SlideShare una empresa de Scribd logo
1 de 22
Abangoardia artistikoak
XX. mendea
INPRESIONISMOA
GAUR EGUNGO ARTEAREN APUNTEAK 1
XIX.mendeko azken laurdenean azalduko den korronte artistikoa. Pintura tradizionalarekiko haustura
sortuko du. Inpresionismoa, XX.mendeko artearen hasiera markatuko du.
Inpresionismoa orduko gizartearen ezaugarriekin lotu behar da, hau da, eraldaketa sozial eta filosofiko
konkretu batekin; batetik, burgesiaren sorrera eta loratzea, eta bestetik, positibismoan oinarritutako
filosofia korrontea azalduko da. Ordura arte ez bezala, burgesiak ohitura desberdinak jorratuko ditu.
Burgesiaren pentsamoldean landa eremua lan mundu bezala baztertuko da eta aisialdia gisa erabiliko
da, ohikoak bihurtuko direlarik mendira eta zelaietara egindako txangoak. Bestalde hiria, klase sozial
berriarentzako espazio aproposa bilakatuko da: “flanneurs” deritzonak azalduko dira, soineko eta traje
dotoreak jantzirik kale eta ibilbideetan zehar pasioan dabiltzanak, hain zuzen. Pasioan ez ezik, lorategi
eta ibilbideetan dauden kontzertuak gustukoak dituzte. Eta nola ez, gauak bere presentzia izango du
burges mundu berri horretan: gaueko lokalak, paseoak, cabaret-eko dantzariak eta abeslariak, balet
dantza, kafetegiak eta hizketaldiak.
Inpresionistak Guervois kafetegian elkartzen ziren: MONET, PISARRO, SISLEY, DEGAS,...
Inpresionismoa osatzen zuten artistek bide desberdinak jorratu dituzte, baina komunean ezaugarri
antzekoak dituzte.
Inpresionistek egindako 1.erakusketa Saloi Ofizialetik kanpo egingo dute, Nadar argazkilariak utzitako
lokal batean, kritika handien artean. Eskandalu handia sortu zuten.
EZAUGARRIAK:
- Argazkilaritzarekin harremana: bat bateko unea islatu nahia. (Irudia)
- ^pintura akademizistaren aurka altxatuko dira. Tailerra alde batera utziko dute eta aire librean
margotzen hasiko dira.
- Pintura ofiziala ez zaie interesatuko.
- Argiarekiko interesa: argia ═ kolorea egunaren momentu desberdinetan islatzea dute
helburu.
- Marrazkia desagertuko da, eta koloreak (argia ═ kolorea) du benetako garrantzia. Kolorea
formaren gainetik dago. Kolorearen ikerkuntza egingo dute, batetik oinarrizkoak, ondoren
sekundarioak, kontrastea, harmonia,...
- Pintzelkada askea, momentu gutxi baitzuten argi-momentu zehatz hori “harrapatzeko”.
- Koloreak ea dira paletan nahastuko, mihisean bertan baizik.
- Mihisera gerturatuz soilik pintzelkada arrasto abstraktuak antzematen dira, baina apur bat
urrunduaz, pintzelkadak forma hartzen dute.
- Nahiz eta gustuko gai batzuk landu, hala nola, Parisko eszena urbanoak, natura, paisai, gaiak
dagoeneko ez du inpresionismoa baino lehenago duen garrantzirik.
- Japoniar estanpazioaren eragina. (Irudia)
Nekane Zaldua Iturriotz
Toki Alai BHI 2007-2008 ikasturtea
1/22
Abangoardia artistikoak
XX. mendea
ARTISTA ESANGURATSUENAK:
MANET (INPRESIONISMOAREN “AITA”) (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin
irudiak ikustekoa) :
Inpresionismoaren sortzailea.
Bere ibilbide artistikoaren bi etapa desberdindu daitezke:
- 1.etapa: errealismoa eta Berpizkundeko Veneziako Eskolaren (Tiziano artista (Irudia )) Goyaren
(Irudia)eta Velazquez.en eragina nabaria da(Irudia).1.etapako artenen artean
- 2.etapan inpresionistekin duen lotura nabarmenduko genuke.” Olympia” (zuriaren eta beltzaren
arteko kontrastea eta “ Gosaria belazean (Irudia).
CLAUDE MONET (1840-1926) (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak
ikustekoa):
- Aire librean jardungo da.
- Naturarekiko zaletasuna: itsasoaren edo uraren gaineko argiarekiko islak interesatuko zaizkio
(Irudia)
- Argiaren ikerketa egunaren momentu konkretuan. “ Rouen-eko katedrala” c
- Forma galdu egingo da. Kolore orbainak nagusituko dira. Bere artelana nahiko abstraktua da.
- Kolorearen ikerketa:
- Itzalak: bioletak, urdixkak egingo ditu.
- Argiko zonak: laranjak, horixkak, gorrixkak.
- Atmosfera adieraztea: kea, lurruna, argia,.... (Irudia)
- Teknika askea, pintzelkada soltea, arina.
CAMILE PISARRO (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa) :
- Gaia: nekazaritzako guneak.
- Puntillismo ukitua badu bere artelanak. (Irudia)
AUGUSTE RENOIR (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa):
- Hasieran inpresionistekin kontaktua izango du. (Irudia)
- Inpresionistengan ez bezala, gaiarekiko interesa azalduko du. Emakumea biluzik margotzek pasioa
du . Emakume mardulak margotuk ditu.
- Ingres-en eraginak beste etapa bat markatuko du. Bolumenari koloreari baino garrantzi gehiago.
(Irudia)
- Hurrengo etapa: Rubens-en eragina. kolore eta formaren artek harmonia. Kolore beroak. (Irudia)
DEGAS (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa) :
- Paisaiarik ez du margotuko.
- Pertsonaiak irudikatuko ditu, hala nola, dantzariak (Irudia) , emakumeak beraien zereginetan.
- Inpresionismoko artistek dituzten kezkak ditu:
- Bat bateko momentua harrapatzea. Pertsona
arruntak beraien zereginetan eta dantzarien bat bateko adierazpena. Argazkilaritzaren eragina
nabarmena da Degasengan.
- Ez dago pose artifizialak.
SISLEY (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa) :
- Paisaia. (Irudia)
BERUETE (Euskalherria) (Espainia) eta REGOYOS (Espainia)
Nekane Zaldua Iturriotz
Toki Alai BHI 2007-2008 ikasturtea
2/22
Abangoardia artistikoak
XX. mendea
Nekane Zaldua Iturriotz
Toki Alai BHI 2007-2008 ikasturtea
3/22
Argazkilaritzaren eragina
Japoniar estanpazioen eragina
MANET “Gosaria belazean”
MANET eta Velazquez-en
Eragina. “Olympia”
MONET “Rouen-eko katedrala”:
goizean eta egunsentian
MANET eta Goyaren eragina. “Balkoia”
MONET kearen atmosfera adieraztea
Abangoardia artistikoak
XX. mendea
Nekane Zaldua Iturriotz
Toki Alai BHI 2007-2008 ikasturtea
4/22
RENOIR: inpresionisten harremana
RENOIR eta Ingresen eragina
RENOIR eta Rubens-en eragina
PISSARROREGOYOS BERUETE
Abangoardia artistikoak
XX. mendea
NEOINPRESIONISMOA (PUNTILLISMOA)
GAUR EGUNGO ARTEAREN APUNTEAK 2
Inpresionismoko artisten akatsa zera da: gaiari garrantzia ez ematea, artelanaren konposizioa alde
batera uztea, artistaren eta ikuslearen garrantziari muzin egitea. Soilik estetikari erreparatzen diote eta
iturri hori berehala agortuko zaie. Guzti honi aurre egiteko neoinpresionismo bezala bataiatuko den
puntillismo korrontea azalduko da. Puntillismoa, ikerkuntza kromatikoaren arlo zientifikoa
berreskuratzen datza. Zirkulu kromatikoko oinarrizko koloreen arteko nahasketa zientifikoak dituzte
abiapuntu, pintzelkada txiki eta zehatzak erabiliz, inpresionisten nahasketa ez homogeneoak
baztertuz. Bestetik, pintura akademikoaren itzulera aldarrikatzen dute. Inpresionismoan ez bezala,
puntillistek garrantzia emango diote gaiari, konposizioari eta aurrean dutena ongi islatzen saiatuko
dira. Lortzen duten emaitza nahiko arraroa da, zeren eta, artelan bat gertutik ikusita kolore konposizio
geometrikoak baita, inpresionisten berezkotasunagandik (espontanetitatea) urrun. Koloreak oinarrizko
kolore puntuen bitartez margotzen dira, eta soilik, ikuslearen erretinan nahastuko dira eta forma
hartuko dute hau artelanarengandik urruntzen den heinean. Kolore-argia ikerkuntza bezala jaiotako
korrontea, ondoren herriko lengoaian puntillismo bezala bataiatu zuten. Puntillismoa: pintzelak utzitako
arrastoa puntua da, eta kolorea, oinarrizkoak.
EZAUGARRIAK:
- Inpresionismoko berezkotasuna alde batera utzi eta kutsu zientifikoagoa eta ikertuagoa.
- Irudien sinplifikazioa.
- Plano horizontalak bertikalengandik nagusituko dira.
- Irudiak, gaiak, planoak antolaketa zorrotza dute.
- Kolore tonuerak puntuen bitartez deskonposatzen dituzte eta kolore beltza erabiltzea
saihesten dute.
ARTISTA ESANGURATSUENAK:
GEORGE SEURAT(jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa): artista
honen artelan esanguratsuenen artean, “ Igande arratsaldea irla handian” eta “Bainu bat Courbevoie-
n” ditugu.
SIGNAC(jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa) :: “Marseille-ko
portua” eta “Buia gorria” artelanak ditugu esanguratsuenen artean.
SEURAT “Udarako igande arratsaldea irla handian” SIGNAC: “Marseille-ko portua”
Nekane Zaldua Iturriotz
Toki Alai BHI 2007-2008 ikasturtea
5/22
Abangoardia artistikoak
XX. mendea
POSTINPRESIONISMOA
GAUR EGUNGO ARTEAREN APUNTEAK 3
Frantziako inpresionismo ondoren, eta hain juxtu 1880 eta 1905 urteen artean, estilo desberdinetako
joerak lotzen dituen termino bat da postinpresionisma.
1910an Londonen Paul CEZANNE, Paul GAUGUIN eta Vicent VAN GOGH artisten erakusketa
kolektibo antolatuko da, eta Roger Fry arte kritikari ingelesak “postinpresionismo” bezala bataiatuko
ditu joera berriak.
Ondorengo korronte artistikoen (kubismoa, espresionismoa, fauvismoa, surrealismoa eta futurismoa)
aitzindariak izango dira postinpresionistak.
EZAUGARRIAK:
- Talde anitza askatasun artistiko handikoa.
- Marrazketaren garrantzia berreskuratzen da.(Cezanne).
- Kolorearen alde espresiboa lantzen da (Gauguin eta Van Gogh)
ARTISTA ESANGURATSUENAK:
VICENT VAN GOGH (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa): bere
