SlideShare una empresa de Scribd logo
1 de 10
Descargar para leer sin conexión
ARRATIAKO
    UDALEN
MANKOMUNITATEA


 Proposamena
  2013/02/18
Arratiako Udalen Mankomunitatea » Proposamena
                                                                                       MunduMira Komunikazioa




00
AURKIBIDEA

     1. SARRERA.........................................................................................1


     2. ESTRATEGIA..............................................................................2-3


     3. ESKOLATIK HERRIETARA.........................................................4


     4. AUZOKONPOSTARAKO BALDINTZAK.............................5


     5. ZERGATIK AUTOKONPOSTA? ETA NOLA?....................6


     6. HELBURUAK...................................................................................7


     7. ERAGILEEN FUNTZIO ETA ZEREGINAK...........................8
Arratiako Udalen Mankomunitatea » Proposamena
                                                                 MunduMira Komunikazioa




01
SARRERA
 	    Hondakinekin ez dago magiarik. Mankomunitateak daki inork
baino hobeto hori: orain artean etxean sobera genuena edukiontzira
bota, eta hau biharamunean eraman egiten zuten, edo zabortegian
uzteko edota erre eta balioztatzeko.

	      Gure kontsumo ohiturek, gero eta hondakin kopuru handiagoa
sortzera bultzatu gaituzte. Soberakinak, gainera, nahasita atera ohi
ditugu, zabor bihurtuz. Aipatu bezala, orain artean magia egiten
genuen, zaborra zegokion edukiontzian utziz eta prozesu ikusezin bati
segida emanez. Baina magiaren magia ez dela azaldu den neurrian,
zaborrak sorturiko arazoa begi bistakoa bilakatu zaigu.

	       Oro har, zabortegiak aurreikusitako epeak baino azkarrago
betetzen ari garela ikusi da. Eta zenbait kasutan, zabortegi horiek, bere
jasotze gaitasuna ahitu dute jada. Gainera, zabortegietan sortzen diren
lixibiatuek ondorio ekologiko sakonak uzten dituzte, eta horren jakitun,
Europako zuzentarauek ere hauen itxiera eskatu dute.

	      Besteak beste, 2016tik aurrera, ez delako onartuko berrerabili
daitezkeen materialak erre edota zabortegietan pilatzea. Gauzak
honela, hondakinen arazoa azken tratamenduaren ikuspegitik atera eta
sortze prozesuko une beretik tratatzeko ereduari lotu behar gatzaizkio.
	
	      Euskal Herrian, Bizkaian eta Arratian, Europako hainbat lekutan
bezala, hondakinen kudeaketaren inguruko sentsibilizazioa gero eta
handiagoa da, ezinbestean arazo honi erantzun integral osasuntsu,
ekologiko eta ekonomiko bat eman beharraren garrantziaz jabetu
baikara guztiok.




                                                                                    1
Arratiako Udalen Mankomunitatea » Proposamena
                                                                 MunduMira Komunikazioa




02
ESTRATEGIA
	      Hondakinen eredu tradizionala (manufakturatu - kontsumitu -
bota) guztiz lineala da, ez baitu abiapuntura itzultzea eta baliabideen
berreskuratzea lortzea helburu. Horrez gainera, aipatu bezala, hondakinen
sistema linealarekin hondakinen kopurua izugarria da, dela marketing,
packacking edo bestela merkatu arrazoiengatik, dela gure kontsumo
ohiturek ere erosi-bota eskeman bizitzera eraman gaituztelako, baina
eredu honek kopuru handiak sortzen ditu eta hondakinen kudeaketa
zirkulua ixteko zabortegiak eta erraustegiak behar dira.

	      Hondakin kudeaketa linealaren ordez, sistema zirkularra (diseinua
– ekoizpena – erabilpena – berrerabilpena – bilketa – birziklapena –
berriz diseinua) sustatu behar dela uste dugu, hondakinak produktuen
bizitza zikloa luzatzeko erabiliz.




                                diseinua

          birziklapena                         ekoizpena



               bilketa                        erabilpena

                            berrerabilpena

	                          Hondakinen kudeaketa sistema zirkularra




                                                                                    2
Arratiako Udalen Mankomunitatea » Proposamena
                                                                   MunduMira Komunikazioa




02
ESTRATEGIA
	     Horretarako, hasteko, kontzientziazio eta ardurari heldu behar
diogu, hortik etorriko baita arazo ororen gakoa. Horri loturiko lehen urrats
bezala, ondorioz, hondakinen kopurua murriztu behar dugu. Bigarrenik,
produktuen berrerabilpena sustatu. Eta azkenik, hondakinak birziklatu
behar ditugu zabor bihurtu ez daitezen.

