SlideShare una empresa de Scribd logo
1 de 23
Komatxoen erabilerak distantzia bat ezartzen du
testu baten egilearen eta komatxoez mugatutako
hitzen artean. Horrek ondorio nagusi bi dakartza:
• Besteen pentsamenduak behar bezala
eskaintzea ahalbidetzen du; egilearen
pentsamendutik bereizita, alegia.
• Komatxoek argi uzten dute eskainitako
diskurtsoa beste pertsona batena dela, eta,
beraz, mezu eta hitz horien ardura ez dela
egilearena.
Aurkezpen honetan honako eduki hauek landuko
ditugu:
Izen ezberdinak baliatzen dira ikur hauek izendatzeko:
 Euskaltzaindiaren oniritzia duen Ortotipografia
liburuan kakotx hitza erabiltzen dute.
 Euskaltzaindiaren oniritzia duen Puntuazioa egoki
erabiltzeko gidan, ordea, ikur hauei erreferentzia
egiteko komatxo hitza erabiltzen dute, baita
aipu-marka (marratxoaz) hitzez hitzezko aipamenei
ezartzen zaizkienean.
 Era berean, Berria egunkariak aipu markez
(marratxorik gabe) hitz egiten digu bere Estilo
liburuan.
 Euskaltzaindiak kakotx hitzari koma hitza lotzen
dio (kakotx iz. Koma), eta hauxe da haren
hiztegian komatxoaz topa dezakegun definizioa:
Aurkezpen honetan komatxo hitza erabiltzen dugu
lehenengo zatian eta aipu marka hitza, ordea, Berriaren
Estilo liburuan oinarritutako edukiaz aritzen garenean.
Edozelan ere, argi dago gai honek zeresan handia eman
duela. Horri buruzko informazio gehiago topa dezakezu
hemen:
Komatxo artean. Ibon Sarasola (Iritzi-muinetik)
Aurkezpen honetara Ortotipografia liburuan eta
Berria egunkariaren Estilo liburuan proposatutako
irizpideak ekarri ditugu.
Horiez gain, Puntuazioa egoki erabiltzeko gidatik
hartu ditugu tipografiaz emandako jarraibide batzuk
eta komatxoetarako erabilera bat.
Hiru komatxo mota ezberdindu ditzakegu:
 Latindar komatxoak [« »]
 Komatxo bikoitzak [“ ”]
 Komatxo bakunak [‘ ’]
Ortotipografia liburuak dio latindar komatxoak direla
nagusi, baina kasu sinpleetan komatxo bikoitzak ere
erabil ditzakegula.
Komatxo bakunak, aldiz, jatorrizko testuak komatxo
arteko zati bi baino gehiago dituenerako besterik ez
dituzte proposatzen.
Komatxo mota ezberdinak erabiltzen ditugunean
maila-antolaketa honi jarraitu behar diogu:
«aaa “bbb ‘ccc’ bbb” aaa»
Gogora ekarri zituen bere aitaren hitzak: «40 urtez zera esan dit: “Zu beti
horren ´maitakor´”, nire hoztasunari erantzunez».
Komatxoak eta komatxo arteko letra arrunta erabiliko
ditugu honelakoak eskaintzeko:
• Hitzez hitzeko aipamenak:
Latindar komatxoak derrigorrean baliatu behar ditugu
esaldiak komatxo arteko testu-zati bat baino gehiago
dituenean, baita akotazioak eransten ditugunean ere:
Auzi horren aurrean, Gobernu taldeak zera dio: «Gogorarazi nahi dizuegu
diru horiek herritarrok ordaindu ditugula zerga bitartez».
«Ezinbestekoa da –diote ikertzaileek– zientzia jendeari hurbiltzea».
• Iragarki, armarri eta abarretako ikurritzen
aipamenak:
• Norbaiten izenaz gainera, izenaren ondoren
aipatutako norbait horren izenordea(k):
• Argitalpen nagusiago baten zati diren artikulu eta
abarren izenak:
Honela erantzun zion: “Egin beza bakoitzak ahal duena”.
Elhuyar aldizkarian argitaratutako artikulu bat erabili dugu sarrera gisa:
“Birusak ez dira beti etsai”.
Juan San Martin «Otsalar» 2005eko maiatzaren 30ean hil zen.
• Hitzaldi, mahai-inguru, erakusketa eta abarren
izenak:
• Komatxo artean sartu ohi dira ironiaz adierazitako
hitzak: alegia, hitz jakin baten adiera ohiko
esanahiaren aurkakoa dela adierazi nahi denean:
Paula Kasaresek “Euskara, bestela ez gara” ziklora gonbidatzea eskertu
zion euskara zerbitzuari.
Ezin zirela bildu esan zieten kanporatutako langileei enpresaburu “txiroa”
Suitzara zihoalako oporretan.
 Puntuazioa egoki erabiltzeko gidan, komatxoak
(eta testua letra arruntez) barne-hizketa
markatzeko proposatzen ditu egileak:
Azkenik, komatxoak eta komatxo arteko letra etzana
erabiliko ditugu kasu batean:
• Beste izenburu baten zati diren izenburuak-eta
eskaintzeko:
«Hau gehiegizkoa da», pentsatu zuen bere artean.
Atzo aurkeztu zen Orixeren "Euskaldunak" edo paradisu galdua liburua.
• Irekierako komatxoen aurretik hutsunea uzten da,
baina ondoren ez:
… «…
• Itxierako komatxoen aurretik ez da hutsunerik
uzten; atzetik, aldiz, hutsunea uzten da
puntuazio-markarik ez badago:
…» …
• Itxierako komatxoen ondoren idazten dira koma,
puntu eta gainerako puntuazio-markak
(hutsunerik gabe):
…»; …
Perpaus osoari dagokion puntuazioa erabiliko
dugu komatxoen aurretik zein atzetik.
