SlideShare una empresa de Scribd logo
1 de 36
Descargar para leer sin conexión
Athletic geuria !
Ni Nerea naiz, Athletic taldearen zale amorratua. Zure urteak
izango ditut, eta neska oso arrunta naiz. Tira! Neska arrunta
naiz… baina ez guztiz. Kontua da futbola oso gustuko dudala,
eta gainera Athleticekoa naizela.

Muskiztarra naiz. Muskiz Bizkaiko udalerria da. Bizkaiko kostaldeko
mendebaldeko muturrean dago. Iparraldean Bizkaiko Golkoa;
hegoaldean Galdames; ekialdean Abanto eta Zierbena eta
mendebaldean Kantabriako Urdialaitz ditu mugakideak.

Muskizeko historian gizon handi bat daukagu; Lope Gartzia
Salazar, 1399. urtean jaiotakoa. Banderizoen guda garaian
hartu zuen parte eta haren omenez jauregi eder bat
daukagu herrian, Salazartarren dorretxea.




                                       2                              3
Neuk ere herriko futbol taldean jokatzen dut, mutilekin batera.      Azken partidan, entrenatzaileak aurrelari jarri gintuen biak, eta Peiok gol bi
Nire gelan mutilei biziki gustatzen zaie futbola,                    sartu zituen. Nik partidako hirugarrena sartu nuen, azken minutuan, buruz.
baina ni neu naiz gelako neska bakarra futboleko Ligan.              Peiok bi gainditu zituen, niri baloia bikain luzatu zidan airez eta nik
                                                                     atezainaren eskumako aldera jaurti nuen. Taldeko lagunek zoriondu egin ninduten
Gure futbol taldeko kamiseta urdina eta zuria da, eta prakak urdin   eta Peiorengana nindoala, berak marrubi-musua eskaini zidan, irribarretsu.
kolorekoak. Entrenamenduetan, lehenengo, gorputz beroketak egiten
ditugu. Peio nire ondoan jartzen da. Primeran jokatzen du eta         Zenbat gustatuko litzaidake San Mameseko futbol zelaian jokatzea, “Athletic!,
oso eskuzabala da.                                                             Athletic!, zu zara nagusia” entzutea! Itzela izan behar da,
                                                                                             gero, jokalarientzat. Ikaragarria!




                                       4                                                                   5
Aitak futbola du gustuko. Bere sasoian, futbolean jokatzen zuenean,
    bazegoen Athleticen goi mailako futbolari bat atezaina zena.
    Apartekoa zen, haren izena Iribar, TXOPO ezizenez ezaguna,
    munduko atezainik bikainena garai hartan.

    Aitak dio baduela gordeta
    Iribarrek antzina oparitu zion
    posterra, sinadura eta guzti.

    Posterrak honela dio:
    “Andoniri, Muskizeko
    jokalariari, besarkada
    bero batekin”.




6                              7
Aitite, aita, nire neba Joseba eta laurok oso gustuko dugu hamabostean
behin Muskiztik San Mames futbol zelaira joatea. Etxean zuri-gorridun
elastiko berria jantzi, ogitartekoak prestatu, Muskiztik trena hartu eta
San Mamesera goaz, pozez kantari. Hura da poza bihotz barrenean
dudana!

San Mamesen, gure eserlekuetan eseri eta laster honako abesti hau
entzuten dugu:

“Athleeeeeeeeeetic, Athleeeeeeeeeetic, Athleeeeeeeeeetic,
A la bi, A la ba, A la bim bom bam, Athletic, Athletic, geuria”.

Athletic geurea. Kanta hori entzutean zoratu egiten naiz, nire neba
Joseba eta biok saltoka eta oihuka jartzen gara.
Halako zirrara handia sentitzen dut, oilo-ipurdiak ileak lazteraino!
Futbola gustuko dugunontzat oso bereziak dira
San Mameseko futbol-partidak. Eta Athleticek
zoratu egiten nau. Handitzean Athleticeko
neskatoen taldean jokatu nahiko nuke, jakina!



                                       8                                   9
Gure etxean denok dugu futbola gustuko. Eta aititek ere bai. Beti dabilkit     Muskiztik atera gara, pozez kantari. Trena hartu dugu eta
gora eta behera Athleticen kontuekin, Zarra gora, Panizo behera, Iriondo       txiri-txiri heldu gara. Trenak San Mames futbol zelaiaren
gora, Gainza behera. “Haiek ziren futbolari bikainak, haiek!” –dio sarritan.   ondoan utzi gaitu.
- Aitite, ez dakit nortzuk diren                                               - Heldu gara. San Mames futbol zelaia ikustera goaz
  aipatzen dituzun jokalari horiek! –esaten                                      –esan du aititek-. Gaur Athleticen aurkezpena da.
  diot Athleticen kamiseta janzten dudan bitartean.                            - Hara! Egia da. Ahaztuta neukan gaur aurkezpena dagoela
- Nerea, nahi al duzu Bilbora etorri gauzatxo bat ikustera?                      San Mamesen. Athleticeko jokalariak ikusiko ditugu?
  -galdetu dit aititek.                                                        - Jakina!
- Jakina! Zer erakutsi behar didazu, bada? –erantzun diot.
- Bertan egon arte, sorpresatxoa da.
                                     10                                                                 11
Laster Athleticen ereserkia entzun da lau haizeetara:
                                                  - Nerea, ikustera goazen futbol zelaia                          Athletic, Athletic, eup!
                         1913. urtean inauguratu zen. Katedrala Europako futbol zelairik                          Athletic gorri ta zuria
                   zaharrenetariko eta tradizio handienetariko bat da –esan dit aititek.                          danontzat zara zu geuria.
                                                                                                                  Herritik sortu zinalako
Jende-pila dago futbol zelaian sartzeko. Ilaran jarri gara eta sartzean sarreratxo bat                            maite zaitu herriak.
eman digute. Zozketa baten parte hartzeko da, eta jokalarien kamisetak zozketatuko dituzte.                       (………………………)
Sarrera nagusia hartu dugu eta beste haur batzuekin batera eskailerak arineketan jaitsi
eta ordezko jokalarien eserleku ondoan eseri naiz. Ezin aurrerago.                            Jendea txaloka hasi da. Halako baten, jokalari guztien izenak
                                                                                              esan dituzte bozgorailuetatik. Gorka Iraizoz, Fran Yeste,
Pixka batean itxaron dugu. Aititek irribarre gozoa eskaini dit. Ni artega nago.               Joseba Etxeberria, Markel Susaeta, Aitor Ocio…


                                            12                                                                              13
Aitite pozik ikusten dut. Jokalarien kamisetarekin egin   - 507 zenbakia daukana atera
dut amets. Joseba Etxeberriak berba batzuk aipatu ditu:     dadila futbol zelaira 20 zenbakia
                                                            daraman kamiseta hartzera –dio
- Athleticen zaleak, aurrera!                               Iribarrek.

Gero presidenteak hartu du parte. Kepa Junkeraren         - Hara! Aiba! Zer diozu?
abestiak entzuten dira nonahi.

Jokalariek bira batzuk eman dituzte futbol zelaitik
barrena, eta zaleak agurtzen hasi dira.

Ikuskizuna amaitzeko dago. Orduan Iribarrek
zozketari hasiera eman dio: 222 zenbakia,
476 zenbakia, 507 zenbakia, 507...

       Aititek sarreran eman dioten
       zenbakia hartu eta begiratu du:

       - Nerea, Nerea, 507 zenbakia
         daukagu, begira! –aititek.




                                                          Arineketan atera naiz. Hankak dardarka dauzkat.
                                                          Saritutako zenbakia aurkeztu dut eta Aitor Ociok berak jantzi dit kamiseta.
                                                          Zoramena! Nire bizitzako egunik politena izan da gaurkoa.

                14                                                                                  15
ATHLETICEN GARAIKURRAK

     - Nerea, Nerea –deitu dit aititek irribarrez-
       Esan amatxori gaur bisitari goazela Bilbora.
     - Nora bada, zein lekutara?
     - Bidean esango dizut –aitite pozez kantari.

     Bilbora heldu gara, betiko moduan, trenez.
     - Gaur Athleticen museoa ikustera goaz. Han Athleticek
       irabazitako garaikurrak eta argazkiak ikusiko ditugu.

     Areto handi batean
     sartu gara; hamaikatxo
     garaikur
     ikusten
     ditut.




16                      17
Argazki-pila eskegita daude. Ez dakit nortzuk diren argazkietakoak.
Aitite betiko erretolikarekin hasi zait berbetan:

- Argazki honetan agertzen dena Zarra da, jokalari bikaina. Eta beste
  hau Gainza. Geldi! Hau Pitxitxi da!

- Nor esan duzu dela jokalari hori?
  Aitite jakitun dago Pichichiren bizitzaz.

