SlideShare una empresa de Scribd logo
1 de 8
Descargar para leer sin conexión
2015eko irailak 11
3
Eraikiz
NORTASUNA: NOR GARA?
Euskadin terrorismoak eta hainbat motatako indarkeriak hildako pertsonen senideak gara; indar-
keria hori izan denaren seinale.
Talde plurala gara, askotarikoa, eta jasandako minari buruzko gogoetak, bizipenak eta esperien-
tziak partekatzea erabaki dugu, helburu sendagarri eta eraikitzailearekin.
Gutako askok “Adi-adian” programan hartu dugu parte.
ZEIN DA GURE EKARPENA?
USTE SENDOAK
Uste osoa dugu bakea eta giza eskubideak absolutu etiko bat direla. Indarkeria erabat onartezina
da. Beti izan da eta izango da porrot ikaragarri bat. Ez du inolako justifikaziorik inongo kasutan
eta inongo baldintzatan, ezta aurretik jasandako bidegabekeriarik handienaren aurrean ere.
Sinetsita gaude ezinbestekoa dela gertatutako guztia ezagutzea, zintzotasunez eta oso-osorik
kontatzea, gertatutakoaz ikasteko eta inoiz ez dela errepikatuko bermatzeko.
Etorkizunerako gure apustua argia da: bizikidetza posible da.
BALIOAK
Talde askotarikoa bagara ere, hainbat balio partekatzen ditugu:
Batasuna
Hainbat gauzak urruntzen gaituzte batasunetik: indarkeriaren aurrean erantzun publiko argi eta
ahobatezkorik ez izateak, alderdi politikoen arteko desakordioak oinarrizko gai etikoetan, eta
haien artean elkarrizketarik ez egoteak.
Gu batuta gaude indarkeriaren aurrean eta giza eskubideen alde.
Tolerantzia, errespetua eta aniztasunaren balioa
Aurreiritziek eta jarrera sektarioek balio horietatik urruntzen gaituzte. Eta ez gara horiekiko kohe-
renteak izango guk bezala pentsatzen ez dutenei zuzentzeko hizkera erasotzailea erabiltzen ba-
dugu, sarri gertatzen den moduan.
Nolanahi ere, entzute aktiboak, irekiago izateak eta klixeak gainditzeko nahiak, errealitatee-
tara hurbiltzeak eta haiek ezagutzeak elkar aberasten gaituzte, eta tolerantziaz eta aniztasu-
narekiko egiazko errespetuaz jokatzen laguntzen digute.
Enpatia eta solidaritatea
Isiltasuna, pasibotasuna, onespenik eza, axolagabetasuna, bakartzea eta terrorismoaren eta in-
darkeriaren biktima askok jasan behar izan duten gaitzespena balio horien antitesia dira. Biktimei
buruz gizartean hain hedatuta eta baldintzatuta dauden estereotipoak bidegabeak dira. Biktimen
erabilpenak eta politizazioak min egiten du eta haien bakartzea dakar.
Aitzitik, beste biktima batzuek zorionez beren ingurunean izan duten gizarte-babesak balio
horietara hurbiltzen gaitu. Zenbait biktimak elkarren artean hitz egiteko eta gure bizipenak
gure artean eta beste batzuekin partekatzeko ekimenek sentsibilitatea eta solidaritatea era-
kusten dute.
4
Eraikiz
Izateko, hitz egiteko eta gure bizitza bizitzeko askatasuna
Sektarismoak eta desberdinekiko mespretxuak, baita modu irekian hitz egiteko beldurrak ere,
oraindik balio horretatik urrun gaudela adierazten dute.
Arlo guztietan askatasun eta segurtasun osoz hitz egin eta eztabaidatu ahal izateak balio horre-
tara hurbilduko gintuzke.
Justizia eta eskubide-berdintasuna biktima guztientzat
Balio hori urratu izanaren adibide dira, besteak beste, zenbait hilketaren aurrean izan den zigor-
gabetasuna, eta beste giza eskubide batzuen urraketak, zenbait biktimagile esetsi ez izana edo
hainbat kondena ez bete izana.
Biktima guztiok, edozein indarkeria motak eragindakoak izanda ere, eskubide berak ditugu: jus-
tiziarako eskubidea, eta egia, memoria, aitorpen eta erreparaziorako eskubidea. Biktima batzuek
eta besteek jasotzen duten tratu desberdinak, justiziaren eta zigor-esparruko erabakien aplikazio
desorekatuak, erakundeen aldetiko aitorpen faltak eta biktima batzuek jasaten duten eskubide
horien ukatzeak urratu egiten dute adierazitako balioa.
Bakearen balioa, printzipio etiko eta moral sendoetan oinarrituta
Gure errealitatean balio horren aurka doazen hainbat adibide aurkitzen ditugu:
- Indarkeria legitimatzen duten hainbat mezu.
- Indarkeriaren justifikazioa, garai jakin batean beharrezko izan zen estrategia gisa.
- Zenbait indarkeria mota egon izana ukatzea edo gutxiestea.
- Indarkeria justifikatu zuten sektoreek ez esatea, modu irekian eta itzulinguruka ibili gabe,
gaizki egin zutela.
- Indarkeria erabili zutenak gorestea eta gudari edo heroitzat hartzea, eta oroipen lekuak
zenbaitetan ez errespetatzea.
Ausardia, erantzukizuna eta konpromisoa
Iraganaren azterketa kritikoa eta berrikuspena ez egiteak, eta indarkeriarekin loturiko erantzuki-
zunak ez onartzeak balio horretatik urruntzen gaituzte. Urrundu egiten gaituzte, halaber, ahaztu
nahi izateak eta gertatutakoak gurekin zerikusirik ez balu bezala jokatzeak.
Aitzitik, indarkeriaren zenbait erantzulek autokritika egin izanak eta eragindako kalte bidegabea-
rekiko beren erantzukizuna onartu izanak ausardia eta ardura erakusten dute. Bakearen eta me-
moriaren aldeko ekimenetan parte hartzeak, gertatutakoa azaleratzeak, eta testigantzak eta kon-
takizunak partekatzeak ere inplikazioa eta konpromisoa erakusten dute.
EKARPENAK: ZER EKARPEN EGIN DEZAKEGU?
Gure testigantza eman, bizirik dagoen memoria gisa, gertatutakoa gainditu izanaren adibide
