiltzeko aukera ederra geneukan; gainera
kirola eginez asko disfrutatu nuen.
5. -Noiz jakin zenuen bertsolaria izan nahi zenuela? Ez neukan oso argi bertsolaria izan nahi nue-
la. Bertsolaritzan izandako esperientziak baina oso argi ikusi nuen. Nik bertsoak egitea oso gusto-
koa nuen, berez hauek egitarakoan lasaitzen nintzen. 15 urterekin argi nuen bertso eskolan parte
hartu nahi nuela,baina eskolan bertan aukerarik ez zegoenez Arrasateko bert-
so eskolan izena eman nuen .
7. -Zein da zure bertso eta bertsolari gogokoena? Momentu honetan Maia-
len Lujanbio da nire bertsolari gogokoena. Bertsoak ondo osatzen ditu eta oso
trebea da mezuak bidaltzen. Oso gustoko dut bertsoekin batera planteatzen
dituen erantzun gabeko galderak asko pentsarazten egiten dizutelako. Andoni
Egaña oso gustokoa izan dut, 20 urtetan txapelduna izan da. Bertso gustokoena Txuriko izenekoa da.
Bertsoetan txakur bat aipatzen da arrainak harrapatzen saiatzen dena.
8. -Txapelketaren bat irabazi al duzu? Lau aldiz irabazi dut gazteentzako txapelketa. Txapelketa
handietan nire urduritasunak ez dit asko laguntzen. Azkeneko txapelketan ez nintzen aurkeztu.
9. - Txapelketak jarraitzen dituzu? Datorren urtean nork jantziko du txapela?
Bai asko disfrutatzen dut txapelketak ikusten, beti zerbait berri ikasten duzu. Datorren urte-
ko txapelketan Maialen Lujanbiok irabaztea merezi du.
Eskerrik asko Jokin gure galderak erantzuteagatik. AGUR!!!!! ZORTE ON!!!!
DENIS ETA KIMETZ
8
MUNDUAN ZE BERRI?
ANTARTIKA GAINEKO OZONO-GERUZA OSATZEN ARI DA
Antartikaren gaineko ozono-geruzaren zuloa osatzen hasi dela erakus-
ten duten lehen zantzuak jaso dituzte zientzialariek. Science aldizka-
rian azaldu dituzte emaitzak, eta, erakutsi dutenez, azken 16 urtetan,
4 milioi km2 txikitu da. Hain zuzen, 2000. urtean iritsi zen zuloa inoiz
baino handiagoa izatera; geroztik, txikitzen joan da, ez modu jarrai-
tuan, hala ere. Esaterako, sumendi-erupzioek eragin kaltegarria dutela
ikusi dute.
Hiru hamarkada geroago, urrian, Antartikako base britainiarreko iker-
tzaileak ohartu ziren hil horretan ozonoa jaitsi egiten zela. Geroztik,
urriko datuak erabili izan dira ozonoaren gorabeherei jarraitzeko. Hala,
ozono-geruza mehetzen ari zela konturatu ziren, eta, 1986an frogatu
zuten atmosferara isuritako kloroak ozonoa suntsitzen zuela. Horren-
bestez, 1987an klorofluorokarbonatuak (CFC) ez erabiltzeko konpro-
misoa hartu zuten munduko ia herrialde guztiek, Montrealgo Protoko-
loaren bidez, haiek jo baitzituzten ozono-geruzaren aurkari nagusi-
tzat.Jarritako neurriek eragina izan dutela berretsi dute Massachuset-
tseko Teknologia Institutukoko (MIT) Susan Salomonek zuzendu du
Sciencen argitaratu berri den ikerketa, eta, hark azaldu duenez, orain
irailean egiten dituzte neurketak, hil horretan meteorologia egonkorra-
goa baita urrian baino.
http://zientzia.eus/artikuluak/antartikako-ozono-geruzaren-zuloa-osatzen-hasia-de/
OIHAN ETA IKER
9
MUNDUAN ZER BERRI?
DOLORES REDONDORI PLANETA SARIA
Planeta sariaren epaimahaiak Dolores Redondo-
ren nobela aukeratu zuen 552 obra finalisten ar-
tean.
Jim Hawkings seudonimoa erabili zuen egileak
liburua aurkezteko, eta obraren izen faltsu gisa,
"Sol de Tebas". Nobelaren istorioa ustezko auto-istripu batean dago oinarrituta. Ezbe-
harra dela eta, Alvaro Muñiz de Davilaren (protagonistaren senarra) bi bizitzak azalera-
tzea lortuko du idazle ezagun batek. . Epaimahaiaren izenean Juan Eslava Galanek adierazi
duenez, "obra irabazlea nobela beltza da, Agatha Christieren narratibaren ukitu propioak di-
tuena, eta intriga polizial perfektua du".
Erabakia jakin bezain pronto, Dolores Redondok hunkituta esan du: "Nerabezarotik nuen
ametsa egin bilakatu duzue. Ez da Planeta sarira aurkezten naizen lehen aldia, eta urtero
norbaitek irabazten zuenean, egunen batean ni izango nintzela pentsatzen nuen".
http://www.eitb.eus/es/cultura/detalle/4446186/dolores-redondo-gana-premio-planeta-2016-todo-esto-dare/
OIHAN ETA IKER
.
10
EGAPE IKASTOLAREN 50. URTEURRENA...
EGAPEK 50 URTE BETE DITU
2016ko irailaren 16an Egape ikastolak 50 urte bete zituela
ospatu genuen. Horretarako ikastolako patioan 12:00etan ikasleak eta
irakasleak bildu ginen. Festara gonbituak izan ziren delegaritzako eta
udaletzeko ordezkariak eta ikastolaren
sortzaileak. Festa irekia zen eta gura-
soak eta Urnietako herritarrak ere gertu-
ratu egin ziren.
Festan ikastolako zuzendariak eta insti-
tuzioetako ordezkariek hitz egin zuten.
Ondoren,ikastolaren sortzaileei omenal-
ditxo bat eskaini zitzaien. Horretarako
ikasleek parte hartu genuen dantza eginez eta bertsoak kantatuz. Honetaz gain trikitixa
eta txalaparta doinuak ere entzun genituen.
Ikasturte honetan Egape Ikastolak 50 urte betetzen dituenez ikasturtean zehar hain-
bat ekintza antolatu egingo dira ,besteak beste: kantu jira bazkaria, karaoke lehiaketa,
laburmetrai lehiaketa, txango gidatua “ Mari eta Mairubaratzak”…
KANTU JIRA BAZKARIA
Aspaldi honetan herri askotan antolatzen dira
kantu jirak eta kantu bazkariak. Euskal Her-
riko hiriburu gehienetan hilean behin anto-
latzen dira hain zuzen ere. Gure herrian ere
antolatu izan ditugu, baina gure asmoa, ateak
ireki eta egun berezi bat antolatzea da Euskal
Herriko leku desberdinetan parte hartzen duen jendea gonbidatuz. Nahiz eta eguraldi
kaskarra izan giro vpolita sortu zen Urnietan.
Kantugintzan gure herriak bi izen berezi izan ditu: Xabier eta Lourdes. Haiei
“Omenaldi” txiki bat egin zitzaien, bizi izan ziren etxe atarian oroigarri bat jarriz.
Horren ondoren kantu bazkaria. Bertan musikari ezagun batzuk, Aire ahizpak, kontzertu
motz bat eskeini ziguten eta ondoren jende guztiaren kantu saioa.
Ikasle asko eta guraso asko animatu ziren...ESKERRIK ASKO DENEI!!!
AXIER ETA AINARA
11
Aurten gure ikastolako 50. urteurrena ospatzen ari garenez ikastolako
hasierarekin lotuta dauden bi irakasle gonbidatu ditugu , hauek dira: Arantxa
eta Maripi. Aprobetxatu dugu galdera batzuk egiteko, hona hemen irakasleek
emandako erantzunak.
1.- Non jaio zineten eta orain non bizi zarate? Urnietan jaio ginen eta gaur
egun Urnietan jarraitzen dugu .
2.- Zuen bizitzan zehar non egin dituzue zuen ikasketak? Oroitzapen onak dituzue?
-Arantxak : - Nire ikasketak Presentación de Maria izeneko Urnietako eskola pribatuan egin nituen,. Eskola honetan
monja zeuden eta hauek irakasleak ziren. Lehen hezkuntzan hasi nintzen eta Batxilergora arte Presentación de Marian
jarraitu nintzen , ikasketak bukatu arte. Ikastolan lanean hasi nintzen titulorik gabe. Behin lanean egonda, Magisteritza-
ko tituloa beharrezkoa zenez Bergarako Unibertsitatean matrikulatu nintzen magisteritzako ikasketak egiteko eta tituloa
eskuratzeko.
- Maripik: Azkorten , eskola publikoan ikasketak egin nituen. Lehen hezkuntzan hasita batxilergora arte. Ondoren Mag-
isteritza egin nuen Bergarako unibertsitatean. Hamasei urte nituela Egape ikastolan lanean hasi nintzen titulorik gabe.
Behin lanean egonda, Magisteritzako tituloa beharrezkoa zenez Unibertsitatean matrikulatu nintzen magisteritzako ikas-
ketak egiteko eta tituloa eskuratzeko.
3.- Zenbat urte egin dituzue Egape ikastolan?
Arantxa: 21 urte zituela hasi zen eta guztira 41 urte eman zituen lanean.
Maripi: 16 urterekin hasi eta guztira 43 urte eman zituen lanean .
4.- Andereño zinetenean gustoko ahal zenituen zuen lana? Oso oso gustuko izan dugu. Biak kostata irakaskuntza utzi
zuten jubilatu egin behar zirelako.
Arantxa: Hain gustora ibili naiz irakasle izanda ez nuela izan presarik jubilatzeko. Ez nuen ikusten jubilatzeko momen-
