1. Oinarrizko Lanbide Heziketan eta Erdi eta
Goi mailako zikloetan onartzeko eta
matrikulatzeko egutegia (2016/17
ikasturtea)
Eskabideak eta dokumentazioaren aurkezpena:
IKASTETXEAN BERTAN ekainaren 6tik ekainaren 17a
arte, biak barne.
ONLINE eskabideak, ekainaren 16ra arte. (Eskaera on-line
egiten badu, pertsona interesdunak, eskaera egin ondoren eta beti ere
xedatutako epeetan, aukeratutako ikastetxera joan behar izango du, bere
NAN edo identifikazio-agiria eta kasuan kasu egoki diren agiri guztiak
entregatzeko).
Eskatzailearen espediente akademikoa edota sarrera-proba gainditu izanaren
ziurtagiria –proba hori Euskal Autonomia Erkidegoko 2016ko deialdian egin ez
bada– aurkezteko: ekainaren 30eko 14:00ak arte.
Behin-behineko zerrendak : uztailaren 5a
Zerrendei erreklamazioak: uztailaren 6 ko 14:00ak arte
Behin betiko zerrendak: uztailaren 8ª
Onartutako ikasleen MATRIKULA egiteko aldi arrunta: uztailaren 11ik 15ra,
biak barne.
Aurreko taulan ageri diren onarpen epeak bukatutakoan plaza libreak geratzen
badira, ikastetxeek matrikulatu nahi diren eta irakaskuntzara sarbidea izateko
baldintzak betetzen dituzten pertsonak matrikulatu ahalko dituzte, 2016ko urriaren
15eko 24:00ak arte. Data horretatik aurrera, ikastetxeek ezingo dute inor
matrikulatu.
1. HEZIKETA-ZIKLOETAN SARTZEKO BALDINTZAK ETABIDEAK.
1.1– OINARRIZKO LANBIDE HEZIKETAKO ZIKLOAK: oinarrizko lanbide heziketako
zikloetan sartzeko, baldintza hauek bete behar dira aldi berean:
− Hamabost urte beteak izatea, edo dagokion urte naturalaren barruan betetzea, eta
hamazazpi urte baino gehiago ez izatea zikloan sartzean edo dagokion urte
naturalean.
− Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo zikloa edo, salbuespen gisa,
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren maila eginda izatea.
− Irakasle taldeak gurasoei edo legezko ordezkariei Oinarrizko Lanbide Heziketako
ziklo bat hastea proposatu izana.
2. 1.1.1.– Oinarrizko lanbide heziketako zikloen esperientzia pilotua berariazko ibilbide
integratuan: lau.ikasturteko iraupena; oinarrizko lanbide heziketako bi ikasturte eta
dagokion erdi-mailako zikloko bi ikasturte, oinarrizko konpetentzien indartzearekin.
Ziklo horietara sartzeko, aldi berean bete beharko dira aurreko 1. atalean aipatutako
baldintzak.
1.2.– ERDI-MAILAKO ZIKLOAK: Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko,
honako baldintzetako bat bete behar da:
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) graduatua izatea.
• Oinarrizko Lanbide Heziketako titulua izatea.
• Batxilergoko titulua izatea.
• Teknikari-titulua edo teknikari laguntzailearena izatea.
• Goi-mailako teknikariaren titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Hasierako lanbide-kualifikazioko programa baten nahitaezko moduluak gainditu izana.
• Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) bigarren maila gainditu izana.
• Erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko probak gainditu izana.
• Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu dutenak.
.Erdi-mailako zikloetan sartzeko prestakuntza ikastaro berezia gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
1.2.1.– Erdi-mailako zikloen esperientzia pilotua ikasketarako IBILBIDE
INTEGRATUETAN: ibilbide integratuak eskaintzen dituzten erdi-mailako zikloetan
sartzeko, Oinarrizko Teknikariaren Titulua eduki behar da, kasu bakoitzari dagokion
erdi-mailako ziklorako ezarritako curriculumaren egokitzapenean adierazitakoari
jarraituz.
2016-2017 ikasturtean, honakoak izango dira erdi-mailako heziketa-zikloak eta
horietako bakoitzerako ibilbide integratu modura egokituko diren oinarrizko lanbide
heziketako tituluak:
• Ile-apainketa eta estetikako oinarrizko teknikari titulua, honakoekin batera:
o Ile-apainketa eta ile-kosmetikako erdi-mailako teknikari titulua.
o Estetika eta Edergintzako erdi-mailako teknikari titulua.
• Metalezko elementuen fabrikazioko oinarrizko teknikari titulua, honakoarekin batera:
o Mekanizazioko erdi-mailako teknikari titulua.
o Soldadurako eta Galdaragintzako erdi-mailako teknikari titulua.
1.3.– GOI-MAILAKO ZIKLOAK: Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako
baldintzetako bat bete behar da:
• Batxilergoko titulua izatea.
