SlideShare a Scribd company logo
1 of 10
HAUR HEZKUNTZARAKO, LEHEN ETA BIGARREN HEZKUNTZARAKO
ETA BATXILERGORAKO DEKRETU CURRICULARRAK EAEn.
        2009/10ean curriculum aldaketari ekin zitzaion, irakasleentzat tresna
baliagarriagoa bihurtuz, zorroztasun kontzeptuala ematen delarik. Curriculumak
oinarrizko irakaskuntzarekin bat etorri behar du eta elebiduna izango da,hau
da,autonomiako bi hizkuntza ofizialak ( euskara eta gaztelania) kontuak hartuko ditu.
Euskara erabiltzea irakaskuntzan ezinbesteko ardatza baita euskararen zabalpenerako.

       Egin diren curriculumek giza eskubideen balioak aldarrikatzen ditu, beren
eskubide eta betebeharrez kontziente diren herritarrak prestatzeko, indarkeria
deslegitimizatzeko eta biktimekiko enpatia sustatzeko. Hezkuntzak balio etiko eta
demokratikoen transmisioan garrantzia du.

       Curriculumak eskaintzen dizkigun gauzak, mundura ireki eta beste pertsona
batzuekin elkarlanean aritzeko gaitasunak, gizarte demokratiko, toletante eta solidario
bat eraikitzeko baloreak… dira.

       Azkenik aipatu, curriculum berrien helburua dela, herritar bakoitzak eskuratzea
bere ahalmena eta talentua kontuan hartuta gara ditzakeen prestakuntza eta
ezagutzak, edozein delarik bere sexua, sinesmena, jatorria edo baliabide ekonomikoak,
besteak beste.

        Curriculum honi esker heztearen zereginean inplikatutako guztiek erreferentzia
argiak eta egonkorrak eduki ahal izango dituzte beren lana burutu ahal izateko.

      Bertan, atal desberdinak lantzen dira: lehen eta bigarren hezkuntzako
ordutegiak, bakoitzean landu beharreko arloak eta oinarrizko gaitasunak.



GAITASUNAK:

        Curriculumaren planteamenduak ikasleek eskuratu beharreko gaitasunak ditu
oinarri eta gaitasun horiek ondorengo goi mailako ikasketak burutu ahal izatea dute
helburu. Baina aldi berean, ikasleak behar bezala landu behar ditu gizaki moduan
garatzeko gaitasunak. Esaldi batean esanda, curriculumak indartu egin behar du
hezkuntzaren izaera hezitzailea eta gauzak egiteko prestatu behar ditu ikasleak.

       Baina zer da gaitasuna? Erakunde desberdinek egindako proposamen guztiak
kontuan hartuta, hauxe jotzen du Curriculumak oinarrizko gaitasuntzat: jakintzen,
trebetasunen, jarreren eta balioen elkarrekintza bateratua eta testuinguru bakoitzera
egokitua, Oinarrizko Hezkuntzak ikasle guztiek xedetzat izan eta lortu beharrekotzat
dituztenak, pertsonaren errealizazioa eta garapena lantzeko eta herritartasun aktiboa
eta gizarteintegrazioa lortzeko. Hezkuntza-gaitasun orokorrak erreferentzia-ardatz
nagusiak direla esan dugu; aldiz, ikasleek lortu beharreko helburuak adierazten dituzte
oinarrizko gaitasunek, beharrezkoak baitira ikasleentzat. Horregatik, ebaluazioaren
erreferentzia dira oinarrizko gaitasunak.

HEZKUNTZA GAITASUN OROKORRAK:

1.-Arduraz eta autonomiaz bizitzen ikastea, nork bere burua ezagutzen ikastea,
norberaren buru-osasuna eta osasun fisikoa zaintzen ikastea eta ohitura osasuntsuak
hartzea. Izadiaz eta natura baliabideez arduraz gozatzen ikastea.

2.-Ikasten eta pentsatzen ikastea, eta informazioa interpretatzea, sortzea eta
ebaluatzea. Erabakiak hartzen eta arazoak konpontzen ikastea, ikasteko eta lan egiteko
ohiturak eta ikasteko estrategiak eskuratzea, eta jakintza zientifikoko eta
matematikoko metodoak aplikatzen ikastea.

3.-Hizkuntza ofizialetan, eta, gutxienez, atzerriko hizkuntza batean hitz egiten ikastea.
Irizpide hori bera jarraitu behar dute ikasleek hizkuntza artistikoarekin, musika-
adierazpenarekin eta gorputzaren, plastikaren eta ikusizko alorraren adierazpenekin.

4.-Elkarrekin bizitzen ikastea, harreman positiboak izaten eta, gatazka-egoeretan,
elkarrizketara eta negoziaziora jotzen ikastea. Halaber, gogoz eta demokratikoki parte
hartzen ikastea, lankidetzan jarduten eta taldean lan egiten ikastea, eta aniztasuna
errespetatzen ikastea.

5.-Pertsona gisa garatzen ikastea, norbera izanda, eta emozio negatiboak kontrolatzea
eta nork bere burua modu positiboan eta errealistan balioestea.

6.- Egiten eta ekiten ikastea, erabakiak eta ardurak hartzeko ekimena izatea, esfortzua
eta zailtasunak gainditzeko ahalegina balioestea, eta ekintzailea izatea, bizitzaren alor
guztietan.

OINARRIZKO GAITASUNAK:

1.- Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna:

2.- Ikasten ikasteko gaitasuna.

3.- Matematikarako gaitasuna.

4.- Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna.

5-. Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.

6-. Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna.

7.- Giza eta arte-kulturarako gaitasuna.

8.- Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.
ORDUTEGIAK:

LEHEN HEZKUNTZAKO ORDUTEGIA: Hezkuntza-etapa arloetan banatzeak eta
ordutegia arlo horietara moldatzeak arlo horiek lantzeko behar den denbora mugatzea
dakar. Lehen zikloko ordutegia ikastetxeko bakoitzak egokitu dezake baina ,hezkuntza-
etapako ordutegia errespetatu beharko du eta dekretu honetako IV.eranskinean
jasotako helburuak bete beharko ditu. Hizkuntza bati baino gehiagori komunak
zaizkien edukiak batera irakats daitezke. Eduki komunen azalpeneko hizkuntza euskara
ez bada, bermatu egingo da ikasleak Euskara eta Literaturako irakaspenak edo
euskaraz emandako irakaspenak jasotzen dituela, gutxieneko ordu kopuru batez. Ordu
kopuru hori, ziklo bakoitzean, ez da izango area bakoitzarentzat aurreko taulan
adierazitakoa baino txikiagoa.

Eduki komunen azalpeneko hizkuntza gaztelania ez bada, bermatu egingo da ikasleak
Gaztelania eta Literaturako irakaspenak edo gaztelaniaz emandako irakaspenak
jasotzen dituela, gutxieneko ordu kopuru batez. Ordu-kopuru hori, ziklo bakoitzean, ez
da izango area bakoitzarentzat aurreko taulan adierazitakoa baino txikiagoa.

Eduki komunen azalpeneko hizkuntza Atzerriko Hizkuntza ez bada, bermatu egingo da
ikasleak atzerri hizkuntzako irakaspenak edo atzerri-hizkuntzan emandako irakaspenak
jasotzen dituela, gutxieneko ordu kopuru batez. Ordu kopuru hori, ziklo bakoitzean, ez
da izango area bakoitzarentzat aurreko taulan adierazitakoa baino txikiagoa.



