1. SARRERA
Arabako mendialdeko hezkuntzaren historian eskola ezberdinak egon dira.
Badira urte asko non herri bakoitzak bere eskola bait zuen, gero, biztanleriaren
jaitsierarekin batera herrietako eskolak bata bestearen atzetik desagertu ziren eta
mendialdeko biztanleak ikasteko Kanpezura etortzen hasi ziren.
Orduan jaio zen Yoar izeneko eskola publikoa. Honetan urte askotan ikasi zuten.
Errealitate politikoak baimendu zuenean, Ibernalo Ikastola sortu zen mendialdean euskaraz
ikasteko eskaerari erantzuteko asmoz. Hezkuntza Sailak Derrigorrezko bigarren hezkuntza
sortu zenean, Kanpezu institutua sortu zen. Bitarte horretan Yoar eta Ibernalo batu egin ziren
eta horrela gaur arte iritsi gara.
Ba daramatzagu hiru ikasturte bi zentroen bat-egitea antolatuz eta azkenean, 13/14 ikasturte
honetan, bate-egite hori legalki gauzatu da, MENDIALDEA IPI osatuz.
Ikasturte honetarako 3 helburu nagusiri helduko dizkiegu mendialdean hezkuntza esparruan
ematen diren beharrei erantzuteko: ANIZTASUNA, HIZKUNTZA ETA BERRIKUNTZA.
Gure ikasleen ezagutza maila igo nahi dugu eta beraien eta beraien familien itxaropenak bete
nahi ditugu. Zonalde honetan eta gure ikaslegoaren artean dagoen aniztasunari erantzuteko
lehenengo eta bigarren helburua zehaztu ditugu
Gaur egun mundu globalizatu honetan hizkuntzak oinarrizko tresnak suertatzen dira.
Ingelesaren, gaztelaniaren eta batez ere gure herriko hizkuntza, euskararen erabilera
indartzeko eta sustatzeko hirugarren eta laugarren helburuak finkatu ditugu.
Badira 13 urte XXI. mendean sartu ginela, ia gure ikasle guztiak mende honetan jaioak dira.
Beraz, irakasleek irakasteko erabiltzen dugun metodologia gaur egun dagoen eskariari
erantzutea nahi dugu. Dauden baliabide teknologikoak gure irakaskuntzan txertatu nahi
ditugu. Honengatik guztiagatik berrikuntzari indartsu eta gogoz ekin nahi diogu eta
bosgarren eta seigarren helburuak xedatu ditugu .