SlideShare una empresa de Scribd logo
1 de 102
Descargar para leer sin conexión
Liburuen xarma

           3




Eskola antzerkirako gida
Proiektuaren arduraduna: EIE (Euskal Idazleen Elkartea).
Liburu honen koordinatzailea: Yolanda Arrieta.
Egileak: Yolanda Arrieta, Antton Irusta, Iñaki Friera.
Diseinua eta maketazioa: K3 Inprimategia.
Marrazkiak: Idoia Beratarbide.

Hezkuntza eta Unibertsitate eta ikerketa Sailak onetsia:
2004-07-22

© EIE
ISBN: 84-609-1895-5
L.G.: SS-1008/04
Inprimatzailea: K3 Inprimategia
                   Amillaga, 1 - 6. pabiloia. 20570 Bergara



EIE argitaletxea
Zurriola 14, 1.ezk.
20002 DONOSTIA
Tel: 943 276999-Faxa: 943 277288
e-mail: eie@eie.euskalnet.net
http://www.idazleak.org




Eragotzita dago, legeak ezarritako salbuespenetan izan ezik, obra onen edo-
zein berregintza, komunikazio publiko edo moldaketa, aurrez jabetza intelek-
tualaren titularren baimena eskuratzen ez bada. Eskubide horien urraketa ja-
betza intelektualaren aurkako delitutzat har daiteke (Kode Penaleko 270 eta
hurrengo artikuluak). CEDRO erakundeak (www.cedro.org) babesten ditu ai-
patu eskubide horiek.
AURKIBIDEA

 0. Sarrera      ...................................9

 1. Oinarrizko hiztegia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 19
 2. Haur Hezkuntza                . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 17

 3. Lehen Hezkuntza . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 41
 4. Bigarren Hezkuntza eta Batxilerra                                   . . . 71

 6. Bibliografia         . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 99
Eskola antzerkirako gida   7




      Sarrera

      Gida honen helburua ez da liburu baten bidez
Antzerkia nola egiten den irakastea. Liburuez gain,
ekimena bera da erremintarik aproposena antzerkia
egiten ikasteko. Beraz, zein da gida honen helbu-
rua? Eskola antzerkia lantzeko joko eta proposa-
men batzuk eskaintzea irakasleari, batez ere ahoz-
kotasunari eta testugintzari garrantzia emanez.
      Hasteko, oinarrizko hiztegi bat osatu dugu
ikasle-irakasleak kode komun batean aritu daite-
zen. Gainontzean, ariketa mordo bat prestatu dugu
lanari ekiteko. Adin-tarteka antolatu ditugu baliabi-
deok, baina adinean aurrera egin ahala aurreko pro-
posamenak adin-tarte berrian txertatzeko aukera
ere eman nahi izan dugu.
      Izanak izan, jolastea da helburu nagusia. Ne-
kez irakatsiko dugu ezer lana zailduta. Kurtso bu-
kaerarako ikuskizun bikain bat prestatzea bezain
garrantzitsua da bidean egiten duguna. Ez da derri-
gorrezkoa eszenografia konplikatuak eta testu luze
eta zailak erabiltzea. Aitzitik, antzerkigintzan haste-
ko ez da gauza handirik behar; gogoa, ilusioa, leku
bat eta lanean hasteko irizpide batzuk, besterik ez.
Gainera, pittinka joaten bagara ez gara hainbeste
8   Liburuen xarma



    nekatuko bidean. Sketch txikiak, binakako eszena-
    txoak, gertuko baliabideak, irudimena eta talde la-
    na dira erremintarik merkeenak eta egokienak an-
    tzerkian hasteko.
           Eta merezi du.
           Fathia el Assal antzerkigile egiptoarrak Na-
    zioarteko Antzerki Egunean zioenez, Antzerkia arte
    guztien aita da. Gure iritzian, Antzerkia arte guz-
    tien Aita eta Ama da, arte guztiak biltzen baititu
    bere baitan: poesia, musika, pintura, dantza, eskul-
    tura, arkitektura... Eta ez hori bakarrik, gizakien ar-
    teko harremanak aztertzeaz gain, taldekideen arte-
    ko lan komuna bultzatzen du. Norberaren lotsak
    uxatzeko aukera paregabea da, eta hurkoaren le-
    kuan jartzen laguntzen digu rol desberdinak joka-
    tzen ditugunean. Irudimenari leiho handi bat ireki-
    tzen dio, gainera, eta pertsonaren baliabide ugari
    azalarazten ditu, hara nola, ahotsa, gorputz espre-
    sioa, keinuak, memoria, belarria, erritmoa... Zalan-
    tzarik gabe, balizko munduak amesten eta eraiki-
    tzen laguntzen digu.
           Horregatik guztiagatik merezi du Antzerkia
    idazteak, Antzerkia irakurtzeak, Antzerkia sortze-
    ak, Antzerkia ikusteak, Antzerkia ikasteak, Antzer-
    kia irakasteak, Antzerkia egiteak...
           Hitz batean, Antzerkiaz gozatzeak.
Eskola antzerkirako gida   11




      1. Oinarrizko hiztegia


       • Aktorea: pertsonaiari bizia ematen dion
pertsona.
       • Akzioa: eszenan ikusten diren transforma-
zio fisiologiko eta psikologiko guztien multzoa.
       • Antagonista: protagonistak nahi duenaren
aurka dagoen pertsonaia.
       • Denbora dramatikoa: antzezpenak edo
ikuskizunak irauten duena denbora.
       • Dramatizazioa: jokalariak eta ikusleak elka-
rren rolak trukatuz toki eta une konkretuetan akzio
bat agertzen dute jolasean, antzerkiaren elemen-
tuak erabiliz baina antzerkiak eskatzen duen
amaiera ar-tistikorik bilatu gabe, ikuslea jokoaren
partaide bihurtuz eta ez, antzerkian bezala, ikuski-
zunaren helburu.
       • Dramaturgia: antzerki obra bat antolatzeko
teknika; testu bat antzerki bihurtzeko antolaketa.
       • Egoera: eszena bakoitza gertatu aurretik
ematen den pertsonaien arteko situazioa.
       • Ekitaldia: testua denboraren eta akzioaren
arabera egituratzeko erabiltzen den zati nagusi ba-
koitza.
12   Liburuen xarma



            • Espazio dramatikoa: istorioaren tokia, ikus-
     leak irudimenez osatzen duena.
            • Espazio eszenikoa: antzezpena egiten den
     tokia.
            • Eszena: tokiaren, pertsonaien edo akzioen
     arabera egituratzen den ekitaldi bakoitzeko zatia.
            • Eszenatokia: eszena antzezteko tokia.
            • Eszenografia: antzerki bat eszenifikatzeko
     erabiltzen diren dekoratu, altzairu eta tresnek osa-
     tzen duten multzoa.
            • Fikziozko denbora: antzezten den istorioa-
     rena, alegia, gertaeren iraupena.
            • Garaia: istorioa kokatzen deneko unea.
            • Karakterizazioa: pertsonaiak eszenan ager-
     tzen dituen akzio, keinu, hizkera eta berari buruzko
     informazioa, ikuslearentzat pertsonaia hori sinesga-
     rri bihurtzen duena.
            • Konfliktoa: bi indar kontrajarrien ondorioz
     gertatzen da. A-k gauza bat nahi du eta B ateratzen
     zaio bidera, aurka.
            • Pertsonaia: akzioa martxan jartzen duena,
     pertsonaia bat bere ekintzek osatzen baitute.
            • Protagonista: konfliktoaren edo akzioaren
     erdi-erdian dagoen pertsonaia nagusia. Zerbait lor-
     tu nahi duena.
Eskola antzerkirako gida   15




      2. Haur hezkuntza


                • Helburuak •

      Adin txikiko haurrak joko dramatikotik oso
hurbil bizi dira. Konturatu gabe erabiltzen dute egu-
neroko jolasean, aita-amaka, dendaka edota pirataka
dabiltzanean. Beraz, berezko joera natural hori apro-
betxatuko dugu antzerkiaren erritoetara hurbiltzeko.
Horixe izango da adin hauetako helburu nagusia.
      Helburu estetikoez gain, jolasteko xedez sor-
tutako dekorazio olerkiek aukera paregabea eskain-
tzen digute horretarako. Laburrak dira buruz ikas-
teko eta, esaera eta hitz joko berriak erakusteaz
gain, antzerkiaren oinarrizko elementu asko jorra-
tzen laguntzen digute: hara nola, norbera eta beste-
ak, publikoa, espazio eszeniko eta dramatikoa,
erritmoa, memoria...
      Anjel Lertxundiren Aizak eta aizan elkarrekin
dantzan liburua aproposa dugu antzerki lanetan
hasteko. Poema gehienak berez dramatikoak diren
arren, hamar hautatu ditugu guk. Ondoren, haur
txikienekin erabiltzeko moduan antolatu ditugu,
errazenetik zailagora elkar josi eta dramaturgia bat
16   Liburuen xarma



     osatuko dugu. Pausoz pauso zehaztu dugu bidea,
     bide hori osatzeko erabili dugun poema bakoitza
     zergatik eta nola aprobetxatu azalduz.
           Poemei darien kutsu tradizionala atsegin ez
     dutenek, berriz, pertsonaien rolak alda ditzakete,
     nesken paperak mutilei eta mutilenak neskei ema-
     nez, edo biak konbinatuz: antzerkia egitea jolas egi-
     tea da.
           Noski, lan-proposamen bat baino ez da. Eta,
     proposamen bat baino ez denez, hara hemen gau-
     zatzeko bide bat.



                      • Lan egiteko prozedura •

           Gunea:

            - Gelan ez baduzue antzerkia lantzeko toki
     berezirik, txoko bat egin horretarako.
            - Bereizi eszenatokia eta ikusleak egoteko to-
     kia.
            - Mozorrotzeko arropak kutxa batean sartu:
     sonbreiruak, txapelak, zapi handiak, kolorezko te-
     lak, haurrek etxetik ekar ditzaketen arropa zaha-
     rrak...
Eskola antzerkirako gida   17




                 • Poemak ikasteko bidea:

       - Ikasle guztiek ikasiko dituzte poema guz-
tiak, egunero horretarako tartetxo bat hartuz. Poesia
lantzeko gida liburuan hainbat ariketa datoz poesia
lantzeko. Dena den, hona hemen adibide batzuk:


      1) Irakasleak poema ozenki irakurri, bi ahots
erabiliz.
      2) Gela bi taldetan banatu. Talde bakoitza per-
tsonaia bat da.
      3) Hiruzpalau aldiz errepikatu pertsonaia ba-
koitzaren esaldia, harik eta talde bien artean nola-
baiteko erritmoa lortu arte.
      4) Saio bakoitzean osagai berri bat eskaini
errepikapenok egiteko: mozorrotzea, batzuk etzan-
da eta besteak zutik, eserita, aulkien gainean zutik
edo etzanda...
       5) Behin poema ikasi ondoren, eszenatokia era-
bili errezitatzeko. Hasieran, talde biak, osorik atera-
ko dira. Gero, apurka-apurka, talde txikiagotan, lau-
naka, hirunaka, eta azkenean, binaka bukatuko da.
18   Liburuen xarma



           6) Saioa hasteko “bat, bi, hiru” edo antzerako
     lelo bat erabili. Bukaeran, txalotu.
           7) Saioa egin ondoren hobetu beharrekoa ai-
     patu, hurrengo taldeak esandakoa kontuan har de-
     zan poema errepikatzeko.
            8) Poema berri bat lantzen hasten zaretenean
     aurretik ikasitakoari ere tartea egin, zaharra eta be-
     rria elkarren jarraian errepikatuz.
           9) Poemak buruz ikasi ahala poema bakoitza
     zein bikotek antzeztuko duen aukeratu, bakoitzak
     bere “papera” bakarrik egin dezan, besteenari adi
     eta norberaren txandaren zain.
           10) Pertsonaia bakarlarien testua ikasteko,
     aguazilarena gure kasuan, prozedura berbera erabil
     daiteke, baina talde bitan izan beharrean talde ba-
     karrean arituko gara.




                      • Aholku batzuk •

           1) Eskura duzuena erabili; aulki bat autoa,
     etxea edota beste edozer izan daiteke.
Eskola antzerkirako gida   19



      2) Ekintza da garrantzitsua, eta ez eszenogra-
fia konplikatua edo jantzi perfektuak erabiltzea.
     3) Akzioaren erritmoari eusteko saiatu eszena
aldaketak azkar egiten.
      4) Antzerkia talde lana da eta osotasunak ema-
ten dio kolorea ikuskizunari. Beraz, oso garrantzi-
tsua da aktore guztiek elkarri entzutea.
      5) Zenbait unetan kaos txiki baten erdian zau-
detela irudituko zaizue. Ez etsi, segi aurrera. An-
tzerkia talde lana izateaz gain, pertsonek pertsone-
kin egin beharreko lana da; lan kaotiko bezain abe-
rasgarria, beraz.
       6) Ez kezkatu gurasoen aurreko emanaldiare-
kin. Gozatu uneaz eta ahalegindu umorez eta ilu-
sioz lan egiten.
      7) Zatiek egiten dute osotasuna. Zatika lan
egin, zati eta une bakoitzarekin ahal adina disfruta-
tuz.
20   Liburuen xarma




                      • Zenbait poema jostari
                        antzerkia egiteko
                        proposamen gisa •

           Dramaturgia bat osatzeko bidea.

           1- ALKATE ONAREN BANDOA poemare-
     kin has daiteke ikuskizuna.
           Bando batek giroa prestatzen laguntzen di-
     gu, eta publikoa isilarazten du era jolasgarriz.
     Guk poemari bukaera aldatu diogu, azken lerroa
     kendu, eta Hastera goaz! Beraz, ixo! erantsi dugu.
           Bandoak herriko plazan jo ohi dira. Plaza
     egiteko ez dugu gauza handirik behar, mahai ba-
     naka batzuk, besterik ez, ondorengo eszenogra-
     fiak antolatzeko erabiliko ditugunak, hain zuzen.
     Kasu honetan, leiho bat eta balkoi bat.
           • Egoera: Aguazilak, ikusleak isilarazteko,
     alkatearen bandoa jotzen du.
           • Pertsonaiak: Aguazila.



            Eszenatokiaren atzean, eskuinaldean, mahai txiki
     bi elkarren ondoan, edo mahai handi bat, balkoia balitz
Eskola antzerkirako gida   21



bezala; gainean, plastikozko lorontziak eta loreak. Esze-
natokiaren ezkerraldean beste mahai bi elkarren ondoan,
edo mahai handi bat, eta hor ere, gainean, lorontziak eta
loreak.
       Txapela buruan eta bastoia eskuan sartzen da agua-
zila eszenatoki erdira. Turuta jotzen du eta publikoari be-
giratzen dio, zuzen-zuzen. Paper handi bat zabaldu, eta
oihuka esaten du:



- Aguazila:
     Herritar maiteak:
     alkate Jaunaren ordenaz aditzera ematen da,
     oiloak txiza egin bitartean,
     atso arrak umeak egin arte,
     eta gatzari harra egin artio,
     nik esandakoa egingo dela hemen!
     Eta nik hauxe diot:
     Hastera goaz! Beraz, ixo!



      Aguazilak tutua jotzen du berriro ere, eta papera
bildu ondoren, eszenatokiaren atzeko aldera doa, lurrean
dagoen eguzkia hartu, eta zintzilikatu egiten du. On-
doren, eszenatokitik irteten da.
22   Liburuen xarma




            2- BADATOR POSTARIA poemarekin ja-
     rraituko dugu.
            Postaria pertsonaia erakargarria da istorio bat
     hasteko, beti dakarrelako berriren bat. Bizikletan
     datorrela adierazteko, bizikleta manilar solte bati
     edo makila bati helduta etor daiteke, edota makila
     luze bat hanka artean duela.
            • Egoera: postariak karta bat ematen dio Ma-
     riari. Postaria oso atsegina da bezero guztiekin,
     baina Mariak uste du berarekin bakarrik dela, eta,
     horregatik, Maria hura etortzeko zain-zain egoten
     da egunero.
            • Pertsonaiak: postaria eta Maria.



            Eszenatokiaren eskuinaldean mahai txiki bi elka-
     rren ondoan, edo mahai handi bat, leihoa balitz bezala.
     Gainean, plastikozko lorontziak. Mahaien atzean etxeko
     andrea, buruan ruloak, eta amantala jantzita duela. Lo-
     reei ura botatzen ari delako itxurak egiten.
            Ezkerretik postaria dator, “bizikletan”, txapela bu-
     ruan, eta sorbaldan, trabes, maleta handi bat duela. “Bal-
     koi”aren aurrealdean geratzen da, eta atzamarrez txirri-
     na joko balu bezala egiten du.
Eskola antzerkirako gida   23



      - Postaria: Tirrin, tirrin! Postaria!
      - Maria: Zer dakarzu berria?
      - Postaria: Postala eta gutuna, nire maite ku-
        ttuna.
      - Maria: Postalak zer dio?
      - Postaria: Zure izebak adio.
      - Maria: Gutunak zer esan?
      - Postaria: Neska zintzoa izan!

       Postariak eskutitza eman eta alde egiten du Ma-
riaren aurretik, eszenatokiaren eskuinaldean ezkutatuz.



      3- MARIA GOIKOA poema ederki txertatu
daiteke hemen.
      Bi “Maria” behar ditugu, ordea. “Behekoa”
aurreko poemakoa izango da. “Goikoa” ezkerral-
deko mahai gainean jarriko dugu, hots, bere “bal-
koian”.
      • Egoera: Maria B eta Maria G beti elkarre-
kin, baina beti haserre: aspertuta daude beti etxe-
an bakar-bakarrik egoten.
      • Pertsonaiak: Maria G (oikoa) eta Maria B
(ehekoa).
24   Liburuen xarma



            Ezkerraldean, beste mahai bi elkarren ondoan, edo
     mahai handi bat, lorontzi eta loreekin. Gainean, tente, Ma-
     ria Goikoa, buruan painelua, eta mantalez jantzita duela,
     trapuari hautsak kentzen. Eskuinaldean dagoen Mariak
     deitzen dio.



           - Maria B: Maria Goikoa!
           - Maria G: Zer dun, behekoa?
           - Maria B: Goazan iturrira!
           - Maria G: Ez zeukanat betarik!
           - Maria B: Zer dun, bada?
           - Maria G: Senarra etorri.
           - Maria B: Zer ekarri?
           - Maria G: Zapata eta galtzerdi.
           - Maria B: Hire senarra eta nire senarra hase-
             rretu egin omen ditun.
           - Maria G: Zeren gainean?
           - Maria B: Azaburu baten gainean.
           - Maria G: Hireak ditun kulpak, txuri, gorri
             eta kikirriki!



          Haserre, Maria B-k alde egiten du. Maria G.
     mahaitik jaitsi, eta ezkutatu egiten da.
Eskola antzerkirako gida   25



      4- KANPAIEN HIZKUNTZAN poema.
      Kanpaiak edozein herritan entzuten dira eta
denboraren joana adierazteko aukera erreala be-
zain poetikoa dira. Ikuskizunean tarteka-tarteka
txertatuz gero, modu ederraz adieraziko dute den-
boraren etenik gabeko joana.
      Era berean, paperak banatzeko orduan solte
dauden aktoreei papera emateko bidea eskaintzen
digute. Bi, lau, sei, zortzi edo hamar lagunek egin
dezakete kanpaiena, bi taldetan banatuta.
      Nola jantzi? Paketeak egiteko, paper marroi
zati bati, erdian, burua ateratzeko zuloa egin, eta
nahikoa da kanpai itxura hartzeko. Kanpai-fami-
lia biak bereizteko, buruan kolorezko txano bana
eraman dezakete aktoreek; A taldekoek kolore ba-
tekoa, eta B taldekoek beste kolore batekoa.
      Binaka, elkarri helduta, “vals” bat dantza-
tzen atera daitezke eszenatokira, bikote bakoitzak
bere testua kantatuz. A) kanpaiak ezkerretik eskui-
nerantz, eta B) kanpaiak eskuinetik ezkerrerantz,
txandaka.
      • Egoera: bi kanpai-familia, kanpaiak nork
hobeto jo, elkarren lehian.
      • Pertsonaiak: A kanpaiak (bi, lau, sei edo
zortzi) eta B kanpaiak (bi, lau, sei edo zortzi).
26   Liburuen xarma



            Kanpaiak binaka datoz, paperezko zakuz jantzita,
     dantzan eta kantari, eta eszenatokia zeharkatzen dute es-
     kuinetik ezkerrera eta ezkerretik eskuinera, txandaka, ba-
     tak besteari erantzuten.

           A) Tilin-talan! Tilin-talan!
              Ogia nahi dut jan, ogia nahi dut jan.
           B) Tan-talantan! Tan-talantan,
              ebakita jan, ebakita jan.
           A) Tilin-tintilin! Tilin-tintilin!
              Beti miserin, beti miserin.
           B) Tilin-tantilin! Tilin-tantilin!
              Hi beti habil berdin!

          5- ADITU, IZASKUN poema.
          Poemak berak ematen digu egoera eta per-
     tsonaien berri.
          • Egoera: bi neska mutil bila.
          • Pertsonaiak: Izaskun eta Elisa.

            Izaskun eta Elisa azokara datoz barazkiak saltzera,
     baserritar jantzita. Bakoitzak otzara handi bat dakar eta
     plazaren erdi-erdian geratzen dira. Belaunikatu eta otza-
     rako gauzak jartzen dituzte lurrean, salgai. Inor ez dator
     erostera, eta aspertuta daude.
Eskola antzerkirako gida   27



      Elisa: Aditu, Izaskun, zenbat urte ditun?
      Izaskun: Hogeita hamasei!
      Elisa: Nik adina baditun! Morroi edo zaldun, au-
      kera dezagun. Baldin oraingo txandan ezkontzen
      ez bagara, gure bizi guztian neskazahar gaitun!

      Bi mutil datoz, haserre. Neska biak mutilei begira
geratzen dira.



      6- LISKARRA poema.
      Bi mutil haserre, borrokan hasteko prest,
izan daitezke poema honetako protagonistak.
Plazan daude; Izaskunek eta Elisak ikusten dituz-
te. Borro-kan hastear daudenean, neskak bakeak
egiten saia-tzen dira, eta azkenean, hainbeste
desio duten mu-til-lagun bana topatzen dute.
      • Egoera: Bi mutil haserre eta bi neska bake-
ak egiteko prest.
      • Pertsonaiak: A mutila, B mutila, Izaskun
eta Elisa.



       A eta B elkarri muturka hastear daude, batak bes-
teari paparretik helduta.
28   Liburuen xarma



           A) Jotzen bahaut hortzetan,
              jarriko haut bertsotan.
           B) Jotzen bahaut bekainean,
              jarriko haut kakainean.
           A) Jotzen bahaut muturrean,
              eraitsiko haut lurrean.
           B) Jotzen bahaut kopetan,
              erantsiko haut paretan.

            Azken bertsoa bota eta borrokan hasten dira. Izas-
     kunek eta Elisak dena ikusi dute eta korrika datoz muti-
     longana. Izaskunek A mutilari tira atzetik, eta beste ho-
     rrenbeste Elisak B mutilari. Sokatiran hasten dira, eta az-
     kenean, hankaz gora jausten dira, batzuk alde batera eta
     besteak bestera, eta neskak mutilen azpian. Konturatzean,
     mutilak azkar-azkar jaiki, eta bakoitzak bere neskari es-
     kua ematen dio altxatzen laguntzeko. Azkenean, besotik
     helduta alde egiten dute, bikote batak eskuinalderantz eta
     besteak ezkerralderantz.
Eskola antzerkirako gida   29



      7- EMADAZU GILTZA poema.
      Testuari erreparatuz gero, pirata eta printze-
sa datozkigu burura. Misterio kutsua ere nabari
zaio. Herriko plaza batek ez du, ordea, misterio
handirik. Eta, gainera, zer egiten du pirata batek
herriko plazan?
      Arazoa konpontzeko, ezkerreko mahaipetik
aterako genituzke pertsonaia biak eszenatokira, leku
ezkutu batetik datozela adieraziz. Berdin dio zer le-
kutatik irteten diren; misterioa da garrantzia duena.
      Pertsonaien arropak: printzesak kamisoi lu-
ze bat soinean eta koroa buruan; piratak zapia bu-
ruan, begi bat partxez estalita, eta ezpata handi bat
gerrian.
      • Egoera: Piratak printzesaren familiak dau-
kan altxorraren giltza lortu nahi du, baina printze-
sarekin maiteminduta dagoenez, modu onean egin
nahi du, neskari minik eman gabe.
      • Pertsonaiak: pirata eta printzesa.



      Pirata ateratzen da ezkerreko mahai azpitik; ondo-
ren, printzesa, atzetik, tatarrez. Eszenatoki erdi-erdian
geratzen dira, lurrean eserita. Alde batetik bestera begi-
ratzen du piratak.
30   Liburuen xarma



           Pirata: Emadazu giltza.
           Printzesa: Giltza zertarako?
           Pirata: Kutxa tzarra zabaltzeko.
           Printzesa: Zabaldu, zertarako?
           Pirata: Paper zaharrak bilatzeko.
           Printzesa: Paperak zertarako?
           Pirata: Itsas mapa bat bilatzeko.
           Printzesa: Mapa bat zertarako?
           Pirata: Altxorraren bila joateko eta handik zu-
           ri, ene maite, urre-zilarrak ekartzeko.

