3. Mugikortasun segururako hezkuntza-programazioak 1
Norentzat
Adinekoentzat
Denboraren banaketa
1. saioa: 2 ordu = 2 ordu
Programazioaren erabilgarritasuna
Maiz, adinekoek bidean portaera ausartegia izaten dute. Kalea oinezkoen igarobidetik
kanpo zeharkatzen dute, eta ez dituzte semaforoak errespetatzen, besteak beste.
Programazio honen helburua da adinekoei laguntzea ohar daitezen adinean aurrera
egin ahala zaurgarritasuna areagotzen dela, eta bizitzako zein bideko egoera berrietara
Tartean diren gaitasunak
Gaitasunak Maila
Zaurgarritasunaren eta arriskuaren kontzientzia 3
Ingurunearen azterketa 3-4
Egokitzapena eta malgutasuna 2-3
Kristalezko bola
1edukiak, gaitasunen
arabera
helburuak eta
eskema orokorra
informazio
orokorra
Informazio orokorra
4. Segurtasunerako gaitasunak, bizitzarako gaitasunak2
Kristalezko bola
Informazioak eta kontzeptuak
- Arriskua, galzoria eta
zaurgarritasuna.
norberaren bizitzan dituen
inplikazioak ezagutzea.
Trebetasunak Balioak eta jarrerak
Zaurgarritasunaren eta arriskuaren kontzientzia
3. maila:
koenetan.
Edukiak, gaitasunen arabera
1edukiak, gaitasunen
arabera
helburuak eta
eskema orokorra
informazio
orokorra
- Segurtasun-irizpideak.
- Gidari seguru bat izateko kontuan
hartu beharreko funtsezko
puntuak.
- Mugikortasun-estilo prebentiboa.
- Aurreratzea.
- Prebentzioa arriskuari aurrea
hartzeko.
- Prebentziorako ohiturak eta
estrategiak.
- Ekintza-jarraibide seguruak
aplikatzea ohikoa ez duen bide-
ingurunean aldaketak gertatzen
direnean.
- Autoazterketaren bidez,
norberaren mugak balioztatzea.
- Autoazterketaren bidez
indarguneak eta ahulguneak
balioztatzea.
- Arrisku-egoerak antzematea.
- Arazo beraren aurrean estrategia
berriak aztertzea eta barneratzea.
- Norberaren sinesmenak eta
pertzepzioak zalantzan jartzea.
- Autoezagutza.
- Segurtasuna oinarrizko
printzipio gisa.
- Zuhurtzia.
- Aurreratzea.
- Segurtasuna.
- Erantzukizuna.
- Egokitzapena.
- Berria den horretarako
irekitasuna, egokitzapena eta
malgutasuna.
- Autobabesa.
- Behaketa: adi egotea.
Ingurunearen azterketa
3. maila:
ditu, bere buruaren segurtasuna eta gainerakoen segurtasuna zainduz.
Egokitzapena eta malgutasuna
2. maila: Mugikortasun-egoera desberdinetara egokitzen saiatzen da, bere segurtasuna zain-
tzeko.
4. maila: -
matiko batetik, aldagaien arteko elkarrekintza aurreikusten du eta besteen gaineko ardura
hartzeko gai da.
3. maila: Automatikoki aplikatzen du bere estrategia propioa, mugikortasun-egoera ezber-
dinetara egokitzeko, arriskuei aurrea hartuz.
- Aurreratzea: segurtasuna
saihestea.
- Autoezagutza.
- Norberaren mugak onartzea.
- Autobabesa.
5. Mugikortasun segururako hezkuntza-programazioak 3
Programazioaren eskema orokorra
1. saioa Kristalezko bola 2 ordu
1.1. jarduera Zer ezaugarri du?
Eztabaida talde txikian 30’
1.2. jarduera Mugikortasun-egoerak
Taldeko eztabaida, jokoa eta taldeko eztabaida 45’
1.3. jarduera Nola babes dezaket nire ahultasuna?
Lana talde txikian 45’
Kristalezko bola
Programazioaren helburu orokorrak
gai izatea.
