Se ha denunciado esta presentación.
Se está descargando tu SlideShare. ×

Bideak bidezkoa behar du

Anuncio
Anuncio
Anuncio
Anuncio
Anuncio
Anuncio
Anuncio
Anuncio
Anuncio
Anuncio
Anuncio
Anuncio
Cargando en…3
×

Eche un vistazo a continuación

1 de 6 Anuncio

Bideak bidezkoa behar du

Descargar para leer sin conexión

Asko hitzegiten da trantsizio energetikoari buruz. Aldaketa klimatikoak norabide berri bat eskatzen du energia sare, iturri eta kontsumoari dagokionez. Nola egin aurre honi, nola ekidin pobrezia energetikoan bizi direnak are pobreago izatea. Macarena Larrea, orkestrako energia arloko aditua da, Berriako erreportai honetan trantsizioan pobrezia energetikoari dagokionez kontutan hartu beharrekoen inguruan hitzegiten du.

Asko hitzegiten da trantsizio energetikoari buruz. Aldaketa klimatikoak norabide berri bat eskatzen du energia sare, iturri eta kontsumoari dagokionez. Nola egin aurre honi, nola ekidin pobrezia energetikoan bizi direnak are pobreago izatea. Macarena Larrea, orkestrako energia arloko aditua da, Berriako erreportai honetan trantsizioan pobrezia energetikoari dagokionez kontutan hartu beharrekoen inguruan hitzegiten du.

Anuncio
Anuncio

Más Contenido Relacionado

Similares a Bideak bidezkoa behar du (20)

Más de Orkestra (20)

