SlideShare una empresa de Scribd logo
1 de 5
LEHEN HEZKUNTZAKO IRAKASLE BEZALA , ZEIN FORMAKUNTZA TEKNOLOGIKOA BEHAR
DUGU?

        IKTak gure bizitzaren parte dira eta gero eta gehiago eraldatzen dituzte eremu guztiak,
hala nola Hezkuntza. IKTak ez dira soilik informatzeko eta komunikatzeko tresnak, jada
informazioa eta datuak sortzeko, elkarrekin eratzeko, adierazteko eta pentsatzeko ere balio
dute.

        Eskola teknologia horiek txertatzeko eremu egokia da, izan ere, teknologia horiek
tresna egokiak izan daitezke ikasle autonomo, arduratsu, sortzaile, aktibo eta kritiko bat sortze
aldera. Hori horrela, ukaezina da irakasle eta ikasleen artean rol aldaketa bat eman behar dela
eta hainbat gaitasun lortu behar dituztela:

        Beraz, irakasle batek eduki beharreko gaitasunak honako hauek dira:

    1. Lanbide arloko garapena eta kudeaketa: IKT ak erabiliz, inprimakiak egiten,
        kalifikazioak aurkezten...jakin beharko du.Horretarako formakuntza ezinbestekoa da.
    2. Didaktika, pedagogia eta curriculuma: irakasleak bere lanari dagozkion gaitasunen
        ebaluaketak hartzen ditu barne.
    3. Herritartasun digitala: irakaslearen jarrera eta izaerari dagokio; ikasle arduratsu eta
        autonomoak prestatzea da bere eginbeharra.

    Ikasleak ere, ordea, beste hainbat gaitasun eduki behar ditu:

    1. Trebetasun teknologikoak: IKT en erabilpenari dagokio. Ikasleak teknologia berri hauek
        modu egoki batean erabiltzen jakin behar du eta hauen arriskuez jabetu behar du.
    2. Bizitza osorako ikaskuntza: IKT en aurrean ikasleek jarrera ireki eta ikertzailea izan
        behar dute bere indar eta ahuleziez ohartuz.
    3. Herritartasun digitala: ikasleek IKT en aurrean jarrera kritiko eta gogoetatsua izan
        behar du arauak errespetatuz.

        XXI. mendeko haur eta gazteok teknologiarekin jaio eta hezi gara eta horregatik,
baliabide gehiago ditugu kanpoko informazioa azkar jasotzeko eta teknologiaren erabilera
hobeto menperatzen dugu. Helduek, aldiz, aurrerapen teknologikoak direla eta behar
teknologikoak izan dituzte. Horregatik, teknologia berriak ez dituzte guk bezain ondo
menperatzen. Garbi dago, gaur egungo ikasleek ez dutela antzik orain dela hamarkada
batzuetako ikasleekin. Ikasleak aldatu egin dira eta irakasleek garbi izan behar dute
metodologia eta edukiak aldatu beharko dituztela irakaskuntza-ikaskuntza esanguratsua eman
ahal izateko.
Hau dela eta, irakasle bat IKTen aurrean konpetentea izateko beharrezkoa da
multialfabetizazio gaitasuna. Hau ondorengo hiru alfabetizazioak barneratzen direnean lortuko
da:

      1. Ikus-entzunezko alfabetizazioa: entzundako, ikusitako eta irakurritako informazio
          guztia kritikatzen, analizatzen eta berria sortzean datza.
      2. Alfabetizazio digitala edo teknologikoa: irakasleak tresna teknologiko ezberdinak
          erabiltzen jakin beharko du eta hauen funtzionamendua ezagutu.
      3. Alfabetizazio    informazionala:    informazioa     aurkitzen,   ebaluatzen,    erabiltzen,
          komunikatzen eta berria sortzeko gaitasuna da. Bestalde, beharrezko informazioa eta
          beharrezkoa ez dena bereizten jakin beharko du.

      Multialfabetizazioak dimentsio ezberdinak ditu; hala nola, instrumentala (hardware eta
softwarearen erabilera egokia ), kognitiboa (informazioa bilatu, interpretatu, analizatu eta
birsortu), sozio aktitudinala (teknologiaren erabilera egokia sustatu beharren arabera; ez
teknofilia eta teknofobia) eta axiologikoa (informazioa etikoki eta kritikoki analizatzea).

      IKTetan oinarritutako ikaskuntza emanez hainbat gaitasun lortzen dira:

      1. Internet erabiliz informazioa aurkitu, analizatu, ulertu eta ondorioak atera.
      2. Informazioa adierazi eta komunikatu blogen, wikien … bidez.
      3. Elkarrekintza e-mailak, foroak, bideokonferentziak … erabiliz.

      IKTen aurrean, ordea, irakasleek irakaskuntzan erronka berri batzuk izango dituzte:

      1. Teknologia berri hauei esker, ikasleek informazio gehiegi dute eta irakaslearen
          zeregina izango da ikasleei laguntzea informazioa birsortzen, horrela informazioa
          ulertu eta esanahia izan dezan. Beharrezkoa ez den informazioa eta beharrezkoa dena
          bereizten, analizatzen … lagundu beharko die.
      2. Irakaslea ez da jada jakintza iturri bakarra izango. Horregatik, ikasleek hobeto
          maneiatzen dute teknologia eta honek irakasleari autoritatea ken liezaioke. Ondorioz,
          irakasleak egoera honekin bizitzen jakin beharko du.
      3. Irakasleak informazioa transmititzeaz baino gehiago jarduerak planifikatzen jakin
          beharko du ordenagailuen bitartez egin ahal izateko.
      4. Irakasleak ikaslea kontrolatzen eta gestionatzen jakin beharko du.
Ze tresna teknologikoek lagundu egiten gaituzke lankidetza moduan
ikasteko?