artelanen artean aipatzekotan “Logela”, “Eguzki loreak”, “Gau izartsua” daude besteak beste. Bere
teknikaren ezaugarriak , pintzelada luzeak, kolore tonuera garbiak dira. Gaiak direla eta, paisaiak,
natura hilak, erretratuak margotzea ditu gustukoen. Bere ibilbide artistiko hasieran nekazarien bizitza
txiroa margotu zuen.
TOLOUSE LAUTREC (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa) :
“Errota Gorriko dantza”, “Mlle Chau ka-o”, “Emakumea erretiluarekin(bandeja)”, “Goulue” ditugu
artista honen artelanen artean. Tekniken artean maisua da koloretako arkatzen erabilpenean.
Publizitateko kartelgintzan aitzindaria da.
PAUL CEZANNE (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa) :
Kubismoaren aitzindaria izango da. Bolumenari ematen dio garrantzia. Forma ikerketak egingo ditu.
Koloreak monokromoak ditu gustuko. Bere artelan esanguratsuen artean, “Karten jokalariak”,
“Bainulariak”,...
PAUL GAUGUIN (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa) :
Fauvisten iturri izango da. Artista honekin marrazketaren ospea berreskuratuko da. Kolorea du
helburu, kolorea bere egoera garbian eta bizian, hain zuzen. Kolore lauak erabiliko ditu, nahasketarik
gabe. Artelanen artean, “Jaungoiko horia”, “Tahiti-ko emakumeak”,....
SOROLLA (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa) :artista
honengan bereiz genezakeen artelanen artean, “Valentziar arrantzaleak”, “Ibilbidea itsasoko ur
ertzean” ditugu besteak beste. Sorollak, mediterraneoko argiarekin txundituta dago. Bere gustuko
gaiak: itsasoa, hondartza eta jendea bainuan.
Nekane Zaldua Iturriotz
Toki Alai BHI 2007-2008 ikasturtea
6/22
VAN GOGH
Abangoardia artistikoak
XX. mendea
Nekane Zaldua Iturriotz
Toki Alai BHI 2007-2008 ikasturtea
7/22
GAUGUIN
LAUTREC
CEZANNE
SOROLLA
Abangoardia artistikoak
XX. mendea
FAUVISMOA
GAUR EGUNGO ARTEAREN APUNTEAK 4
Kronologikoki XX.mende hasieran kokatuko genuke. Fauvisten iturri post-inpresionismoko artistak
izango dira, Van Gogh eta Gauguin batik bat.
EZAUGARRIAK:
- FAUVISMOA══KOLORE LEHERKETA. Kolorea da protagonista. Kolorea askatasun handiz
erabilia. Tonuera biziak eta kolorea gordin-gordinean azaltzen da. Kolorea era oso
apasionatuan erabilia. Kolorea orbain handitan azaltzen da.
- Derain eta Vlamick artistek olio-pintura tubotik zuzen-zuzenean ipiniko dute mihisearen
gainean, “su artifizialezko kartutxoak “ izango balira bezala.
- Fauvismo izena: fauve: basapiztia, basatia.
- Akademizismoaren eta antzinakoaren aurka eta baita, inpresionistena ere.
- Koloreak ez du errealitateko objektuekin lotura. Hau dela eta, fauvistek zaldiak urdinak edo
berdeak margotzen dituzte
- Lerroak ere bere protagonismoa berreskuratzen du.
- Ez dago argi-itzalik. Kolore lauak.
- Ez dago sakontasunik, ez eta perspektibarik. Plano bakarra, eszenatoki bateko teloi baten
gisa.
- Gaiak direla eta, inpresionistek jorratutakoen antzekoak izango dira, hala nola, paisaiak,
natura hilak, erretratuak. Gai alaitsuak eta ez bortitzak margotuko dituzte.
- Kolore aldetik fauvismoaren bilakaera pintura abstrakturantz izango da.
ARTISTA ESANGURATSUENAK:
HENRI MATISSE (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa) :
- Taldeko “cheriff-a” da.
- Pentsakera: bere ustez inpresionistek eta puntillistek objektuekin hautsiko dute, eta “klasizismora”
itzultzea ezinbestekoa da, baina hori bai, inolako konpromisorik gabe eduki historikoarekin.
- Hasieran lerroari emango dio garrantzia ondoren kolorearekin amaitzeko.
- Batik bat Cezannen eragina izango du.
- 1908ean “Margolarien zirriborroak edo apunteak” liburua idatziko du.
VLAMINCK (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa) :
- Van GOGH-en eragina.
- Paisaia landuko du batik bat.
GEORGE ROUAULT(jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa) :
ANDRE DERAIN (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa) :
ITURRINO (Espainia) (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa) :
Nekane Zaldua Iturriotz
Toki Alai BHI 2007-2008 ikasturtea
8/22
Abangoardia artistikoak
XX. mendea
Nekane Zaldua Iturriotz
Toki Alai BHI 2007-2008 ikasturtea
9/22
MATISSE
“Mme .Matisseren erretratua”
MATISSE
“Dantza”
MATISSE
“Odaliska galtza
gorriekin”
DERAIN “Bere
erretratua”
Abangoardia artistikoak
XX. mendea
KUBISMO ANALITIKOA
GAUR EGUNGO ARTEAREN APUNTEAK 5
1097 eta 1914artean Parisen Pablo PICASSO eta George BRAQUE artistek sortutako arte joerari
deritzo kubismo analitikoa. Bi artista hauek Cezanne artistari sor diote inspirazioa. Artista
hauengan,Cezannek irekitako bidea, hau da, forman oinarritzean, etengabe forma geometrikoetara
sinplifikatzea paisaien eta natura hilen errepresentazioak, eskultura afrikarraren eta iberikoaren forma
dinamikoen inspirazioa gehitu behar zaie.
Kubismoa izango da XX.mendean zehar eragin handien izango duen korronte artistikoa. Iraultza
handia izan zen bere garaian eta ondorengo artista askoren iturri bilakatuko da. Kubismo analitikoaren
ezaugarririk aipagarriena zera da: ohiko balore tradizionalak (perspektiba, eskortzoa, modelatua eta
argi-itzalak) alde batera utziko dira, eta hiru dimentsioko irudia bi dimentsiotako irudi mordotan zatituko
da eta aldi berean plano berberean margotuta azalduko dira. Pieza bat margotzeko orduan, artista
hauek aldi berean aurreko bista, albokoa eta goikoa margotuko dute. Objektu bat margotzerako
orduan, ahalik eta informazioa gehiena ematea zuten helburu.
Kubismoan bi korronte desberdindu daitezke: batetik, kubismo analitikoa 1911an Picassok eta
Braquek irudikatua, eta bestetik, kubismo sintetikoa 1912tik 1924 bitarte LÉGER eta Juan GRIS-ek
egindakoa.
EZAUGARRIAK:
- Hiru dimentsioa desagertuko da eta bi dimentsioan oinarritutako espaziotan oinarritutako
kontzeptu berri bat aurkitzean datza.
- Artistak aurrean duenaren irudikatze erreala alde batera utziko du. Natura bere egoera
errealean imitatzeari uko egingo diote.
- Objektua irudikatzeko orduan perspektiba desberdinetatik begiratuta irudikatuko u artistak, eta
planoak bata bestearekin gurutzatuko ditu.
- Perspektiba koniko tradizionala alde batera utziko dute. Ez dago sakontasun espaziala.
- Lerroa erabiliko dute planoa eta objektua banatzekoa.
- Gardenkiak sortuko dituzte.
- Kolore aldetik, zorroztasun kromatikoa, hots,kolore tonuera gutxi eta monokromoa.
Okreak,grisak, ...
- Hautazko argi-itzalak. Ia beti grisak.
- Gaien artean gehien jorratutakoak: erretratuak, natura hilak (frutak, fruta ontziak, pipak,
botilak, edalontziak, musika partiturak, musika tresnak,...).
- Collage teknikaren aintzindariak.
- Trompe d´oeil ( margoaren bitartez marmola, egurra,... imitatzea) teknika erabiliko dute
ARTISTA ESANGURATSUENAK:
GEORGE BRAQUE (1882-1963) (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak
ikustekoa):
kubismoa era zientifiko gisa hausnartuko du. Edertasun berri bat bilatu nahian, bolumena, lerroa,
masa eta pisua hausnartuko ditu inpresio subjektiboak irudikatzeko. Artelanen artean, “L´Estaque-ko
biaduktua”, “ Natura hila kartekin”, “Portugesa”, “Musika tresnak”,....
PABLO PICASSO (1881-1973) (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak
ikustekoa):
Ia ziur XX.mendeko artista garrantzitsuena da. “Avignon-eko emakumeak” artelanak kubismoari
hasiera emango dio. Humanitatearen oinazea islatzen du bere artelanetan, oihu eszenak, anguloz
askotariko planoak, gaueko begiradak. Berea da hain ospetsua den “Gernika” artelana.
JUAN GRIS(jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa) :
Nekane Zaldua Iturriotz
Toki Alai BHI 2007-2008 ikasturtea
10/22
Abangoardia artistikoak
XX. mendea
LEGER (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa) :
Nekane Zaldua Iturriotz
Toki Alai BHI 2007-2008 ikasturtea
11/22
PICASSO
LEGER
Abangoardia artistikoak
XX. mendea
Nekane Zaldua Iturriotz
Toki Alai BHI 2007-2008 ikasturtea
12/22
GEORGE BRAQUE
JUAN GRIS
Abangoardia artistikoak
XX. mendea
PINTURA JESTUALA, PINTURA MATERIKOA eta
ESPRESIONISMO ABSTRAKTO AMERIKARRA
(“ACTION PAINTING” eta “FIELD COULOUR PAINTING”)
(50.Hamarkadako informalismoa)
GAUR EGUNGO ARTEAREN APUNTEAK 6
EZAUGARRI OROKORRAK:
- Materia eta jestua dira ezaugarri esanguratsuenak. Pintzelkadaren arrastoak eta ehundura
desberdinak landuko dituzte.
- Sastreren existentzialismoarekin erlazioa du.
- Abiadura azkarrean egingo dituzte artelanak.
PINTURA JESTUALA
WOLS (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa):
FAUTRIER (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa)
K. APP ( COBRA taldea ) (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa)
MATHIEU :
HARTUNG(jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa) :
PINTURA MATERIKOA
TAPIES(jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa :
SAURA (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa):
MILLARES (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa) :
FONTANA (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa):
BURRI (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa) :
ESPRESIONISMO ABSTRAKTOA