tua , urtebete beranduago jubilatu nintzen. Maripi jubilatuko zela ikusita erabaki nuen berarekin batera jubilatzea.
5.- Ziur gaude Egape Ikastolan egonda gertakari bitxiak bizi egin dituzula.Azaldu baten bat? Mendi irteera batean
hego haize bortitza zebilela erabat beldurtu egin ginen. Betitzuk ikusi genituen eta beldurraren beldurrez bere atzetik
ibili eta korrika ihes egin genuen. Bai tentzio handiko bizipena izan zen, baina behin pasata farre egin genuen. Holako
bizipenak gogoratzen ditugunean konturatzen gara zenbat disfrutatzen izan dugula egindako mendiko irteeretan.
6.- Zure ustez,gaur egun lehen baino gehiago erabiltzen al da Euskara?Ez. Nahiz eta gaur egun jende gehiagok eus-
kara hizkuntza ezagutzen du, lehen baino jende gutxiago erabiltzen du. Lehen jende gehiago hitz egiten zuen euskaraz eta
kalean gehiago entzuten zen.Gure garaian Ikastolak ez zeuden horregatik euskera ikasteko aukerarik ez geneukan.
7.- Zure iritziz irakasteko moduak aldatu egin dira? Zertan? Ikastolako hasieran, martxan jarri zen bezain pronto
materiala gutxi geneukan. Garai hartan libururik ez zegoen eta erabiltzen zen materiala, besteak beste ,hau zen: -
Txotxak,plastilina,margoak eta orriak
Fotokopiagailurik ez zegoenez beste tresna bat erabiltzen zen “multicopista” izenekoa,tresna honekin kopiak eskuz eta
banan, banan egiten ziren. Geroxeago, fotokopiagailua eskuratu genuen eta fotokopiak erabiltzen genituen. Garai horre-
tan testu liburuak ez genituen erabiltzen.Eta matematikan abakoa erabiltzen genuen.I kasleak bere ikasketa prozesuaren
protagonistan ziren, beraiek parte aktiboa hartzen zuten materiala manipulatiboa erabiliz eta ariketa praktikoak eginez.
Ariketa praktiko hauek eguneroko bizitzarekin lotuta zeuden, horrela edukiak esanguratsuak ziren.Azkenik ,txanela eta
urtxintxak proyektuekin batera liburuak eskuratu genituen eta hauekin ikasgaiak lantzen genituen.
8.- Teknologia berriak gustoko dituzue? Zure ustez ikasleen ikasketarako onuragarriak dira? Gaur egun mugi-
korra taktilak eta ordenagailua erabiltzen ditugu.-Irakaskuntzan ari ginenean ikasleekin erabili genituen.Gure ustez
teknologia berriak oso baliagarriak dira : irakasleentzako , klaseak emateko lagungarriak direlako eta ikasleentzako,
beraien motibazioa pizten dutelako. ESKERRIKASKO HAINBESTE ERAKUSTEGATIK!!!!!! LAIDA ETA UXUE
12
EGAPEKO HISTORIA
Urnietako parrokiko erretore zen Nikolas Azkonobie-
tak ,1664. urtean eginiko testamentuan, bere jabego-
ko Miranda etxearen erdia, eskola bihurtzeko eskeini
zuen.
Bitxia da benetan garai hartako pedagogi jardune-
an"Eraztunaren sistema". Urnieta guztiz euskalduna
izanik, umeek gaztelera ikasi eta erabili beharra zeu-
katen ikasketak egin ahal izateko. Irakasleak goizean
eraztun bat ematen zion ikasle zaharrenari eta honek beste norbait euskaraz hitzegiten so-
matuz gero, eraztuna pasatzen zion. Horrela behin eta berriro. Egunaren amaieran eraztuna
zeramanak, ordubetgeratu beharra zeukan eskolan zigorturik
1905. Urtean udaletxea erre zen eta ikasleak ikastetxerik gabe geratu ziren. Pedro Viteri
Arana jaunari eraikuntza berri bat egin zezan eskatu zion(Gizon honek gipuzkoako herri
askotan eskolak eraikitzeko dirua jarri zuen). Azkenik, 1907. urtean inauguratu zituzten
Urnieta eta Hernaniko eraikuntzak eta Viteri jauna bertan egon zen.1981. urtean berritze
lanak egin ziren: Teilatua, eraikuntzaren sarrera eta barruko gelen banaketa.
Azkenik, 1907. urtean inauguratu zituzten Urnieta eta Hernaniko eraikuntzak eta Viteri
jauna bertan egon zen.1981. urtean berritze lanak egin ziren: Teilatua, eraikuntzaren sarre-
ra eta barruko gelen banaketa.
Egape ikastolak 1966. urtean eman zituen bere lehen pausoak. Garai hartan ez zegoen
euskaraz ikasteko aukerarik eta guraso talde batek euskal eskola bat sortzea pentsatu zuen,
inguruko herrietan egiten ari ziren.
13
ROSALIND FRANKLIN
1920ko uztailaren 25ean Chelsean jaio zen.
1958an 38 urte zituela, obarioetako kantzerra jo ta
hil egin zen, ziurrenik X-izpiak dituzten
gailuak bere ikerketan erabili izanaga-
tik.Gainera ez zen inondik inora bere izena sari
banaketan aipatu. Biofisikaria eta kristalo-
grafialaria izan zen. DNAren lehen irudiak lortu izanagatik egin zen ezagun. Objektu
ezberdinen ikerketetan zehaztasun maila handiagoa izatea lortu zuen. 51 argazkia, X-izpien
difrakzioaren bidez lorturiko ADNaren argazkia da irudirik ezagunena.DNAren inguruko
lanak amaitu ondoren, Franklinek tabakoaren mosaiko eta poliomielitisaren birusen ingu-
ruko lehen lanak eraman zituen Aurrera.
https://www.ehu.eus/documents/2007376/2110212/Zientziaren+historian+zehar+emakumeak+izan+duen+garrantziaren+inguruko+gida
CHIEN-SHIUNG WU
Fisikaren lehen dama Shangai ondoko herritxo batean jaio zen 1912an.Garai hartan Txinan
emakumeek ez zuten hezkuntzarako eskubiderik. Nanjing-go Unibertsitatean zientzietako
lizentziatura lortu eta gero AEBetara joatea erabaki zuen. 1997an
bihotzekoa eman eta hil egin zen. Amerikako Fisikaren El-
kartearen lehenengo emakume lehendakaria izan zen. Princeton-
eko Unibertsitatean “ honoris causa” doktoretza jasotzen lehen
emakumea izan zen.
Inportantea izan zen….
lehen txino-amerikarra AEBko Zientzia-Akademia Nazio-
naleko kidea izan zena
lehen emakumezko hezitzailea (instructor) Princetongo
Unibertsitateko Fisika Sailean;
lehen emakumea Princetongo Unibertsitateko honoris causa doktorea dena
lehen emakume lehendakaria American Physical Society elkartean, 1975ean hautatua;
lehen pertsona Fisikako Wolf saria jaso zuena, 1978ko bere lehen emanaldian.
https://eu.wikipedia.org/wiki/Chien-Shiung_Wu
DIDAKA ETA ALOÑA
EMAKUME ZIENTZIALARIAK, EZAGUTZEN AL
DITUZU?
14
ZINEMA
Z I K O I N A K
"Zikoinak" filma euskaraz iritsi da Euskal Herriko zenbait zinema aretotara
Donostian (Principe), Usurbilen (Urbil) eta Errenterian (Niessen) estreinatuko
da euskaraz.
Nicholas Stoller-ek eta Doug Sweetland-ek zuzendutako filmak zikoinen ohi-
ko kontzeptua aldaraziko du. Beti esan izan da zikoinek haurrak eramaten
dituztela edo, behintzat, eraman ohi zituztela.
Orain, ordea, Interneteko mundu mailako konpainia baten paketeak emateaz
arduratzen dira. Junior (Andy Samberg), konpainiako banatzailerik hoberena
den zikoina, postuz igotzekotan dago nahi gabe umeak egiteko makina akti-
batu eta baimendu gabeko ume zoragarri bat egiten duenean. Orduan….
Animatu eta ikus ezazu pelikula!!!
JOSE ETA NEREA
15
MUSIKA
ESNE BELTZA
Esne Beltza Euskal Herrian sortutako talde bat da. Ideia Xabi Solanorena izan zen eta izena
Fermin Muguruzak proposatu zuen, paradoxa batetik dator: abeslari zuriek musika beltza in-
terpretatzea.Talde honen musika reggae, ska eta HIP-HOP-en naste bat da, trikitiarekin lagun-
duta.Kontrabanda taldeko batzuek gain,talde honi Xabi Solanorekin Etzakit eta The solanos
taldeetan aritutako beste musikari batzuk batu zitzaizkion. Zigor Lanpre, Jon Elizalde, Sergio
Ordoñez, Jon Mari Beasain, Aitor Zabaleta, Pello Gorrotxategi, Ibai Zugarramundi eta Aritz
Lonbide izan ziren Esne Beltzako lehenengo taldekideak.
ZAPATO AZULE
Kili-kilixak etxestazuz atzamartxukin ulin
Hain matxagarri zaz arrantzalin erropa azulin
Eta biztuxun Radixu
Pasakorou…
Geu bixok Auiminyulinblu
Faltaten dizenak gogun hartute kalin barrena
Herritxik sorturana baño ez ei de herrixana
Eta biztuxun Radixu
Pasakorou…
Geu bixok Auiminyulinblu
Eta jaixan “lo bailao bailao esta klaro" gelditxu daixule
Behintzat ez eixule esan gero aurrez abisa ez netsule
Seguru na ta zeuri be barrurarte ailako gatsule
Ondarru kolorez janzten daben Zapato Azule!
JOSE ETA NEREA
16
SUDOKUA
LABERINTOAN GALDU GABE….
AURKITU DESBERDINTASUNAK
LAIDA, UXUE, KIMETZ ETA DENIS
DENBORAPASAK

