SlideShare una empresa de Scribd logo
1 de 10
Descargar para leer sin conexión
Esaldi bat argia da haren edukia zailtasunik gabe
ulertzen denean.
Esperientziak erakusten digu esaldien luzerak eragin
nabarmena duela haren edukiaren ulermenean. Sarritan,
esaldi luzeak idazten ditugu elementuak pilatzeko eta
errepikatzeko joera baitaukagu, baina luzapen horiek zaildu
egiten dute esaldia osatzen duten elementuen arteko
konexioa.
Testu arinak idazteko, irakurgarritasun-aholkuek gehienez
ere 20-30 hitzeko esaldiak erabiltzeko gomendatzen dute.
Euskarak, deklinabide-markak erabiltzen dituenez, esaldiak
laburtzeko are premia handiagoa du: 15-20 hitz artekoa
neurri egokia izan daiteke. Baina horrek esan nahi du esaldi
luzeak baztertu behar ditugula?
Ez, ez da hori proposatzen duguna. Onena da esaldi
laburrak lehenestea eta luzera desberdineko esaldiak
tartekatzea. Esaldi laburrak hobeto ulertzen dira, elementu
gutxiago baitituzte; idazten dugun esaldia zenbat eta
luzeagoa izan, orduan eta aukera gehiago izango dugu haren
ulermenari kalte egiten dioten akatsak egiteko. Bestalde,
luzera bereko esaldiak idazten baditugu, testu monotono
eta antinaturalak sortuko ditugu.
Esaldi luze bat
argia izan daiteke
1 . t e s t u a ( j a t o r r i z k o a )
Prestakuntza orokorrean, euskarari langileen kalitatezko
ikastaroen bidez eman behar zaio protagonismoa
Administrazioan, baita aplikazio informatikoetan lehentasuna
euskarari emanez, web-orrietan euskararen presentzia areagotuz,
eta, hizkuntza-baldintzei buruzko klausulak kontuan hartuz eta
zerbitzuaren prestazioak iraun bitartean jarraipena eginez,
zerbitzuak esleitzerakoan ere, kontratazio administratiboaren
pleguetan sartuz.
Honako esaldi hau hartuko dugu abiapuntutzat:
Nolanahi ere, 15 hitz baino gehiagoko esaldi luze bat
gehitzea erabakiz gero, bermatu behar dugu erabilitako hitz
guztiak beharrezkoak eta egokiak direla, eta elkarren artean
ondo lotu ditugula. Horretarako, aurkezpen honetan
zehazten ditugun estrategiak erabil ditzakegu.
2 . t e s t u a
Administrazioak protagonismoa eman behar dio euskarari,
prestakuntza orokorrean, langileen kalitatezko ikastaroen
bidez, baita aplikazio informatikoetan lehentasuna euskarari
emanez, web-orrietan euskararen presentzia areagotuz, eta,
hizkuntza-baldintzei buruzko klausulak klausula kontuan hartuz
eta zerbitzuaren prestazioak iraun bitartean jarraipena eginez,
zerbitzuak esleitzerakoan ere, kontratazio administratiboaren
pleguetan sartuz.
"Esaldi luze bat argia eta ahaltsua izan daiteke subjektuak
eta aditzak esanahi goiztiarra hartzen badute"
(Roy Peter Clark. 2008)
Idazleak gomendatzen digu esaldiaren elementuak ezkerretik
eskuinera jostea, eta, horretarako, subjektua eta aditza
aurreratzea. Horrela sortutako esaldiak norabide bakarrean
irakurtzen direnez, errazago ulertzen dira; eta, horrez gain,
irakurleak lehenago jasotzen du informazio garrantzitsuena.
