SlideShare una empresa de Scribd logo
1 de 48
Descargar para leer sin conexión
Etika Publikorako Batzordea
Comisión de Ética Pública
Eusko Jaurlaritzako
Etika Publikorako
Batzordearen
Memoria
2017
Eusko Jaurlaritzako
Etika Publikorako
Batzordearen
Memoria
2017
Etika Publikorako Batzordea
Comisión de Ética Pública
Este trabajo se ha realizado al amparo del Proyecto de Investiga-
ción DER2012-38346-C02-02, financiado por el Ministerio de Educa-
ción, Cultura y Deporte.
©	 Administración de la Comunidad Autónoma de Euskadi
Edita: Instituto Vasco de Administración Pública
ISBN:  978-84-7777-550-8
Imprime:  Grafo, S.A., Avda. Cervantes, 51-edificio 21 - 48970 Basauri (Bizkaia)
5Etika Publikorako Batzordea
Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria. 2017
Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordea
Sarrera
Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordeak (EPB) 2017. urtean
zehar egindako lana erregistratzea da memoria honen xedea, Gobernu
Kontseiluari ezagutzera eman eta ondoren haren zabalkunde publikoa
egiteko. Memoria eginez bete egiten da Gobernu Kontseiluak 2013ko
maiatzaren 28an onartu eta urte bereko ekainaren 3an EHAAn argitaratu-
tako Etika eta Jokabide Kodearen (EJK) 16.3 puntuan ezarritakoa; hain zu-
zen ere, puntu horren arabera EPBri dagokio «Etika eta Jokabide Kodea
betetzen dela egiaztatzeko urtero egingo den txostena lantzea». Txosten
hori Gobernu Kontseiluari aurkeztu behar zaio, jakinaren gainean egon
dadin eta hark ontzat ematen dituen gainontzeko ondorioak izan ditzan.
ISBN:  978-84-7777-550-8
7
Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordea
Etika Publikorako Batzordea
Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria. 2017
Aurkibidea
1. Aldaketarik ez dago Etika Publikorako Batzordearen osaeran, ez
eta Etika eta Jokabide Kodearen edukian ere . . . . . . . . . . . . . . . . . 	 9
2. Memoriak jorratutako aldian aztertu eta ebatzitako gaiak . . . . . . . 	 11
a) Berriz ere zenbait kargu publikoduni judizialki deklaratzera deitu
zaie, ikertu gisa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 	 12
b) EJKren aplikazioaren esparru subjektiboari buruzko gogoeta batzuk . 	 15
c) EJKren aldi baterako aplikazioaren esparrua  . . . . . . . . . . . . . . . . . 	 17
d) Telebistako programetan, eztabaidetan edo hizketaldietan parte
hartzeari buruzko lehen erabakia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 	 21
Etika Publikorako Batzordearen (EPB) Estatistika . . . . . . . . . . . . . . 	 27
a) Gai-motak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 	 28
b) Planteatutako gaiak eta hartutako erabakien ildo orokorrak  . . . . . 	 29
3. Prestakuntza- eta zabalkunde-jarduerak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .	 41
4. Ondorioak eta gomendioak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 	 45
Etika Publikorako Batzordeak 2017an aztertu dituen kasuen laburpena 	 47
ISBN:  978-84-7777-550-8
9Etika Publikorako Batzordea
Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria. 2017
Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordea
1
Aldaketarik ez dago Etika Publikorako
Batzordearen osaeran, ez eta Etika
eta Jokabide Kodearen edukian ere
2017an ez da aldaketarik izan EPBaren osaeran. Batzordea osatzen jarrai-
tzen dute 2016. urteari buruzko memoriaren 2. epigrafean aipatu geni-
tuen pertsona berek.
•	 Presidentzia: Josu Iñaki Erkoreka Gervasio (Gobernantza Publi-
koko eta Autogobernuko sailburua)
•	 Bokala: Andres Zearreta Otazua (Funtzio Publikoko sailburuordea)
•	 Bokala: Elisa Pérez Vera
•	 Bokala: Txetxu Ausín Díez
•	 Idazkaria: Maite Iruretagoiena Ibarguren (IVAPeko zuzendaria)
Bestalde, indarrean dagoen Etika eta Jokabide Kodearen testuan ez da
inongo aldaketarik izan. Joan den urteko memorian nabarmendu genue-
nez, XI. legegintzaldiaren hasieran Gobernu Kontseiluak zenbait aldaketa
sartu zituen Kodean, EJK honek aurrez egindako gomendioei jarraituz.
Ordutik, ez da inolako aldaketarik izan.
ISBN:  978-84-7777-550-8
11Etika Publikorako Batzordea
Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria. 2017
Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordea
2
Memoriak jorratutako aldian aztertu
eta ebatzitako gaiak
2017. urtean, EPBk hamaika erabaki hartu ditu. Joan den urteko memo-
rian 2016an erregistratutako kasuen kopuruaren beherakada lotu genuen
irailaren 25erako hauteskunde-deiarekin; izan ere, horrek Exekutiboaren
jarduera mantsotu zuen ekitaldiaren bigarren zatian, eta berekin ekarri
zuen erantzukizun publikoez baliatzearen ondorioz kargudun publikoen-
gan sortutako zalantza etikoak gutxitzea; bada, 2017an zehar Batzordea-
ren jarduerak izan duen igoera lotu behar dugu jarduera administratibo
arrunta berreskuratzearekin, hauteskundeek eragin zuten parentesiaren
ondoren.
Kasu gehienetan —zehazki, zortzitan; hau da, guztizkoaren %  72,7—
EPBk kontsulta gisa aztertu ditu 2017an heldu zaizkion gaiak. Gainerako
hiru kasuetan, kasuak iritsi zitzaizkigun salaketa bat aurkeztu izanaren
ondorioz, eta salaketa horietatik bakarra ere ez zen anonimoa izan. Bes-
tela esanda, aipatutako hiru kasuetan, EPBri ustez EJKren aurkako jo-
kabideen berri eman zion pertsonak hori egin zuen bere nortasuna argi
adieraziz, eta horrek aukera eman zigun guri aztertzeko eman zizkiguten
gaiak ebazteko salaketa anonimoak direla-eta ezarrita daukagun doktri-
nara jo behar izan gabe.
Batzordeak aztertutako kontsultei dagokienez, komeni da azpimarratzea
haiek guztiak interesdunek beraiek egin zituztela.
ISBN:  978-84-7777-550-8
12 Etika Publikorako Batzordea
Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria. 2017
Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordea
Grafikoki adierazita, eman berri dugun informazio estatistikoa honako
taula honetan laburbil daiteke:
Kasua azaltzeko modua Kasu-kop.
Kontsulta 8
Salaketa 3
Guztizkoa 11
Hauek dira EPBk 2017an hartutako erabakien alderdirik aipagarrienak:
a) Berriz ere zenbait kargu publikoduni judizialki deklaratzera deitu zaie,
ikertu gisa
EPBk aztertu dituen hamaika kasuetatik bostek lotura zuten EJKren 15 d)
apartatuak kargudun publikoei ezartzen dien betebeharrarekin, alegia, Ba-
tzordeari jakinaraztekoa prozedura penal judizialen barruan ikertu gisa de-
klaratzeko jasotzen dituzten zitazioak. Zehazki, 4, 5, 7, 8 eta 9/2017 era-
bakien bidez ebatzitako gaiei buruz ari gara.
Lehenago ere, 2015eko eta 2016ko memorietan, aipatu izan dugu EPB
honek ezarritako —eta berretsitako— doktrina EJKren aipatutako apar-
tatua dela-eta. Orain, ordea, zera gehitu nahi dugu: Kodeak ezarritako
obligazio bat dela, helburu duena jokabide zuzen bat —kautelazkoa edo
prebentiboa— finkatzea orain arte gertatu ez den eta euskal sektore pu-
blikoan ia aurrekaririk ez duen fenomeno bat dela-eta.
Izan ere, tradizionalki, jarduera administratiboaren aurkaratze judiziala
gertatu izan da, ia kasu guztietan, administrazioarekiko auzien jurisdik-
zioan, zeina sorreratik pentsatua baitzegoen, hain zuzen ere, «errege-
lamenduak egiteko ahala, administrazio jardunaren legezkotasuna eta
jardun hori zein helburuk justifikatu eta helburu horiekiko mendeko-
tasuna kontrolatzeko» (Espainiako Konstituzioaren 106. artikulua). Az-
kenaldian, halere, gero eta gehiago ikusten ari gara Administrazio Pu-
blikoaren jardueraren aurkako borroka judiziala bideratzen dela, hain
zuzen, administrazioan diharduten kargudun publikoen aurkako kereila
penalak aurkeztuz.
ISBN:  978-84-7777-550-8
13Etika Publikorako Batzordea
Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria. 2017
Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordea
Ez da soilik Euskadin gertatzen ari den zerbait, baizik eta intentsitate
handiagoarekin edo txikiagoarekin Espainiako Estatu osoan egiazta-
tuta dagoen joera bat. Eta badirudi horren arrazoia dela eraginkorrago
gertatzen dela erakunde publikoen jokabidearen aurka borrokatzea
jokabide horien erantzuleak jarriz epaileen eta arlo penal jurisdikzio-
naleko epaitegien aurrean —horrek hedabideetan inpaktu handiagoa
daukalako eta narriatze politikoa dakarrelako—, administrazioarekiko
auzi-errekurtso bat aurkeztea baino, zeinak, azkenean, aukera ematen
baitu errekurritutako egintza edo xedapena deuseztatzeko edo haren
baliogabetasuna deklaratzeko, baina ez baitu balio hura eman zuen
pertsona edo organoa deseroso sentiarazteko edo harengan nahas-
menen bat sortzeko.
EPB honek ezagutu dituen kontsultak eragin dituzten kereila kriminal
gehienak oposizio parlamentarioan dauden talde politikoek edo exekuti-
boaren aurka dauden erakunde sindikalek sustatu izana lagungarri gerta-
tzen da gogoeta horri babesa emateko. Norabide berean dago kausaren
largespen librea edo behin-behinekoa erabakitzen duten auto judizialak
ugari izatea, argudiatuta jurisdikzio kriminalean salatutako egitateetan an-
tzeman diren irregulartasunek ez dutela behar besteko garrantzirik, ez
eta kasuko tipo penala osatzeko behar diren baldintzak ere, eta gogora-
raziz antzemandako «eztabaidak, desadostasunak, irregulartasunak, baita
contra legem erakoak ere —hau da, legez kanpokoak, salatzailearen us-
tez indarreko araudiaz edo jarraitu beharreko prozeduraz kanpokoak iza-
teagatik— kasuko arlo jurisdikzionalean ebatzi ahalko direla», zeren eta
«zuzenbide penala» ultima ratio baita, are gehiago zuzenbide administra-
tiboaren jurisdikzio-kontrolak ohikoa izan behar duenean, eta kontrol pe-
nalak, berriz, apartekoa».1
Ez dugu uste beharrezkoa denik memoria honetan berriz ere errepika-
tzea gai honi buruz 5/2015 Erabakian finkatu genuen irizpidea, hain zuzen
ere ia hiru urtez behin eta berriz adierazi duguna. Ez da alferrik izango,
halere, berriz ere aipatzea, datu berriak emanda, sinetsita baikaude haiek
zuzenak eta egokiak direla.
1
  171/2017 autoa, 2017ko irailaren 15ekoa, Gasteizko Instrukzioko 2. Epaitegiak
emana 1676/2016 aurretiazko eginbideen karietara. Antzeko aipamenak aurkitzen dira
instrukzio-epaitegiek edo kasuko probintziako auzitegiek emandako autoetan, zeinetan
EPBari aurkeztutako gaiekin lotutako kausen largespena erabakitzen baita.
ISBN:  978-84-7777-550-8
14 Etika Publikorako Batzordea
Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria. 2017
Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordea
2016ko memorian esaten genuen hura idazteko garaian eskura zeuden
datuek ematen zuten behin-behineko balantzeak «abalatzen duela kasu
hauetan operatzeko egin dugun hautua, zorrotza baina zuhurra». Izan ere,
ikertu gisa deklaratzeko zitazio judizialengatik bederatzi kontsulta jaso zi-
tuen EPBk; horietatik zazpi kasutan largespena eskatu zen, eta ahozko ju-
dizioa ez zen kasu bakar batean ere ireki.
Gaurko egunez, bada, balorazio hori datu berriekin berrets dezakegu:
2015etik 2017ra aztertutako hamabost kasuetatik hamahirutan —zehazki
2015ean eta 2016an planteatutako guztietan eta 4/2017, 5/2017 eta
9/2017 erabakien bidez ebatzitakoetan— kasuko organo judizialak kasua-
ren largespena erabaki du. Eta beste bietan —7/2015 eta 8/2017— gaur
arte ez da ebazpen judizialik izan.
Hurrengo taulan modu grafikoan jaso ditugu kopuru horiek:
Zenbakia Kasua Egoera prozesala
1 4/2015 Largespena
2 5/2015 Largespena
3 6/2015 Largespena
4 9/2015 Largespena
5 13/2015 Largespena
6 3/2016 Largespena
7 4/2016 Largespena
8 6/2016 Largespena
9 7/2016 Largespena
10 8/2016 Largespena
11 4/2017 Largespena
12 5/2017 Largespena
13 7/2017 Aurretiazko eginbideak
14 8/2017 Aurretiazko eginbideak
15 9/2017 Largespena
Batzordeak horrelako kasuei erantzuna emateko erabilitako irizpidea
beste bat izan balitz, gaur arte largespena erabakitako kausekin lotutako
hamahiru kargudun publikoek —zeinek EPB honek 2015etik 2017ra eza-
gututakoen % 86 egiten baitute, bai eta judizialki ebatzi direnen % 100
ere— izaera profilaktikoko kautelazko neurri batek ukituta egon zitez-
keela pentsatze hutsak —neurri horrek, zalantzarik gabe, balio izango
ISBN:  978-84-7777-550-8
15Etika Publikorako Batzordea
Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria. 2017
Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordea
zuen haien izen ona, kontsiderazio publikoa eta prestigioa ahultzeko—
eramaten gaitu sinesmen hori berrestera, alegia, arlo penaleko epaile ba-
tek ikertu gisa deklaratzeko zitazioa bidalitako kargudun horiek egindako
kontsultak arreta handiz ebazten jarraitu behar dugula, betiere begiratuz
kasu bakoitzean gertatzen diren inguruabar pertsonalei, eta une oro uz-
tartzen saiatuz, batetik, eredugarritasunarekin lotutako jokabide etikoak
betetzeko zorroztasuna eta, bestetik, kasu bakoitzaren ponderazioan
nahitaezkoa den zuhurtasuna.
b) EJKren aplikazioaren esparru subjektiboari buruzko gogoeta batzuk
1/2017 Erabakian, lehenengo aldiz nabarmendu genuen ezen EJKren har-
tzaileak direla, zorrotz hartuta, euskal sektore publiko autonomikoko kar-
gudun publikoak, Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta haien Interes
Gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legearen aplikazio-ere-
muan sartzen direnak; horrek kanpo uzten ditu, hasiera-hasieratik, eremu
horretan zerbitzuak ematen dituzten enplegatu publiko guztiak, funtziona-
rioak izan ala ez, estatutu-araubidekoak zein lan-araubidekoak.
EJKren 2.2 apartatuan babes zuzena duen pronuntziamendu hark, hain
zuzen, balio izan zuen erabakitzeko aurkeztutako salaketa bat ez zela iza-
pidetzeko onartuko; salaketa hori aurkeztua zen, besteak beste, Euskal
Administrazio Publikoko funtzionarioa zen baina inongo kargu publikorik
betetzen ez zuen pertsona baten aurka.
Alabaina, arlo honetako doktrinarik onenak aldeztu izan duen bezala,
izaera etikoko balio eta printzipioak ez zaizkie soilik kargu publikodunei
exijitu behar, baizik eta instituzio osoari. Izan ere, kargu publikodunak,
euskal sektore publiko osoan zerbitzuak ematen dituzten pertsonen mul-
tzoan, parte kualitatiboki nabarmena dira baina kuantitatiboki txikia.
Erakundea bera da integritaterako bere esparrua definitzen duten balio
etikoak baieztatzen, aldarrikatzen eta irradiatzen dituena, eta bere bai-
tan lan egiten duten pertsonei haiek betetzea eskatzen diena, zeren eta
hain zuzen ere herritarrek erakundeengan duten konfiantza baita babestu
behar dena, erakunde publikoetan haien arduradun gorenentzat ezarri-
tako integritate sistemekin. Zorroztasun handiz adierazi izan den bezala,
«etika publikoaren esparruan bereziki interesgarria dena ez da hainbeste
arazoaren dimentsio subjektiboa (nahiz eta, zalantzarik gabe, aurrekoaren
ISBN:  978-84-7777-550-8
16 Etika Publikorako Batzordea
Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria. 2017
Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordea
guztiaren oinarria izan), baizik eta jokabide horiek erakundearen sinesga-
rritasunean, irudian edo legitimazioan izan ditzaketen eraginak edo on-
dorioak. Arazoaren dimentsio objektiboa, horrenbestez, erabakigarria da
etika publikoan»2
.
Zentzurik ez du, horrenbestez, erakundeak bere kargudun publikoei era-
kunde publikoaren integritate etikoaren izenean eta haren irudia eta si-
nesgarritasuna babesteko, eskatzen dizkien jarrerek eta egiteko moduek
beren indar loteslea galtzea jarduten duten pertsonak langileen plantille-
tako kideak direnean. Erakundeak balio etiko batzuk goraipatzen baditu,
balio etiko horiek berdin-berdin bete behar dituzte hura zerbitzatzen du-
ten gainerako guztiek ere. Bestela, haiek debaluatuta geratzen dira, eta
soilik zati batean asebeterik, eta horrek herritarren konfiantza ahultzeko
arriskua dakar.
Hori guztia dela eta, Administrazioari gomendatu behar diogu azter dezan
aukerarik ba den EJK inspiratzen duten balio eta printzipioak Euskadiko
sektore publiko autonomikoa osatzen duten erakundeetan lan egiten du-
ten langile guztiei zabaltzeko.
Arestian aipatutako EJKren 2.2 apartatuak horri buruz ezartzen du sek-
tore publiko autonomikoko langile funtzionarioek eta lan-kontratudunek
enplegu publikoari buruzko euskal legeek horretarako xedatutakoari ja-
rraituko diotela, edo, bestela, Eusko Jaurlaritzak erabaki edo erregela-
menduzko arau-xedapen bidez zehaztu dezakeen Jokabide Kodeak xeda-
tutakoari. Nolanahi ere, aplikagarriak izango dira Enplegatu Publikoaren
Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen urriaren 30eko
5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 52. eta 54. artikuluak eta lehen
xedapen gehigarria.
Kasuari Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuan jasotako aginduak
aplikagarriak zaizkiola zalantzan jarri gabe, zeren eta hain zuzen ere beren
oinarrizko edukiarengatik balio etiko orokor eta komunak baitituzte Esta-
tuko erakunde publikoetan zerbitzuak ematen dituzten pertsona guztien-
tzat, txalogarria izango litzateke, transkribatutako zatian xedatuarekin bat,
Eusko Jaurlaritzak bultza dezala «enplegu publikoari buruzko euskal lege-
2
  JIMENEZ ASENSIO, Rafael: Cómo prevenir la corrupción. Integridad y transpa-
rencia, ed. Catarata, Madril, 2017; or.: 56
ISBN:  978-84-7777-550-8
17Etika Publikorako Batzordea
Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria. 2017
Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordea
dian» aurreikuspen batzuk sartzea, zeinek aukera emango baitute langile
guztiei zabaltzeko EJK-k kargudun publikoentzat ezartzen dituen balio eta
printzipio etikoak, eta, kasua bada, bultza dezala transkribatutako aparta-
tuak aipatzen duen Jokabide Kodearen onespena, bete beharreko edo
saihestu beharreko jokabideen taula bat zehaztuz, zeinak funtzio publi-
koaren esparru berariazkora proiektatuko baititu 1/2014 Legeak erakunde
osoarentzat ezartzen dituen balio eta printzipioak, hain zuzen ere EJK-k,
zehazki, kargudun publikoentzat garatzen dituenak.
c) EJKren aldi baterako aplikazioaren esparrua
Kasuz kasu eman ditugun erabaki ugariei esker, EJKren denborazko apli-
kagarritasunari buruzko gure doktrina egituratuz joan gara.
Kodea sektore publiko autonomikoan zerbitzuak ematen dituzten kargu
publikodunen jarduketarako jarraibide etikoa da. Haien ospe pertsonala
zaintzera ez ezik, lan egiten duteneko antolamenduaren ispilu gisa, batez
ere erakundeak herritarren aurrean duen irudia babestera ere bideratuta
dago. Hortaz, argi dago haren eraginak, printzipioz, mugatu egin behar di-
rela hartzaileek ofizialki beren erantzukizun publikoak —zeinetara lotzen
baita dokumentuak zirriborratzen duen jokabiderako eredu etikoa— be-
tetzen dituzten aldira. Horrek esan nahi du ezin dela proiektatu izendatu
aurretik kargu publikodunak izan duen jardueran —partikularrean zein pri-
batuan—, eta ezin dela, ezta ere, hedatu kargu publikoa utzi ondorengo
garaira.
EJK, izan ere, pentsatuta dago orientabidea eta jarraibidea emateko kar-
gudun publikoen jokabideari, jardunean dauden aldian zehar. Horrenbes-
tez, zalantzan jarri gabe hura inspiratzen duten balio eta printzipioek balio
ahal dutela —eta balio behar dutela— bizitza publikoaren osotasunaren
erreferentzia gisa, ez du zuzenean gidatu nahi etorkizunean erantzukizun
publiko bat hartu ahal duten pertsonen edo herritar partikularren jokabi-
dea, ez eta iraganean halakorik hartu dutenena ere.
Oinarrizko kontsiderazio horretatik abiatuta, gure erabakietan behin baino
gehiagotan adierazi dugun bezala, 2013ko maiatzaren 28ko Gobernu
Kontseiluak onetsitako EJK-k EHAAn argitaratuz gero soilik sortzen ditu
ondorioak, eta 2. puntuan zehaztutako kargu publikodunentzat —horren-
bestez, kargu publikodunen katalogo gaurkotuan sartutakoentzat— soilik
ISBN:  978-84-7777-550-8
18 Etika Publikorako Batzordea
Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria. 2017
Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordea
du indar loteslea, behin kargu publiko horiek legez kasu bakoitzerako eza-
rritako prozeduraren arabera izendatu direnean eta horiek Kodearekiko
atxikipena formalizatu dutenean.
Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta haien Interes Gatazkak Arau-
tzen dituen Legeak (JKIGL) ez du aldatu aplikagarritasun-eredu denbo-
razko hori. Hain zuzen ere, lege horren 5., 6., 7. eta 8. artikuluetan jaso-
tzen dira «kargu publikodunen jokabide-kodea zuzentzen duten printzipio
orokorrak»: Legea indarrean sartu ondoren soilik dira lotesleak, eta 2. ar-
tikuluan zehaztutako kargu publikodunak soilik behartzen dituzte, behin
kargu publiko horiek ofizialki izendatu direnean eta horiek Legearen 11.
artikuluan aipatzen den atxikitze-sistemaren bidez Legearen aginduak be-
tetzeko konpromisoa hartzen dutenean.
EJKren aplikagarritasun subjektiboa legez ezarritako prozeduraren ara-
bera izendatutako kargu publikodunaren atxikimendu pertsonala gerta-
tzen den uneari lotzeko arauak salbuespen bakarra dauka: 15 d) aparta-
tuan jasotakoa.
Apartatu horrek ezartzen du ezen edozein prozesu penaletan zein ad-
ministrazio-zehapenetan ikertua izanez gero, kargu publikodunak EPBri
jakinarazi behar diola egoera hori «kasu bakoitzean egoki iritzitako go-
mendioak eman ditzan», jarduketa judiziala «karguari dagozkion egiteko
publikoak betetzeari lotutako gertaeretatik» heldu denean eta, halaber,
izendapenaren aurreko «garrantzi publiko berezia duten ekintzekin» lo-
tuta dagoenean.
Ikusten den bezala, horrela ezarritako araua oinarritzen da —gure ustez,
zuzen oinarritzen da— halako aurresuposamendu batean, zeina baita,
eredugarritasunaren printzipioa kalteturik gerta daitekeela kargudun pu-
bliko bati zitazio judiziala egiten zaionean ikertu gisa deklara dezan bere
erantzukizun publikoak betetzen ari zela egin dituen jarduketengatik, edo
enplazamenduak zerikusirik duenean izendapenaren aurreko ekintza pri-
batuekin, baldin eta horiek, «garrantzi publiko berezia» izategatik, oihar-
tzuna izaten ari direnean kargudunak gizartean duen irudian, herritarrek
erakundeetan duten konfiantza baldintzatzeraino.
Eredugarritasunarena izan daiteke bizitza pribatua eta bizitza publikoa
bereiztea zailen egin dezakeen balio etikoetako bat. Eta, horrenbes-
tez, kargudun publiko baten izendapenaren aurretik ibilbide pertsonalak
ISBN:  978-84-7777-550-8
19Etika Publikorako Batzordea
Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria. 2017
Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordea
gizarteak kargudun horri buruz duen irudian eta herritarrei eskaintzen
dien sinesgarritasunean eta konfiantzan eragin handiena duen printzi-
pioetako bat da. Idatzi izan den bezala, «egunetik egunera agerikoago
egiten zaigu Zizeronen «bizitzaren uniformetasunak» —horren barne
dela, gure sentiberatasun modernorako higuingarri bada ere, «bizitza
pertsonala» deitutakoaren zuzentasuna— esfera publikoaren printzi-
pio praktiko eta egituratzaile baten gisara funtzionatzen duela, zeren
eta erabakigarria baita herritarrek politikoengan duten konfiantza sor-
tzeko [...] Politikariak ahaleginak egingo ditu irudi erakargarri bat sor-
tzeko, baina azkenean, harengan kontatzen duena da «ereduarekin pre-
dika dezala», zeren eta esparru moralean eredua emanez baizik ez baita
«predikatzen» modu sinesgarrian, eta ez hitzaldi soilekin, zeren eta adi-
bidearekin lotuta ez dauden hitzaldiek sinesgarritasunik eta egiantzik
txikiena ere ez baitute»3
.
2/2017 Erabakian EJKren aplikagarritasun subjektiboaren hasiera deter-
minatzeko ezarritako doktrinak haren amaiera determinatzeko ere balio
behar zuela esan genuen; aplikagarritasuna, logikoa denez, kargudun pu-
blikoen kargu-uztearekin lotuta dago-eta. Erabakiaren 4. puntuan baiez-
tatu genuen kontsiderazio horiek «uztartu egiten dutela batetik, Etika eta
Jokabide Kodearen indar loteslea eta, bestetik, kargu publikoaren izenda-
pen ofiziala eta kode horrek aldarrikatzen dituen balio, printzipio eta joka-
bideekiko atxikimendua. Eta, bistan denez, kontsiderazio horiek halaber
balio dute kargua uzten denerako. Kargu-uzteak, behin organo eskudu-
nak hala erabakita eta EHAAn argitaratuta, berekin dakar funtzioak egika-
ritzeari utzi diona Kodearen «hartzaile» direnen kolektibotik kanporatzea
berehala eta automatikoki, eta, ondorioz, Kode Etikorako Batzordearen
jarduera-eremu subjektibotik kanpo geratzea».
Arau horrek, ordea, salbuespenak ere eduki behar ditu. 2017ko 1. eta
2. Erabakietan baieztatzen dugun bezala, salbuespena izango da ukitutako
pertsonen bermeak zaintzearekin eta irudi egokia zaintzeko eskubide legiti-
moarekin lotutako ikuspuntutik hura gomendagarri gertatzen denean.
Horixe gertatu zen, zalantzarik gabe, 1/2017 Erabakian erantzun genuen
kasuan. Orduan, Etika Publikorako Batzordeak espresuki eman zuen iri-
3
  GOMÁ LANZÓN, Javier: Ejemplaridad pública, Taurus arg., Madril, 2014; or.:
348 eta 349.
ISBN:  978-84-7777-550-8
20 Etika Publikorako Batzordea
Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria. 2017
Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordea
tzia salaketan agertzen zen kargu publikodunaren jokabidearen kalitate
etikoari buruz, pertsona horren kargu-uztea jada EHAAn argitaratuta ba-
zegoen ere. Baina hala egin zuen, kontuan hartuta gero kargua utzi zue-
nak bazuela bere kontra hirugarren batek aurkeztutako salaketaren berri