Anuncio

Bideak bidezkoa behar du

  1. 1. 2 Harian IGANDEKOBERRIA 2020kourtarrilaren5ad Trantsizio ekologikoa IruneLasa C OP26 gakoa izango da, m u g a r r i a . M u n d u a k egiaz deskar- bonizazioaren bideahartzenduenalaezaurten- go azaroan ikusiko da, Glasgown (Eskozia) egingo den bilkuran. Herrialdeek,teorian,orduanaur- keztu behar dituzte Parisko Hi- tzarmena betetzeko atondu di- tuzten luzerako planak, dagoz- kien emisio murrizketekin. Horrek esan nahi du neurri han- dian orain ari direla erakundeak eta gobernuak klima larrialdiari aurre egiteko lege, muga, zerga, laguntza eta tresna guztien disei- nua egiten; orain ari direla hartu beharreko bidea erabakitzen. Eta garaia erabakigarria da itzelezko trantsizio hori bidezkoa izango denalaezdeliberatzekoere. Hasteko, dirutza beharko da deskarbonizaziorako, eta ez dago oso argi nondik aterako den. IEA Nazioarteko Energia Agentziaren arabera, energiaren alorrean gu- txienez 65 bilioi euro —bai, bilioi, hamabi zerorekin— inbertitu be- harko dira datozen hogei urtee- tan,NBENazioBatuenErakunde- an adostutako helburuak beteko badira. Energia sektorearen garrantzia BIDEAK BIDEZKOA BEHARDU Egoeralarriada,bainakostatzenaridamunduakklima aldaketariaurreegitekoborrokariekitea.Ekonomiaeta ekologiabateratubeharkodituentrantsizioekologikoa estropezukaabiatuda,etaaurreanarriskuhandibatdu garaierabakigarrihonetan:justuaezbada, herritarrekezdutebabestuko. Klimalarrialdiariaurreegiteko berehalakoadostasunetaneurriak eskatzendituztenmugimenduakgero gehiagodira,etajustuaizangoden trantsiziobatnahidute.SALVATORE DINOLFI/EFE
  2. 2. IGANDEKOBERRIA 2020kourtarrilaren5a 3Hariand Trantsizio ekologikoa Karbonoaren prezioaren garrantzia RZenbatbaliobeharkolu- kekutsatzeak?Erakunde askorenarabera,berotzeglo- balaetetekoetaekonomiaisur- ketatxikiagokoteknologietara bideratzeko,isuritakokarbono dioxidotonak40dolarretik(35 euro)80dolar(71euro)arteko prezioanibilibeharkoluke. Suediakaisegainditzendu gomendiohori,127dolarreko (113euro)zergarekin—hazkun- deekonomikoarieutsita—.Eu- ropan,berriz,CO2 tonabatisur- tzekoeskubideak22euroingu- rubaliodu,bainaherrialdegero etagehiagoaridiraepelaste- rrerakoeurenplanetan40euro- kozergenagertokiakaztertzen. Adibidez,Alemaniakonartu berridueningurumenpolitika sortan,AngelaMerkelenlehen asmoazenCO2tonari11euroko tasaezartzea,eta2025ean35 euroraigozjoatea.Baina,azke- nean,Bundesratekonegozia- zioetatikbestepreziobatzuk ateradira:2021erako25euro balioizangodukarbonotonak, eta2025erako,55euro. Halaere,munduosorabegi- ra,bideluzeagelditzenda oraindik.NazioartekoDiruFun- tsarenarabera,munduankar- bonoisurientzako60eskubide etazergasistemadaude,eta batezbestekoprezioatonako bidolarrekoada.Osourrun,be- raz,dirufuntsakberakberoketa globalabigraduzentigradutik beheramugatzekobeharrezko- tzatjotzenduen75dolarreko preziotik. Isurieisalneurriajartzeaezda erabakierraza,zuzeneaneragi- tenbaituargindarrareneta erregaienprezioan.Adibidez, 2030erako,35dolarrekoprezio- arekin,NDFrenarabera,ikatza %100garestiagoalitzateke,ar- gindarra%25garestiagoa,eta gasolina,berriz,%10garestia- goa. Kontuhonetan,gainera,he- rrialdeguztiakezdaudeabia- puntuberean.Garapenbidean daudenherrialdeentzat,bidez- kotasunaribegira,beharbada CO2 tonarenprezioaktxikiagoa izanbeharkoluke,baihaienper capitasarrerengatik,baihisto- rikokiaskozereemisiogutxia- goegindituztelako.NDFren arabera,herrialdehorietan 2030erakoCO2 tonak35dolar balioizangobalituetaherrialde garatuetan70dolar,bikoiztu egingoliratekegauregungo mitigaziokonpromisoekjaso- takohelburuak. Bada,halaere,usteduenik karbonoisuriekaskozerega- restiagoakizanbehardutela. Adibidez,WilliamNordhaus EkonomiakoNobelsaridunak. Klimaaldaketarenekonomista nagusiakusteduCO2 tonak100 eta200euroarteanbalioizan beharkolukeela. berebizikoa da deskarbonizazio- an, alde handiz delako klima al- daketa eragin duten emisioen igorlerik handiena. Hori bai, nahiz eta egin beharreko guztia- ren neurria sekulakoa izan, ener- giaren alorrean behintzat, irten- bide teknikoak jada ezagunak dira. Deskarbonizatzeko zailago- ak izango dira beste hainbat sek- tore: etxebizitzak eta eraikun- tzak;altzairugintza,zementugin- tza eta beste industria astunak; abiazioa; eta merkantzien ga- rraioa. Egiazkokostua Ekonomia eta ekologia bateratu behar dira. Baina nola mugitu ekonomia guztia norabide egoki- rantz modu eraginkorrenean? Zuzenenaetasinpleena:emisioen kostu ekologikoa barneratzea erregai fosilen eta beste ondasu- nen prezioan. Orain arte halako- rik egin ez delako dira horren «merkeak»erregaifosilak,kostu horiaintzathartuezdelako. Baina orain, besterik gabe hori egingo balitz, kostu ekologikoa prezioan sartu, ziurrenez, kolpea handiegia litzateke sektore eta herritar gehienentzat. Badira bestemodubatzukerekostuhori barneratuz joateko: isur daiteke- en karbono dioxidoari muga ezartzea —emisio eskubide kopu- ruitxibatenbidez—,edoemisioak zerga bidez zamatuz joatea pix- kanaka. Bi horietan ere, ondo- rioa/helburua bera da: emisioak garestitzea, haiek murrizteko. Bi bide horietatik, orain arte egin ez dena egiten da: azkenean prezio bat eman karbono isuriei. Baina, kostu ekologikoaz gain, trantsizio ekologikoak beste kos- tubatzukereaintzathartubehar- ko ditu. Zergek, tasek eta emisio mugek oso eragin desberdina izan dezaketelako norbanakoen bizitzetan; are gehiago desber- dintasun sozial