SlideShare una empresa de Scribd logo
1 de 3
Descargar para leer sin conexión
EUSKAL HERRIKO 17 KONPAINIA
EGONGO DIRA XVI. UMORE AZOKAN, 12
ESTREINALDIREKIN
· Kukai, Dantzaz, Hortzmuga, Gaitzerdi, eta Ertza dira, besteak
beste, euskal talde horietariko batzuk
· Maiatzaren 21etik 24ra egingo da Leioako kale arteen jaialdia, eta
guztira 50 konpainia izango dira; 22 estreinaldi orotara.
LEIOA. 2015ko maiatzaren 15an
“Umore Azoka ezinbesteko plaza bihurtu da euskal konpainientzat”. XVI. Leioako Umore Azokan parte hartuko
duten Euskal Herriko konpainien aurkezpena egin du Ana Lopez azokako zuzendariak Bilbon Euskadiko Artxibo
Historikoan, Joxean Muñoz Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburu ordearekin batera eskainitako
prentsaurrekoan. Jaialdiak euskal konpainiekin duen lotura nabarmendu du Lopezek bertan. Azaldu duenez, urteroko
hitzordua da Leioakoa Euskal Herriko kale arteetan dabiltzan sortzaileentzat, eta aurtengo edizioa ez da salbuespena
izango. Guztira, 17 euskal konpainiek hartuko dute parte XVI. Edizioan -iaz baino 4 gehiago-, eta horietako 12k
obra berria estreinatuko dute: Cielo Raso konpainiak, Colectivo Hiriko taldeak, Dantzaz Konpainiak, Dikothomia
konpainiak, Ékoma Teatrok, Ertza Dantzak, Gaitzerdi Teatrok, La Pez taldeak, Muyuyay taldeak, Pez Limbok, Rouge
Eléak, eta Zirkozaurrek, hain zuzen ere. Horiekin batera izango dira Kukai, Hortzmuga, Etorkizuna Kontzeptuak, eta
Markeliñe taldeak lanik berrienak aurkezteko. Leire Mesa dantzariak, bestalde, hurrengo urtean estreinatuko duen
Twisten the balance proiektua aurkeztuko du. “Horrek erakusten du Umore Azoka bertako profesionalen egutegiaren
parte bihurtu dela”, ziurtatu du Lopezek. Eusko Jaurlaritzak kale arteak eta arte eszenikoak bultzatzeko martxan dituen
programak aurkeztu ditu Muñozek kazetarien aurrean.
Euskal konpainiek aurkeztuko dituzten obren aniztasuna ere azpimarratzekoa da, Lopezen ustez. “Umore Azokak
ez duelako soilik umorea eskaintzen, eta era orotako kale arte eszenikoentzako erakusleiho bihurtu delako”. Hori
gertatzen da egitarau orokorrarekin, eta hori gertatzen da euskal taldeen kasuan ere. Zazpi ikuskizunek dantza izango
dute ardatz, seik antzerkia, hiruk zirkoa, eta instalazio multidiziplinar bat ere izango da. Gainera, Lopezek azaldu
duenez, “proposamen berritzaileak” ekarriko dituzte taldeek. “Dantzaz konpainiako kideek, esaterako, Christophe Pavía
ile-apaintzailearen orrazkerarekin dantzatuko dituzte Arriagaren doinu barrokoak nahiz Niña Coyote y Chico Tornado
taldearen rocka”. Prentsaurrekoan hainbat euskal taldetako ordezkariak ere izan dira, eta Cielo Raso konpainiak bere
hurrengo lanaren lagin bat aurkeztu du: “Bruto”.
100 PROFESIONAL BAINO GEHIAGO eta 35.000 BEGIRADA
Estatutik eta beste herrialdeetatik etorritako taldeekin batera arituko dira euskal konpainiak Umore Azokan.
Guztira, 50 konpainia egongo dira, iaz baino 5 gehiago, eta 22 pieza estreinatuko dituzte orotara. Baina, Leioa ez
da erakusleiho hutsa izango. Iaz Umore Azokara gerturatutako 35.000 ikusleez gain, 100 profesional baino gehiagok
