1. Oinarrizko Informatika
(ordenagailua)
2007/2008 ikasturtea
Egilea: Mikel Huerta
Web: www.inforbh.com
Posta: mikelhuerta@irakasle.net
mikelhuerta@euskalerria.org
Aurrera | Irten
2. Aurkibidea:
1.- SARRERA 7.- BILTEGIRAGAILUAK
Zer da informatika? Disko gogorra
Zer da ordenagailua? Disketea
2.- INFORMATIKAREN HISTORIA CD/DVDa
Memoria eramangarria
3.- HARDWAREA ETA SOFTWAREA
8.- BESTELAKO GAILUAK
4.- SARRERAKO GAILUAK Unitate zentrala
Teklatua Elikatze-iturria
Sagua Oinarrizko plaka
Mikrofonoa Prozesadorea
Eskanerra RAM memoria
Web kamera Txartel grafikoa
Gailu optikoak Soinu-txartela
Gailu digitalizatzailea Diskete-, CD/DVD-unitateak eta disko gogorra
5.- IRTEERAKO GAILUAK 9.- ORDENAGAILUAREN ABIATZE- PROZESUA
Monitorea edo pantaila
Inprimagailua 10.- ORDENAGAILU TIPIKOA
Bozgorailuak 11
Ploterra
6.- SARRERA- IRTEERAKO GAILUAK
Ukipen-pantaila
Modema eta routerra
Egin klik gai baten gainean zuzenean joateko gai horretara | Aurrera | | Irten
3. (1)
SARRERA
Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
4. Zer da informatika?
Informatika hitza INFOR (informazioa) eta MATIKA (automatikoa) hitzetatik dator, eta honela defini daiteke:
Informazioa automatiko eta arrazoizko eran tratatzen duen zientzia.
Beste definizio bat, honakoa izan liteke:
Ordenagailuekin zerikusia duen guztia ikertu eta irakasteaz arduratzen den zientzia.
Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
5. Zer da ordenagailua?
Ordenagailua honela defini daiteke:
Informazio-kopuru handia gordetzeko eta prozesatzeko gai den makina elektronikoa. Eta hau guztia era
azkar eta eraginkorrean.
Hau egiteko, erabiltzaileak (ordenagailu aurrean dagoen pertsona) agintzen dizkion instrukzioak (normalean
teklatu eta saguaren bidez) exekutatu edo prozesatu egiten ditu.
Adibidea: Eman dezagun datu-base bat daukagula. Datu-base honetan langile guztien datuak daude (IZENA,
HIRIA, FABRIKA, eta abar). Eman dezagun langile-zerrenda hori alfabetikoki ordenatu nahi dugula (IZENA
eremuaren arabera). Erabiltzaileak klik pare bat saguaren bidez besterik ez du egin beharko. Orduan,
ordenagailuak informazio guztia (kasu honetan IZENA) prozesatuko du guk eskatutakoa egiteko (kasu honetan
zerrenda ordenatu). Eta hau guztia segundu batzuetan edo segundu-hamarren batzuetan egingo da
(ordenagailuaren ahalmen eta datu-kopuruaren araberakoa izango da). Ikus dezagun bideo bat adibide gisa:
Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
19. Ikusi dugunez, erabiltzaileak ataza bat (lan bat) egitea eskatu dio ordenagailuari
(SARRERA-INFORMAZIOA eman dio IZENA zutabean klik baten bidez eta beste klik baten bidez
botoian)
aipatutako ataza egiteko beharrezkoak diren instrukzioak exekutatu ditu ordenagailuak
(INFORMAZIOA PROZESATU egin du)
eta emaitza batzuk eman ditu
(IRTEERA-INFORMAZIOA eman du, zeina pantailan ikus dezakegun)
Ikus dezagun hau guztia eskema eta marrazki batzuen bidez...
Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
20. SARRERA- INFORMAZIOAREN IRTEERA-
-INFORMAZIOA PROZESAKETA -INFORMAZIOA
Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
21. Aurreko eskeman ikusi dugu SARRERA-INFORMAZIOA atalean parte hartzen duen osagaia sagua dela,
baina ez da bakarra. Besteak beste, honako hauek dauzkagu:
Teklatua
Eskanerra
Kamera Mikrofonoa
Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
22. Aurreko eskeman ikusi dugu INFORMAZIOAREN PROZESAKETA atalean parte hartzen duen osagaia unitate
zentrala dela, zeinak zenbait formatu eduki ditzakeen:
Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
23. Aurreko eskeman ikusi dugu IRTEERA-INFORMAZIOA atalean parte hartzen duen osagaia monitorea edo
pantaila dela, baina ez da bakarra. Besteak beste, honako hauek dauzkagu:
Bozgorailuak
Inprimagailua
Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
24. Aurkibidea:
1.- SARRERA 7.- BILTEGIRAGAILUAK
Zer da informatika? Disko gogorra
Zer da ordenagailua? Disketea
2.- INFORMATIKAREN HISTORIA CD/DVDa
Memoria eramangarria
3.- HARDWAREA ETA SOFTWAREA
8.- BESTELAKO GAILUAK
4.- SARRERAKO GAILUAK Unitate zentrala
Teklatua Elikatze-iturria
Sagua Oinarrizko plaka
Mikrofonoa Prozesadorea
Eskanerra RAM memoria
Web kamera Txartel grafikoa
Gailu optikoak Soinu-txartela
Gailu digitalizatzailea Diskete-, CD/DVD-unitateak eta disko gogorra
5.- IRTEERAKO GAILUAK 9.- ORDENAGAILUAREN ABIATZE- PROZESUA
Monitorea edo pantaila
Inprimagailua 10.- ORDENAGAILU TIPIKOA
Bozgorailuak 11
Ploterra
6.- SARRERA- IRTEERAKO GAILUAK
Ukipen-pantaila
Modema eta routerra
Egin klik gai baten gainean zuzenean joateko gai horretara | Aurrera | | Irten
26. Informatikaren historia
Informatika dirudien baino askoz ere zaharragoa da. 2.000 urte K.a., gizakiak kalkuluak egiteko erabili zuen
lehenengo makina egin zen: abakoa. Orduz geroztik bilakaera etengabea izan da. Dena den, benetako iraultza
XX. mendearen erdian hasi zen:
Abakoa (2000 K.a.) kalkulu automatikoak egiteko gizakiak erabili zuen lehenengo makina dugu:
Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
27. Babbageren makina (1832) segidako eragiketak egiteko gai zen lehenengo kalkulagailua izan zen. Bere
tamaina handi samarra zen:
Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
28. Mark I (1944) lehenengo ordenagailua izan zela esan daiteke. Osagai elektriko eta mekanikoz osatuta
zegoen. Howard Aitkenek asmatu zuen eta izugarrizko tamaina zeukan (5 tona inguruko pisua):
Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
29. Eniac-ek (1945) balbulak (elektriko osagai bat) erabili zituen lehenengo ordenagailua dugu. Hau dela
eta, aurrekoa baino askoz ere azkarrago zebilen. Hala ere, tamainak izugarria izaten jarraitzen zuen:
Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
30. Eniac ostean Mark II, Mark III eta Mark IV ordenagailuak agertu ziren (1951). Kalkuluak egiteko
balbulez bakarrik (marrazkian agertzen diren bezalakoak) baliatzen ziren:
Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
31. 1958an osagai elektriko eta elektroniko berriak sortzen dira (transistoreak eta txip-ak). Geroago (1969)
mikroprozesadoreak sortuko dira, oso garrantzitsua den osagai bat. Gaur egungo ordenagailuetan,
mikroprozesadorea ordenagailuaren burmuina da:
Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
32. 1980 inguruan ordenagailu pertsonalak (etxerako ordenagailu merkeak) sortzen hasi ziren. Besteak
beste, Spectrum eta Commodore ordenagailuak. Batzuetan monitore bariko ordenagailuak ziren, hau da,
telebistarekin konektatu behar ziren:
Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
33. Spectrum eta Commodore ostean, benetako lehenengo ordenagailu pertsonala etorriko da. Lehenengo
PC-ak dira (Personal Computer, Ordenagailu Pertsonala). Ez zuten gaur egungo Windows sistema
eragilea erabiltzen, baizik eta Microsoft MS-DOS (erabiltzeko zaila zen sistema eragilea intuitiboa ez
zelako; izen ere, ez baitzuen leiho eta marrazkirik erabiltzen):
Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
34. 1990az geroztik beste iraultza bat hasiko da. Multimedia kontzeptua (irudi eta soinua erabiltzeko
ahalmena ordenagailuaren bidez) sortuko da. Internet ere sortuko da (horrela, beste ordenagailu
batzuetan gordeta dagoen informazioa lortzeko aukera dugu eta beste pertsona batzuekin informazioa
trukatzeko aukera ere eskaintzen digu Internetek):
Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
35. Aurkibidea:
1.- SARRERA 7.- BILTEGIRAGAILUAK
Zer da informatika? Disko gogorra
Zer da ordenagailua? Disketea
2.- INFORMATIKAREN HISTORIA CD/DVDa
Memoria eramangarria
3.- HARDWAREA ETA SOFTWAREA
8.- BESTELAKO GAILUAK
4.- SARRERAKO GAILUAK Unitate zentrala
Teklatua Elikatze-iturria
Sagua Oinarrizko plaka
Mikrofonoa Prozesadorea
Eskanerra RAM memoria
Web kamera Txartel grafikoa
Gailu optikoak Soinu-txartela
Gailu digitalizatzailea Diskete-, CD/DVD-unitateak eta disko gogorra
5.- IRTEERAKO GAILUAK 9.- ORDENAGAILUAREN ABIATZE- PROZESUA
Monitorea edo pantaila
Inprimagailua 10.- ORDENAGAILU TIPIKOA
Bozgorailuak 11
Ploterra
6.- SARRERA- IRTEERAKO GAILUAK
Ukipen-pantaila
Modema eta routerra
Egin klik gai baten gainean zuzenean joateko gai horretara | Aurrera | | Irten
36. (3)
HARDWAREA
ETA
SOFTWAREA
Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
37. Hardwarea eta softwarea
Informatikari buruz hitz egiten dugunean sarri entzuten diren hitzak dira. Ikus dezagun beraien esanahia:
HARDWAREa: ordenagailuen zati fisikoa da, hau da, tresneria (teklatua, sagua, pantaila, unitate
zentrala eta barruan dauden osagai guztiak: disko gogorra, diskete-unitatea,...), eta abar. Bestela
esanda, ukitu daitekeen guztia.