“ACTION PAINTING”
POLLOCK (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa):
- “dripping” teknika: pintura pintzelkadak batetik bestera.
FRANK LINE :
- Hondo zuriaren gainean pintzelkada zabal eta aske beltzak.
“FIELD COULOUR PAINTING”
ROTHKO (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa) :
- Atmosfera mistikoa, lasai, misteriotsua.
- Kolore orbain zabalak eta lausoak.
Nekane Zaldua Iturriotz
Toki Alai BHI 2007-2008 ikasturtea
13/22
Abangoardia artistikoak
XX. mendea
Nekane Zaldua Iturriotz
Toki Alai BHI 2007-2008 ikasturtea
14/22
WOLS
FAUTRIER
MATHIEU
HARTUNG
COBRA TALDEA: K. APPEL
MILLARES SAURA
Abangoardia artistikoak
XX. mendea
Nekane Zaldua Iturriotz
Toki Alai BHI 2007-2008 ikasturtea
15/22
ROTHKO
FONTANA
ARSHILLE GORKHY
BURRI
FRANK LINE
TAPIES
Abangoardia artistikoak
XX. mendea
NEO-ABSTRAKZIOA, MINIMAL ART, OP ART
(60.Hamarkadako arrazionalismoa)
GAUR EGUNGO ARTEAREN APUNTEAK 7
EE.UU tan 60.Hamarkadan sortuko dira mugimendu arrazionalistak. 50.Hamarkadako
informalismoaren kontra “altxatuko” dira. Hauen helburua informalisten inpultsoak kontrolatzean
datza, “garbiketa eta sinpletasuna” bilatuz.
“Minimal” hitza Richard Wolheim filosofoak asmatutako hitza da, irudikatze minimoan oinarritzen den
estiloa izendatzeko erabiliko duena.
Geometrismoa, material industrialak, material “hotzak”(metalak, plastikoak, neoiak,...) erabiliko dituzte.
Garbitasuna, sinplifikazio formala. Ez dago pintzelkadaren arrastorik ez eta ehundurarik.
20.hamarkadako Neoplastizismoko eta konstruktibismoko artistek hasitako bidea puntu gorenera
eramango dute 60 ko artistek. 1917an errusiar iraultza emango da, eta Amsterdam-en “De Stijl” taldea
sortuko da. Errusiarren artisten (konstruktibismoa) artean VASSILY KANDINSKY (jarri sagua
artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa) eta KASIMIR MALEVITCH (jarri sagua
artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa) ditugu eta “De Stijl” taldean
(Neoplastizismoa) MONDRIAN (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak
ikustekoa). Gauzen erreferentzi errealista apurka-apurka galduko da Mondrianen kasuan eta
oinarrizko koloreak eta formak lantzen amaituko du. Malevich-ek bere artelanetan geomatria
minimalista zorrrotza landuko du.
Nekane Zaldua Iturriotz
Toki Alai BHI 2007-2008 ikasturtea
16/22
POLLOCK “ACTION PAINTING”
KANDINSKY
MALEVICH
MONDRIAN
Abangoardia artistikoak
XX. mendea
NEO-ABSTRAKZIOA
EZAUGARRIAK:
- Mihisearen forma dagoeneko ez da ohikoa, hau da, kauki zuzena edo laukia. Forma
desberdinetako mihiseak sortuko dituzte.
- Abstrazio puntu gorenera.
ARTISTA ESANGURATSUENAK:
-FRANK STELLA (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa)
-KENNETH NOLAND (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa)
-BARNETT NEWMAN (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa)
-MORRIS LOUIS (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa)
Nekane Zaldua Iturriotz
Toki Alai BHI 2007-2008 ikasturtea
17/22
MORRIS LOUIS
KENNETH NOLAND
FRANK STELLA
Abangoardia artistikoak
XX. mendea
MINIMAL ART
EZAUGARRIAK:
- Eskultura arloan kokatu daiteke.
- Elementu gutxien bitartez ordenarik gorena edo handiena lortzea dute helburu.
- Funtsezko egitura formalez egindako artelanak.
- Materialtasuna baloratzea. Material industrialak.
- Moduloen erabilera.
ARTISTA ESANGURATSUENAK:
- AD REINHART
- ROBERT MORRIS (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa)
- SOL LE WITT(jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa)
- CARL SMITH
- FLAVIN (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa)
-JUDD
-C.ANDRRE
Nekane Zaldua Iturriotz
Toki Alai BHI 2007-2008 ikasturtea
18/22
JUDDSOL LE WITT
ROBERT MORRIS
FLAVIN
Abangoardia artistikoak
XX. mendea
POP ART (70.Hamarkada. Irudikapen berriak)
GAUR EGUNGO ARTEAREN APUNTEAK 8
1960tik aurrera New York-en eta London-en jorratuko den mugimendua izango da Pop artea. Pop
amerikarraren aintzindaria Andy WARHOL izango da. Ordu arte margolanak arte adierazpenaren
munduan jaun eta jabe izango diren bezala, Warhol-ek grabatugintzarekin, eta zehazki serigrafiarekin
pinturari protagonismo osoa kenduko dio.
Fenomeno berri hau ez da gizartetik isolatu behar, juxtu kontrakoa. Serigrafiari esker artelana seriean
jorratzeko aukera dago, eta honek dakarren inpaktu komertziala ezin da ahaztu. EE.UUko gizarteak
duen bizitza ongi islatuko du Pop arteak; kontsumoa, aparailu eta teknologi berriak,.....
Pop izena, “popular art” etik edo “herriko arte” tik dator, gizarteko multzo handiarengana zuzendutako
publizitatean erabilitako teknikarekin erlazio estua duelarik. Publizitatea, diseinu industriala,
kartelgintza, irudiez beteriko aldizkariak, ordu arte ez bezala protagonismoa hartuk dute Pop artean.
EZAUGARRIAK:
- Kontsumoan oinarritzen den gizarteko gai handitan oinarrituko da Pop artea: freskagarrien
botilen diseinuak, zigarro paketeak, elikadurako produktuetan, e.a,..... Inoiz erabili gabeko hiri-
motiboak sartzen dituzte beraien artelanetan, ordua arte artistikotzat onartzen ez zirenak.
Kontsumoko gaiak mistifikatuko dituzte.
- Pop arteko artistek, kaleko jendeak dituen kezketan oinarrituko dira beraien artelanak
margotzeko. Gaiak benetako garrantzia du Pop artean. Hau dela eta, hiritar jendearengan oso
onartua egongo da Pop artea.
- Aldizkaritako, komikietako irudiak izango dituzte inspirazio iturri. Zinemako eta telebistako
irudiak eta publizitateko iragarkiak Pop artisten gaien artean txertatuko dira.
- Edertasunaren kontzeptua kontsumoko edozein produktuan adieraziko dute. Materialen
artean, edozer da posible, hala nola, material nobleak (burdina, brontzea, egurra,...) zein
plastikoak, kartoiak, latak, coca-cola, e.a....
- Herotismoa, politika, artista ospetsuak,....
- Pop arteko artistek pinturaren estiloari dagokionez, estilo tradizionala (argi-itzalak,
bolumena,..) jorratuko dute.
- Oso ongi egokituko da arte merkatura. Kontraesana badirudi arren, mass-medietan oinarrituko
den arte joera gutxi batzuengana iritsiko da, hau da, gizarte multzo elitista batengana
zuzenduta egongo da.
ARTISTA ESANGURATSUENAK:
AINTZINDARIAK
Amerikarrak
RAUSCHENBERG (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa):
JASPER JOHNS (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa):
Enkaustikaren ( argizaria koloretako pigmentuarekin nahastua) teknikaren aitzindaria.
Europarra
RICHARD HAMILTON (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa) :
Pop estiloko 1.go foto-collagearen egilea.
Nekane Zaldua Iturriotz
Toki Alai BHI 2007-2008 ikasturtea
19/22
Abangoardia artistikoak
XX. mendea
POP AMERIKARRAK
ANDY WARHOL (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa) :
- “Underground” kulturaren partaide: Lou Reed,....”The factory” (Lantegia) sortuko dute.
- Serigrafia teknika erabiliko du irudi bera behin eta berriro kolore desberdinez adierazteko.
- kontsumoko objektu arruntak artelan gisara aurkeztuko ditu.
- Pertsona ospetsuen irudiekin lana egingo du: Marilyn, Mao Che Tun, Elvis Presley, ....
- Gizarteko gaiak lantzen ditu baina bere alde estetiko eta formalatik, eta ez bere alde ideologikotik.
Warhol-i ideologi eza leporatzen zaio. Ez du kontsumismoa kritikatuko.
- Underground mugimenduaren ideologiarekin bat dator, momentua bizi, eta aintzina eta etorkizuna
alde batera baztertu.
- “American life”-rekin lotura estua; glamourra,....
ROY LINCHTENSTEIN (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa) :
CLAES OLDERBURG (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa) :
- Eguneroko objektuan ( janari itxura eskulturak) oinarritzen da eskulturak egiteko.
TOM WESSELMAN (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa) :
- Emakume ═ objektu bezala irudikatu du.
- Pop artean erotismoa landuk duen artista.
- Teknika aldetik, kolore lau eta distiratsuak erabiliko ditu.
- Erotismoko irudiak: zigarroak, ezpain gorriak, hortz zuriak, aurpegi eta bernak,....
- Objektuen irudikatze erraldoia egingo du, hauek errealitatean duten egoeratik kanpo.
JAMES ROSENQUIT (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa) :
- Iragarkitako kartel erraldoiak diseinatzen hasiko da, eta ondorengo bere ibilbide artistikoan eragina
izango du publizitateak.
- Artelan erraldoiak margotuko ditu, eta bertan, bata bestearekin zerikusia ez duten objektuak irudituko
ditu.
- Teknika aldetik, aerografoa erabiliko du.
POP EUROPEARRAK
ALLEN JONES (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa) :
- Emakumearen irudikatzea erotismoa puntutik.
DAVID HOCKNEY (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa) :
Nekane Zaldua Iturriotz
Toki Alai BHI 2007-2008 ikasturtea
20/22
Abangoardia artistikoak
XX. mendea
Nekane Zaldua Iturriotz
Toki Alai BHI 2007-2008 ikasturtea
21/22
RAUSCHENBERG
JASPER JOHNS
RICHARD HAMILTON
ANDY WARHOL
CLAES OLDENBURG
ROY LINCHTENSTEIN
Abangoardia artistikoak
XX. mendea
Nekane Zaldua Iturriotz
Toki Alai BHI 2007-2008 ikasturtea
22/22
TOM WESSELMAN
JAMES ROSENQUIST
ALLEN JONES
DAVID HOCKNEY