Komatxo arteko testuaren puntuazioaren
inguruan, ordea, hiru kasu eman daitezke:
• Komatxo artekoa puntuz, komaz, puntu eta
komaz edo bi puntuz amaitzen denean, galdu
egiten da amaierako marka:
CUPek amaitutzat jo du prozesu subiranista, eta zera adierazi du
"Oposiziora pasako gara. Kalera itzuliko gara".
• Komatxo artekoa hiru puntuz, galdera-markaz
nahiz harridura-markaz amaitzen denean, ipini
egin behar da amaierako marka:
• Komatxo artekoa puntuazio-markarik gabe amaitzen
denean komatxoen ondoren jarri behar da, hala
dagokionean, puntua, hiru puntu, galdera-marka,
koma edo dena delako marka:
Armarriaren aurrealdean dago urrez grabaturiko idazkuna, “Donostiako
herriaren onespena eta eskerrona”; atzealdean, berriz, merezimendurako
sarien alegoria bat.
Horrela erantzun zion kazetariari: «Ea zergatik utzi nion idazteari?». Eta
gero: «Bada, egia esan, ez dakit…». Eta geroago: «Aukera izanez gero, berriz
hasiko nintzateke; bai horixe!».
Idazkuntza atalean, aipu marka hitza erabiltzen
dute Berriakoek komatxoa hitzaren ordez.
Bestalde, erabilerari buruzko zenbait aholku
ematen dizkigute.
• [« »] aipu markek hitzez hitzeko adierazpenak eta
aipuak txertatzeko balio dute: hitzak, esaldi zatiak
zein esaldi osoak.
• Aipu marken barrukoak osotasuna izan behar
du testuan ondo egokitzeko. Esaterako,
komeni da sintagma bereko osagaiak batera
egotea:
«Hausnarketa autokritiko» hori beharrezkotzat jotzen dute.
«Hausnarketa autokritiko hori» beharrezkotzat jotzen dute.
• Era berean, garbi utzi behar da lokailua zein
diskurtsotakoa den:
Baina «hori argitzeak ez du esan nahi alderdiaren planarekin
ados ez daudenik», azaldu du.
«Baina hori argitzeak ez du esan nahi alderdiaren planarekin
ados ez daudenik», azaldu du.
[Aipu barrukoa]
Baina azaldu duenez, «hori argitzeak ez du esan nahi
alderdiaren planarekin ados ez daudenik».
[Kazetariaren diskurtsokoa]
• Hitzez hitzeko aipuak erabiliz gero, egokia da
sarreratxoa egitea, baina informazio bera
errepikatzea estilo pobrearen seinale da:
Bere egoeraz ari zela, azpimarratu zuen «konfiantza
berreskuratu» duela, «nahiz eta denboraldi hasieran min
handia» hartu zuen: «Konfiantza berreskuratu dut, nahiz eta
denboraldi hasieran min handia hartu nuen».
Bere egoeraz mintzatu zen: «Konfiantza berreskuratu dut, nahiz
eta denboraldi hasieran min handia hartu nuen».
Bere egoeraz ari zela, azpimarratu zuen «konfiantza
berreskuratu» duela, «nahiz eta denboraldi hasieran min
handia» hartu zuen.
• Marka bakunak honelakoetan erabiltzen dira:
o Adierazpenen barruan beste inoren hitzak
markatzeko:
o Letra etzanez idazten direnak bereizteko bi
kasu hauetan:
 Testu osoa letra etzanez idatzirik badago.
 Tituluetan, goi-tituluetan, azpitituluetan eta
leihoetan.
Garbi mintzatu zen Agirre: «Oso haserre nago
jokalariekin, ‘joan hadi hemendik’ oihukatu
baitzidaten entrenamenduan».
Ehunka ikaslek parte hartu zuten greban,
hezkuntzako ‘zapalkuntzak’ salatzeko
• Eskainitako pasarteak bi paragrafo edo gehiago
izanez gero, marka paragrafo hasieran soilik
jartzen da; ixteko marka (»), hain zuzen:
*
Itzultzaileei behar duten laguntza guztia eskaintzeaz gain, trilogiaren
euskal itzulpenerako hitzaurrea ere idatzi du Celatik, espresuki Igelako
liburuetarako. Hona hemen bi pasarte:
«Parlamenti buffi izenburuaren pean bildutako hiru liburu hauek 1971tik
1977ra bitartean idatzi nituen. Gaur egun nire iritziz Italian inork ere ez
luke onartuko argitaratzea, politikan eta ohituretan sumatzen ditugun
aldaketa berberak jasan baititu literaturak. Eta pentsatzen dudana esaterik
baldin badut, ia-ia Europako argitalpen-lan osoa esterilizazio jarduera da
orain, etekinen amets gaiztoak gidatua. [...]
»Bukatzeko, adierazi nahi dut ustekabea izan dela Parlamenti
buffi euskarara itzulia ikustea. [...]
»Niri dagokidanez, esker ona adierazi nahi dut nirekin izan duzuen
adeitasunagatik».
Aurkezpenari bukaera emateko, Ortotipografia
liburuaren sarrerako testu-zati bat ekarri nahi izan dugu
hona:
«Itsaso nahasia gertatzen da, askotan, euskararen
itsasoa. Hizkuntzaren erabilera zuzen eta egokia
izanik helburu, normalizazio-lan horren babes-
portua urrutitxo ikusten da sarri. Itsaso nahasi
horretan ez da lan samurra izaten, nolanahi ere,
araugintzan diharduenarena. Baina ibili beste
erremediorik ez dago, […]».
ZUBIMENDI, Joxe Ramon: Ortotipografia, Eusko Jaurlaritzaren
Argitalpen Zerbitzu Nagusia, Gasteiz, 2004. (5-6 or.)

