SlideShare una empresa de Scribd logo
1 de 13
Matematika eta Moodle
0- Sarrera

Zer da Moodle?
Gaztelaniaz

Ikastaroak sortzeko tresna bat da Moodle, eta Interneten, web-orrietan eta
elkarlana bultzatzen duten prozeduretan oinarritzen da. Martin Dougiamasek
sortu zuen konstruktibismo sozialaren teorian oinarrituz.
Moodle hitza, ingelesez, Objektuei Zuzendutako Ikasketa Ingurune
Dinamiko eta Modularraren akronimoa da. Moodle-k lanerako gune birtualak
sortzeko aukera ematen du, eta ingurune horretan aurki ditzakegu bai
informazio-baliabideak (testuak, taulak, argazkiak, audioak, bideoak, web-
orriak, Acrobat fitxategiak eta abar), baita ikasketa-baliabideak ere
(zereginak, azterketak, inkestak, foroak eta abar).

Webgune honetan, Moodle-k irakaskuntzarako ematen dituen aukerak landu
eta denon eskura jarri nahi ditugu bideotutorial sorta baten bitartez.
Erabilitako iturriak:

Anibal de la Torre-ren lanean oinarritu naiz
(http://www.adelat.org/media/docum/moodle/), baita
MoodleDocs-en ere (http://docs.moodle.org/es)



1- Gure ikastaroaren egitura

Gure ikastaroaren egitura aztertzen:

http://www.youtube.com/watch?v=rbZsyG1KxHU




2- Baliabideak eta jarduerak

Moodle-k Baliabideak eta Jarduerak bereizten ditu.
Baliabideen       bitartez   ikastaroko    partaideek       edukiak   bildu   ditzakete.
Informazioa biltzen duten elementuak dira. Alegia, ikusi, irakurri, saretik jaitsi
edo informazioa eskuratzeko erabilitako tresnak.

Jarduerak berriz, lanerako tresnak dira. Alegia, erabilitako baliabideetan
oinarritutako lanen bat egiteko bidea eskaintzen duten tresnak. Jarduerek,
orokorrean, ebaluazio-motaren bat dute berekin, bai sistemak automatikoki
egiten duena, bai tutoreak eskuz egin dezakeena.

Askotan, ordea, zaila izaten da zenbait aukera baliabideak ala jarduerak diren
bereiztea, erdi-bidean aurkitzen direlako.

Ondoren, bideo batzuk daude, eta haietan azaltzen da baliabide eta jarduera
interesgarrienak nola editatzen diren.

Azpiorriak (2): Baliabideak editatzen Jarduerak editatzen



2- Baliabideak eta Jarduerak >


2.1.- Baliabideak editatzen

Baliabideen bitartez ikastaroko partaideek edukiak jaso ditzakete. Informazioa
biltzen duten elementuak dira ikusi, irakurri, saretik jaitsi edo informazioa
eskuratzeko erabilitako tresnak, alegia.

Ondoren, ondoko baliabide hauek nola editatu ikusiko dugu:

•Web-orria
•Testu-orria
•Etiketa
•Web-orri batera lotura
•Fitxategi batera lotura
•Direktorio bat erakutsi

Azpiorriak (6): 1- Web-orria 2- Testu-orria 3- Etiketak 4- Fitxategi batera lotu 5- Web
orri batera lotu 6- Direktorio bat erakutsi
2- Baliabideak eta Jarduerak > Baliabideak editatzen >


2.1.1- Web-orria

Baliabide honekin Moodle-n Web-orriak on line sortu eta edita daitezke.
Haietan, badugu aukera hainbat formatu eta tamainako testuak, karaktere
bereziak, irudiak, loturak, emotikonoak, formulak, bideoak eta abar txertatzeko.

Web-orri bat Moodle-n nola sortu:


http://www.youtube.com/watch?v=5_zsBkqpi-A

Gehiago jakiteko ...(Gazteleraz)



2- Baliabideak eta Jarduerak > Baliabideak editatzen >


2.1.2- Testu-orria

Testu soilean (formaturik gabe) idatzitako orria besterik ez da baliabide hau.

Testu-orria aukeratuko dugu ikastaroan ezarri nahi dugun baliabidea testu
hutsa denean, eta, beraz, irudirik, formaturik, emotikonorik edo loturarik behar
ez denean. Kontuan izan testuari ezin izango diogula inongo formaturik eman:
ez tamaina aldatu, ezta letra lodiz edo etzanez idatzi ere.

Web-orriaren ordez testu-orria aukeratzeko arrazoi bakarra izaten da
plataforman toki askorik okupatu nahi ez izatea; testuak formaturik ez duenez,
oso pisu txikia baitu baliabide honek. Testu-orriak ez dira politegiak baina
egokiak dira informazioa edo jarraibideak jartzeko.

Testu-orri bat Moodle-n nola sortu:


http://www.youtube.com/watch?v=KRVL59Gmsi0

Gehiago jakiteko ...(Gazteleraz)
2- Baliabideak eta Jarduerak > Baliabideak editatzen >


2.1.3- Etiketak

Etiketak, hitz gutxiko oharrak izan ohi dira, eta zerbait gogorarazteko edo gure
atentzioa bereganatzeko dira. Loturak, irudiak, karaktere bereziak eta formatu
eta tamaina desberdinetako testuak izan ditzake.


http://www.youtube.com/watch?v=yxvz3nTiRfA

Gehiago jakiteko ...(Gazteleraz)



2- Baliabideak eta Jarduerak > Baliabideak editatzen >


2.1.4- Fitxategi bat estekatu

Baliabide honekin, zera egin dezakegu:

•Sarean dagoen fitxategi bat estekatu haren URL-aren bidez.

•Ikasleek aztertu beharreko edozein fitxategi estekatu, zeina aldez aurretik Moodle
zerbitzarian gorde dugun. Irudi bat, Word dokumentu bat, Adobe Acrobat fitxategi bat,
ordenagailuan ikus daitekeen edozein fitxategi mota izan daiteke.

Baliabide hau erabiltzen da ikasgai edo ikastaro bateko dokumentazioa
zabaltzeko eta antolatzeko.

Fitxategi bat nola estekatu Moodle-n:


http://www.youtube.com/watch?v=zHwp3xkPq-E

Gehiago jakiteko ...(Gazteleraz)



2- Baliabideak eta Jarduerak > Baliabideak editatzen >


2.1.5- Web-orri bat estekatu
Kasu honetan, ez dugu lotura fitxategi batekin egingo, Interneten dagoen web-
orri batekin baizik.