handiko gizartee- tan. Agerikoa da: diru sarrera txiki- ko familiek euren errentaren zati handiagoa gastatzen dute bero- gailuetan, argindarrean eta ga- rraioan.Ildoberetik,hiriguneeta- ko biztanle aberatsagoentzat errazagoa izango da garraio pu- bliko garbia erabiliz karbono gu- txiago isurtzea, landa eremuko klase ertaineko biztanleentzat baino, eta maiz errazagoa eta merkeagoa dute etxe eta bero- kuntza sistema eraginkorrak iza- tea. Langile klasearen ogibideak ere normalean intentsiboagoak dira isurietan; hots, fabriketako beharginentzat eta kamioi gida- rientzat trantsizioa gogorragoa izan daiteke, finantzetako langi- leentzat eta bulegoetan dabiltzan funtzionarioentzatbaino. Ingurumenzergak Kontuan izan behar da, gainera, beste neurri batzuk ez bezala, in- gurumenari lotutakoak oso ikus- garriak direla zergadunentzat; nolabait ukigarriagoak dira. Hala, ingurumen zergak, bere horretan, erregresiboak izan dai- tezke herritar ahulenentzat; edo, helbururik zintzoenekoak eta bi- dezkoenakizandaere,zigorbide- gabe gisa ulertuak izan. Eta bide- gabeak diren edo bidegabetzat ulertutako ingurumen politikek erantzuna pizten badute, oztopo izugarria izan daiteke deskarbo- nizazioaren kontrako borrokara- ko. Ez da ikusmen berezirik behar ingurumenzergabatekeraginda- ko erregai garestiagoek —garraio eta berokuntza karuagoek— gi- zartean piztu dezaketen erantzu- nazjabetzeko.Etaezdaosoatzera egin behar denboran horren adi- bideak ikusteko. Jaka Horiak hor daude; Txilen, berriz, Santiagoko metroagarestitzeaizandaprotes- ta oldea eragin duen txinparta; eta Irango azken protes- teniturburuanerregaien garestitzeadago. Halako haserre gero eta gehiago ikusteko au- kera ez da gutxiestekoa. Joan den azaroaren amaieran, eraikuntzako garraiolariek protestak egin zituzten Frantzian, Gobernuak %10eko ho- baria kendu nahi diolako errepi- dezkanpokogasolioari.«Ezgau- de trantsizio ekologikoaren kon- tra. Baina, guztientzat da, edo inorentzat ez!», zioten protesta egileek,Bretainian. Erregaiek jasotzen dituzten subsidioak eta zerga hobariak kentzeak ere trantsizioaren kon- trako erantzuna piztu dezakete, eta hori ondo asko dakite gober- nuek. Joan den maiatzean, Anto- nio Guterres Nazio Batuen Era- kundeko presidenteak gordin azaldu zuen subsidioen arazoa: «Zergadunendirua—guredirua— erabiltzenarigaraurakanakhan- ditzeko, lehorteak hedatzeko, glaziarrak urtzeko, koralak zuri- tzeko.Hitzbatean,munduahon- datzeko». Nazioarteko Energia Agentziarenarabera,2017.urtean munduan 279.000 milioi dolar joan ziren erregai fosilen kontsu- morakosubsidioetara. Diruaitzultzea Baina nola eragotzi edo mugatu balizko subsidioen desagerpena- ren eta ingurumen zergen erre- gresibotasuna?Hainbatproposa- men egin dira azkenaldian ho- rren inguruan. AEBetan Climate LeadershipCouncilekbabeshan- dia lortu du bere ideiarentzat —besteak beste, zenbait energia konpainia handienena, 27 Nobel saridunena eta WWFrena—. Think tank horrek proposatu du karbono isuriak zergapetzea, eta zergahorienbidezbildutakoguz- tia itzultzea herritarrei. Haien kalkuluen arabera, karbono isu- rien tona 40 euroan zergapetuta bildutakoarekin, familia estatu- batuarren %70ek 2.000 dolar gehiago lituzkete urtean, eta, neurria 2021ean abiatuz gero, 2025. urterako berotegi gasen isuriak %32 murriztuko lirateke AEBetan, Parisko Hitzarmena aisebetez. NDF Nazioarteko Diru Funtsak urrian esan zuen munduak kar- bonodioxidoarenzergapetzema- siboabeharduelaklimaaldaketa- ren kontra egiteko. NDFren kal- kuluen arabera, CO2 tonak 75 dolarreko (68 euro) balioa hartu beharko luke, berotze globala bi gradura mugatu nahi bada. Ko- puru horrekin, AEBetan isuriak %30 murriztuko lirateke, baina argindarra %53 eta gasolina %20 garestitzearen kontura. Funtsak gaineratu zuen AEBetako BPGa- ren %1 bilduko litzatekeela diru- tan,etakopuruhorizuzeneanhe- rritarrenganaitzulibeharkolitza- tekeela, «politika fiskal progresi- boekin». Europarenaukerak Europako Batasunean, antzeko proposamen bat daukan herrita- rren ekinaldi bat dago, zeina sina daitekeencitizensclimateinitiati- ve.eu helbidean. Maiatzean aur- keztu zuten, eta, urtebetean mi- lioi bat sinadura lortuz gero, EBk aintzat hartu eta aztertu egin be- harko luke. Pixkanaka handituz joango litzatekeen erregai fosilen gaineko zerga bat proposatzen dute, emisioak garestitzeko xe- dez, eta bildutako dirua hilero itzultzea herritarrei. Dibidendu horrekin, proposamen aurkezle- en arabera, zerga sistema neutro mantendukolitzateke,zergapre- sio orokorra ez litzateke handitu- ko, eta bide emango luke gizarte- aren zatirik ahulena babesteko. Horrekin, klima larrialdiaren (Hurrengoorrialdeanjarraitzendu) Sarreratxikikofamiliekeuren errentarenzatihandiagoa gastatzenduteberogailuetan, argindarreanetagarraioan Erregaienzergaproposatzen dute,emisioakgarestitzeko xedez,etabildutakodirua hileroitzultzeaherritarrei
