Navarra, 2 – 01007 VITORIA-GASTEIZ 
Tef. 945 017 972 – e-mail: prentsa@ej-gv.es 
LEHENDAKARITZA 
Komunikaziorako Zuzendari...
Navarra, 2 – 01007 VITORIA-GASTEIZ 
Tef. 945 017 972 – e-mail: prentsa@ej-gv.es 2 
“maite dugun hori” bakarrik izan. Lanea...
Navarra, 2 – 01007 VITORIA-GASTEIZ 
Tef. 945 017 972 – e-mail: prentsa@ej-gv.es 3 
Azken batean, euskaraz hitz eginez; eus...
Próxima SlideShare
Cargando en…5
×

Lehendakariaren hitzalida - Bikain ziurtagirien emate ekitaldia

167 visualizaciones

Publicado el

Discurso del lehendakari -Entrega de los certificados Bikain

Publicado en: Noticias y política
0 comentarios
0 recomendaciones
Estadísticas
Notas
  • Sé el primero en comentar

  • Sé el primero en recomendar esto

Sin descargas
Visualizaciones
Visualizaciones totales
167
En SlideShare
0
De insertados
0
Número de insertados
2
Acciones
Compartido
0
Descargas
1
Comentarios
0
Recomendaciones
0
Insertados 0
No insertados

No hay notas en la diapositiva.

Lehendakariaren hitzalida - Bikain ziurtagirien emate ekitaldia

  1. 1. Navarra, 2 – 01007 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 017 972 – e-mail: prentsa@ej-gv.es LEHENDAKARITZA Komunikaziorako Zuzendaritza PRESIDENCIA Dirección de Comunicación BIKAIN ZIURTAGIRIEN EMATE EKITALDIA ENTREGA DE LOS CERTIFICADOS BIKAIN 2014-11-18 Donostia 18-11-2014 Lehendakariaren hitzaldia – Discurso del Lehendakari Gipuzkoako Batzar nagusietako presidentea, herri agintariok, herri ordezkariok, gizarte agintari edo ordezkariok, jaun andreok, denok, arratsalde on guztioi. Euskal gizarteak, eta bere herri aginteek, ongi ezagutzen dugu euskararen “ikusgarritasuna”ren balioa. Gernikako Estatutuak egin zuen euskara lege alorrean ikusgai, erabateko ofizialtasuna aitortzeaz bat. Bide luzea eginak gara, orduz geroztik. Gaur egun, hogeita hamabost urte geroago, euskara ikusgai da, bai bere lurraldeetan, baita mundu zabalean ere. Pixkanaka-pixkanaka betetzen ari gara Koldo Mitxelenak seinalatu zigun bide- orria: “Gure herriak herri artean bere tokia behar duen bezala, hizkuntzak ere berea aurkitu behar du hizkuntzen artean: handikeriazko menturarik gabe, iraupena eta hazkuntza segurtatzeko behar adinako tokia”. “Iraupena eta hazkuntza”; langintza hori gizartearen alor guztietara hedatzen da. Denoi egiten digu dei. Irakaskuntzatik aisialdiko ekimenetara. Zerbitzu publikoen eremutik alor pribatuko harremanen esparrura. Kulturgintzatik lanaren mundura. Lanaren munduko lorpenak aitortzea da ospakizun giroan batu gaituena. Izan ere, Bikain ziurtagiria da kudeaketa aurreratuaren aitorpen publiko formala. Enpresek euskararekin duzuen konpromisoa txalotu nahi dugu. Aurrerantzean ere horretan jarrai dezazuen bultzada eman nahi dizuegu. Euskara ez dadin
  2. 2. Navarra, 2 – 01007 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 017 972 – e-mail: prentsa@ej-gv.es 2 “maite dugun hori” bakarrik izan. Lanean ere elkar komunikatzeko lanabes erosoa izan dadin. Bikain reconoce el éxito en la gestión del euskera en la empresa. La visibilidad del euskera en la actividad de la empresa depende de su uso como lengua de servicio y trabajo, de la implicación con este objetivo de calidad. Bikain acompaña y anima el compromiso con la gestión de calidad. El último Informe ISO Survey de la Organización Internacional de Normalización revela que las certificaciones de calidad crecen en el mundo a un ritmo del 4% anual. Bikain acredita el logro en los objetivos del uso del euskera y, sobre todo, una filosofía de mejora en la gestión. Hoy celebramos que la empresa contribuya al avance del euskera y que el euskera contribuya al avance de la empresa. 90eko hamarkadaren lehen urteetan hasitako lanari tinko heldu diogu, urtez urte, azken urteotan LanHitz programaren bidez. Aurtengo ekainean pauso berri bat eman genuen Euskararen Agenda Estrategikoa onartuz. Sarreran adierazten denez, “Euskara biziberritzeko daramagun prozesua bizkortu egin nahi dugu eta, horretarako, behar- beharrezkoa dugu berrikuntzaren ezaugarria”. Berrikuntzarako grina hori bera ekarri behar dugu euskara lan munduan normalizatzeko ahaleginaren eremura ere. La innovación es consustancial al quehacer de nuestras empresas. Aquí se percibe con naturalidad la filosofía que nos anima a plantear nuevos retos en el terreno de la normalización del euskera. Hoy reconocemos a 39 empresas comprometidas. El reto es que más empresas trabajen en euskera; con una presencia más efectiva en la producción, administración, gestión y comunicación.
  3. 3. Navarra, 2 – 01007 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 017 972 – e-mail: prentsa@ej-gv.es 3 Azken batean, euskaraz hitz eginez; euskaraz lan eginez, salduz, erosiz, kudeatuz eta zuzenduz, euskara gero eta ikusgaiago egingo dugu. Eredugarria dugu ekitaldi honetan aitorpen publikoa jasotzen duzuen enpresen jarduera. Bikain ziurtagiria eskuratzen duzuen 39 enpresok, lehenagotik jasoa zuten 157 enpresekin batera, baduzue zer erakutsirik. Bikain ziurtagiria jaso duzuen enpresen eredugarritasuna baliatuko dugu euskararen erabilera alor sozioekonomikoan areagotzeko. Zuen lanak agerian jartzen du bidea dagoela egiteko, baina egingarria dela bide hori. Zuek egiten ari zareten bidea. Amaitzeko, nire eskerrik beroenak eman nahi dizkizuet gaur Bikain ziurtagiria jaso duzuen 39 enpresoi eta, nola ez, zuen aurrerabidea neurtzen modu benetan eskuzabalean aritu zareten 138 ebaluatzaileoi. Mila esker, euskara, lan munduan ere, ikusgai egiten laguntzeagatik. Eskerrik asko.

×