SOFTWAREa: ordenagailuen zati logikoa da, hau da, programak (Word, Excel, Access, ordenagailu-
-jolasak, eta abar) eta datuak. Bestela esanda, ukitu ez daitekeen guztia, abstraktua delako.
Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
38. Aurkibidea:
1.- SARRERA 7.- BILTEGIRAGAILUAK
Zer da informatika? Disko gogorra
Zer da ordenagailua? Disketea
2.- INFORMATIKAREN HISTORIA CD/DVDa
Memoria eramangarria
3.- HARDWAREA ETA SOFTWAREA
8.- BESTELAKO GAILUAK
4.- SARRERAKO GAILUAK Unitate zentrala
Teklatua Elikatze-iturria
Sagua Oinarrizko plaka
Mikrofonoa Prozesadorea
Eskanerra RAM memoria
Web kamera Txartel grafikoa
Gailu optikoak Soinu-txartela
Gailu digitalizatzailea Diskete-, CD/DVD-unitateak eta disko gogorra
5.- IRTEERAKO GAILUAK 9.- ORDENAGAILUAREN ABIATZE- PROZESUA
Monitorea edo pantaila
Inprimagailua 10.- ORDENAGAILU TIPIKOA
Bozgorailuak 11
Ploterra
6.- SARRERA- IRTEERAKO GAILUAK
Ukipen-pantaila
Modema eta routerra
Egin klik gai baten gainean zuzenean joateko gai horretara | Aurrera | | Irten
40. Sarrerako gailuak
Sarrerako gailuak ordenagailuarekin komunikatzeko erabiltzen dira, erabiltzailearen aginduak
transmititzen baitizkio ordenagailuari. Teklatua dugu sarrera-gailu nagusi, nahiz eta sagua (Windows
agertu zenetik) ezinbestekoa den. Beste sarrera-gailu batzuk hauexek dira: joysticka, mikrofonoa, eskanerra,
gailu optikoak, web kamera, ukipen-pantaila, aparatu digitalizatzailea,...
Orain banan-banan ikusiko ditugu aipatutako gailuak. Ikusiko dugu nola funtzionatzen duten eta nola
konektatzen diren ordenagailuarekin. Kontuan hartu, gaur egun, kablea dela ordenagailuarekin konexioak
egiteko gehien erabiltzen den osagaia; baina gero eta gehiago erabiltzen ari da beste era bateko konexioa:
kable bariko konexioa. Kasu hauetan liteke da sagua edo teklatua erabiltzea inongo kablerik gabe; halakoetan
izpi infragorriak, irrati uhinak, eta abar erabiltzen dira konexioak egiteko.
Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
41. Teklatua
Sarrerako gailu hau tekla-multzo batez osatuta dago informazioa sartu ahal izateko ordenagailuan.
Funtzio-teklak: funtzio desberdinak egiten
dituzte martxan jarrita dagoen programaren
arabera, esaterako, Word barruan F1 tekla sakatuz
gero laguntza-leiho bat agertzen da.
Idazteko teklak: alfabeto, zenbaki eta sinboloak
irudikatzen dituzten teklak.
Zenbaki-teklak: zenbakiak bakarrik sartzen
direnean erosoago erabiltzen den tekla-multzoa.
Norabide-teklak: kurtsorea mugitzeko erabiltzen
den tekla-multzoa.
Edizio-teklak: lerro baten hasierara edo
amaierara, aurreko edo hurrengo orrialdera
kurtsorea mugitzeko.
Tekla bereziak: lerro batetik bestera joateko,
espazio zuriak idazteko, maiuskulak aktibatzeko,
eta abarretarako erabiltzen diren teklak.
Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
42. Teklatua eta unitate zentrala konektatzeko era ondorengoa da:
Tekla bat sakatzean, teklatu barruan seinale elektriko batzuk sortzen
dira. Sinale hauek kablearen bidez bidaiatzen dute unitate zentralera
iritsi arte. Unitate zentralak seinaleak aztertzen ditu zein izan den
sakatutako tekla jakiteko eta horren ondorioz zer egin behar den
jakiteko (esaterako, bidali monitorerantz beste seinale batzuk
sakatutako tekla pantailan agertzeko, edo, ordenagailu-jolasa izanez
gero sakatutako teklaren funtzioa betetzeko, adibidez, tiro bat ikusi
pantailan, e.a.).
Esan dezagun, gaur egun kable bariko konexioa egon badagoela; izan
ere, uhinen edo ikusezinezko izpien bidezko konexioak dira.
Gaun egun (2007ko irailean), merkatuan aurki daitezkeen teklatuek oso salneurri desberdinak dituzte
kalitatearen arabera. 9 €-tik 100 €-ra edo gehiagora bitarteko salneurriak aurki daitezke.
Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
43. Sagua
Sarrerako gailu honek erakusle bat mugiarazten du ordenagailuaren pantailan. Honela, pantailan dauden
ikonoak aukera ditzakegu, programak martxan jarri,...
Sagua mugitzean, barruan daukan bola mugitzen
da eta honek bi arrabol mugitzen ditu (bata ezker-
eskuin mugimendurako eta bestea gora-
beherarako). Mugimendu hauek seinale elektriko
bihurtzen dira eta unitate zentralera bidaltzen dira
kablearen bidez (gaur egun uhinen bidez edo
ikusezinezko izpien bidez ere bidali daitezke
aipatutako seinaleak).
Seinale hauek unitate zentralean itzultzen dira eta
monitorera bidaltzen dira non ikusten den
saguaren erakuslea mugitzen.
Klik egitean antzeko zerbait gertatzen da.
Aipa dezagun, gaur egun bola barik sagu batzuek
beste sistema bat erabiltzen dutela. Adibidez,
saguaren azpitik izpi bat bidaltzen da mahaiaren
kontra; mahaiak islatu egiten du izpia saguaren
kontra mugimendua horrela detektatzen.
Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
44. Sagua eta unitate zentrala konektatzeko era ondorengoa da:
Gaun egun (2007ko irailean), merkatuan aurki daitezkeen saguek oso salneurri desberdinak dituzte
kalitatearen arabera. 2 €-tik 60 €-ra edo gehiagora bitarteko salneurriak aurki daitezke.
Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
45. Mikrofonoa
Sarrerako gailu hau ahotsa grabatzeko eta soinu-fitxategi batean gordetzeko erabiltzen da.
Mikrofonoa eta unitate zentrala konektatzeko era ondorengoa da:
Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
46. Eskanerra
Sarrerako gailu hau paper, diapositiba edo beste euskarri batean dagoen informazioa (irudiak, testua,
argazkiak, e.a.) ordenagailuan sartzeko erabiltzen da. Zenbait motatakoak izan daitezke: mahai gainekoa,
eskuzkoa,...
Eskanerra eta unitate zentrala konektatzeko era desberdinak daude. Batzuetan inprimagailuak erabiltzen duen
konektore bera erabiltzen da, beste batzuetan txartel berezi bat sartu behar da unitate zentralaren barruan
konektatu ahal izateko. Baina, gaur egun gehien erabiltzen den era USB konektorearen bidez da.
Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
47. Web kamera
Sarrerako gailu hau irudiak grabatzeko, bideokonferentziak egiteko eta Internet bidezko komunikazio baten
solaskideen irudiak ikusteko erabiltzen da. Normalean monitore gainean jartzen da pantaila aurrean
dagoenaren irudia grabatu ahal izateko. Irudi hau Internet bidez bidaltzen da urrutiko ordenagailu batera non
aipatutako irudia ikus datitekeen.
Web Kamera eta unitate zentrala konektatzeko era desberdinak daude. Normalean inprimagailuak erabiltzen
duen konektore bera erabiltzen da edo USB konektorea.
Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
48. Gailu optikoak
Sarrerako gailu hauek ordenagailuan informazioa sartzeko aukera eskaintzen dute, paper batean idazten
egongo balitz bezala. Pantailan zuzen-zuzenean idatzi edo marraztu ere egin daiteke, ikonoak aukeratu,
programak martxan jarri, e.a. Produktuen barra-kodeak ere irakurri daitezke.
