1. AHOLKULARIAREN TXOSTENA
ZEHAZTASUNAK
Ikaslearen izena:
Jaiotze-data:
Maila:
Tutorea:
Ikasturtea:
1. ZERGATIA
● Ikasleak arazoak ditu irakurketa-idazketa prozesua barneratzeko.
2. EGINDAKO PROBAK ETA HAIEN EMAITZAK
● Okulistaren azterketa: Ikasleak ez du arazorik.
● Audiometria: Ez du arazorik.
● 1. zikloko BADyG (Gaitasun Bereizgarri eta Orokorren Multzoa) testa: …
● PROLEC (irakurketa prozesua ebaluatzeko proba): …
● Gela barruko behaketa: …
● Ikasketetako emaitzak: …
2. 3. ONDORIOAK
● Azterketa fisikoan ez da arazorik topatu.
● Ikasketetan, emaitzarik baxuenak ez dira hizkuntza arlokoak. Matematikan, ez
du arazo larririk izan: ez du diskalkuliarik. Buruketak egiteko izan dituen
arazoak gutxitu egin dira; enuntziatuak beste batek irakurtzen badizkio,
arazoak erabat desagertzen zaizkio zenbaitetan.
● PROLEC probaren emaitzen arabera, eta ikasleak berak sortutako testu
batzuk aztertuta, honakoak hauteman ditugu:
Letra batzuk jan egiten ditu, bai eta antzeko itxura dutenak (<b> eta <d>,
adibidez) nahastu ere.
Arazoak ditu ahoskatzeko.
Jarraian irakurtzen duenez, inolako etenik egin gabe, aldrebestu egiten
zaio irakurtzea; batez ere, hitzak luze samarrak edo zailak direnean, ez
baititu ondo ulertzen.
● Badu nahikoa adimen.
4. GOMENDIOAK
•
Gehiago balioestea ikaslearen ahalegina, errendimendua baino: dislexiak
segurtasun falta handia sorrarazten dio, eta horregatik da hain garrantzitsua
beraren esfortzua eta lorpenak –txikiak badira ere– nabarmentzea eta aintzat
hartzea, konfiantza handiagoa eskuratu dezan.
•
Liburuak eta bestelako idazkiak ikaslearekin batera irakurtzea, gustukoa eta
interesgarria bilakatu dadin berarentzat.
•
Ariketa ugari eta errepikapenezko saioak maiz proposatzea: behin eta berriz
aritu behar du, konturik sinpleenekin ere.
•
Konparazioak saihestea; batez ere, anai-arrebekin eta lagunekin.
•
Ez uztea inoiz barregarri bere akatsak direla-eta, ezta alfertzat edo baldartzat
hartu ere (ez baita horrelakoa!); are gutxiago, beste inoren aurrean.
3. •
Beraren autonomia indartzea eta sustatzea. Dislexikoa izanagatik, ez du
gurasoen gehiegizko babesik behar.
•
Arazoa ez dramatizatzea, ezta neurritik atera ere: gurasoek kutsatu egin
diezaiokete beren kezka, alfer-alferrik kutsatu ere.
5. ERABAKIAK
•
…
•
…
Izenpetua
IRAKASLE AHOLKULARIA
DATA: