SlideShare una empresa de Scribd logo
1 de 41
Descargar para leer sin conexión
MUNDUKO ALTXORRAREN BILA


    OTARRAK taldea (32-07)
              Jolas-Ikas. Lehen Hezkuntzako Gradua.
                    Tutorea: Aingeru Gutierrez-Cabello




                                                         2012-13
Egileak: Ainhoa Onsalo
        Eider Ordoki
        Nuria Oyarzabal
       Idoia Oyarzabal




DONOSTIAKO IRAKASLEEN UNIBERTSITATE       ESKOLA
Munduko altxorraren bila 2


-LABURPENA/ RESUMEN/ ABSTRACT



       Lan honetan bigarren zikloko umeentzat zuzenduta dagoen jolas eta hau
azaltzeko bideoaren nondik norakoa eta funtzionamendua azaltzen dugu. Gure jolasak
Munduko altxorraren bila izena du eta bere helburu nagusia umeengan elkartasuna,
elkar laguntza, kultura artekotasuna eta kooperazioaren baloreak helaraztea da. Jolasa
edozein lekutan eta edonorekin egin daitekeena da, eta irekia da adin ezberdinetako
umeengan, frogen zailtasunak kontuan hartuta. Gure kasuan, lau froga nagusi daude eta
garrantzitsuena, froga bakoitza igarotzeko bakoitzean baten azalpena eta laguntza
beharrezkoa dela da. Horrela, altxorraren burutapenean, umeek besteen kulturarekiko
informazioa barneratzen dute, ezberdintasunaz aberastuz. Azkenean, altxorra aurkitzen
dute, nahiz eta gure helburua altxor ikusezin horretaz umeak konturaraztea den,
besteengandik    ikasi   dutena     azpimarratuz.    Gaur    egungo     egoera    ikusita,
kulturartekotasuna, kooperazioa eta materialismoaren alorrak landu nahi izan ditugu,
umeentzat hauen jardun egokia irakatsiz.



       En este trabajo se explicita el funcionamiento del vídeo, al igual que la
descripción del juego, el cual está dirigido a los niños del segundo ciclo. Nuestro juego
se denomina “En busca del tesoro del mundo” y su propósito es fomentar los valores de
elkartasuna, cooperación e interculturalidad. Este juego se puede realizar en cualquier
lugar y personas, y es abierto en cuanto a la edad de los niños, teniendo en cuenta la
complicación de las pruebas. En nuestro caso, hay cuatro pruebas principales y lo
esencial es que en cada una es necesaria la ayuda y explicación de un integrante. Así,
pensando en el tesoro, los niños obtienen información acerca de otras culturas,
enriqueciéndose de sus diferencias. Al final, encuentran el tesoro, aunque nuestro
propósito es sacar a la luz ese tesoro invisible, el cual es lo que han aprendido mientras
estaban realizando el juego, en concreto, subrayando lo que han aprendido de los demás,
además de los valores. Teniendo en cuenta el momento y situación que vivimos hoy en
día, hemos querido trabajar los aspectos de la interculturalidad, la cooperación y el
materialismo, enseñando a los niños su conveniente trato.
Munduko altxorraren bila 3


       This work explains the functioning of a video and a game that is managed to
children between 8 and 10 years old. Our game is called “Finding the treasure of the
world” and it has like objective to communicate the values of teamwork,
interculturality, mutual aid and solidarity. The game doesn´t need any particular place
and the age of the participants can change, changing the difficulty of the events. In our
case, there are fou different questions or games and where each of this finished one of
us explain something about the solution helping each other, like that we own our
particular treasure, that we call the hidden treasure. Finally, we find the treasure but we
don´t show it, because we want to emphasise what we learn from each other. Regarding
the situation from now a day, we go into the interculturality, teamwork and materialism
and with this game we want to show them what the best way to act is.
Munduko altxorraren bila 4


AURKIBIDEA



 1.     SARRERA ......................................................................................................... 5



 2.     EGUNEROKOA ................................................................................................ 6



 3.     JOLASA .......................................................................................................... 25



               Hausnarketa .............................................................................................. 25



               Helburuak ................................................................................................. 25



           Deskripzioa (argazkiak sartu) ........................................................................ 26



           Ezaugarriak ................................................................................................... 28



           Balore atxikiak .............................................................................................. 28



           Nori zuzendua ............................................................................................... 28



 4.     BIDEOA .......................................................................................................... 29



      Besteen emaitzak ................................................................................................. 38



 5.     ETORKIZUNARI BEGIRA ONDORIOAK..................................................... 38



 6.     ERABILITAKO INFORMAZIO-ITURRIAK .................................................. 40
Munduko altxorraren bila 5




   1. SARRERA


       Hasiera batean, moduluko lanaren ideia azaldu zigutenean, pixka bat galduta
geunden, ez baikenekien ondo nondik heldu lanari ez eta nondik hasi ere. Egun batzuk
pentsatzen eman ondoren, ideia desberdinak pentsatzen hasi ginen. Horien artean,
munduaren joko bat egin bakoitzeko jolasak aurkeztuz bertan, hezkuntza-sistemaren
konparaketa hautsiz, haurrek aukera berdinak dituztela aldarrikatzen duen jolas
modukoa eta beste hainbat ere. Azkenean, altxorraren bila jolasa eredu bezala hartzea
erabaki genuen baina oraindik ez geneukan argi zein gairi lotuta egongo zen. Ondo
pentsatu   ondoren,    ikuspegi    didaktiko    eta   entretenigarri     batetik   begiratuz,
kulturartekotasunaren gaian sakontzeko, munduko altxorraren bila bururatu zitzaigun,
haurrak munduko kultura desberdinak ikasiko dituztelarik, era alai, dinamiko,
kooperatibo eta parte hartzaile batean.



       Munduko altxorraren bila jolasa, bigarren zikloko haurrei zuzendua dagoen
jolasa da. Bertan, munduko kultura ezberdinen inguruko informazioa ikusi eta ikasi
daiteke. Horrela, frogetan mundu guztiko kulturen inguruko galderak egin genituen.
Horiek, euren artean oso desberdinak dira, eta gure helburuetako bat, haurrek gauza
berriak ikasteaz gain, herrialdeen desberdintasun horien kontzientzia hartzea da,
ikuspegi positibo eta aberasgarri batetik begiratuz, errespetua, azal kolore, kultura, edo
beste edozeren gainetik dagoela garbi edukiz.
Munduko altxorraren bila 6




          2. EGUNEROKOA
      ç
                        Otarrak                                   Saioa: Urriak 28
TALDEA:
                    X   Eider Ordoki                              Noiz hasi: 17:00
Taldekideak                                                       Noiz bukatu: 19:30
                        Ainhoa Onsalo

Idazkaria (X)           Nuria Oyarzabal

                        Idoia Oyarzabal



 1.- JORRATUTAKO GAIAK
 Praktiketan geundenez, docs bidez komunikatu ginen. Bertan, hainbat gai jorratu genituen,
 zehazki, arroparen kontua eta zirriborroko tutorearen zuzenketak egin eta zalantzak horrekiko
 argitu, jolasaren nondik norako zehaztu azkenean.

 2.- ADOSTUTAKOAK
 Bakoitzaren arropa zein zein erabaki genuen eta denak ados gelditu ginen. Gainera, zirriborroa
 zuzentzeko modua adostu genuen, denen artean jolasarekiko alorrak osatuz.

 3.- ZEREGINAK ETA EPEAK
 Bakoitzak bere arropa prestatu beharra zeukan unibertsitatera bueltatu orduko eta zirriborroa
 tutoreari bidaltzeko zeregina burutu genuen.

 4.- JAZOERAK
 Tutoreari zirriborroa bidali genion eta ez zen arroparekiko inongo arazorik egon. Bakoitzak berea
 denborarako prestatua zeukan.

 5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK
 Hausnarketak egin genituen jolasaren inguruan tutorearen zalantzak ikusita. Aurkezlea nor izango
 zen, egongo ote zen pentsatu genuen, kartela umeek nola ikusiko zutenean aukera desberdinak
 ikusi genituen, adibidez kartela ikustea edo denek batera ikustea iragarkia telebistan edo..
 garrantzitsuena hartzaileek ulertzea zen. Beraz, kartela egitearen erabakia egokiena iruditu
 zitzaigun.
Munduko altxorraren bila 7




                                Otarrak
      TALDEA:
                                                                           Saioa: Azaroak 18
                                 Eider Ordoki
                            X
      Taldekideak                                                          Noiz hasi:    17:00
                                 Ainhoa Onsalo
                                                                           Noiz bukatu: 19:30
      Idazkaria (X)              Nuria Oyarzabal

                                 Idoia Oyarzabal

1.- JORRATUTAKO GAIAK

Kasu honetan ere, docs bidez komunikatu ginen, praktiketan geunden eta. Gainera, sare sozialen bidez elkartzeko
momentuak zehaztu genituen. Gai nagusia frogak zehaztea izan zen, gainetik ideia orokorra baitgenuen, baina ez
genuen leku bakoitzeko galderarik pentsatu.

2.- ADOSTUTAKOAK

Proba bakoitza nola izango zen eta bakoitzean zer agertuko zen adostu genuen. Arabian iritzi desberdinak zeuden,
baina azkenean egokia iruditu zitzaigun bertako idazkerari buruzko galdera jartzea, desberdina delako.

3.- ZEREGINAK ETA EPEAK

Bakoitzak berari dagokion herrialdeko galderarik egokiena pentsatu beharra zeukan praktiketatik bueltatu orduko.
Gaia gutxi gorabehera herrialde bakoitzean prestatuta zegoen, baina galdera zehatza bakoitzak bere kabuz pentsatu
beharra zuen, hala nola, Mexikoan bagenien gastronomiaren inguruan izango zela, baina galdera Eiderrek pentsatu
behar izan zuen, baita galderaren edukiak nola egin ere.

4.- JAZOERAK

Bakoitzak bere probak prestatu zituen eta ez zen aparteko arazorik egon.

5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK

Frogetan ideia desberdinak zeuden, frogen zailtasuna, umeentzat baitziren, zer eduki sartu probetan…. Ez zen
zeregin erraza izan baina azkenean frogak desberdinak izan zitezen eta leku bakoitzeko ezaugarriak erakusteko,
frogak pentsatu genituen. Dantzak, gastronomia, idazkera eta sinismenaren gaiak erakargarrienak eta bitxienak
zirela iruditu zitzaigun.
Munduko altxorraren bila 8




                           Otarrak                                  Saioa: Azaroak 28
 TALDEA:
                       X   Eider Ordoki                             Noiz hasi:   09:00
 Taldekideak                                                        Noiz bukatu: 11:30
                           Ainhoa Onsalo

 Idazkaria (X)             Nuria Oyarzabal

                           Idoia Oyarzabal



1.- JORRATUTAKO GAIAK
Gaurkoan plastikako edukien inguruko gaiak jorratu genituen. Kartela nola egin, zerekin egin eta berau
prestatzen aritu ginen. Frogak eta mapak ere burutu genituen.

2.- ADOSTUTAKOAK
Kartela nola prestatu adostu genuen, plastilinaren bidez eta bestea idatziz eginez. Mapak zaharrak egin
nahi genituenez, hori nola lortu ez genekien eta azkenean kafearekin bustita lortuko genuela pentsatu
genuen. Azkenik, frogak idatziz jarriko genituela adostu genuen, Mexikokoan argazkiak ere jarriz,
audiobisualagoa eginez proba hau.

3.- ZEREGINAK ETA EPEAK
Hurrengorako bakoitzak bere mapa zatia kafean pasata prestatu beharra zeukan eta frogak
plastifilatzeko epea ere jarri genuen.

4.- JAZOERAK
Hurrengorako egin beharrekoak burututa genituen. Horrela, beste edukietan jarraitzeko arazorik ez
genuen.

5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK
Hausnarketa desberdinak egin genituen gai honetan. Kartela erakargarri nola egin, eta azkenean
plastilinarekin egin genuen, nahiz eta brilloak erabiltzea ere pentsatu genuen. Gainera, mapak zaharrak
bihurtzeko moduen inguruan hausnartu genuen, sepiaz ordenagailutik inprimatuz, nahiz eta azkenean,
kafea erabiltzea errealistagoa eta egokiagoa iruditu zitzaigun.
Munduko altxorraren bila 9




                         Otarrak                                    Saioa: Azaroaren 29a
TALDEA:
                     X   Eider Ordoki                               Noiz hasi:     14:00
Taldekideak                                                         Noiz bukatu: 17:00
                         Ainhoa Onsalo

Idazkaria (X)            Nuria Oyarzabal

                         Idoia Oyarzabal




1.- JORRATUTAKO GAIAK
Musikaren nondik norakoa, arropak, plastikako azken ukituak bukatu.

2.- ADOSTUTAKOAK
Leku bakoitzeko musika pixka bat nola egin eta prestatu pentsatu dugu eta plastikako materialetan
zerekin egin, eta nola adostu dugu.

3.- ZEREGINAK ETA EPEAK
Mapak etxean bukatu ostiralerako, kartela ostiralerako bukatu, arropa ostiralerako prestatu

4.- JAZOERAK
Hurrengo egunerako gauzak ekarri genituen.

5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK
Arropari buruz hausnartu genuen, nola nabaritu dadin nongoak garen, musikan zer transmititu nahi
genuen ere zehaztu genuen, bakoitzaren iritzi desberdinak kontuan harturik…
Munduko altxorraren bila 10




                          Otarrak                                Saioa: Azaroaren 30
TALDEA:
                      X   Eider Ordoki                           Noiz hasi:    14:00
Taldekideak                                                      Noiz bukatu: 19:00
                          Ainhoa Onsalo

Idazkaria (X)             Nuria Oyarzabal

                          Idoia Oyarzabal

1.- JORRATUTAKO GAIAK
Bideoaren prestakuntza, sekuentzien desberdintzea, planoak eta anguluak pentsatu, aurkezlea eta
umeak nola antolatu eta esan beharrekoa zehaztu eta bideoa grabatu.

2.- ADOSTUTAKOAK
Grabatzeko lekua adostu genuen, nola egin sekuentzia bakoitza, bakoitzaren eginbeharrak sekuentzia
bakoitzean, arropak eta anbientazioa. Ondoren, bideoa grabatu genuen gauza horiek kontuan
harturik.

3.- ZEREGINAK ETA EPEAK
Hurrengorako gauzak eraman astelehenerako bi probak grabatzeko gauzak eraman eta esan
beharrekoa pentsatu

4.- JAZOERAK
Ez zen gertakari bitxirik gertatu. Eperako bakoitzak bere lanak eginak zituen, gauzak ordurako
prestatuz.

5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK
Lekuaren inguruan, ez genuen oso argi non egin, leku lasai bat nahi baikenuen. Hala ere, azkenean
lekuak ondo pentsatu ditugu eta paisai politak aukeratu ditugu. Gainera, bideoan atera beharreko
haurren kopuruari buruz hausnarketak egin genituen, ea horiek beharrezkoak ziren pentsatuz.
Azkenean, ideia ona iruditu zitzaigun eta umeen sekuentzia ahalik eta azkarren grabatu genuen,
umeak ez denbora askoz molestatzeko.
Munduko altxorraren bila 11




                         Otarrak                                     Saioa: Urriak 10
TALDEA:
                         Eider Ordoki                                Noiz hasi: 9:00
Taldekideak                                                          Noiz bukatu: 10:00
                     X   Ainhoa Onsalo

Idazkaria (X)            Nuria Oyarzabal

                         Idoia Oyarzabal

 1.- JORRATUTAKO GAIAK
 Lan modularrari hasiera emateko garia dela iruditu zaigu eta liburutegian elkartu gara lana zerren
 inguruan egingo dugun adosteko. Lehenik eta behin, lan modularraren helburua eta irizpideak zein
 diren ikusi ditugu eta ondoren proposamen ezberdinak botatzen hasi gara.