Web-orri bat nola estekatu:


http://www.youtube.com/watch?v=k34vkygbdi8

Gehiago jakiteko ...(Gazteleraz)



2- Baliabideak eta Jarduerak > Baliabideak editatzen >


2.1.6- Direktorio bat bistaratu

Baliabide honen bidez, Moodle-ko gure direktorio baten edukia bistaratuko
dugu. Moodle-n gordetzen ditugun fitxategiak karpetetan antola ditzakegu, eta
baliabide honek karpeta horien edukia ikasleei erakusteko aukera ematen digu.

Direktorio bat Moodle-n nola erakutsi:


http://www.youtube.com/watch?v=_Fo_MDu_GbU

Leer más ...(Gazteleraz)



2- Baliabideak eta Jarduerak >


2.2.- Jarduerak editatzen

Jarduerak lanerako tresnak dira. Alegia, baliabideetan oinarrituta lanen bat
egiteko modua ematen duten tresnak. Jarduerek, oro har, ebaluazio motaren
bat dute berekin, bai sistemak automatikoki egiten duena, bai tutoreak eskuz
egin dezakeena.

Ondoren, honako jarduera hauek nola editatu ikusiko dugu:
•Inkesta xumea
•Txat-a
•Glosategia
•Galdetegia
•Foroa
•Hot Potatoes galdetegia
•Zereginak edo tareak

Azpiorriak (7): 1- Inkesta xumea 2- Txata 3- Glosarioa 4- Galdetegia 5- Foroa 6- Hot
Potatoes galdetegia 7- Zereginak



2- Baliabideak eta Jarduerak > Jarduerak editatzen >


2.2.1- Inkesta xumea

Modulu honekin, inkesta sinpleak eta arinak egin ditzakegu, ikastaro edo
ikasgai bateko partaideen artean. Galdera bakar batekin, gai konkretu bati
buruzko iritzia emateko edo bozketa arin bat egiteko aukera ematen du.

Adibidez, azterketa baterako data posible biren arteko bozketa.

Jarduera hau ezin da ebaluatu.

Inkesta xume bat Moodle-n nola sortu:


http://www.youtube.com/watch?v=ehjztliyxsU

Gehiago jakiteko ...(Gazteleraz)



2- Baliabideak eta Jarduerak > Jarduerak editatzen >


2.2.2- Txata

Txat batekin, parte-hartzaileek Interneten bidez elkarrizketa bat izan dezakete
denbora errealean.


http://www.youtube.com/watch?v=x1LcpF5sn6o
Gehiago jakiteko ...(Gazteleraz)



2- Baliabideak eta Jarduerak > Jarduerak editatzen >


2.2.3- Glosarioa

Irakasleok, ikasleentzat ezezagunak izan litezkeen terminoak eta kontzeptuak
erabiltzen ditugu. Glosario bat izan daiteke, hain zuzen, ezagutza sortzen
jarraitzeko modu bat.

Moodle-n glosategi bat nola sortu:


http://www.youtube.com/watch?v=-hXM-FRRfes

Gehiago jakiteko ...(Gazteleraz)



2- Baliabideak eta Jarduerak > Jarduerak editatzen >


2.2.4- Galdetegia

Galdetegiekin, ikasleari galdera sorta bat aurkezten zaio, hark erantzun egiten
du, eta kalifikazio bat lortzen du. Moodle-k ariketak egiteko eskaintzen duen
aukeretako bat da.

Modulu honen helburua da ikasleari bere ikasketa-prozesuaren jarraipena erraz
egiteko aukera ematea. Gai baten edukiari eduki horri buruzko galdera-sorta
bat gehitzen baldin bazaio, ikasleak erantzun egiten die galderei, eta, lortutako
kalifikazioaren arabera, ikasteko zer falta zaion jakin dezake berehala.

Irakasleok, galdetegia egiteko orduan, aukera desberdinak ditugu:
galdetegiaren hasiera- eta bukaera-data aukera daiteke, galdetegia betetzeko
denbora-muga (minututan), saio batetik bestera utzi behar den denbora,
galderk ateratzeko ordena, onartutako gehienezko saio-kopurua...
Galdetegi bat Moodle-n nola sortu:


http://www.youtube.com/watch?v=WYdO9QN5OCI

Gehiago jakiteko ...(Gazteleraz)



2- Baliabideak eta Jarduerak > Jarduerak editatzen >


2.2.5- Foroa

Apunteekin batera, ondo erabiltzekotan, baliabiderik garrantzitsuenetakoak dira
foroak. Batzuetan, ehunka manual irakurtzen baino gehiago ikasten da
foroetan.

Moodle-n foro bat nola sortu:


http://www.youtube.com/watch?v=Y3y7k3hk2hs

Gehiago jakiteko ...(Gazteleraz)



2- Baliabideak eta Jarduerak > Jarduerak editatzen >


2.2.6- Hot Potatoes galdetegia

Baliabide honek aukera ematen digu Hot Potatoes formatuan egindako
galdetegiak Moodle-n txertatzeko, eraldatzen ibili beharrik gabe.

Hot Potatoes galdetegiak nola egin ikasi nahi baduzu, hemen badago
eskuliburu bat, gaztelaniaz.

Moodle-n Hot Potatoes galdetegi bat nola sortu:

http://www.youtube.com/watch?v=tf8rOGBlKpw

Gehiago jakiteko ...(Gazteleraz)
2- Baliabideak eta Jarduerak > Jarduerak editatzen >


2.2.7- Zereginak edo egitekoak

Moodle-ko Zeregin bat irakasleak ikasleei eginarazten diegun ariketa, lan edo jarduera
bat da. Normalean, lanaren emaitza fitxategi batean bidali behar izaten dute ikasleek:
testu-dokumentu bat, diaporama bat, irudi grafiko bat, bideo bat...

Moodle-n bidez, informatikoki itzul ezin diren lanak ere eginaraz daitezke (koadernoan
egin beharreko lanak, maketa bat, emanaldi artistiko bat, e.a.). Kasu horietan, Moodle-n
bidez adieraz daiteke egin beharreko lanaren aurkezpena, jarraitu beharreko pausuak,
non egingo den..., eta, egin ondoren, Moodle-n bertan kalifika daiteke jarduera edo
zeregin hori.