BIGARREN HEZKUNTZAKO ORDUTEGIA: Hezkuntza-etapa arloetan banatzeak lehen
hezkuntzan ematen diren ondorio berdinak ematen dira derrigorrezko bigarren
hezkuntzan baita ere. Beraz, hemen zikloko ordutegia egokitu daiteke baita ere. Eta
hizkuntza egiturekin ere berdina gertatzen da. Eduki komunen azalpeneko hizkuntza
euskara ez bada, bermatu egingo da ikasleak Euskara eta Literaturako irakaspenak edo
euskaraz emandako irakaspenak jasotzen dituen. Maila guztietan irakatsiko dira
irakasgai hauek: Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia; Gaztelania eta Literatura;
Euskara eta Literatura; Atzerriko Hizkuntza; Matematika eta Naturaren Zientziak.
“Tutoretzako” hiru ordu izanda, ordu bana izango da 1., 2. eta 3. Mailetan.
ARTE HEZKUNTZA:

Musika, arte plastikoak eta ikusizko arteak sartzen dira Arte Hezkuntza irakasgaiaren
barruan. Arte adierazpenak beti ingurunean eta gure bizitzetan dago. Errealitatea
hobeto ulertzen eta garatzen laguntzen du, mundua sentitzeko beste modu batzuetara
hurbiltzeko aukera ematen du.

Alor horretan garatuko diren edukien helburua eremu hauei erantzutea izango da:

l- Arteen, ikusizko kulturaren eta musika-kulturaren adierazpen-, komunikazio- eta
narrazio-erabileren edukiak.

2- Musika-hizkuntzaren, hizkuntza plastikoaren eta ikusizko hizkuntzaren baliabideei
eta arauei buruzko edukiak.

3- Artearen,ikusizko kulturaren eta musika-kulturarensorkuntza-prozedurak eta –
teknikak aztertzen dituzten edukiak.

4- Arteak, ikusizko kultura eta musika-kultura sortzen dituen gizartean arteek, ikusizko
kulturak eta musika-kulturak dituzten funtzioen eta artikulazioaren edukiak.

5- Gertuko eta urrutiko eremuetako ikusizko arte-sorkuntzen eta musika sorkuntzen
edukiak, ekoizpen-testuinguruak kontuan hartuta.

Eduki multzo hauek ezartzen dira Lehen Hezkuntzarako:

1. Musika entzumen bidez hautematea eta ulertzea.

2. Musika-adierazpena, -interpretazioa eta –sorkuntza.

3. Erreferente plastikoen eta ikusizko erreferenteen ulermena, pertzepzioa eta
interpretazioa.

4. Arte plastikoen eta ikusizko arteen ekoizpena, adierazpena eta sorkuntza.



Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna.

Gizakiak musika-baliabideen edo baliabide plastikoen bidez sortu dituen natura
gunearen begiradak eta ikuskerak gelan lantzen dira.Arte ikaskuntzaren ekintza-
esparrua zabaltzen duen tresnatzat- hau da, informazio- eta adierazpen-eremuak
irekitzen dituen tresnatzat- hartu behar da teknologia.

Azken finean, ingurumenarekin lotura duten arazo guztiak adierazteko eta arazo horiei
erantzuteko tresna izan daiteke artea.
Ikasten ikasteko gaitasuna.

Arte-hezkuntzaren alorrak ikasten ikasteko gaitasuna ematen dio ikasleari; izan ere,
prozesuak ikertzeko eta prozesuen plangintza egiteko protokoloak ematen dizkio,
eremu kualitatiboan eta emozioen, zentzumenen... eremuetan.

Matematikarako gaitasuna.

Arte-hezkuntzaren alorretik, matematikarako gaitasuna garatzen laguntzen da.
Horretarako, espazioa irudikatzeko hainbat sistema eraikitzeko premiari erantzuten
zaio; besteak beste, baliabide hauen bitartez: forma geometrikoen trazatua, mota
guztietako objektuen diseinua, formen eta pertsonen eta objektuen kokapenaren
arteko erlazioak ulertzeko neurrien eta kokapenen erabilera.

Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna.

Hizkuntza erabiltzen duten ekoizpen plastikoen edo musika-ekoizpenen azterketak eta
sorkuntzak hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna garatzeko aukera ematen du.

Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.

Eguneroko bizitzan balio estetikoa duten mezuak hizkuntza teknologiko digitala erabiliz
sortzeko aukera ere ematen du. Hau da, ikusizko informazioaren eta musika-
informazioaren manipulazioarekin lotuta dauden pentsamendu prozesuak
teknologiaren erabilera horiek iragaz ditzaten laguntzen du.

Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna.

Haurrak artearen gizarte-erabilerez jabetzea haurrak beren erantzunak, beren
begiratuak, sortzera bultzatzea bezain garrantzitsua da. Besteen proposamenen
errespetua eta arte-erantzunen aniztasunaren ulermena inplizituak izan behar dute
alor horretan.



Giza eta arte-kulturarako gaitasuna.

Arte-gertaerak ezin dira ulertu jatorrizko kultura alde batera utzita, ekoizpen-
testuinguruak baztertuta: balioak, ekonomia, ideologia, teknika, erlijioa, zientzia...

Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.

Arte-adierazpena erantzun irekiak emateko modutzat hartzen da, eta gizabanakoen
eta taldeen aukerak onartzeko gai da. Hori dela eta, autoestimua eta norberaren
nortasuna sendotzen du.
Aurrerago esan bezala, berriz ere,edukiak zikloka banatuta daude eta ziklo bakoitzean
eduki multzo batzuk ematen dira. Eduki horiek ebaluatzeko, irizpide batzuk ezarrita
daude.



HIZKUNTZAK:

Hizkuntzek curriculumaren oinarrizko gaitasun guztiak garatzeko balio dute eta
hizkuntzaren bidez gizarteko jarduerek eskatutako harremanak behar bezala egitea da
hizkuntzen curriculumaren helburua. Modu berean, problemak ebaztearekin eta
gaitasun digitalak garatzearekin lotuta dago. Hizkuntza bakoitzean ikasleak gaitasun
edo helburu batzuk lortu behar dituela agertzen da:

Euskara eta literatura, Gaztelania eta literatura:

1. Modu bateko edo besteko ahozko diskurtsoak eta diskurtso idatziak ulertzea eta
interpretatzea, ulerpen hori komunikazio- eta ikaskuntza egoera berriei aplikatzeko.

2. Hizkuntza egokitasunez, koherentziaz eta zuzentasunez erabiltzea ahoz nahiz idatziz.

3. Era egokian elkarrizketan aritzea era askotako egoeratan.

4. Gizarte-hedabideak, informazio- eta komunikazio-teknologiak eta beste iturri batzuk
erabiliz komunikatzea eta lankidetzan aritzea.

5. Hizkuntzen erabilpen-sistemei eta arauei buruzko gogoeta egitea

6. Ikasgelako eta komunitateko hizkuntzen aniztasunari aitorpena eta balioa ematea.

7.Literaturaz gozatzea, genero askotako literatura-testuak irakurriz eta entzunez.

8. Literatura-hizkuntzaren oinarrizko konbentzioak ezagutzen hastea.

9. Jarrera ona eta konfiantza edukitzea norberak ikasteko duen ahalmenean,

eta horrela komunikatzeko gaitasuna hobetzea.