Más contenido relacionado

La actualidad más candente

XVI eta XVII. mendeak: Iparraldea, euskal literatura idatziaren sehaska
XVI eta XVII. mendeak: Iparraldea, euskal literatura idatziaren sehaskaXVI eta XVII. mendeak: Iparraldea, euskal literatura idatziaren sehaska
XVI eta XVII. mendeak: Iparraldea, euskal literatura idatziaren sehaskaMaite Goñi
 
1gaia.antzinako erregimena
1gaia.antzinako erregimena1gaia.antzinako erregimena
1gaia.antzinako erregimenaBeartxo
 
Perpaus elkartuak
Perpaus elkartuakPerpaus elkartuak
Perpaus elkartuakJgatari
 
Iruzkin historikoa burutzeko jarraibideak
Iruzkin historikoa burutzeko jarraibideakIruzkin historikoa burutzeko jarraibideak
Iruzkin historikoa burutzeko jarraibideakMentxu Gandarias
 
Ahozko aurkezpenak egiteko hainbat aholku.
Ahozko aurkezpenak egiteko hainbat aholku.Ahozko aurkezpenak egiteko hainbat aholku.
Ahozko aurkezpenak egiteko hainbat aholku.Goiztiri AEK euskaltegia
 
Perpauselkartuak 111222050227-phpapp02[1]
Perpauselkartuak 111222050227-phpapp02[1]Perpauselkartuak 111222050227-phpapp02[1]
Perpauselkartuak 111222050227-phpapp02[1]ragirregoikoa
 
Perpaus elkartuak
Perpaus elkartuakPerpaus elkartuak
Perpaus elkartuakjansotegi
 
6 gutuna egiten jakin santillana lh4
6  gutuna  egiten jakin  santillana lh46  gutuna  egiten jakin  santillana lh4
6 gutuna egiten jakin santillana lh4idoialariz
 
Geometriako oinarrizko sailkapena
Geometriako oinarrizko sailkapenaGeometriako oinarrizko sailkapena
Geometriako oinarrizko sailkapenaegialuzaro
 
