ESPAINIAK AMERIKAN ZITUEN KOLONIEN INDEPENDENTZIA
Europan Napoleonen porrota gertatzen ari zen bitartean, Amerikako goi- m...
Lehendabizi independizatu ziren herrialdeak: Venezuela, Mexico, Colombia, Ecuador,
Paraguay, Argentina. Independizatu zen ...
SIMON BOLIVAR
SimónBolívar, Caracasen, Venezuelan jaio zen 1783an. Latinoamerikako herrialdeen
Espainiarekiko independentz...
Próxima SlideShare
Cargando en…5
×

ESPAINIAK AMERIKAN ZITUEN KOLONIEN INDEPENDENTZIA

533 visualizaciones

Publicado el

0 comentarios
0 recomendaciones
Estadísticas
Notas
  • Sé el primero en comentar

  • Sé el primero en recomendar esto

Sin descargas
Visualizaciones
Visualizaciones totales
533
En SlideShare
0
De insertados
0
Número de insertados
120
Acciones
Compartido
0
Descargas
3
Comentarios
0
Recomendaciones
0
Insertados 0
No insertados

No hay notas en la diapositiva.

ESPAINIAK AMERIKAN ZITUEN KOLONIEN INDEPENDENTZIA

  1. 1. ESPAINIAK AMERIKAN ZITUEN KOLONIEN INDEPENDENTZIA Europan Napoleonen porrota gertatzen ari zen bitartean, Amerikako goi- mailako intelektual eta militar kreoloak Frantziako iraultzan eta AEB-ren independentziak bultzatutako ideia liberaletan oinarritu ziren. XIX. mendean (1810- 1825) Espainiak eta Portugalek Ameriketan zituzten kolonia ia guztiak, Kuba , Puerto Rico eta beste zenbait uharte txiki izan ezik, estatu independente bihurtu ziren. Prozesu horren kausa garrantzitsuenak: Egitura politiko- administratibo desegokia. XIX. Mendean Amerika lau erregeordetzatan banaturik zegoen: Espainia Berria, Granada Berria, Peru eta Zilarraren Ibaia. Europatik iristen ziren ordenen arabera agintzen zuten han agintariek. Kargu politiko eta administratibo nagusi guztiak espainolen eskuetan zeuden. Horrek kreolen haserrea zekarren. Kausa sozialak. Penintsulatik joandakoak ziren gizarteko buruak. Bertako jatorrizko biztanleria, esklabo afrikarrak eta kreolak, bazterturik uzten zituzten. Kausa ekonomikoak. Espainia merkataritza monopolioan oinarrituta zegoen. Metropoliaren interesen arabera antolatuta zegoen ekonomia ez kolonien interesen arabera. Kausa ideologikoak. Ilustrazioaren ideiek eragin handiak izan zuten elite kreolean, eta ideia horiek kolokan jartzen zuen inposatutako egitura absolutista eta koloniala. Estatu Batuen independentzia. Estatu Batuen independentzia, Ilustrazioaren ideietan oinarritua, eredu bihurtu zen, independentzia lortu zen lehen kolonia izan baitzen. Independentzia prozesua bizkorra izan zen. Napoleonen garaian hasi zen. Napoleonek Espainia eta Portugal okupaturik zituela baliatuz, Espainiar kolonia guztien, kreolek batzarrak sortu zituzten, Espainian bezala. Hasieran, frantsesek inposatutako erakunde politikoen aurka borrokatzeko sortu zituzten, baina metropolitik bereizteko tresna gisa baliatu zituzten, berehala. 1814an frantsesen okupazioa amaitu ondoren, koloniak berreskuratu nahian ezezkoa jaso zuten. Buruzagi kreolak (Bolibar, San Martin) Espainiari aurre egin zioten. 1825ean independentzia lortzean barne antolaketa zehazteko garaian sortu ziren gatazkak. Batasuna ezinezkoa zen, eta estatu berrien barruan gerra zibilak eta zatitzeprozesuak gertatu ziren denbora laburrean. Paraguai eta Uruguai, Argentinatik bereizita; Kolonbiatik bereizita, gaurko Kolonbia, Venezuela eta Ekuador sortu ziren; eta abar. Gatazka horien ondorioz, herrialdeak oso ahul geratu ziren, eta horrek aukera eman zien estatubatuarrei eta Britainiarrei kolonialismo berri bat ezartzeko, Kolonialismo ekonomikoa ezartzeko, hain zuzen.
  2. 2. Lehendabizi independizatu ziren herrialdeak: Venezuela, Mexico, Colombia, Ecuador, Paraguay, Argentina. Independizatu zen azken herrialdea Panama izan zen. SAN MARTIN San Martin Argentinako militarra izan zen, Argentina, Txile, eta Peruko independentzia lortu zuena. Argentinako Independentzia Gerran matxinoen alde egin eta Iparraldeko Armadaren buruzagi izendatu zutenean, Hego Amerikako independentzia lortzeko bere kanpaina hasi zuen. Buenos Airesen 1813an garaipena lortu zuen San Lorenzo de Parana-ko oste espainiarren aurrean. Buenos Airesen eroso ez zegoenez, Perura jo zuen. 1814an Cuyoko herrialdeko gobernari egin zuten eta urte hartan sartu zen Santiagoko hirian. 1818an amaitu zen Txileko independentziaren aldeko gerra Maipu-n. Lima eraso eta 1821ean Peruko independentzia aldarrikatu zuen. Guayaquilen SimónBolívarrekin elkarrizketa bat izan ondoren, bere armada eman zion eta honek Peruko independentzia lortu zuen. 1822ko irailean, Limara itzulirik, Perun zituen kargu guztiak utzi zituen. Europara joan zen, eta ez zen berriro Amerikara itzuli. San Martinek Europara ihes egin zuen, non 1850ean hil zen.
  3. 3. SIMON BOLIVAR SimónBolívar, Caracasen, Venezuelan jaio zen 1783an. Latinoamerikako herrialdeen Espainiarekiko independentziaren bultzatzaile nagusia izan zen. Venezuela, Kolonbiako eta Boliviako presidentea izendatu zuten. Peru askatu eta bertako konstituzioa idatzi zuen. Euskal Herriko arbasoak zituen, Ziortza-Bolibar(Bizkaia) herriko jatorrikoa baitzuen familia. 1813an Caracasen sartu eta “Askatzaile” titulua eman zioten, baina hurrengo urtean espainiarrek garaitu eta erbestera jo behar izan zuen. Kolonbia Handiko errepublika sortu zuen gero. Ekuador konkistatu ondoren (1822), Peruko gobernari izendatu zuten. (1824) Bolivia estatuaren sorrera ekarri zuen.(1825). Amerika osoko lehen batzarra bildu zuen Bolívarrek (Panama, 1826), Kolonbia eta Peruren arteko gerraren ondorioz Kolonbia Handia bitan banatu zen; haietako bat Venezuelako Errepublika (1829). Bolívarrek agintea utzi zuen 1830ean eta urte horretan hil zen.

×