Aurkezpen honetan irudiak egiteko aukeran ditugun teknika batzuk azaltzen dira: marrazkia, pintura, teknika grafikoak, argazkigintza eta abar. Teknika bakoitza lantzeko beharrezko tresnak, abantailak eta bestelakoak erakusten dira.
4. SARRERA
Teknika bakoitzak bere ezaugarriak ditu: batzuk arinagoak
dira, bestetan koloreak biziagoak dira, batzuk denboran luze
irauten dute, beste batzuk garestiak dira etab.
6. Egileak irudiaren mezua (adierazi nahi dituen informazio,
ideia edo sentimenduak) eta efektua (armonia, lasaitasuna,
mugimendua, bizitasuna etab.) zehaztu ondoren, ondorengo
baliabideak aztertu eta landu behar ditu:
KONPOSAKETA:
egileak ikus –
elementuak era
egokienean antolatu
behar ditu: simetria,
erritmoa, etab.
FORMATUA:
egileak horizontalean,
bertikalean, karratuan etab.
konposatu behar du bere
irudia.
IKUS - ELEMENTUAK:
egileak lerro, forma, kolore
eta bestelako elementu
egokienak erabili behar
ditu.
TEKNIKA AUKERATZEN
7. TEKNIKA AUKERATZEN
Konposaketa, ikus – elementuak eta formatua landu eta
zehaztu ondoren, egileak irudia egiteko teknika aukeratu
behar du.
Teknikaren aukeraketa irudiaren mezuarekin zuzenean
harremanean dago. Egileak mezua indartzeko baliabide bat
bezala ulertu behar du teknika.
Mezua eta efektua
adierazteko
baliabideak:
konposaketa, ikus –
elementuak, formatua
TEKNIKA:
mezua ongi azaldu
eta irudiaren
elementuak ongi
adierazteko gaitasuna
izan behar du.
eta teknika.
8. TEKNIKA AUKERATZEN
Irudia egiteko teknika egokiena egileak berak aukeratu eta
erabaki behar du. Egileak ongi ezagutu eta erabiltzen duen
teknika lantzen badu, bere lanean emaitza ona lortuko du.
9. TEKNIKA AUKERATZEN
Hauek dira aztertuko ditugun teknikak: marrazkia, teknika
grafikoak, pintura, argazkigintza eta irudi digitala.
Teknika bakoitza azaltzeko ezaugarri hauek aztertuko ditugu:
• Tresnak: teknika hori lantzeko erabiltzen diren tresna
arruntenak.
• Euskarriak: teknika horren bitartez irudia lantzeko
gainazala.
• Efektuak: teknika horrek eman ditzakeen efektuak.
• Abantailak eta eragozpenak: teknika bakoitzak izan
ditzakeen aldekoak eta kontrakoak.
11. Marrazkia
1. Marrazkia: lantzeko erraza eta arina da. Tresnak
eskuratzeko errazak eta merkeak ohi dira eta emaitzak
berehala lor daitezke.
• Tresnak: ohikoenak arkatzak, ikatz ziriak, conté barrak
eta borragoma dira. Margoak, errotuladoreak edo lumak
eta pintzelak tintarekin ere erabil daitezke.
• Euskarriak: papera eta kartoia dira gehien erabilienak.
Beste batzuk ere erabili ohi dira: oihala edo zura
esaterako.
13. Marrazkia
• Efektuak: irudi figuratiboak marrazterakoan, irudi
errealistak lor daitezke argi – ilunak ongi erabiliz.
Arkatzak, conté barrak edo ikatz ziriekin efektu ugari lor
daiteke, kontrasteak adibidez.
• Abantailak eta eragozpenak: lantzeko erraza eta arina
da. Tresnak eta euskarriak eskuratzeko errazak dira eta
eramangarriak. Irudia edozein tokian eta unean egin
daiteke: eskolan, etxean, kalean etab.
22. Teknika grafikoak
2. Teknika grafikoak (linoleoa): behin plantxa egin ezkero,
irudi berdinaren nahi adina kopia eta nahi dugun
koloretan inprima daiteke.
• Tresnak: linoleo plantxak, gubiak, arrabolak, tintak,
torkulua eta teknika honetarako bereziak diren
bestelakoak.
• Euskarriak: papera eta kartoia dira gehien erabilienak.
Normalean grabatuak inprimatzeko paper bereziak
erabiltzen dira, tinta ongi xurgatzen dute eta irudien
iraupena ziurtatzen dute.
24. Teknika grafikoak
• Efektuak: erabilitako hondo eta tinten arabera, irudietan
kontraste handiak lor daitezke. Positibo – negatibo
efektua oso ongi lortzen da.