Más contenido relacionado

La actualidad más candente

Kontakatiluak 6 2014 iraila urria
Kontakatiluak 6 2014 iraila urria Kontakatiluak 6 2014 iraila urria
Kontakatiluak 6 2014 iraila urria
megakotilak6a
 

La actualidad más candente (18)

Egape txo!4
Egape txo!4Egape txo!4
Egape txo!4
 
Egape txo!4 (15 16) (sólo lectura)
Egape txo!4 (15 16) (sólo lectura)Egape txo!4 (15 16) (sólo lectura)
Egape txo!4 (15 16) (sólo lectura)
 
Egape txo!3 (15 16)
Egape txo!3 (15 16)Egape txo!3 (15 16)
Egape txo!3 (15 16)
 
TXO 1
TXO 1TXO 1
TXO 1
 
Egape txo! 4 (14 15)
Egape txo! 4 (14 15)Egape txo! 4 (14 15)
Egape txo! 4 (14 15)
 
Egape txo! 1 (15 16)
Egape txo!  1 (15 16)Egape txo!  1 (15 16)
Egape txo! 1 (15 16)
 
Egape txo!2
Egape txo!2Egape txo!2
Egape txo!2
 
Egape txo!2 (14 15)
Egape txo!2 (14 15)Egape txo!2 (14 15)
Egape txo!2 (14 15)
 
Egape txo! 3 (14 15)
Egape txo! 3 (14 15)Egape txo! 3 (14 15)
Egape txo! 3 (14 15)
 
Kontakatiluak 6 2014 iraila urria
Kontakatiluak 6 2014 iraila urria Kontakatiluak 6 2014 iraila urria
Kontakatiluak 6 2014 iraila urria
 
Egape txo!4 (19)
Egape txo!4 (19)Egape txo!4 (19)
Egape txo!4 (19)
 
Egape txo!5 (19)
Egape txo!5 (19)Egape txo!5 (19)
Egape txo!5 (19)
 
Egape txo 3 (17 18)
Egape txo 3 (17  18)Egape txo 3 (17  18)
Egape txo 3 (17 18)
 
Egape txo 4 (17 18)
Egape txo 4 (17  18)Egape txo 4 (17  18)
Egape txo 4 (17 18)
 
Egape txo!2 (15 16)
Egape txo!2 (15 16)Egape txo!2 (15 16)
Egape txo!2 (15 16)
 
1153_korrika.ppt
1153_korrika.ppt1153_korrika.ppt
1153_korrika.ppt
 
Egape txo!2 (18 19)
Egape txo!2 (18  19)Egape txo!2 (18  19)
Egape txo!2 (18 19)
 
Egape txo!1 (18 19)
Egape txo!1 (18  19)Egape txo!1 (18  19)
Egape txo!1 (18 19)
 

Destacado (10)

On off-4
On off-4On off-4
On off-4
 
On off 2
On off 2On off 2
On off 2
 
On off1
On off1On off1
On off1
 
On off 3
On off 3On off 3
On off 3
 
Euskal mitologia
Euskal mitologiaEuskal mitologia
Euskal mitologia
 
Euskal mitologiako pertsonaiak
Euskal mitologiako pertsonaiakEuskal mitologiako pertsonaiak
Euskal mitologiako pertsonaiak
 
Euskal mitologia1.pps
Euskal mitologia1.pps Euskal mitologia1.pps
Euskal mitologia1.pps
 
Euskal Mitologia.
Euskal Mitologia.Euskal Mitologia.
Euskal Mitologia.
 