Perpaus elkartuak
Perpaus elkartuakPerpaus elkartuak
Perpaus elkartuakjansotegi
 
Deklinabide ariketak
Deklinabide ariketakDeklinabide ariketak
Deklinabide ariketakbegomaris
 
Euskal Pizkundea, Lizardi eta Lauaxeta
Euskal Pizkundea, Lizardi eta LauaxetaEuskal Pizkundea, Lizardi eta Lauaxeta
Euskal Pizkundea, Lizardi eta Lauaxetajuanacua
 
Izenordain zehaztugabeak
Izenordain zehaztugabeakIzenordain zehaztugabeak
Izenordain zehaztugabeakMargaGutierrez
 
Lokomozio aparatua lapbook
Lokomozio aparatua lapbookLokomozio aparatua lapbook
Lokomozio aparatua lapbookMargaGutierrez
 
Gerra aurreko olerkigintza
Gerra aurreko olerkigintzaGerra aurreko olerkigintza
Gerra aurreko olerkigintzaSagarra19
 
Eskultura Erromanikoa
Eskultura ErromanikoaEskultura Erromanikoa
Eskultura Erromanikoamfresnillo
 
ESPAINIAKO GERRA ZIBILA (1936-39)
ESPAINIAKO GERRA ZIBILA (1936-39)ESPAINIAKO GERRA ZIBILA (1936-39)
ESPAINIAKO GERRA ZIBILA (1936-39)Mentxu Gandarias
 
Gaitasun diskurtsiboa
Gaitasun diskurtsiboaGaitasun diskurtsiboa
Gaitasun diskurtsiboabnhizkuntzak
 

La actualidad más candente (20)

XVI eta XVII. mendeak: Iparraldea, euskal literatura idatziaren sehaska
XVI eta XVII. mendeak: Iparraldea, euskal literatura idatziaren sehaskaXVI eta XVII. mendeak: Iparraldea, euskal literatura idatziaren sehaska
XVI eta XVII. mendeak: Iparraldea, euskal literatura idatziaren sehaska
 
1gaia.antzinako erregimena
1gaia.antzinako erregimena1gaia.antzinako erregimena
1gaia.antzinako erregimena
 
Perpaus elkartuak
Perpaus elkartuakPerpaus elkartuak
Perpaus elkartuak
 
Iruzkin historikoa burutzeko jarraibideak
Iruzkin historikoa burutzeko jarraibideakIruzkin historikoa burutzeko jarraibideak
Iruzkin historikoa burutzeko jarraibideak
 
Ahozko aurkezpenak egiteko hainbat aholku.
Ahozko aurkezpenak egiteko hainbat aholku.Ahozko aurkezpenak egiteko hainbat aholku.
Ahozko aurkezpenak egiteko hainbat aholku.
 
Gutun eredua
Gutun ereduaGutun eredua
Gutun eredua
 
Perpauselkartuak 111222050227-phpapp02[1]
Perpauselkartuak 111222050227-phpapp02[1]Perpauselkartuak 111222050227-phpapp02[1]
Perpauselkartuak 111222050227-phpapp02[1]
 
Perpaus elkartuak
Perpaus elkartuakPerpaus elkartuak
Perpaus elkartuak
 
6 gutuna egiten jakin santillana lh4
6  gutuna  egiten jakin  santillana lh46  gutuna  egiten jakin  santillana lh4
6 gutuna egiten jakin santillana lh4
 
Geometriako oinarrizko sailkapena
Geometriako oinarrizko sailkapenaGeometriako oinarrizko sailkapena
Geometriako oinarrizko sailkapena
 
Perpaus elkartuak
Perpaus elkartuakPerpaus elkartuak
Perpaus elkartuak
 
Deklinabide ariketak
Deklinabide ariketakDeklinabide ariketak
Deklinabide ariketak
 
Euskal Pizkundea, Lizardi eta Lauaxeta
Euskal Pizkundea, Lizardi eta LauaxetaEuskal Pizkundea, Lizardi eta Lauaxeta
Euskal Pizkundea, Lizardi eta Lauaxeta
 
Izenordain zehaztugabeak
Izenordain zehaztugabeakIzenordain zehaztugabeak
Izenordain zehaztugabeak
 
Lokomozio aparatua lapbook
Lokomozio aparatua lapbookLokomozio aparatua lapbook
Lokomozio aparatua lapbook
 
Gerra aurreko olerkigintza
Gerra aurreko olerkigintzaGerra aurreko olerkigintza
Gerra aurreko olerkigintza
 