- Rafael Moreno Aranzadi, Pichichi izenez ezaguna, Bilboko Athletic
  Clubeko jokalaria izan zen. Bilbotarra jaiotzez, 1912. urtean egin zuen
  Athletic taldearekin debuta. Guztira, zortzi denboraldi egin zituen
  taldean, 1912tik 1920. urtera bitarte. Lau Kopa irabazi zituen, eta An-
  bereseko Joko Olinpiakoetan zilarrezko domina lortu zuen.
  Espainiar selekzioarekin bost aldiz jokatu zuen.

San Mames futbol zelaiko harmaila nagusian, bere omenezko irudi bat
dago. San Mamesen aurreneko aldiz jokatzen duten taldeek irudiaren
aurrean lore sorta bat uzteko ohitura dute.

- Orain bai. Marca kirol egunkariak jokalariaren ezizena daraman
  sari bat ematen dio urtero, denboraldian gol gehien sartu dituen
  futbolariari –esan diot jakinguraz.

- Horixe, bada.




                                     18                                     19
Aitite pozarren dago antzinako jokalarien argazkiak ikustean.                  - Aitite! Nor da jokalari hau? –galdetu diot jakinguraz.

- Hara, etorri hona, Nerea. Hau Clemente da, eta beste hori Iribar da.         - Aurrez aurrez daukazu Athleticeko beste jokalari historiko bat.
                                                                                 Julen Guerrero, luzaroan zortzi zenbakia eraman duena.
Hainbat izen esan dituen arren, bat ere ez zait ezaguna egiten.
                                                                               Ondoan zenbaki batzuk ikusi eta irakurri ditut: 1898-2008. Ene! Matematikako
Halako batean, jokalari baten argazkia ikusi dut. Ezaguna egiten zait, haren   eragiketa egin eta di-da batean konturatu naiz gure Athleticek 110 urte bete
aurpegia telebistan inoiz edo behin ikusita daukadalako, baina haren izena     dituela. Hau marka! 110 urte futbolean jokatzen eta 1. mailatik inoiz jaitsi
ez dakit zein den.                                                             gabe, bertako jokalariekin bakarrik. Hau marka!




                                     20                                                                          21
GARAIPEN HISTORIKOA
                                                                      Argote ziztu bizian atera da eta tarte handi samarra du inguruan,
Ondoko gelara sartu gara jarraian. Athleticek historian izan dituen   hegalean gora doa, baloia oinari itsatsita balu bezala. Erdian Endika
urtez urteko futbol taldeak daude eskegita. Aititek memoria handia    ikusten du. Argotek eskuinarekin baloia luzatzen dio Endikari. Honek
dauka futbol kontuetan. Oso ondo gogoratzen da noiz irabazi genuen    baloia jaso eta penalti eremurako bidea hartu du. Orduan Barcelonako
azken kopa 1984an.                                                    atezaina atera zaio bila eta Endikak izugarrizko ostikoa eman dio
                                                                      baloiari. Baloia zelai arrasean atera da,
Halako baten kontu kontari hasi zait:                                 ate barrura sartuz. Gola!”

“Athletic Barcelonaren aurka Kopa jokatzen ari da. Zubizarretak       Honela kontatzen du aititek final hura.
ateko sakea egin du, aurrera, ezkerraldera. Urtubi, gure herriko
jokalaria, ezker hegalean jarrita dago. Baloia kontrolatu du eta      - Astinaldi ederra eman genien urte hartan
nori pasatu begira hasi da. Maradonak oinetatik kendu nahi dio          Barcelonakoei. Eta hori Maradonarekin
baloia. Urtubik begiratutxo bat egin eta Argoteri jaurti dio.           jokatu zutela! –dio aititek harro-harro.




                             22                                                                         23
Aititek eta aitak etxean daukate partida hura grabatuta. Noiz edo noiz
pizten dute telebista, sartzen dute bideoa eta telebistari begira daude.
Aitite pozik zoratzen jartzen da irudiak berriro ikusten dituenean:

- Urte hartan irabazi genuen Liga eta Kopa, Clemente entrenatzaile
  zelarik. Athleticek titulua eskuratzeaz bat, milaka eta milaka lagun
  inguru atera ginen kalera, garaipena ospatzera. Athleticeko jokalariek
  itsasadarra zeharkatu zuten goitik behera, Athletic izeneko gabarra
  batean, eta Bizkaia osoaren gorazarrea jaso zuten, kantuka, oihuka,
  negarretan, irribarreka, itsasadarraren bi ertzetan pilaturik zegoen
  jende andana, heroi zuri-gorriei etengabe txalo egiten eta biba eta
  goraka ari zela.

Ni txundituta gelditu naiz aititeren berbak entzutean.

- Zer da delako gabarra hori? –galdetu diot.

- Ez duzu hori ikasi eskolan ala? Entzun. Ibai-ontzi bat da, normalean
  merkantziak garraiatzeko erabiltzen dena. Athleticek bi Ligak irabazi
  zituenean, 1983. eta 1984. urteetan, jokalariak gabarran etorri ziren
  Bilboko udaletxeraino. Hantxe geunden, milaka eztarri oihuka ibaiaren
  bi ertzetan ongi-etorria eman nahian.




                                     24                                    25
Gabarrarekin txundituta gelditu naiz. Argazkiak ikusten eman dugu luzaro, eta halako
batean, hara non ikusten dudan etxean daukadan posterra, BBK-k emandakoa.

Orain bai. Aititeri diotsot:

- Begira, hauek dira nik ezagutzen ditudan jokalariak: Fran Yeste,
  Joseba Etxeberria, Gorka Iraizoz… Aitite, badakizu zer?

- Zer da, bada?

- Duela hilabete bat, aitak Lezamara eraman gintuen Joseba eta biok
  Athleticeko jokalarien entrenamendua ikustera. Joseba Lezamara
  joaten zen lehenengo aldia zenez, boligrafoa, kamiseta,
  atezainen eskularruak eta argazki kamera eraman zituen.




                                         26                                            27
Argazki bat egin nahi zuen Gorka Iraizoz atezainarekin eta
eskularruak sinatzeko eskatu zion. Hura bai ezustea Gorka
atezainak esan zionean:

- Gorde eskularru horiek. Hemendik aurrera neureak
  jantziko dituzu!

Eta bereak eman zizkion, sinadura eta guzti. Joseba nega-
rretan hasi zen, pozez negarretan eta Gorkak musu handi
bat eman zion.

- Etorri, argazki bat egingo dugu –esan zion gero.

Egun, Gorkaren eskularruak eskolara eramaten dituenean,
lagunak zur eta lur gelditzen zaizkio Josebari. Denek nahi
dute Gorkaren eskularruak janztea eta Josebak atsegin
handiz uzten die lagunei janzten.

Ez al da gauza ederra sentitzen dituzun kolore gorria eta
zuria biziki maitatzea?




                             28                              29
ATHLETICEN INGURUAN TXAPELKETA

Gure ikastetxean Amaia da gorputz hezkuntzako irakaslea hainbat    Txapelketa hurrengo gorputz hezkuntzako klasean egingo da, datorren ostegunean.
mailatan. Gaur, andereño Amaiak ezagutzera eman digu txapelketa
bat egingo dugula. “Txapelketa kulturala” deitu dio. Zeri buruz?   - Hainbat galdera desberdin izango dituzue Athletici buruz,
Athletici buruz. Saridunak kopa bat eroango du etxera.               besteak beste historia, jatorria, harrobia eta jokalariei
                                                                     buruz –esan du andereño Amaiak.
                          Gelako mutilek berehala eman dute
                            izena. Eneko irribarretsu dago         - Mikel da, dudarik gabe, denetan gehien dakiena!
                          kopa eskuratuko duela uste duelako.        -aitortu du gelako Idoiak, eta Idoiak inork
                                                                     baino hobeto daki zertaz ari den,
                          Gelako super-jakintsua den Mikelek         Mikelez maiteminduta dagoelako.
                            ere izena eman du. Neskatoen
                              artean Amaiak, Enarak eta
                              nik neuk eman dugu izena.




                                30                                                                           31
Eskolako klaseak amaitutakoan,
     herriko liburutegira jo dut eta bertako
     arduradunari Athletici buruzko informazioa eta argibidea eskatu dizkiot.

     Liburuzainak liburu aparta ekarri dit eskura, haren izenburua “Athletic
     Club, Mito baten kronika” da. Astebete daukat irakurtzeko eta liburutegira
     itzultzeko.

     Liburu bitxia da, ederra. Athleticen historia bilduma agertzen da.

     Hastapenak, txapelketak, garaikurrak, emaitzak…

     Andereño Amaiak lehia bizia izango dugula aipatu du,
     izan ere, inoiz baino ikasle gehiagok eman dute izena.

32                                        33
Txapelketa eguna heldu da. Asko garenez, parte hartzaileak
areto nagusian elkartu gara.

