SlideShare una empresa de Scribd logo
1 de 9
Descargar para leer sin conexión
Orientazio Saila
Aixerrota BHI - Getxo
IKASTEKO TEKNIKAK
G.I.A. E.L.G.E. METODOAREN URRATSAK
ERREPASATU
GOGORATU
LABURPENA
ESKEMA
AZPIMARRATU
IRAKURRI
GAINBEGIRATU
GIA ELGE
Orientazio Saila
Aixerrota BHI - Getxo
1. GAINBEGIRATU
Hasieran, ikasten hasi aurretik, gainbegiratu ikasi behar duzun materiala:
apunteak, liburua ... Horrela ikuspegi orokorra izango duzu.
Aztertu beharrekoak:
· Portada eta kontraportada (izenburua, autorea, itzultzailea, argitaletxea,
urtea, laburpena, balorazio orokorra ... )
F Hitzaurrea (bertan agertzen dira idazteko zergatiak, zailtasunak...
F Aurkibidea (liburuaren atal eta azpiatalak)
F Kapitulua
Titulua
Azpiatalak
Grafikoak
Eskemak
Tipografia (letra mota)
Orientazio Saila
Aixerrota BHI - Getxo
2. IRAKURRI
Bi une desberdin bereiz ditzakegu:
AURREIRAKURKETA
Irakurketa arina da, ideia orokorra
izateko. Ez azpirnarratu, ezta apunteak
hartu ere. Egizu hau 2 edo 3 aldiz.
ULERTZEKO IRAKURKETA
Irakurketa sakona da. Orain
azpimarratu behar dituzu ideia
nagusiak eta bigarren mailakoetatik bereizi eta hiztegian
begiratu ulertu ez dituzun hitzak.
Batzuetan, hau egitean arazoak agertzen dira: "irakurri bai baina
ulertu ez".
Arazoaren zergatiak hauek dira:
F Hitz kopuru eskasa. Hiztegi pobrea. Hobetzeko gehiago
irakurtzea proposatzen da.
FKontzentrazio falta.
FIrakurketa pasiboa. Azpimarratu baina eskemarik egin gabe.
Hiztegian ez da begiratzen.
Testuaren ideiak ateratzeko kontuan izan:
F Testua parrafotan dago banaturik.
F Parrafo bakoitzean, nonnalean, ideia bat agertzen da.
F Ideia nagusia orokorra da. Beste guztiei zentzua ematen die.
Bera gabe esaldia amaitugabe geratzen da.
F Bigarren mailako ideiek azaltzen eta garatzen dute ideia
nagusia. Detaile eta zehaztasun gehiago ematen dituzte eta
ideia nagusia osaten dute. Bere kabuz ez daukate esanahi
garrantzitsurik, baina ideia nagusiari esker esanahi osoa
hartzen dute.
Orientazio Saila
Aixerrota BHI - Getxo
3. AZPIMARRAKETA
Izenak esaten duen bezala azpitik marra bat jartzea da, ideia
nagusiak nabarmentzearren. Lagungarria izango da, geroago
Ikasitakoa gogora ekartzeko eta birpasatzeko.
NOIZ azpimarratu?
Ulertzeko irakurketa egiten duzun bitartean, bigarren edo
hirugarren aldiz irakurtzean. lnoiz ez azpimarratu lehenengo
irakurketan.
ZER azpimarratu?
Ez duzu dena azpimarratu behar. Hori egitea eta ezer
ez egitea gauza bera da. Ez azpimarratu esaldi osoak.
Azpimarra itzazu hitz gakoak, hauek segidan irakurtzean
esanahi osoa agertuko delarik.
NOLA azpimarratu?
Oso teknika personala da gustuen arabera egiten dena.
Erabil ditzakezu kolore desberdinak ideia nagusia eta
bigarren mailakoak bereizteko edota laukiak, geziak,
kortxeteak, asteriskoak eta
abar.
ZERGATIK azpimarratu?
F Jarrera aktiboa izango duzulako.
F Arreta areagotzen duelako.
F Distrazioak ebitatzen dituelako.
F Ulermena errazten duelako.
F Berrikasketan laguntzen duelako.
F Laburpena eta eskemaren
elaborazioa errazten duelako.
F Gogoratzea errazten duelako.
Orientazio Saila
Aixerrota BHI - Getxo
4. ESKEMAK
Eskemak adierazten du azpimarratutakoa, baina grafikoki. Ideien
arteko erlazioak eta loturak agertzen dira. Ideia nagusiei garrantzi
handiagoa ematen zaie eta bigarren mailako ideien menpekotasuna
markatzen da.
F· Teknika aktiboa da.
F· lkusmenezko oroimenari laguntzen dio adierazpen grafikoa
delako.
F· Begi bistan dago gai osoa.
F· Denbora aurrezten du ikasteko aldian.
F· Birpasatzean oso erraz gogoratzen da ikasitakoa.
NOLA EGIN?
FOrri batean eskema osoa.
FIzenburua idatzi.
FEsaldi oso laburrak eta esanguratsuak, hitz gakoak barruan
daudelarik.
FIdeia nagusi guztiek egon behar dute.
FBigarren mailako ideiak ideia nagusien osagarriak dira.
FIdeien garrantzia ikusi egin behar da. Hau "sangrado"ari esker
erraz nabarinen daiteke: orriaren ezkerrean dauden ideiak
inportanteenak dira. Eskuinago daudenak ez dira hain
inportanteak.
Orientazio Saila
Aixerrota BHI - Getxo
ESKEMA MOTAK:
F Giltzak eta geziz egindakoak