           Eztul bat entzuten da eta korrika alde egiten du
     piratak neskari eskutik tiraka. Eskuinaldeko mahaipean
     ezkutatzen dira.

           8- DAMA POLITA poema.
           Kalean, postaria eta beste andre bat, besotik
     helduta, paseoan dabiltza. Dama oso dotorea da,
     soineko luzez eta abanikoz apainduta dago, baina
     sudur luze-luzea dauka.
           Horregatik moldatu dugu testua eta, “begi
     politak dauzkazu”esan beharrean “sudur polita
     daukazu” esango dugu.
           • Egoera: postariak dama aberats bat nahi du;
     damak, berriz, sudur polita duela entzun nahi du.
           • Pertsonaiak: dama bat eta postaria.
Eskola antzerkirako gida   31



      Postariak eztul egiten du. Dama aberatsa besotik
helduta dakar. Damak pailazo sudurra du.

      Postaria: Dama polita, nor maite duzu?
      Dama: Zeu, etxera eramaten banauzu.
      Postaria: Dama polita, nor maiteko duzu?
      Dama: Esaten didana: sudur polita daukazu.



      9- IZEN GORABEHERAK poema.
      Poema hau zazpigarren poemako egoerare-
kin lotu dugu. Egoerak hala eskatzen duenez, “ai-
taren izena” “amaren izena”z ordezkatu dugu.
      • Egoera: piratak nahi du printzesak bera
maitatzea, baina printzesak ez du piratarik gura.
      • Pertsonaiak: pirata eta printzesa.



      Eskuinaldeko mahaipean daude pirata eta printzesa.

      Pirata: Zein da zure izena?
      Printzesa: Nire amaren bera.
      Pirata: Zein da zure amaren izena?
      Printzesa: Nire izen bera.
      Pirata: Zein da amaren eta zure izena?
      Printzesa: Bion izena. Aio!
32   Liburuen xarma



            Printzesak ihes egiten du. Piratak ez daki zer egin.
     Azkenean, printzesari joaten uzten dio beste aldetik ezkuta-
     tuz, buru-makur.



          Berriz KANPAIEN HIZKUNTZAN poema.
          Denboraren joana, berriro ere.
          • Egoera: bi kanpai-familia, kanpaiak nork
     hobeto jo, elkarren lehian.
          • Pertsonaiak: A kanpaiak eta B kanpaiak.



           A) Tilin-talan! Tilin-talan!
              Ogia nahi dut jan, ogia nahi dut jan.
           B) Tan-talantan! Tan-talantan,
              ebakita jan, ebakita jan.
           A) Tilin-tintilin! Tilin-tintilin!
              Beti miserin, beti miserin.
           B) Tilin-tantilin! Tilin-tantilin!
              Hi beti habil berdin!
Eskola antzerkirako gida   33



       10- AMONA AIZUNA poema.
       • Egoera: Txano Gorritxo amonaren etxera doa
merienda eramatera. Izugarrizko pixagalea dauka,
baina atea itxita dago eta ezin da etxean sartu. Ba-
rruan otsoa dago, berak itxi du atea amona lasai-la-
sai jateko. Otsoak tripa betea du eta logale da amo-
na jan berri duelako. Lo egin nahi du, beraz. Txa-
no Gorritxok, ordea, barrura sartu nahi du pixa
lasai egin, eta ondoren, amonari merienda ema-
teko.
       • Pertsonaiak: Txano Gorritxo eta otsoa.



       Eskuineko mahai gainean etzanda otsoa kamisoi
zuri luze batekin, zurrustaka. Ezkerretik, Txano gorritxo
sartzen da, kapa gorri batez jantzia eta otzara bat eskuan.
Publikoa aurrez aurre duela geratzen da zutik, gorantz
begira.
34   Liburuen xarma



           Txano gorritxo: (oihuka) Amona, amona, ireki
           atea!
           Otsoa: (logale da) Ezin dut: gaixorik nago ohean.
           Txano gorritxo: (inguruetara begira pixari eu-
           tsi ezinik) Zer egin behar dut nik?
           Otsoa: (lo egin nahi du) Sartu zaitez, bada, lei-
           hotik.
           Txano gorritxo: Oso altu dago: ez naiz iristen.
           Otsoa: Saia zaitez katazulotik.
           Txano gorritxo: Oso estua da: ez naiz kabitzen.
           Otsoa: (nazka-nazka eginda, oihuka) Zoaz etorrita-
           ko bidetik.
           Txano gorritxo: Oso ahots zakarra duzu.
           Otsoa: Zuk zakartu didazu.
           Txano gorritxo: Jenio ozpindua duzu.
           Otsoa: Zuk ozpindu didazu.
           Txano gorritxo: Nire amona ez zara zu.
           Otsoa: Ez bazoaz, jango zaitut!
           Txano gorritxo: Datorrela agudo aguazila!
Eskola antzerkirako gida   35



       Txano Gorritxok alde egiten du pixari ezin eutsi-
rik. Otsoak ere ospa, aguazilaren beldur. Mahaitik jaiste-
an aguazilarekin estropezu egin, erori, eta lau hankan
alde egiten du, korrika. Aguazilak txilibitua jotzen du.
Ondoren, publikoarengana hurbiltzen da. Txilibitua gor-
de eta turuta jotzen du. Papera zabaldu eta ozenki ira-
kurtzen hasten da, publikoari begira.



AGUAZILARI deitzen dio Txano Gorritxok. Hala,
hasierako pertsonaiak itxiko du ikuskizuna.
     Oraingoan aguazilak ez du zertan berriz
poema errepikatu, agur txiki batekin nahikoa da.




      Aguazila: Herritar maiteak:
                mila esker etorri zareten guztioi
                eta nahi duzuen arte!



       Aguazila ezkutatu eta parte hartu duten guztiekin
batera aterako da berriro eszenatokira. Eskutik helduta
ikusleengana hurbilduko dira guztiak, buruak makurtuz.
36   Liburuen xarma



           Aurretik esan bezala, dramaturgia proposa-
     men hau ez da derrigor osorik egin beharrekoa.
     Zatika osatu denez, zatika aprobetxatu daiteke,
     zatiak antzezleen adinaren arabera aukeratuz.
           Izanak izan eta hautatzen diren poemak
     hautatzen direla, kanpaiek eman dezakete bukae-
     ra, edo, bestela, aguazilaren agurrak.
Eskola antzerkirako gida   39




     3. Lehen hezkuntza


                • Helburuak •

      Adin-tarte handia dago sei urtetik hamabira,
baina esan daiteke haurrak fikzioa eta errealitatea
bereizten hasten direla sei edo zazpi urterekin eta,
ondoren, errealitate horretan beraien burua koka-
tzen hasten direla. Modu askotara egiten dute, bai-
na batez ere imitaziora jotzea da ohikoena, be-
raiengandik hurbilen daudenen jokabideak froga-
tuz, bai gurasoena bai irakasle edota telebistako
pertsonaiena.
      Honela bada, adin-tarte honetan, imitatzeko
joera horrekin jolastu eta jokatuko dugu. Inprobi-
sazioa izango da gure tresna.
      Hala ere, horrek ez du esan nahi haur hez-
kuntzarako proposatutako eszenatxoak baztertu
behar ditugunik. Aitzitik, lehen hezkuntzako txikie-
nek antzezteko aproposak eta gomendagarriak iza-
teaz gain, handixeagoek testu berriak sortzeko ait-
zakia paregabea dira.
40   Liburuen xarma




                      • Lan egiteko prozedura •

           Ariketak zehaztu ahala azalduko dugu nola
     lan egin.



                      • Aholku batzuk •

           1) Patxada hartu inprobisazioak egiteko or-
     duan. Akzio bakoi-tzari behar beste denbora eskai-
     ni.
           2) Nahi adina konbinaketa egin daiteke arike-
     ten bidez sortutako eszenen artean. Beraz, lan-talde
     bakoitzak erabakiko du zenbat eta zeintzuk hauta-
     tu bai lanerako bai ikuskizun posible bat antolatze-
     ko orduan.
            3) Garrantzitsua da sorkuntza-prozesuan
     zehar lan-banaketak egitea. Prozesuak berak esan-
     go digu zer behar dugun: gidoilari nagusia(k), zu-
     zendaria(k), eszenografia arduraduna(k), aktoreak,
     musika arduraduna(k). Zaila izan arren, kide guz-
     tiak elkarren mende egotea lortu behar da.
Eskola antzerkirako gida   41



      4) Ikusle paperari aktore paperari adina ga-
rrantzi eman. Ikusle gisa gaudenean adi jarraituko
dugu lagunen lana. Horretarako, irakasleak etenik
gabe bultzatuko du elkarrizketa eta kritika onura-
garria. “Gaizki” eta “ondo” bezalako hitzak bazter-
tu eta komentario lagungarriak egitera bideratuko
ditu ikasleak, hara nola:
     - Aktoreek NOLA islatu dute egoera?
      - PERTSONAIA sinesgarriak iruditu al zaizki-
zu? Zer gustatu zaizu eta zer ez? Pertsonaia bakoi-
tzaren hizkera, jantziak, keinuak eta mugitzeko era
bat zetozen? Zer gehituko edo kenduko zenuke?
     - Aktoreek elkar entzuten al zuten?
      - Zer baliabide erabili dute egoerako TOKIA
agertzeko?
     - Zeren bidez adierazi dute NOIZ ematen den
egoera hori?
     - Aktoreek nola erabili dute eszenatokia? Hu-
tsuneak utzi dituzte ala orekatsu mugitu dira?
     - Erabili duten tresneria egokia al zen? Zer
kendu, ordezkatu edo gehituko zenuke?
42   Liburuen xarma




                      • Zenbait ariketa
                          eta dramaturgia bide •


           1- ALKATE ONAREN BANDOA poema:

           Herritar maiteak:
           alkate Jaunaren ordenaz aditzera ematen da,
           oiloak txiza egin bitartean,
           atso arrak umeak egin arte,
           eta gatzari harra egin artio,
           nik esandakoa egingo dela hemen!
           Eta nik hauxe diot:
           Hastera goaz! Beraz, ixo!

          • Egoera: Aguazilak ikusleak isilarazteko al-
     katearen bandoa jotzen du.
          • Pertsonaiak: Aguazila.



           1) Berotzeko eta girotzeko ariketa batekin ha-
     siko gara: “STOP!” jokoa.
           Gela okupatu eta hutsuneak bete behar dira. Es-
     pazio osoa beteko dugu; horretarako, adi egon behar
Eskola antzerkirako gida   43



da, eta hutsunea non dagoen hara joan, beti ere, etenik
gabe, geratu gabe, harik eta irakasleak STOP! esan ar-
te. Orduan, irmo, geratuko gara, zirkinik ere egin ga-
be, irakasleak AVANTI! esan arte. Ondoren, berriro
ere espazioa okupatzen saiatuko gara.
       Hiru abiadura erabiliko ditugu mugitzeko:
irakasleak BAT esatean, normal ibiliko gara; BI
esaten, motel; HIRU esatean, oso arin, Txarloten
antzera.
       2) Berotu ondoren, lurrean eseri eta egoeraren
berri emango du irakasleak. Ondoren, adibide ida-
tzia irakurriko du, ozenki eta behar den intentzioz,
pare bat aldiz.
      3) Hiru edo lau laguneko taldetan banatuko
dira ikasleak.
      4) Bost minutu emango zaio talde bakoitzari
egoera presta dezan, mozorroak jantzi eta behar di-
tuzten tresnak hartzeko. Gelan dagoen materialare-
kin konpondu beharko dute, eta aguazilarena bakar
batek egin behar duenez, besteentzako pertsonaia
berriak sortu beharko dituzte.
      5) Prestaketen ondoren, talde bakoitzak bere
inprobisazioa egingo du. Bukatu ondoren, ikusleek
txaloak jo eta konpondu beharrekoa komentatuko
44   Liburuen xarma



     dute irakaslearen gidaritzarekin: pertsonaiaren itxu-
     ra, mezua emateko modua, non kokaturik zegoen...
          6) Inprobisazioak ez du oso luzea izan behar.
     Eredu gisa erabili den testua interpretatzeko adina
     denbora.
           7) Talde guztien inprobisazio-saioen ondoren,
     talde bakoitzak bere testua idatziko du. Horreta-
     rako, kontuan hartuko du taldeari inprobisazio
     bidez atera zaiona, besteei atera zaiena eta irakasle-
     ak emandako adibide idatzia. Poema gisa egin
     dezakete, edo elkarrizketa askeen bidez. Adin des-
     berdinak gorabehera, ez da komeni denbora gehie-
     gi ematea honetarako, aspertu eta kontzentrazioa
     gal ez dezaten.
          8) Talde bakoitzak bere testua irakurriko du,
     ozenki, paper bakoitzari dagokion intentzioa ema-
     nez.
           9) Talde bat aukeratuko dugu. Kontuan izan-
     go ditugu: inprobisazio-saioa, idatzi duten testua
     eta pertsonaien itxura. Helburua ez da norgehiago-
     ka aritzea, baizik eta paperak eta lanak banatzen
     hastea, hori ere antzerkigintzaren zati bat baita.
Eskola antzerkirako gida   45



      2- BADATOR POSTARIA poema:

      Tirrin, tirrin! Postaria!
      Zer dakarzu berria?
      Postala eta gutuna, nire maite kuttuna.
      Postalak zer dio?
      Zure izebak adio.
      Gutunak zer esan?
      Neska zintzoa izan!

       • Egoera: postariak karta bat ematen dio Ma-
riari. Postaria oso atsegina da bezero guztiekin bai-
na Mariak uste du berarekin bakarrik dela, eta ho-
rregatik, Maria hura etortzeko zain-zain egoten da
egunero.
       • Pertsonaiak: postaria eta Maria.



       1) Berotzeko eta girotzeko ariketa: “PUNTU
FIJORANTZ!” JOKOA.
       Espazioa betetzen hasiko gara, gelan hara eta
hona mugituz, atzeraka, aurreraka edo alboetara
ibiliz, baina begiek aginduko digute norantz abiatu.
Begien pareko puntu bat aukeratu eta harantz joan-
go gara, bertara iristean beste bat hautatuko dugu
46   Liburuen xarma



     eta harantz abiatuko gara. Ezin dugu laguna jo eta
     ezin dugu inorekin txoke egin.
           Hiru abiaduratan mugituko gara: BAT, nor-
     mal; BI, motel; HIRU, arin-arin.
           2) Lurrean eseri.
            3) Poema arbelean edo orri handi batean ida-
     tzita jarriko da, ikasle guztiek irakurtzeko moduan.
           4) Haur bakoitzari zenbaki bana eman. Bakoi-
     tiek postariaren testua irakurriko dute. Bikoitiek,
     Mariarena.
           5) Bizpahiru aldiz irakurri testua, harik eta
     erritmoa lortu arte.
           6) Binaka jar daitezela, berdin dio neska eta
     mutil, bi mutil edo bi neska. Komeni da, tarteka-tar-
     teka, neskek mutilen papera eta mutilek neskena ere
     egitea.
           7) Bikote bakoitzari egoera aurkeztu: “Posta-
     riak karta bat ematen dio Mariari. Postaria oso atse-
     gina da bezero guztiekin, baina Mariak uste du be-
     rarekin bakarrik dela, eta horregatik Maria hura
     etortzeko zain-zain egoten da egunero”.
         8) Hamar minutu dituzte egoera prestatzeko,
     mozorroak jantzi eta behar duten tresneria bilatze-
Eskola antzerkirako gida   47



ko. Egoera non gertatzen den agertu behar dute
eszenatokian, gelan dagoen materiala bakarrik era-
biliz.
      9) Inprobisazio-saio bakoitzaren ondoren, txa-
loak jo eta beharrezko komentarioak egingo dira ira-
kaslearen gidaritzapean. Aktoreek egoera nola islatu
duten izango da komentarioen ardatza. Irizpide
hauek erabiliko dira: pertsonaien itxura eta jokabi-
dea, egoera non gertatzen den adierazteko baliabide-
ak, tresneriaren egokitasuna, eszenatokiaren erabil-
pena.
      10) Bikote bakoitzak bere testua idatziko du,
entzundakoa eta ikusitakoa kontuan hartuz eta adi-
bide idatzia aurrean dela.
      11) Bikote bakoitzak bere testua irakurriko du
gelakideen aurrean, ozenki, paperak bereiziz.
      12) Bikote bat aukeratuko dute ikasleek, au-
rreko eszenarako aukeratu gabea.

     13) Aurreko taldearen lana bigarren honekin
lotzen saiatuko gara. Horretarako kontuan izango
dugu:
          - Nondik atera dira aurrenekoak eszena-
tokira? Nondik ezkutatu dira?
48   Liburuen xarma



              - Nondik aterako da hurrengo bikotea?
     Nondik ezkutatuko da?
               - Non gertatzen da aurreneko eszena eta
     non gertatzen da hurrengoa?
                - Zer material behar da lehen eszenarako
     eta zer materiak behar da hurrengorako? Zer apro-
     betxa daiteke? Zer sartu behar da? Nola eta nork
     sartuko du behar den material berri hori? Nola “jus-
     tifikatuko” du sarrera hori?
                - Ikusleen arreta galdu gabe, ikuskizunak
     nolabaiteko erritmoa izatea nahi badugu, eszena
     guztiak bata bestearen atzetik lotu behar dira, mo-
     du arin eta azkarrez.
           14) Zuzendari bat/ bi hautatu, aurreko lotu-
     ren ardura izan dezan/dezaten.
Eskola antzerkirako gida   49



     3- MARIA GOIKOA poema:

     Maria Goikoa!
     Zer dun, behekoa?
     Goazan iturrira!
     Ez zeukanat betarik!
     Zer dun, bada?
     Senarra etorri.
     Zer ekarri?
     Zapata eta galtzerdi.
     Hire senarra eta nire senarra
     haserretu egin omen ditun.
     Zeren gainean?
     Azaburu baten gainean.
     Hireak ditun kulpak, txuri, gorri eta kikirriki!

      • Egoera: Maria B eta Maria G beti elkarre-
kin, baina beti haserre: aspertuta daude beti etxe-
an bakar-bakarrik egoten.
      • Pertsonaiak: Maria G (oikoa) eta Maria B
(ehekoa).



     1) Berotzeko eta girotzeko ariketa: “LAGUNA
IMITATZEN”.
50   Liburuen xarma



            Oinez ibiltzen hasiko gara, bata bestearen atze-
     tik, denok biribilean. Gure aurreko norbait imita-
     tzen hasiko gara, ezin da esan nor den, eta haren
     pauso, mugimendu eta keinu guztiak imitatuko di-
     tugu, gero eta handiagoak eta nabarmenagoak egi-
     nez. Helburua da, konturatu gabe, talde guztiak, ba-
     tera, gauza bera egiten bukatzea.
           2) Lurrean eseri.
            3) Poema jostaria denek irakurtzeko moduan
     jarri, arbelean edo paper handi batean idatzirik.
           4) A) eta B) txartelak banatuko ditugu. A) du-
     tenek Maria Behekoaren testuak esango dituzte.
     B) dutenek, berriz, Maria Goikoarenak.
           5) Hiruzpalau bider irakurriko ditugu tes-
     tuok, harik eta poemaren erritmora egin arte.
           6) Binaka elkartuko dira ikasleak, A) eta B),
     berdin dio, neska ala mutil. Bost minutu emango
     dizkiegu egoera prestatzeko, mozorro, tresna eta
     guzti. Inprobisazio bidez agertu beharko dituzten
     hiru gauza: NON gertatzen da egoera, NOIZ ger-
     tatzen da, ZER gertatzen zaie pertsonaiei.
           7) Txandaka, bikote bakoitzak bere egoera an-
     tzeztuko du inprobisazio bidez. Bikote bakoitzaren
Eskola antzerkirako gida   51



ondoren, ikusitakoa aztertuko da aipatu hiru ezau-
garriak kontuan hartuz.

      8) Bikote bakoitzak bere testua idatziko du. Ho-
rretarako, bere inprobisazioa, gelakideenak eta aurre-
an duen adibide idatzia izango ditu gidari.

      9) Bikote bakoitzak bere testua irakurriko du
gelakideen aurrean, pertsonaien izaerei eta egoera-
ri arreta jarriz.

      10) Bikote bat aukeratuko dugu. Bikote horrek
sortutako eszena eta aurretik ditugun beste biak lo-
tzen saiatuko gara, lehen eman ditugun aholkuak
gogoan direla.

      11) Bikote bakoitzak bere testua idatzi arren,
komeni da taldean gidoilari nagusi bi hautatzea:
material ugari eta konponketa asko izaten da sor-
kuntza-prozesuan, eszena guztiak bata bestearekin
lotzeko orduan, eta ondo etortzen da norbaitek hori
kontrolatzea.

      12) Idazleekin batera komeni da, baita ere,
sortzen ari garena bideoz grabatzea eta, noizean
behin, aztertzeko beta hartzea, aipatzen ari garen
irizpideen harira.
52   Liburuen xarma



           4- KANPAIEN HIZKUNTZAN poema:

           Tilin-talan! Tilin-talan!
           Ogia nahi dut jan, ogia nahi dut jan.
           Tan-talantan! Tan-talantan,
           ebakita jan, ebakita jan.
           Tilin-tintilin! Tilin-tintilin!
           Beti miserin, beti miserin.
           Tilin-tantilin! Tilin-tantilin!
           Hi beti habil berdin!

           • Egoera: bi kanpai-familia, kanpaiak nork
     hobeto jo, elkarren lehian.
           • Pertsonaiak: A kanpaiak (bi, lau, sei edo
     zortzi) eta B kanpaiak (bi, lau, sei edo zortzi)



           1) Berotzeko eta girotzeko ariketa: “KAIXO,
     LAGUN!”.
           Gela okupatuz eta hutsuneak betez hasiko ga-
     ra oinez.
           Irakasleak TXALO BAT jotzean, ondoan da-
     goenari begietara begiratu eta Nor zara? Nondik za-
     toz? Zertan ari zara? galdetu eta berarekin hitz egin-
     go dugu, berriz txaloa entzun arte.
Eskola antzerkirako gida   53



      Orduan, oinez ibiltzen jarraituko dugu, hutsu-
neak betetzen.
      Irakasleak BI TXALO jotzean, laguna agurtu-
ko dugu, aspaldian ikusi ez bagenu bezala. Besar-
katu, eskua eman eta Aspaldiko! Zer moduz? eta an-
tzerakoak esango dizkiogu, harik eta irakasleak be-
rriz txalo bat jo arte.
      Irakasleak HIRU TXALO jotzean lagunarekin
dantzan hasiko gara, berriz txaloa entzun arte.

      2) Lurrean eseri.

      3) Bi taldetan banatuko ditugu ikasleak. Er-
diek a) kanpaiarena egingo dute eta beste erdiek b)
kanpaiarena.

      4) Testua denek ikusteko moduan jarri, eta bi
edo hiru bider irakurriko dute, kanpai bakoitzari
bere ahotsa emanez.

      5) Kanpai bikote bakoitzak bere fitxa pertso-
nala egingo du: nor naiz, non jaio nintzen, zer atse-
gin dut, zer gorroto dut, zer izan nahiko nuke... Ja-
kina, kanpai bakoitzak bi ahots baina bihotz baka-
rra du. Kanpai bakoitzak gelakideen aurrean bere
burua aurkezteko modu bitxi bat prestatuko du.
54   Liburuen xarma



          6) Kanpai bakoitzak bere burua aurkeztuko
     du gelakideen aurrean.
          7) Gero, ikasleak launaka elkartuko dira: a)
     kanpai bi, eta b) kanpai bi.
           8) Goiko poema jostarian agertzen den egoera
     prestatuko du laukote bakoitzak.
          9) Talde bakoitzak bere egoera aurkeztuko du
     inprobisazio bidez gelakideen aurrean.
          10) Jasotako aholkuak kontuan harturik talde
     bakoitzak bere testua idatziko du.
           11) Testu bakoitza gelakideen aurrean iraku-
     rriko da.


           5- ADITU, IZASKUN poema:

          Aditu, Izaskun, zenbat urte ditun?
          Hogeita hamasei!
          Nik adina baditun! Morroi edo zaldun, auke-
     ra dezagun. Baldin oraingo txandan ezkontzen ez
     bagara, gure bizi guztian neskazahar gaitun!

