SlideShare una empresa de Scribd logo
1 de 13
Hesian
• Hesian 2006ko udan sortutako talde sakandarra da. Punk-
rock eta hardcore melodikoen nahasketa bat ikusten da beraien 
abestietan, ska kutsu bat ere antzematen dela. Ezaugarririk aipagarriena, nahasketa 
oso erakargarriak sortzen duten bi ahotsak dira (emakume-mutil ahotsa).
• Hitzei dagokienez, gizarte eta politika aldarrikapenak, edota sentimendu ezberdinen 
adierazpenak dituzte hizpide. Beraien lehen diskoa, "Maite dugu", Iruñeko K 
estudiotan grabatu zen Alberto Porresen eskutik eta taldeak eta Albertok berak 
ekoiztu zuten. 2007ko ekainean argitaratu zen eta jada 1000 kopia baino gehiago 
saldu dituzte Euskal Herri osoan zehar. Aipagarria da ere 2008ko Gazte 
topaguneko abestia beraiek egin izana, "Zeru gorriko egunak". Horretaz gain, 
"Musikaz Sakana indartuz" diskoan "Maite dugu" abestia grabatu zuten eta "Euskal 
Herriak Autodeterminazioa" kanpainarako, izen berdina daraman abestia grabatu 
zuten. Taldearen ekintza eremua oso zabala da eta urte eskas batean 50 kontzertu 
inguru eskaini dituzte Euskal Herriko eremu eta txoko guztietan, beti ere oso harrera 
onarekin, plazak edota gaztetxeak betez eta jendearen parte-hartze aktiboa lortuz 
eta bereganatuz. Berri Txarrak, Banda Bassotti, Habeas Corpus edota Su ta 
Gar taldeekin igo dira agertokira. 2008ko udan Aurtengo Gorakada 10 bilduman Hau
dena aldatzera doa abestia sartu zuten, eta urrian bere estraineko lana kaleratuko 
du: Herriaren Oihua. Diskoak hamahiru abesti ditu eta Alberto Porresek grabatu du 
Iruñeko K Estudioetan. Euren estilo askotakoaren barnean punk azkarra, haizeak, 
melodia lirikoak eta mozketa gogorrak nahasten dira.
• 140 kontzertu inguru emanda, 2009ko neguan etenaldi bat egingo zutela iragarri 
zuten beren webgunean, hirugarren diskoa prestatzeko asmoz. Garai hartan, Erikek 
eta Ametsek taldea utzi zuten, eta haien ordez Donostiako Mireia (ahotsa) eta 
Iruñeko Xabi (kitarra) sartu ziren taldera.
HESIAN
Ahotsak Gitarra Baxua
Zuriñe Fran Fran Xabi.L Xabi .S
Bateria Saxoa Tronpeta Tronboia
Aritz
Etxebe
Igotxo Eneko Txamus
LEHEN URRATSAK
• 2006ko udaberrian hasi genuen ibilbide hau Etxarriko lokalean Etxebe (bateria), Xabi
Seko (baxua) eta Franek (gitarra eta ahotsa). Beste talde batzuetan egotearen
esperientzia eduki arren, edozein talde hasiberri bezala, bertsioak egiten hasi ginen:
Rancid, Blink 192, No use for a name, Bouncing souls… ondo funtzionatzen genuela
ikusita proiektu serioago batean pentsatzen hasi ginen, honi kutsu bereziren bat
ematearen asmoarekin. Neska ahotsa erabili eta hura mutil ahotsarekin nahastea
pentsatu genuen (berria ez, baina ezta ere ohikoena, momentu hartan behintzat),
hauek eskaintzen zuten melodia jokoak punk-rock oinarrien gainean ezarriz. Amets
sartu zen taldean. Hortik aste batzuetara, soinuari indar gehiago emateko helburuz,
bigarren gitarra bat hartu genuen: Erik. Hesian taldearen lehenengo formazioa
osatua zegoen. Uda horretan gure lehenengo abestia konposatu eta grabatu genuen
(“Maite dugu”, “Musikaz Sakana indartuz” bildumarako) eta gure lehenengo
kontzertua eskaini Etxarriko gaztetxean.
• Urte amaieran “Euskal Herriak Autodeterminazioa” abestia grabatu genuen, izen
bera zeraman kanpainarako. Horren harira, haize sekzioa gehitu zen taldera: Eneko
tronpetarekin, Igotxo saxoarekin eta Buton tronboiarekin. Denborarekin, euren
papera handituz joan da, egituraren atal garrantzitsuenetariko bat bihurtu arte.
• 2007ko Ekainean gure lehen diska grabatu genuen Iruñeako K estudioan: “Maite
dugu”. Lehen diska hau gure kabuz ekoiztu eta banatu genuen EHko txoko
ezberdinetatik.
• Gure abestiek (lehenengo diska honetan eta guztietan), egunerokotasunean bizitzen
ditugun gaiak jorratzen dituzte: Euskal Herriko gatazka politikoa, gai sozialak
(emakumearen egoera, pobrezia…), maitasuna, buru-hausteak… Gure errealitatean
ikusten duguna islatzen saiatzen gara.
• “Maite dugu” diska atera aurretik 10 kontzertu inguru eman genituen, Sakanatik
batez ere. Ordutik aurrera eta 2009ko geldialdia arte 115 kontzertu eskaini genituen.
Gehienak Euskal lurraldeetan izan arren, Katalunya nahiz estatu espainiarretik ere
kontzertu batzuk
eskaini genituen. Denbora tarte horretan 2008ko Lezoko Gazte topaguneko abestia
egiteko ohorea izan genuen (“Zeru gorriko egunak”), horrek ate asko zabaldu
zizkigularik. Urte bereko Urrian, “Herriaren oihua” gure bigarren lana kaleratu
genuen GOR disketxearekin. Diska honek edukitako harrera ezin hobeak gure bidea
sendotu eta gure eragina asko zabaldu zituen.
• 2009ko atsedenaren ondoren eta formazio berriarekin (Karlos tromboian -2008tik-,
Mireia ahotsean eta Xabi gitarran), 2010eko Ekainean gure hirugarren diska kaleratu
genuen, “Borrokatu eta Irabazi”. Lanaren izenburua taldearen ibilbidearen isla dela
esan dezakegu,
oztopo ugari aurkitu arren beti aurrera egitea lortu bai dugu. Diska honek ere
harrera bikaina jaso zuen eta udara horretan (2010) astebururo jo ta fuego aritu
ginen kontzertuak ematen, bai Euskal Herrian nola Katalunyan. Zoritxarrez ordea,
taldearen barruan berregituraketa txiki bat egitera behartuak ikusi ginen eta
ondorioz, kontzertuak ere alde batera uztera. Lau urtetan hiru diska kaleratu eta ia
150 kontzertu eman ondoren, arnasa hartzeko garaia zen. Burua hotz mantenduz
etorkizunari hortzak erakusteko garaia.
SALMENTA KOPURUA
0
10
20
30
40
50
60
70
80
90
1 cd 2cd 3cd 4 cd
• Maite dugu
• Herriaren ohiua
• Borrokatu eta irabazi
• Hitzetik
AMAIERA
• Hona hemen Hesian taldearen lehen
diska, punkrock freskoa jorratzen duena
produkzio zaindu eta arima inkorfosmita
batekin. Nabarmentzekoa da ahotsen
melodien konbinaketa, abesti azkarretan
sartuak. Iruñako K Studioetan grabatua
izan da, Alberto Porresen eskutik.
• Euren ahoz-ahozko arrakastak euskal Herri
osoko kontzertu txiki andana batean egotera
eraman ostean, 2008 Urrian taldeak bere
bigarren CDa kaleratu du. Lanak hamahiru
abesti ditu eta Alberto Porresek grabatu ditu
Iruñeko K Estudioetan. Euren estilo anitzaren
barnean punk azkarra, haizeak, melodia lirikoak
eta mozketa kañeroenak nahastesn dira,
honela, talde berrien egarriak dagoen belaunaldi
berri baten atentzioa eurengana bideratu
dutelarik.
• Hamaika abestik osatutako disko adoretsua.
Aurreko lanetan bezala, amorrua eta itxaropena
islatzen dute abestiek, oinarri gogor eta azkarrek
doinu kantagarriak sostengatzen dituztelarik.
Hastapenetatik markatutako norabidea jarraitzen
du taldeak, aldaketa esanguratsuak gehitu
dituelarik. Zalantzarik gabe, disko hau
aurrerapauso garrantzitsua da taldearen soinua
eta izaeraren sendotze bidean.
Diska berri hau, 2010eko maiatza eta ekaina
artean Haritz Harreguyren eskutik grabatu eta
nahastua izan da Usurbilgo Higain estudioan.
• Euren laugarren lan honetan, kalitate handiko
grabazioa dela medio, taldearen nortasunaren
enbata aurkezten digute. Ideia gazte,
aurrerazale, eta erabat jostagarri honen barrutik,
bizitza duintasunaz bizitzeko gogoa azaleratzen
da, etengabe.
Erritmo dantzagarri bortitzak, haize-sekzioaren
bultzadak eta kantariak hurbil sentiarazteko
duen talentuak oso disko distiratsua aurkeztuko
digute.
Hesian