1. Bigarren mailako ideia
1. Ideia nagusia
2. Bigarren mailako ideia
Izenburua 2. Ideia nagusia
1. Bigarren mailako ideia
3. Ideia nagusia 2. Bigarren mailako ideia
2. Bigarren mailako ideia
F Zenbakiz egindakoak
1. ……………………………………………………
2. ……………………………………………………
2.1. ………………………………………………
2.2. ………………………………………………
2.2.1. …………………………………………
2.2.2. …………………………………………
3. ……………………………………………………
3.1. ……………………………………………….
3.2. ……………………………………………….
ABANTAILAK ETA DESABANTAILAK:
Giltzaz egindakoa askoz grafikoagoa da eta ikusmenezko oroimenerako onena.
Ez da komenigarria azpiatal asko daudenean.
Zenbakizkoa oso zehatza da, baina aspergarriagoa eta arreta gal dezakezu.
Egokia da lan zientifiko eta zehatzak egin behar direnean.
Orientazio Saila
Aixerrota BHI - Getxo
5. LABURPENA
Testu baten laburpena egitea testua laburtzea da, ideia nagusi guztiak jaso eta
argudioaren egitura mantentzen delarik.
Ideia guztiak oso argi azaldu behar
dira, baina ez telegrafikoki eskeman
bezala; laburpenean, ideiak
adierazteko hitz gehiago behar dira.
Esaldiak aurreko eta ondorengo
ideiekin erlazionatu behar dira,
testuari kohesioa emateko.
NOLA EGIN LABURPENA?
Azpimarraketa eta eskema egin ondoren, batzuetan, laburpena egitea komeni
da.
Laburpenaren bidez eskemaren estruktura osatuko duzu zehaztasunez.
Luzerari dagokionez, testuaren 1/3 eta 1/5en artean egon behar du.
Laburpenak laburra, personara eta koherentea izan behar du.
ABANTAILAK eta DESABANTAILAK
F Idatzi bat denez,, azterketarako primerako prestakuntza ematen du.
F Idazmena hobetzeko aukera ona ematen du.
F Teknika aktiboa da; beraz, arreta eta kontzentrazioa mantendu behar dira.
F Logikoki antolatzeko gaitasuna garatzen du.
F Denbora luzea eskatzen du eta ez da behar-beharrezkoa azpimarraketa eta
eskema bezala.
Orientazio Saila
Aixerrota BHI - Getxo
6. GOGORATU
Gogora ekartzea ikasitakoa errepikatzea da,
asimilazio maila egiaztatzeko eta oroimena
indartzeko.
Errezitatze hori boz goraz edo isilean egin
daiteke,inoiz liburuan begira daiteke daturen bat
falta den konprobatzeko.
Ikasten denbora eman baduzu eta ez baduzu
materia ondo gogoratzen, errepaso gehiago behar
dituzu, gaiak memorian ongi grabaturik geratu
arte.
Beti izango da errazagoa eskema osoa gogoratzea, hariari jarraituz ideia batek
hurrengoa ekarriko duelako.
Oso garrantzitsua da gogoratu behar dena ondo ulertzea.
ABANTAILAK:
Asimilazio maila ezagutzeko balio du.
Teknika aktiboa da, kontzentrazioa eskatzen duena.
Oroimenari laguntzen dio.
NOIZ GOGORATU?
Zatitu materia, adibidez unitateetan.
Unitatearen atal baten azpimarraketa eta eskema egin ondoren, errezita ezazu
konprobatzeko zer gogoratzen duzun.
Hartu atal berri txiki bat eta jarraitu prozesu berari.
Horrela egin atal berri bakoitza ikasi ondoren.
Atal guztiak ikasitakoan, egizu gauza bera.
Errepika ezazu prozesua behar duzun beste aldiz.
Orientazio Saila
Aixerrota BHI - Getxo
7.ERREPASOA
Errepasoak ikasitakoa ez ahazteko balio du. Izenak esaten duen moduan birpasatzea
berriro pasatzea da.
Gainbegiratze fasean, komeni da testua askotan irakurtzea,.
Aipatu ditugun urrats bakoitzaren amaieran, konprobatu behar dira horretan egin diren
gauza guztiak.
Prozesuaren amaieran behin eta berriro errepasatu behar da, baina honetan eskemak
baino ez ditugu errepasatuko.
Errepaso kopurua oso inportantea da: zenbat eta gehiago errepasatu, hainbat eta materia
gutxiago ahaztu.
NOIZ ERREPASATU?
F Lehenengo errepasoa, gaia ikasten amaitutakoan. Batekin nahiko ez bada, bi edo
hiru errepaso egin.
F Hurrengo egunean, birpasatu aurreko egunean ¡kasitako materia.
F Hurrengo astean, beste errepaso bat egin.
F Azterketaren dataren arabera, segi errepasatzen materia ez ahazteko.
F Ez errepasatu inoiz azterketaren aurreko orduetan, ezta, posible bada, aurreko
egunean ere. Urduriak ez dira lagun onak gauzak gogoratzeko.
F Hobe da errepasoak egitea egun desberdinetan. Ez da komeni errepaso asko egitea
egun berean. Gehiago lagunduko dizute 5 errepasok 3 egunetan zehar, egun bereko
10 errepasok baino.