Euskal mitologia
Euskal mitologiaEuskal mitologia
Euskal mitologia
 
Emakume garrantzitsuak
Emakume garrantzitsuakEmakume garrantzitsuak
Emakume garrantzitsuak
 

Similar a Egape txo!1 (16 17)

Txutxumutxuka 5 apirila
Txutxumutxuka 5 apirilaTxutxumutxuka 5 apirila
Txutxumutxuka 5 apirila
megakotilak6a
 
103_euskararen eguna power pointa.ppt
103_euskararen eguna power pointa.ppt103_euskararen eguna power pointa.ppt
103_euskararen eguna power pointa.ppt
ElhuyarOlinpiada
 
Txutxumutxuka otsaila
Txutxumutxuka otsailaTxutxumutxuka otsaila
Txutxumutxuka otsaila
megakotilak6a
 
1. ixilka mixilka 2014 2015
1. ixilka mixilka 2014 20151. ixilka mixilka 2014 2015
1. ixilka mixilka 2014 2015
sanmigelhh
 
Bertsoak
BertsoakBertsoak
Bertsoak
algogo
 

Similar a Egape txo!1 (16 17) (17)

Txutxumutxuka 5 apirila
Txutxumutxuka 5 apirilaTxutxumutxuka 5 apirila
Txutxumutxuka 5 apirila
 
LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017
LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017
LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017
 
Berrizko jaiak 2017
Berrizko jaiak 2017Berrizko jaiak 2017
Berrizko jaiak 2017
 
Apatako jaien gehigarria 2015
 Apatako jaien gehigarria 2015 Apatako jaien gehigarria 2015
Apatako jaien gehigarria 2015
 
103_euskararen eguna power pointa.ppt
103_euskararen eguna power pointa.ppt103_euskararen eguna power pointa.ppt
103_euskararen eguna power pointa.ppt
 
Egape txo!1 (15 16)
Egape txo!1 (15 16)Egape txo!1 (15 16)
Egape txo!1 (15 16)
 
Txiste liburuxka
Txiste liburuxkaTxiste liburuxka
Txiste liburuxka
 
Atxondoko jaiak 2017
Atxondoko jaiak 2017Atxondoko jaiak 2017
Atxondoko jaiak 2017
 
Atxondoko jaiak 2016
Atxondoko jaiak 2016Atxondoko jaiak 2016
Atxondoko jaiak 2016
 
Lizartzako Inauteriak 2020
Lizartzako Inauteriak 2020Lizartzako Inauteriak 2020
Lizartzako Inauteriak 2020
 
Egape txo!3 (19 20)
Egape txo!3 (19  20)Egape txo!3 (19  20)
Egape txo!3 (19 20)
 
Txutxumutxuka otsaila
Txutxumutxuka otsailaTxutxumutxuka otsaila
Txutxumutxuka otsaila
 
1. ixilka mixilka 2014 2015
1. ixilka mixilka 2014 20151. ixilka mixilka 2014 2015
1. ixilka mixilka 2014 2015
 
Elorrioko jaietako gehigarria
Elorrioko jaietako gehigarriaElorrioko jaietako gehigarria
Elorrioko jaietako gehigarria
 
Bertsoak
BertsoakBertsoak
Bertsoak
 
Bertsoak
BertsoakBertsoak
Bertsoak
 
Egape txo 2 (17 18)
Egape txo 2 (17  18)Egape txo 2 (17  18)
Egape txo 2 (17 18)
 

Más de beitza

Más de beitza (19)

EGAPE_TXO 4. 21-22 IKASTURTEA.pdf
EGAPE_TXO 4. 21-22 IKASTURTEA.pdfEGAPE_TXO 4. 21-22 IKASTURTEA.pdf
EGAPE_TXO 4. 21-22 IKASTURTEA.pdf
 
EGAPE_TXO! 3 (21-22) (1).pdf
EGAPE_TXO! 3 (21-22) (1).pdfEGAPE_TXO! 3 (21-22) (1).pdf
EGAPE_TXO! 3 (21-22) (1).pdf
 
Egape txo! 2 (21-22) 5.b
Egape txo! 2 (21-22) 5.bEgape txo! 2 (21-22) 5.b
Egape txo! 2 (21-22) 5.b
 
Egape txo1 21 22
Egape  txo1 21 22Egape  txo1 21 22
Egape txo1 21 22
 
Egape txo!4 (20 21)6-a
Egape txo!4 (20 21)6-aEgape txo!4 (20 21)6-a
Egape txo!4 (20 21)6-a
 
Egape txo 3!
Egape txo 3!Egape txo 3!
Egape txo 3!
 
Egape txo!2 (20 21)5. a inprimatzeko
Egape txo!2 (20 21)5. a inprimatzekoEgape txo!2 (20 21)5. a inprimatzeko
Egape txo!2 (20 21)5. a inprimatzeko
 
Egape txo! 1 (2020 2021)
Egape txo! 1 (2020 2021)Egape txo! 1 (2020 2021)
Egape txo! 1 (2020 2021)
 
Udarako proposamenak. blogerako (1)
Udarako proposamenak. blogerako (1)Udarako proposamenak. blogerako (1)
Udarako proposamenak. blogerako (1)
 
Udarako proposamenak. blogerako
Udarako proposamenak. blogerakoUdarako proposamenak. blogerako
Udarako proposamenak. blogerako
 
Irakurketa librea
Irakurketa libreaIrakurketa librea
Irakurketa librea
 
Irakurketa librea
Irakurketa libreaIrakurketa librea
Irakurketa librea
 
Klarisa eta k taldea. arimen parkea(1)
Klarisa eta k taldea. arimen parkea(1)Klarisa eta k taldea. arimen parkea(1)
Klarisa eta k taldea. arimen parkea(1)
 
Klarisa eta k taldea. arimen parkea
Klarisa eta k taldea. arimen parkeaKlarisa eta k taldea. arimen parkea
Klarisa eta k taldea. arimen parkea
 
Txano eta oskar. harri berdea
Txano eta oskar. harri berdeaTxano eta oskar. harri berdea
Txano eta oskar. harri berdea
 
Egape txo!2 (19 20)
Egape txo!2 (19  20)Egape txo!2 (19  20)
Egape txo!2 (19 20)
 
Egape txo!1 (19 20)
Egape txo!1 (19  20)Egape txo!1 (19  20)
Egape txo!1 (19 20)
 
Egape txo!3 (19)
Egape txo!3 (19)Egape txo!3 (19)
Egape txo!3 (19)
 
Aldizkaria
AldizkariaAldizkaria
Aldizkaria
 

Egape txo!1 (16 17)