Ikasgai honen helburuak lortzeko, zikloz ziklo gaitasunak garatu behar dira. Horregatik,
Curriculumean, ziklo bakoitzean eduki multzo batzuk daude, irakasleak klasean
jorratuko dituenak. Ikasleak eduki hauek ondo edo gaizki barneratu dituen
ebaluatzeko, Curriculumean zenbair ebaluazio irizpide agertzen dira.
Atzerriko hizkuntza:

Honako gaitasun hauek lortzea du helburu Atzerriko Hizkuntza irakasteak Lehen
Hezkuntzan:

1.-Eskola-inguruneko komunikazio-egoera arruntei dagozkien ahozko

diskurtsoa eta diskurtso idatzia.

2.-Ahozko adierazpen eta adierazpen idatzi egoki, koherente eta zuzenak

egitea ikastetxeko komunikazio-egoeretan.

3.-Era egokian elkarrizketan aritzea.

4.-Gero eta autonomia handiagoz erabiltzea gizarte-hedabideak eta informazio eta
komunikazio-teknologiak.

5.-Atzerriko hizkuntzak ulermenerako eta hizkuntza-sorkuntzarako erabiltzen dituen
prozedurako sistemari eta haren arauei buruzko gogoeta egitea.

6.-Beste hizkuntza batzuei buruzko jakintza eta aurretiazko bizipenak erabiltzea.

Euskara eta Gaztelanian bezala, atzerriko hizkuntzan ere ziklo bakoitzean arlo
desberdinak daude eta arlo horiek ebaluatzeko zenbait ebaluazio irizpide daude.



HIRITARTASUNA:

Etapa honetan, Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntzakhonako
gaitasun hauek lortzea du helburu:

1.Norberaren nortasuna, ezaugarriak eta esperientzia pertsonalak ezagutu eta
onartzea.

2.Afektibitatea lantzea eta sentimenduak eta emozioak adieraztea.

3.Bizikidetza-arauak proposatzea, ezartzea eta betetzea, eta gatazka lantzeko
elkarrizketa eta bitartekotza erabiltzea.

4. Inguruko erreferentzia-taldeetan (familia, eskola, auzoa, herria) lankidetzazko eta
erantzukizunezko jarreraz laguntzea.

5. Gizartearen aniztasuna onartzea eta aniztasun horrek bizikidetza aberasten duela
aitortzea.
6. Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalean eta Haurren Eskubideei Buruzko
Hitzarmenean eta Espainiako Konstituzioan jasotako eskubide eta betebeharrak
ezagutzea.

7. Komunitate bateko kide sentitzea, horren dinamikak aztertzea eta norberaren eta
gainerakoen ekarpenak aintzat hartzea.

8. Bidegabekeria- eta bereizkeria-egoerak antzematea eta aztertzea.

9. Pertsona guztien eskubide- eta aukera-berdintasuna defendatzea.

10. Ingurumenaren egoeraz ohartzea eta kontsumo osasungarriko eta ingurune hurbila
— animaliak zaintzea eta errespetatzea ere barne dela — zaintzeko eta errespetatzeko
jarrera arduratsuak indartzea.

Oraingo honetan edukiak zikloetan banatuta ez dauden arren, hiru eduki multzo
desberdintzan dira: Gizabanakoak eta pertsonen arteko harremanak eta harreman
sozialak, Komunitatean bizitzea eta Gizartean bizitzea. Hiritartasunaren blokean ere,
ebaluazio irizpideak daude.



GORPUTZ HEZKUNTZA:

Etapa honetan,Gorputz Hezkuntza irakasgaiaren helburua honako gaitasun hauek
lortzea da:

1. Norberaren gorputzaren hautemate- eta mugimen-aukerak aztertzea eta gauzatzea.

2. Sarri, aldizka eta neurrian egiten den jarduera fisikoaren balorazio positiboa egitea.

3. Trebetasun eta ahalmen fisikoak garatzea.Horretarako, ekintza-jokoak egingo dira.

4. Arazo motorrak konpontzeko eta, jarduera fisikoak, kirol-jarduerak eta jarduera
artistikoak eta espresiokoak egitean, eraginkortasunez eta autonomiaz jarduteko
printzipioak eta arauak eskuratzea.

5. Gorputzaren eta mugimenduaren adierazpen-baliabideak estetikoki eta sormenez
erabiliz, gauzak aurkitzea eta adieraztea.

6. Jarduera fisikoetan parte hartzea, jokabide-estrategiak eskuratzeko.

7.Euskal Herriko eta beste kultura batzuetako tradizio ludikoek eta fisiko nahiz
kirolekoek duten gizarte- eta kultura-kutsua aintzat hartzea.

8. Jarduera fisikoen aniztasuna, jolas motak, tradizio ludikoak, kirol jarduerak eta
dantzak ezagutzea eta gizarteko eta kulturako hainbat irizpide aintzat hartuz.
Gorputz hezkuntzak ere gainontzeko Curriculumaren egitura jarraitzen du: zikloari
dagokien edukiak eta ebaluazio irizpideak.



INGURUNEAREN EZAGUERA:

Honako gaitasun hauek lortzea da Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezaguera
irakasgaiaren helburua:

1. Berezko ezaugarriak dituzten gizarte- eta kultura-taldeetako kide-izatea onartzea eta
aintzat hartzea.

2. Talde-jardueretan parte hartzea, betiere erantzukizunaz eta era konstruktiboan
jokatuz.

3. Natura-, gizarte- eta kultura-ingurunearen elementu nagusiak identifikatzea.

4. Giza gorputzaren ezagutzatik ondorioztatzen diren osasun-ohitura eta nork bere
burua zaintzeko ohiturekin bat eginez jokatzea.

5. Gizakiak ingurunean egindako esku-hartzeen zenbait adierazpen aztertzea, eta
horiek iraunkortasunaren parametroetatik kritikoki balioestea.

6. Ingurunean denboraren poderioz gertatutako aldaketa eta eraldaketak hautematea
eta kritikoki balioestea.

7. Natura-, gizarte- eta kultura-inguruneko egitate, kontzeptu eta prozesuak
zenbakizko kodeen, grafikoen eta kode kartografikoen bidez interpretatu, adierazi eta
irudikatzea.

8. Ingurune hurbileko elementu esanguratsuekin lotutako galdera eta arazoak
identifikatu, pentsatu eta konpontzea.

9. Zenbaitmaterial, substantzia eta objekturi buruzko oinarrizko ezaugarrien ezaguera
erabiltzea, eta ezagutza zientifiko-teknikoan aurrera egitea.

10. Informazioa lortzeko eta ezagutza trukatzeko informazio- eta komunikazio-
teknologiak erabiltzea.

11. Gatazkaren existentzia onartzea; ezberdintasunak gainditzeko mekanismo
demokratiko gisa eta taldeen barne-aldaketarako faktore gisa erabiltzea.
MATEMATIKA:

Lehen Hezkuntzan, honako gaitasun hauek lortzea da Matematika irakastearen
helburua:

1. Eguneroko bizitzatik, gainerako zientzietatik eta matematikatik bertatik ateratako
problemak, bakarka zein taldeka, proposatzea eta ebaztea.

2. Ezaguera matematikoak erabiltzea eguneroko bizimoduko egoeren eta gertaeren
mezuak eta informazioak ulertzeko, balioesteko eta sortzeko.

3. Natura eta kultura inguruneko forma geometrikoak identifikatzea;

4. Kalkuluak eta estimazioak (numerikoak, metrikoak, etab.) segurtasunez eta
konfiantzaz egitea.

5. Ikasleen adinaren araberako hizkuntza naturalaren eta matematika hizkuntzaren

elementuak erabilita (zenbakiak, taulak, grafikoak, irudiak), arrazoitzea eta argudioak
ematea.

