SlideShare a Scribd company logo
1 of 5
Download to read offline
SINTESIA
IKT Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiek aldaketa asko eragin ditu
komunikatzeko eran, azken 25 urteetan batez ere. Aldaketa horiek, gainera, asko eta
nabarmenak izaten dira, etengabe eta modu azkarrean gertatzen baitira. Aldaketa
horiek eragin zuzena dute hezkuntzan; horregatik guztiagatik beharrezkoa da lehenbailen teknologia gelan integratzea. Baliagarria egingo zaie integrazio hori interneten
euren kabuz eta modu zentzudunean nabigatzeko, esate baterako. Hala ere, esparru
horretan lan handia dago egiteko oraindik. Nahiz eta teknologiak oraindik integratzeke
dauden, guk jaso genuen hezkuntzan teknologien lehen hastapenak ageri ziren, beraz,
gu natibo teknologikoak garela esan dezakegu.
Hainbat proiektu egiten dira eskola teknologia berri horietara egokitzeko; hala
nola, teknologiaren inguruko ezagutzak transmititzeko irakasleentzako kurtsoak, eskola
2.0 (hau aurrerago ikusiko dugu) eta antzeko ikasketa planak… Baina, askotan
proiektu horiek airean geratzen dira eta ez dira aurrera eramaten edo espero zen
bezala gauzatzen. Horregatik, egungo hezkuntzaren helburuetako bat arazo horiek
gainditu eta erabilera egokia ematea da, teknologia hezkuntza aurrerapen handiak
ekar ditzakeen tresna baita (Ikasleen ikuspegi kritikoa garatzen, antolakuntzan,
kooperazioan… laguntzen dute). Arazo hau betidanik dagoela baieztatu dezakegu eta
beraz, gu arazo horiek gainditzen saiatuko gara lehenengo momentutik.
Lege Organikoan azaltzen diren 8 oinarrizko hezkuntza gaitasunetatik batek
IKTei egiten dio erreferentzia. Gaitasun hori, teknologien erabileratik baino haratago
doa. Helburua ez da bakarrik informazioa bilatu eta hori interpretatzea (hori baita orain
arte egin dena eta oraindik ere egiten dena); hiritar konpetenteak sortzea baizik,
informazioa bilatu, sailkatu, interpretatzeko gai direnak.
Aurrera jarraitu baino lehen, ikus dezagun zer den, ordea aurrez aipatu dugun
gaitasun edo konpetentzia digital hori. Jordi Adell konpetentzia digitalaren inguruko
adituaren hitzetan, gaitasun honen zeregina ikasleak bizitza osoan ikasten jarraitzeko
behar duen formakuntza jasotzea da. Konpetentzia digitala bost elementutan banatuta
dago: informaziaoren konpetentzia (informazioarekin lan egiteko tresnak, abileziak
izatean datza: informazioa bilatu, jaso, antolatu, analizatu, kritikatu, informazio berria
sortu eta hedatzea); konpetentzia teknologikoa (aparatu teknologikoen erabileran
oinarritua: ordenagailuak, GPSak, segapotoak, argazki-makinak maneiatzen jakitea);
alfabetizazio anitzak (ahozko zein liburuetako lengoaiaz gain besteetan ere
kritikotasuna

lantzea

azpimarratzen

du:
1

komikietako

lengoaia,

argazkiena…);
konpetentzia kognitibo generikoa (informazio berria aurretik dakigunarekin lotu,
harremanak egin eta jakinduria bihurtzea du oinarri); eta, herritartasun digitala (aspektu
etikoena, errealitatea eta on-line mundua nahasten diren munduan bizitzeko
prestakuntza: hiritar kritiko, libre, oso eta gizarte honetan zein sareetan bizitzeko
ahalmena dutenak sortzean du helburu, sareetako norberaren irudiarekin harremana
du). Elementu horiek guztiak elkartzeko estrategia didaktiko berriak erabili behar direla
dio. Adell-ek, helburu ikasleak etorkizunean sortu zaikien galdera berriak erantzuteko
gai izaten erakustea dutenak, eta ez xede informazioa memorizatzea dutenak.
Konpetentzia digitala bere osotasunean garatu dadin, beharrezkoa izango da
ikasleek hainbat alfabetizazio jasotzea. Teknologia berrien aurrean ikasle kritikoak
heztearen ideian azpimarratu nahi da. Hori baita guretzako garrantzitsuena eta
hasieratik sustatu behar dena.
Aurrez esandakoaren haritik, hainbat adituk alfabetizazio hauek proposatu dituzte
hezkuntza arlorako:
Ikus-entzunezko alfabetizazioa: bideo eta irudietan oinarritutako hezkuntzari
egiten dio erreferentzia.
Alfabetizazio

teknologikoa/digitala:

hardware

eta

softwarearen

erabilera

azaltzeaz arduratzen da.
Informazioaren alfabetizazioa: informazioa nola lortu daitekeen adierazten duen
alfabetizazioa.
Multialfabetizazioa: ikasleari eguneroko bizitzan azaltzen zaizkion hizkuntza eta
bitartekarien aurrean nola jokatu behar duen adierazten dio.

