SlideShare una empresa de Scribd logo
1 de 21
Udaberriko egun eder batean Arturok eta Klementinak, bi dortoka gazte, polit eta ilehoriek, urmahel
baten ertzean ezagutu zuten elkar. Arratsalde hartan elkar maite zutela konturatu ziren.
Klementina alaia eta
zoriontsua zen. Biak
aintziraren ertzetik paseatzen
eta afaltzeko zer edo zer
arrantzatzen ari ziren
bitartean, proiektu asko
bururatzen zitzaizkion
Klementinari.
Klementinak honela zioen: “Ai,
Arturo! Ikusiko duzu zein zoriontsu
izango garen. Bidaiatu eta beste
hainbat laku eta beste hainbat
dortoka ezagutuko ditugu. Laku
horien ertzean; era guztietako
arrainak , landareak eta loreak
aurkituko ditugu. Bizitza zoragarria
izango da!Atzerrira ere joango gara...
Ba al dakizu Arturo! Venecia
ezagutzeko irrikan nago!”
Eta Arturok, irribarretsu eta
ahopeka, baietz esaten zuen.
Baina egunak beti berdintsuak ziren aintziraren ertzean. Egun batean, Arturok erabaki zuen ordutik
aurrera berak bakarrik egingo zuela arrantzan, bientzat. Eta horrela, Klementinak atseden hartuko
zuen. Bazkalorduan ailegatzen zen Arturo zapaburu eta marraskiloekin, eta Klementinari galdetzen
zion: “Nola zaude, bihotza? Ondo pasa al duzu goiza?” Eta Klementinak, hasperenka: “Ai, izugarri
aspertu naiz! Egun osoan zure zain!”
“ Aspertuta!” —oihu egiten zuen Arturok haserre—. “Aspertu egin zarela diozu! Aurkitu ezazu zer edo
zer egiteko, mundua zeregin interesgarriz beteta dago eta. Tuntunak bakarrik aspertzen dira!”
Klementinari lotsa handia ematen zion tuntuna izateak eta ez zuen nahi horrenbeste aspertzea etxean,
baina ezin.
Behin, Arturo arrantzatik bueltatu zenean, Klementinak esan zion: “Xirula bat edukitzea gustatuko
litzaidake. Horrela, jotzen ikasiko nuke, abestiak asmatuko nituzke eta horrek guztiak entretenitu
egingo ninduke.” Baina Arturori ideia hura tontokeria hutsa iruditu zitzaion: “ Zuk xirula jo! Ez
dituzu notak bereizten eta! Ez zara ikasteko gai eta! Ez duzu belarririk eta!”
Eta egun hartan bertan, disko-jogailu eder batekin agertu zen Arturo Klementinaren aurrera.
Arturok disko-jogailua Klementinaren
bizkar gainean lotu zuen ondo-ondo,
honela zioen bitartean: “Horrela ez duzu
galduko... Hain zara despistatua!”
Klementinak eskerrak eman zizkion.
Baina gau hartan, loak hartu baino lehen,
pentsatu eta pentsatu egon zen: “Ai,
zergatik eraman behar dut gainean
disko-jogailu astun hau, xirula arin bat
eraman beharrean? Eta, egia izango ote
da ez naizela notak ikasteko gai eta
despistatua naizela?” Baina gero,
lotsatuta, horrela izan beharko zuela
erabaki zuen, hain azkarra zen Arturok
horrela esaten baitzuen. Eta etsita, loak
hartu zuen.
Klementinak pentsatu zuen: “Ai,
ene! Berriro ere esan dut
tontokeria bat. Kontu handiz
ibili beharko dut, bestela Arturo
nekatu egingo da bere emaztea
hain tuntuna izateaz.” Eta ahalik
eta gutxien hitz egiten saiatu zen.
Arturo berehala ohartu zen, eta
esan zuen: “Hau da hau neska-
lagun aspergarria! Ez du inoiz
