Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
Beharrezko aukera zuzen
1. Tutoretza jarduera bat: ZIRT EDO ZART
Ikasleak biribilean eserita daudela, esparru bat bitan banatuko dugu soka
batekin edo klarionarekin lurrean marra bat eginda. Tutoreak galdera bat egingo
du, ikasle bakoitzak bi erantzun posibleen artean bat aukeratu dezan.
Erantzunaren arabera, ikasleak alde batera edo bestera joango dira. Ezin da
inor erdian geratu. Tutoreak, gero, idatziko du nortzuk dauden alde batean eta
nortzuk bestean.
Dinamikari etekin handiagoa atera nahi izanez gero, honela segitu dezakegu:
• Esparruko alde berean dauden bi ikasle elkarrizketan jarriko ditugu,
berdin erantzuteko arrazoiak zein izan diren elkarri azaltzeko.
• Kontrako aukerak egin dituzten bi ikasleri eztabaidatzeko eskatuko
diegu, ezberdin erantzuteko arrazoiak zein izan diren elkarri azaltzeko.
Honelako galderak egin ditzakegu:
1. Bizitzeko, zer duzu nahiago: landa ingurua ala hiria?
2. Oporretan joateko, zer duzu nahiago: hondartza ala mendia?
3. Zer duzu nahiago: lagunekin ibili ala ordenagailuan txateatu?
4. Zer duzu nahiago: zinema ala telebista?
5. Zer duzu nahiago: kirola egin ala kirola telebistan ikusi?
6. Zure ustez, eskubide berberak dauzkagu gizonezkook eta emakumezkook?
7. Zure ustez, kentzen diete lana etorkinek espainolei edo euskaldunei?
8. Zure ustez, emakumeek egin behar dituzte etxeko lanak?
9. Zure ustez, begirunez tratatu behar ditugu adineko pertsonak?
10. Zure ustez, gaixotasuna da homosexualitatea?
11. Zure ustez, emakume batek tratu txarrak jasan baditu, merezita zeukalako
izan da?
12. Zure ustez, dibertigarria da adarra jotzen ibiltzea edo jendeari ezizenak
ipintzea?
13. Asko kezkatzen zaitu zure itxura fisikoak?
14. Iazko ikasturtean, nolako jarrera izan zenuen: ona ala txarra?
15. Iazko ikasturtean, zenbateraino saiatu zinen: asko ala gutxi?