6. Informazio- eta komunikazio-teknologiak (kalkulagailuak, ordenagailuak, etab.)
zuzen erabiltzea, kalkuluak egiteko, informazioa bilatzeko, tratatzeko...

7. Matematikak eguneroko bizimoduan duen egitekoa aintzakotzat hartzea.

8. Matematika gure kulturaren partetzat hartzea.



Azkeneko matematika arlo honetan, aurrekoetan bezala, ziklo bakoitzean eduki multzo
bat dago eta ebaluatzeko zenbait irizpide.

More Related Content

What's hot

Curriculumaren sintesia
Curriculumaren sintesia Curriculumaren sintesia
Curriculumaren sintesia bashirlazahar
 
Dekretuaren sintesia xingola.
Dekretuaren sintesia xingola.Dekretuaren sintesia xingola.
Dekretuaren sintesia xingola.Xingola
 
Dekretu galderak[1]
Dekretu galderak[1]Dekretu galderak[1]
Dekretu galderak[1]txinparta1
 
Galderak
GalderakGalderak
GalderakXingola
 
Curriculumeko galderak
Curriculumeko galderakCurriculumeko galderak
Curriculumeko galderakbashirlazahar
 
Lehen hezkuntzako curriculuma
Lehen hezkuntzako curriculumaLehen hezkuntzako curriculuma
Lehen hezkuntzako curriculumaolaiagastiain
 
2,ingurune unitateak
2,ingurune unitateak2,ingurune unitateak
2,ingurune unitateakcarmenpueyo1
 
Curriculumaren inguruko galderak power point
Curriculumaren inguruko galderak power pointCurriculumaren inguruko galderak power point
Curriculumaren inguruko galderak power point92939394
 
Dekretuari buruzko galderak
Dekretuari buruzko galderakDekretuari buruzko galderak
Dekretuari buruzko galderakmagisteritza
 
Oinarrizko Gaitasunak
Oinarrizko GaitasunakOinarrizko Gaitasunak
Oinarrizko Gaitasunakmusikaz
 
16 galderak dekretun galderak
16 galderak dekretun galderak16 galderak dekretun galderak
16 galderak dekretun galderakXingola
 
Curriculumaren inguruko galderak
Curriculumaren inguruko galderakCurriculumaren inguruko galderak
Curriculumaren inguruko galderakIrune Artola Mateos
 
Unitate didaktikoa
Unitate didaktikoaUnitate didaktikoa
Unitate didaktikoaXingola
 
Currriculuma galderak
Currriculuma galderakCurrriculuma galderak
Currriculuma galderakikusi-makusi
 
Herri kirolak unitate_didaktikoaaaaa
Herri kirolak unitate_didaktikoaaaaaHerri kirolak unitate_didaktikoaaaaa
Herri kirolak unitate_didaktikoaaaaatxinparta1
 

What's hot (19)

Curriculumaren sintesia
Curriculumaren sintesia Curriculumaren sintesia
Curriculumaren sintesia
 
Dekretuaren sintesia xingola.
Dekretuaren sintesia xingola.Dekretuaren sintesia xingola.
Dekretuaren sintesia xingola.
 
Dekretu galderak[1]
Dekretu galderak[1]Dekretu galderak[1]
Dekretu galderak[1]
 
Galderak
GalderakGalderak
Galderak
 
Curriculumeko galderak
Curriculumeko galderakCurriculumeko galderak
Curriculumeko galderak
 
Lehen hezkuntzako curriculuma
Lehen hezkuntzako curriculumaLehen hezkuntzako curriculuma
Lehen hezkuntzako curriculuma
 
2,ingurune unitateak
2,ingurune unitateak2,ingurune unitateak
2,ingurune unitateak
 
Curriculuma
CurriculumaCurriculuma
Curriculuma
 
Curriculumaren inguruko galderak power point
Curriculumaren inguruko galderak power pointCurriculumaren inguruko galderak power point
Curriculumaren inguruko galderak power point
 
Konpetentziak
KonpetentziakKonpetentziak
Konpetentziak
 
Dekretuari buruzko galderak
Dekretuari buruzko galderakDekretuari buruzko galderak
Dekretuari buruzko galderak
 
Konpetentziak
KonpetentziakKonpetentziak
Konpetentziak
 
Oinarrizko Gaitasunak
Oinarrizko GaitasunakOinarrizko Gaitasunak
Oinarrizko Gaitasunak
 
16 galderak dekretun galderak
16 galderak dekretun galderak16 galderak dekretun galderak
16 galderak dekretun galderak
 
Galderak
Galderak Galderak
Galderak
 
Curriculumaren inguruko galderak
Curriculumaren inguruko galderakCurriculumaren inguruko galderak
Curriculumaren inguruko galderak
 
Unitate didaktikoa
Unitate didaktikoaUnitate didaktikoa
Unitate didaktikoa
 
Currriculuma galderak
Currriculuma galderakCurrriculuma galderak
Currriculuma galderak
 
Herri kirolak unitate_didaktikoaaaaa
Herri kirolak unitate_didaktikoaaaaaHerri kirolak unitate_didaktikoaaaaa
Herri kirolak unitate_didaktikoaaaaa
 

Viewers also liked

Web 2.0, dialog og interaktivitet på EMU.dk
Web 2.0, dialog og interaktivitet på EMU.dkWeb 2.0, dialog og interaktivitet på EMU.dk
Web 2.0, dialog og interaktivitet på EMU.dkClaus Berg
 
Al Farasha Weddings 2012
Al Farasha Weddings 2012Al Farasha Weddings 2012
Al Farasha Weddings 2012adelinaaaa
 
Innovation in Evidential Breath Testing - EASYCAL from Lifeloc Technologies
Innovation in Evidential Breath Testing - EASYCAL from Lifeloc TechnologiesInnovation in Evidential Breath Testing - EASYCAL from Lifeloc Technologies
Innovation in Evidential Breath Testing - EASYCAL from Lifeloc TechnologiesLifeloc Technologies
 
One step till no return storyboard
One step till no return storyboardOne step till no return storyboard
One step till no return storyboarddanjefferies
 

Viewers also liked (8)

Office clerk
Office clerkOffice clerk
Office clerk
 
Web map
Web mapWeb map
Web map
 
Web 2.0, dialog og interaktivitet på EMU.dk
Web 2.0, dialog og interaktivitet på EMU.dkWeb 2.0, dialog og interaktivitet på EMU.dk
Web 2.0, dialog og interaktivitet på EMU.dk
 
Caso integrador, biocombustibles
Caso integrador, biocombustiblesCaso integrador, biocombustibles
Caso integrador, biocombustibles
 
Al Farasha Weddings 2012
Al Farasha Weddings 2012Al Farasha Weddings 2012
Al Farasha Weddings 2012
 
XEL_091205
XEL_091205XEL_091205
XEL_091205
 
Innovation in Evidential Breath Testing - EASYCAL from Lifeloc Technologies
Innovation in Evidential Breath Testing - EASYCAL from Lifeloc TechnologiesInnovation in Evidential Breath Testing - EASYCAL from Lifeloc Technologies
Innovation in Evidential Breath Testing - EASYCAL from Lifeloc Technologies
 
One step till no return storyboard
One step till no return storyboardOne step till no return storyboard
One step till no return storyboard
 

Similar to Gaitasunak[1]