- Entzun ondo, arretaz –esan du andereñok-. Hainbat gelatatik
  izena eman duzue eta hamar galdera prestatu ditut zuek orri
  batean erantzuteko. Galdera batzuk errazak dira eta guztiok
  ezagutzen dituzue, baina beste batzuk oso zehatzak dira, ondo
  erantzun beharrekoak.

Andereñok galdera-orria banatu du. Atzean eserita nagoenez,
azkenengotakoa izan naiz orria jasotzen.




                              34                                  35
Poliki-poliki irakurri ditut hamar galderak. Ez nago batere urduri.

Galderak hauek dira:




                    NORTZUEK
                    OSATZEN ZUTEN
                    ANTZINA
                    ATHLETICEN
                    AURREALDE
                    HISTORIKOA?
                                                                           Iriondo eta Venancio izenak
                    Zarra                                                  orrian idatzita datoz. Ni, orduan,
                                                                           aititek aipatzen zituen hiru izen
                    Panizo                                                 arrarorekin oroitu naiz. Aititeri
                                                                           entzuna nion bazela aurrelari
                                                                           bikain bat Athleticen Zarra
                                                                           izena zeukana. Eta Zarrarekin
                                                                           batera beste bi jokalari apartak
                                                                           ere bai: Panizo eta Gainza.

                                                                           Hiru izen horiek idatzi ditut,
                                                                           ZARRA, PANIZO eta GAINZA.




                               36                                     37
ZEIN
                                                                      DENBORALDITAN
                                                                      IRABAZI ZUEN
                                                                      AZKENEZ
                                                                      ATHLETICEK
                                                                      LIGA?




Ni jaio gabe nengoen oraindik, baina gabarrarekin gogoratu naiz,
izan ere, Liga irabazitakoan Athleticeko jokalariak gabarran etorri
ziren udaletxera. Azken Liga 1983-1984. denboraldian irabazi zen,
Javier Clemente entrenatzailea zelarik.




                                 38                                        39
ZEIN DA
                    ATHLETICEN
                    EGOITZA?




Erraza, oso erraza, pentsatu dut.

1988az geroztik, Ibaigane jauregia da Athleticen egoitza;
izan ere, urte horretan Clubak erosi zion eraikuntza
administrazioari. Gregorio Ibarretxe arkitektoaren lana da,
eta 1900ean eraiki zen, Ramon de la Sota, orduko ontzijabe
eta enpresaburu garrantzitsuaren aginduz.

Jauregia mende hasierako zahar kutsuko etxeen adibide
bitxia da. Erdisotoan, Cluben prentsa aretoa dago.
Eta gainerako hiru solairuetan, bulegoak eta Club
baten egoitzari dagozkion gelak daude.


                               40                             41
NOR DA
                             GAUR EGUN
                             ATHLETICEKO
                             KAPITAINA ETA
                             ZER DAKIZU
                             BERARI BURUZ?

                           Joseba Etxeberria da
                           Athleticeko kapitaina.




     ...... Elgoibarren jaio zen 1977an. 8 urterekin herriko San Bartolome
     ikastolan hasi zen jolasten. Gero, Elgoibarren eta Real Sociedadeko
     behe kategorietan jokatu zuen. 17 urterekin egin zuen lehen
     denboraldia Athleticen. Zinema eta saskibaloia gustuko ditu.
     100 gol baino gehiago sartu ditu Athleticekin.

     Iribarren atzetik Athleticen partida gehien jokatu duen jokalaria da.




42                                   43
Bosgarren galderan historia bat kontatu behar da.




                        BA AL DAKIZU
                        ZEIN DEN
                        ATHLETICEN
                        FUTBOL
                        ZELAIAREN
                        HISTORIA?




Aititek kondaira bitxia kontatu zidan behin San Mamesi buruz.

“1913ko abuztuaren 21ean inauguratu zen San Mames eta Pichichi mitikoak
dauka lehen gola sartu izanaren ohorea. Athletic futbol taldearen zelaiari
San Mames izena eman zitzaion, inguruetan, Amadeo de Saboyak 1872an
inauguratu zuen San Mames egoitza bertan zegoelako.

Egoitza hori 273. urtean zirko erromatarrean martirizatu zuten Mames de
Cesarea haur santuari eskainitako ermita zahar baten lurretan eraiki zen.
Haur hura, kondairak dioenez, lehoiaren erasotik aske geratu zen eta,
ondorioz, lehoiek ez zioten ezer egin”.


                                  44                                         45
Etenalditxo bat egin dut. Albora begiratu eta Mikel artega,     Gero San Anton eliza eta zubia, Gernikako arbola
urduri ikusi dut, batera eta bestera begiratuz. Gelako beste    eta otso bi gehitu zizkioten ezkutuari,
ikaskide batzuek di-da batean bete dute orria.                  gaur egungo itxura hartu arte.




                      ATHLETICEN
                      EZKUTUAK
                      ZER DAUKA
                      BARRUAN?




Galdera honen erantzuna aititeri entzuna nion. Athleticen
lehen ezkutuak bandera zuri-gorri bat zuen, taldearen izeneko
lehen letrekin eta larruzko baloi baten inguruan.




                           46                                                               47
Andereñori halako galderak egitea asko gustatzen zaio. Beti
              esaten digu emakumeok geure burua aurrera atera behar dugula.




                                 EGON OTE DA
                                 ATHLETICEN
                                 LEHENDAKARITZAN
                                 EMAKUMERIK?




     Ana Urkijo abokatua da. 12 urterekin Athleticeko bazkide egin zen. Lamikizek
     dimisioa eman zuenean presidente izendatu zuten. Hala, Clubaren 108 urteko
     historiako lehenengo emakume presidentea da. Aurretik ere apurtu zuen ordura
     arteko gizonen nagusitasuna, 1990. urtean zuzendaritzako kideko lehen emakumea
     izan zelako Jose Julian Lertxundi presidentea zen garaian. Urkijok txiki-txikitatik
     jaso du Athleticen filosofia etxean. Bere aita Beti Duñabeitiaren zuzendaritzako
     kide izan zen (1977-1982), eta hark oso umetatik igandero eraman zuen San Mamesera.


48                                           49
EMAKUMEZKOEN
TALDEAK
ZENBAT LIGA
IRABAZI DITU?
BAT, BI, HIRU
ALA LAU?




                Banekien bat baino gehiago zirela. Athletic
                Clubek laugarren Superliga irabaztea lortu
                zuen. Azken mementora arte pil-pilean egon
                zen Superliga.

                Lau Liga. Itzel!




     50                                           51
ZER DAUKA
                      BEREZITZAT
                      SAN MAMES
                      ZELAIAK ETA
                      ZEIN IZENEZ
                      EZAGUTZEN
                      DA?




     Ez dago zalantzarik. 1951-1952 denboraldian “Katedralean”
     San Mamesen arkua eraiki zuten. Zelaiaren eraikuntza
     ezaugarriena izateaz gain, berari esker zutaberik egin
     behar ez denez zelaiaren puntu gehienetatik ongi ikustea
     ahalbidetzen zuen.



52                             53
Heldu naiz hamargarren galderara. Andereñok “jokoz kanpora”
  harrapatu nahi gaitu. Galdera guztietatik zailena jarri digu,
  inork ez erantzuteko modukoa. Honela dio:




                    ZENBAT
                    LAGUNENTZAKO
                    TOKIA EDUKIKO
                    DU ATHLETICEN
                    FUTBOL ZELAI
                    BERRIAK?
                           42.000
                           57.000
                           70.000




Atera kontu. Eskerrak futbol zelai berriari buruz zerbait dakidan.
Athleticen futbol zelai berriak 57.000 lagunentzako tokia izango du.




                                 54                                    55
Amaitu dut. Ia ordu bete behar izan dut galdera guztiak betetzeko.
     Orria andereñori eman eta zera esan du:

     - Biharko jakingo duzue nork irabazi duen KOPA.

     Jolastokira atera gara. Mikel haserre zegoen, ez zituelako galdera
     bi bete. Nire gelako Amaiak eta Enarak galdera bat erantzun barik
     utzi dute. Nik, ostera, denak erantzun ditut.

     Biharamunean, andereño etorri da eskuan KOPA dakarrela.

     - Entzun ondo: askok hartu duzue parte txapelketan eta zorionak
       guztioi parte hartzeagatik. Batek erantzun ditu galdera guztiak
       zuzen. Eman diezazkiogun zorionak NEREARI, bera izan delako
       irabazlea!

     Andereñok KOPA eman dit. Oso pozik nago. Etxera joan naiz eskola
     bukatutakoan eta aititeri erakutsi diot garaikurra:

     - Egunen baten eskuratuko duzu horren moduko garaikurra futbolean
       ere.

     Egun ederra izan da. Amets egin dut San Mamesen jokatzen dudala.




56                                     57
EMAKUMEZKOEN TALDEA

Liga txapelketako azken partidan nago. Athleticeko emakumezkoen taldean
jokatzen dut. Lezama daukat jokalekua, eta jende asko dator gu ikustera.