• Teknikari edo Goi-mailako Teknikariaren edo teknikari espezialistaren titulua izatea.
Unibertsitate-titulua izatea.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea gainditu izana.
• Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko proba gainditu izana, ziklo horren lanbide-
familiari dagokion aukera baten bidez.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
3. 2. ESKABIDEA AURKEZTEA ETA BEHARREZKO JARRAIBIDEAK.
1.– Gehienez hiru plaza eskatu ahalko dira, hiru ikastetxetan gehienez. Hala
ere, plaza bakar batean matrikulatu ahalko da. Ikastetxe berean plaza bat baino
gehiago eskatzen bada, lehentasunezko ordena adierazi beharko da.
2.– Aukeratutako lehenengo ikastetxean eskatu beharko dira plazak eta
horretarako, eskabide-inprimaki bakarra bete beharko da.
3.– Irakaskuntza presentzialaren modalitatean, honakoa adierazi beharko da
eskabidean: ikastetxea, eskatutako zikloa edo zikloak, hizkuntza-eredua eta
kasua bada, txanda (egunekoa edo gauekoa).
Pertsona batek sarbide bat baino gehiago erabiliz sartzeko baldintzak betetzen
baditu, bakarra aukeratu ahalko du. Hala ere, erdi-mailako edo goi-mailako
zikloetarako eskabidea egin duen pertsonak eskabidean sarbide proba baten
bidez sartuko dela adierazi badu eta eskabideak aurkezteko edozein aldiri
dagokion eskatzaileen behin-behineko zerrenda argitaratzen den data baino
lehenago beste baldintza akademikoren bat betetzen badu, baldintza hori
betetzen duela jakinarazi beharko du eskabidea aurkeztu zuen ikastetxean,
sarbide mota aldatzeko.
3. ESKATZAILEEK AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
Eskatzaile guztiek honako dokumentuak aurkeztu beharko dituzte,
a) Oinarrizko lanbide heziketako zikloak: Ikaslearen nortasuna eta adina egiaztatzen
dituen dokumentua, gurasoak edo legezko tutoreak ados daudela dioen dokumentua,
aurreko maila egin duen ikastetxeko ikasketen ziurtagiria eta tutorearen aholku
orientatzailea, irakasleek egindako proposamena biltzen duena.
b) Erdi-mailako edo goi-mailako zikloak: Sarbidearen araberako dokumentazioa. (
DBH titulua, Batxilergo titulua, Sarbide Proba…
4. LEHENTASUNEZKO ORDENA, ESLEITUTAKO EHUNEKOA ETA
HURRENKERA.
Oinarrizko lanbide heziketako zikloak: onarpen prozedurarako bereizitako
kolektiboek honako zerrendan duten lehentasunezko ordenaren arabera egingo dira
onarpenak. Horrenbestez, (letra) kolektiboko eskatzaileei ez zaie plazarik esleituko,
aurreko (letra) kolektiboan plazarik esleitu ez zaien eskabideak badaude.
(Letra) lehentasun bakoitzaren baitan, kasu bakoitzerako lehenetsiko den kolektiboa
errespetatuko da, eta lehentasun bakoitzaren baitan espediente akademikoan ageri
den batez besteko notaren araberakoa izango da hurrenkera.
Honakoak dira kolektiboak eta lehentasunak:
a) Inskripzioa egitean, Euskal Autonomia Erkidegoan eskolatuta dagoen ikaslea edo
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azken mailan erkidego horretan bertan eskolatuta
egon dena.
4. b)DBHko 3. edo 4. mailara arte ikasketa arruntak egin dituen ikaslea edo curriculum
aniztasunaren bidez ikasi duena eta inskripzioaren urte naturalean 17 urte dituena.
c) DBHko 3. edo 4. mailara arte ikasi duena eta inskripzioaren urte naturalean 16 urte
dituena.
d) DBHko 3. mailara arte ikasi duena eta inskripzioaren urte naturalean 15 urte
dituena.
e) DBHko 2. mailara arte ikasi duena eta inskripzioaren urte naturalean 16 urte
dituena.
f) DBHko 2. mailara arte ikasi duena eta inskripzioaren urte naturalean 15 urte dituena.
g) Aurreko kolektiboetan sartzen ez diren eskatzaileak.
Erdi-mailako zikloak. Hurrengo letretan onarpen prozesurako ezarritako sarbideen
edo kolektiboen bidez onartuko dira ikasleak, sarbide edo kolektibo bakoitzari
esleitutako plazen ehunekoa errespetatuz.
Plazen ehunekoaren baitan, kasu bakoitzerako adierazitako lehentasunak aplikatuko
dira.
Lehentasun berbera duten pertsonen hurrenkera zehazteko, sartzeko erabilitako
tituluari dagokion espediente akademikoan ageri den batez besteko notari erreparatuko
zaio edo bestela, sartzeko erabilitako ikasketa, ikastaro edo proban lortutako notari.