	      Europako herrialde aurreratuenak sistema zirkularra sustatzen ari
dira, aipatu prebentzio eta sustapen neurri horiek bultzatuz. Sistema
honi esker, hondakinen %60 baino gehiago birziklatzen ari dira. Eta
Europako Batzordeak sistema zirkularra beste Europako herrialdeetan
sustatzeko konpromisoa adierazi zuen 2012ko apirilean.

	     Sistema zirkular eraginkor baterako, udalek eta mankomunitateek
kontzientziazio lan sakon bat bultzatu behar dute hurrengo arloetan:

	     >Hondakinen erronkaren garrantziaz jabetu eta prebentziorako
neurriak hartu.

	     >Kontsumo balioen ordez, ingurumenaren, osasunaren eta
ardurak eskaintzen dituen konfiantzazko aukerak sustatu.

	      >Hondakinen murrizketa, berrerabilpena eta birziklapena
sustatzeko eguneroko jarduera eraginkorrak martxan jarri.

	    >Giza balio eta ohituren aldaketa, azken batean, bilketa edo
kudeaketarena baino garrantzitsu eta errotikoagoa da: heziketaz ari
gara azken finean, pertsonak bizimodu hobeago bat izan dezaten,
erabaki zuzen eta arduratsuak hartu ditzaten.




                                                                                      3
Arratiako Udalen Mankomunitatea » Proposamena
                                                                 MunduMira Komunikazioa




03
ESKOLATIK HERRIETARA
	      Eskolak irakaspen bat eman dio zentzu honetan Igorreko herriari
eta Mankomunitateari berari. Eskolak bere heziketa funtzioa herri osora
zabalduta, erakutsi du, hondakinen kudeaketa arduratsuago bat eman
daitekeela, urratsak ez daudela erakundeen esku soilik, eraldaketaren
motorra, izatekotan, herritarrak bere ardura zibikoarekin izango direla.
	
	      Sortzen ditugun hondakinen %40 materia organikoa dela
jakinik, hau lurrari itzultzeko modua zehaztu da autokonposta zerbitzu
baten bidez. Eskolak, eguneko 75 kiloko autokonpostatzen ditu gutxi
gorabehera, ikasturte oso batean, (x177 egun) 13.275 kilo izango
liratekeelarik, batezbeste.



	    Mankomunitateari urratsa ematea dagokiola
uste dugu.

	     Ze zentzutan?

	      Nahi duten herritarrei auzokonposta egiteko aukera zabalduz
Arratiako mankomunitatean.




                                                                                    4
Arratiako Udalen Mankomunitatea » Proposamena
                                                                 MunduMira Komunikazioa




04
AUZOKONPOSTARAKO BALDINTZAK
	     Arratiak dituen hirigintza baldintza geografikoengatik (etxaldeak,
natur eremu aberatsak, nekazal eta berdegune asko) berebiziko
egokiera du horretarako. Eta lehenik aipatu helburuetan sekulako
aurrerapausoa emango luke, egun herritarrek zabor poltsetan
ateratzen duten hondakinen %40a bere kabuz, eta modu arduratsuan
kontrolatzeko aukera emango lukeelako, horrek guztizko tratamenduan,
eta epe labur, ertain eta bereizik luzera, arlo ekonomikoan izango
lukeen murrizketarekin, nola herritarrentzat hala mankomunitate eta
udalentzat ere.



	     Proposatzen den programa:

	      Hala nahiko luketen herritarrei auzokonposta komunitarioa
zerbitzua eskaintzea.




                                                                                    5
Arratiako Udalen Mankomunitatea » Proposamena
                                                                     MunduMira Komunikazioa




05
ZERGATIK AUZOKONPOSTA?
ETA NOLA?
	     1,6 kilo hondakin sortzen du egunero, batez beste, pertsona
bakoitzak. Horietarik 40 hondakin organikoa izaten da. Lur-sail, lorategi
edo baratze bat duten etxaldeek, ohikoena autokonposta egitea
izango da. Baina auzokonpostarekin aukera hori ez da murrizten familia
horietara soilik. Usurbileko, Iruerriko sei kontzejutan, Flandriako (Belgika),
Melbourne (Australia) eta Portlandeko (AEB) ereduak aintzat hartuko
dugu.