           • Egoera: bi neska, mutil bila.
           • Pertsonaiak: Izaskun eta Elisa.
Eskola antzerkirako gida   55



       1) Berotzeko eta girotzeko ariketa: “ZUBIAK”
       Lurrean lau oinean ibiltzen hasiko gara. Nor-
baitengana iristean haren besoen azpitik, edo han-
kekin edo gorputzarekin egindako ZUBI batetik pa-
sako gara. Hurrengoan, guk gauza bera egingo du-
gu, beste bat pasa dadin. Gauza da etenik gabe ibil-
tzea, batean zubipetik pasatuz eta bestean zubi bihur-
tuz. Ahal denik zubirik txikienak egingo ditugu, iga-
robidea estutuz.
       Helburua da elkarrekin ondo pasatzea, lotsak
albora utziz.
      2) Lurrean eseri.
       3) Aurreko poemekin erakutsi dugun bidea
jarraitu daiteke poema honekin ere.
      4) Eszenen arteko loturetan musika pixka bat
sar daiteke.
56   Liburuen xarma



           6- LISKARRA poema:

           Jotzen bahaut hortzetan,
           jarriko haut bertsotan.
           Jotzen bahaut bekainean,
           jarriko haut kakainean.
           Jotzen bahaut muturrean,
           eraitsiko haut lurrean.
           Jotzen bahaut kopetan,
           erantsiko haut paretan.

          • Egoera: Bi mutil haserre eta bi neska bake-
     ak egiteko prest.
          • Pertsonaiak: A mutila, B mutila, bi neska.



          1) Berotzeko eta girotzeko ariketa: “TXUPA-
     TXUS!”
           Korrika hasiko gara gelan, elkarrekin txoke
     egin gabe. Bat geratuko da. Hark ukitzen duen hura
     geratuko da. Aitzitik, aurretik TXUPA-TXUS!, esan
     eta beso zabalik geratzen bada, libratu egingo da,
     baina ezingo du korrika egin, harik eta norbaitek,
     atzetik aurrera, bere azpitik pasatuz libratu arte.
           2) Lurrean eseri.
Eskola antzerkirako gida   57



      3) Beti bezala, bi taldetan zatituko dugu tes-
tua, bi ahots edo pertsonaiaren arabera. Ikasleek
poemako bi ahotsak bereiztuz irakurriko dute, hiru
edo lau bider.

      4) Ondoren, launaka bilduta, bi egoera presta-
tu beharko dituzte. Poeman datorrena, eta egoera
hori sortu duena, hau da, aurrekoa.

      5) Laukote bakoitzak bere bi egoerak aurkez-
tuko ditu inprobisazio bidez, bata bestearen atzetik,
jarraian.

      6) Bi aukera ditugu:
            a. Egoerak idatzi eta talde bat aukeratu,
gero bi egoera berriak aurreko eszenekin lotzeko:
lehenengo egoera aurreneko eszena biren artean tar-
teka daiteke; bigarrena, berriz, beste bi edo hiru es-
zenen ondoren.
            b. Talde bakoitzak sortutako bi eszena-
txoekin sketch bana egin, alegia, gai berberaren bi,
hiru eta lau bertsio egin. Guztiak idatzi eta bata
bestearen atzetik antzezteko loturak bilatu, aurre-
ko ariketetan erakutsi ditugun irizpideak kontuan
hartuz.
58   Liburuen xarma



           7- EMADAZU GILTZA poema:

          Emadazu giltza.
          Giltza zertarako?
          Kutxa tzarra zabaltzeko.
          Zabaldu, zertarako?
          Paper zaharrak bilatzeko.
          Paperak zertarako?
          Itsas mapa bat bilatzeko.
          Mapa bat zertarako?
          Altxorraren bila joateko eta handik zuri, ene
     maite, urre-zilarrak ekartzeko.

           • Egoera: Printzesaren familiak daukan al-
     txorraren giltza lortu nahi du, baina printzesare-
     kin maiteminduta dagoenez, modu onez egin nahi
     du, neskari minik eman gabe.
           • Pertsonaiak: Pirata eta printzesa.



           1) Berotzeko eta girotzeko ariketa: “OINEZ
     BAINA KORRIKA ERE BAI”.
           Gelan oinez hasiko gara irakaslearen agin-
     duari jarraituz.
           Irakasleak AZKAR esatean, pausoa arintzen
     hasiko gara.
Eskola antzerkirako gida   59



      OSO AZKAR entzutean, gehiago arinduko
dugu pausoa.
      AZKAR-AZKAR denean, erabat azkar mugi-
tuko gara.
      Ariketa honen moldaera bat: ariketa bera, bai-
na tokian geldi gaudela, inora joan gabe.
      2) Lurrean eseri.
      3) Poema honekin erraz hurbil gaitezke joko
dramatikoaren elementu nagusietara:
            a. Protagonista: konfliktoaren edo akzioa-
ren erdi-erdian dagoen pertsonaia nagusia; zerbait
lortu nahi duena. Nor da? Pirata. Zer nahi du? Prin-
tzesak giltza ematea.
            b. Antagonista: protagonistak nahi due-
naren aurka dagoen pertsonaia. Nor da? Printzesa.
Eta zer ukatzen dio piratari? Altxorraren giltza. An-
tagonistak ezin du itxia izan eta “ez” hutsez eran-
tzun. Adibidez, poematxo honetan galderak egiten
dizkio piratari, zuzenean ezetz esan beharrean.
            c. Konfliktoa: bi indar kontrajarrien on-
dorioz gertatzen da. A-k gauza bat nahi du eta B
ateratzen zaio bidera, aurka.
      4) Azalpenak eman ondoren, ikasleak bikote-
ka elkartuko dira egoera prestatzeko: NON gerta-
tzen da egoera? NOIZ? Zertan ari dira pertsonaiak?
60   Liburuen xarma



     Oso garrantzitsua da aktoreek zeregin bat izatea es-
     ku artean: orraztu, azkazalak garbitu, josi, erratza
     pasatu, hautsa kendu, arropak tolestu, loreak bildu,
     zorriak kendu, bazkaria prestatu, ogitartekoa jan...
     Era honetara, ez dira beti esan behar dutenaren zain
     egongo.
           5) Egoerak aurkeztu inprobisazio bidez.
           6) Bikote bakoitzak bere egoera idatzi.
           7) Bederatzigarren poemarekin lotu.
           8) Hemen ere bi aukera ditugu, beste askoren
     artean:
                a) Bi egoerak (7. eta 9. poemak) bata bes-
     tearekin lotu eta gai berari buruzko hainbat sketch
     egin.
                b) Bi egoerok aurretik dauzkagun esze-
     nen artean tartekatu, behar diren loturak eginez.
Eskola antzerkirako gida   61



      8- DAMA POLITA poema:

      Dama polita, nor maite duzu?
      Zeu, etxera eramaten banauzu.
      Dama polita, nor maiteko duzu?
      Esaten didana: sudur polita daukazu.

      • Egoera: postariak (edo beste edonor izan
daiteke) dama aberats bat nahi du; damak, berriz,
sudur polita duela entzutea.
      • Pertsonaiak: dama bat eta postaria (edo
beste edonor).



      1) Berotzeko eta girotzeko ariketa: “GLOBO-
AK APURTZEN”.
      Haurrak gelan sakabanatuko dira, batak bes-
tea molestatu gabe. Irakasleak globo mordo bat bo-
tako du airera, eta ikasleak globo horiek lurra jo bai-
no lehen leherrarazten saiatuko dira, eskuak izan
ezik, gorputzeko beste edozein atal erabiliz.
      Tamaina desberdinetako globo asko erabiliko
ditugu; batzuk oso puztuak, beste batzuk gutxiago.

      2) Lurrean eseri.
62   Liburuen xarma



           3) Gela bitan banatu eta testua irakurriko du-
     gu, ohi bezala, erritmoz egin arte.
           4) Ondoren, ikasleak binaka elkartuko dira.
           5) Poemak agertzen duenaz gain, beste bi ego-
     era emango ditugu inprobisazio saioak prestatzeko:
                a. postaria etxean, damarekin elkartu bai-
     no bost minutu aurretik.
                b. dama etxean, postariarekin elkartu bai-
     no bost minutu aurretik.
          6) Hiru inprobisazioak bata bestearen atzetik
     egingo dira.
           7) Inprobisazioak egitean eta ikustean kon-
     tuan hartu beharrekoak:
                - bakarkakoak: NON nago pertsonaia?
     ZERTAN? NORA noa? ZER lortu nahi du?
                - binakakoak: ZER esan eta NOLA esan,
     nik nahi dudana lortzeko?
           8) Testuak idatzi.
           9) Aurretik dugunarekin lotu edo hainbat
     sketch antolatu, eszena batetik besterako loturak
     musika bidez eginez.
Eskola antzerkirako gida   63



      9- IZEN GORABEHERAK poema.

      Zein da zure izena?
      Nire amaren bera.
      Zein da zure amaren izena?
      Nire izen bera.
      Zein da amaren eta zure izena?
      Bion izena. Aio!

     • Egoera: piratak nahi du printzesak bera
maitatzea, baina printzesak ez du piratarik gura.
     • Pertsonaiak: Pirata eta printzesa.



      1) Berotzeko eta girotzeko ariketa: “SALTO-
KA-SALTOKA”.
      Lau ilaratan jarriko gara, aurrera begira.
      “Bat, bi eta hiru!” esatean, saltoka hasiko ga-
ra, BAT, BI, HIRU.... hamaseiraino kontatuz. 16ga-
rrenera iristean, buelta erdi emango dugu eskuinal-
dera eta zortziraino kontatuko dugu.
      ...8 eta buelta erdi eskuinaldera. Berriz hasiko
gara lauraino zenbatuz.
      ...4 eta buelta erdi eskuinera. Berriz hasi, bi-
raino arte.
64   Liburuen xarma



           ...2 eta buelta erdi eskuinera.
           ...1 eta buelta erdi ezkerraldera.
           Berriz sekuentzia osoa errepikatuko dugu, ez-
     kerralderantz: 16 / 8/ 4/ 2/ 1.
           Helburua: Guztiek batera bi sekuentzia osoak
     egitea.
           2) Lurrean eseri.
          3) Testua bi edo hiru aldiz irakurriko dugu,
     ahotsak bereiztuz.
           4) Zazpigarren poemako egoera berbera era-
     biliko dugu. Arreta jarriko diogu beraren harira
     egin dugun azterketa dramatikoari.
          5) Egoera berbera izango da, baina tokia eta
     denbora aldatuta, alegia, beste egun eta beste leku
     batean.
           6) Inprobisazioa egin.
           7) Testua idatzi.
Eskola antzerkirako gida   65



      10- AMONA AIZUNA poema.

      Amona, amona, ireki atea!
      Ezin dut: gaixorik nago ohean.
      Zer egin behar dut nik?
      Sartu zaitez, bada, leihotik.
      Oso altu dago: ez naiz iristen.
      Saia zaitez katazulotik.
      Oso estua da: ez naiz kabitzen.
      Zoaz etorritako bidetik.
      Oso ahots zakarra duzu.
      Zuk zakartu didazu.
      Jenio ozpindua duzu.
      Zuk ozpindu didazu.
      Nire amona ez zara zu.
      Ez bazoaz, jango zaitut!

      • Egoera: Txano Gorritxo amonaren etxera doa
merienda eramatera. Izugarrizko pixagalea dauka,
baina atea itxita dago eta ezin da sartu. Barruan otsoa
dago, berak itxi du atea amona lasai-lasai jateko.
Otsoak tripa betea du eta logale da amona jan berri
duelako. Lo egin nahi du, beraz. Txano Gorritxok,
ordea, barrura sartu nahi du pixa lasai egin, eta on-
doren, amonari merienda emateko.
      • Pertsonaiak: Txano Gorritxo eta otsoa.
66   Liburuen xarma



          1) Berotzeko eta girotzeko ariketa: “JAIOTZA”.
          Ikasle bakoitza bizi duen gauza bat izango da:
     animalia, pertsona, landarea, sua, ura...
          Jaio aurretiko postura bat aukeratuko du.
          Gero, poli-poliki, postura horretatik abiatu eta
     hazten hasiko da.
          Bizitzan izango duen ohiko forma hartu arte
     joango da hazten.
          Ondoren, alderantzizko prozesua egingo du.
               • Hitzik gabeko musika lasaia erabil dai-
                 teke.
               • Guztiak batera aritu ondoren, launaka
                 errepika dezakete, gelakideen aurrean.
           2) Lurrean eseri.
           3) Poema honetan antzerkirako material ugari
     dago. Ohi bezala, gela bitan banatuta irakurriko du-
     gu poemako bi ahotsak bereiztuz, harik eta bi ahots
     horien arteko irakurketa erritmikoa lortu arte.
           4) Ikasleak binaka bilduko dira.
           5) Lan egiteko aukerak:
                a) Testua den bezala ikasi eta bukaera as-
                   matu.
                b) Ikasleak binaka jarriko dira. Bikote ba-
                   koitzak bukaera bat prestatuko dio tes-
Eskola antzerkirako gida   67



   tuari. Idatzi eta gero testuari gehiturik
   antzeztuko dute.
c) Testuko egoera eta bukaera bat presta-
   tu inprobisazio bidez, gero gelakideen
   aurrean aurkezteko.
d) Ikasleen erdiek lehen aukera eta beste
   erdiek bigarrena landu dezakete. Sor-
   tzen diren aukera guztiak bata besteare-
   kin lot daitezke, gai bereko sketch des-
   berdin gisa. Musikaz jantz daitezke es-
   zena aldaketak.
Eskola antzerkirako gida   69




      4. Bigarren Hezkuntza
          eta Batxilerra


                 • Helburuak •

      Jakinaren gainean gaude adin tarte handia bil-
tzen dugula atal honetan. Hori dela eta, hemen ere,
aurreko ataletan bezala, errazetik zailagora eratu di-
tugu ariketak, adin-tarte eta maila desberdinak kon-
tuan hartuz. Zer helbururekin? Bat, gazte literatura-
ko hainbat pasarteri etekin dramatikoa bilatuz nera-
been ingurunera hurbiltzea. Eta bi, ohiko inprobisa-
zioez gain, testu azterketa eta interpretazioa lantzea.
      Aurreko ataletan azaldu bezala, proposamen
batzuk baino ez dira, gero irakasle bakoitzak ikusi-
ko baitu zer hartu eta zer utzi, zer moldatu eta guz-
tia nola antolatu.



                 • Lan egiteko prozedura •

      Ariketak zehaztu ahala azalduko dugu nola
lan egin.
70   Liburuen xarma




                      • Aholku batzuk •

          Aurreko ataletakoez gain, hara hemen beste
     batzuk:
          1) Inprobisatzeko orduan, ekintza edo akzio
     bakoitza zehatz eta garbi adierazi behar da.
           2) Pertsonaia baten ekintzek lotura logikoa
     izan behar dute, pertsonaia horren izaera adieraz-
     ten dute-eta.
           3) Egoera guztiak toki eta une zehatz batean
     kokatu behar ditugu, nahiz eta garai edo toki asma-
     tu batean izan. Kontua ez da gauza errealak konta-
     tzea, baizik eta asmatzen dugun guztia sinesgarri
     bihurtzea.



                      • Zenbait poema jostari
                        antzerkia egiteko
                        proposamen gisa •

                1. proposamena.-

           A) Berotzeko ariketa.- “ POSTALAK”.
Eskola antzerkirako gida   71



       Lagun asko akzioan agertzen dituen lau edo
bost postal behar ditugu. Ikasleak launaka jarri eta
postal bat aukeratuko dute. Postal horri titulu bat
jarriko diote. Gero, postal hori irudikatu beharko
dute beraien gorputzak eta esku artean duten mate-
riala erabiliz. Bost minutu emango dira honetarako
eta ondoren, talde bakoitzak bere postala irudikatu-
ko du lagunen aurrean. “Bat, bi, hiru eta KLAK!”
edo antzerako zerbait erabil daiteke irudikatu
behar dutenak geldi gera daitezen. Gainontzeko tal-
dekideek titulu bat jarriko diote ikusitakoari eta on-
doren, titulu hori aktore-taldeak jarritakoarekin al-
deratuko da.
     B) Antzerki obra bateko zatiari hasiera eta
bukaera asmatu.-
72   Liburuen xarma



           Mutila 1: Baita zera ere! Ez ezazu txorakeria-
           rik esan!
           Detektibea: Egia dela, ba! Zinema-areto hone-
           tan gertatzen dira.
           Neska 1: Gertatu, zer?
           Detektibea: Ba... tankera honetako istripuak.
           Mutila 2: Zer? Antzezleak pantailatik erortzea?
           Detektibea: Antzezleak ez, pertsonaiak.
           Neska 2: Ez al da gauza bera?
           Detektibea: Bai eta ez. Antzezleak pertsonak
           dira, antzezten duten pertsonak; eta pertso-
           naiak, berriz, antzezten dutena dira, itxura egi-
           ten duten hura.
           Mutila 1: Orduan zu zer zara, antzezlea edo
           pertsonaia?
           Detektibea: Ni pertsonaia naiz, detektibea.
           Neska 1: Eta, orduan, zer gertatuko da orain?
           Detektibea: Ba, ni bertan ez banago, akabo...,
           ez dago filmik.
           Neska 2: Eta ezin izango al dugu ikusi?
           Detektibea: Ez.
           Mutila 1: Ederki gaude!
           ......

                      Montxo Iturbide. Zine-antzerkiak. Elkar. 2003
Eskola antzerkirako gida   73



      1) Antzerki obra bateko testu zati bat hautatu
eta denen artean irakurriko dute, ozenki, pertso-
naiak bereiztuz.
      2) Testua aztertuko dugu, ondorengo irizpide
hauei jarraituz:
           • Pertsonaiak: mutila 1, mutila 2, detekti-
bea, neska 1, neska 2
           • Egoera: detektibeak, nahi gabe, salto
egin du pantailatik zinema-aretora eta, orain, peli-
kulak ezin du jarraitu hura filmera itzuli arte.
           • Non gertatzen da? zinema-areto batean.
           • Noiz gertatzen da? ez da ageri, zehaz-
tu egin behar.
       3) Bosnaka jarri eta, aipatutako irizpideok era-
biliz, egoera prestatuko dute egoeraren aurretikoa
eta ondorengoa (bukaera) erantsiz.
      4) Ikusleek aktiboki jarraituko dituzte lagu-
nen inprobisazioak, behar diren kritikak eginez eta
aipatu irizpideez gidatuta.
     5) Inprobisazio saio guztien ondoren, talde
bakoitzak bere hasiera eta bukaera idatziko dizkio
abiapuntu gisa erabilitako testuari.
74   Liburuen xarma




           2. proposamena.-

             A) Berotzeko ariketa.- “PERTSONAIAREN BILA”.
             Hormaren alde banatan, zenbait objektu jarri-
     ko ditugu: txapela, sonbreirua, bufanda, soka, bas-
     toia... Ikasle bakoitzak bat hartuko du eta horrekin
     pertsonaia bat sortuko du, hala nola, eskekoa, sal-
     tzailea, zuhaitza, udaltzaina, agurea... Objektua har-
     tzeaz bat pertsonaia bihurtuko da, harik eta objektua
     utzi eta beste bat hartu arte. Objektu berria hartzean
     pertsonaia berria bilakatuko da. Pertsonaia batekin
     gustura sentitzen denean, beste pertsonaiekin harre-
     manetan hasiko da.
           B) Testu idatzia eszenifikatzen.-
Eskola antzerkirako gida    75



      J.J. zazpietan esnatu zen goiz hartan. Beti be-
zala. Garbitu eta bizarra egin zuen. Beti bezala. La-
ranja ura hartu zuen. Beti bezala. Eta gero janzten
hasi zen. Txukun eta arduraz jantzi ohi zen, bere
estiloari halako kutsu sport eta ozarra ematea ahaz-
tu gabe, banku bateko administrari bati zegokion
bezala. Oinetakoak ziren bere itxurari eransten zion
azken ukitua, eta goizero errepikatzen zuen errito
berbera; lan hankan jarri, eta bezperan ohepera bo-
tatako zapatak bilatu. Keinu aldagaitza horixe, za-
patak ohepera botatzearena. Dena den, horrek ez
zuen esan nahi bere janzkeraren alderdi hura zain-
tzen ez zuenik. Aitzitik, zapatak ohepean aurkitu
ondoren, garbitu eta lustrea ematen zien patxadaz,
beti ere Eulalia andrea gogoan zuela, sukurtsaleko
enplegatuetan beteranoena, xehetasunei gehien erre-
paratzen ziena, zirikatzaileena...

      - Hara, Juan Jose, nola dituzun zapatak! -esan
zion behin-. Emaizkidazu eta berehala garbituko diz-
kizut, ezin sartuko zara zuzendariarengana piura
horrekin!

      Mari Asun Landa. Krokodiloa ohe azpian. Alberdania, 2002.
76   Liburuen xarma



          1) Hirunaka jarriko dira eta testua irakurriko
     dute pare bat aldiz, beraien gisa.
            2) Testua aztertuko dugu, guztion artean, ohiko
     irizpideak erabiliz.
                 • Pertsonaiak: Juan Jose
                 • Egoera: Juan Josek jaikitzen denean egi-
                   ten duena, beti berdin.
                 • Non gertatzen da? Juan Joseren etxean
                 • Noiz gertatzen da? goizeko zazpietan,
                   astegunez.
           3) Hirukote bakoitzak testu horren irakurketa
     eszenifikatua antolatu beharko du. Guk hautatu du-
     gun testuan ez da, berez, gauza handirik gertatzen.
     Protagonistak oroitzen dituen hitz batzuk kenduta,
     pertsona batek goizero egiten dituen akzioak baino
     ez baitira ageri. Dena den, hurrengo orriko koadroa
     la-gungarri gerta dakieke antolaketa lanetarako.
           4) Inprobisatzen ari direnean, akzio guztiak
     ahal denik garbien eta zehatzen egiten saiatu behar-
     ko dute.
            5) Ondo legoke inprobisazioa prestatzeko
     egun bat uztea. Hartara, beharrezko objektuak lor-
     tzeko denbora izango lukete edota, nahi izanez ge-
     ro, testua grabatzeko astia.
Eskola antzerkirako gida   77



      6) Bultzatu ikasleak irudimena erabiltzera. Tes-
tuan protagonista bakarra ageri arren, bik edo hiruk
antzez dezakete, mugimenduak koordinatuz.
      7) Testuak ez du bukaerarik; beraz, protago-
nistaren goizeroko akzioak itxiko dituen testu bat
asma daiteke.
78




             Irakurtzeko                            Hotsak                 Aktoreak egingo duena                       Behar den materiala

                                          Iratzargailuaren txirrina                                                   Iratzargailua
                                                                                                                                                  Liburuen xarma




J.J. zazpietan esnatu zen izan                                        Ohetik jaiki, egunero bezala.                   Ohea (tolesgarri bat izan
goiz hartan. Beti bezala.                                                                                             daiteke)

Garbitu eta bizarra eginzuen.             Komuneko bonba hotsa,       Komunera joan, pixa edo kaka egin, bonbari
Beti bezala.                              iturriko uraren hotsa       tira egin, aurpegia garbitu eta bizarra kendu
                                                                      ispiluari begira. Dena oso automatikoki.
                                                                      (mimikaz, espazioarekin jokatuz).

Laranja ura hartu zuen. Beti bezala                                   Komunetik sukaldera joan. Laranja ura egin      Laranjak eta laranja
                                                                      eta edan.                                       ura egiteko tresna.

Eta gero janzten hasi zen. Txukun eta                                 Logelara joan eta arropak ohe gainean jarri,    Trajea, galtzerdiak.
arduraz jantzi ohi zen, bere estiloari                                txukun. Janzten hasi, oso txukun eta ardura
halako kutsu sport eta ozarra ematea                                  handiz. Tarteka-tarteka ispilura begiratuko
ahaztu gabe, banku bateko administrari                                balu bezala, gizon dotore eta serio
bati zegokion bezala.                                                 plantak egin.

Oinetakoak ziren bere itxurari eransten                               Lau hankan jarri eta ohepean zapatak bilatu.
zion azken ukitua, eta goizero
errepikatzen zuen errito berbera;
lau hankan jarri, eta bezperan ohepera
botatako zapatak bilatu.

Keinu aldagaitza horixe, zapatak           Zapatak ohepetik atera. Ohean eseri,            Betuna eta zepiloa
ohepera botatzearena. Dena den,            betuna eta zepiloa hartu eta zapatak garbitu,
horrek ez zuen esan nahi bere              zehatz-mehatz, irribarrez, tarteka, gorantz
janzkeraren alderdi hura zaintzen ez       begiratuz, zerbait gogoratuko balu bezala.
zuenik. Aitzitik, zapatak ohepean
aurkitu ondoren, garbitu eta lustrea
ematen zien patxadaz, beti ere
Eulalia andrea gogoan zuela,
sukurtsaleko enplegatuetan
beteranoena, xehetasunei gehien
erreparatzen ziena, zirikatzaileena...