        Egungo teknologia dela eta, ikasle eta irakasleek hauek erabili ditzakete irakaskuntza
prozesuan. Hori horrela, Estatu Batuetako hainbat eskoletan honen inguruko proiektu baten
ezarpena egin dute, “Proiecto de las Esccuelas para el Pensamiento”, hain zuzen ere. Proiektu
honetan teknologiaren bitartez haurren pentsamendua lantzen da batez ere.Hori horrela,
proiektuan teknologia lau alderdi nagusitan erabiltzen dela esan dezakegu.

        Alde batetik, teknologia hau erreminta gisa erabiliko da; adibidez, arazo bat
planteatzerako unean, haurrek arazoa modu dinamikoago batean azaltzen badiegu, errazago
ulertuko dute, hau da, askotan testu bat erabili beharrean bideo bat, internet…erabiliz gero,
haurrak atentzio gehiago jartzen du eta errazago ulertzen du. Gainera, teknologia honek
materiala berriro behatzeko aukera ematen digu eta ondorioz, arazoari konponbidea emateko
bide anitzagoak ireki.

        Ukaezina da, beraz, teknologia errekurtso izango dela irakaskuntza prozesuan eta
honek aukera desberdinak emango dizkigula, izan ere, programa informatiko anitzak direla eta,
hauek andamio izan daitezke. Hala ere, hau ez da programa informatikoetara mugatzen,
interneta ere oso baliagarria baita.

        Bestalde, teknologia hau errekurtso izateaz gain, gure ezagutzak etengabe eraikitzeko
ere balio dute gure gogoeta bultzatuz, honek sarritan errepasoak egitera eramaten baikaitu.
Hala ere, esan beharra dago, irakasleek ere errekurtso hauek erabiltzen dituztela
ebaluatzerako garaian eta hau transmititzerako garaian. Irakasleek ordenagailu bidez
ebaluatzen ditu eta datuak bertan sartuz, ikasle bakoitzaren garapena behatu lezake, horrela,
zehaztutako helburuak lortu dituen jakiteko eta hau ikasleei helarazteko.

         Teknologia berri honek komunitateak sortzeko aukerak ere eman dizkigu, eta honek,
beste ikasleengandik informazioa lortzea ahalbidetzen digu lanak burutzerako unean, besteak
beste. Honetaz gain, komunitate hauek ikasgelatik haratago joaten dira eta helduei egoera
azaltzeko edota beste kide batzuekin bideokonferentziak egiteko aukera ere ematen digu;
baita irakasleei ere. Gainera, irakasleen arteko komunitateak sortzeko aukera ere badagoenez,
irakasleek beraien artean informazioa elkartrukatuko dute beraien ezagutza ere zabalduz.

IKASKUNTZA KOLABORATIBOA ETA IKT-AK

       Ikt- ak geletara gehitzean, kontuan izan behar dugu hauen eragin teknologikoa, baina
batez ere, eragin pedagogikoa. Ikt hauek pedagogikoki geletara nola gehitu diren jakiteko,
prespektiba desberdinak behatu behar dira.

         1.     Ikt hauen erabilera konduktistan, irakaskuntza prozesua perspektiba mekaniko
baten eta ezagutzen barnerapenen entrenamenduan datza eta horretarako, gai bat lantzerako
orduan, galdera erantzunezko ariketak burutzen dira ikasleari bere erritmoan ikasten lagunduz.
         2.     Ordenagailuetan oinarritutako ikaskuntza kooperatiboa ere badugu. Honek,
disciplina artekotzat hartzen du ezagutzen aplikazioa eta horretarako, oso garrantzitsua da
talde bateko parte hartzaileen arteko koordinazioa. Beraz, lan koordinatua da ezagutza honen
oinarri.
         3.     Prozesu kolaboratiboak (CSCL) ere baditugu. Hauek, gaitasunen garapen
indibiduala edo taldekoa bultzatzen du gai berriak lantzeko unean ikasleek beraien artean
eztabaidatuz eta arazoei soluzioa bilatuz. Horrela, kontzeptu berriak ikasteaz gain, ikasle
bakoitza bere ikaskuntzaren jabe izango da. Bertan, teknologia eta sare sozialak erabiltzen dira
aipatutakoa bultzatzeko.

        Prozesu kolaboratiboetaz jardutean, beharrezkoa da kooperazioa eta balaborazioa
bereiztea, biek jatorri desberdinak baitituzte.