Gailu optikoak eta unitate zentrala konektatzeko era desberdinak daude. Batzuetan txartel berezi bat sartu
behar da unitate zentralaren barruan konektatu ahal izateko.
Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
49. Gailu digitalizatzailea
Sarrerako gailu hau diseinatzaile grafikoek erabiltzen dute, batez ere. Beronen bidez irudiak sor daitezke edo
daukagun bat aldatu. Beste erabilera bat planoak eta mapak egitea da.
Digitalizatzailea eta unitate zentrala konektatzeko era desberdinak daude. Batzuetan txartel berezi bat sartu
behar da unitate zentralaren barruan konektatu ahal izateko.
Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
50. Aurkibidea:
1.- SARRERA 7.- BILTEGIRAGAILUAK
Zer da informatika? Disko gogorra
Zer da ordenagailua? Disketea
2.- INFORMATIKAREN HISTORIA CD/DVDa
Memoria eramangarria
3.- HARDWAREA ETA SOFTWAREA
8.- BESTELAKO GAILUAK
4.- SARRERAKO GAILUAK Unitate zentrala
Teklatua Elikatze-iturria
Sagua Oinarrizko plaka
Mikrofonoa Prozesadorea
Eskanerra RAM memoria
Web kamera Txartel grafikoa
Gailu optikoak Soinu-txartela
Gailu digitalizatzailea Diskete-, CD/DVD-unitateak eta disko gogorra
5.- IRTEERAKO GAILUAK 9.- ORDENAGAILUAREN ABIATZE- PROZESUA
Monitorea edo pantaila
Inprimagailua 10.- ORDENAGAILU TIPIKOA
Bozgorailuak 11
Ploterra
6.- SARRERA- IRTEERAKO GAILUAK
Ukipen-pantaila
Modema eta routerra
Egin klik gai baten gainean zuzenean joateko gai horretara | Aurrera | | Irten
52. Irteerako gailuak
Irteerako gailuak, erabiltzaileak emandako aginduen ondoroioz, ordenagailuak ematen dituen emaitzak
ikusteko erabiltzen dira. Garrantzitsuena monitorea edo pantaila da. Beste batzuk, inprimagailua,
bozgorailuak, plotterra,...
Orain banan-banan ikusiko ditugu aipatutako gailuak. Ikusiko dugu nola funtzionatzen duten eta nola
konektatzen diren ordenagailuarekin.
Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
53. Monitorea edo pantaila
Irteerako gailu honek, tekleatzen ari den informazioa, saguaz egiten diren ekintzak edota informazioaren
prozesaketa erakusten ditu.
Era errazean sortzen dira irudiak monitorean. Monitore baten pantaila oso puntu txikiez osatuta dago, pixel-ak.
Pixel hauek honako oinarrizko kolore hauen bidez aktiba daitezke (gorria, berdea eta urdina). Hiru kolore
hauen nahasketaren bidez (intentsitate desberdinak erabiliz), beste edozein kolore irudikatzea posible da.
Horrela, pantailan ikus dezakegun edozer, oso puntu txikiez osatuta dago. Puntu hauek hain dira txikiak, ezen
ezin baitira ikusi lupa erabiltzen ez badugu. Adibide gisa, ikus dezagun 4 zenbakia tamaina handian:
Kontuan hartzekoa monitorearen bereizmena da, hots, irudiak ikusteko erabiltzen den
pixel-kopurua.
Gehien erabiltzen diren bereizmenak honako hauek dira:
640 X 480 normalean 14”-ko monitoreetan erabiltzen da
800 X 600 normalean 14” eta 15”-ko monitoreetan erabiltzen da
1024 X 768 normalean 15” eta 17”-ko monitoreetan erabiltzen da
1280 X 960 normalean 17” eta 21”-ko monitoreetan erabiltzen da
Zenbat eta bereizmen handiago, orduan eta txikiago ikusten dira objektuak (hau da, gauza
gehiago ikus daitezke pantailan). Bereizmena ondo aukeratu behar da; helburua gauza
asko ikustea da baina tamaina egokian.
Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
54. Monitorea eta unitate zentrala konektatzeko era ondorengoa da:
Horretaz gain, monitorea “elektrizitate asko” behar duen gailua da. Horrek esan nahi du entxufe batekin
konektatu behar dela. Batzuetan unitate zentralak berak badauka hori egiteko entxufea.
Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
55. Kontuan hartzekoa da monitorearen tamaina. Tamaina neurtzeko hazbetea (”) erabiltzen da eta pantailaren
diagonala neurtzen du. Neurri erabilienak 14”, 15”, 17”, 19” eta 21”-koak dira. (1” = 2,54 cm)
Gaun egun (2007ko irailean), merkatuan aurki daitezkeen monitoreek oso salneurri desberdinak dituzte
tamaina eta kalitatearen arabera. Erreferentzia gisa...
15” => 60 €
17” => 100 €
19” => 160 €
Dena den, tamaina bereko bi monitorek oso salneurri desberdinak eduki ditzakete, kalitatearen arabera.
Gaur egun beste monitore-mota batzuk erabiltzen hasi dira: LCD-TFT monitoreak (aurrekoak CRT monitoreak
dira). Kalitate aldetik besteak baina eskasagoak dira (koloreak ez dira hain garbiak; horrexegatik argazkiak,
bideoak eta abar ikusteko ez dira hain onak). Begietarako, aldiz, onak dira neke gutxiago sortzen dutelako.
Txarrena salneurria da; izan ere, besteek baino garestiagoak dira. Onena, besteek baino leku gutxiago hartzen
dutela.
Gaun egun (2007ko irailean), merkatuan aurki daitezkeen LCD-TFT monitoreek oso salneurri desberdinak
dituzte tamaina eta kalitatearen arabera. Erreferentzia gisa...
17” => 140 € (gaur egun gehien erabiltzen dena)
19” => 180 €
Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
56. Inprimagailua
Irteerako gailu hau ordenagailuz egiten diren dokumentuak paperean inprimatzeko erabiltzen da.
Gaur egun bi inprimagailu-mota daude: tinta-txorrozkoa eta laserra. Tinta-txorrozko inprimagailuak
motelagoak dira laserrak baino, baina askoz ere merkeagoak.
Normalean, tinta-txorrozko inprimagailuek bi kartutxo dauzkate (beltza eta kolorezkoa). Kartutxoak alde
batetik bestera mugitzen dituen buru bat daukate inprimagailu hauek. Kartutxoek, zenbait seinale elektrikoren
bidez, oso tanta txikiak sortzen dituzte. Tanta hauek zulotxo batzuen bidez papera bidaltzen dira. Kolorezko
kartutxoak hiru kolore nahasten ditu (magenta, cyan-a eta horia) beste edozein kolore sortzeko.
Kartutxoaren zulotxoa Papera
Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
57. Laser inprimagailuak fotokopiagailu baten antzera funtzionatzen du. Seinale elektriko batzuek laser izpi bat
aktibatu edo desaktibatu egiten dute. Laser izpia, ispilu baten bidez, danbor biratzaile batera zuzentzen da
elektrikoki kargatzen duelarik. Orduan toner-partikulak (hauts beltza), danborrera transferitzen dira eta, aldi
berean, paperera bidaliak dira.
Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
58. Inprimagailua eta unitate zentrala konektatzeko era ondorengoa da (nahiz eta gaur egun USB konektorea asko
erabiltzen hasi den):
Inprimagailura
Horretaz gain, inprimagailua “elektrizitate asko” behar duen gailua da. Horrek esan nahi du entxufe batekin
konektatu behar dela.
Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
59. Gaur egun (2007ko irailean), merkatuan aurki daitezkeen inprimagailuak oso salneurri desberdinekoak dira,
mota, azkartasun eta kalitatearen arabera. Tinta-txorrozko inprimagailu batek 35 €-tik 300 €-ra edo gehiagora
bitarteko salneurria eduki dezake. Laser inprimagailu bat garestiagoa da eta bere salneurria 100 €-tik zenbait
milatara hel daiteke.
Tinta-kartutxoek duten salneurria kontuan hartzekoa da oso, 30 €-koa izaten baita, gutxi gorabehera. Gainera
oso iraupen laburra dute.
Laser inprimagailuez hitz egiten badugu, tonerrak garestiagoak dira baina iraupena luze samarra da.
Beste gauza bat kontuan hartzekoa dena paper-mota da. Paper-mota desberdinak daude lortu nahi dugun
kalitatearen arabera (paper normala, fotografi-papera, paper satinatua, e.a.).
Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
60. Bozgorailuak
Irteerako gailu hau ordenagailuak sortutako soinua entzuteko erabiltzen da.
Bozgorailuak eta unitate zentrala konektatzeko era ondorengoa da:
Horretaz gain, bozgorailua “elektrizitate asko” behar duen gailua da. Horrek esan nahi du entxufe batekin
konektatu behar dela.
Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
61. Ploterra
Irteerako gailu hau eskalazko marrazkiak zehaztasun handiarekin inprimatzeko erabiltzen da. Arkitektoek,
ingeniariek eta diseinatzaile grafikoek, batez ere, erabiltzen dute gailu hau.