—salaketa hori EPB honi helarazi zitzaion—, eta alegazioak ere aurkeztu
zituela, artean kargu publikodun gisa jardunean zegoela. Ondorioz, pen-
tsa zitekeen nahiago zuela Etika Publikorako Batzordeak espresuki iritzia
eman zezan —egindako alegazioei (ere) erantzuteko—, inhibitzea baino,
zeinak bide emango baitzuen susmatzeko kargua utzi zuen pertsonak ez
zuela argudiorik bere jardunaren garbitasun etikoa defendatzeko.
2/2017 Erabakiaren bidez ebatzitako kasuan, ordea, ikusten dugu arrazoi-
rik ez zegoela aipatutako salbuespenak operatzeko, zeren eta salaketa
erregistratua baitzen jokabidea zalantzan jartzen zitzaioneko karguduna-
ren kargu-uztea gertatu eta zenbait hilabete geroago. Beren erantzukizu-
netatik kendu diren kargu publikodunen aurka formulatutako salaketak
onartzea eta modu sistematikoan izapidetzeak zera eragingo luke: EJK-
ren indar loteslea proiektatzea EAEko sektore publikoko kargu publikoe-
tara ez ezik, iraganean kargu publikoak izandako pertsona guztiengana
ere. Horrek, bada, ez du zentzurik integritate instituzionaleko sistema ba-
tean, zeinak bilatzen baitu politikaren zentzu etikoa orain eta hemen ber-
matzea eta Euskadiko herritarrek beren egungo erakundeetan duten kon-
fiantza indartzea.
10/2017 Erabakiaren bidez ebatzitako kasuan, halere, lehenengo aldiz au-
rre egin genion kargu publikodun batek egin zigun kontsulta bati; hain
zuzen ere, kontsulta egin zigun bere izendapen ofiziala egin zen unetik
—EHAAn argitaratutako kasuko dekretuaren bidez— EJKri formalki atxiki
zitzaion unera arte igarotako tarteko aldian.
Erabakiaren epaitzan ez zen gaiaren sakoneko aldea aztertu, argudiatuz
kontsulta egin zen unean interesdunak «oraindik ere EJKren jarraibidee-
kiko bere atxikimendu pertsonala eta banakakoa egin gabe zegoela».
Halaber, ukitutako kargudun publikoari gogorarazi zion ezen, EJKren 18.
apartatuko 1. eta 5. puntuetan xedatutakoari jarraituz « kargu publikodu-
nen izendapen berriak egiten badira, ezinbestekoa izango dela kargu be-
rri horiek, banan-banan, Kodearen edukiari atxikitzea», halako moduz non
atxikipen hori ez bada behar den garaian eta moduan ematen, ulertuko
baita «interesdunak ez duela Etika eta Jokabide Kodea betetzen, eta, ja-
rraian, luzamendutan ibili gabe, ofizioz edo alderdiren batek eskatuta, jar-
ISBN:  978-84-7777-550-8
21Etika Publikorako Batzordea
Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria. 2017
Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordea
duketak instruitzeari ekingo zaio Etika Publikorako Batzordean. Batzorde
horrek, entzunaldiaren izapidea egin ondoren, eta, beharrezkoa bada, ar-
duradunari proposatuko dio kontratua desegin dadila edo interesdunak
kargua utz dezala».
11/2017 Erabakian gai bera aztertu genuen, baina orduan, salaketa ba-
ten harira izan zen; salaketa horrek, ukitutako kargu publikoduna EJK-
rekiko atxikipena formalizatu ondoren izan bazen ere, aipamena egiten
zien izendapenetik atxikipenera bitarteko aldian gauzatutako jokabideei.
Aipatu berri dugun Erabakiarekin bat, bigarren kasu honetan, Erabakiak
jaso zuen ez zela bidezkoa berariazko pronuntziamendu bat egitea joka-
bidearen zilegitasun etikoari buruz, hori EBPren ahalmenetatik haratago
zihoala iritzita.
Zintzotasunez diogu ezen, EJK eskuan, bestelako konponbiderik ezin zi-
tzaiela eman bi erabaki horietan planteatutako gaiei. Alabaina, erabaki
horiek ez gintuzten erabat asebete, zeren eta bitxi gertatzen baita anto-
lakundearen instantzia gorenak bere karguen jardueraren oinarri gisa eza-
rri dituen postulatu etikoak 15 egunez geratzea etenda. Epe hori, hain
zuzen, EJKn jasota dago, eta zera adierazten du: zenbat egun igaro dai-
tezkeen, gehienez, kargu publikoak izendatzen direnetik Kode Etikoari
atxikitzen zaizkionera arte.
Hori dela eta, Jaurlaritzari gomendatzen diogu azter dezan aukerarik ba
ote dagoen EJKn aurreikuspenen bat jasotzeko, zeinak ez duen nahitaez
ekarriko kargu publikodunek kodearekiko atxikipena formalizatzeko eza-
rritako epea laburtzea —badakigu, jakin, kargu publiko baten izendapena
burutzeko legez ezarritako izapideak ezin direla beti bete denbora-tarte la-
bur batean— baina eragotziko duena izapide hori bete gabe duten kargu
publikodunak materialki salbuetsita egotea kodearen postulatuak bete-
tzetik.
d) Telebistako programetan, eztabaidetan edo hizketaldietan parte hartzeari
buruzko lehen erabakia
10/2017 eta 11/2017 Erabakietan, aukera izan dugu lehenengo aldiz gure
iritzia emateko EJKren alderdi berritzaileenetako bati buruz: kargu publiko-
dunek komunikazio publikoaren eremuan eduki beharreko jarduketa-espa-
rruari buruz, hain zuzen.
ISBN:  978-84-7777-550-8
22 Etika Publikorako Batzordea
Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria. 2017
Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordea
Horietako lehenengoan esan genuen bezala, EJK-k 15. apartatuko hain-
bat puntutan ezartzen du kargu publikodunek zein baldintza bete behar
dituzten «irratiko hizketaldietan», «telebistako eztabaidetan» edo «edo-
zein hedabidetako eztabaidetan» parte hartzeko, bai eta «hedabideetan,
gizarte-sareetan edo Internet bidez» iritziak emateko ere. Horiek guztiak
dira, hain zuzen, Kodeak «Eredugarritasunaren» eremuan ezartzen dituen
jokabide-kanonen parte.
EJK-k gai honen gainean ezartzen duen araudiak, labur-labur azalduta,
araubide bikoitza aurreikusten du:
A)	 Kargu publikodunek beren kudeaketa publikoki komunikatzean
egiten dutena, kudeaketa hori hedatu edo ezagutzera emateko
asmoz, beren erantzukizun publikoko dimentsio bat gehiago eta
beren funtzioak betetzeko betebeharraren eduki bat gehiago iza-
nik.
B)	 Komunikabideetan noizbehinka parte hartzean egiten dutena,
beren kudeaketa publikoki komunikatzearekin eta beren eran-
tzukizunak gizartean hedatzearekin harreman zuzenik eduki
gabe.
Horietatik lehenengoari dagokionez, kargu publikodunek beren kudea-
keta publikoki komunikatzen dutenean, EJK-ren arabera, bi jarraibide
bete behar dira: doakotasuna eta erakundearekiko leialtasuna.
Bi alderdi horien oinarrian, logikoa denez, ideia hau dago: garatutako ku-
deaketa publikoki komunikatzen da, herritarrei horren berri eman eta,
hala, azterketa publikoa eta kontu-ematea errazteko, eta, ez, ordea, be-
ren kargu publikoaren erantzukizun-eremutik kanpoko eginkizun gisa, bai-
zik eta legez esleituta dauzkan zereginen artean beste eduki bat gehiago
bailitzan. Eta kargua betetzeak berezko duen zerbait den neurrian, ezin
da jarduera horrengatik ordainsari osagarririk jaso, eta arduradun publikoa
ezin da hartan aritu zerbitzuak ematen dituen eta ordezkatzen duen era-
kundetik kanpo.
Lehenengoa —doakotasuna— EJK-ren 15 k) apartatuak ezartzen du; ho-
nela, hain zuzen: «Betetzen duten karguaren ondorioz liburutan, aldizkari-
tan, egunkaritan eta beste edozein hedabidetan ekarpenak egiteagatik ez
dute inolako ordainketarik onartu behar, baldin eta ekarpen horiek beren
funtzioak betetzeari lotuta badaude».
ISBN:  978-84-7777-550-8
23Etika Publikorako Batzordea
Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria. 2017
Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordea
Bestalde, erakundearekiko leialtasuna ezartzen du 15 l) apartatuak. Ho-
rren arabera: «Kargu publikodunek, Gobernuaren zein sailen politikak he-
dabideetan eta gizarte-sareetan zabaltzeko, dagozkien erakundeetako
prentsa-kabineteak erabili behar dituzte, lehentasunez».
Arau horren arabera, garatutako kudeaketarekin lotutako komunikazio pu-
blikoaren xedea eta edukia ez dira kargu publikodun bakoitzak nahi duen
bezala definitu edo eratu ditzakeen alderdiak; aitzitik, erakundeak berak di-
seinatu behar ditu, bere izenean jarduten baitu eta bere orientazioak bete
behar baititu. Horrenbestez, EJK-k prentsa-kabineteak aipatzen ditu, horiek
baitira, printzipioz, erakunde bakoitzaren komunikazioak bete behar dituen
oinarrizko lerroak, era ofizialean, ezartzeko ardura dutenak. Kargudunak
bere kudeaketa publikoki komunikatzean helarazten duen informazioa ez
dagokio berari, baizik eta berak ordezkatzen duen erakundeari.
Garatutako kudeaketarekin lotutako komunikazio publikoaz kanpo komu-
nikabideetan parte hartzen bada, EJK-k kasu horretan bete behar den
araudia ezartzen du, lau jarraibide oinarri hartuta: baimena, doakotasuna,
erakundearekiko leialtasuna eta koherentzia.
Jarraian azalduko diren ildoetan labur-labur aztertuko dugu horietako ba-
koitza.
Lan egiten den erakundearen baimena edukitzeko beharrizana j) puntuan
agertzen da. Horren arabera: «Euskal Autonomia Erkidegoko Administra-
zioko eta bere Sektore Publikoko kargu publikodunek hedabideetan parte
hartzeko […] Gobernuak edo kargu publikodunaren nagusi hierarkikoak
baimena eman behar du aldez aurretik, berariaz zein tazituki».
Arau horrek honako salbuespen hau ezartzen du: «Gobernuan duen es-
kumen-alorrarekin zerikusirik ez duten gaiei buruzko elkarrizketa zein
erreportajeetan izan ezik».
Bestalde, nahiz eta transkribatutako arauak dioen kargu publikodunak
«berariaz zein tazituki» lortu behar duela baimena aldez aurretik Gober-
nuaren edo kargu publikodunaren nagusi hierarkikoaren eskutik, baterae-
zintasunen gainean indarrean dagoen araudiak baimen horrek berariaz-
koa izan behar duela dio; eta, hain zuzen, EJK-ren 14 b) apartatuak kargu
publikodunen jokabide etikoaren alderdi hori jorratzean bete-betean aipa-
tzen du araudi hori.
ISBN:  978-84-7777-550-8
24 Etika Publikorako Batzordea
Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria. 2017
Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordea
Hori horrela, gaur egun, gai honen gainean «aplikatu beharreko legedia»
dagoeneko aipatu dugun JKIGL da, eta, haren 14 b) apartatuari jarraikiz,
hemen interesatzen zaigun gaiaren ondoreetarako, kargu publikoa bete-
tzea bateragarria da noizbehinka «komunikabideetako mahai-inguru nahiz
saioetan» parte hartzearekin, «baldin eta parte-hartze hori ez bada lan-ha-
rreman baten edo zerbitzuak emateko kontratu baten ondorio».
Hala aitortutako bateragarritasunak ezinbestean bete beharreko denbora
-muga bat du -60 orduko esku-hartzea urte natural bakoitzeko-, eta, edo-
nola ere, Legean bertan aurreikusitako prozedurari jarraikiz eskatu eta
izapidetu behar da. Horretarako, kargu publikodun interesdunak, agindu
horretan bertan ezarritakoaren arabera, honako hau aurkeztu beharko du:
«lan-harremanik edo zerbitzu-prestaziorik ez dagoela egiaztatzen duen
dokumentua (..), baita zer jarduera emango den eta zenbat ordu emango
diren ere».
Kargu publikodunak, komunikabideetan parte hartzeko, Gobernuaren
edo nagusi hierarkikoaren berariazko baimena eskuratzeaz gain, doan
aritu beharko dira. Halaxe ezartzen du EJK-k 15 g) apartatuan, hona-
koa dionean: «kargu publikodunek ezezkoa eman behar diote zuze-
nean zein zeharka nolabaiteko ordainsari edo konpentsazio ekonomi-
koa dakarten irratiko hizketaldietan edo telebistako eztabaidetan parte
hartzeari».
Arduradun publikoak lan egiten duen erakundearekin bete behar duen
leialtasun hori dakar, bestalde, EJK-ren 15 h) apartatuak, eta, horren ara-
bera, «kargu publikodunek edozein hedabidetako eztabaidetan eta go-
goeta-prozesuetan parte hartu ahal izango dute, bai eta ekitaldi publikoe-
tan ere, Gobernuaren berezko jarrerak defendatzeko».
Ondorioz, horixe izan behar da kargu publikodunek komunikabideetan
parte hartzean bete behar duten oinarrizko araua: beren esku-hartzeak
Gobernuaren berezko jarrerak defendatzeko izango dira, eta ez beren
ikuspegi propio eta pertsonalak adierazteko, eta, are gutxiago, Gobernua-
ren posizioak eraso edo kritikatzeko.
Desadostasun publikoa eta kritika irekia ez dira inola ere onartuko, arau
etikoaren kontra baitoaz, azken horrek ordezkatzen duen erakundea-
rekiko leialtasunez jokatu beharra adierazten baitu. EJK zehatza da gai
horretan, eta, 15 i) apartatuaren arabera, «nolanahi ere», kargu publi-
ISBN:  978-84-7777-550-8
25Etika Publikorako Batzordea
Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria. 2017
Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordea
kodunek «ez dute adierazi behar Gobernuaren jarrera politikoekiko desa-
dostasunik, eta jarrera horiek ez dituzte argi eta garbi kritikatu behar he-
dabideetan, gizarte-sareetan edo Internet bidez».
Salbuespen-kasuetan baino ez zaie baimentzen kargu publikodunei Go-
bernuaren berezko jarreretatik «aldentzea».
Baina EJK-ren 15 h) apartatuak gai hau jorratzean erabilitako adierazpen
horrek -«aldentzea»- agerian uzten du kargu publikodunei Gobernuaren
iritziekin guztiz bat ez datozen epai publikoak egiteko orduan ematen
zaien jardun-marjina estua. Izan ere, ez da gauza bera Gobernuaren iri-
tzien «desberdinak» diren iritziak ematea, edo «kontrakoak» diren iritziak
ematea. Lehen horiek zilegi izan daitezke, EJK-ren esparruan, muga oso
estuen barruan; bigarrenak, aldiz, guztiz debekatuta daude kargu publiko-
dunentzat.
Iritzi «desberdinak» direla eta, EJK-ren 15 h) apartatuak honako hau dio:
«Baina [kargu publikodunak] Gobernuaren jarrera horietatik puntu zehatzen
batean aldentzen badira [puntu hori funtsezkoa ez bada], ez dute parte har-
tuko, eta bestela, adierazi behar dute iritzi horiek pertsonalak direla, eta ho-
rrenbestez, Gobernuaren politikarekin zerikusirik ez dutela». Ikusten da,
beraz, argi eta garbi apartekoa eta salbuespenezkoa den kasu bati buruz ari
gara. Ondorioztatu daitekeenez, EJK bete nahi bada, transkribatutako agin-
duan aipatzen den «aldentze» horrek hiru baldintza bete beharko ditu:
a)	 «Noizean behin» egin behar da, hau da, ez egunero, ez erregular-
tasunez, ez behin baino gehiagotan.
b)	 «Puntu zehatzen bat» izan behar du mintzagai, eta ez eztabaida-
tutako gaiaren funtsa, ez eta puntu bat baino gehiago ere.
c)	 Gai horrek «ezin du funtsezkoa izan».
Hiru baldintza horiek betetzen ez badira, kargu publikodunak ezin du Go-
bernuaren berezko jarreretatik «aldendu». Eta, baldintzak betetzen badira
(noizbehinka baino ezin da gertatu, esan bezala), kargu publikodunek «ez
dute parte hartuko», eta, bestela, «adierazi behar dute iritzi horiek per-
tsonalak direla, eta horrenbestez, Gobernuaren politikarekin zerikusirik ez
dutela».
Leialtasun-printzipioarekin hertsiki lotuta, EJK-k koherentzia pertsonala-
ren printzipioa ere jasotzen du.
ISBN:  978-84-7777-550-8
26 Etika Publikorako Batzordea
Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria. 2017
Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordea
Aurreko puntuetan ere ikusi dugu EJK-k zehatz-mehatz debekatzen duela
Gobernuaren berezko jarrerak publikoki kritikatzea edo horiekiko desa-
dostasunak adieraztea, eta Kodean zorroztasun handiz dago jasota kargu
publikodunak horietatik «aldentzeko» aukera duela. Ikuspegi zorrotz ho-
rrekin bereziki lotuta, EJK-ren 15 i) apartatuak honako hau ezartzen du,
koherentzia-printzipioaren arabera: «Kargu publikoaren titularrak» Gober-
nuaren berezko posizioekiko desadostasun horri eusten badio, «askata-
sun ideologikorako eta adierazpen-askatasunerako oinarrizko eskubidean
babestuta, dimisioa aurkeztu beharko du, koherentzia instituzionalari
euste aldera, eta kargutik kentzea onesteko eskumena duen organoak
erabakiko du dimisio hori onartu behar den edo ez».
Azken finean, inor ez dago behartuta erakunde baten baitan geratzera,
baldin eta erakunde horren planteamenduak baztertzen baditu, eta, be-
raz, ezin badu saihestu ideia horiekiko desadostasuna publikoki adieraz-
tea eta komunikabideetan era irekian kritikatzea.
ISBN:  978-84-7777-550-8
27Etika Publikorako Batzordea
Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria. 2017
Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordea
ETIKA PUBLIKORAKO BATZORDEA (EPB)
ESTATISTIKA
2017: 11 GAI
6 KASU
NON EZ DEN EJK
URRATZEN
GAIA: 4/2017
GAIA: 5/2017
GAIA: 6/2017
GAIA: 7/2017
GAIA: 8/2017
GAIA: 9/2017
6
KASU 1
EJK-ri EPE
BARRUAN
ATXIKITZEKO
EBPk
EZARRITAKO
BETEBEHARRARI
BURUZ
GAIA: 10/2017
1
3 KASU
SALAKETAKOAK
GAIA: 1/2017
GAIA: 2/2017
GAIA: 11/2017
3
KASU 1
jarduerako
interes-
gatazkari
buruzkoa;
gatazka
badago
eta, hortaz
abstentziorako
betebeharra
GAIA: 3/2017
1
ISBN:  978-84-7777-550-8
28 Etika Publikorako Batzordea
Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria. 2017
Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordea
A)  GAI-MOTAK
I.  KARGU PUBLIKODUNEK BEREN ZEREGINAK BETETZEN EGINDAKO JARDUKETEI BURUZKO GAIAK (3)
GAIA: 1/2017 SALAKETA
 SALAKETA ARTXIBATU DA. EZ DA URRATU EJK.
GAIA: 2/2017 SALAKETA
 SALAKETA EZ DA TRAMITERA ONARTU. EZ DA URRATU EJK.
GAIA: 11/2017 SALAKETA
 EBPk EZ DU ERABAKIRIK HARTU, ESLEITUTA DITUEN AHALMENAK GAINDITZEN DITUELAKO KASU
HORREK.
II.  INTERES-GATAZKARI BURUZKO GAIA (1)
GAIA: 3/2017 ENPRESA BATEKIKO KONTRATAZIOAN INTERES-GATAZKA BAT GERTATZEKO AUKERA
 GATAZKA DAGO. ABSTENTZIORA JO BEHAR DA EDO ARDURAK UTZI NAGUSI HIERARKIKOAREN EDO
UKITUTA EZ DAGOEN SAILEKO BESTE KARGU PUBLIKODUN BATEN ESKU. EZ DA URRATU EJK.
III.  KARGU PUBLIKODUN BATEN INPUTAZIOARI BURUZKO GAIAK (5)
GAIA: 4/2017 GOI-KARGUDUN BATEN INPUTAZIOA
 EZ DA URRATU EJK. AHOZKO JUDIZIOA ABIARAZIZ GERO, ERASANDAKO KARGU PUBLIKODUNA
KARGUTIK KENTZEA GOMENDATU DA, KAUTELAZKO NEURRI GISA
GAIA: 5/2017 GOI-KARGUDUN BATEN INPUTAZIOA
 EZ DA URRATU EJK. AHOZKO JUDIZIOA ABIARAZIZ GERO, ERASANDAKO KARGU PUBLIKODUNA
KARGUTIK KENTZEA GOMENDATU DA, KAUTELAZKO NEURRI GISA
GAIA: 7/2017 GOI-KARGUDUN BATEN INPUTAZIOA
 EZ DA URRATU EJK. AHOZKO JUDIZIOA ABIARAZIZ GERO, ERASANDAKO KARGU PUBLIKODUNA
KARGUTIK KENTZEA GOMENDATU DA, KAUTELAZKO NEURRI GISA
GAIA: 8/2017 SEKTORE PUBLIKOKO KARGUDUN PUBLIKO BATEK DEKLARATZEKO ZITAZIOARI BURUZ
 EZ DA URRATU EJK. AHOZKO JUDIZIOA ABIARAZIZ GERO, ERASANDAKO KARGU PUBLIKODUNA
KARGUTIK KENTZEA GOMENDATU DA, KAUTELAZKO NEURRI GISA
GAIA: 9/2017 GOI-ZUZENDARITZAKO LANGILEEN INPUTAZIOA
 EZ DA URRATU EJK. AHOZKO JUDIZIOA ABIARAZIZ GERO, ERASANDAKO KARGU PUBLIKODUNA
KARGUTIK KENTZEA GOMENDATU DA, KAUTELAZKO NEURRI GISA
IV.  JARDUERAK GARATZEKO BATERAGARRITASUNARI/BATERAEZINTASUNARI BURUZKO GAIAK (2)
GAIA: 6/2017 JARDUNALDI, MINTEGI, IKASTARO, PRENTSA-ARTIKULU, SOLASALDI ETA HEDABIDEETAKO
PROGRAMETAN PARTE HARTZEA
 BATERAGARRIA DA, DENBORAN ARRAZOIZKOA DENAREN BARRUAN EGITEN DENEAN EZ DA
URRATU EJK.
GAIA: 10/2017 EZTABAIDA ETA HIZKETALDI POLITIKOKO IRRATSAIO BATEAN PARTE HARTZEARI BURUZ
 KONTSULTAREN UNEAN, GOI-KARGUDUNAK EZ DAUKA FORMALIZATUTA EJK-REKIKO
ATXIKIMENDUA EBPk GOGORARAZTEN DU EJKri EZARRITAKO EPEAN ATXIKI BEHAR ZAIOLA
ISBN:  978-84-7777-550-8
29Etika Publikorako Batzordea
Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria. 2017
Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordea
B) PLANTEATUTAKO GAIAK ETA HARTUTAKO ERABAKIEN ILDO
OROKORRAK
I
Kargu publikodunek beren zereginak betetzen egindako jarduketak (3)
GAIA: 1/2017
2016ko azaroaren 22an, interesdunak, zeina karrerako funtzionarioa baita,
idazki bat erregistratu zuen, Etika Publikorako Batzorde (EPB) honi zuzen-
dua; hartan jakitera ematen zuen irailaren 20an idazki bat «aurkeztua»
zuela, «(...) lanpostua betetzeko Hezkuntzako deialdian gertatutako egi-
tate batzuk» salatzeko; izan ere, hartan «izangai gisa parte hartu zuen».
Salaketa-idazkiari erantsi zaion gertaeren zerrendan adierazten da (...) Sai-
leko zenbait pertsonek eta prozedura kudeatzeko ardura duen Balorazio
Batzorde Orokorreko zenbait kidek azpibatzordeko kide bat [egia esan,
Batzorde Teknikoa du izena organo horrek, deialdi hori aurrera eramateko
(...) zuzendariak emandako Ebazpenaren bosgarren eta seigarren oinarrie-
tan xedatutakoaren arabera] (...) izangaiaren alde egitera «behartu» zu-
tela, gainerako izangaiak kaltetuz, eta, bereziki, salaketa egin duena. Izan
ere, azpibatzordeko kide hark prozedura horretan parte hartu zutenek
egindako txostenak ebaluatu behar zituen. Kontaketa horretan zehazten
da, halaber, aipatutako pertsona horiek «mehatxatu» egin zituztela haien
nahietara «behartu» nahi zituztenak, esanez kendu egingo zituztela azpi-
batzordetik eta haiek egindako eskaerak onartuko zituzten beste batzuk
izendatuko zituztela.
ERABAKIA
Ez onartzea (...) jaunak/andreak izandako jarduerari buruz (...) jaunak/an-
dreak aurkeztutako salaketa, langile publiko bat delako eta, horrenbestez,
EJKren mende ez dagoelako, eta, ondorioz, EPB honen jarduera-eremu
subjektiboaren barruan sartzen ez delako.
Artxibatzea (...) jaunak/andreak (...)ko zuzendari izandako (...)jaunaren/
andrearen jarduerari buruz aurkeztutako salaketa, dagoeneko ez delako
EJKren aginduei atxikitako kargu publiko baten titular, baina, betiere, argi
adierazita, salaketa-egileak (...) jaunaren/andrearen kontra egindako aku-
ISBN:  978-84-7777-550-8
30 Etika Publikorako Batzordea
Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria. 2017
Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordea
sazioak eta (...) jaunak/andreak salaketa horien aurka aurkeztutako alega-
zioak xeheki aztertu eta egiaztatu ondoren, EPB honek ez duela ikusten
haren jokaeran EJKn jasotako balio, printzipio eta arauak urratu dituela
esateko inolako zantzurik. Aitzitik, egiaztatzen du jokamolde arduratsu
eta deialdiaren aurreikuspenekin bat datorrena izan duela, eta administra-
zioko jardunbide onak betetzen dituena.
(...)ko zuzendari (...) jaunaren/andrearen jarduketa dela-eta (...) andreak
aurkeztutako salaketa izapide gehiagorik gabe artxibatzea, interesdunak
goitik behera ukatu duelako egin zaion akusazio ahul eta egiaztatu gabea.
•  SALAKETA ARTXIBATU DA. EZ DA URRATU EJK
GAIA: 2/2017
Mezuan esaten duenez, «2013. urtetik», salatzaileak behin baino gehia-
gotan jakinarazi die sailburuorde biei «(...) buruak (...) oparitzen dizkiela
funtzionario batzuei, nahieran erabil ditzaten, erabilera kontrolatu gabe
eta zerbitzu-beharrik izan gabe».
Horren aurrean, salaketa-egileak Etika Publikorako Batzorde (EPB) honi
jakinarazi dio goian aipatutako sailburuordeek «ezer ere ez dutela egin»
kexak egiaztatzeko edo gezurtatzeko.
ERABAKIA
Tramitera ez onartzea (...) jaunaren kontra egindako salaketa, salaketa
erregistratu zenean zenbait hilabete igaroak baitziren (...) jaunak sailbu-
ruorde kargua utzi zuenetik. Hori guztia ezertan eragotzi gabe erabaki ho-
nen ebazpen-zatiaren 7. puntuan sartutako kontsiderazioak.
Etika Publikorako Batzordeak ez du ikusten arrazoirik (...) jaunaren/
andrearen jokabidearekin Etika eta Jokabide Kodearen 6. atala urratu
dela esateko. Izan ere, egokiro bideratu zituen jasotako kexak (...) ad-
ministrazio-unitatean (...) ustez irregularki erabili izanari buruzkoak:
txostenak lortu zituen, datuak jaso, azalpenak eskatu eta ikerketak
egin, eta mendean zituenei adierazi zien kontrastatu egin behar dituz-
tela (eta behar izanez gero, berrikusi) zerbitzu publikoaren eskakizu-
ISBN:  978-84-7777-550-8
31Etika Publikorako Batzordea
Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria. 2017
Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordea
nekin bat ez zetozen jarduera-irizpideak, eta interes orokorrari lehen-
tasuna eman behar diotela. Haren jardueran ez da ondorioztatzen
inolako ulermen edo tolerantziarik egon denik haren mendekoei kexe-
tan egozten zaizkien jokabideekiko, eta ezin da ikusi integritate, inpar-
tzialtasun eta objektibotasun printzipioen kontrako jokabideak babestu
nahi direnik.
•  SALAKETA EZ DA TRAMITERA ONARTU. EZ DA URRATU EJK
GAIA: 11/2017
2017ko azaroaren 8an interesdunak mezu elektroniko bat bidali zuen
Etika Publikorako Batzorde honen Idazkaritzara. Horren bidez «kontsulta»
bat egin zuen honi buruz: «Eusko Jaurlaritzako (...) zuzendariaren jokabi-
deaz, Gobernu Kontseiluak 2013ko maiatzaren 28an onartu zuen Etika
eta Jokabide Kodea urratu duelakoan».
«Kontsulta»ren idazkia, 2017ko urriaren 8ko hori, azaroaren 9ko mezu
elektroniko batekin ordezkatu zen. Eduki bera zuen, baina hasieran jaso
zen data zuzendu zen bertan, eta azaroaren 8a jarri zen jatorrizkoaren or-
dez.
«Kontsulta»ren egileak bere idazkian baieztatzen du ezen, Eusko Jaurla-
ritzaren menpeko egitura administratiboan betetzen den karguaren inda-
rrez —(...) zuzendaria— (...) jaunak «Kodean ezarritakoa betetzeko bete-
beharra duela». Eta xede horretarako gogorarazi du, Kodearen 15 h) eta
i) letretan ezarritakoaren arabera, Kodean jasotzen diren manuen mende
dauden kargu publikoek hedabideetako eztabaidetan parte hartu ahal
izango dutela, baina «Gobernuaren jarrerak defendatuz» eta «Gobernua-
ren jarrera politikoekiko desadostasunik» adierazi gabe eta «jarrera horiek
[...] argi eta garbi kritikatu» gabe.
ERABAKIA
Salaketak aipatzen dituen adierazpenak egin zirenean (2017ko urriaren
10ean), (...) jaunak oraindik ez zuen formalizatu, xede horretarako eza-
rrita dagoen epearen barruan egonik, EJKren manuetara pertsonalki eta
banaka atxikitzeko izapidea, eta, beraz, ez da berariazko adierazpenik
ISBN:  978-84-7777-550-8
32 Etika Publikorako Batzordea
Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria. 2017
Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordea
egingo bere jarreraren zilegitasun etikoaren gainean, EPB honek esleituta
dituen ahalak gainditzen baititu horrek.