ere eman dute izena, eta indartu egiten du horrek Umore Azokaren azoka izaera. Hori baita azokaren beste
helburuetako bat: “Kale arteen industri garapena sendotzea”. Eta herritarrentzat festa dena, programatzaile eta
banatzaileentzako salmentarako azoka ere bada. Zita garrantzitsua da horregatik ere Leioakoa euskal konpainientzat.
Bertan aukera baitute beren ikuskizunentzako kontratu berriak lortu eta beren lana ezagutarazteko.
Gero eta konpainia gehiagok aukeratzen dute horregatik Leioa beren estreinaldiak aurkezteko, eta aurten bertan
parte hartzeko izandako eskaera kopurua da horren froga, iaz baino 100 eskaera gehiago jaso baititu Umore Azokak,
400 inguru, guztira.
EUSKAL SOKUNTZA SUSTATZEN
Umore Azokak euskal konpainiekin duen konprimisoa ez da, ordea, jaialdi egunetara soilik mugatzen. Taldeei
entseguak egin ahal izateko espazioak eskaintzen dituen kolaborazio hitzarmenak ere egiten ditu. Aurten, esaterako,
babes berezia eskaini zaie Dikothomia konpainiari, Ékoma Teatroari, Hortzmuga Teatroari eta Laitrum Teatre/ Toti
Toronelli. Lopezek eman du azalpena: “Umore Azokak sorkuntzarekiko duen konpromisoaren isla dira kolaborazio
horiek, baina baita egitarau sendo bat osatu ahal izateko bide garrantzitsu bat ere”.
Sariak dira promozioa laguntzeko beste bideetariko bat, eta hiru dira aurten Umore Azokak banatuko dituen sariak.
Kale ikuskizunik onenaren saria (trofeoa eta diploma), Euskadiko kale ikuskizunik onenaren saria (trofeoa eta
diploma), eta Artista/Ikuskizun Berririk Onenaren Saria (hurrengo ikuskizuna sortzeko Hamekan erresidentzia).
Errekonozimendua eskaintzeaz gain, kontratazioak lortzeko giltza garrantzitsuak dira sari hauek, epaimahaian beste
jaialdietako zuzendariak daudelako, eta programatzaileentzako bermea direlako.
Egitaraua eta informazio osoa ikusteko webgunean jarri dute antolatzaileek informazio guztia:
www.umoreazoka.org.
Konpainen inguruko informazio osoagoa eta argazkiak lortzeko hemen: http://ttiki.com/338857
*** ESTRENO/ESTREINALDIA ■ AURKEZPENA/PRESENTACIÓN
CÍA/Taldea Espektakuloa/Espectáculo Diziplina/Disciplina
............................................................................................................................................................................................................
CÍA. Cielo raso-Igor Calonge “Bruto” *** Dantza
COLECTIVO HIRIKO “La Gloïre- les bouffeurs d'ombres” *** Dantza-performance
DANTZAZ KONPAINIA “Barrock” *** Dantza
DIKOTHOMIA CÍA. “Spazi…O” *** Zircoa
ÉKOMA TEATRO “Wifi free” *** Teatroa
ERTZA DANTZA “El show del espectador” *** Dantza-teatroa-musika
ETORKIZUNA KONTZEPTUAK “Leihotik” Dantza
GAITZERDI TEATROA “Out” *** Teatroa
HORTZMUGA TEATROA “Nola” Teatroa-instalazioa
KUKAI DANTZA-TANTTAKA TEATRO “Hazipenen pozak” Dantza
LA PEZ “Rotonda circus” *** Teatroa-performancea
MARKELIÑE “Andante” Teatroa-ibiltaria
MUYUYAY “Urbanitas” *** Dantza-interbentzio urbanoa
PEZ LIMBO “Almacenes La Parisienne” *** Teatroa
ROUGE ELÉA “Zuek” *** Instalazioa-zinea-musika-antzerkia
TWISTING THE BALANCE “Twisting the balance” ■ Zirkoa
ZIRKOZAURRE “mOrse” *** Zirkoa