Badira memoriari lotutako arrazoiak ere esaldiaren elementu
garrantzitsuenak aurreratzeko:
ABC egunkariaren estilo liburua (2001): “... Irakurgarritasuna eta
memoria aztertzen dituzten esperientzia batzuen arabera, luzera
ertaineko esaldietan (20-30 hitz), irakurleak hobeto gordetzen
du memorian lehenengo erdia bigarrena baino. Esaldiak 40 hitz
baino gehiago baditu, esaldiaren zati handi bat, normalean, ez
da memorian gordetzen”.
Subjektua eta aditza hasieran jartzeak laguntzen du errazago
bereizten zein den informazio garrantzitsuena eta zeintzuk
gainerako osagarriak (adibideak eta ñabardurak, batez ere).
Osagarri horiek tartekien bidez eskaini ohi ditugu.
Esaldi batean tartekiak gehitzen ditugunean, hitzen arteko bi
norabideko mendekotasuna sortzen dugu; izan ere, tartekien
esanahia ulertzeko, aurreko eduki batera jo behar izaten dugu
nahitaez. Esaldi berean zenbat eta harreman eta norabide
gehiago ezarri, orduan eta arrisku handiagoa izango da
interpretazio okerrak egiteko.
Tartekiak zenbat eta atzerago egon, orduan eta hobeto
ulertuko da esaldia
Lehenik eta behin, komeni zaigu baloratzea ea tartekiaren
edukia benetan beharrezkoa den. Esaldi luzeetan sarritan
errepikatzen ditugu elementuak, modu horretan azalpen
zehatzagoak eskaintzen ditugulakoan; baina esaldiko
elementuak ondo antolatuz gero, elementu horiek ezabatu
daitezke informazio galerarik eragin gabe.
Hala ere, uste badugu tartekiaren edukia ezinbestekoa dela,
hobe da esaldiaren amaieran edo beste esaldi batean jartzea.
3 . t e s t u a
Administrazioak protagonismoa eman behar dio euskarari,
prestakuntza orokorrean, langileen kalitatezko ikastaroen bidez,
baita aplikazio informatikoetan lehentasuna euskarari emanez,
web-orrietan euskararen presentzia areagotuz, eta esleipena
egiterakoan ere, hizkuntza-baldintzei buruzko klausulak klausula
kontuan hartuz, zerbitzuaren prestazioak iraun bitartean
jarraipena eginez eta kontratazio administratiboaren pleguetan
hizkuntza irizpideak sartuz.
Kataforek eta zerrendek irakurketa errazten dute
Bi baliabide horiek eraginkorrak dira edukia eskuinerantz
antolatzeko, eta, ondorioz, irakurketa errazten dute.
Askotan edukia berrantolatzea iradokitzen dute, eta, horri
esker, argiago deskriba daiteke elementuek aurreko
informazioarekin duten erlazioa.
Katafora da ondoren esango dena aurreratzen duen
diskurtsoaren elementua.
Zerrenda, berriz, aurretiko enuntziatu bati lotzen zaizkion
hainbat elementuren enumerazioa da.
4 . t e s t u a ( b )
Administrazioak euskarari honela eman behar dio protagonismoa:
Edukia are argiago ulertzen da informazioa horrela eskainiz gero:
Prestakuntza orokorrean, langileen kalitatezko ikastaroen bidez.
Aplikazio informatikoetan, lehentasuna euskarari emanez.
Web-orrietan, euskararen presentzia areagotuz.
Zerbitzuak esleitzerakoan, hiru modutan:
- Hizkuntza-baldintzei buruzko klausulak kontuan hartuz.
