3. SARRERA
Gaur egungo gizartean teknologiaz inguraturik gaude. Teknologia digital hauek
gizarteko arlo desberdinetan dute eragina, hala nola, hezkuntzan. Hori dela eta, gure
helburua bizi garen pantaila anitzeko gizarte hau aztertzea da.
Hezkuntzan teknologia hauen ondorioz sortu den egoera aztertuko dugu. Horrez
gain, arazo eta egoera hauei aurre egiteko zenbait proposamenen inguruan hitz
egingo dugu.
Azkenik, ”2013ko Horizonte Proiektua” azalduko dugu; teknologiek etorkizunean
hezkuntzan izango duten eragina.
4. KOMUNIKABIDEETARAKO HEZKUNTZA
TEKNOLOGIA DIGITALEN GARAIAN
80. hamarkadan, teknologiak indarrean zeudela adituek uste zuten eskola hautsi
egingo zela eta honek hezkuntzan aldaketa bat sortaraziko zuela. Hala ere,
antzematen zuten iraultza ez da gertatu; izan ere, eskolak indarrean jarraitzen du, eta
teknologiak ez du bertako irakaskuntza formala aldatu.
Honen arrazoietako bat izan da irakasleek ez dituztela teknologiak ikaste-irakaste
prozesuan
erabiltzen,
soilik
material
didaktikoa
prestatzeko
edota
gai
irakaskuntza
eta
administratiboetarako.
Beste
arrazoietako
bat
da
Komunikabideei
buruzko
komunikabideen bidezko irakaskuntza ez direla bereizten. Oso desberdina da
eskola eta eskolaz kanpo teknologiei ematen zaien erabilera. Kontuan hartzen badugu
gazteek eskolaz kanpo teknologiekin ematen duten denbora, ulertzekoa da eskolan
teknologiei ematen zaien erabilera aspergarria eta mugatua iruditzea. Sortzen den alde
honi “bretxa digitala” deritzogu.
Hezitzaileen zeregina alde honi aurre egitea da, haatik zailtasunak dituzte
komunikabideei buruko irakaskuntza gauzatzeko. Ezinbestekoa da “alfabetizazio
digitalerako” era berriak aurrera eramatea.
Beraz, bretxa digitalaren arazoa ikusita, ondorioztatzen dugu teknologiek ez dutela
eskola suntsituko, baizik eta irakaskuntzaren ikuspegi zabalagoa garatzen lagundu
dezakete.
Ikasleengana hurbildu
Gazteek eskolaz kanpo ikaskuntza prozesu informalen bidez ikasten dute, hau da,
saiakuntza errakuntza, esperimentazioa, ikerketa, jolasa, kolaborazioa eta abarren
bidez.
Jolasaren bidez, ikasleek ariketa kognitiboak eta alfabetatuak burutzen dituzte, ondo
pasatzeaz gain. Hori dela eta, eskolek gazteen kultura digitalarekin harremanetan jarri
nahi dira, besteak beste, interes gabeko ikasleak bereganatzeko.
5. Horretarako, normalean, “eduentretenimiento” formula (jolasa eta material didaktikoa
bateratzea) erabiltzen da, baina ez da egokia, zeren material honek garrantzi gehiago
emate dio atal bisuala, formal eta didaktikoari, atal informal eta entretenigarriari baino.
Umeak ez dira formula honen bidez engainatuak izango.
Hortaz, ikasleen kulturan sartzea eta honekiko konpromiso handiagoa hartzea
egokiena da.
Alfabetizazio digitala
Internet edo bestelako komunikabideak erabili nahi baditugu irakasteko, lehendabizi
ikasleei hauen inguruko ezaguera kritikoa transmititu behar diegu. Beraz, alfabetizazio
digital kritiko baten beharra dugu.
Alfabetizazio horretarako, ondorengo elementuak kontuan hartzea komenigarria izango
litzateke.
•
Errepresentazioa:
Hedabideek
errealitatea
ikuspuntu
partikular
batetik
interpretatzen dute. Beraz, ikuspuntu kritiko batetik aztertu behar ditugu
transmititzen dituzten ideologiak eta baloreak.
•
Hizkuntza: Alfabetizazioa hizkuntzaren erabileran eta ulermenean datza.
Hortaz, alfabetizazio digitala komunikabideak ezagutzea eta besteekin elkar
komunikatzea da.
