SlideShare una empresa de Scribd logo
1 de 7
Descargar para leer sin conexión
2015-2016
IKASTURTEA
Hemen gaude! Udako hilabeetan deskantsua hartuta, gogo betez ekingo diogu ikasturte berriari, aurrekoak
utzitako aho zapore gozoa lagun.
Gure eskaintza eta sarea egonkortuta, auzolanerako gero eta esku gehiagorekin eta Nafarroa hegoaldeko
produktuen gosea Euskal Herriko txoko guztietara hedatzen ari dela, erronka berriei erantzun beharko diegu
ikasturte berrian. Kontsumo arduratsuaren bidera herritar gehiago erakarri eta erakarritakoak gurekin man-
tendu, ekoizle berriengana heldu eta gure herri eta auzoetan Errigoraren kontsumo komunitateak indartu
beharko ditugu, besteak beste.
Baina, aurtengoan egin nahi ditugunei heldu aurre-
tik, atzera begiratzea komeni da, ondo egindakoak
gogoan hartu eta horren ondo ez eginak zuzentzeko.
2012an egin zen lehenengoz udazkeneko saskien
planteamendua eta, esperimentu arrakastatsu haren
ondoren, bi urtez jarri du Errigorak ikasturte oso-
ko planteamendua mahai gainean: udazkenean
euskarari puzka eta urte berrian eskutik eskura (otsai-
lean olioa eta maiatzean kontserbak).
Udazkeneko kanpainan milaka parte hartzaile
izan dira bi urteotan. Milaka saski milaka sukalde-
tara, eta milaka euro Nafarroa hegoaldeko euskal-
gintzari laguntzera. Dela ikastolen biziraupenerako,
dela AEKko ikasleei bekak eskaintzeko edo euskaraz
bizi eta ikasteko eskubidearen aldeko dinamiketara-
ko, puzkada ongi etorria izan da.
Eskutik eskuran, aldiz, bestelako planteamendua
egin da. Aurreko kanpainan besteko hedapena bi-
latu gabe, herriz herri kontsumo komunitateak
osatzen hasteko ahalegina egin dugu, hauen eta
Nafarroa hegoaldeko ekoizleen artean zubiak erai-
kiz. Horretarako, ekoizle zein kontsumitzaileentzat
bidezkoa den prezioan eskaini dira produktuak, urte
osorako despentsa betetzeko asmoarekin.
Baina, hau guztia posible egin duena, bidea eginarazi
digun motorra auzolana da. Azken batean, auzolana
izan da ekoizle eta kontsumitzaileen arteko bitar-
tekari, eta horrela da posible udazkenean saskiaren
balioaren %25 euskalgintzara bideratzea eta, otsai-
lean zein maiatzean olioa eta kontserba loteak ekoiz-
learen jatorrizko prezioan eskaintzea.
Era honetan eskaini dizkio Errigorak Nafarroa he-
goaldeko produktuak Euskal Herriari eta Euskal
Herria Nafarroa hegoaldeko produktuei. Dirudie-
nez, eskaintzak badu eskaririk: gero eta ekoizle nafar
gehiagok begiratzen dio Euskal Herriko plazari eta
gero eta euskal herritar gehiagok begiratzen die Na-
farroa hegoaldeko produktuei.
Honela ari gara, apurka-apurka eta gure apaltasu-
nean, askotariko harreman sareak ehuntzen: kon-
tsumitzaileen artean, ekoizleen artean, kontsumi-
tzaile eta ekoizleen artean, euskaltzaleen artean eta
euskal lurraldeen artean; desberdinen artean. Gure
lurrak ematen dituen produktuak eta gure lurraldea
egiten duten pertsonak erdigunean.
FRUITUAK
ONTZEN ARI DIRA
IKASTURTE BERRIARI BEGIRA
1
IAZKO IKASTURTEA
Begiratu diezaiogun orain joan den ikasturteak kan-
paina bakoitzean utzitakoari:
EUSKARARI PUZKA
Urtero legez, udazkeneko kanpaina Zazpiak bat, Sor-
tzen, AEK, Ikastolen Elkartea eta Errigoraren elkarla-
naren emaitza izan zen. Kanpaina erraldoi hau ia 200
herritan burutu genuen, saskiak jasotzeko 700 bat
gune eskainiz.
Emaitzak izugarriak izan ziren: 12.000 saski baino
gehiago banatu eta 160.000€ bideratu genituen Na-
farroa hegoaldeko euskalgintzara. Zorionak!