Etorkizunean, salaketa honen xede den kargu publikoak —edo EJKren
manuetara benetan atxikitzeko betekizunak betetzen dituen beste edo-
zeinek— komunikabideetan parte hartzen badu eta parte hartzeko mo-
duak 10/2017 Erabakian finkatu genuen doktrinarekin bat egiten ez badu,
interesdunak —edo beste edozeinek— salaketa jarri ahal izango du, eta,
jakina, EPB honek behar bezala izapidetuko du salaketa hori.
•  EBPk EZ DU ERABAKIRIK HARTU, ESLEITUTA DITUEN AHALMENAK
GAINDITZEN DITUELAKO KASU HORREK
II
Interes-gatazkari buruzko gaia (1)
GAIA: 3/2017
2017ko urtarrilaren 13an, (...) zuzendaria den interesdunak kontsulta egin
zion EBP honi (...) SL enpresarekiko kontratazioan balizko interes-gatazka
bat egoteari buruz.
(...) zuzendaritzak, zeina aurreko legegintzaldian (...) Sailari atxikita egon
baitzen —gehitzen du kontsultaren egileak— «azken aurrekontu-ekital-
dietan (...) SL enpresarekin zenbait laguntza teknikotarako kontratuak
egin ditu».
Interesdunaren ustez, interes-gatazka egon liteke, zeren eta «gaur egun,
(...) Zuzendaritzaren asmoa baita enpresa horrek ematen dituen zerbi-
tzuekin jarraitzea, Zuzendaritzak dituen helburuak betetze aldera»; aipatu-
tako sozietatea –gehitzen du– «hiru bazkidek osatzen dute, eta horietako
birekin bigarren mailako ahaidetasuna dut».
ERABAKIA
Interesduna (...) SL zuzenean edo zeharka ukitzen duen edo hartan era-
gina duen prozedura orotan parte hartzetik abstenitu beharko da; izan
ere, hartako bi bazkiderekin bigarren mailako ahaidetasuna dauka. Inte-
res-gatazkak saihesteko beharrari erantzuten dion kautelazko neurri bat
ISBN:  978-84-7777-550-8
33Etika Publikorako Batzordea
Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria. 2017
Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordea
da hori, zeina, bidenabar, komenigarria baita partzialtasuneko edo aldeko-
tasuneko susmo edo zalantza oro uxatzeko.
EJKren 11.3 apartatuko seigarren puntuan ezarritakoaren arabera, «na-
gusi hierarkikoaren esku utzi beharko dituzte beren ardurak, edo, bes-
tela, egoera horietakoren batean ez dagoen saileko edo erakundeko
beste kargu publikodun baten esku».
•  GATAZKA DAGO. ABSTENTZIORA JO BEHAR DA EDO ARDURAK UTZI NAGUSI
HIERARKIKOAREN EDO UKITUTA EZ DAGOEN SAILEKO
BESTE KARGU PUBLIKODUN BATEN ESKU. EZ DA URRATU EJK.
III
Kargu publikodun baten inputazioari buruzko gaiak (5)
GAIA: 4/2017
2017ko martxoaren 14an, Etika Publikorako Batzordearen (EPB) Idazka-
ritzara posta elektronikoz igorritako mezu batean, interesdunak, Eusko
Jaurlaritzako zuzendaria bera, irizpena eskatu zion organo honi Instrukzio
Epaitegian tramitatzen ari diren aurretiazko eginbideetan ikertu gisa en-
tzuna izateko jaso duen zitazioaren gainean.
Mezu elektroniko labur baten bidez, Etika Publikorako Batzordeari jaki-
narazi zion epaitegi horren idazki bat jaso zuela martxoaren 10ean, (...)
prozeduran, (...) sindikatuak jarritako salaketa bat dela-eta. «Salatu diren
gertakariak prebarikaziotzat jo dira, eta zerbitzu-eginkizunak (...)ko kideen
funtzioei izendatzerakoan gertatu dira [(...) Erregelamenduan jasotzen
den moduan egin behar da izendapena].» Epaitegian (...) egunean ager-
tzeko deia egin zitzaion.
ERABAKIA
Interesdunak Justizia Administrazioari laguntzen jarraitu behar du, eta
unean-unean bete behar ditu Instrukzio Epaitegiak igortzen dizkion zita-
zioak ikertu gisa ageri den aurretiazko eginbideen eremuan.
Ikusita ikerketa zein inguruabarretan egin den eta aintzat hartuta erabaki
honetan jaso diren kontsiderazioak, kontsultaren egileak euts diezaioke
ISBN:  978-84-7777-550-8
34 Etika Publikorako Batzordea
Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria. 2017
Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordea
betetzen ari den karguari, harik eta auzitegi edo epaile eskudunak, hala
badagokio, ahozko judizioa irekitzea erabakitzeko autoa ematen duen
arte.
Baldin eta prozedura horren barruan egiten ari diren jarduera judiziale-
tan ahozko judizioa abiaraztea erabakitzen bada, Etika Publikorako Ba-
tzordeak kautelazko neurri hau gomendatzen du: kargu publikoa kargutik
kentzea, Etika eta Jokabide Kodearen 15d) atalean eta erabaki honen 5.
puntuan adierazten den bezala.
•  EZ DA URRATU EJK. AHOZKO JUDIZIOA ABIARAZIZ GERO, ERASANDAKO KARGU
PUBLIKODUNA KARGUTIK KENTZEA GOMENDATU DA, KAUTELAZKO NEURRI GISA
GAIA: 5/2017
2017ko martxoaren 15ean, Etika Publikorako Batzordearen (EPB) Idazka-
ritzara igorritako idazki batean, (...) interesdunak, Eusko Jaurlaritzako zu-
zendaria bera, irizpena eskatu zion organo honi Instrukzio Epaitegian tra-
mitatzen ari diren aurretiazko eginbideetan ikertu gisa entzuna izateko
jaso duen zitazioaren gainean.
Idazkian, Etika Publikorako Batzordeari jakinarazi zion Instrukzio Epaite-
giaren idazki bat jaso zuela fax bidez, 2017ko martxoaren 14an, epaitegi
horretan irekitako atestatu bati buruz —zeina zegokion eginbidean ireki
baitzen—, eta zitazioa egin zaiola «ikertu gisa, egitate batzuen erantzule
den aldetik ondasun publikoak —itxuraz— bidegabe erabiltzeagatik.»
ERABAKIA
Interesdunak Justizia Administrazioari laguntzen jarraitu behar du, eta
unean-unean bete behar ditu Instrukzio Epaitegiak igortzen dizkion zita-
zioak ikertu gisa ageri den aurretiazko eginbideen eremuan.
Ikusita ikerketa zein inguruabarretan egin den eta aintzat hartuta erabaki
honetan jaso diren kontsiderazioak, kontsultaren egileak euts diezaioke
betetzen ari den karguari, harik eta auzitegi edo epaile eskudunak, hala
badagokio, ahozko judizioa abiaraztea erabakitzeko autoa ematen duen
arte.
ISBN:  978-84-7777-550-8
35Etika Publikorako Batzordea
Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria. 2017
Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordea
Baldin eta prozedura horren barruan egiten ari diren jarduera judiziale-
tan ahozko judizioa abiaraztea erabakitzen bada, Etika Publikorako Ba-
tzordeak kautelazko neurri hau gomendatzen du: kargu publikoa kargutik
kentzea, Etika eta Jokabide Kodearen 15d) atalean eta erabaki honen 5.
puntuan adierazten den bezala.
•  EZ DA URRATU EJK. AHOZKO JUDIZIOA ABIARAZIZ GERO, ERASANDAKO KARGU
PUBLIKODUNA KARGUTIK KENTZEA GOMENDATU DA, KAUTELAZKO NEURRI GISA
GAIA: 7/2017
2017ko maiatzaren 29an Etika Publikorako Batzordearen (EPB) Idazkari-
tzara igorritako idazki batean, interesdunak, Eusko Jaurlaritzako zuzen-
daria bera, irizpena eskatu zion organo honi (...)eko Lehen Auzialdiko
ZULUPean tramitatzen ari diren aurretiazko eginbideetan ikertu gisa
entzuna izateko jaso duen zitazioaren gainean.
Idazkiari dagokion zitazio-zedula erantsi zaio, eta bertan eskatzen zaio
interesdunari Epaitegiaren egoitzan agertzeko «ikertu gisa entzuna iza-
teko, Prozedura Kriminalaren Legearen 486. artikuluan ezarritakoarekin
bat, itxuraz delitu izan daitezkeen bidegabeko jabetze, agiri publikoak fal-
tsutze eta bidegabeko eralgitze egitateengatik».
ERABAKIA
Interesdunak Justizia Administrazioari laguntzen jarraitu behar du, eta
unean-unean bete behar ditu 1. auzialdiko eta instrukzioko ZULUPek egi-
ten dizkion errekerimenduak, ikertu gisa deklaratzeko zitazioetako aurre-
tiazko eginbideen eremuan.
Ikusita ikerketa zein inguruabarretan egin den eta aintzat hartuta erabaki
honetan jaso diren kontsiderazioak, kontsultaren egileak euts diezaioke
betetzen ari den karguari, harik eta auzitegi edo epaile eskudunak, hala
badagokio, ahozko judizioa abiaraztea erabakitzeko autoa ematen duen
arte.
Baldin eta prozedura horren barruan egiten ari diren jarduera judiziale-
tan ahozko judizioa abiaraztea erabakitzen bada, Etika Publikorako Ba-
ISBN:  978-84-7777-550-8
36 Etika Publikorako Batzordea
Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria. 2017
Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordea
tzordeak kautelazko neurri hau gomendatzen du: kargu publikoa kargutik
kentzea, Etika eta Jokabide Kodearen 15d) atalean eta erabaki honen 5.
puntuan adierazten den bezala.
• eZ DA URRATU EJK. AHOZKO JUDIZIOA ABIARAZIZ GERO, ERASANDAKO KARGU
PUBLIKODUNA KARGUTIK KENTZEA GOMENDATU DA, KAUTELAZKO NEURRI GISA
GAIA: 8/2017
2017ko uztailaren 13an Etika Publikorako Batzordearen Idazkaritzara igo-
rritako mezu elektroniko batean, interesdunak, (...)ko zuzendari nagusiak,
irizpena eskatu zion organo honi, zitazioa bidali ziotelako probintziako po-
lizia-etxean deklaratzeko eta dokumentazioa eskatu ziolako (...) kontrako
(...) polizia taldeak, Instrukzioko Epaitegi Zentralak erakunde kriminaleko
kidea izatearen delitu bategatik, jabetza intelektualaren kontrako delitu
bategatik eta faltsutasun delitu bategatik irekitako prozeduraren (...) pieza
bananduarekin lotuta.
ERABAKIA
Interesdunak jarraitu behar du Justizia Administrazioarekin kolaboratzen
eta Instrukzioko Epaitegi Zentralak (...) pieza bananduarekin loturik egi-
niko errekerimendu guztiak betetzen.
Ikusita zitazioa zein inguruabarretan egin den eta aintzat hartuta erabaki
honetan jaso diren kontsiderazioak, kontsultaren egileak euts diezaioke
betetzen ari den karguari, harik eta auzitegi edo epaile eskudunak, hala
badagokio, ahozko judizioa irekitzea erabakitzeko autoa ematen duen
arte.
Baldin eta prozedura horren barruan egiten ari diren jarduketa judizialetan
ahozko judizioa abiaraztea erabakitzen bada, EPBk kautelazko neurri hau
gomendatzen du: kargu publikoa kargutik kentzea, EJKren 15 d) atalean
eta erabaki honen 5. puntuan adierazten den bezala.
•  EZ DA URRATU EJK. AHOZKO JUDIZIOA ABIARAZIZ GERO, ERASANDAKO KARGU
PUBLIKODUNA KARGUTIK KENTZEA GOMENDATU DA, KAUTELAZKO NEURRI GISA
ISBN:  978-84-7777-550-8
37Etika Publikorako Batzordea
Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria. 2017
Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordea
GAIA: 9/2017
Etika Publikorako Batzordearen (EPB) Idazkaritzara posta elektronikoz
2017ko irailaren 11n igorritako mezu batean, (...)ko zuzendari den interes-
dunak kontsulta egin zion Etika Publikorako Batzordeari (...)(e)ko (...)n tra-
mitatzen ari diren aurretiazko eginbideetan ikertu gisa entzuna izateko jaso
duen zitazioaren gainean.
Mezu elektroniko horri dagokion zitazio-zedularen kopia erantsi dio kontsul-
taren egileak; zitazio-zedula horretan, interesdunari eskatzen zaio epaitegia-
ren egoitzan agertu behar duela, «ikertu gisa entzunda izateko, Prozedura
Kriminalaren Legearen 486. artikuluan xedatutakoaren arabera, antza diru-
laguntzen iruzurreko delitua diren egitateen erantzule gisa», (...)k aurkeztu-
tako salaketa bat dela eta.
Aurrekoari zera gaineratzen dio: «Jarraian aipatuko ditudan egitateek ez
daukate inolako zerikusirik (...)ko zuzendari gisa egun daukadan erantzukizu-
narekin». 2011. urtekoak dira, «(...) SLko kudeatzaile nintzen garaikoak».
ERABAKIA
Interesdunak Justizia Administrazioari laguntzen jarraitu behar du, eta
unean-unean bete behar ditu (...)(e)ko (...)k igortzen dizkion zitazioak
ikertu gisa ageri den aurretiazko eginbideen eremuan.
Ikusita zitazioa zein inguruabarretan egin den eta aintzat hartuta erabaki
honetan jaso diren gogoetak, kontsultaren egileak euts diezaioke bete-
tzen ari den karguari, harik eta auzitegi edo epaile eskudunak, hala ba-
dagokio, ahozko judizioa abiaraztea erabakitzeko autoa ematen duenera
arte.
Baldin eta prozedura horren barruan egiten ari diren jarduketa judizialetan
ahozko judizioa abiaraztea erabakitzen bada, EPBk kautelazko neurri hau
gomendatzen du: kargu publikoa kargutik kentzea, EJKren 15 d) atalean
eta erabaki honen 5. puntuan adierazten den bezala.
•  EZ DA URRATU EJK. AHOZKO JUDIZIOA ABIARAZIZ GERO, ERASANDAKO KARGU
PUBLIKODUNA KARGUTIK KENTZEA GOMENDATU DA, KAUTELAZKO NEURRI GISA
ISBN:  978-84-7777-550-8
38 Etika Publikorako Batzordea
Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria. 2017
Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordea
IV
Jarduerak garatzeko bateragarritasunari/ bateraezintasunari buruzko gaiak (2)
GAIA: 6/2017
2017ko apirilaren 21ean, Langileen Erregistroko arduradunaren idazki bat
sartu zen Etika Publikorako Batzordearen (EPB) erregistroan; idazki haren
bidez, interesdunak kontsulta bat egin zuen: ea tarteka parte har deza-
keen (...)ri lotutako prestakuntza- eta komunikazio-ekintzetan, orain bete-
tzen ari den kargu publikoan egon aurretik (...) gisa aritzen baitzen eta es-
perientzia handia baitauka arlo horretan.
ERABAKIA:
Interesdunak berehala abiarazi behar ditu, dagoeneko abiarazi ez baditu,
«aplikatu beharreko legediak» bateraezintasunen arloan aurreikusten di-
tuen administrazio-prozeduren izapideak, nahitaezkoa den bateragarrita-
sun-deklarazioa eskatu eta eskuratzeko. Puntu horretan, modu bakarra
dago jarraibide etikoa betetzen dela egiaztatzeko: arau juridikoak zorrotz
betetzea.
Kontsultaren egileak, printzipioz, kasu honetan aztergai ditugun jarduera
zehatzei dagokienez, betetzen ditu EJKren 11 c) puntuak eskatzen dituen
baldintza subjektibo, kronologiko eta materialak, kargu publikodunek «hi-
tzaldiak emateagatik edo eztabaidetan parte hartzeagatik» diruzko edo
gauzazko sariak jaso ahal izateko.
Kontsultaren egileak egin nahi dituen prestakuntza-jarduerak arrazoizko
denboran egiten ahalegindu beharko du, jarduera akademikoko dedika-
zioak ez ditzan ordezkatu edo alde batera utzi karguari berez lotutako
eginkizunak, eta ez diezaion eragin, etengabe edo noizean behin, ardura-
dun publiko batek bere lanaldian bermatu behar duen dedikazio esklusi-
boari.
•  BATERAGARRIA DA, DENBORAN ARRAZOIZKOA DENAREN
BARRUAN EGITEN DENEAN. EZ DA URRATU EJK
ISBN:  978-84-7777-550-8
39Etika Publikorako Batzordea
Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria. 2017
Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordea
GAIA: 10/2017
2017ko (...) 11ko mezu elektronikoaren bitartez, Eusko Jaurlaritzako (...)
zuzendaria den interesdunak kontsulta egin zion Etika Publikorako Ba-
tzorde honi (EBP) (...) eztabaida eta solasaldi politikoko saioan parte har-
tzeari buruz.
Honakoa gehitzen du: «nire izendapenaren berri izandakoan, jakinarazi
nuen aurrerantzean ez nintzela saio horietara joango (...)». Era berean,
baieztatu duenez, (...) saioko ekoizleei jakinarazi zien Eusko Jaurlaritzan
kargu publiko bat betetzeko izendapena jaso zuela, «horren zioz ordain-
saririk ordaindu ezin izango zidatela adierazita».
ERABAKIA
Erabaki honetan erantzuten ari garen kontsulta egin den unean —(...)
11n—, interesdunak oraindik ez zuen formalizatu EJK-ren betekizune-
tara pertsonalki eta banaka atxikitzeko izapidea, eta, beraz, ez da be-
rariazko adierazpenik egingo bere jarreraren zilegitasun etikoaren gai-
nean.
Interesdunari gogorarazten diogu ezen EJKren 18. apartatuko 1. eta
5. puntuetan ezarritakoaren arabera,«kargu publikodunen izendapen be-
rriak egiten badira, ezinbestekoa izango dela kargu berri horiek, banan-ba-
nan, Kodearen edukiari atxikitzea». Horrenbestez, aipatu atxikipena epe
barruan egiten ez bada, «ulertuko da interesdunak ez duela Etika eta Jo-
kabide Kodea betetzen, eta, jarraian, luzamendutan ibili gabe, ofizioz edo
alderdiren batek eskatuta, jarduketak instruitzeari ekingo zaio Etika Publi-
korako Batzordean. Batzorde horrek, entzunaldiaren izapidea egin ondo-
ren, eta, beharrezkoa bada, arduradunari proposatuko dio kontratua de-
segin dadila edo interesdunak kargua utz dezala».
Kontsultaren egileak batez ere gaurkotasun politikoarekin lotutako gaiak
jorratzea xede duen eztabaida eta hizketaldirako programa batean parte
hartzen jarraitu nahi badu, EJK-ren 15. apartatuak horretarako ezartzen
dituen lau jarraibideak bete beharko ditu: baimena, doakotasuna, erakun-
dearekiko leialtasuna eta koherentzia.
ISBN:  978-84-7777-550-8
40 Etika Publikorako Batzordea
Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria. 2017
Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordea
Baimena dela-eta, kontsultaren egileak dagokion bateragarritasuna es-
katu —eta eskuratu— beharko du, eta, horretarako, ekainaren 26ko
1/2014 Legean aurreikusitako prozedura beteko du.
EJK-k doakotasunari buruz dioena betetzat jotzen da, interesdunak, bere
idazkiaren arabera, saioko ekoizleei izendapena jakinarazi zienean, «ho-
rren zioz ordainsaririk ordaindu ezin izango zidatela adierazita».
Erakundearekiko leialtasuna eta koherentzia direla kausa, bere esku-har-
tze guztietan hertsiki bete behar du erabaki honen 14. eta 15. puntuetan
adierazitakoa. Kontsultaren egileak ezingo du parte hartu programan bere
iritzi pertsonalak adierazteko, baizik eta une oro «Gobernuaren berezko
jarrerak» defendatzeko; ondorioz, ezin izango du inoiz adierazi «jarrera
politikoekiko desadostasunik, eta jarrera horiek ez ditu argi eta garbi kri-
tikatuko», eta salbuespen-kasuetan eta puntualki soilik «aldendu» ahalko
da horietatik. Halakorik egiten badu, «ez du parte hartuko, eta bestela,
adierazi behar du iritzi horiek pertsonalak direla, eta horrenbestez, Gober-
nuaren politikarekin zerikusirik ez dutela».
•  KONTSULTAREN UNEAN, GOI-KARGUDUNAK EZ DAUKA FORMALIZATUTA
EJK-REKIKO ATXIKIMENDUA. EBPk GOGORARAZTEN DU
EJKri EZARRITAKO EPEAN ATXIKI BEHAR ZAIOLA
ISBN:  978-84-7777-550-8
41Etika Publikorako Batzordea
Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria. 2017
Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordea
3
Prestakuntza- eta
zabalkunde-jarduerak
2016. urteari buruzko memoriako ondorioen eta gomendioen kapituluan,
honako hau azpimarratu genuen: «komenigarria iruditzen zaigu Etika eta
Jokabide Kodearen berri ematen eta haren gaineko prestakuntza eskain-
tzen jarraitzea, bai administrazioan bai gizartean, hain zuzen ere pedago-
gia egiteko eta eredu izateko duen asmoarekin bat».
Kanpoko dimentsioan lan hori bereziki garrantzitsua da, kontuan hartzen
bada 2016. urtearen amaieran egindako hauteskundeen ondoren, EAEk
legegintzaldi berri bat hasi zuela, horrek Jaurlaritzaren osaeran eta Eus-
kadiko Administrazio Orokorreko goi mailako zuzendaritza-eginkizunean
diharduten pertsonengan ekarri zituen aldaketekin.
Testuinguru horretan, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (HAEE)
bi mintegi antolatu ditu, berariaz zuzenduak kargu publikodunen kolek-
tiboari, integritate instituzionalaren ereduekin, gobernantza etikoarekin
eta Eusko Jaurlaritzako EBPren berariazko edukiekin lotutako gaiak azter-
tzeko.
2017ko ekainaren 14an, Vigoko Udaleko idazkari Concepción Campos
Acuña andreak —kudeaketa publikoarekin, Zuzenbide Administratiboare-
kin eta integritate instituzionalarekin lotutako gaietan erreferentziako egi-
lea denak— honako izenburu hau zeraman mintegia eman zuen: «Etika
publikoa Gobernu Irekiaren erronken aurrean».
ISBN:  978-84-7777-550-8
42 Etika Publikorako Batzordea
Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria. 2017
Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordea
Halaber, 2017ko abenduaren 20an, aholkulari instituzionala eta UPF Uni-
bertsitateko katedraduna (egiaztatua) den Rafael Jimenez Asensiok ho-
nako gai hau jorratu zuen: «Integritate instituzionala: kargudun publikoak,
zuzendaritzako langileak eta funtzionarioak».
Bestalde Revista Vasca de Gestión de Personas y Organizaciones Públi-
cas, aldizkariaren 13. aleak (2017ko ekaina-abendua) bi artikulu argitaratu
zituen etika publikoarekin lotutako gaiei buruz:
—	Concepción Campos Acuña: «Supuestos de responsabildiad de
los empleados públicos. De los aspectos éticos al ámbito penal»
(or.: 30etik 39ra)
—	Rafael Jimenez Asensio: «Una mirada comparada sobre algunas
experiencias de códigos éticos y de conducta en la función pú-
blica» (or.: 58-79)
Sektore publiko autonomikoko kargu publikodunen artean integritatearen eta
gobernantza etikoaren errekerimenduak zabaltzeko xede berarekin, IVAPek,
Catarata argitaletxearekin batera, Rafael Asensioren liburu bat argitaratu
zuen 2017an: Cómo prevenir la corrupción. Integridad y transparencia.
Bestela ere, Etika Publikorako Batzordea osatzen duten pertsonek
2017an jarraitu egin dute organo horrek integritate instituzionalaren eus-
kal sistemaren esparruan metatu duen eskarmentua zabaltzen eta eza-
gutzera ematen.
Elisa Pérez Verak parte hartu zuen Oviedoko Unibertsitateak 2017ko
irailaren 25etik 27ra antolatu zuen «Gobernanza, confianza y cultura de
riesgo» izenburupeko nazioarteko biltzarrean, eta «Administración y re-
presentación» panelean ponentzia bat aurkeztu zuen.
Bestalde, 2017ko urtarrilaren 25ean, Txetxu Ausín Diezek «Ética Pública
y códigos de buen gobierno» izenburupeko ikastaroa eman zuen Admi-
nistrazio Publikoaren Institutu Nazionalak (INAP) antolatutako Estatuko
Administrazio Orokorreko masterrean; «Ética Pública y valores munici-
pales» izenburupeko ponentzia aurkeztu zuen Federació de Municipis
de Catalunya erakundeak 2017ko otsailaren 3an antolatutako «Ética pú-
blica y valores municipales para cargos electos y funcionarios de la admi-
nistración local de Cataluña» prestakuntza-mintegian, eta «IV Congreso
ISBN:  978-84-7777-550-8
43Etika Publikorako Batzordea
Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria. 2017
Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordea
Internacional del avance del Gobierno Abierto-II Congreso de Buen go-
bierno y transparencia de la Comunitat Valenciana» izeneko biltzarrean
parte hartu zuen 2017ko irailaren 6an eta 7an, honako izenburua zuen
hitzaldiarekin: «La experiencia de una comisión de buen gobierno y pro-
puestas de mejora».
ISBN:  978-84-7777-550-8
45Etika Publikorako Batzordea
Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria. 2017
Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordea
4
Ondorioak eta gomendioak
EJKren 16.3 puntuak hau egiteko ahalmena ematen dio EPB honi: «Etika
eta Jokabide Kodean egin beharreko aldaketak proposatzea Gobernu
Kontseiluari».
Ahalmen hori erabiliz, eta memoria honen 2. zenbakiko epigrafean egin
ditugun gogoetak aintzat hartuta, gomendio hauek egiten dizkiogu Go-
bernu Kontseiluari, errespetu guztiarekin, aztertu eta, egoki iritziz gero,
praktikan jartzeko beharrezkotzat jotzen dituen neurriak har ditzan.
LEHENA
Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuan jasotako agindu etikoak
euskal sektore publiko autonomikoari aplikagarriak zaizkiola zalantzan ja-
rri gabe, zeren eta hain zuzen ere beren oinarrizko edukiarengatik balio
orokor eta komunak baitituzte Estatuko erakunde publikoetan zerbitzuak
ematen dituzte pertsona guztientzat, txalogarria litzateke ezen, EJKren
2.2 apartatuan xedatuarekin bat, Eusko Jaurlaritzak bultza dezala —sin-
dikatuekin negoziatu ondoren, haiek Administrazioaren konpromiso eti-
koetan integratzeko asmoz— «enplegu publikoari buruzko euskal lege-
dian» aurreikuspen batzuk sartzea, zeinek aukera emango baitute langile
guztiei zabaltzeko EJK-k kargudun publikoentzat ezartzen dituen balio eta
printzipio etikoak, eta, kasua bada, susta dezala aipatutako apartatuak ai-
patzen duen Jokabide Kodearen onespena, bete beharreko edo saihestu
beharreko jokabideen taula bat zehaztuz, zeinak funtzio publikoaren es-
ISBN:  978-84-7777-550-8
46 Etika Publikorako Batzordea
Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria. 2017
Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordea
parru berariazkora proiektatuko baititu 1/2014 Legeak erakunde osoaren-
tzat ezartzen dituen balio eta printzipioak, hain zuzen ere EJK-k kargudun
publikoentzat garatzen, finkatzen eta zehazten dituenak. Izan ere, balio
eta printzipio horiek erakundearenak berarenak ere badirenez, haren zer-
bitzuan diharduten gainerako langileek ere aintzat hartu beharrekoak dira.
BIGARRENA
Jaurlaritzari gomendatzen diogu azter dezan aukerarik ba ote dagoen
EJKn aurreikuspenen bat jasotzeko, zeinak ez duen nahitaez ekarriko
kargu publikodunek kodearekiko atxikipena formalizatzeko ezarritako
epea laburtzea —badakigu, jakin, kargu publiko baten izendapena buru-
tzeko legez ezarritako izapideak ezin direla beti bete denbora-tarte labur
batean— baina eragotziko duena izapide hori bete gabe duten kargu pu-
blikodunak materialki salbuetsita egotea kodearen postulatuak betetze-
tik. Hori gauzatzeko balizko formula bat zera izan daiteke: atxikipena egi-
tea interesdunak kargua hartzen duela iragartzen duen unean bertan.
ISBN:  978-84-7777-550-8
47Etika Publikorako Batzordea
Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria. 2017
Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordea
Etika Publikorako Batzordeak
2017an aztertu dituen kasuen
laburpena
ISBN:  978-84-7777-550-8
48 Etika Publikorako Batzordea
Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria. 2017
Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordea
Etika
publikorako
batzordeak
2017anaztertu
dituenkasuen
laburpena
SALAKETA
INTERES-GATAZKADAGO.
ABSTENTZIOARA
JOBEHARDA
EJK-RENURRAKETARIKEZ
EJK-riEPEBARRUAN
ATXIKITZEKOEBPk
EZARRITAKOBETEBEHARRA
GAI-MOTA
IIIIIIIV
Kargupublikodunek
haienzereginak
betetzenegindako
jarduketak
Interes-gatazka
Kargupublikodun
bateninputazioa
Jarduerakgaratzeko
bateragrritasuna/
bateraezintasuna
OrriaGAIZK.
291/2017
302/2017
323/2017
334/2017
345/2017
386/2017
357/2017
368/2017
379/2017
3910/2017
3111/2017
ISBN:  978-84-7777-550-8

