SlideShare una empresa de Scribd logo
1 de 14
Descargar para leer sin conexión
Jardunaldia
 Osasun arloko langileen egitekoa Genero
Indarkeriaren aurka: Erronkak eta aukerak


       Vitoria-Gasteiz, 2011ko martxoaren 2a
Genero-indarkeria, osasun publikoaren arazo


Osasun eta Kontsumo Sailak, Osakidetzarekin batera, ondoko jardunaldia
antolatu du: “Osasun arloko langileen egitekoa genero indarkeriaren
aurka: Erronkak eta aukerak”. Jardunaldiaren helburua da, batetik,
osasun-langileak sentsibilizatzea genero indarkeriak emakumeengan
daukan eraginaren inguruan, eta bestetik, kontzientzia har dezaten
garrantzizkoa dela adi egotea genero indarkeriaren arrisku egoerak,
arrastoak edo sintomak daudenean eta halakoetan zer jokaera hartu
behar duten ezagutzea.

Jardunaldian aurkeztu da ZAINDU Genero-indarkeriaren kontrako osasun-
profesionalak.
Emakumeen kontrako indarkeriaren definizioa

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) “emakumeen kontrako indarkeria” dela onartu du
emakumeari kalte edo sufrimendu fisikoa, sexuala edo psikologikoa eragiten dion
indarkeria-ekintza oro, bai eta ekintza horiek jasango dituztela mehatxu egitea,
derrigortzea edo askatasun-gabetzea ere, bizitza publikoan zein pribatuan izan.
(NBE: Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Adierazpena. Viena 1993)
Indarkeria-motak

FISIKOA: atximurkadak, bultzadak, belarrondokoak, ostikadak... Abortuak, kanpo-
eta barne-lesioak eta heriotza eragin ditzakete.

PSIKOLOGIKOA: oihuak, apalkuntzak, neurriz gaineko kritikak jendaurrean, hitz
itsusiak, irainak, mehatxuak, erru-leporatzeak, gizartetik bakartzea.

SEXUALA: sexu-harreman behartuak, abusua, bortxaketa, ezkon-bortxaketa barne.

EKONOMIKOA: diru-sarrerak erabat kontrolatuta izatea, emakumeak ondasun
komunetan parte hartzerik ez izatea edo parte hartze mugatua edukitzea, elikadura-
pentsioak ez ordaintzea…
                              Nori eragiten dio?
                                EMAKUMEEI
                              Adin guztietakoei
                          Gizarte-klase guztietakoei
                          Kultura-maila guztietakoei
       Emakume etorkinak eta minusbaliatuak dira bereziki babesgabeenak.
EAEko osasun-sisteman detektatu eta artatutako genero-
                   indarkeriaren kasuak

2009an, Euskal Autonomia Erkidegoko ospitaleetan tratu txarren 728 kasu, eta
susmagarriak ziren beste 52 kasu detektatu ziren.

Lehen mailako arreta zerbitzuan, tratu txarren 227 kasu detektatu ziren, horietatik
111 kasu 30-50 urteko adin taldeari dagokio.

Tratu txarrak pairatzen dituzten emakumeen %90ek osasun-sistemara jotzen dute,
eta emakume horiek, gehienetan, ez dute berehala adierazten tratu txarren egoerak
eragindako benetako minak. Tratu txarren egoeretatik sortutako egonezinak
(askotariko nahasketa fisikoak, psikologikoa edo psikiatrikoa) lehen mailako arreta
zerbitzuan edo urgentzia zerbitzuan artatzen dira. Ondorioz, osasun eremua da
biktimarekin zuzen-zuzeneko eta berehalako harreman duena. Horregatik, osasun-
langilearen jarduera funtsezkoa da egoera garaiz antzemateko zein jarraipena
egiteko eta laguntza emateko prozesuan.