               Irakaskuntza kooperatiboa talde txikietako jardunean oinarritzen da. Elkarrekin
jardunez helburu berdinak lortzean datza. Hau lortzeko ordea, beharrezkoa da ezaugarri
batzuk izatea bakoitzaren ahalegina taldearen arrakasta sustatzeko aurrea- aurre jardutea,
norberaren eta taldearen ardura izatea, gaitasun sozialen erabilera zuzena egitea elkar
fidatzeko eta talde bezala pentsatzea. Ikaskuntza kooperatiboan, irakasleak hartzen ditu
erabakiak eta ikasleak aurreratuak izan behar dute. Irakaskuntza mota hau egokiagoa litzateke
oinarrizko ezagutzak lantzeko.
               Irakaskuntza kolaboratiboan, aldiz, taldeak erabakiak hartzeko autonomia
gehiago du eta egokiagoa da ikasten hasi berriak diren ikasleekin jarduteko. Irakaskuntza mota
hau arrazonamendua lantzeko erabiltzen da batez ere.

        Prozesu kolaboratiboak direla eta, aipatzekoa da psikologiaren aztarnak dituela eta
aztarna hauek ez direla indibidualki aztertu behar. Hauek, erabakiak hartzen bideratzen
gaituzten ekintza hezitzaileak eratzen dituzte. Psikologiak egindako iradokizunek,
irakaskuntzari buruzko ikuspegi ireki bat izateko lagundu digute, beti ere, prozesu hezitzaile
gisa.

        Irakaskuntza prozesu hezitzaile baten barnean gertatzen da eta arazo nagusia,
errekurtso teknologikoak behar pedagogiko guztiei erantzuna emateko gai denean azalduko
da. Horretarako, ezaugarri jakin batzuk bete behar dira: teknologiak, ikasleen heziketan hauen
prozesu mentalak eta sozialak erraztu behar ditu; ariketak eta edukiak ezin dira itxiak izan;
metodologia etikan oinarritu behar da.

        Prozesu kolaboratibo bat martxan jartzeko, hainbat pausu jarraitu behar dira:

   1.   Testuinguruaren analisia egin behar da (inguruaren ezaugarriak, ikasleenak…)
   2.   Metodologiaren aukeraketa (estrategiak…)
   3.   Errekurtso teknologikoak aukeratu.
   4.   Prozesuaren planifikazioa (prozesua, ikasleen ebaluazioa eta diseinuaren ebaluazioa).
   5.   Ebaluazio irizpideak zehaztu.
   6.   Produkzioa (beharrezko materiala prestatu, sortu…)
   7.   Diseinua martxan jartzea.
   8.   Behaketaren ondorioak ateratzea.

       Hau aurrera eramateko teknika desberdinak ditugu, baita errekurtso teknologiko
desberdinak ere. Azken hauek hainbat ezaugarri izan behar dituzte, ala nola, erabilera errez
eta efikazekoak izatea, materialen berrerabilpena bultzatzea,materiala organizatzen laguntzea,
ikasleen ebaluazioa erraztea, prozesuaren ebaluazioa erraztea, tutoretza eta komunikazio
eraginkorra izaten laguntzea…

        Gaur egun erreminta ugari ditugu irakasle eta ikasleen artean dokumentuak
partekatzeko, ikaskuntza unitateak zehazteko, unitate didaktikoak interpretatu eta praktikan
jartzeko… Hala ere wiki- etan zentratu gara. Software hau sinplea izateaz gain, irakasleari
plataforma bere beharren arabera aldatzeko aukera ematen dio.

        Ebaluazioari dagokionez, teknologia berri hau dela eta, egungo errealitate hau ere
aztertu behar dela ukaezina da. Hori horrela, analisiari esker datu desberdinak behatzen dituen
ebaluazio sistema bat pentsatu beharko da. Datu hauek aztertzeko, bera, datu kualitatibo eta
kuantitatiboak behatu beharko ditugu. Datu kualitatiboak behaketaren bidez irakasleak lortzen
dituen horiek dira, hau da, ikaslea eta hauen ariketen martxa zehazten ditu. Hau aztertzeko,
irakasleak galdeketak, behaketak eta gelako eztabaidak behatuko ditu. Baina teknologia
geletan sartzean. Informazio berri bat du irakasleak behatzeko, kuantitatiboa litzatekeena.
Irakasleak teknologiari esker ikasleek egindakoa behatuko du. Ebaluazio hau gauzatzean, lan
handia eskatzen du eta irakaslea prest egon beharko da.



Gela eta IKT- ak: Praktika ona

        Praktina ona aurrera eramateko ondorengo ezaugarriak ezinbestekoak dira: ikasleen
aurrezagutzak eta izaera kontuan izan behar dira eta hauek, zer ikasi behar duten jakin behar
dute. Irakasleak haurren motibazioa eta jakin mina piztu beharko du lankidetza, parte hartzea
eta lan kooperatiboa bultzatuz. Irakaslearen helburuak ere zehatzak izan behar dira eta
ikasleek hauek jakin behar dituzte. Irakaslea moderatzailea izango da eta errealitatearekin
lotutako egoerak planteatu beharko ditu.

        Curriculumean, ikasleek lortu beharreko gaitasunak dira oinarri eta hori horrela,
pertsona gizaki moduan garatzeko garrantzitsuak direnak aipatzen ditu. Gaitasun orokor hauek
hezkuntza-testuinguru guztietan ikasten dira eta oinarrizko hezkuntzarako eta bai bizitza osoan
zehar ikasteko prozesurako balio dute. Ondorengoak dira landu beharreko oinarrizko
gaitasunak:



       Arduraz eta autonomiaz bizitzen ikastea.
       Ikasten eta pentsatzen ikastea.
       Hizkuntza ofizialetan, eta, gutxienez, atzerriko hizkuntza batean hitz egiten ikastea.
       Elkarbizitzen ikastea.
       Pertsona gisa garatzen ikastea.
       Egiten eta ekiten ikastea.