Más contenido relacionado

Similar a Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria. 2017

Euskararen erabilera normalizatzeko plan nagusia
Euskararen  erabilera normalizatzeko plan nagusia Euskararen  erabilera normalizatzeko plan nagusia
Euskararen erabilera normalizatzeko plan nagusia Irekia - EJGV
 
Memoria Historikoaren arloko Lehentasunen Oinarri Programa 2015-16
Memoria Historikoaren arloko Lehentasunen Oinarri Programa 2015-16Memoria Historikoaren arloko Lehentasunen Oinarri Programa 2015-16
Memoria Historikoaren arloko Lehentasunen Oinarri Programa 2015-16Irekia - EJGV
 
Euskadiko iraunkortasun-erronkei buruzko parte-hartze prozesutik ateratako on...
Euskadiko iraunkortasun-erronkei buruzko parte-hartze prozesutik ateratako on...Euskadiko iraunkortasun-erronkei buruzko parte-hartze prozesutik ateratako on...
Euskadiko iraunkortasun-erronkei buruzko parte-hartze prozesutik ateratako on...EcoEuskadi 2020
 
Gogora - 2015-2016 aldirako jarduera programa
Gogora - 2015-2016 aldirako jarduera programaGogora - 2015-2016 aldirako jarduera programa
Gogora - 2015-2016 aldirako jarduera programaIrekia - EJGV
 
HITZEMAN, “LEGEZKO BIDEA” Presoak birgizarteratzeko legezko prozesuak laguntz...
HITZEMAN, “LEGEZKO BIDEA” Presoak birgizarteratzeko legezko prozesuak laguntz...HITZEMAN, “LEGEZKO BIDEA” Presoak birgizarteratzeko legezko prozesuak laguntz...
HITZEMAN, “LEGEZKO BIDEA” Presoak birgizarteratzeko legezko prozesuak laguntz...Irekia - EJGV
 
Eusko Ikaskuntza - Juventud
Eusko Ikaskuntza - JuventudEusko Ikaskuntza - Juventud
Eusko Ikaskuntza - JuventudEcoEuskadi 2020
 
Ijito Herriarekiko Euskal Estrategia 2022-2026
Ijito Herriarekiko Euskal Estrategia 2022-2026Ijito Herriarekiko Euskal Estrategia 2022-2026
Ijito Herriarekiko Euskal Estrategia 2022-2026Irekia - EJGV
 
Irisgarritasun Unibertsalaren Euskadiko Estrategiaren proposamena
Irisgarritasun Unibertsalaren Euskadiko Estrategiaren proposamenaIrisgarritasun Unibertsalaren Euskadiko Estrategiaren proposamena
Irisgarritasun Unibertsalaren Euskadiko Estrategiaren proposamenaIrekia - EJGV
 
ekonomista 2.0 - N.º 8 (eusk)
ekonomista 2.0 - N.º 8 (eusk)ekonomista 2.0 - N.º 8 (eusk)
ekonomista 2.0 - N.º 8 (eusk)ekonomistak
 
Eusko Jaurlaritzaren jarduera Plana erlijioa aitzakiatzat hartzen duen nazioa...
Eusko Jaurlaritzaren jarduera Plana erlijioa aitzakiatzat hartzen duen nazioa...Eusko Jaurlaritzaren jarduera Plana erlijioa aitzakiatzat hartzen duen nazioa...
Eusko Jaurlaritzaren jarduera Plana erlijioa aitzakiatzat hartzen duen nazioa...Irekia - EJGV
 
Euskarazko IKTak - Gomendioak herri-aginteentzat
Euskarazko IKTak - Gomendioak herri-aginteentzatEuskarazko IKTak - Gomendioak herri-aginteentzat
Euskarazko IKTak - Gomendioak herri-aginteentzatIrekia - EJGV
 
Eusko Jaurlaritzaren 2013-2016 aldirako Bake eta Bizikidetza Planaren bitarte...
Eusko Jaurlaritzaren 2013-2016 aldirako Bake eta Bizikidetza Planaren bitarte...Eusko Jaurlaritzaren 2013-2016 aldirako Bake eta Bizikidetza Planaren bitarte...
Eusko Jaurlaritzaren 2013-2016 aldirako Bake eta Bizikidetza Planaren bitarte...Irekia - EJGV
 
Evaluación intermedia del Plan de Paz y Convivencia del Gobierno Vasco 2013-2016
Evaluación intermedia del Plan de Paz y Convivencia del Gobierno Vasco 2013-2016Evaluación intermedia del Plan de Paz y Convivencia del Gobierno Vasco 2013-2016
Evaluación intermedia del Plan de Paz y Convivencia del Gobierno Vasco 2013-2016Irekia - EJGV
 
Formazio Premiak Txostena
Formazio Premiak  TxostenaFormazio Premiak  Txostena
Formazio Premiak Txostenaklusterra
 
Eta hemendik aurrera zer?
Eta hemendik aurrera zer?Eta hemendik aurrera zer?
Eta hemendik aurrera zer?Irekia - EJGV
 
Bake eta Bizikidetza Plana
Bake eta Bizikidetza PlanaBake eta Bizikidetza Plana
Bake eta Bizikidetza PlanaIrekia - EJGV
 
Neurtu 2021. EAEko aniztasunari buruzko barometroa: sexu- eta genero-aniztasu...
Neurtu 2021. EAEko aniztasunari buruzko barometroa: sexu- eta genero-aniztasu...Neurtu 2021. EAEko aniztasunari buruzko barometroa: sexu- eta genero-aniztasu...
Neurtu 2021. EAEko aniztasunari buruzko barometroa: sexu- eta genero-aniztasu...Irekia - EJGV
 
Osakidetzaren hautaketa-prozesuen eredu berria
Osakidetzaren hautaketa-prozesuen eredu berriaOsakidetzaren hautaketa-prozesuen eredu berria
Osakidetzaren hautaketa-prozesuen eredu berriaIrekia - EJGV
 

Similar a Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria. 2017 (20)

Euskararen erabilera normalizatzeko plan nagusia
Euskararen  erabilera normalizatzeko plan nagusia Euskararen  erabilera normalizatzeko plan nagusia
Euskararen erabilera normalizatzeko plan nagusia
 
Memoria Historikoaren arloko Lehentasunen Oinarri Programa 2015-16
Memoria Historikoaren arloko Lehentasunen Oinarri Programa 2015-16Memoria Historikoaren arloko Lehentasunen Oinarri Programa 2015-16
Memoria Historikoaren arloko Lehentasunen Oinarri Programa 2015-16
 
Euskadiko iraunkortasun-erronkei buruzko parte-hartze prozesutik ateratako on...
Euskadiko iraunkortasun-erronkei buruzko parte-hartze prozesutik ateratako on...Euskadiko iraunkortasun-erronkei buruzko parte-hartze prozesutik ateratako on...
Euskadiko iraunkortasun-erronkei buruzko parte-hartze prozesutik ateratako on...
 