hitz egiten, eta berba egiten
duenean, tontokeriak besterik ez
du esaten!” Baina errudun
sentituko zen handik egun
batzuetara, Arturo paketetzar
batekin agertu zen eta. “Begira,
lagun margolari batekin egin
dut topo eta koadro bat erosi
diot zuretzat. Pozik egongo zara,
ezta? Artea interesatzen
zitzaizula zenidan, ezta? Bada,
hor duzu. Lotu ezazu ondo,
bestela, galdu egingo duzu eta.
Hain zara despistatua!”
Klementinaren zama gero eta handiagoa zen. Egun batean Murano lorontzi bat gehitu zion Arturok.
“Ez zenuen bada, esaten Venecia gustatzen zitzaizula? Ba, zurea da. Lotu ezazu ondo ez erortzeko.
Hain zara axolagabea!”
Beste egun batean, Austriako pipa bilduma bat heldu zen bitrina baten barruan.
Geroago entziklopedia bat eta ... Klementinak, hasperenka esaten zuen: “Ai, behintzat irakurtzen
jakingo banu!” Bitartean, Klementinaren etxeari bigarren solairu bat gehitzeko unea heldu zen.
Klementina, bi solairuko etxea
gainean zuela, ezin zen ezta
mugitu ere egin. Arturok jana
eramaten zion eta honela
inportante sentitzen zen eta harro:
“Ai, zer egingo zenuke zuk ni
gabe?”
“Noski” —hasperenka zioen
Klementinak—. “Zer egingo nuke
nik zu barik.”
Poliki-poliki, bi solairuko
etxea ere erabat bete zen.
Baina bazuten konponbidea:
Klementinaren etxeari hiru
solairu gehiago gehitu
zitzaizkion.
Klementinaren etxea aspaldi bihurtu zen etxe-orratz. Gauzak horrela, udaberriko goiz batean erabaki
zuen...
...horrela ezin zuela jarraitu. Atera zen etxetik isilpean eta paseo bat eman zuen: oso polita izan zen
paseo hura, baina oso motza. Izan ere, Arturo bazkalorduan bueltatzen zen, eta berak etxean egon
behar zuen ordurako. Betiko lez.
Baina pixkanaka-pixkanaka paseotxoa ohitura bihurtu zen eta Klementina gero eta gusturago
sentitzen zen bere bizimodu berriarekin. Arturok ez zekien ezer, baina zer edo zer gertatzen zela
susmatzen zuen: “Zer dela eta egiten duzu barre? Tuntuna ematen duzu.” —esaten zion . Baina
Klementina, oraingoan, ez zen batere kezkatu. Oraingoan, Arturok alde egin bezain azkar, berak ere
alde egiten zuen etxetik. Eta Arturok gero eta arraroago aurkitzen zuen, eta etxea gero eta
desordenatuago, baina Klementina benetan zoriontsu sentitzen hasi zen, eta Arturoren errietak ez zion
axolik.
Eta egun batean
Arturok etxea hutsik
aurkitu zuen.
Eta izugarri haserretu zen, ez zuen ezer ulertzen, eta handik urte batzuetara lagunei kontatzen
jarraitzen zuen: “Bai, bai esker txarrekoa zen Klementina hura! Ez zitzaion ezer falta. Bere etxeak
hogeita bost solairu zituen, eta denak altxorrez beterik!”
Dortokak urte askoan bizi izaten dira, eta agian Klementinak jarraituko du munduan zehar zoriontsu
bidaiatzen. Agian xirula joko du eta landareen eta loreen akuarela ederrak egingo ditu. Eta zuk,
etxerik gabeko dortoka bat aurkitzen baduzu saia zaitez deitzen: “Klementina, Klementina!” Eta
erantzuten baldin badizu, ziur Klementina bera dela!
Arturo eta klementina