Ploterra eta unitate zentrala konektatzeko era desberdinak daude. Gehienetan inprimagailuak erabiltzen duen
konektore bera erabiltzen da.
Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
62. Aurkibidea:
1.- SARRERA 7.- BILTEGIRAGAILUAK
Zer da informatika? Disko gogorra
Zer da ordenagailua? Disketea
2.- INFORMATIKAREN HISTORIA CD/DVDa
Memoria eramangarria
3.- HARDWAREA ETA SOFTWAREA
8.- BESTELAKO GAILUAK
4.- SARRERAKO GAILUAK Unitate zentrala
Teklatua Elikatze-iturria
Sagua Oinarrizko plaka
Mikrofonoa Prozesadorea
Eskanerra RAM memoria
Web kamera Txartel grafikoa
Gailu optikoak Soinu-txartela
Gailu digitalizatzailea Diskete-, CD/DVD-unitateak eta disko gogorra
5.- IRTEERAKO GAILUAK 9.- ORDENAGAILUAREN ABIATZE- PROZESUA
Monitorea edo pantaila
Inprimagailua 10.- ORDENAGAILU TIPIKOA
Bozgorailuak 11
Ploterra
6.- SARRERA- IRTEERAKO GAILUAK
Ukipen-pantaila
Modema eta routerra
Egin klik gai baten gainean zuzenean joateko gai horretara | Aurrera | | Irten
64. Sarrera- irteerako gailuak
Sarrera-irteerako gailuak bai datuak sartzeko bai datuak ordenagailutik irteteko gailuak dira. Besteak beste,
biltegiragailuak (beste atal batean ikusiko direnak), ukinpen-pantaila, modema eta routerra ditugu.
Orain ukipen-pantaila, modema eta routerra ikusiko ditugu. Dauden motak eta ezaugarri garrantzitsuenak
ikusiko ditugu.
Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
65. Ukipen- pantaila
Sarrera-irteerako gailu hauek edozein pantailaren antza dute. Hala ere, pantailaren edozein aukeretan seinala
daiteke atzamarrez saguaz egin barik. Gailu hauek, kutxazain automatiko eta merkataritza-guneetan erabiltzen
dira, batez ere.
Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
66. Modema eta routerra
Modema telefono-lineen bidez edo ADSL lineen bidez ordenagailu arteko komunikazioa sortzeko erabiltzen
da. Beroni esker, telefonoek erabiltzen dituzten linea berberak erabiliz ordenagailuek informazioa truka
dezakete haien artean. Beraz, Internet sarean sartzeko ezinbestekoak ditugu modemak.
Telefono-lineen bidez bidaitzen duen informazioa analogikoa da; ordenagailuak, ordez, maneiatzen duen
informazioa digitala da. Modemak informazio digitala informazio analogiko bihurtu eta informazioa
transmititu egiten ditu. Alderantzizko lana ere egiten du: telefono-lineatik datorren informazio analogikoa jaso
eta digital bihurtu. Ikus dezagun marrazki bat:
Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
67. Bi modem-mota daude: barrukoa (unitate zentralaren barruan instalatu behar da), eta kanpokoa (unitate
zentralaren atzealdean, kanpoan, konektatzen da).
Modem baten ezaugarririk garrantzitsuena abiadura da. Aipatutako abiadura neurtzeko bps (bits segunduko,
geroago ikusiko dugu zer den bit-a) erabiltzen da.
Badago beste gailu bat modemaren antzekoa dena: routerra; ezberditasun nagusia, routerraren bidez
ordenagailu bat baino gehiago konektatu daitekeela da.
Gaur egun (2007ko irailean), merkatuan aurki daitezkeen modemen edo routerren abiadurak hauxek dira: 56
Kbps (56.000 bps), 256 Kbps, 512 Kbps, 1024 Kbps (1 Mbps) , 2048 Kbps (2 Mbps), 4096 Kbps (4
Mbps), 8096 Kbps (8 Mbps); salneurria, gutxi gorabehera honakoa: 15 € eta 150 € bitartekoa.
Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
68. Aurkibidea:
1.- SARRERA 7.- BILTEGIRAGAILUAK
Zer da informatika? Disko gogorra
Zer da ordenagailua? Disketea
2.- INFORMATIKAREN HISTORIA CD/DVDa
Memoria eramangarria
3.- HARDWAREA ETA SOFTWAREA
8.- BESTELAKO GAILUAK
4.- SARRERAKO GAILUAK Unitate zentrala
Teklatua Elikatze-iturria
Sagua Oinarrizko plaka
Mikrofonoa Prozesadorea
Eskanerra RAM memoria
Web kamera Txartel grafikoa
Gailu optikoak Soinu-txartela
Gailu digitalizatzailea Diskete-, CD/DVD-unitateak eta disko gogorra
5.- IRTEERAKO GAILUAK 9.- ORDENAGAILUAREN ABIATZE- PROZESUA
Monitorea edo pantaila
Inprimagailua 10.- ORDENAGAILU TIPIKOA
Bozgorailuak 11
Ploterra
6.- SARRERA- IRTEERAKO GAILUAK
Ukipen-pantaila
Modema eta routerra
Egin klik gai baten gainean zuzenean joateko gai horretara | Aurrera | | Irten
70. Biltegiragailuak
Biltegiragailuak informazioa gordetzeko erabiltzen dira (programak eta datuak). Disko gogorra, disketea eta
CD-ROMa ditugu ezagunenak. Baina egon badaude beste batzuk, esaterako, disko optikoa, DVDa, memoria
eramangarria,...
Orain banan-banan ikusiko ditugu aipatutako gailuak. Beraien oinarrizko funtzionamendua ikusiko dugu.
Geroago ikusiko dugu nola konektatu gailu hauek ordenagailuarekin, orain arte ikusitakoak ez bezala, gailu
hauek unitate zentralaren barruan baitaude.
Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
71. Disko gogorra
Disko gogorra azpidisko edo plater batzuez, bata bestearen gainean, osatuta dago karkasa baten barruan.
Karkasa hori airearekiko eta hautsarekiko iragazgaitza da. Platerek 5 eta 13,3 cm bitarteko diametroa daukate.
Plater bakoitzak 2 alde dauzka. Alde bakoitzean irakur-idazketarako buru bat dago, beso batean jarrita.
Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
72. Informazioa gordetzeko (programak eta datuak), plateren azalean hainbat pista daude zentrokideak direnak.
Pista hauetan gordetzen da informazioa.
Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
73. Irakur-idazketarako burua plater gainean egoten da platera ukitu barik, hau da, flotatzen, gutxi gorabehera 0,5
mikrara. Plater eta irakur-idazketarako buruaren artean inongo partikularik sartzea saihestu behar da. Ondoko
irudian ikus daitezke ohiko partikula batzuen tamaina eta plater eta irakur-idazketarako buruaren arteko
distantzia:
Halako partikula bat plater eta irakur-idazketarako buruaren artean sartzen bada bi osagaiek, hau da, platerak
eta irakur-idazketarako buruak, konpondu ezinezko kaltea jasango dute. Horregatik, disko gogorrak babestuta
daude karkasa batean hermetikoki itxita. Beraz, garrantzitsua da karkasa hori ez irekitzea.
Ikusi bideo bat Internet helbide honetan:
www.apacir.es/blog/2006/08/25/disco-duro-en-funcionamiento
Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
74. Ikus dezagun zelan idazten diren datuak disko gogorrean:
Irakur-idazketarako buruan dagoen elektroiman baten bidez idazten dira datuak diskoaren azalean.
Irakur-idazketarako buruaren elektroimana
Diskoaren azala
Fitxategi bat gordetzeko agindua ematen dugunean, adibidez Word programatik, ordenagailuak korronte
elektrikoa bidaltzen dio elektroimanari. Orduan, eremu magnetikoa sortuz, elektroimanak diskoaren
azalaren ezaugarri batzuk aldatu egiten ditu.
Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
75. Eremu magnetikoak diskoaren azala magnetizatu egiten du. Orduan, dipolo bat sortzen da, hau da,
ipar--poloa eta hego-poloa daukan gune bat, iman batean gertatzen den moduan.
Dipolo hauek zelan dauden orientatuta, BIT izeneko gauza bat lortzen da, bi balore eduki ditzakeena: 0
ala 1.
0 balorea daukan BITa 1 balorea daukan BITa
Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
76. Horrela, edozein karaktere (letra, zenbaki edo sinbolo) grabatzeko, 8 dipoloez edo BITez osatutako
multzoak erabiltzen dira.
Horrela, “A”, “B”, “a”, “b” letrak, “0”, “1” zenbakiak eta “+”, “%” sinboloak gordetzeko ondoko
BIT-konfigurazioak erabiltzen dira:
A => 01000001
B => 01000010
a => 01100001
b => 01100010
0 => 00110000 BYTE
(8 BITez osatuta)
1 => 00110001
A letra irudikatzeko
+ => 00101011
% => 00100101
8 BITez osatutako multzo bakoitzari BYTE izena ematen zaio.
Letra, zenbaki, eta sinbolo bakoitza irudikatzeko 8 BIT erabiltzearen arrazoia zera da: 8 BIT erabiliz
256 konbinazio lor daitezke eta konbinazio horiek nahikoak dira edozein hizkuntzatan erabiltzen diren
sinbolo guztiak irudikatzeko.
Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
77. Lehen esan dugu BYTE eta karakter (letra, zenbaki edo sinbolo) hitzak baliokideak direla. Baina, zenbat
karaktere sar daitezke disko gogor batean?, edo, beste era batean esanda, zenbat BYTE sar daitezke disko
gogor batean?
Gaur egun (2007ko irailean) salgai dauden disko gogorrek ondoko edukierak eta salneurriak dauzkate:
40 GB(1)=> 35 €
80 GB => 40 €
120 GB => 45 €
160 GB => 50 € (ordenagailu arrunt batean erabiliena gaur egun)
200 GB => 55 €
Baina liteke edukiera gutxiago edo gehaiagoko diskoak aurkitzea.
(1).- GB siglek GIGABYTE esan nahi dute:
GIGABYTE 1 gutxi gorabehera 1.000 MB (MEGABYTE) da
MEGABYTE 1 gutxi gorabehera 1.000 KB (KILOBYTE) da
KILOBYTE 1 gutxi gorabehera 1.000 BYTE da
Beraz, (GB 1) = (1.000 MB) = (1.000.000 KB) = (1.000.000.000 BYTE).
Beraz, 80 GB-ko edukiera daukan disko gogor batean 80.000.000.000 BYTE (letrak, zenbakiak...) sartzen
dira. Horrek ez du esan nahi disko horretan sar daitekeela 80.000.000.000 letrez osatutako testu bat;
izan ere, testu bat gordetzen dugunean ez da testua bakarrik gordetzen, beste datu-mota batzuk ere
gordetzen dira, adibidez, erabilitako letra-mota, tamaina, koloreak, eta abar.
Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
78. Disketea
Disquetea mylarrez (osagai plastikoa) egindako diskoa da, geruza magnetikoaz gaineztatuta. Diskoa kolpetik,
hautsatik, eta abarretik babesteko plastiko gogorrez egindako kaxa batean dago sartuta.
Grabatzeko edota irakurtzeko erabiltzen den teknika disko gogorretan erabiltzen den antzekoa da.
Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
79. Disketean gordetzen den informazioa eramangarria da, hau da, ordenagailu batetik beste batera erraz garraia
daiteke, ia ordenagailu guztiek diskete-unitatea baitaukate.
Arazo nagusia edukiera gutxikoa dela da (bakarrik 1,44 MB, hau da, 1.440 KB, hau da, 1.440.000 BYTE).
Beraz, gutxi gorabehera, 80 GB-ko disko gogor batean 56.000 diskete sartzen dira.
Gaur egun (2007ko irailean), merkatuan aurki daitezkeen disketaek 0,2 € balio dute gutxi gorabehera.
Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
80. CD/DVDa
CD/DVD-ROMa aluminiozko disko islatzailea da plastiko gardenezko bi geruzek babestuta. Aluminiozko
zatian gordetzen da informazioa.
Grabazio-prozesua ezberdina da disko gogor edota disketearekin konparatuta. Grabazioa pitzadura-multzoak
osatuz egiten da (pitzadura dagoenean 0a daukagu eta pitzadura ez dagoenean 1a). Laser-igorgailu batek izpi
bat bidaltzen du diskoaren azalaren kontra. Izpi hau era batean isladatzen da pitzadura dagoenean eta beste era
batean pitzadurarik ez dagoenean; horrela detektatzen dira 0ak eta 1ak.
Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
81. CD/DVD-ROMean gordetzen den informazioa eramangarria da, hau da, ordenagailu batetik beste batera erraz
garraia daiteke, ia ordenagailu guztiek CD/DVD-ROM unitatea baitaukate.
Edukierari dagokionez, CD-ROMean 650 MB sartzen dira (900 MB-koak dauden arren), hau da, 650.000 KB,
hau da, 650.000.000 BYTE. Beraz, gutxi gorabehera, CD-ROM batean 450 diskete sartzen dira. DVD-
ROMean 4,7 GB sartzen dira (4.700 MB), hau da, DVD-ROM batean 7 CD-ROM sartzen dira edo 3.200
diskete.
Arazo nagusia zera zen: irakurri zitekeen baina ezin zen idatzi. Dena den, aspalditik egon badaude CD-R (CD
grabagarria behin bakarrik) eta CD-RW (CD grabagarria behin baino gehiagotan), baina grabatu ahal
izateko CD-ROM unitatea ez da nahikoa, CD grabagailua behar da. Gauza bera gertatzen da DVDekin, hau
da, DVD-R eta DVD-RW daude, baina DVD grabagailua behar da. Gainera, DVD kasuan, geruza bikoitzeko
DVDak daude (8,5 GB-koak), eta alde bikoitzeko eta geruza bikoitzeko DVDak (17 GB-koak).
Gaur egun (2007ko irailean), merkatuan aurki daitezkeen CD-Rek 1 € balio dute, CD-RWek 1,4 €, DVD-Rek
1,8 €, DVD-RWek 2,5 € eta geruza bikoitzeko DVDek 5 € gutxi gorabehera.
Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
82. Memoria eramangarria
Memoria eramangarria (USB memoria, flash memoria eta pendrive izenak ere erabiltzen dira) datuak
ordenagailu batetik bestera garraiatzeko egokia den gailua da.
Datuak gordetzeaz gainera memoria eramangarri batzuek MP3 edo WMA formatuko musika gordetzeko eta
entzuteko aukera dute.
Gaur egun (2007ko irailean), merkatuan aurki daitezkeen memoria eramangarriek 12 € balio dute (256 MB),
15 € (512 MB), 20 € (1 GB) eta 25 € (2 GB) gutxi gorabehera.
Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
83. Aurkibidea:
1.- SARRERA 7.- BILTEGIRAGAILUAK
Zer da informatika? Disko gogorra
Zer da ordenagailua? Disketea
2.- INFORMATIKAREN HISTORIA CD/DVDa
Memoria eramangarria
3.- HARDWAREA ETA SOFTWAREA
8.- BESTELAKO GAILUAK
4.- SARRERAKO GAILUAK Unitate zentrala
Teklatua Elikatze-iturria
Sagua Oinarrizko plaka
Mikrofonoa Prozesadorea
Eskanerra RAM memoria
Web kamera Txartel grafikoa
Gailu optikoak Soinu-txartela
Gailu digitalizatzailea Diskete-, CD/DVD-unitateak eta disko gogorra
5.- IRTEERAKO GAILUAK 9.- ORDENAGAILUAREN ABIATZE- PROZESUA
Monitorea edo pantaila
Inprimagailua 10.- ORDENAGAILU TIPIKOA
Bozgorailuak 11
Ploterra
6.- SARRERA- IRTEERAKO GAILUAK
Ukipen-pantaila
Modema eta routerra
Egin klik gai baten gainean zuzenean joateko gai horretara | Aurrera | | Irten
85. Unitate zentrala
Unitate zentrala informazioa prozesatzen den lekua da. Aipatutako informazioa sarrerako gailuetatik iristen
zaio unitate zentralari, beronek emaitzak sortu eta bidaltzeko irteerako gailuetara.
Unitate zentralaren barrua konplexu samarra da. Besteak beste, zera aurki dezakegu: elikatze-iturria,
oinarrizko plaka, prozesadorea (CPU), RAM memoria eta zabalkuntza-txartelak. Barruan ere, diskete-
unitatea, disko gogorra eta CD/DVD-unitatea aurki ditzakegu.
Ikus dezagun bi irudi unitate zentraleko osagai nagusiak erakusten dituztenak, eta gero banan-banan aztertuko
ditugu aipatutako osagaiak eta daukaten konektatzeko era.
Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
88. Elikatze- iturria
Elikatze-iturria ordenagailua korronte elektrikoarekin konektatzeko erabiltzen den osagaia da. Horrela,
ordenagailuari heltzen zaizkion 220 V tentsio txikiago bihurtzen dira (12 V, 5 V, 2 V, eta abar), horiek baitira
unitate zentraleko osagaiek behar dituzten tentsioak.
Lehenengo irudian ikus dezakegu elikatze-iturriak haizagailu bat daukala (unitate zentralean sortzen den beroa
xahutzeko), entxufe bat (paretan konektatzeko), eta, batzuetan, beste entxufe bat monitorea konektatzeko eta
ez erabiltzeko beste entxufe bat paretan.
Bigarren irudian ikus dezakegu kable-multzo bat eta konektore batzuk korronte elektrikoa emateko disko
gogorrari, diskete-unitateari, CD/DVD-unitateari, oinarrizko plakari,...
Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
89. Oinarrizko plaka
Oinarrizko plaka unitate zentralaren barruan aurki daitekeen osagairik handiena da. Oinarrizko plakaren
betebeharra gainerako osagaiak konektatu eta lotzea da haien artean informazioa trukatu ahal izateko.
Adibidez...
Oinarrizko plakak teklatua eta monitorea lotzen ditu; horrela, tekla bat sakatzean seinale elektriko
batzuek bidaiatzen dute teklatuaren kabletik, unitate zentraleko oinarrizko plakara heltzen dira eta
oinarrizko plakak beste motatako seinale elektriko batzuk bihurtzen ditu monitorerantz doan kabletik
bidaltzeko; horrela, sakatutako tekla pantailan agertzen da.