Jarduera honen testuinguruan, Osasun eta Kontsumo Sailak, Osakidetzarekin
batera, abian jarri du ZAINDU Programa, Genero-indarkeriaren kontrako
osasun-profesionalak.
¿Zer da ZAINDU Programa?


ZAINDU Programa honetan datza: osasun-langileriari prestakuntza ematea,
kontsulta egiten ari direla tratu txarren egoera baten adierazgarri diren gorputzeko
ondoezak zein izan daitezkeen konturatzeko eta interpretatzeko.

Adierazle batzuen bidez eta susmo- edo arrisku-elkarrizketa klinikoaren bidez,
osasun arloko profesionalek emakumearen kontrako biolentzia egoera bat detektatu
ahal izango dute, eta kasuak dituen ezaugarrien araberako jarduera jarriko dute
abian.

Informazio guztia gida batean egongo da eskura. Gida gerentziei eta mediku-
zerbitzuen arduradunei emango zaie ondoko tokietan banatu ditzaten: lehen arretako
kontsultetan, EAG, osasun mentala, pediatria, obstetrizia eta ginekologia,
traumatologia eta urgentziak.
Osasun-profesionalok zure ondoan gauzkazu hitz egiteko, entzuteko,
  ulertzeko, laguntzeko. Tratu txarren biktima bazara, hitz egin gurekin
        gertazten zaizunari buruz, beldurrik gabe, konfiantza osoz.
                         Hitz egingo dugu?


Tratu txarren bat jasaten ari diren emakumeek era horretako mezuak ikusiko dituzte
mediku eta erizain kontsultetan eta horrela jakingo dute kontsulta ere biolentziari
aurre egiteko arreta toki bat dela.
ZAINDU Programaren garapena

Kontsultan ager daitezken susmo-adierazleak
    Osasun-langileari aukera emango dio kontsultaren bidez interpretatzeko zein diren
    mina eragiten duten benetako arrazoiak. Eta emakumeak daukan jarreraren arabera
    gai izango da kalte fisikoen ezaugarriak zehazteko (baldin badaude); eta bikoteak
    daukan jarreraren arabera tratu txarren susmorik dagoen.


    Emakumearen jarreraren araberakoak
•   Beldurtuta, iheskor, deseroso, urduri…
•   Triste, interesa galduta, ilusioa galduta…
•   Lotsatuta, ez du aurpegira begiratzen…
•   Ez du bere burua zaintzen.
•   Janzkerak lesioak ezkutatu nahia adieraz dezake.
•   Antsietate-egoera, larritasuna edo suminkortasuna.
•   Erruduntasun-sentimendua.
•   Autoestimu gutxi.
•   Lesioak justifikatzen ditu edo garrantzia kentzen die.
•   Bikotea aurrean badago: beldurrez erantzuten die galderei, haren onarpena behar du
    uneoro…


    Lesioen ezaugarrien araberakoak

•   Hematomak edo kontusioak ditu gorputzeko atal susmagarrietan
    (aurpegian, buruan, besoen edo izterren barnealdeetan…).
•   Tinpanoa hautsita du (ohiko lesioa).
•   Lesioak genitaletan.
•   Lesioak artatzeko eskaera atzeratu egin du.
•   Kongruentziarik ez dago lesio-motaren eta nola gertatu den
    adierazteko emandako azalpenaren artean.
•   Defentsa-lesioak (besaurrearen barnealdean) ageri ditu.
•   Sendatze-faseetan lesioak jasan ditu = denbora askoan jasandako indarkeria.
•   Haurdunaldian, lesioak genitaletan, sabelaldean eta bularretan.