 2.- ADOSTUTAKOAK
 Lan modularraren gaia zein izango den adostu dugu. Altxorraren bila jokoa izango dela zehaztu
 dugu, non bertan herrialde desberdinetako haurrek hartuko duten parte. Jolasaren nondik norakoak
 eta frogak zehaztu hasi gara.

 3.- ZEREGINAK ETA EPEAK
 Biharko, bakoitzak bere herrialdearen inguruko froga zein izango den pentsatu behar dugu. Zer
 motatako froga izango den zehaztu dugu, galdera, dantza.. baina ez ditugu zehaztasunez erabaki.
 Horiek, bihar egingo ditugu.

 4.- JAZOERAK
 Proposamen asko egon dira, eta egia esan hasieran ideia bat genuen baina jolas moduan
 adierazteko zailegia iruditzen zitzaigun eta lan asko zuen jolasa, beraz askoz ere sinpleagoa egitea
 erabaki dugu.

 5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK
 Talde proposamen asko egon dira eta azkenean bat bestea baino gehiago gustatzen zaigu.
 Bakoitzak bere gustuak ditu, baina jolasak izan behar dituen irizpideak kontuan izanik pozik
 gelditu gara izan dugun ideiarekin. Orain, ideia hori garatu eta aurrera eramatea falta zaigu.
Munduko altxorraren bila 12




                          Otarrak                                   Saioa: Urriak 12
 TALDEA:
                          Eider Ordoki                              Noiz hasi: 9:00
 Taldekideak                                                        Noiz bukatu:11:00
                      X   Ainhoa Onsalo

 Idazkaria (X)            Nuria Oyarzabal

                          Idoia Oyarzabal


1.- JORRATUTAKO GAIAK
Atzoko aukeratutako jolasa garatzen hasi gara. Grabaketa egiten hasi baino lehen, jolasaren
inguruan erabaki beharreko gauzak eztabaidatu eta idatzi ditugu.


2.- ADOSTUTAKOAK
Jolasaren sekuentziak egiten hasi gara. Bakoitzak herrialde bateko froga ekarri du eta altxorraren
bila jolasa frogetan oinarritzen dela kontuan izanik, frogaz froga joan gara sekuentziak
erabakitzen. Hirugarren frogaraino egin dugu.

3.- ZEREGINAK ETA EPEAK
Bihar frogen sekuentzia guztia amaitzeko gelditu gara eta ondoren, grabaketaren inguruko hainbat
gauza zehaztuko ditugu.


4.- JAZOERAK
Ez dugu inolako arazo edo jazoerarik izan. Talde osoa elkar lanean oso ondo aritu gara.

5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK
Hasierako ideiarekin oso pozik geunden baina orain, ideia hori garatzen hasi garela, gero eta
gusturago gaude aukeraturiko lanarekin eta erabat motibatuta gaude. Grabaketarekin hasteko
irrikan gaude.
Munduko altxorraren bila 13



                  Otarrak
TALDEA:
                   Eider Ordoki
                                                                     Saioa: Urriak 15
Taldekideak X      Ainhoa Onsalo
                                                                     Noiz hasi: 9:00
Idazkaria (X)      Nuria Oyarzabal
                                                                     Noiz bukatu: 11:00
                   Idoia Oyarzabal


1.- JORRATUTAKO GAIAK
Atzo hasitako sekuentziak amaitu ondoren, lanaren sarrera eta jolasaren nondik norakoak idatziz
zehaztu ditugu.


2.- ADOSTUTAKOAK
Sekuentzia guztiak egin ditugu. Horren ondoren, bideo edo grabaketaren nondik norakoak zehaztu
eta jolasaren detaileak ere zehaztu ditugu. Horiek denak txostenean joango direla kontuan izanik,
jolasaren inguruko sarrera bat idatzi dugu, hau da, jolasaren txostenari hasiera eman diogu.

3.- ZEREGINAK ETA EPEAK
Orain praktiketara goaz, eta praktiketatik bueltan grabaketa martxan jartzeko asmoa dugu, beraz
erabiliko ditugun jantziak eta grabatuko dugun tokia zehaztu behar ditugu. Horretarako, Urriak 28
docsen gelditu gara. Bertan, txostenean zenbait detaile zuzendu edo hobeto zehaztu eta jantzien
inguruan hitz egingo dugu. Praktiketatik bueltarako jantziak prestatzeko denbora izan dezagun.

4.- JAZOERAK
Gaurkoan ez dugu arazorik izan. Gehien kosta zaiguna, praktiketako garaian noiz geldituko garen
zehaztea izan da. Bakoitzak bere ordutegiak ditu eta zaila da guztiak bat egitea.

5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK
Bideo eta jolasaren nondik norakoak ia erabakita daude eta gustuko ideia dugu, nahiz eta
grabaketa guk nahi bezala aterako den edo ez beldurra izan.
Munduko altxorraren bila 14



                         Otarrak                                    Saioa: Urriak 11
TALDEA:
                         Eider Ordoki                               Noiz hasi: 9:00
Taldekideak                                                         Noiz bukatu: 11:00
                     X   Ainhoa Onsalo

Idazkaria (X)            Nuria Oyarzabal

                         Idoia Oyarzabal



1.- JORRATUTAKO GAIAK
Jolasean plastikako zein material erabili behar ditugun erabaki dugu.




2.- ADOSTUTAKOAK
Altxorraren bila jolasak, beste edozein jolasek baina material gutxiago behar du plastikaren
arloan. Hala ere, gauza batzuk beharrezkoak dira. Altxorra bilatzeko mapak eta               frogak
irakurtzeko kartelak behar dira. Horretaz gain, guk kalean iragarki batean ikusten dugunez, hori
ikusteko pankarta edo anuntzio handi bat egin behar dugu eta azkenik, guk erabili behar ditugun
jantziak. Nahiz eta etxeko trapuekin egin, plastikako baliabide gisa kontsideratzen da.

3.- ZEREGINAK ETA EPEAK
Oraingoz, gaur materiala hartu dugu plastika gelatik eta nahiz eta gauzak egiten eta prestatzen
hasi, ez dugu bukatu. Hurrengo batean amaituko dugula erabaki dugu.


4.- JAZOERAK
Ez dugu inolako arazorik izan. Segituan aukeratu ditugu beharrezkoak ditugun materialak.

5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK
Materialak aukeratu eta jolasa gero eta garbiago dugu. Grabatzeko ia dena prest daukagu eta pozik
gaude.
Munduko altxorraren bila 15



                         Otarrak                                  Saioa: Abenduak 3
TALDEA:
                         Eider Ordoki                             Noiz hasi: 09:00
Taldekideak                                                       Noiz bukatu: 11:30
                         Ainhoa Onsalo

Idazkaria (X)        x   Nuria Oyarzabal

                         Idoia Oyarzabal




1.- JORRATUTAKO GAIAK
Bideo grabaketarekin jarraitu genuen kasu honetan Donostin. Geratzen ziren sekuentziak amaitu
genituen


2.- ADOSTUTAKOAK
Grabatzeko lekua adostu genuen eta zein sekuentzi erabili behar genituen ere. Grabaketarako esan
beharreko gauzak pentsatu eta nork esan antolatu genuen.


3.- ZEREGINAK ETA EPEAK
Grabatu beharreko sekuentzia guztiak amaitu ditugunez musikarekin jarraitzea adostu genuen.




4.- JAZOERAK
Ideia ezberdin asko genituen baina oso zaila zen guztia 3 minututan egitea beraz zenbait gauza
alde batera utzi behar izan genituen.
5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK
Egin ditugun grabaketak nahiko simpleak izan arren, egin dugunarekin gustora geratu gara
jendeari bidali nahi dizkogun mezuak nahiko argi geratzen direla pentsatzen baitugu.
Munduko altxorraren bila 16



                            Otarrak                                   Saioa: Abenduak 4
  TALDEA:
                            Eider Ordoki                              Noiz hasi: 14:00
  Taldekideak                                                         Noiz bukatu: 17:00
                            Ainhoa Onsalo

  Idazkaria (X)        x    Nuria Oyarzabal

                            Idoia Oyarzabal




1.- JORRATUTAKO GAIAK
Adostu genuen moduan, musika grabatzen hasi ginen. Mexikoko musikarekin hasi ginen eskolako
kide batzuen laguntzarekin eta zein musika arabiar aukeratu pentsatu genuen.


2.- ADOSTUTAKOAK
Zein abesti jo eta bakoitzak zein instrumentu izango duen adostu.




3.- ZEREGINAK ETA EPEAK
Hurrengo egunean musikarekin jarraitzea adostu genuen, euskaldunarekin eta indiarrarekin.




4.- JAZOERAK
Musika mexikarrarentzat abesti bat genuen pentsatuta baina aldatu egin behar izan genuen
instrumentuekin ez baigenekigun zein letra zuen. Beraz irakasle eta zenbait ikasleen laguntzarekin
beste abesti bat egin genuen.


5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK
Mexikoko abestia aldatu arren oso ongi geratu zaigu instrumentu ezberdinekin eta musika
arabiarra oso zaila dela jotzea iruditu zaigunez youtube web orrian aurkitu dugun abesti bat
aukeratzea pentsatu dugu.
Munduko altxorraren bila 17




                          Otarrak                                 Saioa: Abenduak 5
TALDEA:
                          Eider Ordoki                            Noiz hasi:      09:00
Taldekideak                                                       Noiz bukatu: 13:00
                          Ainhoa Onsalo

Idazkaria (X)         x   Nuria Oyarzabal

                          Idoia Oyarzabal




 1.- JORRATUTAKO GAIAK
 Musika euskalduna aukeratu eta indiarrarentzat guk asmatutako bat grabatu genuen.




 2.- ADOSTUTAKOAK
 Musika indiarrarentzat zein intrumentu erabiliko ditugun eta bakoitzak zein izango duen pentsatu.
 Musika euskaldunarentzat abestia aukeratu eta zein joko zuen adostu.


 3.- ZEREGINAK ETA EPEAK
 Musikarekin amaitzeko, bideoan falta diren tarteak osatzeko zein musika joko edo erabiliko dugun
 pentsatzeko geratu gara.


 4.- JAZOERAK
 Ez da ezer berezirik gertatu.

 5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK
 Nahiz eta bideoaren muntaia oraindik egina ez egon, nahiko osaturik dagoela pentsatu dugu ez
 baitzaigu ezer berezirik egitea falta.
Munduko altxorraren bila 18




                         Otarrak                                 Saioa: Abenduak 7
TALDEA:
                         Eider Ordoki                            Noiz hasi:     09:00
Taldekideak                                                      Noiz bukatu: 13:30
                         Ainhoa Onsalo

Idazkaria (X)        x   Nuria Oyarzabal

                         Idoia Oyarzabal




 1.- JORRATUTAKO GAIAK
 Bideoa osatzeko falta den musika aukeratu eta sortu.




 2.- ADOSTUTAKOAK
 Materialak eta abestiak adostu genituen




 3.- ZEREGINAK ETA EPEAK
 Guztia amaitu dugunez urrengo egunean muntaiarekin hastea pentsatu genuen




 4.- JAZOERAK
 Ez da ezer berezirik gertatu.

 5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK
 Musika aukeratuta egon arren, bideoaren muntaiarekin hasten garenean ea ondo geratuko ote den
 pentsatzen egon gara. Hau horrela ez bada beste aukera batzuk hausnartzea pentsatu genuen.
Munduko altxorraren bila 19




                            Otarrak                                  Saioa: Abenduak 11
   TALDEA:
                            Eider Ordoki                             Noiz hasi:     14:00
   Taldekideak                                                       Noiz bukatu: 17:00
                            Ainhoa Onsalo

   Idazkaria (X)        x   Nuria Oyarzabal

                            Idoia Oyarzabal




1.- JORRATUTAKO GAIAK
Muntaiarekin hastea genuen pentsaturik baina plano batzuen falta genuenez grabatzea joan behar
izan dugu berriro.


2.- ADOSTUTAKOAK
Zein plano falta diren ikusi hauek grabatzeko eta non egin adostu.




3.- ZEREGINAK ETA EPEAK
Plano hauek grabatu ondoren hurrengo egunean muntaia hasten hasiko gara.




4.- JAZOERAK
Muntaiarekin hasi ginenean, oso luzea geratzen zela konturatu ginen. Beraz, senkuentzien zati
asko kendu behar izan genituen. Honekin batera, plano desberdin ugari ezabatu zirenez
grabatzera irten behar izan ginen plano desberdin gehiago berreskuratzeko.
5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK
Gure hasierako ideai aldatu arren, nahiko ondo antolatu ginen transmititu nahi genuena
espresatzeko. Gertatutakoarekin, musikaren antolakuntza ere apur bat aldatu behar izan genuen
baina ez du ezer kaltetu.
Munduko altxorraren bila 20




                       Otarrak                               Saioa: abenduak 7
TALDEA:
                      Eider Ordoki                           Noiz hasi: 10:00
Taldekideak                                                  Noiz bukatu: 13:30
                      Ainhoa Onsalo

Idazkaria (X)         Nuria Oyarzabal

                  x   Idoia Oyarzabal


1.- JORRATUTAKO GAIAK
Bideoaren muntaia hasi aurretik egokia iruditzen zaigu bideo zati guztiak ikusi, gehien
gustatzen zaizkigun zatiak aukeratu eta hauen iraupena gutxi gora behera orrialde batzuetan
idaztea.

2.- ADOSTUTAKOAK
Gaurkoan bideo zati guztiak antolatzearekin nahikoa izango zela adostu dugu taldekideok,
horrela muntaia egiteko orduan erraztasun gehiagorekin egingo baitugu lan.

3.- ZEREGINAK ETA EPEAK
Hurrengo astelehenean movie makerren muntaia egiten hasiko garela adostu dugu, egun
horretarako bideoari dagokion zatia egitea soilik adostu dugu.

4.- JAZOERAK
Ez da ezer aipagarririk gertatu.

5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK
Oraingo denboraz nahiko ongi gabiltzala pentsatzen dugu taldekideok eta horrela jarraitzen
baitugu gure emaitza nahiko positiboa izango delakoan gaude, baina bideoaren iraupena
nahiko luzea izango delakoan gaude, beraz pixka bat moztu beharko dugu.
Munduko altxorraren bila 21




                       Otarrak
TALDEA:                                                      Saioa: abenduak 10
                       Eider Ordoki
                                                             Noiz hasi: 9:00
Taldekideak
                       Ainhoa Onsalo                         Noiz bukatu: 16:00
Idazkaria (X)          Nuria Oyarzabal

                   x   Idoia Oyarzabal

1.- JORRATUTAKO GAIAK
Gaurkoan aurreko egunean adostu bezala gaur movie makerrekin bideoaren edizioa egin dugu.