- Hara, Juan Jose, nola dituzun zapatak!   Zapatak garbitzeari utzi. Eulaliaren hitzak
-esan zion behin-. Emaizkidazu             errepikatu ozenki, haren ahotsa imitatuz:
eta berehala garbituko dizkizut,           “Hara, Juan Jose, nola dituzun zapatak!”
ezin sartuko zara zuzendariarengana        “Emaizkidazu eta berehala garbituko
piura horrekin!                            dizkizut, ezin sartuko zara
                                           zuzendariarengana piura horrekin!”
                                           (Eulaliaren hitzak
                                           irakurlearekin batera ahoskatu ditzake)
                                                                                                                Eskola antzerkirako gida
                                                                                                                79
80   Liburuen xarma




           3. proposamena.-

           A) Berotzeko ariketa.- “INPROBISAZIOAK”.
           Bikoteka:
           1) “A” saltzailea eta “B” erosle zaila. Eroslea
     bezero zaila izan arren, saltzaileak ez du bururik gal-
     tzen eta hitz onez erantzuten du beti. Denbora eman
     inprobisazioa prestatzeko eta egin ondoren, paperak
     trukatu.
           2) Amaiak mutilarekin oporretara joan nahi du.
     Aitak ez dio uzten. Aitak arrazoiak emanez erantzun-
     go dio alabari. Denbora eman prestatzeko eta ondo-
     ren, paperak trukatu.
            3) Pesimista/Optimista. Bi lagun, bi ahizpa, bi
     anaia... Batak dena erraz ikusten du, edozer egiteko
     prest dago bati. Besteak lehenengotan denari baietz
     esan, baina gero arazoak ikusten hasten da. Optimis-
     ta saiatuko da lagunaren arazo bakoitzari irtenbidea
     topatzen eta pesimistak entzun egingo dio arazo be-
     rri batekin hasi baino lehen. Paperak trukatu.


           B) Testu idatzi bateko egoera antzeztu eta ja-
     rraipena eman.-
Eskola antzerkirako gida    81



      Baina goiz hartan ezberdina izan zen oso. Za-
paten bila makurtu zenean, zerbait arraroa eta ezohi-
koa gertatu zen: eskuaz zerbait gogorra, oso latza
ukitu zuen, pinu baten azala bezain zimurtsua...
“Maleta bat ote?”, pentsatu zuen berehala. Eta segi-
dan txorakeria iruditu zitzaion aukera hura; izan ere,
berak ez zuen inoiz utzi maletarik ohepean. Bakarrik
bizi zen, eta ez zen orain hasiko bere oroimena za-
lantzan jartzen. Beraz, halakoetan ohi dena egin zuen:
ohepean begiratu zuen, besterik gabe.
      Eta orduan, ikusi egin zuen.

      Landa, Mari Asun. Krokodiloa ohe azpian. Alberdania, 2002




      1) Testua irakurri, banaka.
      2) Ohiko azterketa egin, denen artean, falta den
informazioa osatuz.
      • Pertsonaiak: ez da ageri. 2. proposameneko
testuan Juan Jose dela ageri da.
      • Egoera: zapaten bila makurtu denean zer-
bait arraroa eta ezohikoa gertatu da.
      • Non gertatzen da? Juan Joseren logelan.
      • Noiz gertatzen da? goizean.
82   Liburuen xarma



           3) Baliteke ohepean krokodiloa barik, beste gau-
     za bat egotea; hori ikasle bakoitzaren esku dago.
          4) Banakako inprobisazioa. Bakoitzak testuko
     egoera inprobisatuko du, bukaera bat emanez.
           5) Ikaskideek inprobisazioak arretaz jarraitu-
     ko dituzte, eta saio bukaera bakoitzean beraien kri-
     tikak egingo dituzte, ohiko irizpideak erabiliz.



           4. proposamena.-

          A) Berotzeko ariketa.- “BUKAERAK BILATU
     inprobisazio bidez”.
           1) Zine aurrean ilara luzea dago eta gizon bat
     kolatzen saiatzen da.
           2) Etxean sartzerakoan, lapur batekin topo egi-
     ten duzu.
          3) Hegazkinean zoaz eta hegazkina beheraka
     hasten da.
           4) Hiru anaia-arreba telebista aurrean, bakoi-
     tzak kate bat ikusi nahi.
            5) Mozkorraldi baten ondoren, txantxetan ha-
     si eta ia borrokan bukatu.
Eskola antzerkirako gida   83



     B) Testu idatzi batekin dramaturgia bat osatu
bukaera emanez.-


      - Ez nekatu, Maider.
      - Benetan esaten dizut. Ezustean gertatu zen.
Ez nuen nahi. Ez nuen espero. Baina gauza horiek...
      - Ez nekatzeko. Aurreko batean Urkorekin egon
nintzen.
      Zure aurpegia apur bat aldatu zen.
      - Urko?
      - Bai: Urko. Zurekin ibili zela esan zidan as-
paldi -eta oso zalea zinela ere esan zidan; eta pixka
bat sinetsita zeneukala. Baina hori ez nizun orduan
aipatu.
      - Bai. Aste batzuez ibili ginen.
      - Ba, harexekin egon naiz hitz egiten.
      - Ezagutzen al zenuen?
      - Parranda batean ezagutu nuen. Zure ingu-
ruan ere hitz egin genuen orduan.
      - A, begira -serioago geratu zinen, zain bezala.
      - Ez zintuen oso gaizki utzi.
      - Hara. Eta? Zer esan diozu?
      - Gertatutakoa aipatu diot. Gainetik.
      - A. Eta? -urduritzen ari zinela garbi zegoen.
Zure aitzakia kolokan ikusi zenuen, izan ere.
84   Liburuen xarma



     Ondo geratu nahi zenuen. Edo behintzat ez gaizkie-
     gi. Alabaina, ezin izango zenuela ulertu zenuen.
            - Mutil txima luze eta altu batekin zeundela
     azaldu diot. Urkok ezagutzen zuen: Sebas - arnasarik
     gabe geratu zinela iruditu zitzaidan une batez-. Behar-
     ko ezagutu. Koadrilakoa zuen eta!
            - Ez... Bueno...
            - Aspalditik omen zabiltza Sebas horren atze-
     tik. Urkok berak esan dit, berarekin ibili zinenean
     ere, txima luze harekin irteteko ibili zinela uste zuela.
     Tranpolin edo igarobide bezala erabili nahi izan ze-
     nuela. Aipatu diot nola, berarekin zenbiltzala, Seba-
     sengana jo zenuen. Baina hark ez omen zuen laguna
     saldu nahi izan. Ipso facto moztu zenuen Urkorekin.
     Gainontzekoak... gainontzekoak nik ondorioztatu
     ditut.
            - Beñat...

                      Fernando Morillo. Izar-malkoak. Aizkorri. 2002
Eskola antzerkirako gida   85



     1) Binaka, testua irakurri.
      2) Testua aztertu ohiko irizpideen arabera:
           • Pertsonaiak: Beñat, Maider.
           • Egoera: Beñat eta Maider bikote ziren
Beñatek Maider beste mutil batekin -Sebasekin-
ikusi duen arte. Orduan jakin du Beñatek, Urkoren
bidez, Maiderrek erabili besterik ez duela egin, be-
netan gustuko duen Sebasi zeloak eman nahi ziz-
kiolako.
           • Non gertatzen da? Ez da ageri. Zehaz-
tu egin behar.
           • Noiz gertatzen da? Ez da ageri. Zehaz-
tu egin behar.
      3) Bikote bakoitzak testuko egoera inprobi-
satuko du. Helburua da testuak islatzen duen ego-
erara hurbiltzea eta pertsonaien jokabideak bila-
tzea.
      4) Inprobisazioaren bidez sortutako material
horrek dramaturgia osatzen lagunduko die, baina
testuko elkarrizketa eta gidoi arteko informazioak
asko erraztuko die bidea. Adibidez, testua ia aldatu
gabe antolatu dugu ondorengo dramaturgia. Pau-
soz pauso azalduko dugu nola.
86   Liburuen xarma



          1. Testuan zehazki ageri ez denez, toki eta une
     zehatz batean kokatu ditugu pertsonaiak: parkean,
     gaueko hamarretan.



            Parkeko aulki batean eserita, Maider eta Beñat.
     Eztabaidan ari dira, eta Maiderrek hasperen eta zintz
     egiten du muki-zapi batekin. Begiak lehortzen ditu, behin
     eta berriz.

           Beñat: Ez nekatu, Maider.
           Maider: Benetan esaten dizut. Ezustean ger-
     tatu zen. Ez nuen nahi. Ez nuen espero. Baina gauza
     horiek...
           Beñat: Ez nekatzeko. Aurreko batean Urkore-
     kin egon nintzen.



           2. “Zure aurpegia apur bat aldatu zen” esal-
     dia akzio bihurtu behar dugu. Adib: Maider irmo ge-
     ratzen da, begiak zabal-zabalik, Beñati begira.



            Maider irmo geratzen da, begiak zabal-zabalik, Be-
     ñati begira..
Eskola antzerkirako gida   87



     Maider: Urko?
     Beñat: Bai: Urko. Zurekin ibili zela esan zidan
aspaldi.



      3. “... eta oso zalea zinela ere esan zidan; eta
pixka bat sinetsita zeneukala. Baina hori ez ni-zun
orduan aipatu”.
      Nola bihurtu akzio Beñaten pentsamendua?
Bi aukera ditugu. Bat, Beñatek publikoari adieraz-
tea pentsatzen duena, ahopeko komentario gisa. Bi,
Beñatek arnasa hartzea zerbait esatera balihoa be-
zala, baina azkenean isilik geratzea. Guk bigarrena
hautatu dugu.



      Beñatek arnasa hartzen du zerbait esatera balihoa
bezala, baina azkenean isilik geratzen da.

     Maider: Bai. Aste batzuez ibili ginen.
     Beñat: Ba, harexekin egon naiz hitz egiten.
     Maider: Ezagutzen al zenuen?
     Beñat: Parranda batean ezagutu nuen. Zure
inguruan ere hitz egin genuen orduan.
     Maider: A, begira.
88   Liburuen xarma



           4. “Serioago geratu zinen, zain bezala”, dago-
     en bezala utz dezakegu: Maiderren keinu adieraz-
     kor bat adierazten du.



           Maider serio geratzen da, zain bezala.

           Beñat: Ez zintuen oso gaizki utzi.
           Maider: Hara. Eta? Zer esan diozu?
           Beñat: Gertatutakoa aipatu diot. Gainetik.
           Maider: A. Eta?



            5. “Urduritzen ari zinela garbi zegoen. Zure
     aitzakia kolokan ikusi zenuen, izan ere. Ondo gera-
     tu nahi zenuen. Edo behintzat ez gaizkiegi. Alabai-
     na, ezin izango zenuela ulertu zenuen”.
            Laburtuz, Maider urduri eta deseroso dago eta
     egoera hori adierazteko akzioak bilatu behar ditugu,
     hara nola, aulkitik altxa, prakak ondo jarri, azkazalak
     jan, ilearekin ibili... Guk aurrena aukeratu dugu.



           Maider urduri eta deseroso dagoenez, aulkitik al-
     txatu eta atzera-aurrera hasten da.
Eskola antzerkirako gida   89



      Beñat: Mutil txima luze eta altu batekin zeun-
dela azaldu diot. Urkok ezagutzen zuen: Sebas.



      6. “Arnasarik gabe geratu zinela iruditu zi-
tzaidan une batez”, dagoen moduan aprobetxa de-
zakegu, baina gure kasuan, hori indartzeko, Maider
berriz aulkian eseriko dugu.



      Maider geldi geratzen da, arnasarik gabe, eta on-
doren berriro esertzen da, aulkian.

       Beñat: Beharko ezagutu. Koadrilakoa zuen
eta!
      Maider: Ez... Bueno...
      Beñat: Aspalditik omen zabiltza Sebas horren
atzetik. Urkok berak esan dit, berarekin ibili zinene-
an ere, txima-luze harekin irteteko ibili zinela uste
zuela. Tranpolin edo igarobide bezala erabili nahi
izan zenuela. Aipatu diot nola, berarekin zenbiltzala,
Sebasengana jo zenuen. Baina hark ez omen zuen la-
guna saldu nahi izan. Ipso facto moztu zenuen Urko-
rekin. Gainontzekoak... gainontzekoak nik ondorioz-
tatu ditut.
90   Liburuen xarma



           7. Testuan ez da etenik ageri, baina guk egin
     egingo dugu, alegia, Beñatek aulkitik altxa eta ber-
     tan utziko du Maider, bakar-bakarrik, zer esan ez
     dakiela. Horrela bukatuko dugu eszena.



           Beñatek aulkitik altxa eta alde egiten du. Maider
     mutilari begira geratzen da, bakarrik, zer esan ez dakiela.

           Maider: Beñat...
           BUKAERA.
Eskola antzerkirako gida   91



       5) Testua mutilaren ikuspegitik idatzita dago
eta ondorioz, Maiderren jokabidea oso argia da, bai-
na ez horrenbeste, Beñatena.
       Hain zuzen, inprobisazio bidez lan daiteke Be-
ñaten jokabidea.
       Beste aukera bat da testua Maiderren ikuspe-
gitik lantzea eta antolatzea.



      5. proposamena.-

      A) Berotzeko ariketa.- “TXUTXUMUTXUKA”.
      Binaka aterako dira eszenatokira. Demagun
biek bidaia berbera egin dutela. Bata hasiko da bi-
daia kontatzen, baina besteak ere kontatu egin nahi-
ko du, bere erara. Horregatik, lagunaren gainetik
hitz egingo du, hari hitza kenduz. Helburua da jen-
dearen arreta eskuratzea, nola edo hala.
      B) Testu biluzi bat janzten.-
92   Liburuen xarma



           A: Ezagutzen duzu nire koinatua?
           B: Ez.
           A: Ez, e. Ez duzu ezagutzen?
           B: Ez.
           A: Baietz uste nuen.
           B: Ez.
           A: Ez duzu inondik ere ezagutzen?
           B: Ez.
           A: Ez duzu sekula ere ikusi?
           B: Ez.
           A: Baina ez al zenekien koinatua neukala?
           B: Ez.
           A: Ezagutu nahi al duzu?
           B: Ez.
           A: Eta koinata?
           B: Ez.
           A: Zuk ez al duzu batere koinaturik?
           B: Ez.
           A: Koinatarik ere ez?
           B: Ez.
           A: Neba (anai)-arrebarik?
           B: Ez.
           A: Bikirik?
           B: Ez.
           A: Seme-alabarik?
           B: Ez.
           A: Orduan ez daukazu ezer?
           B: Ez.
           A: Etxerik ere ez?
           B: Ez.
Eskola antzerkirako gida    93



A: Dirurik ere ez?
B: Ez.
A: Dirurik ez baduzu, beste zerbait izango duzu...
B: Ez.
A: Ezetz esaten diozu beti edozeri?
B: Ez.
A: Orduan baietz ere esaten duzu...
B: Ez.
A: Ez zaude gustura demokraziarekin?
B: Ez.
A: Horrek esan nahi du lehen hobeto bizi zi-nela.
B: Ez.
A: Hori ere ez?
B: Ez.
A: Zerbait izango da...
B: Ez.
A: Ezezkor samarra zara, ezta?
B: Ez.
A: Ba ez zara guztiari bai esaten dioten horietakoa ere...
B: Ez.
A: Zu inuzentea zara.
B: Ez.
A: A, ez?
B: Ez.
A: Aditu, ez al da gehiegitxo, hainbeste “ez”?
B: Bai, noski.
A: A!

       KARL, VALENTIN. Teatre de Cabaret. Institut del Teatre
de la Diputació de Barcelona. Edicions del Mall. Bartzelona, 1983.
13-14 or., in Dinamizar textos. Biblioteca de Recursos Didác-ticos
Alhambra. 1989.
94   Liburuen xarma



           1) Binaka irakurri testua, pare bat aldiz.
           2) Testua aztertu eta komentatu. Zer dauka?
     Zer falta du? Testu biluzi bat da, testu minimo bat,
     baina testu hori gauzatzeko hainbat elementu falta
     dira. Ondorioz, bikote bakoitzak testuarekin bat da-
     torren egoera bat pentsatuko du. Non eta noiz ger-
     tatzen den zehaztuko du, pertsonaiak nolakoak di-
     ren pentsatuz.
           3) Lotura absurdoek ez dute balio. Testua, ego-
     era eta pertsonaiak era natural batez lotu eta elkartu
     behar dira.
           4) Hamar minutu utziko ditugu bikote bakoi-
     tzak bere proposamena presta dezan.
            5) Inprobisazio saioak ikusteko orduan, ikas-
     leek aktiboki parte hartzera bultzatuko ditugu. Hel-
     burua da ikusitakoari buruzko iritzia emateaz gain,
     ikusitako hori beraien proposamena aberasteko ba-
     lio izatea.
Eskola antzerkirako gida   97




       Bibliografia
• Aldizkariak:
       - ARTEZ. Revista de las artes escénicas. Arte eszenikoen
aldizkaria. ARTEZ BLAI. Kultur Elkartea. Elorrio (Bizkaia).
Hilerokoa.

• Euskal antzerkiaren Historia:
       - 1960-1986. Historia del Teatro Vasco en Imágenes.
Euskal Antzerkiaren Historia Iruditan. ARTEZ BLAI. Kultur
Elkartea. Elorrio (Bizkaia), 2003.
             www.artezblai.com/yorick.
       (Tel. 946 583 082. / fax. 946 231 886)

• Herri antzerkia:

       - Irizar, Inazio
             Makalenaren herri antzerkia. Elkar. 1985.

• Teoria eta ariketak:

      - Etxeberria, Guillermo.
            Antzerkia eta dramatizazioa. 2001.
• Antzerki tailerrak:

       - Carrillo Mateo, Evaristo & otros
            Dinamizar textos. Biblioteca de Recursos Didác-
ticos Alhambra. Editorial Alhambra. Madril, 1987 (lehenen-
go argitalpena).
98   Liburuen xarma



            - Motos, Tomás & Tejedo, Francisco
                 Prácticas de dramatización. Humanitas. Bartze-
     lona, 1987.

            - Mantovani, Alfredo & Morales, Rosa Inés
                 Juegos de expresión dramática. + de 200 propuestas
     para expresarse y comunicar en la escuela. Ñaque. Ciudad
     Real, 1999.

             - Mantovani, Alfredo & Proexdra
                 El teatro, un juego más. Proexdra. Morón. Sevi-
     lla, 1996.

     • Hiztegia:

            - Pavis, Patrice
                  Diccionario del teatro. Dramaturgia, estética, se-
     miología. Paidós Comunicación. Bartzelona, 1990.

     • Antzezlanak:

            • Eskola antzerkian sortutako testuak:

            - Zenbait eskola eta ikastola
                 Eskola Antzerkia. 1, 2, 3, 4, 5, 6. Euskara Zerbi-
     tzua. Eusko Jaurlaritza. Gasteiz, 1989, 1992, 1995, 1996, 1998

             - Zenbait eskola eta ikastola
                   Lenarriak IV. Nafarroako Gobernuak 1995-2000 ur-
     teetan eskola antzerki eta literatur lehiaketetan saritutako lanak.
Eskola antzerkirako gida    99



ANTZERKIA. Nafarroako Gobernua. Hezkuntza eta Kul-
tura Departamentua. Euskara Zerbitzua. Iruñea, 2001.

       • Haur hezkuntza:

       - Martinez, Mikel (Maskarada antzerki taldea)
            www.teatroa.com

        - Lertxundu, Anjel
              Aizak eta aizan elkarrekin dantzan. Elkar. Donos-
tia, 2002.

       • Lehen Hezkuntza:

       - Genua, Enkarni
            Zabaldu oihala! Erein. Donostia, 2001.

       - Goenaga, Aizpea
            Antzezten... teketen ten! Erein. Donostia, 1999.

       - Iturbide, Montxo & zia, Begoña & Zubizarreta, Patxi
             Antzerkilandia. Elkar. Donostia, 1992.

        - KUKUBILTXO antzerki taldea
            Kuxube. Txirrikiz. Ekidazu. Lehoiek ez dakite bibolina
jotzen. ARTEZ BLAI. Kultur Elkartea. Elorrio (Bizkaia), 2003.

       - Lopez Gaseni, Manu
            Andoni eta Maddalenen komediak. Pamiela. Iru-
ñea, 1994.
100   Liburuen xarma



             - Martinez, Mikel (Maskarada antzerki taldea)
                  www.teatroa.com

             - Txarterina, Aitor.
                  Zenbakiak ala eleak. Pedagogoak gogoan. Ekologi-
      koa. ARTEZ BLAI. Kultur Elkartea. Elorrio (Bizkaia), 2003.

             • Bigarren Hezkuntza:

             - Arrieta Malaxetxebarria, Yolanda
                   Badago ala ez dago...? Aizkorri argitaletxea. Bil-
      bo, 1998.

             - Iturbide, Montxo & Zabaleta, Jon & Murua, Mitxel
                   Zine-antzerkiak. Elkar. Donostia, 2003.

             • Batxilerra:

             - Arrieta Malaxetxebarria, Yolanda
                   Lekurik bai...? ESKOLA ANTZERKIA 5. Eusko
      Jaurlaritza. Hezkuntza saila. Gasteiz, 1993.
                   Noiz baina...! 1995. EGAN aldizkaria 1995-2.
      Donostia, 1995.

             - Cillero Goiriastuena, Javi
                   Uztailaren laua Renon. Kutxa. Donostia, 1999.

             - Goenaga, Aizpea
                  Agur betiko. ARTEZ BLAI. Kultur Elkartea.
      Elorrio (Bizkaia), 2004.
Eskola antzerkirako gida   101



       - Genua, Enkarni
            Ostiralero afaria. Kutxa. Donostia, 2001.

     - Losada, Garbiñe & Loza, Felipe
          Sin vergüenzas. Lotsa gabe. (Gaztetxoentzat). AR-
TEZ BLAI. Kultur Elkartea. Elorrio (Bizkaia), 2001.

       - Mendiguren Elizegi, Xabier
           Ankerki. (Batxilerra). Elkar. Donostia, 1993.

       - Telleria, Patxo
             Kontenedore baten istorioak. Euskera sencilloaren
manifiestoa. ARTEZ BLAI. Kultur Elkartea. Elorrio (Biz-
kaia), 2003.

       • Gauregungo antzerkiari buruzko informazioa:

                 www.artezblai.com
                 www.teatroa.com
Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

Más contenido relacionado

Similar a Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

Kamila Ppt
Kamila PptKamila Ppt
Kamila Pptnagorego
 
AURKEZPENA IPUINA
AURKEZPENA IPUINAAURKEZPENA IPUINA
AURKEZPENA IPUINAguestb286ef
 
Zotz egiteko formulak: Haur Hezkuntza
Zotz egiteko formulak: Haur HezkuntzaZotz egiteko formulak: Haur Hezkuntza
Zotz egiteko formulak: Haur HezkuntzaAsier Romero Andonegi
 
Alemanez ariketa
Alemanez ariketaAlemanez ariketa
Alemanez ariketab06lehen
 
Badator olentzero powerpoint
Badator olentzero powerpointBadator olentzero powerpoint
Badator olentzero powerpointEidertxu4
 
HIZKUNTZA LANTZEKO BALIABIDEA
HIZKUNTZA LANTZEKO BALIABIDEAHIZKUNTZA LANTZEKO BALIABIDEA
HIZKUNTZA LANTZEKO BALIABIDEAnekanereuu
 
Euskal Hizkuntza eta Literatura-rako baliabideak eta proposamen didaktikoak L...
Euskal Hizkuntza eta Literatura-rako baliabideak eta proposamen didaktikoak L...Euskal Hizkuntza eta Literatura-rako baliabideak eta proposamen didaktikoak L...
Euskal Hizkuntza eta Literatura-rako baliabideak eta proposamen didaktikoak L...Ana Basterra
 
2013 2014 ikasturteko guraso batzarra
2013 2014 ikasturteko guraso batzarra2013 2014 ikasturteko guraso batzarra
2013 2014 ikasturteko guraso batzarraMarisol Atxurra
 
Gurasoei emateko paperak
Gurasoei emateko paperakGurasoei emateko paperak
Gurasoei emateko paperakleire6
 
Bertsolaritza unitate didaktikoa
Bertsolaritza unitate didaktikoaBertsolaritza unitate didaktikoa
Bertsolaritza unitate didaktikoagorka azk
 
Ander Lipusen antzerkigintza (Ehaze)
Ander Lipusen antzerkigintza (Ehaze)Ander Lipusen antzerkigintza (Ehaze)
Ander Lipusen antzerkigintza (Ehaze)Jaime Valverde
 

Similar a Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida (20)

Kamila ppt
Kamila pptKamila ppt
Kamila ppt
 
Kamila Ppt
Kamila PptKamila Ppt
Kamila Ppt
 
Abestiak: Haur Hezkuntza
Abestiak: Haur HezkuntzaAbestiak: Haur Hezkuntza
Abestiak: Haur Hezkuntza
 
AURKEZPENA IPUINA
AURKEZPENA IPUINAAURKEZPENA IPUINA
AURKEZPENA IPUINA
 
Zotz egiteko formulak: Haur Hezkuntza
Zotz egiteko formulak: Haur HezkuntzaZotz egiteko formulak: Haur Hezkuntza
Zotz egiteko formulak: Haur Hezkuntza
 
Ipuinak: Haur Hezkuntza
Ipuinak: Haur HezkuntzaIpuinak: Haur Hezkuntza
Ipuinak: Haur Hezkuntza
 
Antzezleak
AntzezleakAntzezleak
Antzezleak
 
Alemanez ariketa
Alemanez ariketaAlemanez ariketa
Alemanez ariketa
 
Badator olentzero powerpoint
Badator olentzero powerpointBadator olentzero powerpoint
Badator olentzero powerpoint
 
HIZKUNTZA LANTZEKO BALIABIDEA
HIZKUNTZA LANTZEKO BALIABIDEAHIZKUNTZA LANTZEKO BALIABIDEA
HIZKUNTZA LANTZEKO BALIABIDEA
 
Euskal Hizkuntza eta Literatura-rako baliabideak eta proposamen didaktikoak L...
Euskal Hizkuntza eta Literatura-rako baliabideak eta proposamen didaktikoak L...Euskal Hizkuntza eta Literatura-rako baliabideak eta proposamen didaktikoak L...
Euskal Hizkuntza eta Literatura-rako baliabideak eta proposamen didaktikoak L...
 