    Bikotearen jarreraren araberakoak

•   Aurrean egotea eskatzen du bisitak iraungo duen denboran.
•   Emakumearenganako neurriz gaineko kezka edo ardura erakusten du.
•   Oso kontrolatzaile ageri da, beti berak erantzuten du, edo, bestela, oso axolagabe
    ageri da, mespretxuzko jarrera du edo gertaerak hutsal bihurtzen saiatzen da.
•   Zenbaitetan emakumearekiko edo profesionalekiko oso haserre edo haien kontra
    ageri da.
Adierazleak aztertu ondoren baldin eta susmorik edo arriskurik badago, osasun-
langileak elkarrizketa kliniko bat egingo dio, emakumearen datu gehiago ezagutzeko
eta interpretatu ahal izateko biolentzia motaren bat pairatzen ari den edo ez.

Elkarrizketa klinikoa, susmo edo arriskuen aurrean.
Elkarrizketan zenbait jarrera hartuko dira kontuan konfiantza errazteko eta
konfidentzialtasuna ziurtatzeko.




                                Emakumearekin bakarrik bildu.
                          Patxadaz elkarrizketatu, lasai, presarik gabe.
 Begiratu jarrerei eta egoera emozionalari (hitzezko lengoaiari eta ez hitzezkoari erreparatuta).
                               Erraztu sentimenduak adieraztea.
                               Zuzenean heldu indarkeria gaiari.
                               Sinetsi emakumeak esaten duena.
                                 Azaldu interesa eta errespetua.
                                          Izan enpatia.
Elkarrizketa errazten duten galderak

•   ¿Zer moduz zuen etxean?
•   Baduzu arazorik zure bikotekidearekin edo seme-alabekin?
•   Zer harreman-mota duzu zure bikotekidearekin?. Nola konpontzen dituzue zuen arteko
    desadostasunak?
•   Etxean nola tratatzen zaituztela uste duzu?
•   Sentitu duzu inoiz ez zaituztela ondo tratatzen?
•   Iraindu, mespretxatu, apaldu zaituzte edo erasorik jasan izan duzu inoiz?
•   Behartu edo eraso zaituzte fisikoki edo sexualki?
•   Nola tratatzen ditu zure bikotekideak zure seme-alabak?
•   Seguru sentitzen zara?. Beldurrik sentitu duzu?
•   Irteerak kontrolatzen dizkizu bikotekideak?
•   Kontrolatzen dizu dirua?
•   Mehatxatu zaitu inoiz?. Badu armarik etxean?
•   Inork badu zure egoeraren berri?
•   Senideren bati, lagunen bati konta diezaiokezula uste duzu?
•   Lagunduko dizula uste duzu?
•   Zeure burua arriskuan ikusten baduzu, baduzu nortaz fidatu?. Baduzu non babestu?
Jarduerak programaren faseak betetzen ditu eta elkarrizketaren emaitzen eta
    egindako balorazioaren baitan egongo da.

Jokabidea

•   Indarkeria jasan dezakeela susmoa hartzen zaion emakumea, baina, indarkeria jasaten
    duenik onartzen ez duena, eta bere bizitza arriskuan jartzeko adinakoa ez dena: historia
    klinikoan jaso, hitzordua eman segimendua egiteko, eta gizarte zerbitzuetara jo haren berri
    izatera.
•   Indarkeria jasan dezakeela susmoa hartzen zaion emakumea, indarkeria jasaten duela
    onartzen duena, baina, bere bizitza arriskuan jartzeko adinakoa ez dena, eta salaketarik
    jarri nahi ez duena: historia klinikoan erregistratu, segimendurako hitzordua eman, lesio-partea
    egin eta gizarte zerbitzuekin harremanetan jarri.
•   Indarkeria jasan dezakeela susmoa hartzen zaion emakumea, indarkeria jasan duela
    onartzen duena, bere segurtasuna arriskuan jartzeko adinakoa dena, eta salaketarik jarri
    nahi ez duena: historia klinikoan erregistratu, lesioen partea egin, indarkeriaren kontrako
    epaitegira bidali eta segimendua egiteko hitzordua eman.
•   Indarkeria-seinaleak dituen emakumea, indarkeria jasaten duela onartzen duena, bere
    segurtasuna arriskuan jartzeko adinakoa dena, eta salaketa jarri nahi duena: historia
    klinikoan erregistratu, lesioen partea egin, indarkeriaren kontrako epaitegira edo guardiakora, edo
    Ertzaintzara bideratu, gizarte zerbitzuekin harremanetan jarri, eta segimendua egiteko hitzordua
    eman.
Ondorioak