  • 2. 2 AURKIBIDEA BERRIAK MOTZEAN……………... 2-3 OLINPIADEN BERRI………………. 4-5 KOSMOLOGIA, ZER DA?.................. ELKARRIZKETA BERTSOLARIEI: ANE LABAKA………………….…… 6 JOKIN LABAIEN............................... 7 MUNDUAN, ZE BERRI?....................8-9 IKASTOLAK 50 URTE……………... 10 ARANTXA ETA MARIPI ANDEREÑOAK.… 11 EGAPE NOIZTIK?.................................12 EMAKUME ZIENTZIALARIAK…… 13 ZINEA ETA MUSIKA………….….14-15 DENBORAPASAK…………… -16 BERRIAK MOTZEAN... BERTSO MOTIBAZIOA SAIOA 2016ko irailaren 23an Ane, Mikel eta Eneritz izeneko hiru bertsolari gure ikastolara etorri zi- ren, bakoitza bertso batez aurkeztu zen. Gero, 5 mailako bi ikasle aukeratu eta antzeztokira igo zituzten. 5. mailako ikasleek gaia proposatu behar zuten eta bi bertsolariek hauen laguntzaz komu- nikatu egiten ziren era berezi batean, bateko ber- tsoak kantatuz. Ondoren nor da nor jokuaren antzeko batean parte hartu genuen. Honetan bertsolariek bertsoen bidez pistak azaltzen zituzten. Oso ondo pasa genuen, denbora oso az- kar pasa zitzaigun. ONDDIRA IRTEERA: 2016ko urriaren 5ean Onddira joan ginen egun pasa egitera 5. mailakoak. Autobusez Bexabira joan ginen eta handik Onddirako bidea hartu genuen.Ibiltzen hasi ginen eta berehala hamaiketakoaren ordua iritsi zen. Mulisko izeneko leku baten le- hengo etena egin genuen, leku aproposa atse- den bat egiteko eta hamaketakoa jateko. An- ttonek, musika irakasleak, esan zigun lehen Muliskoari hilobi zaharra deitzen ziotela. Ondoren jarraitu genuen eta azkenean gailu- rrera iritsi ginen. Gailurretik, Urnieta, Her- nani eta Andoain ikusten ziren. Bertan ber- tsoa kantatu genuen. Gero, beherago jaitsi ginen eta beste atseden batean bazkaldu egin genuen. Behin indarrak berrituta Egape ikastolara bueltatu ginen. AINARA ETA AXIER
  • 3. 3 ANTZERKI FORUMA 2016ko urriak 13an antzerki forum-a egin ziguten BAKETIK taldeko bi antzezlek. Le- henengo, antzerki bat egin ziguten bullyng- ari buruz.. Gero, guk parte hartuz Antzerkia- ren zati bat hobetu genuen eta Alaia igo zen antzeztera. Ondoren antzerkiko andereñoa 5.A koekin antzerki gelara joan zen eta 5.B koak maixuarekin joan ziren beraien gelara. Andereñoa eta 5.A koak lehendabizi estatuen jokua egin genuen. Jokua bukatu eta gero hitz egin genuen jolas orduan gatazkarik ez egoteko zantzaileak izateko. Oso interesgarria!!! ADARRARA IRTEERA 2016 eko urriaren 5ean 6. mailako ikasleak Adarrara joan ginen. Autobusez Besabiraino igo ginen. Geldialdiak egiten genituen. Lehenengo geldialdia egin genuen tokian hamaiketakoa hartu genuen, behin bukatuta jolasten aritu ginen. Atsedenaldia bukatu ondoren mendian gora jarraitu genuen, aurretik, gailurrera iristeko, azkeneko txanpa genuen. Az- keneko partean harkaitzak zeuden eta hauek igotzeko eskalatzaileak antzera ibili ginen tontorrera iritsi arte. Bertatik bista zoragarriaz disfrutatu genuen, baina berehala jaitsi ginen behelainoa gure atzetik zebilelako. Adarra poliki-poliki jaisten ari ginela bidean behi batzuk ikusi genituen eta zakur bat gure atzetik ibili zena. Aldapan behera, azkeneko zatian, hasi ginen korrika eta segadak egiten belarrean. Bai gustora ibili ginela! Hori egin eta gero behor batzuk ikusi genituen eta zakurrak ehizatu nahi zituen. Ondoren bazkaldu egin genuen eta guk toki sekretu batean. Geroxeago berriro bidea hartuta Urnietaraino jeitsi ginen oinez. Azkenenean ikastolara itzuli ginen oso nekatuta. IRATI ETA ERIK
  • 4. 4 PARAOLINPIAR JOKOAK Brasilgo Rio de Janeiro hirian jokatu ziren 2016ko irailaren 7tik 18ra bitartean XV. Joko Paralinpikoak. Guztira, desgaitasun fisiko edo intelektualen bat duten 175 herrialdetako 4.350 kirolari lehiatu ziren, eta horien artean, lau euskal kirolari: Rakel Mateo (triatloia), Asier García (gurpil-aulkiko saskibaloia), Amador Granados (errepideko eta pistako txirrindularitza) eta Iñigo Llopis (igeriketa). Gurpil-aulkiko saskibaloia: Asier Garcia Berri pozgarria eman zigun Asier Garciak, Bat Basque Teameko bigarren domina ziurta- tu zuela eta. Espainia 69-63 gailendu zitzaion, Britainia Handiari, eta, ondorioz, finalerako txartela eskuratu zuen gurpildun aulkiko saskibaloian. Getxoztarra izan zen norgehiagokako izarretako bat, 19 puntu, 13 errebote eta 13 asistentzia lortuta. Amerikako Estatu Batuen aurka jokatuko finala galdu zutela bigarren postuan gelditu ziren zilarrezko domina eskuratuz. Basque Teameko kirolariak lortu duena ez da ahuntzaren gauerdi- ko eztula izan; Espainiako selekzioa lehen aldiz sailkatu da Paralinpiar Jokoetako finalera. Garciaren dominarekin batera Basque Teameko beste kirolari batek , Granados txirrindulari paralinpiarrak brontzea lortu zuen talde arteko pistako abiaduran. Granadosek historia egin du, izan ere, txi- rrindularitza paralimpiarrean, estatuan domina lortzen lehena da. Iñigo Llopis, igerilariak, berrriz, aurreko markak ondu zituen. ZORIONAK HIRUREI!!!!! http://gazteaukera.blog.euskadi.eus/2016/09/domina-ziurtatu-du-asier-garciak/ https://gipuzkoasolidarioa.wordpress.com/2016/09/23/17126/ AIMAR ETA MARTIN
  • 5. 5 EUSKAL KIROLARIAK OLINPIADETAN Euskal kirolak banakako diziplina batean lortu duen lehenengo urrezko domina, José de Amezola pilota- riak 1900ean irabazi- takoaren ondoren. Euskal kirolariek lortutako gainerako urrezko dominak taldekako kirolei dagozkie: futbola (David Billabona eta Mikel Lasa, Bartzelonako 1992ko Jokoetan), belar- hockeya (Silvia Manrique, Teresa Motos, Mai- der Telleria eta Nagore Gabellanes, joko berbe- retan), taldekako gimnasia erritmikoa (Estibaliz Martínez, Lorena Guréndez eta Tania Lamarca, Atlantan 1996an) eta bela (Iker Martínez eta Xabi Fernández, Atenasen 2004an). Maialen Chourraut, Lasarteko palistak, 33 urte dituela, saririk handiena lortu du, Rioko Olinpiar Jokoetan. Beijingeko 2008ko Jokoetan hamaseiga- rren postua lortu zuen eta brontzezko domina Londresko 2012ko Olinpiadan. ZORIONAK KIROLARI BIKAINARI!!!! AIMAR ETA MARTIN