2.- ADOSTUTAKOAK
Gaurkoan bideoaren muntaia egitea soilik erabaki dugu eta pentsatzen duguna gertatzen bada
(luzeegia ateratzen dela) zein eszena moztu adostuko dugu.


3.- ZEREGINAK ETA EPEAK
Hurrengo egunean lehen orduan zenbait lehen plano grabatuko ditugula pentsatu dugu eta ondoren
movie maker ahotsa jarriko dugu.


4.- JAZOERAK
Bideoaren iraupena luzea denez zenbait plano moztu behar izan ditugu, eta plano hauek lehen
planoak direnez bihar zenbait lehen plano grabatzea aukeratu dugu. Horrez gain, bideoa
kanpoaldean grabatu dugunez egokiena ahotsa berriz grabatzea da, bestela haizearen zaratarekin,
kaleko zaratarekin… nahasten baita ahotsa.

5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK
Nahiz eta lehen plano hauek eta ahotsa grabatzea beharrezkoa ez izan taldekideok bideoaren
emaitza hobea izateko hau egitea pentsatu genuen, denbora aldetik bagenekien larriago ibiliko
ginela baina merezi zuelakoan geunden.
Munduko altxorraren bila 22




                          Otarrak                                   Saioa: abenduak 11
TALDEA:
                          Eider Ordoki                              Noiz hasi: 11:00
Taldekideak                                                         Noiz bukatu: 15:00
                          Ainhoa Onsalo

Idazkaria (X)             Nuria Oyarzabal

                      x   Idoia Oyarzabal

1.- JORRATUTAKO GAIAK

Bideoren ahotsa grabatu eta muntaiarekin batu genuen, lehenago grabaturiko lehen planoak ere
txertatu ditugu.


2.- ADOSTUTAKOAK

Gaurkoan movie maker programarekin amaitzea adostu dugu taldekideok eta hurrengoan pinnacle 16
programa erabiliz azken ukituak emango dizkiogula gure muntaiari.


3.- ZEREGINAK ETA EPEAK

Hurrengo egunerako pinnacle 16 programa erabiliz azken ukituak eman eta gure bideoari amaiera
emango diogu.


4.- JAZOERAK

Ez da ezer aipagarrik gertatu.


5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK

Taldean hitz egiten egon gara eta gure uztez bideoaren bidez ez da islatzen zenbat ordu eta zenbat lan
dagoen bideoaren atzean, pentsatzen dugu bideoak behin musika ezarria duela emaitza politagoa
izango duela, baina ez duela gure esfortzua islatuko pentsatzen dugu.
Munduko altxorraren bila 23




                        Otarrak                                    Saioa: abenduaren 13
TALDEA:
                        Eider Ordoki                               Noiz hasi: 9:00
Taldekideak                                                        Noiz bukatu: 13:00
                        Ainhoa Onsalo

Idazkaria (X)           Nuria Oyarzabal

                    x   Idoia Oyarzabal

1.- JORRATUTAKO GAIAK
Pinnacle 16 programa erabiliz musika, zenbait efektu eta testu txertatzea pentsatu dugu.

2.- ADOSTUTAKOAK
Gaurkoan aurreko atalean idatzirikoa betetzeko adostu genuen.

3.- ZEREGINAK ETA EPEAK
Hurrengo egunerako Youtubera igotzea pentsatu genuen baina jazoera baten ondorioz testutak
txertatzearena hurrengo egunerako utzi dugu.

4.- JAZOERAK
Pinnacle 16en bertsio trial bat erabili dugu eta errazena falta zitzaigula pentsatzen genuenean arazo
dezente izan ditugu, ez baikenekien nola idatzi testuak, irakasle bati laguntza eskatu eta bertsio
horretan ez genuen asmatu nola egiten zen edo ez zekigun egiten nola egiten zen, beraz hurrengo
egunean bere ordenagailuan testuak jartzeko aukera eman digu.

5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK
Egia esan, oraindik egindako lana islatu gabe geratzen delakoan gaude baina emaitzarekin
gusturago gaude
Munduko altxorraren bila 24




                           Otarrak                                  Saioa: abenduaren 14
 TALDEA:
                           Eider Ordoki                             Noiz hasi: 9:00
 Taldekideak                                                        Noiz bukatu: 11:00
                           Ainhoa Onsalo

 Idazkaria (X)             Nuria Oyarzabal

                       x   Idoia Oyarzabal

1.- JORRATUTAKO GAIAK
Pinnacle 14 programa erabiliz testu txertatu eta Youtubera igo.

2.- ADOSTUTAKOAK
Gaurkoan laurok batera lan guztia amaitzea adostu dugu.

3.- ZEREGINAK ETA EPEAK
Gaur goizean zehar adosturikoa amaitzea

4.- JAZOERAK
Ez da ezer berezirik gertatu.


5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK
Lana amaituta bideoarekin pozik geratu gara, badakigu betiere badaudela hobetzeko detaile batzuk
baina emaitza orokorrean ona da, nahiz eta aurreko zenbait egunerokoetan esan bezala ez dugu uste
lanaren emaitzan gure esfortzu islatzen den. Hausnartzen egon garen bitartean bideoaren amaieran
ezarri dugun bezala ezinbestekoa iruditzen zaigu lagundu gaituzten lagun, ikaskide eta irakasleoi
eskerrak ematea, beraiek gabe lanaren emaitza ez baitzen bera izango.
Munduko altxorraren bila 25




   3. JOLASA



   Gure jostailua, mahai jolas bat da kasu honetan, Munduko altxorraren bila izenekoa,
munduko kultura desberdinak ezagutzea baitu xede nagusi.



    Hausnarketa



-Hausnarketa: kontzeptu argipena (jolas, jostailu), hezitzailea, baloreak, sailkapenak, ….



Egin behar duguna, jolas hezitzailea da. Elkartasuna, kulturartekotasuna eta
kooperazioaren baloreak transmititzen ditu.



    Helburuak



   Balore atxikiak jolas honen bidez umeek barneratzea. beraien artean kooperatzea eta
mapa osoa elkartuta altxorraren lekura joatea da.



Honakoak dira bere helburu nagusiak:
    Haurrek, munduko kontinente eta kultura ezberdinen berri izatea eta ezagutzea.
    Launaka arituko direnez, elkarlana bezalako baloreak lantzea.
    Munduko kulturen ezaugarri nagusiak barneratzea: gastronomia, sinesmenak,
       ohiturak, dantzak…
    Berezko ezaugarriak dituzten gizarte eta kultura taldeetako kide-izatea onartzea
       eta aintzat hartzea.
    Norberaren kulturaren ezaugarriak eta gainerako taldeekiko ezberdintasunak
       balioestea, gainerako identitate, kultura eta herriak errespetatzea.
    Talde jardueretan parte hartzea, betiere erantzukizunaz eta era konstruktiboki
       jokatuz.
Munduko altxorraren bila 26


    Euskal Herriko natura, gizarte eta kultura ingurunearen elementu nagusiak
       identifikatzea, bai eta gainontzeko kontinenteetako herrialdeenak ere.
    Aniztasun kulturala eta inguruan bizi diren herri-adierazpenak identifikatzea,
       denboran izan duten eboluzioa ezagutzea eta gizarte-kohesio eta aberastasun
       elementutzat hartzea.
    Mapan, lurralde historikoak, norberaren lurralde historikoko eskualdeak eta
       herrigune garrantzitsuenak kokatzea.
    Munduan topa daitezkeen ohitura, tradizio eta adierazpen                 kulturalekiko
       errespetua eta interesa izatea.
    Zenbait garai historikotako gizarteetara hurbiltzea.
    Besteen laguntzaz eta ahal den neurrian prestutasuna erakustea eta kooperatzea.


 Deskripzioa



   Altxor jolas bat izango da. Lau pertsonak, bakoitzak bere kabuz, kalean iragarki bat
aurkitzen dute. Iragarkian “altxorraren bila”-ren lehiaketa agertzen da. Lehiaketa honen
                             antolatzailea erakunde bat da, Otarrak izenekoa. Talde hori
                             eskolaz kanpoko talde bat da. Iragarkian altxor baten
                             bilaketa promozionatzen da eta denak parte hartu ahal dute.
                             Bakarrik daudelarik ikusten dute iragarkia, orduan,
                             lehiaketan   parte    hartu    nahi   dutenez,     lehiaketako

antolatzaileen egoitzara joaten dira.



   Han, aurkezleak edo monitoreak, jolasa deskribatzen die
eta baldintzak azaltzen dizkie. Baldintza bakarra lauko taldea
osatzea da. Lau pertsona hauek bakarrik daude baina
norbaitekin jolasteko asmotan doaz eta lauak elkartzen dira.
Jolasa martxan hasten da. Maparen zati bate ematen die
monitoreak edo aurkezleak eta leku hori bilatu behar dute.
Bertan, proba bat izango dute eta proba hori gainditu beharko
dute hurrengo mapa lortzeko. Proba bakoitzekoa egoki burutzen badute, proba bakoitza
gaindituko dute. Txaloak entzungo dira bukaeran.
Munduko altxorraren bila 27


                                      -Lehen probara heltzen dira. Lehen proban Euskal
                                  Herriko agurra ikasi eta dantzatu beharra daukagu.
                                  Kide baten laguntzaz, Ainhoa, gainditzen dugu eta
                                  hurrengo mapa zatia lortzen dugu. Mapako hurrengo
                                  lekua aurkitzen dute eta hurrengo probari hasiera
                                  ematen die.



   -Hurrengo proban Indiako sinesmen baten proba bat
gainditu behar dugu. Bertan, ezkerreko eskuak zertarako
balio duen jakin beharra daukate. Beste taldekide baten
laguntzaz, Idoia, gainditzen dugu eta hirugarren zatia
gure eskuetara ailegatzen da.



                                          -Hirugarren tokira heltzen direnean beste
                                      proba bat egiten dute. Hirugarren proba arabiarrez
                                      idatzitako testu bat itzultzea da. Arabiarrak,
                                      Nuriak,     testukoa     euskaraz     esaten    du,
                                      elkarlaguntzari buruzkoa dena. Hemen ere, proba
                                      gainditzen dute eta hurrengo zatia lortzen dute.
                                      Azken mapa zatia hartuta beste proba egitera Joan
behar duten lekuraino ailegatzen dira.



   - Laugarren proban, azkenik, Mexikoko galdera bat
aurkitzen dugu. Proba honetan, Mexikoko gastronomiako
jakia bereiztu behar dute. Azkenean, proba gainditu eta
altxorraren mapa osoa eskuetan izanik altxorraren bila doaz.



   Jolas honen materialari dagokionez, mapak egiteko papera eta pinturak erabiliko
ditugu eta pertsonaien disfrazak egiteko etxeko arropa erabiliko dugu. Mapak zaharren
itxura izan dezatela lortuko dugu, kafea erabiliz. Froga bakoitza kartulina batean jarriko
dugu.
Munduko altxorraren bila 28


   Jolas honetan kreatibitatearen inguruan, kolore asko erabiliko ditugu, bai mozorroak
egiteko baita mapak egiteko ere.



   Bukatzeko, jolas honek, beste guztien antzera, arau batzuk ditu. Horien artean, lau
kidek osatuko dute talde bakoitza. Elkarlanean ibili behar dute eta bata bestearen iritziak
entzun eta errespetatu behar dituzte.



    Ezaugarriak



   Gure jolasa didaktikoa da haurrak aurrean aipatu ditugun baloreak ikasiko eta
barneratuko baititu. Jolas hau taldeka egitekoa da, gure kasuan, lauko taldetan nahiz eta
hori proba bakoitzean aldatzen den eta aldatzeko aukera dagoen. Lehen deskripzioan
ikusi zitekeen bezala, kontsumorik gabea eta material ekologikoa, birziklatzekoa
erabiltzen ere saiatuko gara, nahiz eta kutsakorra batzuetan ere beharrezkoa izan
daitekeen. Jolas hau erakargarria egiten saiatuko gara, kolore asko erabiliz, mozorro
aniztasunaren bidez eta probak originalak eginez.



    Balore atxikiak



   Guk eginiko jolasa ez da batere sexista, berdintasunean oinarritzen baita.
Elkarbizitza sustatzen du eta talde kide guztien inplikazioa eskatzen du. Jolasaren
helburua kultur desberdinak ezagutzea eta elkar lanean ibiltzea da.



    Nori zuzendua



   Azkenik, garrantzitsua da gure jolasa nori zuzendua egongo litzakeen zehaztea. Argi
ikus daitekeen modura, mundu guztiko haurrei zuzenduta dago, aukera berdintasuna
sustatuz eta ezberdintasunak kanpo utziz
Munduko altxorraren bila 29


BIDEOA



    Bideoaren testuingurua



       Bideoaren alorrean, guk sortutako bideoaren helburua jolas baten bitartez,
transmititu nahi ditugun balore atxikiak bultzatzea da. Edozein adineko haurrei
zuzenduta egon daiteke nahiz eta gure kasuan bigarren zikloko umeetan oinarritu gara
frogetan. Bideoa helduei ere zuzenduta egon daiteke euren haurrei balore hauek
transmititzeko.