Emaitzak 3. dbh
Emaitzak 3. dbhEmaitzak 3. dbh
Emaitzak 3. dbh
 
Eskultura Erromanikoa
Eskultura ErromanikoaEskultura Erromanikoa
Eskultura Erromanikoa
 
ESPAINIAKO GERRA ZIBILA (1936-39)
ESPAINIAKO GERRA ZIBILA (1936-39)ESPAINIAKO GERRA ZIBILA (1936-39)
ESPAINIAKO GERRA ZIBILA (1936-39)
 
Gaitasun diskurtsiboa
Gaitasun diskurtsiboaGaitasun diskurtsiboa
Gaitasun diskurtsiboa
 

Más de hizkera_argia

¿Desaparecerá el punto y coma?.pdf
¿Desaparecerá el punto y coma?.pdf¿Desaparecerá el punto y coma?.pdf
¿Desaparecerá el punto y coma?.pdfhizkera_argia
 
Puntu eta koma desagertu egingo da.pdf
Puntu eta koma desagertu egingo da.pdfPuntu eta koma desagertu egingo da.pdf
Puntu eta koma desagertu egingo da.pdfhizkera_argia
 
Seis usos incorrectos del adjetivo.pdf
Seis usos incorrectos del adjetivo.pdfSeis usos incorrectos del adjetivo.pdf
Seis usos incorrectos del adjetivo.pdfhizkera_argia
 
Adjektiboen sei erabilera oker.pdf
Adjektiboen sei erabilera oker.pdfAdjektiboen sei erabilera oker.pdf
Adjektiboen sei erabilera oker.pdfhizkera_argia
 
La coma en las subordinadas.pdf
La coma en las subordinadas.pdfLa coma en las subordinadas.pdf
La coma en las subordinadas.pdfhizkera_argia
 
Cómo hacer un buen resumen
Cómo hacer un buen resumenCómo hacer un buen resumen
Cómo hacer un buen resumenhizkera_argia
 
Nola egin laburpen egoki bat
Nola egin laburpen egoki batNola egin laburpen egoki bat
Nola egin laburpen egoki bathizkera_argia
 
Administrazioa euskaraz
Administrazioa euskarazAdministrazioa euskaraz
Administrazioa euskarazhizkera_argia
 
¿Para qué sirve un resumen?
¿Para qué sirve un resumen?¿Para qué sirve un resumen?
¿Para qué sirve un resumen?hizkera_argia
 
Zertarako balio du laburpen batek?
Zertarako balio du laburpen batek?Zertarako balio du laburpen batek?
Zertarako balio du laburpen batek?hizkera_argia
 
El uso de preguntas en textos web
El uso de preguntas en textos webEl uso de preguntas en textos web
El uso de preguntas en textos webhizkera_argia
 
Galderen erabilera webeko testuetan
Galderen erabilera webeko testuetanGalderen erabilera webeko testuetan
Galderen erabilera webeko testuetanhizkera_argia
 
14 aholku ahoz ondo komunikatzeko
14 aholku ahoz ondo komunikatzeko14 aholku ahoz ondo komunikatzeko
14 aholku ahoz ondo komunikatzekohizkera_argia
 
Una frase larga puede ser clara
Una frase larga puede ser claraUna frase larga puede ser clara
Una frase larga puede ser clarahizkera_argia
 
Esaldi luze bat argia izan daiteke
Esaldi luze bat argia izan daitekeEsaldi luze bat argia izan daiteke
Esaldi luze bat argia izan daitekehizkera_argia
 
Unidas o separadas 3
Unidas  o separadas 3Unidas  o separadas 3
Unidas o separadas 3hizkera_argia
 
Unidas o separadas 2
Unidas  o separadas 2Unidas  o separadas 2
Unidas o separadas 2hizkera_argia
 
Unidas o separadas 1
Unidas  o separadas 1Unidas  o separadas 1
Unidas o separadas 1hizkera_argia
 

Más de hizkera_argia (20)

¿Desaparecerá el punto y coma?.pdf
¿Desaparecerá el punto y coma?.pdf¿Desaparecerá el punto y coma?.pdf
¿Desaparecerá el punto y coma?.pdf
 
Puntu eta koma desagertu egingo da.pdf
Puntu eta koma desagertu egingo da.pdfPuntu eta koma desagertu egingo da.pdf
Puntu eta koma desagertu egingo da.pdf
 
Seis usos incorrectos del adjetivo.pdf
Seis usos incorrectos del adjetivo.pdfSeis usos incorrectos del adjetivo.pdf
Seis usos incorrectos del adjetivo.pdf
 
Adjektiboen sei erabilera oker.pdf
Adjektiboen sei erabilera oker.pdfAdjektiboen sei erabilera oker.pdf
Adjektiboen sei erabilera oker.pdf
 