Gogora - 2015-2016 aldirako jarduera programa
Gogora - 2015-2016 aldirako jarduera programaGogora - 2015-2016 aldirako jarduera programa
Gogora - 2015-2016 aldirako jarduera programa
 
HITZEMAN, “LEGEZKO BIDEA” Presoak birgizarteratzeko legezko prozesuak laguntz...
HITZEMAN, “LEGEZKO BIDEA” Presoak birgizarteratzeko legezko prozesuak laguntz...HITZEMAN, “LEGEZKO BIDEA” Presoak birgizarteratzeko legezko prozesuak laguntz...
HITZEMAN, “LEGEZKO BIDEA” Presoak birgizarteratzeko legezko prozesuak laguntz...
 
Eusko Ikaskuntza - Juventud
Eusko Ikaskuntza - JuventudEusko Ikaskuntza - Juventud
Eusko Ikaskuntza - Juventud
 
Ijito Herriarekiko Euskal Estrategia 2022-2026
Ijito Herriarekiko Euskal Estrategia 2022-2026Ijito Herriarekiko Euskal Estrategia 2022-2026
Ijito Herriarekiko Euskal Estrategia 2022-2026
 
Euskal Y-a: irtenbiderik gabeko atakan
Euskal Y-a: irtenbiderik gabeko atakan Euskal Y-a: irtenbiderik gabeko atakan
Euskal Y-a: irtenbiderik gabeko atakan
 
Irisgarritasun Unibertsalaren Euskadiko Estrategiaren proposamena
Irisgarritasun Unibertsalaren Euskadiko Estrategiaren proposamenaIrisgarritasun Unibertsalaren Euskadiko Estrategiaren proposamena
Irisgarritasun Unibertsalaren Euskadiko Estrategiaren proposamena
 
ekonomista 2.0 - N.º 8 (eusk)
ekonomista 2.0 - N.º 8 (eusk)ekonomista 2.0 - N.º 8 (eusk)
ekonomista 2.0 - N.º 8 (eusk)
 
Eusko Jaurlaritzaren jarduera Plana erlijioa aitzakiatzat hartzen duen nazioa...
Eusko Jaurlaritzaren jarduera Plana erlijioa aitzakiatzat hartzen duen nazioa...Eusko Jaurlaritzaren jarduera Plana erlijioa aitzakiatzat hartzen duen nazioa...
Eusko Jaurlaritzaren jarduera Plana erlijioa aitzakiatzat hartzen duen nazioa...
 
Euskarazko IKTak - Gomendioak herri-aginteentzat
Euskarazko IKTak - Gomendioak herri-aginteentzatEuskarazko IKTak - Gomendioak herri-aginteentzat
Euskarazko IKTak - Gomendioak herri-aginteentzat
 
Entzuixu!! 12.zkia. 2017ko apirila.
Entzuixu!! 12.zkia. 2017ko apirila.Entzuixu!! 12.zkia. 2017ko apirila.
Entzuixu!! 12.zkia. 2017ko apirila.
 
Eusko Jaurlaritzaren 2013-2016 aldirako Bake eta Bizikidetza Planaren bitarte...
Eusko Jaurlaritzaren 2013-2016 aldirako Bake eta Bizikidetza Planaren bitarte...Eusko Jaurlaritzaren 2013-2016 aldirako Bake eta Bizikidetza Planaren bitarte...
Eusko Jaurlaritzaren 2013-2016 aldirako Bake eta Bizikidetza Planaren bitarte...
 
Evaluación intermedia del Plan de Paz y Convivencia del Gobierno Vasco 2013-2016
Evaluación intermedia del Plan de Paz y Convivencia del Gobierno Vasco 2013-2016Evaluación intermedia del Plan de Paz y Convivencia del Gobierno Vasco 2013-2016
Evaluación intermedia del Plan de Paz y Convivencia del Gobierno Vasco 2013-2016
 
Formazio Premiak Txostena
Formazio Premiak  TxostenaFormazio Premiak  Txostena
Formazio Premiak Txostena
 
Eta hemendik aurrera zer?
Eta hemendik aurrera zer?Eta hemendik aurrera zer?
Eta hemendik aurrera zer?
 
Bake eta Bizikidetza Plana
Bake eta Bizikidetza PlanaBake eta Bizikidetza Plana
Bake eta Bizikidetza Plana
 
Neurtu 2021. EAEko aniztasunari buruzko barometroa: sexu- eta genero-aniztasu...
Neurtu 2021. EAEko aniztasunari buruzko barometroa: sexu- eta genero-aniztasu...Neurtu 2021. EAEko aniztasunari buruzko barometroa: sexu- eta genero-aniztasu...
Neurtu 2021. EAEko aniztasunari buruzko barometroa: sexu- eta genero-aniztasu...
 
Osakidetzaren hautaketa-prozesuen eredu berria
Osakidetzaren hautaketa-prozesuen eredu berriaOsakidetzaren hautaketa-prozesuen eredu berria
Osakidetzaren hautaketa-prozesuen eredu berria
 

Más de Irekia - EJGV

Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Irekia - EJGV
 
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko batIrekia - EJGV
 
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Irekia - EJGV
 
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Irekia - EJGV
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Irekia - EJGV
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Irekia - EJGV
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakIrekia - EJGV
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverIrekia - EJGV
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanIrekia - EJGV
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Irekia - EJGV
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Irekia - EJGV
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Irekia - EJGV
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Irekia - EJGV
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Irekia - EJGV
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Irekia - EJGV
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfIrekia - EJGV
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesIrekia - EJGV
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroIrekia - EJGV
 

Más de Irekia - EJGV (20)

Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
 
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
 
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
 
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silver
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
 

Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria. 2017

  • 1. Etika Publikorako Batzordea Comisión de Ética Pública Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria 2017
  • 2.
  • 3. Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria 2017 Etika Publikorako Batzordea Comisión de Ética Pública
  • 4. Este trabajo se ha realizado al amparo del Proyecto de Investiga- ción DER2012-38346-C02-02, financiado por el Ministerio de Educa- ción, Cultura y Deporte. © Administración de la Comunidad Autónoma de Euskadi Edita: Instituto Vasco de Administración Pública ISBN:  978-84-7777-550-8 Imprime:  Grafo, S.A., Avda. Cervantes, 51-edificio 21 - 48970 Basauri (Bizkaia)
  • 5. 5Etika Publikorako Batzordea Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria. 2017 Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordea Sarrera Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordeak (EPB) 2017. urtean zehar egindako lana erregistratzea da memoria honen xedea, Gobernu Kontseiluari ezagutzera eman eta ondoren haren zabalkunde publikoa egiteko. Memoria eginez bete egiten da Gobernu Kontseiluak 2013ko maiatzaren 28an onartu eta urte bereko ekainaren 3an EHAAn argitaratu- tako Etika eta Jokabide Kodearen (EJK) 16.3 puntuan ezarritakoa; hain zu- zen ere, puntu horren arabera EPBri dagokio «Etika eta Jokabide Kodea betetzen dela egiaztatzeko urtero egingo den txostena lantzea». Txosten hori Gobernu Kontseiluari aurkeztu behar zaio, jakinaren gainean egon dadin eta hark ontzat ematen dituen gainontzeko ondorioak izan ditzan. ISBN:  978-84-7777-550-8
  • 6.
  • 7. 7 Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordea Etika Publikorako Batzordea Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria. 2017 Aurkibidea 1. Aldaketarik ez dago Etika Publikorako Batzordearen osaeran, ez eta Etika eta Jokabide Kodearen edukian ere . . . . . . . . . . . . . . . . . 9 2. Memoriak jorratutako aldian aztertu eta ebatzitako gaiak . . . . . . . 11 a) Berriz ere zenbait kargu publikoduni judizialki deklaratzera deitu zaie, ikertu gisa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 12 b) EJKren aplikazioaren esparru subjektiboari buruzko gogoeta batzuk . 15 c) EJKren aldi baterako aplikazioaren esparrua . . . . . . . . . . . . . . . . . 17 d) Telebistako programetan, eztabaidetan edo hizketaldietan parte hartzeari buruzko lehen erabakia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 21 Etika Publikorako Batzordearen (EPB) Estatistika . . . . . . . . . . . . . . 27 a) Gai-motak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 28 b) Planteatutako gaiak eta hartutako erabakien ildo orokorrak . . . . . 29 3. Prestakuntza- eta zabalkunde-jarduerak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 41 4. Ondorioak eta gomendioak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 45 Etika Publikorako Batzordeak 2017an aztertu dituen kasuen laburpena 47 ISBN:  978-84-7777-550-8
  • 8.
  • 9. 9Etika Publikorako Batzordea Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria. 2017 Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordea 1 Aldaketarik ez dago Etika Publikorako Batzordearen osaeran, ez eta Etika eta Jokabide Kodearen edukian ere 2017an ez da aldaketarik izan EPBaren osaeran. Batzordea osatzen jarrai- tzen dute 2016. urteari buruzko memoriaren 2. epigrafean aipatu geni- tuen pertsona berek. • Presidentzia: Josu Iñaki Erkoreka Gervasio (Gobernantza Publi- koko eta Autogobernuko sailburua) • Bokala: Andres Zearreta Otazua (Funtzio Publikoko sailburuordea) • Bokala: Elisa Pérez Vera • Bokala: Txetxu Ausín Díez • Idazkaria: Maite Iruretagoiena Ibarguren (IVAPeko zuzendaria) Bestalde, indarrean dagoen Etika eta Jokabide Kodearen testuan ez da inongo aldaketarik izan. Joan den urteko memorian nabarmendu genue- nez, XI. legegintzaldiaren hasieran Gobernu Kontseiluak zenbait aldaketa sartu zituen Kodean, EJK honek aurrez egindako gomendioei jarraituz. Ordutik, ez da inolako aldaketarik izan. ISBN:  978-84-7777-550-8
  • 10.
  • 11. 11Etika Publikorako Batzordea Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria. 2017 Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordea 2 Memoriak jorratutako aldian aztertu eta ebatzitako gaiak 2017. urtean, EPBk hamaika erabaki hartu ditu. Joan den urteko memo- rian 2016an erregistratutako kasuen kopuruaren beherakada lotu genuen irailaren 25erako hauteskunde-deiarekin; izan ere, horrek Exekutiboaren jarduera mantsotu zuen ekitaldiaren bigarren zatian, eta berekin ekarri zuen erantzukizun publikoez baliatzearen ondorioz kargudun publikoen- gan sortutako zalantza etikoak gutxitzea; bada, 2017an zehar Batzordea- ren jarduerak izan duen igoera lotu behar dugu jarduera administratibo arrunta berreskuratzearekin, hauteskundeek eragin zuten parentesiaren ondoren. Kasu gehienetan —zehazki, zortzitan; hau da, guztizkoaren %  72,7— EPBk kontsulta gisa aztertu ditu 2017an heldu zaizkion gaiak. Gainerako hiru kasuetan, kasuak iritsi zitzaizkigun salaketa bat aurkeztu izanaren ondorioz, eta salaketa horietatik bakarra ere ez zen anonimoa izan. Bes- tela esanda, aipatutako hiru kasuetan, EPBri ustez EJKren aurkako jo- kabideen berri eman zion pertsonak hori egin zuen bere nortasuna argi adieraziz, eta horrek aukera eman zigun guri aztertzeko eman zizkiguten gaiak ebazteko salaketa anonimoak direla-eta ezarrita daukagun doktri- nara jo behar izan gabe. Batzordeak aztertutako kontsultei dagokienez, komeni da azpimarratzea haiek guztiak interesdunek beraiek egin zituztela. ISBN:  978-84-7777-550-8
  • 12. 12 Etika Publikorako Batzordea Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria. 2017 Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordea Grafikoki adierazita, eman berri dugun informazio estatistikoa honako taula honetan laburbil daiteke: Kasua azaltzeko modua Kasu-kop. Kontsulta 8 Salaketa 3 Guztizkoa 11 Hauek dira EPBk 2017an hartutako erabakien alderdirik aipagarrienak: a) Berriz ere zenbait kargu publikoduni judizialki deklaratzera deitu zaie, ikertu gisa EPBk aztertu dituen hamaika kasuetatik bostek lotura zuten EJKren 15 d) apartatuak kargudun publikoei ezartzen dien betebeharrarekin, alegia, Ba- tzordeari jakinaraztekoa prozedura penal judizialen barruan ikertu gisa de- klaratzeko jasotzen dituzten zitazioak. Zehazki, 4, 5, 7, 8 eta 9/2017 era- bakien bidez ebatzitako gaiei buruz ari gara. Lehenago ere, 2015eko eta 2016ko memorietan, aipatu izan dugu EPB honek ezarritako —eta berretsitako— doktrina EJKren aipatutako apar- tatua dela-eta. Orain, ordea, zera gehitu nahi dugu: Kodeak ezarritako obligazio bat dela, helburu duena jokabide zuzen bat —kautelazkoa edo prebentiboa— finkatzea orain arte gertatu ez den eta euskal sektore pu- blikoan ia aurrekaririk ez duen fenomeno bat dela-eta. Izan ere, tradizionalki, jarduera administratiboaren aurkaratze judiziala gertatu izan da, ia kasu guztietan, administrazioarekiko auzien jurisdik- zioan, zeina sorreratik pentsatua baitzegoen, hain zuzen ere, «errege- lamenduak egiteko ahala, administrazio jardunaren legezkotasuna eta jardun hori zein helburuk justifikatu eta helburu horiekiko mendeko- tasuna kontrolatzeko» (Espainiako Konstituzioaren 106. artikulua). Az- kenaldian, halere, gero eta gehiago ikusten ari gara Administrazio Pu- blikoaren jardueraren aurkako borroka judiziala bideratzen dela, hain zuzen, administrazioan diharduten kargudun publikoen aurkako kereila penalak aurkeztuz. ISBN:  978-84-7777-550-8
  • 13. 13Etika Publikorako Batzordea Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria. 2017 Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordea Ez da soilik Euskadin gertatzen ari den zerbait, baizik eta intentsitate handiagoarekin edo txikiagoarekin Espainiako Estatu osoan egiazta- tuta dagoen joera bat. Eta badirudi horren arrazoia dela eraginkorrago gertatzen dela erakunde publikoen jokabidearen aurka borrokatzea jokabide horien erantzuleak jarriz epaileen eta arlo penal jurisdikzio- naleko epaitegien aurrean —horrek hedabideetan inpaktu handiagoa daukalako eta narriatze politikoa dakarrelako—, administrazioarekiko auzi-errekurtso bat aurkeztea baino, zeinak, azkenean, aukera ematen baitu errekurritutako egintza edo xedapena deuseztatzeko edo haren baliogabetasuna deklaratzeko, baina ez baitu balio hura eman zuen pertsona edo organoa deseroso sentiarazteko edo harengan nahas- menen bat sortzeko. EPB honek ezagutu dituen kontsultak eragin dituzten kereila kriminal gehienak oposizio parlamentarioan dauden talde politikoek edo exekuti- boaren aurka dauden erakunde sindikalek sustatu izana lagungarri gerta- tzen da gogoeta horri babesa emateko. Norabide berean dago kausaren largespen librea edo behin-behinekoa erabakitzen duten auto judizialak ugari izatea, argudiatuta jurisdikzio kriminalean salatutako egitateetan an- tzeman diren irregulartasunek ez dutela behar besteko garrantzirik, ez eta kasuko tipo penala osatzeko behar diren baldintzak ere, eta gogora- raziz antzemandako «eztabaidak, desadostasunak, irregulartasunak, baita contra legem erakoak ere —hau da, legez kanpokoak, salatzailearen us- tez indarreko araudiaz edo jarraitu beharreko prozeduraz kanpokoak iza- teagatik— kasuko arlo jurisdikzionalean ebatzi ahalko direla», zeren eta «zuzenbide penala» ultima ratio baita, are gehiago zuzenbide administra- tiboaren jurisdikzio-kontrolak ohikoa izan behar duenean, eta kontrol pe- nalak, berriz, apartekoa».1 Ez dugu uste beharrezkoa denik memoria honetan berriz ere errepika- tzea gai honi buruz 5/2015 Erabakian finkatu genuen irizpidea, hain zuzen ere ia hiru urtez behin eta berriz adierazi duguna. Ez da alferrik izango, halere, berriz ere aipatzea, datu berriak emanda, sinetsita baikaude haiek zuzenak eta egokiak direla. 1   171/2017 autoa, 2017ko irailaren 15ekoa, Gasteizko Instrukzioko 2. Epaitegiak emana 1676/2016 aurretiazko eginbideen karietara. Antzeko aipamenak aurkitzen dira instrukzio-epaitegiek edo kasuko probintziako auzitegiek emandako autoetan, zeinetan EPBari aurkeztutako gaiekin lotutako kausen largespena erabakitzen baita. ISBN:  978-84-7777-550-8
  • 14. 14 Etika Publikorako Batzordea Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria. 2017 Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordea 2016ko memorian esaten genuen hura idazteko garaian eskura zeuden datuek ematen zuten behin-behineko balantzeak «abalatzen duela kasu hauetan operatzeko egin dugun hautua, zorrotza baina zuhurra». Izan ere, ikertu gisa deklaratzeko zitazio judizialengatik bederatzi kontsulta jaso zi- tuen EPBk; horietatik zazpi kasutan largespena eskatu zen, eta ahozko ju- dizioa ez zen kasu bakar batean ere ireki. Gaurko egunez, bada, balorazio hori datu berriekin berrets dezakegu: 2015etik 2017ra aztertutako hamabost kasuetatik hamahirutan —zehazki 2015ean eta 2016an planteatutako guztietan eta 4/2017, 5/2017 eta 9/2017 erabakien bidez ebatzitakoetan— kasuko organo judizialak kasua- ren largespena erabaki du. Eta beste bietan —7/2015 eta 8/2017— gaur arte ez da ebazpen judizialik izan. Hurrengo taulan modu grafikoan jaso ditugu kopuru horiek: Zenbakia Kasua Egoera prozesala 1 4/2015 Largespena 2 5/2015 Largespena 3 6/2015 Largespena 4 9/2015 Largespena 5 13/2015 Largespena 6 3/2016 Largespena 7 4/2016 Largespena 8 6/2016 Largespena 9 7/2016 Largespena 10 8/2016 Largespena 11 4/2017 Largespena 12 5/2017 Largespena 13 7/2017 Aurretiazko eginbideak 14 8/2017 Aurretiazko eginbideak 15 9/2017 Largespena Batzordeak horrelako kasuei erantzuna emateko erabilitako irizpidea beste bat izan balitz, gaur arte largespena erabakitako kausekin lotutako hamahiru kargudun publikoek —zeinek EPB honek 2015etik 2017ra eza- gututakoen % 86 egiten baitute, bai eta judizialki ebatzi direnen % 100 ere— izaera profilaktikoko kautelazko neurri batek ukituta egon zitez- keela pentsatze hutsak —neurri horrek, zalantzarik gabe, balio izango ISBN:  978-84-7777-550-8
  • 15. 15Etika Publikorako Batzordea Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria. 2017 Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordea zuen haien izen ona, kontsiderazio publikoa eta prestigioa ahultzeko— eramaten gaitu sinesmen hori berrestera, alegia, arlo penaleko epaile ba- tek ikertu gisa deklaratzeko zitazioa bidalitako kargudun horiek egindako kontsultak arreta handiz ebazten jarraitu behar dugula, betiere begiratuz kasu bakoitzean gertatzen diren inguruabar pertsonalei, eta une oro uz- tartzen saiatuz, batetik, eredugarritasunarekin lotutako jokabide etikoak betetzeko zorroztasuna eta, bestetik, kasu bakoitzaren ponderazioan nahitaezkoa den zuhurtasuna. b) EJKren aplikazioaren esparru subjektiboari buruzko gogoeta batzuk 1/2017 Erabakian, lehenengo aldiz nabarmendu genuen ezen EJKren har- tzaileak direla, zorrotz hartuta, euskal sektore publiko autonomikoko kar- gudun publikoak, Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta haien Interes Gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legearen aplikazio-ere- muan sartzen direnak; horrek kanpo uzten ditu, hasiera-hasieratik, eremu horretan zerbitzuak ematen dituzten enplegatu publiko guztiak, funtziona- rioak izan ala ez, estatutu-araubidekoak zein lan-araubidekoak. EJKren 2.2 apartatuan babes zuzena duen pronuntziamendu hark, hain zuzen, balio izan zuen erabakitzeko aurkeztutako salaketa bat ez zela iza- pidetzeko onartuko; salaketa hori aurkeztua zen, besteak beste, Euskal Administrazio Publikoko funtzionarioa zen baina inongo kargu publikorik betetzen ez zuen pertsona baten aurka. Alabaina, arlo honetako doktrinarik onenak aldeztu izan duen bezala, izaera etikoko balio eta printzipioak ez zaizkie soilik kargu publikodunei exijitu behar, baizik eta instituzio osoari. Izan ere, kargu publikodunak, euskal sektore publiko osoan zerbitzuak ematen dituzten pertsonen mul- tzoan, parte kualitatiboki nabarmena dira baina kuantitatiboki txikia. Erakundea bera da integritaterako bere esparrua definitzen duten balio etikoak baieztatzen, aldarrikatzen eta irradiatzen dituena, eta bere bai- tan lan egiten duten pertsonei haiek betetzea eskatzen diena, zeren eta hain zuzen ere herritarrek erakundeengan duten konfiantza baita babestu behar dena, erakunde publikoetan haien arduradun gorenentzat ezarri- tako integritate sistemekin. Zorroztasun handiz adierazi izan den bezala, «etika publikoaren esparruan bereziki interesgarria dena ez da hainbeste arazoaren dimentsio subjektiboa (nahiz eta, zalantzarik gabe, aurrekoaren ISBN:  978-84-7777-550-8
  • 16. 16 Etika Publikorako Batzordea Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria. 2017 Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordea guztiaren oinarria izan), baizik eta jokabide horiek erakundearen sinesga- rritasunean, irudian edo legitimazioan izan ditzaketen eraginak edo on- dorioak. Arazoaren dimentsio objektiboa, horrenbestez, erabakigarria da etika publikoan»2 . Zentzurik ez du, horrenbestez, erakundeak bere kargudun publikoei era- kunde publikoaren integritate etikoaren izenean eta haren irudia eta si- nesgarritasuna babesteko, eskatzen dizkien jarrerek eta egiteko moduek beren indar loteslea galtzea jarduten duten pertsonak langileen plantille- tako kideak direnean. Erakundeak balio etiko batzuk goraipatzen baditu, balio etiko horiek berdin-berdin bete behar dituzte hura zerbitzatzen du- ten gainerako guztiek ere. Bestela, haiek debaluatuta geratzen dira, eta soilik zati batean asebeterik, eta horrek herritarren konfiantza ahultzeko arriskua dakar. Hori guztia dela eta, Administrazioari gomendatu behar diogu azter dezan aukerarik ba den EJK inspiratzen duten balio eta printzipioak Euskadiko sektore publiko autonomikoa osatzen duten erakundeetan lan egiten du- ten langile guztiei zabaltzeko. Arestian aipatutako EJKren 2.2 apartatuak horri buruz ezartzen du sek- tore publiko autonomikoko langile funtzionarioek eta lan-kontratudunek enplegu publikoari buruzko euskal legeek horretarako xedatutakoari ja- rraituko diotela, edo, bestela, Eusko Jaurlaritzak erabaki edo erregela- menduzko arau-xedapen bidez zehaztu dezakeen Jokabide Kodeak xeda- tutakoari. Nolanahi ere, aplikagarriak izango dira Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 52. eta 54. artikuluak eta lehen xedapen gehigarria. Kasuari Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuan jasotako aginduak aplikagarriak zaizkiola zalantzan jarri gabe, zeren eta hain zuzen ere beren oinarrizko edukiarengatik balio etiko orokor eta komunak baitituzte Esta- tuko erakunde publikoetan zerbitzuak ematen dituzten pertsona guztien- tzat, txalogarria izango litzateke, transkribatutako zatian xedatuarekin bat, Eusko Jaurlaritzak bultza dezala «enplegu publikoari buruzko euskal lege- 2   JIMENEZ ASENSIO, Rafael: Cómo prevenir la corrupción. Integridad y transpa- rencia, ed. Catarata, Madril, 2017; or.: 56 ISBN:  978-84-7777-550-8
  • 17. 17Etika Publikorako Batzordea Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria. 2017 Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordea dian» aurreikuspen batzuk sartzea, zeinek aukera emango baitute langile guztiei zabaltzeko EJK-k kargudun publikoentzat ezartzen dituen balio eta printzipio etikoak, eta, kasua bada, bultza dezala transkribatutako aparta- tuak aipatzen duen Jokabide Kodearen onespena, bete beharreko edo saihestu beharreko jokabideen taula bat zehaztuz, zeinak funtzio publi- koaren esparru berariazkora proiektatuko baititu 1/2014 Legeak erakunde osoarentzat ezartzen dituen balio eta printzipioak, hain zuzen ere EJK-k, zehazki, kargudun publikoentzat garatzen dituenak. c) EJKren aldi baterako aplikazioaren esparrua Kasuz kasu eman ditugun erabaki ugariei esker, EJKren denborazko apli- kagarritasunari buruzko gure doktrina egituratuz joan gara. Kodea sektore publiko autonomikoan zerbitzuak ematen dituzten kargu publikodunen jarduketarako jarraibide etikoa da. Haien ospe pertsonala zaintzera ez ezik, lan egiten duteneko antolamenduaren ispilu gisa, batez ere erakundeak herritarren aurrean duen irudia babestera ere bideratuta dago. Hortaz, argi dago haren eraginak, printzipioz, mugatu egin behar di- rela hartzaileek ofizialki beren erantzukizun publikoak —zeinetara lotzen baita dokumentuak zirriborratzen duen jokabiderako eredu etikoa— be- tetzen dituzten aldira. Horrek esan nahi du ezin dela proiektatu izendatu aurretik kargu publikodunak izan duen jardueran —partikularrean zein pri- batuan—, eta ezin dela, ezta ere, hedatu kargu publikoa utzi ondorengo garaira. EJK, izan ere, pentsatuta dago orientabidea eta jarraibidea emateko kar- gudun publikoen jokabideari, jardunean dauden aldian zehar. Horrenbes- tez, zalantzan jarri gabe hura inspiratzen duten balio eta printzipioek balio ahal dutela —eta balio behar dutela— bizitza publikoaren osotasunaren erreferentzia gisa, ez du zuzenean gidatu nahi etorkizunean erantzukizun publiko bat hartu ahal duten pertsonen edo herritar partikularren jokabi- dea, ez eta iraganean halakorik hartu dutenena ere. Oinarrizko kontsiderazio horretatik abiatuta, gure erabakietan behin baino gehiagotan adierazi dugun bezala, 2013ko maiatzaren 28ko Gobernu Kontseiluak onetsitako EJK-k EHAAn argitaratuz gero soilik sortzen ditu ondorioak, eta 2. puntuan zehaztutako kargu publikodunentzat —horren- bestez, kargu publikodunen katalogo gaurkotuan sartutakoentzat— soilik ISBN:  978-84-7777-550-8
  • 18. 18 Etika Publikorako Batzordea Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria. 2017 Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordea du indar loteslea, behin kargu publiko horiek legez kasu bakoitzerako eza- rritako prozeduraren arabera izendatu direnean eta horiek Kodearekiko atxikipena formalizatu dutenean. Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta haien Interes Gatazkak Arau- tzen dituen Legeak (JKIGL) ez du aldatu aplikagarritasun-eredu denbo- razko hori. Hain zuzen ere, lege horren 5., 6., 7. eta 8. artikuluetan jaso- tzen dira «kargu publikodunen jokabide-kodea zuzentzen duten printzipio orokorrak»: Legea indarrean sartu ondoren soilik dira lotesleak, eta 2. ar- tikuluan zehaztutako kargu publikodunak soilik behartzen dituzte, behin kargu publiko horiek ofizialki izendatu direnean eta horiek Legearen 11. artikuluan aipatzen den atxikitze-sistemaren bidez Legearen aginduak be- tetzeko konpromisoa hartzen dutenean. EJKren aplikagarritasun subjektiboa legez ezarritako prozeduraren ara- bera izendatutako kargu publikodunaren atxikimendu pertsonala gerta- tzen den uneari lotzeko arauak salbuespen bakarra dauka: 15 d) aparta- tuan jasotakoa. Apartatu horrek ezartzen du ezen edozein prozesu penaletan zein ad- ministrazio-zehapenetan ikertua izanez gero, kargu publikodunak EPBri jakinarazi behar diola egoera hori «kasu bakoitzean egoki iritzitako go- mendioak eman ditzan», jarduketa judiziala «karguari dagozkion egiteko publikoak betetzeari lotutako gertaeretatik» heldu denean eta, halaber, izendapenaren aurreko «garrantzi publiko berezia duten ekintzekin» lo- tuta dagoenean. Ikusten den bezala, horrela ezarritako araua oinarritzen da —gure ustez, zuzen oinarritzen da— halako aurresuposamendu batean, zeina baita, eredugarritasunaren printzipioa kalteturik gerta daitekeela kargudun pu- bliko bati zitazio judiziala egiten zaionean ikertu gisa deklara dezan bere erantzukizun publikoak betetzen ari zela egin dituen jarduketengatik, edo enplazamenduak zerikusirik duenean izendapenaren aurreko ekintza pri- batuekin, baldin eta horiek, «garrantzi publiko berezia» izategatik, oihar- tzuna izaten ari direnean kargudunak gizartean duen irudian, herritarrek erakundeetan duten konfiantza baldintzatzeraino. Eredugarritasunarena izan daiteke bizitza pribatua eta bizitza publikoa bereiztea zailen egin dezakeen balio etikoetako bat. Eta, horrenbes- tez, kargudun publiko baten izendapenaren aurretik ibilbide pertsonalak ISBN:  978-84-7777-550-8
  • 19. 19Etika Publikorako Batzordea Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria. 2017 Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordea gizarteak kargudun horri buruz duen irudian eta herritarrei eskaintzen dien sinesgarritasunean eta konfiantzan eragin handiena duen printzi- pioetako bat da. Idatzi izan den bezala, «egunetik egunera agerikoago egiten zaigu Zizeronen «bizitzaren uniformetasunak» —horren barne dela, gure sentiberatasun modernorako higuingarri bada ere, «bizitza pertsonala» deitutakoaren zuzentasuna— esfera publikoaren printzi- pio praktiko eta egituratzaile baten gisara funtzionatzen duela, zeren eta erabakigarria baita herritarrek politikoengan duten konfiantza sor- tzeko [...] Politikariak ahaleginak egingo ditu irudi erakargarri bat sor- tzeko, baina azkenean, harengan kontatzen duena da «ereduarekin pre- dika dezala», zeren eta esparru moralean eredua emanez baizik ez baita «predikatzen» modu sinesgarrian, eta ez hitzaldi soilekin, zeren eta adi- bidearekin lotuta ez dauden hitzaldiek sinesgarritasunik eta egiantzik txikiena ere ez baitute»3 . 2/2017 Erabakian EJKren aplikagarritasun subjektiboaren hasiera deter- minatzeko ezarritako doktrinak haren amaiera determinatzeko ere balio behar zuela esan genuen; aplikagarritasuna, logikoa denez, kargudun pu- blikoen kargu-uztearekin lotuta dago-eta. Erabakiaren 4. puntuan baiez- tatu genuen kontsiderazio horiek «uztartu egiten dutela batetik, Etika eta Jokabide Kodearen indar loteslea eta, bestetik, kargu publikoaren izenda- pen ofiziala eta kode horrek aldarrikatzen dituen balio, printzipio eta joka- bideekiko atxikimendua. Eta, bistan denez, kontsiderazio horiek halaber balio dute kargua uzten denerako. Kargu-uzteak, behin organo eskudu- nak hala erabakita eta EHAAn argitaratuta, berekin dakar funtzioak egika- ritzeari utzi diona Kodearen «hartzaile» direnen kolektibotik kanporatzea berehala eta automatikoki, eta, ondorioz, Kode Etikorako Batzordearen jarduera-eremu subjektibotik kanpo geratzea». Arau horrek, ordea, salbuespenak ere eduki behar ditu. 2017ko 1. eta 2. Erabakietan baieztatzen dugun bezala, salbuespena izango da ukitutako pertsonen bermeak zaintzearekin eta irudi egokia zaintzeko eskubide legiti- moarekin lotutako ikuspuntutik hura gomendagarri gertatzen denean. Horixe gertatu zen, zalantzarik gabe, 1/2017 Erabakian erantzun genuen kasuan. Orduan, Etika Publikorako Batzordeak espresuki eman zuen iri- 3   GOMÁ LANZÓN, Javier: Ejemplaridad pública, Taurus arg., Madril, 2014; or.: 348 eta 349. ISBN:  978-84-7777-550-8