Alfabetizazio horiek garatzeko, aurrez aipatuta bezala hainbat proiektu abiatu
dira azken urteetan. Euskal Autonomia Erkidegoan Eskola 2.0 ikasketa molde
berria izan da eragin nabarmena izan duena. Gure iritziz, oso proiektu
garrantzitsua da hezkuntza bere osotasunean garatu ahal izateko. Ikasketa molde
horrek, ikasle zein irakasleek lortu behar dituzten gaitasunak Red.es dokumentutik
zehaztu ditu, maila nazionalean ontzat emandako dokumentu bat baita hau.
Horrela, Espainiara egokitutako mapa bat egin da ikasle eta irakasle bakoitzak lortu
beharreko gaitasunekin. Esan beharra daukagu, proiektu honek hainbat alde
negatibo dituela, guk bizi ditugunak, hala nola, internetaren falta, ordenagailuen
blokeoa etab.

2
Irakaslearen gaitasun mapak honako puntu hauek ditu ardatz nagusi: lanbide
arloko garapena eta kudeaketa; didaktika pedagogia eta curriculuma; eta,
herritartasun digitala. Lehenengoak, irakasle lanarekin lotura zuzena duten
jarduerak egiteko gaitasuna izatea eskatzen du (inprimakiak, laguntza-materialak…
kasu). Bigarrenak, irakaslearen diziplinarako espezifikoak diren ikaskuntzaesperientzien diseinua eta ebaluazioa hartzen ditu barnean, baita esperientzia
horiek gauzatzen diren eremua ere. Azkenekoak, berriz, software-lizentziamendua,
ziberjazarpena,

informazioaren pribatutasuna, jabetza intelektuala eta IKT

baliabideen erabileraren errespetu etikoarekin eta legea errespetatzearekin
zerikusia duen oro hartzen ditu bere baitan.

Beste alde batetik, ikasleentzako gaitasun maparen inguruko azalpenak ere
zehazten dira Eskola 2.0-n, horretarako hiru ardatz azpimarratuz: trebetasun
teknologikoa (teknologia ulertzeari eta erabiltzeari loturik dago. hainbat IKT baliabide
eraginkortasunez eta modu emankorrean aukeratu eta erabiltzeari dagokio), bizitza
osorako ikaskuntza (jarrera ikertzailea hartzen du, ikasleak konfiantza du bere
aukeretan eta garbi ditu bere indarrak eta ahuleziak) eta herritartasun digitala (jarrera
kritikoa eta gogoetatsua izatea esan nahi du,
baloratzerakoan eta egiaztatzeko gai izatea,

eskura dagoen informazioa

euskarri ezberdinetan etorritako

arautzeko).
Ardatz horiek IKT gaitasun orokorra osatzen dute. Horrez gain, ikasleentzako
gaitasun espezifikoak biltzen dituen gaitasun-mapa bat ere aurkezten du Eskola 2.0-k
lau hezkuntza-mailatan banatuta: haur-hezkuntzatik, lehen hezkuntzako laugarren
mailara; lehen hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailak; DBHko lehenengo mailatik
laugarrenera; eta, batxilergora.
IKT gaitasun espezifikoak haur-hezkuntzarako eta lehen hezkuntzako 4. mailara
arte

Trebetasun teknologikoak; Sagua eta teklatua maneiatzea. Inprimagailuaren eta
monitorearen nondik norakoak eta irteera gailu gisa duten funtzioa jakitea, Interneteko
zerbitzuak erabiltzea (web-bilatzaileak) informazioa bilatzeko, Multimedia edukiez
oinarrizko eragiketak egitea (irudiak, soinua, testua edo bideoak txertatzea),..etab.

bizitza osorako ikaskuntza; Kideekin lankidetzan aritzeko eta talde-lana egiteko
IKT espezifikoak erabiltzea, Beren helburuaren arabera hainbat motatako webguneak
3
identifikatzea, heldu baten laguntzaz, Kideei ideiak jakinaraztea, dagokien ezagutzaarloetakoak diren ikur gutxi batzuk erabiliz,..etab.

Herritartasun digitala; Sarbide-gako pertsonaletan pribatutasunari eustearen eta
jarduerak gurasoekin partekatzearen garrantzia ulertzea, Komunikazioan errespetuzko
jarrera izatea.

IKT gaitasun espezifikoak haur-hezkuntzarako eta lehen hezkuntzako 5. eta 6.
mailara arte

Trebetasun teknologikoak; Interneteko zerbitzuak erabiltzea (web-bilatzaileak
eta beste hainbat informazioa bilatzeko, Zenbakizko datuez oinarrizko eragiketak
egitea (formatua, batuketa, batez bestekoa), . Datu diskretuak erregistratu eta
zentsatzea (neurketak, oharrak, behaketak),...etab.