	     Horrela, prest leudekeen familiei, hondakin organikoak ahalik eta
gertuen tratatzeko baliabideak jartzea da helburua.

	     Horretarako, herri lurren azterketa bat egin beharko da lehenik,
jasotako eskaerengandik gertuen dauden egokienak izan daitezkeenak
zehazteko, hauek, gehienera ere, parte hartzaileen etxebizitzetatik
100-200 metrora egon beharko baitute, funtzionamendua egokia izan
dadin.

	     Bestetik, mankomunitateak prest jarriko ditu beharrezko ontziak.
Mundu Mirak, mankomunitatearekin adosturiko maiztasunarekin, honen
kontrolerako mekanismo eta arduraduna jarriko luke.Bizilagunen ardura
bakarra, dagokion konpostagailua ireki, material organikoa ondo
zabaldu eta gainetik estrukturantea edo material lehorra nahastea
izango da.

	       Horrela, konpostajearekin, dependentziarekin amaituko da eta
ongarria izango du trukean mankomunitateak edo bizilagunek, dela
herri lurretan erabiltzeko dela kontsumo pribaturako.




                                                                                        6
Arratiako Udalen Mankomunitatea » Proposamena
                                                               MunduMira Komunikazioa




06
HELBURUAK
	     Helburu nagusia:

	    Herritarra hondakinen arazoaren erdigunean jarri, konponketarako
agente aktibo bilakatuz.



	     Zeharkako helburuak:

>Magia  desagertuko denez, prozesua ikusgarri bihurtzen da, eta
hondakinen gaiarekin sentsibilizazioa sortzen du.

>Herritarrak jokabide arduratsua hartzeko eredua sortzen du.
>Hondakinen    kudeaketa ekologiko baterantz        egiteaz    gainera,
hondakinen tratamendua askoz merkeagoa da.

>Kontzientzia  kolektiboa indartzen da, zerbitzuak partekatu beharko
dituztenez, eta auzolanaren kontzeptu tradizionalarekin bat egingo
lukeelako.




                                                                                  7
Arratiako Udalen Mankomunitatea » Proposamena
                                                                 MunduMira Komunikazioa




07
ERAGILEEN FUNTZIO
ETA ZEREGINAK
	      Proiektu honetan eragile desberdinek esku hartuko dute.
Horregatik, horietako bakoitzak, norbere nahiz ondokoen funtzio eta
zereginak argi izatea beharrezkoa izango da. Eraginkortasunaren
mesedetan, eragileen arteko koordinazioa eta elkarlana sustatuko
dira. Harreman iraunkorretan oinarrituta, uneoro prozesuaren nondik
norakoen berri izango dute guztiek.



	     Mankomunitatea
	
	     Mankomunitateari dagokio proiektu honen lidertza beregain
hartzea. Bere ardura izango da ordezkaritza politiko ikusgarria egitea,
kanpainaren garrantzia azpimarratzea eta Mundu Mirarekin batera,
beharrezko azterketak egitea, nola proiektua bideragarria egiteko,
hala auzokonpostarako lekurik egokienak jartzeko.



	     Mundu Mira Kooperatiba

	     Mundu Mirak auzokonposta egiteko kanpaina komunikatiboa
diseinatuko luke, herritarrengana heltzeko. Bere aholkularitza zerbitzua
eskainiko du komunikazio kontuak argitzeko baina baita teknikoa ere,
auzokonpostaren jarraipena egiteko.




                                                                                    8

Más contenido relacionado

Destacado

Destacado (20)

Ferias
FeriasFerias
Ferias
 
Teorico islam
Teorico islamTeorico islam
Teorico islam
 
Soneto Residence
Soneto ResidenceSoneto Residence
Soneto Residence
 
01 02-fe-y-creencias
01 02-fe-y-creencias01 02-fe-y-creencias
01 02-fe-y-creencias
 
IOB Guia Prático do eSocial – Orientações Gerais e Principais Eventos
IOB Guia Prático do eSocial – Orientações Gerais e Principais EventosIOB Guia Prático do eSocial – Orientações Gerais e Principais Eventos
IOB Guia Prático do eSocial – Orientações Gerais e Principais Eventos
 
Gestión e-mail en la empresa 2.0- Caso de éxito: MIC Productivity
Gestión e-mail en la empresa 2.0- Caso de éxito: MIC ProductivityGestión e-mail en la empresa 2.0- Caso de éxito: MIC Productivity
Gestión e-mail en la empresa 2.0- Caso de éxito: MIC Productivity
 