Lau zeregin mota daude:

Lineaz kanpoko zereginak
       Zeregin mota hau plataformatik kanpo egiten diren ekintzetarako erabiltzen da.
       Ikasleek zereginaren deskribapena ikus dezakete, baina ezin dute fitxategirik
       igo. Irakasleek ikaslea kalifika dezakete, eta ikasleek kalifikazio horien berri
       jaso.
Fitxategi bakarra kargatu
       Mota honetako zereginetan, ikasleek edozein motatako fitxategi bat igo
       dezakete. Irakasleak fitxategi hau on line kalifika dezake.
Testua on line
       Ikasleak, ohiko tresna-barraren bidez, testua edita dezake. Irakasleak kalifikatu
       eta komentarioak egin ditzake.
Fitxategiak kargatzeko modu aurreratua
       Zeregin mota honetan, ikasle bakoitzak irakasleak aurretik zehaztutako fitxategi
       kopurua igo dezake (20 fitxategi gehienez). Oso erabilgarria da, formatu
       desberdinetako zenbait dokumentu kargatu baititzakete.

Moodle-n zereginak nola sortu:

http://www.youtube.com/watch?v=6z7EKTc6N8k

Gehiago jakiteko ...(Gazteleraz)




3- Ikastaroaren estetika aldatzen
Estatistikek diotenez, lehenengo inpresioaren % 50 itxuran oinarritzen da, eta
esatekoak %7 soilik adierazten omen du... . Ikus dezagun, beraz, gure
ikastaroaren itxura nola alda dezakegun:


http://www.youtube.com/watch?v=aI_Wr4I81RU




4- Formula matematikoak idazten

Webguneetan, oro har, ez da erraza formula matematikoak idaztea. Formula
matematikoak idazteko, ohikoak ez diren tresnak erabili eta ezagutu behar ditugu. Hala,
Moodle-n formula matematikoak idatzi ahal izateko, honako metodo hauek aztertuko
ditugu:

•LaTeX sistema, testu zientifikoak idazteko erabili ohi dena.

•Codecogs: LaTeX-en sareko editorea.
•WIRIS: Interneten, hainbat hezkuntza-ataritan (adibidez, Andaluziakoan), era librean
erabil daitekeen tresna informatiko bat da, formulak idazteko ez ezik kalkuluak eta
adierazpen grafikoak egiteko ere balio duena.

Azpiorriak (3): 1- LaTeX 2- Codecogs 3- WIRIS



4- Formula matematikoak idazten >


4.1- LaTeX

LaTeXekin formulak idatz ditzakegu, bere kodea ezagutzen baldin badugu.
LaTeX kodea konplexua eta gogoratzeko zaila denez, askotariko laguntza aurki
dezakegu sarean.

•LaTeX zuzenean erabili nahi izanez gero, honako web honetaz balia gaitezke:
HotEqn. Han, matematikako arlo guztietako formulen LaTeX kodea aurki dezakegu.
Gainera, adibide asko ikus daitezke, eta haiek moldatzeko aukera izango dugu. Formula
horiek gure beharretara moldatzea, formula bera hasieratik sortzea baino errazagoa
izaten da.
•Gogoan izan dolar bikoitza ($$) ipini behar dugula kodea editorean idaztean (Testu
Moduan: <>), bai formularen hasieran, baita bukaeran ere.

LaTeX-ekin formulak nola editatu:

http://www.youtube.com/watch?v=bP-94uDvRgk
4- Formula matematikoak idazten >


4.2- Codecogs

Codecogs online ekuazio-editore bat da, formulak formatu desberdinetan eta oso erraz
idazteko aukera ematen diguna:

•LaTeX (Moodle editorean kopiatzerakoan (<>), dolar bikoitzen artean ipini beharko
dugu)
•HTML (kode hau zuzenean kopia dezakegu Moodle editorean testu gisa, hau da, <>
sakatu eta gero, eta ez dugu dolar bikoitzik ipini beharrik)
•GIF edo PNG




Codecogs-ekin formulak nola editatu:

http://www.youtube.com/watch?v=ncAYU_5EmB4



4- Formula matematikoak idazten >


4.3- WIRIS

WIRIS kalkulu eta eduki matematiko interaktiboetako plataforma bat da,
Interneten bidez funtzionatzen duena. Kalkuluaren motorra zerbitzari batean
dago, eta erabiltzaileak, Internetera konektatutako ordenagailu batetik, WIRIS
erabil dezake inolako programarik instalatu beharrik gabe.




Metodorik osoena da, formulak editatzeaz gain kalkuluak eta adierazpen
grafikoak egiteko balio baitu. WIRIS sarean libre erabil daiteke, zenbait
hezkuntza-administraziok babestu egiten baitute (Andaluziakoak adibidez) eta
Moodle plataformetan instala daiteke berton matematika kontzeptuekin lan
egiteko eta adierazpen matematikoak idatzi ahal izateko.

WIRIS zuzenean ikusi ahal izateko, beharrezkoa da Java makina birtual bat
(JVM) instalatua izatea. JVM instalatuta ez baduzue, hemendik deskarga
dezakezue.

Wirisekin formulak nola editatu:

http://www.youtube.com/watch?v=XC-mb-BsZGU

WIRISekin kalkuluak eta adierazpen grafikoak nola egin:

http://www.youtube.com/watch?v=eeFKb_N9Wd0



5- Bideo guztiak batera

1- GURE IKASTAROAREN EGITURA

http://www.youtube.com/watch?v=rbZsyG1KxHU

2.1- BALIABIDEAK EDITATZEN

Web-orria: http://www.youtube.com/watch?v=5_zsBkqpi-A

Testu-orria: http://www.youtube.com/watch?
v=KRVL59Gmsi0

Etiketak: http://www.youtube.com/watch?v=yxvz3nTiRfA

Fitxategi batera lotu: http://www.youtube.com/watch?
v=zHwp3xkPq-E

Web-orri batera lotu: http://www.youtube.com/watch?
v=k34vkygbdi8
Direktorio bat erakutsi: http://www.youtube.com/watch?
v=_Fo_MDu_GbU

