1. Energia sortzeko beste prozesu iraunkor batzuk:
baterako sorkuntzako lantegiak
Jose María Montserrat
Baterako sorkuntzan, energia elektrikoa eta termikoa aldi berean sortzen dira
errekuntzaren bitartez. Baterako sorkuntza eraginkortasun handiko prozesua da. Energia
elektrikoa zentralean ekoitzi eta kontsumo-gunera eramateko eta energia termikoa
premien arabera ekoizteko ohiko sistemaren aldean, energiaren aurrezkia %30ekoa izan
daiteke.
Horrela, bada, airearen eta erregaiaren arteko errekuntza gertatzen da gas-turbinan edo
ardatza mugiarazten duen motor alternatiboan, eta, aldi berean, energia elektrikoa
ekoizteko sorgailua ere mugitu egiten da. Aldi berean, ihes-gasen bidez, lurruna sortzen
2. da berreskurapen-galdaran. Era berean, sortutako lurruna energia elektriko gehiago
ekoizteko ere erabili daiteke lurrun-turbinan.
Beraz, baterako sorkuntza lantegi lagungarria da, eta edozein kontsumo-sistematan
(bizileku-eremuak, ospitaleak, merkataritza-zentroak...) edo lantegitan energia sortzeko
dauden sistemetan dago integratuta. Integrazio hori behar bezala diseinatuta egon
beharko da, instalazioa bera arrakastatsua izan dadin. Horrez gain, era guztietako
konfigurazioak (gas-turbina vs motor elektrikoak, ziklo bakuna vs ziklo konbinatua) eta
instalazioak energia-mota bakoitzean dituen premiak hartu beharko dira kontuan.
Baterako sorkuntzak badu abantailarik, bere eraginkortasuna handiagoa delako, faktura
energetikoan aurreztean eta CO2ko igorpenak murriztean.
Bestetik, sorkuntza deslokalizatua denez, sarean zehar garraiatzeagatiko galera
energetiko gutxiago daude, eta ez da linea elektrikoetan hainbeste inbertitu behar.
Baterako sorkuntza fidagarritasun handiko instalazioa denez, hornikuntza-bermea da,
eta ez dago kanpoko faktoreen eraginpean. Horrez gain, sortutako energia erreaktiboa
kontrolatzeko sistema daukanez, sare elektrikoko energia-galerak murriztu daitezke.
Baterako sorkuntza oso lagungarria izan daiteke enpresen kostu energetikoak
hobetzeko. Beraz, enpresek euren errentagarritasuna handitu ahal izango dutenez, ez
dira lekualdatu beharko eta ez da lanposturik galduko. Hain zuzen ere, lanpostuen 1,4 M
eta industriako BPGren %90 baterako sorkuntzaren bidez lehiakortasuna hobetu
dezaketen sektoreetan dago.
Baterako sorkuntzak oso eragin ona du gure herrialdeko ekonomian, 1.000 M €
ingurukoa, alegia, aurrezki energetikoa, CO2ko igorpenen murrizketa eta banatutako
sorkuntza elektrikoa kontuan hartuta.
Europan, energiaren %11 baterako sorkuntzaren bidez ekoizten da; eta, munduan, %9.
Espainian, 1.000 inguru instalazio daude, eta 6.000 MW sortzen dituzte, hau da, gure
sorkuntza-ahalmenaren %6. Gainera, nahikoa homogeneotasunez banatzen dira lurralde
nazionalean bertan. Sektore ekonomiko nagusia industriala da (%91), eta, bertan,
hazkuntza-ahalmena %50etik gorakoa da PANERen arabera; eta askoz handiagoa,
administrazio publikoaren arabera. Beraz, 25.000 MW-koa ere izan liteke.
Euskadin, baterako sorkuntza 380 MW-koa da, eta hiru lurraldeetan dago banatuta.
Beraz, erkidegoko kontsumo elektrikoaren %12,4koa da.
Euskadin, 54.000 lanpostu daude lotuta baterako sorkuntzako sorkuntza-ahalmen
handiko sektoreekin (urteko BPGren %20).
Espainiako baterako sorkuntzaren hazkuntza Europako batezbestekoa eta aurrezki
energetikorako planetan aurreikusitakoa baino txikiagoa izan da. Hona hemen arrazoiak:
3. batetik, gai teknikoak daude, baterako sorkuntza marjinala ez delako hasierakoa bezain
erakargarria; bestetik, gai ekonomikoak daude, krisi finantzarioak eragina eduki duelako
eta zenbait prozesuren errentagarritasunaren inguruko segurtasunik ez dagoelako; eta,
azkenik, ekoizpen-araubide berezian sartzeko zehaztutako potentzia-mugekin lotutako
legegintza-gaiak ere badaude.
Administrazioak arauketaren zein prezioen inguruko ziurgabetasuna murriztu behar du,
inbertsio-prozesuen etorkizuneko errentagarritasuna nolakoa izango den jakin ahal
izateko. Baterako sorkuntzako turbinak berritu behar dira, %70ek 15 urte baino gehiago
edukiko dutelako 2015. urtean.
Europar Batasunean, Baterako Sorkuntzaren Jarduera Sustatzeko 2004/8/EE
Zuzentaraua dago, eta, PANERen (Energia Berriztagarrien Plan Nazionalean), parkea
handitzeko eta berritzeko aurreikuspena egin dute.
Esparru horretan, Petronorreko finketa-jarduera kostu energetikoen baldintzapean dago
erabat, guztizkoaren %63koak dira-eta.
Horrez gain, CO2 gutxiago sortu beharra dago, ingurumenagatik eta horrekin lotutako
kostuengatik.
2008. urtean, Petronorrek hobekuntza energetikorako kanpaina jarri zuen abian, eta
CO2 murrizteko ezohiko inbertsioak onartu zituen. Era berean, baterako sorkuntzako
bigarren unitatea ireki zuen 2010eko abenduan.
Petronorreko baterako sorkuntzako bi lantegiak industria-guneko ekoizpen energetikoan
daude integratuta. Sortutako energia elektrikoak industria-gunearen kontsumoa estaltzen
du, eta %30 sarera esportatzen da.
Petronorreko lantegiek gas naturala erabiltzen dute erregai moduan, ingurumenaren
ikuspegitik onena den alternatiba, alegia.