Arazo honen aurrean, Osasun eta Kontsumo Sailak eta Osakidetzak urrats bat
gehiago eman dute osasun sisteman abian jarri diren jardueretan eta sakondu egiten
dute arreta integralagoa eskaintzeko konpromisoan bai maila sanitarioan, bai juridiko
eta sozialean.


ZAINDUk osasun arloko profesionalak prestatu, kontzientziatu eta sentsibilizatu nahi
ditu tratu txarrak garaiz detektatzeko izan dezaketen alerta lanak betetzeko, tratu
txarra pairatzen duenari laguntza emateko, eta biktimak ahalik eta lasterren arreta
integrala izan dezan eman beharreko urrats guztiak errazteko.

Biolentzia pairatzen duten pertsonek jakingo dute mediku edo erizain-kontsultak
genero-indarkeriaren arretarako beste toki bat gehiago direla.

Más contenido relacionado

Destacado (6)

linea_5_metro_presentacion.pdf
linea_5_metro_presentacion.pdflinea_5_metro_presentacion.pdf
linea_5_metro_presentacion.pdf
 
EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak.pdf
EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak.pdfEAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak.pdf
EAEko garapen iraunkorreko erronka nagusiak.pdf
 
Tabako-kerik gabeko euskadi.pdf
Tabako-kerik gabeko euskadi.pdfTabako-kerik gabeko euskadi.pdf
Tabako-kerik gabeko euskadi.pdf
 
PISA_2009_Prentsaurrekoa.ppt
PISA_2009_Prentsaurrekoa.pptPISA_2009_Prentsaurrekoa.ppt
PISA_2009_Prentsaurrekoa.ppt
 
Eaeko merkataritza egokitzeko_plana_euskeraz_2010_apir19_2_
Eaeko merkataritza egokitzeko_plana_euskeraz_2010_apir19_2_Eaeko merkataritza egokitzeko_plana_euskeraz_2010_apir19_2_
Eaeko merkataritza egokitzeko_plana_euskeraz_2010_apir19_2_
 
dida0511.pdf
dida0511.pdfdida0511.pdf
dida0511.pdf
 

Similar a ZAINDU Genero-indarkeriaren kontrako osasun-profesionalak .pdf

Aurkezpena emakumeak
Aurkezpena   emakumeakAurkezpena   emakumeak
Aurkezpena emakumeak
12345673075
 
Ume emozionalki zaurituak eskolan
Ume emozionalki zaurituak eskolanUme emozionalki zaurituak eskolan
Ume emozionalki zaurituak eskolan
Jose Aizpurua
 
Nahaste sexualak leticia
Nahaste sexualak leticiaNahaste sexualak leticia
Nahaste sexualak leticia
etxebazter
 
Psikopatia mikel
Psikopatia mikelPsikopatia mikel
Psikopatia mikel
etxebazter
 
Psikopatia mikel
Psikopatia mikelPsikopatia mikel
Psikopatia mikel
etxebazter
 
Emakumeen aurkako indarkeria
Emakumeen aurkako indarkeriaEmakumeen aurkako indarkeria
Emakumeen aurkako indarkeria
lertxundi
 
Emakumeen aurkako indarkeria
Emakumeen aurkako indarkeriaEmakumeen aurkako indarkeria
Emakumeen aurkako indarkeria
lertxundi
 
Garapen soziala suspertzeko heziketa irizpideak
Garapen soziala  suspertzeko heziketa irizpideakGarapen soziala  suspertzeko heziketa irizpideak
Garapen soziala suspertzeko heziketa irizpideak
katia alor
 

Similar a ZAINDU Genero-indarkeriaren kontrako osasun-profesionalak .pdf (20)

Aurkezpena emakumeak
Aurkezpena   emakumeakAurkezpena   emakumeak
Aurkezpena emakumeak
 
Zer egin emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean (Irakurketa erraza). Eusko j...
Zer egin emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean (Irakurketa erraza). Eusko j...Zer egin emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean (Irakurketa erraza). Eusko j...
Zer egin emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean (Irakurketa erraza). Eusko j...
 