Más contenido relacionado

Destacado

DBH 3 "Ondo ikasten al dut?"
DBH 3 "Ondo ikasten al dut?"DBH 3 "Ondo ikasten al dut?"
DBH 3 "Ondo ikasten al dut?"etxebazter
 
DBH 4 FAMILIAK
DBH 4  FAMILIAKDBH 4  FAMILIAK
DBH 4 FAMILIAKetxebazter
 
DBH 3tik DBH4ra kurtso berri baten aurrean
DBH 3tik DBH4ra kurtso berri baten aurreanDBH 3tik DBH4ra kurtso berri baten aurrean
DBH 3tik DBH4ra kurtso berri baten aurreanetxebazter
 
Grado En Administración y Dirección de Empresas
Grado En Administración y Dirección de EmpresasGrado En Administración y Dirección de Empresas
Grado En Administración y Dirección de EmpresasFernando Antolín Galindo
 
Batx 2 ikasleentzako INFORMAZIOA
Batx 2 ikasleentzako INFORMAZIOABatx 2 ikasleentzako INFORMAZIOA
Batx 2 ikasleentzako INFORMAZIOAetxebazter
 
Tecnicas de estudio padres
Tecnicas de estudio padresTecnicas de estudio padres
Tecnicas de estudio padresBelén AS
 
La participacion de los padres en los habitos de estudio
La participacion de los padres en los habitos de estudioLa participacion de los padres en los habitos de estudio
La participacion de los padres en los habitos de estudioIES Luis Buñuel
 