  • 20. 20 Etika Publikorako Batzordea Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria. 2017 Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordea tzia salaketan agertzen zen kargu publikodunaren jokabidearen kalitate etikoari buruz, pertsona horren kargu-uztea jada EHAAn argitaratuta ba- zegoen ere. Baina hala egin zuen, kontuan hartuta gero kargua utzi zue- nak bazuela bere kontra hirugarren batek aurkeztutako salaketaren berri —salaketa hori EPB honi helarazi zitzaion—, eta alegazioak ere aurkeztu zituela, artean kargu publikodun gisa jardunean zegoela. Ondorioz, pen- tsa zitekeen nahiago zuela Etika Publikorako Batzordeak espresuki iritzia eman zezan —egindako alegazioei (ere) erantzuteko—, inhibitzea baino, zeinak bide emango baitzuen susmatzeko kargua utzi zuen pertsonak ez zuela argudiorik bere jardunaren garbitasun etikoa defendatzeko. 2/2017 Erabakiaren bidez ebatzitako kasuan, ordea, ikusten dugu arrazoi- rik ez zegoela aipatutako salbuespenak operatzeko, zeren eta salaketa erregistratua baitzen jokabidea zalantzan jartzen zitzaioneko karguduna- ren kargu-uztea gertatu eta zenbait hilabete geroago. Beren erantzukizu- netatik kendu diren kargu publikodunen aurka formulatutako salaketak onartzea eta modu sistematikoan izapidetzeak zera eragingo luke: EJK- ren indar loteslea proiektatzea EAEko sektore publikoko kargu publikoe- tara ez ezik, iraganean kargu publikoak izandako pertsona guztiengana ere. Horrek, bada, ez du zentzurik integritate instituzionaleko sistema ba- tean, zeinak bilatzen baitu politikaren zentzu etikoa orain eta hemen ber- matzea eta Euskadiko herritarrek beren egungo erakundeetan duten kon- fiantza indartzea. 10/2017 Erabakiaren bidez ebatzitako kasuan, halere, lehenengo aldiz au- rre egin genion kargu publikodun batek egin zigun kontsulta bati; hain zuzen ere, kontsulta egin zigun bere izendapen ofiziala egin zen unetik —EHAAn argitaratutako kasuko dekretuaren bidez— EJKri formalki atxiki zitzaion unera arte igarotako tarteko aldian. Erabakiaren epaitzan ez zen gaiaren sakoneko aldea aztertu, argudiatuz kontsulta egin zen unean interesdunak «oraindik ere EJKren jarraibidee- kiko bere atxikimendu pertsonala eta banakakoa egin gabe zegoela». Halaber, ukitutako kargudun publikoari gogorarazi zion ezen, EJKren 18. apartatuko 1. eta 5. puntuetan xedatutakoari jarraituz « kargu publikodu- nen izendapen berriak egiten badira, ezinbestekoa izango dela kargu be- rri horiek, banan-banan, Kodearen edukiari atxikitzea», halako moduz non atxikipen hori ez bada behar den garaian eta moduan ematen, ulertuko baita «interesdunak ez duela Etika eta Jokabide Kodea betetzen, eta, ja- rraian, luzamendutan ibili gabe, ofizioz edo alderdiren batek eskatuta, jar- ISBN:  978-84-7777-550-8
  • 21. 21Etika Publikorako Batzordea Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria. 2017 Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordea duketak instruitzeari ekingo zaio Etika Publikorako Batzordean. Batzorde horrek, entzunaldiaren izapidea egin ondoren, eta, beharrezkoa bada, ar- duradunari proposatuko dio kontratua desegin dadila edo interesdunak kargua utz dezala». 11/2017 Erabakian gai bera aztertu genuen, baina orduan, salaketa ba- ten harira izan zen; salaketa horrek, ukitutako kargu publikoduna EJK- rekiko atxikipena formalizatu ondoren izan bazen ere, aipamena egiten zien izendapenetik atxikipenera bitarteko aldian gauzatutako jokabideei. Aipatu berri dugun Erabakiarekin bat, bigarren kasu honetan, Erabakiak jaso zuen ez zela bidezkoa berariazko pronuntziamendu bat egitea joka- bidearen zilegitasun etikoari buruz, hori EBPren ahalmenetatik haratago zihoala iritzita. Zintzotasunez diogu ezen, EJK eskuan, bestelako konponbiderik ezin zi- tzaiela eman bi erabaki horietan planteatutako gaiei. Alabaina, erabaki horiek ez gintuzten erabat asebete, zeren eta bitxi gertatzen baita anto- lakundearen instantzia gorenak bere karguen jardueraren oinarri gisa eza- rri dituen postulatu etikoak 15 egunez geratzea etenda. Epe hori, hain zuzen, EJKn jasota dago, eta zera adierazten du: zenbat egun igaro dai- tezkeen, gehienez, kargu publikoak izendatzen direnetik Kode Etikoari atxikitzen zaizkionera arte. Hori dela eta, Jaurlaritzari gomendatzen diogu azter dezan aukerarik ba ote dagoen EJKn aurreikuspenen bat jasotzeko, zeinak ez duen nahitaez ekarriko kargu publikodunek kodearekiko atxikipena formalizatzeko eza- rritako epea laburtzea —badakigu, jakin, kargu publiko baten izendapena burutzeko legez ezarritako izapideak ezin direla beti bete denbora-tarte la- bur batean— baina eragotziko duena izapide hori bete gabe duten kargu publikodunak materialki salbuetsita egotea kodearen postulatuak bete- tzetik. d) Telebistako programetan, eztabaidetan edo hizketaldietan parte hartzeari buruzko lehen erabakia 10/2017 eta 11/2017 Erabakietan, aukera izan dugu lehenengo aldiz gure iritzia emateko EJKren alderdi berritzaileenetako bati buruz: kargu publiko- dunek komunikazio publikoaren eremuan eduki beharreko jarduketa-espa- rruari buruz, hain zuzen. ISBN:  978-84-7777-550-8
  • 22. 22 Etika Publikorako Batzordea Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria. 2017 Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordea Horietako lehenengoan esan genuen bezala, EJK-k 15. apartatuko hain- bat puntutan ezartzen du kargu publikodunek zein baldintza bete behar dituzten «irratiko hizketaldietan», «telebistako eztabaidetan» edo «edo- zein hedabidetako eztabaidetan» parte hartzeko, bai eta «hedabideetan, gizarte-sareetan edo Internet bidez» iritziak emateko ere. Horiek guztiak dira, hain zuzen, Kodeak «Eredugarritasunaren» eremuan ezartzen dituen jokabide-kanonen parte. EJK-k gai honen gainean ezartzen duen araudiak, labur-labur azalduta, araubide bikoitza aurreikusten du: A) Kargu publikodunek beren kudeaketa publikoki komunikatzean egiten dutena, kudeaketa hori hedatu edo ezagutzera emateko asmoz, beren erantzukizun publikoko dimentsio bat gehiago eta beren funtzioak betetzeko betebeharraren eduki bat gehiago iza- nik. B) Komunikabideetan noizbehinka parte hartzean egiten dutena, beren kudeaketa publikoki komunikatzearekin eta beren eran- tzukizunak gizartean hedatzearekin harreman zuzenik eduki gabe. Horietatik lehenengoari dagokionez, kargu publikodunek beren kudea- keta publikoki komunikatzen dutenean, EJK-ren arabera, bi jarraibide bete behar dira: doakotasuna eta erakundearekiko leialtasuna. Bi alderdi horien oinarrian, logikoa denez, ideia hau dago: garatutako ku- deaketa publikoki komunikatzen da, herritarrei horren berri eman eta, hala, azterketa publikoa eta kontu-ematea errazteko, eta, ez, ordea, be- ren kargu publikoaren erantzukizun-eremutik kanpoko eginkizun gisa, bai- zik eta legez esleituta dauzkan zereginen artean beste eduki bat gehiago bailitzan. Eta kargua betetzeak berezko duen zerbait den neurrian, ezin da jarduera horrengatik ordainsari osagarririk jaso, eta arduradun publikoa ezin da hartan aritu zerbitzuak ematen dituen eta ordezkatzen duen era- kundetik kanpo. Lehenengoa —doakotasuna— EJK-ren 15 k) apartatuak ezartzen du; ho- nela, hain zuzen: «Betetzen duten karguaren ondorioz liburutan, aldizkari- tan, egunkaritan eta beste edozein hedabidetan ekarpenak egiteagatik ez dute inolako ordainketarik onartu behar, baldin eta ekarpen horiek beren funtzioak betetzeari lotuta badaude». ISBN:  978-84-7777-550-8
  • 23. 23Etika Publikorako Batzordea Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria. 2017 Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordea Bestalde, erakundearekiko leialtasuna ezartzen du 15 l) apartatuak. Ho- rren arabera: «Kargu publikodunek, Gobernuaren zein sailen politikak he- dabideetan eta gizarte-sareetan zabaltzeko, dagozkien erakundeetako prentsa-kabineteak erabili behar dituzte, lehentasunez». Arau horren arabera, garatutako kudeaketarekin lotutako komunikazio pu- blikoaren xedea eta edukia ez dira kargu publikodun bakoitzak nahi duen bezala definitu edo eratu ditzakeen alderdiak; aitzitik, erakundeak berak di- seinatu behar ditu, bere izenean jarduten baitu eta bere orientazioak bete behar baititu. Horrenbestez, EJK-k prentsa-kabineteak aipatzen ditu, horiek baitira, printzipioz, erakunde bakoitzaren komunikazioak bete behar dituen oinarrizko lerroak, era ofizialean, ezartzeko ardura dutenak. Kargudunak bere kudeaketa publikoki komunikatzean helarazten duen informazioa ez dagokio berari, baizik eta berak ordezkatzen duen erakundeari. Garatutako kudeaketarekin lotutako komunikazio publikoaz kanpo komu- nikabideetan parte hartzen bada, EJK-k kasu horretan bete behar den araudia ezartzen du, lau jarraibide oinarri hartuta: baimena, doakotasuna, erakundearekiko leialtasuna eta koherentzia. Jarraian azalduko diren ildoetan labur-labur aztertuko dugu horietako ba- koitza. Lan egiten den erakundearen baimena edukitzeko beharrizana j) puntuan agertzen da. Horren arabera: «Euskal Autonomia Erkidegoko Administra- zioko eta bere Sektore Publikoko kargu publikodunek hedabideetan parte hartzeko […] Gobernuak edo kargu publikodunaren nagusi hierarkikoak baimena eman behar du aldez aurretik, berariaz zein tazituki». Arau horrek honako salbuespen hau ezartzen du: «Gobernuan duen es- kumen-alorrarekin zerikusirik ez duten gaiei buruzko elkarrizketa zein erreportajeetan izan ezik». Bestalde, nahiz eta transkribatutako arauak dioen kargu publikodunak «berariaz zein tazituki» lortu behar duela baimena aldez aurretik Gober- nuaren edo kargu publikodunaren nagusi hierarkikoaren eskutik, baterae- zintasunen gainean indarrean dagoen araudiak baimen horrek berariaz- koa izan behar duela dio; eta, hain zuzen, EJK-ren 14 b) apartatuak kargu publikodunen jokabide etikoaren alderdi hori jorratzean bete-betean aipa- tzen du araudi hori. ISBN:  978-84-7777-550-8
  • 24. 24 Etika Publikorako Batzordea Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria. 2017 Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordea Hori horrela, gaur egun, gai honen gainean «aplikatu beharreko legedia» dagoeneko aipatu dugun JKIGL da, eta, haren 14 b) apartatuari jarraikiz, hemen interesatzen zaigun gaiaren ondoreetarako, kargu publikoa bete- tzea bateragarria da noizbehinka «komunikabideetako mahai-inguru nahiz saioetan» parte hartzearekin, «baldin eta parte-hartze hori ez bada lan-ha- rreman baten edo zerbitzuak emateko kontratu baten ondorio». Hala aitortutako bateragarritasunak ezinbestean bete beharreko denbora -muga bat du -60 orduko esku-hartzea urte natural bakoitzeko-, eta, edo- nola ere, Legean bertan aurreikusitako prozedurari jarraikiz eskatu eta izapidetu behar da. Horretarako, kargu publikodun interesdunak, agindu horretan bertan ezarritakoaren arabera, honako hau aurkeztu beharko du: «lan-harremanik edo zerbitzu-prestaziorik ez dagoela egiaztatzen duen dokumentua (..), baita zer jarduera emango den eta zenbat ordu emango diren ere». Kargu publikodunak, komunikabideetan parte hartzeko, Gobernuaren edo nagusi hierarkikoaren berariazko baimena eskuratzeaz gain, doan aritu beharko dira. Halaxe ezartzen du EJK-k 15 g) apartatuan, hona- koa dionean: «kargu publikodunek ezezkoa eman behar diote zuze- nean zein zeharka nolabaiteko ordainsari edo konpentsazio ekonomi- koa dakarten irratiko hizketaldietan edo telebistako eztabaidetan parte hartzeari». Arduradun publikoak lan egiten duen erakundearekin bete behar duen leialtasun hori dakar, bestalde, EJK-ren 15 h) apartatuak, eta, horren ara- bera, «kargu publikodunek edozein hedabidetako eztabaidetan eta go- goeta-prozesuetan parte hartu ahal izango dute, bai eta ekitaldi publikoe- tan ere, Gobernuaren berezko jarrerak defendatzeko». Ondorioz, horixe izan behar da kargu publikodunek komunikabideetan parte hartzean bete behar duten oinarrizko araua: beren esku-hartzeak Gobernuaren berezko jarrerak defendatzeko izango dira, eta ez beren ikuspegi propio eta pertsonalak adierazteko, eta, are gutxiago, Gobernua- ren posizioak eraso edo kritikatzeko. Desadostasun publikoa eta kritika irekia ez dira inola ere onartuko, arau etikoaren kontra baitoaz, azken horrek ordezkatzen duen erakundea- rekiko leialtasunez jokatu beharra adierazten baitu. EJK zehatza da gai horretan, eta, 15 i) apartatuaren arabera, «nolanahi ere», kargu publi- ISBN:  978-84-7777-550-8
  • 25. 25Etika Publikorako Batzordea Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria. 2017 Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordea kodunek «ez dute adierazi behar Gobernuaren jarrera politikoekiko desa- dostasunik, eta jarrera horiek ez dituzte argi eta garbi kritikatu behar he- dabideetan, gizarte-sareetan edo Internet bidez». Salbuespen-kasuetan baino ez zaie baimentzen kargu publikodunei Go- bernuaren berezko jarreretatik «aldentzea». Baina EJK-ren 15 h) apartatuak gai hau jorratzean erabilitako adierazpen horrek -«aldentzea»- agerian uzten du kargu publikodunei Gobernuaren iritziekin guztiz bat ez datozen epai publikoak egiteko orduan ematen zaien jardun-marjina estua. Izan ere, ez da gauza bera Gobernuaren iri- tzien «desberdinak» diren iritziak ematea, edo «kontrakoak» diren iritziak ematea. Lehen horiek zilegi izan daitezke, EJK-ren esparruan, muga oso estuen barruan; bigarrenak, aldiz, guztiz debekatuta daude kargu publiko- dunentzat. Iritzi «desberdinak» direla eta, EJK-ren 15 h) apartatuak honako hau dio: «Baina [kargu publikodunak] Gobernuaren jarrera horietatik puntu zehatzen batean aldentzen badira [puntu hori funtsezkoa ez bada], ez dute parte har- tuko, eta bestela, adierazi behar dute iritzi horiek pertsonalak direla, eta ho- rrenbestez, Gobernuaren politikarekin zerikusirik ez dutela». Ikusten da, beraz, argi eta garbi apartekoa eta salbuespenezkoa den kasu bati buruz ari gara. Ondorioztatu daitekeenez, EJK bete nahi bada, transkribatutako agin- duan aipatzen den «aldentze» horrek hiru baldintza bete beharko ditu: a) «Noizean behin» egin behar da, hau da, ez egunero, ez erregular- tasunez, ez behin baino gehiagotan. b) «Puntu zehatzen bat» izan behar du mintzagai, eta ez eztabaida- tutako gaiaren funtsa, ez eta puntu bat baino gehiago ere. c) Gai horrek «ezin du funtsezkoa izan». Hiru baldintza horiek betetzen ez badira, kargu publikodunak ezin du Go- bernuaren berezko jarreretatik «aldendu». Eta, baldintzak betetzen badira (noizbehinka baino ezin da gertatu, esan bezala), kargu publikodunek «ez dute parte hartuko», eta, bestela, «adierazi behar dute iritzi horiek per- tsonalak direla, eta horrenbestez, Gobernuaren politikarekin zerikusirik ez dutela». Leialtasun-printzipioarekin hertsiki lotuta, EJK-k koherentzia pertsonala- ren printzipioa ere jasotzen du. ISBN:  978-84-7777-550-8
  • 26. 26 Etika Publikorako Batzordea Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria. 2017 Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordea Aurreko puntuetan ere ikusi dugu EJK-k zehatz-mehatz debekatzen duela Gobernuaren berezko jarrerak publikoki kritikatzea edo horiekiko desa- dostasunak adieraztea, eta Kodean zorroztasun handiz dago jasota kargu publikodunak horietatik «aldentzeko» aukera duela. Ikuspegi zorrotz ho- rrekin bereziki lotuta, EJK-ren 15 i) apartatuak honako hau ezartzen du, koherentzia-printzipioaren arabera: «Kargu publikoaren titularrak» Gober- nuaren berezko posizioekiko desadostasun horri eusten badio, «askata- sun ideologikorako eta adierazpen-askatasunerako oinarrizko eskubidean babestuta, dimisioa aurkeztu beharko du, koherentzia instituzionalari euste aldera, eta kargutik kentzea onesteko eskumena duen organoak erabakiko du dimisio hori onartu behar den edo ez». Azken finean, inor ez dago behartuta erakunde baten baitan geratzera, baldin eta erakunde horren planteamenduak baztertzen baditu, eta, be- raz, ezin badu saihestu ideia horiekiko desadostasuna publikoki adieraz- tea eta komunikabideetan era irekian kritikatzea. ISBN:  978-84-7777-550-8
  • 27. 27Etika Publikorako Batzordea Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria. 2017 Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordea ETIKA PUBLIKORAKO BATZORDEA (EPB) ESTATISTIKA 2017: 11 GAI 6 KASU NON EZ DEN EJK URRATZEN GAIA: 4/2017 GAIA: 5/2017 GAIA: 6/2017 GAIA: 7/2017 GAIA: 8/2017 GAIA: 9/2017 6 KASU 1 EJK-ri EPE BARRUAN ATXIKITZEKO EBPk EZARRITAKO BETEBEHARRARI BURUZ GAIA: 10/2017 1 3 KASU SALAKETAKOAK GAIA: 1/2017 GAIA: 2/2017 GAIA: 11/2017 3 KASU 1 jarduerako interes- gatazkari buruzkoa; gatazka badago eta, hortaz abstentziorako betebeharra GAIA: 3/2017 1 ISBN:  978-84-7777-550-8
  • 28. 28 Etika Publikorako Batzordea Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria. 2017 Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordea A)  GAI-MOTAK I.  KARGU PUBLIKODUNEK BEREN ZEREGINAK BETETZEN EGINDAKO JARDUKETEI BURUZKO GAIAK (3) GAIA: 1/2017 SALAKETA  SALAKETA ARTXIBATU DA. EZ DA URRATU EJK. GAIA: 2/2017 SALAKETA  SALAKETA EZ DA TRAMITERA ONARTU. EZ DA URRATU EJK. GAIA: 11/2017 SALAKETA  EBPk EZ DU ERABAKIRIK HARTU, ESLEITUTA DITUEN AHALMENAK GAINDITZEN DITUELAKO KASU HORREK. II.  INTERES-GATAZKARI BURUZKO GAIA (1) GAIA: 3/2017 ENPRESA BATEKIKO KONTRATAZIOAN INTERES-GATAZKA BAT GERTATZEKO AUKERA  GATAZKA DAGO. ABSTENTZIORA JO BEHAR DA EDO ARDURAK UTZI NAGUSI HIERARKIKOAREN EDO UKITUTA EZ DAGOEN SAILEKO BESTE KARGU PUBLIKODUN BATEN ESKU. EZ DA URRATU EJK. III.  KARGU PUBLIKODUN BATEN INPUTAZIOARI BURUZKO GAIAK (5) GAIA: 4/2017 GOI-KARGUDUN BATEN INPUTAZIOA  EZ DA URRATU EJK. AHOZKO JUDIZIOA ABIARAZIZ GERO, ERASANDAKO KARGU PUBLIKODUNA KARGUTIK KENTZEA GOMENDATU DA, KAUTELAZKO NEURRI GISA GAIA: 5/2017 GOI-KARGUDUN BATEN INPUTAZIOA  EZ DA URRATU EJK. AHOZKO JUDIZIOA ABIARAZIZ GERO, ERASANDAKO KARGU PUBLIKODUNA KARGUTIK KENTZEA GOMENDATU DA, KAUTELAZKO NEURRI GISA GAIA: 7/2017 GOI-KARGUDUN BATEN INPUTAZIOA  EZ DA URRATU EJK. AHOZKO JUDIZIOA ABIARAZIZ GERO, ERASANDAKO KARGU PUBLIKODUNA KARGUTIK KENTZEA GOMENDATU DA, KAUTELAZKO NEURRI GISA GAIA: 8/2017 SEKTORE PUBLIKOKO KARGUDUN PUBLIKO BATEK DEKLARATZEKO ZITAZIOARI BURUZ  EZ DA URRATU EJK. AHOZKO JUDIZIOA ABIARAZIZ GERO, ERASANDAKO KARGU PUBLIKODUNA KARGUTIK KENTZEA GOMENDATU DA, KAUTELAZKO NEURRI GISA GAIA: 9/2017 GOI-ZUZENDARITZAKO LANGILEEN INPUTAZIOA  EZ DA URRATU EJK. AHOZKO JUDIZIOA ABIARAZIZ GERO, ERASANDAKO KARGU PUBLIKODUNA KARGUTIK KENTZEA GOMENDATU DA, KAUTELAZKO NEURRI GISA IV.  JARDUERAK GARATZEKO BATERAGARRITASUNARI/BATERAEZINTASUNARI BURUZKO GAIAK (2) GAIA: 6/2017 JARDUNALDI, MINTEGI, IKASTARO, PRENTSA-ARTIKULU, SOLASALDI ETA HEDABIDEETAKO PROGRAMETAN PARTE HARTZEA  BATERAGARRIA DA, DENBORAN ARRAZOIZKOA DENAREN BARRUAN EGITEN DENEAN EZ DA URRATU EJK. GAIA: 10/2017 EZTABAIDA ETA HIZKETALDI POLITIKOKO IRRATSAIO BATEAN PARTE HARTZEARI BURUZ  KONTSULTAREN UNEAN, GOI-KARGUDUNAK EZ DAUKA FORMALIZATUTA EJK-REKIKO ATXIKIMENDUA EBPk GOGORARAZTEN DU EJKri EZARRITAKO EPEAN ATXIKI BEHAR ZAIOLA ISBN:  978-84-7777-550-8
  • 29. 29Etika Publikorako Batzordea Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria. 2017 Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordea B) PLANTEATUTAKO GAIAK ETA HARTUTAKO ERABAKIEN ILDO OROKORRAK I Kargu publikodunek beren zereginak betetzen egindako jarduketak (3) GAIA: 1/2017 2016ko azaroaren 22an, interesdunak, zeina karrerako funtzionarioa baita, idazki bat erregistratu zuen, Etika Publikorako Batzorde (EPB) honi zuzen- dua; hartan jakitera ematen zuen irailaren 20an idazki bat «aurkeztua» zuela, «(...) lanpostua betetzeko Hezkuntzako deialdian gertatutako egi- tate batzuk» salatzeko; izan ere, hartan «izangai gisa parte hartu zuen». Salaketa-idazkiari erantsi zaion gertaeren zerrendan adierazten da (...) Sai- leko zenbait pertsonek eta prozedura kudeatzeko ardura duen Balorazio Batzorde Orokorreko zenbait kidek azpibatzordeko kide bat [egia esan, Batzorde Teknikoa du izena organo horrek, deialdi hori aurrera eramateko (...) zuzendariak emandako Ebazpenaren bosgarren eta seigarren oinarrie- tan xedatutakoaren arabera] (...) izangaiaren alde egitera «behartu» zu- tela, gainerako izangaiak kaltetuz, eta, bereziki, salaketa egin duena. Izan ere, azpibatzordeko kide hark prozedura horretan parte hartu zutenek egindako txostenak ebaluatu behar zituen. Kontaketa horretan zehazten da, halaber, aipatutako pertsona horiek «mehatxatu» egin zituztela haien nahietara «behartu» nahi zituztenak, esanez kendu egingo zituztela azpi- batzordetik eta haiek egindako eskaerak onartuko zituzten beste batzuk izendatuko zituztela. ERABAKIA Ez onartzea (...) jaunak/andreak izandako jarduerari buruz (...) jaunak/an- dreak aurkeztutako salaketa, langile publiko bat delako eta, horrenbestez, EJKren mende ez dagoelako, eta, ondorioz, EPB honen jarduera-eremu subjektiboaren barruan sartzen ez delako. Artxibatzea (...) jaunak/andreak (...)ko zuzendari izandako (...)jaunaren/ andrearen jarduerari buruz aurkeztutako salaketa, dagoeneko ez delako EJKren aginduei atxikitako kargu publiko baten titular, baina, betiere, argi adierazita, salaketa-egileak (...) jaunaren/andrearen kontra egindako aku- ISBN:  978-84-7777-550-8
  • 30. 30 Etika Publikorako Batzordea Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria. 2017 Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordea sazioak eta (...) jaunak/andreak salaketa horien aurka aurkeztutako alega- zioak xeheki aztertu eta egiaztatu ondoren, EPB honek ez duela ikusten haren jokaeran EJKn jasotako balio, printzipio eta arauak urratu dituela esateko inolako zantzurik. Aitzitik, egiaztatzen du jokamolde arduratsu eta deialdiaren aurreikuspenekin bat datorrena izan duela, eta administra- zioko jardunbide onak betetzen dituena. (...)ko zuzendari (...) jaunaren/andrearen jarduketa dela-eta (...) andreak aurkeztutako salaketa izapide gehiagorik gabe artxibatzea, interesdunak goitik behera ukatu duelako egin zaion akusazio ahul eta egiaztatu gabea. •  SALAKETA ARTXIBATU DA. EZ DA URRATU EJK GAIA: 2/2017 Mezuan esaten duenez, «2013. urtetik», salatzaileak behin baino gehia- gotan jakinarazi die sailburuorde biei «(...) buruak (...) oparitzen dizkiela funtzionario batzuei, nahieran erabil ditzaten, erabilera kontrolatu gabe eta zerbitzu-beharrik izan gabe». Horren aurrean, salaketa-egileak Etika Publikorako Batzorde (EPB) honi jakinarazi dio goian aipatutako sailburuordeek «ezer ere ez dutela egin» kexak egiaztatzeko edo gezurtatzeko. ERABAKIA Tramitera ez onartzea (...) jaunaren kontra egindako salaketa, salaketa erregistratu zenean zenbait hilabete igaroak baitziren (...) jaunak sailbu- ruorde kargua utzi zuenetik. Hori guztia ezertan eragotzi gabe erabaki ho- nen ebazpen-zatiaren 7. puntuan sartutako kontsiderazioak. Etika Publikorako Batzordeak ez du ikusten arrazoirik (...) jaunaren/ andrearen jokabidearekin Etika eta Jokabide Kodearen 6. atala urratu dela esateko. Izan ere, egokiro bideratu zituen jasotako kexak (...) ad- ministrazio-unitatean (...) ustez irregularki erabili izanari buruzkoak: txostenak lortu zituen, datuak jaso, azalpenak eskatu eta ikerketak egin, eta mendean zituenei adierazi zien kontrastatu egin behar dituz- tela (eta behar izanez gero, berrikusi) zerbitzu publikoaren eskakizu- ISBN:  978-84-7777-550-8
  • 31. 31Etika Publikorako Batzordea Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria. 2017 Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordea nekin bat ez zetozen jarduera-irizpideak, eta interes orokorrari lehen- tasuna eman behar diotela. Haren jardueran ez da ondorioztatzen inolako ulermen edo tolerantziarik egon denik haren mendekoei kexe- tan egozten zaizkien jokabideekiko, eta ezin da ikusi integritate, inpar- tzialtasun eta objektibotasun printzipioen kontrako jokabideak babestu nahi direnik. •  SALAKETA EZ DA TRAMITERA ONARTU. EZ DA URRATU EJK GAIA: 11/2017 2017ko azaroaren 8an interesdunak mezu elektroniko bat bidali zuen Etika Publikorako Batzorde honen Idazkaritzara. Horren bidez «kontsulta» bat egin zuen honi buruz: «Eusko Jaurlaritzako (...) zuzendariaren jokabi- deaz, Gobernu Kontseiluak 2013ko maiatzaren 28an onartu zuen Etika eta Jokabide Kodea urratu duelakoan». «Kontsulta»ren idazkia, 2017ko urriaren 8ko hori, azaroaren 9ko mezu elektroniko batekin ordezkatu zen. Eduki bera zuen, baina hasieran jaso zen data zuzendu zen bertan, eta azaroaren 8a jarri zen jatorrizkoaren or- dez. «Kontsulta»ren egileak bere idazkian baieztatzen du ezen, Eusko Jaurla- ritzaren menpeko egitura administratiboan betetzen den karguaren inda- rrez —(...) zuzendaria— (...) jaunak «Kodean ezarritakoa betetzeko bete- beharra duela». Eta xede horretarako gogorarazi du, Kodearen 15 h) eta i) letretan ezarritakoaren arabera, Kodean jasotzen diren manuen mende dauden kargu publikoek hedabideetako eztabaidetan parte hartu ahal izango dutela, baina «Gobernuaren jarrerak defendatuz» eta «Gobernua- ren jarrera politikoekiko desadostasunik» adierazi gabe eta «jarrera horiek [...] argi eta garbi kritikatu» gabe. ERABAKIA Salaketak aipatzen dituen adierazpenak egin zirenean (2017ko urriaren 10ean), (...) jaunak oraindik ez zuen formalizatu, xede horretarako eza- rrita dagoen epearen barruan egonik, EJKren manuetara pertsonalki eta banaka atxikitzeko izapidea, eta, beraz, ez da berariazko adierazpenik ISBN:  978-84-7777-550-8