  3. 3. 4 Harian IGANDEKOBERRIA 2020kourtarrilaren5ad Trantsizio ekologikoa kontrako borrokak sostengu pu- blikoaizangoluke. AukerahoriEspainianezartze- ak izango lukeen eragina aztertu berri du ikerketa batek, zeinak tarteandituenBC3BasqueClima- te Research zentroko bi ikertzaile —Xaquin Garcia-Muros eta Mikel Egino—. Azterketaren arabera, Espainiaren kasuan, garraiorako erregaien zergapetzeak inpaktu handiagoa dauka erdiko errente- tanetaerrentahandietan,errenta txikiko herritarrek gehiago era- biltzen dutelako garraio publi- koa.Erregaihoriengainekozerga berde bat, beraz, ez litzateke ho- rren erregresiboa. Aldiz, berogai- luetarako erregaiarekin eta ar- gindarrarekin alderantzizkoa gertatzen da: errenta txikiko fa- milien gastuaren zati handiagoa hartzen dute, eta hor zerga erre- gresiboagoalitzateke. Bi ikertzaileen arabera, klima larrialdiaren kontrako borrokan, zerga berdeak beharrezkoak izango dira isuriak murrizteko, baina haiekin bildutako dirua nola erabiltzen den da gakoa, eta, diseinu egokiarekin, zerga erre- forma berdea progresiboa eta in- klusiboa izan daiteke. CO2isuri tonari 40 euroko prezioa jarriko liokeen zerga erreforma batekin, ikerketarenarabera,urtean7.300 milioi euro bilduko lirateke Es- painian,eta,diruhoriguztiaitzu- lita, 400 euro lirateke familiako; gehiagoedogutxiagojasotzaileen errentaaintzathartukobalitz. Mugazergak? Hala ere, zer gertatzen da karbo- no isuri garestiagoei eutsi behar dietenekonomiakhalakobetebe- harrik hartu ez duten herrialdee- kin —haien industriekin eta en- presekin— lehiatu behar baldin badira? Ingurumen zergaren itzulera edo dibidendua aurrei- kusten duten proposamenek, bai AEBetako Climate Leadership Councilenak, baita Europakoak ere,beharrezkotzatjotzendituzte ingurumen muga zergak, zeinak inportazioenkarbonoaztarnaza- matukobailuketen. Europako Batzordea bera az- tertzen ari da aukera hori, eta au- sartu da Itun Berdearen proposa- menean sartzera. Azken batean, beste herrialdeak euren isuriak murriztera bultzatzeko beste modubatda,etatresnabatEuro- pak baldintza zorrotzagoak bete- tzen dituzten sektore propioak babesteko. Ingurumen dum- ping-aeragoztekobidea. Gaia oso konplexua da, eta ez da erraza izango halako zerbait ezartzea.Hasteko,ondasunbaten karbono aztarna kalkulatzea ez delako horren erraza, besteak beste, haren osagaiak hamar he- rrialde desberdinetan ekoitzi ba- dira. Horrelako neurri batek na- zioarteko merkataritzako arauak aldatzea ere eskatuko luke, eta egunindarreandaudenmerkata- ritza akordioak berrikustea ere bai. Funtsak Herrialde barneko desberdinta- sunsozialezgain,bidezkotrantsi- zio ekologiko baterako, herrial- deen arteko desparekotasunak ere aintzat hartu beharko dira; bestela, hortik ere oposizioa etor daiteke.Horigarbiikusida,adibi- dez, Europako Batasunean: ez dute lortu herrialde guztiek bat egitea 2050erako klima neutral- tasunarenhelburuan(zeroisuri). Ekainean, hiru herrialdek uko egin zioten xede horri: Hunga- riak, Txekiar Errepublikak eta Poloniak. Hungariak bere ener- giaren %15 sortzen du ikatzetik, eta herena nuklearretatik. Txe- kian, ikatzak betetzen du energia sorkuntzaren erdia, eta herrial- deak nuklearrekin egin nahi du trantsizioa.Poloniarenzenbakiak beltzagoak dira; ikatzetik dator hango energiaren %80, eta mea- tzaritzak sekulako garrantzia du eskualde batzuetan. Iturri berriz- tagarrietara egin beharreko jau- zia itzelezkoa da herrialde ho- rientzat. Abenduan, klima neutraltasu- naren helburua aho batez onar- tzekobestesaiakerabateginzuen batasunak. Madrilen COP25 goi bilera zela, Europak aste berean Itun Berdea aurkeztu eta neu- traltasuna helburutzat jarri nahi izan zuen, bere burua trantsizio ekologikoaren aitzindari gisa agertzeko. Baina asmo guztiak ez ditu bete. Bi herrialderen oposizioa gainditu zuten Bruselan, Euro- par Kontseiluan; behin nuklea- rrentzat oniritzi bat lortuta, Hungariak eta Txekiak bedein- kazioa eman zioten klima neu- traltasunaren helburuari. Baina Poloniak oraindik ezezkoari eu- tsi dio, nahiz eta Ursula Von der Leyenen Europako Batzordeak 100.000 milioi euroko Bidezko Trantsiziorako Funtsa iragarri herrialdearen baiezkoa lortzeko. Poloniak esan du diru horri bu- ruz ziurtasun gehiago nahi di- tuela. Urtarril honetan funts ho- rri buruzko xehetasun gehiago esperodira. FuntsBerdea Munduko herrialderik behar- tsuenei trantsizio ekologikoan laguntzeko tresna nagusia izan behar zuen beste funts batek, Klimaren Funts Berdeak. NBE- ren barnean eratu zen, 2010. ur- tean, Cancunen (Mexiko) egin zen COP16 goi bileran, eta bere buruari helburu bat ezarri zion funtsak: 2020an urtero 100.000 milioieuroedukitzekogaiizatea, beharrezkoa zuten herrialdeei laguntzeko klima alda- ketariaurreegiten. Baina funts horretara ekarpenaeginbeharzu- ten herrialde aberatsek etakutsatzaileekezdute bete hitzemandakoa. 2020. urtea iritsi da, eta Funtsak 28 herrialde emaileren 9.700 milioi dauzkahitzartutasoilik. FuntsBerdeariberezikiminegin dio Donald Trumpek, hura AE- Betarako presidentetzara iritsi aurretikherrialdeak3.000milioi dolarrekoekarpenabaitzuenau- rreikusia, eta guztia ezerezean geldituda. Madrilgo COP25 goi bileraren inguruan,zenbaitherrialdekeu- ren ekarpenak handitzeko as- moa agertu dute, baina Funts Berdea urrun dago bere finan- tzaketa helburuetatik, eta he- rrialdetxiroenekezdirudihortik laguntza handirik lortuko dute- nik. Bestefuntsbaterehizpideizan zen Madrilen, eta horrekin ere aurrerabide gutxi izan da. Klima aldaketareneragineiaurreegite- ko, 2013an Galera eta Kalteen- tzako Varsoviako Nazioarteko Mekanismoa sortu zen (COP19), Uharte Herrialde Txikien Alian- (Aurrekoorrialdetikdator) Bidezkotrantsizioekologiko baterako,herrialdeenarteko desparekotasunakere aintzathartubeharkodira FuntsBerderaekarpena eginbeharzutenherrialde aberatseketakutsatzaileek ezdutehitzemandakoabete Ezerez egitearen