Oinarrizko hezkuntzarako curriculumaren dekretuak
Oinarrizko hezkuntzarako curriculumaren dekretuakOinarrizko hezkuntzarako curriculumaren dekretuak
Oinarrizko hezkuntzarako curriculumaren dekretuakXingola
 
Hezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutuaHezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutuaandertms
 
Dekretuari buruzko galderak
Dekretuari buruzko galderakDekretuari buruzko galderak
Dekretuari buruzko galderakmagisteritza
 
Filosofia eta herritartasuna: programazioa (luzea)
Filosofia eta herritartasuna: programazioa (luzea)Filosofia eta herritartasuna: programazioa (luzea)
Filosofia eta herritartasuna: programazioa (luzea)Andeka
 
Eskuhartzea Silvia Ganuza
Eskuhartzea Silvia GanuzaEskuhartzea Silvia Ganuza
Eskuhartzea Silvia GanuzaGanuzasil
 
IHP Larraul
IHP Larraul IHP Larraul
IHP Larraul LARRAUL
 
Unitate didaktikoa
Unitate didaktikoaUnitate didaktikoa
Unitate didaktikoaXingola
 
Portfolioa: ikasten ikasteko tresna BH
Portfolioa: ikasten ikasteko tresna BHPortfolioa: ikasten ikasteko tresna BH
Portfolioa: ikasten ikasteko tresna BHIrene Gonzalez
 
Dekretuaren inguruko galderak!!!
Dekretuaren inguruko galderak!!!Dekretuaren inguruko galderak!!!
Dekretuaren inguruko galderak!!!hirukiak
 
Curriculum Berrien Ezaugarri Zaharrak
Curriculum Berrien Ezaugarri ZaharrakCurriculum Berrien Ezaugarri Zaharrak
Curriculum Berrien Ezaugarri Zaharrakibiainsa
 
Arte-Hezkuntza curriculuma-Lehen Hezkuntza
Arte-Hezkuntza curriculuma-Lehen HezkuntzaArte-Hezkuntza curriculuma-Lehen Hezkuntza
Arte-Hezkuntza curriculuma-Lehen Hezkuntzamusikaz
 
Haur hezkuntzako curriculuma (2)
Haur hezkuntzako curriculuma (2)Haur hezkuntzako curriculuma (2)
Haur hezkuntzako curriculuma (2)anesimon
 

Similar to Gaitasunak[1] (18)

Dekretuaren sintesia
Dekretuaren sintesiaDekretuaren sintesia
Dekretuaren sintesia
 
Laburpen guztiak
Laburpen guztiakLaburpen guztiak
Laburpen guztiak
 
Laburpen guztiak
Laburpen guztiakLaburpen guztiak
Laburpen guztiak
 
Oinarrizko hezkuntzarako curriculumaren dekretuak
Oinarrizko hezkuntzarako curriculumaren dekretuakOinarrizko hezkuntzarako curriculumaren dekretuak
Oinarrizko hezkuntzarako curriculumaren dekretuak
 
Hezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutuaHezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutua
 
Dekretuari buruzko galderak
Dekretuari buruzko galderakDekretuari buruzko galderak
Dekretuari buruzko galderak
 
Filosofia eta herritartasuna: programazioa (luzea)
Filosofia eta herritartasuna: programazioa (luzea)Filosofia eta herritartasuna: programazioa (luzea)
Filosofia eta herritartasuna: programazioa (luzea)
 
Eskuhartzea Silvia Ganuza
Eskuhartzea Silvia GanuzaEskuhartzea Silvia Ganuza
Eskuhartzea Silvia Ganuza
 
Komunikazio gaitasunaren garapena_1
Komunikazio gaitasunaren garapena_1Komunikazio gaitasunaren garapena_1
Komunikazio gaitasunaren garapena_1
 
Galderak zuzenduta
Galderak zuzendutaGalderak zuzenduta
Galderak zuzenduta
 
IHP Larraul
IHP Larraul IHP Larraul
IHP Larraul
 
Unitate didaktikoa
Unitate didaktikoaUnitate didaktikoa
Unitate didaktikoa
 
Portfolioa: ikasten ikasteko tresna BH
Portfolioa: ikasten ikasteko tresna BHPortfolioa: ikasten ikasteko tresna BH
Portfolioa: ikasten ikasteko tresna BH
 
Dekretuaren inguruko galderak!!!
Dekretuaren inguruko galderak!!!Dekretuaren inguruko galderak!!!
Dekretuaren inguruko galderak!!!
 
Curriculum Berrien Ezaugarri Zaharrak
Curriculum Berrien Ezaugarri ZaharrakCurriculum Berrien Ezaugarri Zaharrak
Curriculum Berrien Ezaugarri Zaharrak
 
Arte-Hezkuntza curriculuma-Lehen Hezkuntza
Arte-Hezkuntza curriculuma-Lehen HezkuntzaArte-Hezkuntza curriculuma-Lehen Hezkuntza
Arte-Hezkuntza curriculuma-Lehen Hezkuntza
 
Hezkuntza proiektua
Hezkuntza proiektuaHezkuntza proiektua
Hezkuntza proiektua
 
Haur hezkuntzako curriculuma (2)
Haur hezkuntzako curriculuma (2)Haur hezkuntzako curriculuma (2)
Haur hezkuntzako curriculuma (2)
 

More from txinparta1

Unitate didaktikoa zuzendua
Unitate didaktikoa zuzenduaUnitate didaktikoa zuzendua
Unitate didaktikoa zuzenduatxinparta1
 
Herri kirolak zuzenduta
Herri kirolak zuzendutaHerri kirolak zuzenduta
Herri kirolak zuzendutatxinparta1
 
Amaraberri eskolako komunikabideak
Amaraberri eskolako komunikabideakAmaraberri eskolako komunikabideak
Amaraberri eskolako komunikabideaktxinparta1
 
Testuaen ideia nagusiak
Testuaen ideia nagusiakTestuaen ideia nagusiak
Testuaen ideia nagusiaktxinparta1
 
Competencias,galderak
Competencias,galderakCompetencias,galderak
Competencias,galderaktxinparta1
 
Lehen hezkuntzako oroitzapenak
Lehen hezkuntzako oroitzapenakLehen hezkuntzako oroitzapenak
Lehen hezkuntzako oroitzapenaktxinparta1
 

More from txinparta1 (8)

Unitate didaktikoa zuzendua
Unitate didaktikoa zuzenduaUnitate didaktikoa zuzendua
Unitate didaktikoa zuzendua
 
Herri kirolak zuzenduta
Herri kirolak zuzendutaHerri kirolak zuzenduta
Herri kirolak zuzenduta
 
Amaraberri eskolako komunikabideak
Amaraberri eskolako komunikabideakAmaraberri eskolako komunikabideak
Amaraberri eskolako komunikabideak
 
Berrikuntzak
BerrikuntzakBerrikuntzak
Berrikuntzak
 
Testuaen ideia nagusiak
Testuaen ideia nagusiakTestuaen ideia nagusiak
Testuaen ideia nagusiak
 
Erreformak
ErreformakErreformak
Erreformak
 
Competencias,galderak
Competencias,galderakCompetencias,galderak
Competencias,galderak
 
Lehen hezkuntzako oroitzapenak
Lehen hezkuntzako oroitzapenakLehen hezkuntzako oroitzapenak
Lehen hezkuntzako oroitzapenak
 

Gaitasunak[1]