Más contenido relacionado

La actualidad más candente

Ulermena escolar letra BASERRIA
Ulermena escolar letra BASERRIAUlermena escolar letra BASERRIA
Ulermena escolar letra BASERRIAidoialariz
 
Ulermena JOKIN GAIXORIK DAGO
Ulermena   JOKIN GAIXORIK DAGOUlermena   JOKIN GAIXORIK DAGO
Ulermena JOKIN GAIXORIK DAGOidoialariz
 
Tren polit bat
Tren polit bat Tren polit bat
Tren polit bat idoialariz
 
Eta aitona non dago
Eta aitona non dagoEta aitona non dago
Eta aitona non dagoidoialariz
 
Pinta, gure behia
Pinta, gure behia Pinta, gure behia
Pinta, gure behia idoialariz
 
Testu laburrak ulermena lantzeko
Testu laburrak ulermena lantzekoTestu laburrak ulermena lantzeko
Testu laburrak ulermena lantzekoVeronicaruesga
 
4 gaia izenondoak nolakoa da - ariketak
4 gaia  izenondoak nolakoa da - ariketak4 gaia  izenondoak nolakoa da - ariketak
4 gaia izenondoak nolakoa da - ariketakidoialariz
 
Ulermena FREDI ASTOA
Ulermena  FREDI ASTOA Ulermena  FREDI ASTOA
Ulermena FREDI ASTOA idoialariz
 
8 gaia askari onena ogi tartean dagoena euskara 4 santillana
8 gaia  askari onena ogi tartean dagoena euskara 4 santillana8 gaia  askari onena ogi tartean dagoena euskara 4 santillana
8 gaia askari onena ogi tartean dagoena euskara 4 santillanaidoialariz
 
12 gaia txanogorritxo eta otsoa euskara 4 santillana
12 gaia  txanogorritxo eta otsoa euskara 4 santillana12 gaia  txanogorritxo eta otsoa euskara 4 santillana
12 gaia txanogorritxo eta otsoa euskara 4 santillanaidoialariz
 
Egunerokoa idatzi
Egunerokoa idatziEgunerokoa idatzi
Egunerokoa idatziidoialariz
 
2 baserriko animaliak
2 baserriko animaliak2 baserriko animaliak
2 baserriko animaliakidoialariz
 
Ulermena txakurtxo herrena
Ulermena   txakurtxo herrenaUlermena   txakurtxo herrena
Ulermena txakurtxo herrenaidoialariz
 
Irakurgai oso laburrak piktoekin 1 nire katuak
Irakurgai oso laburrak piktoekin 1 nire katuakIrakurgai oso laburrak piktoekin 1 nire katuak
Irakurgai oso laburrak piktoekin 1 nire katuakidoialariz
 
Txisteak 1 ziklo
Txisteak 1 ziklo  Txisteak 1 ziklo
Txisteak 1 ziklo idoialariz
 
Ulermena escolar letra sagua eta untxia
Ulermena escolar letra sagua eta untxia   Ulermena escolar letra sagua eta untxia
Ulermena escolar letra sagua eta untxia idoialariz
 

La actualidad más candente (20)

Ulermena escolar letra BASERRIA
Ulermena escolar letra BASERRIAUlermena escolar letra BASERRIA
Ulermena escolar letra BASERRIA
 
Ulermena JOKIN GAIXORIK DAGO
Ulermena   JOKIN GAIXORIK DAGOUlermena   JOKIN GAIXORIK DAGO
Ulermena JOKIN GAIXORIK DAGO
 
Tren polit bat
Tren polit bat Tren polit bat
Tren polit bat
 
Eta aitona non dago
Eta aitona non dagoEta aitona non dago
Eta aitona non dago
 
Ulermena
UlermenaUlermena
Ulermena
 
Irakurgai motzak
Irakurgai motzakIrakurgai motzak
Irakurgai motzak
 
Pinta, gure behia
Pinta, gure behia Pinta, gure behia
Pinta, gure behia
 
Testu laburrak ulermena lantzeko
Testu laburrak ulermena lantzekoTestu laburrak ulermena lantzeko
Testu laburrak ulermena lantzeko
 