Iazkoan, gainera, saskiak osatzeko auzolan eguna
Ablitasen egin genuen, asteburu beteko egitaraua
onduz. Euskal Herri osoko euskaltzaleek egin genuen
topo bertan, eta hitzez azaltzen zaila den atmosfera
sortu genuen. Zinez hunkigarri eta ilusio sortzailea.
Ezbairik gabe, errepikatzeko modukoa! Zatozte, ez
zaizue damutuko eta!
ESKUTIK ESKURA
Otsailean etorri zen Eskutik eskura proposamenaren
lehen atala: olioa. 50 bat herritan eman zen olio bi-
doiak eskatzeko aukera eta, prezioak nabarmen gora
eginagatik, 9.100 bidoi heldu ziren 3.000 despentsa-
tara. Bestela esanda, 45.500 litro. Maiatzean, berriz,
kontserba loteak eskatzeko tartea eman genuen eta,
berriz ere, ezusteko atsegina: 90.000 kontserba ontzi
banatu genituen, ia aurreko ikasturtekoa bikoiztera
helduz.
Emaitzak bikainak dira: olio eskaerek %50 egin zuten
gora eta kontserba loteenek %80. Alabaina, aurrera
begira kontuan izateko hutsunea antzeman genuen
joan den ikasturtean: Errigoraren planteamendua
kanpainotan urte osorako moduko eskaerak egitea
bada ere, jende askok ez zuen halakorik egin, eta olio
bidoi edo kontserba lote bakarra baino ez zuen es-
katu. Hurrengo hilabeteetan, berriz, eskaera berriak
jaso genituen; beranduegi.
IKASTURTE BERRIARI BEGIRA
2
EKIMENEAN PARTE
HARTU DUTEN EKOIZLEAK
2012: 2
2013: 5
2014: 10
2015: 15
300.000€ 1,5M €
Milioi eta erditik gorako
fluxu ekonomikoa eus-
kal lurraldeen artean
300.000€ Nafarroa
hegoaldeko euskalgin-
tzari laguntzera
b a t e t x e t a n
egin dute bat
E r r i g o r a r e k i n
ERRIGORAREN IBILBIDEAREN DATUAK
15.000
eta
litro olio ba-
natu ditugu
88.000
kontserba
ontzi
370.000
ekoizleen
mapa
Gure ibili laburrean ereindakoaren fruituek indar-
berrituta eta beharrezko irakaspenak aterata, heldu
zaigu ikasturte berriari kolpatzeko tenorea. Baina, ze
helburu ditugu 2015-2016rako?
HELBURUAK
•	 Kontsumitzaileei dagokienez:
•	 Jende berria erakarri eta lehendik ekime-
nean parte hartze dutenak mantendu behar
ditugu.
•	 20 bat herritan Errigoraren inguruan kontsu-
mo komunitateak trinkotzen hasteko pau-
suak ematera goaz.
•	 Ekoizleei dagokienez:
•	 Ekimenera ekoizleak gehitzen jarraitu behar
dugu. Udazkeneko kanpainan orain arte
parte hartu gabeko bost etxe batuko zaizki-
gu, eta olioaren zein kontserben kanpainan
ere ekoizle gehiagoren parte hartzea izango
dugu, eskaintzaren formulei ere beste buelta
bat emanez.
•	 Ekoizleek euskararenganako hartzen dituz-
ten konpromisoetan sakondu behar dugu.
•	 Errigoraren sareari dagokionez:
•	 Komunitateak osatzeko asmoa dugun he-
rrietan Errigorako taldetxoak osatu edo sen-
dotu behar ditugu.
•	 Iparraldean hedatu egin behar gara.
•	 Komunikazioari dagokionez:
•	 Nafarroa hegoaldean ekimena ezagutarazi
behar dugu.
•	 Errigoraren urte osoko eskaintza irudikatu
behar dugu, euskarari puzka eta eskutik es-
kura txanponaren aurpegi bi bezala aurkez-
tuz.
•	 Errigorak euskarari, elikadura burujabetzari
eta lurralde kohesioari egiten dizkion ekar-
penen inguruan ilusioa piztu behar dugu.
IKASTURTERAKO PLANTEAMENDUA
Ikasturtearen eskema bere horretan mantenduko
dugu aurtengoan ere. Aurreko bi ikasturteetan egin-
dako bidean sakontzera goaz, beraz, Errigoraren
erreferentzia momentuak indartu eta ekimena sen-
dotuz.
URRIA-AZAROA: Funtsean ezer aldatu gabe, Nafar
Hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpaina Zazpiak
Bat, Sortzen Ikastolen Elkartea eta AEKrekin elkarla-
nean landuko da. Euskal Herriko lurralde guztietan