Ikus dezagun argazki bat oinarrizko plaka eta bere konektore garrantzitsuenak erakusten dituena:
Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
90. Elikatze-iturria Prozesadorea RAM memoria moduloentzako
konektatzeko txertatzeko erretenak
Sagua
konektatzeko
Teklatua
konektatzeko Diskete-
-unitatea
Inprimagailua konektatzeko
konektatzeko
Txartel
grafikoarentzako
AGP erretena
Disko gogorra
eta
CD/DVD-unitateak
konektatzeko
Zabalkuntza-txartelentzako
PCI erretenak
Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
91. Prozesadorea
Prozesadorea (edo mikroprozesadorea) ordenagailuaren benetako burmuina da. Berak egin eta kontrolatzen
ditu ordenagailuan egiten diren eragiketa guztiak. Adibidez...
Word barruan tekla bat sakatzen dugunean seinale elektriko batzuek teklatuaren kabletik bidaiatzen dute,
oinarrizko plakara heltzen dira eta prozesadorerantz doaz, beronek beharrezko eragiketak egiteko;
eragiketa horiek seinale elektrikoak beste motatako seinale elektriko batzuk bihurtzen dituzte
monitorearen kabletik bidaltzeko eta sakatutako tekla pantailan agertzeko.
Bideojoko batean tiro bat eragiteko tekla bat sakatzen dugunean prozesadoreak egiten du beharrezko
lana gero pantailan tiroa ikusteko. Horretarako teklatutik heltzen zaizkion seinale elektrikoak beste
motatako seinale elektriko batzuk bihurtzen ditu monitorearen kabletik bidaltzeko eta gero tiroa
monitorean marrazteko.
Access barruan abizenaren arabera pertsona-zerrenda bat sailkatzeko agindua ematen dugunean,
ordenagailuak eragiketa-multzoa egin behar du zerrenda hori sailkatzeko. Hau dena prozesadoreak
egiten du.
Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
92. Ordenagialuko osagaien artean bilakaera handiena eduki duena prozesadorea izan da. Ikus dezagun izandako
bilakaera:
Lehenengo prozesadorea Intel enpresak egin zuen. Hori 1978. urtean gertatu zen eta emandako izena
Intel 8086 izan zen. Bere abiadura 4,77-12 MHz (MegaHertzio) bitartekoa zen.
Geroago, 1981.ean, Intel 80286 egin zuten 6-12 MHz bitarteko abiadurekin. Nahiz eta aurrekoaren
maiztasun berdintsua eduki aurrekoa baina %300 azkarragoa zen.
Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
93. 1986. urtean Intel 80386 sotzen da 16-40 MHz bitarteko abiadurekin.
Geroago, 1989.ean, Intel 80486 sortzen da 100 MHz-ko gehienezko abiadurarekin.
Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
94. 1992. urtean Intel Pentium prozesadorea sortzen da. Bere abiadura 75-200 MHz bitartekoa da.
Geroago, 1997. urtean, aldaketa handi samarrak gertatzen dira. Alde batetik Intelek prozesadoreen
formatua aldatzen du Pentium II sortuz (233-450 MHz) eta Pentium Celeron. Bestalde, beste enpresa bat
agertzen da prozesadoreak egiten dituena, AMD.
Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
95. 1999. urtean Intel Pentium III sortzen da 500-1.000 MHz-ko abiadurekin. Bestalde, AMD enpresak AMD
Athlon izeneko prozesadorea sortzen du abiadura berdintsuekin baina merkeagoak eta, batzuen ustez,
hobeak.
Geroago, 2000. urtean aurreko formatuak erabiltzen hasten da.
Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
96. 2001. urtean Intelek Pentium 4 izeneko prozesadorea atera zuen. Hasierako abiadura 1.300 MHz-koa zen
eta gaur egun 3.800 MHz-koa (3,8 GHz). Dena den, Pentium 4 guztiak ez dira berdinak; izan ere, 2002an
Pentium 4 Hyper Threading eta 2003an Pentium 4 Extreme Edition Hyper Threading izenekoak atera
zituen.
2004. urtean Intelek Pentium Mobile izenekoa atera zuen. Nahiz eta bere abiadura txikia izan, potentzia
handikoa zen (adibidez Pentium 4 3,0 GHz = Pentium Mobile 1,73 GHz potentzia aldetik).
2005. urtean Intelek Pentium D prozesadorea atera zuen (barrutik 2 Pentium 4 edukiko balitu bezala
funtzionatzen zuen).
2006. urtean Intelek Intel Core Duo eta Intel Core 2 Duo izeneko prozesadoreak atera zituen.
Aldi berean, AMDk bere prozesadoreak ateratzen jarraitu du: Athlon XP, Athlon 64, Athlon 64 X2 eta
Athlon 64 FX.
Lehen aipatutako prozesadoreekin batera, Intel beste prozesadore batzuk ateratzen ari da (Intel
Celeron), merkeagoak baina potentzia gutxiagokoak; dena den, lan arruntak egiteko (testu prozesadorea
erabiltzeko, Interneten ibiltzeko,...) nahikoak dira. Era berean, AMDk gauza bera egiten du (AMD Duron
eta AMD Sempron).
Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
97. Ikus dezagun zelan konektatu prozesadorea eta oinarrizko plaka:
Lehenengo oinarrizko plakaren konektorearen alboko palanka
igo behar da.
Gero prozesadorea konektorean egokitu behar da
prozesadoreak dauzkan hankatxoak eta konektorak dauzkan
zulotxoak bat eginez.
Bukatzeko, beroa xahutzailea eta haizagailua jarri behar dira.
Irudian ikus daitekeenez, prozesadorearen gainean haizagailua
jarri da. Hau beharrezkoa da, gaur egun erabiltzen den
abiadurarengatik (3.000 MHz inguru); horrek bero handia
sortzen du prozesadorearen barruan.
Ikus dezagun aurrekoa zehaztasun handiagoz:
Gaur egun (2007ko irailean), etxeko ordenagailu batean prozesadore erabilienak Pentium D 3,0 GHz (90 €),
Core 2 Duo 2,0 GHz (110 €) eta AMD Athlon 64 X2 3.600+ (2,0 GHz) (90 €).
Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
98. RAM memoria
Programak eta datuak ordenagailuko disko gogorrean daude gordeta. Programa bat abiatzen dugunean,
programa hori RAM memorian kopiatzen da programa horrek erabiltzen dituen datuekin batera. Prozesadorea
RAM memoriatik programan zehaztutako aginduak irakurtzen eta beharrezko eragiketak egiten joango da
(pertsona-zerrenda bat sailkatu abizenaren arabera, dokumentu bat inprimagailura bidali, eta abar).
Programak eta datuak RAM memoriatik irakurtzen ditu prozesadoreak eta ez zuzenean disko gogorretik; izan
ere, disko gogorra askoz ere motelagoa da RAM memoria baino.
RAM memoria hegazkorra da, hau da, ordenagailua itzaltzen dugunean memorian dagoena ezabatu egiten da.
Adibidez, Word programaren bidez gutun bat idazten dugunean, Word programa eta gu idazten ari
garena (datuak) RAM memorian gordetzen dira. Testuari aldaketak egin behar badizkiogu aldaketa
horiek berehala ikusten dira pantailan (tekleatu ahala); izan ere, prozesadorea ez da joan behar disko
gogorrera testuaren bila RAM memoriara baizik.
Horrexegatik gutun bat idazten ari garela argindarra joaten bada, idazten ari ginena galdu egingo dugu
disko gogorrean aurrez gorde ez badugu.
RAM memoriaren arazo nagusia oso garestia dela da eta horregatik edukiera gutxikoa da: 128 MB, 256 MB,
512 MB, 1 GB,...
Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
99. Ikus dezagun argazki bat RAM memoria modulu bat erakusten duena:
Orain zelan konektatu RAM memoria modulu bat eta oinarrizko plaka ikusiko dugu:
Egin behar den gauza bakarra
modulua oinarrizko plakaren
erretenean egokitzea da eta
presioa egin sartu arte.
Gaur egun (2007ko irailean), etxeko ordenagailu batean memoria modulu erabilienak DIMM izenekoak dira:
DIMM 256 MB (30 €), DIMM 512 MB (45 €) eta DIMM 1 GB (70 €).
Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
100. Txartel grafikoa
Txartel grafikoak ordenagailuan irudiak ikusteko beharrezkoak diren eragiketak egiten laguntzen dio
prozesadoreari.
Txartel grafikoa oso garrantzitsua da Windows motako ingurune grafikoak eta bideojokoak agertu zirenetik.
Irudi grafikoak bistaratzeko eragiketa asko egin behar dira, eta, horregatik, prozesadoreak txartel grafiko on
baten laguntza behar du. Gainera, berezko memoria daukate pantailan ikusten ari diren irudiak gordetzeko eta
horrela RAM memoria ez erabiltzeko.
Ikus dezagun argazki bat txartel grafikoa erakusten duena:
Monitorearen kablea
Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
101. Orain zelan konektatu txartel grafikoa eta oinarrizko plaka ikusiko dugu:
Egin behar den gauza
bakarra txartela oinarrizko
plakaren AGP erretenean
egokitzea da eta presioa
egin sartu arte.