00 a linguagem html
00 a linguagem html00 a linguagem html
00 a linguagem html
 
Resultados das Olimpíadas da História 2012/2013
Resultados das Olimpíadas da História 2012/2013Resultados das Olimpíadas da História 2012/2013
Resultados das Olimpíadas da História 2012/2013
 
Normas de la biblioteca
Normas de la bibliotecaNormas de la biblioteca
Normas de la biblioteca
 
Causas hiponatremia
Causas hiponatremia Causas hiponatremia
Causas hiponatremia
 
Apresentação1
Apresentação1Apresentação1
Apresentação1
 
Museu
MuseuMuseu
Museu
 
Síntese das discussões e encaminhamentos do iii conecs
Síntese das discussões e encaminhamentos do iii conecsSíntese das discussões e encaminhamentos do iii conecs
Síntese das discussões e encaminhamentos do iii conecs
 
Yourprezi
YourpreziYourprezi
Yourprezi
 
01 04-el-dios-en-el-que-creo(1)
01 04-el-dios-en-el-que-creo(1)01 04-el-dios-en-el-que-creo(1)
01 04-el-dios-en-el-que-creo(1)
 
Como Criar riqueza n15
Como Criar riqueza n15Como Criar riqueza n15
Como Criar riqueza n15
 
Artikel 6.MAD CAPM dan APT
Artikel 6.MAD CAPM dan APTArtikel 6.MAD CAPM dan APT
Artikel 6.MAD CAPM dan APT
 
Gar043 guia de aprendizaje access desempeño
Gar043  guia de aprendizaje access desempeñoGar043  guia de aprendizaje access desempeño
Gar043 guia de aprendizaje access desempeño
 
Clipping 11072011
Clipping 11072011Clipping 11072011
Clipping 11072011
 
Reflexiones unidad 2
Reflexiones unidad 2Reflexiones unidad 2
Reflexiones unidad 2
 

Similar a Mundu Mira Kooperatiban sistema zirkularra proposatzen dugu hondakinen kudeaketarako

Muru Mira Kooperatibak Eskola Berdearen Proiektuagatik apostu egiten du
Muru Mira Kooperatibak Eskola Berdearen Proiektuagatik apostu egiten duMuru Mira Kooperatibak Eskola Berdearen Proiektuagatik apostu egiten du
Muru Mira Kooperatibak Eskola Berdearen Proiektuagatik apostu egiten dumundu-mira-kooperatiba
 
Mundu Mira Kooperatiba eta Eskola Berdeak
 Mundu Mira Kooperatiba eta Eskola Berdeak Mundu Mira Kooperatiba eta Eskola Berdeak
Mundu Mira Kooperatiba eta Eskola Berdeakmundu_mira
 
Hondakinen kudeaketa tolosan
Hondakinen kudeaketa tolosan Hondakinen kudeaketa tolosan
Hondakinen kudeaketa tolosan tolosaingurumena
 
EAEko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana 2020 Ekonomia zirkular bat...
EAEko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana 2020 Ekonomia zirkular bat...EAEko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana 2020 Ekonomia zirkular bat...
EAEko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana 2020 Ekonomia zirkular bat...Irekia - EJGV
 
Zarautz tokiteko Agenda 21eko Foroa
Zarautz tokiteko Agenda 21eko ForoaZarautz tokiteko Agenda 21eko Foroa
Zarautz tokiteko Agenda 21eko ForoaEcoEuskadi 2020
 
Debegesa Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Debegesa Debabarreneko Garapen Ekonomikorako ElkarteaDebegesa Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Debegesa Debabarreneko Garapen Ekonomikorako ElkarteaEcoEuskadi 2020
 
Ikastetxea J.M. Barandiaran - Leioa
Ikastetxea J.M. Barandiaran -  LeioaIkastetxea J.M. Barandiaran -  Leioa
Ikastetxea J.M. Barandiaran - LeioaEcoEuskadi 2020
 
Ikastetxea Ibaizabal Durango
Ikastetxea  Ibaizabal   Durango Ikastetxea  Ibaizabal   Durango
Ikastetxea Ibaizabal Durango EcoEuskadi 2020
 
Eskolako Agenda 21Aldizkaria 13-14 Revista Agenda 21 Escolar
Eskolako Agenda 21Aldizkaria 13-14 Revista Agenda 21 EscolarEskolako Agenda 21Aldizkaria 13-14 Revista Agenda 21 Escolar
Eskolako Agenda 21Aldizkaria 13-14 Revista Agenda 21 Escolarsanjoseweb
 
