Azken egunotan herrian gertatzen ari diren txakurren pozoinketen inguruan Lekeitioko EAJk kaleratutako prentsa oharra. Udalera ere bidali da idatzia eta azken Osoko Bilkuran ere neurriak hartzeko eskatu zaio Udal Gobernuari. Izan ere, Lekeitioko EAJ egunotan Lekitton txakurrakin gertatzen dagon egoeriaz arduratuta dago. Geure solidaritate osoa kaltedunakin. Kaltetutako jaube batzuk entzuteaz gain, Udal Gobernuari egoera larri honi irtenbide arin bat emoteko eskatu dotzagu. Baita gertatzen dagona argitzeko, gogoratuz kaleak garbi mantentzeko azken ardura Udalarena dala.