bizitza osorako ikaskuntza; IKT baliabide espezifikoak erabiltzea kide eta
irakasleekin lankidetzan aritzeko, taldean lan egiteko, modu kritikoan pentsatzeko eta
arazoak konpontzeko. Beren interesetarako IKT baliabide espezifikoak aukeratu eta
erabiltzea. Jarduerak edo proiektuak ezarritakotik haratago arakatzea, beren interesen
arabera,....etab.
Herritartasun digitala; informazioaren pribatutasuna aintzat hartzea, jabetza
intelektuala

balioestea

eta

komunikazio

elektronikoko

estiloak

eta

moduak

errespetatzea.
IKT gaitasun espezifikoak DBHko 1.go mailatik 4.erarte
Trebetasun teknologikoak: oinarrizko hardware baliabideak maneiatzea; IKTak
informazioa bilatu, aukeratu eta aztertzeko erabiltzea; IKTak testu informazioa
prozesatzeko erabiltzea; IKTak zenbakizko informazioa prozesatzeko erabiltzea; IKTak
informazio multimediala prozesatzeko erabiltzea; eta, IKTak beste pertsona batzuekin
komunikatzeko erabiltzea
Bizitza osorako ikaskuntza: komunikatzea eta lankidetzan aritzea; ingurune birtualetan
moldatzea; informazioa kudeatu, sortu eta balioestea; sortzaileak izatea eta berritzea;
eta, mundu erreala ulertzea, arakatzea eta bertan moldatzea.
4
Herritartasun
intelektuala

digitala:
balioestea;

Informazioaren
eta,

pribatutasuna

komunikazio

aintzat

elektronikoko

hartzea;

estiloak

eta

jabetza
moduak

errespetatzea
IKT gaitasun espezifikoa Batxilergorako
Trebetasun teknologikoak: hardware-baliabideak maneiatzea; IKTak informazioa bilatu,
aukeratu eta aztertzeko erabiltzea; IKTak testu-informazioa prozesatzeko erabiltzea;
IKTak zenbakizko informazioa prozesatzeko erabiltzea; IKTak informazio multimediala
prozesatzeko erabiltzea; eta, IKTak beste pertsona batzuekin komunikatzeko
erabiltzea.
Bizitza osorako ikaskuntza: komunikatzea eta lankidetzan aritzea; ingurune birtualetan
moldatzea; informazioa sortu, kudeatu eta balioestea; sortzaileak izatea eta berritzea;
eta, mundu errealeko gaiak arakatzea eta/edo benetakoa.
Herritartasun
intelektuala

digitala:
balioestea;

informazioaren
eta,

pribatutasuna

komunikazio

aintzat

elektronikoko

hartzea;

estiloak

eta

jabetza
moduak

errespetatzea.

Amaitzeko, gure iritzia eman nahiko genuke, nahiz eta testuan zehar gure
aipamenak agertzen diren. Oso garrantzitsua iruditzen zaigu azaldutako gaitasunak
garatzea, eta hori posible izateko, eman beharreko pausuak zeintzuk diren ere azaldu
ditugu. Proposatzen dugun hezkuntza sistema berri hau azaldutako gaitasunen
inguruan eraikitakoa izango litzateke eta horri esker, hezkuntza bere osotasunean
emango da eta hau nabarmendu egingo da haurren ezagutzetan.

5

More Related Content

What's hot

IKTen eragina gaur egungo EAEn
IKTen eragina gaur egungo EAEnIKTen eragina gaur egungo EAEn
IKTen eragina gaur egungo EAEnoseco
 
Laburpen guztiak juntatuta
Laburpen guztiak juntatutaLaburpen guztiak juntatuta
Laburpen guztiak juntatutaboskote
 
Laburpen guztiak juntatuta
Laburpen guztiak juntatutaLaburpen guztiak juntatuta
Laburpen guztiak juntatutaboskote
 
Iktak blogera bidaltzeko pdf
Iktak blogera bidaltzeko pdfIktak blogera bidaltzeko pdf
Iktak blogera bidaltzeko pdfniinbee
 
Hezkuntza Lege Berria Eta Teknologia Berriak
Hezkuntza Lege Berria Eta Teknologia BerriakHezkuntza Lege Berria Eta Teknologia Berriak
Hezkuntza Lege Berria Eta Teknologia BerriakAitor Pagalday
 
Testuaren sintesia
Testuaren sintesiaTestuaren sintesia
Testuaren sintesianeMarti
 
Laburpena, txikiweb, telebista
Laburpena, txikiweb, telebistaLaburpena, txikiweb, telebista
Laburpena, txikiweb, telebistalanmodularra
 
Iktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzanIktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzanMaitane Zumeta
 
31263512 magisteritza-eskola[1]
31263512 magisteritza-eskola[1]31263512 magisteritza-eskola[1]
31263512 magisteritza-eskola[1]gueste3a7bc7
 
Ikaskuntzarako teknologiak modu kontziente e inklusiboan erabiltzeko gida
Ikaskuntzarako teknologiak modu kontziente e inklusiboan erabiltzeko gidaIkaskuntzarako teknologiak modu kontziente e inklusiboan erabiltzeko gida
Ikaskuntzarako teknologiak modu kontziente e inklusiboan erabiltzeko gidaIrekia - EJGV
 
Más allá de la escuela 2.0
Más allá de la escuela 2.0Más allá de la escuela 2.0
Más allá de la escuela 2.0Alaira Maps
 

What's hot (18)

IKTen eragina gaur egungo EAEn
IKTen eragina gaur egungo EAEnIKTen eragina gaur egungo EAEn
IKTen eragina gaur egungo EAEn
 