•
Produkzioa: Eragin nabarmena dauka hedabideen igorlea eta mezua. Izan ere,
Komertzializatzeko
(publizitatea,
promozioak
eta
patrozinioa)
eta
komertzializazioarekin zerikusia ez duten ekintzetarako (interes taldeak)
erabiltzen dira erakartzeko helburuarekin.
•
Audientzia: komunikabide berri hauek ezin dira komunikabide zaharrekin
alderatu (adibidez: telebista eta zinema). Beraz, orain arte erabilitako marko
kontzeptuala, baita analisi metodoak ere, irekitzea komenigarria da.
“Gazteen esfera publikoa”
Komunikabideak irakurtzeaz gain, idatzi ere egin behar ditugu. Horretarako, eraikuntza
digitalak egiteko programak sortu dira. Programa hauek ikasleek egindako prozesuari
garrantzia ematen diote, eta teoria eta praktika uztartuz agerian uzten dituzte
6. produkzio jarduerak. Teknologia analogikoak erabiltzen, aldiz, prozesu hau ezkutua
geratzen da.
Programa eta metodo berriekin ikasleen eskolaz kanpoko esperientziak kontuan
hartzen dira, eta ikasleen arteko komunikazioa eta kolaborazioa bultzatzen da. Horrela,
ikasteko zailtasunak dituzten ikasleek beste ikasle batzuekin harremanetan jartzen
dira.
Ikasleen parte hartze aktibo honen ondorioz, “gazteen esfera publikoa” sortu da,
ikasleek teknologia hauen kontrola hartzean datza.
Hezkuntza oso garrantzitsua izan beharko da teknologien demokratizazioa lortzeko.
Horrez gain, teknologien inguruko ikuspegi kritikoa (alfabetizazio digitala) eta hauek
erabiltzeko aukerak zein hauen erabilera egokirako beharrezkoak diren ezagutzak
eskaini beharko luke.
7. PANTAILA UGARIKO GIZARTEA
Duela urte batzuk telebista komunikatzeko tresna gisa erabiltzen zen, gaur egun ordea,
bere erabilerak dibertsifikazio eta transformazio bat jasan du kontestu digital berriei
erantzuteko.
Ikus entzunezko gaiak transmititzeko sistema berrien artean, aipagarriena sare
globalizatu bat da, non telebista eta gainontzeko ikus-entzunezko zerbitzuak dauden.
Sistema berri hauek, telebista ikusteko egoera aldatu dute, gaur egun edonon eta
momentuoro ikus daitekeelako telebista sare inalanbrikoen bidez.
Gaur egun lurralde garatu guztietan, telebistak, ordenagailuak, tabletak, mugikorrak...
aurki ditzakegu eta horrez gain, internet zerbitzuari esker, munduko edozein tokitako
pertsonekin kontaktuan egon gaitezke. Pantailen omnipresentzia honek, bi ondorio
nagusi ditu: alde batetik, gizakiak pantailen aurrean askoz denbora gehiago ematea
eta bestetik, munduarekiko pentsaera aldatzea.
Espainia mailan, ikus-entzunezko baliabideetan egunean 5 ordu igarotzen ditu
pertsona bakoitzak, batez beste. Bizitza mediatiko horri, gehien eragiten diona telebista
da, 1992. urtetik hona igotzen ari den sarea.
Bizitza mediatikoan ematen dugun denboraren erruz, ikusmena gure jarrerak
bideratuko dituen estimuluak sortzeko, geroz eta baliotsuagoa da. Horrek, era berean,
beste sentsumenei garrantzia kentzen die. Zinema ikus-entzunezko baliabide bakarra
zenean, begirada iraunkorra, aldagarria eta isolagarria zen. Gaur egun ordea, pantaila
desberdinen erruz, aldizkakoa, horizontala (pantaila batetik bestera salto egin
daitekeena) eta geldiezina (pantaila batetik bestera mugi daitekeena) da.
Telebistaren progresioa areagotuz joan da, hein batean, ikusleei programa
desberdinetan parte hartzeko aukera eskaintzen zaielako. Taldekatze sistema
desberdinek, edukien plataformak kasu, garrantzi handiagoa hartzen dute programa
beraren muinak baino.
Gaur egun, ikus-entzunezko edukiak edozein momentutan daude eskura. Honek,
edukiak erraz aldatu ahal izatea eta momentukotasuna galtzea dakar, nahiz eta,
irakaskuntzaren ikuspegitik begiratuta, abantaila bihurtzen den, edozein momentutan
ikus-entzunezko edozein sareri heldu ahal diogulako.