Aurten Liga irabazteko gaude eta oso pozik nago. Jarraitzaileen poza
sekulakoa da. Bost minutu baino ez da falta neurketa bukatzeko…
eta berdinketa hutsarekin ez gara lehenak sailkatzen Ligan.




                                                                                                                             Azken partida hau San Mamesen
                                                                                                                   jokatzen ari gara Levante taldearen kontra.
                                                                                                     Husna gaude. Amaiak, gure aurrelariak, orkatila bihurtu du.

                                                                                                                               Entrenatzaileak esan dit orduan:

                                                                                            - Aurrera Nerea, beroketak egin, Amaiaren ordez aterako zara eta.

                                                                           Ni ez nago batere urduri. Futbol zelaira atera naiz. Entrenatzaileak agindu zorrotza
                                                                           eman dit aurrean jokatzeko. Gero eta zailagoa da jokaldietan baloia kontrolatzea.
                                                                           Atzelariek kanpora jaurti dute baloia.

                                                                           Baloia bularrez gelditu dut. Markatzaile bati jauzi egin ondoren, baloia eskuineko
                                                                           belaunaren gainean erortzen utzi eta, oinaren kanpoaldearekin jota, gol erabakigarria
                                                                           sartu dut.
                                     58                                                                           59
Nire taldekoek nire gainera salto egin dute zorionak emateko. Tribunan
     ikusleak elkarri besarkadak emanez ari dira, saltoka, dantzan, musuka.

     Minutuak ezin astiroago igarotzen dira. Falta bi dira oraindik…

     - Eutsi, eutsi –diosku entrenatzaileak.

     Azkenean, neurketaren txistua entzun dut. Txapeldunak gara.
     1-0. Athletic txapeldun!

     Jarraitzaileen poza sekulakoa da. Aparteko zoramena harmailetan.

     Hura poza bihotz barrenean daukadana! Bihotza taupaka daukat.

     Sentipen zoragarria da, inoiz ahaztuko ez dudana.

     AUPA ATHLETIC,
     ZU ZARA NAGUSIA!




60                                      61
Kaixo. Argazkian ikusten duzuna ni naiz. Antton dut izena (etxean,    Bide batez esango dut nire ametsa Athleticen jokatzea izan
Andoni), Usansolon bizi naiz eta eskuetan duzun liburua neuk          dela. Eta amets hori bete dudala liburu hau zuentzat idatzi
idatzi dut.                                                           dudanean.

Haurren eta gazteen mundua gustuko dudanez, ipuin eta kondaira        Oraingo honetan, Athleticeko futbolzale amorratua den Nerea
asko kontatu eta idatzi ditut zuentzat.                               neska baten istorioa aurkeztu nahi dizuet. Nereak amets polit
                                                                      eta handi bat dauka: Athleticen emakumezkoen taldean jokatzea,
Atsegin dut, zalantzarik gabe, aititeren ipuinak eta kontuak edonon   kolore zuri-gorriak maitatuz.
aditzea, batez ere Athletici buruzko pasadizoak badira.
                                                                      Ez al da gauza ederra eta polita Athletic maitatzea?
Horrexegatik idatzi dut ipuin hau, ATHLETIC GEURIA, aititek
Athletic maitatzen irakatsi zidalako, barru-barrutik gainera.         Ondo pasa Nerearekin eta Athleticekin.
Babeslea: Petronor
Idazlea: Antton Irusta Zamalloa
Ilustratzailea: Enrique Morente Luque
Maketazio eta diseinu lanak: Triángulo Publicidad
Inprimaketa: Zure
Gure esker onak Athletic Club taldeari argazkiak uzteagatik
© Petronor 2008
Athletic, Athletic, eup!
  Athletic, gorri ta zuria
 danontzat zara zu geuria
   Erritik sortu ziñalako
    maite zaitu erriak.

    Gaztedi gorri-zuria
      zelai orlegian
      Euskalerriaren
       erakusgarria.
  Zabaldu daigun guztiok
       Irrintzi alaia:
     Athletic, Athletic
     zu zara nagusia
      Altza Gaztiak

     Athletic, Athletic,
     gogoaren Indarra.
  Aritz zarraren enborrak
  loratu dau orbel barria.

       Aupa mutilak
   aurrera gure gaztiak
   Bilbo ta Bizkai guztia
   goratu bedi munduan
       Aupa mutilak
   gora beti Euskalerria
    Athletic gorri-zuria
           geuria.

Bilbo ta Bizkai guztiak gora!
Euskaldun zintzoak aurrera!

Más contenido relacionado

La actualidad más candente

Egape txo!2 (15 16)
Egape txo!2 (15 16)Egape txo!2 (15 16)
Egape txo!2 (15 16)beitza
 
Egape txo! 1 (15 16)
Egape txo!  1 (15 16)Egape txo!  1 (15 16)
Egape txo! 1 (15 16)beitza
 
Olinpiadetako diapositibak
Olinpiadetako diapositibakOlinpiadetako diapositibak
Olinpiadetako diapositibakodiseab2
 
Olinpiadetako diapositibak
Olinpiadetako diapositibakOlinpiadetako diapositibak
Olinpiadetako diapositibakodiseab2
 
Zotz egiteko formulak: Haur Hezkuntza
Zotz egiteko formulak: Haur HezkuntzaZotz egiteko formulak: Haur Hezkuntza
Zotz egiteko formulak: Haur HezkuntzaAsier Romero Andonegi
 
Euskal pilota jon
Euskal pilota jonEuskal pilota jon
Euskal pilota jonjonicraft1
 
Euskal pilota jon
Euskal pilota jonEuskal pilota jon
Euskal pilota jonjonicraft
 

La actualidad más candente (8)

Egape txo!2 (15 16)
Egape txo!2 (15 16)Egape txo!2 (15 16)
Egape txo!2 (15 16)
 
Egape txo! 1 (15 16)
Egape txo!  1 (15 16)Egape txo!  1 (15 16)
Egape txo! 1 (15 16)
 
Olinpiadetako diapositibak
Olinpiadetako diapositibakOlinpiadetako diapositibak
Olinpiadetako diapositibak
 
Olinpiadetako diapositibak
Olinpiadetako diapositibakOlinpiadetako diapositibak
Olinpiadetako diapositibak
 
Zotz egiteko formulak: Haur Hezkuntza
Zotz egiteko formulak: Haur HezkuntzaZotz egiteko formulak: Haur Hezkuntza
Zotz egiteko formulak: Haur Hezkuntza
 
Euskal pilota jon
Euskal pilota jonEuskal pilota jon
Euskal pilota jon
 
Egape txo!5
Egape txo!5Egape txo!5
Egape txo!5
 
Euskal pilota jon
Euskal pilota jonEuskal pilota jon
Euskal pilota jon
 

Más de Petronor

Petronor Iraunkortasun Plana 2023
Petronor Iraunkortasun Plana 2023Petronor Iraunkortasun Plana 2023
Petronor Iraunkortasun Plana 2023Petronor
 
Petronor Plan de Sostenibilidad 2023
Petronor Plan de Sostenibilidad 2023Petronor Plan de Sostenibilidad 2023
Petronor Plan de Sostenibilidad 2023Petronor
 
Calendario 2019 de Petronor
Calendario 2019 de PetronorCalendario 2019 de Petronor
Calendario 2019 de PetronorPetronor
 
Facsimil del libro 1886-1986 Cámara de Comercio Industria y Navegacion de Bilbao
Facsimil del libro 1886-1986 Cámara de Comercio Industria y Navegacion de BilbaoFacsimil del libro 1886-1986 Cámara de Comercio Industria y Navegacion de Bilbao
Facsimil del libro 1886-1986 Cámara de Comercio Industria y Navegacion de BilbaoPetronor
 
Ponencia de Elías Unzueta en Oil & Gas Conference.pptx
Ponencia de Elías Unzueta en Oil & Gas Conference.pptxPonencia de Elías Unzueta en Oil & Gas Conference.pptx
Ponencia de Elías Unzueta en Oil & Gas Conference.pptxPetronor
 
Estrategia Digitalización Petronor. Refinería 4.0
Estrategia Digitalización Petronor. Refinería 4.0Estrategia Digitalización Petronor. Refinería 4.0
Estrategia Digitalización Petronor. Refinería 4.0Petronor
 
Presentación de José Ignacio Zudaire en la conferencia de Competitividad 2015
Presentación de José Ignacio Zudaire en la conferencia de Competitividad 2015Presentación de José Ignacio Zudaire en la conferencia de Competitividad 2015
Presentación de José Ignacio Zudaire en la conferencia de Competitividad 2015Petronor
 
Presentación realidades y oportunidades en Repsol
Presentación realidades y oportunidades en RepsolPresentación realidades y oportunidades en Repsol
Presentación realidades y oportunidades en RepsolPetronor
 