2013 2014 ikasturteko guraso batzarra
2013 2014 ikasturteko guraso batzarra2013 2014 ikasturteko guraso batzarra
2013 2014 ikasturteko guraso batzarra
 
Gurasoei emateko paperak
Gurasoei emateko paperakGurasoei emateko paperak
Gurasoei emateko paperak
 
Bertsolaritza unitate didaktikoa
Bertsolaritza unitate didaktikoaBertsolaritza unitate didaktikoa
Bertsolaritza unitate didaktikoa
 
Bibliografía Egizu
Bibliografía EgizuBibliografía Egizu
Bibliografía Egizu
 
Peru Eta Otsoa
Peru Eta OtsoaPeru Eta Otsoa
Peru Eta Otsoa
 
Power pointa
Power pointaPower pointa
Power pointa
 
Power pointa
Power pointaPower pointa
Power pointa
 
TXO 1
TXO 1TXO 1
TXO 1
 
Ander Lipusen antzerkigintza (Ehaze)
Ander Lipusen antzerkigintza (Ehaze)Ander Lipusen antzerkigintza (Ehaze)
Ander Lipusen antzerkigintza (Ehaze)
 

Más de DUNBOA

Frantzia oihane
Frantzia oihaneFrantzia oihane
Frantzia oihaneDUNBOA
 
Erresuma batua , alaitz
Erresuma batua ,  alaitzErresuma batua ,  alaitz
Erresuma batua , alaitzDUNBOA
 
Joana,portugal
Joana,portugalJoana,portugal
Joana,portugalDUNBOA
 
Grezia miriam1
Grezia miriam1Grezia miriam1
Grezia miriam1DUNBOA
 
Grezia zuriñe
Grezia zuriñeGrezia zuriñe
Grezia zuriñeDUNBOA
 
Jantzi betaurreko
Jantzi betaurrekoJantzi betaurreko
Jantzi betaurrekoDUNBOA
 
Ikastetxeko familiekin sentsibilizazio prozesuan erabili daitezkeen bideo batzuk
Ikastetxeko familiekin sentsibilizazio prozesuan erabili daitezkeen bideo batzukIkastetxeko familiekin sentsibilizazio prozesuan erabili daitezkeen bideo batzuk
Ikastetxeko familiekin sentsibilizazio prozesuan erabili daitezkeen bideo batzukDUNBOA
 
Ikastetxeko familiekin sentsibilizazio prozesuan erabili daitezkeen bideo batzuk
Ikastetxeko familiekin sentsibilizazio prozesuan erabili daitezkeen bideo batzukIkastetxeko familiekin sentsibilizazio prozesuan erabili daitezkeen bideo batzuk
Ikastetxeko familiekin sentsibilizazio prozesuan erabili daitezkeen bideo batzukDUNBOA
 
Ene bada
Ene badaEne bada
Ene badaDUNBOA
 
Hezkidetzarako irudia
Hezkidetzarako irudiaHezkidetzarako irudia
Hezkidetzarako irudiaDUNBOA
 
Aniztasunaldia egitaraua es
Aniztasunaldia egitaraua esAniztasunaldia egitaraua es
Aniztasunaldia egitaraua esDUNBOA
 
Aniztasunaldia kartela 500x700
Aniztasunaldia kartela 500x700Aniztasunaldia kartela 500x700
Aniztasunaldia kartela 500x700DUNBOA
 
jantzi betaurreko moreak
jantzi betaurreko moreakjantzi betaurreko moreak
jantzi betaurreko moreakDUNBOA
 
2.marrazkia
2.marrazkia2.marrazkia
2.marrazkiaDUNBOA
 
Hizkuntza irizpideak guraso elkarte jarduerak
Hizkuntza irizpideak guraso elkarte jarduerakHizkuntza irizpideak guraso elkarte jarduerak
Hizkuntza irizpideak guraso elkarte jarduerakDUNBOA
 
Criterios lingüísticos actividades ampa
Criterios lingüísticos actividades ampaCriterios lingüísticos actividades ampa
Criterios lingüísticos actividades ampaDUNBOA
 
1.marrazkia
1.marrazkia1.marrazkia
1.marrazkiaDUNBOA
 
Mat 127 coeducacion prevenc violencia_ceapa (2)
Mat 127 coeducacion  prevenc violencia_ceapa (2)Mat 127 coeducacion  prevenc violencia_ceapa (2)
Mat 127 coeducacion prevenc violencia_ceapa (2)DUNBOA
 
Mat 127 coeducacion prevenc violencia_ceapa (2)(1)
Mat 127 coeducacion  prevenc violencia_ceapa (2)(1)Mat 127 coeducacion  prevenc violencia_ceapa (2)(1)
Mat 127 coeducacion prevenc violencia_ceapa (2)(1)DUNBOA
 

Más de DUNBOA (20)

Frantzia oihane
Frantzia oihaneFrantzia oihane
Frantzia oihane
 
Erresuma batua , alaitz
Erresuma batua ,  alaitzErresuma batua ,  alaitz
Erresuma batua , alaitz
 
Joana,portugal
Joana,portugalJoana,portugal
Joana,portugal
 
Grezia miriam1
Grezia miriam1Grezia miriam1
Grezia miriam1
 
Grezia zuriñe
Grezia zuriñeGrezia zuriñe
Grezia zuriñe
 
1º1º
 
Jantzi betaurreko
Jantzi betaurrekoJantzi betaurreko
Jantzi betaurreko
 
Ikastetxeko familiekin sentsibilizazio prozesuan erabili daitezkeen bideo batzuk
Ikastetxeko familiekin sentsibilizazio prozesuan erabili daitezkeen bideo batzukIkastetxeko familiekin sentsibilizazio prozesuan erabili daitezkeen bideo batzuk
Ikastetxeko familiekin sentsibilizazio prozesuan erabili daitezkeen bideo batzuk
 
Ikastetxeko familiekin sentsibilizazio prozesuan erabili daitezkeen bideo batzuk
Ikastetxeko familiekin sentsibilizazio prozesuan erabili daitezkeen bideo batzukIkastetxeko familiekin sentsibilizazio prozesuan erabili daitezkeen bideo batzuk
Ikastetxeko familiekin sentsibilizazio prozesuan erabili daitezkeen bideo batzuk
 
Ene bada
Ene badaEne bada
Ene bada
 
Hezkidetzarako irudia
Hezkidetzarako irudiaHezkidetzarako irudia
Hezkidetzarako irudia
 
Aniztasunaldia egitaraua es
Aniztasunaldia egitaraua esAniztasunaldia egitaraua es
Aniztasunaldia egitaraua es
 
Aniztasunaldia kartela 500x700
Aniztasunaldia kartela 500x700Aniztasunaldia kartela 500x700
Aniztasunaldia kartela 500x700
 
jantzi betaurreko moreak
jantzi betaurreko moreakjantzi betaurreko moreak
jantzi betaurreko moreak
 
2.marrazkia
2.marrazkia2.marrazkia
2.marrazkia
 
Hizkuntza irizpideak guraso elkarte jarduerak
Hizkuntza irizpideak guraso elkarte jarduerakHizkuntza irizpideak guraso elkarte jarduerak
Hizkuntza irizpideak guraso elkarte jarduerak
 
Criterios lingüísticos actividades ampa
Criterios lingüísticos actividades ampaCriterios lingüísticos actividades ampa
Criterios lingüísticos actividades ampa
 
1.marrazkia
1.marrazkia1.marrazkia
1.marrazkia
 
Mat 127 coeducacion prevenc violencia_ceapa (2)
Mat 127 coeducacion  prevenc violencia_ceapa (2)Mat 127 coeducacion  prevenc violencia_ceapa (2)
Mat 127 coeducacion prevenc violencia_ceapa (2)
 
Mat 127 coeducacion prevenc violencia_ceapa (2)(1)
Mat 127 coeducacion  prevenc violencia_ceapa (2)(1)Mat 127 coeducacion  prevenc violencia_ceapa (2)(1)
Mat 127 coeducacion prevenc violencia_ceapa (2)(1)
 