Más contenido relacionado

Destacado

Reunião com o secretário de esporte do governo do estado 23-01-2014
Reunião com o secretário de esporte do governo do estado   23-01-2014Reunião com o secretário de esporte do governo do estado   23-01-2014
Reunião com o secretário de esporte do governo do estado 23-01-2014
afranio soares
 
Pets muzzlebook
Pets muzzlebookPets muzzlebook
Pets muzzlebook
Stepan_m
 
Bienvenidos A Prince Of Persia
Bienvenidos A Prince Of PersiaBienvenidos A Prince Of Persia
Bienvenidos A Prince Of Persia
gueste1e809
 

Destacado (20)

Folletoazenti (1)
Folletoazenti (1)Folletoazenti (1)
Folletoazenti (1)
 
Reunião com o secretário de esporte do governo do estado 23-01-2014
Reunião com o secretário de esporte do governo do estado   23-01-2014Reunião com o secretário de esporte do governo do estado   23-01-2014
Reunião com o secretário de esporte do governo do estado 23-01-2014
 
2011 03 11 (upm) emadrid etovar obonastre upm web semántica y tv social
2011 03 11 (upm) emadrid etovar obonastre upm web semántica y tv social2011 03 11 (upm) emadrid etovar obonastre upm web semántica y tv social
2011 03 11 (upm) emadrid etovar obonastre upm web semántica y tv social
 
IPSWICH 2
IPSWICH 2IPSWICH 2
IPSWICH 2
 
Boletim 2
Boletim 2Boletim 2
Boletim 2
 
2012 03 16 (uc3m) emadrid dburgos unir congeniar aprendizaje informal program...
2012 03 16 (uc3m) emadrid dburgos unir congeniar aprendizaje informal program...2012 03 16 (uc3m) emadrid dburgos unir congeniar aprendizaje informal program...
2012 03 16 (uc3m) emadrid dburgos unir congeniar aprendizaje informal program...
 
Iglesia santa cruz del monte
Iglesia santa cruz del monteIglesia santa cruz del monte
Iglesia santa cruz del monte
 
Patrocinadors
PatrocinadorsPatrocinadors
Patrocinadors
 
Equipos piae 27fasefinal
Equipos piae 27fasefinalEquipos piae 27fasefinal
Equipos piae 27fasefinal
 
2012 10 19 (uned) emadrid jrsoler escuela turismo ibiza seguridad e learning ...
2012 10 19 (uned) emadrid jrsoler escuela turismo ibiza seguridad e learning ...2012 10 19 (uned) emadrid jrsoler escuela turismo ibiza seguridad e learning ...
2012 10 19 (uned) emadrid jrsoler escuela turismo ibiza seguridad e learning ...
 