Folleto informativo Parada Petronor 2015
Folleto informativo Parada Petronor 2015Folleto informativo Parada Petronor 2015
Folleto informativo Parada Petronor 2015Petronor
 
Calendario Petronor 2015
Calendario Petronor 2015Calendario Petronor 2015
Calendario Petronor 2015Petronor
 
Memoria anual 2013
Memoria anual 2013Memoria anual 2013
Memoria anual 2013Petronor
 
Becas de Formación Profesional Petronor - Fundación Repsol
Becas de Formación Profesional Petronor - Fundación RepsolBecas de Formación Profesional Petronor - Fundación Repsol
Becas de Formación Profesional Petronor - Fundación RepsolPetronor
 
Petronor GazteluBerri Abril 2014.
Petronor GazteluBerri Abril 2014. Petronor GazteluBerri Abril 2014.
Petronor GazteluBerri Abril 2014. Petronor
 
Jornada sobre eficiencia energética. Bilbao, 29 de abril 2014
Jornada sobre eficiencia energética. Bilbao, 29 de abril 2014Jornada sobre eficiencia energética. Bilbao, 29 de abril 2014
Jornada sobre eficiencia energética. Bilbao, 29 de abril 2014Petronor
 
Presentación: “¿Cómo pueden ayudar las redes sociales al periodista en su día...
Presentación: “¿Cómo pueden ayudar las redes sociales al periodista en su día...Presentación: “¿Cómo pueden ayudar las redes sociales al periodista en su día...
Presentación: “¿Cómo pueden ayudar las redes sociales al periodista en su día...Petronor
 
Calendario 2014
Calendario 2014Calendario 2014
Calendario 2014Petronor
 
GazteluBerri Diciembre 2013
GazteluBerri Diciembre 2013GazteluBerri Diciembre 2013
GazteluBerri Diciembre 2013Petronor
 
Petronor. 50 años de Medio Ambiente Industrial
Petronor. 50 años de Medio Ambiente IndustrialPetronor. 50 años de Medio Ambiente Industrial
Petronor. 50 años de Medio Ambiente IndustrialPetronor
 
Innovación en una refinería. Petronor
Innovación en una refinería. PetronorInnovación en una refinería. Petronor
Innovación en una refinería. PetronorPetronor
 
Petronor control avanzado
Petronor control avanzadoPetronor control avanzado
Petronor control avanzadoPetronor
 

Más de Petronor (20)

Petronor Iraunkortasun Plana 2023
Petronor Iraunkortasun Plana 2023Petronor Iraunkortasun Plana 2023
Petronor Iraunkortasun Plana 2023
 
Petronor Plan de Sostenibilidad 2023
Petronor Plan de Sostenibilidad 2023Petronor Plan de Sostenibilidad 2023
Petronor Plan de Sostenibilidad 2023
 
Calendario 2019 de Petronor
Calendario 2019 de PetronorCalendario 2019 de Petronor
Calendario 2019 de Petronor
 
Facsimil del libro 1886-1986 Cámara de Comercio Industria y Navegacion de Bilbao
Facsimil del libro 1886-1986 Cámara de Comercio Industria y Navegacion de BilbaoFacsimil del libro 1886-1986 Cámara de Comercio Industria y Navegacion de Bilbao
Facsimil del libro 1886-1986 Cámara de Comercio Industria y Navegacion de Bilbao
 
Ponencia de Elías Unzueta en Oil & Gas Conference.pptx
Ponencia de Elías Unzueta en Oil & Gas Conference.pptxPonencia de Elías Unzueta en Oil & Gas Conference.pptx
Ponencia de Elías Unzueta en Oil & Gas Conference.pptx
 
Estrategia Digitalización Petronor. Refinería 4.0
Estrategia Digitalización Petronor. Refinería 4.0Estrategia Digitalización Petronor. Refinería 4.0
Estrategia Digitalización Petronor. Refinería 4.0
 
Presentación de José Ignacio Zudaire en la conferencia de Competitividad 2015
Presentación de José Ignacio Zudaire en la conferencia de Competitividad 2015Presentación de José Ignacio Zudaire en la conferencia de Competitividad 2015
Presentación de José Ignacio Zudaire en la conferencia de Competitividad 2015
 
Presentación realidades y oportunidades en Repsol
Presentación realidades y oportunidades en RepsolPresentación realidades y oportunidades en Repsol
Presentación realidades y oportunidades en Repsol
 
Folleto informativo Parada Petronor 2015
Folleto informativo Parada Petronor 2015Folleto informativo Parada Petronor 2015
Folleto informativo Parada Petronor 2015
 
Calendario Petronor 2015
Calendario Petronor 2015Calendario Petronor 2015
Calendario Petronor 2015
 
Memoria anual 2013
Memoria anual 2013Memoria anual 2013
Memoria anual 2013
 
Becas de Formación Profesional Petronor - Fundación Repsol
Becas de Formación Profesional Petronor - Fundación RepsolBecas de Formación Profesional Petronor - Fundación Repsol
Becas de Formación Profesional Petronor - Fundación Repsol
 
Petronor GazteluBerri Abril 2014.
Petronor GazteluBerri Abril 2014. Petronor GazteluBerri Abril 2014.
Petronor GazteluBerri Abril 2014.
 
Jornada sobre eficiencia energética. Bilbao, 29 de abril 2014
Jornada sobre eficiencia energética. Bilbao, 29 de abril 2014Jornada sobre eficiencia energética. Bilbao, 29 de abril 2014
Jornada sobre eficiencia energética. Bilbao, 29 de abril 2014
 
Presentación: “¿Cómo pueden ayudar las redes sociales al periodista en su día...
Presentación: “¿Cómo pueden ayudar las redes sociales al periodista en su día...Presentación: “¿Cómo pueden ayudar las redes sociales al periodista en su día...
Presentación: “¿Cómo pueden ayudar las redes sociales al periodista en su día...
 
Calendario 2014
Calendario 2014Calendario 2014
Calendario 2014
 
GazteluBerri Diciembre 2013
GazteluBerri Diciembre 2013GazteluBerri Diciembre 2013
GazteluBerri Diciembre 2013
 
Petronor. 50 años de Medio Ambiente Industrial
Petronor. 50 años de Medio Ambiente IndustrialPetronor. 50 años de Medio Ambiente Industrial
Petronor. 50 años de Medio Ambiente Industrial
 
Innovación en una refinería. Petronor
Innovación en una refinería. PetronorInnovación en una refinería. Petronor
Innovación en una refinería. Petronor
 
Petronor control avanzado
Petronor control avanzadoPetronor control avanzado
Petronor control avanzado
 