4 gaia izenondoak nolakoa da - ariketak
4 gaia  izenondoak nolakoa da - ariketak4 gaia  izenondoak nolakoa da - ariketak
4 gaia izenondoak nolakoa da - ariketak
 
Ulermena FREDI ASTOA
Ulermena  FREDI ASTOA Ulermena  FREDI ASTOA
Ulermena FREDI ASTOA
 
8 gaia askari onena ogi tartean dagoena euskara 4 santillana
8 gaia  askari onena ogi tartean dagoena euskara 4 santillana8 gaia  askari onena ogi tartean dagoena euskara 4 santillana
8 gaia askari onena ogi tartean dagoena euskara 4 santillana
 
12 gaia txanogorritxo eta otsoa euskara 4 santillana
12 gaia  txanogorritxo eta otsoa euskara 4 santillana12 gaia  txanogorritxo eta otsoa euskara 4 santillana
12 gaia txanogorritxo eta otsoa euskara 4 santillana
 
Egunerokoa idatzi
Egunerokoa idatziEgunerokoa idatzi
Egunerokoa idatzi
 
2 baserriko animaliak
2 baserriko animaliak2 baserriko animaliak
2 baserriko animaliak
 
Ulermena txakurtxo herrena
Ulermena   txakurtxo herrenaUlermena   txakurtxo herrena
Ulermena txakurtxo herrena
 
Ulermena
UlermenaUlermena
Ulermena
 
Irakurgai oso laburrak piktoekin 1 nire katuak
Irakurgai oso laburrak piktoekin 1 nire katuakIrakurgai oso laburrak piktoekin 1 nire katuak
Irakurgai oso laburrak piktoekin 1 nire katuak
 
Txisteak 1 ziklo
Txisteak 1 ziklo  Txisteak 1 ziklo
Txisteak 1 ziklo
 
Izaki bizidunak bizigabeak
Izaki bizidunak bizigabeakIzaki bizidunak bizigabeak
Izaki bizidunak bizigabeak
 
Ulermena escolar letra sagua eta untxia
Ulermena escolar letra sagua eta untxia   Ulermena escolar letra sagua eta untxia
Ulermena escolar letra sagua eta untxia
 

Destacado

Hiztegia. udazkeneko arropa
Hiztegia. udazkeneko arropaHiztegia. udazkeneko arropa
Hiztegia. udazkeneko arropancch
 
Hiztegia. Udazkeneko eguraldia.
Hiztegia. Udazkeneko eguraldia.Hiztegia. Udazkeneko eguraldia.
Hiztegia. Udazkeneko eguraldia.ncch
 
Udazkena imajinak eta musika txirritxekin
Udazkena imajinak eta musika txirritxekinUdazkena imajinak eta musika txirritxekin
Udazkena imajinak eta musika txirritxekintxistubi
 
Hiztegia. udazkeneko fruituak
Hiztegia. udazkeneko fruituakHiztegia. udazkeneko fruituak
Hiztegia. udazkeneko fruituakncch
 
3 LANDAREAK Zubia Santillana LH4
3  LANDAREAK   Zubia Santillana LH43  LANDAREAK   Zubia Santillana LH4
3 LANDAREAK Zubia Santillana LH4idoialariz
 
Respeto a los que son diferentes
Respeto a los que son diferentesRespeto a los que son diferentes
Respeto a los que son diferentespaula_oion
 
Todos somos diferentes
Todos somos diferentesTodos somos diferentes
Todos somos diferentesraquel r.a
 
Arturo Y Clementina Talleres Igualdad
Arturo Y Clementina Talleres IgualdadArturo Y Clementina Talleres Igualdad
Arturo Y Clementina Talleres Igualdadangelesmerinoruiz
 

Destacado (11)

Hiztegia. udazkeneko arropa
Hiztegia. udazkeneko arropaHiztegia. udazkeneko arropa
Hiztegia. udazkeneko arropa
 
Hiztegia. Udazkeneko eguraldia.
Hiztegia. Udazkeneko eguraldia.Hiztegia. Udazkeneko eguraldia.
Hiztegia. Udazkeneko eguraldia.
 