       Bideoan zenbait balore helarazi nahi dizkiegu hartzaileei. Balore atxiki nagusiak
honako hauek dira: kulturartekotasuna, kooperazioa, elkar laguntza eta elkartasuna.
Zeharkako hainbat balore ere lantzen dira bideo honetan, adibidez, errespetua,
laguntasuna, berdintasuna...
 Bideoaren prozesua
       GIDOI -TEKNIKOA

             Planoa        Denbora                 Ezaugarri teknikoak            Irudia          Soinua
Sekuentzia
                                     Enkuadrea       Angulazioa      Mugimendua

                                                                                  Ainhoa
1 (Ainhoa)   Plano erdia   2¨        Horizontala     Normala         Bai          kartela         1
                                                                                  irakurtzen

                                                                                  Nuria kartela
1 (Nuria)    Plano erdia   2¨        Horizontala     Normala         Ez                           1
                                                                                  irakurtzen




                                                                                  Eider kartela
1 (Eider)    Plano erdia   2¨        Horizontala     Normala         Ez                           1
                                                                                  irakurtzen
Munduko altxorraren bila 31




                                                                            Idoia kartela
1 (Idoia)   Plano erdia   3¨    Horizontala   Normala            Bai                           1
                                                                            irakurtzen




                                                                            Denbora
(erlojua)                 6¨    Horizontala                      Bai        azkar              Stopmotion
                                                                            pasatzen da



                                                                            Nerea jolasa
            Plano
2 (Nerea)                 16¨   Horizontala   Normala            Bai        azaltzen     eta   2
            amerikano
                                                                            gu entzuten

            Plano
                                                                            Taldea egiten
2           amerikano     9¨    Horizontala   Picado             Bai                           2
                                                                            saiatzen gara
            eta osoa
Munduko altxorraren bila 32



               Plano
2 (gu taldea   amerikano                                                          Taldea egiten
                                7¨    Horizontala   Picado             Bai                          2
egiten)        eta      plano                                                     dute
               entero

               Plano
3                               4¨    Horizontala   Normala            Bai        Proba aurkitu     2
               general

               Plano
3                               20¨   Horizontala   Normala            Bai        Proba egin        3
               general

               Plano      de
4                               3¨    Horizontala   Normala            Ez         Proba irakurri    4
               conjunto

                                                                                  Idoiak
               Lehen
4                               6¨    Horizontala   Normala            Ez         erantzuna         4
               planoa
                                                                                  azaldu

                                                                                  Idoiak
               Plano      de
4                               3¨    Horizontala   Normala            Ez         azaltzen     du   4
               conjunto
                                                                                  denei
Munduko altxorraren bila 33



                                                                              Idoiak
             Lehen
4                            4¨   Horizontala   Normala            Ez         erantzuna          4
             planoa
                                                                              azaltzen du

             Plano     muy                                                    Parkean
5            general         2¨   Horizontala   Normala            Bai        proba              5
             handiena                                                         bilatzen

                                                                              Proba
5            Plano entero    2¨   Horizontala   Normala            Ez         irakurtzen eta     5
                                                                              egiten

5   (Proba                                                                    Esaldi arabe
                             6¨   Horizontala                      Ez                            5
erakutsi)                                                                     bat ageri da

                                                                              Nuria      proba
5            Plano entero    2¨   Horizontala                      Ez                            5
                                                                              azaltzen

                                                                              Mexikar
             Plano
6                            5¨   Horizontala   Normala            Ez         proba              6
             general
                                                                              irakurtzen
Munduko altxorraren bila 34



                                                                       Eider      proba
           Lehen                                                       burutzen eta
6                    7¨¨   Horizontala   Normala            Ez                            6
           planoa                                                      ondokoei
                                                                       azaltzen

                                                                       Probak
           Plano
6                    8¨    Horizontala   Normala            Bai        burutuak eta       7
           general
                                                                       ospatzen dute




                                                                       Lau      mapak
(Mapak
                     6¨    Horizontala                      Ez         elkartuta          7
elkartu)
                                                                       agertzen dira
Munduko altxorraren bila 35




     Plano     muy
                                                                       Lekua
7    general         18¨   Horizontala   Normala            Bai                      7
                                                                       bilatzen
     handiena




                                                                       Mendia
    Plano      muy
                                                                       igotzen,
7   general          3¨    Horizontala   Contrapicado       Bai                      7
                                                                       altxorraren
    handiena
                                                                       bila
 Emaitza:


       Bideoan erabilitako osagaien artean, musika, komunikazio lanabesak, osagai
plastikoak eta edizioa.



       Lehenik eta behin musikaren inguruan ekoizpen desberdinak egin ditugu. Lau
herrialdeetako musikak egin ditugu instrumentu desberdinez baliatuz arabiarren kultura
izan ezik.



      Mexiko: tronpeta, gitarra eta sonaja (media luna) erabili ditugu abestia sortzeko.
       Esan beharra dago, gure ikaskideen laguntza izan dugula hori burutzeko.
      India: taldeko ahotsak, txirula handiak, tinbala eta uraren efektua egiten duen
       instrumentuak erabili genituen. Abestia guk asmatutakoa da.
      Arabia: “Арабская красивая музыка и танцы” abestia erabili dugu, Internetetik
       hartuta.
      Euskal herria: bi abesti desberdin erabili ditugu. Bietan taldekideak izan dira
       protagonistak, batean abesten eta bestean trikitixa jotzen.
      Hasierako eta amaierako abestiak: Musikaren doinua eta Pupu eta Lore abestia
       erabili ditugu.

       Bestetik, komunikazio lanabesen artean ahozkoa eta audiobisuala nabarmentzen
dira, izan ere, hitza erabiltzen jolas guztian zehar eta bideoaren irudiak erabat
beharrezkoak dira bideoa ulertzeko. Bestalde, marrazkiak eta idatziak ere erabili ditugu
komunikazio lanabes modura.



       Plastikaren arloan, kartelak, mapak, frogak eta mozorroak egin ditugu. Kartela
egiteko, kartulina bat erabili dugu. Bertan, errotulu bat egin dugu jolasaren izenarekin
eta errotulu hau plastilinarekin bete dugu. Mapak berriz, folio batean marraztu ondoren,
kafearekin sepia kolorea eman diogu, zahar itxura izan dezaten. Frogak, kartulina
zatietan idatzi ditugu argazki eta idatzi desberdinekin, eta ondoren plastifikatuak izan
dira. Azkenik, mozorroak, etxean genituen trapuekin lortuak izan dira, batez ere,
arabiarra.
Munduko altxorraren bila 37


       Osagaiekin amaitzeko, edizioan, hardware, software eta sistema eragileak erabili
ditugu. Azkenean, osagai garrantzitsuenak, softwareak dira, kasu honetan, Windows
Movie Maker, Pinnacle, Picasa, Audacity eta offimatika. Baina hauekin lan egiteko,
hardwareak beharrezkoak izan dira, zehazki, bideo kamara, argazki kamara, ahots
grabagailua eta ordenagailua.



       Ordenagailuaren funtsezko sofwarea sistema eragilea da. Ordenagailuen
hardwarea zuzenean erabiltzea oso zaila denez, bitartekari lana egiten duen softwarea
ezartzen da, beraz esan dezakegu sistema eragileak zeharka erabili ditugula.



       Lorpen nabarmenena edo garrantzitsuena, ezkutuko altxorra izan da, hau da,
altxor materialista izan beharrean, kooperazioan ikasitakoa. Izan ere, umeen artean
materialismoa oso garatua dago eta hori baino garrantzitsuagoak diren beste baloreak
indartu nahi ditugu. Beste lorpenetako bat, gaur egun, globalizazioaren ondorioz
etorkinen presentzia kontuan hartuz, denen eskubideak eta aukera berdintasuna
aldarrikatzea da.



       Balorazio orokorrari dagokionez, denboraren aldetik izan dugu arazorik
nabarmenena. Bideoa burutzeko garaian, lanean zehaztutako denbora baina gehiago
grabatu genuen eta sekuentziak kendu behar izan ditugunez, planoak ere galdu egin
ditugu, ondorioz sekuentzia batzuk berriro grabatu behar izan genituen, bideoak plano
desberdinak izan zitzan. Hala ere, esan beharra dago esperientzia baliagarria eta
ikasteko eraginkorra izateaz gain, stopmotion efektua eta muntaia orokorrean ondo
gelditu dela iruditu zaigu.



       Hala ere, beti dago zerbait hobetzeko. Gure kasuan, hurrengo baterako kontuan
izango dugu tripodearen erabilera grabatzerako orduan eta muntaia egiteko garaian,
Pinnacle programak aurkezten dituen abantailak.
Munduko altxorraren bila 38


        Horretaz gain, aipatu behar dugu iragarkia egiteko ideia gehienak gure
sormenetik atera genituela, gure artean hitz eginez, eta iragarkia pixkanaka - pixkanaka
ideia berriekin aberastuz.



Besteen emaitzak



        Bideo asko ikusteko aukera izan dugu eta gauza guztiekin gertatzen den
bezalaxe, batzuk gehiago gustatu zaizkigu beste batzuk baino.



        Taldekideak hitz egin ondoren, gehien gustatu zaizkigun emaitzak, Twister,
Hakuna Matata eta Antxonen abenturak izan dira. Honen arrazoia euren originaltasuna
eta grabaketa lana izan da. Twister jolasa adibidez, askoren artean originalena iruditu
zaigu. Jolas erraz eta dibertigarria delako. Hakuna Matata eta Antxonen abenturak
jolasean berriz teknikoki oso ondo eginak zeuden eta oso grabaketa onak egitea lortu
dute.



   Hiru hauek izan dira gehien gustatu zaizkigunak, baina hala ere, denek lan on bat
egin dugula uste dugu. Izan ere, horrelako grabaketa bat egitea ez da hain erraza.
Lortutako emaitzak zoragarriak izan dira eta bideo hau burutzeko garaian denak ikasi
dugu, alde batetik ez bada bestetik, beraz esan dezakegu lan aberasgarria izan dela
denentzat.



   4. ETORKIZUNARI BEGIRA ONDORIOAK



APLIKAZIOAK HEZKUNTZAN



        Lehenik eta behin, esan beharra da Munduko altxorraren bila jolas didaktikoa eta
interaktiboa dela. Izan ere, parte hartzaileak beraien artean jolasten dute, laukote, eta
horrek elkarreragin positibo bat bultzatzen du beraien artean.
Munduko altxorraren bila 39


       Zergatik didaktikoa? Jolas honen bidez, munduko kultura ezberdinen
ezaugarriak ezagutu ditugulako. Azken finean, froga bakoitza igarotzeko, denen beharra
izan dugu ea bakoitzaren ezagutzak partekatu behar izan ditugu. Jolas honekin baloreak
ere modu dinamiko eta aktibo batean ikasten dituzte, inkontzienteki, eta horiek dira
ondoren buruan iraunkorrenak gertatzen diren ikaskuntzak.



       Zergatik interaktiboa? Kultura ezberdinetako pertsonen arteko jolasa sustatzen
delako. Bakoitzaren desberdintasunei aurre egin, eta desberdintasun horiei probetxua
ateratzen zaie eta gu ere desberdintasuna onuragarria eta aberasgarria dela ohartu gara.



ZEHARKAKO GAIAK



       Jolas eta bideo honen bidez, hain agerian gelditzen ez diren baina garrantzitsuak
diren bestelako gaiak ere jorratzen ditugu. Gaur egungo gizarteari begira, XXI.
mendean, teknologiek garrantzia handia dute eta bideo hau egiteko ezinbesteko lanabesa
dugu. Gainera, kooperatibismoa ere argi ikus daiteke.



       Hala ere, laguntasuna bideo honetan islatzen da, ezagutzak partekatuz eta
elkarrekin altxorra lortzera doazen bidean elkarrekiko begirunea azaltzen dugulako.
Nahiz eta bideoan ez ikusi, elkarrekin proba bakoitza igarotzean, alaitasuna eta
errefortzu positiboa bultzatzen da.



   Horretaz gain,     edozeinekin jolas daitekeen jolas aproposa da, irekitasuna du
frogekiko eta edozein adinetako umeek egin dezakete frogen ezaugarriek uzten badiete.
Jolas hau edozein gai jorratzeko, kulturartekotasunaz gain, erabat egokia dela deritzogu.
Munduko altxorraren bila 40


    5. ERABILITAKO INFORMAZIO-ITURRIAK



   AVI 42 PINNACLE 16 E AVID STUDIO A CONFRONTO 1° PARTE
    [videotutorial], eugengrak zuzendua, lekua zehaztu gabea, 2012/09/12an argitaratua
    (11:49 min), son., col., http://www.youtube.com/watch?v=DTbgIMC4R9Q



   Cebrián de la Serna, Manuel (2005) Video y educacion I. videos educativos versus
    videos didacticos, Tecnologias de la información y comunicación para la formación
    de                 los                  docentes.                 Pag.                      83-90
    http://moodle4.ehu.es/file.php/1764/5_Ikusentzunezkoa/2005_Cebrian_1.pdf



   Cebrián de la Serna, Manuel (2005) Video y educacion II. videos educativos: la
    didactica del vídeo en la enseñanza. Tecnologias de la información y comunicación
    para      la       formación            de        los      docentes.        Pag.           93-101
    http://moodle4.ehu.es/file.php/1764/5_Ikusentzunezkoa/2005_Cebrian_2.pdf



   Dullivan, Nick (2011). Pinnacle Studio versión 15. Estados Unidos, Mountain view.
    (inédito) http://cdn.pinnaclesys.com/SupportFiles/Studio_15/manuals/studio_es.pdf



   Movie Maker Windows 7 Actualizado Tutorial en español Viendo Nuevas
    Novedades Crear Presentacion HD [videotutorial] safirorubiXDk zuzendua, lekua
    zehaztu   gabea,         2012/11/13an        argitaratua   (   6:07     min.),     son.,     col.,
    https://www.youtube.com/watch?v=F-qh8n2c8Tw



   Pere Marqués Graells (2000) INTRODUCCIÓN AL LENGUAJE AUDIOVISUAL,
    LA         ALFABETIZACIÓN                        AUDIOVISUAL.               Pag              1-34
    http://moodle4.ehu.es/file.php/1764/5_Ikusentzunezkoa/LA_ALFABETIZACIO_N
    _AUDIOVISUAL.pdf
Munduko altxorraren bila 41


   PINNACLE STUDIO 15 ADD TITULOS aula 03 [videotutorial] Edisio Rangelk
    zuzendua, lekua zehaztu gabea, 2011/06/07an argitaratua (4:31 min.), son., col.,
    http://www.youtube.com/watch?v=BPT5qfzN134



   Video Tutorial Pinnacle Studio para principiantes / Nivel Básico / Español- Spanish
    [videotutorial] Raya Antoniok zuzendua, lekua zehaztu gabea, 2006/08/25an
    argitaratua            (5:18             min.),             son.,             col.,
    https://www.youtube.com/watch?v=CZIZmK29iPY

Más contenido relacionado

Similar a Txostena, otarrak taldea

San Adrian BHIko aldizkaria digitala (3.alea, 21/12)
San Adrian BHIko aldizkaria digitala (3.alea, 21/12)San Adrian BHIko aldizkaria digitala (3.alea, 21/12)
San Adrian BHIko aldizkaria digitala (3.alea, 21/12)Andeka
 
Inguruko 2.proiektua.hezkidetza
Inguruko 2.proiektua.hezkidetzaInguruko 2.proiektua.hezkidetza
Inguruko 2.proiektua.hezkidetzaloregalduak
 
Musika Haurren Garapenean
Musika Haurren GarapeneanMusika Haurren Garapenean
Musika Haurren Garapeneanmamasotatxu
 
Musika Haurren Garapenean
Musika Haurren GarapeneanMusika Haurren Garapenean
Musika Haurren Garapeneanmamasotatxu
 
Bikoteka irakurtzen.Aitxuri eskola
Bikoteka irakurtzen.Aitxuri eskolaBikoteka irakurtzen.Aitxuri eskola
Bikoteka irakurtzen.Aitxuri eskolabnhizkuntzak
 
Herri kirolak unitate_didaktikoaaaaa
Herri kirolak unitate_didaktikoaaaaaHerri kirolak unitate_didaktikoaaaaa
Herri kirolak unitate_didaktikoaaaaatxinparta1
 
Inguru lehenengo proiektua
Inguru lehenengo proiektua Inguru lehenengo proiektua
Inguru lehenengo proiektua loregalduak
 
Diseinu eszenografikoa gorringostar
Diseinu eszenografikoa gorringostarDiseinu eszenografikoa gorringostar
Diseinu eszenografikoa gorringostarGorringo Star
 
Jolsaren inguruko Power Pointa
Jolsaren inguruko Power PointaJolsaren inguruko Power Pointa
Jolsaren inguruko Power PointaMjcaballero
 
Webquest(powerpoint)[1]
Webquest(powerpoint)[1]Webquest(powerpoint)[1]
Webquest(powerpoint)[1]beranza
 
0.Gaia.Presentacion
0.Gaia.Presentacion0.Gaia.Presentacion
0.Gaia.Presentacionjoxefe
 
Webquest(powerpoint)[1]
Webquest(powerpoint)[1]Webquest(powerpoint)[1]
Webquest(powerpoint)[1]beranza
 
Lehenengo bilera gurasoekin
Lehenengo bilera gurasoekinLehenengo bilera gurasoekin
Lehenengo bilera gurasoekinleire6
 