Más contenido relacionado

Similar a Umore Azoka - Leioako kaleko artisten azoka

Similar a Umore Azoka - Leioako kaleko artisten azoka (12)

Nagore
NagoreNagore
Nagore
 
Xampo egunkaria (3
Xampo egunkaria (3Xampo egunkaria (3
Xampo egunkaria (3
 
Xampo egunkaria (2)
Xampo egunkaria (2)Xampo egunkaria (2)
Xampo egunkaria (2)
 
Xampo egunkaria
Xampo egunkariaXampo egunkaria
Xampo egunkaria
 
Xampo egunkaria
Xampo egunkariaXampo egunkaria
Xampo egunkaria
 
Zornotzako jaiak 2016
Zornotzako jaiak 2016Zornotzako jaiak 2016
Zornotzako jaiak 2016
 
Sei film luze aurkeztuko ditu Donostia Zinemaldiko Zinemira sailak
Sei film luze aurkeztuko ditu Donostia Zinemaldiko Zinemira sailakSei film luze aurkeztuko ditu Donostia Zinemaldiko Zinemira sailak
Sei film luze aurkeztuko ditu Donostia Zinemaldiko Zinemira sailak
 
Zornotzako jaiak
Zornotzako jaiakZornotzako jaiak
Zornotzako jaiak
 
Sanprudentzioak2013
Sanprudentzioak2013Sanprudentzioak2013
Sanprudentzioak2013
 
Zornotzako jaietako gehigarria
Zornotzako jaietako gehigarriaZornotzako jaietako gehigarria
Zornotzako jaietako gehigarria
 
Anboto 508
Anboto 508Anboto 508
Anboto 508
 
Anboto 508
Anboto 508Anboto 508
Anboto 508
 
Más de Irekia - EJGV

Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Irekia - EJGV
 
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko batIrekia - EJGV
 
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Irekia - EJGV
 
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Irekia - EJGV
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Irekia - EJGV
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Irekia - EJGV
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakIrekia - EJGV
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverIrekia - EJGV
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanIrekia - EJGV
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Irekia - EJGV
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Irekia - EJGV
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Irekia - EJGV
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Irekia - EJGV
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Irekia - EJGV
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfIrekia - EJGV
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesIrekia - EJGV
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroIrekia - EJGV
 
Más de Irekia - EJGV (20)

Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
 
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
 
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
 
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silver
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
 