izango du zabalpena saskien kanpaina honek.
OTSAILA: Nafar hegoaldeko uzta, eskutik eskura
olioaren kanpaina. Urte osoko beharrizanen arabe-
rako olio eskaria egiteko aukera zabalduko du Errigo-
rak ildo hau garatuko den herrietan.
MAIATZA: Nafar hegoaldeko uzta, eskutik eskura
kontserben kanpaina. Produktu ezberdinen kontser-
ba loteak urte osoko kontsumo kantitateetan eska-
tzeko aukera eskainiko du Errigorak ildo hau landuko
den herrietan.
Ekin diezaiogun bada lanari. Bidean ikusiko dugu el-
kar. Animo!
GOAZEN EGINDAKO
BIDEAN SAKONTZERA
IKASTURTE BERRIARI BEGIRA
3
4
ERANSKINA
UDAZKENEKO KANPAINA
“Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka”
5
UDAZKENEKO KANPAINA
“... EUSKARARI PUZKA”
Aurtengo kanpaina ere Zazpiak bat, Sortzen, AEK eta Ikastolen Elkartearekin elkarlanean garatuko dugu,
kanpainan landu beharreko edukiak Hartu eta eman ideiaren inguruan bilduz:
•	 Saskia erosita Nafarroa hegoaldeko kalitatezko produktuak eskuratuko ditu kontsumitzaileak (hartu).
•	 Nafarroa hegoaldeko ekoizleei eta euskalgintzako eragile eta pertsonei ekarpena eginez (eman).
Hiru proiektuotara bideratuko da dirua aurtengoan:
•	 Lodosako Ibaialde eta Vianako Erentzun ikasto-
la: Bizirik irauteko ezinbesteko duten elkartasun
ekonomikoa indartzera.
•	 Erriberako AEK: Egoera ekonomikoa arintzera,
beka fondoa handitu eta zabaltzera eta sustapen
kanpaina bat garatzera.
•	 D eredua Nafarroa osora zabaltzea bilatzen du-
ten ekimenetara.
DIRU EKARPENA
Saskiaren salneurria 50 eurokoa izango da. Gutxi
gorabehera, merkatuan izango lukeen prezioan
eskainiko dira produktuak, baina, kasu honetan,
jasotakoaren %25 aipatutako proiektuetara bi-
deratuko da.
SASKIA
EKOIZLEAK
Aurtengo kanpainan 5 ekoizle berri izango ditugu
eta, beraz, 15 izango dira euren produktuak eskaini-
ko dizkigutenak:
Azpea (Irunberri), Lezaun (Lakar) eta Mendiko (Oibar)
upategiak; Bardea (Kaseda), Castillo de Ablitas (Abli-
tas), Ekolo (Arroniz) eta La casa del aceite (Cascan-
te) olio errotak; Almanaque (Andosilla), Ebron (San
Adrian), El Escolar (San Adrian), Iturri (Arroniz), La
Churta (Allo), Maria Jesus (Ablitas), Meleta (Menda-
bia) eta Pedro Luis (Lodosa).
UDAZKENEKO KANPAINA
“... EUSKARARI PUZKA”
6
Saskiaren konbinazio desberdinak egongo dira, kasu
batzuetan hainbat ekoizlek jarriko baitute produktu
bera. Hona hemen produktuen zerrenda:
•	 Ardo beltz botila (Azpea, Lezaun edo Mendiko)
•	 Litro erdiko oliba olio birjina estra botila (Bardea,
Castillo de Ablitas, Ekolo edo La casa del aceite)
•	 Melokotoia almibarrean (Almanaque)
•	 Orburuak (Ebron edo Maria Jesus)
•	 Potxak (La Churta edo Maria Jesus)
•	 Kardua (Maria Jesus edo Pedro Luis)
•	 Mahats zukua (Ekolo)
•	 Almendrak (Ntra. Sra. del Rosario)
•	 Pikillo piper ontzi txikia (Iturri)
•	 Pikillo piper ontzi handia (El Escolar edo Meleta)
•	 Zainzuriak (Iturri)
•	 Melokotoi marmelada (Pedro Luis)
•	 Pikillo piper untapana (Almanaque)
URRIA
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31 1
AZAROA
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
ABENDUA
30 1 2 3 4 5 6
KANPAINA BANAKETA ORDAINKETA
•	 Urrian zehar kanpainarako dena prest.
•	 Urriaren 21ean kanpaina hasiera: pren-
tsaurrekoa.
•	 Azaroaren 8a eskaerak jasotzeko azken
eguna.
•	 Azaroaren 20-22ko asteburuan auzola-
na Ablitasen.
•	 Azaroaren 16 eta 29a bitartean saskien
banaketa.
•	 Azaroaren 30a eta abenduaren 6a bi-
tartean ordainketak.
EGUTEGIA