Idazleen elkartea eskola antzerkirako gida

  • 1. Liburuen xarma 3 Eskola antzerkirako gida
  • 2. Proiektuaren arduraduna: EIE (Euskal Idazleen Elkartea). Liburu honen koordinatzailea: Yolanda Arrieta. Egileak: Yolanda Arrieta, Antton Irusta, Iñaki Friera. Diseinua eta maketazioa: K3 Inprimategia. Marrazkiak: Idoia Beratarbide. Hezkuntza eta Unibertsitate eta ikerketa Sailak onetsia: 2004-07-22 © EIE ISBN: 84-609-1895-5 L.G.: SS-1008/04 Inprimatzailea: K3 Inprimategia Amillaga, 1 - 6. pabiloia. 20570 Bergara EIE argitaletxea Zurriola 14, 1.ezk. 20002 DONOSTIA Tel: 943 276999-Faxa: 943 277288 e-mail: eie@eie.euskalnet.net http://www.idazleak.org Eragotzita dago, legeak ezarritako salbuespenetan izan ezik, obra onen edo- zein berregintza, komunikazio publiko edo moldaketa, aurrez jabetza intelek- tualaren titularren baimena eskuratzen ez bada. Eskubide horien urraketa ja- betza intelektualaren aurkako delitutzat har daiteke (Kode Penaleko 270 eta hurrengo artikuluak). CEDRO erakundeak (www.cedro.org) babesten ditu ai- patu eskubide horiek.
  • 3.
  • 4.
  • 5. AURKIBIDEA 0. Sarrera ...................................9 1. Oinarrizko hiztegia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 19 2. Haur Hezkuntza . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 17 3. Lehen Hezkuntza . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 41 4. Bigarren Hezkuntza eta Batxilerra . . . 71 6. Bibliografia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 99
  • 6.
  • 7. Eskola antzerkirako gida 7 Sarrera Gida honen helburua ez da liburu baten bidez Antzerkia nola egiten den irakastea. Liburuez gain, ekimena bera da erremintarik aproposena antzerkia egiten ikasteko. Beraz, zein da gida honen helbu- rua? Eskola antzerkia lantzeko joko eta proposa- men batzuk eskaintzea irakasleari, batez ere ahoz- kotasunari eta testugintzari garrantzia emanez. Hasteko, oinarrizko hiztegi bat osatu dugu ikasle-irakasleak kode komun batean aritu daite- zen. Gainontzean, ariketa mordo bat prestatu dugu lanari ekiteko. Adin-tarteka antolatu ditugu baliabi- deok, baina adinean aurrera egin ahala aurreko pro- posamenak adin-tarte berrian txertatzeko aukera ere eman nahi izan dugu. Izanak izan, jolastea da helburu nagusia. Ne- kez irakatsiko dugu ezer lana zailduta. Kurtso bu- kaerarako ikuskizun bikain bat prestatzea bezain garrantzitsua da bidean egiten duguna. Ez da derri- gorrezkoa eszenografia konplikatuak eta testu luze eta zailak erabiltzea. Aitzitik, antzerkigintzan haste- ko ez da gauza handirik behar; gogoa, ilusioa, leku bat eta lanean hasteko irizpide batzuk, besterik ez. Gainera, pittinka joaten bagara ez gara hainbeste
  • 8. 8 Liburuen xarma nekatuko bidean. Sketch txikiak, binakako eszena- txoak, gertuko baliabideak, irudimena eta talde la- na dira erremintarik merkeenak eta egokienak an- tzerkian hasteko. Eta merezi du. Fathia el Assal antzerkigile egiptoarrak Na- zioarteko Antzerki Egunean zioenez, Antzerkia arte guztien aita da. Gure iritzian, Antzerkia arte guz- tien Aita eta Ama da, arte guztiak biltzen baititu bere baitan: poesia, musika, pintura, dantza, eskul- tura, arkitektura... Eta ez hori bakarrik, gizakien ar- teko harremanak aztertzeaz gain, taldekideen arte- ko lan komuna bultzatzen du. Norberaren lotsak uxatzeko aukera paregabea da, eta hurkoaren le- kuan jartzen laguntzen digu rol desberdinak joka- tzen ditugunean. Irudimenari leiho handi bat ireki- tzen dio, gainera, eta pertsonaren baliabide ugari azalarazten ditu, hara nola, ahotsa, gorputz espre- sioa, keinuak, memoria, belarria, erritmoa... Zalan- tzarik gabe, balizko munduak amesten eta eraiki- tzen laguntzen digu. Horregatik guztiagatik merezi du Antzerkia idazteak, Antzerkia irakurtzeak, Antzerkia sortze- ak, Antzerkia ikusteak, Antzerkia ikasteak, Antzer- kia irakasteak, Antzerkia egiteak... Hitz batean, Antzerkiaz gozatzeak.
  • 9.
  • 10.
  • 11. Eskola antzerkirako gida 11 1. Oinarrizko hiztegia • Aktorea: pertsonaiari bizia ematen dion pertsona. • Akzioa: eszenan ikusten diren transforma- zio fisiologiko eta psikologiko guztien multzoa. • Antagonista: protagonistak nahi duenaren aurka dagoen pertsonaia. • Denbora dramatikoa: antzezpenak edo ikuskizunak irauten duena denbora. • Dramatizazioa: jokalariak eta ikusleak elka- rren rolak trukatuz toki eta une konkretuetan akzio bat agertzen dute jolasean, antzerkiaren elemen- tuak erabiliz baina antzerkiak eskatzen duen amaiera ar-tistikorik bilatu gabe, ikuslea jokoaren partaide bihurtuz eta ez, antzerkian bezala, ikuski- zunaren helburu. • Dramaturgia: antzerki obra bat antolatzeko teknika; testu bat antzerki bihurtzeko antolaketa. • Egoera: eszena bakoitza gertatu aurretik ematen den pertsonaien arteko situazioa. • Ekitaldia: testua denboraren eta akzioaren arabera egituratzeko erabiltzen den zati nagusi ba- koitza.
  • 12. 12 Liburuen xarma • Espazio dramatikoa: istorioaren tokia, ikus- leak irudimenez osatzen duena. • Espazio eszenikoa: antzezpena egiten den tokia. • Eszena: tokiaren, pertsonaien edo akzioen arabera egituratzen den ekitaldi bakoitzeko zatia. • Eszenatokia: eszena antzezteko tokia. • Eszenografia: antzerki bat eszenifikatzeko erabiltzen diren dekoratu, altzairu eta tresnek osa- tzen duten multzoa. • Fikziozko denbora: antzezten den istorioa- rena, alegia, gertaeren iraupena. • Garaia: istorioa kokatzen deneko unea. • Karakterizazioa: pertsonaiak eszenan ager- tzen dituen akzio, keinu, hizkera eta berari buruzko informazioa, ikuslearentzat pertsonaia hori sinesga- rri bihurtzen duena. • Konfliktoa: bi indar kontrajarrien ondorioz gertatzen da. A-k gauza bat nahi du eta B ateratzen zaio bidera, aurka. • Pertsonaia: akzioa martxan jartzen duena, pertsonaia bat bere ekintzek osatzen baitute. • Protagonista: konfliktoaren edo akzioaren erdi-erdian dagoen pertsonaia nagusia. Zerbait lor- tu nahi duena.
  • 13.
  • 14.
  • 15. Eskola antzerkirako gida 15 2. Haur hezkuntza • Helburuak • Adin txikiko haurrak joko dramatikotik oso hurbil bizi dira. Konturatu gabe erabiltzen dute egu- neroko jolasean, aita-amaka, dendaka edota pirataka dabiltzanean. Beraz, berezko joera natural hori apro- betxatuko dugu antzerkiaren erritoetara hurbiltzeko. Horixe izango da adin hauetako helburu nagusia. Helburu estetikoez gain, jolasteko xedez sor- tutako dekorazio olerkiek aukera paregabea eskain- tzen digute horretarako. Laburrak dira buruz ikas- teko eta, esaera eta hitz joko berriak erakusteaz gain, antzerkiaren oinarrizko elementu asko jorra- tzen laguntzen digute: hara nola, norbera eta beste- ak, publikoa, espazio eszeniko eta dramatikoa, erritmoa, memoria... Anjel Lertxundiren Aizak eta aizan elkarrekin dantzan liburua aproposa dugu antzerki lanetan hasteko. Poema gehienak berez dramatikoak diren arren, hamar hautatu ditugu guk. Ondoren, haur txikienekin erabiltzeko moduan antolatu ditugu, errazenetik zailagora elkar josi eta dramaturgia bat
  • 16. 16 Liburuen xarma osatuko dugu. Pausoz pauso zehaztu dugu bidea, bide hori osatzeko erabili dugun poema bakoitza zergatik eta nola aprobetxatu azalduz. Poemei darien kutsu tradizionala atsegin ez dutenek, berriz, pertsonaien rolak alda ditzakete, nesken paperak mutilei eta mutilenak neskei ema- nez, edo biak konbinatuz: antzerkia egitea jolas egi- tea da. Noski, lan-proposamen bat baino ez da. Eta, proposamen bat baino ez denez, hara hemen gau- zatzeko bide bat. • Lan egiteko prozedura • Gunea: - Gelan ez baduzue antzerkia lantzeko toki berezirik, txoko bat egin horretarako. - Bereizi eszenatokia eta ikusleak egoteko to- kia. - Mozorrotzeko arropak kutxa batean sartu: sonbreiruak, txapelak, zapi handiak, kolorezko te- lak, haurrek etxetik ekar ditzaketen arropa zaha- rrak...
  • 17. Eskola antzerkirako gida 17 • Poemak ikasteko bidea: - Ikasle guztiek ikasiko dituzte poema guz- tiak, egunero horretarako tartetxo bat hartuz. Poesia lantzeko gida liburuan hainbat ariketa datoz poesia lantzeko. Dena den, hona hemen adibide batzuk: 1) Irakasleak poema ozenki irakurri, bi ahots erabiliz. 2) Gela bi taldetan banatu. Talde bakoitza per- tsonaia bat da. 3) Hiruzpalau aldiz errepikatu pertsonaia ba- koitzaren esaldia, harik eta talde bien artean nola- baiteko erritmoa lortu arte. 4) Saio bakoitzean osagai berri bat eskaini errepikapenok egiteko: mozorrotzea, batzuk etzan- da eta besteak zutik, eserita, aulkien gainean zutik edo etzanda... 5) Behin poema ikasi ondoren, eszenatokia era- bili errezitatzeko. Hasieran, talde biak, osorik atera- ko dira. Gero, apurka-apurka, talde txikiagotan, lau- naka, hirunaka, eta azkenean, binaka bukatuko da.
  • 18. 18 Liburuen xarma 6) Saioa hasteko “bat, bi, hiru” edo antzerako lelo bat erabili. Bukaeran, txalotu. 7) Saioa egin ondoren hobetu beharrekoa ai- patu, hurrengo taldeak esandakoa kontuan har de- zan poema errepikatzeko. 8) Poema berri bat lantzen hasten zaretenean aurretik ikasitakoari ere tartea egin, zaharra eta be- rria elkarren jarraian errepikatuz. 9) Poemak buruz ikasi ahala poema bakoitza zein bikotek antzeztuko duen aukeratu, bakoitzak bere “papera” bakarrik egin dezan, besteenari adi eta norberaren txandaren zain. 10) Pertsonaia bakarlarien testua ikasteko, aguazilarena gure kasuan, prozedura berbera erabil daiteke, baina talde bitan izan beharrean talde ba- karrean arituko gara. • Aholku batzuk • 1) Eskura duzuena erabili; aulki bat autoa, etxea edota beste edozer izan daiteke.
  • 19. Eskola antzerkirako gida 19 2) Ekintza da garrantzitsua, eta ez eszenogra- fia konplikatua edo jantzi perfektuak erabiltzea. 3) Akzioaren erritmoari eusteko saiatu eszena aldaketak azkar egiten. 4) Antzerkia talde lana da eta osotasunak ema- ten dio kolorea ikuskizunari. Beraz, oso garrantzi- tsua da aktore guztiek elkarri entzutea. 5) Zenbait unetan kaos txiki baten erdian zau- detela irudituko zaizue. Ez etsi, segi aurrera. An- tzerkia talde lana izateaz gain, pertsonek pertsone- kin egin beharreko lana da; lan kaotiko bezain abe- rasgarria, beraz. 6) Ez kezkatu gurasoen aurreko emanaldiare- kin. Gozatu uneaz eta ahalegindu umorez eta ilu- sioz lan egiten. 7) Zatiek egiten dute osotasuna. Zatika lan egin, zati eta une bakoitzarekin ahal adina disfruta- tuz.
  • 20. 20 Liburuen xarma • Zenbait poema jostari antzerkia egiteko proposamen gisa • Dramaturgia bat osatzeko bidea. 1- ALKATE ONAREN BANDOA poemare- kin has daiteke ikuskizuna. Bando batek giroa prestatzen laguntzen di- gu, eta publikoa isilarazten du era jolasgarriz. Guk poemari bukaera aldatu diogu, azken lerroa kendu, eta Hastera goaz! Beraz, ixo! erantsi dugu. Bandoak herriko plazan jo ohi dira. Plaza egiteko ez dugu gauza handirik behar, mahai ba- naka batzuk, besterik ez, ondorengo eszenogra- fiak antolatzeko erabiliko ditugunak, hain zuzen. Kasu honetan, leiho bat eta balkoi bat. • Egoera: Aguazilak, ikusleak isilarazteko, alkatearen bandoa jotzen du. • Pertsonaiak: Aguazila. Eszenatokiaren atzean, eskuinaldean, mahai txiki bi elkarren ondoan, edo mahai handi bat, balkoia balitz
  • 21. Eskola antzerkirako gida 21 bezala; gainean, plastikozko lorontziak eta loreak. Esze- natokiaren ezkerraldean beste mahai bi elkarren ondoan, edo mahai handi bat, eta hor ere, gainean, lorontziak eta loreak. Txapela buruan eta bastoia eskuan sartzen da agua- zila eszenatoki erdira. Turuta jotzen du eta publikoari be- giratzen dio, zuzen-zuzen. Paper handi bat zabaldu, eta oihuka esaten du: - Aguazila: Herritar maiteak: alkate Jaunaren ordenaz aditzera ematen da, oiloak txiza egin bitartean, atso arrak umeak egin arte, eta gatzari harra egin artio, nik esandakoa egingo dela hemen! Eta nik hauxe diot: Hastera goaz! Beraz, ixo! Aguazilak tutua jotzen du berriro ere, eta papera bildu ondoren, eszenatokiaren atzeko aldera doa, lurrean dagoen eguzkia hartu, eta zintzilikatu egiten du. On- doren, eszenatokitik irteten da.
  • 22. 22 Liburuen xarma 2- BADATOR POSTARIA poemarekin ja- rraituko dugu. Postaria pertsonaia erakargarria da istorio bat hasteko, beti dakarrelako berriren bat. Bizikletan datorrela adierazteko, bizikleta manilar solte bati edo makila bati helduta etor daiteke, edota makila luze bat hanka artean duela. • Egoera: postariak karta bat ematen dio Ma- riari. Postaria oso atsegina da bezero guztiekin, baina Mariak uste du berarekin bakarrik dela, eta, horregatik, Maria hura etortzeko zain-zain egoten da egunero. • Pertsonaiak: postaria eta Maria. Eszenatokiaren eskuinaldean mahai txiki bi elka- rren ondoan, edo mahai handi bat, leihoa balitz bezala. Gainean, plastikozko lorontziak. Mahaien atzean etxeko andrea, buruan ruloak, eta amantala jantzita duela. Lo- reei ura botatzen ari delako itxurak egiten. Ezkerretik postaria dator, “bizikletan”, txapela bu- ruan, eta sorbaldan, trabes, maleta handi bat duela. “Bal- koi”aren aurrealdean geratzen da, eta atzamarrez txirri- na joko balu bezala egiten du.
  • 23. Eskola antzerkirako gida 23 - Postaria: Tirrin, tirrin! Postaria! - Maria: Zer dakarzu berria? - Postaria: Postala eta gutuna, nire maite ku- ttuna. - Maria: Postalak zer dio? - Postaria: Zure izebak adio. - Maria: Gutunak zer esan? - Postaria: Neska zintzoa izan! Postariak eskutitza eman eta alde egiten du Ma- riaren aurretik, eszenatokiaren eskuinaldean ezkutatuz. 3- MARIA GOIKOA poema ederki txertatu daiteke hemen. Bi “Maria” behar ditugu, ordea. “Behekoa” aurreko poemakoa izango da. “Goikoa” ezkerral- deko mahai gainean jarriko dugu, hots, bere “bal- koian”. • Egoera: Maria B eta Maria G beti elkarre- kin, baina beti haserre: aspertuta daude beti etxe- an bakar-bakarrik egoten. • Pertsonaiak: Maria G (oikoa) eta Maria B (ehekoa).
  • 24. 24 Liburuen xarma Ezkerraldean, beste mahai bi elkarren ondoan, edo mahai handi bat, lorontzi eta loreekin. Gainean, tente, Ma- ria Goikoa, buruan painelua, eta mantalez jantzita duela, trapuari hautsak kentzen. Eskuinaldean dagoen Mariak deitzen dio. - Maria B: Maria Goikoa! - Maria G: Zer dun, behekoa? - Maria B: Goazan iturrira! - Maria G: Ez zeukanat betarik! - Maria B: Zer dun, bada? - Maria G: Senarra etorri. - Maria B: Zer ekarri? - Maria G: Zapata eta galtzerdi. - Maria B: Hire senarra eta nire senarra hase- rretu egin omen ditun. - Maria G: Zeren gainean? - Maria B: Azaburu baten gainean. - Maria G: Hireak ditun kulpak, txuri, gorri eta kikirriki! Haserre, Maria B-k alde egiten du. Maria G. mahaitik jaitsi, eta ezkutatu egiten da.
  • 25. Eskola antzerkirako gida 25 4- KANPAIEN HIZKUNTZAN poema. Kanpaiak edozein herritan entzuten dira eta denboraren joana adierazteko aukera erreala be- zain poetikoa dira. Ikuskizunean tarteka-tarteka txertatuz gero, modu ederraz adieraziko dute den- boraren etenik gabeko joana. Era berean, paperak banatzeko orduan solte dauden aktoreei papera emateko bidea eskaintzen digute. Bi, lau, sei, zortzi edo hamar lagunek egin dezakete kanpaiena, bi taldetan banatuta. Nola jantzi? Paketeak egiteko, paper marroi zati bati, erdian, burua ateratzeko zuloa egin, eta nahikoa da kanpai itxura hartzeko. Kanpai-fami- lia biak bereizteko, buruan kolorezko txano bana eraman dezakete aktoreek; A taldekoek kolore ba- tekoa, eta B taldekoek beste kolore batekoa. Binaka, elkarri helduta, “vals” bat dantza- tzen atera daitezke eszenatokira, bikote bakoitzak bere testua kantatuz. A) kanpaiak ezkerretik eskui- nerantz, eta B) kanpaiak eskuinetik ezkerrerantz, txandaka. • Egoera: bi kanpai-familia, kanpaiak nork hobeto jo, elkarren lehian. • Pertsonaiak: A kanpaiak (bi, lau, sei edo zortzi) eta B kanpaiak (bi, lau, sei edo zortzi).
  • 26. 26 Liburuen xarma Kanpaiak binaka datoz, paperezko zakuz jantzita, dantzan eta kantari, eta eszenatokia zeharkatzen dute es- kuinetik ezkerrera eta ezkerretik eskuinera, txandaka, ba- tak besteari erantzuten. A) Tilin-talan! Tilin-talan! Ogia nahi dut jan, ogia nahi dut jan. B) Tan-talantan! Tan-talantan, ebakita jan, ebakita jan. A) Tilin-tintilin! Tilin-tintilin! Beti miserin, beti miserin. B) Tilin-tantilin! Tilin-tantilin! Hi beti habil berdin! 5- ADITU, IZASKUN poema. Poemak berak ematen digu egoera eta per- tsonaien berri. • Egoera: bi neska mutil bila. • Pertsonaiak: Izaskun eta Elisa. Izaskun eta Elisa azokara datoz barazkiak saltzera, baserritar jantzita. Bakoitzak otzara handi bat dakar eta plazaren erdi-erdian geratzen dira. Belaunikatu eta otza- rako gauzak jartzen dituzte lurrean, salgai. Inor ez dator erostera, eta aspertuta daude.
  • 27. Eskola antzerkirako gida 27 Elisa: Aditu, Izaskun, zenbat urte ditun? Izaskun: Hogeita hamasei! Elisa: Nik adina baditun! Morroi edo zaldun, au- kera dezagun. Baldin oraingo txandan ezkontzen ez bagara, gure bizi guztian neskazahar gaitun! Bi mutil datoz, haserre. Neska biak mutilei begira geratzen dira. 6- LISKARRA poema. Bi mutil haserre, borrokan hasteko prest, izan daitezke poema honetako protagonistak. Plazan daude; Izaskunek eta Elisak ikusten dituz- te. Borro-kan hastear daudenean, neskak bakeak egiten saia-tzen dira, eta azkenean, hainbeste desio duten mu-til-lagun bana topatzen dute. • Egoera: Bi mutil haserre eta bi neska bake- ak egiteko prest. • Pertsonaiak: A mutila, B mutila, Izaskun eta Elisa. A eta B elkarri muturka hastear daude, batak bes- teari paparretik helduta.
  • 28. 28 Liburuen xarma A) Jotzen bahaut hortzetan, jarriko haut bertsotan. B) Jotzen bahaut bekainean, jarriko haut kakainean. A) Jotzen bahaut muturrean, eraitsiko haut lurrean. B) Jotzen bahaut kopetan, erantsiko haut paretan. Azken bertsoa bota eta borrokan hasten dira. Izas- kunek eta Elisak dena ikusi dute eta korrika datoz muti- longana. Izaskunek A mutilari tira atzetik, eta beste ho- rrenbeste Elisak B mutilari. Sokatiran hasten dira, eta az- kenean, hankaz gora jausten dira, batzuk alde batera eta besteak bestera, eta neskak mutilen azpian. Konturatzean, mutilak azkar-azkar jaiki, eta bakoitzak bere neskari es- kua ematen dio altxatzen laguntzeko. Azkenean, besotik helduta alde egiten dute, bikote batak eskuinalderantz eta besteak ezkerralderantz.
  • 29. Eskola antzerkirako gida 29 7- EMADAZU GILTZA poema. Testuari erreparatuz gero, pirata eta printze- sa datozkigu burura. Misterio kutsua ere nabari zaio. Herriko plaza batek ez du, ordea, misterio handirik. Eta, gainera, zer egiten du pirata batek herriko plazan? Arazoa konpontzeko, ezkerreko mahaipetik aterako genituzke pertsonaia biak eszenatokira, leku ezkutu batetik datozela adieraziz. Berdin dio zer le- kutatik irteten diren; misterioa da garrantzia duena. Pertsonaien arropak: printzesak kamisoi lu- ze bat soinean eta koroa buruan; piratak zapia bu- ruan, begi bat partxez estalita, eta ezpata handi bat gerrian. • Egoera: Piratak printzesaren familiak dau- kan altxorraren giltza lortu nahi du, baina printze- sarekin maiteminduta dagoenez, modu onean egin nahi du, neskari minik eman gabe. • Pertsonaiak: pirata eta printzesa. Pirata ateratzen da ezkerreko mahai azpitik; ondo- ren, printzesa, atzetik, tatarrez. Eszenatoki erdi-erdian geratzen dira, lurrean eserita. Alde batetik bestera begi- ratzen du piratak.
  • 30. 30 Liburuen xarma Pirata: Emadazu giltza. Printzesa: Giltza zertarako? Pirata: Kutxa tzarra zabaltzeko. Printzesa: Zabaldu, zertarako? Pirata: Paper zaharrak bilatzeko. Printzesa: Paperak zertarako? Pirata: Itsas mapa bat bilatzeko. Printzesa: Mapa bat zertarako? Pirata: Altxorraren bila joateko eta handik zu- ri, ene maite, urre-zilarrak ekartzeko. Eztul bat entzuten da eta korrika alde egiten du piratak neskari eskutik tiraka. Eskuinaldeko mahaipean ezkutatzen dira. 8- DAMA POLITA poema. Kalean, postaria eta beste andre bat, besotik helduta, paseoan dabiltza. Dama oso dotorea da, soineko luzez eta abanikoz apainduta dago, baina sudur luze-luzea dauka. Horregatik moldatu dugu testua eta, “begi politak dauzkazu”esan beharrean “sudur polita daukazu” esango dugu. • Egoera: postariak dama aberats bat nahi du; damak, berriz, sudur polita duela entzun nahi du. • Pertsonaiak: dama bat eta postaria.
  • 31. Eskola antzerkirako gida 31 Postariak eztul egiten du. Dama aberatsa besotik helduta dakar. Damak pailazo sudurra du. Postaria: Dama polita, nor maite duzu? Dama: Zeu, etxera eramaten banauzu. Postaria: Dama polita, nor maiteko duzu? Dama: Esaten didana: sudur polita daukazu. 9- IZEN GORABEHERAK poema. Poema hau zazpigarren poemako egoerare- kin lotu dugu. Egoerak hala eskatzen duenez, “ai- taren izena” “amaren izena”z ordezkatu dugu. • Egoera: piratak nahi du printzesak bera maitatzea, baina printzesak ez du piratarik gura. • Pertsonaiak: pirata eta printzesa. Eskuinaldeko mahaipean daude pirata eta printzesa. Pirata: Zein da zure izena? Printzesa: Nire amaren bera. Pirata: Zein da zure amaren izena? Printzesa: Nire izen bera. Pirata: Zein da amaren eta zure izena? Printzesa: Bion izena. Aio!
  • 32. 32 Liburuen xarma Printzesak ihes egiten du. Piratak ez daki zer egin. Azkenean, printzesari joaten uzten dio beste aldetik ezkuta- tuz, buru-makur. Berriz KANPAIEN HIZKUNTZAN poema. Denboraren joana, berriro ere. • Egoera: bi kanpai-familia, kanpaiak nork hobeto jo, elkarren lehian. • Pertsonaiak: A kanpaiak eta B kanpaiak. A) Tilin-talan! Tilin-talan! Ogia nahi dut jan, ogia nahi dut jan. B) Tan-talantan! Tan-talantan, ebakita jan, ebakita jan. A) Tilin-tintilin! Tilin-tintilin! Beti miserin, beti miserin. B) Tilin-tantilin! Tilin-tantilin! Hi beti habil berdin!
  • 33. Eskola antzerkirako gida 33 10- AMONA AIZUNA poema. • Egoera: Txano Gorritxo amonaren etxera doa merienda eramatera. Izugarrizko pixagalea dauka, baina atea itxita dago eta ezin da etxean sartu. Ba- rruan otsoa dago, berak itxi du atea amona lasai-la- sai jateko. Otsoak tripa betea du eta logale da amo- na jan berri duelako. Lo egin nahi du, beraz. Txa- no Gorritxok, ordea, barrura sartu nahi du pixa lasai egin, eta ondoren, amonari merienda ema- teko. • Pertsonaiak: Txano Gorritxo eta otsoa. Eskuineko mahai gainean etzanda otsoa kamisoi zuri luze batekin, zurrustaka. Ezkerretik, Txano gorritxo sartzen da, kapa gorri batez jantzia eta otzara bat eskuan. Publikoa aurrez aurre duela geratzen da zutik, gorantz begira.
  • 34. 34 Liburuen xarma Txano gorritxo: (oihuka) Amona, amona, ireki atea! Otsoa: (logale da) Ezin dut: gaixorik nago ohean. Txano gorritxo: (inguruetara begira pixari eu- tsi ezinik) Zer egin behar dut nik? Otsoa: (lo egin nahi du) Sartu zaitez, bada, lei- hotik. Txano gorritxo: Oso altu dago: ez naiz iristen. Otsoa: Saia zaitez katazulotik. Txano gorritxo: Oso estua da: ez naiz kabitzen. Otsoa: (nazka-nazka eginda, oihuka) Zoaz etorrita- ko bidetik. Txano gorritxo: Oso ahots zakarra duzu. Otsoa: Zuk zakartu didazu. Txano gorritxo: Jenio ozpindua duzu. Otsoa: Zuk ozpindu didazu. Txano gorritxo: Nire amona ez zara zu. Otsoa: Ez bazoaz, jango zaitut! Txano gorritxo: Datorrela agudo aguazila!
  • 35. Eskola antzerkirako gida 35 Txano Gorritxok alde egiten du pixari ezin eutsi- rik. Otsoak ere ospa, aguazilaren beldur. Mahaitik jaiste- an aguazilarekin estropezu egin, erori, eta lau hankan alde egiten du, korrika. Aguazilak txilibitua jotzen du. Ondoren, publikoarengana hurbiltzen da. Txilibitua gor- de eta turuta jotzen du. Papera zabaldu eta ozenki ira- kurtzen hasten da, publikoari begira. AGUAZILARI deitzen dio Txano Gorritxok. Hala, hasierako pertsonaiak itxiko du ikuskizuna. Oraingoan aguazilak ez du zertan berriz poema errepikatu, agur txiki batekin nahikoa da. Aguazila: Herritar maiteak: mila esker etorri zareten guztioi eta nahi duzuen arte! Aguazila ezkutatu eta parte hartu duten guztiekin batera aterako da berriro eszenatokira. Eskutik helduta ikusleengana hurbilduko dira guztiak, buruak makurtuz.
  • 36. 36 Liburuen xarma Aurretik esan bezala, dramaturgia proposa- men hau ez da derrigor osorik egin beharrekoa. Zatika osatu denez, zatika aprobetxatu daiteke, zatiak antzezleen adinaren arabera aukeratuz. Izanak izan eta hautatzen diren poemak hautatzen direla, kanpaiek eman dezakete bukae- ra, edo, bestela, aguazilaren agurrak.
  • 37.
  • 38.