2.2- JARDUERAK EDITATZEN

Inkesta xumea: http://www.youtube.com/watch?
v=ehjztliyxsU

Txata: http://www.youtube.com/watch?v=x1LcpF5sn6o

Glosarioa: http://www.youtube.com/watch?v=-hXM-FRRfes

Galdetegia: http://www.youtube.com/watch?
v=WYdO9QN5OCI

Foroa: http://www.youtube.com/watch?v=Y3y7k3hk2hs

Hot Potatoes galdetegia: http://www.youtube.com/watch?
v=tf8rOGBlKpw

3- ZEREGINAK EDO TAREAK

http://www.youtube.com/watch?v=6z7EKTc6N8k

IKASTAROAREN ESTETIKA ALDATZEN

http://www.youtube.com/watch?v=aI_Wr4I81RU

Más contenido relacionado

Destacado

Projeto vanessa keila_josenir_dinoan
Projeto vanessa keila_josenir_dinoanProjeto vanessa keila_josenir_dinoan
Projeto vanessa keila_josenir_dinoan
vanessanagamini
 
Mc call powerpoint.ppt
Mc call powerpoint.pptMc call powerpoint.ppt
Mc call powerpoint.ppt
Jesss_12
 
JASA PEMBUATAN PEREDAM SUARA RUANGAN DI JAKARTA BOGOR BANDUNG TANGERANG BEKASI
JASA PEMBUATAN PEREDAM SUARA RUANGAN DI JAKARTA BOGOR BANDUNG TANGERANG BEKASIJASA PEMBUATAN PEREDAM SUARA RUANGAN DI JAKARTA BOGOR BANDUNG TANGERANG BEKASI
JASA PEMBUATAN PEREDAM SUARA RUANGAN DI JAKARTA BOGOR BANDUNG TANGERANG BEKASI
abrahamhandoyo
 
Towson University: COOP: Conduct of Classes During Campus Closings
Towson University: COOP: Conduct of Classes During Campus ClosingsTowson University: COOP: Conduct of Classes During Campus Closings
Towson University: COOP: Conduct of Classes During Campus Closings
Lindsey Landolfi
 
Nether Poppleton by Esme
Nether Poppleton by EsmeNether Poppleton by Esme
Nether Poppleton by Esme
helensavage1979
 
Dordrecht meekoppelmethode (1)
Dordrecht meekoppelmethode (1)Dordrecht meekoppelmethode (1)
Dordrecht meekoppelmethode (1)
kennisfestival
 
Journey toward Learning Society: Possibilities and challenges of Viet Nam Li...
Journey toward Learning Society: Possibilities and challenges of Viet Nam Li...Journey toward Learning Society: Possibilities and challenges of Viet Nam Li...
Journey toward Learning Society: Possibilities and challenges of Viet Nam Li...
Zakir Hossain/ICS, Zurich
 

Destacado (16)

I Know What You Did Last Second
I Know What You Did Last SecondI Know What You Did Last Second
I Know What You Did Last Second
 
Projeto vanessa keila_josenir_dinoan
Projeto vanessa keila_josenir_dinoanProjeto vanessa keila_josenir_dinoan
Projeto vanessa keila_josenir_dinoan
 
Mc call powerpoint.ppt
Mc call powerpoint.pptMc call powerpoint.ppt
Mc call powerpoint.ppt
 
Portfolio
PortfolioPortfolio
Portfolio
 
JASA PEMBUATAN PEREDAM SUARA RUANGAN DI JAKARTA BOGOR BANDUNG TANGERANG BEKASI
JASA PEMBUATAN PEREDAM SUARA RUANGAN DI JAKARTA BOGOR BANDUNG TANGERANG BEKASIJASA PEMBUATAN PEREDAM SUARA RUANGAN DI JAKARTA BOGOR BANDUNG TANGERANG BEKASI
JASA PEMBUATAN PEREDAM SUARA RUANGAN DI JAKARTA BOGOR BANDUNG TANGERANG BEKASI
 
Towson University: COOP: Conduct of Classes During Campus Closings
Towson University: COOP: Conduct of Classes During Campus ClosingsTowson University: COOP: Conduct of Classes During Campus Closings
Towson University: COOP: Conduct of Classes During Campus Closings
 
Nether Poppleton by Esme
Nether Poppleton by EsmeNether Poppleton by Esme
Nether Poppleton by Esme
 
Creating Large-Scale Responsive Websites
Creating Large-Scale Responsive WebsitesCreating Large-Scale Responsive Websites
Creating Large-Scale Responsive Websites
 
Dordrecht meekoppelmethode (1)
Dordrecht meekoppelmethode (1)Dordrecht meekoppelmethode (1)
Dordrecht meekoppelmethode (1)
 
MetraTech Bolsters the Backbone of America's Financial Infrastructure
MetraTech Bolsters the Backbone of America's Financial InfrastructureMetraTech Bolsters the Backbone of America's Financial Infrastructure
MetraTech Bolsters the Backbone of America's Financial Infrastructure
 
Sbobet
SbobetSbobet
Sbobet
 
it news
it newsit news
it news
 
Bad nutrition habits final
Bad nutrition habits finalBad nutrition habits final
Bad nutrition habits final
 
Bai in
Bai inBai in
Bai in
 
Journey toward Learning Society: Possibilities and challenges of Viet Nam Li...
Journey toward Learning Society: Possibilities and challenges of Viet Nam Li...Journey toward Learning Society: Possibilities and challenges of Viet Nam Li...
Journey toward Learning Society: Possibilities and challenges of Viet Nam Li...
 
02 aula2
02 aula202 aula2
02 aula2
 

Similar a Matematika eta moodle bertsio eguneratua

1.IKT SAIOA. AURKEZPENAK
1.IKT SAIOA. AURKEZPENAK1.IKT SAIOA. AURKEZPENAK
1.IKT SAIOA. AURKEZPENAK
Lauro Ikastola
 
Teknologia berriak, aurkezpena
Teknologia berriak, aurkezpenaTeknologia berriak, aurkezpena
Teknologia berriak, aurkezpena
Judit
 
Teknologia Berriak
Teknologia BerriakTeknologia Berriak
Teknologia Berriak
Judit
 
Ikt web 2.0 saba taldea
Ikt web 2.0 saba taldeaIkt web 2.0 saba taldea
Ikt web 2.0 saba taldea
saba5
 
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriakHezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
Mattin7
 
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriakHezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
Mattin7
 
Ikt Aurkezpena
Ikt AurkezpenaIkt Aurkezpena
Ikt Aurkezpena
manugoitia
 

Similar a Matematika eta moodle bertsio eguneratua (20)