Más contenido relacionado

La actualidad más candente

Artearen Oinarriak II 5. blokea Surrealismoaren ezaugarriak eta chirico_miro...
Artearen Oinarriak II 5. blokea Surrealismoaren ezaugarriak eta  chirico_miro...Artearen Oinarriak II 5. blokea Surrealismoaren ezaugarriak eta  chirico_miro...
Artearen Oinarriak II 5. blokea Surrealismoaren ezaugarriak eta chirico_miro...aintzira2005
 
Azken joerak artean
Azken joerak arteanAzken joerak artean
Azken joerak arteanmfresnillo
 
Espresionismoa (berria)
Espresionismoa (berria)Espresionismoa (berria)
Espresionismoa (berria)mfresnillo
 
Artearen Oinarriak II 3.1 multzoa inpresionismo postinpresioonismoa
Artearen Oinarriak II 3.1 multzoa inpresionismo postinpresioonismoaArtearen Oinarriak II 3.1 multzoa inpresionismo postinpresioonismoa
Artearen Oinarriak II 3.1 multzoa inpresionismo postinpresioonismoaaintzira2005
 
Abangoardiako eskultura I
Abangoardiako eskultura IAbangoardiako eskultura I
Abangoardiako eskultura Imfresnillo
 
Artearen Oinarriak II 3.2 multzoa nabistak fauvistak-emakume impresionistak-...
Artearen Oinarriak II  3.2 multzoa nabistak fauvistak-emakume impresionistak-...Artearen Oinarriak II  3.2 multzoa nabistak fauvistak-emakume impresionistak-...
Artearen Oinarriak II 3.2 multzoa nabistak fauvistak-emakume impresionistak-...aintzira2005
 
Monumentalitatea eta teknika berriak eskulturan
Monumentalitatea eta teknika berriak eskulturanMonumentalitatea eta teknika berriak eskulturan
Monumentalitatea eta teknika berriak eskulturanmfresnillo
 
Surrealismoa (berria)
Surrealismoa (berria)Surrealismoa (berria)
Surrealismoa (berria)mfresnillo
 
Inpresionismoa
InpresionismoaInpresionismoa
Inpresionismoamfresnillo
 
Abangoardiako eskultura II
Abangoardiako eskultura IIAbangoardiako eskultura II
Abangoardiako eskultura IImfresnillo
 
Artearen oinarriak II 10. multzoa eusk
Artearen oinarriak II 10.  multzoa euskArtearen oinarriak II 10.  multzoa eusk
Artearen oinarriak II 10. multzoa euskaintzira2005
 
Artearen Oinarriak II 2. multzoa eskultura rodin camille
Artearen Oinarriak II 2. multzoa eskultura rodin camilleArtearen Oinarriak II 2. multzoa eskultura rodin camille
Artearen Oinarriak II 2. multzoa eskultura rodin camilleaintzira2005
 
Artearen Oinarriak II 3.3 zatia kartelgintza eus
 Artearen Oinarriak II 3.3 zatia kartelgintza  eus Artearen Oinarriak II 3.3 zatia kartelgintza  eus
Artearen Oinarriak II 3.3 zatia kartelgintza eusaintzira2005
 
Postinpresionismoa
PostinpresionismoaPostinpresionismoa
Postinpresionismoamfresnillo
 
Abangoardiako eskultura (i) (berria)
Abangoardiako eskultura (i) (berria)Abangoardiako eskultura (i) (berria)
Abangoardiako eskultura (i) (berria)mfresnillo
 
Artearen oinarriak II Zinema surrealista
Artearen oinarriak II Zinema surrealistaArtearen oinarriak II Zinema surrealista
Artearen oinarriak II Zinema surrealistaaintzira2005
 
Errusiar abangoardia (berria)
Errusiar abangoardia (berria)Errusiar abangoardia (berria)
Errusiar abangoardia (berria)mfresnillo
 
Neoplastizismoa (berria)
Neoplastizismoa (berria)Neoplastizismoa (berria)
Neoplastizismoa (berria)mfresnillo
 

La actualidad más candente (20)

Artearen Oinarriak II 5. blokea Surrealismoaren ezaugarriak eta chirico_miro...
Artearen Oinarriak II 5. blokea Surrealismoaren ezaugarriak eta  chirico_miro...Artearen Oinarriak II 5. blokea Surrealismoaren ezaugarriak eta  chirico_miro...
Artearen Oinarriak II 5. blokea Surrealismoaren ezaugarriak eta chirico_miro...
 
Azken joerak artean
Azken joerak arteanAzken joerak artean
Azken joerak artean
 
Espresionismoa (berria)
Espresionismoa (berria)Espresionismoa (berria)
Espresionismoa (berria)
 
Artearen Oinarriak II 3.1 multzoa inpresionismo postinpresioonismoa
Artearen Oinarriak II 3.1 multzoa inpresionismo postinpresioonismoaArtearen Oinarriak II 3.1 multzoa inpresionismo postinpresioonismoa
Artearen Oinarriak II 3.1 multzoa inpresionismo postinpresioonismoa
 
Dadaismoa
DadaismoaDadaismoa
Dadaismoa
 
Abangoardiako eskultura I
Abangoardiako eskultura IAbangoardiako eskultura I
Abangoardiako eskultura I
 
Artearen Oinarriak II 3.2 multzoa nabistak fauvistak-emakume impresionistak-...
Artearen Oinarriak II  3.2 multzoa nabistak fauvistak-emakume impresionistak-...Artearen Oinarriak II  3.2 multzoa nabistak fauvistak-emakume impresionistak-...
Artearen Oinarriak II 3.2 multzoa nabistak fauvistak-emakume impresionistak-...
 
Monumentalitatea eta teknika berriak eskulturan
Monumentalitatea eta teknika berriak eskulturanMonumentalitatea eta teknika berriak eskulturan
Monumentalitatea eta teknika berriak eskulturan
 
Surrealismoa (berria)
Surrealismoa (berria)Surrealismoa (berria)
Surrealismoa (berria)
 
Inpresionismoa
InpresionismoaInpresionismoa
Inpresionismoa
 
Abangoardiako eskultura II
Abangoardiako eskultura IIAbangoardiako eskultura II
Abangoardiako eskultura II
 
Artearen oinarriak II 10. multzoa eusk
Artearen oinarriak II 10.  multzoa euskArtearen oinarriak II 10.  multzoa eusk
Artearen oinarriak II 10. multzoa eusk
 
Abstrakzioa lana
Abstrakzioa lanaAbstrakzioa lana
Abstrakzioa lana
 
Artearen Oinarriak II 2. multzoa eskultura rodin camille
Artearen Oinarriak II 2. multzoa eskultura rodin camilleArtearen Oinarriak II 2. multzoa eskultura rodin camille
Artearen Oinarriak II 2. multzoa eskultura rodin camille
 
Artearen Oinarriak II 3.3 zatia kartelgintza eus
 Artearen Oinarriak II 3.3 zatia kartelgintza  eus Artearen Oinarriak II 3.3 zatia kartelgintza  eus
Artearen Oinarriak II 3.3 zatia kartelgintza eus
 
Postinpresionismoa
PostinpresionismoaPostinpresionismoa
Postinpresionismoa
 
Abangoardiako eskultura (i) (berria)
Abangoardiako eskultura (i) (berria)Abangoardiako eskultura (i) (berria)
Abangoardiako eskultura (i) (berria)
 
Artearen oinarriak II Zinema surrealista
Artearen oinarriak II Zinema surrealistaArtearen oinarriak II Zinema surrealista
Artearen oinarriak II Zinema surrealista
 
Errusiar abangoardia (berria)
Errusiar abangoardia (berria)Errusiar abangoardia (berria)
Errusiar abangoardia (berria)
 
Neoplastizismoa (berria)
Neoplastizismoa (berria)Neoplastizismoa (berria)
Neoplastizismoa (berria)
 

Similar a Xx.mendeko zenbait abangoardia.ikasleei emandako apunteak

Errenazimentua artean (1)
Errenazimentua artean (1)Errenazimentua artean (1)
Errenazimentua artean (1)Gernikagiza
 
Inpresionismoa
Inpresionismoa Inpresionismoa
Inpresionismoa jaionetxu
 
Postinpresionismoa
Postinpresionismoa Postinpresionismoa
Postinpresionismoa Xabis Iruña
 
Margotu artista ospetsuak bezala 2011 3ebaluaketa
Margotu artista ospetsuak bezala 2011 3ebaluaketaMargotu artista ospetsuak bezala 2011 3ebaluaketa
Margotu artista ospetsuak bezala 2011 3ebaluaketaPlastikaDBHLauro
 
