3. Berrogei urtez egon zen zain Israel
agindutako lurrera sartu baino lehen.
Berrogei egunez egon zen zain Moises
Sinai mendian, Jainkoa agertu arte.
Berrogei egun iraun zuen
Jesusen baraualdiak basamortuan.
4. Berrogei egun egongo gara gu
Kristorekiko gure atxikimendua berritzeko
eta barne hausnarketarako.
Bukatzeko
Jesusen piztuera
ospatuko dugu.
10. Basamortua
Otoitzaldi sakona egiteko, sufrimendu
garbitzaile eta hausnarketa egiteko leku aproposa
da.
Jaiki zen Elias, jan eta edan zuen,
eta janari haren indarrez
berrogei egun eta berrogei gau ibili zen,
Horeberaino, Jainkoaren mendiraino. (1Erg 19,8)
12. Barauldia
Jainkoak geuretzat duen egitasmoa burutzea
eragozten duten gauzei uko egitea da.
Ez ote beste hau gogoko dudan baraua: injustizi kateak hautsi
eta uztarri-hedeak etetea, zapalduak libratu
eta uztarri oro apurtzea,gose denari zeure ogitik eman
eta aterperik ez duen behartsua etxean hartzea,
biluzik dagoena jantzi
eta zeure gizakideari laguntzarik ez ukatzea?»(Is 58,6-7)