Laburpen guztiak juntatuta
Laburpen guztiak juntatutaLaburpen guztiak juntatuta
Laburpen guztiak juntatuta
 
Laburpen guztiak juntatuta
Laburpen guztiak juntatutaLaburpen guztiak juntatuta
Laburpen guztiak juntatuta
 
Iktak blogera bidaltzeko pdf
Iktak blogera bidaltzeko pdfIktak blogera bidaltzeko pdf
Iktak blogera bidaltzeko pdf
 
Hezkuntza Lege Berria Eta Teknologia Berriak
Hezkuntza Lege Berria Eta Teknologia BerriakHezkuntza Lege Berria Eta Teknologia Berriak
Hezkuntza Lege Berria Eta Teknologia Berriak
 
Eskola 2.0 lana
Eskola 2.0 lanaEskola 2.0 lana
Eskola 2.0 lana
 
Testuaren sintesia
Testuaren sintesiaTestuaren sintesia
Testuaren sintesia
 
Txostenaaaaaaa
TxostenaaaaaaaTxostenaaaaaaa
Txostenaaaaaaa
 
Konpetentzia Digitalak
Konpetentzia DigitalakKonpetentzia Digitalak
Konpetentzia Digitalak
 
Laburpena, txikiweb, telebista
Laburpena, txikiweb, telebistaLaburpena, txikiweb, telebista
Laburpena, txikiweb, telebista
 
Aldizkaria
AldizkariaAldizkaria
Aldizkaria
 
Iktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzanIktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzan
 
IKT eta EMOZIOAK
IKT eta EMOZIOAKIKT eta EMOZIOAK
IKT eta EMOZIOAK
 
31263512 magisteritza-eskola[1]
31263512 magisteritza-eskola[1]31263512 magisteritza-eskola[1]
31263512 magisteritza-eskola[1]
 
Sintesik
SintesikSintesik
Sintesik
 
Ikaskuntzarako teknologiak modu kontziente e inklusiboan erabiltzeko gida
Ikaskuntzarako teknologiak modu kontziente e inklusiboan erabiltzeko gidaIkaskuntzarako teknologiak modu kontziente e inklusiboan erabiltzeko gida
Ikaskuntzarako teknologiak modu kontziente e inklusiboan erabiltzeko gida
 
Más allá de la escuela 2.0
Más allá de la escuela 2.0Más allá de la escuela 2.0
Más allá de la escuela 2.0
 
Aldizkaria
AldizkariaAldizkaria
Aldizkaria
 

Viewers also liked

Situaciã“n de la educaciã“n sexual en panamã
Situaciã“n de la educaciã“n sexual en panamãSituaciã“n de la educaciã“n sexual en panamã
Situaciã“n de la educaciã“n sexual en panamãEva1022
 
Aubrey de Grey's Slide - Nigeria ICT Fest 2015
Aubrey de Grey's Slide - Nigeria ICT Fest 2015Aubrey de Grey's Slide - Nigeria ICT Fest 2015
Aubrey de Grey's Slide - Nigeria ICT Fest 2015nigeriaictfest
 
Excepciones bancarias por quitas pagos totaexcepciones bancarias por quitas p...
Excepciones bancarias por quitas pagos totaexcepciones bancarias por quitas p...Excepciones bancarias por quitas pagos totaexcepciones bancarias por quitas p...
Excepciones bancarias por quitas pagos totaexcepciones bancarias por quitas p...Juan David Lopez
 
Workshop on MLN Diagnostics and Managment in Africa
Workshop on MLN Diagnostics and Managment in AfricaWorkshop on MLN Diagnostics and Managment in Africa
Workshop on MLN Diagnostics and Managment in AfricaCIMMYT
 

Viewers also liked (13)

Situaciã“n de la educaciã“n sexual en panamã
Situaciã“n de la educaciã“n sexual en panamãSituaciã“n de la educaciã“n sexual en panamã
Situaciã“n de la educaciã“n sexual en panamã
 
Presentation on Bio Gas
Presentation on Bio GasPresentation on Bio Gas
Presentation on Bio Gas
 
Aubrey de Grey's Slide - Nigeria ICT Fest 2015
Aubrey de Grey's Slide - Nigeria ICT Fest 2015Aubrey de Grey's Slide - Nigeria ICT Fest 2015
Aubrey de Grey's Slide - Nigeria ICT Fest 2015
 
Excepciones bancarias por quitas pagos totaexcepciones bancarias por quitas p...
Excepciones bancarias por quitas pagos totaexcepciones bancarias por quitas p...Excepciones bancarias por quitas pagos totaexcepciones bancarias por quitas p...
Excepciones bancarias por quitas pagos totaexcepciones bancarias por quitas p...
 
CV_Ngurah Indra Er
CV_Ngurah Indra ErCV_Ngurah Indra Er
CV_Ngurah Indra Er
 
Il principato adottivo nel II secolo d.C.
Il principato adottivo nel II secolo d.C.Il principato adottivo nel II secolo d.C.
Il principato adottivo nel II secolo d.C.
 