T.S. Producción en Industrias de Artes Gráficas
T.S. Producción en Industrias de Artes GráficasT.S. Producción en Industrias de Artes Gráficas
T.S. Producción en Industrias de Artes GráficasFernando Antolín Galindo
 
Asteko planifikazioa
Asteko planifikazioaAsteko planifikazioa
Asteko planifikazioaetxebazter
 

Destacado (18)

Biotecnologia
BiotecnologiaBiotecnologia
Biotecnologia
 
Invitacion puertas abiertas 2016
Invitacion puertas abiertas 2016Invitacion puertas abiertas 2016
Invitacion puertas abiertas 2016
 
DBH 3 "Ondo ikasten al dut?"
DBH 3 "Ondo ikasten al dut?"DBH 3 "Ondo ikasten al dut?"
DBH 3 "Ondo ikasten al dut?"
 
Akuakultura LH Goi Mailako Heziketa Zikloa
Akuakultura LH Goi Mailako Heziketa ZikloaAkuakultura LH Goi Mailako Heziketa Zikloa
Akuakultura LH Goi Mailako Heziketa Zikloa
 
Puertas abiertas 2016 Colegio Zabalburu
Puertas abiertas 2016 Colegio ZabalburuPuertas abiertas 2016 Colegio Zabalburu
Puertas abiertas 2016 Colegio Zabalburu
 
DBH 4 FAMILIAK
DBH 4  FAMILIAKDBH 4  FAMILIAK
DBH 4 FAMILIAK
 
DBH 3tik DBH4ra kurtso berri baten aurrean
DBH 3tik DBH4ra kurtso berri baten aurreanDBH 3tik DBH4ra kurtso berri baten aurrean
DBH 3tik DBH4ra kurtso berri baten aurrean
 
Grado En Administración y Dirección de Empresas
Grado En Administración y Dirección de EmpresasGrado En Administración y Dirección de Empresas
Grado En Administración y Dirección de Empresas
 
Itzulpengintza eta interpretaritza
Itzulpengintza eta interpretaritzaItzulpengintza eta interpretaritza
Itzulpengintza eta interpretaritza
 
Batx 2 ikasleentzako INFORMAZIOA
Batx 2 ikasleentzako INFORMAZIOABatx 2 ikasleentzako INFORMAZIOA
Batx 2 ikasleentzako INFORMAZIOA
 
Tecnicas de estudio padres
Tecnicas de estudio padresTecnicas de estudio padres
Tecnicas de estudio padres
 
Admisión medicina 2016
Admisión medicina 2016Admisión medicina 2016
Admisión medicina 2016
 
Ciencias Culinarias y Gastronómicass
Ciencias Culinarias y GastronómicassCiencias Culinarias y Gastronómicass
Ciencias Culinarias y Gastronómicass
 
La participacion de los padres en los habitos de estudio
La participacion de los padres en los habitos de estudioLa participacion de los padres en los habitos de estudio
La participacion de los padres en los habitos de estudio
 
Grados 2016
Grados 2016Grados 2016
Grados 2016
 
T.S. Producción en Industrias de Artes Gráficas
T.S. Producción en Industrias de Artes GráficasT.S. Producción en Industrias de Artes Gráficas
T.S. Producción en Industrias de Artes Gráficas
 
Técnico Superior en Mobiliario
Técnico Superior en MobiliarioTécnico Superior en Mobiliario
Técnico Superior en Mobiliario
 
Asteko planifikazioa
Asteko planifikazioaAsteko planifikazioa
Asteko planifikazioa
 

Similar a Dbh3 ikasteko teknikak gia elge

Ikerketa-lanak egiteko gida
Ikerketa-lanak egiteko gidaIkerketa-lanak egiteko gida
Ikerketa-lanak egiteko gidaAndeka
 
Azalpen testuak idazteko jarraibideak
Azalpen testuak idazteko jarraibideakAzalpen testuak idazteko jarraibideak
Azalpen testuak idazteko jarraibideakidoialariz
 