Nabigazio eta interaktibitate sistemak, geroz eta berriagoak, egungoagoak eta
erabiltzailearentzat errazagoak dira.
8. Kate bati baino gehiagori arreta jartzeak, hau da, arreta sakabanaketak, gazteen
artean batez ere, dispertzio batzuk eragiten ditu, hala nola: abiadura handiagoa izatea
informazioa hartzeko; arreta baxuagoa izatea, baina aldiberekoa; eduki konplexuagoak
ikasteko nahia izatea. Arreta sakabanaketa honek alde onak eta txarrak ditu. Alde
onen artean esan genezake adimena hobetzen laguntzen duela, txarren kasuan berriz,
adimenaren arreta galarazten duela.
Pantaila ugariko gizarte honek, globalizazio bat sortzen du. Komunikazio sare berriek
ez dute mugarik eta hainbat talde desberdin elkartzen dira aktibitate ezberdinez
gozatzeko (futbolaz, zinemaz, musikaz, bideojokoez, internetez...). Multinazional ugarik
emankizun eskubideak izan nahi dituzte eta horrek hainbat gatazka sortzen ditu.
Ondorengo urteetan telebistak jasango dituen aldaketak ikusleak bilatzen duenari
loturik joango dira, telebista kateen helburua ikusleen zerbitzura egotea baita.
Horretarako etengabeko berrikuntzak eta kreatibitatea erabiliko dira.
Estrategia berriak, hezkuntza komunikabideetan txertatzen dira, kreatibitatea erabiliz,
jendearen parte hartzea eta komunikabideen aktibitatea egungo gizartearen eremu
garrantzitsu izateko.
Diotenez, gizarte global baterako prestatuko gaituzte eta horrek gure inteligentzia maila
indartuko du.
Honek guztiak autonomia propioa begien bitartez, hautematera eta izatera eramango
gaitu, “begiradaren hezkuntza” sortuz.
9. “HORIZONTE PROIEKTUA 2013”
Eskola hezkuntza edizioa (K-12)
Aurten, “Horizonte” izeneko proiektua aurkeztu da. Honek, hurrengo urteetan
hezkuntzan esanguratsuak izango diren zenbait teknologia aipatzen ditu, bakoitzaren
ezaugarri eta erabilera nagusienak azalduz. Proiektuaren atal bat, eskola aldiko
hezkuntzari dagokio (K-12 izenekoa) eta eskoletan eragin handia izango duten 6
teknologia goraipatzen ditu.
Hiru multzotan banatzen zituen Eskola Hezkuntza Edizioak 6 teknologia horiek, habian
jartzeko behar izango duten denboraren arabera. Horizonte deritze multzo horietako
bakoitzari, eta hartzen duten denboraren araberako izenak dituzte. Hona hemen,
Horizonte bakoitzeko teknologia berrien ezaugarri nagusiak.
Hartze hurbileko horizontea (12 hilabete):
o
“Konputazioa hodeian”:
Teknologia berri honi esker, aplikazio eta zerbitzuak guztien eskura egon
daitezke, sarearen bidez.
Hezkuntza instituzioek geroz eta gehiago darabiltzate hodeian funtzionatzen
duten hainbat aplikazio, posta elektronikoa adibidez.
o
“Gailu eramangarrien bidezko ikaskuntza”:
Umeek geroz eta gehiago erabiltzen dituzte gailu eramangarriak eta horrek
errazagoa bihurtzen du honen aplikazioa. Interneten erabileran oinarritzen den
ikaskuntza da, ikasketa, elkarrekintza, eta ekoizpenerako hainbat bide eskaintzen
dituena.
Hezkuntza eremuetan geroz eta ohikoagoa da. Bi dira ikasketa hau gauzatu ahal
izateko eskolek jarrai ditzaketen bideak: “bat bakoitzeko”, eskolak berak gailuak
eskaintzen dituenean; edo “ ekar ezazu zure dispositiboa”, gailuak ikasleek
etxetik dakartzatenean.
Epe Ertaineko Hartze Horizontea (2-3 urte):
10. o
“Ikasketaren analisia”:
Eskolek
ikasleengandik
jasotzen
duten
informazioa
prozesatzen
duen
softwarearen erabileran datza teknologia hau. Modu horretan irakasleak
ikasleengan fokatzea ahalbidetzen du, bakoitzari egokituriko ikaste-irakaste
prozesu eta laguntza eskaintzeko bidea erraztuz.