  • 39. Eskola antzerkirako gida 39 3. Lehen hezkuntza • Helburuak • Adin-tarte handia dago sei urtetik hamabira, baina esan daiteke haurrak fikzioa eta errealitatea bereizten hasten direla sei edo zazpi urterekin eta, ondoren, errealitate horretan beraien burua koka- tzen hasten direla. Modu askotara egiten dute, bai- na batez ere imitaziora jotzea da ohikoena, be- raiengandik hurbilen daudenen jokabideak froga- tuz, bai gurasoena bai irakasle edota telebistako pertsonaiena. Honela bada, adin-tarte honetan, imitatzeko joera horrekin jolastu eta jokatuko dugu. Inprobi- sazioa izango da gure tresna. Hala ere, horrek ez du esan nahi haur hez- kuntzarako proposatutako eszenatxoak baztertu behar ditugunik. Aitzitik, lehen hezkuntzako txikie- nek antzezteko aproposak eta gomendagarriak iza- teaz gain, handixeagoek testu berriak sortzeko ait- zakia paregabea dira.
  • 40. 40 Liburuen xarma • Lan egiteko prozedura • Ariketak zehaztu ahala azalduko dugu nola lan egin. • Aholku batzuk • 1) Patxada hartu inprobisazioak egiteko or- duan. Akzio bakoi-tzari behar beste denbora eskai- ni. 2) Nahi adina konbinaketa egin daiteke arike- ten bidez sortutako eszenen artean. Beraz, lan-talde bakoitzak erabakiko du zenbat eta zeintzuk hauta- tu bai lanerako bai ikuskizun posible bat antolatze- ko orduan. 3) Garrantzitsua da sorkuntza-prozesuan zehar lan-banaketak egitea. Prozesuak berak esan- go digu zer behar dugun: gidoilari nagusia(k), zu- zendaria(k), eszenografia arduraduna(k), aktoreak, musika arduraduna(k). Zaila izan arren, kide guz- tiak elkarren mende egotea lortu behar da.
  • 41. Eskola antzerkirako gida 41 4) Ikusle paperari aktore paperari adina ga- rrantzi eman. Ikusle gisa gaudenean adi jarraituko dugu lagunen lana. Horretarako, irakasleak etenik gabe bultzatuko du elkarrizketa eta kritika onura- garria. “Gaizki” eta “ondo” bezalako hitzak bazter- tu eta komentario lagungarriak egitera bideratuko ditu ikasleak, hara nola: - Aktoreek NOLA islatu dute egoera? - PERTSONAIA sinesgarriak iruditu al zaizki- zu? Zer gustatu zaizu eta zer ez? Pertsonaia bakoi- tzaren hizkera, jantziak, keinuak eta mugitzeko era bat zetozen? Zer gehituko edo kenduko zenuke? - Aktoreek elkar entzuten al zuten? - Zer baliabide erabili dute egoerako TOKIA agertzeko? - Zeren bidez adierazi dute NOIZ ematen den egoera hori? - Aktoreek nola erabili dute eszenatokia? Hu- tsuneak utzi dituzte ala orekatsu mugitu dira? - Erabili duten tresneria egokia al zen? Zer kendu, ordezkatu edo gehituko zenuke?
  • 42. 42 Liburuen xarma • Zenbait ariketa eta dramaturgia bide • 1- ALKATE ONAREN BANDOA poema: Herritar maiteak: alkate Jaunaren ordenaz aditzera ematen da, oiloak txiza egin bitartean, atso arrak umeak egin arte, eta gatzari harra egin artio, nik esandakoa egingo dela hemen! Eta nik hauxe diot: Hastera goaz! Beraz, ixo! • Egoera: Aguazilak ikusleak isilarazteko al- katearen bandoa jotzen du. • Pertsonaiak: Aguazila. 1) Berotzeko eta girotzeko ariketa batekin ha- siko gara: “STOP!” jokoa. Gela okupatu eta hutsuneak bete behar dira. Es- pazio osoa beteko dugu; horretarako, adi egon behar
  • 43. Eskola antzerkirako gida 43 da, eta hutsunea non dagoen hara joan, beti ere, etenik gabe, geratu gabe, harik eta irakasleak STOP! esan ar- te. Orduan, irmo, geratuko gara, zirkinik ere egin ga- be, irakasleak AVANTI! esan arte. Ondoren, berriro ere espazioa okupatzen saiatuko gara. Hiru abiadura erabiliko ditugu mugitzeko: irakasleak BAT esatean, normal ibiliko gara; BI esaten, motel; HIRU esatean, oso arin, Txarloten antzera. 2) Berotu ondoren, lurrean eseri eta egoeraren berri emango du irakasleak. Ondoren, adibide ida- tzia irakurriko du, ozenki eta behar den intentzioz, pare bat aldiz. 3) Hiru edo lau laguneko taldetan banatuko dira ikasleak. 4) Bost minutu emango zaio talde bakoitzari egoera presta dezan, mozorroak jantzi eta behar di- tuzten tresnak hartzeko. Gelan dagoen materialare- kin konpondu beharko dute, eta aguazilarena bakar batek egin behar duenez, besteentzako pertsonaia berriak sortu beharko dituzte. 5) Prestaketen ondoren, talde bakoitzak bere inprobisazioa egingo du. Bukatu ondoren, ikusleek txaloak jo eta konpondu beharrekoa komentatuko
  • 44. 44 Liburuen xarma dute irakaslearen gidaritzarekin: pertsonaiaren itxu- ra, mezua emateko modua, non kokaturik zegoen... 6) Inprobisazioak ez du oso luzea izan behar. Eredu gisa erabili den testua interpretatzeko adina denbora. 7) Talde guztien inprobisazio-saioen ondoren, talde bakoitzak bere testua idatziko du. Horreta- rako, kontuan hartuko du taldeari inprobisazio bidez atera zaiona, besteei atera zaiena eta irakasle- ak emandako adibide idatzia. Poema gisa egin dezakete, edo elkarrizketa askeen bidez. Adin des- berdinak gorabehera, ez da komeni denbora gehie- gi ematea honetarako, aspertu eta kontzentrazioa gal ez dezaten. 8) Talde bakoitzak bere testua irakurriko du, ozenki, paper bakoitzari dagokion intentzioa ema- nez. 9) Talde bat aukeratuko dugu. Kontuan izan- go ditugu: inprobisazio-saioa, idatzi duten testua eta pertsonaien itxura. Helburua ez da norgehiago- ka aritzea, baizik eta paperak eta lanak banatzen hastea, hori ere antzerkigintzaren zati bat baita.
  • 45. Eskola antzerkirako gida 45 2- BADATOR POSTARIA poema: Tirrin, tirrin! Postaria! Zer dakarzu berria? Postala eta gutuna, nire maite kuttuna. Postalak zer dio? Zure izebak adio. Gutunak zer esan? Neska zintzoa izan! • Egoera: postariak karta bat ematen dio Ma- riari. Postaria oso atsegina da bezero guztiekin bai- na Mariak uste du berarekin bakarrik dela, eta ho- rregatik, Maria hura etortzeko zain-zain egoten da egunero. • Pertsonaiak: postaria eta Maria. 1) Berotzeko eta girotzeko ariketa: “PUNTU FIJORANTZ!” JOKOA. Espazioa betetzen hasiko gara, gelan hara eta hona mugituz, atzeraka, aurreraka edo alboetara ibiliz, baina begiek aginduko digute norantz abiatu. Begien pareko puntu bat aukeratu eta harantz joan- go gara, bertara iristean beste bat hautatuko dugu
  • 46. 46 Liburuen xarma eta harantz abiatuko gara. Ezin dugu laguna jo eta ezin dugu inorekin txoke egin. Hiru abiaduratan mugituko gara: BAT, nor- mal; BI, motel; HIRU, arin-arin. 2) Lurrean eseri. 3) Poema arbelean edo orri handi batean ida- tzita jarriko da, ikasle guztiek irakurtzeko moduan. 4) Haur bakoitzari zenbaki bana eman. Bakoi- tiek postariaren testua irakurriko dute. Bikoitiek, Mariarena. 5) Bizpahiru aldiz irakurri testua, harik eta erritmoa lortu arte. 6) Binaka jar daitezela, berdin dio neska eta mutil, bi mutil edo bi neska. Komeni da, tarteka-tar- teka, neskek mutilen papera eta mutilek neskena ere egitea. 7) Bikote bakoitzari egoera aurkeztu: “Posta- riak karta bat ematen dio Mariari. Postaria oso atse- gina da bezero guztiekin, baina Mariak uste du be- rarekin bakarrik dela, eta horregatik Maria hura etortzeko zain-zain egoten da egunero”. 8) Hamar minutu dituzte egoera prestatzeko, mozorroak jantzi eta behar duten tresneria bilatze-
  • 47. Eskola antzerkirako gida 47 ko. Egoera non gertatzen den agertu behar dute eszenatokian, gelan dagoen materiala bakarrik era- biliz. 9) Inprobisazio-saio bakoitzaren ondoren, txa- loak jo eta beharrezko komentarioak egingo dira ira- kaslearen gidaritzapean. Aktoreek egoera nola islatu duten izango da komentarioen ardatza. Irizpide hauek erabiliko dira: pertsonaien itxura eta jokabi- dea, egoera non gertatzen den adierazteko baliabide- ak, tresneriaren egokitasuna, eszenatokiaren erabil- pena. 10) Bikote bakoitzak bere testua idatziko du, entzundakoa eta ikusitakoa kontuan hartuz eta adi- bide idatzia aurrean dela. 11) Bikote bakoitzak bere testua irakurriko du gelakideen aurrean, ozenki, paperak bereiziz. 12) Bikote bat aukeratuko dute ikasleek, au- rreko eszenarako aukeratu gabea. 13) Aurreko taldearen lana bigarren honekin lotzen saiatuko gara. Horretarako kontuan izango dugu: - Nondik atera dira aurrenekoak eszena- tokira? Nondik ezkutatu dira?
  • 48. 48 Liburuen xarma - Nondik aterako da hurrengo bikotea? Nondik ezkutatuko da? - Non gertatzen da aurreneko eszena eta non gertatzen da hurrengoa? - Zer material behar da lehen eszenarako eta zer materiak behar da hurrengorako? Zer apro- betxa daiteke? Zer sartu behar da? Nola eta nork sartuko du behar den material berri hori? Nola “jus- tifikatuko” du sarrera hori? - Ikusleen arreta galdu gabe, ikuskizunak nolabaiteko erritmoa izatea nahi badugu, eszena guztiak bata bestearen atzetik lotu behar dira, mo- du arin eta azkarrez. 14) Zuzendari bat/ bi hautatu, aurreko lotu- ren ardura izan dezan/dezaten.
  • 49. Eskola antzerkirako gida 49 3- MARIA GOIKOA poema: Maria Goikoa! Zer dun, behekoa? Goazan iturrira! Ez zeukanat betarik! Zer dun, bada? Senarra etorri. Zer ekarri? Zapata eta galtzerdi. Hire senarra eta nire senarra haserretu egin omen ditun. Zeren gainean? Azaburu baten gainean. Hireak ditun kulpak, txuri, gorri eta kikirriki! • Egoera: Maria B eta Maria G beti elkarre- kin, baina beti haserre: aspertuta daude beti etxe- an bakar-bakarrik egoten. • Pertsonaiak: Maria G (oikoa) eta Maria B (ehekoa). 1) Berotzeko eta girotzeko ariketa: “LAGUNA IMITATZEN”.
  • 50. 50 Liburuen xarma Oinez ibiltzen hasiko gara, bata bestearen atze- tik, denok biribilean. Gure aurreko norbait imita- tzen hasiko gara, ezin da esan nor den, eta haren pauso, mugimendu eta keinu guztiak imitatuko di- tugu, gero eta handiagoak eta nabarmenagoak egi- nez. Helburua da, konturatu gabe, talde guztiak, ba- tera, gauza bera egiten bukatzea. 2) Lurrean eseri. 3) Poema jostaria denek irakurtzeko moduan jarri, arbelean edo paper handi batean idatzirik. 4) A) eta B) txartelak banatuko ditugu. A) du- tenek Maria Behekoaren testuak esango dituzte. B) dutenek, berriz, Maria Goikoarenak. 5) Hiruzpalau bider irakurriko ditugu tes- tuok, harik eta poemaren erritmora egin arte. 6) Binaka elkartuko dira ikasleak, A) eta B), berdin dio, neska ala mutil. Bost minutu emango dizkiegu egoera prestatzeko, mozorro, tresna eta guzti. Inprobisazio bidez agertu beharko dituzten hiru gauza: NON gertatzen da egoera, NOIZ ger- tatzen da, ZER gertatzen zaie pertsonaiei. 7) Txandaka, bikote bakoitzak bere egoera an- tzeztuko du inprobisazio bidez. Bikote bakoitzaren
  • 51. Eskola antzerkirako gida 51 ondoren, ikusitakoa aztertuko da aipatu hiru ezau- garriak kontuan hartuz. 8) Bikote bakoitzak bere testua idatziko du. Ho- rretarako, bere inprobisazioa, gelakideenak eta aurre- an duen adibide idatzia izango ditu gidari. 9) Bikote bakoitzak bere testua irakurriko du gelakideen aurrean, pertsonaien izaerei eta egoera- ri arreta jarriz. 10) Bikote bat aukeratuko dugu. Bikote horrek sortutako eszena eta aurretik ditugun beste biak lo- tzen saiatuko gara, lehen eman ditugun aholkuak gogoan direla. 11) Bikote bakoitzak bere testua idatzi arren, komeni da taldean gidoilari nagusi bi hautatzea: material ugari eta konponketa asko izaten da sor- kuntza-prozesuan, eszena guztiak bata bestearekin lotzeko orduan, eta ondo etortzen da norbaitek hori kontrolatzea. 12) Idazleekin batera komeni da, baita ere, sortzen ari garena bideoz grabatzea eta, noizean behin, aztertzeko beta hartzea, aipatzen ari garen irizpideen harira.
  • 52. 52 Liburuen xarma 4- KANPAIEN HIZKUNTZAN poema: Tilin-talan! Tilin-talan! Ogia nahi dut jan, ogia nahi dut jan. Tan-talantan! Tan-talantan, ebakita jan, ebakita jan. Tilin-tintilin! Tilin-tintilin! Beti miserin, beti miserin. Tilin-tantilin! Tilin-tantilin! Hi beti habil berdin! • Egoera: bi kanpai-familia, kanpaiak nork hobeto jo, elkarren lehian. • Pertsonaiak: A kanpaiak (bi, lau, sei edo zortzi) eta B kanpaiak (bi, lau, sei edo zortzi) 1) Berotzeko eta girotzeko ariketa: “KAIXO, LAGUN!”. Gela okupatuz eta hutsuneak betez hasiko ga- ra oinez. Irakasleak TXALO BAT jotzean, ondoan da- goenari begietara begiratu eta Nor zara? Nondik za- toz? Zertan ari zara? galdetu eta berarekin hitz egin- go dugu, berriz txaloa entzun arte.
  • 53. Eskola antzerkirako gida 53 Orduan, oinez ibiltzen jarraituko dugu, hutsu- neak betetzen. Irakasleak BI TXALO jotzean, laguna agurtu- ko dugu, aspaldian ikusi ez bagenu bezala. Besar- katu, eskua eman eta Aspaldiko! Zer moduz? eta an- tzerakoak esango dizkiogu, harik eta irakasleak be- rriz txalo bat jo arte. Irakasleak HIRU TXALO jotzean lagunarekin dantzan hasiko gara, berriz txaloa entzun arte. 2) Lurrean eseri. 3) Bi taldetan banatuko ditugu ikasleak. Er- diek a) kanpaiarena egingo dute eta beste erdiek b) kanpaiarena. 4) Testua denek ikusteko moduan jarri, eta bi edo hiru bider irakurriko dute, kanpai bakoitzari bere ahotsa emanez. 5) Kanpai bikote bakoitzak bere fitxa pertso- nala egingo du: nor naiz, non jaio nintzen, zer atse- gin dut, zer gorroto dut, zer izan nahiko nuke... Ja- kina, kanpai bakoitzak bi ahots baina bihotz baka- rra du. Kanpai bakoitzak gelakideen aurrean bere burua aurkezteko modu bitxi bat prestatuko du.
  • 54. 54 Liburuen xarma 6) Kanpai bakoitzak bere burua aurkeztuko du gelakideen aurrean. 7) Gero, ikasleak launaka elkartuko dira: a) kanpai bi, eta b) kanpai bi. 8) Goiko poema jostarian agertzen den egoera prestatuko du laukote bakoitzak. 9) Talde bakoitzak bere egoera aurkeztuko du inprobisazio bidez gelakideen aurrean. 10) Jasotako aholkuak kontuan harturik talde bakoitzak bere testua idatziko du. 11) Testu bakoitza gelakideen aurrean iraku- rriko da. 5- ADITU, IZASKUN poema: Aditu, Izaskun, zenbat urte ditun? Hogeita hamasei! Nik adina baditun! Morroi edo zaldun, auke- ra dezagun. Baldin oraingo txandan ezkontzen ez bagara, gure bizi guztian neskazahar gaitun! • Egoera: bi neska, mutil bila. • Pertsonaiak: Izaskun eta Elisa.
  • 55. Eskola antzerkirako gida 55 1) Berotzeko eta girotzeko ariketa: “ZUBIAK” Lurrean lau oinean ibiltzen hasiko gara. Nor- baitengana iristean haren besoen azpitik, edo han- kekin edo gorputzarekin egindako ZUBI batetik pa- sako gara. Hurrengoan, guk gauza bera egingo du- gu, beste bat pasa dadin. Gauza da etenik gabe ibil- tzea, batean zubipetik pasatuz eta bestean zubi bihur- tuz. Ahal denik zubirik txikienak egingo ditugu, iga- robidea estutuz. Helburua da elkarrekin ondo pasatzea, lotsak albora utziz. 2) Lurrean eseri. 3) Aurreko poemekin erakutsi dugun bidea jarraitu daiteke poema honekin ere. 4) Eszenen arteko loturetan musika pixka bat sar daiteke.
  • 56. 56 Liburuen xarma 6- LISKARRA poema: Jotzen bahaut hortzetan, jarriko haut bertsotan. Jotzen bahaut bekainean, jarriko haut kakainean. Jotzen bahaut muturrean, eraitsiko haut lurrean. Jotzen bahaut kopetan, erantsiko haut paretan. • Egoera: Bi mutil haserre eta bi neska bake- ak egiteko prest. • Pertsonaiak: A mutila, B mutila, bi neska. 1) Berotzeko eta girotzeko ariketa: “TXUPA- TXUS!” Korrika hasiko gara gelan, elkarrekin txoke egin gabe. Bat geratuko da. Hark ukitzen duen hura geratuko da. Aitzitik, aurretik TXUPA-TXUS!, esan eta beso zabalik geratzen bada, libratu egingo da, baina ezingo du korrika egin, harik eta norbaitek, atzetik aurrera, bere azpitik pasatuz libratu arte. 2) Lurrean eseri.
  • 57. Eskola antzerkirako gida 57 3) Beti bezala, bi taldetan zatituko dugu tes- tua, bi ahots edo pertsonaiaren arabera. Ikasleek poemako bi ahotsak bereiztuz irakurriko dute, hiru edo lau bider. 4) Ondoren, launaka bilduta, bi egoera presta- tu beharko dituzte. Poeman datorrena, eta egoera hori sortu duena, hau da, aurrekoa. 5) Laukote bakoitzak bere bi egoerak aurkez- tuko ditu inprobisazio bidez, bata bestearen atzetik, jarraian. 6) Bi aukera ditugu: a. Egoerak idatzi eta talde bat aukeratu, gero bi egoera berriak aurreko eszenekin lotzeko: lehenengo egoera aurreneko eszena biren artean tar- teka daiteke; bigarrena, berriz, beste bi edo hiru es- zenen ondoren. b. Talde bakoitzak sortutako bi eszena- txoekin sketch bana egin, alegia, gai berberaren bi, hiru eta lau bertsio egin. Guztiak idatzi eta bata bestearen atzetik antzezteko loturak bilatu, aurre- ko ariketetan erakutsi ditugun irizpideak kontuan hartuz.
  • 58. 58 Liburuen xarma 7- EMADAZU GILTZA poema: Emadazu giltza. Giltza zertarako? Kutxa tzarra zabaltzeko. Zabaldu, zertarako? Paper zaharrak bilatzeko. Paperak zertarako? Itsas mapa bat bilatzeko. Mapa bat zertarako? Altxorraren bila joateko eta handik zuri, ene maite, urre-zilarrak ekartzeko. • Egoera: Printzesaren familiak daukan al- txorraren giltza lortu nahi du, baina printzesare- kin maiteminduta dagoenez, modu onez egin nahi du, neskari minik eman gabe. • Pertsonaiak: Pirata eta printzesa. 1) Berotzeko eta girotzeko ariketa: “OINEZ BAINA KORRIKA ERE BAI”. Gelan oinez hasiko gara irakaslearen agin- duari jarraituz. Irakasleak AZKAR esatean, pausoa arintzen hasiko gara.
  • 59. Eskola antzerkirako gida 59 OSO AZKAR entzutean, gehiago arinduko dugu pausoa. AZKAR-AZKAR denean, erabat azkar mugi- tuko gara. Ariketa honen moldaera bat: ariketa bera, bai- na tokian geldi gaudela, inora joan gabe. 2) Lurrean eseri. 3) Poema honekin erraz hurbil gaitezke joko dramatikoaren elementu nagusietara: a. Protagonista: konfliktoaren edo akzioa- ren erdi-erdian dagoen pertsonaia nagusia; zerbait lortu nahi duena. Nor da? Pirata. Zer nahi du? Prin- tzesak giltza ematea. b. Antagonista: protagonistak nahi due- naren aurka dagoen pertsonaia. Nor da? Printzesa. Eta zer ukatzen dio piratari? Altxorraren giltza. An- tagonistak ezin du itxia izan eta “ez” hutsez eran- tzun. Adibidez, poematxo honetan galderak egiten dizkio piratari, zuzenean ezetz esan beharrean. c. Konfliktoa: bi indar kontrajarrien on- dorioz gertatzen da. A-k gauza bat nahi du eta B ateratzen zaio bidera, aurka. 4) Azalpenak eman ondoren, ikasleak bikote- ka elkartuko dira egoera prestatzeko: NON gerta- tzen da egoera? NOIZ? Zertan ari dira pertsonaiak?
  • 60. 60 Liburuen xarma Oso garrantzitsua da aktoreek zeregin bat izatea es- ku artean: orraztu, azkazalak garbitu, josi, erratza pasatu, hautsa kendu, arropak tolestu, loreak bildu, zorriak kendu, bazkaria prestatu, ogitartekoa jan... Era honetara, ez dira beti esan behar dutenaren zain egongo. 5) Egoerak aurkeztu inprobisazio bidez. 6) Bikote bakoitzak bere egoera idatzi. 7) Bederatzigarren poemarekin lotu. 8) Hemen ere bi aukera ditugu, beste askoren artean: a) Bi egoerak (7. eta 9. poemak) bata bes- tearekin lotu eta gai berari buruzko hainbat sketch egin. b) Bi egoerok aurretik dauzkagun esze- nen artean tartekatu, behar diren loturak eginez.
  • 61. Eskola antzerkirako gida 61 8- DAMA POLITA poema: Dama polita, nor maite duzu? Zeu, etxera eramaten banauzu. Dama polita, nor maiteko duzu? Esaten didana: sudur polita daukazu. • Egoera: postariak (edo beste edonor izan daiteke) dama aberats bat nahi du; damak, berriz, sudur polita duela entzutea. • Pertsonaiak: dama bat eta postaria (edo beste edonor). 1) Berotzeko eta girotzeko ariketa: “GLOBO- AK APURTZEN”. Haurrak gelan sakabanatuko dira, batak bes- tea molestatu gabe. Irakasleak globo mordo bat bo- tako du airera, eta ikasleak globo horiek lurra jo bai- no lehen leherrarazten saiatuko dira, eskuak izan ezik, gorputzeko beste edozein atal erabiliz. Tamaina desberdinetako globo asko erabiliko ditugu; batzuk oso puztuak, beste batzuk gutxiago. 2) Lurrean eseri.
  • 62. 62 Liburuen xarma 3) Gela bitan banatu eta testua irakurriko du- gu, ohi bezala, erritmoz egin arte. 4) Ondoren, ikasleak binaka elkartuko dira. 5) Poemak agertzen duenaz gain, beste bi ego- era emango ditugu inprobisazio saioak prestatzeko: a. postaria etxean, damarekin elkartu bai- no bost minutu aurretik. b. dama etxean, postariarekin elkartu bai- no bost minutu aurretik. 6) Hiru inprobisazioak bata bestearen atzetik egingo dira. 7) Inprobisazioak egitean eta ikustean kon- tuan hartu beharrekoak: - bakarkakoak: NON nago pertsonaia? ZERTAN? NORA noa? ZER lortu nahi du? - binakakoak: ZER esan eta NOLA esan, nik nahi dudana lortzeko? 8) Testuak idatzi. 9) Aurretik dugunarekin lotu edo hainbat sketch antolatu, eszena batetik besterako loturak musika bidez eginez.
  • 63. Eskola antzerkirako gida 63 9- IZEN GORABEHERAK poema. Zein da zure izena? Nire amaren bera. Zein da zure amaren izena? Nire izen bera. Zein da amaren eta zure izena? Bion izena. Aio! • Egoera: piratak nahi du printzesak bera maitatzea, baina printzesak ez du piratarik gura. • Pertsonaiak: Pirata eta printzesa. 1) Berotzeko eta girotzeko ariketa: “SALTO- KA-SALTOKA”. Lau ilaratan jarriko gara, aurrera begira. “Bat, bi eta hiru!” esatean, saltoka hasiko ga- ra, BAT, BI, HIRU.... hamaseiraino kontatuz. 16ga- rrenera iristean, buelta erdi emango dugu eskuinal- dera eta zortziraino kontatuko dugu. ...8 eta buelta erdi eskuinaldera. Berriz hasiko gara lauraino zenbatuz. ...4 eta buelta erdi eskuinera. Berriz hasi, bi- raino arte.
  • 64. 64 Liburuen xarma ...2 eta buelta erdi eskuinera. ...1 eta buelta erdi ezkerraldera. Berriz sekuentzia osoa errepikatuko dugu, ez- kerralderantz: 16 / 8/ 4/ 2/ 1. Helburua: Guztiek batera bi sekuentzia osoak egitea. 2) Lurrean eseri. 3) Testua bi edo hiru aldiz irakurriko dugu, ahotsak bereiztuz. 4) Zazpigarren poemako egoera berbera era- biliko dugu. Arreta jarriko diogu beraren harira egin dugun azterketa dramatikoari. 5) Egoera berbera izango da, baina tokia eta denbora aldatuta, alegia, beste egun eta beste leku batean. 6) Inprobisazioa egin. 7) Testua idatzi.
  • 65. Eskola antzerkirako gida 65 10- AMONA AIZUNA poema. Amona, amona, ireki atea! Ezin dut: gaixorik nago ohean. Zer egin behar dut nik? Sartu zaitez, bada, leihotik. Oso altu dago: ez naiz iristen. Saia zaitez katazulotik. Oso estua da: ez naiz kabitzen. Zoaz etorritako bidetik. Oso ahots zakarra duzu. Zuk zakartu didazu. Jenio ozpindua duzu. Zuk ozpindu didazu. Nire amona ez zara zu. Ez bazoaz, jango zaitut! • Egoera: Txano Gorritxo amonaren etxera doa merienda eramatera. Izugarrizko pixagalea dauka, baina atea itxita dago eta ezin da sartu. Barruan otsoa dago, berak itxi du atea amona lasai-lasai jateko. Otsoak tripa betea du eta logale da amona jan berri duelako. Lo egin nahi du, beraz. Txano Gorritxok, ordea, barrura sartu nahi du pixa lasai egin, eta on- doren, amonari merienda emateko. • Pertsonaiak: Txano Gorritxo eta otsoa.
  • 66. 66 Liburuen xarma 1) Berotzeko eta girotzeko ariketa: “JAIOTZA”. Ikasle bakoitza bizi duen gauza bat izango da: animalia, pertsona, landarea, sua, ura... Jaio aurretiko postura bat aukeratuko du. Gero, poli-poliki, postura horretatik abiatu eta hazten hasiko da. Bizitzan izango duen ohiko forma hartu arte joango da hazten. Ondoren, alderantzizko prozesua egingo du. • Hitzik gabeko musika lasaia erabil dai- teke. • Guztiak batera aritu ondoren, launaka errepika dezakete, gelakideen aurrean. 2) Lurrean eseri. 3) Poema honetan antzerkirako material ugari dago. Ohi bezala, gela bitan banatuta irakurriko du- gu poemako bi ahotsak bereiztuz, harik eta bi ahots horien arteko irakurketa erritmikoa lortu arte. 4) Ikasleak binaka bilduko dira. 5) Lan egiteko aukerak: a) Testua den bezala ikasi eta bukaera as- matu. b) Ikasleak binaka jarriko dira. Bikote ba- koitzak bukaera bat prestatuko dio tes-
  • 67. Eskola antzerkirako gida 67 tuari. Idatzi eta gero testuari gehiturik antzeztuko dute. c) Testuko egoera eta bukaera bat presta- tu inprobisazio bidez, gero gelakideen aurrean aurkezteko. d) Ikasleen erdiek lehen aukera eta beste erdiek bigarrena landu dezakete. Sor- tzen diren aukera guztiak bata besteare- kin lot daitezke, gai bereko sketch des- berdin gisa. Musikaz jantz daitezke es- zena aldaketak.
  • 68.
  • 69. Eskola antzerkirako gida 69 4. Bigarren Hezkuntza eta Batxilerra • Helburuak • Jakinaren gainean gaude adin tarte handia bil- tzen dugula atal honetan. Hori dela eta, hemen ere, aurreko ataletan bezala, errazetik zailagora eratu di- tugu ariketak, adin-tarte eta maila desberdinak kon- tuan hartuz. Zer helbururekin? Bat, gazte literatura- ko hainbat pasarteri etekin dramatikoa bilatuz nera- been ingurunera hurbiltzea. Eta bi, ohiko inprobisa- zioez gain, testu azterketa eta interpretazioa lantzea. Aurreko ataletan azaldu bezala, proposamen batzuk baino ez dira, gero irakasle bakoitzak ikusi- ko baitu zer hartu eta zer utzi, zer moldatu eta guz- tia nola antolatu. • Lan egiteko prozedura • Ariketak zehaztu ahala azalduko dugu nola lan egin.