Ikastetxea: Aniturri (Agurain)
Ikastetxea: Aniturri (Agurain)Ikastetxea: Aniturri (Agurain)
Ikastetxea: Aniturri (Agurain)EcoEuskadi 2020
 
Ikastetxea Talaia - Hondarribia
Ikastetxea Talaia  - HondarribiaIkastetxea Talaia  - Hondarribia
Ikastetxea Talaia - HondarribiaEcoEuskadi 2020
 
Zubietako erraustegia
Zubietako erraustegiaZubietako erraustegia
Zubietako erraustegiaTolest
 
Eskolako confint
Eskolako confintEskolako confint
Eskolako confintibaiduarte
 
2013rako13iragarpen[1]
2013rako13iragarpen[1]2013rako13iragarpen[1]
2013rako13iragarpen[1]Udalsarea21
 
Boletín medioambiental nº37 de Naturgunea – Abril-Junio 2017 eusk
Boletín medioambiental nº37 de Naturgunea – Abril-Junio 2017 euskBoletín medioambiental nº37 de Naturgunea – Abril-Junio 2017 eusk
Boletín medioambiental nº37 de Naturgunea – Abril-Junio 2017 euskDaniel González Uhlending
 
Ikastetxea: Barrutialde (Gernika)
Ikastetxea: Barrutialde (Gernika)Ikastetxea: Barrutialde (Gernika)
Ikastetxea: Barrutialde (Gernika)EcoEuskadi 2020
 
KONTSUMO BERDEA
KONTSUMO BERDEAKONTSUMO BERDEA
KONTSUMO BERDEAbegocuesta
 

Similar a Mundu Mira Kooperatiban sistema zirkularra proposatzen dugu hondakinen kudeaketarako (20)

Muru Mira Kooperatibak Eskola Berdearen Proiektuagatik apostu egiten du
Muru Mira Kooperatibak Eskola Berdearen Proiektuagatik apostu egiten duMuru Mira Kooperatibak Eskola Berdearen Proiektuagatik apostu egiten du
Muru Mira Kooperatibak Eskola Berdearen Proiektuagatik apostu egiten du
 
Mundu Mira Kooperatiba eta Eskola Berdeak
 Mundu Mira Kooperatiba eta Eskola Berdeak Mundu Mira Kooperatiba eta Eskola Berdeak
Mundu Mira Kooperatiba eta Eskola Berdeak
 
Hondakinen kudeaketa tolosan
Hondakinen kudeaketa tolosan Hondakinen kudeaketa tolosan
Hondakinen kudeaketa tolosan
 
EAEko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana 2020 Ekonomia zirkular bat...
EAEko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana 2020 Ekonomia zirkular bat...EAEko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana 2020 Ekonomia zirkular bat...
EAEko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana 2020 Ekonomia zirkular bat...
 
Martin ugalde kultur parkea - kultura ez baita botatzekoa - memoria
Martin ugalde kultur parkea - kultura ez baita botatzekoa - memoriaMartin ugalde kultur parkea - kultura ez baita botatzekoa - memoria
Martin ugalde kultur parkea - kultura ez baita botatzekoa - memoria
 
Zarautz tokiteko Agenda 21eko Foroa
Zarautz tokiteko Agenda 21eko ForoaZarautz tokiteko Agenda 21eko Foroa
Zarautz tokiteko Agenda 21eko Foroa
 
Errausketarik ez!
Errausketarik ez!Errausketarik ez!
Errausketarik ez!
 
Debegesa Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Debegesa Debabarreneko Garapen Ekonomikorako ElkarteaDebegesa Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Debegesa Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
 
Ikastetxea J.M. Barandiaran - Leioa
Ikastetxea J.M. Barandiaran -  LeioaIkastetxea J.M. Barandiaran -  Leioa
Ikastetxea J.M. Barandiaran - Leioa
 
Ikastetxea Ibaizabal Durango
Ikastetxea  Ibaizabal   Durango Ikastetxea  Ibaizabal   Durango
Ikastetxea Ibaizabal Durango
 
Eskolako Agenda 21Aldizkaria 13-14 Revista Agenda 21 Escolar
Eskolako Agenda 21Aldizkaria 13-14 Revista Agenda 21 EscolarEskolako Agenda 21Aldizkaria 13-14 Revista Agenda 21 Escolar
Eskolako Agenda 21Aldizkaria 13-14 Revista Agenda 21 Escolar
 