Umore Azoka - Leioako kaleko artisten azoka

  • 1. EUSKAL HERRIKO 17 KONPAINIA EGONGO DIRA XVI. UMORE AZOKAN, 12 ESTREINALDIREKIN · Kukai, Dantzaz, Hortzmuga, Gaitzerdi, eta Ertza dira, besteak beste, euskal talde horietariko batzuk · Maiatzaren 21etik 24ra egingo da Leioako kale arteen jaialdia, eta guztira 50 konpainia izango dira; 22 estreinaldi orotara. LEIOA. 2015ko maiatzaren 15an “Umore Azoka ezinbesteko plaza bihurtu da euskal konpainientzat”. XVI. Leioako Umore Azokan parte hartuko duten Euskal Herriko konpainien aurkezpena egin du Ana Lopez azokako zuzendariak Bilbon Euskadiko Artxibo Historikoan, Joxean Muñoz Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburu ordearekin batera eskainitako prentsaurrekoan. Jaialdiak euskal konpainiekin duen lotura nabarmendu du Lopezek bertan. Azaldu duenez, urteroko hitzordua da Leioakoa Euskal Herriko kale arteetan dabiltzan sortzaileentzat, eta aurtengo edizioa ez da salbuespena izango. Guztira, 17 euskal konpainiek hartuko dute parte XVI. Edizioan -iaz baino 4 gehiago-, eta horietako 12k obra berria estreinatuko dute: Cielo Raso konpainiak, Colectivo Hiriko taldeak, Dantzaz Konpainiak, Dikothomia konpainiak, Ékoma Teatrok, Ertza Dantzak, Gaitzerdi Teatrok, La Pez taldeak, Muyuyay taldeak, Pez Limbok, Rouge Eléak, eta Zirkozaurrek, hain zuzen ere. Horiekin batera izango dira Kukai, Hortzmuga, Etorkizuna Kontzeptuak, eta Markeliñe taldeak lanik berrienak aurkezteko. Leire Mesa dantzariak, bestalde, hurrengo urtean estreinatuko duen Twisten the balance proiektua aurkeztuko du. “Horrek erakusten du Umore Azoka bertako profesionalen egutegiaren parte bihurtu dela”, ziurtatu du Lopezek. Eusko Jaurlaritzak kale arteak eta arte eszenikoak bultzatzeko martxan dituen programak aurkeztu ditu Muñozek kazetarien aurrean. Euskal konpainiek aurkeztuko dituzten obren aniztasuna ere azpimarratzekoa da, Lopezen ustez. “Umore Azokak ez duelako soilik umorea eskaintzen, eta era orotako kale arte eszenikoentzako erakusleiho bihurtu delako”. Hori gertatzen da egitarau orokorrarekin, eta hori gertatzen da euskal taldeen kasuan ere. Zazpi ikuskizunek dantza izango dute ardatz, seik antzerkia, hiruk zirkoa, eta instalazio multidiziplinar bat ere izango da. Gainera, Lopezek azaldu duenez, “proposamen berritzaileak” ekarriko dituzte taldeek. “Dantzaz konpainiako kideek, esaterako, Christophe Pavía ile-apaintzailearen orrazkerarekin dantzatuko dituzte Arriagaren doinu barrokoak nahiz Niña Coyote y Chico Tornado taldearen rocka”. Prentsaurrekoan hainbat euskal taldetako ordezkariak ere izan dira, eta Cielo Raso konpainiak bere hurrengo lanaren lagin bat aurkeztu du: “Bruto”.
  • 2. 100 PROFESIONAL BAINO GEHIAGO eta 35.000 BEGIRADA Estatutik eta beste herrialdeetatik etorritako taldeekin batera arituko dira euskal konpainiak Umore Azokan. Guztira, 50 konpainia egongo dira, iaz baino 5 gehiago, eta 22 pieza estreinatuko dituzte orotara. Baina, Leioa ez da erakusleiho hutsa izango. Iaz Umore Azokara gerturatutako 35.000 ikusleez gain, 100 profesional baino gehiagok ere eman dute izena, eta indartu egiten du horrek Umore Azokaren azoka izaera. Hori baita azokaren beste helburuetako bat: “Kale arteen industri garapena sendotzea”. Eta herritarrentzat festa dena, programatzaile eta banatzaileentzako salmentarako azoka ere bada. Zita garrantzitsua da horregatik ere Leioakoa euskal konpainientzat. Bertan aukera baitute beren ikuskizunentzako kontratu berriak lortu eta beren lana ezagutarazteko. Gero eta konpainia gehiagok aukeratzen dute horregatik Leioa beren estreinaldiak aurkezteko, eta aurten bertan parte hartzeko izandako eskaera kopurua da horren froga, iaz baino 100 eskaera gehiago jaso baititu Umore Azokak, 400 inguru, guztira. EUSKAL SOKUNTZA SUSTATZEN Umore Azokak euskal konpainiekin duen konprimisoa ez da, ordea, jaialdi egunetara soilik mugatzen. Taldeei entseguak egin ahal izateko espazioak eskaintzen dituen kolaborazio hitzarmenak ere egiten ditu. Aurten, esaterako, babes berezia eskaini zaie Dikothomia konpainiari, Ékoma Teatroari, Hortzmuga Teatroari eta Laitrum Teatre/ Toti Toronelli. Lopezek eman du azalpena: “Umore Azokak sorkuntzarekiko duen konpromisoaren isla dira kolaborazio horiek, baina baita egitarau sendo bat osatu ahal izateko bide garrantzitsu bat ere”. Sariak dira promozioa laguntzeko beste bideetariko bat, eta hiru dira aurten Umore Azokak banatuko dituen sariak. Kale ikuskizunik onenaren saria (trofeoa eta diploma), Euskadiko kale ikuskizunik onenaren saria (trofeoa eta diploma), eta Artista/Ikuskizun Berririk Onenaren Saria (hurrengo ikuskizuna sortzeko Hamekan erresidentzia). Errekonozimendua eskaintzeaz gain, kontratazioak lortzeko giltza garrantzitsuak dira sari hauek, epaimahaian beste jaialdietako zuzendariak daudelako, eta programatzaileentzako bermea direlako. Egitaraua eta informazio osoa ikusteko webgunean jarri dute antolatzaileek informazio guztia: www.umoreazoka.org. Konpainen inguruko informazio osoagoa eta argazkiak lortzeko hemen: http://ttiki.com/338857
  • 3. *** ESTRENO/ESTREINALDIA ■ AURKEZPENA/PRESENTACIÓN CÍA/Taldea Espektakuloa/Espectáculo Diziplina/Disciplina ............................................................................................................................................................................................................ CÍA. Cielo raso-Igor Calonge “Bruto” *** Dantza COLECTIVO HIRIKO “La Gloïre- les bouffeurs d'ombres” *** Dantza-performance DANTZAZ KONPAINIA “Barrock” *** Dantza DIKOTHOMIA CÍA. “Spazi…O” *** Zircoa ÉKOMA TEATRO “Wifi free” *** Teatroa ERTZA DANTZA “El show del espectador” *** Dantza-teatroa-musika ETORKIZUNA KONTZEPTUAK “Leihotik” Dantza GAITZERDI TEATROA “Out” *** Teatroa HORTZMUGA TEATROA “Nola” Teatroa-instalazioa KUKAI DANTZA-TANTTAKA TEATRO “Hazipenen pozak” Dantza LA PEZ “Rotonda circus” *** Teatroa-performancea MARKELIÑE “Andante” Teatroa-ibiltaria MUYUYAY “Urbanitas” *** Dantza-interbentzio urbanoa PEZ LIMBO “Almacenes La Parisienne” *** Teatroa ROUGE ELÉA “Zuek” *** Instalazioa-zinea-musika-antzerkia TWISTING THE BALANCE “Twisting the balance” ■ Zirkoa ZIRKOZAURRE “mOrse” *** Zirkoa