Más contenido relacionado

La actualidad más candente

Aldizkari proiektua
Aldizkari proiektuaAldizkari proiektua
Aldizkari proiektua4superneskak
 
IKT erabilera ona (hausnarketa)
IKT erabilera ona (hausnarketa)IKT erabilera ona (hausnarketa)
IKT erabilera ona (hausnarketa)Enara Perez
 
Ik tak, eskuntza aireberritzeko aitzakia
Ik tak, eskuntza aireberritzeko aitzakiaIk tak, eskuntza aireberritzeko aitzakia
Ik tak, eskuntza aireberritzeko aitzakiaanetxu8
 
Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko konpetentzia – Mar...
Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko konpetentzia – Mar...Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko konpetentzia – Mar...
Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko konpetentzia – Mar...txiotxio
 
IKTen eragina gaur egungo EAEn
IKTen eragina gaur egungo EAEnIKTen eragina gaur egungo EAEn
IKTen eragina gaur egungo EAEnoseco
 
Irakasle eta ikasleentzako gaitasun mapak
Irakasle eta ikasleentzako gaitasun mapakIrakasle eta ikasleentzako gaitasun mapak
Irakasle eta ikasleentzako gaitasun mapakJavi Echarri
 
Aurkezpena azkena
Aurkezpena azkenaAurkezpena azkena
Aurkezpena azkenaikt46lh
 

La actualidad más candente (16)

Aldizkari proiektua
Aldizkari proiektuaAldizkari proiektua
Aldizkari proiektua
 
IKT Sintesiak
IKT SintesiakIKT Sintesiak
IKT Sintesiak
 
IKT sintesia
IKT sintesiaIKT sintesia
IKT sintesia
 
IKT erabilera ona (hausnarketa)
IKT erabilera ona (hausnarketa)IKT erabilera ona (hausnarketa)
IKT erabilera ona (hausnarketa)
 
Ikt Power Point
Ikt Power PointIkt Power Point
Ikt Power Point
 
Ik tak, eskuntza aireberritzeko aitzakia
Ik tak, eskuntza aireberritzeko aitzakiaIk tak, eskuntza aireberritzeko aitzakia
Ik tak, eskuntza aireberritzeko aitzakia
 
Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko konpetentzia – Mar...
Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko konpetentzia – Mar...Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko konpetentzia – Mar...
Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko konpetentzia – Mar...
 
TXOSTENA
TXOSTENATXOSTENA
TXOSTENA
 
Aldizkari apdf
Aldizkari apdfAldizkari apdf
Aldizkari apdf
 
IKTen eragina gaur egungo EAEn
IKTen eragina gaur egungo EAEnIKTen eragina gaur egungo EAEn
IKTen eragina gaur egungo EAEn
 
Aldizkaria
AldizkariaAldizkaria
Aldizkaria
 
Irakasle eta ikasleentzako gaitasun mapak
Irakasle eta ikasleentzako gaitasun mapakIrakasle eta ikasleentzako gaitasun mapak
Irakasle eta ikasleentzako gaitasun mapak
 
Azken irakurketa ikt
Azken irakurketa iktAzken irakurketa ikt
Azken irakurketa ikt
 
Salami
SalamiSalami
Salami
 
IKT eta EMOZIOAK
IKT eta EMOZIOAKIKT eta EMOZIOAK
IKT eta EMOZIOAK
 
Aurkezpena azkena
Aurkezpena azkenaAurkezpena azkena
Aurkezpena azkena
 

Destacado

Actividad de los sentidos.
Actividad de los  sentidos.Actividad de los  sentidos.
Actividad de los sentidos.vivimari
 
Publizitate eta HHPP Sarrera 2. Gaia
Publizitate eta HHPP Sarrera 2. GaiaPublizitate eta HHPP Sarrera 2. Gaia
Publizitate eta HHPP Sarrera 2. Gaiakatixa
 
Resultats natathlon 1
Resultats natathlon 1Resultats natathlon 1
Resultats natathlon 1lapel
 
Zure minutu bat utziko zeniguke?
Zure minutu bat utziko zeniguke?Zure minutu bat utziko zeniguke?
Zure minutu bat utziko zeniguke?esusperregi
 

Destacado (6)

Actividad de los sentidos.
Actividad de los  sentidos.Actividad de los  sentidos.
Actividad de los sentidos.
 
Paynters 11
Paynters 11Paynters 11
Paynters 11
 
Fitxa teknikoa
Fitxa teknikoaFitxa teknikoa
Fitxa teknikoa
 
Publizitate eta HHPP Sarrera 2. Gaia
Publizitate eta HHPP Sarrera 2. GaiaPublizitate eta HHPP Sarrera 2. Gaia
Publizitate eta HHPP Sarrera 2. Gaia
 
Resultats natathlon 1
Resultats natathlon 1Resultats natathlon 1
Resultats natathlon 1
 
Zure minutu bat utziko zeniguke?
Zure minutu bat utziko zeniguke?Zure minutu bat utziko zeniguke?
Zure minutu bat utziko zeniguke?
 