kostua RTrantsizioekologikorako dirutzabeharkoda,ez dagozalantzarik.Bainaezerez egitearenkostuakereosogo- goanizanbehardira.NBEren kalkuluetan,klimaaldaketarilo- tutakohondamendiekurtero 466.000milioieurorenkalteak eragitendituzte,etalarrialdi egoerankopuruhoriekezdira apaldukodenborakaurrera eginahala.NBErenarabera,as- teroklimahondamendibatger- tatzendamunduan,delazikloi bat,delalehortegogorbat. Hondamendihandienekoihar- tzunglobalaizatendute;txikia- goek,ezhainbeste,bainahor daude,heriotzak,lekualdatze- aketasufrimenduakeraginez. GurutzeGorriakiraileanpla- IruneLasa T rantsizio ekologiko- ak trantsizio energe- tikoa izan beharko du, alor horren isu- rien pisua ikusita. Eta, orduan, zer gertatuko da pobrezia ener- getikoa pairatzen dutenekin, kostuekologikoakbarneratube- har dituen trantsizio horren on- dorioz garestitzen badira argin- darra,berokuntzaetagarraioa? Macarena Larrea Orkestrako ikertzaileetaenergiagaietanadi- tuak dionez, orain arte inguruko herrialdeetan —Frantzia, Erresu- ma Batua eta Alemania— berriz- tagarrien finantzaketa kontsu- mitzaileen, industria txikiaren eta hirugarren sektorearen kon- tura egin da, eta berriztagarri ho- rien sustapenak energiaren pre- zioak igotzea ekarri du. «Jakina, kontsumitzaile zaurgarrienen- tzako babes neurririk gabe, in- paktua are handiagoa izango zen». Hala ere, maiz, gizartearentzat ikusezina da pobrezia energeti- koarenarazoa,«neurrihandiba- teanpobreziaorokorrarenatzean ezkutatzen delako». Horrek bal- dintzatzen du, Larrearen ustez, arazoari aurre egiteko tresnen eraginkortasuna. Hainbat eredu aztertu ditu Orkestrako ikertzai- leak,tarteanIparIrlandakoa,Ga- leskoa, Eskoziakoa eta Ingalate- rrakoa, zeintzuetan hainbat pro- Energiaaskogarestitzenbada,zergertatukoda dagoenekopobreziaenergetikoanozitzen dutenekin?Aholkularitzaetalaguntza espezifikoagoakbeharkolirateke. Pobreziaeta efizientzia Zerogarbia Klimalarrialdiariaurreegiteko borrokaitzelezkoaizangoda, baina,funtsean,sinplea.CO2 isuriglobalakahaliketaazka- rrenjobehardugoia,etabe- rehalahasijaisten,zerogarbi- raino.PariskoHitzarmenaren arabera,zerogarbikoegoera izangolitzatekeorekabalego iturrietatikegindakoisurian- tropogenikoenetahustule- kuekinkendutakoenartean. IPCCrenarabera,egoerahori «mendearenbigarrenerdian» iritsibeharkolitzateke,bero- tzeglobala1,5graduzentigra- dumugatunahibada.
  4. 4. IGANDEKOBERRIA 2020kourtarrilaren5a 5Hariand Trantsizio ekologikoa tzaren eta Gutxien Garatutako Herrialde Taldearen eskariz. Berotze globala zuzenean nozi- tzen hasiak ziren herrialdeek laguntza nahi zuten klimaren aldaketaren ondoriozko honda- mendietarako prestatu eta haie- tatik errekuperatzeko baliabide- ak izateko. Mekanismoak nolabaiteko aseguru sistema bat izan behar zuen, baina Parisen jada ezarri zen akordioko herrialdeei ezin zitzaiela inolako konpentsazio- rik eskatu arrazoi horiengatik. Madrilen,gainera,AEBekziurta- tunahiizandutePariskoHitzar- menetik kanpoko herrialdeak erekonpentsazioeskaeretatikli- bre geldituko direla. Izan ere, Trumpen erabakiz, AEBak itu- netik kanpo geldituko dira urte honetako azaroan. Dena den, arrisku handiena duten —eta maiz gutxien kutsatzen duten— herrialdeen atsekaberako, Ma- drilen ezer gutxi aurreratu da Varsoviako Mekanismoan. Eta, bitartean, horretarako dirurik ereezdago. Eskubideenmerkatua Abenduko COP25 goi bilera, oro har, etsigarria izan zen bidezko trantsizioaren defendatzaileen- tzat. Karbono dioxidoari prezioa ezartzeko beste modu nagusia hitzartu behar zen Madrilen: isurketa eskubideena. Gobernuz kanpoko erakunde ugari daude eskubide merkatuen tresnaren kontra, haien ustez, azkenean herrialde behartsuenen eta haien baliabide naturalen kalte- rakodirelako. Baina merkatuen aldekoak ere ez dira ados jarri oraingoan. Herrialde batzuek —Brasil, Txi- na...— arau malguagoak nahi zi- tuzten merkatu horietarako, edo Pariskoaren aurreko akor- dioetan hitzartutako eskubide- ak oraindik erabilgarri izatea. Europak eta beste zenbait he- rrialdek nahiago izan dute emi- sio eskubideetan adostasun glo- balik ez izatea, kontabilitate bi- koitzari eta beste iruzur batzuei bideemangoliekeenakordiobat baino. Azkenean,lanhoriereazarora, Glasgowkogoibilerara,atzeratu dute. Hori bai, klima larrialdia- reneraginetaondorioakgeroeta atzemangarriagoak direla, gero etaargiagodagotartegutxigeldi- tzendelaatzerapengehiagorako. Berandu baino lehen, berotze globalamugatubeharduentran- tsizio ekologikoa abiatzeko ga- raia da, eta, atzera bueltarik ga- bekoaizandadin,bidehorrekbi- dezkoabeharkoduizan. zaratutakotxostenakazaltzen duenez,klimalarrialdiarenon- dorioengatikgauregunastero bimilioipertsonakbehardute laguntzahumanitarioa,eta, ezeregitenezbada,hiruhamar- kadatanbikoiztuegingodabe- rotzeglobalarenerruzlaguntza beharkodutenpertsonenko- purua;urtean108milioilagun diragauregun,baina200mi- lioirairitsidaitezke. Horrekesannahidulagun- tzarakobeharrezkodiruekar- penakbikoiztubainogehiago eginbeharkoliratekeela. ItunBerdean,EuropakoBa- tzordeakereaztertuduezerez egitearenkostua.Adibidez,Eu- ropanatmosferakutsatuekda- goenekourtean400.000herio- tzagoiztiareragitendituzte,eta kopuruhoriziztubizianigokoli- tzateke.Berdingertatukolitza- tekeberoaldiekinetalehortee- kin;beroaldiekurtean90.000 heriotzaeragitendituzteorain. Burselarenarabera,bostgradu- koberotzeglobalakurtean 660.000asiloeskaeragehiago