Errusiar abangoardia
Errusiar abangoardiaErrusiar abangoardia
Errusiar abangoardiamfresnillo
 
Pintura S XIX: Goya
Pintura S XIX: Goya Pintura S XIX: Goya
Pintura S XIX: Goya joserra msm
 
Ekin jo take_ arteaz busti arte
Ekin  jo  take_ arteaz busti arteEkin  jo  take_ arteaz busti arte
Ekin jo take_ arteaz busti artePlastikaDBHLauro
 
Euskal margolariak - Pintores vascos
Euskal margolariak - Pintores vascosEuskal margolariak - Pintores vascos
Euskal margolariak - Pintores vascosPlastikaDBHLauro
 
POSTINPRESIONISMOA - artegileak
POSTINPRESIONISMOA - artegileakPOSTINPRESIONISMOA - artegileak
POSTINPRESIONISMOA - artegileaknanu373
 
EUSKAL MARGOLARIAK_Pintores Vascos_Unai Eguia.pptx
EUSKAL MARGOLARIAK_Pintores Vascos_Unai Eguia.pptxEUSKAL MARGOLARIAK_Pintores Vascos_Unai Eguia.pptx
EUSKAL MARGOLARIAK_Pintores Vascos_Unai Eguia.pptxPlastikaDBHLauro
 
Artearen Oinarriak II 2. multzoa pintura lehenengo zatia
Artearen Oinarriak II 2. multzoa pintura lehenengo zatiaArtearen Oinarriak II 2. multzoa pintura lehenengo zatia
Artearen Oinarriak II 2. multzoa pintura lehenengo zatiaaintzira2005
 
Gure Artea Sariak 2017 (EU)
Gure Artea Sariak 2017 (EU)Gure Artea Sariak 2017 (EU)
Gure Artea Sariak 2017 (EU)Irekia - EJGV
 
Pintura Gotikoa
Pintura Gotikoa Pintura Gotikoa
Pintura Gotikoa jaionetxu
 
Artea eta kultura Industri Iraultzaren garaian
Artea eta kultura Industri Iraultzaren garaianArtea eta kultura Industri Iraultzaren garaian
Artea eta kultura Industri Iraultzaren garaianMARIJE AGUILLO
 

Similar a Xx.mendeko zenbait abangoardia.ikasleei emandako apunteak (20)

Errenazimentua artean (1)
Errenazimentua artean (1)Errenazimentua artean (1)
Errenazimentua artean (1)
 
Inpresionismoa
Inpresionismoa Inpresionismoa
Inpresionismoa
 
Postinpresionismoa
Postinpresionismoa Postinpresionismoa
Postinpresionismoa
 
Margotu artista ospetsuak bezala 2011 3ebaluaketa
Margotu artista ospetsuak bezala 2011 3ebaluaketaMargotu artista ospetsuak bezala 2011 3ebaluaketa
Margotu artista ospetsuak bezala 2011 3ebaluaketa
 
Eskultura garaikidea
Eskultura garaikideaEskultura garaikidea
Eskultura garaikidea
 
Errusiar abangoardia
Errusiar abangoardiaErrusiar abangoardia
Errusiar abangoardia
 
Modernismoa
ModernismoaModernismoa
Modernismoa
 
Pintura S XIX: Goya
Pintura S XIX: Goya Pintura S XIX: Goya
Pintura S XIX: Goya
 
Man ray
Man rayMan ray
Man ray
 
Ekin jo take_ arteaz busti arte
Ekin  jo  take_ arteaz busti arteEkin  jo  take_ arteaz busti arte
Ekin jo take_ arteaz busti arte
 
Euskal margolariak - Pintores vascos
Euskal margolariak - Pintores vascosEuskal margolariak - Pintores vascos
Euskal margolariak - Pintores vascos
 
POSTINPRESIONISMOA - artegileak
POSTINPRESIONISMOA - artegileakPOSTINPRESIONISMOA - artegileak
POSTINPRESIONISMOA - artegileak
 
EUSKAL MARGOLARIAK_Pintores Vascos_Unai Eguia.pptx
EUSKAL MARGOLARIAK_Pintores Vascos_Unai Eguia.pptxEUSKAL MARGOLARIAK_Pintores Vascos_Unai Eguia.pptx
EUSKAL MARGOLARIAK_Pintores Vascos_Unai Eguia.pptx
 
Artearen Oinarriak II 2. multzoa pintura lehenengo zatia
Artearen Oinarriak II 2. multzoa pintura lehenengo zatiaArtearen Oinarriak II 2. multzoa pintura lehenengo zatia
Artearen Oinarriak II 2. multzoa pintura lehenengo zatia
 
Gure Artea Sariak 2017 (EU)
Gure Artea Sariak 2017 (EU)Gure Artea Sariak 2017 (EU)
Gure Artea Sariak 2017 (EU)
 
Pintura Gotikoa
Pintura Gotikoa Pintura Gotikoa
Pintura Gotikoa
 
Fauvismoa
FauvismoaFauvismoa
Fauvismoa
 
Fauvismoa
FauvismoaFauvismoa
Fauvismoa
 
Artea eta kultura Industri Iraultzaren garaian
Artea eta kultura Industri Iraultzaren garaianArtea eta kultura Industri Iraultzaren garaian
Artea eta kultura Industri Iraultzaren garaian
 
Errealismoa
ErrealismoaErrealismoa
Errealismoa
 

Más de nekane zaldua iturrioz

E.donostiarra 3.dbh. azpimarratuta.kolorea
E.donostiarra 3.dbh. azpimarratuta.koloreaE.donostiarra 3.dbh. azpimarratuta.kolorea
E.donostiarra 3.dbh. azpimarratuta.koloreanekane zaldua iturrioz
 
Perspektiba konikoa. PROIEKTU PERTSONALA. Nerea Toledo. Toki Alai 2019
Perspektiba konikoa. PROIEKTU PERTSONALA. Nerea Toledo. Toki Alai 2019Perspektiba konikoa. PROIEKTU PERTSONALA. Nerea Toledo. Toki Alai 2019
Perspektiba konikoa. PROIEKTU PERTSONALA. Nerea Toledo. Toki Alai 2019nekane zaldua iturrioz
 

Más de nekane zaldua iturrioz (20)

Artearen historia.aitor migelena (1)
Artearen historia.aitor migelena (1)Artearen historia.aitor migelena (1)
Artearen historia.aitor migelena (1)
 
E.donostiarra 3.dbh. azpimarratuta.kolorea
E.donostiarra 3.dbh. azpimarratuta.koloreaE.donostiarra 3.dbh. azpimarratuta.kolorea
E.donostiarra 3.dbh. azpimarratuta.kolorea
 
4.maila .plastika.oriarte
4.maila .plastika.oriarte4.maila .plastika.oriarte
4.maila .plastika.oriarte
 
2.batx.pintura.Oriarte
2.batx.pintura.Oriarte2.batx.pintura.Oriarte
2.batx.pintura.Oriarte
 
3.maila.oriarte
3.maila.oriarte 3.maila.oriarte
3.maila.oriarte
 
Perspektiba konikoa. PROIEKTU PERTSONALA. Nerea Toledo. Toki Alai 2019
Perspektiba konikoa. PROIEKTU PERTSONALA. Nerea Toledo. Toki Alai 2019Perspektiba konikoa. PROIEKTU PERTSONALA. Nerea Toledo. Toki Alai 2019
Perspektiba konikoa. PROIEKTU PERTSONALA. Nerea Toledo. Toki Alai 2019
 
ERRITMOA
ERRITMOAERRITMOA
ERRITMOA
 
p.koniko zentrala
p.koniko zentralap.koniko zentrala
p.koniko zentrala
 
GERNIKA ARTELANA HAREAREKIN
GERNIKA ARTELANA HAREAREKINGERNIKA ARTELANA HAREAREKIN
GERNIKA ARTELANA HAREAREKIN
 
Eskulangintza tailerra 1.dbh
Eskulangintza tailerra 1.dbhEskulangintza tailerra 1.dbh
Eskulangintza tailerra 1.dbh
 
Eskulangintza tailerra 2.dbh
Eskulangintza tailerra 2.dbhEskulangintza tailerra 2.dbh
Eskulangintza tailerra 2.dbh
 
Eskulangintza3.maila2017
Eskulangintza3.maila2017Eskulangintza3.maila2017
Eskulangintza3.maila2017
 
Linoleoa.maider marchena
Linoleoa.maider marchenaLinoleoa.maider marchena
Linoleoa.maider marchena
 
Sheila.linoleoa
Sheila.linoleoaSheila.linoleoa
Sheila.linoleoa
 
Sara. linoleo proeiktua
Sara. linoleo proeiktuaSara. linoleo proeiktua
Sara. linoleo proeiktua
 
Paula Martiarena.linoleoa
Paula Martiarena.linoleoaPaula Martiarena.linoleoa
Paula Martiarena.linoleoa
 
Maider Cuevas. LINOLEO PROIEKTUA
Maider Cuevas. LINOLEO PROIEKTUAMaider Cuevas. LINOLEO PROIEKTUA
Maider Cuevas. LINOLEO PROIEKTUA
 
Linoleo proiektua. Irati
Linoleo proiektua. IratiLinoleo proiektua. Irati
Linoleo proiektua. Irati
 
Linoleo lana. Laura
Linoleo lana. LauraLinoleo lana. Laura
Linoleo lana. Laura
 
Giovannna.LINOLEO PROIEKTUA
Giovannna.LINOLEO PROIEKTUAGiovannna.LINOLEO PROIEKTUA
Giovannna.LINOLEO PROIEKTUA
 