Similar a Siiintesia

From digital an audiovisual competence tomedia competence
From digital an audiovisual competence tomedia competenceFrom digital an audiovisual competence tomedia competence
From digital an audiovisual competence tomedia competenceikasizhazi
 
Hezkuntza berrikuntza eta ikt-en erabilera
Hezkuntza berrikuntza eta ikt-en erabileraHezkuntza berrikuntza eta ikt-en erabilera
Hezkuntza berrikuntza eta ikt-en erabileraNoelia Izquierdo
 
Iktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzanIktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzanMaitane Zumeta
 
Iktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzanIktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzanMaitane Zumeta
 
Iktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzanIktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzanMaitane Zumeta
 
1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzanleirexilban
 
1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzanleirexilban
 
Leire silvan 1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
Leire silvan 1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzanLeire silvan 1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
Leire silvan 1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzanAtzerrikohizkuntza
 
Iktak blogera bidaltzeko pdf
Iktak blogera bidaltzeko pdfIktak blogera bidaltzeko pdf
Iktak blogera bidaltzeko pdfniinbee
 
Ikt hezkuntza praktika
Ikt hezkuntza praktikaIkt hezkuntza praktika
Ikt hezkuntza praktikaMaitanePrieto
 
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak eta hausnarketa
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak eta hausnarketaIk tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak eta hausnarketa
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak eta hausnarketaJanireRaya
 
Leire silvan 1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
Leire silvan 1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzanLeire silvan 1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
Leire silvan 1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzanAtzerrikohizkuntza
 
1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzanleirexilban
 

Similar a Siiintesia (20)

From digital an audiovisual competence tomedia competence
From digital an audiovisual competence tomedia competenceFrom digital an audiovisual competence tomedia competence
From digital an audiovisual competence tomedia competence
 
Hezkuntza berrikuntza eta ikt-en erabilera
Hezkuntza berrikuntza eta ikt-en erabileraHezkuntza berrikuntza eta ikt-en erabilera
Hezkuntza berrikuntza eta ikt-en erabilera
 
Iktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzanIktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzan
 
Iktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzanIktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzan
 
Iktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzanIktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzan
 
1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
 
1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
 
Leire silvan 1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
Leire silvan 1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzanLeire silvan 1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
Leire silvan 1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
 
Eskola 2.0 laburpena
Eskola 2.0 laburpenaEskola 2.0 laburpena
Eskola 2.0 laburpena
 
Gaitasun digitalak. LH.
Gaitasun digitalak. LH.Gaitasun digitalak. LH.
Gaitasun digitalak. LH.
 
Ikt power point
Ikt power pointIkt power point
Ikt power point
 
Todo
TodoTodo
Todo
 
Iktak blogera bidaltzeko pdf
Iktak blogera bidaltzeko pdfIktak blogera bidaltzeko pdf
Iktak blogera bidaltzeko pdf
 
Webquest
WebquestWebquest
Webquest
 
Ikt hezkuntza praktika
Ikt hezkuntza praktikaIkt hezkuntza praktika
Ikt hezkuntza praktika
 
Irakaskuntza jarduera egokien
Irakaskuntza jarduera egokienIrakaskuntza jarduera egokien
Irakaskuntza jarduera egokien
 
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak eta hausnarketa
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak eta hausnarketaIk tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak eta hausnarketa
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak eta hausnarketa
 
Leire silvan 1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
Leire silvan 1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzanLeire silvan 1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
Leire silvan 1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
 
1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
 
E learning 2.0
E learning 2.0E learning 2.0
E learning 2.0
 

Más de lauburu4

Fitxa teknikoa
Fitxa teknikoaFitxa teknikoa
Fitxa teknikoalauburu4
 
Mapa kontzeptuala
Mapa kontzeptualaMapa kontzeptuala
Mapa kontzeptualalauburu4
 
Ikt ko mapa kontzeptuala
Ikt ko mapa kontzeptualaIkt ko mapa kontzeptuala
Ikt ko mapa kontzeptualalauburu4
 
Mapa web-20
Mapa web-20Mapa web-20
Mapa web-20lauburu4
 
Ikt landareak
Ikt landareakIkt landareak
Ikt landareaklauburu4
 
Ikt landareak
Ikt landareakIkt landareak
Ikt landareaklauburu4
 
Mapa kontzeptuala ikt
Mapa kontzeptuala iktMapa kontzeptuala ikt
Mapa kontzeptuala iktlauburu4
 
ikt-ko presentazioa
ikt-ko presentazioaikt-ko presentazioa
ikt-ko presentazioalauburu4
 

Más de lauburu4 (11)

Fitxa teknikoa
Fitxa teknikoaFitxa teknikoa
Fitxa teknikoa
 
Mapa kontzeptuala
Mapa kontzeptualaMapa kontzeptuala
Mapa kontzeptuala
 
Ikt ko mapa kontzeptuala
Ikt ko mapa kontzeptualaIkt ko mapa kontzeptuala
Ikt ko mapa kontzeptuala
 