Similar a Txostena, otarrak taldea (20)

San Adrian BHIko aldizkaria digitala (3.alea, 21/12)
San Adrian BHIko aldizkaria digitala (3.alea, 21/12)San Adrian BHIko aldizkaria digitala (3.alea, 21/12)
San Adrian BHIko aldizkaria digitala (3.alea, 21/12)
 
Haur Jolasak
Haur JolasakHaur Jolasak
Haur Jolasak
 
Jolasak: Haur Hezkuntza
Jolasak: Haur HezkuntzaJolasak: Haur Hezkuntza
Jolasak: Haur Hezkuntza
 
Jolasa Pps
Jolasa PpsJolasa Pps
Jolasa Pps
 
Inguruko 2.proiektua.hezkidetza
Inguruko 2.proiektua.hezkidetzaInguruko 2.proiektua.hezkidetza
Inguruko 2.proiektua.hezkidetza
 
Esku hartzea
Esku hartzeaEsku hartzea
Esku hartzea
 
Musika Haurren Garapenean
Musika Haurren GarapeneanMusika Haurren Garapenean
Musika Haurren Garapenean
 
Musika Haurren Garapenean
Musika Haurren GarapeneanMusika Haurren Garapenean
Musika Haurren Garapenean
 
Bikoteka irakurtzen.Aitxuri eskola
Bikoteka irakurtzen.Aitxuri eskolaBikoteka irakurtzen.Aitxuri eskola
Bikoteka irakurtzen.Aitxuri eskola
 
Herri kirolak unitate_didaktikoaaaaa
Herri kirolak unitate_didaktikoaaaaaHerri kirolak unitate_didaktikoaaaaa
Herri kirolak unitate_didaktikoaaaaa
 
Inguru lehenengo proiektua
Inguru lehenengo proiektua Inguru lehenengo proiektua
Inguru lehenengo proiektua
 
Argia
ArgiaArgia
Argia
 
Diseinu eszenografikoa gorringostar
Diseinu eszenografikoa gorringostarDiseinu eszenografikoa gorringostar
Diseinu eszenografikoa gorringostar
 
Jolsaren inguruko Power Pointa
Jolsaren inguruko Power PointaJolsaren inguruko Power Pointa
Jolsaren inguruko Power Pointa
 
Webquest(powerpoint)[1]
Webquest(powerpoint)[1]Webquest(powerpoint)[1]
Webquest(powerpoint)[1]
 
Zientziak hh hasiera
Zientziak hh hasieraZientziak hh hasiera
Zientziak hh hasiera
 
Jolas motak
Jolas motakJolas motak
Jolas motak
 
0.Gaia.Presentacion
0.Gaia.Presentacion0.Gaia.Presentacion
0.Gaia.Presentacion
 
Webquest(powerpoint)[1]
Webquest(powerpoint)[1]Webquest(powerpoint)[1]
Webquest(powerpoint)[1]
 
Lehenengo bilera gurasoekin
Lehenengo bilera gurasoekinLehenengo bilera gurasoekin
Lehenengo bilera gurasoekin
 

Más de magisdonosti

Youtube erabiltzen ikasteko tutoriala argazkiekin
Youtube erabiltzen ikasteko tutoriala argazkiekinYoutube erabiltzen ikasteko tutoriala argazkiekin
Youtube erabiltzen ikasteko tutoriala argazkiekinmagisdonosti
 
Youtube erabiltzen ikasteko tutoriala argazkiekin
Youtube erabiltzen ikasteko tutoriala argazkiekinYoutube erabiltzen ikasteko tutoriala argazkiekin
Youtube erabiltzen ikasteko tutoriala argazkiekinmagisdonosti
 
HEZTEKO OBJEKTU DIGITALA
HEZTEKO OBJEKTU DIGITALAHEZTEKO OBJEKTU DIGITALA
HEZTEKO OBJEKTU DIGITALAmagisdonosti
 
HEZTEKO OBJEKTU DIGITALA
HEZTEKO OBJEKTU DIGITALAHEZTEKO OBJEKTU DIGITALA
HEZTEKO OBJEKTU DIGITALAmagisdonosti
 
Ikt bideoak elkarbanatu
Ikt bideoak elkarbanatuIkt bideoak elkarbanatu
Ikt bideoak elkarbanatumagisdonosti
 
Ikt bideoak elkarbanatu
Ikt bideoak elkarbanatuIkt bideoak elkarbanatu
Ikt bideoak elkarbanatumagisdonosti
 

Más de magisdonosti (11)

Sintesik
SintesikSintesik
Sintesik
 
Sintesik
SintesikSintesik
Sintesik
 
HOD
HODHOD
HOD
 
Youtube erabiltzen ikasteko tutoriala argazkiekin
Youtube erabiltzen ikasteko tutoriala argazkiekinYoutube erabiltzen ikasteko tutoriala argazkiekin
Youtube erabiltzen ikasteko tutoriala argazkiekin
 
Youtube erabiltzen ikasteko tutoriala argazkiekin
Youtube erabiltzen ikasteko tutoriala argazkiekinYoutube erabiltzen ikasteko tutoriala argazkiekin
Youtube erabiltzen ikasteko tutoriala argazkiekin
 
TIC eskolan
TIC eskolanTIC eskolan
TIC eskolan
 
2000 willians
2000 willians2000 willians
2000 willians
 
HEZTEKO OBJEKTU DIGITALA
HEZTEKO OBJEKTU DIGITALAHEZTEKO OBJEKTU DIGITALA
HEZTEKO OBJEKTU DIGITALA
 
HEZTEKO OBJEKTU DIGITALA
HEZTEKO OBJEKTU DIGITALAHEZTEKO OBJEKTU DIGITALA
HEZTEKO OBJEKTU DIGITALA
 
Ikt bideoak elkarbanatu
Ikt bideoak elkarbanatuIkt bideoak elkarbanatu
Ikt bideoak elkarbanatu
 
Ikt bideoak elkarbanatu
Ikt bideoak elkarbanatuIkt bideoak elkarbanatu
Ikt bideoak elkarbanatu
 