gisa, gure bizitzak gorrotorik gabe –baina ahaztu gabe– berreraikitzeko ahalmenaren erakusgarri
gisa.
Gertatu zaiguna kontatzen dugu, bakoitza bere esperientziatik abiatuta; gertatutakoa gainditzen
saiatzeko eta gure bizitzak berregiteko jarraitutako prozesua azaltzen dugu. Eta azalpen horretan
balioak eta printzipioak partekatzen ditugu, eta irmo gaitzesten dugu indarkeria eta babesten
dugu bizikidetza:
Beste biktima batzuenganako babesa eta laguntza
Gure historiak beste batzuekin partekatzeak elkarri laguntzeko balio digu, besteen esperientziez
ikasteko, eta beste biktima batzuei laguntzeko.
Batasuna
Batasun-adibide bat gara, indarkeriaren aurkako eta memoriaren aldeko diskurtso garbi bat ba-
besten baitugu.
5
Eraikiz
Erronka, itauntzen duen desafioa
Gure presentziak agerian uzten du gertatutakoa; mahai gainean jartzen dugu askok onartu nahi
ez duten errealitate deserosoa.
Gure sentimenduak errespetuz kanporatzen ditugu eta, horrekin, aurreiritziak hausten laguntzen
dugu, gizartearen pasibotasuna eta axolagabekeria alde batera uzten eta, biktimen errealitatea-
ren bitartez, sentsibilizazioa bultzatzen.
Estereotipoak gainditzea
Gizartearen zati garen aldetik, eta biktima guztiekiko errespetuan oinarrituta, biktimizaziotik atera-
tzeko eta gizarteak biktimei buruz duen irudia zabaltzeko ahalegin guztiak egiten ditugu, estereoti-
poek sortzen duten bakartzea hausteko asmoz.
Adostasunera iritsi eta elkar hartzeko gaitasuna
Elkarrizketa eta elkarri entzutea dira gure tresnak. Adiskidetzeko gure borondateari esker, ados-
tasunera iristeko eta elkar hartzeko gai gara.
Bizikidetza
Bizikidetzaren aldeko gure ekarpen konstruktiboa oso argia da: bizikidetza posible dela erakus-
ten duen adibide garbia gara.
ESKARIAK
ZER ESKATZEN DIOGU GIZARTEARI?
1.- Ez ditzala ahaztu Euskadik terrorismoan eta indarkerian murgilduta bizitako hamarkadak.
Itxaropenez eta optimismoz begira diezaiola etorkizunari, baina iraganari eta memoriari gogor
euts diezaiela, horiek baitira indarkeriaz eta terrorismoz beteriko etorkizun bat saihesteko antido-
to onenak.
2.- Iraganean izandako jarrera aztertu eta autokritika egin dezala. Terrorismoa eta indarkeria
justifikatu eta goraipatu zituen euskal gizartearen zatiak, edo hurbileko sentitu zituenean bakarrik
baztertu zituenak, har dezala bere gain hura iraunaraztearekin eta hark eragindako sufrimendua
luzatzearekin loturiko bere erantzukizun handia.
Badakigu gizartearen beste zati handi batek ez zituela terrorismoa eta indarkeria ez justifikatu ez
ulertu, baina ez zuen nahikoa egin haiei aurre egiteko.
Gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiogu ahal izan zuen heinean indarkeriari eta terrorismoari
aurre egin zien eta bakearen alde lan egin zuen euskal gizartearen zatiari.
3.- Argi eta garbi gaitzets dezala indarkeria eta edozein motatako justifikazioa, ez dezala tes-
tuinguru jakin baten barruan kokatu. Ez dago indarkeria onik edo txarrik. Ez ditzala gurtu edo
goraipatu indarkeria eragiten dutenak edo eragin dutenak, ez baita bidezkoa. Ez dezala hizkera
bihurritu eta ez dadila itzulinguruka ibili iraganeko ekintzak edo jarrerak leuntzeko, hain beharrez-
ko diren kontzientzia-irakurketak saihesteko helburuarekin; izan ere, irakurketa horiek egin egin
behar baitira, lehenbailehen.
4.- Tolerantea izan dadila eta euskal herritarren ideia aniztasuna errespeta dezala. Herritartasun
-sentimenduen dibertsitatea aberastasuna da: horrek bihurtzen gaitu herritar aske. Desberdinta-
sun horiek naturaltasun osoz ikus ditzala.
5.- Ez dezala eduki aurreiritzirik eta biktimen pluraltasuna onar dezala, euskal gizartearen aniz-
tasunaren isla den aldetik. Biktimen estereotipo okerrak burutik ken ditzala eskatzen dugu, batik
bat, politizazioaren eta tratamendu mediatikoaren ondorio baitira.
6.- Enpatia izan dezala eta errespetuz eta afektuz hurbil dadila biktimengana. Ez dugu errukirik
bilatzen. Ez ditzala gure iritziak gutxietsi minak itsututa funtzionatzen dugula pentsatuz, baina ez
gaitzala egiaren edo arrazoiaren jabe eztabaidaezin bihurtu.
6
Eraikiz
7.- Hitz egin, eztabaidatu eta parte har dezala, eta inplika dadila. Bere ikuspegia eskain dezala;
ikuspegi askea, berezkoa eta besterenezina. Bere egin dezala bizikidetza eraikitzeko lana.
Ezinbesteko senti dadila; hala baita, izan ere.
ZER ESKATZEN DIEGU HEDABIDEEI?
1.- Beren editorialetan gizartea sentsibilizatzeko lana egin dezatela eta legitimitatea ken diezaie-
tela terrorismoari eta indarkeriari, eta horien justifikazio oro bazter dezatela.
2.- Beren edukien bidez askatasunarekin, tolerantziarekin eta errespetuarekin loturiko balioak
zabal ditzatela, gizartearen zati handienaren bizikidetzarako eta normalizaziorako borondatearen
adierazpena diren aldetik.
3.- Terrorismoaren eta indarkeriaren biktimez hitz egiten dutenean, beren publikoari jakinaraz
diezaiotela talde hori ez dela homogeneoa, talde plurala dela eta aintzat hartu, aitortu eta erres-
petatu egin behar dela aniztasun hori.
4.- Rol aktiboa izan dezatela terrorismoaren eta indarkeriaren biktimen memoriaren babesean.