Udazkena imajinak eta musika txirritxekin
Udazkena imajinak eta musika txirritxekinUdazkena imajinak eta musika txirritxekin
Udazkena imajinak eta musika txirritxekin
 
Hiztegia. udazkeneko fruituak
Hiztegia. udazkeneko fruituakHiztegia. udazkeneko fruituak
Hiztegia. udazkeneko fruituak
 
Unidad didáctica
Unidad didácticaUnidad didáctica
Unidad didáctica
 
3 LANDAREAK Zubia Santillana LH4
3  LANDAREAK   Zubia Santillana LH43  LANDAREAK   Zubia Santillana LH4
3 LANDAREAK Zubia Santillana LH4
 
Respeto a los que son diferentes
Respeto a los que son diferentesRespeto a los que son diferentes
Respeto a los que son diferentes
 
Todos somos diferentes
Todos somos diferentesTodos somos diferentes
Todos somos diferentes
 
Sesión de trabajo clementina contra la violencia de género
Sesión de trabajo   clementina contra la violencia de géneroSesión de trabajo   clementina contra la violencia de género
Sesión de trabajo clementina contra la violencia de género
 
Arturo Y Clementina Talleres Igualdad
Arturo Y Clementina Talleres IgualdadArturo Y Clementina Talleres Igualdad
Arturo Y Clementina Talleres Igualdad
 
Ficha arturo y clementina
Ficha arturo y clementinaFicha arturo y clementina
Ficha arturo y clementina
 

Más de ignacioaldekoa1 (20)

Zuhaitza td
Zuhaitza tdZuhaitza td
Zuhaitza td
 
Urtebetetze eguna
Urtebetetze egunaUrtebetetze eguna
Urtebetetze eguna
 
Txanogorritxo
TxanogorritxoTxanogorritxo
Txanogorritxo
 
Tulipan txikia3
Tulipan txikia3Tulipan txikia3
Tulipan txikia3
 
Oroimenik gabeko eguzkia
Oroimenik gabeko eguzkiaOroimenik gabeko eguzkia
Oroimenik gabeko eguzkia
 
Nire nebatxoa
Nire nebatxoaNire nebatxoa
Nire nebatxoa
 
Neska ikustezina td
Neska ikustezina tdNeska ikustezina td
Neska ikustezina td
 
Mirikol barraskiloa
Mirikol barraskiloaMirikol barraskiloa
Mirikol barraskiloa
 
Madlenka td
Madlenka tdMadlenka td
Madlenka td
 
Lolo untxi ezberdina td
Lolo untxi ezberdina tdLolo untxi ezberdina td
Lolo untxi ezberdina td
 
Lola mantalaren plana
Lola mantalaren planaLola mantalaren plana
Lola mantalaren plana
 
Lehoia eta kilkerra
Lehoia eta kilkerraLehoia eta kilkerra
Lehoia eta kilkerra
 
Katarroa zuen maitagarria td
Katarroa zuen maitagarria tdKatarroa zuen maitagarria td
Katarroa zuen maitagarria td
 
Ines aldrebes td
Ines aldrebes tdInes aldrebes td
Ines aldrebes td
 
Ile kixkur
Ile kixkurIle kixkur
Ile kixkur
 
Hostoa eta urretxindora4
Hostoa eta urretxindora4Hostoa eta urretxindora4
Hostoa eta urretxindora4
 
Hiru txerrikumeak
Hiru txerrikumeakHiru txerrikumeak
Hiru txerrikumeak
 
Guztiak du bukaera
Guztiak du bukaeraGuztiak du bukaera
Guztiak du bukaera
 
Espagetiak susirentzat td
Espagetiak susirentzat tdEspagetiak susirentzat td
Espagetiak susirentzat td
 