- Zerbitzuaren prestazioak iraun bitartean jarraipena eginez.
- Kontratazio administratiboaren pleguetan hizkuntza irizpideak
sartuz.
4 . t e s t u a ( a )
Administrazioak euskarari honela eman behar dio
protagonismoa: a) prestakuntza orokorrean, langileen
kalitatezko ikastaroen bidez, b) aplikazio informatikoetan,
lehentasuna euskarari emanez, c) web-orrietan, euskararen
presentzia areagotuz, eta d) zerbitzuak esleitzerakoan, hiru
modutan: hizkuntza-baldintzei buruzko klausulak kontuan
hartuz, zerbitzuaren prestazioak iraun bitartean jarraipena
eginez eta kontratazio administratiboaren pleguetan
hizkuntza irizpideak sartuz.
Baloratu ea aurreikusitako tartekiak beharrezkoak diren, eta
jartzea erabakitzen baduzu, kokatu esaldiaren amaieran edo
beste esaldi batean. Horrela, ahalik eta gutxien eragingo dute
funtsezko edukiaren ulermenean.
Laburbilduz
Esaldi luzeen ulermena hobetu nahi baduzu:
Aurreratu subjektua eta aditza esaldiaren hasierara,
informazio garrantzitsuena ahalik eta arinen eskaintzeko.
Erabili kataforak eta zerrendak esaldia errazago irakurtzeko.
Hurrengo orrialdean ikus dezakegu jatorrizko testuaren eta
proposatutako testuaren arteko aldea.
P r o p o s a t u t a k o t e s t u a k
Administrazioak euskarari honela eman behar dio protagonismoa:
Prestakuntza orokorrean, langileen kalitatezko ikastaroen bidez.
Aplikazio iinformatikoetan, lehentasuna euskarari emanez.
Web-orrietan, euskararen presentzia areagotuz.
Zerbitzuak esleitzerakoan, hiru modutan:
- Hizkuntza-baldintzei buruzko klausulak kontuan hartuz.
- Zerbitzuaren prestazioak iraun bitartean jarraipena eginez.
- Kontratazio administratiboaren pleguetan hizkuntza irizpideak
sartuz.
J a t o r r i z k o t e s t u a
Prestakuntza orokorrean, euskarari langileen kalitatezko
ikastaroen bidez eman behar zaio protagonismoa
Administrazioan, baita aplikazio informatikoetan lehentasuna
euskarari emanez, web-orrietan euskararen presentzia areagotuz,
eta, hizkuntza-baldintzei buruzko klausulak kontuan hartuz eta
zerbitzuaren prestazioak iraun bitartean jarraipena eginez,
zerbitzuak esleitzerakoan ere, kontratazio administratiboaren
pleguetan sartuz.
( a )
( b )
Administrazioak euskarari honela eman behar dio
protagonismoa: a) prestakuntza orokorrean, langileen
kalitatezko ikastaroen bidez, b) aplikazio informatikoetan,
lehentasuna euskarari emanez, c) web-orrietan, euskararen
presentzia areagotuz, eta d) zerbitzuak esleitzerakoan, hiru
modutan: hizkuntza-baldintzei buruzko klausulak kontuan
hartuz, zerbitzuaren prestazioak iraun bitartean jarraipena
eginez eta kontratazio administratiboaren pleguetan
hizkuntza irizpideak sartuz.
Erreferentzia bibliografikoak:
- Roy Peter Clark. Idazteko tresnak: funtsezko 50 estrategia
idazle bakoitzarentzat (Writing Tools: 50 Essential Strategies
for Every Writer). Editor: Little, Brown Spark, 2008.
      