Eskatzen diegu zabaldu ditzatela herritarrak terrorismoaren eta indarkeriaren biktimei zor zaien
duintasun hain beharrezkoaren gainean sentsibilizatzeko eta biktimagileek terrorismoaren eta
indarkeriaren biktimei eragindako kalte erabat bidegabea dela onartzeko albisteak, testigantzak,
erreportajeak eta programa.
Eskatzen diegu zabaldu ditzatela terrorismoaren eta indarkeriaren biktimek edo haien senideek
bizitako esperientziei buruzko testigantzak bilduko dituzten erreportajeak edo dokumentalak.
5.- Terrorismoa eta indarkeria justifikatzen duten edo biktimen duintasuna urratzen duten iritziei
eta gertakariei buruzko informazioa minimiza dezatela.
6.- Informazio hori ematerakoan, argi eta garbi adieraz dezatela hedabideak berak iritzi edo ger-
takari horiek gaitzesten dituela.
ZER ESKATZEN DIEGU POLITIKARIEI?
1.- Guztiek adieraz dezatela argi eta garbi indarkeriara jotzea gaizki dagoela gaur egun,
eta iraganean ere gaizki egon zela. Inork ez dezala justifikatu iraganeko indarkeria, hitz-er-
dika bada ere. Gure ordezkariak honako hau aho batez esaten entzun behar ditugu: hil
izana gaizki dago.
2.- Beren gain har dezatela dagokien erantzukizuna, herritar guztien eta beren interesen alde
lan egiten duten ordezkari eta zerbitzari publiko diren aldetik. Bakoitzak bere gain har dezala da-
gokion erantzukizuna herrialde honetan jasan behar izan dugun indarkeriari dagokionez, eta ez
daitezela gertakariak testuinguruan ulertzen saiatu. Egiazko bizikidetza lortuko badugu, ezinbes-
tekoa da indarkeria eta terrorismoa justifikatu zituztenek autokritika egitea.
3.- Alderdi guztiek aitortu behar dituzte biktima guztiak, inolako bazterketarik gabe. Gure ustez
inork ez luke erabili behar biktimen sufrimendua, eta haien mina bere egin, biktimak pluralak
baikara, eta ez baikara inoren ondarea. Gure pluraltasuna onartu eta barnera dezatela, entzun
dezatela esateko duguna, zer sentitzen dugun, zer behar dugun eta zer eskatzen dugun jakiteko.
4.- Errespetuzko elkarrizketa lasaia abiaraz dezatela; ez dezatela bizikidetzari buruz hain beha-
rrezkoa den elkarrizketa atzeratu. Elkar ulertzeko gutxieneko puntu batzuk eztabaidatzeko eta
adosteko topagunerik ez egotea ulergaitza da. Eusko Legebiltzarraren barruan Bakerako eta
Elkarbizitzarako Lantaldea edo antzeko beste espazio bat aktibatzea eskatzen diegu, bertan bizi-
kidetzaren oinarri izango diren printzipioak eta balioak adostu ahal izateko.
5.- Kanpaina publikoak egin ditzatela, maila guztietan, indarkeriari legitimitatea kentzeko eta giza
eskubideak, bakea eta bizikidetza sustatzeko.
6.- Ez dadila egin indarkeria goraipatzeko ekitaldirik edo adierazpenik, ezta hura eragin dute-
nen aldeko omenaldirik ere, zer alderditakoak diren gorabehera. Eta gaur egun oraindik indarke-
7
Eraikiz
ria justifikatzen eta biktimen duintasuna kolpatzen jarraitzen duten arduradun politikoen egungo
adierazpen guztiak ikertu daitezela.
7.- Horretaz gain, tratu-berdintasuna eskatzen dugu biktima guztientzat, biktimagilea edozein
dela ere, erakunde eskudunek ez baitituzte biktima guztiak biktimatzat jotzen. Erakundeek bikti-
ma guztiak aitor ditzatela eskatzen dugu, eta bete ditzatela berdintasun-printzipioa, eta egiaren,
justiziaren, memoriaren, aitorpenaren eta erreparazioaren printzipioak.
8.- Justizia behar bezala ezartzen dela zain eta berma dezatela, betiere nazioarteko estandarrak
errespetatuta. Gaur egun, adibidez, badira hainbat pertsona terrorismo-ekintzengatik epaitu eta
kondenatu dituzten arren aske jarraitzen dutenak, beren zigorren zati bat ere bete gabe, eta era-
gindako kalteagatik damurik txikiena ere erakutsi gabe. Espetxe-politikak irizpide berak jarraitu
beharko lituzke kasu guztietan, biktimagilea edozein dela ere.
Beste biktima batzuek ez dute justiziarako sarbiderik izan, kasu askok ez baitute prozesu judizia-
lik ere eduki. Guzti-guztiek dute egia jakiteko eta justizia egiteko eskubidea, eta, hortaz, ikertzeke
eta argitzeke dauden kasuak ikertzeko eta argitzeko ahaleginak bikoiztu daitezen eskatzen dugu.
9.- Erakunde guztiek elkarrekin lan egin dezatela, biktima guztiak babestu eta guztiei estaldura
emango dien lege-esparrua garatzeko, inor baztertu gabe. Izan ere, gaur egun ez da halakorik
betetzen, eta horrek biktima askorengan bidegabekeria-sentimendua sortzen du.
8
Eraikiz
SINATZAILEAK
Carlota Arguimberri, Carlos Arguimberri Elorriagaren iloba
Marta Buesa, Fernando Buesa Blancoren alaba
Sara Buesa, Fernando Buesa Blancoren alaba
Josu Elespe, Froilan Elespe Inciarteren semea
Iñaki García Arrizabalaga, Juan Manuel García Corderoren semea
José Goikoetxea, Joseba Goikoetxea Aslaren semea
Josemi Gómez Elosegi, Francisco Javier Gómez Elosegiren anaia
Nagore González, Manuel Vicente González Vilorioren alaba
Mari Carmen Hernández, Jesús María Pedrosa Urquizaren emaztea
Andoitz Korta, Jose Mari Korta Urangaren semea
Ibai Korta, Jose Mari Korta Urangaren semea
Dori Monasterio, Fermín Monasterio Perezen alaba
Ines Nuñez de la Parte, Francisco Javier Nuñez Fernandezen alaba
Mikel Paredes, Juan Paredes Manoten anaia
Pili Zabala, José Ignacio Zabala Artanoren arreba