Anappower
AnappowerAnappower
Anappoweragl10
 
Ahozko aurkezpenak egiteko hainbat aholku.
Ahozko aurkezpenak egiteko hainbat aholku.Ahozko aurkezpenak egiteko hainbat aholku.
Ahozko aurkezpenak egiteko hainbat aholku.Goiztiri AEK euskaltegia
 
Eskabidea idazteko jarraibideak
Eskabidea idazteko jarraibideak Eskabidea idazteko jarraibideak
Eskabidea idazteko jarraibideak idoialariz
 

Similar a Dbh3 ikasteko teknikak gia elge (8)

452_ikasteko teknikak.ppt
452_ikasteko teknikak.ppt452_ikasteko teknikak.ppt
452_ikasteko teknikak.ppt
 
Ikerketa-lanak egiteko gida
Ikerketa-lanak egiteko gidaIkerketa-lanak egiteko gida
Ikerketa-lanak egiteko gida
 
Azalpen testuak idazteko jarraibideak
Azalpen testuak idazteko jarraibideakAzalpen testuak idazteko jarraibideak
Azalpen testuak idazteko jarraibideak
 
Anappower
AnappowerAnappower
Anappower
 
Ahozko aurkezpenak egiteko hainbat aholku.
Ahozko aurkezpenak egiteko hainbat aholku.Ahozko aurkezpenak egiteko hainbat aholku.
Ahozko aurkezpenak egiteko hainbat aholku.
 
Eskabidea idazteko jarraibideak
Eskabidea idazteko jarraibideak Eskabidea idazteko jarraibideak
Eskabidea idazteko jarraibideak
 