Eskola
EskolaEskola
Eskola
 
Lauburu4
Lauburu4Lauburu4
Lauburu4
 
Youtube
YoutubeYoutube
Youtube
 
Mapa web-20
Mapa web-20Mapa web-20
Mapa web-20
 
Ikt landareak
Ikt landareakIkt landareak
Ikt landareak
 
Ikt landareak
Ikt landareakIkt landareak
Ikt landareak
 
Mapa kontzeptuala ikt
Mapa kontzeptuala iktMapa kontzeptuala ikt
Mapa kontzeptuala ikt
 
ikt-ko presentazioa
ikt-ko presentazioaikt-ko presentazioa
ikt-ko presentazioa
 

Siiintesia

  • 1. LEHEN HEZKUNTZAKO IRAKASLE BEZALA , ZEIN FORMAKUNTZA TEKNOLOGIKOA BEHAR DUGU? IKTak gure bizitzaren parte dira eta gero eta gehiago eraldatzen dituzte eremu guztiak, hala nola Hezkuntza. IKTak ez dira soilik informatzeko eta komunikatzeko tresnak, jada informazioa eta datuak sortzeko, elkarrekin eratzeko, adierazteko eta pentsatzeko ere balio dute. Eskola teknologia horiek txertatzeko eremu egokia da, izan ere, teknologia horiek tresna egokiak izan daitezke ikasle autonomo, arduratsu, sortzaile, aktibo eta kritiko bat sortze aldera. Hori horrela, ukaezina da irakasle eta ikasleen artean rol aldaketa bat eman behar dela eta hainbat gaitasun lortu behar dituztela: Beraz, irakasle batek eduki beharreko gaitasunak honako hauek dira: 1. Lanbide arloko garapena eta kudeaketa: IKT ak erabiliz, inprimakiak egiten, kalifikazioak aurkezten...jakin beharko du.Horretarako formakuntza ezinbestekoa da. 2. Didaktika, pedagogia eta curriculuma: irakasleak bere lanari dagozkion gaitasunen ebaluaketak hartzen ditu barne. 3. Herritartasun digitala: irakaslearen jarrera eta izaerari dagokio; ikasle arduratsu eta autonomoak prestatzea da bere eginbeharra. Ikasleak ere, ordea, beste hainbat gaitasun eduki behar ditu: 1. Trebetasun teknologikoak: IKT en erabilpenari dagokio. Ikasleak teknologia berri hauek modu egoki batean erabiltzen jakin behar du eta hauen arriskuez jabetu behar du. 2. Bizitza osorako ikaskuntza: IKT en aurrean ikasleek jarrera ireki eta ikertzailea izan behar dute bere indar eta ahuleziez ohartuz. 3. Herritartasun digitala: ikasleek IKT en aurrean jarrera kritiko eta gogoetatsua izan behar du arauak errespetatuz. XXI. mendeko haur eta gazteok teknologiarekin jaio eta hezi gara eta horregatik, baliabide gehiago ditugu kanpoko informazioa azkar jasotzeko eta teknologiaren erabilera hobeto menperatzen dugu. Helduek, aldiz, aurrerapen teknologikoak direla eta behar teknologikoak izan dituzte. Horregatik, teknologia berriak ez dituzte guk bezain ondo menperatzen. Garbi dago, gaur egungo ikasleek ez dutela antzik orain dela hamarkada batzuetako ikasleekin. Ikasleak aldatu egin dira eta irakasleek garbi izan behar dute metodologia eta edukiak aldatu beharko dituztela irakaskuntza-ikaskuntza esanguratsua eman ahal izateko.
  • 2. Hau dela eta, irakasle bat IKTen aurrean konpetentea izateko beharrezkoa da multialfabetizazio gaitasuna. Hau ondorengo hiru alfabetizazioak barneratzen direnean lortuko da: 1. Ikus-entzunezko alfabetizazioa: entzundako, ikusitako eta irakurritako informazio guztia kritikatzen, analizatzen eta berria sortzean datza. 2. Alfabetizazio digitala edo teknologikoa: irakasleak tresna teknologiko ezberdinak erabiltzen jakin beharko du eta hauen funtzionamendua ezagutu. 3. Alfabetizazio informazionala: informazioa aurkitzen, ebaluatzen, erabiltzen, komunikatzen eta berria sortzeko gaitasuna da. Bestalde, beharrezko informazioa eta beharrezkoa ez dena bereizten jakin beharko du. Multialfabetizazioak dimentsio ezberdinak ditu; hala nola, instrumentala (hardware eta softwarearen erabilera egokia ), kognitiboa (informazioa bilatu, interpretatu, analizatu eta birsortu), sozio aktitudinala (teknologiaren erabilera egokia sustatu beharren arabera; ez teknofilia eta teknofobia) eta axiologikoa (informazioa etikoki eta kritikoki analizatzea). IKTetan oinarritutako ikaskuntza emanez hainbat gaitasun lortzen dira: 1. Internet erabiliz informazioa aurkitu, analizatu, ulertu eta ondorioak atera. 2. Informazioa adierazi eta komunikatu blogen, wikien … bidez. 3. Elkarrekintza e-mailak, foroak, bideokonferentziak … erabiliz. IKTen aurrean, ordea, irakasleek irakaskuntzan erronka berri batzuk izango dituzte: 1. Teknologia berri hauei esker, ikasleek informazio gehiegi dute eta irakaslearen zeregina izango da ikasleei laguntzea informazioa birsortzen, horrela informazioa ulertu eta esanahia izan dezan. Beharrezkoa ez den informazioa eta beharrezkoa dena bereizten, analizatzen … lagundu beharko die. 2. Irakaslea ez da jada jakintza iturri bakarra izango. Horregatik, ikasleek hobeto maneiatzen dute teknologia eta honek irakasleari autoritatea ken liezaioke. Ondorioz, irakasleak egoera honekin bizitzen jakin beharko du. 3. Irakasleak informazioa transmititzeaz baino gehiago jarduerak planifikatzen jakin beharko du ordenagailuen bitartez egin ahal izateko. 4. Irakasleak ikaslea kontrolatzen eta gestionatzen jakin beharko du.