Petronor. Cuento Athletic Geuria. Euskera

  • 1.
  • 2.
  • 4. Ni Nerea naiz, Athletic taldearen zale amorratua. Zure urteak izango ditut, eta neska oso arrunta naiz. Tira! Neska arrunta naiz… baina ez guztiz. Kontua da futbola oso gustuko dudala, eta gainera Athleticekoa naizela. Muskiztarra naiz. Muskiz Bizkaiko udalerria da. Bizkaiko kostaldeko mendebaldeko muturrean dago. Iparraldean Bizkaiko Golkoa; hegoaldean Galdames; ekialdean Abanto eta Zierbena eta mendebaldean Kantabriako Urdialaitz ditu mugakideak. Muskizeko historian gizon handi bat daukagu; Lope Gartzia Salazar, 1399. urtean jaiotakoa. Banderizoen guda garaian hartu zuen parte eta haren omenez jauregi eder bat daukagu herrian, Salazartarren dorretxea. 2 3
  • 5. Neuk ere herriko futbol taldean jokatzen dut, mutilekin batera. Azken partidan, entrenatzaileak aurrelari jarri gintuen biak, eta Peiok gol bi Nire gelan mutilei biziki gustatzen zaie futbola, sartu zituen. Nik partidako hirugarrena sartu nuen, azken minutuan, buruz. baina ni neu naiz gelako neska bakarra futboleko Ligan. Peiok bi gainditu zituen, niri baloia bikain luzatu zidan airez eta nik atezainaren eskumako aldera jaurti nuen. Taldeko lagunek zoriondu egin ninduten Gure futbol taldeko kamiseta urdina eta zuria da, eta prakak urdin eta Peiorengana nindoala, berak marrubi-musua eskaini zidan, irribarretsu. kolorekoak. Entrenamenduetan, lehenengo, gorputz beroketak egiten ditugu. Peio nire ondoan jartzen da. Primeran jokatzen du eta Zenbat gustatuko litzaidake San Mameseko futbol zelaian jokatzea, “Athletic!, oso eskuzabala da. Athletic!, zu zara nagusia” entzutea! Itzela izan behar da, gero, jokalarientzat. Ikaragarria! 4 5
  • 6. Aitak futbola du gustuko. Bere sasoian, futbolean jokatzen zuenean, bazegoen Athleticen goi mailako futbolari bat atezaina zena. Apartekoa zen, haren izena Iribar, TXOPO ezizenez ezaguna, munduko atezainik bikainena garai hartan. Aitak dio baduela gordeta Iribarrek antzina oparitu zion posterra, sinadura eta guzti. Posterrak honela dio: “Andoniri, Muskizeko jokalariari, besarkada bero batekin”. 6 7
  • 7. Aitite, aita, nire neba Joseba eta laurok oso gustuko dugu hamabostean behin Muskiztik San Mames futbol zelaira joatea. Etxean zuri-gorridun elastiko berria jantzi, ogitartekoak prestatu, Muskiztik trena hartu eta San Mamesera goaz, pozez kantari. Hura da poza bihotz barrenean dudana! San Mamesen, gure eserlekuetan eseri eta laster honako abesti hau entzuten dugu: “Athleeeeeeeeeetic, Athleeeeeeeeeetic, Athleeeeeeeeeetic, A la bi, A la ba, A la bim bom bam, Athletic, Athletic, geuria”. Athletic geurea. Kanta hori entzutean zoratu egiten naiz, nire neba Joseba eta biok saltoka eta oihuka jartzen gara. Halako zirrara handia sentitzen dut, oilo-ipurdiak ileak lazteraino! Futbola gustuko dugunontzat oso bereziak dira San Mameseko futbol-partidak. Eta Athleticek zoratu egiten nau. Handitzean Athleticeko neskatoen taldean jokatu nahiko nuke, jakina! 8 9
  • 8. Gure etxean denok dugu futbola gustuko. Eta aititek ere bai. Beti dabilkit Muskiztik atera gara, pozez kantari. Trena hartu dugu eta gora eta behera Athleticen kontuekin, Zarra gora, Panizo behera, Iriondo txiri-txiri heldu gara. Trenak San Mames futbol zelaiaren gora, Gainza behera. “Haiek ziren futbolari bikainak, haiek!” –dio sarritan. ondoan utzi gaitu. - Aitite, ez dakit nortzuk diren - Heldu gara. San Mames futbol zelaia ikustera goaz aipatzen dituzun jokalari horiek! –esaten –esan du aititek-. Gaur Athleticen aurkezpena da. diot Athleticen kamiseta janzten dudan bitartean. - Hara! Egia da. Ahaztuta neukan gaur aurkezpena dagoela - Nerea, nahi al duzu Bilbora etorri gauzatxo bat ikustera? San Mamesen. Athleticeko jokalariak ikusiko ditugu? -galdetu dit aititek. - Jakina! - Jakina! Zer erakutsi behar didazu, bada? –erantzun diot. - Bertan egon arte, sorpresatxoa da. 10 11
  • 9. Laster Athleticen ereserkia entzun da lau haizeetara: - Nerea, ikustera goazen futbol zelaia Athletic, Athletic, eup! 1913. urtean inauguratu zen. Katedrala Europako futbol zelairik Athletic gorri ta zuria zaharrenetariko eta tradizio handienetariko bat da –esan dit aititek. danontzat zara zu geuria. Herritik sortu zinalako Jende-pila dago futbol zelaian sartzeko. Ilaran jarri gara eta sartzean sarreratxo bat maite zaitu herriak. eman digute. Zozketa baten parte hartzeko da, eta jokalarien kamisetak zozketatuko dituzte. (………………………) Sarrera nagusia hartu dugu eta beste haur batzuekin batera eskailerak arineketan jaitsi eta ordezko jokalarien eserleku ondoan eseri naiz. Ezin aurrerago. Jendea txaloka hasi da. Halako baten, jokalari guztien izenak esan dituzte bozgorailuetatik. Gorka Iraizoz, Fran Yeste, Pixka batean itxaron dugu. Aititek irribarre gozoa eskaini dit. Ni artega nago. Joseba Etxeberria, Markel Susaeta, Aitor Ocio… 12 13
  • 10. Aitite pozik ikusten dut. Jokalarien kamisetarekin egin - 507 zenbakia daukana atera dut amets. Joseba Etxeberriak berba batzuk aipatu ditu: dadila futbol zelaira 20 zenbakia daraman kamiseta hartzera –dio - Athleticen zaleak, aurrera! Iribarrek. Gero presidenteak hartu du parte. Kepa Junkeraren - Hara! Aiba! Zer diozu? abestiak entzuten dira nonahi. Jokalariek bira batzuk eman dituzte futbol zelaitik barrena, eta zaleak agurtzen hasi dira. Ikuskizuna amaitzeko dago. Orduan Iribarrek zozketari hasiera eman dio: 222 zenbakia, 476 zenbakia, 507 zenbakia, 507... Aititek sarreran eman dioten zenbakia hartu eta begiratu du: - Nerea, Nerea, 507 zenbakia daukagu, begira! –aititek. Arineketan atera naiz. Hankak dardarka dauzkat. Saritutako zenbakia aurkeztu dut eta Aitor Ociok berak jantzi dit kamiseta. Zoramena! Nire bizitzako egunik politena izan da gaurkoa. 14 15
  • 11. ATHLETICEN GARAIKURRAK - Nerea, Nerea –deitu dit aititek irribarrez- Esan amatxori gaur bisitari goazela Bilbora. - Nora bada, zein lekutara? - Bidean esango dizut –aitite pozez kantari. Bilbora heldu gara, betiko moduan, trenez. - Gaur Athleticen museoa ikustera goaz. Han Athleticek irabazitako garaikurrak eta argazkiak ikusiko ditugu. Areto handi batean sartu gara; hamaikatxo garaikur ikusten ditut. 16 17
  • 12. Argazki-pila eskegita daude. Ez dakit nortzuk diren argazkietakoak. Aitite betiko erretolikarekin hasi zait berbetan: - Argazki honetan agertzen dena Zarra da, jokalari bikaina. Eta beste hau Gainza. Geldi! Hau Pitxitxi da! - Nor esan duzu dela jokalari hori? Aitite jakitun dago Pichichiren bizitzaz. - Rafael Moreno Aranzadi, Pichichi izenez ezaguna, Bilboko Athletic Clubeko jokalaria izan zen. Bilbotarra jaiotzez, 1912. urtean egin zuen Athletic taldearekin debuta. Guztira, zortzi denboraldi egin zituen taldean, 1912tik 1920. urtera bitarte. Lau Kopa irabazi zituen, eta An- bereseko Joko Olinpiakoetan zilarrezko domina lortu zuen. Espainiar selekzioarekin bost aldiz jokatu zuen. San Mames futbol zelaiko harmaila nagusian, bere omenezko irudi bat dago. San Mamesen aurreneko aldiz jokatzen duten taldeek irudiaren aurrean lore sorta bat uzteko ohitura dute. - Orain bai. Marca kirol egunkariak jokalariaren ezizena daraman sari bat ematen dio urtero, denboraldian gol gehien sartu dituen futbolariari –esan diot jakinguraz. - Horixe, bada. 18 19