Gaur egun AGP erretena
barik PCI-Express (PCI-E)
izeneko erretena erabiltzen
hasi da AGP erretena
baino askoz azkarragoa.
Txartel grafiko batzuek telebista-antena konektatzeko aukera daukate. Horrela, telebista- eta irrati-kateak
ordenagailuan ikus/entzun ditzakegu. Honen bidez, VHS bideoa ere ordenagailuarekin lotu dezakegu VHS
zintak ordenagailuan gordetzeko (prozesu horri VHS zintak digitalizatzea deitzen zaio).
Gaur egun (2007ko irailean), txartel grafikoek oso salneurri ezberdinak dauzkate (potentzia eta kalitatearen
arabera). Etxeko ordenagailu arrunt batean gehien erabiltzen direnek 256 MB dauzkate memoriari dagokionez
eta 40 € eta 150 € inguru balio dute. Dena den, salgai dauden azken bideojokoak erabili nahi baditugu diru
gehiago ordaindu behar izango dugu txartel grafiko hobea lortzeko, kalitate eta gardentasun handiagoz irudiak
ikusteko.
Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
102. Soinu- txartela
Soinu-txartela ordenagailuan soinua sortzeko beharrezkoak diren eragiketak egiten laguntzen dio
prozesadoreari.
Soinu-txartela garrantzitsua da, batez ere, bidojokoetan. Izan ere, soinua sortzeko eragiketa asko egin behar
dira, eta, horregatik, prozesadoreak soinu-txartel baten laguntza behar du.
Ikus dezagun argazki bat soinu-txartela erakusten duena:
Audio-linea sarrera
Mikrofono sarrera
Bozgorailu irteera
Joystick sarrera
Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
103. Soinu-txartela eta oinarrizko plaka konektatzeko era txartel grafikoaren antzera da. Ezberdintasun bakarra
AGP erretenean (edo PCI-E erretenean) konektatu barik PCI erreten batean konektatu behar dela da.
Gaur egun (2007ko irailean), soinu-txartelek oso salneurri ezberdinak dauzkate (potentzia eta kalitataren
arabera). Etxeko ordenagailu arrunt batean gehien erabiltzen direnek 25 € eta 100 € inguru balio dute. Dena
den, salgai dauden azken bideojokoak erabili nahi baditugu diru gehiago ordaindu behar izango dugu soinu-
-txartel hobea lortzeko, kalitate handiagoz soinuak entzuteko.
Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
104. Diskete- , CD/DVD- unitateak eta disko gogorra
Aurreko atal batean diskete, diskete-unitate, disko gogor, CD/DVD eta CD/DVD-unitateari buruz hitz egin
dugu.
Atal honetan zelan konektatu oinarrizko plakarekin ikusiko dugu. Disko gogorra ikusiko dugu, diskete- eta
CD/DVD-unitateak antzera konektatzen baitira.
Ordenagailuaren karkasan dagoen leku Unitatea ordenagailuaren karkasari lotzen
huts batean unitatea sartzen da.
da torlujuak erabiliz.
Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
105. Hauek dira unitatea eta oinarrizko plaka konektatzeko
erabiltzen diren kableak.
Lehenengoa datuek bidaiatzen duten kablea da (PATA
izeneko kablea, nahiz eta gaur egun SATA izeneko kablea
erabiltzen hasi den azkarragoa delako).
Beste kableak unitateei elektrizitatea emateko erabiltzen
dira, unitateek diskoak biratzeko motorrak baitauzkate.
Datu-kablearen mutur bat unitateari Beste muturra oinarrizko plakaren Korronte-kablea konektatzen da,
konektatzen zaio. konektoreari konektatzen zaio. elikatze-iturritik datorrena.
Gaur egun (2007ko irailean), diskete-unitateek 6 € inguru balio dute, CD-ROM unitateteek ia ez daude salgai,
DVD-ROM unitateek 20 € inguru (40 € grabagailua baldin bada).
Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
106. Aurkibidea:
1.- SARRERA 7.- BILTEGIRAGAILUAK
Zer da informatika? Disko gogorra
Zer da ordenagailua? Disketea
2.- INFORMATIKAREN HISTORIA CD/DVDa
Memoria eramangarria
3.- HARDWAREA ETA SOFTWAREA
8.- BESTELAKO GAILUAK
4.- SARRERAKO GAILUAK Unitate zentrala
Teklatua Elikatze-iturria
Sagua Oinarrizko plaka
Mikrofonoa Prozesadorea
Eskanerra RAM memoria
Web kamera Txartel grafikoa
Gailu optikoak Soinu-txartela
Gailu digitalizatzailea Diskete-, CD/DVD-unitateak eta disko gogorra
5.- IRTEERAKO GAILUAK 9.- ORDENAGAILUAREN ABIATZE- PROZESUA
Monitorea edo pantaila
Inprimagailua 10.- ORDENAGAILU TIPIKOA
Bozgorailuak 11
Ploterra
6.- SARRERA- IRTEERAKO GAILUAK
Ukipen-pantaila
Modema eta routerra
Egin klik gai baten gainean zuzenean joateko gai horretara | Aurrera | | Irten
108. Ordenagailuaren abiatze- prozesua
Atal honetan ordenagailua abiatzean jarraitzen den prozesua ikusiko dugu:
Erabiltzaileak pizte-botoia sakatzen du.
Aurrekoaren ondorioz, ROM memorian dagoen programatxo bat RAM memorian kopiatzen da (ROM
memoria RAM memoriaren antzekoa da, baina gordeta daukana ez da ezabatzen ordenagailua itzaltzen
dugunean, hau da, ROM memoria ez-hegazkorra da. Memoria honetan ordenagailua abiatzen duen
oinarrizko programa dago gordeta).
RAM memorian kopiatutako programen aginduak irakurri eta exekutatzen hasten da prozesadorea.
Programa honen aginduek edo instrukzioek ondokoa egiten dute:
Hardwarea (teklatua, sagua, monitorea, eta abar) ondo konektatua dagoela eta ondo funtzionatzen
duela agiaztatu. Esaterako, teklatua konektatuta baldin ez badago hori adierazten duen mezua ager
daiteke pantailan.
Disko gogorretik RAM memoriara beste programatxo bat kopiatu; programatxo honek
ordenagailuan instalatuta daukagun Sistema Eragilea abiatuko du (normalean Microsoft Windows
98, Microsoft Windows XP, Microsoft Windows Vista edo GNU/Linux).
Programatxo honek, Windows 98, XP edo Vista kasuan, Windows mahaigaina, eta horrekin batera,
ataza--barra, “hasi” edo “Inicio” botoia, ikonoak, eta abar erakutsiko ditu pantailan.
Hemen bukatzen da abaitze-prozesua. RAM memorian Sistema Erabilea (Windows 98, XP, Vista edo
GNU/Linux) dago kargatuta erabiltzaileen aginduen zain (programak abiatu, eta abar).
Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
109. Aurkibidea:
1.- SARRERA 7.- BILTEGIRAGAILUAK
Zer da informatika? Disko gogorra
Zer da ordenagailua? Disketea
2.- INFORMATIKAREN HISTORIA CD/DVDa
Memoria eramangarria
3.- HARDWAREA ETA SOFTWAREA
8.- BESTELAKO GAILUAK
4.- SARRERAKO GAILUAK Unitate zentrala
Teklatua Elikatze-iturria
Sagua Oinarrizko plaka
Mikrofonoa Prozesadorea
Eskanerra RAM memoria
Web kamera Txartel grafikoa
Gailu optikoak Soinu-txartela
Gailu digitalizatzailea Diskete-, CD/DVD-unitateak eta disko gogorra
5.- IRTEERAKO GAILUAK 9.- ORDENAGAILUAREN ABIATZE- PROZESUA
Monitorea edo pantaila
Inprimagailua 10.- ORDENAGAILU TIPIKOA
Bozgorailuak 11
Ploterra
6.- SARRERA- IRTEERAKO GAILUAK
Ukipen-pantaila
Modema eta routerra
Egin klik gai baten gainean zuzenean joateko gai horretara | Aurrera | | Irten
111. Ordenagailu tipikoa
Hona hemen gaur egun (2007ko irailean), eta 700-800 € ordainduz gero, etxeko ordenagailu arrunt batek (ez
potentzia handikoa ezta txikikoa ere) eduki beharko lukeen konfigurazioa:
Teklatua, sagua, bozgorailuak eta mikrofonoa.
17”-ko TFT monitorea.
Tinta-txorrozko inprimagailua.
Modema ADSL linea erabiltzeko.
Diskete-unitatea.
CD/DVD grabagailua.
160 GB-ko disko gogorra.
Intel Pentium D (3,0 GHz) edo Core 2 Duo (2,0 GHz) edo AMD Athlon 64 X2 (2,0 GHz) prozesadorea.
1 GB-ko RAM memoria.
256 MB-ko txartel grafikoa.
Soinu-txartela.
Microsoft Windows XP, Microsoft Windows Vista edo GNU/Linux sistema eragilea.
Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
112. Bukatzeko zerrenda luze bat ikusiko dugu. Zerrenda honetan ordenagailuko osagaiak agertzen dira (gehienak
dokumentu honetan ikusitakoak), baita salneurriak, markak eta modeloak ere.