Ikaskuntza Lankidetza
Ikaskuntza LankidetzaIkaskuntza Lankidetza
Ikaskuntza Lankidetza
 
Ikaskuntza Lankidetza
Ikaskuntza LankidetzaIkaskuntza Lankidetza
Ikaskuntza Lankidetza
 
1.IKT SAIOA. AURKEZPENAK
1.IKT SAIOA. AURKEZPENAK1.IKT SAIOA. AURKEZPENAK
1.IKT SAIOA. AURKEZPENAK
 
Webguneak Prototipatzen erronka Ethazian
Webguneak Prototipatzen erronka EthazianWebguneak Prototipatzen erronka Ethazian
Webguneak Prototipatzen erronka Ethazian
 
Teknologia berriak, aurkezpena
Teknologia berriak, aurkezpenaTeknologia berriak, aurkezpena
Teknologia berriak, aurkezpena
 
Teknologia Berriak
Teknologia BerriakTeknologia Berriak
Teknologia Berriak
 
Webquest
WebquestWebquest
Webquest
 
ikt ikastetxearen eredua eusk
ikt ikastetxearen eredua  euskikt ikastetxearen eredua  eusk
ikt ikastetxearen eredua eusk
 
Ikt web 2.0 saba taldea
Ikt web 2.0 saba taldeaIkt web 2.0 saba taldea
Ikt web 2.0 saba taldea
 
Gaitasun Digitala Ikasgelan
Gaitasun Digitala IkasgelanGaitasun Digitala Ikasgelan
Gaitasun Digitala Ikasgelan
 
Moodle ikastaro eleanitzak diseinatzen (MoodleMoot Euskadi 2015)
Moodle ikastaro eleanitzak diseinatzen (MoodleMoot Euskadi 2015)Moodle ikastaro eleanitzak diseinatzen (MoodleMoot Euskadi 2015)
Moodle ikastaro eleanitzak diseinatzen (MoodleMoot Euskadi 2015)
 
Mahara eskuliburua
Mahara eskuliburuaMahara eskuliburua
Mahara eskuliburua
 
Moodle eskuliburua
Moodle eskuliburuaMoodle eskuliburua
Moodle eskuliburua
 
Txostena
TxostenaTxostena
Txostena
 
Moodle Baliabideak eta Jarduerak
Moodle Baliabideak eta JarduerakMoodle Baliabideak eta Jarduerak
Moodle Baliabideak eta Jarduerak
 
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriakHezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
 
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriakHezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
 
Ikt Aurkezpena
Ikt AurkezpenaIkt Aurkezpena
Ikt Aurkezpena
 
2.maila online aurkezpena
2.maila online aurkezpena2.maila online aurkezpena
2.maila online aurkezpena
 
Web 2.zer? eLearning tresnak jorratzen
Web 2.zer? eLearning tresnak jorratzenWeb 2.zer? eLearning tresnak jorratzen
Web 2.zer? eLearning tresnak jorratzen
 

Más de MoodleMoot Euskadi 2012

Más de MoodleMoot Euskadi 2012 (9)

TECNOLOGÍA Y/O METODOLOGÍA
TECNOLOGÍA Y/O METODOLOGÍATECNOLOGÍA Y/O METODOLOGÍA
TECNOLOGÍA Y/O METODOLOGÍA
 
ERRUBRIKA BIDEZKO ZEREGINEN KALIFIKAZIOA
ERRUBRIKA BIDEZKO ZEREGINEN KALIFIKAZIOAERRUBRIKA BIDEZKO ZEREGINEN KALIFIKAZIOA
ERRUBRIKA BIDEZKO ZEREGINEN KALIFIKAZIOA
 
IMPLANTACIÓN DE UN SISTEMA DE GESTIÓN ACADÉMICA A TRAVÉS DE MOODLE EN UN CENT...
IMPLANTACIÓN DE UN SISTEMA DE GESTIÓN ACADÉMICA A TRAVÉS DE MOODLE EN UN CENT...IMPLANTACIÓN DE UN SISTEMA DE GESTIÓN ACADÉMICA A TRAVÉS DE MOODLE EN UN CENT...
IMPLANTACIÓN DE UN SISTEMA DE GESTIÓN ACADÉMICA A TRAVÉS DE MOODLE EN UN CENT...
 
EL APRENDIZAJE ORIENTADO AL MARKETING
EL APRENDIZAJE ORIENTADO AL MARKETINGEL APRENDIZAJE ORIENTADO AL MARKETING
EL APRENDIZAJE ORIENTADO AL MARKETING
 
EL ADIESTRADOR DE MOODLES
EL ADIESTRADOR DE MOODLESEL ADIESTRADOR DE MOODLES
EL ADIESTRADOR DE MOODLES
 
MOODLE: LA EXPERIENCIA DE LA MIGRACIÓN DE 1.9. A 2.0
MOODLE: LA EXPERIENCIA DE LA MIGRACIÓN DE 1.9. A 2.0MOODLE: LA EXPERIENCIA DE LA MIGRACIÓN DE 1.9. A 2.0
MOODLE: LA EXPERIENCIA DE LA MIGRACIÓN DE 1.9. A 2.0
 
NOLA ITZULI EDUKIAK? PISTAK ETA TRESNAK
NOLA ITZULI EDUKIAK? PISTAK ETA TRESNAKNOLA ITZULI EDUKIAK? PISTAK ETA TRESNAK
NOLA ITZULI EDUKIAK? PISTAK ETA TRESNAK
 
Es eu distribucion provisional de actividades mooteu12 v7 definitivo
Es eu distribucion provisional de actividades mooteu12 v7 definitivoEs eu distribucion provisional de actividades mooteu12 v7 definitivo
Es eu distribucion provisional de actividades mooteu12 v7 definitivo
 
MOODLE CON EVALCOMIX: DESARROLLANDO LA EVALUACIÓN SOSTENIBLE V2
MOODLE CON EVALCOMIX: DESARROLLANDO LA EVALUACIÓN SOSTENIBLE V2MOODLE CON EVALCOMIX: DESARROLLANDO LA EVALUACIÓN SOSTENIBLE V2
MOODLE CON EVALCOMIX: DESARROLLANDO LA EVALUACIÓN SOSTENIBLE V2
 