Tratu txarrak
Tratu txarrakTratu txarrak
Tratu txarrak
 
Emakumeak eta droga erabilerak @Ailaket
Emakumeak eta droga erabilerak @AilaketEmakumeak eta droga erabilerak @Ailaket
Emakumeak eta droga erabilerak @Ailaket
 
Indarkeria nerabeetan
Indarkeria nerabeetanIndarkeria nerabeetan
Indarkeria nerabeetan
 
Garoa proiektua nahaste sexualak
Garoa proiektua nahaste sexualakGaroa proiektua nahaste sexualak
Garoa proiektua nahaste sexualak
 
Inkomunikazioa eta tortura
Inkomunikazioa eta torturaInkomunikazioa eta tortura
Inkomunikazioa eta tortura
 
Tratu txarrak
Tratu txarrakTratu txarrak
Tratu txarrak
 
Tratu txarrak
Tratu txarrakTratu txarrak
Tratu txarrak
 
Haurtzaroko eta nerabezaroko buruzko gida
Haurtzaroko eta nerabezaroko buruzko gidaHaurtzaroko eta nerabezaroko buruzko gida
Haurtzaroko eta nerabezaroko buruzko gida
 
Ume emozionalki zaurituak eskolan
Ume emozionalki zaurituak eskolanUme emozionalki zaurituak eskolan
Ume emozionalki zaurituak eskolan
 
PARANOIA
PARANOIAPARANOIA
PARANOIA
 
Nahaste sexualak leticia
Nahaste sexualak leticiaNahaste sexualak leticia
Nahaste sexualak leticia
 
Psikopatia mikel
Psikopatia mikelPsikopatia mikel
Psikopatia mikel
 
Psikopatia mikel
Psikopatia mikelPsikopatia mikel
Psikopatia mikel
 
Tratu txarrak
Tratu txarrakTratu txarrak
Tratu txarrak
 
Bullying a
Bullying aBullying a
Bullying a
 
Emakumeen aurkako indarkeria
Emakumeen aurkako indarkeriaEmakumeen aurkako indarkeria
Emakumeen aurkako indarkeria
 
Emakumeen aurkako indarkeria
Emakumeen aurkako indarkeriaEmakumeen aurkako indarkeria
Emakumeen aurkako indarkeria
 
Garapen soziala suspertzeko heziketa irizpideak
Garapen soziala  suspertzeko heziketa irizpideakGarapen soziala  suspertzeko heziketa irizpideak
Garapen soziala suspertzeko heziketa irizpideak
 

Más de Irekia - EJGV

Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Irekia - EJGV
 

Más de Irekia - EJGV (20)

Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
 
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
 
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
 
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silver
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
 