  • 13. Aitite pozarren dago antzinako jokalarien argazkiak ikustean. - Aitite! Nor da jokalari hau? –galdetu diot jakinguraz. - Hara, etorri hona, Nerea. Hau Clemente da, eta beste hori Iribar da. - Aurrez aurrez daukazu Athleticeko beste jokalari historiko bat. Julen Guerrero, luzaroan zortzi zenbakia eraman duena. Hainbat izen esan dituen arren, bat ere ez zait ezaguna egiten. Ondoan zenbaki batzuk ikusi eta irakurri ditut: 1898-2008. Ene! Matematikako Halako batean, jokalari baten argazkia ikusi dut. Ezaguna egiten zait, haren eragiketa egin eta di-da batean konturatu naiz gure Athleticek 110 urte bete aurpegia telebistan inoiz edo behin ikusita daukadalako, baina haren izena dituela. Hau marka! 110 urte futbolean jokatzen eta 1. mailatik inoiz jaitsi ez dakit zein den. gabe, bertako jokalariekin bakarrik. Hau marka! 20 21
  • 14. GARAIPEN HISTORIKOA Argote ziztu bizian atera da eta tarte handi samarra du inguruan, Ondoko gelara sartu gara jarraian. Athleticek historian izan dituen hegalean gora doa, baloia oinari itsatsita balu bezala. Erdian Endika urtez urteko futbol taldeak daude eskegita. Aititek memoria handia ikusten du. Argotek eskuinarekin baloia luzatzen dio Endikari. Honek dauka futbol kontuetan. Oso ondo gogoratzen da noiz irabazi genuen baloia jaso eta penalti eremurako bidea hartu du. Orduan Barcelonako azken kopa 1984an. atezaina atera zaio bila eta Endikak izugarrizko ostikoa eman dio baloiari. Baloia zelai arrasean atera da, Halako baten kontu kontari hasi zait: ate barrura sartuz. Gola!” “Athletic Barcelonaren aurka Kopa jokatzen ari da. Zubizarretak Honela kontatzen du aititek final hura. ateko sakea egin du, aurrera, ezkerraldera. Urtubi, gure herriko jokalaria, ezker hegalean jarrita dago. Baloia kontrolatu du eta - Astinaldi ederra eman genien urte hartan nori pasatu begira hasi da. Maradonak oinetatik kendu nahi dio Barcelonakoei. Eta hori Maradonarekin baloia. Urtubik begiratutxo bat egin eta Argoteri jaurti dio. jokatu zutela! –dio aititek harro-harro. 22 23
  • 15. Aititek eta aitak etxean daukate partida hura grabatuta. Noiz edo noiz pizten dute telebista, sartzen dute bideoa eta telebistari begira daude. Aitite pozik zoratzen jartzen da irudiak berriro ikusten dituenean: - Urte hartan irabazi genuen Liga eta Kopa, Clemente entrenatzaile zelarik. Athleticek titulua eskuratzeaz bat, milaka eta milaka lagun inguru atera ginen kalera, garaipena ospatzera. Athleticeko jokalariek itsasadarra zeharkatu zuten goitik behera, Athletic izeneko gabarra batean, eta Bizkaia osoaren gorazarrea jaso zuten, kantuka, oihuka, negarretan, irribarreka, itsasadarraren bi ertzetan pilaturik zegoen jende andana, heroi zuri-gorriei etengabe txalo egiten eta biba eta goraka ari zela. Ni txundituta gelditu naiz aititeren berbak entzutean. - Zer da delako gabarra hori? –galdetu diot. - Ez duzu hori ikasi eskolan ala? Entzun. Ibai-ontzi bat da, normalean merkantziak garraiatzeko erabiltzen dena. Athleticek bi Ligak irabazi zituenean, 1983. eta 1984. urteetan, jokalariak gabarran etorri ziren Bilboko udaletxeraino. Hantxe geunden, milaka eztarri oihuka ibaiaren bi ertzetan ongi-etorria eman nahian. 24 25
  • 16. Gabarrarekin txundituta gelditu naiz. Argazkiak ikusten eman dugu luzaro, eta halako batean, hara non ikusten dudan etxean daukadan posterra, BBK-k emandakoa. Orain bai. Aititeri diotsot: - Begira, hauek dira nik ezagutzen ditudan jokalariak: Fran Yeste, Joseba Etxeberria, Gorka Iraizoz… Aitite, badakizu zer? - Zer da, bada? - Duela hilabete bat, aitak Lezamara eraman gintuen Joseba eta biok Athleticeko jokalarien entrenamendua ikustera. Joseba Lezamara joaten zen lehenengo aldia zenez, boligrafoa, kamiseta, atezainen eskularruak eta argazki kamera eraman zituen. 26 27
  • 17. Argazki bat egin nahi zuen Gorka Iraizoz atezainarekin eta eskularruak sinatzeko eskatu zion. Hura bai ezustea Gorka atezainak esan zionean: - Gorde eskularru horiek. Hemendik aurrera neureak jantziko dituzu! Eta bereak eman zizkion, sinadura eta guzti. Joseba nega- rretan hasi zen, pozez negarretan eta Gorkak musu handi bat eman zion. - Etorri, argazki bat egingo dugu –esan zion gero. Egun, Gorkaren eskularruak eskolara eramaten dituenean, lagunak zur eta lur gelditzen zaizkio Josebari. Denek nahi dute Gorkaren eskularruak janztea eta Josebak atsegin handiz uzten die lagunei janzten. Ez al da gauza ederra sentitzen dituzun kolore gorria eta zuria biziki maitatzea? 28 29
  • 18. ATHLETICEN INGURUAN TXAPELKETA Gure ikastetxean Amaia da gorputz hezkuntzako irakaslea hainbat Txapelketa hurrengo gorputz hezkuntzako klasean egingo da, datorren ostegunean. mailatan. Gaur, andereño Amaiak ezagutzera eman digu txapelketa bat egingo dugula. “Txapelketa kulturala” deitu dio. Zeri buruz? - Hainbat galdera desberdin izango dituzue Athletici buruz, Athletici buruz. Saridunak kopa bat eroango du etxera. besteak beste historia, jatorria, harrobia eta jokalariei buruz –esan du andereño Amaiak. Gelako mutilek berehala eman dute izena. Eneko irribarretsu dago - Mikel da, dudarik gabe, denetan gehien dakiena! kopa eskuratuko duela uste duelako. -aitortu du gelako Idoiak, eta Idoiak inork baino hobeto daki zertaz ari den, Gelako super-jakintsua den Mikelek Mikelez maiteminduta dagoelako. ere izena eman du. Neskatoen artean Amaiak, Enarak eta nik neuk eman dugu izena. 30 31
  • 19. Eskolako klaseak amaitutakoan, herriko liburutegira jo dut eta bertako arduradunari Athletici buruzko informazioa eta argibidea eskatu dizkiot. Liburuzainak liburu aparta ekarri dit eskura, haren izenburua “Athletic Club, Mito baten kronika” da. Astebete daukat irakurtzeko eta liburutegira itzultzeko. Liburu bitxia da, ederra. Athleticen historia bilduma agertzen da. Hastapenak, txapelketak, garaikurrak, emaitzak… Andereño Amaiak lehia bizia izango dugula aipatu du, izan ere, inoiz baino ikasle gehiagok eman dute izena. 32 33
  • 20. Txapelketa eguna heldu da. Asko garenez, parte hartzaileak areto nagusian elkartu gara. - Entzun ondo, arretaz –esan du andereñok-. Hainbat gelatatik izena eman duzue eta hamar galdera prestatu ditut zuek orri batean erantzuteko. Galdera batzuk errazak dira eta guztiok ezagutzen dituzue, baina beste batzuk oso zehatzak dira, ondo erantzun beharrekoak. Andereñok galdera-orria banatu du. Atzean eserita nagoenez, azkenengotakoa izan naiz orria jasotzen. 34 35
  • 21. Poliki-poliki irakurri ditut hamar galderak. Ez nago batere urduri. Galderak hauek dira: NORTZUEK OSATZEN ZUTEN ANTZINA ATHLETICEN AURREALDE HISTORIKOA? Iriondo eta Venancio izenak Zarra orrian idatzita datoz. Ni, orduan, aititek aipatzen zituen hiru izen Panizo arrarorekin oroitu naiz. Aititeri entzuna nion bazela aurrelari bikain bat Athleticen Zarra izena zeukana. Eta Zarrarekin batera beste bi jokalari apartak ere bai: Panizo eta Gainza. Hiru izen horiek idatzi ditut, ZARRA, PANIZO eta GAINZA. 36 37
  • 22. ZEIN DENBORALDITAN IRABAZI ZUEN AZKENEZ ATHLETICEK LIGA? Ni jaio gabe nengoen oraindik, baina gabarrarekin gogoratu naiz, izan ere, Liga irabazitakoan Athleticeko jokalariak gabarran etorri ziren udaletxera. Azken Liga 1983-1984. denboraldian irabazi zen, Javier Clemente entrenatzailea zelarik. 38 39
  • 23. ZEIN DA ATHLETICEN EGOITZA? Erraza, oso erraza, pentsatu dut. 1988az geroztik, Ibaigane jauregia da Athleticen egoitza; izan ere, urte horretan Clubak erosi zion eraikuntza administrazioari. Gregorio Ibarretxe arkitektoaren lana da, eta 1900ean eraiki zen, Ramon de la Sota, orduko ontzijabe eta enpresaburu garrantzitsuaren aginduz. Jauregia mende hasierako zahar kutsuko etxeen adibide bitxia da. Erdisotoan, Cluben prentsa aretoa dago. Eta gainerako hiru solairuetan, bulegoak eta Club baten egoitzari dagozkion gelak daude. 40 41
