Orain, inoiz baino gehiago, ezagutzak trukatu behar ditugu, banakako esperientziak partekatu eta gure lehiakortasuna, gizarte ongizatea eta gure ingurunearekiko erlazioa hobetuko dituzten ideiak bilakatuko diren proiektu komunak sortu. Guztiok identifikatuak sentituko garen etorkizun partekatuari ekitea ahalbidetuko digun gogoeta estrategiko horixe lortu nahi du ECoEuskadik urtarriletik maiatzera abian jarriko ditugun bilkura parte hartzaileen bitartez. Bilkura horietan lehenak urtarrilaren 25ean eta 26an egingo dira EAEko hiru lurraldeetan. Berorietan egingo da Diagnostiko Estrategikoa izeneko proiektuaren eta dokumentuaren lehen aurkezpena, eta gogoeta egingo dugu diagnostikoa eratuko duten lerro nagusiez eta EkoEuskadi 2020ren erronkaz eta estrategiaz. Lehen bilkura horietan herritarrek parte hartzeko tailerrak egingo dira, eta, beste batzuen artean, honako gai hauek hartuko dira hizpide: oparotasun ekonomikoa, mugikortasuna, klima aldaketa eta energia, baliabide naturalak agortzea eta ongizate sistemaren iraunkortasuna.