Más contenido relacionado

Destacado

Dossier Modelo Euskadi.pdf
Dossier Modelo Euskadi.pdfDossier Modelo Euskadi.pdf
Dossier Modelo Euskadi.pdfIrekia - EJGV
 
10 sv42 dossier sociometro eu
10 sv42 dossier sociometro eu10 sv42 dossier sociometro eu
10 sv42 dossier sociometro euIrekia - EJGV
 
Bikoiztasunei eta inefizientziei buruzko txostena.pdf
Bikoiztasunei eta inefizientziei buruzko txostena.pdfBikoiztasunei eta inefizientziei buruzko txostena.pdf
Bikoiztasunei eta inefizientziei buruzko txostena.pdfIrekia - EJGV
 
Genero indarkeriaren balantzea-2011ko lehen seihilekoa.pdf
Genero indarkeriaren balantzea-2011ko lehen seihilekoa.pdfGenero indarkeriaren balantzea-2011ko lehen seihilekoa.pdf
Genero indarkeriaren balantzea-2011ko lehen seihilekoa.pdfIrekia - EJGV
 
Kanpo Kontsultak-Arabako Unibertsitate Ospitalea.pdf
Kanpo Kontsultak-Arabako Unibertsitate Ospitalea.pdfKanpo Kontsultak-Arabako Unibertsitate Ospitalea.pdf
Kanpo Kontsultak-Arabako Unibertsitate Ospitalea.pdfIrekia - EJGV
 
Euskal produktuak XXVI Gourmet aretora.pdf
Euskal produktuak XXVI Gourmet aretora.pdfEuskal produktuak XXVI Gourmet aretora.pdf
Euskal produktuak XXVI Gourmet aretora.pdfIrekia - EJGV
 
10tef1_Aurkezpena_eu.ppt
10tef1_Aurkezpena_eu.ppt10tef1_Aurkezpena_eu.ppt
10tef1_Aurkezpena_eu.pptIrekia - EJGV
 
Kultura Demokratikoaren txostena.pdf
Kultura Demokratikoaren txostena.pdfKultura Demokratikoaren txostena.pdf
Kultura Demokratikoaren txostena.pdfIrekia - EJGV
 
Euskadi eredua txostena.pdf
Euskadi eredua txostena.pdfEuskadi eredua txostena.pdf
Euskadi eredua txostena.pdfIrekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa - Politika publikoa
Euskal Soziometroa - Politika publikoaEuskal Soziometroa - Politika publikoa
Euskal Soziometroa - Politika publikoaIrekia - EJGV
 
Plan Ertzaintza Plana.pdf
Plan Ertzaintza Plana.pdfPlan Ertzaintza Plana.pdf
Plan Ertzaintza Plana.pdfIrekia - EJGV
 
Zifrak 2015. Emakumeak eta gizonak Euskadin
Zifrak 2015. Emakumeak eta gizonak EuskadinZifrak 2015. Emakumeak eta gizonak Euskadin
Zifrak 2015. Emakumeak eta gizonak EuskadinIrekia - EJGV
 
Destacado (14)

Dossier Modelo Euskadi.pdf
Dossier Modelo Euskadi.pdfDossier Modelo Euskadi.pdf
Dossier Modelo Euskadi.pdf
 
10 sv42 dossier sociometro eu
10 sv42 dossier sociometro eu10 sv42 dossier sociometro eu
10 sv42 dossier sociometro eu
 
Open Irekia en.pdf
Open Irekia en.pdfOpen Irekia en.pdf
Open Irekia en.pdf
 
Bikoiztasunei eta inefizientziei buruzko txostena.pdf
Bikoiztasunei eta inefizientziei buruzko txostena.pdfBikoiztasunei eta inefizientziei buruzko txostena.pdf
Bikoiztasunei eta inefizientziei buruzko txostena.pdf
 
Genero indarkeriaren balantzea-2011ko lehen seihilekoa.pdf
Genero indarkeriaren balantzea-2011ko lehen seihilekoa.pdfGenero indarkeriaren balantzea-2011ko lehen seihilekoa.pdf
Genero indarkeriaren balantzea-2011ko lehen seihilekoa.pdf
 
Kanpo Kontsultak-Arabako Unibertsitate Ospitalea.pdf
Kanpo Kontsultak-Arabako Unibertsitate Ospitalea.pdfKanpo Kontsultak-Arabako Unibertsitate Ospitalea.pdf
Kanpo Kontsultak-Arabako Unibertsitate Ospitalea.pdf
 
Prowein 2012.pdf
Prowein 2012.pdfProwein 2012.pdf
Prowein 2012.pdf
 
Euskal produktuak XXVI Gourmet aretora.pdf
Euskal produktuak XXVI Gourmet aretora.pdfEuskal produktuak XXVI Gourmet aretora.pdf
Euskal produktuak XXVI Gourmet aretora.pdf
 
10tef1_Aurkezpena_eu.ppt
10tef1_Aurkezpena_eu.ppt10tef1_Aurkezpena_eu.ppt
10tef1_Aurkezpena_eu.ppt
 
Kultura Demokratikoaren txostena.pdf
Kultura Demokratikoaren txostena.pdfKultura Demokratikoaren txostena.pdf
Kultura Demokratikoaren txostena.pdf
 
Euskadi eredua txostena.pdf
Euskadi eredua txostena.pdfEuskadi eredua txostena.pdf
Euskadi eredua txostena.pdf
 
Euskal Soziometroa - Politika publikoa
Euskal Soziometroa - Politika publikoaEuskal Soziometroa - Politika publikoa
Euskal Soziometroa - Politika publikoa
 
Plan Ertzaintza Plana.pdf
Plan Ertzaintza Plana.pdfPlan Ertzaintza Plana.pdf
Plan Ertzaintza Plana.pdf
 
Zifrak 2015. Emakumeak eta gizonak Euskadin
Zifrak 2015. Emakumeak eta gizonak EuskadinZifrak 2015. Emakumeak eta gizonak Euskadin
Zifrak 2015. Emakumeak eta gizonak Euskadin
 