ZAINDU Genero-indarkeriaren kontrako osasun-profesionalak .pdf

  • 1. Jardunaldia Osasun arloko langileen egitekoa Genero Indarkeriaren aurka: Erronkak eta aukerak Vitoria-Gasteiz, 2011ko martxoaren 2a
  • 2. Genero-indarkeria, osasun publikoaren arazo Osasun eta Kontsumo Sailak, Osakidetzarekin batera, ondoko jardunaldia antolatu du: “Osasun arloko langileen egitekoa genero indarkeriaren aurka: Erronkak eta aukerak”. Jardunaldiaren helburua da, batetik, osasun-langileak sentsibilizatzea genero indarkeriak emakumeengan daukan eraginaren inguruan, eta bestetik, kontzientzia har dezaten garrantzizkoa dela adi egotea genero indarkeriaren arrisku egoerak, arrastoak edo sintomak daudenean eta halakoetan zer jokaera hartu behar duten ezagutzea. Jardunaldian aurkeztu da ZAINDU Genero-indarkeriaren kontrako osasun- profesionalak.
  • 3. Emakumeen kontrako indarkeriaren definizioa Nazio Batuen Erakundeak (NBE) “emakumeen kontrako indarkeria” dela onartu du emakumeari kalte edo sufrimendu fisikoa, sexuala edo psikologikoa eragiten dion indarkeria-ekintza oro, bai eta ekintza horiek jasango dituztela mehatxu egitea, derrigortzea edo askatasun-gabetzea ere, bizitza publikoan zein pribatuan izan. (NBE: Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Adierazpena. Viena 1993)
  • 4. Indarkeria-motak FISIKOA: atximurkadak, bultzadak, belarrondokoak, ostikadak... Abortuak, kanpo- eta barne-lesioak eta heriotza eragin ditzakete. PSIKOLOGIKOA: oihuak, apalkuntzak, neurriz gaineko kritikak jendaurrean, hitz itsusiak, irainak, mehatxuak, erru-leporatzeak, gizartetik bakartzea. SEXUALA: sexu-harreman behartuak, abusua, bortxaketa, ezkon-bortxaketa barne. EKONOMIKOA: diru-sarrerak erabat kontrolatuta izatea, emakumeak ondasun komunetan parte hartzerik ez izatea edo parte hartze mugatua edukitzea, elikadura- pentsioak ez ordaintzea… Nori eragiten dio? EMAKUMEEI Adin guztietakoei Gizarte-klase guztietakoei Kultura-maila guztietakoei Emakume etorkinak eta minusbaliatuak dira bereziki babesgabeenak.
  • 5. EAEko osasun-sisteman detektatu eta artatutako genero- indarkeriaren kasuak 2009an, Euskal Autonomia Erkidegoko ospitaleetan tratu txarren 728 kasu, eta susmagarriak ziren beste 52 kasu detektatu ziren. Lehen mailako arreta zerbitzuan, tratu txarren 227 kasu detektatu ziren, horietatik 111 kasu 30-50 urteko adin taldeari dagokio. Tratu txarrak pairatzen dituzten emakumeen %90ek osasun-sistemara jotzen dute, eta emakume horiek, gehienetan, ez dute berehala adierazten tratu txarren egoerak eragindako benetako minak. Tratu txarren egoeretatik sortutako egonezinak (askotariko nahasketa fisikoak, psikologikoa edo psikiatrikoa) lehen mailako arreta zerbitzuan edo urgentzia zerbitzuan artatzen dira. Ondorioz, osasun eremua da biktimarekin zuzen-zuzeneko eta berehalako harreman duena. Horregatik, osasun- langilearen jarduera funtsezkoa da egoera garaiz antzemateko zein jarraipena egiteko eta laguntza emateko prozesuan. Jarduera honen testuinguruan, Osasun eta Kontsumo Sailak, Osakidetzarekin batera, abian jarri du ZAINDU Programa, Genero-indarkeriaren kontrako osasun-profesionalak.