Ikastetxea: Aniturri (Agurain)
Ikastetxea: Aniturri (Agurain)Ikastetxea: Aniturri (Agurain)
Ikastetxea: Aniturri (Agurain)
 
Ikastetxea Talaia - Hondarribia
Ikastetxea Talaia  - HondarribiaIkastetxea Talaia  - Hondarribia
Ikastetxea Talaia - Hondarribia
 
Zubietako erraustegia
Zubietako erraustegiaZubietako erraustegia
Zubietako erraustegia
 
Eskolako confint
Eskolako confintEskolako confint
Eskolako confint
 
2013rako13iragarpen[1]
2013rako13iragarpen[1]2013rako13iragarpen[1]
2013rako13iragarpen[1]
 
Boletín medioambiental nº37 de Naturgunea – Abril-Junio 2017 eusk
Boletín medioambiental nº37 de Naturgunea – Abril-Junio 2017 euskBoletín medioambiental nº37 de Naturgunea – Abril-Junio 2017 eusk
Boletín medioambiental nº37 de Naturgunea – Abril-Junio 2017 eusk
 
Ikastetxea: Barrutialde (Gernika)
Ikastetxea: Barrutialde (Gernika)Ikastetxea: Barrutialde (Gernika)
Ikastetxea: Barrutialde (Gernika)
 
Gipuzkoako errefusaren karakterizazioa altair 2012
Gipuzkoako errefusaren karakterizazioa altair 2012Gipuzkoako errefusaren karakterizazioa altair 2012
Gipuzkoako errefusaren karakterizazioa altair 2012
 
KONTSUMO BERDEA
KONTSUMO BERDEAKONTSUMO BERDEA
KONTSUMO BERDEA
 

Mundu Mira Kooperatiban sistema zirkularra proposatzen dugu hondakinen kudeaketarako