Similar a Eraikiz

Uxue Barkos Nafarroako Foru Komunitateko Presidentearen eta Iñigo Urkullu Leh...
Uxue Barkos Nafarroako Foru Komunitateko Presidentearen eta Iñigo Urkullu Leh...Uxue Barkos Nafarroako Foru Komunitateko Presidentearen eta Iñigo Urkullu Leh...
Uxue Barkos Nafarroako Foru Komunitateko Presidentearen eta Iñigo Urkullu Leh...Irekia - EJGV
 
XXI. mendeko emakume eta gizonak
XXI. mendeko emakume eta gizonakXXI. mendeko emakume eta gizonak
XXI. mendeko emakume eta gizonakamaiafilo
 
Publizitate eta komunikazio ez sexistarako kode deontologikoa eta autoerregul...
Publizitate eta komunikazio ez sexistarako kode deontologikoa eta autoerregul...Publizitate eta komunikazio ez sexistarako kode deontologikoa eta autoerregul...
Publizitate eta komunikazio ez sexistarako kode deontologikoa eta autoerregul...Irekia - EJGV
 
Emakumeen aurkako sexu-indarkeria nola komunikatu. Emakunde
Emakumeen aurkako sexu-indarkeria nola komunikatu. EmakundeEmakumeen aurkako sexu-indarkeria nola komunikatu. Emakunde
Emakumeen aurkako sexu-indarkeria nola komunikatu. EmakundeIrekia - EJGV
 
Adi-adian hezkuntza-moduloa
Adi-adian hezkuntza-moduloaAdi-adian hezkuntza-moduloa
Adi-adian hezkuntza-moduloaIrekia - EJGV
 
Guia Euskera
Guia EuskeraGuia Euskera
Guia Euskeramarnegro
 
Memoriari buruzko herritarren elkarrizketak
Memoriari buruzko herritarren elkarrizketakMemoriari buruzko herritarren elkarrizketak
Memoriari buruzko herritarren elkarrizketakIrekia - EJGV
 
Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, he...
Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, he...Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, he...
Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, he...Irekia - EJGV
 
Emakume eta gizonak, bai, baina XXI. mendekoak!!
Emakume eta gizonak, bai, baina XXI. mendekoak!!Emakume eta gizonak, bai, baina XXI. mendekoak!!
Emakume eta gizonak, bai, baina XXI. mendekoak!!amaiafilo
 
Similar a Eraikiz (20)

Azaroak 25 soraluze
Azaroak  25 soraluzeAzaroak  25 soraluze
Azaroak 25 soraluze
 
Memoria partekatu baterantz lasarte
Memoria partekatu baterantz lasarteMemoria partekatu baterantz lasarte
Memoria partekatu baterantz lasarte
 
MEMORIA PARTEKATU BATERANTZ. LEGAZPI
MEMORIA PARTEKATU BATERANTZ. LEGAZPIMEMORIA PARTEKATU BATERANTZ. LEGAZPI
MEMORIA PARTEKATU BATERANTZ. LEGAZPI
 
Memoria partekatu baterantz elgoibar
Memoria partekatu baterantz elgoibarMemoria partekatu baterantz elgoibar
Memoria partekatu baterantz elgoibar
 
Uxue Barkos Nafarroako Foru Komunitateko Presidentearen eta Iñigo Urkullu Leh...
Uxue Barkos Nafarroako Foru Komunitateko Presidentearen eta Iñigo Urkullu Leh...Uxue Barkos Nafarroako Foru Komunitateko Presidentearen eta Iñigo Urkullu Leh...
Uxue Barkos Nafarroako Foru Komunitateko Presidentearen eta Iñigo Urkullu Leh...
 
Homofobiaeusk
HomofobiaeuskHomofobiaeusk
Homofobiaeusk
 
XXI. mendeko emakume eta gizonak
XXI. mendeko emakume eta gizonakXXI. mendeko emakume eta gizonak
XXI. mendeko emakume eta gizonak
 
Publizitate eta komunikazio ez sexistarako kode deontologikoa eta autoerregul...
Publizitate eta komunikazio ez sexistarako kode deontologikoa eta autoerregul...Publizitate eta komunikazio ez sexistarako kode deontologikoa eta autoerregul...
Publizitate eta komunikazio ez sexistarako kode deontologikoa eta autoerregul...
 
Emakumeen aurkako sexu-indarkeria nola komunikatu. Emakunde
Emakumeen aurkako sexu-indarkeria nola komunikatu. EmakundeEmakumeen aurkako sexu-indarkeria nola komunikatu. Emakunde
Emakumeen aurkako sexu-indarkeria nola komunikatu. Emakunde
 
Adi-adian hezkuntza-moduloa
Adi-adian hezkuntza-moduloaAdi-adian hezkuntza-moduloa
Adi-adian hezkuntza-moduloa
 
Guia Euskera
Guia EuskeraGuia Euskera
Guia Euskera
 
Gida didaktikoa
Gida didaktikoaGida didaktikoa
Gida didaktikoa
 
Ibilbide guztiak
Ibilbide guztiakIbilbide guztiak
Ibilbide guztiak
 
Askatasunaz zer
Askatasunaz zerAskatasunaz zer
Askatasunaz zer
 
Memoriari buruzko herritarren elkarrizketak
Memoriari buruzko herritarren elkarrizketakMemoriari buruzko herritarren elkarrizketak
Memoriari buruzko herritarren elkarrizketak
 
Batera Konpromisoa
Batera KonpromisoaBatera Konpromisoa
Batera Konpromisoa
 
EMARAUN
EMARAUNEMARAUN
EMARAUN
 
Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, he...
Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, he...Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, he...
Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, he...
 
Memoria partekatu baterantz. Errenteria
Memoria partekatu baterantz.  ErrenteriaMemoria partekatu baterantz.  Errenteria
Memoria partekatu baterantz. Errenteria
 
Emakume eta gizonak, bai, baina XXI. mendekoak!!
Emakume eta gizonak, bai, baina XXI. mendekoak!!Emakume eta gizonak, bai, baina XXI. mendekoak!!
Emakume eta gizonak, bai, baina XXI. mendekoak!!
 
