2. Hasteko Sites bat sortu genuen eta jarraian
zein talde egokitzen zitzaigun bilatu ganuen.
Hau eginda, beraiekin kontaktuan jarri ginen
eta egunero egiten zutena dokumentu batean
biltzeko eskatu genien.
3. Jarraian itxaron egin behar izan genuen gure
taldeek aurkezpenak egin arte.
Interesgarria iruditu zitzaigun beraiek esanikoa
batu beharrean, klasearen erreakzioa
aztertzea.
Hauek bukaeran irakurriko ditugu denbora
izatekotan.
4. Gure taldeekin kontaktuan mantentzeko hauek
ez presionatzea erabaki genuen. Beraz «exijitu»
genien gauza bakarra, hauek eginiko lanak guri
bidaltzea eta egunero egiten zutena idaztea.
Hau honela izanda aurkezpenen ostean taldeek
egunero eginikoa irakurtzera eta aztertzera pasatu
ginen eta honela burutu genuen gure lana.
Ez gaude gainerakoak presionatzearen alde
bakoitzak bere erritmoan lan egitearen alde baizik,
horregatik aukeratu genuen egiteko modu hau.
5. Zerbait desberdina planteatu dugu, azken
aldian aurkezpen asko ikusten baititugu eta
gehienak ia berdinak baitira.
Honela ikusleen parte hartzea eskatzea erabaki
genuen. Desberdintasun apur bat behar dela
uste dugu, nahiko nekatuta baikaude gauzak
beti modu berean egitera.