  • 1. HAUR HEZKUNTZARAKO, LEHEN ETA BIGARREN HEZKUNTZARAKO ETA BATXILERGORAKO DEKRETU CURRICULARRAK EAEn. 2009/10ean curriculum aldaketari ekin zitzaion, irakasleentzat tresna baliagarriagoa bihurtuz, zorroztasun kontzeptuala ematen delarik. Curriculumak oinarrizko irakaskuntzarekin bat etorri behar du eta elebiduna izango da,hau da,autonomiako bi hizkuntza ofizialak ( euskara eta gaztelania) kontuak hartuko ditu. Euskara erabiltzea irakaskuntzan ezinbesteko ardatza baita euskararen zabalpenerako. Egin diren curriculumek giza eskubideen balioak aldarrikatzen ditu, beren eskubide eta betebeharrez kontziente diren herritarrak prestatzeko, indarkeria deslegitimizatzeko eta biktimekiko enpatia sustatzeko. Hezkuntzak balio etiko eta demokratikoen transmisioan garrantzia du. Curriculumak eskaintzen dizkigun gauzak, mundura ireki eta beste pertsona batzuekin elkarlanean aritzeko gaitasunak, gizarte demokratiko, toletante eta solidario bat eraikitzeko baloreak… dira. Azkenik aipatu, curriculum berrien helburua dela, herritar bakoitzak eskuratzea bere ahalmena eta talentua kontuan hartuta gara ditzakeen prestakuntza eta ezagutzak, edozein delarik bere sexua, sinesmena, jatorria edo baliabide ekonomikoak, besteak beste. Curriculum honi esker heztearen zereginean inplikatutako guztiek erreferentzia argiak eta egonkorrak eduki ahal izango dituzte beren lana burutu ahal izateko. Bertan, atal desberdinak lantzen dira: lehen eta bigarren hezkuntzako ordutegiak, bakoitzean landu beharreko arloak eta oinarrizko gaitasunak. GAITASUNAK: Curriculumaren planteamenduak ikasleek eskuratu beharreko gaitasunak ditu oinarri eta gaitasun horiek ondorengo goi mailako ikasketak burutu ahal izatea dute helburu. Baina aldi berean, ikasleak behar bezala landu behar ditu gizaki moduan garatzeko gaitasunak. Esaldi batean esanda, curriculumak indartu egin behar du hezkuntzaren izaera hezitzailea eta gauzak egiteko prestatu behar ditu ikasleak. Baina zer da gaitasuna? Erakunde desberdinek egindako proposamen guztiak kontuan hartuta, hauxe jotzen du Curriculumak oinarrizko gaitasuntzat: jakintzen, trebetasunen, jarreren eta balioen elkarrekintza bateratua eta testuinguru bakoitzera egokitua, Oinarrizko Hezkuntzak ikasle guztiek xedetzat izan eta lortu beharrekotzat dituztenak, pertsonaren errealizazioa eta garapena lantzeko eta herritartasun aktiboa eta gizarteintegrazioa lortzeko. Hezkuntza-gaitasun orokorrak erreferentzia-ardatz
  • 2. nagusiak direla esan dugu; aldiz, ikasleek lortu beharreko helburuak adierazten dituzte oinarrizko gaitasunek, beharrezkoak baitira ikasleentzat. Horregatik, ebaluazioaren erreferentzia dira oinarrizko gaitasunak. HEZKUNTZA GAITASUN OROKORRAK: 1.-Arduraz eta autonomiaz bizitzen ikastea, nork bere burua ezagutzen ikastea, norberaren buru-osasuna eta osasun fisikoa zaintzen ikastea eta ohitura osasuntsuak hartzea. Izadiaz eta natura baliabideez arduraz gozatzen ikastea. 2.-Ikasten eta pentsatzen ikastea, eta informazioa interpretatzea, sortzea eta ebaluatzea. Erabakiak hartzen eta arazoak konpontzen ikastea, ikasteko eta lan egiteko ohiturak eta ikasteko estrategiak eskuratzea, eta jakintza zientifikoko eta matematikoko metodoak aplikatzen ikastea. 3.-Hizkuntza ofizialetan, eta, gutxienez, atzerriko hizkuntza batean hitz egiten ikastea. Irizpide hori bera jarraitu behar dute ikasleek hizkuntza artistikoarekin, musika- adierazpenarekin eta gorputzaren, plastikaren eta ikusizko alorraren adierazpenekin. 4.-Elkarrekin bizitzen ikastea, harreman positiboak izaten eta, gatazka-egoeretan, elkarrizketara eta negoziaziora jotzen ikastea. Halaber, gogoz eta demokratikoki parte hartzen ikastea, lankidetzan jarduten eta taldean lan egiten ikastea, eta aniztasuna errespetatzen ikastea. 5.-Pertsona gisa garatzen ikastea, norbera izanda, eta emozio negatiboak kontrolatzea eta nork bere burua modu positiboan eta errealistan balioestea. 6.- Egiten eta ekiten ikastea, erabakiak eta ardurak hartzeko ekimena izatea, esfortzua eta zailtasunak gainditzeko ahalegina balioestea, eta ekintzailea izatea, bizitzaren alor guztietan. OINARRIZKO GAITASUNAK: 1.- Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna: 2.- Ikasten ikasteko gaitasuna. 3.- Matematikarako gaitasuna. 4.- Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna. 5-. Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna. 6-. Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna. 7.- Giza eta arte-kulturarako gaitasuna. 8.- Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.
  • 3. ORDUTEGIAK: LEHEN HEZKUNTZAKO ORDUTEGIA: Hezkuntza-etapa arloetan banatzeak eta ordutegia arlo horietara moldatzeak arlo horiek lantzeko behar den denbora mugatzea dakar. Lehen zikloko ordutegia ikastetxeko bakoitzak egokitu dezake baina ,hezkuntza- etapako ordutegia errespetatu beharko du eta dekretu honetako IV.eranskinean jasotako helburuak bete beharko ditu. Hizkuntza bati baino gehiagori komunak zaizkien edukiak batera irakats daitezke. Eduki komunen azalpeneko hizkuntza euskara ez bada, bermatu egingo da ikasleak Euskara eta Literaturako irakaspenak edo euskaraz emandako irakaspenak jasotzen dituela, gutxieneko ordu kopuru batez. Ordu kopuru hori, ziklo bakoitzean, ez da izango area bakoitzarentzat aurreko taulan adierazitakoa baino txikiagoa. Eduki komunen azalpeneko hizkuntza gaztelania ez bada, bermatu egingo da ikasleak Gaztelania eta Literaturako irakaspenak edo gaztelaniaz emandako irakaspenak jasotzen dituela, gutxieneko ordu kopuru batez. Ordu-kopuru hori, ziklo bakoitzean, ez da izango area bakoitzarentzat aurreko taulan adierazitakoa baino txikiagoa. Eduki komunen azalpeneko hizkuntza Atzerriko Hizkuntza ez bada, bermatu egingo da ikasleak atzerri hizkuntzako irakaspenak edo atzerri-hizkuntzan emandako irakaspenak jasotzen dituela, gutxieneko ordu kopuru batez. Ordu kopuru hori, ziklo bakoitzean, ez da izango area bakoitzarentzat aurreko taulan adierazitakoa baino txikiagoa. BIGARREN HEZKUNTZAKO ORDUTEGIA: Hezkuntza-etapa arloetan banatzeak lehen hezkuntzan ematen diren ondorio berdinak ematen dira derrigorrezko bigarren hezkuntzan baita ere. Beraz, hemen zikloko ordutegia egokitu daiteke baita ere. Eta hizkuntza egiturekin ere berdina gertatzen da. Eduki komunen azalpeneko hizkuntza euskara ez bada, bermatu egingo da ikasleak Euskara eta Literaturako irakaspenak edo euskaraz emandako irakaspenak jasotzen dituen. Maila guztietan irakatsiko dira irakasgai hauek: Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia; Gaztelania eta Literatura; Euskara eta Literatura; Atzerriko Hizkuntza; Matematika eta Naturaren Zientziak. “Tutoretzako” hiru ordu izanda, ordu bana izango da 1., 2. eta 3. Mailetan.