Workshop on MLN Diagnostics and Managment in Africa
Workshop on MLN Diagnostics and Managment in AfricaWorkshop on MLN Diagnostics and Managment in Africa
Workshop on MLN Diagnostics and Managment in Africa
 
Sembrando ya! Enero 2016
Sembrando ya! Enero 2016Sembrando ya! Enero 2016
Sembrando ya! Enero 2016
 
Jugnoo final
Jugnoo finalJugnoo final
Jugnoo final
 
Ecosistema Acuático
Ecosistema AcuáticoEcosistema Acuático
Ecosistema Acuático
 
CSun Company Brochure
CSun Company Brochure CSun Company Brochure
CSun Company Brochure
 
María de la Luz B'hamel - Cuba - Detalle propuesta de programa de fortalecimi...
María de la Luz B'hamel - Cuba - Detalle propuesta de programa de fortalecimi...María de la Luz B'hamel - Cuba - Detalle propuesta de programa de fortalecimi...
María de la Luz B'hamel - Cuba - Detalle propuesta de programa de fortalecimi...
 
English presentation
English presentationEnglish presentation
English presentation
 

Similar to IRAKURGAIEN HAUSNARKETA

Iktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzanIktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzanMaitane Zumeta
 
Iktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzanIktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzanMaitane Zumeta
 
Hezkuntza Lege Berria Eta Teknologia Berriak
Hezkuntza Lege Berria Eta Teknologia BerriakHezkuntza Lege Berria Eta Teknologia Berriak
Hezkuntza Lege Berria Eta Teknologia BerriakAitor Pagalday
 
Aldizkari elektronikoa
Aldizkari elektronikoaAldizkari elektronikoa
Aldizkari elektronikoaimazinho
 
HEZKUNTZARAKO TEKNOLOGIA MUNDU TEKNOLOGIZATU BATEAN
HEZKUNTZARAKO TEKNOLOGIA MUNDU TEKNOLOGIZATU BATEANHEZKUNTZARAKO TEKNOLOGIA MUNDU TEKNOLOGIZATU BATEAN
HEZKUNTZARAKO TEKNOLOGIA MUNDU TEKNOLOGIZATU BATEANsaraihernaez
 
Acciones de diseño de buenas practicas origen y desarrollo
Acciones de diseño  de buenas practicas origen y desarrolloAcciones de diseño  de buenas practicas origen y desarrollo
Acciones de diseño de buenas practicas origen y desarrolloikasizhazi
 
Eskola 2.0 konpetentzia mapa
Eskola 2.0  konpetentzia mapaEskola 2.0  konpetentzia mapa
Eskola 2.0 konpetentzia mapaikasizhazi
 
Recursos educativos tic (1)
Recursos educativos tic (1)Recursos educativos tic (1)
Recursos educativos tic (1)ikasizhazi
 
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak eta hausnarketa
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak eta hausnarketaIk tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak eta hausnarketa
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak eta hausnarketaJanireRaya
 
IKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia
IKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakiaIKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia
IKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakiaariadnatkd
 
2.gaia
2.gaia2.gaia
2.gaiaoseco
 
Ikt ak lehen hezkuntzan maitane etxaniz
Ikt ak lehen hezkuntzan maitane etxanizIkt ak lehen hezkuntzan maitane etxaniz
Ikt ak lehen hezkuntzan maitane etxanizAtzerrikohizkuntza
 
Eskola 2.0 power point.
Eskola 2.0 power point.Eskola 2.0 power point.
Eskola 2.0 power point.unai1994
 

Similar to IRAKURGAIEN HAUSNARKETA (19)

Iktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzanIktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzan
 
Iktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzanIktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzan
 
Hausnarketa
HausnarketaHausnarketa
Hausnarketa
 
Hezkuntza Lege Berria Eta Teknologia Berriak
Hezkuntza Lege Berria Eta Teknologia BerriakHezkuntza Lege Berria Eta Teknologia Berriak
Hezkuntza Lege Berria Eta Teknologia Berriak
 
Aldizkari elektronikoa
Aldizkari elektronikoaAldizkari elektronikoa
Aldizkari elektronikoa
 
HEZKUNTZARAKO TEKNOLOGIA MUNDU TEKNOLOGIZATU BATEAN
HEZKUNTZARAKO TEKNOLOGIA MUNDU TEKNOLOGIZATU BATEANHEZKUNTZARAKO TEKNOLOGIA MUNDU TEKNOLOGIZATU BATEAN
HEZKUNTZARAKO TEKNOLOGIA MUNDU TEKNOLOGIZATU BATEAN
 
Acciones de diseño de buenas practicas origen y desarrollo
Acciones de diseño  de buenas practicas origen y desarrolloAcciones de diseño  de buenas practicas origen y desarrollo
Acciones de diseño de buenas practicas origen y desarrollo
 
Aldizkari apdf
Aldizkari apdfAldizkari apdf
Aldizkari apdf
 
Eskola 2.0 konpetentzia mapa
Eskola 2.0  konpetentzia mapaEskola 2.0  konpetentzia mapa
Eskola 2.0 konpetentzia mapa
 
Recursos educativos tic (1)
Recursos educativos tic (1)Recursos educativos tic (1)
Recursos educativos tic (1)
 
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak eta hausnarketa
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak eta hausnarketaIk tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak eta hausnarketa
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak eta hausnarketa
 