Más de Irekia - EJGV

Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Irekia - EJGV
 
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko batIrekia - EJGV
 
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Irekia - EJGV
 
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Irekia - EJGV
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Irekia - EJGV
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Irekia - EJGV
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakIrekia - EJGV
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverIrekia - EJGV
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanIrekia - EJGV
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Irekia - EJGV
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Irekia - EJGV
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Irekia - EJGV
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Irekia - EJGV
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Irekia - EJGV
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfIrekia - EJGV
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesIrekia - EJGV
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroIrekia - EJGV
 
Más de Irekia - EJGV (20)

Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
 
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
 
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
 
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silver
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
 
Eraikiz

  • 2.
  • 3. 3 Eraikiz NORTASUNA: NOR GARA? Euskadin terrorismoak eta hainbat motatako indarkeriak hildako pertsonen senideak gara; indar- keria hori izan denaren seinale. Talde plurala gara, askotarikoa, eta jasandako minari buruzko gogoetak, bizipenak eta esperien- tziak partekatzea erabaki dugu, helburu sendagarri eta eraikitzailearekin. Gutako askok “Adi-adian” programan hartu dugu parte. ZEIN DA GURE EKARPENA? USTE SENDOAK Uste osoa dugu bakea eta giza eskubideak absolutu etiko bat direla. Indarkeria erabat onartezina da. Beti izan da eta izango da porrot ikaragarri bat. Ez du inolako justifikaziorik inongo kasutan eta inongo baldintzatan, ezta aurretik jasandako bidegabekeriarik handienaren aurrean ere. Sinetsita gaude ezinbestekoa dela gertatutako guztia ezagutzea, zintzotasunez eta oso-osorik kontatzea, gertatutakoaz ikasteko eta inoiz ez dela errepikatuko bermatzeko. Etorkizunerako gure apustua argia da: bizikidetza posible da. BALIOAK Talde askotarikoa bagara ere, hainbat balio partekatzen ditugu: Batasuna Hainbat gauzak urruntzen gaituzte batasunetik: indarkeriaren aurrean erantzun publiko argi eta ahobatezkorik ez izateak, alderdi politikoen arteko desakordioak oinarrizko gai etikoetan, eta haien artean elkarrizketarik ez egoteak. Gu batuta gaude indarkeriaren aurrean eta giza eskubideen alde. Tolerantzia, errespetua eta aniztasunaren balioa Aurreiritziek eta jarrera sektarioek balio horietatik urruntzen gaituzte. Eta ez gara horiekiko kohe- renteak izango guk bezala pentsatzen ez dutenei zuzentzeko hizkera erasotzailea erabiltzen ba- dugu, sarri gertatzen den moduan. Nolanahi ere, entzute aktiboak, irekiago izateak eta klixeak gainditzeko nahiak, errealitatee- tara hurbiltzeak eta haiek ezagutzeak elkar aberasten gaituzte, eta tolerantziaz eta aniztasu- narekiko egiazko errespetuaz jokatzen laguntzen digute. Enpatia eta solidaritatea Isiltasuna, pasibotasuna, onespenik eza, axolagabetasuna, bakartzea eta terrorismoaren eta in- darkeriaren biktima askok jasan behar izan duten gaitzespena balio horien antitesia dira. Biktimei buruz gizartean hain hedatuta eta baldintzatuta dauden estereotipoak bidegabeak dira. Biktimen erabilpenak eta politizazioak min egiten du eta haien bakartzea dakar. Aitzitik, beste biktima batzuek zorionez beren ingurunean izan duten gizarte-babesak balio horietara hurbiltzen gaitu. Zenbait biktimak elkarren artean hitz egiteko eta gure bizipenak gure artean eta beste batzuekin partekatzeko ekimenek sentsibilitatea eta solidaritatea era- kusten dute.
  • 4. 4 Eraikiz Izateko, hitz egiteko eta gure bizitza bizitzeko askatasuna Sektarismoak eta desberdinekiko mespretxuak, baita modu irekian hitz egiteko beldurrak ere, oraindik balio horretatik urrun gaudela adierazten dute. Arlo guztietan askatasun eta segurtasun osoz hitz egin eta eztabaidatu ahal izateak balio horre- tara hurbilduko gintuzke. Justizia eta eskubide-berdintasuna biktima guztientzat Balio hori urratu izanaren adibide dira, besteak beste, zenbait hilketaren aurrean izan den zigor- gabetasuna, eta beste giza eskubide batzuen urraketak, zenbait biktimagile esetsi ez izana edo hainbat kondena ez bete izana. Biktima guztiok, edozein indarkeria motak eragindakoak izanda ere, eskubide berak ditugu: jus- tiziarako eskubidea, eta egia, memoria, aitorpen eta erreparaziorako eskubidea. Biktima batzuek eta besteek jasotzen duten tratu desberdinak, justiziaren eta zigor-esparruko erabakien aplikazio desorekatuak, erakundeen aldetiko aitorpen faltak eta biktima batzuek jasaten duten eskubide horien ukatzeak urratu egiten dute adierazitako balioa. Bakearen balioa, printzipio etiko eta moral sendoetan oinarrituta Gure errealitatean balio horren aurka doazen hainbat adibide aurkitzen ditugu: - Indarkeria legitimatzen duten hainbat mezu. - Indarkeriaren justifikazioa, garai jakin batean beharrezko izan zen estrategia gisa. - Zenbait indarkeria mota egon izana ukatzea edo gutxiestea. - Indarkeria justifikatu zuten sektoreek ez esatea, modu irekian eta itzulinguruka ibili gabe, gaizki