- Libro de estilo de ABC. Ariel editoriala, 2001.

Más contenido relacionado

Más de hizkera_argia

Seis usos incorrectos del adjetivo.pdf
Seis usos incorrectos del adjetivo.pdfSeis usos incorrectos del adjetivo.pdf
Seis usos incorrectos del adjetivo.pdfhizkera_argia
 
Adjektiboen sei erabilera oker.pdf
Adjektiboen sei erabilera oker.pdfAdjektiboen sei erabilera oker.pdf
Adjektiboen sei erabilera oker.pdfhizkera_argia
 
La coma en las subordinadas.pdf
La coma en las subordinadas.pdfLa coma en las subordinadas.pdf
La coma en las subordinadas.pdfhizkera_argia
 
Cómo hacer un buen resumen
Cómo hacer un buen resumenCómo hacer un buen resumen
Cómo hacer un buen resumenhizkera_argia
 
Administrazioa euskaraz
Administrazioa euskarazAdministrazioa euskaraz
Administrazioa euskarazhizkera_argia
 
¿Para qué sirve un resumen?
¿Para qué sirve un resumen?¿Para qué sirve un resumen?
¿Para qué sirve un resumen?hizkera_argia
 
El uso de preguntas en textos web
El uso de preguntas en textos webEl uso de preguntas en textos web
El uso de preguntas en textos webhizkera_argia
 
Galderen erabilera webeko testuetan
Galderen erabilera webeko testuetanGalderen erabilera webeko testuetan
Galderen erabilera webeko testuetanhizkera_argia
 
14 aholku ahoz ondo komunikatzeko
14 aholku ahoz ondo komunikatzeko14 aholku ahoz ondo komunikatzeko
14 aholku ahoz ondo komunikatzekohizkera_argia
 
Una frase larga puede ser clara
Una frase larga puede ser claraUna frase larga puede ser clara
Una frase larga puede ser clarahizkera_argia
 
Unidas o separadas 3
Unidas  o separadas 3Unidas  o separadas 3
Unidas o separadas 3hizkera_argia
 
Unidas o separadas 2
Unidas  o separadas 2Unidas  o separadas 2
Unidas o separadas 2hizkera_argia
 
Unidas o separadas 1
Unidas  o separadas 1Unidas  o separadas 1
Unidas o separadas 1hizkera_argia
 
Loturik ala bereiz 3
Loturik ala bereiz 3Loturik ala bereiz 3
Loturik ala bereiz 3hizkera_argia
 
Loturik ala bereiz 2
Loturik ala bereiz 2Loturik ala bereiz 2
Loturik ala bereiz 2hizkera_argia
 
Loturik ala bereiz I
Loturik ala bereiz ILoturik ala bereiz I
Loturik ala bereiz Ihizkera_argia
 
Palabras que terminan en -ing
Palabras que terminan en -ing Palabras que terminan en -ing
Palabras que terminan en -ing hizkera_argia
 
-ing bukaeradun hitzak
-ing bukaeradun hitzak-ing bukaeradun hitzak
-ing bukaeradun hitzakhizkera_argia
 

Más de hizkera_argia (20)

Seis usos incorrectos del adjetivo.pdf
Seis usos incorrectos del adjetivo.pdfSeis usos incorrectos del adjetivo.pdf
Seis usos incorrectos del adjetivo.pdf
 
Adjektiboen sei erabilera oker.pdf
Adjektiboen sei erabilera oker.pdfAdjektiboen sei erabilera oker.pdf
Adjektiboen sei erabilera oker.pdf
 
Mendekoen koma.pdf
Mendekoen koma.pdfMendekoen koma.pdf
Mendekoen koma.pdf
 
La coma en las subordinadas.pdf
La coma en las subordinadas.pdfLa coma en las subordinadas.pdf
La coma en las subordinadas.pdf
 
Argitaratu da 115
Argitaratu da 115Argitaratu da 115
Argitaratu da 115
 
Cómo hacer un buen resumen
Cómo hacer un buen resumenCómo hacer un buen resumen
Cómo hacer un buen resumen
 
Administrazioa euskaraz
Administrazioa euskarazAdministrazioa euskaraz
Administrazioa euskaraz
 
¿Para qué sirve un resumen?
¿Para qué sirve un resumen?¿Para qué sirve un resumen?
¿Para qué sirve un resumen?
 