Txostena amaituta
Txostena amaitutaTxostena amaituta
Txostena amaituta
 
2. laburpena
2. laburpena2. laburpena
2. laburpena
 
IKT Sintesiak
IKT SintesiakIKT Sintesiak
IKT Sintesiak
 
IKT sintesia
IKT sintesiaIKT sintesia
IKT sintesia
 
IKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia
IKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakiaIKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia
IKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia
 
2.gaia
2.gaia2.gaia
2.gaia
 
Ikt ak lehen hezkuntzan maitane etxaniz
Ikt ak lehen hezkuntzan maitane etxanizIkt ak lehen hezkuntzan maitane etxaniz
Ikt ak lehen hezkuntzan maitane etxaniz
 
Eskola 2.0 power point.
Eskola 2.0 power point.Eskola 2.0 power point.
Eskola 2.0 power point.
 

More from IKT4

La competencia digital e informacional en la escuela
La competencia digital e informacional en la escuelaLa competencia digital e informacional en la escuela
La competencia digital e informacional en la escuelaIKT4
 
ESALDI ESANGURATSUAK
ESALDI ESANGURATSUAKESALDI ESANGURATSUAK
ESALDI ESANGURATSUAKIKT4
 
Web 2.0
Web 2.0Web 2.0
Web 2.0IKT4
 
Primera entrada
Primera entrada Primera entrada
Primera entrada IKT4
 
Programazio diaktikoa
Programazio diaktikoa Programazio diaktikoa
Programazio diaktikoa IKT4
 
Hausnarketa
HausnarketaHausnarketa
HausnarketaIKT4
 
Utfu
UtfuUtfu
UtfuIKT4
 
iRAKURKETA
iRAKURKETAiRAKURKETA
iRAKURKETAIKT4
 
teknologia irakasle izateko
teknologia irakasle izatekoteknologia irakasle izateko
teknologia irakasle izatekoIKT4
 

More from IKT4 (9)

La competencia digital e informacional en la escuela
La competencia digital e informacional en la escuelaLa competencia digital e informacional en la escuela
La competencia digital e informacional en la escuela
 
ESALDI ESANGURATSUAK
ESALDI ESANGURATSUAKESALDI ESANGURATSUAK
ESALDI ESANGURATSUAK
 
Web 2.0
Web 2.0Web 2.0
Web 2.0
 
Primera entrada
Primera entrada Primera entrada
Primera entrada
 
Programazio diaktikoa
Programazio diaktikoa Programazio diaktikoa
Programazio diaktikoa
 
Hausnarketa
HausnarketaHausnarketa
Hausnarketa
 
Utfu
UtfuUtfu
Utfu
 
iRAKURKETA
iRAKURKETAiRAKURKETA
iRAKURKETA
 
teknologia irakasle izateko
teknologia irakasle izatekoteknologia irakasle izateko
teknologia irakasle izateko
 