  • 6. ¿Zer da ZAINDU Programa? ZAINDU Programa honetan datza: osasun-langileriari prestakuntza ematea, kontsulta egiten ari direla tratu txarren egoera baten adierazgarri diren gorputzeko ondoezak zein izan daitezkeen konturatzeko eta interpretatzeko. Adierazle batzuen bidez eta susmo- edo arrisku-elkarrizketa klinikoaren bidez, osasun arloko profesionalek emakumearen kontrako biolentzia egoera bat detektatu ahal izango dute, eta kasuak dituen ezaugarrien araberako jarduera jarriko dute abian. Informazio guztia gida batean egongo da eskura. Gida gerentziei eta mediku- zerbitzuen arduradunei emango zaie ondoko tokietan banatu ditzaten: lehen arretako kontsultetan, EAG, osasun mentala, pediatria, obstetrizia eta ginekologia, traumatologia eta urgentziak.
  • 7. Osasun-profesionalok zure ondoan gauzkazu hitz egiteko, entzuteko, ulertzeko, laguntzeko. Tratu txarren biktima bazara, hitz egin gurekin gertazten zaizunari buruz, beldurrik gabe, konfiantza osoz. Hitz egingo dugu? Tratu txarren bat jasaten ari diren emakumeek era horretako mezuak ikusiko dituzte mediku eta erizain kontsultetan eta horrela jakingo dute kontsulta ere biolentziari aurre egiteko arreta toki bat dela.
  • 8. ZAINDU Programaren garapena Kontsultan ager daitezken susmo-adierazleak Osasun-langileari aukera emango dio kontsultaren bidez interpretatzeko zein diren mina eragiten duten benetako arrazoiak. Eta emakumeak daukan jarreraren arabera gai izango da kalte fisikoen ezaugarriak zehazteko (baldin badaude); eta bikoteak daukan jarreraren arabera tratu txarren susmorik dagoen. Emakumearen jarreraren araberakoak • Beldurtuta, iheskor, deseroso, urduri… • Triste, interesa galduta, ilusioa galduta… • Lotsatuta, ez du aurpegira begiratzen… • Ez du bere burua zaintzen.
  • 9. Janzkerak lesioak ezkutatu nahia adieraz dezake. • Antsietate-egoera, larritasuna edo suminkortasuna. • Erruduntasun-sentimendua. • Autoestimu gutxi. • Lesioak justifikatzen ditu edo garrantzia kentzen die. • Bikotea aurrean badago: beldurrez erantzuten die galderei, haren onarpena behar du uneoro… Lesioen ezaugarrien araberakoak • Hematomak edo kontusioak ditu gorputzeko atal susmagarrietan (aurpegian, buruan, besoen edo izterren barnealdeetan…). • Tinpanoa hautsita du (ohiko lesioa). • Lesioak genitaletan. • Lesioak artatzeko eskaera atzeratu egin du. • Kongruentziarik ez dago lesio-motaren eta nola gertatu den adierazteko emandako azalpenaren artean. • Defentsa-lesioak (besaurrearen barnealdean) ageri ditu.
  • 10. Sendatze-faseetan lesioak jasan ditu = denbora askoan jasandako indarkeria. • Haurdunaldian, lesioak genitaletan, sabelaldean eta bularretan. Bikotearen jarreraren araberakoak • Aurrean egotea eskatzen du bisitak iraungo duen denboran. • Emakumearenganako neurriz gaineko kezka edo ardura erakusten du. • Oso kontrolatzaile ageri da, beti berak erantzuten du, edo, bestela, oso axolagabe ageri da, mespretxuzko jarrera du edo gertaerak hutsal bihurtzen saiatzen da. • Zenbaitetan emakumearekiko edo profesionalekiko oso haserre edo haien kontra ageri da.
  • 11. Adierazleak aztertu ondoren baldin eta susmorik edo arriskurik badago, osasun- langileak elkarrizketa kliniko bat egingo dio, emakumearen datu gehiago ezagutzeko eta interpretatu ahal izateko biolentzia motaren bat pairatzen ari den edo ez. Elkarrizketa klinikoa, susmo edo arriskuen aurrean. Elkarrizketan zenbait jarrera hartuko dira kontuan konfiantza errazteko eta konfidentzialtasuna ziurtatzeko. Emakumearekin bakarrik bildu. Patxadaz elkarrizketatu, lasai, presarik gabe. Begiratu jarrerei eta egoera emozionalari (hitzezko lengoaiari eta ez hitzezkoari erreparatuta). Erraztu sentimenduak adieraztea. Zuzenean heldu indarkeria gaiari. Sinetsi emakumeak esaten duena. Azaldu interesa eta errespetua. Izan enpatia.
