1. HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN,
ETA IKERKETA SAILA UNIVERSIDADES E
Hezkuntzako Ikuskaritza INVESTIGACIÓN
Inspección de Educación
PROGRAMAZIO LABURTUA
IKASTETXEAREN
AIXERROTA BHI KODEA: 015109 2012-2013
IZENA
ARLOA PSIKOLOGIA DATA 11/09/07
MAILA DBH 1 DBH 2 DBH 3 DBH 3 DBHO 1 X DBHO 2
1 ARLOAREN GUTXIENGO HELBURUAK GAITASUN MODUAN ADIERAZITA
1. Gaur egungo paradigma psikologiko nagusien oinarriak ezagutu arlo teorikoan nahiz praktikoan.
2. Psikologia zientifikoaren baieztapenak psikologia arrunta edo sasipsikologiaren usteetatik bereizten
jakin.
3. Gogamen prozesuak ezagutu (pertzepzioa, oroimena) eta Psikologiaren azalpenek eguneroko
bizitzarako dituzten aplikazioez eta ondorioez ohartu.
4. Adimenari buruzko egungo teoria nagusiak eta egin zaizkien kritikak ezagutu eta ulertu eta
ondorioz oinarrian dauden aurreiritziak aztertu.
5. Psikologiak, bai norberaren burua bai besteak ezagutu ahal izateko baliabide teoriko-praktikoak
eskaintzen dituela jakin eta baloratu.
6. Psikologiak diagnostikoa egiteko erabiltzen dituen tresnak (testak) ezagutu eta baloratu.
7. Buruko gaixotasun nagusien ezaugarriak zein eguneroko bizitzarako ekartzen dituen ondorioak
ezagutu eta azaltzen jakin.
2 EDUKIEN DENBORALIZAZIOA
1. ebaluazioa 2. ebaluazioa 3. ebaluazioa
1.-Psikologiaren deritzon 3.- Oroimena. 4.-Nortasuna.
zientzia. Definizioa, Memoria ezberdinak. Definizioa.
sorreraren historia laburra, XX. Funtzionamendua azaltzeko Azaltzeko Teoriak.
Mendeko teoria nagusiak, teoriak. Patologiak. Test mota ezberdinak:
metodoak eta ikerketa alorrak. proiektiboak/galdekizunak.
2.- Pertzepzioa. 5.-Nahaste psikologikoak.
Definizioa. Gestalt-en legeak. 4.-Adimena. DSM-IV : Nahasteen
Pertzepzioa eta Publizitatea. Definizioa ikuspegi kritiko batetik. sailkapena ezagutu.
Pertzepzioa era Nortasuna. Test inportanteenak eta kritikak. Nahasteen ezaugarriak,
ondorioak, terapiak, kasuak…
3 IRAKAS PROZESUAN ERABILTZEN DEN METODOLOGIA
• Irakasleak azalpen teorikoak emango ditu power point-ak eta teknologia berriek eskaintzen
dituzten bestelako aukerak aprobetzatuz.
• Testu liburua ikasleek erabiliko dute, bertan irakurri, azpimarratu eta hortik eskemak egin ahal
izateko.
• Klasean parte hartuko dute ikasleek irakasleak planteatzen dituen galderak erantzuten eta
aurkezten diren gogoetak eginez.
• Ikasleek talde dinamiketan parte hartuko dute eta ondoren egiten den balorazioan ere bai.
• Ahal den guztietan azalpen teoriko ostean jarduera praktikoak proposatuko dira eta ikasle
bakoitzak banaka zein taldeka egin beharko du.
4 BALIABIDEAK
Testu liburua
Irakasleak emandako apunteak eta power point-ak
“Descubrir la Psicología” Bideo bilduma. Editorial FOLIO
Blog-ean eskekitutako materialak (bideoak, artikuluak …)
ER 0202 7102 B Err. 2 Orr. 1/4
2. HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN,
ETA IKERKETA SAILA UNIVERSIDADES E
Hezkuntzako Ikuskaritza INVESTIGACIÓN
Inspección de Educación
Filmeak: “FREUD”, “El príncipe de las mareas”, “Recuerda”, “Una mente maravillosa”...
Testak: BADYG- M, WISC, 16PF, Test proiektiboak (Familiakoa, Gizakiarena, Etxekoa),
Rorschach…
Internet
TESTU LIBURUA: “PSICOLOGÍA” Pedro Akarregi eta Jose Mari Navascues ARGITALETXEA: Elhuyar
5 EBALUAZIO-IRIZPIDEAK, ADIERAZLEAK,
EBALUAZTZEKO TEKNIKAK ETA TRESNAK, KALIFIKAZIO IRIZPIDEAK
ER 0202 7102 B Err. 2 Orr. 2/4
3. HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN,
ETA IKERKETA SAILA UNIVERSIDADES E
Hezkuntzako Ikuskaritza INVESTIGACIÓN
Inspección de Educación
Ebaluazio irizpideak:
Ebaluazioan zehar emandako materiaz, ahozko edota idatzizko klaseko jarduerak (lanak, proiektuen
aurkezpenak, klasean egindako praktikak ...) egongo dira, bertan oinarrizko gaitasunak kontuan izango
direlarik. Klasean egindako guztia kontuan izango dugu ebaluazio unean.