Más contenido relacionado

Más de Goiztiri AEK euskaltegia (20)

Eskaintza 20/21 ikasturtea
Eskaintza 20/21 ikasturteaEskaintza 20/21 ikasturtea
Eskaintza 20/21 ikasturtea
 
Etxetik balkoitik ikusten duguna
Etxetik balkoitik ikusten dugunaEtxetik balkoitik ikusten duguna
Etxetik balkoitik ikusten duguna
 
20/21 ikasturterako aurrematrikulazioa
20/21 ikasturterako aurrematrikulazioa 20/21 ikasturterako aurrematrikulazioa
20/21 ikasturterako aurrematrikulazioa
 
Lorea Agirre
Lorea AgirreLorea Agirre
Lorea Agirre
 
Asmakizunak: animaliak
Asmakizunak: animaliakAsmakizunak: animaliak
Asmakizunak: animaliak
 
Irakurle negua 2019
Irakurle negua 2019Irakurle negua 2019
Irakurle negua 2019
 
Asmakizunak
AsmakizunakAsmakizunak
Asmakizunak
 
Errigoraren kanpaina 2019
Errigoraren kanpaina 2019Errigoraren kanpaina 2019
Errigoraren kanpaina 2019
 
Eskaintza 2019/20 ikasturtea
Eskaintza 2019/20 ikasturteaEskaintza 2019/20 ikasturtea
Eskaintza 2019/20 ikasturtea
 
2019/20 ikasturteko katalogoa
2019/20 ikasturteko katalogoa2019/20 ikasturteko katalogoa
2019/20 ikasturteko katalogoa
 
Irakurle uda 2019
Irakurle uda 2019Irakurle uda 2019
Irakurle uda 2019
 
Selfie lehiaketarako puntuazio taula
Selfie lehiaketarako puntuazio taulaSelfie lehiaketarako puntuazio taula
Selfie lehiaketarako puntuazio taula
 
Aski
AskiAski
Aski
 
Valentinaren errezeta
Valentinaren errezetaValentinaren errezeta
Valentinaren errezeta
 