Xx.mendeko zenbait abangoardia.ikasleei emandako apunteak

  • 1. Abangoardia artistikoak XX. mendea INPRESIONISMOA GAUR EGUNGO ARTEAREN APUNTEAK 1 XIX.mendeko azken laurdenean azalduko den korronte artistikoa. Pintura tradizionalarekiko haustura sortuko du. Inpresionismoa, XX.mendeko artearen hasiera markatuko du. Inpresionismoa orduko gizartearen ezaugarriekin lotu behar da, hau da, eraldaketa sozial eta filosofiko konkretu batekin; batetik, burgesiaren sorrera eta loratzea, eta bestetik, positibismoan oinarritutako filosofia korrontea azalduko da. Ordura arte ez bezala, burgesiak ohitura desberdinak jorratuko ditu. Burgesiaren pentsamoldean landa eremua lan mundu bezala baztertuko da eta aisialdia gisa erabiliko da, ohikoak bihurtuko direlarik mendira eta zelaietara egindako txangoak. Bestalde hiria, klase sozial berriarentzako espazio aproposa bilakatuko da: “flanneurs” deritzonak azalduko dira, soineko eta traje dotoreak jantzirik kale eta ibilbideetan zehar pasioan dabiltzanak, hain zuzen. Pasioan ez ezik, lorategi eta ibilbideetan dauden kontzertuak gustukoak dituzte. Eta nola ez, gauak bere presentzia izango du burges mundu berri horretan: gaueko lokalak, paseoak, cabaret-eko dantzariak eta abeslariak, balet dantza, kafetegiak eta hizketaldiak. Inpresionistak Guervois kafetegian elkartzen ziren: MONET, PISARRO, SISLEY, DEGAS,... Inpresionismoa osatzen zuten artistek bide desberdinak jorratu dituzte, baina komunean ezaugarri antzekoak dituzte. Inpresionistek egindako 1.erakusketa Saloi Ofizialetik kanpo egingo dute, Nadar argazkilariak utzitako lokal batean, kritika handien artean. Eskandalu handia sortu zuten. EZAUGARRIAK: - Argazkilaritzarekin harremana: bat bateko unea islatu nahia. (Irudia) - ^pintura akademizistaren aurka altxatuko dira. Tailerra alde batera utziko dute eta aire librean margotzen hasiko dira. - Pintura ofiziala ez zaie interesatuko. - Argiarekiko interesa: argia ═ kolorea egunaren momentu desberdinetan islatzea dute helburu. - Marrazkia desagertuko da, eta koloreak (argia ═ kolorea) du benetako garrantzia. Kolorea formaren gainetik dago. Kolorearen ikerkuntza egingo dute, batetik oinarrizkoak, ondoren sekundarioak, kontrastea, harmonia,... - Pintzelkada askea, momentu gutxi baitzuten argi-momentu zehatz hori “harrapatzeko”. - Koloreak ea dira paletan nahastuko, mihisean bertan baizik. - Mihisera gerturatuz soilik pintzelkada arrasto abstraktuak antzematen dira, baina apur bat urrunduaz, pintzelkadak forma hartzen dute. - Nahiz eta gustuko gai batzuk landu, hala nola, Parisko eszena urbanoak, natura, paisai, gaiak dagoeneko ez du inpresionismoa baino lehenago duen garrantzirik. - Japoniar estanpazioaren eragina. (Irudia) Nekane Zaldua Iturriotz Toki Alai BHI 2007-2008 ikasturtea 1/22
  • 2. Abangoardia artistikoak XX. mendea ARTISTA ESANGURATSUENAK: MANET (INPRESIONISMOAREN “AITA”) (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa) : Inpresionismoaren sortzailea. Bere ibilbide artistikoaren bi etapa desberdindu daitezke: - 1.etapa: errealismoa eta Berpizkundeko Veneziako Eskolaren (Tiziano artista (Irudia )) Goyaren (Irudia)eta Velazquez.en eragina nabaria da(Irudia).1.etapako artenen artean - 2.etapan inpresionistekin duen lotura nabarmenduko genuke.” Olympia” (zuriaren eta beltzaren arteko kontrastea eta “ Gosaria belazean (Irudia). CLAUDE MONET (1840-1926) (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa): - Aire librean jardungo da. - Naturarekiko zaletasuna: itsasoaren edo uraren gaineko argiarekiko islak interesatuko zaizkio (Irudia) - Argiaren ikerketa egunaren momentu konkretuan. “ Rouen-eko katedrala” c - Forma galdu egingo da. Kolore orbainak nagusituko dira. Bere artelana nahiko abstraktua da. - Kolorearen ikerketa: - Itzalak: bioletak, urdixkak egingo ditu. - Argiko zonak: laranjak, horixkak, gorrixkak. - Atmosfera adieraztea: kea, lurruna, argia,.... (Irudia) - Teknika askea, pintzelkada soltea, arina. CAMILE PISARRO (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa) : - Gaia: nekazaritzako guneak. - Puntillismo ukitua badu bere artelanak. (Irudia) AUGUSTE RENOIR (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa): - Hasieran inpresionistekin kontaktua izango du. (Irudia) - Inpresionistengan ez bezala, gaiarekiko interesa azalduko du. Emakumea biluzik margotzek pasioa du . Emakume mardulak margotuk ditu. - Ingres-en eraginak beste etapa bat markatuko du. Bolumenari koloreari baino garrantzi gehiago. (Irudia) - Hurrengo etapa: Rubens-en eragina. kolore eta formaren artek harmonia. Kolore beroak. (Irudia) DEGAS (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa) : - Paisaiarik ez du margotuko. - Pertsonaiak irudikatuko ditu, hala nola, dantzariak (Irudia) , emakumeak beraien zereginetan. - Inpresionismoko artistek dituzten kezkak ditu: - Bat bateko momentua harrapatzea. Pertsona arruntak beraien zereginetan eta dantzarien bat bateko adierazpena. Argazkilaritzaren eragina nabarmena da Degasengan. - Ez dago pose artifizialak. SISLEY (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa) : - Paisaia. (Irudia) BERUETE (Euskalherria) (Espainia) eta REGOYOS (Espainia) Nekane Zaldua Iturriotz Toki Alai BHI 2007-2008 ikasturtea 2/22
  • 3. Abangoardia artistikoak XX. mendea Nekane Zaldua Iturriotz Toki Alai BHI 2007-2008 ikasturtea 3/22 Argazkilaritzaren eragina Japoniar estanpazioen eragina MANET “Gosaria belazean” MANET eta Velazquez-en Eragina. “Olympia” MONET “Rouen-eko katedrala”: goizean eta egunsentian MANET eta Goyaren eragina. “Balkoia” MONET kearen atmosfera adieraztea
  • 4. Abangoardia artistikoak XX. mendea Nekane Zaldua Iturriotz Toki Alai BHI 2007-2008 ikasturtea 4/22 RENOIR: inpresionisten harremana RENOIR eta Ingresen eragina RENOIR eta Rubens-en eragina PISSARROREGOYOS BERUETE
  • 5. Abangoardia artistikoak XX. mendea NEOINPRESIONISMOA (PUNTILLISMOA) GAUR EGUNGO ARTEAREN APUNTEAK 2 Inpresionismoko artisten akatsa zera da: gaiari garrantzia ez ematea, artelanaren konposizioa alde batera uztea, artistaren eta ikuslearen garrantziari muzin egitea. Soilik estetikari erreparatzen diote eta iturri hori berehala agortuko zaie. Guzti honi aurre egiteko neoinpresionismo bezala bataiatuko den puntillismo korrontea azalduko da. Puntillismoa, ikerkuntza kromatikoaren arlo zientifikoa berreskuratzen datza. Zirkulu kromatikoko oinarrizko koloreen arteko nahasketa zientifikoak dituzte abiapuntu, pintzelkada txiki eta zehatzak erabiliz, inpresionisten nahasketa ez homogeneoak baztertuz. Bestetik, pintura akademikoaren itzulera aldarrikatzen dute. Inpresionismoan ez bezala, puntillistek garrantzia emango diote gaiari, konposizioari eta aurrean dutena ongi islatzen saiatuko dira. Lortzen duten emaitza nahiko arraroa da, zeren eta, artelan bat gertutik ikusita kolore konposizio geometrikoak baita, inpresionisten berezkotasunagandik (espontanetitatea) urrun. Koloreak oinarrizko kolore puntuen bitartez margotzen dira, eta soilik, ikuslearen erretinan nahastuko dira eta forma hartuko dute hau artelanarengandik urruntzen den heinean. Kolore-argia ikerkuntza bezala jaiotako korrontea, ondoren herriko lengoaian puntillismo bezala bataiatu zuten. Puntillismoa: pintzelak utzitako arrastoa puntua da, eta kolorea, oinarrizkoak. EZAUGARRIAK: - Inpresionismoko berezkotasuna alde batera utzi eta kutsu zientifikoagoa eta ikertuagoa. - Irudien sinplifikazioa. - Plano horizontalak bertikalengandik nagusituko dira. - Irudiak, gaiak, planoak antolaketa zorrotza dute. - Kolore tonuerak puntuen bitartez deskonposatzen dituzte eta kolore beltza erabiltzea saihesten dute. ARTISTA ESANGURATSUENAK: GEORGE SEURAT(jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa): artista honen artelan esanguratsuenen artean, “ Igande arratsaldea irla handian” eta “Bainu bat Courbevoie- n” ditugu. SIGNAC(jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa) :: “Marseille-ko portua” eta “Buia gorria” artelanak ditugu esanguratsuenen artean. SEURAT “Udarako igande arratsaldea irla handian” SIGNAC: “Marseille-ko portua” Nekane Zaldua Iturriotz Toki Alai BHI 2007-2008 ikasturtea 5/22