Errauskin printzea td
Errauskin printzea tdErrauskin printzea td
Errauskin printzea td
 

Arturo eta klementina

  • 1.
  • 2. Udaberriko egun eder batean Arturok eta Klementinak, bi dortoka gazte, polit eta ilehoriek, urmahel baten ertzean ezagutu zuten elkar. Arratsalde hartan elkar maite zutela konturatu ziren.
  • 3. Klementina alaia eta zoriontsua zen. Biak aintziraren ertzetik paseatzen eta afaltzeko zer edo zer arrantzatzen ari ziren bitartean, proiektu asko bururatzen zitzaizkion Klementinari.
  • 4. Klementinak honela zioen: “Ai, Arturo! Ikusiko duzu zein zoriontsu izango garen. Bidaiatu eta beste hainbat laku eta beste hainbat dortoka ezagutuko ditugu. Laku horien ertzean; era guztietako arrainak , landareak eta loreak aurkituko ditugu. Bizitza zoragarria izango da!Atzerrira ere joango gara... Ba al dakizu Arturo! Venecia ezagutzeko irrikan nago!” Eta Arturok, irribarretsu eta ahopeka, baietz esaten zuen.
  • 5. Baina egunak beti berdintsuak ziren aintziraren ertzean. Egun batean, Arturok erabaki zuen ordutik aurrera berak bakarrik egingo zuela arrantzan, bientzat. Eta horrela, Klementinak atseden hartuko zuen. Bazkalorduan ailegatzen zen Arturo zapaburu eta marraskiloekin, eta Klementinari galdetzen zion: “Nola zaude, bihotza? Ondo pasa al duzu goiza?” Eta Klementinak, hasperenka: “Ai, izugarri aspertu naiz! Egun osoan zure zain!” “ Aspertuta!” —oihu egiten zuen Arturok haserre—. “Aspertu egin zarela diozu! Aurkitu ezazu zer edo zer egiteko, mundua zeregin interesgarriz beteta dago eta. Tuntunak bakarrik aspertzen dira!” Klementinari lotsa handia ematen zion tuntuna izateak eta ez zuen nahi horrenbeste aspertzea etxean, baina ezin.
  • 6. Behin, Arturo arrantzatik bueltatu zenean, Klementinak esan zion: “Xirula bat edukitzea gustatuko litzaidake. Horrela, jotzen ikasiko nuke, abestiak asmatuko nituzke eta horrek guztiak entretenitu egingo ninduke.” Baina Arturori ideia hura tontokeria hutsa iruditu zitzaion: “ Zuk xirula jo! Ez dituzu notak bereizten eta! Ez zara ikasteko gai eta! Ez duzu belarririk eta!”
  • 7. Eta egun hartan bertan, disko-jogailu eder batekin agertu zen Arturo Klementinaren aurrera.
  • 8. Arturok disko-jogailua Klementinaren bizkar gainean lotu zuen ondo-ondo, honela zioen bitartean: “Horrela ez duzu galduko... Hain zara despistatua!” Klementinak eskerrak eman zizkion. Baina gau hartan, loak hartu baino lehen, pentsatu eta pentsatu egon zen: “Ai, zergatik eraman behar dut gainean disko-jogailu astun hau, xirula arin bat eraman beharrean? Eta, egia izango ote da ez naizela notak ikasteko gai eta despistatua naizela?” Baina gero, lotsatuta, horrela izan beharko zuela erabaki zuen, hain azkarra zen Arturok horrela esaten baitzuen. Eta etsita, loak hartu zuen.