Matematika eta moodle bertsio eguneratua

  • 1. Matematika eta Moodle 0- Sarrera Zer da Moodle? Gaztelaniaz Ikastaroak sortzeko tresna bat da Moodle, eta Interneten, web-orrietan eta elkarlana bultzatzen duten prozeduretan oinarritzen da. Martin Dougiamasek sortu zuen konstruktibismo sozialaren teorian oinarrituz. Moodle hitza, ingelesez, Objektuei Zuzendutako Ikasketa Ingurune Dinamiko eta Modularraren akronimoa da. Moodle-k lanerako gune birtualak sortzeko aukera ematen du, eta ingurune horretan aurki ditzakegu bai informazio-baliabideak (testuak, taulak, argazkiak, audioak, bideoak, web- orriak, Acrobat fitxategiak eta abar), baita ikasketa-baliabideak ere (zereginak, azterketak, inkestak, foroak eta abar). Webgune honetan, Moodle-k irakaskuntzarako ematen dituen aukerak landu eta denon eskura jarri nahi ditugu bideotutorial sorta baten bitartez. Erabilitako iturriak: Anibal de la Torre-ren lanean oinarritu naiz (http://www.adelat.org/media/docum/moodle/), baita MoodleDocs-en ere (http://docs.moodle.org/es) 1- Gure ikastaroaren egitura Gure ikastaroaren egitura aztertzen: http://www.youtube.com/watch?v=rbZsyG1KxHU 2- Baliabideak eta jarduerak Moodle-k Baliabideak eta Jarduerak bereizten ditu.
  • 2. Baliabideen bitartez ikastaroko partaideek edukiak bildu ditzakete. Informazioa biltzen duten elementuak dira. Alegia, ikusi, irakurri, saretik jaitsi edo informazioa eskuratzeko erabilitako tresnak. Jarduerak berriz, lanerako tresnak dira. Alegia, erabilitako baliabideetan oinarritutako lanen bat egiteko bidea eskaintzen duten tresnak. Jarduerek, orokorrean, ebaluazio-motaren bat dute berekin, bai sistemak automatikoki egiten duena, bai tutoreak eskuz egin dezakeena. Askotan, ordea, zaila izaten da zenbait aukera baliabideak ala jarduerak diren bereiztea, erdi-bidean aurkitzen direlako. Ondoren, bideo batzuk daude, eta haietan azaltzen da baliabide eta jarduera interesgarrienak nola editatzen diren. Azpiorriak (2): Baliabideak editatzen Jarduerak editatzen 2- Baliabideak eta Jarduerak > 2.1.- Baliabideak editatzen Baliabideen bitartez ikastaroko partaideek edukiak jaso ditzakete. Informazioa biltzen duten elementuak dira ikusi, irakurri, saretik jaitsi edo informazioa eskuratzeko erabilitako tresnak, alegia. Ondoren, ondoko baliabide hauek nola editatu ikusiko dugu: •Web-orria •Testu-orria •Etiketa •Web-orri batera lotura •Fitxategi batera lotura •Direktorio bat erakutsi Azpiorriak (6): 1- Web-orria 2- Testu-orria 3- Etiketak 4- Fitxategi batera lotu 5- Web orri batera lotu 6- Direktorio bat erakutsi
  • 3. 2- Baliabideak eta Jarduerak > Baliabideak editatzen > 2.1.1- Web-orria Baliabide honekin Moodle-n Web-orriak on line sortu eta edita daitezke. Haietan, badugu aukera hainbat formatu eta tamainako testuak, karaktere bereziak, irudiak, loturak, emotikonoak, formulak, bideoak eta abar txertatzeko. Web-orri bat Moodle-n nola sortu: http://www.youtube.com/watch?v=5_zsBkqpi-A Gehiago jakiteko ...(Gazteleraz) 2- Baliabideak eta Jarduerak > Baliabideak editatzen > 2.1.2- Testu-orria Testu soilean (formaturik gabe) idatzitako orria besterik ez da baliabide hau. Testu-orria aukeratuko dugu ikastaroan ezarri nahi dugun baliabidea testu hutsa denean, eta, beraz, irudirik, formaturik, emotikonorik edo loturarik behar ez denean. Kontuan izan testuari ezin izango diogula inongo formaturik eman: ez tamaina aldatu, ezta letra lodiz edo etzanez idatzi ere. Web-orriaren ordez testu-orria aukeratzeko arrazoi bakarra izaten da plataforman toki askorik okupatu nahi ez izatea; testuak formaturik ez duenez, oso pisu txikia baitu baliabide honek. Testu-orriak ez dira politegiak baina egokiak dira informazioa edo jarraibideak jartzeko. Testu-orri bat Moodle-n nola sortu: http://www.youtube.com/watch?v=KRVL59Gmsi0 Gehiago jakiteko ...(Gazteleraz)
  • 4. 2- Baliabideak eta Jarduerak > Baliabideak editatzen > 2.1.3- Etiketak Etiketak, hitz gutxiko oharrak izan ohi dira, eta zerbait gogorarazteko edo gure atentzioa bereganatzeko dira. Loturak, irudiak, karaktere bereziak eta formatu eta tamaina desberdinetako testuak izan ditzake. http://www.youtube.com/watch?v=yxvz3nTiRfA Gehiago jakiteko ...(Gazteleraz) 2- Baliabideak eta Jarduerak > Baliabideak editatzen > 2.1.4- Fitxategi bat estekatu Baliabide honekin, zera egin dezakegu: •Sarean dagoen fitxategi bat estekatu haren URL-aren bidez. •Ikasleek aztertu beharreko edozein fitxategi estekatu, zeina aldez aurretik Moodle zerbitzarian gorde dugun. Irudi bat, Word dokumentu bat, Adobe Acrobat fitxategi bat, ordenagailuan ikus daitekeen edozein fitxategi mota izan daiteke. Baliabide hau erabiltzen da ikasgai edo ikastaro bateko dokumentazioa zabaltzeko eta antolatzeko. Fitxategi bat nola estekatu Moodle-n: http://www.youtube.com/watch?v=zHwp3xkPq-E Gehiago jakiteko ...(Gazteleraz) 2- Baliabideak eta Jarduerak > Baliabideak editatzen > 2.1.5- Web-orri bat estekatu
