SlideShare una empresa de Scribd logo
1 de 3
Elbira Zipitria
ikastetxea
Txillardegi, 14
20108 OBABA
jantokia@zipitria.eus / 666 77 88 99
JANTOKI ZERBITZUA - INFORMAZIOA
Jaun-andreak:
Hezkuntza Sailak jantoki zerbitzua kudeatzeko aplikazio berria ezarri duenez,
aldaketa batzuk egongo dira. Hori dela eta, jantokiari buruzko informazioa
helarazi nahi dizuegu gutun honen bidez.
1. Egunero, asteazkenean izan ezik, bi txanda ditugu zerbitzu honetan:
Egunak Zer ordutan Nor
Astelehen, astearte eta
ostegunetan
12:30 HHkoak eta LHko 1., 2., 3. eta 4. mailakoak
13:30 LHko 5. eta 6. mailakoak eta DBHkoak
Asteazkenetan 12:30
HH eta LHkoak (DBHkoek ez dute
ikastetxean bazkaltzen)
Ostiraletan
12:30 HH eta LHkoak
14:30 DBHkoak
Bi txanda daudenean, eguerdiko tartea bi ordukoa izatea onartzen da.
Asteazkenean, berriz, txanda bakarra dagoenez, 1½ h-koa bakarrik onartzen
da. Beraz, autobusa hartu behar ez duten jantokiko ikasleak 14:00etan
irtengo dira etxera joateko; autobusa hartu behar dutenak, berriz, DBHkoak
irten arte itxaron behar dutenez, 14:30ean irtengo dira. Horrek esan nahi du
begirale batzuek 14:00etan bukatuko dutela lana, eta 14:30ean beste
batzuek; azken horiei ordu erdiz luzatuko diete kontratua.
2. Aplikazioan zuen seme-alaben datuak sartu behar izan ditugu, eta haien
arabera izango dira kobrantzak.
3. Prezio hauek ezarri dituzte:
Ohikoak: astean 4 egun gutxienez gelditzen
direnak (HHn eta LHn) edo 3 egun (DBHn)
Autobusa hartzen duten ohikoak 3,3 €
Autobusa hartzen ez duten
ohikoak
4,6 €
Ezohikoak: gainerako guztiak 5,2 €
4. Kobrantzak guk geuk egingo ditugu, baina Hezkuntza Sailak
ezarritakoaren arabera: horrexetarako behar genuen zuen kontu
korrontearen zenbakia (IBAN eta guzti).
5. Hilero kobratuko zaizue berdin, urte osokoaren batez bestekoa eginda; hau
da, ikasle bakoitzak urte osoan jantokia zenbat egunetan erabiltzen duen
kalkulatu, eta 10 hilez zatituta. Ikasturte amaieran, bajak egon badira edo aste
batean norbaitek huts egiten badu, kontuak egingo dituzte dirua itzultzeko.
6. Irteeretara joateko ohiko bazkariaren ordez piknika eskaintzen denez, etxetik
ekartzen duenari ere berdin kobratuko zaio.
7. Honekin batera doakizuen fitxa bete, eta ekarri iezaguzue lehenbailehen:
berdin dio baja ala alta emateko den edo edozein aldaketa egiteko. Begiraleak
eta sukaldeko langileak kontratatzeko behar ditugu datuak (jantokiko ohiko
erabiltzaileen kopuruak bakarrik hartzen dira kontuan). Informazio hori
ikasturtea amaitu aurretik bidali behar da JANGO enpresara eta Hezkuntza
Sailera.
Mila esker. Jaso ezazue gure agurra.
Izpta.: Bego Jauregi
Jantokiko arduraduna
Obaba, 2015eko ekainaren 9a
Elbira Zipitria
ikastetxea
Txillardegi, 14
20108 OBABA
jantokia@zipitria.eus / 666 77 88 99
JANTOKI ZERBITZUA – BETE BEHARREKO FITXA
Zuen semea edo alaba jantokian apuntatu nahi baduzue, edo aldaketarik egin nahi baduzue,
bete ezazue fitxa hau eta ekarri ikastetxera. Gorde ezazue informazioa ikasturte osorako.
Zalantzarik izanez gero, jarri zaitezte gurekin harremanetan, jantokia@zipitria.eus helbidera
idatzita, edo 666778899 telefonora deituta.
IZEN-DEITURAK:_____________________________________________
MAILA:___________
KONTU ZENBAKIA (IBAN eta guzti)
ES
(Gurasoaren edo legezko tutorearen sinadura)
Hil arruntetan (goizeko eta arratsaldeko jardunaldia denean):
Egunero geldituko da.
Egunero geldituko da, asteazkenetan izan ezik.
Astegun jakin batzuetan geldituko da: ______________________ (zehaztu egunak).
Ostiraletan bakarrik geldituko da.
Gurasoen egutegiaren arabera, ikasturte osoan zehar.
Ekainean eta irailean (goizeko jardunaldia denean):
Egunero geldituko da.
Astegun jakin batzuetan geldituko da: __________________________ (zehaztu egunak).
Ez da geldituko.
Dieta berezia:
Musulmana
Bestelakoa: _____________________________________
Piknika:
Ez du piknika hartuko (ikasturte osorako).