  • 6. 6 Ane Labakari elkarrizketa, Bertso-eskolako irakasle berria: Kaixo Ane, galdera batzuk egingo dizkizugu: Non jaio zinen? Lasarten jaio nintzen eta Lasarten bizi naiz. Non ikasi duzu? Oroitzapen onak dituzu? Ikasketak Añorgako ikastolan egin ni- tuen. Batxilergoa bukatu ondoren Gasteizko unibertsitatean Euskal filologia egin nuen. Gaur egun Antrolopologia masterra egiten ari naiz. Ikastolan izandako bizipen onak gogoratzen ditut. Ikasle formala eta langilea izan naiz. Nire gustuak besteekin alderatuta arraroak ziren ikasle gehienek kiroletan edo dantzan aritzea nahiago zuten , ni berriz, bertsolaritzan aritu nintzen. Nire gelan pertsona bakarra nintzen bertsolaritza egiten zuena. Zenbat urte dituzu? 24 urte ditut. Anai-arrebak dituzu? Ahizpa bat daukat, 22 urtekoa. Betidanik oso harreman ona izan dugu, hala ere egia da txikitan istiluak izaten genituela, baina beti ondo konpontzen ziren. Zenbat urterekin hasi zinen bertsolaritzan, non, nola? Nire ahizpa ni baino lehenago bertso esko- lan hasi zen .Nire ahizpa ikusita, bertsolaritza interesgarria iruditu zitzaidan eta 12 urterekin era- baki nuen hastea Asteasuko bertso eskolara joaten. Gogoratzen naiz irakaslea Amaia Agirre izan zela. 14 urte nituela eskolako txapelketan parte hartu nuen , oso ondo atera ziren gauzak eta saria lortu nuen. Ondoren , 18 urterekin "gazte sariketan" txapelketan ere parte hartu izan dut. Gaur egun jarraitzen dut txapelketetan parte hartzen. Noiz pentsatu zenuen bertsolaria izatea? Txikitan ez nuen pen- tsatu bertsolaria izan nahi nuenik. Denbora aurrera joan ahala nire harremana bertsolaritza munduarekin gero eta gertuagoa izan da eta gero eta gusturago sentitu izan naiz . Bide honetan bertso eskola eragin handia izan du. Zein da zure bestsolari gustokoena? Nire bertsolari gustukoena, Maialen Lujanbio da. Nire ustez bertsolari hoberena da. Bertsola- ritza munduan lehenengo neska ezaguna izan da. Niretzat Mailen bertsoak osatzen mundiala da bai teknikoki , bai bertsoekin batera bidaltzen dituen mezuak. Bertsolari txapelketetan aritu zara? Txapelketak egiten jarraitzen duzu? Gipuzkoako txapelketan aritu naiz, 2 aldiz parte hartu dut eta txapelketak egiten jarraitzen dut. Gustokoa dut inguruko txapelketak ikustea, aurten Iparraldekoa eta Gipuzkoakoa. Honetan bustitzea eskatzen dizugu, hurrengo txapelketan nork jantziko du txapela? Datorren urtean Euskal Herriko txapelketa izango da .Honetan ,nire iritziz ,Maialen Lujan- biok txapela jasoko du. ESKERRIKASKO GUREKIN HITZ EGITEAGATIK ETA EA NOIZBAIT EUSKAL HERRIKO TXA- PELEKETAN TXAPELDUN ZAITUGUN!!! ZORTE ON!!! LAIDA-LEIRE ETA LOREA
  • 7. 7 ELKARRIZKETA JOKIN LABAYENi 4. MAILAKO BERTSOLARITZAKO IRAKASLE ETA BERTSOLARIARI Kaixo Jokin, Egape_txo1, aldizkariko kazetariak gara, Denis eta Kimetz, elkarrizketa bat prestatu dugu, zuk erantzuteko asmoz. Hona galderak: 1. -Non bizi zara? Gaur egun Donostiako Antiguo auzoan bizi naiz, baina berez Arrasatekoa naiz. 2. -Zenbat urte dituzu? 32 urte ditut. 3. -Zein da zure kolore gogokoena? Horia da kolore gogo- koena. 4. -LH non egin duzu? Zer ikasi duzu unibertsitatean? Ikasketak Almen ikastolan egin nituen, Eskoriatzan dago. 17 urterekin Bilbora jo nuen eta han bizi nintzen unibertsitatean kazetaritza ikasketak egin ahal izateko. Ikastolari lotuta oso oroitzapen onak ditut, esate baterako: gogoratzen dut bert- soetan hasi nintzela , lehenengo txapelketan parte hartzen genuen aretoan nire ikaskide guztiak hor zeudela niri begira, benetan hunkigarria; gure eskola menditik gertu zegoen , orduan eskolara joatea etengabeko abentura zen, mendian zehar jolasteko eta ibiltzeko aukera ederra geneukan; gainera kirola eginez asko disfrutatu nuen. 5. -Noiz jakin zenuen bertsolaria izan nahi zenuela? Ez neukan oso argi bertsolaria izan nahi nue- la. Bertsolaritzan izandako esperientziak baina oso argi ikusi nuen. Nik bertsoak egitea oso gusto- koa nuen, berez hauek egitarakoan lasaitzen nintzen. 15 urterekin argi nuen bertso eskolan parte hartu nahi nuela,baina eskolan bertan aukerarik ez zegoenez Arrasateko bert- so eskolan izena eman nuen . 7. -Zein da zure bertso eta bertsolari gogokoena? Momentu honetan Maia- len Lujanbio da nire bertsolari gogokoena. Bertsoak ondo osatzen ditu eta oso trebea da mezuak bidaltzen. Oso gustoko dut bertsoekin batera planteatzen dituen erantzun gabeko galderak asko pentsarazten egiten dizutelako. Andoni Egaña oso gustokoa izan dut, 20 urtetan txapelduna izan da. Bertso gustokoena Txuriko izenekoa da. Bertsoetan txakur bat aipatzen da arrainak harrapatzen saiatzen dena. 8. -Txapelketaren bat irabazi al duzu? Lau aldiz irabazi dut gazteentzako txapelketa. Txapelketa handietan nire urduritasunak ez dit asko laguntzen. Azkeneko txapelketan ez nintzen aurkeztu. 9. - Txapelketak jarraitzen dituzu? Datorren urtean nork jantziko du txapela? Bai asko disfrutatzen dut txapelketak ikusten, beti zerbait berri ikasten duzu. Datorren urte- ko txapelketan Maialen Lujanbiok irabaztea merezi du. Eskerrik asko Jokin gure galderak erantzuteagatik. AGUR!!!!! ZORTE ON!!!! DENIS ETA KIMETZ
  • 8. 8 MUNDUAN ZE BERRI? ANTARTIKA GAINEKO OZONO-GERUZA OSATZEN ARI DA Antartikaren gaineko ozono-geruzaren zuloa osatzen hasi dela erakus- ten duten lehen zantzuak jaso dituzte zientzialariek. Science aldizka- rian azaldu dituzte emaitzak, eta, erakutsi dutenez, azken 16 urtetan, 4 milioi km2 txikitu da. Hain zuzen, 2000. urtean iritsi zen zuloa inoiz baino handiagoa izatera; geroztik, txikitzen joan da, ez modu jarrai- tuan, hala ere. Esaterako, sumendi-erupzioek eragin kaltegarria dutela ikusi dute. Hiru hamarkada geroago, urrian, Antartikako base britainiarreko iker- tzaileak ohartu ziren hil horretan ozonoa jaitsi egiten zela. Geroztik, urriko datuak erabili izan dira ozonoaren gorabeherei jarraitzeko. Hala, ozono-geruza mehetzen ari zela konturatu ziren, eta, 1986an frogatu zuten atmosferara isuritako kloroak ozonoa suntsitzen zuela. Horren- bestez, 1987an klorofluorokarbonatuak (CFC) ez erabiltzeko konpro- misoa hartu zuten munduko ia herrialde guztiek, Montrealgo Protoko- loaren bidez, haiek jo baitzituzten ozono-geruzaren aurkari nagusi- tzat.Jarritako neurriek eragina izan dutela berretsi dute Massachuset- tseko Teknologia Institutukoko (MIT) Susan Salomonek zuzendu du Sciencen argitaratu berri den ikerketa, eta, hark azaldu duenez, orain irailean egiten dituzte neurketak, hil horretan meteorologia egonkorra- goa baita urrian baino. http://zientzia.eus/artikuluak/antartikako-ozono-geruzaren-zuloa-osatzen-hasia-de/ OIHAN ETA IKER