Txostena, otarrak taldea

  • 1. MUNDUKO ALTXORRAREN BILA OTARRAK taldea (32-07) Jolas-Ikas. Lehen Hezkuntzako Gradua. Tutorea: Aingeru Gutierrez-Cabello 2012-13 Egileak: Ainhoa Onsalo Eider Ordoki Nuria Oyarzabal Idoia Oyarzabal DONOSTIAKO IRAKASLEEN UNIBERTSITATE ESKOLA
  • 2. Munduko altxorraren bila 2 -LABURPENA/ RESUMEN/ ABSTRACT Lan honetan bigarren zikloko umeentzat zuzenduta dagoen jolas eta hau azaltzeko bideoaren nondik norakoa eta funtzionamendua azaltzen dugu. Gure jolasak Munduko altxorraren bila izena du eta bere helburu nagusia umeengan elkartasuna, elkar laguntza, kultura artekotasuna eta kooperazioaren baloreak helaraztea da. Jolasa edozein lekutan eta edonorekin egin daitekeena da, eta irekia da adin ezberdinetako umeengan, frogen zailtasunak kontuan hartuta. Gure kasuan, lau froga nagusi daude eta garrantzitsuena, froga bakoitza igarotzeko bakoitzean baten azalpena eta laguntza beharrezkoa dela da. Horrela, altxorraren burutapenean, umeek besteen kulturarekiko informazioa barneratzen dute, ezberdintasunaz aberastuz. Azkenean, altxorra aurkitzen dute, nahiz eta gure helburua altxor ikusezin horretaz umeak konturaraztea den, besteengandik ikasi dutena azpimarratuz. Gaur egungo egoera ikusita, kulturartekotasuna, kooperazioa eta materialismoaren alorrak landu nahi izan ditugu, umeentzat hauen jardun egokia irakatsiz. En este trabajo se explicita el funcionamiento del vídeo, al igual que la descripción del juego, el cual está dirigido a los niños del segundo ciclo. Nuestro juego se denomina “En busca del tesoro del mundo” y su propósito es fomentar los valores de elkartasuna, cooperación e interculturalidad. Este juego se puede realizar en cualquier lugar y personas, y es abierto en cuanto a la edad de los niños, teniendo en cuenta la complicación de las pruebas. En nuestro caso, hay cuatro pruebas principales y lo esencial es que en cada una es necesaria la ayuda y explicación de un integrante. Así, pensando en el tesoro, los niños obtienen información acerca de otras culturas, enriqueciéndose de sus diferencias. Al final, encuentran el tesoro, aunque nuestro propósito es sacar a la luz ese tesoro invisible, el cual es lo que han aprendido mientras estaban realizando el juego, en concreto, subrayando lo que han aprendido de los demás, además de los valores. Teniendo en cuenta el momento y situación que vivimos hoy en día, hemos querido trabajar los aspectos de la interculturalidad, la cooperación y el materialismo, enseñando a los niños su conveniente trato.
  • 3. Munduko altxorraren bila 3 This work explains the functioning of a video and a game that is managed to children between 8 and 10 years old. Our game is called “Finding the treasure of the world” and it has like objective to communicate the values of teamwork, interculturality, mutual aid and solidarity. The game doesn´t need any particular place and the age of the participants can change, changing the difficulty of the events. In our case, there are fou different questions or games and where each of this finished one of us explain something about the solution helping each other, like that we own our particular treasure, that we call the hidden treasure. Finally, we find the treasure but we don´t show it, because we want to emphasise what we learn from each other. Regarding the situation from now a day, we go into the interculturality, teamwork and materialism and with this game we want to show them what the best way to act is.
  • 4. Munduko altxorraren bila 4 AURKIBIDEA 1. SARRERA ......................................................................................................... 5 2. EGUNEROKOA ................................................................................................ 6 3. JOLASA .......................................................................................................... 25 Hausnarketa .............................................................................................. 25 Helburuak ................................................................................................. 25 Deskripzioa (argazkiak sartu) ........................................................................ 26 Ezaugarriak ................................................................................................... 28 Balore atxikiak .............................................................................................. 28 Nori zuzendua ............................................................................................... 28 4. BIDEOA .......................................................................................................... 29 Besteen emaitzak ................................................................................................. 38 5. ETORKIZUNARI BEGIRA ONDORIOAK..................................................... 38 6. ERABILITAKO INFORMAZIO-ITURRIAK .................................................. 40
  • 5. Munduko altxorraren bila 5 1. SARRERA Hasiera batean, moduluko lanaren ideia azaldu zigutenean, pixka bat galduta geunden, ez baikenekien ondo nondik heldu lanari ez eta nondik hasi ere. Egun batzuk pentsatzen eman ondoren, ideia desberdinak pentsatzen hasi ginen. Horien artean, munduaren joko bat egin bakoitzeko jolasak aurkeztuz bertan, hezkuntza-sistemaren konparaketa hautsiz, haurrek aukera berdinak dituztela aldarrikatzen duen jolas modukoa eta beste hainbat ere. Azkenean, altxorraren bila jolasa eredu bezala hartzea erabaki genuen baina oraindik ez geneukan argi zein gairi lotuta egongo zen. Ondo pentsatu ondoren, ikuspegi didaktiko eta entretenigarri batetik begiratuz, kulturartekotasunaren gaian sakontzeko, munduko altxorraren bila bururatu zitzaigun, haurrak munduko kultura desberdinak ikasiko dituztelarik, era alai, dinamiko, kooperatibo eta parte hartzaile batean. Munduko altxorraren bila jolasa, bigarren zikloko haurrei zuzendua dagoen jolasa da. Bertan, munduko kultura ezberdinen inguruko informazioa ikusi eta ikasi daiteke. Horrela, frogetan mundu guztiko kulturen inguruko galderak egin genituen. Horiek, euren artean oso desberdinak dira, eta gure helburuetako bat, haurrek gauza berriak ikasteaz gain, herrialdeen desberdintasun horien kontzientzia hartzea da, ikuspegi positibo eta aberasgarri batetik begiratuz, errespetua, azal kolore, kultura, edo beste edozeren gainetik dagoela garbi edukiz.
  • 6. Munduko altxorraren bila 6 2. EGUNEROKOA ç Otarrak Saioa: Urriak 28 TALDEA: X Eider Ordoki Noiz hasi: 17:00 Taldekideak Noiz bukatu: 19:30 Ainhoa Onsalo Idazkaria (X) Nuria Oyarzabal Idoia Oyarzabal 1.- JORRATUTAKO GAIAK Praktiketan geundenez, docs bidez komunikatu ginen. Bertan, hainbat gai jorratu genituen, zehazki, arroparen kontua eta zirriborroko tutorearen zuzenketak egin eta zalantzak horrekiko argitu, jolasaren nondik norako zehaztu azkenean. 2.- ADOSTUTAKOAK Bakoitzaren arropa zein zein erabaki genuen eta denak ados gelditu ginen. Gainera, zirriborroa zuzentzeko modua adostu genuen, denen artean jolasarekiko alorrak osatuz. 3.- ZEREGINAK ETA EPEAK Bakoitzak bere arropa prestatu beharra zeukan unibertsitatera bueltatu orduko eta zirriborroa tutoreari bidaltzeko zeregina burutu genuen. 4.- JAZOERAK Tutoreari zirriborroa bidali genion eta ez zen arroparekiko inongo arazorik egon. Bakoitzak berea denborarako prestatua zeukan. 5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK Hausnarketak egin genituen jolasaren inguruan tutorearen zalantzak ikusita. Aurkezlea nor izango zen, egongo ote zen pentsatu genuen, kartela umeek nola ikusiko zutenean aukera desberdinak ikusi genituen, adibidez kartela ikustea edo denek batera ikustea iragarkia telebistan edo.. garrantzitsuena hartzaileek ulertzea zen. Beraz, kartela egitearen erabakia egokiena iruditu zitzaigun.
  • 7. Munduko altxorraren bila 7 Otarrak TALDEA: Saioa: Azaroak 18 Eider Ordoki X Taldekideak Noiz hasi: 17:00 Ainhoa Onsalo Noiz bukatu: 19:30 Idazkaria (X) Nuria Oyarzabal Idoia Oyarzabal 1.- JORRATUTAKO GAIAK Kasu honetan ere, docs bidez komunikatu ginen, praktiketan geunden eta. Gainera, sare sozialen bidez elkartzeko momentuak zehaztu genituen. Gai nagusia frogak zehaztea izan zen, gainetik ideia orokorra baitgenuen, baina ez genuen leku bakoitzeko galderarik pentsatu. 2.- ADOSTUTAKOAK Proba bakoitza nola izango zen eta bakoitzean zer agertuko zen adostu genuen. Arabian iritzi desberdinak zeuden, baina azkenean egokia iruditu zitzaigun bertako idazkerari buruzko galdera jartzea, desberdina delako. 3.- ZEREGINAK ETA EPEAK Bakoitzak berari dagokion herrialdeko galderarik egokiena pentsatu beharra zeukan praktiketatik bueltatu orduko. Gaia gutxi gorabehera herrialde bakoitzean prestatuta zegoen, baina galdera zehatza bakoitzak bere kabuz pentsatu beharra zuen, hala nola, Mexikoan bagenien gastronomiaren inguruan izango zela, baina galdera Eiderrek pentsatu behar izan zuen, baita galderaren edukiak nola egin ere. 4.- JAZOERAK Bakoitzak bere probak prestatu zituen eta ez zen aparteko arazorik egon. 5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK Frogetan ideia desberdinak zeuden, frogen zailtasuna, umeentzat baitziren, zer eduki sartu probetan…. Ez zen zeregin erraza izan baina azkenean frogak desberdinak izan zitezen eta leku bakoitzeko ezaugarriak erakusteko, frogak pentsatu genituen. Dantzak, gastronomia, idazkera eta sinismenaren gaiak erakargarrienak eta bitxienak zirela iruditu zitzaigun.
  • 8. Munduko altxorraren bila 8 Otarrak Saioa: Azaroak 28 TALDEA: X Eider Ordoki Noiz hasi: 09:00 Taldekideak Noiz bukatu: 11:30 Ainhoa Onsalo Idazkaria (X) Nuria Oyarzabal Idoia Oyarzabal 1.- JORRATUTAKO GAIAK Gaurkoan plastikako edukien inguruko gaiak jorratu genituen. Kartela nola egin, zerekin egin eta berau prestatzen aritu ginen. Frogak eta mapak ere burutu genituen. 2.- ADOSTUTAKOAK Kartela nola prestatu adostu genuen, plastilinaren bidez eta bestea idatziz eginez. Mapak zaharrak egin nahi genituenez, hori nola lortu ez genekien eta azkenean kafearekin bustita lortuko genuela pentsatu genuen. Azkenik, frogak idatziz jarriko genituela adostu genuen, Mexikokoan argazkiak ere jarriz, audiobisualagoa eginez proba hau. 3.- ZEREGINAK ETA EPEAK Hurrengorako bakoitzak bere mapa zatia kafean pasata prestatu beharra zeukan eta frogak plastifilatzeko epea ere jarri genuen. 4.- JAZOERAK Hurrengorako egin beharrekoak burututa genituen. Horrela, beste edukietan jarraitzeko arazorik ez genuen. 5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK Hausnarketa desberdinak egin genituen gai honetan. Kartela erakargarri nola egin, eta azkenean plastilinarekin egin genuen, nahiz eta brilloak erabiltzea ere pentsatu genuen. Gainera, mapak zaharrak bihurtzeko moduen inguruan hausnartu genuen, sepiaz ordenagailutik inprimatuz, nahiz eta azkenean, kafea erabiltzea errealistagoa eta egokiagoa iruditu zitzaigun.
  • 9. Munduko altxorraren bila 9 Otarrak Saioa: Azaroaren 29a TALDEA: X Eider Ordoki Noiz hasi: 14:00 Taldekideak Noiz bukatu: 17:00 Ainhoa Onsalo Idazkaria (X) Nuria Oyarzabal Idoia Oyarzabal 1.- JORRATUTAKO GAIAK Musikaren nondik norakoa, arropak, plastikako azken ukituak bukatu. 2.- ADOSTUTAKOAK Leku bakoitzeko musika pixka bat nola egin eta prestatu pentsatu dugu eta plastikako materialetan zerekin egin, eta nola adostu dugu. 3.- ZEREGINAK ETA EPEAK Mapak etxean bukatu ostiralerako, kartela ostiralerako bukatu, arropa ostiralerako prestatu 4.- JAZOERAK Hurrengo egunerako gauzak ekarri genituen. 5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK Arropari buruz hausnartu genuen, nola nabaritu dadin nongoak garen, musikan zer transmititu nahi genuen ere zehaztu genuen, bakoitzaren iritzi desberdinak kontuan harturik…
  • 10. Munduko altxorraren bila 10 Otarrak Saioa: Azaroaren 30 TALDEA: X Eider Ordoki Noiz hasi: 14:00 Taldekideak Noiz bukatu: 19:00 Ainhoa Onsalo Idazkaria (X) Nuria Oyarzabal Idoia Oyarzabal 1.- JORRATUTAKO GAIAK Bideoaren prestakuntza, sekuentzien desberdintzea, planoak eta anguluak pentsatu, aurkezlea eta umeak nola antolatu eta esan beharrekoa zehaztu eta bideoa grabatu. 2.- ADOSTUTAKOAK Grabatzeko lekua adostu genuen, nola egin sekuentzia bakoitza, bakoitzaren eginbeharrak sekuentzia bakoitzean, arropak eta anbientazioa. Ondoren, bideoa grabatu genuen gauza horiek kontuan harturik. 3.- ZEREGINAK ETA EPEAK Hurrengorako gauzak eraman astelehenerako bi probak grabatzeko gauzak eraman eta esan beharrekoa pentsatu 4.- JAZOERAK Ez zen gertakari bitxirik gertatu. Eperako bakoitzak bere lanak eginak zituen, gauzak ordurako prestatuz. 5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK Lekuaren inguruan, ez genuen oso argi non egin, leku lasai bat nahi baikenuen. Hala ere, azkenean lekuak ondo pentsatu ditugu eta paisai politak aukeratu ditugu. Gainera, bideoan atera beharreko haurren kopuruari buruz hausnarketak egin genituen, ea horiek beharrezkoak ziren pentsatuz. Azkenean, ideia ona iruditu zitzaigun eta umeen sekuentzia ahalik eta azkarren grabatu genuen, umeak ez denbora askoz molestatzeko.
  • 11. Munduko altxorraren bila 11 Otarrak Saioa: Urriak 10 TALDEA: Eider Ordoki Noiz hasi: 9:00 Taldekideak Noiz bukatu: 10:00 X Ainhoa Onsalo Idazkaria (X) Nuria Oyarzabal Idoia Oyarzabal 1.- JORRATUTAKO GAIAK Lan modularrari hasiera emateko garia dela iruditu zaigu eta liburutegian elkartu gara lana zerren inguruan egingo dugun adosteko. Lehenik eta behin, lan modularraren helburua eta irizpideak zein diren ikusi ditugu eta ondoren proposamen ezberdinak botatzen hasi gara. 2.- ADOSTUTAKOAK Lan modularraren gaia zein izango den adostu dugu. Altxorraren bila jokoa izango dela zehaztu dugu, non bertan herrialde desberdinetako haurrek hartuko duten parte. Jolasaren nondik norakoak eta frogak zehaztu hasi gara. 3.- ZEREGINAK ETA EPEAK Biharko, bakoitzak bere herrialdearen inguruko froga zein izango den pentsatu behar dugu. Zer motatako froga izango den zehaztu dugu, galdera, dantza.. baina ez ditugu zehaztasunez erabaki. Horiek, bihar egingo ditugu. 4.- JAZOERAK Proposamen asko egon dira, eta egia esan hasieran ideia bat genuen baina jolas moduan adierazteko zailegia iruditzen zitzaigun eta lan asko zuen jolasa, beraz askoz ere sinpleagoa egitea erabaki dugu. 5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK Talde proposamen asko egon dira eta azkenean bat bestea baino gehiago gustatzen zaigu. Bakoitzak bere gustuak ditu, baina jolasak izan behar dituen irizpideak kontuan izanik pozik gelditu gara izan dugun ideiarekin. Orain, ideia hori garatu eta aurrera eramatea falta zaigu.