  • 32. 32 Etika Publikorako Batzordea Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria. 2017 Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordea egingo bere jarreraren zilegitasun etikoaren gainean, EPB honek esleituta dituen ahalak gainditzen baititu horrek. Etorkizunean, salaketa honen xede den kargu publikoak —edo EJKren manuetara benetan atxikitzeko betekizunak betetzen dituen beste edo- zeinek— komunikabideetan parte hartzen badu eta parte hartzeko mo- duak 10/2017 Erabakian finkatu genuen doktrinarekin bat egiten ez badu, interesdunak —edo beste edozeinek— salaketa jarri ahal izango du, eta, jakina, EPB honek behar bezala izapidetuko du salaketa hori. •  EBPk EZ DU ERABAKIRIK HARTU, ESLEITUTA DITUEN AHALMENAK GAINDITZEN DITUELAKO KASU HORREK II Interes-gatazkari buruzko gaia (1) GAIA: 3/2017 2017ko urtarrilaren 13an, (...) zuzendaria den interesdunak kontsulta egin zion EBP honi (...) SL enpresarekiko kontratazioan balizko interes-gatazka bat egoteari buruz. (...) zuzendaritzak, zeina aurreko legegintzaldian (...) Sailari atxikita egon baitzen —gehitzen du kontsultaren egileak— «azken aurrekontu-ekital- dietan (...) SL enpresarekin zenbait laguntza teknikotarako kontratuak egin ditu». Interesdunaren ustez, interes-gatazka egon liteke, zeren eta «gaur egun, (...) Zuzendaritzaren asmoa baita enpresa horrek ematen dituen zerbi- tzuekin jarraitzea, Zuzendaritzak dituen helburuak betetze aldera»; aipatu- tako sozietatea –gehitzen du– «hiru bazkidek osatzen dute, eta horietako birekin bigarren mailako ahaidetasuna dut». ERABAKIA Interesduna (...) SL zuzenean edo zeharka ukitzen duen edo hartan era- gina duen prozedura orotan parte hartzetik abstenitu beharko da; izan ere, hartako bi bazkiderekin bigarren mailako ahaidetasuna dauka. Inte- res-gatazkak saihesteko beharrari erantzuten dion kautelazko neurri bat ISBN:  978-84-7777-550-8
  • 33. 33Etika Publikorako Batzordea Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria. 2017 Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordea da hori, zeina, bidenabar, komenigarria baita partzialtasuneko edo aldeko- tasuneko susmo edo zalantza oro uxatzeko. EJKren 11.3 apartatuko seigarren puntuan ezarritakoaren arabera, «na- gusi hierarkikoaren esku utzi beharko dituzte beren ardurak, edo, bes- tela, egoera horietakoren batean ez dagoen saileko edo erakundeko beste kargu publikodun baten esku». •  GATAZKA DAGO. ABSTENTZIORA JO BEHAR DA EDO ARDURAK UTZI NAGUSI HIERARKIKOAREN EDO UKITUTA EZ DAGOEN SAILEKO BESTE KARGU PUBLIKODUN BATEN ESKU. EZ DA URRATU EJK. III Kargu publikodun baten inputazioari buruzko gaiak (5) GAIA: 4/2017 2017ko martxoaren 14an, Etika Publikorako Batzordearen (EPB) Idazka- ritzara posta elektronikoz igorritako mezu batean, interesdunak, Eusko Jaurlaritzako zuzendaria bera, irizpena eskatu zion organo honi Instrukzio Epaitegian tramitatzen ari diren aurretiazko eginbideetan ikertu gisa en- tzuna izateko jaso duen zitazioaren gainean. Mezu elektroniko labur baten bidez, Etika Publikorako Batzordeari jaki- narazi zion epaitegi horren idazki bat jaso zuela martxoaren 10ean, (...) prozeduran, (...) sindikatuak jarritako salaketa bat dela-eta. «Salatu diren gertakariak prebarikaziotzat jo dira, eta zerbitzu-eginkizunak (...)ko kideen funtzioei izendatzerakoan gertatu dira [(...) Erregelamenduan jasotzen den moduan egin behar da izendapena].» Epaitegian (...) egunean ager- tzeko deia egin zitzaion. ERABAKIA Interesdunak Justizia Administrazioari laguntzen jarraitu behar du, eta unean-unean bete behar ditu Instrukzio Epaitegiak igortzen dizkion zita- zioak ikertu gisa ageri den aurretiazko eginbideen eremuan. Ikusita ikerketa zein inguruabarretan egin den eta aintzat hartuta erabaki honetan jaso diren kontsiderazioak, kontsultaren egileak euts diezaioke ISBN:  978-84-7777-550-8
  • 34. 34 Etika Publikorako Batzordea Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria. 2017 Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordea betetzen ari den karguari, harik eta auzitegi edo epaile eskudunak, hala badagokio, ahozko judizioa irekitzea erabakitzeko autoa ematen duen arte. Baldin eta prozedura horren barruan egiten ari diren jarduera judiziale- tan ahozko judizioa abiaraztea erabakitzen bada, Etika Publikorako Ba- tzordeak kautelazko neurri hau gomendatzen du: kargu publikoa kargutik kentzea, Etika eta Jokabide Kodearen 15d) atalean eta erabaki honen 5. puntuan adierazten den bezala. •  EZ DA URRATU EJK. AHOZKO JUDIZIOA ABIARAZIZ GERO, ERASANDAKO KARGU PUBLIKODUNA KARGUTIK KENTZEA GOMENDATU DA, KAUTELAZKO NEURRI GISA GAIA: 5/2017 2017ko martxoaren 15ean, Etika Publikorako Batzordearen (EPB) Idazka- ritzara igorritako idazki batean, (...) interesdunak, Eusko Jaurlaritzako zu- zendaria bera, irizpena eskatu zion organo honi Instrukzio Epaitegian tra- mitatzen ari diren aurretiazko eginbideetan ikertu gisa entzuna izateko jaso duen zitazioaren gainean. Idazkian, Etika Publikorako Batzordeari jakinarazi zion Instrukzio Epaite- giaren idazki bat jaso zuela fax bidez, 2017ko martxoaren 14an, epaitegi horretan irekitako atestatu bati buruz —zeina zegokion eginbidean ireki baitzen—, eta zitazioa egin zaiola «ikertu gisa, egitate batzuen erantzule den aldetik ondasun publikoak —itxuraz— bidegabe erabiltzeagatik.» ERABAKIA Interesdunak Justizia Administrazioari laguntzen jarraitu behar du, eta unean-unean bete behar ditu Instrukzio Epaitegiak igortzen dizkion zita- zioak ikertu gisa ageri den aurretiazko eginbideen eremuan. Ikusita ikerketa zein inguruabarretan egin den eta aintzat hartuta erabaki honetan jaso diren kontsiderazioak, kontsultaren egileak euts diezaioke betetzen ari den karguari, harik eta auzitegi edo epaile eskudunak, hala badagokio, ahozko judizioa abiaraztea erabakitzeko autoa ematen duen arte. ISBN:  978-84-7777-550-8
  • 35. 35Etika Publikorako Batzordea Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria. 2017 Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordea Baldin eta prozedura horren barruan egiten ari diren jarduera judiziale- tan ahozko judizioa abiaraztea erabakitzen bada, Etika Publikorako Ba- tzordeak kautelazko neurri hau gomendatzen du: kargu publikoa kargutik kentzea, Etika eta Jokabide Kodearen 15d) atalean eta erabaki honen 5. puntuan adierazten den bezala. •  EZ DA URRATU EJK. AHOZKO JUDIZIOA ABIARAZIZ GERO, ERASANDAKO KARGU PUBLIKODUNA KARGUTIK KENTZEA GOMENDATU DA, KAUTELAZKO NEURRI GISA GAIA: 7/2017 2017ko maiatzaren 29an Etika Publikorako Batzordearen (EPB) Idazkari- tzara igorritako idazki batean, interesdunak, Eusko Jaurlaritzako zuzen- daria bera, irizpena eskatu zion organo honi (...)eko Lehen Auzialdiko ZULUPean tramitatzen ari diren aurretiazko eginbideetan ikertu gisa entzuna izateko jaso duen zitazioaren gainean. Idazkiari dagokion zitazio-zedula erantsi zaio, eta bertan eskatzen zaio interesdunari Epaitegiaren egoitzan agertzeko «ikertu gisa entzuna iza- teko, Prozedura Kriminalaren Legearen 486. artikuluan ezarritakoarekin bat, itxuraz delitu izan daitezkeen bidegabeko jabetze, agiri publikoak fal- tsutze eta bidegabeko eralgitze egitateengatik». ERABAKIA Interesdunak Justizia Administrazioari laguntzen jarraitu behar du, eta unean-unean bete behar ditu 1. auzialdiko eta instrukzioko ZULUPek egi- ten dizkion errekerimenduak, ikertu gisa deklaratzeko zitazioetako aurre- tiazko eginbideen eremuan. Ikusita ikerketa zein inguruabarretan egin den eta aintzat hartuta erabaki honetan jaso diren kontsiderazioak, kontsultaren egileak euts diezaioke betetzen ari den karguari, harik eta auzitegi edo epaile eskudunak, hala badagokio, ahozko judizioa abiaraztea erabakitzeko autoa ematen duen arte. Baldin eta prozedura horren barruan egiten ari diren jarduera judiziale- tan ahozko judizioa abiaraztea erabakitzen bada, Etika Publikorako Ba- ISBN:  978-84-7777-550-8
  • 36. 36 Etika Publikorako Batzordea Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria. 2017 Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordea tzordeak kautelazko neurri hau gomendatzen du: kargu publikoa kargutik kentzea, Etika eta Jokabide Kodearen 15d) atalean eta erabaki honen 5. puntuan adierazten den bezala. • eZ DA URRATU EJK. AHOZKO JUDIZIOA ABIARAZIZ GERO, ERASANDAKO KARGU PUBLIKODUNA KARGUTIK KENTZEA GOMENDATU DA, KAUTELAZKO NEURRI GISA GAIA: 8/2017 2017ko uztailaren 13an Etika Publikorako Batzordearen Idazkaritzara igo- rritako mezu elektroniko batean, interesdunak, (...)ko zuzendari nagusiak, irizpena eskatu zion organo honi, zitazioa bidali ziotelako probintziako po- lizia-etxean deklaratzeko eta dokumentazioa eskatu ziolako (...) kontrako (...) polizia taldeak, Instrukzioko Epaitegi Zentralak erakunde kriminaleko kidea izatearen delitu bategatik, jabetza intelektualaren kontrako delitu bategatik eta faltsutasun delitu bategatik irekitako prozeduraren (...) pieza bananduarekin lotuta. ERABAKIA Interesdunak jarraitu behar du Justizia Administrazioarekin kolaboratzen eta Instrukzioko Epaitegi Zentralak (...) pieza bananduarekin loturik egi- niko errekerimendu guztiak betetzen. Ikusita zitazioa zein inguruabarretan egin den eta aintzat hartuta erabaki honetan jaso diren kontsiderazioak, kontsultaren egileak euts diezaioke betetzen ari den karguari, harik eta auzitegi edo epaile eskudunak, hala badagokio, ahozko judizioa irekitzea erabakitzeko autoa ematen duen arte. Baldin eta prozedura horren barruan egiten ari diren jarduketa judizialetan ahozko judizioa abiaraztea erabakitzen bada, EPBk kautelazko neurri hau gomendatzen du: kargu publikoa kargutik kentzea, EJKren 15 d) atalean eta erabaki honen 5. puntuan adierazten den bezala. •  EZ DA URRATU EJK. AHOZKO JUDIZIOA ABIARAZIZ GERO, ERASANDAKO KARGU PUBLIKODUNA KARGUTIK KENTZEA GOMENDATU DA, KAUTELAZKO NEURRI GISA ISBN:  978-84-7777-550-8
  • 37. 37Etika Publikorako Batzordea Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria. 2017 Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordea GAIA: 9/2017 Etika Publikorako Batzordearen (EPB) Idazkaritzara posta elektronikoz 2017ko irailaren 11n igorritako mezu batean, (...)ko zuzendari den interes- dunak kontsulta egin zion Etika Publikorako Batzordeari (...)(e)ko (...)n tra- mitatzen ari diren aurretiazko eginbideetan ikertu gisa entzuna izateko jaso duen zitazioaren gainean. Mezu elektroniko horri dagokion zitazio-zedularen kopia erantsi dio kontsul- taren egileak; zitazio-zedula horretan, interesdunari eskatzen zaio epaitegia- ren egoitzan agertu behar duela, «ikertu gisa entzunda izateko, Prozedura Kriminalaren Legearen 486. artikuluan xedatutakoaren arabera, antza diru- laguntzen iruzurreko delitua diren egitateen erantzule gisa», (...)k aurkeztu- tako salaketa bat dela eta. Aurrekoari zera gaineratzen dio: «Jarraian aipatuko ditudan egitateek ez daukate inolako zerikusirik (...)ko zuzendari gisa egun daukadan erantzukizu- narekin». 2011. urtekoak dira, «(...) SLko kudeatzaile nintzen garaikoak». ERABAKIA Interesdunak Justizia Administrazioari laguntzen jarraitu behar du, eta unean-unean bete behar ditu (...)(e)ko (...)k igortzen dizkion zitazioak ikertu gisa ageri den aurretiazko eginbideen eremuan. Ikusita zitazioa zein inguruabarretan egin den eta aintzat hartuta erabaki honetan jaso diren gogoetak, kontsultaren egileak euts diezaioke bete- tzen ari den karguari, harik eta auzitegi edo epaile eskudunak, hala ba- dagokio, ahozko judizioa abiaraztea erabakitzeko autoa ematen duenera arte. Baldin eta prozedura horren barruan egiten ari diren jarduketa judizialetan ahozko judizioa abiaraztea erabakitzen bada, EPBk kautelazko neurri hau gomendatzen du: kargu publikoa kargutik kentzea, EJKren 15 d) atalean eta erabaki honen 5. puntuan adierazten den bezala. •  EZ DA URRATU EJK. AHOZKO JUDIZIOA ABIARAZIZ GERO, ERASANDAKO KARGU PUBLIKODUNA KARGUTIK KENTZEA GOMENDATU DA, KAUTELAZKO NEURRI GISA ISBN:  978-84-7777-550-8
  • 38. 38 Etika Publikorako Batzordea Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria. 2017 Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordea IV Jarduerak garatzeko bateragarritasunari/ bateraezintasunari buruzko gaiak (2) GAIA: 6/2017 2017ko apirilaren 21ean, Langileen Erregistroko arduradunaren idazki bat sartu zen Etika Publikorako Batzordearen (EPB) erregistroan; idazki haren bidez, interesdunak kontsulta bat egin zuen: ea tarteka parte har deza- keen (...)ri lotutako prestakuntza- eta komunikazio-ekintzetan, orain bete- tzen ari den kargu publikoan egon aurretik (...) gisa aritzen baitzen eta es- perientzia handia baitauka arlo horretan. ERABAKIA: Interesdunak berehala abiarazi behar ditu, dagoeneko abiarazi ez baditu, «aplikatu beharreko legediak» bateraezintasunen arloan aurreikusten di- tuen administrazio-prozeduren izapideak, nahitaezkoa den bateragarrita- sun-deklarazioa eskatu eta eskuratzeko. Puntu horretan, modu bakarra dago jarraibide etikoa betetzen dela egiaztatzeko: arau juridikoak zorrotz betetzea. Kontsultaren egileak, printzipioz, kasu honetan aztergai ditugun jarduera zehatzei dagokienez, betetzen ditu EJKren 11 c) puntuak eskatzen dituen baldintza subjektibo, kronologiko eta materialak, kargu publikodunek «hi- tzaldiak emateagatik edo eztabaidetan parte hartzeagatik» diruzko edo gauzazko sariak jaso ahal izateko. Kontsultaren egileak egin nahi dituen prestakuntza-jarduerak arrazoizko denboran egiten ahalegindu beharko du, jarduera akademikoko dedika- zioak ez ditzan ordezkatu edo alde batera utzi karguari berez lotutako eginkizunak, eta ez diezaion eragin, etengabe edo noizean behin, ardura- dun publiko batek bere lanaldian bermatu behar duen dedikazio esklusi- boari. •  BATERAGARRIA DA, DENBORAN ARRAZOIZKOA DENAREN BARRUAN EGITEN DENEAN. EZ DA URRATU EJK ISBN:  978-84-7777-550-8
  • 39. 39Etika Publikorako Batzordea Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria. 2017 Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordea GAIA: 10/2017 2017ko (...) 11ko mezu elektronikoaren bitartez, Eusko Jaurlaritzako (...) zuzendaria den interesdunak kontsulta egin zion Etika Publikorako Ba- tzorde honi (EBP) (...) eztabaida eta solasaldi politikoko saioan parte har- tzeari buruz. Honakoa gehitzen du: «nire izendapenaren berri izandakoan, jakinarazi nuen aurrerantzean ez nintzela saio horietara joango (...)». Era berean, baieztatu duenez, (...) saioko ekoizleei jakinarazi zien Eusko Jaurlaritzan kargu publiko bat betetzeko izendapena jaso zuela, «horren zioz ordain- saririk ordaindu ezin izango zidatela adierazita». ERABAKIA Erabaki honetan erantzuten ari garen kontsulta egin den unean —(...) 11n—, interesdunak oraindik ez zuen formalizatu EJK-ren betekizune- tara pertsonalki eta banaka atxikitzeko izapidea, eta, beraz, ez da be- rariazko adierazpenik egingo bere jarreraren zilegitasun etikoaren gai- nean. Interesdunari gogorarazten diogu ezen EJKren 18. apartatuko 1. eta 5. puntuetan ezarritakoaren arabera,«kargu publikodunen izendapen be- rriak egiten badira, ezinbestekoa izango dela kargu berri horiek, banan-ba- nan, Kodearen edukiari atxikitzea». Horrenbestez, aipatu atxikipena epe barruan egiten ez bada, «ulertuko da interesdunak ez duela Etika eta Jo- kabide Kodea betetzen, eta, jarraian, luzamendutan ibili gabe, ofizioz edo alderdiren batek eskatuta, jarduketak instruitzeari ekingo zaio Etika Publi- korako Batzordean. Batzorde horrek, entzunaldiaren izapidea egin ondo- ren, eta, beharrezkoa bada, arduradunari proposatuko dio kontratua de- segin dadila edo interesdunak kargua utz dezala». Kontsultaren egileak batez ere gaurkotasun politikoarekin lotutako gaiak jorratzea xede duen eztabaida eta hizketaldirako programa batean parte hartzen jarraitu nahi badu, EJK-ren 15. apartatuak horretarako ezartzen dituen lau jarraibideak bete beharko ditu: baimena, doakotasuna, erakun- dearekiko leialtasuna eta koherentzia. ISBN:  978-84-7777-550-8
  • 40. 40 Etika Publikorako Batzordea Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria. 2017 Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordea Baimena dela-eta, kontsultaren egileak dagokion bateragarritasuna es- katu —eta eskuratu— beharko du, eta, horretarako, ekainaren 26ko 1/2014 Legean aurreikusitako prozedura beteko du. EJK-k doakotasunari buruz dioena betetzat jotzen da, interesdunak, bere idazkiaren arabera, saioko ekoizleei izendapena jakinarazi zienean, «ho- rren zioz ordainsaririk ordaindu ezin izango zidatela adierazita». Erakundearekiko leialtasuna eta koherentzia direla kausa, bere esku-har- tze guztietan hertsiki bete behar du erabaki honen 14. eta 15. puntuetan adierazitakoa. Kontsultaren egileak ezingo du parte hartu programan bere iritzi pertsonalak adierazteko, baizik eta une oro «Gobernuaren berezko jarrerak» defendatzeko; ondorioz, ezin izango du inoiz adierazi «jarrera politikoekiko desadostasunik, eta jarrera horiek ez ditu argi eta garbi kri- tikatuko», eta salbuespen-kasuetan eta puntualki soilik «aldendu» ahalko da horietatik. Halakorik egiten badu, «ez du parte hartuko, eta bestela, adierazi behar du iritzi horiek pertsonalak direla, eta horrenbestez, Gober- nuaren politikarekin zerikusirik ez dutela». •  KONTSULTAREN UNEAN, GOI-KARGUDUNAK EZ DAUKA FORMALIZATUTA EJK-REKIKO ATXIKIMENDUA. EBPk GOGORARAZTEN DU EJKri EZARRITAKO EPEAN ATXIKI BEHAR ZAIOLA ISBN:  978-84-7777-550-8
  • 41. 41Etika Publikorako Batzordea Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria. 2017 Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordea 3 Prestakuntza- eta zabalkunde-jarduerak 2016. urteari buruzko memoriako ondorioen eta gomendioen kapituluan, honako hau azpimarratu genuen: «komenigarria iruditzen zaigu Etika eta Jokabide Kodearen berri ematen eta haren gaineko prestakuntza eskain- tzen jarraitzea, bai administrazioan bai gizartean, hain zuzen ere pedago- gia egiteko eta eredu izateko duen asmoarekin bat». Kanpoko dimentsioan lan hori bereziki garrantzitsua da, kontuan hartzen bada 2016. urtearen amaieran egindako hauteskundeen ondoren, EAEk legegintzaldi berri bat hasi zuela, horrek Jaurlaritzaren osaeran eta Eus- kadiko Administrazio Orokorreko goi mailako zuzendaritza-eginkizunean diharduten pertsonengan ekarri zituen aldaketekin. Testuinguru horretan, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (HAEE) bi mintegi antolatu ditu, berariaz zuzenduak kargu publikodunen kolek- tiboari, integritate instituzionalaren ereduekin, gobernantza etikoarekin eta Eusko Jaurlaritzako EBPren berariazko edukiekin lotutako gaiak azter- tzeko. 2017ko ekainaren 14an, Vigoko Udaleko idazkari Concepción Campos Acuña andreak —kudeaketa publikoarekin, Zuzenbide Administratiboare- kin eta integritate instituzionalarekin lotutako gaietan erreferentziako egi- lea denak— honako izenburu hau zeraman mintegia eman zuen: «Etika publikoa Gobernu Irekiaren erronken aurrean». ISBN:  978-84-7777-550-8
  • 42. 42 Etika Publikorako Batzordea Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria. 2017 Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordea Halaber, 2017ko abenduaren 20an, aholkulari instituzionala eta UPF Uni- bertsitateko katedraduna (egiaztatua) den Rafael Jimenez Asensiok ho- nako gai hau jorratu zuen: «Integritate instituzionala: kargudun publikoak, zuzendaritzako langileak eta funtzionarioak». Bestalde Revista Vasca de Gestión de Personas y Organizaciones Públi- cas, aldizkariaren 13. aleak (2017ko ekaina-abendua) bi artikulu argitaratu zituen etika publikoarekin lotutako gaiei buruz: — Concepción Campos Acuña: «Supuestos de responsabildiad de los empleados públicos. De los aspectos éticos al ámbito penal» (or.: 30etik 39ra) — Rafael Jimenez Asensio: «Una mirada comparada sobre algunas experiencias de códigos éticos y de conducta en la función pú- blica» (or.: 58-79) Sektore publiko autonomikoko kargu publikodunen artean integritatearen eta gobernantza etikoaren errekerimenduak zabaltzeko xede berarekin, IVAPek, Catarata argitaletxearekin batera, Rafael Asensioren liburu bat argitaratu zuen 2017an: Cómo prevenir la corrupción. Integridad y transparencia. Bestela ere, Etika Publikorako Batzordea osatzen duten pertsonek 2017an jarraitu egin dute organo horrek integritate instituzionalaren eus- kal sistemaren esparruan metatu duen eskarmentua zabaltzen eta eza- gutzera ematen. Elisa Pérez Verak parte hartu zuen Oviedoko Unibertsitateak 2017ko irailaren 25etik 27ra antolatu zuen «Gobernanza, confianza y cultura de riesgo» izenburupeko nazioarteko biltzarrean, eta «Administración y re- presentación» panelean ponentzia bat aurkeztu zuen. Bestalde, 2017ko urtarrilaren 25ean, Txetxu Ausín Diezek «Ética Pública y códigos de buen gobierno» izenburupeko ikastaroa eman zuen Admi- nistrazio Publikoaren Institutu Nazionalak (INAP) antolatutako Estatuko Administrazio Orokorreko masterrean; «Ética Pública y valores munici- pales» izenburupeko ponentzia aurkeztu zuen Federació de Municipis de Catalunya erakundeak 2017ko otsailaren 3an antolatutako «Ética pú- blica y valores municipales para cargos electos y funcionarios de la admi- nistración local de Cataluña» prestakuntza-mintegian, eta «IV Congreso ISBN:  978-84-7777-550-8
  • 43. 43Etika Publikorako Batzordea Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria. 2017 Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordea Internacional del avance del Gobierno Abierto-II Congreso de Buen go- bierno y transparencia de la Comunitat Valenciana» izeneko biltzarrean parte hartu zuen 2017ko irailaren 6an eta 7an, honako izenburua zuen hitzaldiarekin: «La experiencia de una comisión de buen gobierno y pro- puestas de mejora». ISBN:  978-84-7777-550-8
  • 44.
  • 45. 45Etika Publikorako Batzordea Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria. 2017 Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordea 4 Ondorioak eta gomendioak EJKren 16.3 puntuak hau egiteko ahalmena ematen dio EPB honi: «Etika eta Jokabide Kodean egin beharreko aldaketak proposatzea Gobernu Kontseiluari». Ahalmen hori erabiliz, eta memoria honen 2. zenbakiko epigrafean egin ditugun gogoetak aintzat hartuta, gomendio hauek egiten dizkiogu Go- bernu Kontseiluari, errespetu guztiarekin, aztertu eta, egoki iritziz gero, praktikan jartzeko beharrezkotzat jotzen dituen neurriak har ditzan. LEHENA Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuan jasotako agindu etikoak euskal sektore publiko autonomikoari aplikagarriak zaizkiola zalantzan ja- rri gabe, zeren eta hain zuzen ere beren oinarrizko edukiarengatik balio orokor eta komunak baitituzte Estatuko erakunde publikoetan zerbitzuak ematen dituzte pertsona guztientzat, txalogarria litzateke ezen, EJKren 2.2 apartatuan xedatuarekin bat, Eusko Jaurlaritzak bultza dezala —sin- dikatuekin negoziatu ondoren, haiek Administrazioaren konpromiso eti- koetan integratzeko asmoz— «enplegu publikoari buruzko euskal lege- dian» aurreikuspen batzuk sartzea, zeinek aukera emango baitute langile guztiei zabaltzeko EJK-k kargudun publikoentzat ezartzen dituen balio eta printzipio etikoak, eta, kasua bada, susta dezala aipatutako apartatuak ai- patzen duen Jokabide Kodearen onespena, bete beharreko edo saihestu beharreko jokabideen taula bat zehaztuz, zeinak funtzio publikoaren es- ISBN:  978-84-7777-550-8
  • 46. 46 Etika Publikorako Batzordea Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria. 2017 Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordea parru berariazkora proiektatuko baititu 1/2014 Legeak erakunde osoaren- tzat ezartzen dituen balio eta printzipioak, hain zuzen ere EJK-k kargudun publikoentzat garatzen, finkatzen eta zehazten dituenak. Izan ere, balio eta printzipio horiek erakundearenak berarenak ere badirenez, haren zer- bitzuan diharduten gainerako langileek ere aintzat hartu beharrekoak dira. BIGARRENA Jaurlaritzari gomendatzen diogu azter dezan aukerarik ba ote dagoen EJKn aurreikuspenen bat jasotzeko, zeinak ez duen nahitaez ekarriko kargu publikodunek kodearekiko atxikipena formalizatzeko ezarritako epea laburtzea —badakigu, jakin, kargu publiko baten izendapena buru- tzeko legez ezarritako izapideak ezin direla beti bete denbora-tarte labur batean— baina eragotziko duena izapide hori bete gabe duten kargu pu- blikodunak materialki salbuetsita egotea kodearen postulatuak betetze- tik. Hori gauzatzeko balizko formula bat zera izan daiteke: atxikipena egi- tea interesdunak kargua hartzen duela iragartzen duen unean bertan. ISBN:  978-84-7777-550-8
  • 47. 47Etika Publikorako Batzordea Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria. 2017 Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordea Etika Publikorako Batzordeak 2017an aztertu dituen kasuen laburpena ISBN:  978-84-7777-550-8
  • 48. 48 Etika Publikorako Batzordea Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen Memoria. 2017 Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordea Etika publikorako batzordeak 2017anaztertu dituenkasuen laburpena SALAKETA INTERES-GATAZKADAGO. ABSTENTZIOARA JOBEHARDA EJK-RENURRAKETARIKEZ EJK-riEPEBARRUAN ATXIKITZEKOEBPk EZARRITAKOBETEBEHARRA GAI-MOTA IIIIIIIV Kargupublikodunek haienzereginak betetzenegindako jarduketak Interes-gatazka Kargupublikodun bateninputazioa Jarduerakgaratzeko bateragrritasuna/ bateraezintasuna OrriaGAIZK. 291/2017 302/2017 323/2017 334/2017 345/2017 386/2017 357/2017 368/2017 379/2017 3910/2017 3111/2017 ISBN:  978-84-7777-550-8