1edukiak, gaitasunen
arabera
helburuak eta
eskema orokorra
informazio
orokorra
6. Segurtasunerako gaitasunak, bizitzarako gaitasunak4
1. Saioa. Kristalezko bola
Kristalezko bola
1.1. Jarduera. Zer ezaugarri du?
1edukiak, gaitasunen
arabera
helburuak eta
eskema orokorra
informazio
orokorra
30 minutu
Helburuak:
Metodoa:
Eztabaida talde txikian.
Nola egin:
Hezitzaileak honako istorio hau kontatuko die:
«Lehengo batean, honantz etorri behar nuela esan zidatenean, hain justu, zer egin
genezakeen pentsatzen ari nintzen. Bat-batean, bi autoren artetik pilota bat irten
zen, ziztu bizian. Berehala gelditu nuen autoa, guztiok dakigunez, maiz, pilotaren
atzean haurra etortzen baita…»
hitz egin dezaten.
Une jakin batean, talde txikietan jar daitezen eskatuko die (sei laguneko taldeetan,
adibidez).
Hezitzaileak material desberdinez egindako zenbait pilota aterako ditu, eta talde txikien
artean banatuko ditu. Talde guztiek ez dituzte pilota berdinak izan behar nahitaez, baina
talde bakoitzean hiru pilota-tipologiak* izan daitezen saiatuko da hezitzailea.
Parte-hartzaileei eskatuko die, talde txikietan, material desberdinak deskribatzen eta
pilotak desberdintzen saia daitezela.
* Hezitzailearentzako oharra:
Ezdiranahitaezizanbeharhemenaipatukodirenmotaguztiak.Honakopilotahauekizatea
da garrantzitsua: «suntsiezinak» (golfekoak, adibidez), «zula edo puska daitezkeenak»
(futbolekoak edo ping-pongekoak, esate baterako) eta «hauskorrak» (kristalezkoak edo
Eguberriko zuhaitzetakoak, kasu).
7. Mugikortasun segururako hezkuntza-programazioak 5
10-15 minutu igaro eta gero, hezitzaileak deskribapenak batera ditzaten eskatuko die
parte-hartzaileei.
Baldin bateratze-lanean ikusten bada ez dutela lana sakon egin, hezitzaileak pilota-mota
bakoitzari adjektiboak jar dakizkien eska diezaieke. Horretarako, pilotaren izena arbelean
idatziko du (edo argazkia itsatsiko), eta, alboan, adjektiboak.
Hezitzailearentzako oharra:
Bateratze-lanean eta geroko eztabaidan, garrantzitsua da «ahul» hitza ateratzea, gakoa
baita programazioaren gai nagusiarekin, hau da, zaurgarritasunarekin, lotzeko.
Kristalezko bola 1
Honako material hau behar da:
Eguberritako zuhaitzeko kristalezko bola
Eguberritako zuhaitzeko plastikozko bola
Petankako pilota
Beisboleko pilota
Floorball-eko (mini-hockey) pilota
Hondartzarako pilota puzgarria
Aparrezko pilota
Golfeko pilota
Teniseko pilota
Malabarismoko pilota
Ping-pongeko pilota
Esku-pilotako pilota
Estresaren aurkako pilota
Plastikozko pilota
Kristalezko bola
Golfeko pilota
Harri biribila
8. Segurtasunerako gaitasunak, bizitzarako gaitasunak6
Helburuak:
Metodoa:
Taldeko eztabaida, jokoa eta taldeko eztabaida.
Nola egin:
Taldeko eztabaida:
Hezitzaileak mugikortasunera bideratuko du, berriz, egoera. Horretarako, parte-hartzai-
izanik (alegia, pilota izango balira, zein pilota izango liratekeen). Pilota ahula aukeratzean
eta hala izango liratekeela onartzean datza ariketa.
Gero, hezitzaileak galdetuko die ea zer gertatuko litzatekeen abiadura motelean doan
auto batek talka egingo balu hiru motetako pilota banarekin: pilota batek kaltea eragingo
dio autoari; bigarren pilotari ez zaio ezer gertatuko, beharbada, baina puskatzeko aukera
ere badago; eta hirugarrena puskatu egingo da, ziur.
Piloten zaurgarritasuna (ahultasuna) beren buruaren zaurgarritasunarekin lot dezaten
eskatuko die hezitzaileak.