  • 5. Kasu honetan, ez dugu lotura fitxategi batekin egingo, Interneten dagoen web- orri batekin baizik. Web-orri bat nola estekatu: http://www.youtube.com/watch?v=k34vkygbdi8 Gehiago jakiteko ...(Gazteleraz) 2- Baliabideak eta Jarduerak > Baliabideak editatzen > 2.1.6- Direktorio bat bistaratu Baliabide honen bidez, Moodle-ko gure direktorio baten edukia bistaratuko dugu. Moodle-n gordetzen ditugun fitxategiak karpetetan antola ditzakegu, eta baliabide honek karpeta horien edukia ikasleei erakusteko aukera ematen digu. Direktorio bat Moodle-n nola erakutsi: http://www.youtube.com/watch?v=_Fo_MDu_GbU Leer más ...(Gazteleraz) 2- Baliabideak eta Jarduerak > 2.2.- Jarduerak editatzen Jarduerak lanerako tresnak dira. Alegia, baliabideetan oinarrituta lanen bat egiteko modua ematen duten tresnak. Jarduerek, oro har, ebaluazio motaren bat dute berekin, bai sistemak automatikoki egiten duena, bai tutoreak eskuz egin dezakeena. Ondoren, honako jarduera hauek nola editatu ikusiko dugu:
  • 6. •Inkesta xumea •Txat-a •Glosategia •Galdetegia •Foroa •Hot Potatoes galdetegia •Zereginak edo tareak Azpiorriak (7): 1- Inkesta xumea 2- Txata 3- Glosarioa 4- Galdetegia 5- Foroa 6- Hot Potatoes galdetegia 7- Zereginak 2- Baliabideak eta Jarduerak > Jarduerak editatzen > 2.2.1- Inkesta xumea Modulu honekin, inkesta sinpleak eta arinak egin ditzakegu, ikastaro edo ikasgai bateko partaideen artean. Galdera bakar batekin, gai konkretu bati buruzko iritzia emateko edo bozketa arin bat egiteko aukera ematen du. Adibidez, azterketa baterako data posible biren arteko bozketa. Jarduera hau ezin da ebaluatu. Inkesta xume bat Moodle-n nola sortu: http://www.youtube.com/watch?v=ehjztliyxsU Gehiago jakiteko ...(Gazteleraz) 2- Baliabideak eta Jarduerak > Jarduerak editatzen > 2.2.2- Txata Txat batekin, parte-hartzaileek Interneten bidez elkarrizketa bat izan dezakete denbora errealean. http://www.youtube.com/watch?v=x1LcpF5sn6o
  • 7. Gehiago jakiteko ...(Gazteleraz) 2- Baliabideak eta Jarduerak > Jarduerak editatzen > 2.2.3- Glosarioa Irakasleok, ikasleentzat ezezagunak izan litezkeen terminoak eta kontzeptuak erabiltzen ditugu. Glosario bat izan daiteke, hain zuzen, ezagutza sortzen jarraitzeko modu bat. Moodle-n glosategi bat nola sortu: http://www.youtube.com/watch?v=-hXM-FRRfes Gehiago jakiteko ...(Gazteleraz) 2- Baliabideak eta Jarduerak > Jarduerak editatzen > 2.2.4- Galdetegia Galdetegiekin, ikasleari galdera sorta bat aurkezten zaio, hark erantzun egiten du, eta kalifikazio bat lortzen du. Moodle-k ariketak egiteko eskaintzen duen aukeretako bat da. Modulu honen helburua da ikasleari bere ikasketa-prozesuaren jarraipena erraz egiteko aukera ematea. Gai baten edukiari eduki horri buruzko galdera-sorta bat gehitzen baldin bazaio, ikasleak erantzun egiten die galderei, eta, lortutako kalifikazioaren arabera, ikasteko zer falta zaion jakin dezake berehala. Irakasleok, galdetegia egiteko orduan, aukera desberdinak ditugu: galdetegiaren hasiera- eta bukaera-data aukera daiteke, galdetegia betetzeko denbora-muga (minututan), saio batetik bestera utzi behar den denbora, galderk ateratzeko ordena, onartutako gehienezko saio-kopurua...
  • 8. Galdetegi bat Moodle-n nola sortu: http://www.youtube.com/watch?v=WYdO9QN5OCI Gehiago jakiteko ...(Gazteleraz) 2- Baliabideak eta Jarduerak > Jarduerak editatzen > 2.2.5- Foroa Apunteekin batera, ondo erabiltzekotan, baliabiderik garrantzitsuenetakoak dira foroak. Batzuetan, ehunka manual irakurtzen baino gehiago ikasten da foroetan. Moodle-n foro bat nola sortu: http://www.youtube.com/watch?v=Y3y7k3hk2hs Gehiago jakiteko ...(Gazteleraz) 2- Baliabideak eta Jarduerak > Jarduerak editatzen > 2.2.6- Hot Potatoes galdetegia Baliabide honek aukera ematen digu Hot Potatoes formatuan egindako galdetegiak Moodle-n txertatzeko, eraldatzen ibili beharrik gabe. Hot Potatoes galdetegiak nola egin ikasi nahi baduzu, hemen badago eskuliburu bat, gaztelaniaz. Moodle-n Hot Potatoes galdetegi bat nola sortu: http://www.youtube.com/watch?v=tf8rOGBlKpw Gehiago jakiteko ...(Gazteleraz)
  • 9. 2- Baliabideak eta Jarduerak > Jarduerak editatzen > 2.2.7- Zereginak edo egitekoak Moodle-ko Zeregin bat irakasleak ikasleei eginarazten diegun ariketa, lan edo jarduera bat da. Normalean, lanaren emaitza fitxategi batean bidali behar izaten dute ikasleek: testu-dokumentu bat, diaporama bat, irudi grafiko bat, bideo bat... Moodle-n bidez, informatikoki itzul ezin diren lanak ere eginaraz daitezke (koadernoan egin beharreko lanak, maketa bat, emanaldi artistiko bat, e.a.). Kasu horietan, Moodle-n bidez adieraz daiteke egin beharreko lanaren aurkezpena, jarraitu beharreko pausuak, non egingo den..., eta, egin ondoren, Moodle-n bertan kalifika daiteke jarduera edo zeregin hori. Lau zeregin mota daude: Lineaz kanpoko zereginak Zeregin mota hau plataformatik kanpo egiten diren ekintzetarako erabiltzen da. Ikasleek zereginaren deskribapena ikus dezakete, baina ezin dute fitxategirik igo. Irakasleek ikaslea kalifika dezakete, eta ikasleek kalifikazio horien berri jaso. Fitxategi bakarra kargatu Mota honetako zereginetan, ikasleek edozein motatako fitxategi bat igo dezakete. Irakasleak fitxategi hau on line kalifika dezake. Testua on line Ikasleak, ohiko tresna-barraren bidez, testua edita dezake. Irakasleak kalifikatu eta komentarioak egin ditzake. Fitxategiak kargatzeko modu aurreratua Zeregin mota honetan, ikasle bakoitzak irakasleak aurretik zehaztutako fitxategi kopurua igo dezake (20 fitxategi gehienez). Oso erabilgarria da, formatu desberdinetako zenbait dokumentu kargatu baititzakete. Moodle-n zereginak nola sortu: http://www.youtube.com/watch?v=6z7EKTc6N8k Gehiago jakiteko ...