Azkenaldian, mota honetako softwareak lan orientazio prozesua eraginkorragoa
bihurtzeko asmoz erabiltzen hasiak dira hainbat Hezkuntza Instituzioetan, baita
“coaching” zerbitzua (Ikasle bakoitzarentzako “entrenatzaile” pertsonala delakoa)
eskaintzen dien software eramangarriak ere.
o
“Eduki irekia”:
Hezkuntza Instituzioei ikas materialak eta curriculuma partekatzeko aukera
ematen die, eskoletako ikasleekin eta haien familiekin zehatzago esanda. Hori
horrela izanik, material hori behar dutenei dohainik eskuratu ahal izatea
ahalbidetzen die. Materiala sarean modu irekian partekatzean hura jasotzeko
zailtasunak dituztenen artean zabalduz.
“Eduki irekia” deritzon teknologia honek beraz, hezkuntza gastuak merkatu egiten
ditu, modu berean, ikaskuntza zabalduz. Gainera, ikasleen ikasteko modua
aldatu egiten du, eduki horien artean aukeratzeko gaitasuna garatzeari laguntzen
diolako.
Epe Luzerako Hartze Horizontea (4-5 urte):
o
“3D-ko inprimaketa”:
“Market Bot” industriak eskuragarri bihurtu zuen inprimaketa modu hau, produktu
merkeagoan bihurtu zuenean.
Hezkuntza Instituzioetan, 3 dimentsioetako inprimaketa erabiltzen hasia da,
eredu azkarrak sortzeko, baita curriculumeko hainbat kontzeptu azaltzen dituzten
ereduak sortzeko ere.
o
“Laborategi birtual eta urrutikoak”:
Eskola askok dituzten zientzia laborategien funtzio bera betetzen dute, bizipen
zientifikoak jartzen dituzte Hezkuntza Instituzioen eta bertako ikasleen eskura.
11. Hari gabeko sareen, gailu eramangarrien eta hodeian ezarritako softwarearen
bidez funtzionatzeak ezberdintzen ditu ohiko laborategietatik Hori horrela izanik,
esperimentuak ez dira ingurune erreal batean egiten, irrealean baizik. Ingurunea
erreala ez izateak ordea, abantailak ditu: laborategiko material garestiaren
beharrik ez izatea, material guzti hori erabilgarri eta modu egokian mantentzeko
lanaren beharrik ez izatea… Beraz, ez du eskolarentzako gastu bat suposatzen.
Hurrengo urteetan eragin handiena izango duten teknologia berrien inguruko azterketa
ez ezik, gaur egun, indarrean dauden teknologia erabilienen inguruko ikerketa ere egin
zuten proiektuaren egileek. Ikerketa horren ondorioz, egungo 5 tendentzia
nagusienak goraipatzen zituen zerrenda idatzi zuten:
1. Ikaskuntza hibridoa: Ikasleek ekintza batzuk klasean bertan eta beste batzuk
sarearen bidez egitea ahalbidetzen du, modu horretan bi lan egiteko bideetatik
etekina lor dezaten.
2. Sare sozialak: Geroz eta erabiliagoak dira, ikasle zein irakasleen artean.
Azkenaldian Hezkuntza arloan duten erabilera asko handitu da.
3. Eduki, datu eta errekurtso irekiak: Partekatzeko, kopiatzeko, nahasteko eta
eraldatzeko aukera ematen duten hezkuntza materialak dira, ikaste-irakaste
prozesua gauzatzerakoan oso erabiliak direnak.
4. “Ekar ezazu zure dispositiboa”: Teknologian diru gutxiago gastatu eta behar
dutenen kasuetan soilik erabiltzeko aukera ematen die Hezkuntza zentruei.
Irakasleengan aldaketa eragin du, hezkuntza eremuan debekaturik dauden
hainbat gailuren erabilera ulertu eta horiek bultzatzeko jarrera hartzea eragin
dute.
5. “Internetek irakaslearen rola zalantzan jarri du”: Umeek interneten
informazioa topatu, ulertu, maneiatu eta aukeratzeko gaitasuna garatzea
eskolaren ardura bihurtu da, irakaslearen ardura.
12. BIBLIOGRAFIA
•
Buckingham, David. La educación para los medios en la era de la tecnologia
digital. Instituto para la educación, Univesidad de Londres.
•
Consorcio de Nuevos Medios (2013) Proiecto Horizonte 2013
•
Perez Tornero, Jose Manuel (2008).La sociedad multipantallas: retos para la
alfabetizacion mediatica. Barcelona