1.Saioa,08 02 13
1.Saioa,08 02 131.Saioa,08 02 13
1.Saioa,08 02 13
 
003 Idazketa Faseak
003 Idazketa Faseak003 Idazketa Faseak
003 Idazketa Faseak
 

Dbh3 ikasteko teknikak gia elge

  • 1. Orientazio Saila Aixerrota BHI - Getxo IKASTEKO TEKNIKAK G.I.A. E.L.G.E. METODOAREN URRATSAK ERREPASATU GOGORATU LABURPENA ESKEMA AZPIMARRATU IRAKURRI GAINBEGIRATU GIA ELGE
  • 2. Orientazio Saila Aixerrota BHI - Getxo 1. GAINBEGIRATU Hasieran, ikasten hasi aurretik, gainbegiratu ikasi behar duzun materiala: apunteak, liburua ... Horrela ikuspegi orokorra izango duzu. Aztertu beharrekoak: · Portada eta kontraportada (izenburua, autorea, itzultzailea, argitaletxea, urtea, laburpena, balorazio orokorra ... ) F Hitzaurrea (bertan agertzen dira idazteko zergatiak, zailtasunak... F Aurkibidea (liburuaren atal eta azpiatalak) F Kapitulua Titulua Azpiatalak Grafikoak Eskemak Tipografia (letra mota)
  • 3. Orientazio Saila Aixerrota BHI - Getxo 2. IRAKURRI Bi une desberdin bereiz ditzakegu: AURREIRAKURKETA Irakurketa arina da, ideia orokorra izateko. Ez azpirnarratu, ezta apunteak hartu ere. Egizu hau 2 edo 3 aldiz. ULERTZEKO IRAKURKETA Irakurketa sakona da. Orain azpimarratu behar dituzu ideia nagusiak eta bigarren mailakoetatik bereizi eta hiztegian begiratu ulertu ez dituzun hitzak. Batzuetan, hau egitean arazoak agertzen dira: "irakurri bai baina ulertu ez". Arazoaren zergatiak hauek dira: F Hitz kopuru eskasa. Hiztegi pobrea. Hobetzeko gehiago irakurtzea proposatzen da. FKontzentrazio falta. FIrakurketa pasiboa. Azpimarratu baina eskemarik egin gabe. Hiztegian ez da begiratzen. Testuaren ideiak ateratzeko kontuan izan: F Testua parrafotan dago banaturik. F Parrafo bakoitzean, nonnalean, ideia bat agertzen da. F Ideia nagusia orokorra da. Beste guztiei zentzua ematen die. Bera gabe esaldia amaitugabe geratzen da. F Bigarren mailako ideiek azaltzen eta garatzen dute ideia nagusia. Detaile eta zehaztasun gehiago ematen dituzte eta ideia nagusia osaten dute. Bere kabuz ez daukate esanahi garrantzitsurik, baina ideia nagusiari esker esanahi osoa hartzen dute.
  • 4. Orientazio Saila Aixerrota BHI - Getxo 3. AZPIMARRAKETA Izenak esaten duen bezala azpitik marra bat jartzea da, ideia nagusiak nabarmentzearren. Lagungarria izango da, geroago Ikasitakoa gogora ekartzeko eta birpasatzeko. NOIZ azpimarratu? Ulertzeko irakurketa egiten duzun bitartean, bigarren edo hirugarren aldiz irakurtzean. lnoiz ez azpimarratu lehenengo irakurketan. ZER azpimarratu? Ez duzu dena azpimarratu behar. Hori egitea eta ezer ez egitea gauza bera da. Ez azpimarratu esaldi osoak. Azpimarra itzazu hitz gakoak, hauek segidan irakurtzean esanahi osoa agertuko delarik. NOLA azpimarratu? Oso teknika personala da gustuen arabera egiten dena. Erabil ditzakezu kolore desberdinak ideia nagusia eta bigarren mailakoak bereizteko edota laukiak, geziak, kortxeteak, asteriskoak eta abar. ZERGATIK azpimarratu? F Jarrera aktiboa izango duzulako. F Arreta areagotzen duelako. F Distrazioak ebitatzen dituelako. F Ulermena errazten duelako. F Berrikasketan laguntzen duelako. F Laburpena eta eskemaren elaborazioa errazten duelako. F Gogoratzea errazten duelako.
  • 5. Orientazio Saila Aixerrota BHI - Getxo 4. ESKEMAK Eskemak adierazten du azpimarratutakoa, baina grafikoki. Ideien arteko erlazioak eta loturak agertzen dira. Ideia nagusiei garrantzi handiagoa ematen zaie eta bigarren mailako ideien menpekotasuna markatzen da. F· Teknika aktiboa da. F· lkusmenezko oroimenari laguntzen dio adierazpen grafikoa delako. F· Begi bistan dago gai osoa. F· Denbora aurrezten du ikasteko aldian. F· Birpasatzean oso erraz gogoratzen da ikasitakoa. NOLA EGIN? FOrri batean eskema osoa. FIzenburua idatzi. FEsaldi oso laburrak eta esanguratsuak, hitz gakoak barruan daudelarik. FIdeia nagusi guztiek egon behar dute. FBigarren mailako ideiak ideia nagusien osagarriak dira. FIdeien garrantzia ikusi egin behar da. Hau "sangrado"ari esker erraz nabarinen daiteke: orriaren ezkerrean dauden ideiak inportanteenak dira. Eskuinago daudenak ez dira hain inportanteak.