El uso de preguntas en textos web
El uso de preguntas en textos webEl uso de preguntas en textos web
El uso de preguntas en textos web
 
Galderen erabilera webeko testuetan
Galderen erabilera webeko testuetanGalderen erabilera webeko testuetan
Galderen erabilera webeko testuetan
 
14 aholku ahoz ondo komunikatzeko
14 aholku ahoz ondo komunikatzeko14 aholku ahoz ondo komunikatzeko
14 aholku ahoz ondo komunikatzeko
 
Una frase larga puede ser clara
Una frase larga puede ser claraUna frase larga puede ser clara
Una frase larga puede ser clara
 
Unidas o separadas 3
Unidas  o separadas 3Unidas  o separadas 3
Unidas o separadas 3
 
Unidas o separadas 2
Unidas  o separadas 2Unidas  o separadas 2
Unidas o separadas 2
 
Unidas o separadas 1
Unidas  o separadas 1Unidas  o separadas 1
Unidas o separadas 1
 
Loturik ala bereiz 3
Loturik ala bereiz 3Loturik ala bereiz 3
Loturik ala bereiz 3
 
Loturik ala bereiz 2
Loturik ala bereiz 2Loturik ala bereiz 2
Loturik ala bereiz 2
 
Loturik ala bereiz I
Loturik ala bereiz ILoturik ala bereiz I
Loturik ala bereiz I
 
Palabras que terminan en -ing
Palabras que terminan en -ing Palabras que terminan en -ing
Palabras que terminan en -ing
 
-ing bukaeradun hitzak
-ing bukaeradun hitzak-ing bukaeradun hitzak
-ing bukaeradun hitzak
 