egin zutela. - Indarkeria erabili zutenak gorestea eta gudari edo heroitzat hartzea, eta oroipen lekuak zenbaitetan ez errespetatzea. Ausardia, erantzukizuna eta konpromisoa Iraganaren azterketa kritikoa eta berrikuspena ez egiteak, eta indarkeriarekin loturiko erantzuki- zunak ez onartzeak balio horretatik urruntzen gaituzte. Urrundu egiten gaituzte, halaber, ahaztu nahi izateak eta gertatutakoak gurekin zerikusirik ez balu bezala jokatzeak. Aitzitik, indarkeriaren zenbait erantzulek autokritika egin izanak eta eragindako kalte bidegabea- rekiko beren erantzukizuna onartu izanak ausardia eta ardura erakusten dute. Bakearen eta me- moriaren aldeko ekimenetan parte hartzeak, gertatutakoa azaleratzeak, eta testigantzak eta kon- takizunak partekatzeak ere inplikazioa eta konpromisoa erakusten dute. EKARPENAK: ZER EKARPEN EGIN DEZAKEGU? Gure testigantza eman, bizirik dagoen memoria gisa, gertatutakoa gainditu izanaren adibide gisa, gure bizitzak gorrotorik gabe –baina ahaztu gabe– berreraikitzeko ahalmenaren erakusgarri gisa. Gertatu zaiguna kontatzen dugu, bakoitza bere esperientziatik abiatuta; gertatutakoa gainditzen saiatzeko eta gure bizitzak berregiteko jarraitutako prozesua azaltzen dugu. Eta azalpen horretan balioak eta printzipioak partekatzen ditugu, eta irmo gaitzesten dugu indarkeria eta babesten dugu bizikidetza: Beste biktima batzuenganako babesa eta laguntza Gure historiak beste batzuekin partekatzeak elkarri laguntzeko balio digu, besteen esperientziez ikasteko, eta beste biktima batzuei laguntzeko. Batasuna Batasun-adibide bat gara, indarkeriaren aurkako eta memoriaren aldeko diskurtso garbi bat ba- besten baitugu.
  • 5. 5 Eraikiz Erronka, itauntzen duen desafioa Gure presentziak agerian uzten du gertatutakoa; mahai gainean jartzen dugu askok onartu nahi ez duten errealitate deserosoa. Gure sentimenduak errespetuz kanporatzen ditugu eta, horrekin, aurreiritziak hausten laguntzen dugu, gizartearen pasibotasuna eta axolagabekeria alde batera uzten eta, biktimen errealitatea- ren bitartez, sentsibilizazioa bultzatzen. Estereotipoak gainditzea Gizartearen zati garen aldetik, eta biktima guztiekiko errespetuan oinarrituta, biktimizaziotik atera- tzeko eta gizarteak biktimei buruz duen irudia zabaltzeko ahalegin guztiak egiten ditugu, estereoti- poek sortzen duten bakartzea hausteko asmoz. Adostasunera iritsi eta elkar hartzeko gaitasuna Elkarrizketa eta elkarri entzutea dira gure tresnak. Adiskidetzeko gure borondateari esker, ados- tasunera iristeko eta elkar hartzeko gai gara. Bizikidetza Bizikidetzaren aldeko gure ekarpen konstruktiboa oso argia da: bizikidetza posible dela erakus- ten duen adibide garbia gara. ESKARIAK ZER ESKATZEN DIOGU GIZARTEARI? 1.- Ez ditzala ahaztu Euskadik terrorismoan eta indarkerian murgilduta bizitako hamarkadak. Itxaropenez eta optimismoz begira diezaiola etorkizunari, baina iraganari eta memoriari gogor euts diezaiela, horiek baitira indarkeriaz eta terrorismoz beteriko etorkizun bat saihesteko antido- to onenak. 2.- Iraganean izandako jarrera aztertu eta autokritika egin dezala. Terrorismoa eta indarkeria justifikatu eta goraipatu zituen euskal gizartearen zatiak, edo hurbileko sentitu zituenean bakarrik baztertu zituenak, har dezala bere gain hura iraunaraztearekin eta hark eragindako sufrimendua luzatzearekin loturiko bere erantzukizun handia. Badakigu gizartearen beste zati handi batek ez zituela terrorismoa eta indarkeria ez justifikatu ez ulertu, baina ez zuen nahikoa egin haiei aurre egiteko. Gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiogu ahal izan zuen heinean indarkeriari eta terrorismoari aurre egin zien eta bakearen alde lan egin zuen euskal gizartearen zatiari. 3.- Argi eta garbi gaitzets dezala indarkeria eta edozein motatako justifikazioa, ez dezala tes- tuinguru jakin baten barruan kokatu. Ez dago indarkeria onik edo txarrik. Ez ditzala gurtu edo goraipatu indarkeria eragiten dutenak edo eragin dutenak, ez baita bidezkoa. Ez dezala hizkera bihurritu eta ez dadila itzulinguruka ibili iraganeko ekintzak edo jarrerak leuntzeko, hain beharrez- ko diren kontzientzia-irakurketak saihesteko helburuarekin; izan ere, irakurketa horiek egin egin behar baitira, lehenbailehen. 4.- Tolerantea izan dadila eta euskal herritarren ideia aniztasuna errespeta dezala. Herritartasun -sentimenduen dibertsitatea aberastasuna da: horrek bihurtzen gaitu herritar aske. Desberdinta- sun horiek naturaltasun osoz ikus ditzala. 5.- Ez dezala eduki aurreiritzirik eta biktimen pluraltasuna onar dezala, euskal gizartearen aniz- tasunaren isla den aldetik. Biktimen estereotipo okerrak burutik ken ditzala eskatzen dugu, batik bat, politizazioaren eta tratamendu mediatikoaren ondorio baitira. 6.- Enpatia izan dezala eta errespetuz eta afektuz hurbil dadila biktimengana. Ez dugu errukirik bilatzen. Ez ditzala gure iritziak gutxietsi minak itsututa funtzionatzen dugula pentsatuz, baina ez gaitzala egiaren edo arrazoiaren jabe eztabaidaezin bihurtu.