  • 6. Orientazio Saila Aixerrota BHI - Getxo ESKEMA MOTAK: F Giltzak eta geziz egindakoak 1. Bigarren mailako ideia 1. Ideia nagusia 2. Bigarren mailako ideia Izenburua 2. Ideia nagusia 1. Bigarren mailako ideia 3. Ideia nagusia 2. Bigarren mailako ideia 2. Bigarren mailako ideia F Zenbakiz egindakoak 1. …………………………………………………… 2. …………………………………………………… 2.1. ……………………………………………… 2.2. ……………………………………………… 2.2.1. ………………………………………… 2.2.2. ………………………………………… 3. …………………………………………………… 3.1. ………………………………………………. 3.2. ………………………………………………. ABANTAILAK ETA DESABANTAILAK: Giltzaz egindakoa askoz grafikoagoa da eta ikusmenezko oroimenerako onena. Ez da komenigarria azpiatal asko daudenean. Zenbakizkoa oso zehatza da, baina aspergarriagoa eta arreta gal dezakezu. Egokia da lan zientifiko eta zehatzak egin behar direnean.
  • 7. Orientazio Saila Aixerrota BHI - Getxo 5. LABURPENA Testu baten laburpena egitea testua laburtzea da, ideia nagusi guztiak jaso eta argudioaren egitura mantentzen delarik. Ideia guztiak oso argi azaldu behar dira, baina ez telegrafikoki eskeman bezala; laburpenean, ideiak adierazteko hitz gehiago behar dira. Esaldiak aurreko eta ondorengo ideiekin erlazionatu behar dira, testuari kohesioa emateko. NOLA EGIN LABURPENA? Azpimarraketa eta eskema egin ondoren, batzuetan, laburpena egitea komeni da. Laburpenaren bidez eskemaren estruktura osatuko duzu zehaztasunez. Luzerari dagokionez, testuaren 1/3 eta 1/5en artean egon behar du. Laburpenak laburra, personara eta koherentea izan behar du. ABANTAILAK eta DESABANTAILAK F Idatzi bat denez,, azterketarako primerako prestakuntza ematen du. F Idazmena hobetzeko aukera ona ematen du. F Teknika aktiboa da; beraz, arreta eta kontzentrazioa mantendu behar dira. F Logikoki antolatzeko gaitasuna garatzen du. F Denbora luzea eskatzen du eta ez da behar-beharrezkoa azpimarraketa eta eskema bezala.
  • 8. Orientazio Saila Aixerrota BHI - Getxo 6. GOGORATU Gogora ekartzea ikasitakoa errepikatzea da, asimilazio maila egiaztatzeko eta oroimena indartzeko. Errezitatze hori boz goraz edo isilean egin daiteke,inoiz liburuan begira daiteke daturen bat falta den konprobatzeko. Ikasten denbora eman baduzu eta ez baduzu materia ondo gogoratzen, errepaso gehiago behar dituzu, gaiak memorian ongi grabaturik geratu arte. Beti izango da errazagoa eskema osoa gogoratzea, hariari jarraituz ideia batek hurrengoa ekarriko duelako. Oso garrantzitsua da gogoratu behar dena ondo ulertzea. ABANTAILAK: Asimilazio maila ezagutzeko balio du. Teknika aktiboa da, kontzentrazioa eskatzen duena. Oroimenari laguntzen dio. NOIZ GOGORATU? Zatitu materia, adibidez unitateetan. Unitatearen atal baten azpimarraketa eta eskema egin ondoren, errezita ezazu konprobatzeko zer gogoratzen duzun. Hartu atal berri txiki bat eta jarraitu prozesu berari. Horrela egin atal berri bakoitza ikasi ondoren. Atal guztiak ikasitakoan, egizu gauza bera. Errepika ezazu prozesua behar duzun beste aldiz.
  • 9. Orientazio Saila Aixerrota BHI - Getxo 7.ERREPASOA Errepasoak ikasitakoa ez ahazteko balio du. Izenak esaten duen moduan birpasatzea berriro pasatzea da. Gainbegiratze fasean, komeni da testua askotan irakurtzea,. Aipatu ditugun urrats bakoitzaren amaieran, konprobatu behar dira horretan egin diren gauza guztiak. Prozesuaren amaieran behin eta berriro errepasatu behar da, baina honetan eskemak baino ez ditugu errepasatuko. Errepaso kopurua oso inportantea da: zenbat eta gehiago errepasatu, hainbat eta materia gutxiago ahaztu. NOIZ ERREPASATU? F Lehenengo errepasoa, gaia ikasten amaitutakoan. Batekin nahiko ez bada, bi edo hiru errepaso egin. F Hurrengo egunean, birpasatu aurreko egunean ¡kasitako materia. F Hurrengo astean, beste errepaso bat egin. F Azterketaren dataren arabera, segi errepasatzen materia ez ahazteko. F Ez errepasatu inoiz azterketaren aurreko orduetan, ezta, posible bada, aurreko egunean ere. Urduriak ez dira lagun onak gauzak gogoratzeko. F Hobe da errepasoak egitea egun desberdinetan. Ez da komeni errepaso asko egitea egun berean. Gehiago lagunduko dizute 5 errepasok 3 egunetan zehar, egun bereko 10 errepasok baino.