Soniaren errezeta
Soniaren errezetaSoniaren errezeta
Soniaren errezeta
 
Naviren errezeta
Naviren errezetaNaviren errezeta
Naviren errezeta
 
Manuren errezeta
Manuren errezetaManuren errezeta
Manuren errezeta
 
Linaren errezeta
Linaren errezetaLinaren errezeta
Linaren errezeta
 
Efremen errezeta
Efremen errezetaEfremen errezeta
Efremen errezeta
 
Saturren errezeta
Saturren errezetaSaturren errezeta
Saturren errezeta
 

Errigora txostena15/16

  • 2. Hemen gaude! Udako hilabeetan deskantsua hartuta, gogo betez ekingo diogu ikasturte berriari, aurrekoak utzitako aho zapore gozoa lagun. Gure eskaintza eta sarea egonkortuta, auzolanerako gero eta esku gehiagorekin eta Nafarroa hegoaldeko produktuen gosea Euskal Herriko txoko guztietara hedatzen ari dela, erronka berriei erantzun beharko diegu ikasturte berrian. Kontsumo arduratsuaren bidera herritar gehiago erakarri eta erakarritakoak gurekin man- tendu, ekoizle berriengana heldu eta gure herri eta auzoetan Errigoraren kontsumo komunitateak indartu beharko ditugu, besteak beste. Baina, aurtengoan egin nahi ditugunei heldu aurre- tik, atzera begiratzea komeni da, ondo egindakoak gogoan hartu eta horren ondo ez eginak zuzentzeko. 2012an egin zen lehenengoz udazkeneko saskien planteamendua eta, esperimentu arrakastatsu haren ondoren, bi urtez jarri du Errigorak ikasturte oso- ko planteamendua mahai gainean: udazkenean euskarari puzka eta urte berrian eskutik eskura (otsai- lean olioa eta maiatzean kontserbak). Udazkeneko kanpainan milaka parte hartzaile izan dira bi urteotan. Milaka saski milaka sukalde- tara, eta milaka euro Nafarroa hegoaldeko euskal- gintzari laguntzera. Dela ikastolen biziraupenerako, dela AEKko ikasleei bekak eskaintzeko edo euskaraz bizi eta ikasteko eskubidearen aldeko dinamiketara- ko, puzkada ongi etorria izan da. Eskutik eskuran, aldiz, bestelako planteamendua egin da. Aurreko kanpainan besteko hedapena bi- latu gabe, herriz herri kontsumo komunitateak osatzen hasteko ahalegina egin dugu, hauen eta Nafarroa hegoaldeko ekoizleen artean zubiak erai- kiz. Horretarako, ekoizle zein kontsumitzaileentzat bidezkoa den prezioan eskaini dira produktuak, urte osorako despentsa betetzeko asmoarekin. Baina, hau guztia posible egin duena, bidea eginarazi digun motorra auzolana da. Azken batean, auzolana izan da ekoizle eta kontsumitzaileen arteko bitar- tekari, eta horrela da posible udazkenean saskiaren balioaren %25 euskalgintzara bideratzea eta, otsai- lean zein maiatzean olioa eta kontserba loteak ekoiz- learen jatorrizko prezioan eskaintzea. Era honetan eskaini dizkio Errigorak Nafarroa he- goaldeko produktuak Euskal Herriari eta Euskal Herria Nafarroa hegoaldeko produktuei. Dirudie- nez, eskaintzak badu eskaririk: gero eta ekoizle nafar gehiagok begiratzen dio Euskal Herriko plazari eta gero eta euskal herritar gehiagok begiratzen die Na- farroa hegoaldeko produktuei. Honela ari gara, apurka-apurka eta gure apaltasu- nean, askotariko harreman sareak ehuntzen: kon- tsumitzaileen artean, ekoizleen artean, kontsumi- tzaile eta ekoizleen artean, euskaltzaleen artean eta euskal lurraldeen artean; desberdinen artean. Gure lurrak ematen dituen produktuak eta gure lurraldea egiten duten pertsonak erdigunean. FRUITUAK ONTZEN ARI DIRA IKASTURTE BERRIARI BEGIRA 1