  • 3. Ze tresna teknologikoek lagundu egiten gaituzke lankidetza moduan ikasteko? Egungo teknologia dela eta, ikasle eta irakasleek hauek erabili ditzakete irakaskuntza prozesuan. Hori horrela, Estatu Batuetako hainbat eskoletan honen inguruko proiektu baten ezarpena egin dute, “Proiecto de las Esccuelas para el Pensamiento”, hain zuzen ere. Proiektu honetan teknologiaren bitartez haurren pentsamendua lantzen da batez ere.Hori horrela, proiektuan teknologia lau alderdi nagusitan erabiltzen dela esan dezakegu. Alde batetik, teknologia hau erreminta gisa erabiliko da; adibidez, arazo bat planteatzerako unean, haurrek arazoa modu dinamikoago batean azaltzen badiegu, errazago ulertuko dute, hau da, askotan testu bat erabili beharrean bideo bat, internet…erabiliz gero, haurrak atentzio gehiago jartzen du eta errazago ulertzen du. Gainera, teknologia honek materiala berriro behatzeko aukera ematen digu eta ondorioz, arazoari konponbidea emateko bide anitzagoak ireki. Ukaezina da, beraz, teknologia errekurtso izango dela irakaskuntza prozesuan eta honek aukera desberdinak emango dizkigula, izan ere, programa informatiko anitzak direla eta, hauek andamio izan daitezke. Hala ere, hau ez da programa informatikoetara mugatzen, interneta ere oso baliagarria baita. Bestalde, teknologia hau errekurtso izateaz gain, gure ezagutzak etengabe eraikitzeko ere balio dute gure gogoeta bultzatuz, honek sarritan errepasoak egitera eramaten baikaitu. Hala ere, esan beharra dago, irakasleek ere errekurtso hauek erabiltzen dituztela ebaluatzerako garaian eta hau transmititzerako garaian. Irakasleek ordenagailu bidez ebaluatzen ditu eta datuak bertan sartuz, ikasle bakoitzaren garapena behatu lezake, horrela, zehaztutako helburuak lortu dituen jakiteko eta hau ikasleei helarazteko. Teknologia berri honek komunitateak sortzeko aukerak ere eman dizkigu, eta honek, beste ikasleengandik informazioa lortzea ahalbidetzen digu lanak burutzerako unean, besteak beste. Honetaz gain, komunitate hauek ikasgelatik haratago joaten dira eta helduei egoera azaltzeko edota beste kide batzuekin bideokonferentziak egiteko aukera ere ematen digu; baita irakasleei ere. Gainera, irakasleen arteko komunitateak sortzeko aukera ere badagoenez, irakasleek beraien artean informazioa elkartrukatuko dute beraien ezagutza ere zabalduz. IKASKUNTZA KOLABORATIBOA ETA IKT-AK Ikt- ak geletara gehitzean, kontuan izan behar dugu hauen eragin teknologikoa, baina batez ere, eragin pedagogikoa. Ikt hauek pedagogikoki geletara nola gehitu diren jakiteko, prespektiba desberdinak behatu behar dira. 1. Ikt hauen erabilera konduktistan, irakaskuntza prozesua perspektiba mekaniko baten eta ezagutzen barnerapenen entrenamenduan datza eta horretarako, gai bat lantzerako orduan, galdera erantzunezko ariketak burutzen dira ikasleari bere erritmoan ikasten lagunduz. 2. Ordenagailuetan oinarritutako ikaskuntza kooperatiboa ere badugu. Honek, disciplina artekotzat hartzen du ezagutzen aplikazioa eta horretarako, oso garrantzitsua da
  • 4. talde bateko parte hartzaileen arteko koordinazioa. Beraz, lan koordinatua da ezagutza honen oinarri. 3. Prozesu kolaboratiboak (CSCL) ere baditugu. Hauek, gaitasunen garapen indibiduala edo taldekoa bultzatzen du gai berriak lantzeko unean ikasleek beraien artean eztabaidatuz eta arazoei soluzioa bilatuz. Horrela, kontzeptu berriak ikasteaz gain, ikasle bakoitza bere ikaskuntzaren jabe izango da. Bertan, teknologia eta sare sozialak erabiltzen dira aipatutakoa bultzatzeko. Prozesu kolaboratiboetaz jardutean, beharrezkoa da kooperazioa eta balaborazioa bereiztea, biek jatorri desberdinak baitituzte.  