  • 12. Munduko altxorraren bila 12 Otarrak Saioa: Urriak 12 TALDEA: Eider Ordoki Noiz hasi: 9:00 Taldekideak Noiz bukatu:11:00 X Ainhoa Onsalo Idazkaria (X) Nuria Oyarzabal Idoia Oyarzabal 1.- JORRATUTAKO GAIAK Atzoko aukeratutako jolasa garatzen hasi gara. Grabaketa egiten hasi baino lehen, jolasaren inguruan erabaki beharreko gauzak eztabaidatu eta idatzi ditugu. 2.- ADOSTUTAKOAK Jolasaren sekuentziak egiten hasi gara. Bakoitzak herrialde bateko froga ekarri du eta altxorraren bila jolasa frogetan oinarritzen dela kontuan izanik, frogaz froga joan gara sekuentziak erabakitzen. Hirugarren frogaraino egin dugu. 3.- ZEREGINAK ETA EPEAK Bihar frogen sekuentzia guztia amaitzeko gelditu gara eta ondoren, grabaketaren inguruko hainbat gauza zehaztuko ditugu. 4.- JAZOERAK Ez dugu inolako arazo edo jazoerarik izan. Talde osoa elkar lanean oso ondo aritu gara. 5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK Hasierako ideiarekin oso pozik geunden baina orain, ideia hori garatzen hasi garela, gero eta gusturago gaude aukeraturiko lanarekin eta erabat motibatuta gaude. Grabaketarekin hasteko irrikan gaude.
  • 13. Munduko altxorraren bila 13 Otarrak TALDEA: Eider Ordoki Saioa: Urriak 15 Taldekideak X Ainhoa Onsalo Noiz hasi: 9:00 Idazkaria (X) Nuria Oyarzabal Noiz bukatu: 11:00 Idoia Oyarzabal 1.- JORRATUTAKO GAIAK Atzo hasitako sekuentziak amaitu ondoren, lanaren sarrera eta jolasaren nondik norakoak idatziz zehaztu ditugu. 2.- ADOSTUTAKOAK Sekuentzia guztiak egin ditugu. Horren ondoren, bideo edo grabaketaren nondik norakoak zehaztu eta jolasaren detaileak ere zehaztu ditugu. Horiek denak txostenean joango direla kontuan izanik, jolasaren inguruko sarrera bat idatzi dugu, hau da, jolasaren txostenari hasiera eman diogu. 3.- ZEREGINAK ETA EPEAK Orain praktiketara goaz, eta praktiketatik bueltan grabaketa martxan jartzeko asmoa dugu, beraz erabiliko ditugun jantziak eta grabatuko dugun tokia zehaztu behar ditugu. Horretarako, Urriak 28 docsen gelditu gara. Bertan, txostenean zenbait detaile zuzendu edo hobeto zehaztu eta jantzien inguruan hitz egingo dugu. Praktiketatik bueltarako jantziak prestatzeko denbora izan dezagun. 4.- JAZOERAK Gaurkoan ez dugu arazorik izan. Gehien kosta zaiguna, praktiketako garaian noiz geldituko garen zehaztea izan da. Bakoitzak bere ordutegiak ditu eta zaila da guztiak bat egitea. 5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK Bideo eta jolasaren nondik norakoak ia erabakita daude eta gustuko ideia dugu, nahiz eta grabaketa guk nahi bezala aterako den edo ez beldurra izan.
  • 14. Munduko altxorraren bila 14 Otarrak Saioa: Urriak 11 TALDEA: Eider Ordoki Noiz hasi: 9:00 Taldekideak Noiz bukatu: 11:00 X Ainhoa Onsalo Idazkaria (X) Nuria Oyarzabal Idoia Oyarzabal 1.- JORRATUTAKO GAIAK Jolasean plastikako zein material erabili behar ditugun erabaki dugu. 2.- ADOSTUTAKOAK Altxorraren bila jolasak, beste edozein jolasek baina material gutxiago behar du plastikaren arloan. Hala ere, gauza batzuk beharrezkoak dira. Altxorra bilatzeko mapak eta frogak irakurtzeko kartelak behar dira. Horretaz gain, guk kalean iragarki batean ikusten dugunez, hori ikusteko pankarta edo anuntzio handi bat egin behar dugu eta azkenik, guk erabili behar ditugun jantziak. Nahiz eta etxeko trapuekin egin, plastikako baliabide gisa kontsideratzen da. 3.- ZEREGINAK ETA EPEAK Oraingoz, gaur materiala hartu dugu plastika gelatik eta nahiz eta gauzak egiten eta prestatzen hasi, ez dugu bukatu. Hurrengo batean amaituko dugula erabaki dugu. 4.- JAZOERAK Ez dugu inolako arazorik izan. Segituan aukeratu ditugu beharrezkoak ditugun materialak. 5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK Materialak aukeratu eta jolasa gero eta garbiago dugu. Grabatzeko ia dena prest daukagu eta pozik gaude.
  • 15. Munduko altxorraren bila 15 Otarrak Saioa: Abenduak 3 TALDEA: Eider Ordoki Noiz hasi: 09:00 Taldekideak Noiz bukatu: 11:30 Ainhoa Onsalo Idazkaria (X) x Nuria Oyarzabal Idoia Oyarzabal 1.- JORRATUTAKO GAIAK Bideo grabaketarekin jarraitu genuen kasu honetan Donostin. Geratzen ziren sekuentziak amaitu genituen 2.- ADOSTUTAKOAK Grabatzeko lekua adostu genuen eta zein sekuentzi erabili behar genituen ere. Grabaketarako esan beharreko gauzak pentsatu eta nork esan antolatu genuen. 3.- ZEREGINAK ETA EPEAK Grabatu beharreko sekuentzia guztiak amaitu ditugunez musikarekin jarraitzea adostu genuen. 4.- JAZOERAK Ideia ezberdin asko genituen baina oso zaila zen guztia 3 minututan egitea beraz zenbait gauza alde batera utzi behar izan genituen. 5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK Egin ditugun grabaketak nahiko simpleak izan arren, egin dugunarekin gustora geratu gara jendeari bidali nahi dizkogun mezuak nahiko argi geratzen direla pentsatzen baitugu.
  • 16. Munduko altxorraren bila 16 Otarrak Saioa: Abenduak 4 TALDEA: Eider Ordoki Noiz hasi: 14:00 Taldekideak Noiz bukatu: 17:00 Ainhoa Onsalo Idazkaria (X) x Nuria Oyarzabal Idoia Oyarzabal 1.- JORRATUTAKO GAIAK Adostu genuen moduan, musika grabatzen hasi ginen. Mexikoko musikarekin hasi ginen eskolako kide batzuen laguntzarekin eta zein musika arabiar aukeratu pentsatu genuen. 2.- ADOSTUTAKOAK Zein abesti jo eta bakoitzak zein instrumentu izango duen adostu. 3.- ZEREGINAK ETA EPEAK Hurrengo egunean musikarekin jarraitzea adostu genuen, euskaldunarekin eta indiarrarekin. 4.- JAZOERAK Musika mexikarrarentzat abesti bat genuen pentsatuta baina aldatu egin behar izan genuen instrumentuekin ez baigenekigun zein letra zuen. Beraz irakasle eta zenbait ikasleen laguntzarekin beste abesti bat egin genuen. 5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK Mexikoko abestia aldatu arren oso ongi geratu zaigu instrumentu ezberdinekin eta musika arabiarra oso zaila dela jotzea iruditu zaigunez youtube web orrian aurkitu dugun abesti bat aukeratzea pentsatu dugu.
  • 17. Munduko altxorraren bila 17 Otarrak Saioa: Abenduak 5 TALDEA: Eider Ordoki Noiz hasi: 09:00 Taldekideak Noiz bukatu: 13:00 Ainhoa Onsalo Idazkaria (X) x Nuria Oyarzabal Idoia Oyarzabal 1.- JORRATUTAKO GAIAK Musika euskalduna aukeratu eta indiarrarentzat guk asmatutako bat grabatu genuen. 2.- ADOSTUTAKOAK Musika indiarrarentzat zein intrumentu erabiliko ditugun eta bakoitzak zein izango duen pentsatu. Musika euskaldunarentzat abestia aukeratu eta zein joko zuen adostu. 3.- ZEREGINAK ETA EPEAK Musikarekin amaitzeko, bideoan falta diren tarteak osatzeko zein musika joko edo erabiliko dugun pentsatzeko geratu gara. 4.- JAZOERAK Ez da ezer berezirik gertatu. 5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK Nahiz eta bideoaren muntaia oraindik egina ez egon, nahiko osaturik dagoela pentsatu dugu ez baitzaigu ezer berezirik egitea falta.
  • 18. Munduko altxorraren bila 18 Otarrak Saioa: Abenduak 7 TALDEA: Eider Ordoki Noiz hasi: 09:00 Taldekideak Noiz bukatu: 13:30 Ainhoa Onsalo Idazkaria (X) x Nuria Oyarzabal Idoia Oyarzabal 1.- JORRATUTAKO GAIAK Bideoa osatzeko falta den musika aukeratu eta sortu. 2.- ADOSTUTAKOAK Materialak eta abestiak adostu genituen 3.- ZEREGINAK ETA EPEAK Guztia amaitu dugunez urrengo egunean muntaiarekin hastea pentsatu genuen 4.- JAZOERAK Ez da ezer berezirik gertatu. 5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK Musika aukeratuta egon arren, bideoaren muntaiarekin hasten garenean ea ondo geratuko ote den pentsatzen egon gara. Hau horrela ez bada beste aukera batzuk hausnartzea pentsatu genuen.
  • 19. Munduko altxorraren bila 19 Otarrak Saioa: Abenduak 11 TALDEA: Eider Ordoki Noiz hasi: 14:00 Taldekideak Noiz bukatu: 17:00 Ainhoa Onsalo Idazkaria (X) x Nuria Oyarzabal Idoia Oyarzabal 1.- JORRATUTAKO GAIAK Muntaiarekin hastea genuen pentsaturik baina plano batzuen falta genuenez grabatzea joan behar izan dugu berriro. 2.- ADOSTUTAKOAK Zein plano falta diren ikusi hauek grabatzeko eta non egin adostu. 3.- ZEREGINAK ETA EPEAK Plano hauek grabatu ondoren hurrengo egunean muntaia hasten hasiko gara. 4.- JAZOERAK Muntaiarekin hasi ginenean, oso luzea geratzen zela konturatu ginen. Beraz, senkuentzien zati asko kendu behar izan genituen. Honekin batera, plano desberdin ugari ezabatu zirenez grabatzera irten behar izan ginen plano desberdin gehiago berreskuratzeko. 5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK Gure hasierako ideai aldatu arren, nahiko ondo antolatu ginen transmititu nahi genuena espresatzeko. Gertatutakoarekin, musikaren antolakuntza ere apur bat aldatu behar izan genuen baina ez du ezer kaltetu.
  • 20. Munduko altxorraren bila 20 Otarrak Saioa: abenduak 7 TALDEA: Eider Ordoki Noiz hasi: 10:00 Taldekideak Noiz bukatu: 13:30 Ainhoa Onsalo Idazkaria (X) Nuria Oyarzabal x Idoia Oyarzabal 1.- JORRATUTAKO GAIAK Bideoaren muntaia hasi aurretik egokia iruditzen zaigu bideo zati guztiak ikusi, gehien gustatzen zaizkigun zatiak aukeratu eta hauen iraupena gutxi gora behera orrialde batzuetan idaztea. 2.- ADOSTUTAKOAK Gaurkoan bideo zati guztiak antolatzearekin nahikoa izango zela adostu dugu taldekideok, horrela muntaia egiteko orduan erraztasun gehiagorekin egingo baitugu lan. 3.- ZEREGINAK ETA EPEAK Hurrengo astelehenean movie makerren muntaia egiten hasiko garela adostu dugu, egun horretarako bideoari dagokion zatia egitea soilik adostu dugu. 4.- JAZOERAK Ez da ezer aipagarririk gertatu. 5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK Oraingo denboraz nahiko ongi gabiltzala pentsatzen dugu taldekideok eta horrela jarraitzen baitugu gure emaitza nahiko positiboa izango delakoan gaude, baina bideoaren iraupena nahiko luzea izango delakoan gaude, beraz pixka bat moztu beharko dugu.
  • 21. Munduko altxorraren bila 21 Otarrak TALDEA: Saioa: abenduak 10 Eider Ordoki Noiz hasi: 9:00 Taldekideak Ainhoa Onsalo Noiz bukatu: 16:00 Idazkaria (X) Nuria Oyarzabal x Idoia Oyarzabal 1.- JORRATUTAKO GAIAK Gaurkoan aurreko egunean adostu bezala gaur movie makerrekin bideoaren edizioa egin dugu. 2.- ADOSTUTAKOAK Gaurkoan bideoaren muntaia egitea soilik erabaki dugu eta pentsatzen duguna gertatzen bada (luzeegia ateratzen dela) zein eszena moztu adostuko dugu. 3.- ZEREGINAK ETA EPEAK Hurrengo egunean lehen orduan zenbait lehen plano grabatuko ditugula pentsatu dugu eta ondoren movie maker ahotsa jarriko dugu. 4.- JAZOERAK Bideoaren iraupena luzea denez zenbait plano moztu behar izan ditugu, eta plano hauek lehen planoak direnez bihar zenbait lehen plano grabatzea aukeratu dugu. Horrez gain, bideoa kanpoaldean grabatu dugunez egokiena ahotsa berriz grabatzea da, bestela haizearen zaratarekin, kaleko zaratarekin… nahasten baita ahotsa. 5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK Nahiz eta lehen plano hauek eta ahotsa grabatzea beharrezkoa ez izan taldekideok bideoaren emaitza hobea izateko hau egitea pentsatu genuen, denbora aldetik bagenekien larriago ibiliko ginela baina merezi zuelakoan geunden.
  • 22. Munduko altxorraren bila 22 Otarrak Saioa: abenduak 11 TALDEA: Eider Ordoki Noiz hasi: 11:00 Taldekideak Noiz bukatu: 15:00 Ainhoa Onsalo Idazkaria (X) Nuria Oyarzabal x Idoia Oyarzabal 1.- JORRATUTAKO GAIAK Bideoren ahotsa grabatu eta muntaiarekin batu genuen, lehenago grabaturiko lehen planoak ere txertatu ditugu. 2.- ADOSTUTAKOAK Gaurkoan movie maker programarekin amaitzea adostu dugu taldekideok eta hurrengoan pinnacle 16 programa erabiliz azken ukituak emango dizkiogula gure muntaiari. 3.- ZEREGINAK ETA EPEAK Hurrengo egunerako pinnacle 16 programa erabiliz azken ukituak eman eta gure bideoari amaiera emango diogu. 4.- JAZOERAK Ez da ezer aipagarrik gertatu. 5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK Taldean hitz egiten egon gara eta gure uztez bideoaren bidez ez da islatzen zenbat ordu eta zenbat lan dagoen bideoaren atzean, pentsatzen dugu bideoak behin musika ezarria duela emaitza politagoa izango duela, baina ez duela gure esfortzua islatuko pentsatzen dugu.
  • 23. Munduko altxorraren bila 23 Otarrak Saioa: abenduaren 13 TALDEA: Eider Ordoki Noiz hasi: 9:00 Taldekideak Noiz bukatu: 13:00 Ainhoa Onsalo Idazkaria (X) Nuria Oyarzabal x Idoia Oyarzabal 1.- JORRATUTAKO GAIAK Pinnacle 16 programa erabiliz musika, zenbait efektu eta testu txertatzea pentsatu dugu. 2.- ADOSTUTAKOAK Gaurkoan aurreko atalean idatzirikoa betetzeko adostu genuen. 3.- ZEREGINAK ETA EPEAK Hurrengo egunerako Youtubera igotzea pentsatu genuen baina jazoera baten ondorioz testutak txertatzearena hurrengo egunerako utzi dugu. 4.- JAZOERAK Pinnacle 16en bertsio trial bat erabili dugu eta errazena falta zitzaigula pentsatzen genuenean arazo dezente izan ditugu, ez baikenekien nola idatzi testuak, irakasle bati laguntza eskatu eta bertsio horretan ez genuen asmatu nola egiten zen edo ez zekigun egiten nola egiten zen, beraz hurrengo egunean bere ordenagailuan testuak jartzeko aukera eman digu. 5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK Egia esan, oraindik egindako lana islatu gabe geratzen delakoan gaude baina emaitzarekin gusturago gaude
  • 24. Munduko altxorraren bila 24 Otarrak Saioa: abenduaren 14 TALDEA: Eider Ordoki Noiz hasi: 9:00 Taldekideak Noiz bukatu: 11:00 Ainhoa Onsalo Idazkaria (X) Nuria Oyarzabal x Idoia Oyarzabal 1.- JORRATUTAKO GAIAK Pinnacle 14 programa erabiliz testu txertatu eta Youtubera igo. 2.- ADOSTUTAKOAK Gaurkoan laurok batera lan guztia amaitzea adostu dugu. 3.- ZEREGINAK ETA EPEAK Gaur goizean zehar adosturikoa amaitzea 4.- JAZOERAK Ez da ezer berezirik gertatu. 5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK Lana amaituta bideoarekin pozik geratu gara, badakigu betiere badaudela hobetzeko detaile batzuk baina emaitza orokorrean ona da, nahiz eta aurreko zenbait egunerokoetan esan bezala ez dugu uste lanaren emaitzan gure esfortzu islatzen den. Hausnartzen egon garen bitartean bideoaren amaieran ezarri dugun bezala ezinbestekoa iruditzen zaigu lagundu gaituzten lagun, ikaskide eta irakasleoi eskerrak ematea, beraiek gabe lanaren emaitza ez baitzen bera izango.
  • 25. Munduko altxorraren bila 25 3. JOLASA Gure jostailua, mahai jolas bat da kasu honetan, Munduko altxorraren bila izenekoa, munduko kultura desberdinak ezagutzea baitu xede nagusi.  Hausnarketa -Hausnarketa: kontzeptu argipena (jolas, jostailu), hezitzailea, baloreak, sailkapenak, …. Egin behar duguna, jolas hezitzailea da. Elkartasuna, kulturartekotasuna eta kooperazioaren baloreak transmititzen ditu.  Helburuak Balore atxikiak jolas honen bidez umeek barneratzea. beraien artean kooperatzea eta mapa osoa elkartuta altxorraren lekura joatea da. Honakoak dira bere helburu nagusiak:  Haurrek, munduko kontinente eta kultura ezberdinen berri izatea eta ezagutzea.  Launaka arituko direnez, elkarlana bezalako baloreak lantzea.  Munduko kulturen ezaugarri nagusiak barneratzea: gastronomia, sinesmenak, ohiturak, dantzak…  Berezko ezaugarriak dituzten gizarte eta kultura taldeetako kide-izatea onartzea eta aintzat hartzea.  Norberaren kulturaren ezaugarriak eta gainerako taldeekiko ezberdintasunak balioestea, gainerako identitate, kultura eta herriak errespetatzea.  Talde jardueretan parte hartzea, betiere erantzukizunaz eta era konstruktiboki jokatuz.