IRAKURGAIEN HAUSNARKETA

  • 1. SINTESIA IKT Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiek aldaketa asko eragin ditu komunikatzeko eran, azken 25 urteetan batez ere. Aldaketa horiek, gainera, asko eta nabarmenak izaten dira, etengabe eta modu azkarrean gertatzen baitira. Aldaketa horiek eragin zuzena dute hezkuntzan; horregatik guztiagatik beharrezkoa da lehenbailen teknologia gelan integratzea. Baliagarria egingo zaie integrazio hori interneten euren kabuz eta modu zentzudunean nabigatzeko, esate baterako. Hala ere, esparru horretan lan handia dago egiteko oraindik. Nahiz eta teknologiak oraindik integratzeke dauden, guk jaso genuen hezkuntzan teknologien lehen hastapenak ageri ziren, beraz, gu natibo teknologikoak garela esan dezakegu. Hainbat proiektu egiten dira eskola teknologia berri horietara egokitzeko; hala nola, teknologiaren inguruko ezagutzak transmititzeko irakasleentzako kurtsoak, eskola 2.0 (hau aurrerago ikusiko dugu) eta antzeko ikasketa planak… Baina, askotan proiektu horiek airean geratzen dira eta ez dira aurrera eramaten edo espero zen bezala gauzatzen. Horregatik, egungo hezkuntzaren helburuetako bat arazo horiek gainditu eta erabilera egokia ematea da, teknologia hezkuntza aurrerapen handiak ekar ditzakeen tresna baita (Ikasleen ikuspegi kritikoa garatzen, antolakuntzan, kooperazioan… laguntzen dute). Arazo hau betidanik dagoela baieztatu dezakegu eta beraz, gu arazo horiek gainditzen saiatuko gara lehenengo momentutik. Lege Organikoan azaltzen diren 8 oinarrizko hezkuntza gaitasunetatik batek IKTei egiten dio erreferentzia. Gaitasun hori, teknologien erabileratik baino haratago doa. Helburua ez da bakarrik informazioa bilatu eta hori interpretatzea (hori baita orain arte egin dena eta oraindik ere egiten dena); hiritar konpetenteak sortzea baizik, informazioa bilatu, sailkatu, interpretatzeko gai direnak. Aurrera jarraitu baino lehen, ikus dezagun zer den, ordea aurrez aipatu dugun gaitasun edo konpetentzia digital hori. Jordi Adell konpetentzia digitalaren inguruko adituaren hitzetan, gaitasun honen zeregina ikasleak bizitza osoan ikasten jarraitzeko behar duen formakuntza jasotzea da. Konpetentzia digitala bost elementutan banatuta dago: informaziaoren konpetentzia (informazioarekin lan egiteko tresnak, abileziak izatean datza: informazioa bilatu, jaso, antolatu, analizatu, kritikatu, informazio berria sortu eta hedatzea); konpetentzia teknologikoa (aparatu teknologikoen erabileran oinarritua: ordenagailuak, GPSak, segapotoak, argazki-makinak maneiatzen jakitea); alfabetizazio anitzak (ahozko zein liburuetako lengoaiaz gain besteetan ere kritikotasuna lantzea azpimarratzen du: 1 komikietako lengoaia, argazkiena…);
  • 2. konpetentzia kognitibo generikoa (informazio berria aurretik dakigunarekin lotu, harremanak egin eta jakinduria bihurtzea du oinarri); eta, herritartasun digitala (aspektu etikoena, errealitatea eta on-line mundua nahasten diren munduan bizitzeko prestakuntza: hiritar kritiko, libre, oso eta gizarte honetan zein sareetan bizitzeko ahalmena dutenak sortzean du helburu, sareetako norberaren irudiarekin harremana du). Elementu horiek guztiak elkartzeko estrategia didaktiko berriak erabili behar direla dio. Adell-ek, helburu ikasleak etorkizunean sortu zaikien galdera berriak erantzuteko gai izaten erakustea dutenak, eta ez xede informazioa memorizatzea dutenak. Konpetentzia digitala bere osotasunean garatu dadin, beharrezkoa izango da ikasleek hainbat alfabetizazio jasotzea. Teknologia berrien aurrean ikasle kritikoak heztearen ideian azpimarratu nahi da. Hori baita guretzako garrantzitsuena eta hasieratik sustatu behar dena. Aurrez esandakoaren haritik, hainbat adituk alfabetizazio hauek proposatu dituzte hezkuntza arlorako: Ikus-entzunezko alfabetizazioa: bideo eta irudietan oinarritutako hezkuntzari egiten dio erreferentzia. Alfabetizazio teknologikoa/digitala: hardware eta softwarearen erabilera azaltzeaz arduratzen da. Informazioaren alfabetizazioa: informazioa nola lortu daitekeen adierazten duen alfabetizazioa. Multialfabetizazioa: ikasleari eguneroko bizitzan azaltzen zaizkion hizkuntza eta bitartekarien aurrean nola jokatu behar duen adierazten dio. Alfabetizazio horiek garatzeko, aurrez aipatuta bezala hainbat proiektu abiatu dira azken urteetan. Euskal Autonomia Erkidegoan Eskola 2.0 ikasketa molde berria izan da eragin nabarmena izan duena. Gure iritziz, oso proiektu garrantzitsua da hezkuntza bere osotasunean garatu ahal izateko. Ikasketa molde horrek, ikasle zein irakasleek lortu behar dituzten gaitasunak Red.es dokumentutik zehaztu ditu, maila nazionalean ontzat emandako dokumentu bat baita hau. Horrela, Espainiara egokitutako mapa bat egin da ikasle eta irakasle bakoitzak lortu beharreko gaitasunekin. Esan beharra daukagu, proiektu honek hainbat alde negatibo dituela, guk bizi ditugunak, hala nola, internetaren falta, ordenagailuen blokeoa etab. 2