  • 6. Abangoardia artistikoak XX. mendea POSTINPRESIONISMOA GAUR EGUNGO ARTEAREN APUNTEAK 3 Frantziako inpresionismo ondoren, eta hain juxtu 1880 eta 1905 urteen artean, estilo desberdinetako joerak lotzen dituen termino bat da postinpresionisma. 1910an Londonen Paul CEZANNE, Paul GAUGUIN eta Vicent VAN GOGH artisten erakusketa kolektibo antolatuko da, eta Roger Fry arte kritikari ingelesak “postinpresionismo” bezala bataiatuko ditu joera berriak. Ondorengo korronte artistikoen (kubismoa, espresionismoa, fauvismoa, surrealismoa eta futurismoa) aitzindariak izango dira postinpresionistak. EZAUGARRIAK: - Talde anitza askatasun artistiko handikoa. - Marrazketaren garrantzia berreskuratzen da.(Cezanne). - Kolorearen alde espresiboa lantzen da (Gauguin eta Van Gogh) ARTISTA ESANGURATSUENAK: VICENT VAN GOGH (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa): bere artelanen artean aipatzekotan “Logela”, “Eguzki loreak”, “Gau izartsua” daude besteak beste. Bere teknikaren ezaugarriak , pintzelada luzeak, kolore tonuera garbiak dira. Gaiak direla eta, paisaiak, natura hilak, erretratuak margotzea ditu gustukoen. Bere ibilbide artistiko hasieran nekazarien bizitza txiroa margotu zuen. TOLOUSE LAUTREC (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa) : “Errota Gorriko dantza”, “Mlle Chau ka-o”, “Emakumea erretiluarekin(bandeja)”, “Goulue” ditugu artista honen artelanen artean. Tekniken artean maisua da koloretako arkatzen erabilpenean. Publizitateko kartelgintzan aitzindaria da. PAUL CEZANNE (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa) : Kubismoaren aitzindaria izango da. Bolumenari ematen dio garrantzia. Forma ikerketak egingo ditu. Koloreak monokromoak ditu gustuko. Bere artelan esanguratsuen artean, “Karten jokalariak”, “Bainulariak”,... PAUL GAUGUIN (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa) : Fauvisten iturri izango da. Artista honekin marrazketaren ospea berreskuratuko da. Kolorea du helburu, kolorea bere egoera garbian eta bizian, hain zuzen. Kolore lauak erabiliko ditu, nahasketarik gabe. Artelanen artean, “Jaungoiko horia”, “Tahiti-ko emakumeak”,.... SOROLLA (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa) :artista honengan bereiz genezakeen artelanen artean, “Valentziar arrantzaleak”, “Ibilbidea itsasoko ur ertzean” ditugu besteak beste. Sorollak, mediterraneoko argiarekin txundituta dago. Bere gustuko gaiak: itsasoa, hondartza eta jendea bainuan. Nekane Zaldua Iturriotz Toki Alai BHI 2007-2008 ikasturtea 6/22 VAN GOGH
  • 7. Abangoardia artistikoak XX. mendea Nekane Zaldua Iturriotz Toki Alai BHI 2007-2008 ikasturtea 7/22 GAUGUIN LAUTREC CEZANNE SOROLLA
  • 8. Abangoardia artistikoak XX. mendea FAUVISMOA GAUR EGUNGO ARTEAREN APUNTEAK 4 Kronologikoki XX.mende hasieran kokatuko genuke. Fauvisten iturri post-inpresionismoko artistak izango dira, Van Gogh eta Gauguin batik bat. EZAUGARRIAK: - FAUVISMOA══KOLORE LEHERKETA. Kolorea da protagonista. Kolorea askatasun handiz erabilia. Tonuera biziak eta kolorea gordin-gordinean azaltzen da. Kolorea era oso apasionatuan erabilia. Kolorea orbain handitan azaltzen da. - Derain eta Vlamick artistek olio-pintura tubotik zuzen-zuzenean ipiniko dute mihisearen gainean, “su artifizialezko kartutxoak “ izango balira bezala. - Fauvismo izena: fauve: basapiztia, basatia. - Akademizismoaren eta antzinakoaren aurka eta baita, inpresionistena ere. - Koloreak ez du errealitateko objektuekin lotura. Hau dela eta, fauvistek zaldiak urdinak edo berdeak margotzen dituzte - Lerroak ere bere protagonismoa berreskuratzen du. - Ez dago argi-itzalik. Kolore lauak. - Ez dago sakontasunik, ez eta perspektibarik. Plano bakarra, eszenatoki bateko teloi baten gisa. - Gaiak direla eta, inpresionistek jorratutakoen antzekoak izango dira, hala nola, paisaiak, natura hilak, erretratuak. Gai alaitsuak eta ez bortitzak margotuko dituzte. - Kolore aldetik fauvismoaren bilakaera pintura abstrakturantz izango da. ARTISTA ESANGURATSUENAK: HENRI MATISSE (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa) : - Taldeko “cheriff-a” da. - Pentsakera: bere ustez inpresionistek eta puntillistek objektuekin hautsiko dute, eta “klasizismora” itzultzea ezinbestekoa da, baina hori bai, inolako konpromisorik gabe eduki historikoarekin. - Hasieran lerroari emango dio garrantzia ondoren kolorearekin amaitzeko. - Batik bat Cezannen eragina izango du. - 1908ean “Margolarien zirriborroak edo apunteak” liburua idatziko du. VLAMINCK (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa) : - Van GOGH-en eragina. - Paisaia landuko du batik bat. GEORGE ROUAULT(jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa) : ANDRE DERAIN (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa) : ITURRINO (Espainia) (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa) : Nekane Zaldua Iturriotz Toki Alai BHI 2007-2008 ikasturtea 8/22
  • 9. Abangoardia artistikoak XX. mendea Nekane Zaldua Iturriotz Toki Alai BHI 2007-2008 ikasturtea 9/22 MATISSE “Mme .Matisseren erretratua” MATISSE “Dantza” MATISSE “Odaliska galtza gorriekin” DERAIN “Bere erretratua”
  • 10. Abangoardia artistikoak XX. mendea KUBISMO ANALITIKOA GAUR EGUNGO ARTEAREN APUNTEAK 5 1097 eta 1914artean Parisen Pablo PICASSO eta George BRAQUE artistek sortutako arte joerari deritzo kubismo analitikoa. Bi artista hauek Cezanne artistari sor diote inspirazioa. Artista hauengan,Cezannek irekitako bidea, hau da, forman oinarritzean, etengabe forma geometrikoetara sinplifikatzea paisaien eta natura hilen errepresentazioak, eskultura afrikarraren eta iberikoaren forma dinamikoen inspirazioa gehitu behar zaie. Kubismoa izango da XX.mendean zehar eragin handien izango duen korronte artistikoa. Iraultza handia izan zen bere garaian eta ondorengo artista askoren iturri bilakatuko da. Kubismo analitikoaren ezaugarririk aipagarriena zera da: ohiko balore tradizionalak (perspektiba, eskortzoa, modelatua eta argi-itzalak) alde batera utziko dira, eta hiru dimentsioko irudia bi dimentsiotako irudi mordotan zatituko da eta aldi berean plano berberean margotuta azalduko dira. Pieza bat margotzeko orduan, artista hauek aldi berean aurreko bista, albokoa eta goikoa margotuko dute. Objektu bat margotzerako orduan, ahalik eta informazioa gehiena ematea zuten helburu. Kubismoan bi korronte desberdindu daitezke: batetik, kubismo analitikoa 1911an Picassok eta Braquek irudikatua, eta bestetik, kubismo sintetikoa 1912tik 1924 bitarte LÉGER eta Juan GRIS-ek egindakoa. EZAUGARRIAK: - Hiru dimentsioa desagertuko da eta bi dimentsioan oinarritutako espaziotan oinarritutako kontzeptu berri bat aurkitzean datza. - Artistak aurrean duenaren irudikatze erreala alde batera utziko du. Natura bere egoera errealean imitatzeari uko egingo diote. - Objektua irudikatzeko orduan perspektiba desberdinetatik begiratuta irudikatuko u artistak, eta planoak bata bestearekin gurutzatuko ditu. - Perspektiba koniko tradizionala alde batera utziko dute. Ez dago sakontasun espaziala. - Lerroa erabiliko dute planoa eta objektua banatzekoa. - Gardenkiak sortuko dituzte. - Kolore aldetik, zorroztasun kromatikoa, hots,kolore tonuera gutxi eta monokromoa. Okreak,grisak, ... - Hautazko argi-itzalak. Ia beti grisak. - Gaien artean gehien jorratutakoak: erretratuak, natura hilak (frutak, fruta ontziak, pipak, botilak, edalontziak, musika partiturak, musika tresnak,...). - Collage teknikaren aintzindariak. - Trompe d´oeil ( margoaren bitartez marmola, egurra,... imitatzea) teknika erabiliko dute ARTISTA ESANGURATSUENAK: GEORGE BRAQUE (1882-1963) (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa): kubismoa era zientifiko gisa hausnartuko du. Edertasun berri bat bilatu nahian, bolumena, lerroa, masa eta pisua hausnartuko ditu inpresio subjektiboak irudikatzeko. Artelanen artean, “L´Estaque-ko biaduktua”, “ Natura hila kartekin”, “Portugesa”, “Musika tresnak”,.... PABLO PICASSO (1881-1973) (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa): Ia ziur XX.mendeko artista garrantzitsuena da. “Avignon-eko emakumeak” artelanak kubismoari hasiera emango dio. Humanitatearen oinazea islatzen du bere artelanetan, oihu eszenak, anguloz askotariko planoak, gaueko begiradak. Berea da hain ospetsua den “Gernika” artelana. JUAN GRIS(jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa) : Nekane Zaldua Iturriotz Toki Alai BHI 2007-2008 ikasturtea 10/22
  • 11. Abangoardia artistikoak XX. mendea LEGER (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa) : Nekane Zaldua Iturriotz Toki Alai BHI 2007-2008 ikasturtea 11/22 PICASSO LEGER
  • 12. Abangoardia artistikoak XX. mendea Nekane Zaldua Iturriotz Toki Alai BHI 2007-2008 ikasturtea 12/22 GEORGE BRAQUE JUAN GRIS
  • 13. Abangoardia artistikoak XX. mendea PINTURA JESTUALA, PINTURA MATERIKOA eta ESPRESIONISMO ABSTRAKTO AMERIKARRA (“ACTION PAINTING” eta “FIELD COULOUR PAINTING”) (50.Hamarkadako informalismoa) GAUR EGUNGO ARTEAREN APUNTEAK 6 EZAUGARRI OROKORRAK: - Materia eta jestua dira ezaugarri esanguratsuenak. Pintzelkadaren arrastoak eta ehundura desberdinak landuko dituzte. - Sastreren existentzialismoarekin erlazioa du. - Abiadura azkarrean egingo dituzte artelanak. PINTURA JESTUALA WOLS (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa): FAUTRIER (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa) K. APP ( COBRA taldea ) (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa) MATHIEU : HARTUNG(jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa) : PINTURA MATERIKOA TAPIES(jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa : SAURA (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa): MILLARES (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa) : FONTANA (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa): BURRI (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa) : ESPRESIONISMO ABSTRAKTOA “ACTION PAINTING” POLLOCK (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa): - “dripping” teknika: pintura pintzelkadak batetik bestera. FRANK LINE : - Hondo zuriaren gainean pintzelkada zabal eta aske beltzak. “FIELD COULOUR PAINTING” ROTHKO (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa) : - Atmosfera mistikoa, lasai, misteriotsua. - Kolore orbain zabalak eta lausoak. Nekane Zaldua Iturriotz Toki Alai BHI 2007-2008 ikasturtea 13/22