Resume b
Resume bResume b
Resume b
 
Mendez Lilian act2
Mendez Lilian act2Mendez Lilian act2
Mendez Lilian act2
 
amera
ameraamera
amera
 
Mascotas
MascotasMascotas
Mascotas
 
Diapositivas alejandra garcia 11 2
Diapositivas alejandra garcia 11 2Diapositivas alejandra garcia 11 2
Diapositivas alejandra garcia 11 2
 
Us1028884
Us1028884Us1028884
Us1028884
 
Presentation1
Presentation1Presentation1
Presentation1
 
Us4539889
Us4539889Us4539889
Us4539889
 
Pets muzzlebook
Pets muzzlebookPets muzzlebook
Pets muzzlebook
 
Bienvenidos A Prince Of Persia
Bienvenidos A Prince Of PersiaBienvenidos A Prince Of Persia
Bienvenidos A Prince Of Persia
 

Similar a Hesian

Nuevo presentación de microsoft office power point
Nuevo presentación de microsoft office power pointNuevo presentación de microsoft office power point
Nuevo presentación de microsoft office power point
tuboverde
 
Su ta gar
Su ta garSu ta gar
Su ta gar
gorkajp
 
MARTA,SEILA,ESTELA ETA ADUR
MARTA,SEILA,ESTELA ETA ADURMARTA,SEILA,ESTELA ETA ADUR
MARTA,SEILA,ESTELA ETA ADUR
sheila1033
 
sheila, marta,estela eta adur
sheila, marta,estela eta adursheila, marta,estela eta adur
sheila, marta,estela eta adur
sheila1033
 
1. gaia. herri musika
1. gaia. herri musika1. gaia. herri musika
1. gaia. herri musika
Javierlekuona
 

Similar a Hesian (20)

Mikel Laboa
Mikel LaboaMikel Laboa
Mikel Laboa
 
Bebarruko Jardunek
Bebarruko JardunekBebarruko Jardunek
Bebarruko Jardunek
 
Nuevo presentación de microsoft office power point
Nuevo presentación de microsoft office power pointNuevo presentación de microsoft office power point
Nuevo presentación de microsoft office power point
 
Gozategi
GozategiGozategi
Gozategi
 
Mikel Laboa Definitibue
Mikel Laboa DefinitibueMikel Laboa Definitibue
Mikel Laboa Definitibue
 
Mikel Laboa Definitibue
Mikel Laboa DefinitibueMikel Laboa Definitibue
Mikel Laboa Definitibue
 
Mikel Laboa Definitibue
Mikel Laboa DefinitibueMikel Laboa Definitibue
Mikel Laboa Definitibue
 
Benito Lertxundi
Benito LertxundiBenito Lertxundi
Benito Lertxundi
 
Gabriel aresti, kronika
Gabriel aresti, kronikaGabriel aresti, kronika
Gabriel aresti, kronika
 
Huntza - Elurretan
Huntza - ElurretanHuntza - Elurretan
Huntza - Elurretan
 
Su ta gar
Su ta garSu ta gar
Su ta gar
 
Su ta gar
Su ta garSu ta gar
Su ta gar
 
MARTA,SEILA,ESTELA ETA ADUR
MARTA,SEILA,ESTELA ETA ADURMARTA,SEILA,ESTELA ETA ADUR
MARTA,SEILA,ESTELA ETA ADUR
 
sheila, marta,estela eta adur
sheila, marta,estela eta adursheila, marta,estela eta adur
sheila, marta,estela eta adur
 
Musika komunikabideetan
Musika komunikabideetanMusika komunikabideetan
Musika komunikabideetan
 
Berri txarrak
Berri txarrakBerri txarrak
Berri txarrak
 
Artze
ArtzeArtze
Artze
 
Enara eta itxaso musikaren historioa
Enara eta itxaso  musikaren historioaEnara eta itxaso  musikaren historioa
Enara eta itxaso musikaren historioa
 
1. gaia. herri musika
1. gaia. herri musika1. gaia. herri musika
1. gaia. herri musika
 
ken zazpi
ken zazpiken zazpi
ken zazpi
 

Hesian