Mendekoen koma.pdf
Mendekoen koma.pdfMendekoen koma.pdf
Mendekoen koma.pdf
 
La coma en las subordinadas.pdf
La coma en las subordinadas.pdfLa coma en las subordinadas.pdf
La coma en las subordinadas.pdf
 
Argitaratu da 115
Argitaratu da 115Argitaratu da 115
Argitaratu da 115
 
Cómo hacer un buen resumen
Cómo hacer un buen resumenCómo hacer un buen resumen
Cómo hacer un buen resumen
 
Nola egin laburpen egoki bat
Nola egin laburpen egoki batNola egin laburpen egoki bat
Nola egin laburpen egoki bat
 
Administrazioa euskaraz
Administrazioa euskarazAdministrazioa euskaraz
Administrazioa euskaraz
 
¿Para qué sirve un resumen?
¿Para qué sirve un resumen?¿Para qué sirve un resumen?
¿Para qué sirve un resumen?
 
Zertarako balio du laburpen batek?
Zertarako balio du laburpen batek?Zertarako balio du laburpen batek?
Zertarako balio du laburpen batek?
 
El uso de preguntas en textos web
El uso de preguntas en textos webEl uso de preguntas en textos web
El uso de preguntas en textos web
 
Galderen erabilera webeko testuetan
Galderen erabilera webeko testuetanGalderen erabilera webeko testuetan
Galderen erabilera webeko testuetan
 
14 aholku ahoz ondo komunikatzeko
14 aholku ahoz ondo komunikatzeko14 aholku ahoz ondo komunikatzeko
14 aholku ahoz ondo komunikatzeko
 
Una frase larga puede ser clara
Una frase larga puede ser claraUna frase larga puede ser clara
Una frase larga puede ser clara
 
Esaldi luze bat argia izan daiteke
Esaldi luze bat argia izan daitekeEsaldi luze bat argia izan daiteke
Esaldi luze bat argia izan daiteke
 
Unidas o separadas 3
Unidas  o separadas 3Unidas  o separadas 3
Unidas o separadas 3
 
Unidas o separadas 2
Unidas  o separadas 2Unidas  o separadas 2
Unidas o separadas 2
 
Unidas o separadas 1
Unidas  o separadas 1Unidas  o separadas 1
Unidas o separadas 1
 