  • 3. IAZKO IKASTURTEA Begiratu diezaiogun orain joan den ikasturteak kan- paina bakoitzean utzitakoari: EUSKARARI PUZKA Urtero legez, udazkeneko kanpaina Zazpiak bat, Sor- tzen, AEK, Ikastolen Elkartea eta Errigoraren elkarla- naren emaitza izan zen. Kanpaina erraldoi hau ia 200 herritan burutu genuen, saskiak jasotzeko 700 bat gune eskainiz. Emaitzak izugarriak izan ziren: 12.000 saski baino gehiago banatu eta 160.000€ bideratu genituen Na- farroa hegoaldeko euskalgintzara. Zorionak! Iazkoan, gainera, saskiak osatzeko auzolan eguna Ablitasen egin genuen, asteburu beteko egitaraua onduz. Euskal Herri osoko euskaltzaleek egin genuen topo bertan, eta hitzez azaltzen zaila den atmosfera sortu genuen. Zinez hunkigarri eta ilusio sortzailea. Ezbairik gabe, errepikatzeko modukoa! Zatozte, ez zaizue damutuko eta! ESKUTIK ESKURA Otsailean etorri zen Eskutik eskura proposamenaren lehen atala: olioa. 50 bat herritan eman zen olio bi- doiak eskatzeko aukera eta, prezioak nabarmen gora eginagatik, 9.100 bidoi heldu ziren 3.000 despentsa- tara. Bestela esanda, 45.500 litro. Maiatzean, berriz, kontserba loteak eskatzeko tartea eman genuen eta, berriz ere, ezusteko atsegina: 90.000 kontserba ontzi banatu genituen, ia aurreko ikasturtekoa bikoiztera helduz. Emaitzak bikainak dira: olio eskaerek %50 egin zuten gora eta kontserba loteenek %80. Alabaina, aurrera begira kontuan izateko hutsunea antzeman genuen joan den ikasturtean: Errigoraren planteamendua kanpainotan urte osorako moduko eskaerak egitea bada ere, jende askok ez zuen halakorik egin, eta olio bidoi edo kontserba lote bakarra baino ez zuen es- katu. Hurrengo hilabeteetan, berriz, eskaera berriak jaso genituen; beranduegi. IKASTURTE BERRIARI BEGIRA 2 EKIMENEAN PARTE HARTU DUTEN EKOIZLEAK 2012: 2 2013: 5 2014: 10 2015: 15 300.000€ 1,5M € Milioi eta erditik gorako fluxu ekonomikoa eus- kal lurraldeen artean 300.000€ Nafarroa hegoaldeko euskalgin- tzari laguntzera b a t e t x e t a n egin dute bat E r r i g o r a r e k i n ERRIGORAREN IBILBIDEAREN DATUAK 15.000 eta litro olio ba- natu ditugu 88.000 kontserba ontzi 370.000 ekoizleen mapa
  • 4. Gure ibili laburrean ereindakoaren fruituek indar- berrituta eta beharrezko irakaspenak aterata, heldu zaigu ikasturte berriari kolpatzeko tenorea. Baina, ze helburu ditugu 2015-2016rako? HELBURUAK • Kontsumitzaileei dagokienez: • Jende berria erakarri eta lehendik ekime- nean parte hartze dutenak mantendu behar ditugu. • 20 bat herritan Errigoraren inguruan kontsu- mo komunitateak trinkotzen hasteko pau- suak ematera goaz. • Ekoizleei dagokienez: • Ekimenera ekoizleak gehitzen jarraitu behar dugu. Udazkeneko kanpainan orain arte parte hartu gabeko bost etxe batuko zaizki- gu, eta olioaren zein kontserben kanpainan ere ekoizle gehiagoren parte hartzea izango dugu, eskaintzaren formulei ere beste buelta bat emanez. • Ekoizleek euskararenganako hartzen dituz- ten konpromisoetan sakondu behar dugu. • Errigoraren sareari dagokionez: • Komunitateak osatzeko asmoa dugun he- rrietan Errigorako taldetxoak osatu edo sen- dotu behar ditugu. • Iparraldean hedatu egin behar gara. • Komunikazioari dagokionez: • Nafarroa hegoaldean ekimena ezagutarazi behar dugu. • Errigoraren urte osoko eskaintza irudikatu behar dugu, euskarari puzka eta eskutik es- kura txanponaren aurpegi bi bezala aurkez- tuz. • Errigorak euskarari, elikadura burujabetzari eta lurralde kohesioari egiten dizkion ekar- penen inguruan ilusioa piztu behar dugu. IKASTURTERAKO PLANTEAMENDUA Ikasturtearen eskema bere horretan mantenduko dugu aurtengoan ere. Aurreko bi ikasturteetan egin- dako bidean sakontzera goaz, beraz, Errigoraren erreferentzia momentuak indartu eta ekimena sen- dotuz. URRIA-AZAROA: Funtsean ezer aldatu gabe, Nafar Hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpaina Zazpiak Bat, Sortzen Ikastolen Elkartea eta AEKrekin elkarla- nean landuko da. Euskal Herriko lurralde guztietan izango du zabalpena saskien kanpaina honek. OTSAILA: Nafar hegoaldeko uzta, eskutik eskura olioaren kanpaina. Urte osoko beharrizanen arabe- rako olio eskaria egiteko aukera zabalduko du Errigo- rak ildo hau garatuko den herrietan. MAIATZA: Nafar hegoaldeko uzta, eskutik eskura kontserben kanpaina. Produktu ezberdinen kontser- ba loteak urte osoko kontsumo kantitateetan eska- tzeko aukera eskainiko du Errigorak ildo hau landuko den herrietan. Ekin diezaiogun bada lanari. Bidean ikusiko dugu el- kar. Animo! GOAZEN EGINDAKO BIDEAN SAKONTZERA IKASTURTE BERRIARI BEGIRA 3
  • 6. 5 UDAZKENEKO KANPAINA “... EUSKARARI PUZKA” Aurtengo kanpaina ere Zazpiak bat, Sortzen, AEK eta Ikastolen Elkartearekin elkarlanean garatuko dugu, kanpainan landu beharreko edukiak Hartu eta eman ideiaren inguruan bilduz: • Saskia erosita Nafarroa hegoaldeko kalitatezko produktuak eskuratuko ditu kontsumitzaileak (hartu). • Nafarroa hegoaldeko ekoizleei eta euskalgintzako eragile eta pertsonei ekarpena eginez (eman). Hiru proiektuotara bideratuko da dirua aurtengoan: • Lodosako Ibaialde eta Vianako Erentzun ikasto- la: Bizirik irauteko ezinbesteko duten elkartasun ekonomikoa indartzera. • Erriberako AEK: Egoera ekonomikoa arintzera, beka fondoa handitu eta zabaltzera eta sustapen kanpaina bat garatzera. • D eredua Nafarroa osora zabaltzea bilatzen du- ten ekimenetara. DIRU EKARPENA Saskiaren salneurria 50 eurokoa izango da. Gutxi gorabehera, merkatuan izango lukeen prezioan eskainiko dira produktuak, baina, kasu honetan, jasotakoaren %25 aipatutako proiektuetara bi- deratuko da. SASKIA EKOIZLEAK Aurtengo kanpainan 5 ekoizle berri izango ditugu eta, beraz, 15 izango dira euren produktuak eskaini- ko dizkigutenak: Azpea (Irunberri), Lezaun (Lakar) eta Mendiko (Oibar) upategiak; Bardea (Kaseda), Castillo de Ablitas (Abli- tas), Ekolo (Arroniz) eta La casa del aceite (Cascan- te) olio errotak; Almanaque (Andosilla), Ebron (San Adrian), El Escolar (San Adrian), Iturri (Arroniz), La Churta (Allo), Maria Jesus (Ablitas), Meleta (Menda- bia) eta Pedro Luis (Lodosa).
  • 7. UDAZKENEKO KANPAINA “... EUSKARARI PUZKA” 6 Saskiaren konbinazio desberdinak egongo dira, kasu batzuetan hainbat ekoizlek jarriko baitute produktu bera. Hona hemen produktuen zerrenda: • Ardo beltz botila (Azpea, Lezaun edo Mendiko) • Litro erdiko oliba olio birjina estra botila (Bardea, Castillo de Ablitas, Ekolo edo La casa del aceite) • Melokotoia almibarrean (Almanaque) • Orburuak (Ebron edo Maria Jesus) • Potxak (La Churta edo Maria Jesus) • Kardua (Maria Jesus edo Pedro Luis) • Mahats zukua (Ekolo) • Almendrak (Ntra. Sra. del Rosario) • Pikillo piper ontzi txikia (Iturri) • Pikillo piper ontzi handia (El Escolar edo Meleta) • Zainzuriak (Iturri) • Melokotoi marmelada (Pedro Luis) • Pikillo piper untapana (Almanaque) URRIA 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 1 AZAROA 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 ABENDUA 30 1 2 3 4 5 6 KANPAINA BANAKETA ORDAINKETA • Urrian zehar kanpainarako dena prest. • Urriaren 21ean kanpaina hasiera: pren- tsaurrekoa. • Azaroaren 8a eskaerak jasotzeko azken eguna. • Azaroaren 20-22ko asteburuan auzola- na Ablitasen. • Azaroaren 16 eta 29a bitartean saskien banaketa. • Azaroaren 30a eta abenduaren 6a bi- tartean ordainketak. EGUTEGIA