• Abantailak eta eragozpenak: irudi berdinaren nahi
adina kopia eta nahi dugun koloretan inprima daiteke.
Irudi originala hainbat aldiz inprima dezakegu eta kopiak
nahi dugun koloretan landu dezakegu. Eragozpen nagusia
tresnetan dago, nahiko bereziak direnez, teknika hau ezin
dugu edozein tokitan landu.
31. Pintura
3. Pintura: mota askotako pintura teknikak daude. Olio
pintura eta akrilikoa edo plastikoa dira gehien erabilienak.
Teknika honen bitartez koloreen bizitasuna lor dezakegu.
• Tresnak: pintzelak, brotxak, espatulak eta arrabolak dira
gehien erabilienak. Beste batzuk ere erabil daitezke:
eskuak, puntzoiak eta bestelakoak. Egileak berak nahi
dituen tresnak erabil ditzake. Pintura motaren arabera ura
edo aguarrasa erabili behar da pintura disolbatzeko.
• Euskarriak: oihala da gehien erabiliena. Normalean
oihala bastidorean muntatu egiten da, era honetan oihala
tente geratzen da irudia bertan margotu ahal izateko.
Papera, kartoia edo zura ere erabili ohi da.
33. Pintura
• Efektuak: hainbat efektu desberdin lor daiteke teknika
honen bitartez guztiak aipatzea ezinezkoa dela.
Aipagarriena koloreen bitartez lor dezakegun bizitasuna
da. Kolore biziak lantzen direnean hauen bidezko
efektuak ugariak dira egilearentzat. Pintura beste teknika
batzuekin batera ere landu daiteke, marrazkia edo
collagea adibidez. Irudiak egiteko askatasun handia
ematen duen teknika da.
• Abantailak eta eragozpenak: erratzen bagara, irudia
zuzentzeko gainetik margo dezakegu. Pintura mota batzuk
sikatzeko dendora luzea behar dute, eta hau askotan
eragozpen bat izaten da. Pintura akrilikoa edo plastikoa
aldiz, oso arin sikatzen da.
40. Argazkigintza
4. Argazkigintza: errealitatea modu fidagarrian erakusteko
aukera ematen digu. Irudien edizio digitalari esker efektu
ugari lor daiteke argazkien bidezko irudietan.
• Tresnak: argazki kamera da oinarrizko tresna. Gaur
egun, hain erabilia den argazki digitala lantzen badugu,
ordenadorea ere beharrezkoa dugu. Hauekin batera
argazkiak lantzeko programa digitalak: Photoshop, gimp
eta antzerakoak.
• Euskarriak: argazki papera eta euskarri digitala (Internet
eta ordenadoreak) dira ohikoenak. Oihala (arropak), zura
edo bestelakoak ere erabil daitezke argazkiak egiteko.
42. Argazkigintza
• Efektuak: ohiko argazki teknika erabiliz efektuak lor
daitezke irudietan, baina argazki digitalaren bitartez,
edozein efektu lor dezakegu: irudi bat baino gehiago
elkartu eta gainjarri, kolore edo zuri – beltzeko efektuak,
irudiak errealitatean ezinezkoak diren tokietan kokatzea
eta abar luze bat.
• Abantailak eta eragozpenak: abantaila nagusia irudiak
oso modu arin eta errazean lortzen direla da. Irudi digitala
erabiltzen duten tekniken bitartez beste irudi mota
batzuekin batera landu daiteke. Interneten bitartez irudiak
modu errazean hedatu eta erakuts daitezke. Irudian
hainbat efektu lor dezakegu, baina honetarako, programa
bereziak erabili eta menperatu behar dira, eta hau oso
zaila izaten da.
52. Irudi digitala
5. Irudi digitala: irudimeneko edozein irudi egiteko
ahalmena ematen digun teknika da. Errealitatea aldatu eta
irudi berriak sor ditzakegu.
• Tresnak: ordenadorea eta irudirako programa digitalak:
Photoshop, gimp, Paint, Corel Draw, Imagineer Technical
eta antzerakoak.
• Euskarriak: euskarri digitala (Internet eta ordenadoreak).
Irudiak orri edo beste euskarrietan inprima daitezke.
54. Irudi digitala
• Efektuak: teknika honen bitartez nahi dugun adina efektu
egin dezakegu, irudi sinpleenetik irudi konplexuenera.
Irudi mota desberdinak elkarrekin landu eta manipulatu
daitezke: irudi digitalak, argazkiak, marrazkiak, pinturak
etab.
• Abantailak eta eragozpenak: Interneten bitartez irudiak
modu errazean hedatu eta erakuts daitezke. Irudiak era
honetan egiteko, programa bereziak erabili eta menperatu
behar dira.