  • 9. 9 MUNDUAN ZER BERRI? DOLORES REDONDORI PLANETA SARIA Planeta sariaren epaimahaiak Dolores Redondo- ren nobela aukeratu zuen 552 obra finalisten ar- tean. Jim Hawkings seudonimoa erabili zuen egileak liburua aurkezteko, eta obraren izen faltsu gisa, "Sol de Tebas". Nobelaren istorioa ustezko auto-istripu batean dago oinarrituta. Ezbe- harra dela eta, Alvaro Muñiz de Davilaren (protagonistaren senarra) bi bizitzak azalera- tzea lortuko du idazle ezagun batek. . Epaimahaiaren izenean Juan Eslava Galanek adierazi duenez, "obra irabazlea nobela beltza da, Agatha Christieren narratibaren ukitu propioak di- tuena, eta intriga polizial perfektua du". Erabakia jakin bezain pronto, Dolores Redondok hunkituta esan du: "Nerabezarotik nuen ametsa egin bilakatu duzue. Ez da Planeta sarira aurkezten naizen lehen aldia, eta urtero norbaitek irabazten zuenean, egunen batean ni izango nintzela pentsatzen nuen". http://www.eitb.eus/es/cultura/detalle/4446186/dolores-redondo-gana-premio-planeta-2016-todo-esto-dare/ OIHAN ETA IKER .
  • 10. 10 EGAPE IKASTOLAREN 50. URTEURRENA... EGAPEK 50 URTE BETE DITU 2016ko irailaren 16an Egape ikastolak 50 urte bete zituela ospatu genuen. Horretarako ikastolako patioan 12:00etan ikasleak eta irakasleak bildu ginen. Festara gonbituak izan ziren delegaritzako eta udaletzeko ordezkariak eta ikastolaren sortzaileak. Festa irekia zen eta gura- soak eta Urnietako herritarrak ere gertu- ratu egin ziren. Festan ikastolako zuzendariak eta insti- tuzioetako ordezkariek hitz egin zuten. Ondoren,ikastolaren sortzaileei omenal- ditxo bat eskaini zitzaien. Horretarako ikasleek parte hartu genuen dantza eginez eta bertsoak kantatuz. Honetaz gain trikitixa eta txalaparta doinuak ere entzun genituen. Ikasturte honetan Egape Ikastolak 50 urte betetzen dituenez ikasturtean zehar hain- bat ekintza antolatu egingo dira ,besteak beste: kantu jira bazkaria, karaoke lehiaketa, laburmetrai lehiaketa, txango gidatua “ Mari eta Mairubaratzak”… KANTU JIRA BAZKARIA Aspaldi honetan herri askotan antolatzen dira kantu jirak eta kantu bazkariak. Euskal Her- riko hiriburu gehienetan hilean behin anto- latzen dira hain zuzen ere. Gure herrian ere antolatu izan ditugu, baina gure asmoa, ateak ireki eta egun berezi bat antolatzea da Euskal Herriko leku desberdinetan parte hartzen duen jendea gonbidatuz. Nahiz eta eguraldi kaskarra izan giro vpolita sortu zen Urnietan. Kantugintzan gure herriak bi izen berezi izan ditu: Xabier eta Lourdes. Haiei “Omenaldi” txiki bat egin zitzaien, bizi izan ziren etxe atarian oroigarri bat jarriz. Horren ondoren kantu bazkaria. Bertan musikari ezagun batzuk, Aire ahizpak, kontzertu motz bat eskeini ziguten eta ondoren jende guztiaren kantu saioa. Ikasle asko eta guraso asko animatu ziren...ESKERRIK ASKO DENEI!!! AXIER ETA AINARA
  • 11. 11 Aurten gure ikastolako 50. urteurrena ospatzen ari garenez ikastolako hasierarekin lotuta dauden bi irakasle gonbidatu ditugu , hauek dira: Arantxa eta Maripi. Aprobetxatu dugu galdera batzuk egiteko, hona hemen irakasleek emandako erantzunak. 1.- Non jaio zineten eta orain non bizi zarate? Urnietan jaio ginen eta gaur egun Urnietan jarraitzen dugu . 2.- Zuen bizitzan zehar non egin dituzue zuen ikasketak? Oroitzapen onak dituzue? -Arantxak : - Nire ikasketak Presentación de Maria izeneko Urnietako eskola pribatuan egin nituen,. Eskola honetan monja zeuden eta hauek irakasleak ziren. Lehen hezkuntzan hasi nintzen eta Batxilergora arte Presentación de Marian jarraitu nintzen , ikasketak bukatu arte. Ikastolan lanean hasi nintzen titulorik gabe. Behin lanean egonda, Magisteritza- ko tituloa beharrezkoa zenez Bergarako Unibertsitatean matrikulatu nintzen magisteritzako ikasketak egiteko eta tituloa eskuratzeko. - Maripik: Azkorten , eskola publikoan ikasketak egin nituen. Lehen hezkuntzan hasita batxilergora arte. Ondoren Mag- isteritza egin nuen Bergarako unibertsitatean. Hamasei urte nituela Egape ikastolan lanean hasi nintzen titulorik gabe. Behin lanean egonda, Magisteritzako tituloa beharrezkoa zenez Unibertsitatean matrikulatu nintzen magisteritzako ikas- ketak egiteko eta tituloa eskuratzeko. 3.- Zenbat urte egin dituzue Egape ikastolan? Arantxa: 21 urte zituela hasi zen eta guztira 41 urte eman zituen lanean. Maripi: 16 urterekin hasi eta guztira 43 urte eman zituen lanean . 4.- Andereño zinetenean gustoko ahal zenituen zuen lana? Oso oso gustuko izan dugu. Biak kostata irakaskuntza utzi zuten jubilatu egin behar zirelako. Arantxa: Hain gustora ibili naiz irakasle izanda ez nuela izan presarik jubilatzeko. Ez nuen ikusten jubilatzeko momen- tua , urtebete beranduago jubilatu nintzen. Maripi jubilatuko zela ikusita erabaki nuen berarekin batera jubilatzea. 5.- Ziur gaude Egape Ikastolan egonda gertakari bitxiak bizi egin dituzula.Azaldu baten bat? Mendi irteera batean hego haize bortitza zebilela erabat beldurtu egin ginen. Betitzuk ikusi genituen eta beldurraren beldurrez bere atzetik ibili eta korrika ihes egin genuen. Bai tentzio handiko bizipena izan zen, baina behin pasata farre egin genuen. Holako bizipenak gogoratzen ditugunean konturatzen gara zenbat disfrutatzen izan dugula egindako mendiko irteeretan. 6.- Zure ustez,gaur egun lehen baino gehiago erabiltzen al da Euskara?Ez. Nahiz eta gaur egun jende gehiagok eus- kara hizkuntza ezagutzen du, lehen baino jende gutxiago erabiltzen du. Lehen jende gehiago hitz egiten zuen euskaraz eta kalean gehiago entzuten zen.Gure garaian Ikastolak ez zeuden horregatik euskera ikasteko aukerarik ez geneukan. 7.- Zure iritziz irakasteko moduak aldatu egin dira? Zertan? Ikastolako hasieran, martxan jarri zen bezain pronto materiala gutxi geneukan. Garai hartan libururik ez zegoen eta erabiltzen zen materiala, besteak beste ,hau zen: - Txotxak,plastilina,margoak eta orriak Fotokopiagailurik ez zegoenez beste tresna bat erabiltzen zen “multicopista” izenekoa,tresna honekin kopiak eskuz eta banan, banan egiten ziren. Geroxeago, fotokopiagailua eskuratu genuen eta fotokopiak erabiltzen genituen. Garai horre- tan testu liburuak ez genituen erabiltzen.Eta matematikan abakoa erabiltzen genuen.I kasleak bere ikasketa prozesuaren protagonistan ziren, beraiek parte aktiboa hartzen zuten materiala manipulatiboa erabiliz eta ariketa praktikoak eginez. Ariketa praktiko hauek eguneroko bizitzarekin lotuta zeuden, horrela edukiak esanguratsuak ziren.Azkenik ,txanela eta urtxintxak proyektuekin batera liburuak eskuratu genituen eta hauekin ikasgaiak lantzen genituen. 8.- Teknologia berriak gustoko dituzue? Zure ustez ikasleen ikasketarako onuragarriak dira? Gaur egun mugi- korra taktilak eta ordenagailua erabiltzen ditugu.-Irakaskuntzan ari ginenean ikasleekin erabili genituen.Gure ustez teknologia berriak oso baliagarriak dira : irakasleentzako , klaseak emateko lagungarriak direlako eta ikasleentzako, beraien motibazioa pizten dutelako. ESKERRIKASKO HAINBESTE ERAKUSTEGATIK!!!!!! LAIDA ETA UXUE