eragingolituzke. Ekintzarik gabe, ondorio ekonomikoak ere hor egongo dira. Hiru graduko beroketa globalak 190.000 milioi euro- ren galerak ekarriko lituzke EBn, eta 2050erako elikagaien batez besteko prezioak %20 garestitu. gramak, gehiago edo gutxiago, zuzenean laguntzen dieten po- brezia energetikoa pairatzen du- ten etxebizitzei, adibidez, efi- zientzian hobetzen, zenbaitetan etxehorietarabisitazuzenakegi- nez. Frantzian, berriz, argindarra- ren eta gasaren tarifa sozialak Energia Txekearekin ordezkatu dituzte Trantsizio Energetikoa- ren Legean. «Diru sarrera jakin batzuenazpitikdaudenetxebizi- tzei ordain bat egiten zaie haien energia gastuen zati bat estaltze- ko. Txekeak jasotzen du etxebi- zitzen hobekuntza lan zenbait estaltzeko aukera, baina kasu horretan kontsumitzaileak au- rretik egin behar du obra, eta gero zati bat konpentsatuko zaio». Larreak «mugak» ikus- tendizkioEnergiaTxekeari:zen- bait pertsonak ez dute izaten ho- rren onurarik, ez dakitelako existitzen dela. Bestalde, estig- matizazio baten moduan ere har daiteke. Eta, horrez gain, energia gutxiago kontsumitzeko pizga- rria txikiagoa da ordain sinple batekinlortukolitzatekeenabai- no. Azkenean,etorkizunaribegira, ikertzailearen ustez, «ezin da energia eredu jasangarri batera igaro ez badira aintzat hartzen kolektibohoriek.Eta,Frantziako etaErresumaBatukoesperientzia kontuan hartuta, beharrezkoa izangodajarreraproaktiboagoa, pobreziaenergetikoaetazaurga- rritasun handia nozitzen duten taldeak bilatzeko eta identifika- tzeko,horrelalaguntzakbidera- tzeko,etababesneurriak,egonda ere,ezagutzafaltagatikhaienga- nainoeziristeasaihesteko». Herritarrengana itzuliko lira- tekeen ingurumen zergen ingu- ruan, Orkestrako ikertzaileak nahiago luke bildutako aparteko diru hori beste gauza batzuetan inbertitzea, hala nola «kontsu- mitzailebakoitzarenbeharretara egokitutako emisio gutxiko tek- nologia alternatiboen garapene- an; eta pobrezia energetikoa pai- ratzen duten etxebizitzetako efi- zientzia energetikoa hobetzen —galdarak berrituz, isolamendua sendotuz, argiztapena hobetuz—. Horrekin lortuko da isuriak mu- rriztea eta, aldi berean, kolekti- boen egoera hobetzea eta energia fakturaktxikitzea». Karbonoaren zerga sisteman, Frantzian detektatutako beste problema bat aipatu du Larreak. «Pobrezia energetikoa etxebizi- tza arazo gisa ulertu bagenuen ere, badu garraioaren alderdia ere. Zenbaitetan, bizitokiak ezin- besteko bihurtzen du ibilgailu propio bat edukitzea lanpostu bat izateko.Pobreziaenergetikoadu- ten etxebizitzek izan ditzakete arazoak mugikortasunean ere, adibidez, landa eremuetan. Hori kontuan izan beharko da trantsi- zio energetikoan, mugikortasun jasangarrirako politikak pentsa- tzerakoan». Isurketak murrizteko beste tresna batek, efizientzia energeti- koak, garrantzi berezia har deza- ke pobrezia energetikoa duten etxeetan. «Eskain ditzakegu energia txekeak fakturak ordain- tzeko, baina, kolektibo zaurga- rrienen etxeen eraginkortasun energetikoa hobetzen ez bada, pobrezia energetikoaren arazoa ezdadesagertuko». Beharrezkoaizangoda jarreraproaktiboagoa, pobreziaenergetikoa nozitzendutenakbilatu etaidentifikatzeko» MacarenaLarrea Orkestrainstitutukoikertzailea ‘‘ CC0-JASONBLACKEYE
  5. 5. 6 Harian IGANDEKOBERRIA 2020kourtarrilaren5a IruneLasaLeioa Klima larrialdiak ez du, berez, baikortasunerako aukera handi- rikematen,bainaharenkontrako borrokak dakartzan aukerak ikusteko gai da Mikel Gonzalez Egino(Gasteiz,1978).Gaiazbada- ki pixka bat, besteak beste, BC3k egin duelako eragin sozioekono- mikoen ebaluazioa Espainiako Klima eta Energia Plan Naziona- lean. Eta gauza hauek biharko uzten baditugu? Tarte bat hartu zerga hau edo beste neurri hori ezarri aurretik... Hain zuzen, hainbatetan klima aldaketaren kontrako neurriak biharko utzi direlako gaude gaur klima larrialdian. Kalteak espero genuen baino handiagoak dira, eta haiek murrizteko neurriak, are presazkoagoak. Klima alda- ketarena ez da arazo berria; eza- gutzen genuen duela hogei urte, eta neurriak duela hogei urte hartu behar genituen. Orain ezin dugugehiagoezeratzeratu,ekin- tzak etorkizunerako utzi; bestela, arazo oso serio bat izango dugu. Larrialdia da egiaz, ezta? Izen- dapen hori ez da maila sinboli- koramugatzen. Inor gutxik gogoratuko du 2007an Artikoak ustekabeko izotz galera bat izan zuela, eta hori jada larrialdi bat izan zen; horrekeraginbeharzuenerreak- zio bat. 2012ko udan ere antzeko zerbait gertatu zen: satelite erre- gistroak ditugunetik Artikoan neurtutako izotz galerarik han- diena. Horrek ere eragin behar zukeen erreakzio bat, zerbait larria gertatzen ari zela ekarri beharko zukeen gogora, baina ez zen halakorik gertatu. Orain, badirudi gazteen mugimenduak lortzenaridirelagobernuakjabe- tzea larrialdiaz. Baina jendea jabetzen da erron- karen neurriaz, deskarboniza- zioak ekonomiarentzat ekarriko dituen aldaketa handiez? Hau guztiaezdelakonpontzensoilik autoelektrikobaterostera? Hasi gara ulertzen honek guztiak ondorio sakonak dakartzala gure gizartearentzat. Batetik, klima- ren aldaketak berak ere inpaktu bat izango du; erabakiak hartu arren, aldaketaren eraginekin bizi beharko dugu. Eta, bestetik, konponbideek ere eraldaketa sa- kona ekarriko dute. Hamarkada batean berotegi gasen isuriak ia erdira murriztu behar ditugula diogu,mendeerdirakoerregaifo- sileniaerabileraguztiakdesager- tu behar