Más contenido relacionado

Destacado

Destacado (20)

Eskaera gutuna
Eskaera gutunaEskaera gutuna
Eskaera gutuna
 
Gutuna gurasoei bisita eguna puertas abiertas
Gutuna gurasoei bisita eguna puertas abiertasGutuna gurasoei bisita eguna puertas abiertas
Gutuna gurasoei bisita eguna puertas abiertas
 
Gutuna haurtzaindegia (eredua)
Gutuna haurtzaindegia (eredua)Gutuna haurtzaindegia (eredua)
Gutuna haurtzaindegia (eredua)
 
Eskaera gutuna
Eskaera gutunaEskaera gutuna
Eskaera gutuna
 
Langutuna
LangutunaLangutuna
Langutuna
 
Gutuna lantzen
Gutuna lantzenGutuna lantzen
Gutuna lantzen
 
Idazlan gaiak
Idazlan gaiakIdazlan gaiak
Idazlan gaiak
 
Gutun ofizialak
Gutun ofizialakGutun ofizialak
Gutun ofizialak
 
Irakurketa klubarena gurasoentzat eurena.docx
Irakurketa klubarena gurasoentzat eurena.docxIrakurketa klubarena gurasoentzat eurena.docx
Irakurketa klubarena gurasoentzat eurena.docx
 
Urrats elkartearen adierazpena (zuzenketa)
Urrats elkartearen adierazpena (zuzenketa)Urrats elkartearen adierazpena (zuzenketa)
Urrats elkartearen adierazpena (zuzenketa)
 
Erdi mailako zikloak(jatorrizkoa)
Erdi mailako zikloak(jatorrizkoa)Erdi mailako zikloak(jatorrizkoa)
Erdi mailako zikloak(jatorrizkoa)
 
Olentzero euskaraz zuzenketa.
Olentzero euskaraz zuzenketa.Olentzero euskaraz zuzenketa.
Olentzero euskaraz zuzenketa.
 
Atentzio arazoei aurrea hartzen zuzen
Atentzio arazoei aurrea hartzen zuzenAtentzio arazoei aurrea hartzen zuzen
Atentzio arazoei aurrea hartzen zuzen
 
Hautaketa akta euskaraz eurena
Hautaketa akta euskaraz eurenaHautaketa akta euskaraz eurena
Hautaketa akta euskaraz eurena
 
PBL eta ebaluazioa (jatorrizkoa)
PBL eta ebaluazioa (jatorrizkoa)PBL eta ebaluazioa (jatorrizkoa)
PBL eta ebaluazioa (jatorrizkoa)
 
Larrialdiplana (eredua)
Larrialdiplana (eredua)Larrialdiplana (eredua)
Larrialdiplana (eredua)
 
2016ko pazientzaren eguna (jatorrizkoa)
2016ko pazientzaren eguna (jatorrizkoa)2016ko pazientzaren eguna (jatorrizkoa)
2016ko pazientzaren eguna (jatorrizkoa)
 
Lp jatorrizkoa
Lp jatorrizkoaLp jatorrizkoa
Lp jatorrizkoa
 
E maila mozorroa zuzendua
E maila mozorroa zuzenduaE maila mozorroa zuzendua
E maila mozorroa zuzendua
 
Arimuneren kondaira gurea
Arimuneren kondaira gureaArimuneren kondaira gurea
Arimuneren kondaira gurea
 