  • 4. ARTE HEZKUNTZA: Musika, arte plastikoak eta ikusizko arteak sartzen dira Arte Hezkuntza irakasgaiaren barruan. Arte adierazpenak beti ingurunean eta gure bizitzetan dago. Errealitatea hobeto ulertzen eta garatzen laguntzen du, mundua sentitzeko beste modu batzuetara hurbiltzeko aukera ematen du. Alor horretan garatuko diren edukien helburua eremu hauei erantzutea izango da: l- Arteen, ikusizko kulturaren eta musika-kulturaren adierazpen-, komunikazio- eta narrazio-erabileren edukiak. 2- Musika-hizkuntzaren, hizkuntza plastikoaren eta ikusizko hizkuntzaren baliabideei eta arauei buruzko edukiak. 3- Artearen,ikusizko kulturaren eta musika-kulturarensorkuntza-prozedurak eta – teknikak aztertzen dituzten edukiak. 4- Arteak, ikusizko kultura eta musika-kultura sortzen dituen gizartean arteek, ikusizko kulturak eta musika-kulturak dituzten funtzioen eta artikulazioaren edukiak. 5- Gertuko eta urrutiko eremuetako ikusizko arte-sorkuntzen eta musika sorkuntzen edukiak, ekoizpen-testuinguruak kontuan hartuta. Eduki multzo hauek ezartzen dira Lehen Hezkuntzarako: 1. Musika entzumen bidez hautematea eta ulertzea. 2. Musika-adierazpena, -interpretazioa eta –sorkuntza. 3. Erreferente plastikoen eta ikusizko erreferenteen ulermena, pertzepzioa eta interpretazioa. 4. Arte plastikoen eta ikusizko arteen ekoizpena, adierazpena eta sorkuntza. Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna. Gizakiak musika-baliabideen edo baliabide plastikoen bidez sortu dituen natura gunearen begiradak eta ikuskerak gelan lantzen dira.Arte ikaskuntzaren ekintza- esparrua zabaltzen duen tresnatzat- hau da, informazio- eta adierazpen-eremuak irekitzen dituen tresnatzat- hartu behar da teknologia. Azken finean, ingurumenarekin lotura duten arazo guztiak adierazteko eta arazo horiei erantzuteko tresna izan daiteke artea.
  • 5. Ikasten ikasteko gaitasuna. Arte-hezkuntzaren alorrak ikasten ikasteko gaitasuna ematen dio ikasleari; izan ere, prozesuak ikertzeko eta prozesuen plangintza egiteko protokoloak ematen dizkio, eremu kualitatiboan eta emozioen, zentzumenen... eremuetan. Matematikarako gaitasuna. Arte-hezkuntzaren alorretik, matematikarako gaitasuna garatzen laguntzen da. Horretarako, espazioa irudikatzeko hainbat sistema eraikitzeko premiari erantzuten zaio; besteak beste, baliabide hauen bitartez: forma geometrikoen trazatua, mota guztietako objektuen diseinua, formen eta pertsonen eta objektuen kokapenaren arteko erlazioak ulertzeko neurrien eta kokapenen erabilera. Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna. Hizkuntza erabiltzen duten ekoizpen plastikoen edo musika-ekoizpenen azterketak eta sorkuntzak hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna garatzeko aukera ematen du. Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna. Eguneroko bizitzan balio estetikoa duten mezuak hizkuntza teknologiko digitala erabiliz sortzeko aukera ere ematen du. Hau da, ikusizko informazioaren eta musika- informazioaren manipulazioarekin lotuta dauden pentsamendu prozesuak teknologiaren erabilera horiek iragaz ditzaten laguntzen du. Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna. Haurrak artearen gizarte-erabilerez jabetzea haurrak beren erantzunak, beren begiratuak, sortzera bultzatzea bezain garrantzitsua da. Besteen proposamenen errespetua eta arte-erantzunen aniztasunaren ulermena inplizituak izan behar dute alor horretan. Giza eta arte-kulturarako gaitasuna. Arte-gertaerak ezin dira ulertu jatorrizko kultura alde batera utzita, ekoizpen- testuinguruak baztertuta: balioak, ekonomia, ideologia, teknika, erlijioa, zientzia... Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna. Arte-adierazpena erantzun irekiak emateko modutzat hartzen da, eta gizabanakoen eta taldeen aukerak onartzeko gai da. Hori dela eta, autoestimua eta norberaren nortasuna sendotzen du.
  • 6. Aurrerago esan bezala, berriz ere,edukiak zikloka banatuta daude eta ziklo bakoitzean eduki multzo batzuk ematen dira. Eduki horiek ebaluatzeko, irizpide batzuk ezarrita daude. HIZKUNTZAK: Hizkuntzek curriculumaren oinarrizko gaitasun guztiak garatzeko balio dute eta hizkuntzaren bidez gizarteko jarduerek eskatutako harremanak behar bezala egitea da hizkuntzen curriculumaren helburua. Modu berean, problemak ebaztearekin eta gaitasun digitalak garatzearekin lotuta dago. Hizkuntza bakoitzean ikasleak gaitasun edo helburu batzuk lortu behar dituela agertzen da: Euskara eta literatura, Gaztelania eta literatura: 1. Modu bateko edo besteko ahozko diskurtsoak eta diskurtso idatziak ulertzea eta interpretatzea, ulerpen hori komunikazio- eta ikaskuntza egoera berriei aplikatzeko. 2. Hizkuntza egokitasunez, koherentziaz eta zuzentasunez erabiltzea ahoz nahiz idatziz. 3. Era egokian elkarrizketan aritzea era askotako egoeratan. 4. Gizarte-hedabideak, informazio- eta komunikazio-teknologiak eta beste iturri batzuk erabiliz komunikatzea eta lankidetzan aritzea. 5. Hizkuntzen erabilpen-sistemei eta arauei buruzko gogoeta egitea 6. Ikasgelako eta komunitateko hizkuntzen aniztasunari aitorpena eta balioa ematea. 7.Literaturaz gozatzea, genero askotako literatura-testuak irakurriz eta entzunez. 8. Literatura-hizkuntzaren oinarrizko konbentzioak ezagutzen hastea. 9. Jarrera ona eta konfiantza edukitzea norberak ikasteko duen ahalmenean, eta horrela komunikatzeko gaitasuna hobetzea. Ikasgai honen helburuak lortzeko, zikloz ziklo gaitasunak garatu behar dira. Horregatik, Curriculumean, ziklo bakoitzean eduki multzo batzuk daude, irakasleak klasean jorratuko dituenak. Ikasleak eduki hauek ondo edo gaizki barneratu dituen ebaluatzeko, Curriculumean zenbair ebaluazio irizpide agertzen dira.