  • 3. Irakaslearen gaitasun mapak honako puntu hauek ditu ardatz nagusi: lanbide arloko garapena eta kudeaketa; didaktika pedagogia eta curriculuma; eta, herritartasun digitala. Lehenengoak, irakasle lanarekin lotura zuzena duten jarduerak egiteko gaitasuna izatea eskatzen du (inprimakiak, laguntza-materialak… kasu). Bigarrenak, irakaslearen diziplinarako espezifikoak diren ikaskuntzaesperientzien diseinua eta ebaluazioa hartzen ditu barnean, baita esperientzia horiek gauzatzen diren eremua ere. Azkenekoak, berriz, software-lizentziamendua, ziberjazarpena, informazioaren pribatutasuna, jabetza intelektuala eta IKT baliabideen erabileraren errespetu etikoarekin eta legea errespetatzearekin zerikusia duen oro hartzen ditu bere baitan. Beste alde batetik, ikasleentzako gaitasun maparen inguruko azalpenak ere zehazten dira Eskola 2.0-n, horretarako hiru ardatz azpimarratuz: trebetasun teknologikoa (teknologia ulertzeari eta erabiltzeari loturik dago. hainbat IKT baliabide eraginkortasunez eta modu emankorrean aukeratu eta erabiltzeari dagokio), bizitza osorako ikaskuntza (jarrera ikertzailea hartzen du, ikasleak konfiantza du bere aukeretan eta garbi ditu bere indarrak eta ahuleziak) eta herritartasun digitala (jarrera kritikoa eta gogoetatsua izatea esan nahi du, baloratzerakoan eta egiaztatzeko gai izatea, eskura dagoen informazioa euskarri ezberdinetan etorritako arautzeko). Ardatz horiek IKT gaitasun orokorra osatzen dute. Horrez gain, ikasleentzako gaitasun espezifikoak biltzen dituen gaitasun-mapa bat ere aurkezten du Eskola 2.0-k lau hezkuntza-mailatan banatuta: haur-hezkuntzatik, lehen hezkuntzako laugarren mailara; lehen hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailak; DBHko lehenengo mailatik laugarrenera; eta, batxilergora. IKT gaitasun espezifikoak haur-hezkuntzarako eta lehen hezkuntzako 4. mailara arte Trebetasun teknologikoak; Sagua eta teklatua maneiatzea. Inprimagailuaren eta monitorearen nondik norakoak eta irteera gailu gisa duten funtzioa jakitea, Interneteko zerbitzuak erabiltzea (web-bilatzaileak) informazioa bilatzeko, Multimedia edukiez oinarrizko eragiketak egitea (irudiak, soinua, testua edo bideoak txertatzea),..etab. bizitza osorako ikaskuntza; Kideekin lankidetzan aritzeko eta talde-lana egiteko IKT espezifikoak erabiltzea, Beren helburuaren arabera hainbat motatako webguneak 3
  • 4. identifikatzea, heldu baten laguntzaz, Kideei ideiak jakinaraztea, dagokien ezagutzaarloetakoak diren ikur gutxi batzuk erabiliz,..etab. Herritartasun digitala; Sarbide-gako pertsonaletan pribatutasunari eustearen eta jarduerak gurasoekin partekatzearen garrantzia ulertzea, Komunikazioan errespetuzko jarrera izatea. IKT gaitasun espezifikoak haur-hezkuntzarako eta lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailara arte Trebetasun teknologikoak; Interneteko zerbitzuak erabiltzea (web-bilatzaileak eta beste hainbat informazioa bilatzeko, Zenbakizko datuez oinarrizko eragiketak egitea (formatua, batuketa, batez bestekoa), . Datu diskretuak erregistratu eta zentsatzea (neurketak, oharrak, behaketak),...etab. bizitza osorako ikaskuntza; IKT baliabide espezifikoak erabiltzea kide eta irakasleekin lankidetzan aritzeko, taldean lan egiteko, modu kritikoan pentsatzeko eta arazoak konpontzeko. Beren interesetarako IKT baliabide espezifikoak aukeratu eta erabiltzea. Jarduerak edo proiektuak ezarritakotik haratago arakatzea, beren interesen arabera,....etab. Herritartasun digitala; informazioaren pribatutasuna aintzat hartzea, jabetza intelektuala balioestea eta komunikazio elektronikoko estiloak eta moduak errespetatzea. IKT gaitasun espezifikoak DBHko 1.go mailatik 4.erarte Trebetasun teknologikoak: oinarrizko hardware baliabideak maneiatzea; IKTak informazioa bilatu, aukeratu eta aztertzeko erabiltzea; IKTak testu informazioa prozesatzeko erabiltzea; IKTak zenbakizko informazioa prozesatzeko erabiltzea; IKTak informazio multimediala prozesatzeko erabiltzea; eta, IKTak beste pertsona batzuekin komunikatzeko erabiltzea Bizitza osorako ikaskuntza: komunikatzea eta lankidetzan aritzea; ingurune birtualetan moldatzea; informazioa kudeatu, sortu eta balioestea; sortzaileak izatea eta berritzea; eta, mundu erreala ulertzea, arakatzea eta bertan moldatzea. 4
  • 5. Herritartasun intelektuala digitala: balioestea; Informazioaren eta, pribatutasuna komunikazio aintzat elektronikoko hartzea; estiloak eta jabetza moduak errespetatzea IKT gaitasun espezifikoa Batxilergorako Trebetasun teknologikoak: hardware-baliabideak maneiatzea; IKTak informazioa bilatu, aukeratu eta aztertzeko erabiltzea; IKTak testu-informazioa prozesatzeko erabiltzea; IKTak zenbakizko informazioa prozesatzeko erabiltzea; IKTak informazio multimediala prozesatzeko erabiltzea; eta, IKTak beste pertsona batzuekin komunikatzeko erabiltzea. Bizitza osorako ikaskuntza: komunikatzea eta lankidetzan aritzea; ingurune birtualetan moldatzea; informazioa sortu, kudeatu eta balioestea; sortzaileak izatea eta berritzea; eta, mundu errealeko gaiak arakatzea eta/edo benetakoa. Herritartasun intelektuala digitala: balioestea; informazioaren eta, pribatutasuna komunikazio aintzat elektronikoko hartzea; estiloak eta jabetza moduak errespetatzea. Amaitzeko, gure iritzia eman nahiko genuke, nahiz eta testuan zehar gure aipamenak agertzen diren. Oso garrantzitsua iruditzen zaigu azaldutako gaitasunak garatzea, eta hori posible izateko, eman beharreko pausuak zeintzuk diren ere azaldu ditugu. Proposatzen dugun hezkuntza sistema berri hau azaldutako gaitasunen inguruan eraikitakoa izango litzateke eta horri esker, hezkuntza bere osotasunean emango da eta hau nabarmendu egingo da haurren ezagutzetan. 5