1. PostIndependentzia > #HanIzanikHonaGara
Dr Igor Calzada
By TransloKal
Academic Entrepreneurship for Policy-Making Publishing
Ekintzailetasun Akademikoa Herrigintzarako
http://www.translokal.com
Eta gaur lurralde independiente bat izango bagina? Gaurtik independentziaren inguruko hurrengo
eguna hausnartzen eta ekintzetan prestatzen hasiko bagina? Hori da PostIndependentzia
(www.PostIndependence.org). Horretarako ezinbestekotzat jotzen du autoreak, beste lurraldeekin
harremanak eta proiektuak aregotuz, munduan nahi dugun lekua, ekintza estrategiko bateratuen bidez
jorratzen hastea.
Europan aldaketa nabariak ematen ari dira lurraldegintzaren erabakitze-eskubide eta
independentziarako balizko aukerak irekiz. Honako liburuak, Euskal Herria, kanpotik, nazioartetik
bistatu nahi izan du, bere aukera eta kontraesan errealak, modu eraikitzaile, eraldatzaile eta ekintzaile
batean proposatuz. Honako hiru galderei erantzunez:
• What’s going on? Independentzia ez da zuria edo beltza den helburu bat, bidea edo prozesua
da ordea. Erabakitze-eskubidea probesteko independentziarako erreferendumek, lurralde
estrategia eta politika pragmatikoekin erkatu behar diren prozesu demokratikoak beharko
lukete izan. Alegia, de facto-zko independentzia batean, gaurko gobernantzako ereduan zein
aspektu aldatu nahi den galdetzean legoke gakoa. Geure eguneroko testuinguruak prestatzen
joatea, diskurtso eta aldarrietatik haratago.
• In the Basque Country? Euskal Herria, lurralde konplexu eta anitza da. Egun, indarkeria
politikoaren aroa ixten ari gara, Post-Violence Politics aroari hasera eman nahirik.
Bizikidetzan, aurrerapausu nabarmenak emate ari den lurraldea bagara ere, plano funtzional
eta programatikoan, Atxagak proposatu zuen Euskal Hiria metafora praktikara eramateko ez
gara gai izan (Euskal Hiria, Euskal Hiri-Eskualde gisa ulertua, www.euskalhiria.org). Alegia,
lurraldegintza zatikatu eta irregular baten konplexutasun anitza kudeatzeko ez gara gai.
Ondorioz, epe motzeko hika-mikek kateatzen dute gure jarduna eta epe luzeko aldarri
idealistetan galtzen gara. Euskal Herria bere inertzia internoen biktima da. Horregatik,
Sarrionandiaren #HanIzanikHonaNaiz mantra praktikan jarri behar dugu Euskal Herrian.
Horretarako ekintzaile TransLoKal-en nazioarteko jarduna bilduz. Nazioarteari irekia eta
etengabe kanpoarekin harremanetan dagoen lurralde iragazkor bat beharko genuke izan.
Kanpoko haize berria barrura eta barruko haize berriak kanpora, etengabeko uztarketan
jorratuz. Liburuak zenbait euskal erakunderen inguruko nazioarteko papera ikertzen du.
Besteak beste: MCC, Euskal Etxeak, Etxepare Institutua, DSS2016, Tabakalera, Clusterrak,
SPRI, etab. Hala ere, pertsonen aldarria egin nahi du autoreak, erakundeak gaindituz.
Hortarako, zenbait euskal autore eta pertsonen testigantza eta ekarpenak ere biltzen ditu,
kanpokoekin elkarrizketan jarriz.
• What for? Mundu akademikotik egiten den ekarpen honek, ikerketa dibulgatibo-estrategiko
bat bada ere; bokazio eraldatzaile eta ekintzailea du %100ean. Honako liburuak, Action
Research ikerketa teknika aplikatu du. Alegia, autoreak 2012tik garatzen darabilen 8
lurralderen konparaketa jasotzen du: Euskal Herria, Katalunia, Eskozia, Islandia, Dublin,
Portland, Oresund eta Liverpool/Manchester. Ondorio nagusia hau izanik: Erakundeen ekintza
baino, euskal ekintzaile translokalen nazioarteko komunitate bat eratu beharko litzateke
Euskal Herriaren independentzia prozesua maila demokratiko gorenarekin bideratzeko. Alegia,
onartutzat ematen bada ere de facto-zko independentzia, gakoa ordea, prozesuaren kalitate
demokratikoan eta eduki estrategikoen lanketa eskalagarrian legoke. Horretarako, joan-etorria
duen etengabeko konparaketa analisia aldarrikatzen du abian den proiektutik:
www.cityregions.org. Honako proiektuak, University of Oxford (UK) -Future of Cities,
COMPAS, InSIS eta Oxford Martin School-, RSA Regional Studies Association, Ikerbasque
eta Eusko Jaurlaritzaren berme zientifiko eta babes instituzionala jaso du.