  • 7. Atzerriko hizkuntza: Honako gaitasun hauek lortzea du helburu Atzerriko Hizkuntza irakasteak Lehen Hezkuntzan: 1.-Eskola-inguruneko komunikazio-egoera arruntei dagozkien ahozko diskurtsoa eta diskurtso idatzia. 2.-Ahozko adierazpen eta adierazpen idatzi egoki, koherente eta zuzenak egitea ikastetxeko komunikazio-egoeretan. 3.-Era egokian elkarrizketan aritzea. 4.-Gero eta autonomia handiagoz erabiltzea gizarte-hedabideak eta informazio eta komunikazio-teknologiak. 5.-Atzerriko hizkuntzak ulermenerako eta hizkuntza-sorkuntzarako erabiltzen dituen prozedurako sistemari eta haren arauei buruzko gogoeta egitea. 6.-Beste hizkuntza batzuei buruzko jakintza eta aurretiazko bizipenak erabiltzea. Euskara eta Gaztelanian bezala, atzerriko hizkuntzan ere ziklo bakoitzean arlo desberdinak daude eta arlo horiek ebaluatzeko zenbait ebaluazio irizpide daude. HIRITARTASUNA: Etapa honetan, Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntzakhonako gaitasun hauek lortzea du helburu: 1.Norberaren nortasuna, ezaugarriak eta esperientzia pertsonalak ezagutu eta onartzea. 2.Afektibitatea lantzea eta sentimenduak eta emozioak adieraztea. 3.Bizikidetza-arauak proposatzea, ezartzea eta betetzea, eta gatazka lantzeko elkarrizketa eta bitartekotza erabiltzea. 4. Inguruko erreferentzia-taldeetan (familia, eskola, auzoa, herria) lankidetzazko eta erantzukizunezko jarreraz laguntzea. 5. Gizartearen aniztasuna onartzea eta aniztasun horrek bizikidetza aberasten duela aitortzea.
  • 8. 6. Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalean eta Haurren Eskubideei Buruzko Hitzarmenean eta Espainiako Konstituzioan jasotako eskubide eta betebeharrak ezagutzea. 7. Komunitate bateko kide sentitzea, horren dinamikak aztertzea eta norberaren eta gainerakoen ekarpenak aintzat hartzea. 8. Bidegabekeria- eta bereizkeria-egoerak antzematea eta aztertzea. 9. Pertsona guztien eskubide- eta aukera-berdintasuna defendatzea. 10. Ingurumenaren egoeraz ohartzea eta kontsumo osasungarriko eta ingurune hurbila — animaliak zaintzea eta errespetatzea ere barne dela — zaintzeko eta errespetatzeko jarrera arduratsuak indartzea. Oraingo honetan edukiak zikloetan banatuta ez dauden arren, hiru eduki multzo desberdintzan dira: Gizabanakoak eta pertsonen arteko harremanak eta harreman sozialak, Komunitatean bizitzea eta Gizartean bizitzea. Hiritartasunaren blokean ere, ebaluazio irizpideak daude. GORPUTZ HEZKUNTZA: Etapa honetan,Gorputz Hezkuntza irakasgaiaren helburua honako gaitasun hauek lortzea da: 1. Norberaren gorputzaren hautemate- eta mugimen-aukerak aztertzea eta gauzatzea. 2. Sarri, aldizka eta neurrian egiten den jarduera fisikoaren balorazio positiboa egitea. 3. Trebetasun eta ahalmen fisikoak garatzea.Horretarako, ekintza-jokoak egingo dira. 4. Arazo motorrak konpontzeko eta, jarduera fisikoak, kirol-jarduerak eta jarduera artistikoak eta espresiokoak egitean, eraginkortasunez eta autonomiaz jarduteko printzipioak eta arauak eskuratzea. 5. Gorputzaren eta mugimenduaren adierazpen-baliabideak estetikoki eta sormenez erabiliz, gauzak aurkitzea eta adieraztea. 6. Jarduera fisikoetan parte hartzea, jokabide-estrategiak eskuratzeko. 7.Euskal Herriko eta beste kultura batzuetako tradizio ludikoek eta fisiko nahiz kirolekoek duten gizarte- eta kultura-kutsua aintzat hartzea. 8. Jarduera fisikoen aniztasuna, jolas motak, tradizio ludikoak, kirol jarduerak eta dantzak ezagutzea eta gizarteko eta kulturako hainbat irizpide aintzat hartuz.
  • 9. Gorputz hezkuntzak ere gainontzeko Curriculumaren egitura jarraitzen du: zikloari dagokien edukiak eta ebaluazio irizpideak. INGURUNEAREN EZAGUERA: Honako gaitasun hauek lortzea da Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezaguera irakasgaiaren helburua: 1. Berezko ezaugarriak dituzten gizarte- eta kultura-taldeetako kide-izatea onartzea eta aintzat hartzea. 2. Talde-jardueretan parte hartzea, betiere erantzukizunaz eta era konstruktiboan jokatuz. 3. Natura-, gizarte- eta kultura-ingurunearen elementu nagusiak identifikatzea. 4. Giza gorputzaren ezagutzatik ondorioztatzen diren osasun-ohitura eta nork bere burua zaintzeko ohiturekin bat eginez jokatzea. 5. Gizakiak ingurunean egindako esku-hartzeen zenbait adierazpen aztertzea, eta horiek iraunkortasunaren parametroetatik kritikoki balioestea. 6. Ingurunean denboraren poderioz gertatutako aldaketa eta eraldaketak hautematea eta kritikoki balioestea. 7. Natura-, gizarte- eta kultura-inguruneko egitate, kontzeptu eta prozesuak zenbakizko kodeen, grafikoen eta kode kartografikoen bidez interpretatu, adierazi eta irudikatzea. 8. Ingurune hurbileko elementu esanguratsuekin lotutako galdera eta arazoak identifikatu, pentsatu eta konpontzea. 9. Zenbaitmaterial, substantzia eta objekturi buruzko oinarrizko ezaugarrien ezaguera erabiltzea, eta ezagutza zientifiko-teknikoan aurrera egitea. 10. Informazioa lortzeko eta ezagutza trukatzeko informazio- eta komunikazio- teknologiak erabiltzea. 11. Gatazkaren existentzia onartzea; ezberdintasunak gainditzeko mekanismo demokratiko gisa eta taldeen barne-aldaketarako faktore gisa erabiltzea.
  • 10. MATEMATIKA: Lehen Hezkuntzan, honako gaitasun hauek lortzea da Matematika irakastearen helburua: 1. Eguneroko bizitzatik, gainerako zientzietatik eta matematikatik bertatik ateratako problemak, bakarka zein taldeka, proposatzea eta ebaztea. 2. Ezaguera matematikoak erabiltzea eguneroko bizimoduko egoeren eta gertaeren mezuak eta informazioak ulertzeko, balioesteko eta sortzeko. 3. Natura eta kultura inguruneko forma geometrikoak identifikatzea; 4. Kalkuluak eta estimazioak (numerikoak, metrikoak, etab.) segurtasunez eta konfiantzaz egitea. 5. Ikasleen adinaren araberako hizkuntza naturalaren eta matematika hizkuntzaren elementuak erabilita (zenbakiak, taulak, grafikoak, irudiak), arrazoitzea eta argudioak ematea. 6. Informazio- eta komunikazio-teknologiak (kalkulagailuak, ordenagailuak, etab.) zuzen erabiltzea, kalkuluak egiteko, informazioa bilatzeko, tratatzeko... 7. Matematikak eguneroko bizimoduan duen egitekoa aintzakotzat hartzea. 8. Matematika gure kulturaren partetzat hartzea. Azkeneko matematika arlo honetan, aurrekoetan bezala, ziklo bakoitzean eduki multzo bat dago eta ebaluatzeko zenbait irizpide.