Irakaskuntza kooperatiboa talde txikietako jardunean oinarritzen da. Elkarrekin jardunez helburu berdinak lortzean datza. Hau lortzeko ordea, beharrezkoa da ezaugarri batzuk izatea bakoitzaren ahalegina taldearen arrakasta sustatzeko aurrea- aurre jardutea, norberaren eta taldearen ardura izatea, gaitasun sozialen erabilera zuzena egitea elkar fidatzeko eta talde bezala pentsatzea. Ikaskuntza kooperatiboan, irakasleak hartzen ditu erabakiak eta ikasleak aurreratuak izan behar dute. Irakaskuntza mota hau egokiagoa litzateke oinarrizko ezagutzak lantzeko.  Irakaskuntza kolaboratiboan, aldiz, taldeak erabakiak hartzeko autonomia gehiago du eta egokiagoa da ikasten hasi berriak diren ikasleekin jarduteko. Irakaskuntza mota hau arrazonamendua lantzeko erabiltzen da batez ere. Prozesu kolaboratiboak direla eta, aipatzekoa da psikologiaren aztarnak dituela eta aztarna hauek ez direla indibidualki aztertu behar. Hauek, erabakiak hartzen bideratzen gaituzten ekintza hezitzaileak eratzen dituzte. Psikologiak egindako iradokizunek, irakaskuntzari buruzko ikuspegi ireki bat izateko lagundu digute, beti ere, prozesu hezitzaile gisa. Irakaskuntza prozesu hezitzaile baten barnean gertatzen da eta arazo nagusia, errekurtso teknologikoak behar pedagogiko guztiei erantzuna emateko gai denean azalduko da. Horretarako, ezaugarri jakin batzuk bete behar dira: teknologiak, ikasleen heziketan hauen prozesu mentalak eta sozialak erraztu behar ditu; ariketak eta edukiak ezin dira itxiak izan; metodologia etikan oinarritu behar da. Prozesu kolaboratibo bat martxan jartzeko, hainbat pausu jarraitu behar dira: 1. Testuinguruaren analisia egin behar da (inguruaren ezaugarriak, ikasleenak…) 2. Metodologiaren aukeraketa (estrategiak…) 3. Errekurtso teknologikoak aukeratu. 4. Prozesuaren planifikazioa (prozesua, ikasleen ebaluazioa eta diseinuaren ebaluazioa). 5. Ebaluazio irizpideak zehaztu. 6. Produkzioa (beharrezko materiala prestatu, sortu…) 7. Diseinua martxan jartzea. 8. Behaketaren ondorioak ateratzea. Hau aurrera eramateko teknika desberdinak ditugu, baita errekurtso teknologiko desberdinak ere. Azken hauek hainbat ezaugarri izan behar dituzte, ala nola, erabilera errez
  • 5. eta efikazekoak izatea, materialen berrerabilpena bultzatzea,materiala organizatzen laguntzea, ikasleen ebaluazioa erraztea, prozesuaren ebaluazioa erraztea, tutoretza eta komunikazio eraginkorra izaten laguntzea… Gaur egun erreminta ugari ditugu irakasle eta ikasleen artean dokumentuak partekatzeko, ikaskuntza unitateak zehazteko, unitate didaktikoak interpretatu eta praktikan jartzeko… Hala ere wiki- etan zentratu gara. Software hau sinplea izateaz gain, irakasleari plataforma bere beharren arabera aldatzeko aukera ematen dio. Ebaluazioari dagokionez, teknologia berri hau dela eta, egungo errealitate hau ere aztertu behar dela ukaezina da. Hori horrela, analisiari esker datu desberdinak behatzen dituen ebaluazio sistema bat pentsatu beharko da. Datu hauek aztertzeko, bera, datu kualitatibo eta kuantitatiboak behatu beharko ditugu. Datu kualitatiboak behaketaren bidez irakasleak lortzen dituen horiek dira, hau da, ikaslea eta hauen ariketen martxa zehazten ditu. Hau aztertzeko, irakasleak galdeketak, behaketak eta gelako eztabaidak behatuko ditu. Baina teknologia geletan sartzean. Informazio berri bat du irakasleak behatzeko, kuantitatiboa litzatekeena. Irakasleak teknologiari esker ikasleek egindakoa behatuko du. Ebaluazio hau gauzatzean, lan handia eskatzen du eta irakaslea prest egon beharko da. Gela eta IKT- ak: Praktika ona Praktina ona aurrera eramateko ondorengo ezaugarriak ezinbestekoak dira: ikasleen aurrezagutzak eta izaera kontuan izan behar dira eta hauek, zer ikasi behar duten jakin behar dute. Irakasleak haurren motibazioa eta jakin mina piztu beharko du lankidetza, parte hartzea eta lan kooperatiboa bultzatuz. Irakaslearen helburuak ere zehatzak izan behar dira eta ikasleek hauek jakin behar dituzte. Irakaslea moderatzailea izango da eta errealitatearekin lotutako egoerak planteatu beharko ditu. Curriculumean, ikasleek lortu beharreko gaitasunak dira oinarri eta hori horrela, pertsona gizaki moduan garatzeko garrantzitsuak direnak aipatzen ditu. Gaitasun orokor hauek hezkuntza-testuinguru guztietan ikasten dira eta oinarrizko hezkuntzarako eta bai bizitza osoan zehar ikasteko prozesurako balio dute. Ondorengoak dira landu beharreko oinarrizko gaitasunak:  Arduraz eta autonomiaz bizitzen ikastea.  Ikasten eta pentsatzen ikastea.  Hizkuntza ofizialetan, eta, gutxienez, atzerriko hizkuntza batean hitz egiten ikastea.  Elkarbizitzen ikastea.  Pertsona gisa garatzen ikastea.  Egiten eta ekiten ikastea.