4. Zer dira sare sozialak ? Sare sozialak web bidezko topaguneak dira, bertan harpidetza egiten duenak bere profila sortzen du bere datu pertsonalak eta bere gustoko jardueren gaineko informazioa sartuta. Horrela, antzeko joerak dituen jendea erakarriko du eta lagun horiek ezagutu eta onartuz gero elkarrekin gauza asko egin ditzakete. Norberaren helburuen arabera lagunak bazkideak edo bikotekideak topa daitezke. Aisialdiko txangoa, hitzordu erromantikoa edo negozio bat adostu daiteke. Aukera asko dira eta bada jarduera jakin batzuetara bideratutako sare sozialik.
6. Erabilpenak Sare sozialak gauza desberdinetarako erabiltzen dira, gehinak ezagutzen direnak, lagunekin txateatzeko eta beste jendearen argazkiak ikusteko dira. Baina beste gauza askotarako ere eralbil daitezke.
7. Nondik lortuzen dute dirua? Gehienbat publizitate bidez irabazten dute b aina badituzte beste forma batzuk ere, adibidez, jendearen informazioarekin dauden empresei informazioa saltzen diete. Kuotak ere kobratzen dituzte.
8. Zer dira IKT-ak? Nola erabiltzen dituzu egunerokotasunean? IKT izenak ezer esaten ez badizu ere, ondo asko dakizu zer diren, seguru gaude-eta horietako mordo bat erabiltzen dituzuna. Adibidez, etxean telebistarik duzu? Patrikan mugikorrik daukazu? Autoan irratirik entzuten duzu? Eta kalean, mp3 batez musikarik entzuten duzu? Inoiz ikusi al duzu agenda elektronikorik? Ikastetxean arbela digitalik erabiltzen duzu? Ordenagailurik? Horietako galderaren bati BAI erantzun badiozu, IKT-tresnaren bat erabili duzun seinale. Aipatutako horiez gainera, hauek ere IKT-tresnak dira: lurreko telebista digitala, PDAk, faxa, bideoa, DVDa, hari musikala, pertsona-bilagailua, Interneterako sarbidea...
9. Zer da RSS? RSS XMLren familiako fitxategi formatu bat da, sarritan eguneratzen diren albisteen webgune eta blogentzako bereziki prestatua dagoena. Honi esker informazioa elkarbanatu eta beste webgune batzuetan erabiltzea posible da. Honi sindikazioa deritzo.Sindikazio formatu honen erabilpen nagusia blogetan ematen da. Jario-irakurleei esker (RSS jarioak irakurtzeko programa edo guneak) nahi bezain besteko blogen eduki laburtua eskuratu daiteke sistema eragilearen mahaigainean, posta elektronikoko aplikazioetan edo jario-irakurle bezala funtzionatzen duten aplikazioetan. Ez da beharrezkoa web nabigatzailea ireki eta webgune guztiak banaka bisitatzea.
10. Zer da software librea? Software librea (ingelesez, free software), eskuratu ondoren erabili, kopiatu, aztertu, moldatu eta banatu daitekeen softwarea da. Internet bidez doan edo beste medio batzuetan banaketa ordainduz eskuratu ahal izaten da. Dena dela, azken hau ez da derrigorrezkoa, eta libre egoera hori mantenduz ere, saldu egin daiteke. Era berean, doako softwarea (freeware) ere iturri-kodearekin batera banatzen da batzuetan. Baina freeware ez da software librearen berdina, moldatzeko eta banatzeko aukera eskaintzen ez den kasuetan bederen.
11. Nola jestonatzen dira? Nork? Software librearen produktu bat zirkulatzen hasi den momentutik eskuragarri dago koste oso baxuan edo inongo kosturik gabe. Aldi berean, bere erabilpena ez da gutxitzen. Honek esan nahi du software librea ondasun libre bat bezala karakterizatu daitekeela eta ez ondasun ekonomiko bat bezala; baina horrek ez du esan nahi ezin duenik merkaturagarria izan.Software libreak erabilpen, aldakuntza eta birbanaketa libreak ahalbidetzen dituenez, 3.munduko herrialdeetan onarpen handia du, hauek ezin dutelako askotan software ez libre baten kosteak ordaindu.
12. Adibideak 1-.Mozilla Firefox garatutako web nabigatzaile librea da, edonork lagundu dezakeena bere bilakaeran, eta euskaraz ere eskaintzen dena. 2-.Open Office.org lizentziapean kode irekiko bulegotika-suite bat sortzeko proiektu komunitario bat da, Sun Microsystemsen StarOfficen oinarrituta. 3-.Mozilla Thundebird Deskargatzeko pagina bat da.