  • 1. ARRATIAKO UDALEN MANKOMUNITATEA Proposamena 2013/02/18
  • 2. Arratiako Udalen Mankomunitatea » Proposamena MunduMira Komunikazioa 00 AURKIBIDEA 1. SARRERA.........................................................................................1 2. ESTRATEGIA..............................................................................2-3 3. ESKOLATIK HERRIETARA.........................................................4 4. AUZOKONPOSTARAKO BALDINTZAK.............................5 5. ZERGATIK AUTOKONPOSTA? ETA NOLA?....................6 6. HELBURUAK...................................................................................7 7. ERAGILEEN FUNTZIO ETA ZEREGINAK...........................8
  • 3. Arratiako Udalen Mankomunitatea » Proposamena MunduMira Komunikazioa 01 SARRERA Hondakinekin ez dago magiarik. Mankomunitateak daki inork baino hobeto hori: orain artean etxean sobera genuena edukiontzira bota, eta hau biharamunean eraman egiten zuten, edo zabortegian uzteko edota erre eta balioztatzeko. Gure kontsumo ohiturek, gero eta hondakin kopuru handiagoa sortzera bultzatu gaituzte. Soberakinak, gainera, nahasita atera ohi ditugu, zabor bihurtuz. Aipatu bezala, orain artean magia egiten genuen, zaborra zegokion edukiontzian utziz eta prozesu ikusezin bati segida emanez. Baina magiaren magia ez dela azaldu den neurrian, zaborrak sorturiko arazoa begi bistakoa bilakatu zaigu. Oro har, zabortegiak aurreikusitako epeak baino azkarrago betetzen ari garela ikusi da. Eta zenbait kasutan, zabortegi horiek, bere jasotze gaitasuna ahitu dute jada. Gainera, zabortegietan sortzen diren lixibiatuek ondorio ekologiko sakonak uzten dituzte, eta horren jakitun, Europako zuzentarauek ere hauen itxiera eskatu dute. Besteak beste, 2016tik aurrera, ez delako onartuko berrerabili daitezkeen materialak erre edota zabortegietan pilatzea. Gauzak honela, hondakinen arazoa azken tratamenduaren ikuspegitik atera eta sortze prozesuko une beretik tratatzeko ereduari lotu behar gatzaizkio. Euskal Herrian, Bizkaian eta Arratian, Europako hainbat lekutan bezala, hondakinen kudeaketaren inguruko sentsibilizazioa gero eta handiagoa da, ezinbestean arazo honi erantzun integral osasuntsu, ekologiko eta ekonomiko bat eman beharraren garrantziaz jabetu baikara guztiok. 1
  • 4. Arratiako Udalen Mankomunitatea » Proposamena MunduMira Komunikazioa 02 ESTRATEGIA Hondakinen eredu tradizionala (manufakturatu - kontsumitu - bota) guztiz lineala da, ez baitu abiapuntura itzultzea eta baliabideen berreskuratzea lortzea helburu. Horrez gainera, aipatu bezala, hondakinen sistema linealarekin hondakinen kopurua izugarria da, dela marketing, packacking edo bestela merkatu arrazoiengatik, dela gure kontsumo ohiturek ere erosi-bota eskeman bizitzera eraman gaituztelako, baina eredu honek kopuru handiak sortzen ditu eta hondakinen kudeaketa zirkulua ixteko zabortegiak eta erraustegiak behar dira. Hondakin kudeaketa linealaren ordez, sistema zirkularra (diseinua – ekoizpena – erabilpena – berrerabilpena – bilketa – birziklapena – berriz diseinua) sustatu behar dela uste dugu, hondakinak produktuen bizitza zikloa luzatzeko erabiliz. diseinua birziklapena ekoizpena bilketa erabilpena berrerabilpena Hondakinen kudeaketa sistema zirkularra 2
  • 5. Arratiako Udalen Mankomunitatea » Proposamena MunduMira Komunikazioa 02 ESTRATEGIA Horretarako, hasteko, kontzientziazio eta ardurari heldu behar diogu, hortik etorriko baita arazo ororen gakoa. Horri loturiko lehen urrats bezala, ondorioz, hondakinen kopurua murriztu behar dugu. Bigarrenik, produktuen berrerabilpena sustatu. Eta azkenik, hondakinak birziklatu behar ditugu zabor bihurtu ez daitezen. Europako herrialde aurreratuenak sistema zirkularra sustatzen ari dira, aipatu prebentzio eta sustapen neurri horiek bultzatuz. Sistema honi esker, hondakinen %60 baino gehiago birziklatzen ari dira. Eta Europako Batzordeak sistema zirkularra beste Europako herrialdeetan sustatzeko konpromisoa adierazi zuen 2012ko apirilean. Sistema zirkular eraginkor baterako, udalek eta mankomunitateek kontzientziazio lan sakon bat bultzatu behar dute hurrengo arloetan: >Hondakinen erronkaren garrantziaz jabetu eta prebentziorako neurriak hartu. >Kontsumo balioen ordez, ingurumenaren, osasunaren eta ardurak eskaintzen dituen konfiantzazko aukerak sustatu. >Hondakinen murrizketa, berrerabilpena eta birziklapena sustatzeko eguneroko jarduera eraginkorrak martxan jarri. >Giza balio eta ohituren aldaketa, azken batean, bilketa edo kudeaketarena baino garrantzitsu eta errotikoagoa da: heziketaz ari gara azken finean, pertsonak bizimodu hobeago bat izan dezaten, erabaki zuzen eta arduratsuak hartu ditzaten. 3