  • 14. Abangoardia artistikoak XX. mendea Nekane Zaldua Iturriotz Toki Alai BHI 2007-2008 ikasturtea 14/22 WOLS FAUTRIER MATHIEU HARTUNG COBRA TALDEA: K. APPEL MILLARES SAURA
  • 15. Abangoardia artistikoak XX. mendea Nekane Zaldua Iturriotz Toki Alai BHI 2007-2008 ikasturtea 15/22 ROTHKO FONTANA ARSHILLE GORKHY BURRI FRANK LINE TAPIES
  • 16. Abangoardia artistikoak XX. mendea NEO-ABSTRAKZIOA, MINIMAL ART, OP ART (60.Hamarkadako arrazionalismoa) GAUR EGUNGO ARTEAREN APUNTEAK 7 EE.UU tan 60.Hamarkadan sortuko dira mugimendu arrazionalistak. 50.Hamarkadako informalismoaren kontra “altxatuko” dira. Hauen helburua informalisten inpultsoak kontrolatzean datza, “garbiketa eta sinpletasuna” bilatuz. “Minimal” hitza Richard Wolheim filosofoak asmatutako hitza da, irudikatze minimoan oinarritzen den estiloa izendatzeko erabiliko duena. Geometrismoa, material industrialak, material “hotzak”(metalak, plastikoak, neoiak,...) erabiliko dituzte. Garbitasuna, sinplifikazio formala. Ez dago pintzelkadaren arrastorik ez eta ehundurarik. 20.hamarkadako Neoplastizismoko eta konstruktibismoko artistek hasitako bidea puntu gorenera eramango dute 60 ko artistek. 1917an errusiar iraultza emango da, eta Amsterdam-en “De Stijl” taldea sortuko da. Errusiarren artisten (konstruktibismoa) artean VASSILY KANDINSKY (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa) eta KASIMIR MALEVITCH (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa) ditugu eta “De Stijl” taldean (Neoplastizismoa) MONDRIAN (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa). Gauzen erreferentzi errealista apurka-apurka galduko da Mondrianen kasuan eta oinarrizko koloreak eta formak lantzen amaituko du. Malevich-ek bere artelanetan geomatria minimalista zorrrotza landuko du. Nekane Zaldua Iturriotz Toki Alai BHI 2007-2008 ikasturtea 16/22 POLLOCK “ACTION PAINTING” KANDINSKY MALEVICH MONDRIAN
  • 17. Abangoardia artistikoak XX. mendea NEO-ABSTRAKZIOA EZAUGARRIAK: - Mihisearen forma dagoeneko ez da ohikoa, hau da, kauki zuzena edo laukia. Forma desberdinetako mihiseak sortuko dituzte. - Abstrazio puntu gorenera. ARTISTA ESANGURATSUENAK: -FRANK STELLA (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa) -KENNETH NOLAND (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa) -BARNETT NEWMAN (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa) -MORRIS LOUIS (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa) Nekane Zaldua Iturriotz Toki Alai BHI 2007-2008 ikasturtea 17/22 MORRIS LOUIS KENNETH NOLAND FRANK STELLA
  • 18. Abangoardia artistikoak XX. mendea MINIMAL ART EZAUGARRIAK: - Eskultura arloan kokatu daiteke. - Elementu gutxien bitartez ordenarik gorena edo handiena lortzea dute helburu. - Funtsezko egitura formalez egindako artelanak. - Materialtasuna baloratzea. Material industrialak. - Moduloen erabilera. ARTISTA ESANGURATSUENAK: - AD REINHART - ROBERT MORRIS (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa) - SOL LE WITT(jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa) - CARL SMITH - FLAVIN (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa) -JUDD -C.ANDRRE Nekane Zaldua Iturriotz Toki Alai BHI 2007-2008 ikasturtea 18/22 JUDDSOL LE WITT ROBERT MORRIS FLAVIN
  • 19. Abangoardia artistikoak XX. mendea POP ART (70.Hamarkada. Irudikapen berriak) GAUR EGUNGO ARTEAREN APUNTEAK 8 1960tik aurrera New York-en eta London-en jorratuko den mugimendua izango da Pop artea. Pop amerikarraren aintzindaria Andy WARHOL izango da. Ordu arte margolanak arte adierazpenaren munduan jaun eta jabe izango diren bezala, Warhol-ek grabatugintzarekin, eta zehazki serigrafiarekin pinturari protagonismo osoa kenduko dio. Fenomeno berri hau ez da gizartetik isolatu behar, juxtu kontrakoa. Serigrafiari esker artelana seriean jorratzeko aukera dago, eta honek dakarren inpaktu komertziala ezin da ahaztu. EE.UUko gizarteak duen bizitza ongi islatuko du Pop arteak; kontsumoa, aparailu eta teknologi berriak,..... Pop izena, “popular art” etik edo “herriko arte” tik dator, gizarteko multzo handiarengana zuzendutako publizitatean erabilitako teknikarekin erlazio estua duelarik. Publizitatea, diseinu industriala, kartelgintza, irudiez beteriko aldizkariak, ordu arte ez bezala protagonismoa hartuk dute Pop artean. EZAUGARRIAK: - Kontsumoan oinarritzen den gizarteko gai handitan oinarrituko da Pop artea: freskagarrien botilen diseinuak, zigarro paketeak, elikadurako produktuetan, e.a,..... Inoiz erabili gabeko hiri- motiboak sartzen dituzte beraien artelanetan, ordua arte artistikotzat onartzen ez zirenak. Kontsumoko gaiak mistifikatuko dituzte. - Pop arteko artistek, kaleko jendeak dituen kezketan oinarrituko dira beraien artelanak margotzeko. Gaiak benetako garrantzia du Pop artean. Hau dela eta, hiritar jendearengan oso onartua egongo da Pop artea. - Aldizkaritako, komikietako irudiak izango dituzte inspirazio iturri. Zinemako eta telebistako irudiak eta publizitateko iragarkiak Pop artisten gaien artean txertatuko dira. - Edertasunaren kontzeptua kontsumoko edozein produktuan adieraziko dute. Materialen artean, edozer da posible, hala nola, material nobleak (burdina, brontzea, egurra,...) zein plastikoak, kartoiak, latak, coca-cola, e.a.... - Herotismoa, politika, artista ospetsuak,.... - Pop arteko artistek pinturaren estiloari dagokionez, estilo tradizionala (argi-itzalak, bolumena,..) jorratuko dute. - Oso ongi egokituko da arte merkatura. Kontraesana badirudi arren, mass-medietan oinarrituko den arte joera gutxi batzuengana iritsiko da, hau da, gizarte multzo elitista batengana zuzenduta egongo da. ARTISTA ESANGURATSUENAK: AINTZINDARIAK Amerikarrak RAUSCHENBERG (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa): JASPER JOHNS (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa): Enkaustikaren ( argizaria koloretako pigmentuarekin nahastua) teknikaren aitzindaria. Europarra RICHARD HAMILTON (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa) : Pop estiloko 1.go foto-collagearen egilea. Nekane Zaldua Iturriotz Toki Alai BHI 2007-2008 ikasturtea 19/22
  • 20. Abangoardia artistikoak XX. mendea POP AMERIKARRAK ANDY WARHOL (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa) : - “Underground” kulturaren partaide: Lou Reed,....”The factory” (Lantegia) sortuko dute. - Serigrafia teknika erabiliko du irudi bera behin eta berriro kolore desberdinez adierazteko. - kontsumoko objektu arruntak artelan gisara aurkeztuko ditu. - Pertsona ospetsuen irudiekin lana egingo du: Marilyn, Mao Che Tun, Elvis Presley, .... - Gizarteko gaiak lantzen ditu baina bere alde estetiko eta formalatik, eta ez bere alde ideologikotik. Warhol-i ideologi eza leporatzen zaio. Ez du kontsumismoa kritikatuko. - Underground mugimenduaren ideologiarekin bat dator, momentua bizi, eta aintzina eta etorkizuna alde batera baztertu. - “American life”-rekin lotura estua; glamourra,.... ROY LINCHTENSTEIN (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa) : CLAES OLDERBURG (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa) : - Eguneroko objektuan ( janari itxura eskulturak) oinarritzen da eskulturak egiteko. TOM WESSELMAN (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa) : - Emakume ═ objektu bezala irudikatu du. - Pop artean erotismoa landuk duen artista. - Teknika aldetik, kolore lau eta distiratsuak erabiliko ditu. - Erotismoko irudiak: zigarroak, ezpain gorriak, hortz zuriak, aurpegi eta bernak,.... - Objektuen irudikatze erraldoia egingo du, hauek errealitatean duten egoeratik kanpo. JAMES ROSENQUIT (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa) : - Iragarkitako kartel erraldoiak diseinatzen hasiko da, eta ondorengo bere ibilbide artistikoan eragina izango du publizitateak. - Artelan erraldoiak margotuko ditu, eta bertan, bata bestearekin zerikusia ez duten objektuak irudituko ditu. - Teknika aldetik, aerografoa erabiliko du. POP EUROPEARRAK ALLEN JONES (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa) : - Emakumearen irudikatzea erotismoa puntutik. DAVID HOCKNEY (jarri sagua artistaren gainean eta ktrl eta klik egin irudiak ikustekoa) : Nekane Zaldua Iturriotz Toki Alai BHI 2007-2008 ikasturtea 20/22
  • 21. Abangoardia artistikoak XX. mendea Nekane Zaldua Iturriotz Toki Alai BHI 2007-2008 ikasturtea 21/22 RAUSCHENBERG JASPER JOHNS RICHARD HAMILTON ANDY WARHOL CLAES OLDENBURG ROY LINCHTENSTEIN
  • 22. Abangoardia artistikoak XX. mendea Nekane Zaldua Iturriotz Toki Alai BHI 2007-2008 ikasturtea 22/22 TOM WESSELMAN JAMES ROSENQUIST ALLEN JONES DAVID HOCKNEY