  • 12. Elkarrizketa errazten duten galderak • ¿Zer moduz zuen etxean? • Baduzu arazorik zure bikotekidearekin edo seme-alabekin? • Zer harreman-mota duzu zure bikotekidearekin?. Nola konpontzen dituzue zuen arteko desadostasunak? • Etxean nola tratatzen zaituztela uste duzu? • Sentitu duzu inoiz ez zaituztela ondo tratatzen? • Iraindu, mespretxatu, apaldu zaituzte edo erasorik jasan izan duzu inoiz? • Behartu edo eraso zaituzte fisikoki edo sexualki? • Nola tratatzen ditu zure bikotekideak zure seme-alabak? • Seguru sentitzen zara?. Beldurrik sentitu duzu? • Irteerak kontrolatzen dizkizu bikotekideak? • Kontrolatzen dizu dirua? • Mehatxatu zaitu inoiz?. Badu armarik etxean? • Inork badu zure egoeraren berri? • Senideren bati, lagunen bati konta diezaiokezula uste duzu? • Lagunduko dizula uste duzu? • Zeure burua arriskuan ikusten baduzu, baduzu nortaz fidatu?. Baduzu non babestu?
  • 13. Jarduerak programaren faseak betetzen ditu eta elkarrizketaren emaitzen eta egindako balorazioaren baitan egongo da. Jokabidea • Indarkeria jasan dezakeela susmoa hartzen zaion emakumea, baina, indarkeria jasaten duenik onartzen ez duena, eta bere bizitza arriskuan jartzeko adinakoa ez dena: historia klinikoan jaso, hitzordua eman segimendua egiteko, eta gizarte zerbitzuetara jo haren berri izatera. • Indarkeria jasan dezakeela susmoa hartzen zaion emakumea, indarkeria jasaten duela onartzen duena, baina, bere bizitza arriskuan jartzeko adinakoa ez dena, eta salaketarik jarri nahi ez duena: historia klinikoan erregistratu, segimendurako hitzordua eman, lesio-partea egin eta gizarte zerbitzuekin harremanetan jarri. • Indarkeria jasan dezakeela susmoa hartzen zaion emakumea, indarkeria jasan duela onartzen duena, bere segurtasuna arriskuan jartzeko adinakoa dena, eta salaketarik jarri nahi ez duena: historia klinikoan erregistratu, lesioen partea egin, indarkeriaren kontrako epaitegira bidali eta segimendua egiteko hitzordua eman. • Indarkeria-seinaleak dituen emakumea, indarkeria jasaten duela onartzen duena, bere segurtasuna arriskuan jartzeko adinakoa dena, eta salaketa jarri nahi duena: historia klinikoan erregistratu, lesioen partea egin, indarkeriaren kontrako epaitegira edo guardiakora, edo Ertzaintzara bideratu, gizarte zerbitzuekin harremanetan jarri, eta segimendua egiteko hitzordua eman.
  • 14. Ondorioak Arazo honen aurrean, Osasun eta Kontsumo Sailak eta Osakidetzak urrats bat gehiago eman dute osasun sisteman abian jarri diren jardueretan eta sakondu egiten dute arreta integralagoa eskaintzeko konpromisoan bai maila sanitarioan, bai juridiko eta sozialean. ZAINDUk osasun arloko profesionalak prestatu, kontzientziatu eta sentsibilizatu nahi ditu tratu txarrak garaiz detektatzeko izan dezaketen alerta lanak betetzeko, tratu txarra pairatzen duenari laguntza emateko, eta biktimak ahalik eta lasterren arreta integrala izan dezan eman beharreko urrats guztiak errazteko. Biolentzia pairatzen duten pertsonek jakingo dute mediku edo erizain-kontsultak genero-indarkeriaren arretarako beste toki bat gehiago direla.