Zerrenda bi zatitan dago banatuta: lehenengo zatian hardware osagaiak agertzen dira eta bigarrenean software
osagaiak.
Zerrenda 2007ko irailean dago eginda eta, beraz, data horri dagozkio agertzen diren salneurriak. Dena den,
salneurri eguneratuak ikusi nahi izanez gero, hona hemen Internet hainbat helbide:
www.softworld.es
www.alternate.es
www.misco.es
www.pccity.es
Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
113. Hardware Osagaiak
Teklatuak Saguak Mikrofonoak
PCLine Standard SK1 10 € Labtec Wheel 4€ NGS MS 102 10 €
Labtec PS Estándar 15 € Logitech Pilot Wheel 7€ Logitech Desktop Microphone 12 €
Microsoft 500 15 € Microsoft Opt 500 NB 16 €
Logitech Inalámbrico Óptico EX110 40 € NGS Optico Odissey NB 20 €
Logitech Dinovo Edge 200 € Ednet Láser Bluetooth 1600 75 €
Eskanerrak Web kamerak Monitoreak
Genius Slim 1200 69 € PCLine 721033 15 € VideoSeven R1711 17” 150 €
HP G3010 Photo ScanJet 100 € Logitech Quickcam Pro 5000 60 € LG L1718S-SN 17” 175 €
Canon 4400F A4+LPI 110 € Logitech Qcam Portátil DeLuxe 60 € Samsung TFT 17” SM720N 180 €
Epson V350 Photo 120 € Philips SPC900NC 85 € Viewsonic G90FB-4 CRT 19” 220 €
Fujitsu TG-5220C SCSI USB 2000 € NEC 21” 2170NX-BK TFT DVI 700 €
Inprimagailuak Bozgorailuak Modemak eta routerrak
Lexmark Z1380 39 € Advent 2.0 ADE-INT20 17 € Conceptronik Fax Modem Interno 15 €
HP DeskJet 2460 50 € Altec 2.0 BXR1120 17 € Router USB Wifi Cisco 54G 70 €
Samsung Láser Monocr. ML-2010 70 € Logitech 2.1 X210 40 € Belkin 54Mbps 75 €
HP Color LaserJet 2605dn 430 € Creative INST3100 2.1 T3100 50 € ADSL2 Wireless-N Cisco WAG300N 160 €
Epson Laser Color C9100B 3200 € Logitech 5.1 Z5500 400 € Belkin N1 Wireless 180 €
Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
115. Hardware Osagaiak
Soinu- txartelak CD/DVD- unitateak Telebista- eta bideo- txartelak
Genius Sound Maket Value 5.1 PCI 17 € LG GSA-H42N 37 € AVerMedia AVerDVD EZMaker Gold 29 €
Creative Sound Blaster Audigy SE Bulk 25 € Aopen DSW1812P 38 € Hauppage WinTV-HVR-3000 SAT 81 €
Creative Sound Blaster X-FI Xtreme 64 € Teac DV_W516GDM 47 € Hauppage WinTV-HVR-1300 91 €
Creative Sound Blaster X-Fi Platinum 180 € Pinnacle Studio Movieboard 98 €
Pinnacle PC PCTV To Go Wireless 250 €
Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
116. Software Osagaiak
Oharrak:
(1)
Produktu batzuetan 2 salneurri agertzen dira. 2. salneurria eguneratze-salneurria
da, hau da, enpresa baten software bat erosi bagenuen, enpresa bereko software
Sistema eragileak berria erostean beherapenak egoten dira.
Microsoft Windows XP Home 279 / 129 € (2)
Sistema eragileen kasuan, gehienetan, ordenagailua erostean ordenagailuak
Microsoft Windows XP Professional 156 / ?? € sistema eragilea instalatuta dauka. Ordenagailuaren salneurrian sartuta dago
Microsoft Windows Vista Home Basic 299 / 159 € sistema eragilea, baina kasu hauetan sistema eragilearengatik ordaintzen dena
Microsoft Windows Vista Home Premium 359 / 249 € askoz merkeagoa da. Adibidez, ordenagailuak 800 € balio bazuen 100 € inguru
Microsoft Windows Vista Business 479 / 299 € sistema eragilea ordaintzeko dira.
Microsoft Windows Vista Enterprise ??? € (3)
Software batzuek 0 € balio dute. Izan ere, mundu osoko informatikari batzuk oso
Microsoft Windows Vista Ultimate 522 / 345 € gogoko dute programatzea eta taldeak osatzen dute (Internet bidez) programak
GNU/Linux Linspire 60 € egiteko eta Interneten jartzeko edozeinek erabili ahal izateko. Programa horietako
GNU/Linux Ubuntu 0€ batzuk sistema eragileak dira eta ospe gehien hartu duenetarikoa GNU/Linux izan
GNU/Linux OpenSuse 0€ da. Izan ere, sistema honen inguruan azpitaldeak sortu dira bertsio ezberdinak
Mac OS X 10.4 Tiger 130 € egiteko baina muin berari eutsiz.
Bulegotika programak Biruskontrakoak
Microsoft Office 2007 Standard 483 / 340 € Panda AntiVirus 2007 24 €
Microsoft Office 2007 Professional 700 / 470 € Panda AntiVirus + Firewall 2007 34 €
Microsoft Office 2007 Ultimate 820 € Panda Internet Security 2007 59 €
Corel WordPerfect Office X3 Standard 320 € McAfee Internet Security Suite 8.0 49 €
Microsoft Word 2007 271 € Kaspersky Anti-Virus 6.0 34 €
Microsoft Excel 2007 271 € Symantec Norton Internet Security 2007 80 €
Microsoft Access 2007 271 € Symantec Norton 360 90 €
Corel WordPerfect X3 52 € Antivirus BitDefender V10 Plus 40 €
Adobe Acrobat 8 Professional 670 € Antivirus BitDefender Internet Security V10 65 €
Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
117. Software Osagaiak
CD/DVD grabagailuak Audio/Bideo/Irudi programak
Ahead Nero 7 Premium 72 € Corel Paint Shop Pro Photo X1 100 €
Roxio Easy Media Creator 70 € CorelDraw Graphics Suite X3 540 €
Adobe Photoshop Elements 5 98 €
Google Picasa 2 + Google Photos 0€
Pinnacle Studio 11 63 €
Ulead VideoStudio 8 80 €
Bestelako programak Magix Audio Jack 1.0 10 €
Adobe Reader 8.0 0€ Magix MP3 Maker 12 25 €
Adobe Flash Player 9 Active X 0€ Magix Digital Foto Maker 2007 40 €
Sun Java Runtime Environment 5 0€ Magix Video Deluxe 2007 Plus 100 €
Nuance ScanSoft OmniPage 15 107 € Avanquest Power DVD 7 Max 50 €
Abbyy FineReader Pro 8 146 €
Nuance Dragon NaturallySpeaking Preferred 9 165 €
Micronet Mecanografia Pro 30 €
Data Becker PCAutoescuela 3.0 20 €
Data Becker Diseño de interiores 3D 50 € Ekonomi kudeaketa programak
Adobe Dreamweaver 8 560 € Grupo SP Comercio 2007 243 €
Microsoft Windows Live Messenger 8.1 0€ Grupo SP Factu 2007 63 €
Yahoo! Messenger 8 0€ Grupo SP Conta 2007 63 €
EBP Bares y Restaurantes 285 €
Entziklopediak
Microsoft Office Home & Student 2007 122 €
Microsoft Student 2007 90 €
Microsoft Encarta 2007 35 €
Micronet 2007 60 €
Wikipedia 0€
Aurrera | Atzera | Menu Nagusira | Irten
118. Aurkibidea:
1.- SARRERA 7.- BILTEGIRAGAILUAK
Zer da informatika? Disko gogorra
Zer da ordenagailua? Disketea
2.- INFORMATIKAREN HISTORIA CD/DVDa
Memoria eramangarria
3.- HARDWAREA ETA SOFTWAREA
8.- BESTELAKO GAILUAK
4.- SARRERAKO GAILUAK Unitate zentrala
Teklatua Elikatze-iturria
Sagua Oinarrizko plaka
Mikrofonoa Prozesadorea
Eskanerra RAM memoria
Web kamera Txartel grafikoa
Gailu optikoak Soinu-txartela
Gailu digitalizatzailea Diskete-, CD/DVD-unitateak eta disko gogorra
5.- IRTEERAKO GAILUAK 9.- ORDENAGAILUAREN ABIATZE- PROZESUA
Monitorea edo pantaila
Inprimagailua 10.- ORDENAGAILU TIPIKOA
Bozgorailuak 11
Ploterra
6.- SARRERA- IRTEERAKO GAILUAK
Ukipen-pantaila
Modema eta routerra
Egin klik gai baten gainean zuzenean joateko gai horretara | Aurrera | | Irten
119. Bibliografia:
Locos por el PC
SYBEX / RPH
Anatole d’Hardancourt / Joël Bavagnoli / Kristof Chemineau
PC Actual Aldizkaria
Grupo Zeta
PC Plus Aldizkaria
VNU Business Publications
Las Claves de la Informática
El Diario Vasco
El Diario Vasco
Irten