  • 12. 12 EGAPEKO HISTORIA Urnietako parrokiko erretore zen Nikolas Azkonobie- tak ,1664. urtean eginiko testamentuan, bere jabego- ko Miranda etxearen erdia, eskola bihurtzeko eskeini zuen. Bitxia da benetan garai hartako pedagogi jardune- an"Eraztunaren sistema". Urnieta guztiz euskalduna izanik, umeek gaztelera ikasi eta erabili beharra zeu- katen ikasketak egin ahal izateko. Irakasleak goizean eraztun bat ematen zion ikasle zaharrenari eta honek beste norbait euskaraz hitzegiten so- matuz gero, eraztuna pasatzen zion. Horrela behin eta berriro. Egunaren amaieran eraztuna zeramanak, ordubetgeratu beharra zeukan eskolan zigorturik 1905. Urtean udaletxea erre zen eta ikasleak ikastetxerik gabe geratu ziren. Pedro Viteri Arana jaunari eraikuntza berri bat egin zezan eskatu zion(Gizon honek gipuzkoako herri askotan eskolak eraikitzeko dirua jarri zuen). Azkenik, 1907. urtean inauguratu zituzten Urnieta eta Hernaniko eraikuntzak eta Viteri jauna bertan egon zen.1981. urtean berritze lanak egin ziren: Teilatua, eraikuntzaren sarrera eta barruko gelen banaketa. Azkenik, 1907. urtean inauguratu zituzten Urnieta eta Hernaniko eraikuntzak eta Viteri jauna bertan egon zen.1981. urtean berritze lanak egin ziren: Teilatua, eraikuntzaren sarre- ra eta barruko gelen banaketa. Egape ikastolak 1966. urtean eman zituen bere lehen pausoak. Garai hartan ez zegoen euskaraz ikasteko aukerarik eta guraso talde batek euskal eskola bat sortzea pentsatu zuen, inguruko herrietan egiten ari ziren.
  • 13. 13 ROSALIND FRANKLIN 1920ko uztailaren 25ean Chelsean jaio zen. 1958an 38 urte zituela, obarioetako kantzerra jo ta hil egin zen, ziurrenik X-izpiak dituzten gailuak bere ikerketan erabili izanaga- tik.Gainera ez zen inondik inora bere izena sari banaketan aipatu. Biofisikaria eta kristalo- grafialaria izan zen. DNAren lehen irudiak lortu izanagatik egin zen ezagun. Objektu ezberdinen ikerketetan zehaztasun maila handiagoa izatea lortu zuen. 51 argazkia, X-izpien difrakzioaren bidez lorturiko ADNaren argazkia da irudirik ezagunena.DNAren inguruko lanak amaitu ondoren, Franklinek tabakoaren mosaiko eta poliomielitisaren birusen ingu- ruko lehen lanak eraman zituen Aurrera. https://www.ehu.eus/documents/2007376/2110212/Zientziaren+historian+zehar+emakumeak+izan+duen+garrantziaren+inguruko+gida CHIEN-SHIUNG WU Fisikaren lehen dama Shangai ondoko herritxo batean jaio zen 1912an.Garai hartan Txinan emakumeek ez zuten hezkuntzarako eskubiderik. Nanjing-go Unibertsitatean zientzietako lizentziatura lortu eta gero AEBetara joatea erabaki zuen. 1997an bihotzekoa eman eta hil egin zen. Amerikako Fisikaren El- kartearen lehenengo emakume lehendakaria izan zen. Princeton- eko Unibertsitatean “ honoris causa” doktoretza jasotzen lehen emakumea izan zen. Inportantea izan zen…. lehen txino-amerikarra AEBko Zientzia-Akademia Nazio- naleko kidea izan zena lehen emakumezko hezitzailea (instructor) Princetongo Unibertsitateko Fisika Sailean; lehen emakumea Princetongo Unibertsitateko honoris causa doktorea dena lehen emakume lehendakaria American Physical Society elkartean, 1975ean hautatua; lehen pertsona Fisikako Wolf saria jaso zuena, 1978ko bere lehen emanaldian. https://eu.wikipedia.org/wiki/Chien-Shiung_Wu DIDAKA ETA ALOÑA EMAKUME ZIENTZIALARIAK, EZAGUTZEN AL DITUZU?
  • 14. 14 ZINEMA Z I K O I N A K "Zikoinak" filma euskaraz iritsi da Euskal Herriko zenbait zinema aretotara Donostian (Principe), Usurbilen (Urbil) eta Errenterian (Niessen) estreinatuko da euskaraz. Nicholas Stoller-ek eta Doug Sweetland-ek zuzendutako filmak zikoinen ohi- ko kontzeptua aldaraziko du. Beti esan izan da zikoinek haurrak eramaten dituztela edo, behintzat, eraman ohi zituztela. Orain, ordea, Interneteko mundu mailako konpainia baten paketeak emateaz arduratzen dira. Junior (Andy Samberg), konpainiako banatzailerik hoberena den zikoina, postuz igotzekotan dago nahi gabe umeak egiteko makina akti- batu eta baimendu gabeko ume zoragarri bat egiten duenean. Orduan…. Animatu eta ikus ezazu pelikula!!! JOSE ETA NEREA
  • 15. 15 MUSIKA ESNE BELTZA Esne Beltza Euskal Herrian sortutako talde bat da. Ideia Xabi Solanorena izan zen eta izena Fermin Muguruzak proposatu zuen, paradoxa batetik dator: abeslari zuriek musika beltza in- terpretatzea.Talde honen musika reggae, ska eta HIP-HOP-en naste bat da, trikitiarekin lagun- duta.Kontrabanda taldeko batzuek gain,talde honi Xabi Solanorekin Etzakit eta The solanos taldeetan aritutako beste musikari batzuk batu zitzaizkion. Zigor Lanpre, Jon Elizalde, Sergio Ordoñez, Jon Mari Beasain, Aitor Zabaleta, Pello Gorrotxategi, Ibai Zugarramundi eta Aritz Lonbide izan ziren Esne Beltzako lehenengo taldekideak. ZAPATO AZULE Kili-kilixak etxestazuz atzamartxukin ulin Hain matxagarri zaz arrantzalin erropa azulin Eta biztuxun Radixu Pasakorou… Geu bixok Auiminyulinblu Faltaten dizenak gogun hartute kalin barrena Herritxik sorturana baño ez ei de herrixana Eta biztuxun Radixu Pasakorou… Geu bixok Auiminyulinblu Eta jaixan “lo bailao bailao esta klaro" gelditxu daixule Behintzat ez eixule esan gero aurrez abisa ez netsule Seguru na ta zeuri be barrurarte ailako gatsule Ondarru kolorez janzten daben Zapato Azule! JOSE ETA NEREA
  • 16. 16 SUDOKUA LABERINTOAN GALDU GABE…. AURKITU DESBERDINTASUNAK LAIDA, UXUE, KIMETZ ETA DENIS DENBORAPASAK