liratekeela. Transforma- zio hori itzelezkoa da, baina posi- bleda.Horretarako,guregarapen eredua aldatu behar dugu, eta planetaren muga fisikoen ba- rruan bizitzen ikasi lehenbaile- hen. Arazoa ez da bakarrik gure autoak aldatzea, ez. Hori parterik errazenada. Printzipioz, mundu guztiak egi- ten du klima aldaketaren aurka. Zer gertatuko da neurriek gure bizimoduarekin talka egiten du- tenean? Beti aipatzen da Jaka Horien krisia erregaien gaineko zergakpiztuzuela. Hor bi ideia hartu behar ditugu aintzat. Batetik, ez dugu zertan pentsatu energia berriztagarri eta garbiagoetarakotrantsizioekolo- gikoak herritarrentzat kostu gehiago ekarriko duenik. Argin- darrarensektoreanetabidaiarien mugikortasunean,kontsumitzai- leentzat aurrezkiak izan daitez- keen puntuan gaude. Eta, biga- rrenik, familia zaurgarrienentza- ko inpaktuak baldin badaude, gakoa da nola diseinatzen duzun politika. Jaka Horiak aipatu ditu- zu;JakaHorienaniretzatadibide- rikonenadaikustekopolitikakli- matikoan gauzak nola ez diren egin behar. Emmanuel Macro- nek, desberdintasun sozial eta polarizazio testuinguru batean, krisi ekonomiko sakon baten os- tean, fortuna handien gaineko zerga kendu zuen, eta, gero, die- selaren gaineko zerga ezarri. Jaka Horien inguruan, gero, badaude beste konnotazio batzuk, baina neurri horiek modu hobean ko- munikatu izan balira eta familia zaurgarrienentzako neurri arin- garriekin iritsi balira, jendea ez zenhaserretuko. Deskarbonizazioaren kontrako erantzunbatsordaiteke. Politikak ondo diseinatzen ez ba- ditugu,gertadaiteke.Horregatik, politika koherenteak behar ditu- gu, herritarrei ongi esplikatuak. Batzuetan, klima aldaketaren kontu honetan, badirudi guztia aldaketa teknologikoa dela, eta egiadahoriraultzadatorrela;bai- na alde soziala ezin dugu ahaztu. Biak bateratzen ez baditugu, alde soziala kontuan hartzen ez badu- gu,trantsizioaezdaegingo.Orain esaten den moduan, trantsizioak bidezkoaizanbehardu,justua. Zein momentutan gaude klima politikahoriendiseinuan? 2015ean onartu zen Parisko Hi- tzarmenean ezarri zen nolabaite- ko arkitektura instituzionala. Ar- kitektura hori martxan dago, eta sendotueginbeharda.Herrialde- ak beren deklarazioak egiten ari dira, akordio horri egingo dioten ekarpena jasota. Orain artekoan, badakigu ekarpen horiekin ez dela betetzen Parisko Hitzarme- na.Anbiziohandiagoaizanbehar du, bide zuzenean egoteko. Ez dugu minutu bat galtzeko; politi- kaindartsuakbehardituguorain. Proposamenak orain ari dira az- tertzen, ezta? Funts globalak, eskubideen merkatuak, inguru- menzergak,mugazergak... Horietako batzuk ez dira berriak; adibidez, denbora da klimaren- tzako funts berdea negoziatzen aridela.Bainaegiadaeferbeszen- tzia bat badagoela maila globale- ko politikei eta tresnei buruz. Funts berde globalarekin, esate- rako, hitzemandako 100.000 mi- lioi euroak ez dira bete, eta mo- mentua da gehiago ez atzeratze- ko, herrialdeei laguntzeko funtsak jartzeko. Hori justizia kontuaerebada:herrialdetxiroe- nek egin dute gutxien arazoaren sorreran, baina ondorioak jasan- go dituzte. Gainera, herrialde ba- tzuetan laguntza txiki batek alde handia egin dezake, eta eragotzi, adibidez,ikatzezkozentralgehia- go eraikitzea, pixka bat garestia- goakdirenalternatibeibideema- nez, edo haietarako azpiegiturak garatuz. Eskubide merkatuek ez dute es- perotakoemaitzarikizan. Nik uste dut Europako merka- tuak hobeto funtziona zezakeela. Baina mekanismoa hobetuz joan da. Europako Batzordeak emisio eskubideen erreserba bat sortu zuen merkatua egonkortzeko. Eta, hori egin bezain pronto, CO2arenprezioakigotzenhasizi- ren, eta jada hasiak gara CO2 ga- restiago horren ondorioak ikus- ten:ikatzezkozentralgehienakez diraerrentagarriak. Karbonoarimugazergakjartzea ereaipatzenaridira. Politika klimatikoa eta komer- tziala nahasten dituzten neurri horietan kokatu behar dira. Espero dezagun ez dela gertatu- ko,bainaposibledaetorkizunean izatea herrialdeak Parisko Hitzarmenarekin bat egiten ez dutenak, eta horrek haiei aban- taila bat ematea, merkeago pro- duzitzen dutelako, ez dutelako ingurumen araurik bete behar. Horretarako, mugako doikuntza mekanismoak izan daitezke pre- sio modua. Ez dira errazak, mer- kataritza libreko tratatuekin talka egin dezaketelako. Zailak dira diseinatzen eta ezartzen, «Alde soziala kontuan hartzen ez badugu, trantsizioa ez da egingo» MikelGonzalezEgino BC3BasqueCentreforClimateChangekoikertzailea GonzalezEginokonartudutrantsizioekologikoakbidezkoaizanbeharduela, etaustedubidezkoaizandaitekeela:politikaklimatikoakongidiseinatuzgero, transformazioakonuraugariekarrikodituelaherritarrentzat. d Trantsizio ekologikoa Elkarrizketa JakaHorienaadibiderik onenadaikusteko politikaklimatikoan gauzaknolaezdiren eginbehar» «Ingurumenneurriek ezdutezertanizan erregresiboak;zuzen diseinatuta,izan daitezkeprogresiboak» ‘‘