  • 24. NOR DA GAUR EGUN ATHLETICEKO KAPITAINA ETA ZER DAKIZU BERARI BURUZ? Joseba Etxeberria da Athleticeko kapitaina. ...... Elgoibarren jaio zen 1977an. 8 urterekin herriko San Bartolome ikastolan hasi zen jolasten. Gero, Elgoibarren eta Real Sociedadeko behe kategorietan jokatu zuen. 17 urterekin egin zuen lehen denboraldia Athleticen. Zinema eta saskibaloia gustuko ditu. 100 gol baino gehiago sartu ditu Athleticekin. Iribarren atzetik Athleticen partida gehien jokatu duen jokalaria da. 42 43
  • 25. Bosgarren galderan historia bat kontatu behar da. BA AL DAKIZU ZEIN DEN ATHLETICEN FUTBOL ZELAIAREN HISTORIA? Aititek kondaira bitxia kontatu zidan behin San Mamesi buruz. “1913ko abuztuaren 21ean inauguratu zen San Mames eta Pichichi mitikoak dauka lehen gola sartu izanaren ohorea. Athletic futbol taldearen zelaiari San Mames izena eman zitzaion, inguruetan, Amadeo de Saboyak 1872an inauguratu zuen San Mames egoitza bertan zegoelako. Egoitza hori 273. urtean zirko erromatarrean martirizatu zuten Mames de Cesarea haur santuari eskainitako ermita zahar baten lurretan eraiki zen. Haur hura, kondairak dioenez, lehoiaren erasotik aske geratu zen eta, ondorioz, lehoiek ez zioten ezer egin”. 44 45
  • 26. Etenalditxo bat egin dut. Albora begiratu eta Mikel artega, Gero San Anton eliza eta zubia, Gernikako arbola urduri ikusi dut, batera eta bestera begiratuz. Gelako beste eta otso bi gehitu zizkioten ezkutuari, ikaskide batzuek di-da batean bete dute orria. gaur egungo itxura hartu arte. ATHLETICEN EZKUTUAK ZER DAUKA BARRUAN? Galdera honen erantzuna aititeri entzuna nion. Athleticen lehen ezkutuak bandera zuri-gorri bat zuen, taldearen izeneko lehen letrekin eta larruzko baloi baten inguruan. 46 47
  • 27. Andereñori halako galderak egitea asko gustatzen zaio. Beti esaten digu emakumeok geure burua aurrera atera behar dugula. EGON OTE DA ATHLETICEN LEHENDAKARITZAN EMAKUMERIK? Ana Urkijo abokatua da. 12 urterekin Athleticeko bazkide egin zen. Lamikizek dimisioa eman zuenean presidente izendatu zuten. Hala, Clubaren 108 urteko historiako lehenengo emakume presidentea da. Aurretik ere apurtu zuen ordura arteko gizonen nagusitasuna, 1990. urtean zuzendaritzako kideko lehen emakumea izan zelako Jose Julian Lertxundi presidentea zen garaian. Urkijok txiki-txikitatik jaso du Athleticen filosofia etxean. Bere aita Beti Duñabeitiaren zuzendaritzako kide izan zen (1977-1982), eta hark oso umetatik igandero eraman zuen San Mamesera. 48 49
  • 28. EMAKUMEZKOEN TALDEAK ZENBAT LIGA IRABAZI DITU? BAT, BI, HIRU ALA LAU? Banekien bat baino gehiago zirela. Athletic Clubek laugarren Superliga irabaztea lortu zuen. Azken mementora arte pil-pilean egon zen Superliga. Lau Liga. Itzel! 50 51
  • 29. ZER DAUKA BEREZITZAT SAN MAMES ZELAIAK ETA ZEIN IZENEZ EZAGUTZEN DA? Ez dago zalantzarik. 1951-1952 denboraldian “Katedralean” San Mamesen arkua eraiki zuten. Zelaiaren eraikuntza ezaugarriena izateaz gain, berari esker zutaberik egin behar ez denez zelaiaren puntu gehienetatik ongi ikustea ahalbidetzen zuen. 52 53
  • 30. Heldu naiz hamargarren galderara. Andereñok “jokoz kanpora” harrapatu nahi gaitu. Galdera guztietatik zailena jarri digu, inork ez erantzuteko modukoa. Honela dio: ZENBAT LAGUNENTZAKO TOKIA EDUKIKO DU ATHLETICEN FUTBOL ZELAI BERRIAK? 42.000 57.000 70.000 Atera kontu. Eskerrak futbol zelai berriari buruz zerbait dakidan. Athleticen futbol zelai berriak 57.000 lagunentzako tokia izango du. 54 55
  • 31. Amaitu dut. Ia ordu bete behar izan dut galdera guztiak betetzeko. Orria andereñori eman eta zera esan du: - Biharko jakingo duzue nork irabazi duen KOPA. Jolastokira atera gara. Mikel haserre zegoen, ez zituelako galdera bi bete. Nire gelako Amaiak eta Enarak galdera bat erantzun barik utzi dute. Nik, ostera, denak erantzun ditut. Biharamunean, andereño etorri da eskuan KOPA dakarrela. - Entzun ondo: askok hartu duzue parte txapelketan eta zorionak guztioi parte hartzeagatik. Batek erantzun ditu galdera guztiak zuzen. Eman diezazkiogun zorionak NEREARI, bera izan delako irabazlea! Andereñok KOPA eman dit. Oso pozik nago. Etxera joan naiz eskola bukatutakoan eta aititeri erakutsi diot garaikurra: - Egunen baten eskuratuko duzu horren moduko garaikurra futbolean ere. Egun ederra izan da. Amets egin dut San Mamesen jokatzen dudala. 56 57
  • 32. EMAKUMEZKOEN TALDEA Liga txapelketako azken partidan nago. Athleticeko emakumezkoen taldean jokatzen dut. Lezama daukat jokalekua, eta jende asko dator gu ikustera. Aurten Liga irabazteko gaude eta oso pozik nago. Jarraitzaileen poza sekulakoa da. Bost minutu baino ez da falta neurketa bukatzeko… eta berdinketa hutsarekin ez gara lehenak sailkatzen Ligan. Azken partida hau San Mamesen jokatzen ari gara Levante taldearen kontra. Husna gaude. Amaiak, gure aurrelariak, orkatila bihurtu du. Entrenatzaileak esan dit orduan: - Aurrera Nerea, beroketak egin, Amaiaren ordez aterako zara eta. Ni ez nago batere urduri. Futbol zelaira atera naiz. Entrenatzaileak agindu zorrotza eman dit aurrean jokatzeko. Gero eta zailagoa da jokaldietan baloia kontrolatzea. Atzelariek kanpora jaurti dute baloia. Baloia bularrez gelditu dut. Markatzaile bati jauzi egin ondoren, baloia eskuineko belaunaren gainean erortzen utzi eta, oinaren kanpoaldearekin jota, gol erabakigarria sartu dut. 58 59
  • 33. Nire taldekoek nire gainera salto egin dute zorionak emateko. Tribunan ikusleak elkarri besarkadak emanez ari dira, saltoka, dantzan, musuka. Minutuak ezin astiroago igarotzen dira. Falta bi dira oraindik… - Eutsi, eutsi –diosku entrenatzaileak. Azkenean, neurketaren txistua entzun dut. Txapeldunak gara. 1-0. Athletic txapeldun! Jarraitzaileen poza sekulakoa da. Aparteko zoramena harmailetan. Hura poza bihotz barrenean daukadana! Bihotza taupaka daukat. Sentipen zoragarria da, inoiz ahaztuko ez dudana. AUPA ATHLETIC, ZU ZARA NAGUSIA! 60 61
  • 34. Kaixo. Argazkian ikusten duzuna ni naiz. Antton dut izena (etxean, Bide batez esango dut nire ametsa Athleticen jokatzea izan Andoni), Usansolon bizi naiz eta eskuetan duzun liburua neuk dela. Eta amets hori bete dudala liburu hau zuentzat idatzi idatzi dut. dudanean. Haurren eta gazteen mundua gustuko dudanez, ipuin eta kondaira Oraingo honetan, Athleticeko futbolzale amorratua den Nerea asko kontatu eta idatzi ditut zuentzat. neska baten istorioa aurkeztu nahi dizuet. Nereak amets polit eta handi bat dauka: Athleticen emakumezkoen taldean jokatzea, Atsegin dut, zalantzarik gabe, aititeren ipuinak eta kontuak edonon kolore zuri-gorriak maitatuz. aditzea, batez ere Athletici buruzko pasadizoak badira. Ez al da gauza ederra eta polita Athletic maitatzea? Horrexegatik idatzi dut ipuin hau, ATHLETIC GEURIA, aititek Athletic maitatzen irakatsi zidalako, barru-barrutik gainera. Ondo pasa Nerearekin eta Athleticekin.
  • 35. Babeslea: Petronor Idazlea: Antton Irusta Zamalloa Ilustratzailea: Enrique Morente Luque Maketazio eta diseinu lanak: Triángulo Publicidad Inprimaketa: Zure Gure esker onak Athletic Club taldeari argazkiak uzteagatik © Petronor 2008
  • 36. Athletic, Athletic, eup! Athletic, gorri ta zuria danontzat zara zu geuria Erritik sortu ziñalako maite zaitu erriak. Gaztedi gorri-zuria zelai orlegian Euskalerriaren erakusgarria. Zabaldu daigun guztiok Irrintzi alaia: Athletic, Athletic zu zara nagusia Altza Gaztiak Athletic, Athletic, gogoaren Indarra. Aritz zarraren enborrak loratu dau orbel barria. Aupa mutilak aurrera gure gaztiak Bilbo ta Bizkai guztia goratu bedi munduan Aupa mutilak gora beti Euskalerria Athletic gorri-zuria geuria. Bilbo ta Bizkai guztiak gora! Euskaldun zintzoak aurrera!