Honakoak lirateke ehunekoak eta lehentasunak:
a) Plazen % 65:. Lehentasuna emango zaie Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako
graduatu titulua aurkeztu duten eta aurreko ikasturtean Derrigorrezko Bigarren
Hezkuntzako laugarren maila gainditu duten pertsonei .
b) Plazen % 20 Oinarrizko Lanbide Heziketako titulua duten pertsonentzat gordeko da.
Lehentasuna emango zaie Oinarrizko Lanbide Heziketako titulu batetik sartuko direnei
eta horien artetik, sartzeko erabilitako tituluaren eta eskatu den erdi-mailako zikloaren
artean dagoen 1. kidetasuna lehenetsiko da 2.aren aurretik, eta 2.a 3.aren aurretik.
c) Plazen % 15: honako sarbideei edo kolektiboei esleituko zaie, honako ordena
errespetatuz:
Erdi-mailako edo goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko probak. Erdi-mailako
heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu dutenek lehentasuna izango dute.
..............
Goi-mailako zikloak: Jarraian onarpen prozesurako adierazitako sarbideen edo
kolektiboen bidez onartuko dira ikasleak, sarbide edo kolektibo bakoitzari esleitutako
plazen ehunekoa errespetatuz.
Lehentasun berbera duten pertsonen hurrenkera zehazteko, sartzeko
erabilitako tituluari dagokion espediente akademikoan ageri den batez besteko
notari erreparatuko zaio edo bestela, sartzeko erabilitako ikasketetan edo
proban lortutako notari.
a) Plazen % 60: Batxilergo titulua. Arauan lehenetsitako modalitate eta
ikasgaiak dituen batxilergoa egin dutenei emango zaie lehentasuna.
5. b) Plazen % 20: erdi-mailako lanbide heziketako teknikari titulua. Sartzeko
erabilitako erdi-mailako graduatu tituluaren eta eskatutako goi-mailako zikloko
tituluaren artean ezarritako kidetasunak kontuan hartuta. 1. kidetasuna
lehenetsiko da 2.aren aurretik, eta 2.a 3.aren aurretik.
c) Plazen % 20: Sarbide probatik sartzen direnak eta beste batzuk.
DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAKO (DBH) ETA BIGARREN
HEZKUNTZAKO GRADUATUAREN BATEZ BESTEKO NOTA
KALKULATZEA.
1.– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) eta Bigarren Hezkuntzako
Graduatuaren batez besteko nota kalkulatzeko, eskatzaileak dagokion mailan
egindako ikasgai guztietan lortutako noten batez besteko aritmetikoa kalkulatu
beharko da, bi hamartarrekin. Ikasgaiko nota kuantitatiboa bada, ageri den
zenbaki bera hartuko da, hamartar eta guzti. Ikasgaiko nota kualitatiboa bada,
kuantitatibo bilakatu beharko da, honako baremoa jarraituz:
• Nahikoa: 5,50
• Ongi: 6,50 •
Oso Ongi: 7,50
(Bikain edo Bikain ohorezko matrikularekin) 9,00
• Batxilergoa baliozkotuta: 6,00
• Sarrera-proba gaindituta: 5,00
• Sarrera-proba egitetik salbuetsita: 5,00.
2.– Oinarrizko Lanbide Heziketa egin izanagatik lortutako Derrigorrezko Bigarren
Hezkuntzako Graduatu titulua aurkezten bada, nota ez da zenbakizkoa izango eta
5ekoa izango balitz bezala hartuko da.
6.
7. Calendario para la matrícula en formación
profesional PRESENCIAL curso 2016/17:
Para alumnado repetidor o promocionado a 2º curso: Período ordinario de
matrícula del 13 de junio a 4 de julio
Para el resto de alumnado:
Entrega de solicitudes y documentación:
en persona, del 6 de junio de 2016 al 17 de junio de 2016,
ambos inclusive.
ONLINE hasta el 16 de junio (Si la solicitud se realiza on-line,
la persona interesada deberá posteriormente acudir al centro
elegido en los plazos establecidos, para entregar su D.N.I o
documento identificativo y la documentación que corresponda
en cada caso.)
Entrega del expediente académico o del certificado de aptitud en la prueba de
acceso, en el caso de no haber realizado dicha prueba en la convocatoria del año
2016 de la Comunidad Autónoma del País Vasco: hasta las 14:00 horas del día 30
de junio.
Listas provisionales de admitidos: 5 de julio
Reclamación a las listas: hasta las 14:00 horas del 6 de julio inclusive
Listas definitivas: 8 de julio
Período ordinario de matrícula de alumnado admitido:
Desde el 11 al 15 de julio, inclusive ambos
Las personas que hayan sido admitidas en el proceso, así como aquellas que no
tuvieran obligación de participar en el mismo, (alumnado que repite curso o que
promociona de curso), deberán formalizar su matrícula en las fechas señaladas en
el calendario establecido. En el caso de no hacerlo se considerará que renuncian a
cualquier plaza a la que pudieran tener derecho