  6. 6. IGANDEKOBERRIA 2020kourtarrilaren5a 7Harian baina iruditzen zait beharrezko- ak izango direla, Europak ezarri beharko dituela, bere industria babestu beharko duelako lehia desleialaren aurrean. Ingurumen zergekin bildutako dirua nora doan ere garrantzi- tsuada,ezta? Hori aztertzeko, zerga erreformei buruzko ikerketak egin ditugu BC3n. Alternatibak dira, adibi- dez, zerga batzuk igotzea eta bes- teak jaistea. Eta hor, ez da berdin zergaklanarikentzeaedo,Macro- nek egin zuen bezala, kapitalari jaistea. Eta ez da berdin jasotako diru hori zuzenean familietara banatzea. Ondorio bat argia da: osotasunean hartuta, ingurumen neurriekezdutezertanerregresi- boak izan. Alderantziz, zuzen di- seinatuta, oso progresiboak izan daitezke; onura gehien ateratzen dutenakizandaitezkeerrentatxi- kienekofamiliak.Bestekontubat da gai izatea herritarrak konben- tzitzekohorihalaizandaitekeela, erakundeen prestigio faltako tes- tuingurubateangaudenean. Nola daude ingurumen politika- koplanakEuskalHerrian? Hiru ideia azpimarratuko nituz- ke. Hasteko, oso garrantzitsua izan da Eusko Jaurlaritzak egin- dakoLarrialdiKlimatikoarenDe- klarazioa. Argazki hori, lehenda- kariaberesailburuguztiekin,kli- maren aldaketari dagokion garrantziaaitortzenetahurabere agendapolitikoarenlehenmailan kokatzen. Izango da pentsatzen duenik deklarazio hori komuni- kazio keinu bat besterik ez dela. Bainaniretzatosoinportanteada, orain,behindeklaraziohoriegin- da,zuregobernuakeginbehardi- tuen ekintzek maila horretan egon behar dutelako. Albistea agianpixkabatoharkabeanpasa- tu da, baina oso inportantea zen sailburu guztiak ikustea argazki horretan.Azkenean,klimarenal- daketaezdajadaIngurumenSai- lak edo Ingurumen Ministerioak egitenduenzerbait.Orain,Eusko Jaurlaritzak deklarazio horren mailan egon behar du. Adibidez, uztailean Aldaketa Klimatikoa- ren Lege Aurreproiektua aurkez- tuzenEuskoLegebiltzarrean,eta, klimalarrialdibatbadugu,aurre- proiektu horrek lehentasun ga- rrantzitsua izan behar du, bertan jasotako helburuak ahalik eta handinahienak izan. Hori da az- pimarratu nahi nuen bigarren ideia. Lege horretan aipatzen da EAEk isurietan neutroa izan be- harkolukeela2050ean.Eta,hiru- garrenik, nabarmentzekoa irudi- tzen zait legebiltzarrak eskatuta sortu den adituen batzordea ere. Prestigio handiko adituak dira, eta haiek diseinatuko dituzte 2050erako bide orri horren oina- rriak. Zenbateraino aldatuko da ener- gia sortzeko eta kontsumitzeko modua? Gauzaaskoaldatukodira,etaon- dorio onekin. Iturri fosilen tokian, sorkuntzan energia be- rriztagarriakizangodira,eta,gai- nera,ezgarasoilikkontsumitzai- leak izango: sortzaileak ere izan gaitezke —herritarrak, auzoen komunitateak, udalak—. Energia berriztagarriagoa, garbiagoa eta banatuagoa izango da. Jendeak parte hartuko du, eta uste dut hori oso positiboa izango dela, jendeaahaldunduegingodelaeta trantsiziotik onura zuzenak lortu ahalkodituela. Baina Alemanian, adibidez, ara- zoa daukate, jendeak ez baitu nahi haize errotarik bere etxetik hurbil. Horregatik, oso garrantzitsua da jendeari ondo azaltzea zergatik egiten diren gauzak; eta jendeak parte hartzea. Oraindik NIMBY [Not in my back yard. Ez gure etxe ondoan] efektua egon daite- ke, baina asko murriztu dezake- gu gauzak ondo egiten baditugu. Horretarako ere garrantzitsua izan daiteke adituen batzordea. Legebiltzarraren agiria du ener- giaren inguruko itun soziala sor- tzeko. Itun bat lortzen badute, baretu ditzake geroago sor litez- keen tentsio sozialak. Ziurrenez, berriztagarriek presentzia fisiko handiagoa duten inguru batean bizi beharko gara, baina hori minimiza daiteke, eta, jakina, inpakturik ez eragin babesa behar duten ingurune naturale- tan.Euskadin,gureorografiaren- gatik, zailagoak dira zenbait berriztagarri, baina eguzki ener- giarentzat teilatu mordoa ditugu. Eta aukera bat dira orain. Baikorrazara. Fokua alde positiboan jartzea gustatzen zait, bai. Klima aldake- tak hainbeste alde negatibo ditu bere eraginengatik.. Horiek azal- du behar dira, ezer gozatu gabe. Baina egia da trantsizioak hain- bat eragin positibo dakartzala. Lortzen badugu jendeak ulertzea zergatikdenhauguztiainportan- tea, ikustea justizia dagoela ezar- tzen diren politiken atzean, jen- deak onartuko du, eta trantsizioak dakartzan gauza positiboez gozatu ahalko dugu. Niretzat hau da gure bizimodua aldatzeko aukera, gure planeta eta gure etorkizuna errespetatuz. Bizitza soilagoa izan dezakegu, eta hobeto bizi ahal izango dugu. Ez dago kontraesanik bizitza hobebatenetaklimaaldaketaren aurkako borrokaren artean. Eta hor daude gaiztoak dei di- tzakegunak, aurkako botere ekonomikoak... Iraganean, argi dago sektore batzuk ez direla aliatuak izan klima kontrako borrokan; batez ere petrolioaren sektoreaz ari naiz. Adibidez, AEBetan Exxon Mobil auzitan dago, bazuelako informazioa klima aldaketaren larritasunaz duela 20-30 urtetik, etajarraituzuelakoklimaaldake- tazalantzanjartzenzituzteniker- ketak ordaintzen. Gaur egun, hori pixka bat aldatzen ari da. Enpresa horiek esaten ari dira irtenbidearenparteizangodirela, eta nik sinetsi egin nahi diet. Horretarako, euren inbertsio estrategiak benetan aldatu beharko dituzte bizkor. Petrolio- aren eskaria azkar ari da murriz- ten, eta oso garrantzitsua da enpresa horiek euren trantsizioa egitea, haien akziodunen, langi- leen eta kokapeneko herrialdeen mesedetan. Bestalde, kezkaz ikusten ditut boterera iristen ari diren alderdi eta lider politiko populistak, des- berdintasun sozial handien ondorioz. Haietako batzuek ez dutelotsarikgezurraesateko,eta, klima aldaketaren kasuan, batzuek esaten dute ez dela exis- titzen. Eta horiek arriskuan jar dezakete derrigorrezko ditugun erabakiak hartzea. Desberdinta- suna ez da justizia kontua soilik, planetaren etorkizuna eta demo- krazia bera ere leku askotan arriskuan jar ditzakete. LUISJAUREGIALTZO /FOKU d Trantsizio ekologikoa Elkarrizketa

×