Komatxoak noiz eta nola erabili

  • 1.
  • 2. Komatxoen erabilerak distantzia bat ezartzen du testu baten egilearen eta komatxoez mugatutako hitzen artean. Horrek ondorio nagusi bi dakartza: • Besteen pentsamenduak behar bezala eskaintzea ahalbidetzen du; egilearen pentsamendutik bereizita, alegia. • Komatxoek argi uzten dute eskainitako diskurtsoa beste pertsona batena dela, eta, beraz, mezu eta hitz horien ardura ez dela egilearena.
  • 3. Aurkezpen honetan honako eduki hauek landuko ditugu:
  • 4. Izen ezberdinak baliatzen dira ikur hauek izendatzeko:  Euskaltzaindiaren oniritzia duen Ortotipografia liburuan kakotx hitza erabiltzen dute.  Euskaltzaindiaren oniritzia duen Puntuazioa egoki erabiltzeko gidan, ordea, ikur hauei erreferentzia egiteko komatxo hitza erabiltzen dute, baita aipu-marka (marratxoaz) hitzez hitzezko aipamenei ezartzen zaizkienean.  Era berean, Berria egunkariak aipu markez (marratxorik gabe) hitz egiten digu bere Estilo liburuan.
  • 5.  Euskaltzaindiak kakotx hitzari koma hitza lotzen dio (kakotx iz. Koma), eta hauxe da haren hiztegian komatxoaz topa dezakegun definizioa: Aurkezpen honetan komatxo hitza erabiltzen dugu lehenengo zatian eta aipu marka hitza, ordea, Berriaren Estilo liburuan oinarritutako edukiaz aritzen garenean. Edozelan ere, argi dago gai honek zeresan handia eman duela. Horri buruzko informazio gehiago topa dezakezu hemen: Komatxo artean. Ibon Sarasola (Iritzi-muinetik)
  • 6. Aurkezpen honetara Ortotipografia liburuan eta Berria egunkariaren Estilo liburuan proposatutako irizpideak ekarri ditugu. Horiez gain, Puntuazioa egoki erabiltzeko gidatik hartu ditugu tipografiaz emandako jarraibide batzuk eta komatxoetarako erabilera bat.
  • 7. Hiru komatxo mota ezberdindu ditzakegu:  Latindar komatxoak [« »]  Komatxo bikoitzak [“ ”]  Komatxo bakunak [‘ ’]
  • 8. Ortotipografia liburuak dio latindar komatxoak direla nagusi, baina kasu sinpleetan komatxo bikoitzak ere erabil ditzakegula. Komatxo bakunak, aldiz, jatorrizko testuak komatxo arteko zati bi baino gehiago dituenerako besterik ez dituzte proposatzen.
  • 9. Komatxo mota ezberdinak erabiltzen ditugunean maila-antolaketa honi jarraitu behar diogu: «aaa “bbb ‘ccc’ bbb” aaa» Gogora ekarri zituen bere aitaren hitzak: «40 urtez zera esan dit: “Zu beti horren ´maitakor´”, nire hoztasunari erantzunez».
  • 10. Komatxoak eta komatxo arteko letra arrunta erabiliko ditugu honelakoak eskaintzeko: • Hitzez hitzeko aipamenak: Latindar komatxoak derrigorrean baliatu behar ditugu esaldiak komatxo arteko testu-zati bat baino gehiago dituenean, baita akotazioak eransten ditugunean ere: Auzi horren aurrean, Gobernu taldeak zera dio: «Gogorarazi nahi dizuegu diru horiek herritarrok ordaindu ditugula zerga bitartez». «Ezinbestekoa da –diote ikertzaileek– zientzia jendeari hurbiltzea».
  • 11. • Iragarki, armarri eta abarretako ikurritzen aipamenak: • Norbaiten izenaz gainera, izenaren ondoren aipatutako norbait horren izenordea(k): • Argitalpen nagusiago baten zati diren artikulu eta abarren izenak: Honela erantzun zion: “Egin beza bakoitzak ahal duena”. Elhuyar aldizkarian argitaratutako artikulu bat erabili dugu sarrera gisa: “Birusak ez dira beti etsai”. Juan San Martin «Otsalar» 2005eko maiatzaren 30ean hil zen.
  • 12. • Hitzaldi, mahai-inguru, erakusketa eta abarren izenak: • Komatxo artean sartu ohi dira ironiaz adierazitako hitzak: alegia, hitz jakin baten adiera ohiko esanahiaren aurkakoa dela adierazi nahi denean: Paula Kasaresek “Euskara, bestela ez gara” ziklora gonbidatzea eskertu zion euskara zerbitzuari. Ezin zirela bildu esan zieten kanporatutako langileei enpresaburu “txiroa” Suitzara zihoalako oporretan.
  • 13.  Puntuazioa egoki erabiltzeko gidan, komatxoak (eta testua letra arruntez) barne-hizketa markatzeko proposatzen ditu egileak: Azkenik, komatxoak eta komatxo arteko letra etzana erabiliko ditugu kasu batean: • Beste izenburu baten zati diren izenburuak-eta eskaintzeko: «Hau gehiegizkoa da», pentsatu zuen bere artean. Atzo aurkeztu zen Orixeren "Euskaldunak" edo paradisu galdua liburua.
  • 14. • Irekierako komatxoen aurretik hutsunea uzten da, baina ondoren ez: … «… • Itxierako komatxoen aurretik ez da hutsunerik uzten; atzetik, aldiz, hutsunea uzten da puntuazio-markarik ez badago: …» … • Itxierako komatxoen ondoren idazten dira koma, puntu eta gainerako puntuazio-markak (hutsunerik gabe): …»; …