  • 9. Klementinak pentsatu zuen: “Ai, ene! Berriro ere esan dut tontokeria bat. Kontu handiz ibili beharko dut, bestela Arturo nekatu egingo da bere emaztea hain tuntuna izateaz.” Eta ahalik eta gutxien hitz egiten saiatu zen. Arturo berehala ohartu zen, eta esan zuen: “Hau da hau neska- lagun aspergarria! Ez du inoiz hitz egiten, eta berba egiten duenean, tontokeriak besterik ez du esaten!” Baina errudun sentituko zen handik egun batzuetara, Arturo paketetzar batekin agertu zen eta. “Begira, lagun margolari batekin egin dut topo eta koadro bat erosi diot zuretzat. Pozik egongo zara, ezta? Artea interesatzen zitzaizula zenidan, ezta? Bada, hor duzu. Lotu ezazu ondo, bestela, galdu egingo duzu eta. Hain zara despistatua!”
  • 10. Klementinaren zama gero eta handiagoa zen. Egun batean Murano lorontzi bat gehitu zion Arturok. “Ez zenuen bada, esaten Venecia gustatzen zitzaizula? Ba, zurea da. Lotu ezazu ondo ez erortzeko. Hain zara axolagabea!”
  • 11. Beste egun batean, Austriako pipa bilduma bat heldu zen bitrina baten barruan.
  • 12. Geroago entziklopedia bat eta ... Klementinak, hasperenka esaten zuen: “Ai, behintzat irakurtzen jakingo banu!” Bitartean, Klementinaren etxeari bigarren solairu bat gehitzeko unea heldu zen.
  • 13. Klementina, bi solairuko etxea gainean zuela, ezin zen ezta mugitu ere egin. Arturok jana eramaten zion eta honela inportante sentitzen zen eta harro: “Ai, zer egingo zenuke zuk ni gabe?” “Noski” —hasperenka zioen Klementinak—. “Zer egingo nuke nik zu barik.”
  • 14. Poliki-poliki, bi solairuko etxea ere erabat bete zen. Baina bazuten konponbidea: Klementinaren etxeari hiru solairu gehiago gehitu zitzaizkion.
  • 15. Klementinaren etxea aspaldi bihurtu zen etxe-orratz. Gauzak horrela, udaberriko goiz batean erabaki zuen...
  • 16. ...horrela ezin zuela jarraitu. Atera zen etxetik isilpean eta paseo bat eman zuen: oso polita izan zen paseo hura, baina oso motza. Izan ere, Arturo bazkalorduan bueltatzen zen, eta berak etxean egon behar zuen ordurako. Betiko lez.
  • 17. Baina pixkanaka-pixkanaka paseotxoa ohitura bihurtu zen eta Klementina gero eta gusturago sentitzen zen bere bizimodu berriarekin. Arturok ez zekien ezer, baina zer edo zer gertatzen zela susmatzen zuen: “Zer dela eta egiten duzu barre? Tuntuna ematen duzu.” —esaten zion . Baina Klementina, oraingoan, ez zen batere kezkatu. Oraingoan, Arturok alde egin bezain azkar, berak ere alde egiten zuen etxetik. Eta Arturok gero eta arraroago aurkitzen zuen, eta etxea gero eta desordenatuago, baina Klementina benetan zoriontsu sentitzen hasi zen, eta Arturoren errietak ez zion axolik.
  • 18. Eta egun batean Arturok etxea hutsik aurkitu zuen.
  • 19. Eta izugarri haserretu zen, ez zuen ezer ulertzen, eta handik urte batzuetara lagunei kontatzen jarraitzen zuen: “Bai, bai esker txarrekoa zen Klementina hura! Ez zitzaion ezer falta. Bere etxeak hogeita bost solairu zituen, eta denak altxorrez beterik!”
  • 20. Dortokak urte askoan bizi izaten dira, eta agian Klementinak jarraituko du munduan zehar zoriontsu bidaiatzen. Agian xirula joko du eta landareen eta loreen akuarela ederrak egingo ditu. Eta zuk, etxerik gabeko dortoka bat aurkitzen baduzu saia zaitez deitzen: “Klementina, Klementina!” Eta erantzuten baldin badizu, ziur Klementina bera dela!