3. Firewall gure ordenagailuarentzako segurtasun neurria da. Honek, segurtasuna hobetzeaz gain, zentsuratzeko eta kontrolatzeko ere erabil daiteke. Gaur egun ordenagailuek denbora asko pasatzen dutenez interneten konektaturik, programa asko sartzen dira eta hauek egiten duten bakarra ordengailua kargatu eta izorratzea da. Beraz, ordenagailu guztiek Firewall behar dute guztiz ondo funtzionatzeko. Hala eta guztiz ere, esan beharrekoa da Firewallek ez dituela arazo guztiak konpontzen.
5. Produktu independiente edo banda zabaleko routerretan eros daiteke. Kanpoko eraso ia guztien aurka baliagarria da. Baina zoritxarrez ez da birus, har eta troyanoei aurre egiteko gai. Enpresetan barne sarea kanpo saretik babesteko erabiltzen da.
7. Firewall software on batek zure ordenagailua kanpoko jendeak sartzeaz edo ordenagailua kontrolatzeaz babesten du. Gainera, e-mailetan datozen troyano eta harren aurka egiten du. Honek ere alde txarra dauka, ordenagailu barruan dauden datuak soilik babesten ditu, eta sarekoak utzi egiten ditu. Hau normalean etxeko giroan erabiltzen da, programa bereziak erabiliz edo sistema eragileak berak daukana konfiguratuz.
9. Firewall segurtasun maila finkatzeko erabiltzen da. Segurtasun maila hori erabiltzaileak ezarritako baimenen arabera ezartzen da. Behin jarrita ez dugu konfiguratzen egon behar, berak egiten du berrikusi egiten duen bakoitzean. Eta erabiltzaileak jarritako baimenak errespetatu egiten ditu. Beti lanean dago, ordenagailua interneten konektatua baldin badago ez badago bezala. Lehenengo aldiz exekutatzean opliki ibil daiteke, erabiltzailea programari eta programa erabiltzaileari ohitu egin behar direlako. Erabiltzaileak programa erabiltzen ikasi eta programak erabiltzaileak ezarritako baimenak jakin behar ditu. Askotan erabiltzen ditugun baimenak azkenean arau bihurtzen ditu programak, eta orduan azkarrago dihoa.