  • 15. Perpaus osoari dagokion puntuazioa erabiliko dugu komatxoen aurretik zein atzetik. Komatxo arteko testuaren puntuazioaren inguruan, ordea, hiru kasu eman daitezke: • Komatxo artekoa puntuz, komaz, puntu eta komaz edo bi puntuz amaitzen denean, galdu egiten da amaierako marka: CUPek amaitutzat jo du prozesu subiranista, eta zera adierazi du "Oposiziora pasako gara. Kalera itzuliko gara".
  • 16. • Komatxo artekoa hiru puntuz, galdera-markaz nahiz harridura-markaz amaitzen denean, ipini egin behar da amaierako marka: • Komatxo artekoa puntuazio-markarik gabe amaitzen denean komatxoen ondoren jarri behar da, hala dagokionean, puntua, hiru puntu, galdera-marka, koma edo dena delako marka: Armarriaren aurrealdean dago urrez grabaturiko idazkuna, “Donostiako herriaren onespena eta eskerrona”; atzealdean, berriz, merezimendurako sarien alegoria bat. Horrela erantzun zion kazetariari: «Ea zergatik utzi nion idazteari?». Eta gero: «Bada, egia esan, ez dakit…». Eta geroago: «Aukera izanez gero, berriz hasiko nintzateke; bai horixe!».
  • 17. Idazkuntza atalean, aipu marka hitza erabiltzen dute Berriakoek komatxoa hitzaren ordez. Bestalde, erabilerari buruzko zenbait aholku ematen dizkigute.
  • 18. • [« »] aipu markek hitzez hitzeko adierazpenak eta aipuak txertatzeko balio dute: hitzak, esaldi zatiak zein esaldi osoak. • Aipu marken barrukoak osotasuna izan behar du testuan ondo egokitzeko. Esaterako, komeni da sintagma bereko osagaiak batera egotea: «Hausnarketa autokritiko» hori beharrezkotzat jotzen dute. «Hausnarketa autokritiko hori» beharrezkotzat jotzen dute.
  • 19. • Era berean, garbi utzi behar da lokailua zein diskurtsotakoa den: Baina «hori argitzeak ez du esan nahi alderdiaren planarekin ados ez daudenik», azaldu du. «Baina hori argitzeak ez du esan nahi alderdiaren planarekin ados ez daudenik», azaldu du. [Aipu barrukoa] Baina azaldu duenez, «hori argitzeak ez du esan nahi alderdiaren planarekin ados ez daudenik». [Kazetariaren diskurtsokoa]
  • 20. • Hitzez hitzeko aipuak erabiliz gero, egokia da sarreratxoa egitea, baina informazio bera errepikatzea estilo pobrearen seinale da: Bere egoeraz ari zela, azpimarratu zuen «konfiantza berreskuratu» duela, «nahiz eta denboraldi hasieran min handia» hartu zuen: «Konfiantza berreskuratu dut, nahiz eta denboraldi hasieran min handia hartu nuen». Bere egoeraz mintzatu zen: «Konfiantza berreskuratu dut, nahiz eta denboraldi hasieran min handia hartu nuen». Bere egoeraz ari zela, azpimarratu zuen «konfiantza berreskuratu» duela, «nahiz eta denboraldi hasieran min handia» hartu zuen.
  • 21. • Marka bakunak honelakoetan erabiltzen dira: o Adierazpenen barruan beste inoren hitzak markatzeko: o Letra etzanez idazten direnak bereizteko bi kasu hauetan:  Testu osoa letra etzanez idatzirik badago.  Tituluetan, goi-tituluetan, azpitituluetan eta leihoetan. Garbi mintzatu zen Agirre: «Oso haserre nago jokalariekin, ‘joan hadi hemendik’ oihukatu baitzidaten entrenamenduan». Ehunka ikaslek parte hartu zuten greban, hezkuntzako ‘zapalkuntzak’ salatzeko
  • 22. • Eskainitako pasarteak bi paragrafo edo gehiago izanez gero, marka paragrafo hasieran soilik jartzen da; ixteko marka (»), hain zuzen: * Itzultzaileei behar duten laguntza guztia eskaintzeaz gain, trilogiaren euskal itzulpenerako hitzaurrea ere idatzi du Celatik, espresuki Igelako liburuetarako. Hona hemen bi pasarte: «Parlamenti buffi izenburuaren pean bildutako hiru liburu hauek 1971tik 1977ra bitartean idatzi nituen. Gaur egun nire iritziz Italian inork ere ez luke onartuko argitaratzea, politikan eta ohituretan sumatzen ditugun aldaketa berberak jasan baititu literaturak. Eta pentsatzen dudana esaterik baldin badut, ia-ia Europako argitalpen-lan osoa esterilizazio jarduera da orain, etekinen amets gaiztoak gidatua. [...] »Bukatzeko, adierazi nahi dut ustekabea izan dela Parlamenti buffi euskarara itzulia ikustea. [...] »Niri dagokidanez, esker ona adierazi nahi dut nirekin izan duzuen adeitasunagatik».
  • 23. Aurkezpenari bukaera emateko, Ortotipografia liburuaren sarrerako testu-zati bat ekarri nahi izan dugu hona: «Itsaso nahasia gertatzen da, askotan, euskararen itsasoa. Hizkuntzaren erabilera zuzen eta egokia izanik helburu, normalizazio-lan horren babes- portua urrutitxo ikusten da sarri. Itsaso nahasi horretan ez da lan samurra izaten, nolanahi ere, araugintzan diharduenarena. Baina ibili beste erremediorik ez dago, […]». ZUBIMENDI, Joxe Ramon: Ortotipografia, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, Gasteiz, 2004. (5-6 or.)