Jarraian, esango die berak pentsatzen zuela horren jakitun direla, hots, badakitela istripua
izatea «tokatuko» balitzaie gazteek baino gehiago izango luketela galtzeko.
Hori esan eta gero, joko bat proposatuko die.
1. Saioa. Kristalezko bola
Kristalezko bola
1.2. Jarduera. Mugikortasun-egoerak
edukiak, gaitasunen
arabera
helburuak eta
eskema orokorra
informazio
orokorra 1
45 minutu
Jokoa:
Hezitzaileak bi poltsa opaku erakutsiko dizkie. Poltsetako batean bederatzi bola zuri eta
bola beltz bat sartuko ditu. Beste poltsan zazpi bola zuri eta hiru bola urdin jarriko ditu.
9. Mugikortasun segururako hezkuntza-programazioak 7
Kristalezko bola 1
Jokoa «kalea zeharkatzean ez dakizula ezer gerta» loteria dela imajina dezatela esango
die. Baldin bola zuria ateratzen bada, arazorik gabe zeharkatu duzu kalea. Baldin bola
beltza ateratzen bada, hiru hilabete emango dituzu ospitalean. Eta baldin bola urdina
ateratzen bada, hiru eguneko mina izango duzu.
Hezitzaileak galdetuko die ea zein poltsa duten nahiago hartzea, eta zergatik.
Kontuadabolabeltzaduenpoltsaezhartzensaiatubehardela,poltsahorretandagoelako
zaurgarritasunik handiena, nahiz eta kolorezko bola irteteko arrisku handiagoa izan bola
urdindun poltsan.
Azaldutakoa erakusteko, zenbait parte-hartzaileri bola bat atera dezaten proposatuko
die (gogoan izan hartutako bola berriz poltsa barrura sartu behar dela eta poltsari
eragin, hurrengo pertsonak hartu aurretik).
Taldeko eztabaida:
Arriskuren bat duten bideko egoerak deskriba ditzaten eskatuko die hezitzaileak parte-
hartzaileei. Kaleko edo errepideko egoerak adieraziko dituzte, seguruenik, eta egoera ho-
rietan hainbat ahultasun- edo zaurgarritasun-maila agertuko dira; esate baterako: parkean
oinez ibiltzea, espaloian oinez ibiltzea, errepideko bazterbidean oinez ibiltzea, oinezkoen
igarobidea zeharkatzea semaforoarekin, semafororik gabe, eta abar.
Hezitzailearen laguntzarekin, egoera bakoitzean zenbateko arriskua dagoen eztabaidatu
behar dute, eta egoeren «arriskugarritasunaren araberako sailkapena» egin behar dute.
Arriskuak alderatu ahal izateko, interesgarria litzateke arriskuak txartel handi batean
idaztea, arbela hiru zati edo mailatan banatzea (arrisku handia, ertaina eta txikia) eta
arrisku bakoitza maila batean edo bestean jarri behar den eztabaidatzea.
10. Segurtasunerako gaitasunak, bizitzarako gaitasunak8
Kristalezko bola
edukiak, gaitasunen
arabera
helburuak eta
eskema orokorra
informazio
orokorra 1
Helburua:
Metodoa:
Lana talde txikian.
Nola egin:
Hezitzaileak ea arriskua nola murritz dezakegun galdetuko die parte-hartzaileei. «Poltsan
bola zuri gehiago» jartzeko beharrera bideratu behar da eztabaida.
Horretarako, berriz talde txikietan jar daitezen eskatuko die parte-hartzaileei, eta
mugikortasunean gure segurtasuna hobe dezaketen jokabideak proposatu beharko
dituzte.
Zer egin dezaket nire ahultasuna hain agerian ez izateko?
Jokabide seguruak (adibideak):
- Semaforoaren argi berdea piztu arte itxaron.
- Ez kalea zeharkatu semaforoa kolorez aldatzen ari denean.
- Kaleak zeharkatzeko prestatuta dauden tokietatik zeharkatu.
- Galtzadatik ibili beti.
noranzkoan ibili.
Talde txikietan lana amaitzen dutenean, berriz talde handian jarriko dira, eta talde
bakoitzak bere proposamenak azalduko ditu.
1. Saioa. Kristalezko bola
1.3. Jarduera. Nola babes dezaket nire ahultasuna? 45 minutu