  • 70. 70 Liburuen xarma • Aholku batzuk • Aurreko ataletakoez gain, hara hemen beste batzuk: 1) Inprobisatzeko orduan, ekintza edo akzio bakoitza zehatz eta garbi adierazi behar da. 2) Pertsonaia baten ekintzek lotura logikoa izan behar dute, pertsonaia horren izaera adieraz- ten dute-eta. 3) Egoera guztiak toki eta une zehatz batean kokatu behar ditugu, nahiz eta garai edo toki asma- tu batean izan. Kontua ez da gauza errealak konta- tzea, baizik eta asmatzen dugun guztia sinesgarri bihurtzea. • Zenbait poema jostari antzerkia egiteko proposamen gisa • 1. proposamena.- A) Berotzeko ariketa.- “ POSTALAK”.
  • 71. Eskola antzerkirako gida 71 Lagun asko akzioan agertzen dituen lau edo bost postal behar ditugu. Ikasleak launaka jarri eta postal bat aukeratuko dute. Postal horri titulu bat jarriko diote. Gero, postal hori irudikatu beharko dute beraien gorputzak eta esku artean duten mate- riala erabiliz. Bost minutu emango dira honetarako eta ondoren, talde bakoitzak bere postala irudikatu- ko du lagunen aurrean. “Bat, bi, hiru eta KLAK!” edo antzerako zerbait erabil daiteke irudikatu behar dutenak geldi gera daitezen. Gainontzeko tal- dekideek titulu bat jarriko diote ikusitakoari eta on- doren, titulu hori aktore-taldeak jarritakoarekin al- deratuko da. B) Antzerki obra bateko zatiari hasiera eta bukaera asmatu.-
  • 72. 72 Liburuen xarma Mutila 1: Baita zera ere! Ez ezazu txorakeria- rik esan! Detektibea: Egia dela, ba! Zinema-areto hone- tan gertatzen dira. Neska 1: Gertatu, zer? Detektibea: Ba... tankera honetako istripuak. Mutila 2: Zer? Antzezleak pantailatik erortzea? Detektibea: Antzezleak ez, pertsonaiak. Neska 2: Ez al da gauza bera? Detektibea: Bai eta ez. Antzezleak pertsonak dira, antzezten duten pertsonak; eta pertso- naiak, berriz, antzezten dutena dira, itxura egi- ten duten hura. Mutila 1: Orduan zu zer zara, antzezlea edo pertsonaia? Detektibea: Ni pertsonaia naiz, detektibea. Neska 1: Eta, orduan, zer gertatuko da orain? Detektibea: Ba, ni bertan ez banago, akabo..., ez dago filmik. Neska 2: Eta ezin izango al dugu ikusi? Detektibea: Ez. Mutila 1: Ederki gaude! ...... Montxo Iturbide. Zine-antzerkiak. Elkar. 2003
  • 73. Eskola antzerkirako gida 73 1) Antzerki obra bateko testu zati bat hautatu eta denen artean irakurriko dute, ozenki, pertso- naiak bereiztuz. 2) Testua aztertuko dugu, ondorengo irizpide hauei jarraituz: • Pertsonaiak: mutila 1, mutila 2, detekti- bea, neska 1, neska 2 • Egoera: detektibeak, nahi gabe, salto egin du pantailatik zinema-aretora eta, orain, peli- kulak ezin du jarraitu hura filmera itzuli arte. • Non gertatzen da? zinema-areto batean. • Noiz gertatzen da? ez da ageri, zehaz- tu egin behar. 3) Bosnaka jarri eta, aipatutako irizpideok era- biliz, egoera prestatuko dute egoeraren aurretikoa eta ondorengoa (bukaera) erantsiz. 4) Ikusleek aktiboki jarraituko dituzte lagu- nen inprobisazioak, behar diren kritikak eginez eta aipatu irizpideez gidatuta. 5) Inprobisazio saio guztien ondoren, talde bakoitzak bere hasiera eta bukaera idatziko dizkio abiapuntu gisa erabilitako testuari.
  • 74. 74 Liburuen xarma 2. proposamena.- A) Berotzeko ariketa.- “PERTSONAIAREN BILA”. Hormaren alde banatan, zenbait objektu jarri- ko ditugu: txapela, sonbreirua, bufanda, soka, bas- toia... Ikasle bakoitzak bat hartuko du eta horrekin pertsonaia bat sortuko du, hala nola, eskekoa, sal- tzailea, zuhaitza, udaltzaina, agurea... Objektua har- tzeaz bat pertsonaia bihurtuko da, harik eta objektua utzi eta beste bat hartu arte. Objektu berria hartzean pertsonaia berria bilakatuko da. Pertsonaia batekin gustura sentitzen denean, beste pertsonaiekin harre- manetan hasiko da. B) Testu idatzia eszenifikatzen.-
  • 75. Eskola antzerkirako gida 75 J.J. zazpietan esnatu zen goiz hartan. Beti be- zala. Garbitu eta bizarra egin zuen. Beti bezala. La- ranja ura hartu zuen. Beti bezala. Eta gero janzten hasi zen. Txukun eta arduraz jantzi ohi zen, bere estiloari halako kutsu sport eta ozarra ematea ahaz- tu gabe, banku bateko administrari bati zegokion bezala. Oinetakoak ziren bere itxurari eransten zion azken ukitua, eta goizero errepikatzen zuen errito berbera; lan hankan jarri, eta bezperan ohepera bo- tatako zapatak bilatu. Keinu aldagaitza horixe, za- patak ohepera botatzearena. Dena den, horrek ez zuen esan nahi bere janzkeraren alderdi hura zain- tzen ez zuenik. Aitzitik, zapatak ohepean aurkitu ondoren, garbitu eta lustrea ematen zien patxadaz, beti ere Eulalia andrea gogoan zuela, sukurtsaleko enplegatuetan beteranoena, xehetasunei gehien erre- paratzen ziena, zirikatzaileena... - Hara, Juan Jose, nola dituzun zapatak! -esan zion behin-. Emaizkidazu eta berehala garbituko diz- kizut, ezin sartuko zara zuzendariarengana piura horrekin! Mari Asun Landa. Krokodiloa ohe azpian. Alberdania, 2002.
  • 76. 76 Liburuen xarma 1) Hirunaka jarriko dira eta testua irakurriko dute pare bat aldiz, beraien gisa. 2) Testua aztertuko dugu, guztion artean, ohiko irizpideak erabiliz. • Pertsonaiak: Juan Jose • Egoera: Juan Josek jaikitzen denean egi- ten duena, beti berdin. • Non gertatzen da? Juan Joseren etxean • Noiz gertatzen da? goizeko zazpietan, astegunez. 3) Hirukote bakoitzak testu horren irakurketa eszenifikatua antolatu beharko du. Guk hautatu du- gun testuan ez da, berez, gauza handirik gertatzen. Protagonistak oroitzen dituen hitz batzuk kenduta, pertsona batek goizero egiten dituen akzioak baino ez baitira ageri. Dena den, hurrengo orriko koadroa la-gungarri gerta dakieke antolaketa lanetarako. 4) Inprobisatzen ari direnean, akzio guztiak ahal denik garbien eta zehatzen egiten saiatu behar- ko dute. 5) Ondo legoke inprobisazioa prestatzeko egun bat uztea. Hartara, beharrezko objektuak lor- tzeko denbora izango lukete edota, nahi izanez ge- ro, testua grabatzeko astia.
  • 77. Eskola antzerkirako gida 77 6) Bultzatu ikasleak irudimena erabiltzera. Tes- tuan protagonista bakarra ageri arren, bik edo hiruk antzez dezakete, mugimenduak koordinatuz. 7) Testuak ez du bukaerarik; beraz, protago- nistaren goizeroko akzioak itxiko dituen testu bat asma daiteke.
  • 78. 78 Irakurtzeko Hotsak Aktoreak egingo duena Behar den materiala Iratzargailuaren txirrina Iratzargailua Liburuen xarma J.J. zazpietan esnatu zen izan Ohetik jaiki, egunero bezala. Ohea (tolesgarri bat izan goiz hartan. Beti bezala. daiteke) Garbitu eta bizarra eginzuen. Komuneko bonba hotsa, Komunera joan, pixa edo kaka egin, bonbari Beti bezala. iturriko uraren hotsa tira egin, aurpegia garbitu eta bizarra kendu ispiluari begira. Dena oso automatikoki. (mimikaz, espazioarekin jokatuz). Laranja ura hartu zuen. Beti bezala Komunetik sukaldera joan. Laranja ura egin Laranjak eta laranja eta edan. ura egiteko tresna. Eta gero janzten hasi zen. Txukun eta Logelara joan eta arropak ohe gainean jarri, Trajea, galtzerdiak. arduraz jantzi ohi zen, bere estiloari txukun. Janzten hasi, oso txukun eta ardura halako kutsu sport eta ozarra ematea handiz. Tarteka-tarteka ispilura begiratuko ahaztu gabe, banku bateko administrari balu bezala, gizon dotore eta serio bati zegokion bezala. plantak egin. Oinetakoak ziren bere itxurari eransten Lau hankan jarri eta ohepean zapatak bilatu. zion azken ukitua, eta goizero errepikatzen zuen errito berbera; lau hankan jarri, eta bezperan ohepera
  • 79. botatako zapatak bilatu. Keinu aldagaitza horixe, zapatak Zapatak ohepetik atera. Ohean eseri, Betuna eta zepiloa ohepera botatzearena. Dena den, betuna eta zepiloa hartu eta zapatak garbitu, horrek ez zuen esan nahi bere zehatz-mehatz, irribarrez, tarteka, gorantz janzkeraren alderdi hura zaintzen ez begiratuz, zerbait gogoratuko balu bezala. zuenik. Aitzitik, zapatak ohepean aurkitu ondoren, garbitu eta lustrea ematen zien patxadaz, beti ere Eulalia andrea gogoan zuela, sukurtsaleko enplegatuetan beteranoena, xehetasunei gehien erreparatzen ziena, zirikatzaileena... - Hara, Juan Jose, nola dituzun zapatak! Zapatak garbitzeari utzi. Eulaliaren hitzak -esan zion behin-. Emaizkidazu errepikatu ozenki, haren ahotsa imitatuz: eta berehala garbituko dizkizut, “Hara, Juan Jose, nola dituzun zapatak!” ezin sartuko zara zuzendariarengana “Emaizkidazu eta berehala garbituko piura horrekin! dizkizut, ezin sartuko zara zuzendariarengana piura horrekin!” (Eulaliaren hitzak irakurlearekin batera ahoskatu ditzake) Eskola antzerkirako gida 79
  • 80. 80 Liburuen xarma 3. proposamena.- A) Berotzeko ariketa.- “INPROBISAZIOAK”. Bikoteka: 1) “A” saltzailea eta “B” erosle zaila. Eroslea bezero zaila izan arren, saltzaileak ez du bururik gal- tzen eta hitz onez erantzuten du beti. Denbora eman inprobisazioa prestatzeko eta egin ondoren, paperak trukatu. 2) Amaiak mutilarekin oporretara joan nahi du. Aitak ez dio uzten. Aitak arrazoiak emanez erantzun- go dio alabari. Denbora eman prestatzeko eta ondo- ren, paperak trukatu. 3) Pesimista/Optimista. Bi lagun, bi ahizpa, bi anaia... Batak dena erraz ikusten du, edozer egiteko prest dago bati. Besteak lehenengotan denari baietz esan, baina gero arazoak ikusten hasten da. Optimis- ta saiatuko da lagunaren arazo bakoitzari irtenbidea topatzen eta pesimistak entzun egingo dio arazo be- rri batekin hasi baino lehen. Paperak trukatu. B) Testu idatzi bateko egoera antzeztu eta ja- rraipena eman.-
  • 81. Eskola antzerkirako gida 81 Baina goiz hartan ezberdina izan zen oso. Za- paten bila makurtu zenean, zerbait arraroa eta ezohi- koa gertatu zen: eskuaz zerbait gogorra, oso latza ukitu zuen, pinu baten azala bezain zimurtsua... “Maleta bat ote?”, pentsatu zuen berehala. Eta segi- dan txorakeria iruditu zitzaion aukera hura; izan ere, berak ez zuen inoiz utzi maletarik ohepean. Bakarrik bizi zen, eta ez zen orain hasiko bere oroimena za- lantzan jartzen. Beraz, halakoetan ohi dena egin zuen: ohepean begiratu zuen, besterik gabe. Eta orduan, ikusi egin zuen. Landa, Mari Asun. Krokodiloa ohe azpian. Alberdania, 2002 1) Testua irakurri, banaka. 2) Ohiko azterketa egin, denen artean, falta den informazioa osatuz. • Pertsonaiak: ez da ageri. 2. proposameneko testuan Juan Jose dela ageri da. • Egoera: zapaten bila makurtu denean zer- bait arraroa eta ezohikoa gertatu da. • Non gertatzen da? Juan Joseren logelan. • Noiz gertatzen da? goizean.
  • 82. 82 Liburuen xarma 3) Baliteke ohepean krokodiloa barik, beste gau- za bat egotea; hori ikasle bakoitzaren esku dago. 4) Banakako inprobisazioa. Bakoitzak testuko egoera inprobisatuko du, bukaera bat emanez. 5) Ikaskideek inprobisazioak arretaz jarraitu- ko dituzte, eta saio bukaera bakoitzean beraien kri- tikak egingo dituzte, ohiko irizpideak erabiliz. 4. proposamena.- A) Berotzeko ariketa.- “BUKAERAK BILATU inprobisazio bidez”. 1) Zine aurrean ilara luzea dago eta gizon bat kolatzen saiatzen da. 2) Etxean sartzerakoan, lapur batekin topo egi- ten duzu. 3) Hegazkinean zoaz eta hegazkina beheraka hasten da. 4) Hiru anaia-arreba telebista aurrean, bakoi- tzak kate bat ikusi nahi. 5) Mozkorraldi baten ondoren, txantxetan ha- si eta ia borrokan bukatu.
  • 83. Eskola antzerkirako gida 83 B) Testu idatzi batekin dramaturgia bat osatu bukaera emanez.- - Ez nekatu, Maider. - Benetan esaten dizut. Ezustean gertatu zen. Ez nuen nahi. Ez nuen espero. Baina gauza horiek... - Ez nekatzeko. Aurreko batean Urkorekin egon nintzen. Zure aurpegia apur bat aldatu zen. - Urko? - Bai: Urko. Zurekin ibili zela esan zidan as- paldi -eta oso zalea zinela ere esan zidan; eta pixka bat sinetsita zeneukala. Baina hori ez nizun orduan aipatu. - Bai. Aste batzuez ibili ginen. - Ba, harexekin egon naiz hitz egiten. - Ezagutzen al zenuen? - Parranda batean ezagutu nuen. Zure ingu- ruan ere hitz egin genuen orduan. - A, begira -serioago geratu zinen, zain bezala. - Ez zintuen oso gaizki utzi. - Hara. Eta? Zer esan diozu? - Gertatutakoa aipatu diot. Gainetik. - A. Eta? -urduritzen ari zinela garbi zegoen. Zure aitzakia kolokan ikusi zenuen, izan ere.
  • 84. 84 Liburuen xarma Ondo geratu nahi zenuen. Edo behintzat ez gaizkie- gi. Alabaina, ezin izango zenuela ulertu zenuen. - Mutil txima luze eta altu batekin zeundela azaldu diot. Urkok ezagutzen zuen: Sebas - arnasarik gabe geratu zinela iruditu zitzaidan une batez-. Behar- ko ezagutu. Koadrilakoa zuen eta! - Ez... Bueno... - Aspalditik omen zabiltza Sebas horren atze- tik. Urkok berak esan dit, berarekin ibili zinenean ere, txima luze harekin irteteko ibili zinela uste zuela. Tranpolin edo igarobide bezala erabili nahi izan ze- nuela. Aipatu diot nola, berarekin zenbiltzala, Seba- sengana jo zenuen. Baina hark ez omen zuen laguna saldu nahi izan. Ipso facto moztu zenuen Urkorekin. Gainontzekoak... gainontzekoak nik ondorioztatu ditut. - Beñat... Fernando Morillo. Izar-malkoak. Aizkorri. 2002
  • 85. Eskola antzerkirako gida 85 1) Binaka, testua irakurri. 2) Testua aztertu ohiko irizpideen arabera: • Pertsonaiak: Beñat, Maider. • Egoera: Beñat eta Maider bikote ziren Beñatek Maider beste mutil batekin -Sebasekin- ikusi duen arte. Orduan jakin du Beñatek, Urkoren bidez, Maiderrek erabili besterik ez duela egin, be- netan gustuko duen Sebasi zeloak eman nahi ziz- kiolako. • Non gertatzen da? Ez da ageri. Zehaz- tu egin behar. • Noiz gertatzen da? Ez da ageri. Zehaz- tu egin behar. 3) Bikote bakoitzak testuko egoera inprobi- satuko du. Helburua da testuak islatzen duen ego- erara hurbiltzea eta pertsonaien jokabideak bila- tzea. 4) Inprobisazioaren bidez sortutako material horrek dramaturgia osatzen lagunduko die, baina testuko elkarrizketa eta gidoi arteko informazioak asko erraztuko die bidea. Adibidez, testua ia aldatu gabe antolatu dugu ondorengo dramaturgia. Pau- soz pauso azalduko dugu nola.
  • 86. 86 Liburuen xarma 1. Testuan zehazki ageri ez denez, toki eta une zehatz batean kokatu ditugu pertsonaiak: parkean, gaueko hamarretan. Parkeko aulki batean eserita, Maider eta Beñat. Eztabaidan ari dira, eta Maiderrek hasperen eta zintz egiten du muki-zapi batekin. Begiak lehortzen ditu, behin eta berriz. Beñat: Ez nekatu, Maider. Maider: Benetan esaten dizut. Ezustean ger- tatu zen. Ez nuen nahi. Ez nuen espero. Baina gauza horiek... Beñat: Ez nekatzeko. Aurreko batean Urkore- kin egon nintzen. 2. “Zure aurpegia apur bat aldatu zen” esal- dia akzio bihurtu behar dugu. Adib: Maider irmo ge- ratzen da, begiak zabal-zabalik, Beñati begira. Maider irmo geratzen da, begiak zabal-zabalik, Be- ñati begira..
  • 87. Eskola antzerkirako gida 87 Maider: Urko? Beñat: Bai: Urko. Zurekin ibili zela esan zidan aspaldi. 3. “... eta oso zalea zinela ere esan zidan; eta pixka bat sinetsita zeneukala. Baina hori ez ni-zun orduan aipatu”. Nola bihurtu akzio Beñaten pentsamendua? Bi aukera ditugu. Bat, Beñatek publikoari adieraz- tea pentsatzen duena, ahopeko komentario gisa. Bi, Beñatek arnasa hartzea zerbait esatera balihoa be- zala, baina azkenean isilik geratzea. Guk bigarrena hautatu dugu. Beñatek arnasa hartzen du zerbait esatera balihoa bezala, baina azkenean isilik geratzen da. Maider: Bai. Aste batzuez ibili ginen. Beñat: Ba, harexekin egon naiz hitz egiten. Maider: Ezagutzen al zenuen? Beñat: Parranda batean ezagutu nuen. Zure inguruan ere hitz egin genuen orduan. Maider: A, begira.
  • 88. 88 Liburuen xarma 4. “Serioago geratu zinen, zain bezala”, dago- en bezala utz dezakegu: Maiderren keinu adieraz- kor bat adierazten du. Maider serio geratzen da, zain bezala. Beñat: Ez zintuen oso gaizki utzi. Maider: Hara. Eta? Zer esan diozu? Beñat: Gertatutakoa aipatu diot. Gainetik. Maider: A. Eta? 5. “Urduritzen ari zinela garbi zegoen. Zure aitzakia kolokan ikusi zenuen, izan ere. Ondo gera- tu nahi zenuen. Edo behintzat ez gaizkiegi. Alabai- na, ezin izango zenuela ulertu zenuen”. Laburtuz, Maider urduri eta deseroso dago eta egoera hori adierazteko akzioak bilatu behar ditugu, hara nola, aulkitik altxa, prakak ondo jarri, azkazalak jan, ilearekin ibili... Guk aurrena aukeratu dugu. Maider urduri eta deseroso dagoenez, aulkitik al- txatu eta atzera-aurrera hasten da.
  • 89. Eskola antzerkirako gida 89 Beñat: Mutil txima luze eta altu batekin zeun- dela azaldu diot. Urkok ezagutzen zuen: Sebas. 6. “Arnasarik gabe geratu zinela iruditu zi- tzaidan une batez”, dagoen moduan aprobetxa de- zakegu, baina gure kasuan, hori indartzeko, Maider berriz aulkian eseriko dugu. Maider geldi geratzen da, arnasarik gabe, eta on- doren berriro esertzen da, aulkian. Beñat: Beharko ezagutu. Koadrilakoa zuen eta! Maider: Ez... Bueno... Beñat: Aspalditik omen zabiltza Sebas horren atzetik. Urkok berak esan dit, berarekin ibili zinene- an ere, txima-luze harekin irteteko ibili zinela uste zuela. Tranpolin edo igarobide bezala erabili nahi izan zenuela. Aipatu diot nola, berarekin zenbiltzala, Sebasengana jo zenuen. Baina hark ez omen zuen la- guna saldu nahi izan. Ipso facto moztu zenuen Urko- rekin. Gainontzekoak... gainontzekoak nik ondorioz- tatu ditut.
  • 90. 90 Liburuen xarma 7. Testuan ez da etenik ageri, baina guk egin egingo dugu, alegia, Beñatek aulkitik altxa eta ber- tan utziko du Maider, bakar-bakarrik, zer esan ez dakiela. Horrela bukatuko dugu eszena. Beñatek aulkitik altxa eta alde egiten du. Maider mutilari begira geratzen da, bakarrik, zer esan ez dakiela. Maider: Beñat... BUKAERA.
  • 91. Eskola antzerkirako gida 91 5) Testua mutilaren ikuspegitik idatzita dago eta ondorioz, Maiderren jokabidea oso argia da, bai- na ez horrenbeste, Beñatena. Hain zuzen, inprobisazio bidez lan daiteke Be- ñaten jokabidea. Beste aukera bat da testua Maiderren ikuspe- gitik lantzea eta antolatzea. 5. proposamena.- A) Berotzeko ariketa.- “TXUTXUMUTXUKA”. Binaka aterako dira eszenatokira. Demagun biek bidaia berbera egin dutela. Bata hasiko da bi- daia kontatzen, baina besteak ere kontatu egin nahi- ko du, bere erara. Horregatik, lagunaren gainetik hitz egingo du, hari hitza kenduz. Helburua da jen- dearen arreta eskuratzea, nola edo hala. B) Testu biluzi bat janzten.-
  • 92. 92 Liburuen xarma A: Ezagutzen duzu nire koinatua? B: Ez. A: Ez, e. Ez duzu ezagutzen? B: Ez. A: Baietz uste nuen. B: Ez. A: Ez duzu inondik ere ezagutzen? B: Ez. A: Ez duzu sekula ere ikusi? B: Ez. A: Baina ez al zenekien koinatua neukala? B: Ez. A: Ezagutu nahi al duzu? B: Ez. A: Eta koinata? B: Ez. A: Zuk ez al duzu batere koinaturik? B: Ez. A: Koinatarik ere ez? B: Ez. A: Neba (anai)-arrebarik? B: Ez. A: Bikirik? B: Ez. A: Seme-alabarik? B: Ez. A: Orduan ez daukazu ezer? B: Ez. A: Etxerik ere ez? B: Ez.
  • 93. Eskola antzerkirako gida 93 A: Dirurik ere ez? B: Ez. A: Dirurik ez baduzu, beste zerbait izango duzu... B: Ez. A: Ezetz esaten diozu beti edozeri? B: Ez. A: Orduan baietz ere esaten duzu... B: Ez. A: Ez zaude gustura demokraziarekin? B: Ez. A: Horrek esan nahi du lehen hobeto bizi zi-nela. B: Ez. A: Hori ere ez? B: Ez. A: Zerbait izango da... B: Ez. A: Ezezkor samarra zara, ezta? B: Ez. A: Ba ez zara guztiari bai esaten dioten horietakoa ere... B: Ez. A: Zu inuzentea zara. B: Ez. A: A, ez? B: Ez. A: Aditu, ez al da gehiegitxo, hainbeste “ez”? B: Bai, noski. A: A! KARL, VALENTIN. Teatre de Cabaret. Institut del Teatre de la Diputació de Barcelona. Edicions del Mall. Bartzelona, 1983. 13-14 or., in Dinamizar textos. Biblioteca de Recursos Didác-ticos Alhambra. 1989.
  • 94. 94 Liburuen xarma 1) Binaka irakurri testua, pare bat aldiz. 2) Testua aztertu eta komentatu. Zer dauka? Zer falta du? Testu biluzi bat da, testu minimo bat, baina testu hori gauzatzeko hainbat elementu falta dira. Ondorioz, bikote bakoitzak testuarekin bat da- torren egoera bat pentsatuko du. Non eta noiz ger- tatzen den zehaztuko du, pertsonaiak nolakoak di- ren pentsatuz. 3) Lotura absurdoek ez dute balio. Testua, ego- era eta pertsonaiak era natural batez lotu eta elkartu behar dira. 4) Hamar minutu utziko ditugu bikote bakoi- tzak bere proposamena presta dezan. 5) Inprobisazio saioak ikusteko orduan, ikas- leek aktiboki parte hartzera bultzatuko ditugu. Hel- burua da ikusitakoari buruzko iritzia emateaz gain, ikusitako hori beraien proposamena aberasteko ba- lio izatea.
  • 95.
  • 96.
  • 97. Eskola antzerkirako gida 97 Bibliografia • Aldizkariak: - ARTEZ. Revista de las artes escénicas. Arte eszenikoen aldizkaria. ARTEZ BLAI. Kultur Elkartea. Elorrio (Bizkaia). Hilerokoa. • Euskal antzerkiaren Historia: - 1960-1986. Historia del Teatro Vasco en Imágenes. Euskal Antzerkiaren Historia Iruditan. ARTEZ BLAI. Kultur Elkartea. Elorrio (Bizkaia), 2003. www.artezblai.com/yorick. (Tel. 946 583 082. / fax. 946 231 886) • Herri antzerkia: - Irizar, Inazio Makalenaren herri antzerkia. Elkar. 1985. • Teoria eta ariketak: - Etxeberria, Guillermo. Antzerkia eta dramatizazioa. 2001. • Antzerki tailerrak: - Carrillo Mateo, Evaristo & otros Dinamizar textos. Biblioteca de Recursos Didác- ticos Alhambra. Editorial Alhambra. Madril, 1987 (lehenen- go argitalpena).
  • 98. 98 Liburuen xarma - Motos, Tomás & Tejedo, Francisco Prácticas de dramatización. Humanitas. Bartze- lona, 1987. - Mantovani, Alfredo & Morales, Rosa Inés Juegos de expresión dramática. + de 200 propuestas para expresarse y comunicar en la escuela. Ñaque. Ciudad Real, 1999. - Mantovani, Alfredo & Proexdra El teatro, un juego más. Proexdra. Morón. Sevi- lla, 1996. • Hiztegia: - Pavis, Patrice Diccionario del teatro. Dramaturgia, estética, se- miología. Paidós Comunicación. Bartzelona, 1990. • Antzezlanak: • Eskola antzerkian sortutako testuak: - Zenbait eskola eta ikastola Eskola Antzerkia. 1, 2, 3, 4, 5, 6. Euskara Zerbi- tzua. Eusko Jaurlaritza. Gasteiz, 1989, 1992, 1995, 1996, 1998 - Zenbait eskola eta ikastola Lenarriak IV. Nafarroako Gobernuak 1995-2000 ur- teetan eskola antzerki eta literatur lehiaketetan saritutako lanak.
  • 99. Eskola antzerkirako gida 99 ANTZERKIA. Nafarroako Gobernua. Hezkuntza eta Kul- tura Departamentua. Euskara Zerbitzua. Iruñea, 2001. • Haur hezkuntza: - Martinez, Mikel (Maskarada antzerki taldea) www.teatroa.com - Lertxundu, Anjel Aizak eta aizan elkarrekin dantzan. Elkar. Donos- tia, 2002. • Lehen Hezkuntza: - Genua, Enkarni Zabaldu oihala! Erein. Donostia, 2001. - Goenaga, Aizpea Antzezten... teketen ten! Erein. Donostia, 1999. - Iturbide, Montxo & zia, Begoña & Zubizarreta, Patxi Antzerkilandia. Elkar. Donostia, 1992. - KUKUBILTXO antzerki taldea Kuxube. Txirrikiz. Ekidazu. Lehoiek ez dakite bibolina jotzen. ARTEZ BLAI. Kultur Elkartea. Elorrio (Bizkaia), 2003. - Lopez Gaseni, Manu Andoni eta Maddalenen komediak. Pamiela. Iru- ñea, 1994.
  • 100. 100 Liburuen xarma - Martinez, Mikel (Maskarada antzerki taldea) www.teatroa.com - Txarterina, Aitor. Zenbakiak ala eleak. Pedagogoak gogoan. Ekologi- koa. ARTEZ BLAI. Kultur Elkartea. Elorrio (Bizkaia), 2003. • Bigarren Hezkuntza: - Arrieta Malaxetxebarria, Yolanda Badago ala ez dago...? Aizkorri argitaletxea. Bil- bo, 1998. - Iturbide, Montxo & Zabaleta, Jon & Murua, Mitxel Zine-antzerkiak. Elkar. Donostia, 2003. • Batxilerra: - Arrieta Malaxetxebarria, Yolanda Lekurik bai...? ESKOLA ANTZERKIA 5. Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza saila. Gasteiz, 1993. Noiz baina...! 1995. EGAN aldizkaria 1995-2. Donostia, 1995. - Cillero Goiriastuena, Javi Uztailaren laua Renon. Kutxa. Donostia, 1999. - Goenaga, Aizpea Agur betiko. ARTEZ BLAI. Kultur Elkartea. Elorrio (Bizkaia), 2004.
  • 101. Eskola antzerkirako gida 101 - Genua, Enkarni Ostiralero afaria. Kutxa. Donostia, 2001. - Losada, Garbiñe & Loza, Felipe Sin vergüenzas. Lotsa gabe. (Gaztetxoentzat). AR- TEZ BLAI. Kultur Elkartea. Elorrio (Bizkaia), 2001. - Mendiguren Elizegi, Xabier Ankerki. (Batxilerra). Elkar. Donostia, 1993. - Telleria, Patxo Kontenedore baten istorioak. Euskera sencilloaren manifiestoa. ARTEZ BLAI. Kultur Elkartea. Elorrio (Biz- kaia), 2003. • Gauregungo antzerkiari buruzko informazioa: www.artezblai.com www.teatroa.com