  • 6. Arratiako Udalen Mankomunitatea » Proposamena MunduMira Komunikazioa 03 ESKOLATIK HERRIETARA Eskolak irakaspen bat eman dio zentzu honetan Igorreko herriari eta Mankomunitateari berari. Eskolak bere heziketa funtzioa herri osora zabalduta, erakutsi du, hondakinen kudeaketa arduratsuago bat eman daitekeela, urratsak ez daudela erakundeen esku soilik, eraldaketaren motorra, izatekotan, herritarrak bere ardura zibikoarekin izango direla. Sortzen ditugun hondakinen %40 materia organikoa dela jakinik, hau lurrari itzultzeko modua zehaztu da autokonposta zerbitzu baten bidez. Eskolak, eguneko 75 kiloko autokonpostatzen ditu gutxi gorabehera, ikasturte oso batean, (x177 egun) 13.275 kilo izango liratekeelarik, batezbeste. Mankomunitateari urratsa ematea dagokiola uste dugu. Ze zentzutan? Nahi duten herritarrei auzokonposta egiteko aukera zabalduz Arratiako mankomunitatean. 4
  • 7. Arratiako Udalen Mankomunitatea » Proposamena MunduMira Komunikazioa 04 AUZOKONPOSTARAKO BALDINTZAK Arratiak dituen hirigintza baldintza geografikoengatik (etxaldeak, natur eremu aberatsak, nekazal eta berdegune asko) berebiziko egokiera du horretarako. Eta lehenik aipatu helburuetan sekulako aurrerapausoa emango luke, egun herritarrek zabor poltsetan ateratzen duten hondakinen %40a bere kabuz, eta modu arduratsuan kontrolatzeko aukera emango lukeelako, horrek guztizko tratamenduan, eta epe labur, ertain eta bereizik luzera, arlo ekonomikoan izango lukeen murrizketarekin, nola herritarrentzat hala mankomunitate eta udalentzat ere. Proposatzen den programa: Hala nahiko luketen herritarrei auzokonposta komunitarioa zerbitzua eskaintzea. 5
  • 8. Arratiako Udalen Mankomunitatea » Proposamena MunduMira Komunikazioa 05 ZERGATIK AUZOKONPOSTA? ETA NOLA? 1,6 kilo hondakin sortzen du egunero, batez beste, pertsona bakoitzak. Horietarik 40 hondakin organikoa izaten da. Lur-sail, lorategi edo baratze bat duten etxaldeek, ohikoena autokonposta egitea izango da. Baina auzokonpostarekin aukera hori ez da murrizten familia horietara soilik. Usurbileko, Iruerriko sei kontzejutan, Flandriako (Belgika), Melbourne (Australia) eta Portlandeko (AEB) ereduak aintzat hartuko dugu. Horrela, prest leudekeen familiei, hondakin organikoak ahalik eta gertuen tratatzeko baliabideak jartzea da helburua. Horretarako, herri lurren azterketa bat egin beharko da lehenik, jasotako eskaerengandik gertuen dauden egokienak izan daitezkeenak zehazteko, hauek, gehienera ere, parte hartzaileen etxebizitzetatik 100-200 metrora egon beharko baitute, funtzionamendua egokia izan dadin. Bestetik, mankomunitateak prest jarriko ditu beharrezko ontziak. Mundu Mirak, mankomunitatearekin adosturiko maiztasunarekin, honen kontrolerako mekanismo eta arduraduna jarriko luke.Bizilagunen ardura bakarra, dagokion konpostagailua ireki, material organikoa ondo zabaldu eta gainetik estrukturantea edo material lehorra nahastea izango da. Horrela, konpostajearekin, dependentziarekin amaituko da eta ongarria izango du trukean mankomunitateak edo bizilagunek, dela herri lurretan erabiltzeko dela kontsumo pribaturako. 6
  • 9. Arratiako Udalen Mankomunitatea » Proposamena MunduMira Komunikazioa 06 HELBURUAK Helburu nagusia: Herritarra hondakinen arazoaren erdigunean jarri, konponketarako agente aktibo bilakatuz. Zeharkako helburuak: >Magia desagertuko denez, prozesua ikusgarri bihurtzen da, eta hondakinen gaiarekin sentsibilizazioa sortzen du. >Herritarrak jokabide arduratsua hartzeko eredua sortzen du. >Hondakinen kudeaketa ekologiko baterantz egiteaz gainera, hondakinen tratamendua askoz merkeagoa da. >Kontzientzia kolektiboa indartzen da, zerbitzuak partekatu beharko dituztenez, eta auzolanaren kontzeptu tradizionalarekin bat egingo lukeelako. 7
  • 10. Arratiako Udalen Mankomunitatea » Proposamena MunduMira Komunikazioa 07 ERAGILEEN FUNTZIO ETA ZEREGINAK Proiektu honetan eragile desberdinek esku hartuko dute. Horregatik, horietako bakoitzak, norbere nahiz ondokoen funtzio eta zereginak argi izatea beharrezkoa izango da. Eraginkortasunaren mesedetan, eragileen arteko koordinazioa eta elkarlana sustatuko dira. Harreman iraunkorretan oinarrituta, uneoro prozesuaren nondik norakoen berri izango dute guztiek. Mankomunitatea Mankomunitateari dagokio proiektu honen lidertza beregain hartzea. Bere ardura izango da ordezkaritza politiko ikusgarria egitea, kanpainaren garrantzia azpimarratzea eta Mundu Mirarekin batera, beharrezko azterketak egitea, nola proiektua bideragarria egiteko, hala auzokonpostarako lekurik egokienak jartzeko. Mundu Mira Kooperatiba Mundu Mirak auzokonposta egiteko kanpaina komunikatiboa diseinatuko luke, herritarrengana heltzeko. Bere aholkularitza zerbitzua eskainiko du komunikazio kontuak argitzeko baina baita teknikoa ere, auzokonpostaren jarraipena egiteko. 8