  • 6. 6 Eraikiz 7.- Hitz egin, eztabaidatu eta parte har dezala, eta inplika dadila. Bere ikuspegia eskain dezala; ikuspegi askea, berezkoa eta besterenezina. Bere egin dezala bizikidetza eraikitzeko lana. Ezinbesteko senti dadila; hala baita, izan ere. ZER ESKATZEN DIEGU HEDABIDEEI? 1.- Beren editorialetan gizartea sentsibilizatzeko lana egin dezatela eta legitimitatea ken diezaie- tela terrorismoari eta indarkeriari, eta horien justifikazio oro bazter dezatela. 2.- Beren edukien bidez askatasunarekin, tolerantziarekin eta errespetuarekin loturiko balioak zabal ditzatela, gizartearen zati handienaren bizikidetzarako eta normalizaziorako borondatearen adierazpena diren aldetik. 3.- Terrorismoaren eta indarkeriaren biktimez hitz egiten dutenean, beren publikoari jakinaraz diezaiotela talde hori ez dela homogeneoa, talde plurala dela eta aintzat hartu, aitortu eta erres- petatu egin behar dela aniztasun hori. 4.- Rol aktiboa izan dezatela terrorismoaren eta indarkeriaren biktimen memoriaren babesean. Eskatzen diegu zabaldu ditzatela herritarrak terrorismoaren eta indarkeriaren biktimei zor zaien duintasun hain beharrezkoaren gainean sentsibilizatzeko eta biktimagileek terrorismoaren eta indarkeriaren biktimei eragindako kalte erabat bidegabea dela onartzeko albisteak, testigantzak, erreportajeak eta programa. Eskatzen diegu zabaldu ditzatela terrorismoaren eta indarkeriaren biktimek edo haien senideek bizitako esperientziei buruzko testigantzak bilduko dituzten erreportajeak edo dokumentalak. 5.- Terrorismoa eta indarkeria justifikatzen duten edo biktimen duintasuna urratzen duten iritziei eta gertakariei buruzko informazioa minimiza dezatela. 6.- Informazio hori ematerakoan, argi eta garbi adieraz dezatela hedabideak berak iritzi edo ger- takari horiek gaitzesten dituela. ZER ESKATZEN DIEGU POLITIKARIEI? 1.- Guztiek adieraz dezatela argi eta garbi indarkeriara jotzea gaizki dagoela gaur egun, eta iraganean ere gaizki egon zela. Inork ez dezala justifikatu iraganeko indarkeria, hitz-er- dika bada ere. Gure ordezkariak honako hau aho batez esaten entzun behar ditugu: hil izana gaizki dago. 2.- Beren gain har dezatela dagokien erantzukizuna, herritar guztien eta beren interesen alde lan egiten duten ordezkari eta zerbitzari publiko diren aldetik. Bakoitzak bere gain har dezala da- gokion erantzukizuna herrialde honetan jasan behar izan dugun indarkeriari dagokionez, eta ez daitezela gertakariak testuinguruan ulertzen saiatu. Egiazko bizikidetza lortuko badugu, ezinbes- tekoa da indarkeria eta terrorismoa justifikatu zituztenek autokritika egitea. 3.- Alderdi guztiek aitortu behar dituzte biktima guztiak, inolako bazterketarik gabe. Gure ustez inork ez luke erabili behar biktimen sufrimendua, eta haien mina bere egin, biktimak pluralak baikara, eta ez baikara inoren ondarea. Gure pluraltasuna onartu eta barnera dezatela, entzun dezatela esateko duguna, zer sentitzen dugun, zer behar dugun eta zer eskatzen dugun jakiteko. 4.- Errespetuzko elkarrizketa lasaia abiaraz dezatela; ez dezatela bizikidetzari buruz hain beha- rrezkoa den elkarrizketa atzeratu. Elkar ulertzeko gutxieneko puntu batzuk eztabaidatzeko eta adosteko topagunerik ez egotea ulergaitza da. Eusko Legebiltzarraren barruan Bakerako eta Elkarbizitzarako Lantaldea edo antzeko beste espazio bat aktibatzea eskatzen diegu, bertan bizi- kidetzaren oinarri izango diren printzipioak eta balioak adostu ahal izateko. 5.- Kanpaina publikoak egin ditzatela, maila guztietan, indarkeriari legitimitatea kentzeko eta giza eskubideak, bakea eta bizikidetza sustatzeko. 6.- Ez dadila egin indarkeria goraipatzeko ekitaldirik edo adierazpenik, ezta hura eragin dute- nen aldeko omenaldirik ere, zer alderditakoak diren gorabehera. Eta gaur egun oraindik indarke-
  • 7. 7 Eraikiz ria justifikatzen eta biktimen duintasuna kolpatzen jarraitzen duten arduradun politikoen egungo adierazpen guztiak ikertu daitezela. 7.- Horretaz gain, tratu-berdintasuna eskatzen dugu biktima guztientzat, biktimagilea edozein dela ere, erakunde eskudunek ez baitituzte biktima guztiak biktimatzat jotzen. Erakundeek bikti- ma guztiak aitor ditzatela eskatzen dugu, eta bete ditzatela berdintasun-printzipioa, eta egiaren, justiziaren, memoriaren, aitorpenaren eta erreparazioaren printzipioak. 8.- Justizia behar bezala ezartzen dela zain eta berma dezatela, betiere nazioarteko estandarrak errespetatuta. Gaur egun, adibidez, badira hainbat pertsona terrorismo-ekintzengatik epaitu eta kondenatu dituzten arren aske jarraitzen dutenak, beren zigorren zati bat ere bete gabe, eta era- gindako kalteagatik damurik txikiena ere erakutsi gabe. Espetxe-politikak irizpide berak jarraitu beharko lituzke kasu guztietan, biktimagilea edozein dela ere. Beste biktima batzuek ez dute justiziarako sarbiderik izan, kasu askok ez baitute prozesu judizia- lik ere eduki. Guzti-guztiek dute egia jakiteko eta justizia egiteko eskubidea, eta, hortaz, ikertzeke eta argitzeke dauden kasuak ikertzeko eta argitzeko ahaleginak bikoiztu daitezen eskatzen dugu. 9.- Erakunde guztiek elkarrekin lan egin dezatela, biktima guztiak babestu eta guztiei estaldura emango dien lege-esparrua garatzeko, inor baztertu gabe. Izan ere, gaur egun ez da halakorik betetzen, eta horrek biktima askorengan bidegabekeria-sentimendua sortzen du.
  • 8. 8 Eraikiz SINATZAILEAK Carlota Arguimberri, Carlos Arguimberri Elorriagaren iloba Marta Buesa, Fernando Buesa Blancoren alaba Sara Buesa, Fernando Buesa Blancoren alaba Josu Elespe, Froilan Elespe Inciarteren semea Iñaki García Arrizabalaga, Juan Manuel García Corderoren semea José Goikoetxea, Joseba Goikoetxea Aslaren semea Josemi Gómez Elosegi, Francisco Javier Gómez Elosegiren anaia Nagore González, Manuel Vicente González Vilorioren alaba Mari Carmen Hernández, Jesús María Pedrosa Urquizaren emaztea Andoitz Korta, Jose Mari Korta Urangaren semea Ibai Korta, Jose Mari Korta Urangaren semea Dori Monasterio, Fermín Monasterio Perezen alaba Ines Nuñez de la Parte, Francisco Javier Nuñez Fernandezen alaba Mikel Paredes, Juan Paredes Manoten anaia Pili Zabala, José Ignacio Zabala Artanoren arreba