Jantokiko informazioa gutuna eta fitxa2

  • 1. Elbira Zipitria ikastetxea Txillardegi, 14 20108 OBABA jantokia@zipitria.eus / 666 77 88 99 JANTOKI ZERBITZUA - INFORMAZIOA Jaun-andreak: Hezkuntza Sailak jantoki zerbitzua kudeatzeko aplikazio berria ezarri duenez, aldaketa batzuk egongo dira. Hori dela eta, jantokiari buruzko informazioa helarazi nahi dizuegu gutun honen bidez. 1. Egunero, asteazkenean izan ezik, bi txanda ditugu zerbitzu honetan: Egunak Zer ordutan Nor Astelehen, astearte eta ostegunetan 12:30 HHkoak eta LHko 1., 2., 3. eta 4. mailakoak 13:30 LHko 5. eta 6. mailakoak eta DBHkoak Asteazkenetan 12:30 HH eta LHkoak (DBHkoek ez dute ikastetxean bazkaltzen) Ostiraletan 12:30 HH eta LHkoak 14:30 DBHkoak Bi txanda daudenean, eguerdiko tartea bi ordukoa izatea onartzen da. Asteazkenean, berriz, txanda bakarra dagoenez, 1½ h-koa bakarrik onartzen da. Beraz, autobusa hartu behar ez duten jantokiko ikasleak 14:00etan irtengo dira etxera joateko; autobusa hartu behar dutenak, berriz, DBHkoak irten arte itxaron behar dutenez, 14:30ean irtengo dira. Horrek esan nahi du begirale batzuek 14:00etan bukatuko dutela lana, eta 14:30ean beste batzuek; azken horiei ordu erdiz luzatuko diete kontratua. 2. Aplikazioan zuen seme-alaben datuak sartu behar izan ditugu, eta haien arabera izango dira kobrantzak. 3. Prezio hauek ezarri dituzte: Ohikoak: astean 4 egun gutxienez gelditzen direnak (HHn eta LHn) edo 3 egun (DBHn) Autobusa hartzen duten ohikoak 3,3 € Autobusa hartzen ez duten ohikoak 4,6 € Ezohikoak: gainerako guztiak 5,2 €
  • 2. 4. Kobrantzak guk geuk egingo ditugu, baina Hezkuntza Sailak ezarritakoaren arabera: horrexetarako behar genuen zuen kontu korrontearen zenbakia (IBAN eta guzti). 5. Hilero kobratuko zaizue berdin, urte osokoaren batez bestekoa eginda; hau da, ikasle bakoitzak urte osoan jantokia zenbat egunetan erabiltzen duen kalkulatu, eta 10 hilez zatituta. Ikasturte amaieran, bajak egon badira edo aste batean norbaitek huts egiten badu, kontuak egingo dituzte dirua itzultzeko. 6. Irteeretara joateko ohiko bazkariaren ordez piknika eskaintzen denez, etxetik ekartzen duenari ere berdin kobratuko zaio. 7. Honekin batera doakizuen fitxa bete, eta ekarri iezaguzue lehenbailehen: berdin dio baja ala alta emateko den edo edozein aldaketa egiteko. Begiraleak eta sukaldeko langileak kontratatzeko behar ditugu datuak (jantokiko ohiko erabiltzaileen kopuruak bakarrik hartzen dira kontuan). Informazio hori ikasturtea amaitu aurretik bidali behar da JANGO enpresara eta Hezkuntza Sailera. Mila esker. Jaso ezazue gure agurra. Izpta.: Bego Jauregi Jantokiko arduraduna Obaba, 2015eko ekainaren 9a
  • 3. Elbira Zipitria ikastetxea Txillardegi, 14 20108 OBABA jantokia@zipitria.eus / 666 77 88 99 JANTOKI ZERBITZUA – BETE BEHARREKO FITXA Zuen semea edo alaba jantokian apuntatu nahi baduzue, edo aldaketarik egin nahi baduzue, bete ezazue fitxa hau eta ekarri ikastetxera. Gorde ezazue informazioa ikasturte osorako. Zalantzarik izanez gero, jarri zaitezte gurekin harremanetan, jantokia@zipitria.eus helbidera idatzita, edo 666778899 telefonora deituta. IZEN-DEITURAK:_____________________________________________ MAILA:___________ KONTU ZENBAKIA (IBAN eta guzti) ES (Gurasoaren edo legezko tutorearen sinadura) Hil arruntetan (goizeko eta arratsaldeko jardunaldia denean): Egunero geldituko da. Egunero geldituko da, asteazkenetan izan ezik. Astegun jakin batzuetan geldituko da: ______________________ (zehaztu egunak). Ostiraletan bakarrik geldituko da. Gurasoen egutegiaren arabera, ikasturte osoan zehar. Ekainean eta irailean (goizeko jardunaldia denean): Egunero geldituko da. Astegun jakin batzuetan geldituko da: __________________________ (zehaztu egunak). Ez da geldituko. Dieta berezia: Musulmana Bestelakoa: _____________________________________ Piknika: Ez du piknika hartuko (ikasturte osorako).