(Gazteleraz) 3- Ikastaroaren estetika aldatzen
  • 10. Estatistikek diotenez, lehenengo inpresioaren % 50 itxuran oinarritzen da, eta esatekoak %7 soilik adierazten omen du... . Ikus dezagun, beraz, gure ikastaroaren itxura nola alda dezakegun: http://www.youtube.com/watch?v=aI_Wr4I81RU 4- Formula matematikoak idazten Webguneetan, oro har, ez da erraza formula matematikoak idaztea. Formula matematikoak idazteko, ohikoak ez diren tresnak erabili eta ezagutu behar ditugu. Hala, Moodle-n formula matematikoak idatzi ahal izateko, honako metodo hauek aztertuko ditugu: •LaTeX sistema, testu zientifikoak idazteko erabili ohi dena. •Codecogs: LaTeX-en sareko editorea. •WIRIS: Interneten, hainbat hezkuntza-ataritan (adibidez, Andaluziakoan), era librean erabil daitekeen tresna informatiko bat da, formulak idazteko ez ezik kalkuluak eta adierazpen grafikoak egiteko ere balio duena. Azpiorriak (3): 1- LaTeX 2- Codecogs 3- WIRIS 4- Formula matematikoak idazten > 4.1- LaTeX LaTeXekin formulak idatz ditzakegu, bere kodea ezagutzen baldin badugu. LaTeX kodea konplexua eta gogoratzeko zaila denez, askotariko laguntza aurki dezakegu sarean. •LaTeX zuzenean erabili nahi izanez gero, honako web honetaz balia gaitezke: HotEqn. Han, matematikako arlo guztietako formulen LaTeX kodea aurki dezakegu. Gainera, adibide asko ikus daitezke, eta haiek moldatzeko aukera izango dugu. Formula horiek gure beharretara moldatzea, formula bera hasieratik sortzea baino errazagoa izaten da. •Gogoan izan dolar bikoitza ($$) ipini behar dugula kodea editorean idaztean (Testu Moduan: <>), bai formularen hasieran, baita bukaeran ere. LaTeX-ekin formulak nola editatu: http://www.youtube.com/watch?v=bP-94uDvRgk
  • 11. 4- Formula matematikoak idazten > 4.2- Codecogs Codecogs online ekuazio-editore bat da, formulak formatu desberdinetan eta oso erraz idazteko aukera ematen diguna: •LaTeX (Moodle editorean kopiatzerakoan (<>), dolar bikoitzen artean ipini beharko dugu) •HTML (kode hau zuzenean kopia dezakegu Moodle editorean testu gisa, hau da, <> sakatu eta gero, eta ez dugu dolar bikoitzik ipini beharrik) •GIF edo PNG Codecogs-ekin formulak nola editatu: http://www.youtube.com/watch?v=ncAYU_5EmB4 4- Formula matematikoak idazten > 4.3- WIRIS WIRIS kalkulu eta eduki matematiko interaktiboetako plataforma bat da, Interneten bidez funtzionatzen duena. Kalkuluaren motorra zerbitzari batean dago, eta erabiltzaileak, Internetera konektatutako ordenagailu batetik, WIRIS erabil dezake inolako programarik instalatu beharrik gabe. Metodorik osoena da, formulak editatzeaz gain kalkuluak eta adierazpen grafikoak egiteko balio baitu. WIRIS sarean libre erabil daiteke, zenbait hezkuntza-administraziok babestu egiten baitute (Andaluziakoak adibidez) eta
  • 12. Moodle plataformetan instala daiteke berton matematika kontzeptuekin lan egiteko eta adierazpen matematikoak idatzi ahal izateko. WIRIS zuzenean ikusi ahal izateko, beharrezkoa da Java makina birtual bat (JVM) instalatua izatea. JVM instalatuta ez baduzue, hemendik deskarga dezakezue. Wirisekin formulak nola editatu: http://www.youtube.com/watch?v=XC-mb-BsZGU WIRISekin kalkuluak eta adierazpen grafikoak nola egin: http://www.youtube.com/watch?v=eeFKb_N9Wd0 5- Bideo guztiak batera 1- GURE IKASTAROAREN EGITURA http://www.youtube.com/watch?v=rbZsyG1KxHU 2.1- BALIABIDEAK EDITATZEN Web-orria: http://www.youtube.com/watch?v=5_zsBkqpi-A Testu-orria: http://www.youtube.com/watch? v=KRVL59Gmsi0 Etiketak: http://www.youtube.com/watch?v=yxvz3nTiRfA Fitxategi batera lotu: http://www.youtube.com/watch? v=zHwp3xkPq-E Web-orri batera lotu: http://www.youtube.com/watch? v=k34vkygbdi8
  • 13. Direktorio bat erakutsi: http://www.youtube.com/watch? v=_Fo_MDu_GbU 2.2- JARDUERAK EDITATZEN Inkesta xumea: http://www.youtube.com/watch? v=ehjztliyxsU Txata: http://www.youtube.com/watch?v=x1LcpF5sn6o Glosarioa: http://www.youtube.com/watch?v=-hXM-FRRfes Galdetegia: http://www.youtube.com/watch? v=WYdO9QN5OCI Foroa: http://www.youtube.com/watch?v=Y3y7k3hk2hs Hot Potatoes galdetegia: http://www.youtube.com/watch? v=tf8rOGBlKpw 3- ZEREGINAK EDO TAREAK http://www.youtube.com/watch?v=6z7EKTc6N8k IKASTAROAREN ESTETIKA ALDATZEN http://www.youtube.com/watch?v=aI_Wr4I81RU