  • 26. Munduko altxorraren bila 26  Euskal Herriko natura, gizarte eta kultura ingurunearen elementu nagusiak identifikatzea, bai eta gainontzeko kontinenteetako herrialdeenak ere.  Aniztasun kulturala eta inguruan bizi diren herri-adierazpenak identifikatzea, denboran izan duten eboluzioa ezagutzea eta gizarte-kohesio eta aberastasun elementutzat hartzea.  Mapan, lurralde historikoak, norberaren lurralde historikoko eskualdeak eta herrigune garrantzitsuenak kokatzea.  Munduan topa daitezkeen ohitura, tradizio eta adierazpen kulturalekiko errespetua eta interesa izatea.  Zenbait garai historikotako gizarteetara hurbiltzea.  Besteen laguntzaz eta ahal den neurrian prestutasuna erakustea eta kooperatzea.  Deskripzioa Altxor jolas bat izango da. Lau pertsonak, bakoitzak bere kabuz, kalean iragarki bat aurkitzen dute. Iragarkian “altxorraren bila”-ren lehiaketa agertzen da. Lehiaketa honen antolatzailea erakunde bat da, Otarrak izenekoa. Talde hori eskolaz kanpoko talde bat da. Iragarkian altxor baten bilaketa promozionatzen da eta denak parte hartu ahal dute. Bakarrik daudelarik ikusten dute iragarkia, orduan, lehiaketan parte hartu nahi dutenez, lehiaketako antolatzaileen egoitzara joaten dira. Han, aurkezleak edo monitoreak, jolasa deskribatzen die eta baldintzak azaltzen dizkie. Baldintza bakarra lauko taldea osatzea da. Lau pertsona hauek bakarrik daude baina norbaitekin jolasteko asmotan doaz eta lauak elkartzen dira. Jolasa martxan hasten da. Maparen zati bate ematen die monitoreak edo aurkezleak eta leku hori bilatu behar dute. Bertan, proba bat izango dute eta proba hori gainditu beharko dute hurrengo mapa lortzeko. Proba bakoitzekoa egoki burutzen badute, proba bakoitza gaindituko dute. Txaloak entzungo dira bukaeran.
  • 27. Munduko altxorraren bila 27 -Lehen probara heltzen dira. Lehen proban Euskal Herriko agurra ikasi eta dantzatu beharra daukagu. Kide baten laguntzaz, Ainhoa, gainditzen dugu eta hurrengo mapa zatia lortzen dugu. Mapako hurrengo lekua aurkitzen dute eta hurrengo probari hasiera ematen die. -Hurrengo proban Indiako sinesmen baten proba bat gainditu behar dugu. Bertan, ezkerreko eskuak zertarako balio duen jakin beharra daukate. Beste taldekide baten laguntzaz, Idoia, gainditzen dugu eta hirugarren zatia gure eskuetara ailegatzen da. -Hirugarren tokira heltzen direnean beste proba bat egiten dute. Hirugarren proba arabiarrez idatzitako testu bat itzultzea da. Arabiarrak, Nuriak, testukoa euskaraz esaten du, elkarlaguntzari buruzkoa dena. Hemen ere, proba gainditzen dute eta hurrengo zatia lortzen dute. Azken mapa zatia hartuta beste proba egitera Joan behar duten lekuraino ailegatzen dira. - Laugarren proban, azkenik, Mexikoko galdera bat aurkitzen dugu. Proba honetan, Mexikoko gastronomiako jakia bereiztu behar dute. Azkenean, proba gainditu eta altxorraren mapa osoa eskuetan izanik altxorraren bila doaz. Jolas honen materialari dagokionez, mapak egiteko papera eta pinturak erabiliko ditugu eta pertsonaien disfrazak egiteko etxeko arropa erabiliko dugu. Mapak zaharren itxura izan dezatela lortuko dugu, kafea erabiliz. Froga bakoitza kartulina batean jarriko dugu.
  • 28. Munduko altxorraren bila 28 Jolas honetan kreatibitatearen inguruan, kolore asko erabiliko ditugu, bai mozorroak egiteko baita mapak egiteko ere. Bukatzeko, jolas honek, beste guztien antzera, arau batzuk ditu. Horien artean, lau kidek osatuko dute talde bakoitza. Elkarlanean ibili behar dute eta bata bestearen iritziak entzun eta errespetatu behar dituzte.  Ezaugarriak Gure jolasa didaktikoa da haurrak aurrean aipatu ditugun baloreak ikasiko eta barneratuko baititu. Jolas hau taldeka egitekoa da, gure kasuan, lauko taldetan nahiz eta hori proba bakoitzean aldatzen den eta aldatzeko aukera dagoen. Lehen deskripzioan ikusi zitekeen bezala, kontsumorik gabea eta material ekologikoa, birziklatzekoa erabiltzen ere saiatuko gara, nahiz eta kutsakorra batzuetan ere beharrezkoa izan daitekeen. Jolas hau erakargarria egiten saiatuko gara, kolore asko erabiliz, mozorro aniztasunaren bidez eta probak originalak eginez.  Balore atxikiak Guk eginiko jolasa ez da batere sexista, berdintasunean oinarritzen baita. Elkarbizitza sustatzen du eta talde kide guztien inplikazioa eskatzen du. Jolasaren helburua kultur desberdinak ezagutzea eta elkar lanean ibiltzea da.  Nori zuzendua Azkenik, garrantzitsua da gure jolasa nori zuzendua egongo litzakeen zehaztea. Argi ikus daitekeen modura, mundu guztiko haurrei zuzenduta dago, aukera berdintasuna sustatuz eta ezberdintasunak kanpo utziz
  • 29. Munduko altxorraren bila 29 BIDEOA  Bideoaren testuingurua Bideoaren alorrean, guk sortutako bideoaren helburua jolas baten bitartez, transmititu nahi ditugun balore atxikiak bultzatzea da. Edozein adineko haurrei zuzenduta egon daiteke nahiz eta gure kasuan bigarren zikloko umeetan oinarritu gara frogetan. Bideoa helduei ere zuzenduta egon daiteke euren haurrei balore hauek transmititzeko. Bideoan zenbait balore helarazi nahi dizkiegu hartzaileei. Balore atxiki nagusiak honako hauek dira: kulturartekotasuna, kooperazioa, elkar laguntza eta elkartasuna. Zeharkako hainbat balore ere lantzen dira bideo honetan, adibidez, errespetua, laguntasuna, berdintasuna...
  • 30.  Bideoaren prozesua GIDOI -TEKNIKOA Planoa Denbora Ezaugarri teknikoak Irudia Soinua Sekuentzia Enkuadrea Angulazioa Mugimendua Ainhoa 1 (Ainhoa) Plano erdia 2¨ Horizontala Normala Bai kartela 1 irakurtzen Nuria kartela 1 (Nuria) Plano erdia 2¨ Horizontala Normala Ez 1 irakurtzen Eider kartela 1 (Eider) Plano erdia 2¨ Horizontala Normala Ez 1 irakurtzen
  • 31. Munduko altxorraren bila 31 Idoia kartela 1 (Idoia) Plano erdia 3¨ Horizontala Normala Bai 1 irakurtzen Denbora (erlojua) 6¨ Horizontala Bai azkar Stopmotion pasatzen da Nerea jolasa Plano 2 (Nerea) 16¨ Horizontala Normala Bai azaltzen eta 2 amerikano gu entzuten Plano Taldea egiten 2 amerikano 9¨ Horizontala Picado Bai 2 saiatzen gara eta osoa
  • 32. Munduko altxorraren bila 32 Plano 2 (gu taldea amerikano Taldea egiten 7¨ Horizontala Picado Bai 2 egiten) eta plano dute entero Plano 3 4¨ Horizontala Normala Bai Proba aurkitu 2 general Plano 3 20¨ Horizontala Normala Bai Proba egin 3 general Plano de 4 3¨ Horizontala Normala Ez Proba irakurri 4 conjunto Idoiak Lehen 4 6¨ Horizontala Normala Ez erantzuna 4 planoa azaldu Idoiak Plano de 4 3¨ Horizontala Normala Ez azaltzen du 4 conjunto denei
  • 33. Munduko altxorraren bila 33 Idoiak Lehen 4 4¨ Horizontala Normala Ez erantzuna 4 planoa azaltzen du Plano muy Parkean 5 general 2¨ Horizontala Normala Bai proba 5 handiena bilatzen Proba 5 Plano entero 2¨ Horizontala Normala Ez irakurtzen eta 5 egiten 5 (Proba Esaldi arabe 6¨ Horizontala Ez 5 erakutsi) bat ageri da Nuria proba 5 Plano entero 2¨ Horizontala Ez 5 azaltzen Mexikar Plano 6 5¨ Horizontala Normala Ez proba 6 general irakurtzen
  • 34. Munduko altxorraren bila 34 Eider proba Lehen burutzen eta 6 7¨¨ Horizontala Normala Ez 6 planoa ondokoei azaltzen Probak Plano 6 8¨ Horizontala Normala Bai burutuak eta 7 general ospatzen dute Lau mapak (Mapak 6¨ Horizontala Ez elkartuta 7 elkartu) agertzen dira
  • 35. Munduko altxorraren bila 35 Plano muy Lekua 7 general 18¨ Horizontala Normala Bai 7 bilatzen handiena Mendia Plano muy igotzen, 7 general 3¨ Horizontala Contrapicado Bai 7 altxorraren handiena bila
  • 36.  Emaitza: Bideoan erabilitako osagaien artean, musika, komunikazio lanabesak, osagai plastikoak eta edizioa. Lehenik eta behin musikaren inguruan ekoizpen desberdinak egin ditugu. Lau herrialdeetako musikak egin ditugu instrumentu desberdinez baliatuz arabiarren kultura izan ezik.  Mexiko: tronpeta, gitarra eta sonaja (media luna) erabili ditugu abestia sortzeko. Esan beharra dago, gure ikaskideen laguntza izan dugula hori burutzeko.  India: taldeko ahotsak, txirula handiak, tinbala eta uraren efektua egiten duen instrumentuak erabili genituen. Abestia guk asmatutakoa da.  Arabia: “Арабская красивая музыка и танцы” abestia erabili dugu, Internetetik hartuta.  Euskal herria: bi abesti desberdin erabili ditugu. Bietan taldekideak izan dira protagonistak, batean abesten eta bestean trikitixa jotzen.  Hasierako eta amaierako abestiak: Musikaren doinua eta Pupu eta Lore abestia erabili ditugu. Bestetik, komunikazio lanabesen artean ahozkoa eta audiobisuala nabarmentzen dira, izan ere, hitza erabiltzen jolas guztian zehar eta bideoaren irudiak erabat beharrezkoak dira bideoa ulertzeko. Bestalde, marrazkiak eta idatziak ere erabili ditugu komunikazio lanabes modura. Plastikaren arloan, kartelak, mapak, frogak eta mozorroak egin ditugu. Kartela egiteko, kartulina bat erabili dugu. Bertan, errotulu bat egin dugu jolasaren izenarekin eta errotulu hau plastilinarekin bete dugu. Mapak berriz, folio batean marraztu ondoren, kafearekin sepia kolorea eman diogu, zahar itxura izan dezaten. Frogak, kartulina zatietan idatzi ditugu argazki eta idatzi desberdinekin, eta ondoren plastifikatuak izan dira. Azkenik, mozorroak, etxean genituen trapuekin lortuak izan dira, batez ere, arabiarra.
  • 37. Munduko altxorraren bila 37 Osagaiekin amaitzeko, edizioan, hardware, software eta sistema eragileak erabili ditugu. Azkenean, osagai garrantzitsuenak, softwareak dira, kasu honetan, Windows Movie Maker, Pinnacle, Picasa, Audacity eta offimatika. Baina hauekin lan egiteko, hardwareak beharrezkoak izan dira, zehazki, bideo kamara, argazki kamara, ahots grabagailua eta ordenagailua. Ordenagailuaren funtsezko sofwarea sistema eragilea da. Ordenagailuen hardwarea zuzenean erabiltzea oso zaila denez, bitartekari lana egiten duen softwarea ezartzen da, beraz esan dezakegu sistema eragileak zeharka erabili ditugula. Lorpen nabarmenena edo garrantzitsuena, ezkutuko altxorra izan da, hau da, altxor materialista izan beharrean, kooperazioan ikasitakoa. Izan ere, umeen artean materialismoa oso garatua dago eta hori baino garrantzitsuagoak diren beste baloreak indartu nahi ditugu. Beste lorpenetako bat, gaur egun, globalizazioaren ondorioz etorkinen presentzia kontuan hartuz, denen eskubideak eta aukera berdintasuna aldarrikatzea da. Balorazio orokorrari dagokionez, denboraren aldetik izan dugu arazorik nabarmenena. Bideoa burutzeko garaian, lanean zehaztutako denbora baina gehiago grabatu genuen eta sekuentziak kendu behar izan ditugunez, planoak ere galdu egin ditugu, ondorioz sekuentzia batzuk berriro grabatu behar izan genituen, bideoak plano desberdinak izan zitzan. Hala ere, esan beharra dago esperientzia baliagarria eta ikasteko eraginkorra izateaz gain, stopmotion efektua eta muntaia orokorrean ondo gelditu dela iruditu zaigu. Hala ere, beti dago zerbait hobetzeko. Gure kasuan, hurrengo baterako kontuan izango dugu tripodearen erabilera grabatzerako orduan eta muntaia egiteko garaian, Pinnacle programak aurkezten dituen abantailak.
  • 38. Munduko altxorraren bila 38 Horretaz gain, aipatu behar dugu iragarkia egiteko ideia gehienak gure sormenetik atera genituela, gure artean hitz eginez, eta iragarkia pixkanaka - pixkanaka ideia berriekin aberastuz. Besteen emaitzak Bideo asko ikusteko aukera izan dugu eta gauza guztiekin gertatzen den bezalaxe, batzuk gehiago gustatu zaizkigu beste batzuk baino. Taldekideak hitz egin ondoren, gehien gustatu zaizkigun emaitzak, Twister, Hakuna Matata eta Antxonen abenturak izan dira. Honen arrazoia euren originaltasuna eta grabaketa lana izan da. Twister jolasa adibidez, askoren artean originalena iruditu zaigu. Jolas erraz eta dibertigarria delako. Hakuna Matata eta Antxonen abenturak jolasean berriz teknikoki oso ondo eginak zeuden eta oso grabaketa onak egitea lortu dute. Hiru hauek izan dira gehien gustatu zaizkigunak, baina hala ere, denek lan on bat egin dugula uste dugu. Izan ere, horrelako grabaketa bat egitea ez da hain erraza. Lortutako emaitzak zoragarriak izan dira eta bideo hau burutzeko garaian denak ikasi dugu, alde batetik ez bada bestetik, beraz esan dezakegu lan aberasgarria izan dela denentzat. 4. ETORKIZUNARI BEGIRA ONDORIOAK APLIKAZIOAK HEZKUNTZAN Lehenik eta behin, esan beharra da Munduko altxorraren bila jolas didaktikoa eta interaktiboa dela. Izan ere, parte hartzaileak beraien artean jolasten dute, laukote, eta horrek elkarreragin positibo bat bultzatzen du beraien artean.
  • 39. Munduko altxorraren bila 39 Zergatik didaktikoa? Jolas honen bidez, munduko kultura ezberdinen ezaugarriak ezagutu ditugulako. Azken finean, froga bakoitza igarotzeko, denen beharra izan dugu ea bakoitzaren ezagutzak partekatu behar izan ditugu. Jolas honekin baloreak ere modu dinamiko eta aktibo batean ikasten dituzte, inkontzienteki, eta horiek dira ondoren buruan iraunkorrenak gertatzen diren ikaskuntzak. Zergatik interaktiboa? Kultura ezberdinetako pertsonen arteko jolasa sustatzen delako. Bakoitzaren desberdintasunei aurre egin, eta desberdintasun horiei probetxua ateratzen zaie eta gu ere desberdintasuna onuragarria eta aberasgarria dela ohartu gara. ZEHARKAKO GAIAK Jolas eta bideo honen bidez, hain agerian gelditzen ez diren baina garrantzitsuak diren bestelako gaiak ere jorratzen ditugu. Gaur egungo gizarteari begira, XXI. mendean, teknologiek garrantzia handia dute eta bideo hau egiteko ezinbesteko lanabesa dugu. Gainera, kooperatibismoa ere argi ikus daiteke. Hala ere, laguntasuna bideo honetan islatzen da, ezagutzak partekatuz eta elkarrekin altxorra lortzera doazen bidean elkarrekiko begirunea azaltzen dugulako. Nahiz eta bideoan ez ikusi, elkarrekin proba bakoitza igarotzean, alaitasuna eta errefortzu positiboa bultzatzen da. Horretaz gain, edozeinekin jolas daitekeen jolas aproposa da, irekitasuna du frogekiko eta edozein adinetako umeek egin dezakete frogen ezaugarriek uzten badiete. Jolas hau edozein gai jorratzeko, kulturartekotasunaz gain, erabat egokia dela deritzogu.
  • 40. Munduko altxorraren bila 40 5. ERABILITAKO INFORMAZIO-ITURRIAK  AVI 42 PINNACLE 16 E AVID STUDIO A CONFRONTO 1° PARTE [videotutorial], eugengrak zuzendua, lekua zehaztu gabea, 2012/09/12an argitaratua (11:49 min), son., col., http://www.youtube.com/watch?v=DTbgIMC4R9Q  Cebrián de la Serna, Manuel (2005) Video y educacion I. videos educativos versus videos didacticos, Tecnologias de la información y comunicación para la formación de los docentes. Pag. 83-90 http://moodle4.ehu.es/file.php/1764/5_Ikusentzunezkoa/2005_Cebrian_1.pdf  Cebrián de la Serna, Manuel (2005) Video y educacion II. videos educativos: la didactica del vídeo en la enseñanza. Tecnologias de la información y comunicación para la formación de los docentes. Pag. 93-101 http://moodle4.ehu.es/file.php/1764/5_Ikusentzunezkoa/2005_Cebrian_2.pdf  Dullivan, Nick (2011). Pinnacle Studio versión 15. Estados Unidos, Mountain view. (inédito) http://cdn.pinnaclesys.com/SupportFiles/Studio_15/manuals/studio_es.pdf  Movie Maker Windows 7 Actualizado Tutorial en español Viendo Nuevas Novedades Crear Presentacion HD [videotutorial] safirorubiXDk zuzendua, lekua zehaztu gabea, 2012/11/13an argitaratua ( 6:07 min.), son., col., https://www.youtube.com/watch?v=F-qh8n2c8Tw  Pere Marqués Graells (2000) INTRODUCCIÓN AL LENGUAJE AUDIOVISUAL, LA ALFABETIZACIÓN AUDIOVISUAL. Pag 1-34 http://moodle4.ehu.es/file.php/1764/5_Ikusentzunezkoa/LA_ALFABETIZACIO_N _AUDIOVISUAL.pdf
  • 41. Munduko altxorraren bila 41  PINNACLE STUDIO 15 ADD TITULOS aula 03 [videotutorial] Edisio Rangelk zuzendua, lekua zehaztu gabea, 2011/06/07an argitaratua (4:31 min.), son., col., http://www.youtube.com/watch?v=BPT5qfzN134  Video Tutorial Pinnacle Studio para principiantes / Nivel Básico / Español- Spanish [videotutorial] Raya Antoniok zuzendua, lekua zehaztu gabea, 2006/08/25an argitaratua (5:18 min.), son., col., https://www.youtube.com/watch?v=CZIZmK29iPY