Irizpide zehatzak:
1. Bereiztea Psikologia zientifikoa eta sasipsikologia.
2. Bereiztea XX. Mendeko Psikologiako Eskolak: Psikoanalisia, Behaviorismoa, Gestalt, Humanismoa
eta Kognitibismoa.
3. Ezagutzea XX mendeko psikologiako eskolen autorerik inportanteenak.
4. Bereiztea Psikiatria eta Psikologia.
5. Ezagutzea pertzepzioa polo biko prozesua dela.
6. Gai izatea pertzepzioaren ezagugarri selektiboa, eraikitzailea eta interpretatzaileak azaltzeko.
7. Ezagutzea eta errekonozitzen dituen pertzepzioko legeak.
8. Ezberdintzea Pertzepzioan ager daitezken patologiak ilusio optikoengandik.
9. Errekonozitzea publizitateak erabiltzen dituen estrategiak.
10. Ulertzea arrazoia test proiektiboen bidez gizakiaren nortasuna aztertzeko.
11. Ohartzea oroimen ezberdinak direla.
12. Ezagutzea oroimenaren funtzionamendua.
13. Ezagutzea oroimenari laguntzeko teknikak.
14. Gai izatea oroimenaren ereduak azaltzeko eta bereizteko.
15. Gai izatea adimearen definizio kritikoa emateko.
16. Ezagutzea testek dituzten mugak.
17. Ezagutzea nortasuna azaltzeko teoria desberdinak.
18. Gai izatea jendeaurrean gai bat azaltzeko.
19. Ezagutzea nortasuna aztertzeko dauden metodo batzuk.
20. Gai izatea buruko gaixotasun handi baten ezaugarriak eta tratamendurako terapiak azaltzeko
irakasleari eta beste ikasleei, teknologia berriak aplikatuz.
Eta jarrera egokia ere kontuan izango dugu:
• Asistentzia
• Irakasleekiko eta ikasleekiko errespetua
• Aditasuna klasean
• Lanerako esfortzua
• Etxerako lanak
• Taldeko dinamika eta eztabaidetan parte hartzea.
Azterketak:
• Lehenengo eta bigarren ebaluazioetan, azaldutako teoriari buruzko probak egongo dira. Batzuetan
objetiboak (testak) eta besteetan garatzekoak izango dira. Garatzekoetan azterketa gainditzeko 5
bat nahikoa izango da baina objetiboetan penalizaziorik egongo ez denez, 2/3 eskatuko da proba
aprobatutzat emateko.
• Lehenengo ebaluazioan azterketa bat eta taldeko aurkezpen bat egongo dira.
• Bigarren ebaluazioan kontzeptuzko edukiei buruzko 2 azterketa egongo dira.
• Azken ebaluazioan azterketa ordez banakako proiektua egongo da.
Kalifikazioa:
• Teoriaren balioa (azterketak eta taldeko zein banakako aurkezpen teorikoak) 7 puntukoa
izango da.
• Klasean egindakoari 2 puntu emango zaizkio.
• Jarrerarako puntu 1.
6 BERRESKURAPEN ETA INDARTZE SISTEMA
• Azken nota ebaluazio guztietako batazbesteko aritmetikoa izango da baina nota media ez da
egingo ebaluazio batean 4 baino nota bajuagoa denetan.
• Ebaluazio bakoitzean, negatibo denean, ikasleak aukera izango du gainditu gabe dagoen
materia errekuperatu ahal izateko ebaluazioan jarritako azterketen antzekoak diren proba
idatzien bidez.
ER 0202 7102 B Err. 2 Orr. 3/4
4. HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN,
ETA IKERKETA SAILA UNIVERSIDADES E
Hezkuntzako Ikuskaritza INVESTIGACIÓN
Inspección de Educación
• Errekuperazioa gainditu ezean, ikasleak kurtsoa gainditzeko maiatzeko azken azterketa egin
beharko du, bertan bakarrik pendiente dauzkan ebaluazioak egin beharko dituelarik. Kasu
batzuetan, irakasleak azterketa ordez lan praktikoa agindu ahal izango dio ikasleari, beti ere
honen adostasuna baldin badu.
• Edonola ere, ikasturte osoa suspendituta duenarentzat jakintzagai osoari buruzko nahikotasun
proba egongo da. Kurtso osoko materia sartuko da azterketa horretan eta oinarrizko edukiak
eskatuko dira. Aprobatzeko gutxienez 5 atera behako da eta nota ez da inoiz izango 7 bat baino
altuagoa.
• Ikasturtea gainditzeko klasera joatea ezinbestekoa izango da. Minimoa %75eko asistentzia
izango da.
• Ebaluazio negatiboa izan duen ikaslearentzat azken azterketara aurkeztea derrigorrezkoa
izango da. Azken azterketan gutxienez 5 bat behar da kurtsoa gainditzeko.
Getxon, 2012 ko irailaren 7an
Fernando Antolín Galindo
Mª José Etxebarria Madariaga
ER 0202 7102 B Err. 2 Orr. 4/4