Esaldi luze bat argia izan daiteke

  • 1. Esaldi bat argia da haren edukia zailtasunik gabe ulertzen denean. Esperientziak erakusten digu esaldien luzerak eragin nabarmena duela haren edukiaren ulermenean. Sarritan, esaldi luzeak idazten ditugu elementuak pilatzeko eta errepikatzeko joera baitaukagu, baina luzapen horiek zaildu egiten dute esaldia osatzen duten elementuen arteko konexioa. Testu arinak idazteko, irakurgarritasun-aholkuek gehienez ere 20-30 hitzeko esaldiak erabiltzeko gomendatzen dute. Euskarak, deklinabide-markak erabiltzen dituenez, esaldiak laburtzeko are premia handiagoa du: 15-20 hitz artekoa neurri egokia izan daiteke. Baina horrek esan nahi du esaldi luzeak baztertu behar ditugula? Ez, ez da hori proposatzen duguna. Onena da esaldi laburrak lehenestea eta luzera desberdineko esaldiak tartekatzea. Esaldi laburrak hobeto ulertzen dira, elementu gutxiago baitituzte; idazten dugun esaldia zenbat eta luzeagoa izan, orduan eta aukera gehiago izango dugu haren ulermenari kalte egiten dioten akatsak egiteko. Bestalde, luzera bereko esaldiak idazten baditugu, testu monotono eta antinaturalak sortuko ditugu. Esaldi luze bat argia izan daiteke
  • 2. 1 . t e s t u a ( j a t o r r i z k o a ) Prestakuntza orokorrean, euskarari langileen kalitatezko ikastaroen bidez eman behar zaio protagonismoa Administrazioan, baita aplikazio informatikoetan lehentasuna euskarari emanez, web-orrietan euskararen presentzia areagotuz, eta, hizkuntza-baldintzei buruzko klausulak kontuan hartuz eta zerbitzuaren prestazioak iraun bitartean jarraipena eginez, zerbitzuak esleitzerakoan ere, kontratazio administratiboaren pleguetan sartuz. Honako esaldi hau hartuko dugu abiapuntutzat: Nolanahi ere, 15 hitz baino gehiagoko esaldi luze bat gehitzea erabakiz gero, bermatu behar dugu erabilitako hitz guztiak beharrezkoak eta egokiak direla, eta elkarren artean ondo lotu ditugula. Horretarako, aurkezpen honetan zehazten ditugun estrategiak erabil ditzakegu.
  • 3. 2 . t e s t u a Administrazioak protagonismoa eman behar dio euskarari, prestakuntza orokorrean, langileen kalitatezko ikastaroen bidez, baita aplikazio informatikoetan lehentasuna euskarari emanez, web-orrietan euskararen presentzia areagotuz, eta, hizkuntza-baldintzei buruzko klausulak klausula kontuan hartuz eta zerbitzuaren prestazioak iraun bitartean jarraipena eginez, zerbitzuak esleitzerakoan ere, kontratazio administratiboaren pleguetan sartuz. "Esaldi luze bat argia eta ahaltsua izan daiteke subjektuak eta aditzak esanahi goiztiarra hartzen badute" (Roy Peter Clark. 2008) Idazleak gomendatzen digu esaldiaren elementuak ezkerretik eskuinera jostea, eta, horretarako, subjektua eta aditza aurreratzea. Horrela sortutako esaldiak norabide bakarrean irakurtzen direnez, errazago ulertzen dira; eta, horrez gain, irakurleak lehenago jasotzen du informazio garrantzitsuena. Badira memoriari lotutako arrazoiak ere esaldiaren elementu garrantzitsuenak aurreratzeko: ABC egunkariaren estilo liburua (2001): “... Irakurgarritasuna eta memoria aztertzen dituzten esperientzia batzuen arabera, luzera ertaineko esaldietan (20-30 hitz), irakurleak hobeto gordetzen du memorian lehenengo erdia bigarrena baino. Esaldiak 40 hitz baino gehiago baditu, esaldiaren zati handi bat, normalean, ez da memorian gordetzen”.
  • 4. Subjektua eta aditza hasieran jartzeak laguntzen du errazago bereizten zein den informazio garrantzitsuena eta zeintzuk gainerako osagarriak (adibideak eta ñabardurak, batez ere). Osagarri horiek tartekien bidez eskaini ohi ditugu. Esaldi batean tartekiak gehitzen ditugunean, hitzen arteko bi norabideko mendekotasuna sortzen dugu; izan ere, tartekien esanahia ulertzeko, aurreko eduki batera jo behar izaten dugu nahitaez. Esaldi berean zenbat eta harreman eta norabide gehiago ezarri, orduan eta arrisku handiagoa izango da interpretazio okerrak egiteko. Tartekiak zenbat eta atzerago egon, orduan eta hobeto ulertuko da esaldia
  • 5. Lehenik eta behin, komeni zaigu baloratzea ea tartekiaren edukia benetan beharrezkoa den. Esaldi luzeetan sarritan errepikatzen ditugu elementuak, modu horretan azalpen zehatzagoak eskaintzen ditugulakoan; baina esaldiko elementuak ondo antolatuz gero, elementu horiek ezabatu daitezke informazio galerarik eragin gabe. Hala ere, uste badugu tartekiaren edukia ezinbestekoa dela, hobe da esaldiaren amaieran edo beste esaldi batean jartzea. 3 . t e s t u a Administrazioak protagonismoa eman behar dio euskarari, prestakuntza orokorrean, langileen kalitatezko ikastaroen bidez, baita aplikazio informatikoetan lehentasuna euskarari emanez, web-orrietan euskararen presentzia areagotuz, eta esleipena egiterakoan ere, hizkuntza-baldintzei buruzko klausulak klausula kontuan hartuz, zerbitzuaren prestazioak iraun bitartean jarraipena eginez eta kontratazio administratiboaren pleguetan hizkuntza irizpideak sartuz.
  • 6. Kataforek eta zerrendek irakurketa errazten dute Bi baliabide horiek eraginkorrak dira edukia eskuinerantz antolatzeko, eta, ondorioz, irakurketa errazten dute. Askotan edukia berrantolatzea iradokitzen dute, eta, horri esker, argiago deskriba daiteke elementuek aurreko informazioarekin duten erlazioa. Katafora da ondoren esango dena aurreratzen duen diskurtsoaren elementua. Zerrenda, berriz, aurretiko enuntziatu bati lotzen zaizkion hainbat elementuren enumerazioa da.
  • 7. 4 . t e s t u a ( b ) Administrazioak euskarari honela eman behar dio protagonismoa: Edukia are argiago ulertzen da informazioa horrela eskainiz gero: Prestakuntza orokorrean, langileen kalitatezko ikastaroen bidez. Aplikazio informatikoetan, lehentasuna euskarari emanez. Web-orrietan, euskararen presentzia areagotuz. Zerbitzuak esleitzerakoan, hiru modutan: - Hizkuntza-baldintzei buruzko klausulak kontuan hartuz. - Zerbitzuaren prestazioak iraun bitartean jarraipena eginez. - Kontratazio administratiboaren pleguetan hizkuntza irizpideak sartuz. 4 . t e s t u a ( a ) Administrazioak euskarari honela eman behar dio protagonismoa: a) prestakuntza orokorrean, langileen kalitatezko ikastaroen bidez, b) aplikazio informatikoetan, lehentasuna euskarari emanez, c) web-orrietan, euskararen presentzia areagotuz, eta d) zerbitzuak esleitzerakoan, hiru modutan: hizkuntza-baldintzei buruzko klausulak kontuan hartuz, zerbitzuaren prestazioak iraun bitartean jarraipena eginez eta kontratazio administratiboaren pleguetan hizkuntza irizpideak sartuz.
  • 8. Baloratu ea aurreikusitako tartekiak beharrezkoak diren, eta jartzea erabakitzen baduzu, kokatu esaldiaren amaieran edo beste esaldi batean. Horrela, ahalik eta gutxien eragingo dute funtsezko edukiaren ulermenean. Laburbilduz Esaldi luzeen ulermena hobetu nahi baduzu: Aurreratu subjektua eta aditza esaldiaren hasierara, informazio garrantzitsuena ahalik eta arinen eskaintzeko. Erabili kataforak eta zerrendak esaldia errazago irakurtzeko. Hurrengo orrialdean ikus dezakegu jatorrizko testuaren eta proposatutako testuaren arteko aldea.
  • 9. P r o p o s a t u t a k o t e s t u a k Administrazioak euskarari honela eman behar dio protagonismoa: Prestakuntza orokorrean, langileen kalitatezko ikastaroen bidez. Aplikazio iinformatikoetan, lehentasuna euskarari emanez. Web-orrietan, euskararen presentzia areagotuz. Zerbitzuak esleitzerakoan, hiru modutan: - Hizkuntza-baldintzei buruzko klausulak kontuan hartuz. - Zerbitzuaren prestazioak iraun bitartean jarraipena eginez. - Kontratazio administratiboaren pleguetan hizkuntza irizpideak sartuz. J a t o r r i z k o t e s t u a Prestakuntza orokorrean, euskarari langileen kalitatezko ikastaroen bidez eman behar zaio protagonismoa Administrazioan, baita aplikazio informatikoetan lehentasuna euskarari emanez, web-orrietan euskararen presentzia areagotuz, eta, hizkuntza-baldintzei buruzko klausulak kontuan hartuz eta zerbitzuaren prestazioak iraun bitartean jarraipena eginez, zerbitzuak esleitzerakoan ere, kontratazio administratiboaren pleguetan sartuz. ( a ) ( b ) Administrazioak euskarari honela eman behar dio protagonismoa: a) prestakuntza orokorrean, langileen kalitatezko ikastaroen bidez, b) aplikazio informatikoetan, lehentasuna euskarari emanez, c) web-orrietan, euskararen presentzia areagotuz, eta d) zerbitzuak esleitzerakoan, hiru modutan: hizkuntza-baldintzei buruzko klausulak kontuan hartuz, zerbitzuaren prestazioak iraun bitartean jarraipena eginez eta kontratazio administratiboaren pleguetan hizkuntza irizpideak sartuz.
  • 10. Erreferentzia bibliografikoak: - Roy Peter Clark. Idazteko tresnak: funtsezko 50 estrategia idazle bakoitzarentzat (Writing Tools: 50 Essential Strategies for Every Writer). Editor: Little, Brown Spark, 2008.        - Libro de estilo de ABC. Ariel editoriala, 2001.